13
AGOITZ D.B.H.I. Unitatea: PUZZLEA Orria zk: Agoitz 1 18 Ordu 1. JARDUERA D.B.H. 1 LAN PROPOSAMENA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 ARAZOA: Diseinatu eta eraiki okume zurezko laukiez osatutako puzzlea, piezak egoki ahokatzen edo sartzen direlarik. BALDINTZAK: -1ª Puzzlearen oinarria aglomeratuzkoa izanen da, bere neurriak 30 x 40 cm. direlarik. Markoak 2 cm izanen ditu. -2ª Zura ongi probestu egin beharko da eta irakasleak emandakoa besterik ez da erabiliko. -3ª Puzzleak izanen ditu 15 bat pieza. -4ª Baloratuko da zailtasuna, originaltasuna eta proiektuaren akabera. -5ª Eraikuntza hasi baino lehen proiektuaren planoa edo marrazkia, eskalaz, aurkeztu beharko zaio irakasleari. KASU ! Proiektua bukatua egon beharko da abenduaren bigarren astean. (abenduaren 10tik 14era) TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

18 Ordu 1. JARDUERA D.B.H. 1teknodbh.eu/attachments/article/1/dbh1_egurra_puzzlea.pdf · urtaroen arabera bada, aski argi ikus daiteke bere eraztunetan. Eraztunek lodiera desberdinak

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 18 Ordu 1. JARDUERA D.B.H. 1teknodbh.eu/attachments/article/1/dbh1_egurra_puzzlea.pdf · urtaroen arabera bada, aski argi ikus daiteke bere eraztunetan. Eraztunek lodiera desberdinak

AGOITZ D.B.H.I. Unitatea: PUZZLEA Orria zk: Agoitz

1 18 Ordu

1. JARDUERA D.B.H. 1 LAN PROPOSAMENA

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

ARAZOA:Diseinatu eta eraiki okume zurezko laukiez osatutako puzzlea, piezak

egoki ahokatzen edo sartzen direlarik.

BALDINTZAK: -1ª Puzzlearen oinarria aglomeratuzkoa izanen da, bere neurriak 30 x 40 cm. direlarik.

Markoak 2 cm izanen ditu. -2ª Zura ongi probestu egin beharko da eta irakasleak emandakoa besterik ez da

erabiliko. -3ª Puzzleak izanen ditu 15 bat pieza. -4ª Baloratuko da zailtasuna, originaltasuna eta proiektuaren akabera. -5ª Eraikuntza hasi baino lehen proiektuaren planoa edo marrazkia, eskalaz, aurkeztu

beharko zaio irakasleari. KASU !

Proiektua bukatua egon beharko da abenduaren bigarren astean. (abenduaren 10tik 14era)

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

Page 2: 18 Ordu 1. JARDUERA D.B.H. 1teknodbh.eu/attachments/article/1/dbh1_egurra_puzzlea.pdf · urtaroen arabera bada, aski argi ikus daiteke bere eraztunetan. Eraztunek lodiera desberdinak

AGOITZ D.B.H.I. Unitatea: PUZZLEA Orria zk: Agoitz

2 18 Ordu

2. JARDUERA D.B.H. 1 EZAGUTU: EGURRA

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

EGURRA

Egurra da gizakiak duen baliabide natural zaharrena. Betidanik eman izan dio erregaia, erremintak, materialak eta babesa. Hala ere, zuraren propietateak oraindik sekretu batzuk gordetzen dute. Egurrak, eta bakarrik egurrak, badu askotan ikusten ez dugun balore eta balio bat, hau da, baliabide natural agortezina da, gizakiak birlandatuz-eta kontserbatu egin dezakeena. Petrolioa, mineralak eta ikatza agortuko dira, baina ongi zainduta dagoen basoak ekoiztuko du egurra behin eta berriro.

