26
1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA MAHAI-INGURUA TREBAKUNTZA, LAN ESPARRUA ETA TEKNIKARIEN GIZARTE ERREKONOZIMENDUA KIROL LANBIDEETAN JARDUTEKO KATALUNIAKO LEGEA. EREDU BAT EUSKADIRAKO JUAN ANTONIO LANDABEREA 17 BALIO-HEZKUNTZA, KIROLAREN BIDEZ: ENTRENATZAILEA ETA TUTOREA, IRAKASKUNTZARAKO TRESNA JORDI AGUILÓ 27 EUSKAL FUTBOLAREN PRESTAKUNTZA EREDUA MARTÍN URREJOLA 39

1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA

MAHAI-INGURUATREBAKUNTZA, LAN ESPARRUA ETA TEKNIKARIEN GIZARTE ERREKONOZIMENDUA

KIROL LANBIDEETAN JARDUTEKO KATALUNIAKO LEGEA.EREDU BAT EUSKADIRAKO

JUAN ANTONIO LANDABEREA 17

BALIO-HEZKUNTZA, KIROLAREN BIDEZ:ENTRENATZAILEA ETA TUTOREA, IRAKASKUNTZARAKO TRESNA

JORDI AGUILÓ 27

EUSKAL FUTBOLAREN PRESTAKUNTZA EREDUAMARTÍN URREJOLA 39

Page 2: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

17

KIROL LANBIDEETAN JARDUTEKO KATALUNIAKO LEGEA. EREDU BAT EUSKADIRAKO

JUAN ANTONIO LANDABEREA UNZUETALANDABEREA & ABOKATUAK

I.- KIROL-LANBIDEEN ARAUTZEAK EUSKADIN GAUR EGUN DUEN EGOERA.

Kirolari buruzko IV. Euskal Batzarraren (Bilbo, 2009ko ekaina) antolakuntzak nahi du azter dadila, txosten labur honetan, kirol-lanbideen arautzeak Euskadin duen egoera, eta azal dadila alor horretan etorkizunerako dagoen ikuspegia.

Kirol-lanbideak arautzeari buruzko egungo edo etorkizuneko egoera ezagutu nahi duenak lehen kontu bat eduki behar du gogoan: Euskal Autonomia Erkidegoak, bere Autonomia Estatutuaren arabera1, eskumen esklusiboa dauka kirolen arloan (10.36 artikulua), bai eta tituludun lanbideetan jarduteko arloan ere (10.22 artikulua).

Kirol arloko eskumen esklusiboaren babespean, Eusko Legebiltzarrak 14/1998 Legea onartu zuen, ekainaren 11koa, Kirolari buruzkoa2. Horrek bi erreferentzia dauzka, zenbait kirol-jarduera garatzeko eskatu beharreko tituluei dagokienez. 62.1 artikuluak honako agindu hau ezartzen du:

“Kirolarekin zuzenean lotutako zerbitzuak, hots, irakaskuntza, zuzendaritza, kudeaketa, entrenamendua, sustapena eta bestelakoak, eskaini ahal izateko, aginte publikoek, beren eskumen-esparruaren barruan, dagokion titulu ofi ziala eskatuko dute. Lege hau garatzeko xedapenen bidez zehaztuko da norainokoa izango den bateko eta besteko eremuetan titulazioen nahitaezkotasuna”.

Era berean, 98 artikuluak berritasun garrantzitsu bat sartu zuen:

“Eusko Jaurlaritzak araudi bidez zehaztuko du zein kirol-zentrok eduki beharko dituen ezinbestean Gorputz Jardueraren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatutako baten zerbitzuak, bai eta lizentziatu horren baldintzak,egitekoak eta erantzukizunak ere”.

1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa.

2.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (EHAA) 118/1998, 1998ko ekainaren 25ekoa.

Page 3: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

18

KIROLAREN EUSKAL BILTZARRA ERRONKAK ETA GIZARTE ERANTZUNKIZUNA

2009KO EKAINAK 17~18~19

Gainera, tituludun lanbideetan jardutearen arloko eskumen esklusiboaren babespean, Legebiltzarrak 18/1997 Legea onartu zuen, azaroaren 21ekoa, tituludun lanbideei, eta profesionalen elkargoei eta kontseiluei buruzkoa3. Lege horrek arautze-esparru komuna ezartzen du jarduera profesional guztientzat, eta hori guztiz bateragarria da lanbide bakoitzaren araudi bereziarekin. Era horretan, esan daiteke aipatu esparru komunak gutxienekoaren izaera daukala beste sektore-araudi batzuentzat, eta kirolari dagozkion lanbideen arautzea aipa daiteke hor. Aipatu Legearen arabera, “Honako hauek dira tituludun lanbideak, zientzia edo jakintza-adar bateko ezaguerak eta teknikak erabiltzen dituztenak, eta horretarako gaitasuna unibertsitateko edo legez ezarritako nahiz agintari eskudunek onartutako titulu akademiko batez egiaztatzen dutenak”.

Eskumen-esparru hori gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoan ez da oraindik arautu kirol-lanbideen jardunbidea. Hori bai, 14/1998 Legearen 62 artikuluaren arautze-garapen bat izan da berrikitan, uztailaren 1eko Eskola Kirolari buruzko 125/2008 Dekretuaren bitartez4. Zehazki, horren 25 artikuluak honako hau xedatzen du:

25. artikulua.– Eskolako kirolaren jarduteko tituluak.

1.– Eskolako kirolean zuzendaritza zereginak, programazioa, planifikazioa, koordinazioa, kontrola, gainbegiratzea eta antzekoak burutzeko, beharrezkoa izango da Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziatuaren titulua edo dagokion graduaren titulu baliokidea izatea.

