11. Ikasgaia - Egotzezinezko Kausak

Embed Size (px)

Citation preview

  • 7/28/2019 11. Ikasgaia - Egotzezinezko Kausak

    1/10

    Egotzezinezko Kausak

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    89

    Hamaikagarren Ikasgaia

    Hamaikagarren Ikasgai

    honetan,

    Zigorgarritasunaren

    elementu den

    egozgarritasuna zein

    kasutan baztertzen den

    aztertuko dugu,

    horretarako bariable

    guztiak ikusiko

    ditugularik.

  • 7/28/2019 11. Ikasgaia - Egotzezinezko Kausak

    2/10

    11. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    90

  • 7/28/2019 11. Ikasgaia - Egotzezinezko Kausak

    3/10

    Egotzezinezko Kausak

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    91

    11.Ikasgaia: Egotzezinezko Kausak11.1KontzeptuaKategoria honen helburua izango da aztertzea ea subjektua gai zen portaeraren zuzenbide

    kontrakotasuna ulertzeko eta ulermen horren arabera jarduteko. Hauek izango dira beraz,

    egozgarritasuna osatzen duten elementuak. Aipatu beharra dago biak eman behar direla

    egozgarritasuna baztertu ahal izateko.

    Lehenengoa, estatistikoki buru-gaixotasunak izango genituzke gehienbat. Bigarrenari

    dagokionez, hau da, ulertzea baina horren arabera jarduteko gaitasuna ez izateari dagokionez,

    egozgarritasuna baztertuko luke, adibidez droga-menpekotasuna duen pertsona batek.

    Printzipioz, honen gain beti epaileak erabakiko du. Noski, epaileak erabakiko du medikuek

    emango dieten informazioaren baitan. Baina azken erabakia beti epaileak hartuko du eta ez

    mediku bat.

    Duela hamarkada batzuk baieztatzen zen nahikoa zela bere portaera ezagutzea eta portaera

    nahi izatea. Baina hau doluari dagokio eta ez egozgarritasunari dagokionez. Izan ere, gerta

    daiteke portaera bat aurrera eramatea nahi izatea eta jakitea, baina momentuan portaeraren

    zuzenbide kontrakotasuna ulertzeko.

    Egotzezinezko kausak aztertzera pasata, honakoak izango ditugu:

    11.2Aldakuntza psikikoa.Zigor Kodeko 20.1 artikuluari jarraiki, erantzukizun penala baztertzen da baldin eta subjektu

    aktiboak alterazio psikikoa pairatzen badu eta lehen aipatutako elementuetako bat ematen

    bada.

    Alterazio psikiko edo anomalia psikiko bat zer da baina? Esan beharreko lehenengo gauza da

    kontzeptu hau guztiz erlatiboa dela. Horretaz gain, kontsideratu behar da historikoki

    parametroak aldatu egin dela eta eboluzionatuz joan den kontzeptu bat dela. Izan ere,

    anormala zer den ez da mugi ezin den puntu bat. Are gehiago, esan behar da anormala

    kontsideratzen den hori progresiboki zabaltzeko joera duen zerbait dela. Hau da, honekin

    esaten ari gara geroz eta aspektu gehiago hartzen direla kontutan egozgarritasuna

    baztertzeko. Lehen, ia denak kontsideratzen ziren normalak, beraz ia guztiak betetzen zituzten

    baldintzak egozgarri izateko. Aldiz, progresiboki joera izan da zabaltzeko egotzezintasuna.

    Beraz, normaltasunaren kontzeptua eboluzionatuz joan da.

    Gaixotasun mentalei dagokionez, orain horien inguruko sailkapena egin beharko dugu:

    Kraepelin autoreak oinarri batzuk ezarri zituen baina, gaur egun, OMS:CIE10 zerrenda hartu

    http://oms//CIEhttp://oms//CIEhttp://oms//CIEhttp://oms//CIE
  • 7/28/2019 11. Ikasgaia - Egotzezinezko Kausak

    4/10

    11. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    92

    behar dugu kontutan, bertan zerrendatzen baitira gaur egun trastornotzat hartzen direna.