1. EGURRAREN PROPIETATEAK 1.1 GOGORTASUNA Egurren artean gogortasun desberdinetakoak daude eta badira oso gogorrak direnak, hala nola, Hegoamerikako “palo hierro”a edo burdin-makila, Afrikako ebanoa edo hementxe bertan aurki dezakegun ezpela. 1.2 KOLOREA Koloreak ere anitzak dira eta ebanoaren beltzetik, ezpela eta akaziaren horitik pasatuz eta kaobaren gorria eta gaztainondoaren marroiraino. 1.3 MALGUTASUNA Badira oso malguak diren egurrak, hala nola, lizarra eta hurrondoa (arkuak egiteko erabiltzen dena) eta oso hauskorrak direnak, okume eta balsa egurra bezala. 1.4 INTSEKTUEI ERRESISTENTZIA Erretxina duten egurrek, laritza edo alkanforrondoa bezala, intsektuak uxatzen dituzte. Beste batzuk erraz erasotzen dituzte intsektuek; horrela pipiak berehala hartzen du intxaurrondoa. 1.5 HEZETASUNARI ERRESISTENTZIA Egur guztiak gaixotzen eta usteltzen dira hezetasunak jota. Horregatik kanpoan egon behar badira tratatu behar ditugu. Dena den batzuek besteek baino hobeki jasaten dute; adibidez haritza edo erretxina dutenak (pinua, izeia, laritza).

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

Page 3: 18 Ordu 1. JARDUERA D.B.H. 1teknodbh.eu/attachments/article/1/dbh1_egurra_puzzlea.pdf · urtaroen arabera bada, aski argi ikus daiteke bere eraztunetan. Eraztunek lodiera desberdinak

AGOITZ D.B.H.I. Unitatea: PUZZLEA Orria zk: Agoitz

3 18 Ordu

2. JARDUERA D.B.H. 1 EZAGUTU: EGURRA

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

2. ZUHAITZ MOTA Zuhaitzak era anitzetan sailkatu daitezke: bere jatorriaren arabera, bere ezaugarrien arabera, bere erabilpena kontutan hartuta... Orain ikusiko ditugu horietako hainbat eta loreek osatzen duten bi multzo handitan sailkatuko ditugu: angiospermak eta gimnospermoak.

2.1 ANGIOSPERMAK EDO HOSTOGALKORRAK

EBANOA: Afrika tropikaletik dator. Oso egur gogorra da eta

gehien ezagutzen den barietatea beltza kolorekoa da. Oso eskasa denez garestia da eta kantitate txikietan erabiltzen da eta gauza bereziak egiteko, hala nola, musika instrumentuak (klarineteak, pianoko tekla beltzak...)

EZPELA: normalean zuhaizka bat da, nahiz eta batzuetan 12m

luze ere harrapatu. Bere egurra oso gogorra da eta dentsitate handikoa (ez du apenas flotatzen) eta tailatzeko erabiltzen da oso maneiagarria.

EUKALIPTO: Ozeaniatik dator eta 90m-ko garaiera hartu

dezake. Erabiltzen da eraikuntzan, zurgintzan eta batez ere paperaren ekoizpenean.

PAGOA: Europako eskualde hezeetan aurkitzen da eta

hezetasunak eragin handia du zuhaitz mota honetan, horregatik erabiltzen da batez ere etxe barruko gauzak egiteko.

HARITZA: Europa eta Amerikako basoetan hazten da. Bere

egurra oso erresistentea da hezetasunaren aurrean eta horregatik erabiltzen eraikuntzan eta upelak ekoizteko.

OKUME: Afrikatik dator (Gabon, Kongo, Ginea...). Zuhaitz

altuak dira, 50 m-takoak eta nahiko ugaria da nahiz eta asko ustiatu. Egurra arrosa argi kolorekoa da eta bere pisu txikia dela eta erabiltzen da brikolaje lanetan kontratxapatuak egiteko.

ALKANFORRONDOA: Txinan eta Japonian aurkitzen da eta 30

bat metro izaten du. Bere egurra erabiltzen da alkanforra ekoizteko (intsektuak ekiditeko) eta ebanisteriazko lanak egiteko (altzariak egiteko).

