4
ELKARRIZKETA UDANE JUARISTI margolaria Begietatik sormena darion azkoitiarra. Hara eta hona da- bil beti, inspirazioa elikatzen uneoro. Gose-ase jolas horretan herriko giro, usain eta koloreek zipriztintzen dute ibilian ibilian Udane Juaristi (Azkoitia, 1985) artista gaztea. Mugagabea omen da sormena, ilusioa eta gogoa existitzen di- ren bitartean. Arte ederretako ikasketak bukatu zituenetik, so- bera izan du berak ilusiotik. Eta lanari gogor ekiteak fruituak eman ohi ditu. Hala erakutsi du Juaristik. Margolaria baino gehiago, artista. Izan ere, pintu- ra eta argazkigintza uztartzen ditu, besteak beste, irudimenari aterabidea emateko. Azkoitiko Urrategi auzoan ematen ditu orduak. “Baserrian txoko bat egin zidaten eta he- mentxe aritzen naiz”, dio ba- rrezka pintura usainez betetako lokalean sartzeaz bat. Koadroz jositako paretak, argazkiak no- nahi, margoak, pintzelak… mar- golari baten artista sena berega- natu duen espazioa dirudi. 2012ko azaroaren 23a | 1. zenbakia “Kalean aurkitzen ditut irudirik emankorrenak” Maialen Arratibel udatxo.com

Elkarrizketa: Udane Juaristi

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Kazetaria: Maialen Arratibel

Citation preview

Page 1: Elkarrizketa: Udane Juaristi

ELKARRIZKETA

UDANE JUARISTImargolaria

Begietatik sormena darion azkoitiarra. Hara eta hona da-bil beti, inspirazioa elikatzen uneoro. Gose-ase jolas horretan herriko giro, usain eta koloreek zipriztintzen dute ibilian ibilian Udane Juaristi (Azkoitia, 1985) artista gaztea.

Mugagabea omen da sormena, ilusioa eta gogoa existitzen di-ren bitartean. Arte ederretako ikasketak bukatu zituenetik, so-bera izan du berak ilusiotik. Eta lanari gogor ekiteak fruituak eman ohi ditu. Hala erakutsi du Juaristik. Margolaria baino gehiago, artista. Izan ere, pintu-ra eta argazkigintza uztartzen ditu, besteak beste, irudimenari aterabidea emateko.

Azkoitiko Urrategi auzoan ematen ditu orduak. “Baserrian txoko bat egin zidaten eta he-mentxe aritzen naiz”, dio ba-rrezka pintura usainez betetako lokalean sartzeaz bat. Koadroz jositako paretak, argazkiak no-nahi, margoak, pintzelak… mar-golari baten artista sena berega-natu duen espazioa dirudi.

2012ko azaroaren 23a | 1. zenbakia

“Kalean aurkitzen ditut irudirik emankorrenak”Maialen Arratibel

udatxo.com

Page 2: Elkarrizketa: Udane Juaristi

Eskuak dituzu lanabes. Eskuetatik darizu artea. Eskuak dituzu artea sortzeko tresna…Nik uste dut eskuak baino ge-hiago dela burua. Ezinbestekoa da buruan ideiak gorde eta on-doren eskuen bidez garatzea. Ideiarik gabe ezingo nuke arte-lanik sortu. Ideia sinpleenetik etor daiteke sormena. Eta fi-nean, sormen horrek bideratzen ditu eskuak. Eskuak egiten du lana, beti ere nire barneko buru-tazio eta sentipenak abiapuntu-tzat hartuta.

Eskuei nola ematen diezu laguntza?Eskuen lanak askotan behar du osagarriren bat. Ordenagailua, esaterako, beti erabiltzen dut.

Burura datorkidan ideia oro ga-ratzeko ordenagailutik egiten

dut tira. Bertan egiten dut ha-sierako muntaia, beranduago etorriko den horren abiapuntu izango dena. Inprimagailurik gabe ere, nekez finduko nuke nire estiloa. Izan ere, sarritan txertatzen ditut irudi eta arga-zki inprimatuak margolanetan. Gehienetan, nik neuk egindako argazkiak izaten dira. Beraz, argazki kamera ere gehituko nioke zerrendari.