2.– Kirol zuzendaritzako zeregin horiek kirol modalitate bakar batean burutzen badira, nahikoa izango da modalitate edo espezialitate horren Goi mailako Kirol Teknikari titulua edo baliokidea izatea.

3.– Ikastetxeetan eskola-orduz kanpo programatzen diren eskolako kirolaren zuzendaritza-jarduera horietan baliozkoa izango da, baita ere, gorputz-hezkuntzaren espezializazioan egindako Maisu-Maistra titulua edo baliokidea.

4.– Kirolaren Euskal Eskolak, lurralde historikoetako foru organoekin adostuta, prestakuntza-eskaintzak sustatuko ditu eskolako kirolari buruzko programetako entrenamendu, lehiaketa eta bestelako jardueretan parte hartzen duten pertsonei begira.

5.– Eusko Jaurlaritzan kirolaren eskumena duen saileko titularrak agindu bidez egokitu ahal izango ditu dekretu honetan jasotako tituluen ezinbestekotasuna, prestakuntza-eskaintza berrien ondorioz onartzen diren titulu berriak barne hartzeko.

6.– Titulu horiek eskatzeak ez du eraginik kirolaren esparruko lanbideetan lege bidez eskatzen diren titulu ofizialetan.

Ohartu behar da 25 artikulu hori oso garbia dela bere azken paragrafoan, zehazten baitu Dekretuko titulu-eskakizunak kirol-lanbideetan jarduteko (eta dagokion Legean zehazten diren) titulu ofizialen eskakizunaren kalterik gabe ulertu behar direla. Beste modu batean adierazita, Eusko Jaurlaritzak berak onartzen du eskola-kiroleko jardueretarako tituluen eskakizun hori ez dela kirol-lanbideen jardunbidearen arautze bat, eta aitortzen du, ofizialki, lehen aldiz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez, Lege bat onartu behar dela kirol-lanbideak arautzeko.

Beraz, Euskadik, gainerako Autonomia Erkidegoek5 eta Estatuak bezala, urrats mugatu bat egin du oro har: aipamen oso generiko bat sartu du herabeki bere kirol-legeetan, esanez nahitaezkoa dela dagokion titulua edukitzea kirol-izaerako zerbitzu profesional jakin batzuk egiteko. Araugintza-teknikan araura-birbidaltzea deritzana gertatzen da; hau da, kirol-legeek

3.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (EHAA) 237/1997, 1997ko abenduaren 11koa.4.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria (EHAA) 135/2008, 2008ko ekainaren 16koa.

5.- Kataluniak izan ezik.

Page 4: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

19

gaia arautu behar duen legeriara bidaltzen gaituzte, baina, CAMPS POVILL irakasleak zioen bezala, legeria hori, Katalunian salbu, “sekula ez dute guztiz zehazten eta espezifikatzen alderdi zehatzei dagokienez”.6

Gai horretan izaten diren ohiko nahaspilak saiheste aldera, komeni da zehaztea jarduera jakin batzuk egiteko titulu zehatz batzuen baldintza ezartzea ez dela, egia esanda, lanbideen jardunbidea arautzea. Ez dira nahasi behar, inolaz ere, maiz bata bestearekin nahasten diren hiru errealitate:

a) Kirol-prestakuntza eta titulu akademikoak eta profesionalak arautzea. Arautze hori araudien bitartez egin daiteke eta, beraz, ez da Lege baten beharrik. Estatuak eta Erkidego Autonomoek partekatutako eskumena da.

b) Tituludun lanbideak arautzea. Lege-erreserbaren printzipioaren mendean dago eta, beraz, ezin da araudien bitartez egin. Erkidego Autonomo batzuek eskumen esklusiboa daukate, baina Konstituzioko 36 eta 139 artikuluetan xedatutakoari kalterik egin gabe.

c) Kirolaren arloan zenbait jarduera egiteko titulu jakin batzuen baldintza ezartzea. Ezarpen hori Araudien bidez egin dezakete Erkidegoko Autonomoek. Horixe da, adibidez, Eskola Kirolari buruzko 125/2008 Dekretuaren kasua.

Aipatu dugu, jadanik, kirol-taldeen arautzea ez dela nahasi behar kirol-lanbideetako batzuen jardunbidearen arautze legalarekin. Bada adibide on bat: 1363/2007 Dekretua, urriaren 24koa, araubide bereziko kirol-irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena. Horren 22.2 artikuluak dio: “Errege Dekretu honen edukiak ez du jardunbide profesionala arautzen”. Hau da, titulu akademikoak eskuratzeko, egiteko eta homologatzeko baldintzei dagokien arautzea, nahiz eta profil profesionalak definitzen dituen, ez da tituludun lanbideetan aritzea.

Halaber, desberdina da eskakizun zehatz bat ezartzea, hots, kirol-zentro edo kirol-establezimendu batzuek (igerileku bat, esate baterako) uretako sorospeneko tituludun jakin bat eduki behar dutela, eskakizun hori Araudi sinple baten bitartez bete baitaiteke, eta sorosleen jardunbide profesionala arautzea, profesional horiek beste ur-ingurune batzuetan (hondartza, ibai, aintzira, etab.) ere ari baitaitezke noski.

Tituludun lanbideen jardunbidea arautzeko orduan dagoen arau-hutsune hori arrazoi ugarigatik da. Alde batetik, eskumen-konplexutasuna ikaragarria da. Eskumen-titulu ugarik bat egiten dute gaian, eta, gainera, uztartzen oso zailak dira7: tituluak, kirola, hezkuntza, tituludun lanbideen jardunbidea, profesionalen elkargoak, etab. Bestetik, titulu-eskaintza konplexu bat dago kirolaren inguruan, eta tituluak oso desberdinak dira; titulu ofizialak eta ez-ofizialak8, titulu unibertsitarioak eta ez-unibertsitarioak, araubide bereziko irakaskuntzetako tituluak eta lanbide-prestakuntzakoak, titulu orokorrak eta espezializazioko tituluak, etab. Gainera, panorama hori are korapilatsuago bihurtzen da tituluen esparruko aldaketa etengabeekin, oso eremu dinamikoa baita hori, beti aldatzen ari dena.