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

Page 4: 18 Ordu 1. JARDUERA D.B.H. 1teknodbh.eu/attachments/article/1/dbh1_egurra_puzzlea.pdf · urtaroen arabera bada, aski argi ikus daiteke bere eraztunetan. Eraztunek lodiera desberdinak

AGOITZ D.B.H.I. Unitatea: PUZZLEA Orria zk: Agoitz

4 18 Ordu

2. JARDUERA D.B.H. 1 EZAGUTU: EGURRA

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

Ariketa: Zein egurra da?

2.2 GIMNOSPERMOAK EDO HOSTOIRAUNKORRAK

PINUA: mundu osotik banatuta dauden hainbat barietate biltzen ditu. Bere egurrak erretxina anitz dauka eta erresistentea da hezetasunaren aurrean.

IZEIA: barietate asko dago ere. Ospetsuenak amerikarrak dira,

70 m luze hartzen baitute. Bere egurra zuria da, ez dauka pinuak duen hainbeste erretxina eta jatorrizko tokietan erabiltzen da papera fabrikatzeko.

IPURUA: bi barietate komertzializatzen dira; amerikarra ia

agortua dago eta afrikarra tamaina txikikoa da eta agortzeko zorian dago nahiz eta guri asko ez inportatu. Erabili ohi da arkatzak ekoizteko laminetan erraz banatzen delako.

SEKUOIA: munduko zuhaitzik altuena da (90 m baino gehiago

hartu dezake) eta 3 m diametro. Ipar Amerikatik dator, bere egurra marroi-gorrixka da eta oso eskasa denez ez da industrian erabiltzen.

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

Page 5: 18 Ordu 1. JARDUERA D.B.H. 1teknodbh.eu/attachments/article/1/dbh1_egurra_puzzlea.pdf · urtaroen arabera bada, aski argi ikus daiteke bere eraztunetan. Eraztunek lodiera desberdinak

AGOITZ D.B.H.I. Unitatea: PUZZLEA Orria zk: Agoitz

5 18 Ordu

2. JARDUERA D.B.H. 1 EZAGUTU: EGURRA

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

3. EGURRAREN ANATOMIA Zuhaitz baten historia grabaturik dago bere egurraren egituran eta bere hazkundea urtaroen arabera bada, aski argi ikus daiteke bere eraztunetan. Eraztunek lodiera desberdinak izanen dute hazkunde abiaduraren arabera; horrela ezpelak eraztun estuak izanen ditu eta eukaliptoak oso zabalak. Lodierak ere alda dezake zuhaitz berean urte desberdinetan hazteko egoera eta baldintzak aldekoak edo kontrakoak badira; hazi diren tokiaren arabera... Zeharkako sekzio bat egiten denean ikus daiteke eraztun guztiak ez direla berdinak. Zuhaitza hazi bada malda batean edo haize gogor baten eraginpean eraztunak ez dira borobilak izanen, obalatuak baizik. Kanpoko eraso guztiak, hala nola, intsektuak, suteak, lehorteak, enborraren egituran islatzen dira eta arkeologikoak diren egurretan antzinako klimaren ezaugarriak ezagutzeko informazio iturria dira. Deformazio hauek, egurra irregularra delako, eragiten dituzte pitzadurak eta hausturak egurra idortzean.

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

Page 6: 18 Ordu 1. JARDUERA D.B.H. 1teknodbh.eu/attachments/article/1/dbh1_egurra_puzzlea.pdf · urtaroen arabera bada, aski argi ikus daiteke bere eraztunetan. Eraztunek lodiera desberdinak

AGOITZ D.B.H.I. Unitatea: PUZZLEA Orria zk: Agoitz

6 18 Ordu

2. JARDUERA D.B.H. 1 EZAGUTU: EGURRA

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

Zuhaitzen historia ezagutu daiteke irudietan agertzen diren bezalako enbor diskoak ikasten. Baina, Kasu! Ikusten diren pitzadura horiek ez ziren egin zuhaitza bizirik zegoenean; egurraren lehorketa sobera azkarraren ondorioak dira!

