12
24 BERBETAN...Trish Horrobin-ekin Trish Horrobin-ekin aritu gara hizketan. Zelanda Berritik etorri da Euskal Herrira eta hemen dituzue gure galdera multzoari eman- dako erantzunak: 1.- Zergatik erabaki zenuen Euskal Herrira etortzea? Hemen lagunak ditut, eta gainera, nire bizimoduari aldaketa bat emateko gogoa neukan. 2.- Zer da Euskal Herritik gehien gustatzen zaizuna? Bertako paisaia asko gustatzen zait, baita janaria ere eta bertakoek dauka- ten jarrera lagunkoia ikaragarria irudi- tzen zait. 3.- Zelanda Berriko zeren faltan nabaritzen duzu Euskal He- rrian? Ba egia esan ingelesez “askatasunez” eta lasaitasunez hitz egi- tea da faltan nabaritzen dudana. 4.- Noiz itzultzeko asmoa daukazu? Ideiarik ere ez, oraindik, behintzat, ez dakit. 5.- Zer iruditzen zaizu Ibaizabal Ikastola? Ikaragarria dela iruditzen zait, oso pozik nago. 6.– Ibaizabaleko irakasleen artean, zure ustez nor da ede- rrena? Ba ez dakit, egia esan ez diet askorik begiratzen, oso gazteak dira nirekin alderatuz. 2011ko Azaroa, berrogehitabostgarren zenbakia K u x k u x - k u x k u x Ibaizabal... Trans ETA Nuklearren alde? K a s p a r i k n a h i ?

2011-2012_1.alea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Aurtengo lehenengo alea

Citation preview

Page 1: 2011-2012_1.alea

24

BERBETAN...Trish Horrobin-ekin

Trish Horrobin-ekin aritu gara hizketan. Zelanda Berritik etorri da Euskal Herrira eta hemen dituzue gure galdera multzoari eman-dako erantzunak: 1.- Zergatik erabaki zenuen Euskal Herrira etortzea? Hemen lagunak ditut, eta gainera, nire bizimoduari aldaketa bat emateko gogoa neukan. 2.- Zer da Euskal Herritik gehien gustatzen zaizuna? Bertako paisaia asko gustatzen zait, baita janaria ere eta bertakoek dauka-ten jarrera lagunkoia ikaragarria irudi-tzen zait. 3.- Zelanda Berriko zeren faltan nabaritzen duzu Euskal He-rrian? Ba egia esan ingelesez “askatasunez” eta lasaitasunez hitz egi-tea da faltan nabaritzen dudana. 4.- Noiz itzultzeko asmoa daukazu? Ideiarik ere ez, oraindik, behintzat, ez dakit. 5.- Zer iruditzen zaizu Ibaizabal Ikastola? Ikaragarria dela iruditzen zait, oso pozik nago. 6.– Ibaizabaleko irakasleen artean, zure ustez nor da ede-rrena? Ba ez dakit, egia esan ez diet askorik begiratzen, oso gazteak dira nirekin alderatuz.

2011ko Azaroa, berrogehitabostgarren zenbakia

Kuxkux-kuxkux

Ibaizabal...

Trans ETA Nuklearren alde?

Kasparik nahi?

Page 2: 2011-2012_1.alea

2

AURKIBIDEA

Editoriala .............................................................................���...��...3. or

Berri Laburrak ....................................................................���..............4 or

R- portaiak..........................................................................���...��...6. or

Kuxkuxeroak........................................................................ ���..........10. or

Hi Haiz Hi............................................................................. ���...........12. or

Iritzia ....................................................................................���..��..14. or

Bitxikeriak����...��.���������������������20.or

Denborapasak.............................................................................................22. or

Horoskopoa..................................................................................................23 or

Berbetan����������������������������..24. or

K-ZRIAK

23

2010-11. II alea Denborapasak HOROSKOPOA

Kaprikornio: Onartu zure maitasunezko istorioa amaitu dela. Ez obsesio-natu. Hobeto duzu etxean geratu azterketak presta-tzen. Leo: Jaietan ez duzu arra-kastarik izan, baina mun-dua ez da hor bukatzen. Animo. Kantzer: Diru gabe zaude, baina horrek ez du esan nahi maitasun konturik gabe geratuko zarenik. Libra: Ikasketetan ondo zabiltza baina despistatu gabe. Maitasunean 2. Piscis: Esaiozu buruan du-zun pertsona horri senti-tzen duzuna. Seguruenik erreziprokoa da.

