80
EBANJELIOA LUKASEN ARABERA Hitzaurrea. Eskaintza 1,1 Teofilo agurgarria, askok ekin diote gure artean izan diren gertakarien historia idazteari, 2 hasieran begizko testigu eta gero berrionaren predikari izandakoek jakinarazi digutenaren arabera. 3 Neuri ere on iruditu zait dena bere harian zuretzat idaztea, hasieratik guztia zehatz-mehatz aztertu ondoren, 4 jaso dituzun iraskaspenak zeinen finkatuak dauden ikus dezazun. JESUSEN AURKEZPENA (1,5--4,13) Jaiotza eta haurtzaroa (1,5--2,52) Joan Bataiatzailearen jaiotza iragarri 5 Herodes Judeako erregearen garaian, bazen Zakarias zeritzan apaiz bat, Abiasen apaiz-sailekoa; haren emaztea, Elisabet, Aaronen* ondorengoa zen. 6 Zintzoak ziren biak Jainkoaren aurrean, eta Jaunaren agindu eta legeak huts egin gabe betez bizi ziren. 7 Ez zuten haurrik, Elisabet agorra baitzen, eta urteetan aurreratuak biak. 8 Behin batean, Zakarias apaiz-zerbitzua egiten ari zen tenpluan Jainkoaren aurrean, bere apaiz-sailaren txanda baitzen. 9 Apaizen ohituren arabera, berari egokitu zitzaion Jaunaren santutegira sartzea intsentsua eskaintzeko*. 10 Herri guztia kanpoan zegoen otoitzean, intsentsua eskaintzen zen bitartean. 11 Hartan, Jaunaren aingeru bat azaldu zitzaion Zakariasi, intsentsu-aldarearen eskuinean zutik. 12 Hura ikustean, ikaratu egin zen Zakarias eta beldurrak hartu zuen. 13 Baina aingeruak esan zion: --Ez beldurtu, Zakarias, entzun du Jainkoak zure eskaria. Zeure emazte Elisabetek semea emango dizu eta Joan ipiniko diozu izena. 14 Pozez beteko zara, eta beste jende asko ere poztuko da haren jaiotzaz, 15 handia izango baita benetan Jaunaren aurrean. Ez du ardorik, ez pattarrik edango*, eta amaren sabeletik bertatik Espiritu Santuaz beteko du Jainkoak. 16 Israeldar asko bihurtuko ditu beren Jainko Jaunarengana. 17 Eliasen espiritu eta ahalmenaz jantzirik, Jaunaren aurretik etorriko da, gurasoak eta

 · Web viewAita errukitsuaren eta bi semeen parabola* 11 Gainera, esan zien:

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

EBANJELIOA LUKASEN ARABERA

Hitzaurrea. Eskaintza

1,1 Teofilo agurgarria, askok ekin diote gure artean izan diren gertakarien historia idazteari, 2 hasieran begizko testigu eta gero berrionaren predikari izandakoek jakinarazi digutenaren arabera. 3 Neuri ere on iruditu zait dena bere harian zuretzat idaztea, hasieratik guztia zehatz‑mehatz aztertu ondoren, 4 jaso dituzun iraskaspenak zeinen finkatuak dauden ikus dezazun.

JESUSEN AURKEZPENA (1,5‑‑4,13)

Jaiotza eta haurtzaroa (1,5‑‑2,52)

Joan Bataiatzailearen jaiotza iragarri

5 Herodes Judeako erregearen garaian, bazen Zakarias zeritzan apaiz bat, Abiasen apaiz‑sailekoa; haren emaztea, Elisabet, Aaronen* ondorengoa zen. 6 Zintzoak ziren biak Jainkoaren aurrean, eta Jaunaren agindu eta legeak huts egin gabe betez bizi ziren. 7 Ez zuten haurrik, Elisabet agorra baitzen, eta urteetan aurreratuak biak.

8 Behin batean, Zakarias apaiz‑zerbitzua egiten ari zen tenpluan Jainkoaren aurrean, bere apaiz‑sailaren txanda baitzen. 9 Apaizen ohituren arabera, berari egokitu zitzaion Jaunaren santutegira sartzea intsentsua eskaintzeko*. 10 Herri guztia kanpoan zegoen otoitzean, intsentsua eskaintzen zen bitartean. 11 Hartan, Jaunaren aingeru bat azaldu zitzaion Zakariasi, intsentsu‑aldarearen eskuinean zutik. 12 Hura ikustean, ikaratu egin zen Zakarias eta beldurrak hartu zuen. 13 Baina aingeruak esan zion:

‑‑Ez beldurtu, Zakarias, entzun du Jainkoak zure eskaria. Zeure emazte Elisabetek semea emango dizu eta Joan ipiniko diozu izena. 14 Pozez beteko zara, eta beste jende asko ere poztuko da haren jaiotzaz, 15 handia izango baita benetan Jaunaren aurrean. Ez du ardorik, ez pattarrik edango*, eta amaren sabeletik bertatik Espiritu Santuaz beteko du Jainkoak. 16 Israeldar asko bihurtuko ditu beren Jainko Jaunarengana. 17 Eliasen espiritu eta ahalmenaz jantzirik, Jaunaren aurretik etorriko da, gurasoak eta seme‑alabak elkarrekin baketzeko* eta errebeldeak zintzoen senera bihurtzeko; horrela, prestatuko du herria Jauna onartzeko.

18 Zakariasek esan zion aingeruari:

‑‑Nola jakin dezaket horrela gertatuko dena? Ni zaharra naiz, eta emaztea ere urteetan aurreratua.

19 Aingeruak erantzun zion:

‑‑Ni Gabriel naiz eta Jainkoaren zerbitzura nago; berak bidali nau zuri hitz egitera eta berri hau ematera. 20 Hara, mutu geldituko zara eta ezin izango duzu hitz egin hau guztia gertatu arte, bere garaian beteko diren nire hitzak sinetsi ez dituzulako.

21 Bien bitartean, herria Zakariasen zain zegoen, santutegian horrenbeste luzatzen zuelako harriturik. 22 Irten zenean, ezin zien hitz egin, eta jabetu ziren ikuskariren bat izan zuela santutegian; keinuka egiten zien, mutu gelditua baitzen. 23 Tenpluko bere zerbitzu‑egunak amaitu zituenean, etxera itzuli zen. 24 Handik laster, Elisabet emaztea haurdun gelditu zen, eta bost hilabetez etxetik atera gabe egon zen. Hau zioen: 25 <>.

Jesusen jaiotza iragarri

26 Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera, 27 birjina batengana; birjinak Maria zuen izena, eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitz emana zegoen. 28 Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion:

‑‑Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.

29 Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari. 30 Aingeruak esan zion:

‑‑Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu. 31 Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus* ipiniko diozu izena. 32 Handia izango da, Goi‑goikoaren Seme deituko diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak. 33 Israel herriko errege izango da betiko, eta beraren erregetzak ez du azkenik izango.

34 Mariak esan zion aingeruari:

‑‑Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin

bizi?

35 Aingeruak erantzun zion:

‑‑Espiritu Santua etorriko da zuregana, Goi‑goikoaren indarrak hodeiak bezala* estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote. 36 Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena; 37 Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik.

38 Orduan, esan zuen Mariak:

‑‑Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala.

Eta aingeruak utzi egin zuen.

Mariak Elisabeti ikustaldia

39 Handik egun batzuetara, Maria etxetik atera eta Judeako mendialdeko hiri batera joan zen arin‑arin, 40 eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion. 41 Mariaren agurra entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra sabelean. Une berean, Espiritu Santuaz beterik gelditu zen Elisabet, 42 eta goraki esan zuen: <>

Mariaren kantika

46 Orduan, Mariak esan zuen:

47 <

pozaren pozez daukat barrena,

Jainkoa baitut salbatzaile.

48 Bere mirabe ezerez honengan

jarri ditu begiak;

horregatik, dohatsu deituko naute

guztiek gaurdanik.

49 Gauza handiak egin ditu

nire alde Ahalguztidunak.

Santua da

50 eta gizaldiz gizaldi errukitsua

begirune diotenentzat.

51 Bere indar guztiaz jokatu du:

buru‑harroak suntsitu ditu,

52 ahaltsuak goi‑postuetatik bota

eta ezerezak gora jaso;

53 ondasunez bete ditu gose zeudenak,

eta esku-hutsik bidali aberatsak;

54 lagun etorri zaio bere herri Israeli,

bere errukiaz oroiturik:

55 hala hitz emana zien gure arbasoei,

Abrahami eta ondorengoei betierean>>.

56 Mariak hiruren bat hilabete egin zituen Elisabetekin; gero, etxera itzuli zen.

Joan Bataiatzailearen jaiotza

57 Denbora bete zitzaionean, Elisabetek semea izan zuen. 58 Jakin zuten auzokoek eta ahaideek zeinen erruki handia izan zion Jaunak, eta harekin batean poztu ziren. 59 Jaio eta zortzi egunera, haurra erdaintzera joan ziren, eta aitaren izena ipini nahi zioten, Zakarias. 60 Baina amak esan zuen:

‑‑Ez, Joan izango du izena.

61 Esan zioten:

‑‑Ez duzu senitartean inor izen horretakorik.

62 Orduan, aitari galdetu zioten keinuka, ea zein izen nahi zion jarri.

63 Hark oholtxo bat eskatu zuen eta bertan idatzi: <>. Denak harriturik gelditu ziren. 64 Bat-batean, mihia askatu zitzaion Zakariasi, eta berriro hitz egiten eta Jainkoa goresten hasi zen. 65 Auzoko guztiak beldurrak hartu zituen, eta Judeako mendialde guztian zabaldu zen gertatuaren berri. 66 Entzuten zuten guztiek beren baitarako esaten zuten: <> Zeren Jauna lagun baitzuen.

Zakariasen kantika

67 Zakarias, haurraren aita, Espiritu Santuaz beterik, profeta bezala mintzatu zen, esanez:

68 <

bere herriarengana etorri

eta askatu duena!

69 Salbatzaile indartsua* sortu digu

bere morroi Daviden ondorengoen artean.

70 Hala hitz emana zuen antzinatik

bere profeta santuen ahoz:

71 salbatuko gintuela

gure etsaien menpetik,

gorroto gaituzten guztien eskutik;

72 horrela agertu du

gure gurasoenganako errukia

eta oroitu da bere itun santuaz,

73 gure arbaso Abrahami

egindako zin‑hitzaz:

berak emango zigula,

74 etsaien menpetik libraturik,

beldur gabe bera zerbitzatzea,

75 santutasun eta justiziaz,

beraren aurrean geure bizitza guztian.

76 Eta zuri, haurtxo horri,

Goi‑goikoaren profeta deituko dizute,

Jaunaren aurretik joango baitzara

hari bidea prestatuz,

77 haren herriari salbamena,

bekatuen barkamena iragarriz.

78 Gure Jainkoaren

barru errukitsuari esker,

goiz-argia agertuko zaigu zeru goitik,

79 ilunperik beltzenean daudenei

argi egitera,

gure pausoak bake‑bidetik zuzentzera>>.

80 Haurra gorputzez haziz eta espirituz sendotuz zihoan; basamortuan bizi izan zen, Israel herriaren aurrean agertu beharreko egunera arte.

Jesusen Jaiotza

(Mt 1,18‑25)

2,1 Garai hartan, mundu guztiko erroldaketa egiteko agindu zuen Augusto enperadoreak*. 2 Lehen erroldaketa hau Siriako* gobernari Kirino zela egin zen. 3 Beraz, erroldatzera joan ziren denak, nor bere herrira. 4 Jose ere, Daviden familia eta jatorrikoa baitzen, Galileako Nazaret herritik Judeako Belen zeritzan Daviden herrira igo zen 5 bere emazte Mariarekin, erroldatzera. Maria haurdun zegoen. 6 Belenen zeudela, haurra izateko egunak bete zitzaizkion, eta 7 lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere‑aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik.

Aingeruak eta artzainak

8 Baziren inguru hartan artzain batzuk, gauez kanpoan artaldea txandaka zaintzen. 9 Jaunaren aingerua aurkeztu zitzaien eta Jaunaren aintzak argiz inguratu zituen; haiek beldur‑ikaraz gelditu ziren, 10 eta aingeruak esan zien: <>.

13 Bat-batean, zeruko aingeru‑talde handi bat azaldu zen aingeruaren inguruan, Jainkoa goretsiz: 14 <>

15 Aingeruek zerura alde egin zutenean, artzainek ziotsaten elkarri: <>.

16 Joan ziren lasterka eta han aurkitu zituzten Maria, Jose eta jaioberria askan etzana. 17 Ikusi zutenean, haurtxo hartaz esan zitzaiena kontatu zuten. 18 Artzainek esandakoa entzun zuten guztiak harriturik gelditu ziren. 19 Mariak, berriz, gertakari guztiok gogoan hartzen zituen, bere barruan hausnartuz. 20 Artzainak entzun eta ikusi zutenarengatik Jainkoari aintzaka eta goraka itzuli ziren, dena aingeruak esan bezala gertatu baitzitzaien.

21 Jaio eta zortzi egunera haurra erdaindu zutenean, Jesus izena ezarri zioten, sortu aurretik aingeruak esan bezala.

Jesus tenpluan aurkeztua

22 Moisesen legean agindutako garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaienean*, gurasoek Jesus Jerusalemera eraman zuten Jaunari aurkezteko. 23 Izan ere, honela agintzen du Jaunaren legeak: Lehen-seme guztiak Jaunari sagaratuko zaizkio. 24 Jaunaren legean ezarritako oparia ere eskaini zuten: bi usapal edo bi usakume.

