14. Ikasgaia - Delituaren Garapen Gradua

Embed Size (px)

Citation preview

  • 7/28/2019 14. Ikasgaia - Delituaren Garapen Gradua

    1/12

    Zigorgarritasuna eta Horren BazterketaZigor Zuzenbidea II

    Hamalaugarren Ikasgaia

    Hamalaugarren ikasgai

    honetan, delituaren

    garapen gradua

    aztertuko dugu. Bertan,

    delituaren fase

  • 7/28/2019 14. Ikasgaia - Delituaren Garapen Gradua

    2/12

    14. IkasgaiaZigor Zuzenbidea II

  • 7/28/2019 14. Ikasgaia - Delituaren Garapen Gradua

    3/12

    Zigorgarritasuna eta Horren BazterketaZigor Zuzenbidea II

    14.Ikasgaia: Delituaren Garapen Gradua14.1Prestamen ekintzak

    14.1.1 Lege Arauketa.Iter Criminis (el camino del crimen) esaerak, delituaren fase desberdinak adierazten ditu,

    ideiatzetik, burutzeraino.

    Lehen fasea, barne fasea izango litzateke. Barne fase honetan gertatzen da subjektu

    aktiboaren barnean, ez baita portaera fisikorik oraindik burutu. Gertatzen dena izango da,

    lehenik eta behin, delitua burutzeko ideia, hausnarketa eta bere kasuan, erabaki kriminala.

    Guri interesatzen zaigunaren aldetik, barne fasea ez da zigorgarria. Izan ere, pentsamenduakezin dira zigortu, alde batetik ideologia askatasuna dagoelako eta gainera, gure barnean

    dagoena edozein kontroletik aske dagoelako. Horretaz gain, autore askok diotenez, ondasun

    juridikoaren kaltea oso urrun dago eta beraz, naiz eta delitua burutzea pentsatzea, oraindik ez

    da ezer gertatu kanpoko munduan. Gainera, froga arazoa izango genuke, ezin baita frogatu

    norbaitek zerbait pentsatu eta erabaki duela.

    Bigarren fasea kanpo portaerak i ango lirateke Bertan aipatu behar ditugu bi a pifase

  • 7/28/2019 14. Ikasgaia - Delituaren Garapen Gradua

    4/12

    14. IkasgaiaZigor Zuzenbidea II

    perfekzionatzea.

    14.1.2 Prestamen Ekintza Zigorgarriak.Esan dugun moduan, orokorrean prestamen ekintzak ez dira zigortzen, baina salbuespenak

    egon badaude. Beraz, gutxi batzuk dira, numerus klausus zerrendaturiko delitu batzuetan soilik

    zigortuko dira.

    Zigortzen diren gutxi horiek beraz, ez dira delitu guztietan zigortuko, baizik eta soilik delitu

    konkretu batzuetan. Beraz, bi filtro pasa behar dira: zeintzuk dira zigortzen direnak, eta zeindelituetan zigortu daitezke.

    Zigortzen diren PEZk izango dira honako hauek:

    a) Konspirazioa.b) Proposamena (17.2)c) Probokazioa eta apologia (18)

    Hiru horiek bakarrik zigortzen dira eta soilik hala adierazten denean espresuki. Goazen beraz,

    banan-banan aztertzera:

    Konspirazioa Zigor Kodeko 17.1 artikuluan aurreikusten da eta honek suposatzen duena da,

    delitua burutzea adostu eta aurrera eramatea erabaki behar dutela gutxienez bi pertsona.

    Modu irmo batean erabaki behar dute. Beraz, ez da nahikoa deliberazioa huts batek, baizik eta

    b ki i i b b h k d H i d k i hi f i k

  • 7/28/2019 14. Ikasgaia - Delituaren Garapen Gradua

    5/12

    Zigorgarritasuna eta Horren BazterketaZigor Zuzenbidea II

    Probokazioa eta apologiari dagokionez, Zigor Kodeko 18. artikuluan dago araututa eta

    honakoak izango lirateke bere ezaugarriak:

    Pertsona multzo zehaztugabe bat delitu mota bat egitera bultzatzea modu zuzenean izango da

    beharrezkoa.

