1. Ikasgaia - Zuzenbide Penal Objektiboa

Embed Size (px)

Citation preview

  • 7/28/2019 1. Ikasgaia - Zuzenbide Penal Objektiboa

    1/8

    Zuzenbide Penal Objektiboa

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea I

    9

    Lehendabiziko Ikasgaia

    Lehendabiziko Ikasgai

    honetan, Zuzenbide

    Penal Objektiboari

    buruz hitz egingo dugu.

    Zigor Zuzenbidearen

    definizio bate maten

    saihatuko garra eta

    bere oinarrizko

    kontzeptuak azalduko

    ditugu.

  • 7/28/2019 1. Ikasgaia - Zuzenbide Penal Objektiboa

    2/8

    1. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea I

    10

  • 7/28/2019 1. Ikasgaia - Zuzenbide Penal Objektiboa

    3/8

    Zuzenbide Penal Objektiboa

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea I

    11

    El Derecho penal es el conjunto de las reglas jurdicas

    establecidas por el Estado que asocian el crimen, como

    hecho, a la pena, como legtima consecuencia.

    von Liszt

    1.Ikasgaia: Zuzenbide Penal Objektiboa1.1 Zuzenbide Penalaren Kontzeptua zentzu hertsian

    Zuzenbide Penala edo Zigor Zuzenbidearen kontzeptuaren definizioa emateko abiapuntua, von

    Liszt-en definizioa hartuko dugu. Bere hitzetan, Zuzenbide Penala arau juridikoz osatuta dago,

    zeinak krimenak penarekin lotzen dituzte (non krimenak egitateak diren eta penak, bidezko

    ondorioak).

    Von Liszt-en Zuzenbide Penalaren definizioa:

    Beraz, definizio horren arabera, Zigor Zuzenbidea osatzen duten elementuak Arau Juridikoak

    eta zigorrak edo penak dira.

    Baina esan dugun moduan, von Liszt emandako definizioa, abiapuntu bat besterik ez da izango,

    ez baita definizio oso eta baliagarri bat. Izan ere, Zigor Zuzenbideak ez ditu soilik zigorrak

    aurreikusten delitu eta doluzko portaeren ondorio zuzen gisara, baizik eta segurtasun neurriak

    ere.

    Horretaz gain, Liszt-en definizioa ez ditu aipatzen Zigor Zuzenbidearen hartzaileak zeintzuk

    diren. Esate baterako, Zuzenbide Penalaren hartzaileak honako hauek direla esan genezake:

    Epaileak epaileak, Zigor Zuzenbidea osatzen duten arau juridikoen multzoa zigorrakezartzeko eta egoerak aztertzeko tresna gisara hartzen dituzte.

    Herritarrak Hiritarrek, delituak ez burutzeko tresna gisara hartzen dituzte ZuzenbidePenala osatzen duten arau juridikoen multzoa.

    Horrekin batera, esan beharra dago, Zigor Zuzenbideak ere badituela bere hastapen eta

    baloreak, aurrerago zehaztuko ditugunak gai desberdinetan aztertuz.

    Guzti hori azalduta, esan daiteke Zigor Zuzenbidea bi ikuspegi edo bi eratara ulertu daitekeela:

    Zentzu objektibo baten ikuspegitik, Zuzenbide Penala arau multzo bat izango litzatekeeta,

    zentzu subjektibo baten ikuspegitik, berriz, ius punendi gisara ere ezagutzen dena,

  • 7/28/2019 1. Ikasgaia - Zuzenbide Penal Objektiboa

    4/8

    1. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea I

    12

    Estatuak, zigortzeko duen boterea izango litzateke. Beste modu batera adieraztearren,

    estatuak Zigor Zuzenbide objektiboa osatzen duten arau juridiko edo lege penalak

    egiteko duen boterea dela esan genezake.

    Amaitzeko, esan beharra dago von Liszt-ek emandako definizioari bi abardura egin behar

    zaizkiola.

    Alde batetik, zigor edo pena eta segurtasun neurrien arteko hasierako bereizketa bat egite

    komenigarria izango litzateke:

    Pena edo zigorra, Zigor Zuzenbidearen elementu bereizgarria da eta izan da bere

    sorreratik, eta bere funtsezko arma edo tresna da. Geroago sakonago aztertuko dugu,

    baina hemen funtsezko definizioa ematea da beharrezkoa: zigorra, Zuzenbide penalak,

    delitu gisara hartzen diren portaeren aurkako mehatxu gisara erabiltzen duen gaitza

    izango litzateke:

    Segurtasun neurriak, delituen jatorri desberdina dute. Ez dira mehatxu baten modura

    hartzen, baizik eta subjektu arriskutsu batek delitu bat burutzea ekiditera zuzenduta

    dagoen tratamenduak dira.

