16
HUHEZINEMA 09 GIDA LIBURUA

2009 eskuprograma

Embed Size (px)

DESCRIPTION

2009ko eskuprograma

Citation preview

Page 1: 2009 eskuprograma

HUHEZINEMA09GIDA LIBURUA

Page 2: 2009 eskuprograma

Bigarren aldiz antolatu dugu Huhezinema fikziozko film eta dokumental labu-rren jaialdia Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultateko (Eskoriatza, Gipuzkoa) ikus-entzunezko departamenduko irakasleen eta ikasleen artean.

Martxoaren 28an hasiko da jaialdia, eta apirilaren 2an bukatuko. Lanen proie-kzioak Arrasateko (Gipuzkoa) Kulturate kultur etxeko aretoan eta Aretxabale-tako (Gipuzkoa) Arkupe kultur etxean izango dira. Baita HUHEZI fakultateko areto nagusian ere.

Bigarren edizioak bi berrikuntza izango ditu: ikus-entzunezko rallya eta Mon-dragon Unibertsitateko ikasleen lanen lehiaketa. Berrikuntzez gainera, iaz beza-la, mintegia izango da, ikus-entzunezkoen arloan itzal handia duten pertsonekin.

Jaialdiaren barruan, film eta dokumental laburren lehiaketak aurreko edizioan antzekoa izango da. Lehiaketa bi sail nagusitan banatuko da: batetik, lehiaketa ofiziala izango da; eta, bestetik, Mondragon Unibertsitateko ikasleen lanak le-hiatuko dira beste atal batean. Huheziko ikasleek eskoletan egindako film labur eta dokumentalak, lehiaketa bereizi batean sarituko dira.

Era horretara, Huhezinema ikus-entzunezko komunikazioa lizentziaturan ur-tean zehar eginiko lanen erakusleiho ere izango da. Iazko arrakasta itzela izan bazen, Euskal Herriko 41 lanek hartu bazuten parte jaialdian, aurtengo arrakas-ta mantendu eta hobetu egin da, 46 lanek hartuko baitute parte, berrikuntzez gainera. Hala ere, guztiak ezingo dira proiektatu, denbora kontuak medio.

II. FILM LABUR ETA DOKUMENTALEN JAIALDIA

Page 3: 2009 eskuprograma

HUHEZINEMA

II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA

EPAIMAHAIALEHIAKETA OFIZIALA

Begoña Vicario: 1962an Caracasen jaio zen (Venezuela).Gaur egun Larrabetzun bizi da. Arte Ederretan lizentziaduna EHU-ko ikus en-tzunezko espezialitatean. Animazioa ikasi zuen PIOT-en estudioan, Moskun. Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakaslea da eta bertan Irudi Te-knologiko eta Animazio Grafiko ikasgaiak irakasten ditu.

Koldo Almandoz: Donostia, 1973. Jesus Mari Zamora Realeko jokalari mitikoaren egun berean jaioa, baina zenbait urte geroa-go. Komunikabide ezberdinetan egin du lan. Gaur egun the balde aldizkariko zuzendaria da. Ez du film luzerik egiteko proiekturik, ezta beste ezer egiteko ere. Uneotan, gauza baka-rra du buruan: itsasora begiratzea, olatuak dauden ikusteko eta gauez bere auzoko kalebakartietan ibiltzea, Uxeta zakurrarekin.

Kepa Sojo: Laudion jaio zen 1968an, EHUn Historia ikasi zuen eta egun Zinemaren His-toriaren inguruko eskolak eman eta, pelikula munduan lan egiten du. Karrera profesionalari dagokionean, Sojok hiru laburmetrai zuzendu ditu eta El sindrome de Svensson filma estreinatu du orain dela 3 urte.

Page 4: 2009 eskuprograma

Euskal Herrian jaiotako edo bertan bizi diren eta gehienez 35 urte dituzten zinemagileek izan dute sail ofizialean lanak aurkezteko aukera. Fikziozko lanek gehienez 20 minutu irauten dute; dokumentalek, 30.

34 lan aurkeztu dira. Horietatik 17 aukeratu ditu lehiaketa ofizialean lehiat-zeko Huheziko Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziaturako hiru irakaslek eta lau ikaslek osatutako Aukeraketa Batzordeak: sei dokumental, eta 11 film.