    Modu zuzenean egitera bultzatzeak esan nahi du []

    Nabarmendu behar den beste aspektu bat, baliabide edo bitarteko zehatzak erabiltzea

    galdatzen dela da. Baliabide edo bitarteko zehatz horiek desberdinak eta askotarikoak izandaitezke. Hala nola: telebista, irratia, internet eta abar. Honelako hedabideak erabiliz eragin

    beharko da probokazioa jende multzo handi baten aurrean.

    Baina, zein da probokazioa eta indukzioaren arteko desberdintasuna? Indukzioaren kasuan,

    printzipioz pertsona zehatz bat da mezua jasotzen duena eta probokazioan, pertsona multzo

    zehaztugabe bat. Baina probokazioa eta apologia zigorgarria da, indukzioa ez bezala.

    Amaitzeko apologia ere probokazioarekin aztertzen da, suposatzen duena delako, bere egilea

    goraipatzen dituzten ideiak zabaltzea delako, probokazio mota bezala.

    Esan behar den lehenengo gauza da, arau orokorra dela apologia zigorgarria ez dela, eta

    autore askok nabarmentzen dute asko nabaritzen dela estatu baten demokrazia, geroz eta

    gutxiago barneratzen baita apologia bere kode penala demokratikoagoa bada. Izan ere,

    goraipatzeak adierazpen askatasunaren barruan sartu beharko litzateke besterik gabe eta

  • 7/28/2019 14. Ikasgaia - Delituaren Garapen Gradua

    6/12

    14. IkasgaiaZigor Zuzenbidea II

    14.2.1 Kontzeptua eta ezaugarriakSaiakera, aurreratu dugun moduan, arau orokor bezala zigorgarria da. Honen bitartez, hasieraematen zaio kanpo ekintzen bidez, emaitza sortu beharko luketen portaerak burutuz. Beraz,

    delituaren exekuzioarekin hasi da subjektu aktiboak zentsu hertsian.

    Emaitza ez da gertatzen saiakera dagoenean, baina ez da gertatzen egilearen borondatetik

    kanpo dauden arrazoiengatik. Noski, saiakera beti doluzkoa izango da, saiakeraren ideia beran

    argi dago zerbait egiten saiatzea berak borondate bat islatzen duelako.

    Printzipioz, ekintza gaitzespena zigortzen da, nahikoa kontsideratzen baita ekintza gaitzespen

    hori zigor bat ezartzeko.

    Saiakerara iritsita, noski, aurreko guztia barneratzen du, hau da, konspirazioa edo probokazioa.

    Beraz, subjektu aktiboak saiakeragatik zigortuak izango dira soilik, eta ez konspirazioagatik alde

    batetik eta saiakeragatik bestetik.

    14.2.2 Saiakuntzaren zigorgarritasunaren funtsaSaiakerak suposatzen du delitua ez dela perfekzionatzen eta beraz, askotan ondasun juridikoa

    ez da ezta kaltetzera iristen. Beraz, zein da funtsa saiakera zigortzeko? Honi erantzuna

    emateko, hiru teoria dauzkagu:

    a) Teoria Objektiboak.

  • 7/28/2019 14. Ikasgaia - Delituaren Garapen Gradua

    7/12

    Zigorgarritasuna eta Horren BazterketaZigor Zuzenbidea II

    funts gisara teoria mota hauek. Bere borondatea kanpo portaeran ikustea, alegia.

    Teoria hauetatik ateratzen diren ondorioak izango dira, lehenik eta behin, prestamen ekintzakzigorgarri direla, bertan jada plazaratzen ari delako bere borondatea adierazten subjektu

    aktiboak. Beraz, kanpo munduan gertatzen den edozer gauza, delitua burutzera bideratuta

    dagoena izango da zigorgarri.

    Bigarren ondorio bat izango da, saiakera eta burutzea berdin zigortu behar direla. Izan ere,

    borondatea berdina da saiakeran eta burutzean eta beraz, borondatea irizpidetzat hartuta,

    berdin zigortu beharko da.

    Azkenik, hirugarren ondorioa izango da, saiakera guztiz desegokia zigortu beharko dela,

    borondate kriminala dagoelako eta, borondate kriminal hori adierazten duen portaera bat

    dagoen heinean, zigortu beharko da.