    Horrekin batera, DSM IV (American Psychiatric Association).

    Hau esanda, guri, ikuspuntu penaletik interesatzen zaizkigunak honakoak dira:

    a) Psikosia:Honek suposatzen du errealitatearekiko konexioa galtzea. Hau pairatzen duen subjektuak esan

    daiteke strictu sensu gaixotasun mental bat pairatzen dutela eta modu delirante batean bizi

    direla.

    Exogenoa edo endogenoa izan daiteke. Exogenoari dagokionez, printzipioz, kanpoko faktore

    batek eratorritako buru-gaixotasuna izango litzateke; hau da, gaixotasun batetik eratortzen da

    edo beste kanpoko faktore batengatik. Adibidez, drogak kontsumitzearen ondorioz psikosia

    sortu daiteke. Beste adibide bat izango litzateke, istripu baten ondorioz jasandako

    traumatismoak. Izan ere, horiek ere psikosia eragin dezakete denborarekin.

    Endogenoaren inguruan esan dezakegu, printzipioz ez duela kanpoko faktore batek sortzen.

    Honen iturria alterazio biokimiko bat izango litzateke. Baina hau ez da guztiz ziurra. Hemen

    kokatuko genituzke eskizofrenia (errealitatearen transformazio sakona). Horretaz gain,

    paranoia izango genuke. Honen inguruan esan dezakegu delirio sistematikoak sortzen dituela

    normalean gai konkretu bati loturik.

    b) Trastorno bipolarra.Esan beharreko lehenengo gauza da, kasu honetan subjektuak bere gaitasun intelektuala bere

    modu arruntean izango dituela. Hauei gertatzen zaiena da, bat bateko humore aldaketak.

    Hemen daukaguna da hostilazio bortitza, euforia absolutuaren eta tristura handienaren artean.

    Hori izango dugu pertsona horien aurrean izango dugun egoera.

    c) Trastorno neurotikoak.Pertsona batek honelako bat pairatzekotan, pertsonalitate arazoak izango ditu eta psikiatren

    hitzetan, pertsonalitate arazo hori eratortzen da, hau da bere jatorria dago, adin

    txikikotasunean gaizki ebatzitako gai edo arazo batean.

    Hemen kokatzen dira ludopatia, kleptomania, hipokondria, piromania, trastorno obsesibo

    konpultsiboak etab.

    Aipatu beharra daukagu, buru-gaixotasunez gain pertsonalitatearen trastorno antisoziala. Hau

    parekatzen da psikopatiarekin. Dena den, trastorno hau pairatzen duen pertsonak, honako

    ezaugarriak izango ditu: koefiziente intelektual altua, inpultsibotasun maila altua,

    agresibitatearekiko joera, enpatia falta. Printzipioz, ezaugarri hauek gainetik baloratuta,

    alterazioa egongo litzateke sentimenduen alorrean. Izan ere, zuzenbide kontrakotasuna

    ulertzeko gaitasuna dute, baina ez damutzeko gaitasuna. Printzipioz, ulermenaren arabera

  • 7/28/2019 11. Ikasgaia - Egotzezinezko Kausak

    5/10

    Egotzezinezko Kausak

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    93

    jarduteko gaitasuna faltako litzateke hemen. Dirudienez, neurozientziek erakusten dutena da

    pertsonalitatearen trastorno antisoziala duten pertsonek bere aktibazio maila oso baxua dela.

    Azkenik, oligofrenia edo atzerapen mentala aipatu behar dugu. Honek suposatzen du

    inteligentzia maila batez bestekoaren azpitik egongo dela. Printzipioz, arrazoia subjektuaren

    burmuinaren garapena momentu batean geratu egin zela izango da. Oligofrenia mota

    desberdinetakoa izan daiteke. Pertsona arrunt baten Koefiziente Intelektuala 90-110eko

    izango da.