Fikziozko lan onena, dokumentalik onena eta euskarazko lanik onena sarituko dira. Bakoitzak 700 euroko saria jasoko du. Arrasaten eskainiko dira lanak apirilaren 1ean, eta Aretxabaletan izango da sari banaketa hurrengo egunean.

LEHIAKETAK

OFIZIALA

M.U.

Mondragon Unibertsitateko ikasleen partaidetza sustatzeko asmoz aurten es-trainekoz antolatu dugu Mondragon Unibertsitateko ikasleen lehiaketa. Estrei-neko aldi honetan hiru lan aurkeztu baitira.

Ikasturte honetan Mondragon Unibertsitateko edozein fakultatetan matriku-latutako ikasleek aurkez zitzaketen lanak. Gaia edozein izanda, gehienez 15 minutukoa izan behar zuen lanak.

Aurkeztutako hiru lanak Huheziko aretoan ikusi ahalko dira martxoaren 31n, 17:30ean, mintegiaren aurretik. 300 euroko sari bakarra publikoarena izango da. Irabazlea nor den sari banaketaren egunean ezagutuko da.

Page 5: 2009 eskuprograma

HUHEZINEMA

II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA

Rallyko parte hartzaileek, martxoaren 28an, egunean bertan, 9:00etan, Esko-riatzan, ezagutuko dute hiru minutu eta erdiko film laburrean landu beharko duten gaia eta izan beharko dituen ezaugarriak. Ordutik 19:00ak arte osatu beharko dute film laburra.

Lanak aurkeztuta, 20:00etan, lan guztiak eskainiko dira, Huheziko aretoan. Ondoren, sari banaketa egingo da, 21:30etan. 3 sari izango dira 500, 300 eta 200 eurotakoak.

Euskal Herrian jaio edota bertan bizi direnek har dezakete parte, martxoaren 27rako izena emanez gero. Hizkuntza guztietako lanak onartuko dira eus-karazko edo gaztelaniazko azpidatziekin. Web orrian daude izena emateko bideak.

RALLYA

HUHEZIKO IKASLEEN 2. UZTA

Huheziko hirugarren eta laugarren mailako ikasleek egindako film laburren eta dokumentalen uzta jasoko du atal honek. Era horretara, Huhezinema ikasleen lehen lanen erakusleiho izango da.

Laugarren mailako ikasleek egin ditugu film laburak; dokumentalak, aldiz, hi-rugarren mailako ikasleek egindakoak dira. Huhezi fakultatean egingo dira batzuen zein besteen emanaldiak martxoaren 30ean, 19:00etatik aurrera.

Uztak eman dituen film laburrik onenak eta dokumentalik onenak sari bana jasoko dute, ostegunean, Aretxabaletan egingo den sari banaketan. Pu-blikoaren esku egongo da lanik onenen aukeraketa, eta 300 euro jasoko ditu bakoitzak.

Page 6: 2009 eskuprograma

ETBren hirugarren katearen jaiotzarekin ba-tera, orain arte euskal telebistan ikusi gabe-ko ekimen bat jarri zen martxan: BURP. Es-kaintza ezberdin eta berezia da. Bere siglen atzean, Basque Underground Report ezku-tatzen da, horrela, zenbait “artisten” ekint-zak jasotzen ditu. Artista hauek aurkezteaz arduratzen dena Jokin Etcheverria da. Jokin Etcheverria 29 urteko senpertarra My Jok jantzi kolekzioarekin eta Maiana Agorrody uztarriztarrarekin egin dituen grafismo lanekin egin zen ezagun duela zenbait urte. Gaur egun Bizkaiko hiriburuan du tailerra.

BURP saio harrigarria da. Intxaurrak burdinazko txapel batekin hausten di-tuen euskaldun berria edo pilotan tanga batekin jokatzen ari diren bi lapurtar agertzen dira saio umoretsu ironikoan. Askok diote onartezina dela holakoak agertzea telebista publikoan. Baina kontua da, orain arte euskaraz sekula ikusi ez diren 12 minutuko 48 saio prestatu dituela Jokinek. ETB3z gain, YouTube sarean ere ikus daiteke BURP saioa, eguneko bizipenetatik ihes egiteko pro-posamen alternatiboa…

HUHEZIn izango den mintegian Jokin Etcheverria eta Maiana Agorrodyk euren enpresa, My Joken inguruan hitz egiteaz gain, BURP ekimenaren tailer praktiko bat egingo dute. Horretarako aktore eta kamera baten laguntza izan-go dute, martxoaren 31n, 18:30tan, HUHEZIko areto nagusian. Burp saioko ikus-entzunezko lanek solas eta kritika asko sortzen dute. Kontuak kontu, ukaezina da estilo berria ekarri dutela Euskal Telebistara.