    Aipatu beharra dago teoria hauek jada ez direla defendatzen, bai ordea, teoria mistoak.

    c) Teoria Mistoak.Teoria hauek borondatetik abiatzen dira. hau osatzen dute eragiten den asaldatze sozialarekin.

    Hau da, printzipioz saiakera zigortzeko arrazoia borondatea izango da, baina horretaz gain,

    burutu duen portaera asaldatze sozial bat eragin duen edo ez baloratu beharko da. Beraz,

    kanpo munduan burutzen den portaera asaldatze sozial bat sortzen duen edo ez aztertu

    beharko da.

  • 7/28/2019 14. Ikasgaia - Delituaren Garapen Gradua

    8/12

    14. IkasgaiaZigor Zuzenbidea II

    14.2.3 Prestamen ekintzekiko muga.Esan dugun moduan, prestamen ekintzak oso kasu gutxitan zigortzen dira. beraz, osogarrantzitsua desberdintzea noiz gauden prestamen ekintza eta saiakeraren aurrean, azken

    hori bai zigortzen delako arau orokorrez. Beraz, nola zehazten da non dagoen bien arteko

    muga? Horretarako teoria desberdinak sortu izan dira:

    a) Teoria guztiz subjektiboa.Von Muri autoreak plazaratutako teoria honek diona da, saiakera izango dela autorearenplanaren arabera, erabakiorrak diren portaerak. Beraz, aztertu beharko dugu zein den

    delitugilearen plana, nola ideiatu duen, eta ideia horietan erabakiorrak diren ekintzak, saiakera

    izango dira, eta aurretiaz emandakoak prestamen ekintzak.

    Demagun egile baten plana dela norbait hiltzea eta horretarako erabakitzen du bere biktima, bera baino

    indartsua delako, eta dakienez egunero basotik ibiltzen zela, bere errutan zulo bat egitea eta estaltzea,

    bere biktima han eror zezan eta ondoren tiro egitea.

    Azaldutako adibidean, saiakera non hasiko litzateke? Teoria honen arabera, ez da saiakera

    izango zulora erortzea, bere plana tiro batez hiltzea delako. Beraz, saiakera izango litzateke

    armarekin apuntatzen hastea, baina zulora erortzea, prestamen ekintza bat da.

    Teoria honek dituen eragozpenak izango dira, segurtasun juridiko falta bat dagoela. Izan ere,

    subjektu aktiboaren plana funtsa bada, balorazioa egiten duenaren arabera, zenbait ekintza

    i di b ki k t b t b t ik t tik B t b l t b h k

  • 7/28/2019 14. Ikasgaia - Delituaren Garapen Gradua

    9/12

    Zigorgarritasuna eta Horren BazterketaZigor Zuzenbidea II

    Baina honek duen arazoa izango da, adibidez, lehen aipatutako basoaren adibidean, zuloan

    erortzeak ez du suposatzen saiakera dagoela ikuspuntu natural batetik.

    Beraz, beharrezkoa da plana ezagutzea hau baloratu ahal izateko. Bestela, kasu gehienetan oso

    zaila da esatea ekintza bat naturalistikoki zuzenean lotuta dagoela portaera tipikoarekin.

    Ordenamendu juridiko espainiarrean, jurisprudentzia aztertuta, plana ikuspuntu objektibo

    batetatik osatzen da, begirale inpartzial baten ikuspuntutik; hau da, ikuspuntu objektibobatetatik.

    Beraz, gure basoko adibidea hartuta, kontsideratu daiteke zuloan erortzea saiakera dela?

    Ebazpen desberdinak topa ditzakegu honen inguruan, ez baita berdina epaileek nabarmentzen

    dutena planaren barnean.

    14.3

    Delitu Ezinezkoa edo Saiakera desegokia.

    Burutzea ezinezkoa denean objektuaren baliabideen edo subjektuaren desegokitasunagatik

    egongo gara delitu ezinezkoaren aurrean.