Irudian agertzen den aranondoak pairatu zuen izurrite bat eta babesteko bigarren azal bat sortu zuen. Izurritea pasa eta gero bigarren azal hori izan da estalia zuhaitzak era arruntean egin dituen beste eraztunengatik.

Izei honek ez zuen suerte handirik izan eta nahiko zoru eskasean tokatu zitzaion bizi, mineral eta elikagai gutxirekin. Horregatik bere eraztunak oso estuak dira.

Beste izei honek, aldiz, suerte handiago izan zuen eta bere zorua aberatsagoa zen eta ur askoa zuen; horregatik bere eraztunak oso zabalak izan ziren, batez ere lehenbiziko 12 urteetan.

Alderatzen badugu baso berdinetik baina garai desberdinetan ateratako egur laginak (oraingoa eta hagetan dagoena, adibidez ) jakin genezake zer gertatu zen baso horretan orain dela asko. Izurriteak, lehorteak, suteak eta abar geratu dira grabatuak zuhaitz guztietan nahiz eta batzuk besteak baino gazteago izan.

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

Page 7: 18 Ordu 1. JARDUERA D.B.H. 1teknodbh.eu/attachments/article/1/dbh1_egurra_puzzlea.pdf · urtaroen arabera bada, aski argi ikus daiteke bere eraztunetan. Eraztunek lodiera desberdinak

AGOITZ D.B.H.I. Unitatea: PUZZLEA Orria zk: Agoitz

7 18 Ordu

2. JARDUERA D.B.H. 1 EZAGUTU: EGURRA

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

4. EGUR ARTIFIZIALA Egur artifizialak deritze basotik etortzen diren moduan erabiltzen

ez direnak, aldaketak jasaten dutenak. Ezin da egurra modu artifizialean ekoiztu, egiten dena da bere egitura eraldatu. Ikusi dugun bezala, eraztunak ez dira era erregularrean hazten, urte batzuetan besteetan baino gehiago hazten direlako eta aldaketa hauek egurrean pitzadurak sor ditzake idortzean. Egur artifizialek ez dute arazo hau. Gainera bere fabrikazio prozesuan soberakinak erabiltzen direnez, normalean merkeagoak dira. Hiru mota ikasiko ditugu: kontratxapatua, egur prentsatua eta aglomeratua.

4.1. KONTRATXAPATUA Bere fabrikazioan erabiltzen dira kalitatezko egurrezko lamina finak beste ohol berri batzuk sortzeko. Ohol hauek kanpoaldean kalitatezko lamina hauek daramate eta barru aldean jartzen da beste egur kaxkarragoa edo zerrakina (zerrautsa). Hauekin egiten dira altzari merkeak, itxuraz kalitatezko egurrez eginak nahiz eta barrualdetik ez.

Okumeenezko ohol bat arretaz begiratzen baduzu ikusiko duzu bakarrik kanpoaldeko xaflak, goikoa eta behekoa, okumeenezkoak direla eta erdian zerrakin antzeko bat dago. Modu honetan egurra aprobetxatzen da askoz hobe, zerrakina egiteko zuhaitzaren erabilgarriak ez diren beste atalekin egiten baita.

4.2 EGUR PRENTSATUA Erresistentzia gehiago duten egurrak behar direnean, ez dira kontratxapatuak erabiltzen, erraz hausten baitira. Prozesua antzekoa da baina zerrakina erabili beharrean listonetan moztutako egurra jartzen da.

Horrela erresistentzia handiko egurrak lortzen dira eta egur arinak nahi badira listonetan zirrikitu batzuk egiten dira bere pisua gutxitzeko baina erresistentzia mantentzeko.