Era berean, ez da ahaztu behar lanbide ugari direla kirolaren inguruan, eta kontu handiz aukeratu behar dira arautu beharreko lanbideak. Ez dira arautu behar kirolarekin lotutako lanbide guztiak. Eta zailtasun horiei beste bat gehitzen zaie: sekulako nahaspila dago tituluen

6.- Ikus haren: “Salidas profesionales y situación jurídica del profesional de la Educación Física”, Revista Apunts. Educació Física i Esports, 1990, 20, 71-76.

7.- Horren agergarri, honako hau: Estatuko Aldizkari Ofizialak Generalitatea-Estatua Alde Biko Batzordeko Araugintzaren Jarraipenerako eta Gatazkak Aurreikusteko eta Konpontzeko Azpibatzordearen ebazpena argitaratu zuen 2008ko irailaren 15ean. Hor, negoziatzea adostu zen, zenbait eskumen-desadostasun konpontzeko, kirol-lanbideen jardunbideari buruzko apirilaren 23ko Kataluniako 3/2008 Legeko 1.3, 4, 5 eta 6 artikuluei eta 3. eta 5. xedapen iragankorrei eragiten baitzieten.

8.- Orain urte gutxi arte, federazioen titulu gehienak ez ziren titulu ofizialak ikuspegi akademikotik begiratuta.

KIROL LANBIDEETAN JARDUTEKO KATALUNIAKO LEGEA. EREDU BAT EUSKADIRAKO

JUAN ANTONIO LANDABEREA UNZUETA ~ LANDABEREA & ABOKATUAK

Page 5: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

20

KIROLAREN EUSKAL BILTZARRA ERRONKAK ETA GIZARTE ERANTZUNKIZUNA

2009KO EKAINAK 17~18~19

eta lanbideen artean; ez bakarrik kirolaren esparruan, beste arlo profesional batzuetan ere ohikoa baita nahaspila.

Kirolaren polikromiak ere ez du errazten benetan kirolari dagozkion lanbideen jardunbidea arautzea, kirolak agerpen ugari baititu: kirol antolatua, kirol librea, banako eta taldekako kirola, kirol federatua, eskola-kirola, unibertsitate-kirola, aipatu egituretatik kanpo praktikatutako lehia-kirola, osasun-kirola, ikuskizun-kirola, turismo-kirola, aisia-kirola, heziketa-kirola, errendimendu handiko kirola, kirol profesionala, kirol amateurra, etab.

Bada beste elementu bat gaia arautzeko orduan distortsio handia sorten duena: pertsona mordoa ari dira entrenamenduak, teknifikazioa eta antzekoak ematen, kirolaren arloan, boluntario gisa, kirol-elkarteen, federazioen eta antolatutako beste egitura batzuen barruan.

Eta, azkenik, kirol-lanbideen jardunbidea arautzen lagundu ez duen beste zirkunstantzia bat: erreferentziako arau bat ez edukitzea. Halere, oztopo hori ezkutatu da, eta, zorionez, Euskadik eta gainerako Erkidego Autonomoek badute jadanik erreferentziako lege-eredu bat: Kataluniako 3/2008 Legea, apirilaren 23koa, kirol-lanbideen jardunbideari buruzkoa.

II.- KIROL-LANBIDEEN JARDUNBIDEARI BURUZKO APIRILAREN 23KO KATALUNIAKO 3/2008 LEGEAREN ONARPENA

2008ko maiatzaren 2ko dataz, Diari Oficial de la Generalitat de Catalunyak kirol-lanbideen jardunbideari buruzko apirilaren 23ko Kataluniako 3/2008 Legea argitaratu zuen.

Erkidego Autonomo horrek eskumen esklusiboa du kirolaren alorrean. Horrela ezarri zen 1979an onartutako Autonomia Estatutuko 9.29 artikuluan. Kataluniako Autonomia Estatutu Berriak9 ere jasotzen du kirolaren eskumena, 134 artikuluan. Era berean, Kataluniak eskumen esklusiboa dauka tituludun lanbideen jardunbidearen alorrean. Horixe dio 125 artikuluak10, egungo Autonomia Estatutuan11.

3/2008 lege katalanaren abiapuntuak badu berezitasun bat Euskadiri dagokionez, eta merezi du nabarmentzea. Uztailaren 31ko 1/2000 Legegintzako Dekretuaren Zortzigarren Xedapen Gehigarriak, zeinaren bidez onartu baitzen Kirolaren Lege Katalanaren testu bakarra, Parlamentuak Gobernuari emandako agindu bat jasotzen du, kirol-lanbideen jardunbidea arautzeko: “Gobernuak Lege Proiektu bat aurkeztu behar dio Parlamentuari, Kataluniako lurraldean jarduera fisiko-kirolezkoen eta berezien esparruarekin lotutako lanbideen jardunbidea arautzeko”.

Horregatik, lege katalana eratzea eta onartzea aurretiazko parlamentu-agindu baten ondorio dira. Edonola ere, Lege katalan hori egoera kezkagarri batetik abiatzen da kirol-lanbideen jardunbideari dagokionez, zeren pertsona kopuru handi bat ari baita Katalunian, gutxieneko ezagutzarik eta inolako titulurik gabe, zerbitzu profesionalak ematen, beste pertsona batzuen osasuna eta segurtasuna arriskuan ipintzen dituztela. Horrek azaltzen du, argi eta garbi, zergatik agindu zion Parlamentuak Gobernuari kiroletako jarduera profesionala arautzeko lege bat sortzeko.