    Praktikan gertatu izan diren supostuak izan dira:

    Giza hilketa bat, non biktimak egunero ordu berean oheratzen denean eta subjektu

  • 7/28/2019 14. Ikasgaia - Delituaren Garapen Gradua

    10/12

    14. IkasgaiaZigor Zuzenbidea II

    saiakera hasita, hori bertan behera uzten duenak burutzea ekidinez.

    Beraz, subjektuak hasten dira portaera burutzen baina burutu baino lehen, bertan beherauzten du eta azkenean ez du bere portaera aurrera eramaten.

    Honen ondorioa izango da, zigorgabetasuna. Portaera burutu baino lehen, bertan behera

    uzten bada ekintza, zigorgabea izango da, baina zenbait baldintza egongo dira hemen.

    Zigorgabetasun horren funtsa bi teoria desberdinen bitartez azaldu da.

    Saria.Subjektua, garaiz erabakitzeagatik atzera egitea eta portaera ez burutzea, saritu egiten da ez

    zigortuz.

    Zigorraren beharra baztertzea.Printzipioz, zigortzen da gainontzekoei erakusteko portaera hori aurrera eramatea gaizki

    dagoela (aurrezaintza orokorra). Izan ere, damutzen denez, uler daiteke subjektua ulertu duela

    portaera aurrera eramatea gaizki dagoela.

  • 7/28/2019 14. Ikasgaia - Delituaren Garapen Gradua

    11/12

    Zigorgarritasuna eta Horren BazterketaZigor Zuzenbidea II

    ulertzen da beharrezkoa dela zigortzea.

    Bigarren ukanbeharra izango litzateke, saiakera. Hemen barnean, saiakera mota desberdinakbereizten dira eta segun eta zeinen aurrean gauden, tratamendu bat edo bestea emango zaio.

    Saiakera amaitu baten aurrean egongo gara, baldin eta subjektu aktiboak emaitza eragin behar

    duten ekintza aktibo guztiak martxan jarri baditu. Honen ondorioa izango da, bertan behera

    uztea uzteko ekintza aktibo bat behar izatea.

    Saiakera amaitugabe baten aurrean egongo gara, beharrezkoak direnean ekintza aktibogehiago emaitza sortzeko.

    Hirugarren ukanbeharra izango litzateke, partaide desberdinak baleude, bertan behera uztea

    posible izango da aplikatzea soilik portaerarekin aurrera jarraitu ez duen horri. Hala ere, zigor

    kodeak dio bertan behera uzten duen hori, ahalegin serio eta nabarmen bat egin behar duela

    gainontzekoak konbentzitzeko aurrera ez jarraitzeko.

    Bertan behera uztearekin amaitzeko, planteatzen den azken galdera izango da, zer gertatzen

    da dagoeneko kalteak eragin balira.

    Demagun pertsona bat, armak edukitzeko baimenik gabe, arma bat erosten duela pertsona bat hiltzeko,

    baina azkenean hilketa bertan behera uzten du. Naiz eta hilketa bertan behera bertan behera utzi, besta

    h t i t b h k d

  • 7/28/2019 14. Ikasgaia - Delituaren Garapen Gradua

    12/12

    14.Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    122

    PRESTAMEN EKINTZAK SAHIAKERA/BERTAN BEHERA UZTEA

    Iter Criminis

    Barne Fasea Kanpo Portaera Burutzea

    Burutik kanpo dauden ekintzak burutzen hasten da. Oraindik ez da delitua burutzen hasi. Prestamen ekintzak, printzipioz ez dira zigorgarriak,

    soilik:

    o Konspirazioa (17.1)o Proposamena(17.2)o Probokazioa eta aplogia (18)

    Tipo penalak espresuki aipatzendituen ekintzak burutzen hasten

    da.

    Saiakera zigorgarria da. Emaitza ez da gertatzera iritsi, bere

    borondatetik kanpo dauden

    arrazoiak direla medio.

    Bere borondatez,bertan behera uzten

    ditu ekintzak eta

    delitua ez da

    burutzen.

    Delitua burutzea

    pentsatzen hasten

    da. Pentsamenduak

    ez dira zigorgarri.

    Delitua Aurrera eraman

    da, emaitza gertatu da

    eta bere helburua lortu

    du.