1
LURRA LURRA Eguzki-sistemako hirugarren planeta da Eguzkirainoko distantziaren arabera eta bostgarren handie- na. Artizarra eta Martitz artean kokatuta dago eta, ustez, izaki bizidunak dituen Eguzki-sistemako planeta bakarra da. Satelite bakar bat du, Ilargia, Lurraren inguruan biraka ari dena. Lurra ia esferikoa da, baina errotazio-higiduraren indar zentrifugoak poloen aldean esfera “zapaldu” egiten du —erradioa ekuatorean handiagoa da poloetan baino—. Bi higidura-mota ditu. Batetik, bere grabitate-zentrutik pasa- tzen den ardatz irudikariaren inguruan biratzen da (errota- zioa) abidura angeluar ia uniformeaz; 23 ordu, 56 minutu eta 4 segundoko errotazio-periodoa du (egun astronomikoa). Aldi berean, Eguzkiaren inguruan orbita eliptikoz biratzen da (translazioa); 365,26 eguneko translazio-periodoa du (urte astronomikoa). Nolanahi ere, errotazio zein translazioa ez dira uniformeak; aitzitik, oso higidura konplexuak dira (Lurra esfera perfektoa ez delako, orbita eliptikoa duelako, Ilargiaren orbitagatik, etab.engatik). Bi higidurok ez dira plano berean ger- tatzen: translazio-higiduraren plano- ak (ekliptika) eta Lurraren ekuatore- planoak 23 0 26’-ko angelua eratzen dute (ekliptikaren inklinazioa). Eta errotazio-ardatzak errotazio-noran- tzaren aurkako prezesio geldoa du (26.000 urteko periodoa), ekliptikaren inklinazioa urtez urte aldarazten duena. Lurraren sorrerari buruz hainbat teoria dago; onartuenaren arabera, Lurra gas-masa baten baitan sortu zen, erreakzio nuklearren eta grabitatearen eraginez, materia uzkurtu zenean. Beroaren eta presioaren eraginez, elementu- rik astunenek gune bat osatu zuten zentroan eta arinenak kan- poaldean gelditu ziren, atmosfera eratuz. Erradioelementuen desintegrazioan oinarritutako datazio-sistemak erabiliz, Lurrak 4.600 milioi urte dituela kalkulatu da. Lurraren egituran hainbat eskualde bereiz daitezke. Fisikoki hiru zati daude: kanpoaldean atmosfera, gasez osa- tua; lurrazalaren gainean hidrosfera, izotzez eta ur likidoz osatua (%98 itsasoko ura da eta %2 ibai, laku eta glaziareeta- ko ur geza); eta zati solido eta astuna. Azken honetan hiru eskualde zentrukide bereizi ahal izan dira uhin sismiko des- berdinen hedapenaren abiadura aztertuta. Hauexek dira, bar- nekoenetik kanpokoenera: • Nukleoa. Erdi-erdian eta metalez osatua (burdina nagu- siki; nikela eta silizioa ere badu). Bi zonatan banatu ohi da: barne-nukleoa (1.250 km-ko erradiokoa), dentsitate handikoa eta, presio ikaragarriaren eraginez, solidoa; eta kanpo-nukleoa (1.250 km-tik 3.470 km-ra bitarteko erradioko eskualdean), ez hain dentsoa eta likidoa. Hemengo burdina likidoa higitzean korronte elektrikoak agertzen dira, Lurraren eremu magneti- koaren sortarazleak. • Mantua. Nukleoa inguratuz, eta honetatik Gutenberg-en ezjarraitasunak bereizita: 2.900 km-ko sakoneraino iristen da eta magnesio silikatoz osatuta dago nagusiki. Lurrazala (edo litosfera). Mantuaren gainean, Mohorovicic-en ezjarraitasunak bereizita, azken geruza solidoa da. Lurrazala lodiagoa da konti- nenteen azpian (35-40 km) eta, nagusiki, arroka magmatikoz (basaltoak eta grani- toak) eta haien gaineko geruza sedimen- tarioz osatuta dago. udazkeneko ekinozioa udako solstizioa neguko solstizioa ekuatorea Lurraren ardatza udaberriko ekinozioa ekliptikaren ardatza H I ekliptikaren angeluak eta ekuatorearenak eratzen duten angelua 6 u da be rri a u d a u d a z ke na ne g ua URTEA Urtea zehazteko Lurrak Eguzkiaren inguruko biran behar duen denbora erabiltzen da oinarri bezala. Hartzen diren erreferentzi puntuen arabera modu desberdinez muga daieke: • urte astronomikoa, Eguzkiaren batez besteko longitudea 280 0 -koa denean hasten da eta batez besteko urte tropikala baliokidea da urte siderala, Eguzkiak bere itxurazko orbitatik bi aldiz pasatzeko behar duen denbora da (365 egun, 6 ordu eta 9 minutu) urte tropikala edo eguzki-urtea, Eguzkiak udaberriko ekinoziotik bi aldiz pasatzeko behar duen denbora da (365 egun, 5 ordu eta 9 minutu)