Ez zara margotzeari bat-batean ekiten dion horietakoa orduan…Ez, ez dut era horretara aritzeko ohiturarik. Zergatik den horre-la? Ba egia esan, ez dakit. Gus-tatzen zait esku artean oinarri bat izan eta horren gainean zertzeladak ematen hastea. Oi-narri hori ere nire sormen lana izaten den arren, margotzen hasteko ezinbesteko egiten zait. Horregatik naiz argazki kame-raren zale. Ateratako argazkie-kin muntaiak osatzen ditut eta hortik abiatzen naiz.

Erretratua, murala, koadroa… Zein gustukoen?Koadroak askatasuna ematen du; muralak, berriz, zehazta-suna eta txukuntasuna eskat-

“Guztia aldatzen da zu aldatzen zaren momentutik”

Page 3: Elkarrizketa: Udane Juaristi

zen ditu. Hala ere, irudi handiak gustatzen zaizkit, pareta osoak hartzen dituzten irudi erral-doiak. Gehiago dute errealitate-tik, eta onena da zu ere errealita-te horren parte senti zaitezkeela.

Zure artelanek zer dute zure nortasunetik?Dena. Zerbait sortzen hasten za-ren unetik zu zara sortzen duzun hori, kontzienteki ez bada ere. Gisa horretan, denborak aurre-ra egin ahala norberak sortzen duena eraldatzen doa; erabili-tako gaiak, koloreak, materialak, teknikak... Guztia aldatzen da zu aldatzen zaren momentutik.

Teknika ere eraldatuz doa, beraz. Erabilitakoen artetik, zein teknikarekin sentitzen zara erosoen?Teknika mistoaren baitan mu-gitzen naiz, batez ere. Esango nuke collagea dela nire marka. Oinarrian beti dago argazkia. Transfer izeneko teknikaren bidez argazkiak material ezber-dinetan inprimatzen ditut; izan daiteke oihala, kartoia… edozer. Eta ondoren, horien gainean na-hasten ditut koloreak. Hala ere, argazkiez gain askotariko obje-ktuak nahasten ditut pinturare-kin; plastikoa, lego piezak, papel zaharrak... Ehundura ezberdinak

probatu eta horiekin jolastea gus-tatzen zait. Azkenaldian, baina, alderantzizko bidea hartzen ari naiz. Aurrez landutako atzealde baten gainean txertatzen ditut materialak. Iruditzen zait tek-nika berriak jorratzea izan daite-keela sormena aske uzteko bidea.

ELKARRIZKETA

“Agian ez dut izango hilero soldata finkorik, baina, iruditzen zait nahi dudana lortzeko prezioa dela hori”

Page 4: Elkarrizketa: Udane Juaristi

2012ko azaroaren 23a | 1. zenbakia

Kutsu urbanoa ematen diezu lan guztiei. Hiria, bizikletak, tranbia zaharrak… Zergatik?Kalean aurkitzen ditut irudirik emankorrenak. Kaleak badu bere xarma, egunerokotasun eta gertutasun berezi bat. Kale ba-tek asko adieraz dezake; espaloi batek, pareta zaharkitu batek, bertan utzitako bizikleta her-doildu batek... Horrelako kale batetik etor daitezke hamaika ideia. Eta egia esan, gehiago jaso eta sortzen dut narrats eta zaha-rretik, berri eta garbitik baino.

Behin ideiak buruan dituzula, zein helbururekin ekiten diozu sortzeari?Ezingo nuke azaldu. Ez dut hel-buru batekin margotzen. Sortze-rako orduan, ez diot nire buruari inongo jomugarik jartzen. Ba-rrutik datorkidan behar bat da pintatzea, barrenak askatzeko modu bat. Beharra da, gozame-na, ez helburua.

Gozamena, baina, ogibide bihurtu zaizu. Zaletasun hori lana denetik, berdin gozatzen duzu?Denbora guztia eskaintzen diot zaletasun horri, eta behin bai-no gehiagotan pentsatu izan dut asko mugatzen dudala nire burua. Hala ere, gozatu hasieran bezainbeste gozatzen dut. Gai-nera, gustatzen zait pentsatzea maite dudan horretatik bizi nai-zela. Zorte handia da hori, eta ez nuke ezergatik aldatuko.