BURP MINTEGIA

Page 7: 2009 eskuprograma

HUHEZINEMA

II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA

MU LEHIAKETA

Gizaki bakoitza egoera bat da

HIDDENZuzendaria: Ibai Vigil Escalera, Irune Gurtubai, Miriam Garcia.

Egun osoa Boldan baten bila igaro ostean, emakume baten pausuak jarraituz taberna batera heltzen da Paddy. Bertan nahi beste Boldan aurkituko ditu. Hala ere, gauzak ez dira diruditena.

11 BOLDANZuzendaria: Irati Agirre Olarra

La asociación Activos/as por un mundo solidario, en la ciudad de Diriamba (Nica-ragua) trabajan en el proyecto “Nosotros también podemos” dirigido a jóvenes con capacidades diferentes bajo el lema “Valo-rando capacidades por encima de todo”.

VALORANDO CAPACIDADES POR ENCIMA DE TODOZuzendaria: Aitor Ferrer, Rebeka Rodrigo

Page 8: 2009 eskuprograma

LEHIAKETA OFIZIALA

Tomas konplexuz beteta eta erreprimituta dago. Egoera horretan garai bateko lanbidea du kontsolamendu bakarra.

DE FORMACIÓN: PROFESIONALZuzendaria: Asier Iza

Oraindik oporretan da Marta, eta aitona etxera etorri da…

EL TIEMPO PRESTADOZuzendaria: Davíd González Rudíez

Juliak eta Eduardok, itxuraz, ezkon bizitza arrunta dute. Itxuraren atzetik, ordea, oso bestelakoa da errealitatea: elkarri dioten txeraren atzean, elkar ezagutzen ez duten bi pertsonaren bakardadea dago.

YO SÓLO MIROZuzendaria: Gorka Cornejo

Page 9: 2009 eskuprograma

HUHEZINEMA

II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA

Mikelek bere anaia aurkitu beharko du etxean arazoak izan nahi ez baditu.

PIM, PAM, PUMZuzendaria: Andoni de Carloz Yarza, Asier Urbieta

Begiak hirian, hiria begietan. Zarata, abiadura, tiroak, beghirian…

BEGHIRIZuzendaria: Otik Ubila (Oier Fuentes Mendizabal)

Hotzak zernahi zailtzen du beti.

COTTON CANDYZuzendaria: Aritz Moreno

FIKZIOA

Page 10: 2009 eskuprograma

LEHIAKETA OFIZIALA

Aspaldi honetan Marije ez da ongi sentitu, kolko inguruan atsegina ez zaion zer edo zer sentitzen du eta. Goiz batean, eguneroko erosketak egin ondo-ren, Bihotz Klinikara abiatu da eta bertan, Marijek dituen susmoak baieztatu dizkiote. Hortik aurre-ra, bere burua sendatzen saiatuko da barne senak agintzen dionari jarraituz.

LA ESPINITAZuzendaria: Tania Arriaga Azkarate

Atzo gertatutako etorkizuneko edozein gau… Markos eta Lucia ohean daude, etxean.Bapatean txirrinak jotzen du. Markos jaiki egi-ten da, atea zabaldu, eta hortik aurrerakoa ezdu ezer ulertzen…

2.14Zuzendaria: Jose Luis Santos Perez

Atso ero batek, mutil gizajo bat bahituta du soto zahar batean. Erreskateko diruarekin,bere bizitzako amets bat burutu nahi du…

SOTANOZuzendaria: Jon Cortegoso Otaduy

Page 11: 2009 eskuprograma

HUHEZINEMA

II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA

Anak gehiago ez hitz egitea erabaki du, hitz egiteak ez duelako ezertarako balio...

YA NO VOY A HABLAR MÁSZuzendaria: Ugo Sanz Roder

Spider-boy bahitu dute. Lortuko ahal du, gure herorik faboritoenak, doilor gaiztoarengarretatik ihes egitea?

