10
Norbait maitatu Norbait gustuko izan Norbait estimatu Norbaitekin maitemindu Norbait maitatzea estimatzea baino sakonagoa izan daiteke, ezta? Eman zure iritzia: 19-10-18- Ikastorduak B1.1- MAITEMINEZ Ikasbiletik hartua (BAGOAZ B1-11) eta IKAn moldatua Amodiozko hitzak Erreparatu aditz hauei. Guztiek adierazten dute pertsona bati maitasuna edo estimua, baina guztiek gauza bera esan nahi dute? Esan zein egoeratan erabil daitekeen bakoitza: Lexikoa Hitz eta esamolde batzuk dituzu jarraian. Gehienak maitasun-kontuekin lotzen dira, baina ez guztiak. Lotu esanahiak eta adierazi zein dagoen lekuz kanpo: Lanagatik ezagutu dute elkar Anttonek eta Amaiak. Ez dira nesketan edo mutiletan egitera joan. Amaia txora-txora eginda dago Anttonekin. Oparia ikusita, Antton pitzatuta dagoela pentsatu du Amaiak. Erreparatu esamolde hauei. Ba al dakizu zer esan nahi duten? Norekin erabiliko zenituzke? maiteminduta erotuta ligatu aita laguna bikotekidea seme edo alaba txikia lankidea amona Nire bihotzeko azukre koxkorra Laztana Nire kuttuna Panpoxa Bihotza Maitea

19-10-18- Ikastorduak B1.1- MAITEMINEZ...2019/10/19  · Norbait maitatu Norbait gustuko izan Norbait estimatu Norbaitekin maitemindu Norbait maitatzea estimatzea baino sakonagoa izan

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 19-10-18- Ikastorduak B1.1- MAITEMINEZ...2019/10/19  · Norbait maitatu Norbait gustuko izan Norbait estimatu Norbaitekin maitemindu Norbait maitatzea estimatzea baino sakonagoa izan

Norbait maitatu

Norbait

gustuko izan

Norbait estimatu

Norbaitekin maitemindu

Norbait maitatzea estimatzea baino sakonagoa izan daiteke, ezta? Eman zure iritzia:

19-10-18- Ikastorduak B1.1- MAITEMINEZ Ikasbiletik hartua (BAGOAZ B1-11) eta IKAn moldatua

Amodiozko hitzak

Erreparatu aditz hauei. Guztiek adierazten dute pertsona bati maitasuna edo estimua, baina

guztiek gauza bera esan nahi dute? Esan zein egoeratan erabil daitekeen bakoitza:

Lexikoa Hitz eta esamolde batzuk dituzu jarraian. Gehienak maitasun-kontuekin lotzen dira, baina ez

guztiak. Lotu esanahiak eta adierazi zein dagoen lekuz kanpo:

● Lanagatik ezagutu dute elkar Anttonek eta Amaiak. Ez dira nesketan edo mutiletan egitera joan.

● Amaia txora-txora eginda dago Anttonekin.

● Oparia ikusita, Antton pitzatuta dagoela pentsatu du Amaiak.

Erreparatu esamolde hauei. Ba al dakizu zer esan nahi duten?

Norekin erabiliko zenituzke?

maiteminduta

erotuta

ligatu

aita laguna bikotekidea seme edo

alaba txikia lankidea amona

Nire bihotzeko azukre koxkorra

Laztana

Nire kuttuna

Panpoxa

Bihotza

Maitea

Page 2: 19-10-18- Ikastorduak B1.1- MAITEMINEZ...2019/10/19  · Norbait maitatu Norbait gustuko izan Norbait estimatu Norbaitekin maitemindu Norbait maitatzea estimatzea baino sakonagoa izan

Maitasunari kantatuz

Maitasuna abesti gehienetan landu den gaia da. Maitasunezko abesti bat ekarri dugu tarte

honetara, “klasiko” samarra.

Ezagutzen al duzu Behin batian Loiolan abestia? Ea gai zaren galdera hauei erantzuteko:

Nork konposatu zuen musika?