    Alde batetik, oligofrenia sakona izango genuke. Pertsona hauen CI-a 20-25ekoa izango da.

    Bestetik, oligofrenia larria dago, zeinean subjektuaren CI-a 25-35/40 izango da. Beraz, ume

    txiki baten garapen maila. Horietaz aparte, oligofrenia moderatua izango genuke. Pertsona

    horien CI-a 35/40-50/55ekoa izango da. Oligofrenia arina izango da beste mota bat (55-70/75).

    Azkenik, dorpetasun mentala (borderline) izango genuke. Hauek Koefiziente Intelektuala

    pertsona arrunten mugan izango dute (70-84).

    Guzti hau aztertuta, esan beharra dago salbueslea aplikatuko dela:

    Psikosian. Oligofrenian. Sakona eta larria denean, ia automatikoki aplikatzen da salbuesle osoa.

    Moderatutik aurrera, partzialki edo ez da aplikatzen.

    Trastorno bipolarrak. Salbuesle ez oso bezala aplikatua izan da.Beraz, trastorno neurotikoak eta pertsonalitatearen trastorno antisozialen kasuan, ez dasalbueslerik aplikatuko.

    11.2.1 Arautzeko modu teorikoak eta Zigor Kodeko formula.Hemen aztertu beharko dugu nola erabakitzen den trastorno horiek egozgarritasunean izango

    duten eragina.

    Formula desberdinak daude:

    Formula biologikoa.Honek esan nahi du, aztertuko den bakarra izango dela ea anomalia bat ematen den edo ez,

    besterik ez. Beraz, anomalia ematen dela baieztatzen den momentutik esango dugu subjektua

    ez dela egozgarria.

    Formula psikologikoa.Kasu honetan ikusiko dena da ea subjektu aktiboak egitateen momentuan egozgarria zen edo

    ez. Hau da, aztertu beharko dugu ea momentu horretan zuzenbide kontrakotasuna ulertzen

    zuen eta ea gai zen ulermen horren arabera egokitzeko bere portaera. Hemen ez da galdatuko

  • 7/28/2019 11. Ikasgaia - Egotzezinezko Kausak

    6/10

    11. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    94

    anomalia edo trastorno bat, baizik eta egitateen unean bere gaitasuna aztertzen da soil-soilik.

    Formula mistoa.Hau, aurreko bien nahasketa izango da eta honen arabera, galdatuko dena da, alde batetatik

    oinarri biologiko bat (subjektuak anomaliaren bat izan behar du) eta horri gehitu behar zaioefektu psikologikoa egitateen unean (egitateen unean gai ez izatea zuzenbide kontrakotasuna

    ulertzeko edo ulermen horren arabera jarduteko).

    Zigor Kode espainiarraren 20.1artikuluak formula misto hau erabiltzen du bere formulazioan.

    Hona hemen artikulua:

    Formula mistora jotzeak duen zentzua da, konektatu behar dela subjektuaren oinarri

    patologikoa burutu duen delituarekin. Edozein alteraziok ez du azalduko edozein delitu etahorren ondorioz, beharrezkoa da formula mistoa erabiltzea.

    11.2.2 Ondorio juridikoak.Salbuesle oso gisara aplikatzen bada, ez da deliturik egongo, erruduntasuna faltako

    bailitzateke. Baina, zigorra jarri beharrean, segurtasun-neurria aplikatzeko aukera egongo da,

    beti ere subjektua pronostiko txarra badauka, hau da, arriskutsua bada. Bestalde, esan beharra

    dago segurtasun-neurriak desberdinak izan daitezkeela 101 eta 96.3 artikuluak arautzen

    dituztelarik.

