Upload
others
View
4
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
URTEKO MEMORIA20
16
HITZ GUTXITANEskualderako etorkizun hobea sortzeko ilusioa, eskakizuna eta gogoa dira gure lanaren eragileak. 2016. urtean gure he-rritarren onurarako proiektuak bultzatzen eta garatzen jarraitu dugu, eraldatzearen ikuspegitik abiatuta. Txosten honen bitartez 2016. urtean gure zeregina zein izan den azaldu nahi dugu, gure jarduera ezagutzera ematearekin eta ekitaldian zehar lortutakoa partekatzearekin batera.
Horrez gain, 2016. urtean hausnarketa estrategikoaren prozesuari ekin diogu eta 2017. urtean zehar iraungo du. Plan estrategiko berria agertoki konplexuan kokatzen da, eragileak, politikak, errealitate ekonomikoa, paradigmen aldaketa… kontuan hartuta. Elementu horiek guztiek tes-tuinguru berria egituratzen dute eta horren barruan sartu behar dugu gure hausnarketa estrategikoa. Nolanahi ere, plan estrategikoak trakzio-proiektuak garatzeko aukera izan behar du. Gainera, gure eskualdeari begira, etorkizuneko ikuspegi partekatua lortu behar dugu eta estrategia egitura-tu, integratu eta bateratuaren bidez kokatzen lagundu ere.
OARSOALDEAOarsoaldea Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udale-rriek osatutako eskualdearen garapen agentzia da. 1993. ur-tean sortu zen eskualdearen garapen iraunkorra sustatzeko. Gaur egun tokian erreferentzia da langabetuei, ekintzaileei, enpresei, herritarrei eta bisitariei zerbitzuak eskaintzeko orduan.
Oarsoaldeak beste erakunde eta entitate publiko eta pribatu batzuekin lankidetzan dihardu, horiek ekonomia eta gizarte garapenarekin zerikusia badute.
Bisita gaitzazu: www.oarsoaldea.eus
GURE ESKER ONAKGogoz gure eskualdearen etorkizunean laguntzen duten proiektuak garatu eta zerbitzuak eskaintzen dituzten pertsona guztien inplikazioa eskertu nahi dugu. Agentziak funtziona- tzea ahalbidetzen duten agentziako pertsona talde osoari, enpresa orori, ekintzaileei, erakundeei eta eragileei.
Eskerrik asko
EMAITZAK ETA INPAKTUAK
ZER EGIN DUGU 2016AN
ARTATUTAKO LANGABETU KOPURUA
KUDEATUTAKO LANPOSTU KOPURUA
INDUSTRI SUSTAPENEAN KUDEATUTAKO PROIEKTU KOPURUA
ARTATUTAKO ENPRESAK/INDUSTRI SUSTAPENA
EKINTZAILETZA PROIEKTU KOPURUA
BIRGAITZEKO OBRETARAKO IZAPIDETUTAKO ESPEDIENTE KOPURUA
TURISMO BULEGOETAKO BISITARIAK
TURISMO BULEGOETAKO INFORMAZIO-ESKAERAK
KONTSUMO BULEGOAN ARTATUTAKO PERTSONA KOPURUA ETA
TRAMITATUTAKO ERREKLAMAZIO KOPURUA
ESKUALDEKO ENTRENATZAILE EUSKALDUNAK (2015-2016)
2.251
389
38
293
162
89
31.017
71.284
1.316
241
79 (%98,75)
ADIERAZLEA GUZTIRA URTEKOA
ZER LORTU DUGU 2016AN
ERATUTAKO MIKROENPRESA KOPURUA
ENPRESA HORIEN GUZTIZKO INBERTSIOA
BIRGAITZE OBRETARAKO IZAPIDETUTAKO GUZTIZKO AURREKONTUA
EUSKARAREN SUSTAPENAK BERE ERAGIN-EREMUAN HARTUTAKO FAMILIAK (2015-2016)
EUSKALTEGIETAKO IKASLEAK (2015-2016)
KONPONDUTAKO ERREKLAMAZIOEN KOPURUA
BETETAKO LAN ESKAINTZAK
17
589.297 €
8.914.004 €
3.900
856
166 (%68,87)
%85,8
ADIERAZLEA GUZTIRA URTEKOA
KOMUNIKAZIOA ETA EKITALDIAK
WEB ORRIRA BISITAK
FACEBOOKEN JARRAITZAILEAK
TWITTERREN JARRAITZAILEAK
3.698
122
283
OARSOARRAK
48.333
783
770
OARSOALDEA TURISMO
118.005
1.175
1.263
OARSOALDEA
2016. ekitaldian guztira 408 inpaktu lortu dira, hain zuzen ere, aurreko urtean baino 94 inpaktu gehiago. Aipatu inpaktuetatik 81 idatzizko prentsakoak dira (2015. urtean baino 18 inpaktu gu-txiago) eta 327 interneteko agerraldiak izan dira (joan den urtean baino 112 gehiago).
