7

2011 eskuprograma

Embed Size (px)

DESCRIPTION

huhezinema 2011ko eskuprograma

Citation preview

Page 1: 2011 eskuprograma
Page 2: 2011 eskuprograma

IV. e

uska

l film

lab

urre

n ja

iald

ia

IV. euskal film laburren jaialdia

egitaraua

egitaraua

maiatzak 11,

asteazkena

HUHEZIko ikasleak: dokumentalak eta fikzioakOrdua: 14:00 - 17:00Tokia: HUHEZIko areto nagusia (Eskoriatza)

Mintegia: Nacho VigalondoOrdua: 17:30 - 19:00Tokia: HUHEZIko kapera (Eskoriatza)

maiatzak 12,

osteguna

Lehiaketa ofizialaSari banaketaLuntxaOrdua: 18:00 - 22:00Tokia: Arkupe Kultur Etxea (Aretxabaleta)

HUHEZINEMA Euskal Film Laburren jaialdiaren laugarren edizioa egingo dugu aurten maiatzaren 11n eta 12an. Mondragon Unibertsita-teko HUHEZI fakultateko ikus-entzunezko irakasleek eta ikasleek an-tolatutako ekitaldia da, eta aurten ere lehiaketa bi sailetan banatu da:

lehiaketa ofiziala eta HUHEZIko ikasleen lanen lehiaketa.

Laugarren edizioan 76 lan aurkeztu dira; orain arte izan den parte-har- tzerik handiena da! Aukeraketa batzordeak 10 lan aukeratu ditu, eta ho-riek izango dira maiatzaren 12an Aretxabaletako ekitaldian ikusi ahal

izango direnak.

Bestalde, Ikus-entzunezko Komunikazioko 3. eta 4. mailetako ikasleen dokumentalak eta film laburrak maiatzaren 11n ikusi ahal

izango dira HUHEZIn.

HUHEZINEMA 2011 jaialdiak bi berrikuntza nagusi izan ditu. Aurreko ekitaldietan, ikasle antolatzaileen artean osatu dute kartela, eta aur-kezlea ere antolatzaileetako bat izan da orain arte. Aurten, ordea, lehen aldiz kartel lehiaketa eta aurkezle castinga antolatu dira, eta uste baino parte-hartze handiagoa izan da: 41 kartel jaso ditugu (Karlota Castrillo ikus-entzunezko komunikazioko 4. mailako ikasleak irabazi du kartel

lehiaketa) eta aurkezle lanetarako bost hautagai aurkeztu dira.

HUHEZINEMA 2011 jaialdiko antolaitzaileok aurten ere lan gogorra egin dugu eta, aurkezle castingaz aparte, aurkezle profesionalak lortu ditugu sari banaketa ekitaldirako. Bestalde, Espainian eta nazioartean

arrakasta handia duen zinemagile batek emango du aurtengo mintegia.

Zinemaz gozatu nahi baduzu animatu eta hurbildu HUHEZINEMA 2011 jaialdira!

kamera buruan eta

euskal zinema munduan

Page 3: 2011 eskuprograma

huhe

ziko

ikas

leak

: dok

umen

tala

k

huheziko ikasleak: dokumentalak huheziko ikasleak: d

okumentalak

huheziko ikasleak: dokumentalak

42/2010

Egileak: Anne Altuna, Jone Arnal, Oihane Beña-ran eta Janire Beriain

Sinopsia: 2011ko urtarrilean Tabakoaren Kon-trako Legea indarrean sartu zen Espainian. Gaur egun tabakoari buruz gizarteak duen iritzia eta Legeak ostalaritzan sortutako ondorioak ezagut-zea ezinbestekoa zaigu.

Egileak: Ane Vitoria, Irati Santa Kruz, Izaskun Zalakain eta Elixabet Zaldua

Sinopsia: Dizebi eta bere lanak hartzen ditugu kontuan dokumental honetan. Grafitia izan da bere oinarri nagusia, baina bere burua ez du grafitilaritzat jotzen. Dizebi, geroz eta ospe han-diagoa lortzen ari da kaleko artean, eta bere munduan murgiltzen lagunduko digu.

horma hutsen

berridazketa

argi-itzalak

Egileak: Maitane Serrano, Julene Frantzesena, Igone Balenciaga, Paulo Elkoro eta Josu Arruabarrena

Sinopsia: Hain arrunt eta, era berean, hain arrotz zaigun gaixotasuna da minbizia. Beldurrez har-tu ei den eta ausardiaz aurre egin behar zaion gaixotasuna. Egun batzuetan dena beltz ikusten den arren, irriñorik agertzen da gehienen aur-pegietan.