    Aldiz, salbuesle ez-osoa bada, delitua egongo da, kondenaren gradu bat edo bi jaisteko aukera

    egongo delarik. Hemen aplikatuko genituzkeen artikuluak 68 eta 21.1 izango lirateke. Kasu

    honetan ere, hau da, salbuesle ez-oso gisara aplikatuko bagenitu egotzezinezko kausak,

    segurtasun neurria ezarriko genezake zigorrarekin batera, 99.artikuluan arautzen den

    bikariotza sistema jarraituz.

    11.3 Buru-nahaste iragankorraZigor kodeko 20.1 artikuluak aipatzen du trastorno hau, baina ez digu definiziorik ematen.

    Beraz,lehenik eta behin bere ezaugarriak aipatuko ditugu:

    Lehenik eta behin, ustekabez azaldu eta desagertzen da. Horretaz gain, desagertzen denean ez

    du arrastorik uzten.

    Bigarrenik, batzetan oinarri patologiko bat daukate, hau da, gaixotasun batetik erator daiteke.

    Hala nola, tuberkulosia, sukar tifoideak, batzuetan gripea eta eskarlatina. Hori izan daiteke

    oinarri posible bat, baina horiekin batera, egoera pasionalak ere egon daitezke beren

    oinarrian. Hau da, haserre egoera, gorrotoa, jeloskortasuna eta abarrekoak.

    Hirugarrenik, esan beharra dago subjektuak asaldura edo perturbazio sakon bat izango du.

    Subjektuak zailtasunak izango ditu bere portaera baloratzeko eta ezingo du bere burua

  • 7/28/2019 11. Ikasgaia - Egotzezinezko Kausak

    7/10

    Egotzezinezko Kausak

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    95

    kontrolatu. Beraz, alde batetik, zailtasuna portaera baloratzeko eta ezintasuna bere burua

    kontrolatzeko.

    Buru-nahaste iragankorra graduagarria da. Hau da, pertsona batek puntu bateraino galdu

    dezake kontrola, edo guztiz, edo modu arinean. Baina nola baloratu edo graduatu hau? Zein

    zailtasun izango lituzke epaileak? Izan ere, trastornoa desagertzen da eta beraz zailtasun ugari

    izango ditugu balorazioa egiterako orduan.

    Horren inguruan, Auzitegi Gorenak bere jurisprudentzian galdatzen duena da oinarri

    patologikoa egotea. Hori ezean, ezin da salbueslerik aplikatu.

    Buru-nahaste iragankorra salbuesle oso edo ez-oso gisara aplikatuko bagenu, segurtasun

    neurria aplikatzeko aukera egongo litzateke baina soilik oinarri patologikoa duten subjektuei.

    Izan ere, horiek ez direnak, ez dute pronostiko txarrik izango.

    Hau azalduta, actio libera in causa aztertzea dagokigu. Honek suposatzen du egitateen uneansubjektua ez dela erruduna. Beraz, ez legoke deliturik. Baina honek baimentzen diguna da

    fikzio bat. Hau da, aztertu behar dugu ez soilik egitateak baizik eta aurreko portaera ere.

    Hori kontutan hartuta, Buru-nahaste iragankorra eragin balu delitua burutzeko, hau da, normal

    zegoenean bere buruari buru-nahaste iragankorra eragingo balio delitua burutzeko asmoz

    (beraz hasieratik bere burua sugestionatzen duela delitua burutzeko), actio libera in causa

    aplikatuz erantzukizun penala egongo litzateke, kontutan hartuko duguna ez baita soilik

    egitateen unea baizik eta erabakia hartzen duen unea. Kasu honetan, subjektua doluz

    zigortuko genuke.

    Delitua burutzea ez balitz subjektuaren helburua, baina aurreikusiko balu burutu dezakeela,

    bere buruari buru-nahaste iragankorra eragiten dioen momentuan, actio libera in causa

    baimentzen digu erantzukizun penala eskatzea. Kasu honetan, zuhurtzia-gabekeria

    kontzienteagatik zigortuko genuke subjektua.