□ John Denverrek

□Xabier Saldiasek

□Benito Lertxundik

Nork idatzi zituen euskal bertsioaren hitzak?

□Xabier Letek

□Bilintxek

□Gorka Knörrek

Zein taldek jotzen zuen herriz herri?

□Egan taldeak

□Huntza taldeak

□Negu Gorriak taldeak

3 4

Aurkitu ginenean Dama polita zara

inor gabe jiran, polita guztiz, ai!

koloreak gorritu baina hala ere zaude

arazi zizkidan. oraindik ezkongai.

Kontatuko dizuet Ezkon gaitezen biok!

guztia segidan, Esan zaidazu bai!

zer esan nion -Ni zurekin ezkondu? eta zer erantzun zidan. Ni zurekin? Jai, jai!

Esan nion desio

senti nuen gisan,

harekin hizketa

bat nahi nuela izan.

Erantzun zidan ezik

atsegin har nezan

adituko zidala zer nahi nion esan.

Behin batian Loiolan

2 1

Behin batian, Loiolan,

erromeria zan.

Hantxe ikusi nuen

neskatxa bat plazan

txoria baino ere

arinago dantzan.

Huraxe bai polita, han politik bazan!

Galderei erantzuten ez

badakizue, jo helbide

honetara.

https://labur.eus/qmmVA

Page 3: 19-10-18- Ikastorduak B1.1- MAITEMINEZ...2019/10/19  · Norbait maitatu Norbait gustuko izan Norbait estimatu Norbaitekin maitemindu Norbait maitatzea estimatzea baino sakonagoa izan

Zer kontatzen da kanta honetan?

Zertaz hitz egiten du kantak?

□ Loiolako erromerian ospatu zen ezkontza baten kronika kontatzen du.

□ Dantzaldi bateko parte-hartzaileen deskribapena egiten du.

□ Erromeria batean bi ezkongabeen artean gertatzen den elkarrizketa

kontatzen du.

Zer proposatu dio kontaketa egiten duenak eta zer erantzuten dio neskatxak?

□ Elkarrekin dantzatzea proposatu dio, baina neskatxak ezezkoa erantzun dio.

□ Berarekin hitz egitea proposatu eta neskatxak ez duela hitz egin nahi

erantzun dio.

□ Elkarrekin ezkontzea proposatu dio eta neskatxak ezezkoa eman dio.

Page 4: 19-10-18- Ikastorduak B1.1- MAITEMINEZ...2019/10/19  · Norbait maitatu Norbait gustuko izan Norbait estimatu Norbaitekin maitemindu Norbait maitatzea estimatzea baino sakonagoa izan

Sorpresa

Ikusi bideoaren lehen zatia (etenaldira arte). Zer

gertatuko da ondoren? Idatzi elkarrizketaren

jarraipen labur bat amaiera emateko.

https://labur.eus/gj9Th

Elkarrizketaren jarraipenerako ideiak:

● Tontakeria batengatik, Amaia eta Antton haserretu egingo dira

● ....

Ikusi bideoa. Hurbildu al da zure elkarrizketa jatorrizkora?

KONTUAN HARTU

Amaiak ez daki zapia kentzeko aukera duen ala ez: Orduan, zapia ken dezaket? galdetzen dio Anttoni.

Ahalezko orainaldia

Gaitasuna edo ezintasuna adierazteko, ahal izan eta ezin izan erabiltzeaz gain, ahalezko orainaldia

erabiltzen dugu euskaraz:

Autotik atera ahal naiz? / autotik atera naiteke?

Zapia kendu ahal dut? / Zapia ken dezaket?

Nik uste dut gizon bat eta emakume bat izan ahal direla/daitezkeela lagunak bakarrik.

Jendeak denbora asko pasatzen badu elkarrekin, maitasuna sor(tu) ahal da/daiteke.

Nor

Naiteke

Haiteke

Daiteke

Gaitezke

Zaitezke

Zaitezkete

Daitezke

Nor Nork (nor 3. sing.)