Tauro: Hauek ez dira egun onak zuretzako baina per-tsona sendoa zara eta au-rrera egingo duzu. Virgo: Osasun arazoak izango dituzu eta horregatik zure egoera animikoa ez da ona izango hilabete hone-tan. Geminis: Umore aldaketa bortitzak dituzu. Ez utzi la-gunei zugandik urruntzen. Akuario: Zure bizitzako pertsonarekin denboraldi oso ona izango duzu, bata bestearentzat eginak zau-dete. Eskorpio: Egoera ekono-miko apartean zauden arren, kontuz, oso materia-lista zara eta. Sagitario: Suerte ona edu-kiko duzu, jan ezazu mun-dua

Ander Urrutikoetxea

Babesleak:

Page 3: 2011-2012_1.alea

22

Aurkitu 7 desberdintasunak:

Sudoku Bikoitza

DENPORA PASAK

3

EDITORIALA

Irakurrixu irakurrixu

Bagatoz bagatozela, aurten ere berandu, iaz bezela, ezin zitekeen bes-tela. Zer da ba Ibaizabal Irakurrixu barik? Horrek ez dauka ez buru ez hankarik. Gogotsu aurten ere, indarberrituta, gutxien uste den lekuan jarriko dugu lupa. Hango ta hemengo kontatzeko, ikasleon eskura dugun tersna. Umorez, gomendioz, hausnarketa eta kritikaz betea, elkar hobeto eza-gutzeko ispilu ederra. Adar jotze eta maitasun mezuz betetako lau ale. Ikasleok ikasleontzako egina, txinaurri lanaz gailenduko dugu ezina. Ibaizabaleko labela, benetako hi level-a. Partehartzea dugu oinarri. Denok jarriko dugu hondar ale bana, Irakurri-xuren izaeraren parte da eta talde lana. Ezinbestekoa beraz konpromi-soa, bakoitzak berea egitekoa. Hori da gure indarra, bata geldoa eta bestea azkarra, bat eginda ordea mugitzen dugu errota zaharra. Nork bere iritziak plazaratzeko gune. Arrazoiak jaberik ez duenez denok izan dezakegu parte bat. Gara dezagun iritzi kritikoa, ez idatzi betikoa. Arrazoia gailenduz jausiko da mitoa. Mundu hobe baten eskean, gure aportazioa. Sormenaren euskarri, edari berrien egarri. Artea eta ideiak barruan da-ramatzagu, nahiz ahaztu sarri. Ia beti elkarri zirika, nahi baino gutxiago-tan xirrika. Kuxkuxeatzeko ere benetan toki polita. Denak du bere lekua, maitasunak zein aldarriak. Informazioak zein iritziak. Gomendioak eta adar jotzeak. Elkarrekiko errespetuz idatziz gero, denak dauka bere to-kia. Euskaraz noski! Ez dezagun Ikastolarako hizkuntza izatera kondenatu. Azterketak egin edo irakasleari zuzentzeko soilik badarabilgu akabo. Euskarak iraungo badu, besteren artean, ikasle konprometituak behar ditu. Hizkuntza dinamiko eta bizi egingo duten euskaldunak . Euskara-dunak. Ez al gabiltza ba karramarrokeriatan?. Pauso gutxi eman arren, izan daitezela aurrera. Izenak egiten al du izana? Edo garenak ematen digu izena? Ez da berdin Irakurrixu edo Leelo. Ibaizabal ez da Rio An-cho.

Irakurrixu irakurrixu. On egin deizuela.

Page 4: 2011-2012_1.alea

4

BERRI LABURRAK

Ibaizabalen4 Durangoko San Fausto jaietan Ibaizabal Ikastola ere parrandan ibili da eta diru pixka bat lortu asmoz txosna jarri genuen. Guraso eta langieak barruan eta ikasleak, berriz, kanpotik adar joka. Ondo beteta ibili ginen ikasleok, ogitarteko goxoak eta kaspa eskatu eta eskatu. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi. Krisia gainditzeko ez, baina krisiari aurre egiten laguntzeko iturri garrantzitsua delako txosna ere. Ikasketa bidaia dela eta 2.mailakoak ez omen dira ados jartzen nora joango diren erabakitzeko orduan. Irakasle gelan entzun dugu Zarautzeko aterpetxekoek eskaintza polita egin dutela ekainerako. Interesatzen al zaizue? Ahaztu baino lehen ONGI ETORRI Ibaizabaldar berrioi. Batxilerra egitera 67 ikasle berri etorri zarete. Haur hezkuntzara, berriz, 25. Eta ezingo ditugu ahaztu gurekin hasi berri diren irakasleak, fitxaketa paregabeak. Haur Hezkuntzakoak Mireia izango dute tutore. Bestetik Samu eta Ikerrek batxilergoan botako dituzte izerdiak. Ta pixka bat hurrunagotik Trish etorri da, ingelesez ahozkotasuna lantzera. Eutsi neska- mutilak! EUSKAL HERRIAN� Historiara pasako diren asteak bizitzen ari gara. Europako azken gatazka armatua bere amaiera idazten hasi da. “ETAk bere jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki du. ETAk Espainia eta Frantziako gobernuei dei egiten die, gatazka-ren ondorioei konponbide ematea helburu izango duen elkarriz-keta prozesu zuzena zabaltzeko, konfrontazio armatua gainditu ahal izateko.”

21

Johana Amas, Olaia Sarasua eta Ibai Lenitz

"Maite duzun pertsonaren argazkia ikusteak min fisikoa %

44 gutxitzen du!" Zientzialari batzuek eginiko ikerketa baten arabera gehien maite duzun pertsonaren argazkia ikusteak mina %44 gutxitu lezake, hau da, paracetamol edo ibuprofeno bezalako medikamentu batek beste.