25 Bazen Jerusalemen Simeon izeneko bat, gizon zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena. Espiritu Santua berekin zuen 26 eta aditzera emana zion ez zela hilko Jaunak bidalitako Mesias ikusi gabe. 27 Espirituak eraginik, tenplura joan zen eta, Jesusen gurasoak legeak agintzen zuena betetzeko asmoz tenpluan sartzerakoan, 28 haurra besoetan hartu eta Jainkoa goretsi zuen esanez:

29 <

zeuk hitz eman bezala,

utz diezaiokezu zeure morroi honi

bakean hiltzen!

30 Ikusi dute nire begiok

zure Salbatzailea,

31 herri guztien aurrean zuk aurkeztua:

32 nazioak argitzeko argi

eta zure herri Israelen ospe>>.

33 Aitamak harriturik zeuden Simeonek haurraz esaten zuenarengatik. 34 Simeonek bedeinkatu egin zituen eta haurraren ama Mariari esan zion: <>.

36 Bazen profetesa bat ere, Ana, Fanuelen alaba, Aserren leinukoa. Urteetan oso aurreratua zen: gaztetan ezkondu eta zazpi urtez senarrarekin bizi ondoren, 37 alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau urte. Ez zen tenplutik ateratzen, eta gau eta egun Jainkoa zerbitzatzen zuen bertan, barau eta otoitz. 38 Une hartan aurkezturik, Jainkori eskerrak ematen hasi zen, eta haurrari buruz hitz egiten Jerusalemen askapena espero zuten guztiei.

Nazaretera itzuli

39 Jaunaren legeak agintzen zuen guztia bete ondoren, Jesusen gurasoak Galileara itzuli ziren, Nazaret beren herrira. 40 Haurra haziz eta sendotuz zihoan; jakinduriaz betea zegoen eta Jainkoaren onginahia berekin zuen.

Jesus haurra tenpluan

41 Jesusen gurasoak Jerusalemera joan ohi ziren urtero erromes Pazko Jaietan. 42 Jesusek hamabi urte* bete zituenean, jaietara joan ziren, ohi bezala. 43 Jaiak amaiturik, gurasoak etxera abiatu zirenean, Jesus haurra Jerusalemen gelditu zen, haiek jakin gabe. 44 Erromeskideen artean zelakoan egun bateko bidea egin ondoren, haren bila hasi ziren ahaide eta ezagunen artean. 45 Eta, aurkitzen ez zutelarik, Jerusalemera itzuli ziren bila.

46 Hiru egunen buruan, tenpluan aurkitu zuten, lege‑maisuen erdian eseria, entzun eta galde; 47 entzuten zioten guztiak txunditurik zeuden erantzunetan azaltzen zuen argitasunagatik. 48 Ikusi zutenean, harrituta gelditu ziren gurasoak, eta amak esan zion:

‑‑Seme, zergatik egin diguzu hori? Ikusi zeinen larri genbiltzan aita eta biok zure bila!

49 Hark erantzun zien:

‑‑Zergatik zenbiltzaten nire bila? Ez al zenekiten nik neure Aitaren gauzetan jardun behar dudala?

50 Baina haiek ez zuten ulertu zer esan nahi zuen. 51 Jesus beraiekin Nazaretera jaitsi eta beraien menpe bizi izan zen. Amak gogoan hartzen zituen gertakari guztiok. 52 Jesus haziz zihoan, bai jakinduriaz, bai gorputzez, eta Jainkoak eta gizakiek gero eta gogokoago zuten.

Joan Bataiatzailearen profetagintza (3,1‑20)

Joan Bataiatzailearen profeta‑deia

(Mt 3,1‑6; Mk 1,1‑6)

3,1 Tiberio enperadorearen agintealdiko hamabosgarren urtean zen. Pontzio Pilato zen Judeako gobernari, Herodes Galileako agintari, honen anaia Felipe* Itureako eta Trakonitidako agintari, eta Lisanio Abileneko agintari; 2 Anas eta Kaifas ziren apaiz nagusi. Garai hartan, Joanek, Zakariasen semeak, Jainkoaren mezua hartu zuen basamortuan*. 3 Jordan inguru guztian barrena ibili zen Joan, bihozberritzeko eta bataiatzeko hots eginez*, bekatuen barkamenerako. 4 Horrela, Isaias profetaren liburuan idatzirik dagoena* gertatu zen:

Ahots bat oihuka ari da basamortuan:

Prestatu bidea Jaunari,

zuzendu bidexkak hari.

5 Bete daitezela sakanak,

beheratu mendi‑muinoak;

bihur bitez zelai eta lautada

paraje latz eta malkarrak.

6 Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute

Jainkoak ematen duen salbamena.

Epai‑mehatxua

(Mt 3,7‑10)

7 Honela esaten zion Joanek bataiatzera zetorkion jendeari: < esaten. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak. 9 Gainera, prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da>>.

Bihozberritzearen fruituak

10 Jendeak galdetzen zion Joani:

‑‑Zer egin behar dugu, bada?

11 Hark erantzuten zien:

‑‑Bi soineko dituenak eman diezaiola bat jantzirik ez duenari, eta jatekoa duenak ere bana dezala.

12 Joan ziren zergalari* batzuk ere bataiatzera eta galdetu zioten:

‑‑Maisu, zer egin behar dugu?

13 Hark erantzun zien:

‑‑Ez kendu inori legezko dena baino gehiago.

14 Soldaduek ere galdetu zioten:

‑‑Eta guk, zer egin behar dugu?

Joanek erantzun zien:

‑‑Ez atera inori dirurik gogorkeriaz, ez eta gezurrezko salakuntzaz ere; konforma zaitezte daukazuen soldatarekin.

Joanek ondoren datorrenaren berri eman

(Mt 3,11‑12; Mk 1,7‑8; Jn 1,19‑28)

15 Herria zain‑zain zegoen eta denak ari ziren pentsatzen Joan ez ote zen Mesias izango. 16 Joanek, ordea, denen aurrean esan zuen: <>.

18 Honela eta beste burubide askoren bidez adierazten zion berriona herriari. 19 Baina Joanek aurpegira botatzen zizkion Herodes* agintariari bere anaiaren emazte Herodiasekin elkartu izana eta gainerako gaiztakeria guztiak. 20 Horregatik, Herodesek, aurreko makurkeria guztiez gainera, Joan kartzelan sartu zuen.

Jesusen jatorria

eta deabruarekiko garaipena (3,21‑‑4,13)

<>

(Mt 3,13‑17; Mk 1,9‑11)

21 Herri guztia bataiatzen ari zela*, Jesus ere bataiatu egin zen eta, otoitzean zegoela, zerua zabaldu 22 eta Espiritu Santua jaitsi zitzaion gainera, uso‑tankeran agertuz. Eta mintzo hau etorri zen zerutik: <>.

Jesusen genealogia*

(Mt 1,1‑17)

23 Jesusek hogeita hamarren bat urte zituen bere egitekoari ekin zionean, eta jendearen ustetan Joseren semea zen; Jose, berriz, Elirena, 24 hau Matatena, hau Lebirena, hau Melkirena, hau Janairena, hau Joserena, 25 hau Matatiasena, hau Amosena, hau Nahumena, hau Heslirena, hau Nagairena, 26 hau Maatena, hau Matatiasena, hau Semeinena, hau Josekena, hau Jodarena, 27 hau Joananena, hau Resarena, hau Zorobabelena, hau Salatielena, hau Nerirena, 28 hau Melkirena, hau Adirena, hau Kosamena, hau Elmadamena, hau Errena, 29 hau Jesusena, hau Eliezerrena, hau Jorimena, hau Matatena, hau Lebirena, 30 hau Simeonena, hau Judarena, hau Joserena, hau Jonamena, hau Eliakimena, 31 hau Melearena, hau Menarena, hau Matatarena, hau Natanena, hau Davidena, 32 hau Jeserena, hau Jobedena, hau Boozena, hau Salarena, hau Naasonena, 33 hau Aminadabena, hau Adminena, hau Arnirena, hau Esromena, hau Faresena, hau Judarena, 34 hau Jakobena, hau Isaakena, hau Abrahamena, hau Tararena, hau Nahorrena, 35 hau Serugena, hau Ragaurena, hau Falekena, hau Eberrena, hau Salarena, 36 hau Kainamena, hau Arfaksadena, hau Semena, hau Noerena, hau Lamekena, 37 hau Matusalemena, hau Henokena, hau Jaretena, hau Maleleelena, hau Kainamena, 38 hau Enosena, hau Setena, hau Adamena, eta hau Jainkoarena.

Jesus tentaldian garaile

(Mt 4,1‑11; Mk 1,12‑13)

4,1 Jesus Espiritu Santuaz* betea itzuli zen Jordandik. Espirituak eramanik, basamortuan barrena ibili zen 2 berrogei egunez, deabruak tentatzen zuela. Egun haietan ez zuen ezer jan, eta azkenean gosetu egin zen. 3 Deabruak esan zion, orduan:

‑‑Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri honi ogi bihurtzeko.

4 Jesusek erantzun zion:

‑‑Liburu Santuan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi.

5 Ondoren, deabruak, toki garai batera eramanik, munduko erreinu guztiak erakutsi zizkion une batean 6 eta esan zion:

‑‑Hara, neureak ditut erreinu ahaltsu eta aberats guztiok eta nahi dudanari eman diezazkioket. 7 Beraz, adoratzen banauzu, zeuretzat izango dituzu.

8 Jesusek erantzun zion:

‑‑Idatzia dago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu.

9 Orduan, Jerusalemera eraman zuen deabruak eta, tenpluaren goreneko ertzera jasorik, esan zion:

‑‑Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua hemendik behera, 10 idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko. 11 Besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun.

12 Baina Jesusek erantzun:

‑‑Agindua dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa.

13 Orduan, bere tentazio guztiak agorturik, deabruak alde egin zuen Jesusengandik, hurrengo egokiera arte*.

GALILEAKO MISIOA (4,14‑‑9,50)

Misioa hasi

(Mt 4,12‑17; Mk 1,14‑15)

14 Jesus, Espirituaren indarrez, Galileara itzuli zen, eta inguru hartan guztian zabaldu zen haren berri. 15 Hango sinagogetan irakasten zien, denek goraipatzen zutela.

Misio‑egitaraua (4,16‑30)

Nazaretera bisitan

(Mt 13,53‑58; Mk 6,1‑6)

16 Nazaretera* joan zen, bera hazi zen herrira, eta larunbatean sinagogan sartu zen, ohi zuenez, eta irakurgaia egitera zutitu. 17 Isaias profetaren liburua eman zioten eskura eta, irekitzean, pasarte hau aurkitu zuen:

18 Jaunaren espiritua nire gainean dago,

berak nau bidali gatibuei askatasuna

eta behartsuei berriona adieraztera,

itsuei ikusmena hots egitera

eta zapalduak askatzera,

19 Jaunak onginahia azalduko duen

urtea hots egitera*.

20 Liburua itxi, laguntzaileari eman eta eseri egin zen; denak sinagogan begira‑begira zeuzkan. 21 Eta honela hasi zitzaien: <>.

22 Denek Jesusen alde hitz egiten zuten eta harriturik zeuden Jainkoaren onginahiaz esaten zituenengatik. Baina zioten: <> 23 Orduan, Jesusek esan zien: <, eta esango: >>. 24 Eta erantsi zuen: <>.

28 Hau entzutean, sinagogako denak amorruz bete ziren. 29 Eta, jaikirik, Jesus herritik kanpora bota eta herria jasoa zegoen mendiko amildegi batera eraman zuten, handik behera jaurtikitzeko. 30 Baina Jesus haien artetik igaro eta bere bidetik joan zen.

Jesusek nagusitasunez predikatzen

eta sendatzen (4,31‑‑5,16)

Jesusek deabruduna sendatu. Jesusen hitzaren nagusitasuna

(Mk 1,21‑28)

31 Jesus Galileako hiri batera, Kafarnaumera, jaitsi eta jendeari irakasten ari zen larunbatean. 32 Haren irakaspenaz txunditurik zegoen jende guztia, nagusitasunez hitz egiten baitzien. 33 Bazen sinagoga hartan espiritu gaiztoaren menpe zegoen* gizon bat. Eta oihu bizian esan zuen:

34‑‑Utikan! Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua.

35 Jesusek gogor eraso zion:

‑‑Isil hadi eta irten horrengandik!

Deabruak jendartean lurrera bota zuen gizona, baina batere kalterik egin gabe atera zen harengandik. 36 Harri eta zur gelditu ziren denak, eta elkarri esaten zioten:

‑‑Zer da hau? Espiritu gaiztoei nagusitasunez eta indarrez agintzen die, eta horiek atera egiten!

37 Haren entzutea herrialde hartako bazter guztietara zabaldu zen.

Jesusek Simonen amaginarreba sendatu

(Mt 8,14‑15; Mk 1,29‑31)

38 Jesus sinagogatik atera eta Simonen etxean sartu zen. Simonen amaginarreba sukar handiaz zegoen, eta haren alde zerbait egiteko eskatu zioten. 39 Orduan, harengana makurturik, zorrotz agindu zion sukarrari eta sukarrak alde egin; jaiki zen amaginarreba berehala eta zerbitzatzen hasi zitzaien.

Gaixo asko sendatu

(Mt 8,16‑17; Mk 1,32‑34)

40 Eguzkia sartu zenean, gaixoak zeuzkaten guztiek, gaitza edozein zela ere, Jesusengana eraman zituzten; eta hark, bakoitzari eskuak ezarriz, sendatu egin zituen. 41 Askorengandik atera ziren deabruak ere, deiadarka: <>.

Berak zorrotz galarazten zien hitzegitea, bazekiten‑eta Mesias zela.