Kataluniako gobernuaren eta parlamentuaren iritzian, erantzun bat eman behar zitzaion behar sozial bati. Hala, legea indarrean sartzen denetik aurrera, Katalunian, bere alorrean gutxieneko prestakuntza bat daukan profesionala bakarrik aritu ahal izango da jarduera

9.- Kataluniako Autonomia Estatutua erreformatzeko uztailaren 19ko 6/2006 Lege Organikoaren bitartez onartu zen. Helegitea ipini dute beraren aurka, Auzitegi Konstituzionalean.

10.- Artikulu horretaz, tramiterako onartu zen inkonstituzionaltasun-errekurtso bat, Auzitegi Konstituzionalak 2006ko urriaren 10ean emandako Probidentziagatik.

11.- Generalitateak lehen ere bazeukan, aurreko Autonomia Estatutuaren arabera, “tituludun lanbideen jardunbideko eskumen esklusiboa, 36 eta 139 artikuluetan (EE) xedatutakoari kalterik egin gabe” (9.23 artikulua).

Page 6: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

21

profesional jakin batzuetan. Jakina, Kataluniako kirol-sistemaren kalitatea ere behar bezala kualifikatutako profesionalen etorrera horren mendean dago hein handi batean.

Testu artikulatuak kirol-lanbideetako batzuen, ez guztien, jardunbidearen oinarrizko alderdi batzuk arautzen ditu; lanbiderako behar diren gaitasunak ezartzen ditu; berariaz adierazten du zein diren lanbide horiek eta aipatu gaitasunak egiaztatzeko moduak, eta beharrezko tituluak zehazten ditu.

3/2008 Legea, jakina, Kataluniako lurraldean bakarrik aplika dakioke kirolaren jardunbide profesionalari, nahiz eta garbi utzi behar den Kataluniako jardunbide profesional oro ez dela lege horren azpiko gelditzen. Izan ere, ez da zentzuzkoa Kataluniakoak ez diren baina estatu mailako edo nazioarteko lehiaketak Katalunian egiten dituzten kirol-taldeen edo kirolarien entrenatzaile profesionalen jardunbidea aipatu Legearen aginduetara makurtu behar izatea.

3/2008 Legearen hitzaurreak espresuki aitortzen duenez, Legean jasotako arautzeak oso modu zabalean ulertzen du kirola, eta kirolaren agerpen guztiak hartzen ditu kontuan. Kataluniako kirol-sistema, Euskadikoa bezalaxe, oso ezaugarri askotako azpisistema ugariz dago osaturik. Horregatik, 3/2008 Legea ez da mugatzen ikuskizunaren, goi mailako lehiaketaren eta federatutako lehiaketaren esparruetara, baizik eta kirolaren dimentsio ugariak bereganatzen saiatzen da. Kataluniako biztanleriaren sektore handi baten eskariari ere erantzuten dio kirolaren praktikak; sektore horrentzat, izan ere, kirola aisiarako, jolaserako edo bizimodu sano bat egiteko tresna da. Kirolaren beste dimentsio horiek ere lanbide kopuru handia sortzen dute, eta Legeak zintzo islatzen du. Halatan, hartan arautzen diren lanbideak hezkuntza, jolas, lehiaketa eta kirol-kudeaketa esparruetakoak dira, eta lanbide bat aitortu da horietako bakoitzean.

Legeak gorputz-hezkuntzaren irakaskuntzako lanbidea ere jasotzen du, eta hezkuntza-sistema antolatuta dagoen ziklo, etapa, gradu, ikasturte eta maila guztietan, gainera. Esparru horretan, Legeak gorputz-hezkuntzako irakaslearen lanbidea aitortzen eta arautzen du; lanbide horrek tradizio handia du, baina, halere, ez du behar adinako aitorpenik jaso orain arte. Eta hori guztia, jakina, Estatuak horretarako ezarritako oinarrizko legeriaren barruan egin da. Hasierako zirriborroan, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak hezkuntzako maila guztietan eskatzen dituen tituluak zehazten ziren. Adibidez, Aurreproiektuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Gorputz Hezkuntzako irakasleei eskaintzen zien tratamendua errespetuzkoa zen aipatu Lege Organikoan eskatutako tituluarekiko. Soilik, titulua zehazten zen: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentzia. Ulertezina da, erabat, Zuzenbidean, Historian, Artean edo Filologian lizentziatutako edo graduatutako pertsonek pertsonen osasunerako edo segurtasunerako hain garrantzitsua den gai bat irakastea. Aurreproiektua ohartua zen, noski, Gorputz Hezkuntzako Irakasle lanbide hori zela kirol katalanaren zutabeetako bat, eta, horregatik, protagonismo berezia eskaintzen zion Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziari. Zoritxarrez, Hezkuntza Saileko arduradunek betoa ezarri zioten araugintza-aurreikuspen horri, eta, horregatik, 3.2 artikuluak “dagokion legeriak”12 eskatutako tituluetara bidaltzen gaitu alor horretan.

Lehia-kirolaren esparrua da profesionalak eskatzen dituen beste oinarrizko sektoreetako bat. Lehia-kirola kontzeptuak oso errealitate desberdinak ditu bere baitan, eta 3/2008 Legea sentibera da aniztasun horren aurrean. Lehiaketa profesionalak eta goi mailako lehiaketak oso espezializazio handiko profesionalak eskatzen dituzte alde teknikotik eta kirolezkotik. Oinarrizko edo maila ertaineko lehiaketak ere (hor sartzen dira lizentzia duten kirolari gehienak) profesionalak behar ditu, baina kualifikazio apalagokoak. Lehia-kiroleko esparru horretan, Legeak garbi aitortzen du dagokion kirol motako entrenatzaile profesionalaren lanbidea.