KIDNAPPING: SECUESTROZuzendaria: Pendejo, Gorrotxatepek

FIKZIOA

Page 12: 2009 eskuprograma

LEHIAKETA OFIZIALA

Txaro, diktadura eta goseari ihesi joan zen gi-puzkoar bat da. Ia lau hamarkada Ameriketan igaro ostean, bere jaioterrira itzultzea erabaki zuen.

ELEPHANTZuzendaria: Otavio Sendoya

Gobernuak eta beste instituzio batzuek, aholku batzuk ematen dizkigute munduaren berotzearen inguruan.

CONSEJOSZuzendaria: Pendejo, Gorrotxatepek

Larunbata arrunt bat Californiako hegoal-dean. Adam klase ertain baxuko estatuba-tuarra da. Asteroko zereginari ekin aurretik, emaztea eta seme-alabak agurtu ditu.

ON THE LINEZuzendaria: Jon Garaño Arzallus

Page 13: 2009 eskuprograma

HUHEZINEMA

II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA

Sabina Bolibiatik datorren etorkina da. Bere-kin dakarren sufrimenduaz gain, bizitza hobe bat lortzeko gogor egiten du lan.

SABINAZuzendaria: Otavio Sendoya

Elkarrizketan ditudan 30 emakumek erantzun dute galderari: Zer da zoriontasuna? Zerk egiten zaitu zoriontsu?

EMAKUME IZENAZuzendaria: Jolanda Mazkiaran

Egun arrunt bat Fitchen, Etiopiako herrial-dean. Alamitou izeneko nerabe bat egunero bezala goiz jaiki da eskolara joateko, baina bertara joan haurretik etxeko lanak egitera behartuta dago.

ALAMITOUZuzendaria: Jon Garaño Arzallus

DOKUMENTALAK

Page 14: 2009 eskuprograma

HUHEZIKO IKASLEEN LEHIAKETA

FIKZIOA

Nancy desesperazio egoera batean, errealitatea eta fikzioa ezberdintzen ez diren paranoia batera iristen da. Errealitatearen eta fikzioaren arteko lerromuga, dimentsio fisikoaren eta psikologikoaren arteko lotura bezain fina izan daiteke.

HYSTERIA Zuzendaria: Iker Diez

Istorioaren trama hilketa batek eta honek eragindako beste gertaerek sort-zen dute. Alde batetik gertaeran parte hartze zuzena duen pertsona dago. Bestetik, zer ikusirik izan gabe, arazoaren barnean egotea suertatu zaion gaz-tea. Eta azkenik gertaera kanpotik ikusi eta interpretatzen dutenen begirada.

TIRO BATEN BAITAN Zuzendaria: Mikel Beaskoa

Julen eta Uxue unibertsitate ikasleak dira. Jolasean ari dira, eta honek espero ez duten nonbaitera eramango ditu.

JOKO HUTSA Zuzendaria: Edurne Ibañez

Aitor bakarrik bizi den 40 urteko gizona da, eta ama etortzen zaio etxeko la-nak egitera. Bizilagunen etxera urte askotan kanpoan egon den alaba bueltatzen da. Aitorrek bereganako erakarpena sentituko du. Poliki-poliki hurbiltzen hasiko dira, eta harreman baten hasiera dela dirudi. Baina bada beste zerbait…

BIZILAGUNAK Zuzendaria: Miren Manias

Alicia bakarrik bizi da. 75 urte ditu eta normalean itxura tristea du. Bizit-zak kolpe asko eman dizkio. Azkena duela hilabete batzuk sufritu du, egun batetik bestera gehien maite zuena kendu diote esku artetik. Baina gaur pozik dago. Egun ederra da gaurkoa.

OROITZEN Zuzendaria: Beñat Zamalloa

Gizona hiri moderno baten bizi da, teknologia berriekin ongi moldatzen da eta kirolaria da. Bizi modu on bat darama eta ez dirudi arazo handirik duenik, baina bere etxean emakume baten bisita jasotzen duenean, bere existentzia ematen duen bezain lasaia eta zoriontsua ez dela agerian geldituko da.