Jesus Judean barrena predikatzen

(Mk 1,35‑39)

42 Eguna zabaldu zuenean, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen. Jendea haren bila zebilen, eta, aurkiturik, eutsi egin nahi zioten, beraiengandik alde egin ez zezan. 43 Baina hark esan zien: <>.

44 Eta Judeako* sinagogetan ibili zen berriona hots egiten.

Jesusek lehen ikasleei dei

(Mt 4,18‑22; Mk 1,16‑20)

5,1 Behin batean, jendea gainera zetorkion Jesusi, Jainkoaren mezua entzuteko; Jesus Genesaret aintzira‑ertzean zegoen. 2 Eta bi untzi ikusi zituen ur-bazterrean: arrantzaleak, untzitik jaitsita, sareak garbitzen ari ziren. 3 Igo zen bietako batera, Simonenera, eta untzia lehorretik pixka bat aldentzeko eskatu zion; gero, eseri eta jendeari irakasten ziharduen untzitik. 4 Hitzaldia amaitu zuenean, Simoni esan zion:

‑‑Jo itsaso zabalera eta bota sareak arrantzurako.

5 Simonek erantzun zion:

‑‑Maisu, gau guztian eginahalak egin eta ez dugu ezer harrapatu; baina, zuk diozunez gero, botako dut sarea.

6 Hala egin zuten eta, hainbesteko arrain‑pila harrapatu zutenez, sareak puskatzeko zorian zeuden. 7 Beste untziko lagunei keinu egin zieten laguntzera etortzeko; hurbildu ziren eta bi untziak ia‑ia hondoratzeraino bete zituzten. 8 Gertatua ikusirik, Jesusen oinetara erori zen Simon Pedro, esanez:

‑‑Alde niregandik, Jauna, bekataria naiz eta!

9 Izan ere, zur eta lur zeuden eginiko arrantzuagatik Pedro eta beronekin zirenak, 10 bai eta Pedroren arrantzu‑lagun Santiago eta Joan Zebedeoren semeak ere. Baina Jesusek esan zion Simoni:

‑‑Ez beldurtu, hemendik aurrera giza arrantzale izango zara.

11 Untziak lehorrera atera zituzten eta, dena* utzirik, jarraitu egin zioten.

Jesusek legenduna sendatu

(Mt 8,1‑4; Mk 1,40‑45)

12 Behin, Jesus herri batean zela, legenaz jositako gizon bat azaldu zen; Jesus ikustean, ahozpez lurrera erori eta erregutu zion:

‑‑Jauna, nahi baduzu, garbi nazakezu.

13 Orduan, Jesusek eskua luzatu eta ukitu egin zuen, esanez:

‑‑Nahi dut, izan zaitez garbi.

Berehala alde egin zion legenak.

14 Jesusek inori ez adierazteko agindu zion eta esan:

‑‑Zoaz, azaldu apaizarengana eta eskaini garbikuntzaren ordainez Moisesek agindutakoa, ezaugarri izan dezaten*.

15 Gero eta gehiago hitz egiten zen Jesusi buruz, eta jende-talde handiak biltzen ziren hari entzutera eta berak gaitzetatik senda zitzan. 16 Jesus, ordea, toki bakartietara joan ohi zen otoitz egitera.

Jesus fariseuekin eztabaidan (5,17‑‑6,11)

Bekatuen barkamenari buruz: elbarriaren sendakuntza

(Mt 9,1‑8; Mk 2,1‑12)

17 Egun batez, Jesus irakasten ari zen eta han zeuden eserita fariseu eta lege‑maisu batzuk, Galileako auzo guztietatik, Judeatik eta Jerusalemdik etorriak. Jaunaren indarra berekin zuen eta sendatzera eragiten zion. 18 Hartan, gizon batzuk azaldu ziren elbarri bat ohatilan ekarriz, eta barrura sartu nahi zuten, Jesusen aurrean ipintzeko. 19 Jendetzagatik ez baitzuten nondik sartua aurkitzen, teilatura igo eta, teilak kendurik, ohatila eta guzti jaitsi zuten erdi‑erdira, Jesusen aurrera. 20 Honek, lagun haien sinesmena ikusirik, esan zuen:

‑‑Gizona, barkatuak dituzu bekatuak.

21 Lege‑maisuak eta fariseuak gogoetaka hasi ziren: <> 22 Baina Jesusek haien gogoetak igarri eta esan zien: < esatea ala esatea? 24 Orain ikusiko duzue, bada, Gizonaren Semeak baduela mundu honetan bekatuak barkatzeko ahalmena>>.

Eta esan zion elbarriari:

‑‑Zuri diotsut: Jaiki, hartu ohatila eta zoaz etxera.

25 Une berean, elbarria, haien aurrean altxaturik, etzana zegoeneko ohatila hartu eta etxera joan zen Jainkoa goretsiz. 26 Harriturik gelditu ziren denak eta Jainkoa goresten zuten. Beldurraren beldurrez honela zioten: <>.

Lebiri deia. Jesus bekatariekin bazkaltzen

(Mt 9,9‑13; Mk 2,13‑17)

27 Ondoren, atera zen Jesus handik eta Lebi izeneko zergalari bat ikusi zuen, zerga* biltzeko mahaian eseria, eta esan zion:

‑‑Jarraitu niri.

28 Lebik, dena utzirik, zutitu eta jarraitu egin zion.

29 Lebik bazkari ederra eman zion Jesusi bere etxean; Jesusekin eta honen ikasleekin batera jende asko zegoen mahaian, zergalari eta beste. 30 Fariseu eta beraien lege‑maisuak marmarrean ari zitzaizkien ikasleei, esanez:

‑‑Nolatan jaten eta edaten duzue zergalari eta bekatariekin*?

31 Jesusek erantzun zien:

‑‑Ez dute osasundunek sendagilea behar, gaixoek baizik; 32 ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik, bihozberri daitezen.

Barauari buruz. Zaharra eta berria

(Mt 9,14‑17; Mk 2,18‑22)

33 Orduan, fariseuek eta lege‑maisuek esan zioten Jesusi:

‑‑Joanen ikasleek sarri egiten dute barau* eta otoitz, gauza bera gure ikasleek ere; zureak, ordea, jan eta edan ari dira.

34 Jesusek erantzun zien:

‑‑Nola nahi duzue ezteietara deituek* barau egitea, senar-berria berekin dutelarik? 35 Etorriko zaie, bai, senar-berria kenduko dieten eguna; orduan, egun hartan, egingo dute barau.

36 Parabola hau ere esan zien: < esaten baitu>>.

Jaiegunari buruz

(Mt 12,1‑8; Mk 2,23‑28)

6,1 Behin batean, larunbatez, gari-soro batean zehar zihoan Jesus. Eta ikasleek, galburuak hartu eta eskuan aleturik, jan egiten zituzten. 2 Fariseu batzuek esan zieten:

‑‑Nola ari zarete egiten, larunbatez zilegi ez dena*?

3 Jesusek erantzun zien:

‑‑Ez al duzue irakurri Davidek egin zuena, bera eta bere lagunak goseak aurkitu zirenean? 4 Jainkoaren etxean sartu, Jaunari eskainiriko ogiak hartu eta jan egin zituen, eta bere lagunei ere eman zizkien, legez apaizek bakarrik jan zitzaketen ogiak izanik.

5 Eta, gainera, esan zien:

‑‑Larunbataren nagusi da Gizonaren Semea.

Elbarria larunbatez sendatua

(Mt 12,9‑14; Mk 3,1‑6)

6 Beste larunbat batez, sinagogan sartu zen Jesus irakastera. Bazen han eskuineko besoa elbarri zeukan gizon bat. 7 Lege‑maisu eta fariseuak zelatan zegozkion ea larunbatez sendatzen ote zuen, zertan salatu izateko. 8 Jesusek, haien gogoetak igarririk, beso‑elbarriari esan zion:

‑‑Jaiki eta atera zaitez erdira.

Hura jaiki eta atera egin zen. 9 Jesusek esan zien, orduan:

‑‑Galdera bat: Larunbatez zer dugu legezko, on egitea ala

gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea?

10 Eta, inguruko guztiei begira, honela esan zion gizonari:

‑‑Luzatu beso hori.

Luzatu zuen, eta sendatu egin zitzaion.

11 Lege‑maisu eta fariseuak beren onetik aterata gelditu ziren, eta Jesusi zer egingo ari ziren beren artean.

Lautadako hitzaldia:

Jainkoaren erregetzari buruz (6,12‑49)

Jesusek hamabi apostoluak izendatu

(Mt 10,1‑4; Mk 3,13‑19)

12 Egun haietako batean, Jesus mendira joan zen otoitz egitera, eta Jainkoari otoitzean igaro zuen gaua. 13 Eguna argitu zuenean, ikasleei deitu eta haietako hamabi aukeratu zituen, eta apostolu izena eman zien: 14 Simon ‑‑honi Pedro izena eman zion‑‑, honen anaia Andres, Santiago, Joan, Felipe, Bartolome, 15 Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Simon ‑‑Zelote* zeritzana‑‑, 16 Judas Santiagorena eta Judas Iskariote* ‑‑Jesusen saltzaile gertatu zena‑‑.

Jesusi jende-taldea bildu

(Mt 4,23‑25; Mk 3,7‑12)

17 Jesus, ikasleekin menditik jaitsi ondoren, zelaigune batean gelditu zen. Ikasleetariko asko harekin ziren; bai eta herriko jende-talde handia ere, Judea osotik, Jerusalemdik eta Tiro eta Sidongo* itsasaldetik etorria, 18 hari entzutera eta berak gaitzetatik senda zitzan. Espiritu gaiztoek oinazetuak sendaturik gelditzen ziren. 19 Jende guztiak Jesus ukitu nahi zuen, denak sendatzen zituen halako indar bat baitzerion.

Zoriontasunak eta madarikazioak

(Mt 5,1‑12)

20 Jesusek, ikasleei begira, honela esan zuen:

<

21 <

<

22 <

24 <

25 <

<

26 <

Etsaienganako maitasuna

(Mt 5,38‑48; 7,12)

27 <

29 <

32 <

Ez gaitzetsi inor

(Mt 7,1‑5)

37 <>.

39 Eta parabola bat ere esan zien: <

41 <, zuk zeurean duzun haga ikusten ez duzula? Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto‑izpia ateratzeko.

Zuhaitza eta fruitua

(Mt 7,16‑20; 12,33‑35)

43 <

Benetako ikasleak

(Mt 7,24‑27)

46 <, eta ez duzue egiten esaten dizuedana? 47 Erakutsiko dizuet noren antzeko den niregana hurbildu eta nire esanak entzun eta betetzen dituena: 48 etxea egitean, zulatu, sakondu eta oinarriak harkaitzean hartu zituen gizon baten antzekoa da. Uholdea gertaturik, jo zuen ur‑boladak etxea, baina ezin izan zuen dardararazi, sendo egina baitzen. 49 Entzun bai, baina betetzen ez dituena, berriz, etxea lur gainean, oinarririk gabe, egin zuen gizonaren antzekoa da. Jo zuen ur‑boladak eta berehala erori zen, eta dena porrokatua gelditu>>.

Jainkoaren erregetza iritsi deneko ezaugarriak (7,1‑50)

Erromatar ehuntariaren sinesmena

(Mt 8,5‑13; Jn 4,46‑54)

7,1 Herriari egindako hitzaldi hau amaiturik, Jesus Kafarnaumen sartu zen. 2 Bazen han erromatar ehuntari bat, eta honek morroi bat zuen oso maitea; morroia gaizki zegoen, hilzorian. 3 Jesusen berri entzunik, judu‑buruzagi batzuk bidali zizkion, morroia sendatzera etortzeko erreguaz. 4 Joan ziren Jesusengana, eta arren eta arren eskatu zioten: <>.

6 Jesus beraiekin joan zen. Etxera hurbilduxea zela, lagun batzuk bidali zizkion ehuntariak esatera: <>.

9 Hau entzutean, Jesus harritu egin zen hartaz eta, ondoren zetorkion jendearengana itzulirik, esan zuen: <>.

10 Mandatariek, etxera itzultzean, sendatua aurkitu zuten morroia.

Emakume alargunaren semea piztu

11 Ondoren, Nain* izeneko herri batera joan zen Jesus, bere ikasleak eta jende asko lagun zituela. 12 Herriko sarrerara hurbildu zenean, hildako bat, ama alargun baten seme bakarra, zeramaten lur ematera. Herriko jende asko zihoan amarekin. 13 Hau ikustean, errukitu egin zitzaion Jauna eta esan zion: <>.

14 Aurreraturik, hilkutxa ukitu zuen, eta zeramatenak gelditu egin ziren. Orduan, esan zuen: <>

15 Jaiki zen hildakoa eta hizketan hasi, eta Jesusek amari bihurtu zion. 16 Denak beldurrak hartu zituen, eta Jainkoa goresten zuten, esanez: <>. Bai eta ere: <>.

17 Judea eta inguruko lurralde guztian zabaldu zen gertaera

honen berri.

Joan Bataiatzailearen galdera eta Jesusen aitorpena

(Mt 11,2‑19)

18 Kontatu zioten hau guztia Joani bere ikasleek, eta hark, ikasleetariko biri deiturik, 19 Jaunarengana bidali zituen galdetzera: <, ala besteren baten zain egon behar dugu?>>

20 Joan ziren, bada, haiek Jesusengana eta esan zioten:

‑‑Joan Bataiatzaileak bidali gaitu zuri galdetzera: < ala besteren baten zain egon behar dugu?>>

21 Une hartan, gaitz, eritasun eta espiritu gaiztoak zeuzkan jende asko sendatu zuen Jesusek, eta itsu askori ikusmena itzuli zien. 22 Ondoren, mandatariei erantzun zien:

‑‑Zoazte eta esan Joani ikusi eta entzun duzuena: itsuek ikusi egiten dute, herrenak badabiltza, legendunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzun egiten, hildakoak piztu egiten dira eta behartsuei berriona ematen zaie. 23 Eta zoriontsua sinesteko oztoporik niregan aurkitzen ez duena*!