    1.2 Zigor Zuzenbidea, Gizarte-kontrolerako tresna gisaGaur egungo gizarteetan, kontrol sozialerako tresna ugari existitzen dira eta horietako bat,

    Zuzenbide Penala da. Familia, eskola, lanpostua, gizarte taldeak eta abarrekoak ere gizarte-

    kontrolerako tresnak dira, baina tresna informal gisara sailkatuko genituzke.

    Zuzenbide Penala berriz, tresna formalago bat da. Gizarte-kontrolerako tresna guztiak bezala,

    Zigor Zuzenbideak gizartearen portaera jakin batzuk ekiditera zuzentzen da, horretarako

    zigorren bidez egikaritzen den mehatxuaz baliatuz. Baina Zuzenbide Penalaren bereizgarri da,

    santzio gogorrenak ezartzearen ardura - zigorrak eta segurtasun neurriak-, bereziki

    arriskutsutzat jotzen diren portaerak ekiditeko. Beraz, gizarte-kontrolerako tresna nahiko

    garrantzitsua da Estatuak monopolizatzeko. Hortaz, eta Zigor Zuzenbidea ahalik eta zehaztasun

    gehienarekin sortu behar dela, hiritarrentzako berme gisara, Estatuaren monopolio hori lege

    zehatzen bitartez garatu behar da, hiritarren ordezkariak onartutakoak, eta Estatuak bere

    boterea egikaritzerakoan, lege horietara mugatu beharko da, zeinak zein portaera delitutzat

    La pena es un mal con el que amenaza el Derecho

    penal para el caso de que se realice una conducta

    considerada como delito.

    Santiago Mir Puig

  • 7/28/2019 1. Ikasgaia - Zuzenbide Penal Objektiboa

    5/8

    Zuzenbide Penal Objektiboa

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea I

    13

    hartzen den eta beraz, zein portaera zigortu behar den zehaztuko duten. Guzti horri,

    legezkotasun printzipioa deritzogu.

    Legezkotasun hastapenaren bitartez, legea, hiritarrentzako bermea izango da Estatuaren

    gehiegikerien aurrean.

    Aipatu beharra dago, Zuzenbide Penalarekin batera, beste kontrol-sistema formalizatuak ere

    badaudela. Horietako bat, Administrazio Zuzenbidea daukagu. Izan ere, Administrazio

    Publikoak, santzio administratibo ugari ezar ditzake, eta horiek ez daude Zigor Zuzenbidea

    jasota, baizik eta Administrazio Zuzenbidean.

    Zuzenbide Administratiboaren elementuak honako hauek direla esan genezake: arau-multzoa

    (lege administratiboak), ondorio juridikoak (santzioak) eta funtzionarioak (haiek ezartzen

    baitituzte santzioak.

    Zigor Zuzenbidearekin alderatzearren, esan beharra dago, Zuzenbide Penalak soilik prozesu

    judizial penal batean ezar daitezkeen zigor eta segurtasun neurriak aplika ditzakeela.

    Legegileak zehaztuko du zein santzio dagozkio Zuzenbide Penalari (penak), eta zein

    Administrazio Zuzenbideari (ondorio juridikoak).

    Administrazio Zuzenbidean berriz, ez dago prozesu judizialik, beraz santzioak ez dituzte

    epaileak ezartzen, baizik eta funtzionario publikoak.

    Honekin batera, argi utzi behar da, Zuzenbide Penala azken errekurtsoa eskaintzera - ultima

    ratio mugatu behar dela, gainontzeko gizarte-kontrolerako tresna juridikoak nahiko izan ez

    direnean.

    1.3 Zuzenbide Penalaren elementuak.Zigor Zuzenbidearen elementutzat, honako hauek hartzen dira: delituak, zigorrak eta

    segurtasun neurriak. Delituen eta zigorren funts materiala, erruduntasuna da, hau da, delitua

    dena erruduna da eta erru horren ondorioz, zigorra ezartzen zaio. Segurtasun neurrien kasuan

    berriz, funts materiala ez da erruduntasuna izango, baizik eta arriskugarritasuna; hau da,

    gizabanako bat delitu bat burutzeko arriskua dagoenean, horren ondorio gisara segurtasun

    neurriak ezarriko zaizkio.

