2
Mendi-txangoak (Excursion ) mendilerroa: cordillera mendigunea: macizo mendizalea: montañero larrea: pradera tontorra: cima harritsua: rocoso aldapatsua: empinado Aizkorrira igoera Aizkorriko mendilerroa Gipuzkoako mendigunerik adierazgarrienetakoa da. Mendizaleen artean oso ezaguna den inguru hau benetan da ederra. Urbiako larreek eta tontor harritsuek egun paregabea pasatzera joateko deia egiten digute. a) nondik igo: Arantzazuko santutegitik (Gipuzkoa) b) nola iritsi: Oñatira heldu, eta herrira sartu aurretik, hartu santutegira doan errepidea (adierazita dago). Arantzazura iristean, autoa bertako aparkalekuan utzi. c) ezaugarriak: 2 ordu eta 45 minutu behar dira gutxi gorabehera tontorrera iristeko. Igoerak bi zati ditu: lehenengoa Arantzazutik Urbiara, baso ederretan barrena. Bigarrena, Urbiatik Aizkorrira, aldapatsuagoa, lur harritsuan gora. errepidea: carretera langa: puerta móvil pagadia: hayedo ermita: ermita aterpetxea: refugio bidexka: sendero zelaia: campa aldapa: cuesta harana: valle Aizkorrira igoera Hona hemen tontorrera iristeko jarraibideak: 1. Autoa Arantzazuko Santutegian utziko dugu. Tenplua eskuinean dugula, Milikua tabernara iristen gara. Errepidea jarraitzen dugu, gorantz, Sindika tabernara iritsi arte. Tabernaren ezkerraldean dagoen eta aparkaleku txiki batera eramango gaituen bide asfaltatua hartuko dugu. Inguruko bistari errreparatu, zoragarria da. Pistan gora jarraituz, bigarren aparkaleku batera iritsiko gara. Metalezko langa berde bat zeharkatu, eta bertan hasten den bidea hartuko dugu. 2.

048. Mendi txangoak.docx

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 048. Mendi txangoak.docx

 Mendi-txangoak (Excursion )mendilerroa: cordilleramendigunea: macizomendizalea: montañerolarrea: praderatontorra: cimaharritsua: rocosoaldapatsua: empinado

Aizkorrira igoeraAizkorriko mendilerroa Gipuzkoako mendigunerik adierazgarrienetakoa da. Mendizaleen artean oso ezaguna den inguru hau benetan da ederra. Urbiako larreek eta tontor harritsuek egun paregabea pasatzera joateko deia egiten digute.a) nondik igo: Arantzazuko santutegitik (Gipuzkoa)b) nola iritsi: Oñatira heldu, eta herrira sartu aurretik, hartu santutegira doan errepidea (adierazita dago). Arantzazura iristean, autoa bertako aparkalekuan utzi.c) ezaugarriak: 2 ordu eta 45 minutu behar dira gutxi gorabehera tontorrera iristeko. Igoerak bi zati ditu: lehenengoa Arantzazutik Urbiara, baso ederretan barrena. Bigarrena, Urbiatik Aizkorrira, aldapatsuagoa, lur harritsuan gora.

errepidea: carreteralanga: puerta móvilpagadia: hayedoermita: ermitaaterpetxea: refugiobidexka: senderozelaia: campaaldapa: cuestaharana: valle

Aizkorrira igoera

Hona hemen tontorrera iristeko jarraibideak:1.Autoa Arantzazuko Santutegian utziko dugu. Tenplua eskuinean dugula, Milikua tabernara iristen gara. Errepidea jarraitzen dugu, gorantz, Sindika tabernara iritsi arte. Tabernaren ezkerraldean dagoen eta aparkaleku txiki batera eramango gaituen bide asfaltatua hartuko dugu. Inguruko bistari errreparatu, zoragarria da. Pistan gora jarraituz, bigarren aparkaleku batera iritsiko gara. Metalezko langa berde bat zeharkatu, eta bertan hasten den bidea hartuko dugu.2.Beraz, bide zabal harritsua hartu dugu. Bidean gora, pagadi eder bat zeharkatuko dugu. Ordu eta laurden beharko dugu gutxi gorabehera Urbiako larreetara iristeko. Bertan, pago artean, Andra Mari ermita eta aterpetxe bat aurkituko ditugu. Aterpetxeak baditu taberna eta komuna.3.Urbiatik ikusgarria da Aizkorriko mendilerroaren ikuspegia. Aterpetxea utzi, eta bertara bideratzen den bidexka hartuko dugu, zelaietan barrena. Bidexkari jarraituz, Arbelarreko txaboletara iritsiko gara. Hauen artetik igaro, eta igoera hasiko dugu. Aketegiren (1549 metro) oinetan gaudela, eskuinetarantz doan bidexka bat hasten da. Bide honi jarraituz, eta azken aldapa baten ostean, Aizkorri mendi-tontorrera iritsiko gara.4.

Page 2: 048. Mendi txangoak.docx

Tontorrean ermita bat eta aterpetxe bat aurkituko ditugu. Ikusgarria da bertatik atzeman daitekeen edertasuna: inguruko mendiak, Aralar, Aratz bakartia (1443 metro), eta gipuzkoako haranak zoragarriak dira.