Burmuineko esparru batek mina prozesatzen du, beste era batera esanda, gorputzeko atal batean mina dagoela, zerbait gaizki dagoela esaten dio eta horrek mina eragiten digu. Maite dugunaren argazkia ikustean, min hori sortzea eragozten du medikamentuek eragiten duten neurri berean.

New Yorkeko psikologiako irakasle baten esanetan, maitasunak aktibatzen duen burmuineko gunea, farmakoek mina gutxitzeko aktibatzen duten gunearen berdina da.

2011-12 I. alea Bitxi

Page 5: 2011-2012_1.alea

20

BITXIKERIAK

Nola egiten dute eztanda palomitek? Palomiten bizia, artaburu baten barruan hasten da. Artaburu horrek berezia izan behar du, hezetasun maila egokia izan be-har duelako. Artaburuaren kanpoko aldeak almidoi ugari dauka eta barruko aldeak, berriz, ur kantitate txiki bat dauka. Artoa 250ºC-taraino berotzen denean barruko hezetasuna gas bihurtzen da, eta presioa egiten du. Presioa gero eta handiagoa da eta puntu bat helduko da non haziaren egiturak ezin duen jasan eta eztanda egiten duena. Eztandaren ondorioz, haziaren barrualdea kanpoan geratzen da eta haziaren kanpoko aldea barruan geratzen da. Ez da zati txikietan desegiten, barruko egitura oso azkar hoz-ten delako eta berehala hodei zuriak sortzen dituelako. Izozte efektua da palomitei egitura hori ematen dien prozesua. Hala ere, indioek beste azalpen bat zuten hau azaldu ahal iza-teko: hauek esaten zuten, artoaren barruan espirituak bizi zirela eta beroak espiritu hauek zirikatzen zituela. Izpirituak haserretu eta bere etxeetatik ateratzen ziren maluta zuri bezala.

Ba al zenekien.. ...munduko populazioaren %50ek ez dutela inoiz dei telefoniko bat egin edo jaso? ...txerrien orgasmoak 30 minutu irauten duela? ...urtean 1460 amets baino gehiago egiten ditugula? ...sagar batek kafeak baino esnatuago mantentzen gaituela goizetan? ...lurretik 100 argi urtera dagoen izar bat ikustean, ez dugula gaur egun den bezalakoa ikusten, baizik eta orain dela 100 urte zen bezalakoa? Berdin gertatzen da Andromeda galaxiarekin, begi hutsez ikus daitekeen urrutien dagoen objektua da eta lurretik 2.3 argi urtera dago, eta beraz, orain dela 2.3 milioi urte zen bezalakoa ikusten dugu. 5

Honela erantzun zion ETAk Donostian euskal gatazkaren kon-ponketa sustatzeko Nazioarteko Konferentzia burutu zutenei. Eu-ren artean nazioarteko gatazken konponketan protagonista izan-dako izen ezagunak zeuden : Koffi Annan NBEko lehendakari ohia eta bakearen Nobel saria; Tony Blair Erresuma Batuko le-hen ministro ohia eta Gerry Adams Sinn Fein alderdiko buruza-gia, besteak beste. Biak ala biak Irlandako bake prozesuaren sustatzaileak. Esperientzian oinarrituta, konpon bidea marraztu zuten :

1. ...ETAri dei egiten diogu bere jarduera armatuaren behin be-tiko amaiera iragartzen duen adierazpen publikoa egiteko ) 2. ...dei egiten diegu Espai-niako eta Frantziako gobernuei baiezkoa eman eta gatazka armatuaren ondorioez soilik

aritzeko elkarrizketak zabaltzeko. 3. ...Zabaldu diren zauri pertsonalak eta sozialak sendatzeko la-gungarria delako, eginiko minaren aitorpena eta biktima guztien aitortza) 4).askotan gatazkak konpontzeko orduan badira bake iraunko-rra eskuratzeko lagungarriak diren aztertu beharreko beste gaiak. ) 5. Errekomendazio hauen bideratzea aztertzeko Jarraipen Bat-zordeaeratzeko prestutasuna adierazten dugu Garai berri bat zabaldu da gure herrian, behin betiko konpon-bidearekin konprometi gaitezen Ibaizabaldarrok ere! Arazoak hitz eginez konpontzen dira Ibaizabalen eta Txinan. Lagunekin bezala aurkariarekin hitz egin eta adostasunetara helduz. Arrazoia indarrari gailenduko zaio hemendik aurrera. Horren beldur ote dira Alfredo eta Mariano?

Page 6: 2011-2012_1.alea

6

R-PORTAIAK

Hamahiru urte funtzionamenduan egon ostean, pasa den hilean Erre-kalde auzoko Kukutza Gaztetxea behera bota dute. Bilboko Errekalde auzoa ezaguna da ,besteak beste, dituen okupazio aurrekarien ondorioz,. Izan ere, azken hau, okupatuta zegoen hiruga-rren gaztetxea zen. Kukutza III lantegi abando-natua zen eta duela hamahiru urte, gazteen lan gogorraren ondo-rioz, edozeinen-tzako eraikin au-togestionatu bi-hurtu zuten, non ekintza sozio-kulturalak gauza-tzeko aukerak edonork zituen. “ Hamahiru urte aktiboki jarduerak antolatzen ibili ostean etxebizitza berriak egiteko eraitsi dute Kukutza”

Gaztetxean hainbat tailerretan parte hartzeko aukera zegoen: dantza, marrazketa, bideogintza4Horrez gain jantoki bat zuten eta baita erropen gordeleku bat ere, jendeak bertan erabiltzen ez zuen arropa uzten zuen behar zutenek har zezaten. Gaztetxearen aktibota-suna, lana eta urteetako inpilikazioa errautsetara murriztua geratu zen duela hilabete inguru. Bilboko Udaletxea buru, eta gaztetxeak jabetza pribatua zuela argu-

diatuz, berau behera botatzeko agindua eman zen. Eraikinaren jabeak

baimena eman zuen, bertan etxebizitza berriak egitekotan baitziren.