Egileak: Jone Etxabe, Lander Irazola, Lander Iruin, Sarai Lizarralde eta Laura Peña

Sinopsia: 17 urte pasa dira Juan Reguillagak is-tripu larri bat izan zuenetik. Hiru egun koma egoeran egon ondoren, sustraiek eman zioten bizitza berri bat hasteko gogoa. Sustraiak bere bizitza dira, bertan ikusten baitu artea, beti ere Eguzkian islatuta ikusten dituen bere gurasoen laguntzarekin.

erroetatik

mintzetan

Egileak: Markel Andia, Joseba Artaraz, Josu Urtubia, Josu Badiola eta Xabier Ortiz de Urbina

Sinopsia: Dokumentala gaur egungo sistemari kritika bat da. Egungo sistemak hiru adar nagu-sietatik lotzen gaitu, etxebizitza, lana eta aisial-dia, eta dokumentalak erakusten digu nola aska-tu daiteken pertsona lotura horietatik, praktika hori egiten duten hainbat pertsonaren eskutik.

hiru

hortzeko gabia

Egileak: Alex Baz, Izaskun Fernandez de Arroya-be, Monica Juaristi eta Ander Olabe

Sinopsia: Añota sagardotegiaren inguruko doku-mental honekin sagardotegi mundua ezagutuko dugu. “Txotx” eta on egin!

sagarraren hotsa,

“txotx”-a!

Page 4: 2011 eskuprograma

huhe

ziko

ikas

leak

: fik

zioa

k

huheziko ikasleak: fikzioak

minteg

ia

mintegia

eta amama?

nacho

vigalondo

Egileak: Itziar Irizar, Maddalen San Miguel, Ion Eskudero, Ekaitz Herrera, Olaia Juaristi, Iker Ugalde eta Alexander Silva

Sinopsia: Kontxiren heriotzak bazterrak nahas-ten ditu San Martin zahar egoitzan. Urte askoan bertan bizi ondoren, Asunek bere herrira itzult-zea erabakitzen du. Bidaia horretan alaba, suhia eta bere bi ilobak izango ditu bidelagun, baina autoan espero ez dituzten gorabeherak biziko dituzte. Nork daki okerreko lekuan amaituko ote duten.

Egileak: Alexander Larrañaga, Erik De Pablo, Lander Etxedona, Pello Baños, Jon Egurzegi, Aritz Maldonado eta Asier Samaniego

Sinopsia: Gidoilari batek hurrengo egunean entregatu behar duen gidoia ez du prestatuta, eta inprobisatzera behartuta ikusten da. Lo egin gabe daramatzan egunak eta bere nortasuna direla eta, haluzinazioak izaten hasten da. Bere antza duten beste hiru gidoilari ikusten ditu, bakoitza aholku ezberdinekin gidoia bukatzeko.

gidoilaria

Egileak: Irati Agirre, Eneko Botana, Karlota Castrillo, Oihana Eroa, Julen Rodriguez eta Nerea Sanchez

Sinopsia: Anieren bizitzak erritmo azkarra du. Beti ari da presaka alde batetik bestera, baina emakume misteriotsu batengan aurkituko du bere arazoaren irtenbidea.

la puissance

du temps

Egileak: Xabier Duo, Eider Etxebeste, Adrian Serna, Beñat Hach Embarek, Eider Madina eta Maialen Kaltzakorta

Sinopsia: “Nazkatuta zaude zure egunerokota-sunaz? Ezagutu ezazu Maxville, zure bizitza guz-tiz aldatuko duen bidaia izango da. Ziur egon.”

maxville

Egileak: Soiartze Heras, Nagore Monreal, Itsaso Manias, Itziar Viana, Nora Folguera, Oihana Larrocea eta Naroa Odriozola

Sinopsia: Antxon 7 urteko mutil bat da. Ume ge-hienek ez bezala, Antxonek ez dio iluntasunari beldurrik, paretaren beste aldean entzuten di-tuen oihu eta eztabaidei baizik. Eguneroko bi-zitzako jazoerek biolentziaren eta maitasunaren arteko lotura eta onarpen desberdinak jarriko dituzte Antxonen begipean.

