13. Ikasgaia - Zigorgarritasuna Eta Horren Bazterketa

Embed Size (px)

Citation preview

  • 7/28/2019 13. Ikasgaia - Zigorgarritasuna Eta Horren Bazterketa

    1/4

    Zigorgarritasuna eta Horren Bazterketa

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    107

    Hamahirugarren Ikasgaia

    Hamairugarren ikasgai

    honetan, delituaren

    azken elementu

    funtsezko aztertuko

    dugu: Zigorgarritasuna.

    Ikasgaian zehar

    zigorgarritasunabaztertzeko kausak

    aztertuko ditugu.

  • 7/28/2019 13. Ikasgaia - Zigorgarritasuna Eta Horren Bazterketa

    2/4

  • 7/28/2019 13. Ikasgaia - Zigorgarritasuna Eta Horren Bazterketa

    3/4

    Zigorgarritasuna eta Horren Bazterketa

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    109

    13.Ikasgaia: Zigorgarritasuna etaHorren Bazterketa

    13.1KontzeptuaDelituaren gainerako elementuen eta zigorraren zehaztapenaren arteko zubi moduan jarduten

    duen kategoria gisara definitu dute autore gehienek. Honek inplikatzen du normalean,

    printzipioz baieztatu bada portaera bat tipikoa zuzenbide kontrakoa eta erruduna dela,

    zuzenean zigorgarria izango dela. Beraz, zerk ukitzen du zigorgarritasuna?

    a) Lehenik eta behin, pragmatismoa.b) Kaltea konpontzeko saiakerad) Kargu baten egikaritzari loturiko interesak.e) Zigorraren beharrik eza.

    Hauek izango dira soilik irizpide batzuk eragina izan dezaketenak. Izan ere, irizpideak oso

    anitzak dira eta heterogeneoak dira; hau da, oso desberdinak beraien artean. Beraz, esan ohi

    da, zigorgarritasuna nahaste-borraste bat dela, doktrinaren hitzetan (cajn de sastre).

    Beraz, goazen aztertzera zein ondorio izango dituen irizpide horiek aplikatzea. Lehenik eta

    behin, gerta daitekeen lehen aukera izango da portaera ez zigortzea. Bestalde, gerta daitekeprozesu penala ezingo dela aurrera eraman eta beste batzuetan, zigorra arindu daiteke.

    13.2Agerpenak.Supostu nabarmenak honako hauek izango lirateke:

    a) Ahaidetasuna ondarearen kontrako delituetan, Zigor Kodeko 268.artikuluanaurreikusitakoa. Hau da, ondarearen kontrako delitu bat burutuko balitz, indarkeriarik

    gabe, familiarren kontra, printzipioz ez da erantzukizun penalik egongo, baizik eta

    soilik erantzukizun zibila ordaindu beharko da.b) Bortxaezintasuna (estatuburuarena eta parlamentariena). Bortxaezintasuna da hemen

    aipatu beharreko elementu bat. Izan ere, parlamentarien kasuan, ez dira bortxaezin

    edozein kasu edo supostutan, baizik eta beraien kargu publikoen egikaritzan

    adierazten dituzten iritziengatik ukiezinak direla, ez dutela erantzukizun penalik. Aldiz,

    estatuburua, beti izango da bortxaezin. Doktrinak planteatzen du ea estatuburua beti

    ukiezina den edo soilik bere karguaren egikaritzan.

    Printzipioz, doktrinaren gehiengoa kontsideratzen du soilik bere funtzioen egikaritzan

    dela bortxaezina. Hau hala da Erregeak ezin duelako bere kabuz erabakirik hartu

    berretsiak izan gabe. Berrespen hori beharrezkoa denez, logikoa da ukiezina izatea.

    Aldiz, bere funtzioen egikaritzan ez dagoenean burutzen dituen portaeren aurrean,

  • 7/28/2019 13. Ikasgaia - Zigorgarritasuna Eta Horren Bazterketa

    4/4

    13. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    110

    erregea printzipioz ez da ukiezina izango, baina immunitatea dauka. Beraz, ezin izango

    da prozesatu errege izaera duen bitartean. Aldiz, Parlamentuak, beharrezko prozedura

    jarraituz errege izaera kenduko balio, immunitatea galduko luke. Immunitatea kargu

    bati lotzen zaio baina soilik kargu hori duen bitartean.

    c) Kalte konponketarekin harremana duten supostuak. Supostu hauek izango dira,hasteko, ogasun publikoaren kontrako delituetan zorrak ordaintzea. Dakigunez, zerga

    kantitate minimo batetik aurrera ez ordaintzea deliktiboa da. Baina, kalte hori

    konpontzen badu eta modu espontaneo batez ordaintzen badu, Zigor Kodeko

    305.artikuluari jarraiki, ezin izango zaio pertsona horri inolako zigorrik ezarri. Guztiz

    borondatekoa izan behar da, inolako presiorik gabe eta ogasunak berarekin

    kontaktuan jarri baino lehen.

    Antzeko supostua daukagu errebolta bertan behera uztea. Konspirazio bat egongo

    balitz eta erreboltan parte hartu behar duenetako batek erabakiko balu

    autoritateengana joatea eta dena azalduko balu, guztiz borondatez, bere borondatea

    ere ez litzateke zigorgarria izango, Zigor Kodeko 480.artikuluari jarraiki.21.5 artikuluan aurreikusten den kalte konponketaren aringarri arrunta, ez du zigorra

    guztiz baztertzen baina arintzen du.

    d) Preskripzioa. Kasu honetan daukagu bere kasuan delitua zen portaera bat, bainapreskribitu baldin bada, ezingo da erantzukizun penala efektibo bilakatu. Preskripzioa

    delituaren larritasunaren araberakoa izango da eta zenbait delitu ez dira preskribatzen.

    e) Biktimaren barkamena. Normalean ez dauka inolako garrantzirik, baina delitu konkretubatzuetan bai. Hain zuzen, modu pribatuan jarraitu daitezkeen delituetan, adibidez,

    iraunen kasuan. Kasu horietan, sententzia eman baino lehen biktimak subjektu aktiboa

    barkatuko balu, ez litzateke zigorgarria izango. 215.artikuluan aurreikusitako supostua

    daukagu hau.

    f) Prozesuaren bidegabeko atzerapena. Kasu honetan, esan beharreko lehen gauzaizango da Zuzenbide espainiarrean gaur egun aringarri bat dela. Printzipioz delitu bat

    burutu da, demagun, lapurreta bat, zeinean subjektu aktiboa identifikatzen den eta

    prozesua urteetan luzatzen da sententzia irmo bat lortu gabe. Horrelako kasuetan,

    baldintza hau aringarri bezala ezarri zen. Izan ere, igarotako denbora arrazonagarria ez

    bada, estatuak legitimotasuna galtzen du puntu bateraino, zigorra ezartzeko. Noski,

    hau abiapuntu bat dela, baina kasu guztiak ez dutela konplexutasun berdina.

    Atzerapen hori, subjektu aktiboak bultzatzen badu, bera bada saiatzen dena prozesua

    luzatzen, ez da aringarria aplikatzen.