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

Page 8: 18 Ordu 1. JARDUERA D.B.H. 1teknodbh.eu/attachments/article/1/dbh1_egurra_puzzlea.pdf · urtaroen arabera bada, aski argi ikus daiteke bere eraztunetan. Eraztunek lodiera desberdinak

AGOITZ D.B.H.I. Unitatea: PUZZLEA Orria zk: Agoitz

8 18 Ordu

2. JARDUERA D.B.H. 1 EZAGUTU: EGURRA

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

4.3 AGLOMERATUA Egurrezko partikula txikiez eta txirbil finez kolatuak eta irmoki prentsatuak osatutako egurra da. Panel mota asko dago kalitatea eta erabilitako egur eta kolaren arabera. Aglomeratu arinak daude, egur dentsitate txikia eta gutxi prentsatua), isolamenduak egiteko edo ateak egiteko erabiltzen direnak; eta aglomeratu dentsoak, oso prentsatuak, egur normala bezala erabiltzen direnak.

Egurrik merkeena da, zuhaitzaren soberakin guzti-guztiak aprobetxatzen direlako (moztean sobratu direnak, adarrak, azala…) Bere akatsik nagusia da hezetasunaren aurrean ez duela erresistentziarik eta puzten eta tolesten da. Batzuetan babesteko eta besteetan bere itxura hobetzeko kontratxapatzen dira beste egurrekin edo plastikozko laminekin, hala nola melamina.

Hona hemen aglomeratuaren hainbat adibide:

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

Page 9: 18 Ordu 1. JARDUERA D.B.H. 1teknodbh.eu/attachments/article/1/dbh1_egurra_puzzlea.pdf · urtaroen arabera bada, aski argi ikus daiteke bere eraztunetan. Eraztunek lodiera desberdinak

AGOITZ D.B.H.I. Unitatea: PUZZLEA Orria zk: Agoitz

9 18 Ordu

3. JARDUERA D.B.H. 1 PLANIFIKATU: ERREMINTAK

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

Page 10: 18 Ordu 1. JARDUERA D.B.H. 1teknodbh.eu/attachments/article/1/dbh1_egurra_puzzlea.pdf · urtaroen arabera bada, aski argi ikus daiteke bere eraztunetan. Eraztunek lodiera desberdinak

AGOITZ D.B.H.I. Unitatea: PUZZLEA Orria zk: Agoitz

10 18 Ordu

3. JARDUERA D.B.H. 1 PLANIFIKATU: ERREMINTAK

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

Page 11: 18 Ordu 1. JARDUERA D.B.H. 1teknodbh.eu/attachments/article/1/dbh1_egurra_puzzlea.pdf · urtaroen arabera bada, aski argi ikus daiteke bere eraztunetan. Eraztunek lodiera desberdinak

AGOITZ D.B.H.I. Unitatea: PUZZLEA Orria zk: Agoitz

11 18 Ordu

3. JARDUERA D.B.H. 1 PLANIFIKATU: ERREMINTAK

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

Page 12: 18 Ordu 1. JARDUERA D.B.H. 1teknodbh.eu/attachments/article/1/dbh1_egurra_puzzlea.pdf · urtaroen arabera bada, aski argi ikus daiteke bere eraztunetan. Eraztunek lodiera desberdinak

AGOITZ D.B.H.I. Unitatea: PUZZLEA Orria zk: Agoitz

12 18 Ordu

4. JARDUERA D.B.H. 1 PLANIFIKATU: AURREKONTUA

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri

Page 13: 18 Ordu 1. JARDUERA D.B.H. 1teknodbh.eu/attachments/article/1/dbh1_egurra_puzzlea.pdf · urtaroen arabera bada, aski argi ikus daiteke bere eraztunetan. Eraztunek lodiera desberdinak

AGOITZ D.B.H.I. Unitatea: PUZZLEA Orria zk: Agoitz

13 18 Ordu

4. JARDUERA D.B.H. 1 PLANIFIKATU: AURREKONTUA

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18

TEKNOLOGIA Irakaslea: Arantza Martinez Iturri