Horrela gauzak, irailaren 21ean Kukutza indarkeriaz hustua izan zen,

KUKUTZA, ILUSIOA EZ DUTE ERAITSI

19

Azken urteetan lehenago aipatu ditugun ekimenak inertziaz mantendu baditugu ere, ikasleen parte hartzea eta konpromi-sua itzaltzen joan dira. Baloreok extintzioan daudela esan ge-nezake. Eta gutxinaka ekimen horiek antolatzeko pisua irakas-leongan jausi da. Zoritxarrez guri dagokigu akuilu lana egitea. Guri dagokigu zuen atzetik ibili eta lanean jarraraztea. Tristea ezta? Zertarako eta zuentzako diren ekimenak antolatzeko! Beharbada, urteen poderioz ikasleok aldatu zareten bezela, interes, kezka eta aisialdia ulertzeko modua aldatu dira. Behar-bada lehen erabiltzen ziren formulek ez dute balioko. Arazoa hori bada ez itxaron zerutik zer jausiko, gora begira. Zerbait lortu nahi baduzu4 busti, hasi antolatzen, proposatzen eta be-har baduzue gustora lagunduko dizuegu bidea egiten. Bien bitartean Ingurugiroa aztertzeko Ateneoa izan da gure al-detik antolatu dugun azken ekimena. Ez zen inor agertu. Pena ezta, horrela ibili beharra? Zuen erantzunaren zain4

Xenki eta Izaskun

2011-12 I. alea Iritzia

Page 7: 2011-2012_1.alea

18

PENAZ, IKASLEONTZAKO Ibaizabaleko ikasle, gure kezka agertzera gatoz. Ibaizabal ikastola berezi egin duen gauzetariko bat bertako giroa izan da. Giro euskalduna, parte hartzailea, dinamikoa4 “desberdina” azken baten. Baina giroa ez da berez atmosferak hartzen duen egoera bat. Landu beharreko kontu bat da, ikasle, irakasle, langile ororen artean landu beharrekoa. Eta beste eze-ren gainetik denon konpromisua eskatzen duena. Ibaizabalen lehen pausoetatik ikasleek izandako dinamika eta sormena nabarmendu dira. Ikastolako jaiak, gaur sona handia dutenak, ikasleek proposatu, sortu eta antolatutakoak ziren. Ilu-sioz eta konpromisoz denen artean egindako lanaren fruitua. Hala ere, urtean zehar egindako lanari ginda jartzeko unea baino ez ziren. Jaia ez zen helburua, prozesuaren emaitza baino. Hasierako urte haietan mendi irteerak, asteburu pasak, iparral-deko ikastolekin trukaldiak, Irakurrixu aldizkaria, baratza, atsede-naldietako txapelketak, zine foruma, argazki lehiaketak, txirrindu lasterketak, sentsibilizazio kanpainak, ikasketa bidaia, ikasle eta zuzendaritzaren arteko bitartekari lanak4 Urtero zeuden ideia eta ekimen berriak Ibaizabal ilusioz, kolorez eta bizitzaz bete-tzeko. Euskaraz eta euskararen alde beti. Horrek definitu du urte-etan ibaizabaldarron izaera. Ikasgaiak menperatzeaz gain, ikaskideen artean hitz egiten, adostasunetara heltzen, negoziatzen, arduratsu izaten, kritiko baina konprometituak izaten ikasten zen. Azterketak ondo egi-teaz gain, pertsona bezala hazi eta loratzen ziren. Guzti hau ira-kasleen begiradapean, irakasleok bidailagun ginela. Eta gaur? Badaukazue nota onak ateratzeaz gain beste helburu-rik? Helburu horietara heltzeko jartzen al duzue bitartekorik?