Web orrietako eta gizarte sareetako datuak hurrengoak dira:
KOMUNIKAZIOA, EKITALDIAK ETA JENDEAREKIKO HARREMANAK
ENPRESA TXIKIEI LAGUNTZA SAILA-AEG ikastetxea eta FP EASO Politeknikoaren arteko hi-tzarmen sinadura. HABIAN! Fabrika kreaktiboa proiektua-ren barruan.
-Ekitaldia Habian! : Ekonomia kreatiboaren arloan proiek-tuak abian jartzeko Torrekua espazioaren inaugurazioa.
-Belabaratz Tknika espazioaren inaugurazioa.
-Open_inn-talent proiektuaren azken ekitaldia.
-Onura komunari buruzko jardunaldia.
-Topaketa: “Gizarte-aurrerapena errazten duen enpre-sa-eredu berrirantz” lelopean, lehenengo topaketa egin da ekonomia sozial, solidario eta elkarlanekoari buruz hitz egiteko.
-I.Jardunaldi Teknologia Torrekuan Desberdin People lelopean.
-Tailerra: Jendaurreko komunikazioari buruzko hitzaldia Amagoia Lauzirikaren eskutik Torrekuan. Komunikazioa entrenatzen.
-Tailerra: Sormen eta berrikuntza tailerra Torrekuan Iker Fernandezen eskutik. Desberdin pentsatu.
-Ate irekiak: Torrekuan artisautza tailerrak.
-Prentsaurrekoa: Rural Kutxa eta Oarsoaldearen arteko hitzarmen sinadura.
-Ikastaroa: Mindara elkarteko haurrei zuzenduriko ikasta-roa Tumakerren eskutik.
TURISMOA-Ekitaldia: LA VICTOIRE ESTROPADAREN HARRERA EKITALDIA. DSS2016Euren “Olatu Talka” programaren ba-rruan “LA VICTOIRE” estropada antolatu da: belaontzien es-tropada Lafayette-k 1777an Bordeletik Pasaiara egindako bi-dea omentzeko: Port Medoc-Pasaia-Hondarribia.
-Azoka: Errenterian ospatzen den Landalurraren azokan stan turistiko bat jartzea.
-Fam trip: Basquetour eta Gipuzkoako foru aldundiaren bi-dez azaroan japonesen fam trip bat egon zen Euskadin. Gure eskualdean Pasaia eta Albaola bisitatu zuten.
-Informazio puntuak: Corinthian kruzeroa, NG Orion kruzeroa eta Saga Pearl kruzeroak Pasaiara etorri zirenean informazio puntu bat jarri genuen EJrekin batera Pasaiako eta eskualdeko baliabide turistikoak sustatzeko.
-Workshopean parte hartzea: Turismo 64-k antolaturikoa.
-Fitur turismo azokan parte hartzea.
-“Gustoko” azoka agroalimentarioan Euskadiko stand-aren barruan parte hartzea.
-Fam Trip: Hendaiako turismo teknikariekin Fam Tripa Al-baola eta Victor Hugora.
-Workshopean parte hartzea: Basquetourrek antolatu duen Itsas Bidaiei (kruzeroei) buruzko jardunaldian eta work-shopean parte hartzea.
EKITA
LDI N
ABAR
MEN
AK
INDUSTRIA SUSTAPENA-Tailerra: Adimen lehiakorreko tailerrak enpresentzat.
-Jardunaldia: Familia - Enpresa eta ondorengotza jardunal-dia enpresentzat.-Jardunaldia: Elikagai Industriagune jar-dunaldia. Elikagai Industriako enpresen topaketa.
-Jardunaldia: Kudeaketa aurreratuari buruzko doako jar-dunaldia enpresentzat.