12.- Aurreproiektutik aurreikuspena kendu izanaren ordaintzat, testu bat sartu zen, eta, berorri esker, Hezkuntza Adminis-trazioak baloratu egiten du gorputz-hezkuntzako prestakuntza unibertsitario espezifikoa, lehen hezkuntzan aritzeko, eta jarduera fisikoetako eta kiroletako zientzietako prestakuntza unibertsitarioa, derrigorrezko bigarren hezkuntzan, batxilergoan eta lanbide heziketan aritzeko.

KIROL LANBIDEETAN JARDUTEKO KATALUNIAKO LEGEA. EREDU BAT EUSKADIRAKO

JUAN ANTONIO LANDABEREA UNZUETA ~ LANDABEREA & ABOKATUAK

Page 7: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

22

KIROLAREN EUSKAL BILTZARRA ERRONKAK ETA GIZARTE ERANTZUNKIZUNA

2009KO EKAINAK 17~18~19

Lanbide horrek lehiaketa batean aritu behar duten kirolarien eta taldeen entrenamendua eta zuzendaritza planifikatzen eta zuzentzen uzten du. Entrenatzaile profesionalaren lanbidean aritzeko eskatzen diren tituluak desberdinak dira, jarduera-esparru materialaren arabera.

Jolas-, estetika-, turismo- eta osasun-xedeekin eta antzeko beste batzuekin egindako kirolek jardunbide profesionalerako sekulako espazioa eskaintzen dute. Profesionalak ugaritzen ari dira kirolaren esparru horietan, eta faktore asko daude hori azaltzeko: kirola guztientzat delako mezua zabaldu izana, talde asko ariketa fisikoa egiten hasi izana, lehenagoko kirolariek berriro ere kirolari heltzeko agertu duten interesa… Halaber, gero eta handiagoa da abenturako, arriskuzko edo naturan egindako kirolekiko interesa, eta, bestalde, geure gorputza estimatzen hasi gara ostera, arrazoi estetikoengatik, osusunagatik… Horrek guztiak profesionalen eskaintza ugaria ekarri du, eta premiazkoa da hori arautzea. Horregatik, 3/2008 Legeak garbi aitortzen eta arautzen du kirol-eragileen edo –monitoreen lanbidea, horrek ere tradizio luzea baitu kirolaren munduan. Lanbide horretan jarduteko eskatzen diren tituluak ere desberdinak dira, Legeak zehazten dituen jarduera-esparru material desberdinen arabera.

Azkenik, kudeaketaren esparruan ere profesional ugari dira. Legeak kirol-zuzendariaren lanbidea aitortzea onartu du. Lanbide horrek era profesionalean egiten ditu zuzendaritzarekin lotutako hainbat lan: kudeaketa, programazioa, planifikazioa, koordinazioa, kirol-jardueren kontrola eta gainbegiratzea, eta, horretarako, kirol-zientzietako ezagutzak eta teknikak aplikatzen ditu. Beste kirol-lanbide batzuekin gertatzen den bezala, kirol-zuzendaritzan ere badira hainbat esparru material desberdin, eta horiek ere titulu espezifikoak eskatzen dituzte.

Legeak ez du bilatzen kirolarekin lotutako lanbide guztiei erantzutea, baizik eta kirol-lanbide batzuei bakarrik erantzutea. Normalean, nahasi egiten dira kirolarekin lotutako lanbide ugariak eta kiroletako berezko lanbideak. Azken horiei erantzun behar die gagozkion legeak. Legeak ez du artikulatzen kiroletako berezko lanbide guztien arautzea ere. Kirolari profesionalak, epaile profesionalak eta beste talde batzuk kanpoan gelditzen dira, zeren, hor, Legeak osasuna eta segurtasuna gorde nahi baititu batik bat, profesionalek gidatutako eta zuzendutako kirol-praktikan. Horregatik, 3/2008 Legeak arautu gabe utzi ditu kiroletako berezko zenbait lanbide.

Arautze horretatik at gelditzen dira, halaber, kirol-boluntariotzako jarduera tekniko-kirolezkoak, hau da, izaera profesionala ez dutenak. Egia da kirol-boluntariotzak funtsezko eginkizuna daukala kirolaren arloan, Katalunian, bereziki entrenatzaileen eta monitoreen bitartez, baina kirol-jarduera bat modu altruistan eta desinteresatuan (lansaririk gabe, eta jardueratik datozen gastuak bakarrik ordaintzen zaizkiela) egiten duten pertsona batzuk ezin dira sartu jardunbide profesionala arautzen duen lege baten aplikazio-esparruan. Horregatik, Legeak kirol-lanbideak arautzen dituen heinean, zentzuzkoa da Kataluniako Gobernuak eta Parlamentuak jarraitutako irizpidea, eta beste instantzia batzuen esku izango da kirol-boluntariotzan aritu nahi dutenei titulu jakin batzuk eskuratzeko eskatzea.

Legeak gorputz-hezkuntzarekin lotutako lanbideen alorreko auzi minbera bat tratatzen du: elkargoetan sartzearena. Auzitegi Konstituzionalaren arabera, haietan derrigorrez sartzeko eskatzeak esan nahi du, alde batetik, askatasunaren printzipio orokorra eta, zehazkiago, lanbidearen praktika librea mugatzen dela. Kontuan edukirik lege horrek araututako lanbideen praktikak zer transzendentzia handia duen pertsonen osasunean, eta kontuan edukirik, halaber, zer eragin negatiboa eduki dezakeen lege berean araututako lanbideen praktika txarrak (Auzitegi Konstituzionalak 194/1998 Epaian nabarmendu duen bezala), Parlamentuak behar-beharrezkotzat jo du Kiroletako Profesionalen Kataluniako Erregistro Ofiziala sortzea, eta ezarri du izena eman beharra dagoela bertan nahitaez, lanbidean aritzeko, elkargoetan nahitaez sartu behar dutenen kasuan izan ezik, hori ere 3/2008 Legeak arautzen baitu. Legeak araututako kirol-lanbideetako batzuekin lotutako profesionalak ordezkatzen dituzten (derrigorrez kide egin beharreko) elkargo profesionalek aipatu legean araututako lanbideetako

Page 8: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

23

batean diharduten elkargoko pertsonen zerrenda eman behar diote Kiroletako Profesionalen Kataluniako Erregistro Ofizialari.