24 Joanen mandatariek alde egin zutenean, Jesus Joani buruz hitz egiten hasi zitzaion jendeari: <

29 <

31 <.

33 < 35 Baina Jainkoaren jakinduria zuzena dela aitortzen dute bera onartzen duten guztiek*>>.

Fariseua eta emakume bekatari barkatua

36 Behin batean, fariseu batek bazkaltzera gonbidatu zuen Jesus. Joan zen, bada, Jesus fariseuaren etxera eta mahaian jarri zen. 37 Hartan, emakume bat, herrian bekatari bezala ezaguna, Jesus fariseuaren etxean bazkaltzen zela jakinik, bertara joan zen, harzurizko ontzi bat ukendu zeramala. 38 Jesusen atzean oinen ondoan* jarri zen negarrez, eta oinak malkoz bustitzen hasi zitzaion; gero, ileaz xukatu eta musukatuz, ukenduz igurtzitzen zizkion.

39 Hau ikustean, gonbidatu zuen fariseuak bere baitan zioen: <>.

40 Jesusek esan zion:

‑‑Simon, badut zerbait zuri esateko.

Hark erantzun:

‑‑Esadazu, Maisu.

41‑‑Diru‑mailegari batek bi zordun zituen: batak bostehun denario zor zizkion eta besteak berrogeita hamar. 42 Zerez ordaindurik ez zutelarik, barkatu egin zien biei. Bietako zeinek izango ote du maiteen?

43 Simonek erantzun zion:

‑‑Gehien barkatu zionak, nik uste.

Jesusek esan zion:

‑‑Zuzen diozu.

44 Eta, emakumeagana bihurturik, Simoni esan zion:

‑‑Ikusten al duzu emakume hau? Zure etxean sartu naizenean, ez didazu oinak garbitzeko urik eskaini; honek, berriz, malkoz busti dizkit oinak eta bere ileaz xukatu. 45 Zuk ez nauzu musu emanez agurtu; hau, berriz, sartu denetik* ez da gelditu nire oinei musuka. 46 Zuk ez didazu burua olioz igurtzi; honek, berriz, oinak ukenduz igurtzi dizkit. 47 Beraz, hau diotsut: Bekatu asko ditu, baina hainbesteko maitasuna ageri badu, Jainkoak barkatu dizkion seinalea da; gutxi barkatzen zaionak maitasun gutxi agertzen du.

48 Eta emakumeari esan zion: <>.

49 Beste bazkaltiarrak beren artean hasi ziren esaten: <>

50 Baina Jesusek esan zion emakumeari: <>.

Mezuarekiko jarrerak (8,1‑21)

Jesusekin zihoan taldea

8,1 Honen ondoren, herriz herri eta auzorik auzo ibili zen Jesus, Jainkoaren erregetzaren berriona hots eginez. Berekin zituen Hamabiak, 2 bai eta espiritu gaiztoetatik eta gaitzetatik sendatuak zituen zenbait emakume ere*: Magdalako Maria ‑‑honengandik zazpi deabru bota zituen‑‑, 3 Joana ‑‑Herodesen etxezain Kusaren emaztea‑‑, Susana eta beste asko. Guztiok beren ondasunez laguntzen zieten Jesusi eta honen ikasleei*.

Ereilearen parabola

(Mt 13,1‑9; Mk 4,1‑9)

4 Herri guztietatik etorritako jendetza handia bildu zitzaion batean, parabola hau esan zien Jesusek: 5 <>.

Hau esanik, honela egin zuen oihu: <>.

Zergatik parabola hau?

(Mt 13,10‑17; Mk 4,10‑12)

9 Orduan, parabola horrek zer esan nahi zuen galdetu zioten ikasleek Jesusi. 10 Honek esan zien: <

Ereilearen parabolaren azalpena

(Mt 13,18‑23; Mk 4,13‑20)

11 <

Mezua entzun eta onartu beharra

(Mt 5,15; Mk 4,21‑25)

16 <>.

Jesusen egiazko familia

(Mt 12,46‑50; Mk 3,31‑35)

19 Joan zitzaizkion Jesusi bere ama eta anai‑arrebak*, baina jendearen jendez ezin iritsi ziren berarenganaino. 20 Eta jakinarazi zioten:

‑‑Ama eta anai‑arrebak dituzu kanpoan, zu ikusi nahian.

21 Jesusek, berriz, erantzun zien:

‑‑Hauek ditut nik ama eta anai‑arreba: Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak.

Ikasleen aurrean ezaugarriak

eta Hamabien bidalketa (8,22‑‑9,17)

Jesusek ekaitza baretu

(Mt 8,23‑27; Mk 4,35‑41)

22 Egun batez, Jesus untzi batera igo zen bere ikasleekin eta esan zien: <>. Eta untziz atera ziren.

23 Zihoazela, loak hartu zuen Jesus. Aintziran haize‑bolada sortu zelarik, untzia urez betetzen ari zitzaien eta arriskuan zeuden. 24 Ikasleek, Jesusengana hurbildurik, esnarazi egin zuten, esanez:

‑‑Maisu, Maisu! Galzorian gaude!

Hark, esnaturik, haserre egin zien haizeari eta olatuei; hauek oneratu eta dena bare gelditu zen. 25 Orduan, esan zien ikasleei:

‑‑Non da zuen sinesmena?

Haiek, beldurrez eta harriturik, elkarri ziotsaten: <>

Jesusek Gerasako deabruduna sendatu

(Mt 8,28‑34; Mk 5,1‑20)

26 Gerasatarren* lurraldera, Galileaz bestaldeko aintzira‑bazterrera, iritsi ziren. 27 Jesus lehorrera jaitsi orduko, herriko gizon bat, deabruduna, atera zitzaion bidera; aspalditik jantzi gabe zebilen, eta ez zen etxean bizi, hilobietan baizik. 28 Jesus ikustean, oihuka hasi eta, aurrean ahozpezturik, deiadarka esan zuen:

‑‑Zer duzu nirekin, Jesus, Goi‑goikoaren Seme horrek? Arren, ez nazazu oinazetu.

29 Izan ere, gizon harengandik irteteko agindua baitzion Jesusek espiritu gaiztoari. Zeren sarritan hartzen baitzuen deabruak bere menpe; eta, zaintzeko girgiluz eta katez lotzen bazuten ere, lokarriak hautsi egiten zituen, eta deabruak toki bakartietara bultzatzen zuen.

30 Orduan, Jesusek galdetu zion:

‑‑Nola duk izena?

Hark erantzun:

‑‑Taldea*.

Deabru asko baitziren harengan sartuak. 31 Eta leize‑zulora ez bidaltzeko* erregutu zioten Jesusi.

32 Bazebilen han txerri-talde on bat mendian uxarrean. Haietan sartzen uzteko erregutu zioten deabruek Jesusi. Honek baimena eman zien. 33 Deabruak gizonarengandik atera eta txerriengan sartu ziren, eta txerri-taldea ezpondan behera aintzirara amildu zen eta ito. 34 Gertatua ikustean, txerrizainek ihes egin eta herrian eta auzoetan berria zabaldu zuten. 35 Orduan, zer gertatu ote zen ikustera irten zen jendea. Jesusen ondora iristean, han aurkitu zuten Jesusen oinetan eseria* deabruak atera zitzaizkion gizona, jantzirik eta bere onean, eta biziki izutu ziren. 36 Gertatua ikusi zutenek deabruduna nola sendatua izan zen kontatu zioten jendeari. 37 Orduan, Gerasa inguru hartako jende guztiak beren artetik alde egiteko eskatu zion Jesusi, beldurrak jota baitzeuden. Jesus untziratu eta itzuli egin zen. 38 Deabruak atera zitzaizkion gizonak berarekin ibiltzen uzteko eskatu zion; baina Jesusek bidali egin zuen, esanez: 39 <>.

Eta han joan zen, Jesusek egin ziona herri guztian zabalduz.

Odol-jarioa zuen emakumea eta Jairoren alaba

(Mt 9,18‑26; Mk 5,21‑43)

40 Jesus itzuli zenean, jendeak ongi etorria egin zion, denak haren zain baitzeuden. 41 Hartan, Jairo zeritzan gizon bat etorri zitzaion, sinagogako buruzagia. Eta Jesusen oinetan ahozpezturik, arren eta arren bere etxera etortzeko eskatzen zion, 42 bere alaba bakarra, hamabiren bat urtekoa, hilzorian zeukala eta.

Bidean, jendeak ito beharrean estutzen zuen. 43 Bazen han emakume bat, hamabi urte hartan odol-jarioz zegoena. Bere diru guztiak medikutan gastatuak zituen*, baina ezin izan zuen inork sendatu. 44 Atzetik hurbildu eta soineko‑ertza* ukitu zion Jesusi; eta bat-batean odol-jarioa gelditu egin zitzaion. 45 Jesusek galdetu zuen:

‑‑Nork ukitu nau?

Denek ezetz ziotela, Pedrok* esan zion:

‑‑Maisu, ez zaitu, bada, jende guztiak lehertu beharrean estutzen?

46 Baina Jesusek esan zuen:

‑‑Norbaitek ukitu nau, niregandik indar bat atera dela sumatu baitut.

47 Orduan, emakumeak, bere burua ezin zuela gorde ikusiz, beldurrez dardar Jesusen oinetara erori eta jende guztiaren aurrean agertu zuen zergatik ukitu zuen eta nola bat-batean sendatua gertatu zen. 48 Jesusek esan zion: <>.

49 Oraindik hizketan ari zela, sinagogako buruzagiaren etxetik morroi bat etorri zen esatera: <>. 50 Baina Jesusek, hori entzunik, esan zion: <>.

51 Etxera iritsi zirenean, ez zion inori ere utzi berekin sartzen, Pedro, Joan eta Santiagori eta neskatilaren gurasoei izan ezik. 52 Denak negarrez eta aieneka ari ziren neskarengatik. Jesusek esan zien: <>.

53 Haiek barre egiten zioten, bai baitzekiten hilda zegoela. 54 Baina Jesusek eskutik heldu eta hots egin zion: <>. 55 Neskatilari arnasa etorri zitzaion eta bat-batean zutitu zen, eta hari jaten emateko agindu zien Jesusek. 56 Gurasoak harri eta zur gelditu ziren. Jesusek gertatua inori ez esateko agindu zien.

Jesusek Hamabiak bidali

(Mt 10,1.5‑15; Mk 6,7‑13)

9,1 Jesusek, Hamabiak beregana bildurik, deabru guztiak botatzeko eta gaitzak sendatzeko indarra eta ahalmena eman zizkien. 2 Eta Jainkoaren erregetza hots egitera eta gaixoak sendatzera bidali zituen, 3 esanez: <>.

6 Atera ziren, bada, eta herriz herri joan ziren, berriona hots eginez eta alde guztietan gaixoak sendatuz.

Herodesek ez daki zer pentsa

(Mt 14,1‑2; Mk 6,14‑16)

7 Jakin zuen Herodes* agintariak gertatzen zen guztia, eta zer pentsa ez zekiela zegoen. Batzuek Joan hilen artetik piztu zela zioten; 8 beste batzuek Elias profeta azaldu zela; beste zenbaitek, berriz, antzinako profetaren bat piztu zela. 9 Herodesek, berriz, honela zioen: <> Eta Jesus ezagutzeko egokiera bila zebilen*.

Jesusek jendetzari jaten eman

(Mt 14,13‑21; Mk 6,30‑44; Jn 6,1‑14)

10 Apostoluek, itzultzean, egin zuten guztia kontatu zioten Jesusi. Orduan, haiek berekin hartu eta Betsaida zeritzan herrialdera joan zen bakarrik. 11 Baina ohartu zen jendea eta jarraitu egin zion. Jesusek ongi hartu zituen eta Jainkoaren erregetzaz hitz egin zien eta premia zeukaten guztiak sendatu zituen.

12 Eguna iluntzen hasia zen. Hamabiak hurbildu eta esan zioten Jesusi:

‑‑Bidal ezazu jendea inguruko auzo eta baserrietara, ostatu eta jan bila joan daitezen, hemen oso aparte baikaude.

13 Baina hark erantzun zien:

‑‑Eman zeuek jaten.

Haiek, orduan:

‑‑Ez daukagu bost ogi eta bi arrain besterik, jende honentzat guztiarentzat jatekoa erostera geu joaten ez bagara behintzat.

14 Bosten bat mila gizon ziren. Jesusek esan zien ikasleei:

‑‑Eserarazi berrogeita hamarnaka.

15 Hala, denak eserarazi zituzten. 16 Hartu zituen Jesusek bost ogiak eta bi arrainak, eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, jendeari eskaintzeko. 17 Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten*.

Jesus Mesiasen neke‑zoria eta ikaslearen zoria (9,18‑50)

Pedroren aitorpena eta nekaldi‑piztueren lehen iragarpena

(Mt 16,13‑21; Mk 8,27‑31)

18 Jesus bakardadean otoitzean ari zen batean, ikasleak bildu zitzaizkion, eta Jesusek galdetu zien:

‑‑Nor naizela dio jendeak?

19 Haiek erantzun zioten:

‑‑Batzuek Joan Bataiatzailea zarela; beste batzuek Elias; besteek antzinako profetaren bat piztu dela.

20 Jesusek galdetu zien:

‑‑Eta zuek, nor naizela diozue?