paretaren bestaldean

Bere proiektu zinematografikoak beste lan ezberdin batzuekin uztart-zen ditu, besteak beste, publizitatea eta gidoi eta interpretazio lanak ant-zerki, irrati eta telebistarako. 2007.urtean, bere lehen film luzea burutu zuen, “Los Cronocrimenes” izenekoa: zientzia fikzio istorio bat, Barbara Goenagak, Karra Elejaldek eta Nacho Vigalondo berak interpretatu zutena. Film horrekin pelikula onenari saria irabazi zuen Fantastic Festen eta Fan-tascienzan. Pasa den udan bere biga-rren pelikula filmatu zuen, “Extrate-rrestre”. Posprodukzio fasean dago oraindik, baina bere estreinaldia da-torren udazkenerako espero da.

Nacho Vigalondo Espainian eta nazioartean arrakasta handia duen zinema zuzendari eta gidoilaria da. Horretaz gain, aktore lanetan ere dihardu bere zenbait filmetan. Berak idatzi, zuzendu eta protagonizatu zuen “7:35 de la mañana” film laburrari esker, mundu osoan hirurogei sari baino gehiago irabazi zituen, eta Europako Akademiaren Sarietan eta Hollywoodeko Os-carretan film labur onenari zegozkion izendapenak lortu zituen.

Nacho Vigalondo famatua da, halaber, egin dituen film laburrei esker. “7:35 de la mañana” sarituaz gain, arrakasta izan duten beste hainbat film labur zuzendu ditu, hala nola, “Choque”, “Domingo” eta “Marisa”. Dudarik gabe, zinema munduan, eta batez ere film laburren munduan, esperientzia handia duen showman horrek bizipen ugari ekarriko ditu aurtengo mintegira.

Page 5: 2011 eskuprograma

aurk

ezle

ak

aurkezleak

epaim

ahaia

epaimahaia

Odei Esnaolak eta Maider Juaris-tik aurkeztuko dute maiatzaren 11n HUHEZIn egingo den ikasleen proiekzioa. Ikus-entzunezko ko-munikazioko 1.mailako bi ikasle horiek aurtengo aurkezle castinga irabazi zuten, martxoaren 24an HU-HEZIko ikasleen artean egindako froga, hain zuzen ere. Gazteak izan arren, esperientzia nahikoa dute eszenatoki gainean eta biak Eus-kal Herrian antolatu diren zenbait ekitalditako aurkezleak izan dira jada. Ea gurean zerekin harritzen gaituzten!

odei esnaola

maider juaristi

ainhoa vitoria

xabier unanue

Ainhoa Vitoria arrasatearra da eta HUHEZIn egin zituen Ikus-Entzunezko Ko-munikazioko ikasketak. Egun Gaztea irratian dihardu Di-Da saioan lanean, eta horrez gain ETB3 kateko Gaztea Klip telebista saioko aurkezlea ere bada.

Xabier Unanue zarauztarra da eta Humanitate eta Komunikazio ikasketak egin zituen Deus-

tuko Unibertsitatean. Egun Gaz-tea irratian Di-Da saioan kola-

boratzaile gisa aritzen da, eta baita Euskadi Irratiko @ (a bildua) saioan aurkezle la-netan ere.

Bi horiek izango dira le-hiaketa ofizialeko film

laburren atalaren eta baita ondorengo sari banaketaren aur-kezleak, Aretxabale-tako Arkupe Kultur Etxean egingo den ekitaldian.

asier urbieta

Zineman eta publizitatean lan egin ostean, egun telebistarako doku-mental sorta baten errealizadore eta gidoilari moduan lan egiten du. Bere film laburrak, “Larzabal” (2003), “Arco iris” (2005), “Musika” (2007), “Pim pam pum” (2008) eta “Todo es Maybe” (2010), mundu osoko jaialdi ezberdinetan saritu dituzte, besteak beste, Islandia, Grezia, Alemania, Mongolia, Britai-nia Handia, Japonia, Txile, Bolivia, Ameriketako Estatu Batuak eta Ka-nada.