Legeak arreta berezia eskaintzen dio jarduera profesionalen bilakaerari, horrek talde-lanaz ordeztu baitu kiroletako profesionalen jokaera isolatua. Bi arrazoi nagusigatik gertatu da hori: jarduera profesionalen gero eta konplexutasun handiagoagatik, eta espezializaziotik eta lanaren zatiketatik datozen abantailengatik. Hala, zerbitzu profesionalen esparrua (kirolaren esparruko lanbideak sartzen dira hor) elkarteetan antolatzen da gero eta gehiago. Horregatik, Legeak beste arau batzuetara bidaltzen du hor: elkarte profesionalen legeria orokorrera, zehazki.

Legeak erantzukizun zibila aipatzen du modu berezian. Haren arabera, arautze horrek ukitutako profesionalek erantzukizun zibil profesionaleko asegurua kontratatu behar dute nahitaez, zerbitzu profesionalak emateko orduan hirugarrenei egin dakizkiekeen kalteen kalte-ordainak estaltzeko.

Kirol-titulu espezifikoekin lotutako talde ugari kiroletako lan-merkatuan egiten den intrusismoa ari dira salatzen orain urte askotik. Intrusismoa hauxe da zehatz-mehatz: lanbide bati dagozkion ekintzak egitea, beharrezko titulua eduki gabe, eta Zigor Kodeak zigortu egiten du hori. Baina, bistakoa denez, lanbide batean hartarako titulurik gabe aritzeagatik delitua egin dela esateko, honako hau behar da Kataluniako Autonomia Estatutu Berriaren onarpenaz geroztik: lanbidea definitzen duen eta haren praktika titulu jakin batera azpiratzen duen Lege bat. Intrusismo-delitua ez da egiten titulu bati dagozkion ekintzekiko, baizik eta titulu bat eskatzen duen lanbide batekiko. Horregatik, lanbideak ez badaude araututa, edo ez badaude ongi zehaztuta haietan jarduteko tituluak, oso zaila da pertsona jakin batzuei intrusismo-delitua leporatzea. Zigor-babesa eraginkorra izan dadin, beharrezkoa da araudi bat izan dadin, eta araudi horrek ongi zehaztu behar ditu tituluak eta “lanbide bati dagozkion ekintzak”, hau da, profesional zehatz batzuek dituzten eskuduntzak. Eta, horretarako, legea funtsezkoa da.

Aipatu da lehenago, nola, lege katalana onartu eta gero, Estatuko Aldizkari Ofizialak Generalitatea-Estatua Alde Biko Batzordeko Araugintzaren Jarraipenerako eta Gatazkak Aurreikusteko eta Konpontzeko Azpibatzordearen ebazpena argitaratu zuen 2008ko irailaren 15ean. Hor, negoziatzea adostu zen, zenbait eskumen-desadostasun konpontzeko, kirol-lanbideen jardunbideari buruzko apirilaren 23ko Kataluniako 3/2008 Legeko 1.3, 4, 5 eta 6 artikuluei eta 3. eta 5. xedapen iragankorrei eragiten baitzieten. Zorionez, Lurralde Lankidetzako Estatu Idazkaritzak 2009ko urtarrilaren 30ean emandako ebazpenaren bitartez13, argitaratu da jadanik desadostasun haiei buruz Azpibatzorde hark hartutako Akordioa. Azpibatzordeak egindako negoziazioen arabera, bi aldeek konpondutzat eman dituzte eskumen-desadostasunak.

Amaitzeko, komeni da argitzea Kataluniako Administrazioa egundoko ahalegina ari dela egiten, bai informazioa emateko, bai kirol-lanbideen praktikari buruzko apirilaren 23ko Kata-luniako 3/2008 Legea garatzeko eta aplikatzeko. Garatu ere, garatu dute jadanik, apirilaren 28ko 68/2009 Dekretuaren bitartez, Kiroletako Profesionalen Kataluniako Erregistro Ofiziala arautzen baitu horrek.14

III.- KIROL-LANBIDEEI BURUZKO ESTATU MAILAKO ARAUTZEA

Diari Oficial de la Generalitat de Catalunyan hura argitaratu eta aste batzuetara, zehazki 2008ko ekainaren 24an, Diputatuen Kongresuko Bilkuren Egunkarian Jaime Lissavetzky Díez Kiroletako Estatu Idazkariaren agerraldia argitaratu zen, Kirol Kontseilu Gorenak IX. Legegintzaldian 13.- 2009ko otsailaren 16an argitaratua.

14.- Diari Oficial de la Generalitat de Catalunyak argitaratu zuen, 2009ko apirilaren 30ean.