Hala ere, inspirazioak jota baino gehiago, enkarguz egiten duzu lan askotan. Bai, egia da. Hala ere, ez dira enkargu zehatzak izaten, hau da, bezeroak ideia bat baino ez dit ematen. Ondoren neure

kasa garatzen dut, eta egia da sortzerako orduan askatasuna eskaintzen didala horrek. Inspi-razioa beste bide batetik lantzen dut. Horrela lortzen dut koadro berriak egitea, ondoren aretoe-tan erakusgai jartzeko edo salt-zeko!

Zailtasunekin egingo zenuen topo inoiz.Arte ederretako ikasketak buka-tu eta zorte handia izan nuen banuelako lokal bat nik nahi nuen horretan aritzeko. Bertan hasi nintzen poliki-poliki lehen koadroak margotzen, ilusio han-

diz. Zorionez, harrera ona izan zuten nire lanek lagun eta eza-gunen artean. Jendeari gustatu egiten zitzaion egiten nuena. Eta egia da horrek indarra ema-ten dizula aurrera jarraitzeko. Hemen nago oraindik, oztopo baino poz gehiago izan dituda-naren seinale.

Ikasle garaietan, Leioatik Parisera egin zenuen jauzi, Erasmus ikasle gisara. Zein da ordutik gordetzen duzun sentipena?Unibertsitateko ikasle modura, Bilbon gehiago ikasi nuela uste dut. Baina, Pariseko kaleetan ikusi eta jaso nuena ezin dai-tezke horrekin alderatu. Hiriak maitemindu egin ninduen, ha-rrapatu. Han dagoen kaleko arte girorik ez dago Euskal Herrian.

Euskal Herritik kanpo, beraz, beste arte kontzientzia bat dagoela ikusten duzu?Kaleko arteari dagokionez bai, zalantzarik gabe. Beste herrial-de batzuetan egon naizenetan beti ikusi izan dut arte kaletarra

hirietan barrena. Polita eta abe-rasgarria da, oso, hori sentitzea. Badirudi hemen oso txukunak garela eta pareta garbiak baino ez ditugula nahi.

Nola deskribatuko zenuke gaur egungo Euskal Herriko arte panorama?Artista onak egon badaude. Bai-na, nik uste artea gehiegi bide-ratzen dela galeria barruetara. Seriotasuna ematen dio horrek artelanari, naturaltasuna ken-du; zentzua aldatzen dio erabat. Imajinatu kaletik zoazela eta artelanak ikusten dituzula no-nahi, arte-aretoetara sartu beha-rrik izan gabe. Ederra litzateke, gozamen hutsa.

Gazteak eta artea. Loturarik badute bi horiek?Iruditzen zait baietz, uste dugu-na baino lotura sendoagoa dute-la. Esaterako, Azkoitiko Xirikat-zen izeneko kultur taldeak aste kulturala antolatu zuen duela hilabete batzuk, eta erakuske-tak egin ziren herriko gazteen sorkuntzekin. Sorpresa izan zen ikustea bazeudela, herrian ber-tan ,gazte asko artearen bueltan aritzen zirenak. Horri esker, ar-gazkigintza, eskultura, pintura… herriko artea batu genuen aste betez. Polita izan zen ikustea ar-tea bizirik dagoela gazteongan. Baina, hori guztia erakutsi be-harra dago. Erakuste horrekin has daitezke bide berriak.

Zu ere gaztea zara, hasiberria. Nola aurreikusten duzu etorkizuna?Margotzen jarraitu nahiko nuke, sortzen eta ikasten. Argi daukat lana erruz egin beharko dudala, artearen munduan jarraituko badut. Agian ez dut izango hi-lero soldata finkorik, baina, iru-ditzen zait nahi dudana lortzeko prezioa dela hori. Denborak au-rrera egin ahala, nire sormena ere garatzen joatea espero dut, baina, badakit nik neuk aurkitu beharko dudala hausnarketa eta lanketarako bide hori.

“Erakuste hutsak ireki ditzake bide berriak”

“Badirudi hemen oso txukunak garela eta pareta garbiak baino ez ditugula nahi”