Arte Ederretan lizentziatua da eta hamarkada bat baino gehiago darama diseinu grafiko eta ikus-entzunezko posprodukzio lanak egiten. Film labur, bideoklip, te-lesail, spot eta film luze askotan parte hartu du, efektu bisualak eta edizio eta posprodukzio zereginak burutzen. 1998.urtetik, ETBko gra-fismo departamenduan lan egiten du, eta, 2004.urtean, Bit&mina es-tudioa sortu zuen. Bertan spotak, bideo industrialak, animazioak eta telebistarako grafismoak egiten dira. Egun Irusoin ekoiztetxe eus-kaldunaren arte zuzendaria da.

unai guerra

miren gaztañaga

Arte Ederretan lizentziatua da. 1999. urtetik Antzerkiola Imagi-narioa konpainiaren partaide izan da, eta antzerkiaren munduan ba-tik bat ibilitakoa da. Telebistan aurkezle eta aktore lanak egiten ibili zen, ETB3 kateko “Martina” izeneko saioarekin. Hainbat film labur eta bideoklipetan ere agertu da.

Page 6: 2011 eskuprograma

lehi

aket

a of

izia

la

lehiaketa ofiziala

lehiaketa ofiziala

lehiaketa ofiziala

Zuzendaria: Iker Azkoitia

Sinopsia: Un hombre huye de su vida durante dos horas en un taxi acompañando a su taxista en una noche en la que ésta tiene que tomar una decisión determinante. Las consecuencias deri-vadas de lo acontecido esa noche, determinarán el drama familiar al que, cinco años más tarde, se enfrentan dos hermanos y que amenaza con condicionar de por vida su relación.

libre

Zuzendaria: Jon Artola

Sinopsia: Surflariek itsasoa (eta mundua) beste begi batzuekin ikusten dute.

uzkaili

Zuzendaria: Paul Urkijo

Sinopsia: El abuelo Eusebio está enfermo co-mienza a ser una carga para su familia. Todos piensan que está senil, que las cosas increíbles que cuenta son las historietas de un viejo pira-do. Nadie le cree. Hasta que una noche se le pre-senta la muerte en casa.

jugando con

la muerte

Zuzendaria: Jon Garaño

Sinopsia: A las afueras de Caracas, en Petare, uno de los barrios más violentos de sudámerica, una maestra enseña a los niños con dificultades a leer con el método Julio.

el método

julio

Zuzendaria: Maialen Sarasua

Sinopsia: Lau urterekin ez da erraza irudimena eta errealitatea bereiztea. Xalotasunaren eta kru-delkeriaren arteko muga ere lausoa da askotan. Garrantzia duen bakarra bizirautea da. Imanolek argi dauka, eta horren arabera jokatzen du.

hemen nago

Zuzendaria: Josu Arteaga

Sinopsia: Marinel itsu batek itsasneskak existi- tzen direla argi eta garbi dauka.

marinel itsua

eta itsasneskak

Zuzendaria: Alejandro Suárez

Sinopsia: Perseguido y sin munición, el soldado Wilson sufre la aparición de extrañas interferen-cias.

hidden soldier

Zuzendaria: Tucker Dávila Wood

Sinopsia: Erandio, un pequeño enclave en las afueras de Bilbao se despierta. Hace 30 años, tres muchachos se forjaban en sus duras ca-lles, introduciendo el popular movimiento de los breakdancers neoyorquinos de finales de los años 70: Jon, Pedro y Xabier, más conocidos como los 4 Mcnifikos.

los 4 mcnif ikos

Zuzendaria: Asier Altuna

Sinopsia: Hirian galduta dabil artzai bat, bere artaldearen bila. Haren deiek hiritar batzuen arreta erakarri eta atzetik joatea erabakiko dute.

artalde

Zuzendariak: Enrique García eta Rubén Salazar

Sinopsia: Daisy Cutter cuenta la historia de una niña de apenas 10 años, Zaira, que (como tantos otros) vive la injusticia de una guerra, con la perspectiva que le permite su tierna e ingenua mirada. Zaira recoge todos los días margaritas para un amigo al que echa de menos; para no olvidarle, para no perderle...

daisy cutter

Page 7: 2011 eskuprograma

babesle

nagusia

kolaboratzaileak

antolatzaileak

www.huhezinema.comwww.huhezinema.com

Garibai etorbidea, Arrasate 943-710900