2011-12 I. alea Iritzia

7

Ander Sagardoy

hainbat herritarren laguntza eta babesa jaso arren. Erre-

kaldeko Auzokideen Elkarteak auzitegian Kukutzaren kontrako ekintza hau berraztertzeko eskatu zion epaileari. Hala ere, bi aldeen iritziak aztertu ostean, Kukutza botatzeko baimena eman zen. Jada manifestazio eta kontzentrazio ugari egi-ten hasiak ziren bilbo-tarrak, Euskal Herriko jende askoren babe-saz. Ertzaintzak gogor erantzun zuen Kuku-tzaren aurkako eginki-zuna oztopatzen zuen edonor atxilotuz, edota bortizkeriaz erasoz. Liskar hauen guztien ondorioak hogeita hamar atxilotu inguru eta hainbat gazte zauritu izan dira. Ondorioz, pasa den irailaren amaieran, Ertzaintzak eta Bilboko udaletxeak urteetako lana ezerezean utzi zuten. Ostera, gazte-txekoek esan dutenez, eraisketa honekin ikur bat sortu da, eta horrekin aurrera egiteko gogoa, BERRIZ ERE, ilusioz eta ado-rez. Taupada bakoitzaz, koloreztatu zuri beltza)

2011-12 I. alea r-portaiak

Page 8: 2011-2012_1.alea

8

2010-11 IV. alea r-portaiak

JARKi

Hezkuntza eremuan ikasleen eskubideak eta aldarrikapenak adieraz-teko eta defendatzeko taldea da Ikasle Abertzaleak (IA). Jatorrizko talde honetatik haratago, hezkuntza esparrutik at aurkitzen diren zen-bait alor sustatzeko sortu dugu Jarki. Besteak beste, feminismoa, ma-kroproiektu suntsitzaileak, euskara, okupazioa eta euskal preso politi-koen giza eskubideen defentsa eta borroka bezalakoak dauzkagu langai. Ikasle ekintzaileak eta iniziatibadunak batzeko gune aproposa sortzen dugu era honetan martitzenero jolas orduan.

Jarki 2010/2011 ikasturtean sortu zen IAren borroken osagarri bezala. Ordu-tik, Durango eta Iurretako ikastetxe desberdinetan batzen gara. Egin ditu-gun kanpainen artean Egutegi Propioa-rena da aipagarriena. Hileko azken ba-rikuetan enkartelada gauzatzen dugu ikastola alboko errotondan, presoen giza eskubideen defentsan. Ikasturte honi dagokionez, prestatuta daukagun programa erakarga-rria da oso. Begirada hurrengo asteotara zuzenduz, emakumeenga-nako indarkeriaren kontrako egunean, ekintza bereziren bat antola-tzeko gogoz gaude. Okupazioaren inguruko hitzaldiren bat jasotzeko asmoa ere badugu, Bilboko Kukutza III gaztetxearen kasua lehen es-kutik jasotzeko helburuarekin. Presoei gutunak eta argazkiak bidal-tzea ere proiektu polit bat izango da ikasturte honetan. Besteak beste, euskara bultzatzeko eta sustatzeko kanpaina bat gauzatuko dugu las-ter. Gainera, honen erakusgarri izango da Durango mailan antolatuko dugun Ikasle Egun Txikia. Honetarako guztirako, aurten, ia 50 ikasleren sostengua dugu. Pasa den urtean baino bost bider ikasle gehiago batu gara ikasturte hone-tan eta inoiz baino gogotsuago gaude.. Zuk, ikasle, badakizu. Gogotsu bazaude aipatutako alorrak lantzeko eta ikasleon borrokara atxikitzeko, anima zaitez martitzenetan jolas

orduan burutzen ditugun batzarretara.

Ibaizabaleko ikasle mugimendua” 17

2011-12 I. alea Iritzia

TRANSGENIKOAK

Begiratzen al dugu inoiz erosketetan jaten ditugun produktuak naturalki

sortuak edo transgenikoak diren ?

Gaur egun jaten ditugun barazki eta fruituen zati handi bat ingenieritza ge-

netikoz sortutako hazietatik dator , honela , desiatutako ezaugarriak dituen

produktuak sortuko dira era azkarrago batean.

Argi dago sistema honek abantaila ugari dituela , alde batetik, sortutako

haziak eltxo eta gaixotasunei aurre egiteko defentsak garatzeko sortuak

daude, eta beste aldetik, ezinezkoa izango litzateke munduko populazio

osoa elikatzea naturalki sortutako lehengaiekin soilik.Dena den , desaban-

tailak ere ugariak dira , batez ere , abusatu egiten bada. Gizartean polemika

izugarria sortu duen gaia da eta herrialde batzuek debekatzako erabakia

hartu dute.

Kimikoki sortutako haziak izanik, hauen erabileraren bidez, lurraren dibertsi-

tatea desagertu egingo da , produktu guztiak berdinak izango direlako , eta

lurra kutsatzeko arriskua areagotu egingo da aldi berean. Honetaz gain ,

pertsonengan alergiak sortzeko arriskua ere gerta daiteke.

Transgenikoaren hazkundearen arrazoia munduan gosea bukatzea izango

litzateke baina ze puntutaraino da hau egia ?

Transgenikoen erabilera ez da modu bidezko baten gauzatzen multinazional

eta enpresa handiek etekin handia ateratzen dute eta. Esaterako, Afrikako

lurralde askok transgenikoa herrialde garatuen presiopean onartu behar

izan dute.

Hazi transgenikoa laborategietan sortua da , beraz , uzta bakoitza amai-

tzean , hazi hau ez da berez hazten , haziak erosi egin behar dira eta berriro

landatu. Honek Afrikan arazoa izugarria sortu du , produktu transgenikoek

Afrikako produktu natural batzuk desagertarazi dituztelako. Beraz, orain Afri-

kak herrialde garatuekiko dependentzia handia dauka .