018lurra

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 018lurra

LURRALURRA Eguzki-sistemako hirugarren planeta daEguzkirainoko distantziaren arabera eta bostgarren handie-na. Artizarra eta Martitz artean kokatuta dago eta, ustez,izaki bizidunak dituen Eguzki-sistemako planeta bakarra da.Satelite bakar bat du, Ilargia, Lurraren inguruan biraka aridena. Lurra ia esferikoa da, baina errotazio-higidurarenindar zentrifugoak poloen aldean esfera “zapaldu” egiten du—erradioa ekuatorean handiagoa da poloetan baino—. Bihigidura-mota ditu. Batetik, bere grabitate-zentrutik pasa-tzen den ardatz irudikariaren inguruan biratzen da (errota-zioa) abidura angeluar ia uniformeaz; 23 ordu, 56 minutu eta4 segundoko errotazio-periodoa du (egun astronomikoa).Aldi berean, Eguzkiaren inguruan orbita eliptikoz biratzenda (translazioa); 365,26 eguneko translazio-periodoa du (urteastronomikoa). Nolanahi ere, errotazio zein translazioa ezdira uniformeak; aitzitik, oso higidura konplexuak dira(Lurra esfera perfektoa ez delako, orbita eliptikoa duelako,Ilargiaren orbitagatik, etab.engatik).Bi higidurok ez dira plano berean ger-tatzen: translazio-higiduraren plano-ak (ekliptika) eta Lurraren ekuatore-planoak 230 26’-ko angelua eratzendute (ekliptikaren inklinazioa). Etaerrotazio-ardatzak errotazio-noran-tzaren aurkako prezesio geldoa du(26.000 urteko periodoa), ekliptikareninklinazioa urtez urte aldaraztenduena.

Lurraren sorrerari buruz hainbatteoria dago; onartuenaren arabera,Lurra gas-masa baten baitan sortu

zen, erreakzio nuklearren eta grabitatearen eraginez, materiauzkurtu zenean. Beroaren eta presioaren eraginez, elementu-rik astunenek gune bat osatu zuten zentroan eta arinenak kan-poaldean gelditu ziren, atmosfera eratuz. Erradioelementuendesintegrazioan oinarritutako datazio-sistemak erabiliz,Lurrak 4.600 milioi urte dituela kalkulatu da.

Lurraren egituran hainbat eskualde bereiz daitezke.Fisikoki hiru zati daude: kanpoaldean atmosfera, gasez osa-tua; lurrazalaren gainean hidrosfera, izotzez eta ur likidozosatua (%98 itsasoko ura da eta %2 ibai, laku eta glaziareeta-ko ur geza); eta zati solido eta astuna. Azken honetan hirueskualde zentrukide bereizi ahal izan dira uhin sismiko des-berdinen hedapenaren abiadura aztertuta. Hauexek dira, bar-nekoenetik kanpokoenera:

• Nukleoa. Erdi-erdian eta metalez osatua (burdina nagu-siki; nikela eta silizioa ere badu). Bi zonatan banatu ohi da:barne-nukleoa (1.250 km-ko erradiokoa), dentsitate handikoaeta, presio ikaragarriaren eraginez, solidoa; eta kanpo-nukleoa(1.250 km-tik 3.470 km-ra bitarteko erradioko eskualdean), ezhain dentsoa eta likidoa. Hemengo burdina likidoa higitzeankorronte elektrikoak agertzen dira, Lurraren eremu magneti-

koaren sortarazleak.• Mantua. Nukleoa inguratuz, eta

honetatik Gutenberg-en ezjarraitasunakbereizita: 2.900 km-ko sakoneraino iristenda eta magnesio silikatoz osatuta dagonagusiki.

• Lurrazala (edo litosfera).

Mantuaren gainean, Mohorovicic-enezjarraitasunak bereizita, azken geruzasolidoa da. Lurrazala lodiagoa da konti-nenteen azpian (35-40 km) eta, nagusiki,arroka magmatikoz (basaltoak eta grani-toak) eta haien gaineko geruza sedimen-tarioz osatuta dago.

udazkenekoekinozioa

udakosolstizioa

negukosolstizioa

ekuatorea

Lurrarenardatza

udaberrikoekinozioa

ekliptikarenardatza

H

I

ekliptikaren angeluaketa ekuatorearenakeratzen duten angelua

6

udaberri

a

udaudazkena

negua

URTEAUrtea zehazteko Lurrak Eguzkiaren

inguruko biran behar duendenbora erabiltzen da oinarri

bezala. Hartzen direnerreferentzi puntuen

arabera modu desberdinezmuga daieke:• urte astronomikoa,Eguzkiaren batezbesteko longitudea2800-koa denean hastenda eta batez bestekourte tropikala

baliokidea da• urte siderala,

Eguzkiak bere itxurazkoorbitatik bi aldiz pasatzeko

behar duen denbora da (365egun, 6 ordu eta 9 minutu)

• urte tropikala edo eguzki-urtea,Eguzkiak udaberriko ekinoziotik bi

aldiz pasatzeko behar duen denbora da(365 egun, 5 ordu eta 9 minutu)