-Jardunaldia: Kudeaketa energetikoa.
-Jardunaldia: Elikaduraren industriako Gipuzkoako enpre-sentzako jardunaldia.
-Partaidetza-saioak: Eskualdeko energia-planari ekarpenak egiteko partaidetza saioak.
ENPLEGUA-Tailerra: Enplegu eta hizkuntza-aniztasun tailerra.
-Prentsaurrekoa: ETXEKO-LAN egitasmoaren aurkezpena.
EUSKARA-Mintzagun Tailerra: Euskal Zinemagintzari buruzko tailerra.
-Prentsaurrekoa: Euskaraz Dotoreago ekimena. Arropa den-dei eta mertzeriei zuzendutako ekimenen aurkezpena.
-Mintzagun Tailerra: Dronen iraultza.
-Prentsaurrekoa: Kuadrillategin izena emateko epea zabalik.
-Prentsaurrekoa: Zatoz! Euskaltegira. Aurrematrikulazio kanpaina.
-Prentsaurrekoa: Eskola Kiroleko datu esanguratsuenak ezagutzera emateko.
-Prentsaurrekoa: Euskaraz, S.A. sentiberatze ekimenaren aurkezpena.
-Lehiaketa: Euskararen paparazziak argazki lehiaketa.
-Lehiaketa: Motxian Eby sketx lehiaketa.
-Ekitaldia: Oarsoarrak euskararen saria sari-emate ekitaldia.
EKITA
LDI N
ABAR
MEN
AK
KOMUNIKAZIOA-Ekitaldia: 2015 Urteko txostenaren aurkezpen-ekitaldia.
-Ekitaldia: Foru Aldundiaren “Etorkizuna eraikiz” ekitaldia Tknikan eskualdeko eragileekin.
HIRI-BERRIZTAPENA-Topaketa irekiak: Oarsoaldeko IN-FUSIOAK. Auzolana es-ploratzen. Gure eskualdean Auzolanaren kultura nola sustatu eta zein baliabide behar diren aztertzeko.
-Prentsaurrekoa: IN-FUSIOAK egitasmoa barruan, PLASMA tresnaren aurkezpena.
EKITA
LDI N
ABAR
MEN
AK
HOBEKUNTZA
HOBEKUNTZA PROPOSAMENAK
BEZEROEN ASEBETETZE INDIZEA
ERREKLAMAZIOAK
ZORIONTZEAK
64
%91,3
1
2
ADIERAZLEA GUZTIRA URTEKOA
ETENGABEKO HOBEKUNTZA2016KO EMAITZAK
Kalitate-sistemaren mantenua eta etengabeko hobekuntza.
Prozedimentu berriak eratu dira, hobekuntza taldeak mantendu dira eta talde berri bat jarri da martxan.
SICTED kalitate-programaren inplantazioa eta mantenua eskualdeko turismo establezimenduetan eta formazio ikastaroen kudeaketa.
BIKAIN eta BAI EUSKARARI ziurtagiriak lortzea.
ENPLEGUA
ENPLEGUA2016KO EMAITZAK
SAILEAN ARRETA ESKAINITAKO PERTSONA KOPURUA
ORIENTAZIO PROZESUETAN PARTE HARTU DUTEN PERTSONA KOPURUA
GIZARTE-ZERBITZUETATIK ORIENTAZIO ZERBITZUA ESKAINITAKO PERTSONA KOPURUA
GUK KUDEATZEN DITUGUN IKASTAROETAKO PARTAIDE KOPURUA
BISITATUTAKO ENPRESA KOPURUA
SINATUTAKO HITZARMENEN KOPURUA
KUDEATUTAKO POSTUEN KOPURUA
BETETAKO POSTUEN %
OARSOTEK: LANGILE KOPURUA (EMAKUMEAK)
INSERZIO PROZESUETAN LANGILE KOPURUA (EMAKUMEAK)
2251
1858
393
159
273
40
389
85,8 %
25
16
ADIERAZLEA GUZTIRA URTEKOA
GURE HELBURUAK Lana bilatzen dabiltzan pertsonen akonpainamendua egin eta beren enplegagarritasuna hobetzen lagundu, eta gure lurral-deko enpresen giza baliabideak prestatu eta hautatzen lagun-du, aberastasuna eta enplegua sortzeko gai izan daitezen.