    Azkenik, galdagarri balitzaio delitua burutzeko aukera aurreikustea, egoera hori sortu aurretik,

    actio libera in causa gauza bera baimenduko liguke. Kasu honetan, zuhurtzia-gabekeria

    inkontzienteagatik zigortuko genuke subjektu aktiboa.

    Beraz, oraintxe azaldutakoa kontutan hartuz, ez da salbueslea aplikatuko. Hau da, actio liberain causa salbueslea baztertzen du.

    11.4 Toxikazio osoa eta abstinentzia sindromeaZigor Kodearen 20.2 artikuluak aurreikusten ditu supostu hauek.

    Lehenik eta behin, toxikazioaren kasua graduagarria dela aipatu beharra dago eta salbuesle

    osoa aplikatu ahal izateko intoxikazio osoa izan behar dela. Hau ez da ia inoiz aplikatzen.

    Horretaz gain, kontutan hartu behar da ere substantzia desberdinak eragin desberdinak eta

    ondorio desberdinak dituztela. Gainera, efektu horiek ez dira denbora epe berdinean zeharirauten. Hau eragina dauka zigorgarritasunean, prozesu psikologiko oinarrizkoenetan eragina

  • 7/28/2019 11. Ikasgaia - Egotzezinezko Kausak

    8/10

    11. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    96

    duelako. Prozesu horiek pentsamendua, hautematea, atentzioa eta beste hainbat, mugitzeko

    edo kontrolatzeko gaitasuna bezala.

    Zigor Kodeak aipatzen dituen substantziak dira:

    Alkohola. Droga toxikoak. Hauen barruan sar daitezke gasolina edo pegamendua. Estupefazienteak. Adibidez, kokaina eta opioa. Psikotropoak. Hemen kokatzen da anfetaminak, aluzinogenoak eta barbiturikoak. Antzeko efektuak dituzten substantziak. Substantzia hauek izan daitezke, adibidez,

    kafeina, gasak eta egoera txarrean egon daitezkeen jakien bitartez sor daitezkeen

    intoxikazioak.

    Baina, pertsona batek drogak hartu baditu eta horren ondorioz psikosi bat badauka delitu bat

    burutzen duelarik eta, gainera toxikazio egoera batean dagoela, zein artikulu aplikatu beharko

    genuke? 20.1 edo 20.2? hau da, trastornoa edo toxikazioa gailentzen da?

    Printzipioz, doktrinaren gehiengoa defendatzen du trastornoa gailentzen dela, hau da, 20.1

    bestearen aurretik aplikatu behar dela.

    Toxikazioaren kasuan, lehen aipatu dugu actio libera in causa ere aplikatu daiteke. Eta beraz,

    doluz zigortu daiteke, norbaitek toxikazioa burutzen badu delitua burutzeko asmoz. Gerta

    daiteke ere toxikazioa ematen den unean delitua burutzeko aukera aurreikustea eta beraz,

    zuhurtzia-gabekeria kontzientearen aurrean egongo ginateke. Horretaz gain, zuhurtzia-

    gabekeria inkontzientea eman daiteke, aukera aurreikusten ez bada baina galdagarri

    bazitzaion.

    Pertsona batek asteburu batean esaten badu lagunekin ateratzen dela eta zerbait edango

    duela, suposatzen du actio libera in causa aplikagarri dela, soilik borondatez edan duelako?

    Automatikoki esango dugu actio liber in causa dagoela?

    Printzipioz, pertsona bat toxikatzea borondatez, ez dakar zuzenean actio libera in causaren

    aplikazioa.

    Abstinentzia sindromeari dagokionez, esan beharra dago honek inplikatzen duena dela

    pertsona batek substantzia psikoaktibo baten kontsumoa uzterakoan edo murrizterakoan

    agertzen den egoera fisiko eta mentala.

    Honek dituen sintomak izango dira antsietatea, haluzinazioak, dardarak, diarrea, botagura,

    sukarra eta abarrekoak.