Pedrok erantzun:

‑‑Jainkoaren Mesias.

21 Jesusek inori ez esateko agindu zien zorrotz, 22 eta hau esan zien gainera: <>.

Jesusi jarraitzea

(Mt 16,24‑28; Mk 8,34‑‑9,1)

23 Gero, denei esan zien: <>.

Antzaldaketa: nekaldi osteko aintza aurrez agertu

(Mt 17,1‑8; Mk 9,2‑8)

28 Hitzaldi honetatik zortziren bat egunera, Pedro, Joan eta Santiago berekin hartu eta mendira igo zen Jesus, otoitzera. 29 Eta, otoitzean ari zela, aurpegiaren itxura aldatu egin zitzaion, eta jantziak zuri distiratsu bihurtu. 30‑31 Hartan, bi gizon azaldu ziren, aintzaz distiratsu: Moises eta Elias, eta Jesusekin mintzo ziren Jerusalemen gertatzekoa zen honen heriotzaz*. 32 Pedro eta lagunak logaleak jota zeuden; baina esnatu ziren eta Jesusen aintza eta harekin zeuden bi gizonak ikusi zituzten. 33 Hauek urruntzean, Pedrok esan zion Jesusi: <>

Ez zekien zer esaten zuen ere. 34 Eta, hori zioela, hodei* batek estali zituen, eta beldurtu egin ziren hodeipean sartzean. 35 Mintzo hau entzun zen hodeitik: <>

36 Mintzoaren ondoren, Jesus bakarrik ageri zen. Ikasleek isilik gorde zuten eta, ordukoz, ez zioten inori esan ikusitakorik ezer.

Epileptikoaren sendaketa

(Mt 17,14‑18; Mk 9,14‑27)

37 Biharamunean, menditik beherakoan, jende asko atera zitzaion bidera. 38 Hartan, gizon batek jendartetik oihuka esan zion:

‑‑Maisu, arren begira, nire semeari, bakarra baitut. 39 Espiritu batek hartzen du menpean, eta bat-batean garrasika hasten da; gogor astintzen du eta lerdea dariola jartzen, eta oso nekez alde egiten du berarengandik, hauts eginda uzten duelarik. 40 Zure ikasleei eskatu diet espiritua botatzeko, baina ezin izan dute.

41 Jesusek esan zuen:

‑‑Hau gizaldi sinesgogor eta makurra! Noiz arte egon behar ote dut zuen artean eta jasan behar ote zaituztet? Ekar ezazu hona semea.

42 Mutila zetorrela, deabruak lurrera bota eta gogor astindu zuen. Jesusek mehatxu egin zion espiritu gaiztoari, mutikoa sendatu zuen eta aitari itzuli zion. 43 Denak harriturik gelditu ziren Jainkoaren handitasuna ikustean.

Jesusek nekaldia bigarrenez iragarri

(Mt 17,22‑23; Mk 9,30‑32)

Jesusek egiten zituenengatik txunditurik zeuden denak. Hark esan zien ikasleei: 44 <>.

45 Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; ilun gertatzen zitzaien, eta ezin ziren esanahiaz jabetu; galdetzera, berriz, ez ziren ausartzen.

Nor handiena?

(Mt 18,1‑5; Mk 9,33‑37)

46 Eztabaida sortu zen ikasleen artean, nor ote zen beraietan handiena. 47 Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak eta, haur bat harturik, bere ondoan jarri 48 eta esan zien: <>.

<>

(Mk 9,38‑40)

49 Orduan, Joanek esan zion:

‑‑Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta eragotzi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa.

50 Baina Jesusek erantzun:

‑‑Ez eragotzi, zeren zuen kontra ez dagoena zuen alde baitago.

JERUSALEMERA BIDEAN (9,51‑‑19,27)

Ikaslearen baldintzak eta eginkizunak:

jarraipena eta misioa (9,51‑‑11,13)

Samariako herrixka batek Jesus hartu ez

51 Mundu honetatik eramana izateko garaia bazetorkiolarik, Jerusalemera* joateko erabaki sendoa hartu zuen Jesusek. 52 Mandatari batzuk bidali zituen aurretik, eta Samariako* herri batean sartu ziren Jesusi ostatua prestatzeko. 53 Baina herrikoek ez zuten hartu nahi izan, Jerusalemera zihoala eta. 54 Hori ikusirik, Santiago eta Joan ikasleek esan zioten: <>

55 Baina Jesusek, haiengana itzulirik, haserre egin zien. 56 Gero, beste herri batera joan ziren.

Jesusi jarraitzeko baldintzak

(Mt 8,19‑22)

57 Bidean zihoazela, batek esan zion Jesusi:

‑‑Noranahi jarraituko dizut.

58 Jesusek esan zion:

‑‑Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri.

59 Beste bati esan zion:

‑‑Jarraitu niri.

Baina hark erantzun:

‑‑Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten.

60 Eta Jesusek:

‑‑Utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten; zu zoaz Jainkoaren erregetza hots egitera.

61 Beste batek, berriz, esan zion:

‑‑Jarraituko dizut, Jauna, baina uztazu aurrena etxekoei agur egiten.

62 Baina Jesusek erantzun:

‑‑Goldeari heldu eta atzera begiratzen duena ez da gai Jainkoaren erreinurako.

Hirurogeita hamabien bidalketa

(Mt 9,37‑38)

10,1 Ondoren, Jaunak beste hirurogeita hamabi* ikasle izendatu eta bere aurretik bidali zituen binaka, bera joatekoa zen herri eta toki guztietara. 2 Eta esan zien: <

3 <

4 <. 6 Han bakezalerik baldin badago, haren gain kokatuko da zuen bakea; bestela, hutsean geldituko da zuen agurra*. 7 Geldi zaitezte etxe berean, eta jan eta edan daukatenetik, zor baitzaio langileari bere saria. Ez ibili etxez etxe.

8 <. 10 Baina herriren batean sartu eta onartzen ez bazaituztete, irten plazara eta esan: 11 . 12 Hona nik esan: Auzi‑egunean Sodomak zigor bigunagoa izango du, herri hark baino.

Galileako herriak madarikatu

(Mt 11,20‑24)

13 <

<

Lurraren barreneraino eroriko zara!

16 <>.

Hirurogeita hamabien itzulera

17 Hirurogeita hamabi* ikasleak poz‑pozik itzuli ziren, eta esan zioten Jesusi:

‑‑Jauna, deabruak ere menpean jartzen zaizkigu zure izena aipatzean.

18 Jesusek esan zien:

‑‑Tximista bezala zerutik erortzen ikusi dut Satanas. 19 Begira, sugeak eta eskorpioiak zapaltzeko eta etsaiaren indar guztiak menperatzeko ahalmena eman dizuet, eta ezin izango dizue ezerk kalterik egin. 20 Halaz guztiz ere, ez poztu espirituak menpean jartzen zaizkizuelako; poztu, bai, zuen izenak zeruan idatzirik daudelako.

Ebanjelioa jende xumeari agertua. Aita eta Semea

(Mt 11,25‑27; 13,16‑17)

21 Une hartan, Espiritu Santuak pozez beterik, Jesusek esan zuen: <

22 <>.

23 Eta ikasleak bakarrean harturik, esan zien: <>.

Samariar ona

(Mt 22,34‑40; Mk 12,28‑31)

25 Orduan, lege‑maisu batek jaiki eta azpikeriaz galdetu zion:

‑‑Maisu, zer egin behar dut ondaretzat betiko bizia jasotzeko?

26 Jesusek esan zion:

‑‑Zer dago idatzia Moisesen legean? Zer irakurtzen duzu?

27 Hark erantzun:

‑‑Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz‑bihotzez, gogo osoz, indar guztiz eta adimen guztiz. Eta lagun hurkoa zeure burua bezala.

28 Jesusek erantzun zion:

‑‑Ederki erantzun duzu. Bete hori eta bizia izango duzu.

29 Baina lege‑maisuak, bere galdera bidezkoa zela adierazi nahirik, galdetu zion Jesusi:

‑‑Eta nor da nire lagun hurkoa?

30 Jesusek erantzun zion:

‑‑Behin batean, gizon bat zihoan Jerusalemdik behera Jerikorantz eta lapurren eskuetan erori zen; zeuzkanak kendu eta, egurtu ondoren, alde egin zuten, erdi hilik utziz. 31 Apaiz bat gertatu zen, hain zuzen, bide hartan behera, eta, gizona ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. 32 Gauza bera egin zuen handik igaro zen tenpluko lebitar* batek ere: ikustean, bidetik okertu eta aurrera jo zuen. 33 Baina bidaian zen samariar* bat bertara iritsi eta, hura ikustean, errukitu egin zitzaion. 34 Hurbildu eta zauriak lotu zizkion, olioz eta ardoz* igurtzi ondoren; gero, bere asto gainean ezarri, ostatura eraman eta bere ardurapean hartu zuen. 35 Biharamunean, zilarrezko bi txanpon* atera eta ostalariari eman zizkion, esanez: <>. 36 Zure ustez, hirurotan zeinek jokatu zuen lagun hurko bezala lapurren esku eroritako gizonarekin?

37 Lege‑maisuak erantzun zion:

‑‑Hartaz errukitu zenak.

Jesusek esan zion, orduan:

‑‑Zoaz eta egin zuk ere beste horrenbeste.

Jesusek Marta eta Mariari bisita egin

38 Bidean zihoazela, Jesus herrixka batean sartu zen, eta Marta zeritzan emakume batek etxean hartu zuen. 39 Bazuen honek Maria izeneko ahizpa bat, eta hau, Jaunaren oinetan jarrita*, honen hitza entzuten zegoen. 40 Marta, berriz, lanpetua zebilen etxeko zereginetan. Orduan, Jesusengana joan eta esan zion:

‑‑Jauna, ongi ikusten al duzu nire ahizpak etxeko lan guztiak nire gain uztea? Esaiozu laguntzeko.

41 Jaunak, ordea, erantzun zion:

‑‑Marta, Marta, gauza askorengatik zabiltza kezkaz eta larri; 42 baina bat bakarra da beharrezko. Alderik onena aukeratu du Mariak, eta ez dio inork kenduko.

Otoitza. <>

(Mt 6,9‑15; 7,7‑11)

11,1 Behin batean, Jesus otoitzean ari zen toki batean; amaitu zuenean, bere ikasleetako batek esan zion: <>.

2 Jesusek esan zien: <

<

agertu santu zeure izena,

etorrarazi zeure erregetza;

3 emaguzu egunean eguneko ogia,

4 eta barkatu gure bekatuak,

guk ere zor diguten guztiei barkatzen baitiegu,

eta ez utzi gu tentaldian erortzen>>.

5 Gero, esan zien: <. 7 Eman dezagun besteak barrutik erantzuten diola: . 8 Hona nik esan: Adiskidea duelako ez bada ere, aspergarri izan ez dakion behintzat, jaiki eta eman egingo dio behar duena.

9 <

11 <>

Jesus eta kontrakoak:

Judaismoa gainditurik (11,14‑‑12,3)

Jesus eta Beeltzebul

(Mt 12,22‑30; Mk 3,22‑27)

14 Behin batean, gizon bat mututurik zeukan deabrua* botatzen ari zen Jesus. Deabrua ateratzean, mutua hizketan hasi zen, eta jendea harriturik gelditu zen. 15 Alabaina, batzuek zioten: <>. 16 Beste batzuek, azpikeriaz, Jainkoarengandiko seinale bat eskatzen zioten. 17 Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak eta esan zien: <

21 <

23 <

Espiritu gaiztoaren itzulera

(Mt 12,43‑45)

24 <. 25 Iristean, etxea garbitua eta apaindua aurkitzen du. 26 Orduan, joan eta beste zazpi espiritu hartzen ditu, bera baino gaiztoagoak, eta gizakiagan sartu eta bertan jartzen da bizitzen; horrela, pertsona horren azken egoera lehengoa baino okerragoa gertatzen da>>.

Egiazko zoriona

27 Jesusek gauza hauek esaten ziharduela, emakume batek jendartetik deiadarka esan zion:

‑‑Zorionekoa sabelean eraman zintuen eta bularra eman zizun emakumea!

28 Baina Jesusek esan zuen:

‑‑Hobeki esan, zorionekoak Jainkoaren hitza entzun eta betetzen dutenak!

Gizonaren Semearen seinalea

(Mt 12,38‑42; Mk 8,12)

29 Jende asko biltzen ari zitzaiola, Jesus honela hasi zitzaien: <

Barneko argia

(Mt 5,15; 6,22‑23; Mk 4,21)

33 <>.

Jesusek lege‑maisuak eta fariseuak salatu

(20,45‑47; Mt 23,1‑36; Mk 12,38‑40)

37 Jesusek hitzaldia amaitu zuenean, fariseu batek bere etxean bazkaltzera gonbidatu zuen. Jesus sartu eta mahaian jarri zen. 38 Fariseua harriturik gelditu zen bazkal aurretik eskuen garbikuntzarik* ez zuela egin ikustean. 39 Orduan, Jaunak esan zion: <

42 <>.

45 Orduan, lege‑maisu batek esan zion:

‑‑Maisu, horrela hitz eginez, guri ere irain egiten diguzu.

46 Jesusek erantzun zion:

‑‑Ai zuek ere, lege‑maisuok! Eramanezineko zamak leporatzen dizkiezue besteei, eta zeuek atzamar batez ere ukitu ez.

47 <. 50 Baina Jainkoak munduaren hasieratik isuri den profeta guztien odolaren kontuak eskatuko dizkio gizaldi honi: 51 hasi Abelen odoletik, eta aldaretik santutegira bitartean hil zen Zakariasen* odoleraino. Bai, egia esan, gizaldi honi eskatuko dizkio kontuak Jainkoak.