    Delituak

    delitu bakoitzaren berezitasunak kontutan izanda, eta guztiek komunean

    dituzten notei erreparatuz, delitua honela definitu genezake modu orokor batean:

    jarrera edo portaera tipikoa, ez-juridikoa, erruduna eta zigorgarria.

  • 7/28/2019 1. Ikasgaia - Zuzenbide Penal Objektiboa

    6/8

    1. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea I

    14

    Zigor zuzenbidearen helburuetako bat, eta nagusiena, delituak saihestea izango da.

    Gainera, desberdindu beharra dago delitu eta faltaren artean, ez baitira gauza bera.

    Izan ere, esan genezake delitua nolabait, falta baino doluzko portaera larriago bat dela,

    eta beraz, zigor gogorragoak aurreikusten direla horientzat.

    Bestalde, lehen aipatutako definizioaz gain, delituaren bi kontzeptu bereiz ditzakegu:

    formala eta materiala.

    Kontzeptu formalaren arabera, delitua arau juridikoen urrapen gisara ulertzen da eta

    kontzeptu materialaren arabera, berriz, ondasun juridikoen urrapen gisara ulertzen da

    delitua.

    Zigorrak zigor hitza, penaren baliokide gisara ulertuko dugu orokorki. Penarenesanahia, honakoa dela esan dezakegu orokorrean: delituen edo doluzko ekintzen

    erantzun gisara, justiziak eskatzen duen erretribuzioa da pena. Aldi berean, gizarteko

    kideak delituak ez betetzeko zedearekin, pena legezko mehatxutzat har daiteke,

    zeinaren aurrean erreakzio bat sortzen da. Gizabanakoak ez du portaera jakin bat

    burutuko, horren ondorioz egotziko zaion gaitzaren beldur. Zigorren sailkapena,

    nolakoak diren eta horien iraupena aintzat hartuta, Zigor Kodearen 33. artikuluan

    egiten da.

    Segurtasun neurriak segurtasun neurriak, gizabanako bat bere osasun psikiko edotapsikologikoaren ondorioz arrisku bat suposatzen duenean, segurtasun neurriak

    ezartzen zaizkio eta hori honakoan datza:

    o Beharrezkoa den tratamendua.o Ondorio juridiko bat.o Arriskugarritasuna da funts juridikoa: pertsona ez-egozgarriei ezartzen zaizkie

    (inimputable)

    o Segurtasun neurrien sailkapena, Zigor Kodearen 96. artikuluan egiten da.o Delitu aurreko segurtasun neurriak debekatuta daude Espainiako

    Konstituzioaren 25.1 artikuluari jarraiki.

    o 1995eko Zigor Kodean, delitu ondorengo segurtasun neurriak ezarri ziren.o Segurtasun neurrien aurresuposamendua delitua da.

    Teniendo en cuenta las particularidades de cada delito y las

    notas que poseen en comn todos para que haya

    responsabilidad, puede definirse el delito de la siguiente

    forma: comportamiento tpico, antijurdico, culpable ypunible.

    Joaqun Cuello Contreras/ Borja Mapelli Caffarena

  • 7/28/2019 1. Ikasgaia - Zuzenbide Penal Objektiboa

    7/8

    Zuzenbide Penal Objektiboa

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea I

    15

    1.3.1 Delitutik eratorritako erantzukizun zibila.Zigorrak eta segurtasun neurriez gain, delitu bat burutzeak, beste hirugarren ondorio bat ekar

    dezake: delitutik eratorritako erantzukizun zibila.

    Erantzukizun zibilaren kontzeptua argitzearren, honako hau azaldu beharra dago: delitu batburutzeak, ondasunaren gaineko kalteak eta kalte moralak eragin ditzake biktiman edo

    hirugarrenen gainean. Pena edo zigorraren bitartez, ez da kalte hori konpontzen eta

    horretarako erantzukizun zibila aurreikusten da. Horren arabera, delitu baten autoreak kalte

    ekonomiko edo morala konpondu beharko du indemnizazio baten bidez.