Dezaket

Dezakek/n

Dezake

Dezakegu

Dezakezu

Dezakezue

Dezakete

Nor Nork (nor 3. plur.)

Ditzaket

Ditzakek/n

Ditzake

Ditzakegu

Ditzakezu

Ditzakezue

Ditzakete

Page 5: 19-10-18- Ikastorduak B1.1- MAITEMINEZ...2019/10/19  · Norbait maitatu Norbait gustuko izan Norbait estimatu Norbaitekin maitemindu Norbait maitatzea estimatzea baino sakonagoa izan

Mendian lar artean

Ikusi bideoa eta aukeratu erantzun egokia:

A) Anton gustura dago aroztegian Josurekin,

□ baina Josu ez dabil gustura eta atzerrira joateko asmoa duela esan dio Amaiari.

□ baina Josuk komunikazioan lan egin nahi du.

□ baina ezin dio kontratua luzatu, ez baitu jende premiarik.

G B) Antonek eta Amaiak ez diote Josuri ezer esan daukaten harremanari buruz…

□ beren artekoa oso mantso doa, eta une aproposaren bila ari da Amaia. E □ aurrera egin ala ez erabaki behar dute oraindik, eta ezin diote ezer esan.

L □ Anttonek ez daki Amaia ftxaketa ona den ala ez, eta itxarotea erabaki dute.

C) Amaiak larriaidietara deitu behar izan du

A □ Anttonek belaunean min hartu duelako.

□ Anttonek Amaiarekin estropezu egin eta min hartu duelako. Z □ Anttonek orkatila bihurritu duelako Amaia harrapatzen saiatu denean.

Zer esan nahi dute molde hauek? Berridatzi

esaldiak beste era batera, esanahi bera

mantenduz.

A ● Josuk gurean jarraitzea nahi nuke

N ● Gure artekoa

● Zurekin fitxaketa ona egin dut

P ● Entzun behar direnak!

● Horrela al gabiltza oraindik?

O

Amaiak deitu duenean, zein datu eman du? Aipatu dituenak markatu

□ Mendizorrotzen daude, pista batean

□ Mutilak orkatila bihurritu du

□ Ez da mugitzen saiatu ere egin

□ Min handia du

□ Konortea galdu du

□ Bihurritua gogorra izan da

□ Ezin da mugit

Page 6: 19-10-18- Ikastorduak B1.1- MAITEMINEZ...2019/10/19  · Norbait maitatu Norbait gustuko izan Norbait estimatu Norbaitekin maitemindu Norbait maitatzea estimatzea baino sakonagoa izan

Maitatzea ez da erraza

Irakurri testua

Elena Francis, emakume zintzoen aholkulari

36 urtez, Elena Francisen aholku-irratsaioak garai hartako Espainiako emakume, ama eta

emazteen artean ideia puritanoak zabaltzea lortu zuen.

Beraz, esan dezakegu aholku-irratsaioek gaur egungo psikologo, coach eta sexologoen lana

egiten zutela garai hartan.

Kontuan izan behar dugu sexuaz hitz egitea debekatuta zegoela eta bekatua zela uste zutela

askok. Hala ere, Elena Francisek 36 urte eman zituen emakumeei sentimenduei buruzko

G aholkuak ematen: aguantatzeko, beste alde batera begiratzeko, pazientzia edukitzeko, gauzak

aldatu arte itxaroteko… horiek denak eta gehiago aholkatzen zituen Elena Francisek bere

E irratsaioan, baina batez ere familiagatik eta seme-alabengatik sakrifikatzeko eskatzen zien

idazten zioten emakumeei irratiko esatari famatuak.

L 1947an hasi eta Franco hil ondoren ere jarraitu egin zuen irratsaioak, 1984. urtera arte. Ez

zuen kontuan izan urte horietan espainiar gizartea aldatu egin zela, gerraren ondoren biluztea,

A dibortzioa, feminismoa eta abortuaren legea bezalako gaiak zeudela modan. Esan daiteke

Francisen irratsaioak ez zuela eguneratzen jakin eta ondorioz, pixkanaka arrakasta galdu zuela,

Z betiko bukatu zen arte.