HIRIAN Zuzendaria: Ainhoa Vitoria

Page 15: 2009 eskuprograma

HUHEZINEMA

II.. FILM LABURREN ETA DOKUMENTALEN LEHIAKETA

HUHEZIKO IKASLEEN LEHIAKETA

DOKUMENTALAK

Zuzendaria: Iker Diez

Zuzendaria: Mikel Beaskoa

Zuzendaria: Edurne Ibañez

Zuzendaria: Miren Manias

Zuzendaria: Beñat Zamalloa

Zuzendaria: Ainhoa Vitoria

Abuztuaren 31an Holandako Zwolle herrira heldu zen. Erasmus bekak lehio berri bat zabaldu zuen bere munduan. Esperientzia berri ugari bizi izan zituen, orain lagunari azaltzen dizkionak.

IK WAS ERASMUSZuzendariak: Miriam Garcia, Leire Palacios

Dokumental hau gaurko gizartean oso baztertua dagoen sektore bati eskeinita dago, hots, adin handiko pertsonei. Egoitzetan bizi duten errealitatean zentratu gara, beraien egunerokotasuna islatu nahi izan dugu, asko dugulako ikasteko beraien esperientzietatik.

BIZITZAREN BASAGEREZIAZuzendaria: Garazi Garate

Komunikabideek hipnosiari buruzko irudi bat transmititu digute. Baina zuzena al da? Ireki begiak.

HIPNOSIA: IREKI BEGIAKZuzendariak: Paula Besga, Amaia Txintxurreta, Ane Urkiola, Idurre Lazkano, Ihintza

Irizar, Leire Barturen

Joxepa Arregik bere semea preso sartu zenetik bizi izan dituen egoera eta anekdota ugari kontatu dizkigu. Baita bere semearekiko duen harremana eta bere semearen egoerak bere bizitzan izan duen eragina.

SENTIMENDUAK EZIN DIRA PRESO HARTUZuzendaria: Aritz Arzallus

“Euri eta eguzki, azeriaren ezteiak ”, Euskal Herrian nahiz Japonian entzun daitekeen atsotitz honekin hasten da Juan Antonio Urbeltzen azkenengo dantza ikuskizuna. Urbeltzen eta ikus-kizunaren bihotz barrenean murgildu eta kultura ezberdinetatik edaten duen Axeri Bodaren gakoak ezagutuko dituzu lan honetan.

KITSUNE NO YOME-IRIZuzendariak: Malen Ulazia, Estibaliz Ariz

Denok ditugu kontatzera ausartzen ez garen sekretuak. Orain anonimoa zara. Kontatuko?

BLANK POSTCARDSZuzendariak: Ibai Vigil-Escalera, Aitor Artola, Irune Gurtubai

Gure etorkizuneko sukaldarien harrobia Gasteizen dago kokatua, Gamarrako Ostalaritza eskolan hain zuzen ere. Dokumental honetan sukalderaino sartu gara ikasleek irakasleen laguntzarekin janaria kamioian heltzen denetik mahaira iritsi arte ze prozesu jarraitzen duen ikusteko. Jatetxe guztietan bezala, bezeroak dauka azken hitza.

EUSKAL SUKALDARITZA PIL-PILEANZuzendariak: Itziar Faido, Janire Fernández, Vanessa Martín, Gorka Montiel

Page 16: 2009 eskuprograma

INFORMAZIO GEHIAGO

www.huhezinema.com

JAIALDIAREN EGUTEGIA

ZER? NOIZ? ORDUA?

MAR28

LARUNBATA

MAR30

ASTELEHENA

MAR31

ASTEARTEA

APIR01

ASTEAZKENA

APIR02

OSTEGUNA

IKUS -ENTZUNEZKO

RALLYA

HUHEZIKO

IKASLEEN LANEN

PROIEKZIOAK

MU LEHIAKETAKO

LANEN PROIEKZIO-

AK ETA MINTEGIA

LEHIAKETA OFIZIALEKO

PROIEKZIOAK

SARI BANAKETA ETA

SARITUEN PROIEKZIOAK

HUHEZI,

Eskoriatza

HUHEZIko areto

nagusian

HUHEZIko areto

nagusian

KULTURATE, Arrasateko kul-

tur etxea

9:00-22:00

ARKUPE, Aretxabaletako

kultur etxea

19:00

Proiekzioa17:30

Mintegia18:30-21:00

19:00

19:00

LAGUNTZAILEAK

xak