Lurralde hauek euren nekazaritza propioa kontrolatzeko gaitasuna galtzen

ari dira , negozio familiar bat , multinazionalen interesen menpe utzita.

Matxalen

Page 9: 2011-2012_1.alea

16

2011-12 I. alea Iritzia

GEHIENGOA GARELAKO, GOAZEN MADRILERA

Azaroaren 20an Espainiako Gorte eta Senaturako hau-

teskundeak dira. Nafarroan 5 diputatu eta 4 senatari banatzen dira. EAEn, Bizkaian 8 diputatu, Gipuzkoan 6 eta Araban 4 ba-natuko dira(18 guztira). Kasu honetan ere, probintziako 4 sena-tari banatuko dira (12 guztira).

2008-ko Espainiako Gorteetako hauteskundeetan, Nafa-rroan UPNk 2 diputatu PSNk 2 eta NaBaik 1 atera zuen. Emai-tza historikoa izan zen, Nafarroan lehenengo aldiz indar aber-tzale batek jesarleku bat lortu baitzuen. Argi dago trantsizio ga-raitik hona Nafarroan abertzaletasuna hazten ari dela.Zenbait inkestek diote, Amaiur koalizioak(EA,Aralar, Ezker Abertzalea eta Alternatiba) 5 diputatutatik 2 lortzera heldu daitezkeela. Hori historikoa litzateke.

EAEn, PSOEk irabazi zuen, 9 diputatu lortuta. EAJk 6

lortu zituen eta PPk 3. Hala ere, 4urte pasa dira geroztik . Aur-tengo maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan, alderdi abertza-leek %70ko errepresentazioa lortu zuten, Euskal Herrian gau-zak aldatzen hasi diren seinale. Gainera, ETAk bere ekintza armatuaren behin betiko bukaera adierazi duenetik argi txiki bat piztu da euskaldunen artean. Hori dela eta, azaroaren 20ko hauteskundeak aukera ezin hobea dira Madrilera joan eta Eus-kal Herrian gehiengoa abertzale dela ikus dezaten, bakean baina askatasunean ere bizi nahi duena.

Jon Ander Zelaia

9

DURANGOKO GAZTE EGUNA Olatuz olatu, gazte uholdie batu!” lelopean ospatu da aurten

Durangoko Gazte Eguna. “Eredu partehartzaile eta herrikoian oinarri-tutako, gure aldarrikapenak ozen oihukatzeko, zipriztinak uholde bi-hurtzeko eta gazteak batu eta aurrera egiteko zita dugu urriaren 8an”, adierazi zuen Durangoko gazte mugimenduak.

Ozeanoak pasatzen dituzten arrain bakartiak lez, errari, naufrago gabiltz intxaur oskol baten, haize erauntsien mirabe, norabide gabe.

Aurten Durangoko gazteon txalupak kolore berriak dakartza, eta itsasoko ekaitza boron-datez atzean utziz, gazte uholdeak, bizi-eredu desber-din baten iparrorratza ja-rraiki, norabide zuzenean nabigatuz garamatza. Gazte kolektibo eta norbanakoak elkarlanean arraunetan jarri eta Mañaria errekatik abiatuz Durangoko bihotzean ertze-ratu dugu. Izan ere, urte ho-netako Gazte Egunak zentzu berezia du guretzat, gure herriko gazteriak osatzen dugun mugimendu koloretsuarentzat. Gorri, more, berde, eta tonu guztietako nortasunak batu ditugu aurtengo San Fausto jaietan gazte mugimenduari bul-tzada bat emateko, eta itotzeraino mantentzen gaituzten irla honetan, ukatzen diguten ozeanoa, espazioa, errebindikatzeko.

Eredu partehartzaile eta herrikoian oinarritutako zita izan zen urriaren 8koa, gure aldarrikapenak ozen oihukatzeko zita; zipriztinak uholde bihurtzeko zita. Gazteak batu eta aurrera egiteko zita. Egitaraua:

• 12:00 KALEJIRA Trikitilariekin (Andra Maritik)

• Ondoren Gazteon poteoa (Alde Zaharretik)

• 15:00 GAZTE BAZKARIA (Andra Marin)

• Ondoren BERTSO SAIOA: Miren Amuriza eta Unai Gaztelumendi

• 18:00 ELEKTROTXARANGA: Space Mukaki

• 20:00 EKITALDIA (Txosnagunean) Miren Erdoiza

2011-12 I. alea r-portaiak

Page 10: 2011-2012_1.alea

10

KUXKUXEROAK

Aitorma eta Halasen: Ez gehiegi

disimulatu…zuen artekoa argi dau.

Iratí Ircio: munduagaz haserre al

zaude? noizbehinka egin barretxo

bat!

Samu: sueltate la melena…ta portau

maten e!!

Josu( bt1): nogaz txateatzen duzu

kalkulagailuarekin? Ez dauka wifi-

rik!

HH ko irakasle barria: Dekozun

punto lila hori asko gustatzen jate!

Trish: I kan bi yur friend. Inglix beri

gud but de konputer broken!

GGB1eko Hilargi: Niretzat, lapur-

tuko zintuzket gauero!