KIROL LANBIDEETAN JARDUTEKO KATALUNIAKO LEGEA. EREDU BAT EUSKADIRAKO

JUAN ANTONIO LANDABEREA UNZUETA ~ LANDABEREA & ABOKATUAK

Page 9: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

24

KIROLAREN EUSKAL BILTZARRA ERRONKAK ETA GIZARTE ERANTZUNKIZUNA

2009KO EKAINAK 17~18~19

izango zituen jarduera-lerroak azaltzeko. Agerraldiaren transkripzioan15, Estatu Idazkariak neurri bat iragarri zuen, bederatzigarrena, gai horretaz:

“Bada egiteko dagoen eginkizun bat oraindik, eta kirol-lanbideekin dauka zerikusia, kirol-irakaskuntzatik datozen lanbideekin. Iruditzen zait herritarrak zerbitzuaren kalitate bat eskatzen duela gero eta gehiago, eta horretaz ere hausnartu beharko dugu, eta neurri batzuk aurkeztu beharko ditugu. Erkidego batzuek, hala nola Kataluniak, onartu dute jadanik Lege bat, kirol-irakaskuntzarekin lotutako lanbideei buruz, eta geuk ere ekarpen bat egin nahi diogu eztabaidari. Andaluziak ere lan dezente egin du, nahiz eta ez duen lege espezifiko bat gai horretaz, baina ea izendatzaile komun bat aurkitzen dugun kirol-irakaskuntzaz eta harekin lotutako lanbideez, beti ere europar zuzentarauen mugekin eta, jakina, erkidego autonomoen eskumenenekin: bederatzigarren neurria litzateke”.

Aurreko legegintzaldian, VIII.ean, izan zen jadanik ekimen bat, kirol-lanbide batzuen jardunbidea estatu mailan arautzeko. Kirol Kontseilu Gorenak ospe handiko pertsonen talde bat eratu zuen. Taldeak hil mordoa eman zuen lanean, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren esparruan Lanbideak Arautzeko KKGk sortutako Azterketa Batzordea zelakoan. Batzordean erakunde eta sektore profesional ugaritako ordezkariak ziren. Laneko hasierako jarraibide batzuk eratu zituen, kirol-lanbideak estatu mailan arautzeko. Lan-agiri horretan adostasun handia iritsi zen, eta, horri esker, Kirol Kontseilu Gorenak lehen lege-aurreproiektu bat idazteko eskatu zuen. Amaitu dute idazten, eta, orain, Kirol Kontseilu Gorena bera ari da hura aztertzen.

IV.- AZKEN HAUSNARKETA LABURRAK. EUSKADIKO ARAUTZE-BEHARRA ETA EREDU KATALANA

Aipatu dugu jadanik, lerro batzuk lehenago, araugintza-hutsune batek markaturik dagoela kirol-lanbideen arautzea Euskadin, eta hutsune hori ezin da bete Estatuko legeria erabilita, modu osagarrian eta Konstituzioaren 149.3 artikuluaren babesean bada ere16.

Araugintza-hutsune horrek sekulako garrantzia du euskal kirol-sistemarentzat; bi arrazoigatik, batez ere: kirol-lanbideen jardunbideak lotura estu-estua duelako kirolarien prestakuntza integralarekin, osasunarekin eta segurtasunarekin, eta kirol-praktikaren kalitateagatik. Kirol-lanbideen arautze legalak gizarte-premiei erantzuten die, eta, bereziki premia bati: ziurtatu behar zaie herritarrei entrenamendu-, irakaskuntza-, zuzendaritza- eta kudeaketa-jarduera profesionalak prestakuntza maila egokia dutenek egingo dituztela beti. Beraz, aipatu jarduera profesionalak ezin dira utzi prestakuntzarik ez daukaten pertsonen gain.

Euskal botere publikoek beren herritarren osasuna, segurtasuna eta kirol jardueren martxa normala bermatu behar dituzte. Kirola, normalean, oso onuragarria gerta daiteke herritarrentzat, baldintza onargarrietan egiten bada, baina oso arriskutsua, dagokion prestakuntza ez duten pertsonek zuzenduta, zainduta eta gainbegiratuta egiten bada. Eta euskal botere publikoek ezin dute alde batera utzi herritarren kirol-praktika egokia, osasuna eta segurtasuna bermatzeko duten betebeharra.

Kataluniako 3/2008 Legea onartu eta gero, bai Estatua, bai gainerako Autonomia Erkidegoak, hobeto jabetzen dira kiroletako berezko lanbideen jardunbidea legez arautu beharra dagoela. Lege katalana hango parlamentari guztien adostasunaz onartu da. Aparteko albistea da, ez soilik Kataluniako kirol-sistemarentzat, baizik eta baita gainerako Autonomia Erkidegoentzat eta Estatuarentzat ere, orain erreferentziako legegintza-eredu bat baitaukate. Hori, gainera, ari da araugintza-ekimenak elikatzen jadanik, eta, gainera, izugarri errazten du 15.- 8. orrialdea, 56 zenbakia.

16.- Aipatu aginduak ezartzen du “Estatuko zuzenbidea, izatekotan ere, Autonomia Erkidegoetako zuzenbidearen osagarri izango dela”.

Page 10: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

25

hain legegintza-lan konplexuari heltzeko lana. Horrek itxaropen apur bat ematen du, Euskadin ere laster arautuko dela kirol-lanbideen egoera. Zorionez, Euskal Autonomia Erkidegoak badu jadanik jarraitu beharreko eredu bat, eredu katalana, oso-osorik ekar baitaiteke Autonomia Erkidego honetara, aldaketa txiki batzuk eginda17.

Jakina, inork ez dezala uste izan era horretako Lege batek, berez, kirol-munduko eta kirolaren inguruko profesionalen merkatuko problemak konponduko dituenik. Ez dadila nahas inor. Maratoi-probaren metafora erabilita, kirol-lanbideen jardunbidearen Euskadiko Legea onartzea irteteko pistola-tiroa da bakarrik, ez helmugako pankarta, lasterketa luze horretan. Hor, kezkagarria da egoera, zeren, egunero-egunero, pertsona kopuru handi bat, gutxieneko prestakuntzarik gabe, zerbitzu profesionalak ematen ari baita, kirolaren esparruan, herritarren osasuna eta segurtasuna arriskuan ipintzen dituela.