GURE MEHATXUAKLangabezia tasa eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren ereduaren indefinizioa.
GURE ETORKIZUNEKO ERRONKAGure eskualdean kalitatezko enplegu egonkorraren sorkuntzan laguntzea.
ENPLEGU PLANAKLanbidek eta Udalek diruz lagundutako enplegu planen bidez 62 pertsona langabetu kontratatu ahal izan dira gizarte-onura lanetarako.
ENPRESA PRIBATUETARAKOKONTRATAZIO LAGUNTZAKEskualdeko langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak bide-ratzeko bi egitasmo kudeatu ditugu:
-Lehen Aukera egitasmoaren bidez 30 urte azpiko 25 gazte kualifikaturen kontrataziorako diru-laguntzak bideratu dira.
-Lanbideko Kontratazio Laguntzen egitasmoaren bai-tan, eskualdeko 15 pertsona langabeturen kontratazio-rako diru laguntzak bideratu dira.
“KOKATU” EGITASMOAEskualdeko Gizarte Zerbitzuekin batera diseinatu eta kudea-turiko egitasmo esperimentala, gizarte bazterketa arriskuan dauden emakumeen lan munduratzea bilatzen duena enpre-sa arruntetan, honetarako aurre-prestakuntza, lanpostuan laguntza eta kontratazio laguntzak bideratuaz.
Guztira, egitasmo honen bidez 33 emakumek lortu dute en-presa pribatuetan gutxienez 6 hilabeteko kontratazioa izatea 2015 eta 2016 urte bitarteetan. Egitasmoa amaitu ondoren, parte-hartzaileen %57ak lanean jarraitzeko aukera izan du.
“HAZILAN” EGITASMOA30 urte azpiko gazte kualifikatuei zuzenduriko prestakuntza eta enpresa praktika programa. Guztira 35 gaztek parte hartu dute eta hauetariko %57ak lana lortu du egitasmoa amaitu denean.
“TXERTATU MERKATUAN”EGITASMOA30 urte azpiko kualifikazio baxu edo gabeko gazteei zuzen-duriko gizarte berrikuntzako programa, balore eta zeharkako gaitasunetan prestakuntza eta beren interesetatik abiaturik lan merkatura hurbiltzea bilatzen duelarik. 2016an 11 per-tsonek parte hartu dute.
“ENPLEGU LANZADERA”EGITASMOA35 urte azpiko gazteei zuzenduriko enplegu programa, ze-harkako konpetentziak garatu eta elkarlanean lan bilaketa eraginkorra egitea helburu duelarik. Urte honetan 25 per-tsonek parte hartu dute eta %69ak lanean hastea lortu zuen.
“KONTRATAZIO KONPROMEZUADUTEN IKASTAROAK”Ikastaro hauek urtean zehar enpresak prospektatzean antze-maten diren beharretatik abiatzen dira; bapateko kontratazio beharrak dituzten enpresek neurrira eginiko ikastaroak dira, partaideen %60 kontratatzeko konpromezua dutenak. 2016an honelako 4 ikastaro kudeatu ditugu, guztira 58 langabeek parte hartu dutelarik.
PROI
EKTU
AK
“EKIN TBR” EGITASMOABazterkeria egoeran dauden pertsonei zuzenduriko pro-grama, oinarrizko gaitasunak garatu eta eguneroko aktibitate bat eta akonpainamendu teknikoaren bidez, pertsona hauek gizarteratze prozesuan pausuak ematea helburua duena. 2016an 8 pertsonek parte hartu dute egitasmo honetan.
“ETXEKOLAN” EGITASMOAEtxeko lanetan edo pertsonen zaintzan aritu nahi duten pert-sonei zuzenduriko egitasmoa, euskara ikastaroak, lan bila-ketarako prestakuntza, ziurtagiri profesionalak eta lan poltsa bat eskaintzen diena. Aldi berean, eskualdeko familiei etxeko lanetan aritzeko pertsonak aurkitzeko aholkularitza eta lan bitartekaritza zerbitzua eskaintzen die.
PROI
EKTU
AK
POSITIBOAKEnplegu plan ezberdinen exekuzioa, guztira 77 pertsona langabetu kontratatzea ahalbidetu duena.
Kokatu bezalako lan munduratze eta gizarteratze egitasmo esperimentalak bultzatzeko egin den udal apustua.
