Upload
mikel-sevillano-sampedro
View
219
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
7/28/2019 1. Ikasgaia - Delituaren Teoria Orokorra
1/4
Delituaren Teoria Orokorra
2012-2013
Zigor Zuzenbidea II
9
Lehendabiziko Ikasgaia
Lehendabiziko ikasgai
honetan, delituaren
teoria orokorra ikusiko
dugu sarrera gisara.
Bertan, delituaren
elementuak zeintzuk
diren aipatuko ditugu,
gainontzeko
ikasgaietan zehar
banan-banan aztertuko
ditugularik.
7/28/2019 1. Ikasgaia - Delituaren Teoria Orokorra
2/4
1. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Zigor Zuzenbidea II
10
7/28/2019 1. Ikasgaia - Delituaren Teoria Orokorra
3/4
Delituaren Teoria Orokorra
2012-2013
Zigor Zuzenbidea II
11
1. Ikasgaia: Delituaren Teoria Orokorra1.1 Delituaren KontzeptuaZuzenbide penala zati orokor eta berezian bereizten da. Zati bereziaren bitartez, delituak
banan-banan aztertzen dira, horien berezitasunak kontutan hartuz eta beren ezaugarriei
erreparatuz. Aldiz, Zigor Zuzenbidearen zati orokorrak, delituaren teoria orokorra barneratzen
du, zeinaren bitartez, edozein delituk dituen elementu amankomunak aztertzen diren, hau da,
portaera bat, delitutzat hartzeko zein baldintza bete behar dituen aztertzen den.
Teoria hau, doktrina alemaniarrak ekarritakoa da, zeinak Estatu ugarietan eragina du, estatu
espainiarra horietako bat delarik.
1.2Oinarrizko ElementuakDelituaren oinarrizko elementuak, edozein portaera delitutzat jotzeko izan behar dituen
elementuak izango dira. beraz, edozein delituk amankomunean dituzten elementuak dira.
Oinarrizko elementu horiek, portaera bat, tipikoa, zuzenbidearen kontrakoa, erruduna eta
zigorgarria dira. Beraz, horiek izango dira delitu guztiak izango dituzten elementu
amankomunak eta horiek aztertzen joango gara banan-banan, horietako bakoitzean sakonduz.
Lehenik eta behin, jakin beharko dugu ea portaera bat dagoen edo ez, Zigor Zuzenbidearentzat
esanguratsua den portaera bat egotea izango baita ekintza bat delitua den jakiteko pasa
beharreko lehen filtroa, eta hala izatekotan tipikotasuna aztertu beharko dugu, hau da,
portaera hori lege penalean aurreikusten den edo ez, gure bigarren baldintza izango dena.
Horrek, lotura zuzen bat dauka legezkotasun printzipioarekin, guztiz garrantzitsua edozein
Estatu Demokratikoan, zeinak galdatzen duen beharrezkoa dela portaerak legez aurreikusita
egotea. Beraz, delitu izateko bete beharreko lehen bi baldintzak portaera bat egotea eta
portaera hori Kode Penalean tipifikatuta egotea izango da.
Ondoren, Zuzenbide Kontrakotasuna aztertu beharko dugu, hau da, portaera hori
zuzenbidearekin bat datorren edo ez. Izan ere, delituak Zuzenbidearen aurka doazen portaera
tipifikatuak dira. Baina noiz izan daiteke tipifikatutako arau bat zuzenbidearen araberakoa?
Bidezkotze kausak daudenean, hain zuzen (lege-bidezko defentsa, premiazko beharra).
Hurrengo elementua, erruduntasuna izango da eta bertan, zigorgarritasuna aztertu beharko
dugu. Orain arte behatu ditugun elementu edo baldintzak, guztiz objektiboak izan dira. Baina
hemen, subjektu konkretuan zentratzen gara, delitugilean, eta aztertu beharko da ea pertsona
horrek baldintza minimoak betetzen dituen errua egotzi ahal izateko. Horretarako, erreparatu
beharko diogu delitugilearen ulertzeko gaitasunari, portaera eta bere ondorioen ulertzeko
gaitasunari, alegia.
Aztertzeko izango dugun hurrengo elementua, zigorgarritasuna izango da. Elementu hau,
praktikan, oso esangura gutxi dauka. Izan ere, erruduna izatera iristen den portaera,
7/28/2019 1. Ikasgaia - Delituaren Teoria Orokorra
4/4
1. Ikasgaia
Zuzenbide Fakultatea, Donostia
Zigor Zuzenbidea II
12
normalean zigorgarria izango da. Baina azterketa negatibo bat egin daiteke honen inguruan.
Hau da, ea legegileak portaera hori zigorgarria izateko nolabaiteko plus bat exijitzea.
Adibidez, irainaren delituan, beharrezkoa da irainduak salatzeko ekimena izan behar du.
Garrantzitsua da elementu guztiak aztertzea horietako bat faltatzekotan, ez bailitzateke
deliturik egongo eta ondorioz, ezta erantzukizun penalik ere.
Gogoratu beharra dago, azterketa sekuentziala dela, hau da, orden bat jarraituz egin beharko
da beti, ezarritako moduan.
1.3 Lege-hauste Penalen SailkapenaLege hauste penalak, irizpide desberdinen arabera sailkatu daitezke, horietako bat eta
Zuzenbide Penalak erabiltzen duena larritasuna izango delarik. Hori horrela izanda, lege-hauste
penalen artean faltak izango ditugu alde batetik eta delituak bestetik, lehenak larritasun
gutxiagokoak direlarik.
Aipatu beharra dago, ondasun juridiko baten urrapena berdina delitu edo faltatzat jo
daitekeela larritasunaren arabera. Izan ere, ekintza bat burutzen den baldintzak eta
inguruabarrak kontutan izanda, gerta daiteke ekintza bera larriagoa izatea zenbait kasuetan
beste batzuetan baino eta horregatik, ekintza bera, delitu edo faltatzat jo genezake.
Delitu eta faltak duten desberdintasunik nabarmenena, horiei aplikagarri zaien penak edo
zigorrak izango lirateke. Izan ere, faltei aplikagarri zaien zigorrak ez dira delituei aplikatzen
zaien bezain gogorrak. Horren adibide gisara daukagu, askatasun gabetzaileak diren zigorrak ez
zaiela aplikagarri faltei eta delituei berriz, bai.