Anartz: Autotxoketan baino fitxa

gehiago gastatzen zabiltza eh! Utzi

besteentzako apur bat!!

Idoate: kasposoooo!! Zenbat edan

zenituen San Faustotan?

Maialen Galarza eta Iskandemorr: hay temita e…

Jalon:jalon, espabilau hadi, neska

danak hire atzetik dekozak ta.

Erdoiza: pijama rosakerin oso sexy

zaude! Etorri horrela egunero!

Legini: noizko beste artikulo raro

horietako bat Irakurrixun?

Maren: Valderrama, ulea moztu,

bestela ateak handitu beharko doguz!

Iker irakaslea: ikastolako George

Clooney da! Xenki konpetentzia

duzu, baina ule zuria falta zaizu!

Iskan : holan segitzen baozu ez dozu

bigarren maila pasauko!

Enaitz: esaiozu Anaisi buelta bat

emateko desiratzen dago eta!

Irene eta Etxeita: Ibaizabaleko pa-

reja barrixe.

Lehengo mailako nesken bataz

bestearen deribatua negatiboa

da! Etxeita: Zure gorputzeko beste parte-

ren baten espuma ematen ahal dozu?

Andere: zelan begiratzeotsezu Ari-

tzeri!

Aritz :ez begitu hainbeste eskumatara

dekozuzen begitxu berde horrek!

Hasel: zure ibilkera horrek eta begi-

rada sexiak txoratuta uzten nau.

Miren: ez erre hainbeste txirri!

Hilargi: onartuizu Aperriri edozer

eitteko prest zauzela!

Txomin: bero baino gehiago jarten dit!

Guapo! ANDERE!

Anes: kasinoko fitxak amaitu zaizkizu!

Hasel: ikastola guztixe astoratute de-

kozu! Guapeton!

Oihane Apellaniz:egiozu fabore bat

Ander Arini. Merezi du eta!

Jalon: isla desertu batera eramango

nebana: ura eguzkiko krema eta Jalon.

Garcia zure gorputzak titipunti jar-

tzen nau

15

Azkenik, zentral horiek sortutako energiaren kostua mer-

kea dela esaten dutenek, ez dituzte faktore guztiak kontuan har-

tzen.. Izan ere, galdera sinple bat dator harira. Ehun mila per-

tsona baino gehiago beren etxe eta herrietatik atera behar izan

zituzten , euren gauza guztiak bertan bera utziz eta dirua lortzeko

modurik ez zutela. Seguruenik, pertsona horiek guztiak, zortea

izan duten batzuk izan ezik, gaur egun pobrezian biziko dira. Ho-

rrez gain, Tokio bezalako megahiri bat itzalaldian eduki behar

izan zen Hori guztia zentralotan izandako istripuaren ondorioz

gertatu denean, esan al daiteke energia hori “merkea” dela? Gi-

zarteak jasandako kaltea zenbatzen ote da? Edo hori herritar

guztiok ordaindu beharrekoa dela kontsideratzen al da?

Laburbilduz, erabat uler-

garria da mugimendu ez nu-

klearrek daukaten jarrera; izan

ere, euren ingurumena zaindu-

rik eta bizirik ikusi nahi dute.

Euskal Herrian aipagarria da

Garoñako zentral nuklearraren

aurka sortutako mugimendua. Egia da Euskal Herrian ia ezinez-

koa dela Japonian gertatutako hain lurrikara indartsua izatea;

baina Txernobileko hondamendi nuklearrean faktore naturalek

eraginik izan al zuten? Gizakiok ezin dugu akatsik izan? Nire iri-

tziz, bestelako bultzada bat eman behar zaie energia berriztaga-

rriei, askoz ere seguruagoak eta etorkizunean geldituko diren ba-

karrak izango direlako.Hortaz, gobernuek gerretan sartzen egon

beharrean, alor honetan diru gehiago inbertitu beharko lukete.

Iñigo De Serra

2011-12 I. alea Iritzia

Page 11: 2011-2012_1.alea

14

ZENTRAL NUKLEARRIK BAI? Japoniako istripu nuklearrean argi ikus daitekeenez,

segurtasuna kolokan jarri daitekeen esparrua da. Dena omen zegoen kalkulaturik, lurrikaren erasoa barne; beraz, zentralak guztiz ziurrak ziren, lurrikarei eusteko gai. Hala ere, lurrikarak eragin ditzakeen tsunamiak ez ziren aintzat hartu. Horrez gain, zentraleko hozte-sistema hondatu zen eta ondorioz, erreakto-rean sorturiko bero-energiaren jarioa ezin izan zen kanporatu. Hori dela eta, barneko tenperaturak gorantz egin zuen, nukle-oaren urtzea ekarriz. Gutxienean ere, betiko hondatu zen erreaktorea, eta hortik askotariko hondamendiak sortu dira: ekonomikoa batetik, hemendik aurrera zentrala ezingo delako erabili; ekologikoa bestetik, ihes erradioaktiboen arriskua gau-zatu delako; soziala azkenik, milaka biztanle ebakuatu beharra egon delako 4 Beraz, segurtasuna guztiz ziurtatuta al dago?