Hazilan, Txertatu Merkatuan eta Enplegu Lanzadera be-zalako gazteei zuzenduriko prestakuntza programek izan duten arrakasta. Hauen bidez partaide askok beren lehen lana lortzeko aukera izan dutelarik. Gainera, agentziako teknikariek zuzenean emandako ikastaroak izan dira.
2016an eskualdeko enpresentzako kudeatu ditugun kon-tratazio konpromezua duten 4 ikastaroak; ikastaro haueta-ko partaideen %60ak baino gehiagok lan bat lortu ahal izan du ikastaroa bukatzean.
Kudeatu diren lanpostu kopurua: aurreko urtearekiko %12 jeitsi bada ere kudeatu ditugun lanpostu kopurua, bistan da eskualdeko enpresetan enplegu aktibitatea mantentzen ari dela.
Gure langabezia tasak arinki behera egin du.
HOBETZEKOTrantsiziozko beste urte bat, enplegu politika aktiboen in-definizioa dela eta; Lanbideren Plan Estrategikoak eta ardu-radun politikoekin izandako bilerek ez digute argitu zein den martxan jarri nahi den eredua ez eta garapen agentziek hone-tan izango dugun papera ere.
Lan merkatutik urrun dauden pertsonei zuzenduriko enple-gu baliabideen eskasia.
ONDO
RIOA
K
MIKROENPRESEI LAGUNTZA
ZER LORTU DUGU 2016AN
ERATUTAKO ENPRESA KOPURUA
ENPRESA HAUEN INBERTSIOA GUZTIRA
17
589.297 €
ADIERAZLEA GUZTIRA URTEKOA
ZER EGIN DUGU 2016AN
MIKROENPRESEI LAGUNTZA, ARTATUTAKO PERTSONA KOPURUA 162
ADIERAZLEA GUZTIRA URTEKOA
MIKROENPRESENTZAKO LAGUNTZA2016KO EMAITZAK
KOMUNIKAZIO-EKINTZEN KOPURUA
ERAGILEEKIN BILERA KOPURUA
ABIATU SAIO KOPURUA
ARTATUTAKO SUSTATZAILE KOPURUA
BUKATUTAKO BIDERAGARRITASUN PLAN KOPURUA
SORTUTAKO ENPRESA KOPURUA
LEIHATILA BAKARRAREN BIDEZ TRAMITATUTAKO PROIEKTU KOPURUA
HITZARMEN BIDEZ LANDUTAKO PROIEKTU KOPURUA
HAZITEGIETAKO ENPRESA KOPURUA
JARRAIPEN TXOSTEN KOPURUA
26
7
36
162
21
17
12
4
13
6
ADIERAZLEA GUZTIRA URTEKOA
GURE HELBURUAKGure lurraldera enplegua eta aberastasuna ekarriko duten enpresen sorkuntza sustatu eta laguntzea.
GURE MEHATXUAZiurgabetasun ekonomikoa eta kultura ekintzailea jaistea.
GURE ETORKIZUNEKO ERRONKAOarsoaldeko ekosistema ekintzailearen sorkuntzan laguntzea. Proiektu berritzaileen sorkuntza bultzatzea.
Eskualdearentzat estrategikoak diren jarduera eta sektoreen sustapenean laguntzea.
Ekintzaileen proiektuetan balore berriak eranstea.
HABIAN!Teknologia eta lan kreatiboekin erlazionatuak dauden etor-kizuneko lanak sortzeko hazitegi kolaboratiboa, Errenteriako Torrekuan eraikinean kokatuta.
HABIAN! FABRIKA KREAKTIBOASorkuntzan oinarritzen diren ofizioentzako elkarlanean ari-tzeko tailerrek osatzen dute proiektu hau. Bertan lan egiteko aukera, salmenta zuzenerako guneak, oinarrizko makineria eta ekipamenduak eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen da.
HABIAN! TEKNOLOGIAKREAKTIBOATeknologia berrietan espezializatutako enpresa eta laguntza zein aholkularitza jasotzen ari diren ekintzaileen proiektu berriak elkarrekin ari dira proiektu honetan.
EKITERA ETA EKITERA-PLUSErrenteriako Udalak laguntzen deialdi berria argitaratu du.