52 <>.

53 Handik atera zenean, gupidarik gabe eraso zioten lege‑maisuek eta fariseuek, handik eta hemendik galdezka, 54 ea erantzun okerren batean harrapatzen zuten.

Itxurazalekeriaren aurka

(Mt 10,26‑27)

12,1 Bitartean, milaka eta milaka lagun bildua zen, elkar zapaldu beharrean. Jesus hizketan hasi zitzaien: <

Jainkoaren Erreinua, dohain eta exijentzia (12,4‑‑19,27)

Nori izan beldur?

(Mt 10,28‑31)

4 <

Jendaurrean Jesus aitortu

(Mt 10,32‑33; 12,32; 10,19‑20)

8 <

11 <>.

Aberats ergelaren parabola

13 Behin batean, jendarteko batek esan zion Jesusi:

‑‑Maisu, esaiozu nire anaiari senipartea nirekin

erdibanatzeko.

14 Jesusek erantzun zion:

‑‑Gizon, nork egin nau ni zuen artean epaile edo ondasun‑banatzaile?

15 Orduan, guztiei esan zien:

‑‑Kontuz! Gorde diru-gosetik, ondasunek ez baitiote inori bizia segurtatzen, ugari izanda ere.

16 Gero, parabola hau* kontatu zien: < 18 Eta beretzat esan zuen: . 20 Baina Jainkoak esan zion: >>

21 Eta honela amaitu zuen: <>.

Zertaz arduratu?

(Mt 6,25‑34)

22 Ondoren, bere ikasleei esan zien Jesusek: <

29 <

33 <

Morroi erneak

(Mt 24,43‑51)

35 <

39 <>.

41 Pedrok galdetu zion: <>

42 Jaunak esan zuen: <

Jesusek banaketa sortu

(Mt 10,34‑36)

49 <

51 <>.

Garaien ezaugarriak sumatzen jakin

(Mt 16,2‑3)

54 Jesusek hau ere esan zion jendeari: < esaten duzue, eta hala gertatzen da. 55 Hego-haizea denean, berriz, esaten duzue, eta hala gertatzen da. 56 Itxurazaleok! Badakizue zeru‑lurren itxurari antzematen, eta nola ez diozue antzematen garai honi?

Bakezkoak garaiz egin

(Mt 5,25‑26)

57 <>.

Bihozberritu ala hil

13,1 Une hartan, batzuek Jesusengana joan eta zenbait galilearri gertatua kontatu zioten: nola Pilatok* hil zituen, eskaintzen ari ziren abereen odolarekin beraien odola nahastuz. 2 Jesusek erantzun zien: <

4 <>.

Pikuondo agorraren parabola

6 Gero, parabola hau esan zien Jesusek: < 8 Baina mahastizainak erantzun zion: >>.

Emakume konkortua larunbatez sendatu

10 Behin batean, larunbatez, sinagoga batean irakasten ari zen Jesus. 11 Bazen han, hemezortzi urte hartan espiritu baten menpe gaixo zegoen emakume bat: erabat konkortua zegoen eta ezin zen inola ere zuzendu.

12 Ikustean, Jesusek deitu eta esan zion: <>.

13 Eskuak ezarri zizkion eta bat-batean zuzendu zen eta Jainkoa goresten hasi.

14 Sinagogako buruzagiak, Jesusek larunbatez sendatu zuelako haserre, jendeari esan zion:

‑‑Astean sei egun daude lanerako. Zatozte egun horietan sendatzera, eta ez larunbatean.

15 Jaunak erantzun zion:

‑‑Itxurazaleok! Zuetako nork ez du larunbatez ere idia nahiz astoa ikuilutik askatu eta ura edatera eramaten? 16 Eta Abrahamen ondorengo den honi, hemezortzi urtez Satanasek lotua eduki duen honi, ez ote zitzaion larunbatez lokarri hori askatu behar?

17 Hitz hauekin, lotsa‑lotsa eginik gelditu ziren Jesusen etsai guztiak; jendetza, ordea, pozik zegoen hark egiten zituen gauza miragarri guztiengatik.

Mostaza‑haziaren eta legamiaren parabolak

(Mt 13,31‑33; Mk 4,30‑32)

18 Jesusek jarraitu zuen: <>.

20 Berriro esan zuen: <>.

<>

(Mt 7,13‑14.21‑23; 25,10‑12)

22 Jerusalemera* bidean zihoan Jesus, igarotzen zituen herri eta auzoetan irakatsiz.

23 Batek esan zion:

‑‑Jauna, gutxi izango al dira salbatuko direnak?

Jesusek erantzun zuen:

24‑‑Saia zaitezte ate estutik sartzen. Egia esan, askok sartu nahi izango dute, eta ezin izango. 25 Etxeko nagusiak jaiki eta atea itxiz gero, kanpoan geldituok behin eta berriro atea joko diozue, <> deiadarka, baina hark erantzungo dizue: <>. 26 Orduan, honela hasiko zatzaizkiote: <>. 27 Baina hark erantzungo dizue: <> 28 Orduan, negarra eta hortz‑karraska izango da, Abraham, Isaak eta Jakob eta profeta guztiak Jainkoaren erreinuan eta zeuen buruak, berriz, kanpora jaurtikiak ikustean. 29 Asko etorriko dira sortaldetik eta sartaldetik, iparretik eta hegotik, eta Jainkoaren erreinuko mahaikide izango.

30 <>.

Jesus bere heriotzaren aurrez aurre

31 Une hartan, fariseu batzuk joan zitzaizkion Jesusi eta esan zioten:

‑‑Zoaz, alde egizu hemendik, Herodes* zu hil nahian dabil eta.

32 Jesusek esan zien:

‑‑Joan eta esaiozue gizontto* horri: Begira, gaur eta bihar sendatzen eta deabruak botatzen jarraitu behar dut, eta hirugarren egunean nire azkena izango da. 33 Baina gaur, bihar eta etzi* bideari jarraitu behar diot, ez baitaiteke profetarik Jerusalemdik kanpora hil.

Jesus Jerusalemengatik aieneka

(Mt 23,37‑39)

34 <>

Jesusek urminduna larunbatez sendatu

14,1 Behin batean, larunbatez, fariseu‑buruetako baten etxera joan zen Jesus bazkaltzera, eta fariseuak zelatan zegozkion. 2 Gizon urmindun bat zegoen han, Jesusen aurrean. 3 Jesusek lege‑maisu eta fariseuei galdetu zien: <>

4 Haiek isilik gelditu ziren. Orduan, Jesusek gaixoa eskutik hartu, sendatu eta bidali egin zuen. 5 Gero, haiei esan zien: <>

6 Erantzun ezinik gelditu ziren.

Azken tokiak aukeratu eta behartsuak gonbidatu

7 Ohartu zen Jesus gonbidatuek mahaiko lehen jarlekuak hartzen zituztela, eta aholku hauek eman zizkien: 8 <; orduan, azkenengo lekuan eseri beharko zenuke lotsagorritan. 10 Alderantziz, gonbidatzen zaituztenean, jarri azkenengo tokian, gonbidatu zaituenak, datorrenean, esan diezazun: . Horrela, oso toki onean geldituko zara mahaikide guztien aurrean. 11 Zeren eta bere burua goratzen duena beheratu egingo baitu Jainkoak, eta bere burua beheratzen duena, goratu>>.

12 Eta gonbidatu zuenari esan zion: <>.

Afari handiaren parabola

(Mt 22,1‑10)

15 Hitz hauek entzutean, mahaikide batek esan zion Jesusi: <>

16 Jesusek erantzun zion: <. 18 Baina bata bestearen ondoren denak aitzakiak jartzen hasi ziren. Lehenengoak esan zion: . 19 Beste batek, berriz: . 20 Eta hurrengoak: . 21 Honen guztiaren berri nagusiari ematera itzuli zen morroia. Etxeko nagusia biziki haserretu zen eta morroiari esan zion: .

22 <. 23 Orduan, nagusiak esan zion: >>.

Nork bere buruari uko, Jesusi jarraitzeko

(Mt 10,37‑38)

25 Jende-talde handiak zihoazen Jesusekin; honek, beraiengana itzulirik, esan zien: 26 <

28 <.

31 <

33 <

Gatz gezatuaren parabola

(Mt 5,13; Mk 9,50)

34 <>.

Ardi galduaren parabola

(Mt 18,12‑14)

15,1 Zergalari eta bekatari* guztiak Jesusengana bildu ohi ziren hari entzutera, 2 eta fariseuak eta lege‑maisuak marmarrean ari ziren esanez: <>

3 Jesusek parabola hau esan zien: 4 < 7 Egia esan, Jainkoak ere poz handiagoa hartzen du* bihozberritzen den bekatari batengatik, bihozberritu beharrik ez duten laurogeita hemeretzi zintzoengatik baino.

Txanpon galduaren parabola

8 < 10 Egia esan, berdin pozten da Jainkoa ere bere aingeruekin bihozberritzen den bekatari batengatik>>

Aita errukitsuaren eta bi semeen parabola*

11 Gainera, esan zien: <. Eta aitak ondasunak banatu zizkien.

13 <.

20 < 22 Aitak, ordea, esan zien morroiei: . Eta festa hasi zuten.

25 <. 28 Biziki haserretu zen anaia eta ez zuen sartu nahi. Atera zen aita eta erreguka hasi zitzaion. 29 Baina hark erantzun zion aitari: . 31 Aitak erantzun zion: >>

Etxezain argiaren parabola

16,1 Jesusek esan zien ikasleei: <

2 <.

3 <.

5 < 6 Hark erantzun: . Etxezainak esan zion: .

7 < Hark erantzun: . Eta besteak, orduan: .

8 <

Bidegabeko dirua eta egiazko ondasuna

(Mt 6,24)

9 <

10 <

13 <>.

14 Entzun zuten hau guztia fariseu diruzaleek, eta barre egiten zioten Jesusi. 15 Honek esan zien: <

Legea eta Jainkoaren erregetza

(Mt 11,12‑13; 5,18)

16 <

17 <

Adulterioaz

(Mt 5,32; 19,9; Mk 10,11‑12)

18 <

Aberatsa eta Lazaro

19 <

22 <. 25 Baina, Abrahamek erantzun zion: .

27 <. 29 Abrahamek erantzun zion: . 30 Hark, oraindik: . 31 Baina Abrahamek erantzun zion: >>.

Iraina eta barkamena

(Mt 18,6‑7.21‑22; Mk 9,42)

17,1 Jesusek esan zien ikasleei: <

< esanez, barkatu>>.

Sinesmena eta zerbitzua

(Mt 17,20)

5 Apostoluek eskatu zioten Jaunari:

‑‑Handi ezazu sinesmena guregan.

6 Jaunak erantzun zuen:

‑‑Sinesmena bazenute, mostaza‑hazia bezain txikia izanik ere, pikuondo honi <> esango zeniokete, eta obeditu egingo lizueke.

7 < esaten ote dio? 8 Ez ote dio beste hau esaten: ? 9 Morroiari esker ona zor ote dio agindua bete duelako? 10 Zuek ere berdin: agindu zaizuen guztia egin eta gero, esan: >>.

Jesusek hamar legendun sendatu

11 Jerusalemera bidean, Samaria* eta Galilean barrena zihoan Jesus. 12 Herri batean sartzerakoan, hamar legendun atera zitzaizkion bidera. Urruti gelditurik, 13 deiadarka esan zioten:

‑‑Jesus, Maisu, erruki zakizkigu!

14 Jesusek, ikustean, esan zien:

‑‑Joan eta azaldu apaizengana.

Bidean zihoazela, garbi gelditu ziren. 15 Haietako bat, sendatua zegoela oharturik, Jainkoa deiadarka goratuz itzuli 16 eta Jesusen oinetara ahozpez erori zen, eskerrak emanez; samariarra zen bera. 17 Jesusek esan zuen: <>

19 Gero, esan zion: <>.

Jainkoaren erregetzaren etorrera

(Mt 24,23‑28.37‑41)

20 Jainkoaren erregetza noiz iritsiko zen galdetu zioten fariseuek; Jesusek erantzun zien:

‑‑Jainkoaren erregetza ez da nabarmen etorriko. 21 Ezin esango da: <> edo <>; zeren Jainkoaren erregetza zuen artean baitago jadanik.

22 Gero, ikasleei esan zien: < esango dizuete. Baina zuek ez joan, ez atera atzetik lasterka. 24 Izan ere, tximistak une batean zerualde batetik besteraino distira egiten duen bezala, hala izango da Gizonaren Semea etorriko den egunean. 25 Baina aurretik asko sufritu behar du, eta gizaldi honek gaitzetsi egingo du.

26 <

28 <

30 <

33 <>. ( 36 *).

37 Ikasleek galdetu zioten orduan:

‑‑Non izango da hori, Jauna?

Jesusek erantzun zien:

‑‑Sarraskia non, han biltzen dira putreak.

Emakume alarguna eta epailea

18,1 Etengabe egin behar zutela otoitz eta ez zutela etsi behar adierazteko, parabola hau esan zien Jesusek: 2 <. 4 Luzaroan epaileak ez zion jaramonik egin, baina azkenean bere baitan esan zuen: >>.

6 Eta honela bukatu zuen Jaunak: <>

Fariseuaren eta zergalariaren parabola

9 Honako parabola hau esan zien Jesusek beren buruak zintzotzat hartzen eta besteak gutxiesten zituzten batzuei: 10 <.

13 <.

14 <>.

Jesus eta haurrak

(Mt 19,13‑15; Mk 10,13‑16)

15 Haurtxoak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, hori ikustean, haserre egiten zieten. 16 Baina Jesusek haurtxoak beregana deitu zituen eta esan: <>.