    Delitutik eratorritako erantzukizun zibilaren izaeraren inguruan, aztertu beharra dago ea izaera

    zibila edo penala duen. Izan ere, Zuzenbide Konparatuan, izaera zibileko elementua da, zeinak

    prozesu penalaz aparte, prozesu zibil baten bitartez ebazten den. Gure ordenamenduan berriz,

    delitutik eratorritako erantzukizun zibila Zigor Zuzenbideak berak erregulatzen du Zigor

    Kodearen 109, 110eta hurrengo artikuluetan, naiz eta jatorria zibila izan (KZ 1092).

    Delituengatik eratorritako erantzukizun zibilaren gainontzeko ondorio juridikoak Zigor Kodean

    zehar zehazten dira, horietako bat komisioa delarik eta 127. artikuluan araututa datorrelarik.

    Pertsona Juridikoentzako ondorio juridikoak, Zigor Kodearen 129. artikuluan daude araututa.

    Azaldutako guztia aintzat hartuta, ondoriozta dezakegu Zigor Zuzenbide edo Zuzenbide Penal

    objektiboa, arau juridikoz osatzen dela, zeinak delitua, aurresuposamendu bezala, zigorrarekin

    edo segurtasun-neurriekin, ondorio gisa lotzen ditu.

    1.4 Zuzenbide Penala, Zuzenbide Penalaren zientzia, kriminologia etapolitika-kriminala

    Lehenik eta behin, desberdindu beharra dago Zigor Zuzenbidea eta Zigor Zuzenbidea aztergai

    duten zientziak. Zientzia horiek garatzen duten azterketa, Zigor Zuzenbidearen edukiari

    buruzkoa izango da normalean, arauei dagokionez, edo arau juridiko - penalen harremanei

    buruzkoa, gainontzeko fenomeno sozialekin.

    Zuzenbide Penala zer den definitu dugu dagoeneko. Beraz, zeintzuk dira Zigor Zuzenbidea edo

    Zuzenbide penala aztergai duten zientziak?

    Aipatutako zientzia horiek, Zigor Zuzenbidearen Zientzia, Kriminologia eta politika-kriminala

    dira. Guzti horiek abiapuntua Zuzenbide Penalaren edukia dutelarik.

    Hasteko, adierazi beharra dago Zuzenbide Penalaren zientzia, zuzenbide penalaren edukia

    aztertzen duen zientzia dela, hau da, Zuzenbide Penala osatzen duten arau juridikoen

    azterketa gauzatzen duen zientzia. Zentzu berean, dogma juridiko - penalari buruz hitz egin

  • 7/28/2019 1. Ikasgaia - Zuzenbide Penal Objektiboa

    8/8

    1. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea I

    16

    dezakegu.

    Beste alde batetik, Zuzenbide penalaren eta beste gizarte fenomenoen arteko harremanen

    azterketa gauzatuko duten zientziak, Zuzenbide Penalaren soziologia eta Kriminologia berria

    izango litzateke. Hemen, garrantzitsua da bereiztea Kriminologia berria eta klasikoaren artean,

    ez baitute aztergai bera. Izan ere, esan dugun moduan, Kriminologia berria, Zigor

    Zuzenbidearen soziologiarekin batera, arau juridiko penalen eta gainontzeko gizarte

    fenomenoen arteko harremana aztertzen du eta, Kriminologia klasikoak berriz, delituaren

    zergatiak bilatzeaz arduratzen zen, fenomeno enpiriko indibidual gisara.

    Zientzia juridiko penalarekin batera, dogma juridiko gisara ulertuta, Politika Kriminala ere

    badaukagu, zeinak kriminalitatea tratatzeko irizpideak ezartzen dituen. Lehen zentzu batean,

    politikaren sektore konkretu bat da zeinak delinkuentzia tratatzeko moduarekin erlazioa

    dauka: kriminalitatea tratatzerako orduan jarraitu behar diren irizpideak zehazten ditu.

    1.5Legeria PenalaLehenik eta behin, Espainiako legeria penalaren oinarritzat hartu beharko dugu 1995ko Kode

    Penala edo Zigor Kodea, azaroaren 23koa. Horrekin batera, beste zenbait lege penak

    badauzkagu gure ordenamenduan, zeinak legeria penala osatzen dute. Hala nola:

    Genero indarkeriaren aurkako legea 1/2004 Adingabeen lege organikoa 8/2006

    Kode penalarekin batera, aipatu beharra dago kode berari egin zaizkion erreforma ugariak.

    Izan ere, erreforma horiek legeria penala berritzen joan dira denboran zehar.