PROI
EKTU
AK
Ziurgabetasun ekonomikoak ekosistema ekintzailean oso elementu eraginkorra izaten jarraitzen du. 2016. urtea ez da erraza izan. Aurrekoarekin alderatuz gero, pertsona gutxiago hurbildu da proiektuekin. Modu berean, prozesua amaitzen duten eta, ondorioz, eratzen diren proiektuen kopurua gutxi-tu da. Dena den, balio absolutuetan murriztu arren, aurreko urteekin erkatuta, prozesuan zehar jaitsiera ehunekoa eta proiektu guztien gainean amaitzen duten proiektuen ehune-koa mantendu da.
Ekintzailetasuna lan aukera gisa ulertzen da, baina dirulagun-tza eskasia eta ziurgabetasun ekonomikoa etsigarri dira bidea egiten ari diren askorentzat. Funtsezkoa da ekintzaileak gaur egungo lan-moduekin aritzea, bizi dugun aldaketa garaiare-kin bat egiteko. Balore berrien baitan sortutako proiektuak bultzatu nahi dira, kolaborazioa, lankidetza, solidaritatea…
POSITIBOAK2016an 2015eko proiektu kopurua zerbait jaitsi bada ere, sor-tutako enpresa kopuruak proportzioan mantendu dira.
Ekintzailetasuna errazten jarraitu dugu: ekintzaile izatearen esperientzia errazten ahalegintzen jarraitu dugu, lan-tresna samurrak eta malguak txertatzen jarraitzen dugu etengabe.
Habian! Proiektu berria abian jarri dugu, hazitegi kolaborati-boa, baliabide gehiago eskainiz ekintzaileei.Lanbide Heziketa Zentroekin elkarlana jarraitu dugu: AEG, Zubiri Manteo, Easo Politeknikoa, Don Bosco.Ekitera eta Ekitera Plus laguntza programak, ekintzailetza sustatzeko.
HOBETZEKOEkintzaileentzat erreferentzia bihurtu.
Bestelako erakundeekin lankidetza areagotu.
Ekintzaileen proiektuetan balore berriak landu.
Pertsona ekintzaileen erkidegoa sortzeko lanean jardutea.
ONDO
RIOA
K
INDUSTRIA SUSTAPENA
2016KO INDUSTRIA SUSTAPENARI BURUZKO TXOSTENA
LURZORUA KUDEATU DUTEN ENPRESAK
HOBEKUNTZA LEHIAKORRERAKO PROIEKTUAK
BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKORAKO PROIEKTUAK
ARRETA IZAN DUTEN ENPRESAK
TXIRRITA MALEO
EGIBURUBERRI
NAVALALDEA
MASTI LOIDI
GUZTIRA
18
34
4
293
601,07
1.364,52
3.066,03
-
5.031,62
62,04
0
81,28
100
76,67
LUR ZORU PUBLIKOA: BIDASOA OARSOKO INDUSTRIALDEA, S.A.
M2 GAUR EGUN KUDEATUTA
M2
ERABILGARRI%BETETA
1.583,48
1.364,52
16.381,00
2.236,56
21.565,56
GURE HELBURUAKGure bitartekari dinamizatzailearen zereginetik abiatuta, gure ETEak sendotzea eta, xede horrez, enpresen eta horien nahiz ezagutzaren zentro sortzaileen artean berrikuntza eta koope-razioa sustatzea. Negozio aukera berriak garatzen eta oroko-rrean merkatu berrietan sartzen lagundu nahi diegu.
GURE MEHATXUAKZiurgabetasun ekonomikoa, enpresen tamaina txikia, ikuspe-gi estrategikorik eta merkataritza orientabiderik eza.
GURE ETORKIZUNEKO ERRONKAIndustria sare berriztatzailea eta lankidetzan jardutera irekia bultzatzea, pertsonak eta ezagutza erakundearen oinarrizko kapital bezala kokatzeko; gainera, orokorrean ulertzen ditu horien balio kateak, merkatu berrietan sartzeko eta produktu edo zerbitzu berriak garatzeko ala dituenak hobetzeko auke-rak aprobetxatzearekin batera. Horretarako guztirako beze-roari eta lurraldeari balioa ematearen ikuspegia izan behar da.
SMART PACK IINekazaritza eta elikaduraren sektoreko enpresa multzoaren-tzat ontzi adimentsuaren prototipo funtzionala garatzea, funtzionaltasunak, bezeroarekin alderatzeak eta merkatu probak barne. 4 enpresak parte hartzen du.