Jesusek aberatsari dei

(Mt 19,16‑22; Mk 10,17‑22)

18 Handiki batek galdetu zion Jesusi:

‑‑Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko?

19 Jesusek erantzun zion:

‑‑Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik. 20 Badakizkizu aginduak: Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ohoratu aitamak.

21 Hark, orduan:

‑‑Gazte‑gaztetandik bete izan dut hori guztia.

22 Hori entzutean, Jesusek esan zion:

‑‑Gauza bat falta zaizu oraindik: saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.

23 Hitz hauek entzutean, guztiz atsekabetu zen handikia, oso aberatsa baitzen.

Aberastasuna salbamenerako oztopo

(Mt 19,23‑26; Mk 10,23‑27)

24 Jesusek, handiki hura hain atsekabetua ikusirik, esan zuen:

‑‑Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan! 25 Bai, orratzaren begitik gamelua sartzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.

26 Entzuleek galdetu zioten:

‑‑Nor salba daiteke, orduan?

27 Jesusek erantzun zien:

‑‑Gizakiek ez dezaketena Jainkoak badezake.

Dena utzi duten ikasleen saria

(Mt 19,27‑29; Mk 10,28‑30)

28 Pedrok esan zuen:

‑‑Hara, guk, genituen guztiak utzirik, zuri jarraitu dizugu.

29 Jesusek erantzun:

‑‑Benetan diotsuet: Jainkoaren erregetzagatik etxea, emaztea, senideak, gurasoak eta seme‑alabak uzten dituenak, 30 mundu honetan askoz gehiago jasoko du, eta datorren munduan betiko bizia.

Jesusek nekaldi‑piztuerak hirugarrenez iragarri

(Mt 20,17‑19; Mk 10,32‑34)

31 Hamabiak beregana bildurik, Jesusek esan zien: <>.

34 Haiek, ordea, ez zuten ezertxo ere ulertu; haren hizkera ilun gertatzen zitzaien eta ez zekiten zer esan nahi zien.

Jesusek itsua sendatu Jerikon

(Mt 20,29‑34; Mk 10,46‑52)

35 Jesus Jerikora hurbildu zelarik, itsu bat eskean zegoen bide‑ertzean eserita. 36 Jendea igarotzen sumaturik, zer gertatzen zen galdetu zuen. 37 Jesus Nazaretarra igarotzen zela jakinarazi zioten. 38 Orduan, deiadarka hasi zen:

‑‑Jesus, Daviden Semea, erruki zakizkit!

39 Aurretik zihoazenek gogor egiten zioten, isil zedin; baina hark areago oihu:

‑‑Daviden Semea, erruki zakizkit!

40 Jesusek, gelditurik, beregana ekartzeko agindu zuen. Hurbildu zenean, galdetu zion:

41‑‑Zer nahi duzu niregandik?

Hark erantzun:

‑‑Berriro ikustea, Jauna!

42 Jesusek esan zion:

‑‑Ikusi, bada; zeure sinesmenak sendatu zaitu.

43 Bat-batean, ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren joan zen, Jainkoa goretsiz. Eta herri osoak, gertatua ikusirik, Jainkoa goratu zuen.

Jesus eta Zakeo

19,1 Jesus Jerikon sartu eta herrian barrena zihoan. 2 Bazen han Zakeo izeneko gizon bat, zergalari‑burua*, oso aberatsa. 3 Jesus zein zen ikusi nahirik zebilen, baina ezin zuen jendearengatik, txikia baitzen. 4 Lasterka aurrerago joan eta pikuondo batera igo zen Jesus ikusteko, handik igaro behar baitzuen. 5 Jesusek, hara iristean, gora begiratu eta esan zion: <>. 6 Jaitsi zen, bada, berehala eta pozik hartu zuen etxean.

7 Hori ikusirik, denak marmarka hasi ziren: <>.

8 Zakeok, berriz, zutiturik, Jaunari esan zion:

‑‑Jauna, neure ondasunen erdiak behartsuei ematen dizkiet eta, inori ezer ostu badiot, lau halako bihurtuko diot*.

9 Jesusek esan zion:

‑‑Gaur iritsi da salbamena etxe honetara, gizon hau ere Abrahamen ondorengoa baita. 10 Izan ere, Gizonaren Semea galdua zegoena bilatzera eta salbatzera etorri da.

Ontzako urreen parabola

(Mt 25,14‑30)

11 Jendea entzuten ari zitzaiola, Jesusek beste parabola bat kontatu zien, Jerusalemdik* hurbil baitzen eta jendeak Jainkoaren erregetza une batetik bestera azalduko zela uste baitzuen: 12 <.

14 <.

15 <. 17 Nagusiak erantzun: . 18 Joan zen, gero, bigarrena eta esan zion: . 19 Honi ere nagusiak esan zion: . 20 Joan zen beste bat eta esan zion: . 22 Nagusiak, orduan: . 24 Eta bertan zeudenei esan zien: . 25 Haiek erantzun zioten: 26 Nagusiak erantzun zien: >>.

JERUSALEMEN (19,28‑‑23,56a)

Jesus Jerusalemen Mesias bezala sartu

(Mt 21,1‑11; Mk 11,1‑11; Jn 12,12‑19)

28 Hitz hauek esan ondoren, Jerusalemera bidean gora jarraitu zuen Jesusek, denen aurretik. 29 Oliamendi* inguruko Betfage eta Betania herrixketara hurbildu zelarik, bere ikasleetako bi bidali zituen Jesusek, 30 esanez: < >>.

32 Joan ziren, bada, bidalitakoak, eta Jesusek esan bezala aurkitu zuten dena. 33 Astakumea askatzen ari zirela, jabeek galdetu zieten:

‑‑Zergatik askatzen duzue astakumea?

34‑‑Jaunak behar du ‑‑erantzun zuten haiek.

35 Jesusi ekarri zioten eta, beren jantziak astakumeari bizkarrean ezarririk, gainean eserarazi zuten. 36 Eta, pasatzean, jantziak zabaltzen zituzten bidean. 37 Oliamenditik behera hartzera zihoala, ikasle guztiak multzoan, pozez beterik, Jainkoa ozenki goresten hasi ziren, ikusi zituzten mirari guztiengatik. 38 Honela zioten: <>

39 Jendarteko fariseu batzuek esan zioten Jesusi:

‑‑Maisu, egiezu errieta ikasleei!

40 Hark erantzun zien:

‑‑Egia esan, hauek isilduko balira, harriek egingo lukete oihu.

Jerusalemengatik aieneka

41 Jesus, hurbildu eta hiria ikustean, negarrez hasi zen berarengatik, 42 eta esan zuen: <>.

Tenpluan emandako irakaspenak (19,45‑‑21,4)

Jesusek tenplua garbitu

(Mt 21,12‑17; Mk 11,15‑19; Jn 2,13‑16)

45 Jesus, tenpluan sarturik, bertan salerosketan* ari zirenak kanpora botatzen hasi zen, 46 esanez: <>.

47 Egunero tenpluan irakasten jardun ohi zuen. Apaizburuak, lege‑maisuak eta herriko handikiak Jesus hil nahian zebiltzan; 48 baina ez zuten asmatzen zer egin, herri guztia aho zabalik baitzegoen hari entzuten.

Nondik Jesusen aginpidea?

(Mt 21,23‑27; Mk 11,27‑33)

20,1 Egun batean, Jesusek tenpluan herriari irakasten eta berriona hots egiten ziharduela, apaizburuak eta lege‑maisuak etorri zitzaizkion zaharrekin batera, 2 eta galdetu zioten:

‑‑Esaguzu zein aginpidez jokatzen duzun horrela. Nor da aginpide hori eman dizuna?

3 Jesusek erantzun zien:

‑‑Nik ere gauza bat galdetuko dizuet. Esadazue: 4 Joanek Jainkoaren aginduz ala giza aginduz bataiatzen zuen?

5 Haiek honela ari ziren beren artean: <>.

7 Beraz, ez zekitela noren aginduz ari zen erantzun zioten.

8 Jesusek, orduan:

‑‑Ba, nik ere ez dizuet esango zein aginpidez jokatzen dudan horrela.

Nekazari hiltzaileen parabola

(Mt 21,33‑46; Mk 12,1‑12)

9 Orduan, parabola hau esan zion Jesusek herriari: < 14 Nekazariek, ordea, semea ikustean, esan zioten elkarri: . 15 Eta mahastitik kanpora bota eta hil egin zuten.

<>.

Entzuten zeudenek esan zuten:

‑‑Ez dezala Jainkoak nahi!

17 Baina, Jesusek, begira‑begira jarririk, esan zien:

‑‑Zer esan nahi du, bada, Liburu Santuak dioen honek:

Etxegileek bazterturiko harria

giltzarri gertatu da?

18 <>.

19 Lege‑maisu eta apaizburuek Jesusi eskua erantsi nahi izan zioten orduan bertan, ondo jabetu baitziren beraiengatik esan zuela parabola hura. Baina beldur izan zioten jendeari.

Zesarrena Zesarri, Jainkoarena Jainkoari

(Mt 22,15‑22; Mk 12,13‑17)

20 Lege‑maisuek eta fariseuek Jesus zelatatzen hasi ziren. Zirikatzaile batzuk bidali zizkioten, zintzoarena eginez, hura hitzen batean harrapatzeko eta, hala, gobernariaren esku eta mende jartzeko asmoz. 21 Honela galdetu zioten, bada:

‑‑Maisu, badakigu zuzen hitz egiten eta irakasten duzula eta ez duzula kontuan hartzen gizakiaren itxura, baizik eta Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzula. 22 Zilegi al zaigu Zesarri zerga* ordaintzea, bai ala ez?

23 Haien maltzurkeriari antzemanik, Jesusek esan zien:

24‑‑Ea, erakutsi txanpon bat*. Norenak dira daramatzan irudia eta izena?

Haiek erantzun:

‑‑Zesarrenak

25 Jesusek, orduan:

‑‑Eman, bada, Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.

26 Ezin izan zuten ezertan ere herriaren aurrean harrapatu eta, haren erantzunaz harriturik, hitzik gabe gelditu ziren.

Hildakoen piztueraz

(Mt 22,23‑33; Mk 12,18‑27)

27 Ondoren, saduzear batzuk etorri zitzaizkion Jesusi. Hauek hildakoak ez direla pizten esaten dute. Eta honela galdetu zioten:

28‑‑Maisu, Moisesek idatzi zigun: Norbaiti anaia ezkondu bat seme‑alabarik gabe hiltzen bazaio, ezkon bedi alarguntsarekin, anaiari ondorengoa emateko.

29 <>

34 Jesusek erantzun zien:

‑‑Mundu honetan gizon‑emakumeak ezkondu egiten dira; 35 baina datorren munduan eta hildakoen piztueran parte hartzeko Jainkoak gai aurkituko dituenak, gizonezko nahiz emakume, ez dira ezkonduko; 36 izan ere, ez daitezke berriro hil, aingeruen antzeko baitira eta Jainkoaren seme‑alaba, piztueran parte dutenez gero*. 37 Gainera, hildakoak pizten direla Moisesek berak adierazi zuen, sutan zegoen sasiaren pasartean, Jaunari Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainko deitzen dionean. 38 Ez da hilen Jainkoa, biziena baizik, denak bizirik baitaude harentzat.

39 Orduan, lege‑maisu batzuek hitza hartu zuten eta esan:

‑‑Ederki esan duzu, Maisu.

40 Eta ez ziren ausartzen beste galderarik egitera.

Mesias, Daviden Seme eta Jaun

(Mt 22,41‑46; Mk 12,35‑37)

41 Jesusek galdera hau egin zien: <

<

43 zeure etsaiak oinazpian

jartzen dizkizudan bitartean>.

44 <>

Jesusek lege‑maisuak salatu

(11,37‑54; Mt 23,1‑12; Mk 12,38‑40)

45 Herri guztia entzuten zeukala, Jesusek ikasleei esan zien: 46 <>.

Alargun behartsuaren eskaintza

(Mk 12,41‑44)

21,1 Begira zegoela, aberats batzuk ikusi zituen Jesusek tenpluko dirutegian limosna botatzen. 2 Ikusi zuen emakume alargun behartsu bat ere bi sos* botatzen, 3 eta esan zuen: <>.

Jesus eskatologiaz mintzo (21,5‑38)

Sarrera: tenplua suntsitua izango

(Mt 24,1‑2; Mk 13,1‑2)

5 Batzuk tenpluari buruz ari ziren, harri ederrez eta emaitzez* apaindua zegoela aipatuz. Orduan, Jesusek esan zuen: 6 <>.

Azkenaren aurreko seinaleak

(Mt 24,3‑14; Mk 13,3‑13)

7 Ikasleek galdetu zioten: <>

8 Jesusek erantzun zien: <, edo . Ez joan halakoen ondoren. 9 Gerra eta iraultza‑hotsak entzutean, ez ikaratu: lehenbizi gertatu beharrekoa baita hori guztia; baina ez dator berehala azkena>>.

10 Gainera, esan zien: <

12 <

Jerusalemen hondamendia

(Mt 24,15‑21; Mk 13,14‑19)

20 <

Gizonaren Semearen etorrera

(Mt 24,29‑31; Mk 13,24‑27)

25 <

28 <>.

<>

(Mt 24,32‑35; Mk 13,28‑31)

29 Jesusek irudi bat jarri zien: <

34 <

bizitzako ardurak direla eta, ez bekizue gogoa motel, egun hura ustekabean gainera eror ez dakizuen, 35 sarea bezala eroriko baita munduan bizi diren guztien gainera. 36 Egon erne eta erregutu uneoro, gertatuko diren horiei guztiei ihes egiteko eta Gizonaren Semearen aurrean zutik irauteko kemena izan dezazuen>>.