Bistakoa da: hain sektore konplexu eta gutxi arautua lehen aldiz arautzen duen lege katalanak etengabeko doikuntzak beharko ditu. Baliteke Legeak zenbait alderdi kritikagarri edukitzea, baina hobe da kirol-lanbideen jardunbidea ordenatzen duen tresna hori edukitzea, egungo utzikerian jarraitzea baino, zeren, hor, gutxieneko prestakuntzarik gabeko edonor ari baitaiteke kirol-esparruan zerbitzu profesionalak ematen, herritarren osasuna eta segurtasuna arriskuan ipintzen dituela.

Garapeneko eta ongizateko gizarte-eredu honetan, Euskadin ongi sendotua baita jadanik, kirolak toki aparta dauka, eta, beraz, kirol-jarduerak esparru askotan aurki ditzakegu: aisiaren industrian, jolasean, hezkuntzan, osasunean, turismoan eta beste zenbaitetan, eta, horregatik, lanbide ugari sortu dira kirolaren inguruan. Kirol-jarduera horiek pertsonen osasunean eta segurtasunean eragin izugarria izan arren, jarduera profesionalen praktika gutxieneko prestakuntzarik edo titulurik gabeko pertsonen eskuetan dago. Eta ez da batere egokia kirol-sistema sano, seguru eta kalitatezko batentzat.

Beraz, honako hau komeni da: eduki dezala euskal kirol-sistemak lehenbailehen lege sendo bat alor horretan, gure kirolaren osasunak, segurtasunak eta kalitateak oinarri sendoa eduki dezaten. Hutsa da kirol-ekipamendu onak, elkartze-sistema sendo bat, prestakuntza-zentro publiko eta pribatu onak, kirol-sektorearen finantziazio publiko egoki bat, etab. edukitzea, baldin eta ezin badugu legez eskatu irakaskuntzako, entrenamenduko, teknifikazioko eta abarretako jarduera profesionalak behar bezala kualifikatutako pertsonek egin ditzaten.

17.- Adibidez, gauza bat egiten saiatu behar litzateke Euskadin, Kataluniako saio huts eginaren ondoren, hau da, Gorputz Hezkuntzako Irakaslearen lanbideko protagonismo berezia egoki dakiola, betirako, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduari, batik bat Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan, Kataluniako legearen lehen aurreproiektuan aurreikusten den bezala.

KIROL LANBIDEETAN JARDUTEKO KATALUNIAKO LEGEA. EREDU BAT EUSKADIRAKO

JUAN ANTONIO LANDABEREA UNZUETA ~ LANDABEREA & ABOKATUAK

Page 11: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-
Page 12: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

27

JORDI AGUILÓBRAFA FUNDAZIOKO ZUZENDARIORDEA

Page 13: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

28

KIROLAREN EUSKAL BILTZARRAERRONKAK ETA GIZARTE ERANTZUNKIZUNA

2009KO EKAINAK 17~18~19

Page 14: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

29

BALIO-HEZKUNTZA, KIROLAREN BIDEZ:ENTRENATZAILEA ETA TUTOREA, IRAKASKUNTZARAKO TRESNA

JORDI AGUILÓ ~ BRAFA FUNDAZIOA

Page 15: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

30

KIROLAREN EUSKAL BILTZARRAERRONKAK ETA GIZARTE ERANTZUNKIZUNA

2009KO EKAINAK 17~18~19

Page 16: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

31

BALIO-HEZKUNTZA, KIROLAREN BIDEZ:ENTRENATZAILEA ETA TUTOREA, IRAKASKUNTZARAKO TRESNA

JORDI AGUILÓ ~ BRAFA FUNDAZIOA

Page 17: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

32

KIROLAREN EUSKAL BILTZARRAERRONKAK ETA GIZARTE ERANTZUNKIZUNA

2009KO EKAINAK 17~18~19

Page 18: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

33

BALIO-HEZKUNTZA, KIROLAREN BIDEZ:ENTRENATZAILEA ETA TUTOREA, IRAKASKUNTZARAKO TRESNA

JORDI AGUILÓ ~ BRAFA FUNDAZIOA

Page 19: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

34

KIROLAREN EUSKAL BILTZARRAERRONKAK ETA GIZARTE ERANTZUNKIZUNA

2009KO EKAINAK 17~18~19

Page 20: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

35

BALIO-HEZKUNTZA, KIROLAREN BIDEZ:ENTRENATZAILEA ETA TUTOREA, IRAKASKUNTZARAKO TRESNA

JORDI AGUILÓ ~ BRAFA FUNDAZIOA

Page 21: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

36

KIROLAREN EUSKAL BILTZARRAERRONKAK ETA GIZARTE ERANTZUNKIZUNA

2009KO EKAINAK 17~18~19

Page 22: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

37

BALIO-HEZKUNTZA, KIROLAREN BIDEZ:ENTRENATZAILEA ETA TUTOREA, IRAKASKUNTZARAKO TRESNA

JORDI AGUILÓ ~ BRAFA FUNDAZIOA

Page 23: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

38

KIROLAREN EUSKAL BILTZARRAERRONKAK ETA GIZARTE ERANTZUNKIZUNA

2009KO EKAINAK 17~18~19

Page 24: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

39

EUSKAL FUTBOLAREN PRESTAKUNTZA EREDUAMARTIN URREJOLA. BIZKAIKO FUTBOL FEDERAKUNDEA

Page 25: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

40

KIROLAREN EUSKAL BILTZARRAERRONKAK ETA GIZARTE ERANTZUNKIZUNA

2009KO EKAINAK 17~18~19

Page 26: 1. ARLOA HEZKUNTZA, TREBAKUNTZA ETA KIROLA1.- 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegorako Autonomia Estatutua, 306/1979 EAO, 1979ko abenduaren 22koa. 2.-

41

EUSKAL FUTBOLAREN PRESTAKUNTZA EREDUA

MARTIN URREJOLA ~ BIZKAIKO FUTBOL FEDERAKUNDEA