Segidan, Elena Francisi bidalitako eskutitz bat duzu irakurgai. Zer erantzun ote zion? Pentsatu zu

zeu zarela Elena Francis eta idatzi erantzun-gutuna Letiziari. Kontuan izan 1947-1984 urte

bitarteko irratsaioko esataria zarela.

K

A

N

P

O

Page 7: 19-10-18- Ikastorduak B1.1- MAITEMINEZ...2019/10/19  · Norbait maitatu Norbait gustuko izan Norbait estimatu Norbaitekin maitemindu Norbait maitatzea estimatzea baino sakonagoa izan

Nire lagun Letizia maitea:

Interes handiz erantzungo dizut. Bikote-harremanak oso desberdinak izan daitezke ezkondu aurretik eta

ezkondu eta gero. Ezkondu aurretik, dena da polita eta erromantikoa. Ondoren, errealitatearen garaia

dator, lainoetatik jaitsi eta lurra ukitzeko unea. Ezkondu baino lehen, egia da, garrantzitsua izan daiteke

alderdi fisikoa, baina gero, ez hainbeste.

Ezkondu aurretik urtebete daukazu. Denbora hori hausnartzeko aprobetxa dezakezu. Nire gomendioa da

kontu estetikoak alde batera utzi eta zure senargaiaren moralitatea, zintzotasuna, fideltasuna, etab.

kontuan izatea. Akaso ez da oso erakargarria izango, baina senar ona izan daiteke zuretzat, ezta?

Laburbiduz, uste dut zure arazoa denborarekin konpon daitekeela, idealizazioaren ordez errealitatea

ikusten duzunean eta zure senarraren beste mota bateko edertasuna baloratzen duzunean. Nire erantzuna

gustatzen ez bazaizu, zure inguruko jendearekin hitz egin dezakezu, ziur nago ados egongo direla

nirekin eta ezkontzeko gomendatuko dizutela.

Zure esanetara, nahi duzun arte eta zorte on.

Kaixo, Amaia eta Dani :

Hamabost urteko mutil bat naiz eta zu, Amaia, sexologoa izateaz gain, psikologoa ere bazarenez, aholkua eskatzeko idazten dizuet.

Sekula ez naiz neska batekin egon, nahiz eta aukera izan dudan. Kontua da, Amaia, orain dela urte asko, ia jaio ginenetik ezagutzen dudan neska bat gustuko dudala. Nire adina du eta sekulako konfiantza daukat berarekin, klase berean gaude-eta. Arazoa da ez dakidala berari nire sentimenduak nola plazaratu. Pasa den maiatzean-edo saiatu nintzen, baina kalabaza eman zidan. Hilabeteak pasa dira eta gure arteko harremana asko indartu da, nire ustetan, behintzat. Aurten ikas-bidaia dugu ekainean eta leku berera joango gara elkarrekin. Ez dakit zer egin, bere lagunen baten bidez berriro saiatu nire maitasuna adierazten, zuzenean esan esan beharrekoak edo beste zerbait egin. Zure ustez, zer egin dezaket?

Hain beharrezkoa dudan aholkua emango didazulakoan, agurtzen zaitut.

A! Esan beharrekoa, urtarrilaren 28an, saioaren hasieran aireratuko balitz, eskertuko nizuke. Besterik gabe, zuen entzule, jarraitzaile fin bat.

Hemen duzu Elena Francisek bere garaian Letiziari erantzundako eskutitza (euskaratua). Zure

eskutitzaren antzekoa da? Zertan bai, zertan ez? (estiloa, ideiak, tonua, aholkuak…) Erabaki zein

den erantzunik egokiena.

Irakurri orain maitasun-aholkua eskatuz, Amaia Vazquez psikologo eta sexologoari

2002. urtean Euskadi Irratira bidalitako gutun hau.