37 Tenpluan irakasten eman ohi zituen Jesusek egunak, eta Oliamendira ateratzen zen gauak igarotzera. 38 Eta herri guztia goizean goiz joaten zitzaion tenplura, entzutera.

Pazko‑afaria eta nekaldia (22,1‑‑23,56)

Jesusen kontra zelatan

(Mt 26,1‑5.14‑16; Mk 14,1‑2.10‑11; Jn 11,45‑53)

22,1 Hurbil zen Legamigabeko Ogien Jaia, Pazko Jaia ere deitua. 2 Apaizburu eta lege‑maisuak Jesus nola hilko zebiltzan, baina herriaren beldur ziren. 3 Orduan, Satanas sartu zen Hamabien taldeko Judasengan, Iskariote deituarengan. 4 Judas apaizburu eta tenpluko guardaburuengana* joan zen, haien eskuetara Jesus nola eman hitz egitera. 5 Poztu egin ziren haiek, eta Judasi dirua ematea erabaki zuten. 6 Honek onartu egin zuen, eta jendeak jakin gabe Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen.

Azken afarirako prestaketak

(Mt 26,17‑19; Mk 14,12‑16)

7 Iritsi zen Legamigabeko Ogien Jaieguna, Pazko‑bildotsa hil behar zeneko eguna. 8 Orduan, Pedro eta Joan bidali zituen Jesusek, esanez:

‑‑Zoazte guretzat Pazko‑afaria prestatzera.

9 Haiek galdetu zioten:

‑‑Non prestatu behar dugu?

10 Jesusek erantzun:

‑‑Hara, hirian sartzean, ur‑suila daraman gizon batekin egingo duzue topo. Jarraitu berari sartuko den etxeraino, 11 eta esan bertako nagusiari: <>. 12 Hark gela zabal bat erakutsiko dizue goian, jantzirik; prestatu hantxe.

13 Joan ziren, eta dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien, eta Pazko‑afaria prestatu zuten.

Azken afaria: hona hemen nire gorputz‑odolak!

(Mt 26,26‑29; Mk 14,22‑25; 1 Ko 11,23‑25)

14 Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin. 15 Eta esan zien: <>.

17 Eta, kopa harturik, esker onezko otoitza egin eta esan

zuen: <>.

19 Gero, ogia hartu zuen eta, esker onezko otoitza egin ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: <>.

20 Berdin egin zuen koparekin afal ondoan, esanez: <

Judasen saldukeriaren iragarpena

(Mt 26,20‑25; Mk 14,17‑21; Jn 13,21‑30)

21 <>

23 Orduan, ikasleak elkarren artean galdezka hasi ziren, nork egin ote zezakeen horrelakorik.

Nor handiena? Ikasleei agintzaria

(Mt 19,28; 20,25‑27; Mk 10,42‑44)

24 Ikasleak eztabaidan hasi ziren beren artean, beraietan zein ote zen handiena. 25 Jesusek esan zien: < izena nahi izaten dute berentzat. 26 Zuek ez jokatu horrela. Zuen artean nagusiena izan bedi gazteenaren pareko, eta agintaria zerbitzariaren pareko. 27 Zein ote da handiago, mahaian dagoena ala zerbitzatzen ari dena? Ez ote mahaian dagoena? Bada, ni zerbitzari bezala nago zuen artean.

28 <

Gainean da probaldia. Pedroren ukoen iragarpena

(Mt 26,31‑35; Mk 14,27‑31; Jn 13,37‑38)

31 <>.

33 Pedrok esan zion:

‑‑Jauna, prest nago zurekin baita kartzelara eta heriotzara ere joateko.

34 Jesusek, orduan:

‑‑Egia esan, Pedro, gaur oilarrak jotzerako, hiru aldiz ukatuko duzu ni ezagutzen nauzula.

35 Ondoren, ikasleei esan zien:

‑‑Falta izan al zenuten ezer, poltsarik eta zakutorik eta oinetakorik gabe bidali zintuztedanean?

Haiek erantzun:

‑‑Ezer ere ez.

36 Jesusek, berriro:

‑‑Orain, bada, poltsa duenak har dezala eta berdin zakutoa duenak; eta ezpatarik ez duenak sal dezala soingainekoa, hura erosteko. 37 Zeren, egia esan, niregan bete beharra baita Liburu Santuak dioena: Bekatarien kidekotzat jo zuten. Izan ere, nireak laster egingo du.

38 Haiek esan zioten:

‑‑Jauna, baditugu hemen bi ezpata.

Baina Jesusek erantzun:

‑‑Aski da!

Oliamendiko otoitz larria

(Mt 26,36‑46; Mk 14,32‑42)

39 Ondoren, Jesus atera eta Oliamendirantz* abiatu zen, ohi zuenez, eta ikasleak ere bai haren ondoren. 40 Hara iristean, Jesusek esan zien: <>.

41 Eta, haiengandik harrikada bat bide aldendurik, belauniko honela egiten zuen otoitz: 42 <>.

43 Zeruko* aingeru bat agertu zitzaion, kemen emanez. 44 Eta, larriak harturik, oraindik lehiatsuago egiten zuen otoitz. Eta izerdia tantaka zerion lurrera, odola bezain lodi. 45 Otoitzetik jaikirik, ikasleengana joan zen; nahigabearen nahigabez lokarturik aurkitu zituen, 46 eta esan zien: <>.

Jesus atxilotua

(Mt 26,47‑56; Mk 14,43‑50; Jn 18,3‑11)

47 Jesus hizketan ari zela, han azaldu zen jende‑multzoa; Hamabietako bat, Judas zeritzana, zetorren haien buru, eta Jesusengana hurbildu zen musu ematera. 48 Jesusek esan zion: <>

49 Gertatzera zihoanaz oharturik, Jesusen inguruan zeudenek esan zioten: <>

50 Eta haietako batek apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko belarria moztu zion. 51 Baina Jesusek esan zuen:<>

Eta, belarria ukiturik, sendatu egin zion.

52 Orduan, haren aurka etorriak ziren apaizburu, tenpluko guardaburu* eta zaharrei esan zien: <>.

Pedrok Jesus ukatu

(Mt 26,57‑58.69‑75; Mk 14,53‑54.66‑72; Jn 18,15‑18.25‑27)

54 Jesus preso hartu eta apaiz nagusiaren etxera eraman zuten. Pedrok urrutitik jarraitzen zion. 55 Batzuk patio erdian sua piztu eta haren inguruan eseri ziren, eta haien artean eseri zen Pedro ere.

56 Neskame batek, Pedro sutondoan eseria ikustean, begira jarri eta esan zuen:

‑‑Hau ere Jesusekin zebilen.

57 Baina hark ukatu, esanez:

‑‑Emakume, ez dinat ezagutzen hori.

58 Handik berehala, beste batek ikusi eta esan zion Pedrori:

‑‑Hi ere haietakoa haiz.

Pedrok, orduan:

‑‑Ez, mutil!

59 Handik ordu bete ingurura, beste batek berriro esan zuen:

‑‑Bai, hau ere Jesusekin bizi huen, galilearra* duk eta.

60 Pedrok erantzun zuen:

‑‑Ez zekiat zertaz ari haizen, mutil!

Eta une berean, oraindik hizketan ari zela, oilarrak jo zuen. 61 Itzuli zen Jauna eta Pedrori begiratu zion. Gogoratu zitzaion Pedrori Jaunak esandakoa: <>, 62 eta, kanpora irtenik, negarrari eman zion saminki.

63 Jesus preso zeukatenak isekaz ari zitzaizkion eta joka. 64 Begiak estalirik, honela galdetzen zioten: <>

65 Eta beste hitz iraingarri asko esaten zioten.

Jesus judu‑biltzarraren aurrean

(Mt 26,59‑66; Mk 14,55‑64)

66 Eguna zabaldu zuenean, herriko zaharren kontseilua, apaizburuak eta lege‑maisuak bildu ziren, eta Jesus Biltzar Nagusira eraman zuten. 67 Honela esan zioten:

‑‑Mesias baldin bazara, esaguzu.

Hark erantzun:

‑‑Baietz esaten badizuet, ez didazue sinetsiko, 68 eta, galdetzen badizuet, ez didazue erantzungo. 69 Baina hemendik aurrera Gizonaren Semea Jainko ahalguztidunaren eskuinean eserita egongo da.

70 Orduan, denek esan zuten:

‑‑Zu zara, beraz, Jainkoaren Semea?

Hark erantzun zien:

‑‑Zeuek diozue, neu naiz.

71 Haiek, orduan:

‑‑Ba ote dugu lekuko beharrik? Geuk entzun diogu bere ahotik.

Jesus Pilatoren aurrean

(Mt 27,1‑2.11‑14; Mk 15,1‑5; Jn 18,28‑38)

23,1 Altxatu ziren denak eta Pilatogana eraman zuten Jesus. 2 Han, salatzen hasi zitzaizkion: <>.

3 Pilatok galdetu zion:

‑‑Zu al zara juduen erregea?

Jesusek erantzun zion:

‑‑Zeuk diozu.

4 Pilatok apaizburu eta jende-taldeari esan zien:

‑‑Nik ez dut gizon hau kondenatzeko batere arrazoirik

aurkitzen.

5 Baina haiek, behin eta berriro: <>.

Jesus Herodesen aurrean

6 Hori entzutean, gizon hura galilearra zen galdetu zuen Pilatok. 7 Eta, Herodesen* eskumenekoa zela jakinik, hari bidali zion, Jerusalemen baitzen egun haietan. 8 Biziki poztu zen Herodes Jesus ikusteaz, aspaldian baitzuen hura ezagutzeko gogoa, hartaz entzuten zituenengatik; mirariren bat egiten ikusiko zuela ere espero zuen. 9 Herodesek galdera asko egin zion, baina Jesusek hitzik erantzun ez. 10 Bitartean, han ari ziren apaizburu eta lege‑maisuak salatu eta salatu. 11 Herodesek, bere soldaduekin batera, mesprezio eta isekaz erabili zuen Jesus eta, jantzi distiratsu bat soinean jarririk, berriro Pilatogana bidali zuen. 12 Egun hartan, adiskidetu egin ziren Herodes eta Pilato, etsai baitziren lehen.

Jesus heriotzara kondenatua

(Mt 27,15‑26; Mk 15,6‑15; Jn 18,39‑‑19,16)

13 Pilatok, apaizburu, agintari eta herria berriro bildurik, 14 honela esan zien: <>. ( 17 *).

18 Baina denek aho batez oihuka esan zioten:

‑‑Kendu hori eta aska iezaguzu Barrabas!

19 Barrabas hau, hirian gertaturiko matxinada eta giza hilketa batengatik kartzelan sartua zuten.

20 Jesus askatu nahian Pilato berriro mintzatu zitzaien; 21 baina haiek oihuka:

‑‑Gurutzera hori! Gurutzera!

22 Hark hirugarren aldiz esan zien:

‑‑Zer oker egin du, bada, honek? Nik ez dut hau kondenatzeko arrazoirik aurkitzen. Beraz, zigorraldi bat eman eta askatu egingo dut.

23 Haiek oihu eta oihu ari ziren gurutzera zezala eskatuz, eta gero eta handiagoak ziren oihuak. 24 Orduan, Pilatok haien eskabideari men egitea erabaki zuen: 25 haiek eskatzen zutena ‑‑matxinada eta giza hilketagatik kartzelan zegoena‑‑ askatu eta Jesus beren esku utzi zien.

Gurutze-bidean

(Mt 27,32; Mk 15,21; Jn 19,17)

26 Jesus gurutziltzatzera zeramatela, sorotik etxera zihoan bat, Simon Zirenekoa, hartu zuten eta gurutzea leporatu zioten, Jesusen ondotik eraman zezan*. 27 Herriko jende-talde handia zihoan Jesusen ondoren, bai eta emakume asko ere bular-joka eta harengatik aieneka. 28 Itzuli zen Jesus haiengana eta esan zien: <. 30 Orduan, honela esango diete mendiei: , eta muinoei: . 31 Izan ere, egur hezeari hau egiten badiote, zer ez ote iharrari?>>

32 Jesusekin batera bi gaizkile ere eraman zituzten hiltzera.

Jesus gurutziltzatua

(Mt 27,33‑44; Mk 15,22‑32; Jn 19,18‑27)

33 <> zeritzan tokira iritsirik, bertan gurutziltzatu zuten Jesus, bai eta bi gaizkileak ere, bata Jesusen eskuinean eta bestea ezkerrean. 34 Jesusek honela zioen: <>.

Soldaduek Jesusen jantziak banatu zituzten, zotz eginez.

35 Herria begira zegoen. Agintariek, berriz, Jesusi burla egiten zioten, esanez: <>. 36 Soldaduek ere irri egiten zioten; ondoraturik, ozpina eskaini zioten eta esan: 37 <>.

38 Honako idazkun hau zuen buruaren gainaldean: <>.

39 Zintzilik zeuden gaizkileetako bat Jesusi irainka ari zitzaion, esanez:

‑‑Ez al haiz, bada, hi Mesias? Salba ezak heure burua eta salbatu gu ere!

40 Baina besteak errieta egin zion hori zioenari:

‑‑Ez al duk Jainkoaren beldurrik, zigorra jasaten hagoela ere? 41 Gurea legezkoa duk, geure egintzengatik merezia baitugu; baina honek ez dik okerrik egin.

42 Gero, gaineratu zuen:

‑‑Jesus, oroit zaitez nitaz errege izatera iritsiko zarenean.

43 Jesusek erantzun zion:

‑‑Benetan diotsut: Gaur nirekin izango zara paradisuan*.

Jesusen heriotza

(Mt 27,45‑56;