    Abstinentzia sindromea ere graduagarria da; hau da, ez dauka beti intentsitate bera.

    Graduagarria den heinean, posible izango da batzuetan salbuesle oso gisara aplikatzea edo,

    salbuesle ez-oso gisara aplikatzea. Baita posible da aringarri arrunt bat aplikatzea.

  • 7/28/2019 11. Ikasgaia - Egotzezinezko Kausak

    9/10

    Egotzezinezko Kausak

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    97

    Honen kasuan, ez da actio libera in causa aurreikusten. Beraz, printzipioz ez dago modurik

    contra reo egiteko bide hau erabilita. Dena den, zenbait autoreek defendatzen dute ez-

    egitearengatiko egite bat dagoela, subjektu aktiboak berme egoera batean dagoela defendatuz

    bere burua kontrolatzeko betebeharra baitauka.

    Normalean segurtasun neurria aplikatzen da, gehienetan barneratzea zentro batean.

    11.5 Aldakuntza oharmeneanZigor Kodeko 20.3 artikuluari jarraiki, aldakuntza oharmenean salbuesle izan daiteke, jaio

    zenetik edo haurtzarotik alterazio batzuk sufritu baditu bere errealitatearen kontzientzia modu

    larrian aldatzen dutenak. Adibidez, pertsona bat itsua eta gormutua denean. Izan ere, pertsona

    horrek ezingo du errealitatea modu arrunt batean hauteman. Noski ez da automatikoa; hau

    da, pertsona bat soilik horrelako alterazioak pairatzeak ez du zuzenean baztertzen

    erantzukizuna baztertzen.

    Erruduna ez dela baieztatzeko arrazoia izango da pertsona horiek arauaren deia jasotzeko

    ezintasuna dutela. Izan ere, arauek gure portaera bideratzen dute eta aldakuntza oharmenean

    dutenek ezin dute era berean dei hori asimilatu eta gainontzekoak bezala jardun.

    Sozializazio akastuna izan daiteke honen eragile? Auzitegiek ez dute honela ikusten, baizik eta

    benetan sakonagoak diren alterazioak exijitzen dituzte.

    Neurriei dagokionez, esan beharra dago aplikagarri direla soilik, helburu hezitzaileak dituzten

    segurtasun neurriak aplikatu daitezkeela horrelako kausen aurrean.

    11.6 AdingabetasunaAdingabearen erantzukizun penala 5/2000 Lege Organikoak arautzen du. Lege hori 14 eta 18

    urte bitarteko adingabeei zaie aplikagarri. Beraz, adin tarte horren baitan dauden pertsonak

    ezin dituzte Zigor Kodeko zigurrak jasan, baizik eta lege horretan aurreikusitakoak.

    Sistema espainiarrean irizpide biologiko bat jarraitu da erabakitzeko adingabeen

    erantzukizuna. Beste aukera bat irizpide psikologikoa izango litzateke, baina ez da Espainiaren

    kasuan.

    Zaila da esatea zein momentutik aurrera daukan pertsona batek ulermen maila nahikoa

    kontsideratzeko ulermen maila nahikoa duela. Psikologoek diotenaren arabera, bataz bestean

    12 urtetatik aurrera badaukate beraien ikuspuntu moral autonomoak. Dena den, legegileak

    kontsideratu du segurtasun juridikoaren babeserako nahikoa dela irizpide biologiko bat

    erabiltzea.

    Neurri aplikagarriak izango dira, zentro berezietan barneratzea, eguneko zentro batera joatea,

    asteburuko barneratzea edo zaintzapeko askatasuna.

    Azkenik, esan beharra dago pertsona bat 14 urte baino gutxiago baditu eta delitu bat burutuko

  • 7/28/2019 11. Ikasgaia - Egotzezinezko Kausak

    10/10

    11. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    98

    balu, ez dira neurri penalak hartuko, baizik eta soilik neurri zibilak.