Bestalde, inguruan zabaltzen diren erakunde ofizialek

emandako informazioak ez dira guztiz fidagarriak izaten . Egia

da gai delikatua dela, eta kontuz ibili behar dela, errazegi sor

baitaiteke alarma soziala. Baina Japoniako lurrikara gertatu on-

doko astean zehar izandako eboluzioa ikusi besterik ez dago.

Lehenengo egunetan kalte larririk gabe istripua izan zela esan

zuten; baina ondoren, egunetik egunera datu larriagoak ematen

hasi ziren, istripuaren arrisku-maila etengabe goratuz. Bene-

tako larritasunaz jabetzeko, harturiko neurriak interpretatzen

ibili behar izan ginen. Hortaz, ez al dugu herritarrok benetako

egoera zein den ezagutzeko eskubiderik?

2010-11 III. alea Iritzia

IRITZIA

11

2011-12 I. alea kuxkux

Eneritz Eskurza: zurekin dagoena

aprobetxatu ez gero, etorri nigana!

Andere: zelako begizegaz begiratzen

dotzezu txomini! LANZATE!

Aitorfer: daukazunean bombon eta ez

daukazunean a dos belas!

Akakuso: ez begiratu hainbeste filoko

klasietan,badakigu guapak garela.

BZ1ko neskak

Itziar Ereno: Azken aldi honetan po-

zik iksuten zaitugu ikastolan! Zergaitik

ote da? Mutilen bat edo?

Irune GGB2: bota bertso bat, bizkaiko

txapelduna zara!

Andere GGB1: ikastola guztiak daki

X de mixta gustuko duzula! ATAKA!

Aiert Egiguren: teknologikora pasatu

zarenetik morbo gehiago daukazu!

Irati Z: norekin joan ziren komunera

durangoko jaietan??

Hasel: zu utziko bazinake eta nahiko

bazenuke… riki riki!

Ander de Regil: Badakigu zure gogor

itsuraren barnean bihotz maitale koz-

kortxoa duzula, eman lehen pausoa

Joannerekin!

Maialen eta Martxel pareja ofi-

ziala! Iker Erezkano: zure arrebari hainbat

fabore gustura egingo nizkioke!

Etxeita eta Aperri: saunetan mambo

asko eeeh! Protekzioaz dana!

Aitorma: ez jolastu hainbeste tragape-

rretara!

Larra: oso ondo zauz baina ez sinestu

errekuperatu ahal zara? Hibuprofeno,

como barkito en el mar

Aratz: Aratz utzi zure neskalaguna eta

nirekin etorri

Ander de Regil: zigarroa klasien utzi

ta esaiozu joanneri buelta bat ematen

juteko desiratzen zagoz eta…

Oihane A: txora txora eginda nau-

kazu! Sinatua: Ander Arin

Maialen Galarza: genio txar hori

kontrola ezazu!!

Irene Uribelarrea: zure ametsa egi

bihurtu ez arren ez zaitez larritu, edo-

zein momentutan dei dezakezu 112

ra.

Elias: Kontrolatu zure begiak eta ez

egon denbora guztian atzera begira-

tzen eta berbetan!

Olatz Arrien: ez tapau hainbeste

erakutsi ezazu gehiago, merezi du eta!

Irune 2B: ostiraleko mozkorretik !

Julene: cinturita 10 abestia dedika-

tzen dizut!

Arrazola: ez da asko hitz egiten zu-

taz, baina neska gehien pentsamen-

duan zaude!

Alazne Azurmendi: asko maite zai-

ttut, baina mutil laguna duzunez ez

naiz aurpegira egia esaten ausartzen!

Sinatua aitorma

Itziar, Saioa, Irati, Ane, Itxaso eta

Ainhoa

Page 12: 2011-2012_1.alea

12

HI HAIZ HI!

1.- Zer irakaslerekin morreatuko zinateke? 2.- Zein sortu zen lehenengo Oiloa edo arrautza? 3.- Non egingo zenuke amodioa? 4.- Arraina edo okela? 5.- Zein da Kolonbiako kapitala? 6.- Zein da zure zitarik txarrena? Ander Silvano 1.- Karlosekin (bere perila sexiagatik) 2.- Arrautza 3.- Lekuak ez du inporta 4.- Okela 4 mmmm ze gozo! 5.- La Paz 6.- Ingalaterrako neska batekin Ines Lejardi 1.- Karlos 2.-Oiloa 3.- Hilerrian 4.- Okela 5.- Bogota 6.- Ez dut kontatu nahi

13

2011-12 I. alea h.h.h

Gontza Eskabel 1.- Samurekin ..ez ez!! Mollirekin hobe 2.-eeee4oiloa? 3 .-Ohe denda batean ajajaj 4.- Arraina askoz hobeagoa da! 5.-eeee4mmm..(Iker Mollinedo: Bogota) 6.- Patxa diskotekan Izaskun Domingez 1.- Mikel Garcia 2 .-Arrautza 3.- Gogoa badago berdin da lekua jajaja 4.- Arraina 5.-Bogota 6.-Ez dut eduki Nagore 1.- Xenki 2.- Oiloa 3.- Garaje batean 4.- Arraina 5.- Bogota 6.-Ez naiz gogoratzen

Aratz, Jone, Leire eta Mikel