Page 8: 19-10-18- Ikastorduak B1.1- MAITEMINEZ...2019/10/19  · Norbait maitatu Norbait gustuko izan Norbait estimatu Norbaitekin maitemindu Norbait maitatzea estimatzea baino sakonagoa izan

Maitatzea ez da erraza

Entzun orain Amaia Vazquez sexologo eta psikologoaren erantzuna. Gustatu al zaizu Amaiak

eman duen erantzuna. Nahi baduzu, kontatu kasua zure ingurukoei . Ea zer iritzi duten!

G

E

L

Lagunak soilik? A

https://labur.eus/APbxP

Entzun “Mutilen eta nesken arteko laguntasun soilik ez dago” (01:51) audioa eta eman iritzia: izan

al daitezke emakume bat eta gizon bat lagunak bakarrik?

K

A https://labur.eus/Tm6T7

N

P

Page 9: 19-10-18- Ikastorduak B1.1- MAITEMINEZ...2019/10/19  · Norbait maitatu Norbait gustuko izan Norbait estimatu Norbaitekin maitemindu Norbait maitatzea estimatzea baino sakonagoa izan

Erantzunak

Lexikoa

● Lanagatik ezagutu dute elkar Anttonek eta Amaiak. Ez dira nesketan edo mutiletan egitera joan.

● Amaia txora-txora eginda dago Anttonekin.

● Oparia ikusita, Antton pitzatuta dagoela pentsatu du Amaiak.

ligatu

maiteminduta

erotuta

Lanagatik ezagutu dute elkar Anttonek eta Amaiak. Ez dira nesketan edo mutiletan egitera joan. (ligatu)

Amaia txora-txora eginda dago Anttonekin. (maiteminduta)

Oparia ikusita, Antton pitzatuta dagoela pentsatu du Amaiak. (erotuta)

Maitasunari kantatuz

Nork konposatu zuen musika?

John Denverrek

Nork idatzi zituen euskal bertsioaren hitzak?

Bilintxek

Zein taldek jotzen zuen herriz herri?

Egan taldeak

Mendian lar artean

A) Antton gustura dago aroztegian Josurekin,

b. baina Josuk komunikazioan lan egin nahi du.

Zertaz hitz egiten du kantak?

Erromeria batean bi ezkongabeen artean gertatzen den

elkarrizketaren kontaketa egiten du.

Zer proposatzen du kontaketa egiten duenak eta zer

erantzuten dio neskatxak?

Elkarrekin ezkontzea proposatuko dio eta neskatxak

ezezkoa emango dio.

B) Anttonek eta Amaiak ez diote Josuri ezer esan daukaten harremanari buruz …

a. beren artekoa oso mantso doa, eta une aproposaren bila ari da Amaia.

C) Amaiak larrialdietara deitu behar izan du.

c. Anttonek orkatila bihurritu duelako Amaia harrapatzen saiatu denean.

Page 10: 19-10-18- Ikastorduak B1.1- MAITEMINEZ...2019/10/19  · Norbait maitatu Norbait gustuko izan Norbait estimatu Norbaitekin maitemindu Norbait maitatzea estimatzea baino sakonagoa izan

Zer esan nahi dute esamolde hauek?

Josuk gurean jarraitzea nahi nuke → Josuk gurekin lanean jarraitzea gustatuko litzaidake

Gure artekoa → Gure arteko harremana, zuk eta biok dugun harremana Zurekin fitxaketa ona egin dut → Oso gustura nago zurekin

Entzun behar direnak! → A ze astakeria esan duzun! Edozein gauza esaten duzu!

Horrela al gabiltza oraindik? → Bada garaia gauzak garbi ikusteko/Oraindik ere zalantzak dituzu?/

Ez al daukazu garbi?

Zein datu eman du?

□ Mendizorrotzen daude, pista batean

□ Mutilak orkatila bihurritu du

□ Bihurritua gogorra izan da

□ Ezin da mugitu