OARSOALDEKO ADIMENLEHIAKORRAEskualdeko enpresen artean adimen lehiakorraren sistemak erabil ditzaten sentsibilizatzea. Sentsibilizazio jardunaldiak, lantegiak eta diagnostikoak burutu dira adimen lehiakorrari eta zaintza teknologikoari buruz. 15 enpresak parte hartu du.
INDUSTRIA SINBIOSIAIndustria hondakinei buruzko mapa egitea eta zerikusia duten balio kateak aztertzea, industria sinbiosiari lotutako negozio aukerak identifikatzeko azken helburuarekin. Ildo horri jarraiki, metodologia propioa sortuko da industria sinbiosiarekin zerikusia duten negozio eredu berriak defini- tzeko. Goieki, Loiola Fundazioa, Oarsoaldea eta Tecnaliaren arteko lankidetza proiektua da.
GIPUZKOAKO ELIKADURAINDUSTRIAREN GUNEA
Zerbitzuen multzo integratua egituratzea, nekazaritzaren eta elikaduraren balio katean enpresetarako baliozko proiektuak sortzeko. Zerbitzuak berak definitzea, baita kudeaketa eta finantzaketa eredua zehaztea ere sartuak egongo dira. Hurren-goen artean kooperazioan: Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen, Beterri-Buruntza Udalak, Urola Kosta eta Debegesa nahiz Eurogap.
ESPERIMENTAZIO PROIEKTUAGipuzkoako ETEen lehiakortasunerako gaitasun endo-genoak sortzea eta, horretarako, antolaketari buruzko eraldatze prozesuez baliatzea: esperimentazio proiektua. Proiektuaren helburua Gipuzkoako industria sarearen le-hiakortasunean laguntzea da eta, xede horrez, lurraldean ETEetan antolaketari buruzko eraldatze-prozesuak nola sortu eta horiek bideratzearen inguruan ezagutzak eta gaitasunak eratu behar dira. Ondorengoen arteko lankidetza: Oarsoal-dea, Debegesa, Beterri-Buruntza Udalak, Uggasa, Urola Kosta eta Orkestra.
PROI
EKTU
AK
OPEN INN TALENTBerrikuntza irekirako sistematika, unibertsitatean eta lanbide heziketako goi zikloetan prestatzen ari diren gazteen taldeak sortuz enpresa erronkei erantzutera bideratua. 5 talde era-tzean datza eta bakoitzak diziplina desberdinetako 5 edo 6 ikasle izango ditu, Demola Finlandiako metodologiari jarrai-ki, batera demoak/prototipoak sortzeko.
GLOBAL TRAINING BEKAGazte langabetuak trebatzeko programa. Horretarako, atzerriko enpresa eta erakundeetan praktikak egingo dituz-te, lan-merkatuan sartzeko gaitasuna hobe dezaten. Hala, lan-merkatura iritsi ahal izango dira, prestakuntza zabalduko dute eta lehiakortasun profesionala hobetu ere bai. Bekadun bat Txinako enpresan aritu zen.
BASQUE TITANIUM ALLIANCETitaniozko eta bere aleazioen soldadurarik gabe beroan haga eta hodien ijezketa planta ezartzeko negozio plana. Alderdi desberdinak landu dira, hala nola, kluster elkarte desberdi-nekin, Gipuzkoako Ganberarekin, bezeroak izan daitezkee-nekin, hornitzaileekin, nazioarteko merkatuekin, sektore estrategikoekin harremanak, homologazioak, ferietara joatea, laguntza eta diru-laguntzak… Halaber, egitura finantzarioa definitu da eta eskualdean produkzio planta abian jartzeko baliabideak lortu dira.
ENPRESA ESKUALDATZEAProiektu hau Garapen, Debegesa eta Lea Artibairen artean burutzen ari gara. Helburua transmisio arrazoiengatik aurre-ra jarraitzeko arriskuan dauden enpresen funtzionamendua ziurtatzea da,laguntza eta aholkularitza metodologia be-rritzaile baten bidez, helburu zehatz hauek lortu nahi dira: Enpresak ixtea saihestu eta lanpostuen mantenua eta sorrera ziurtatu, enpresa kudeaketan gaitasun praktikoa eman eta enpresaren bideragarritasuna ziurtatzeko aholkatu. Lezoko galdaragintza enpresa batekin ari gara lanean.
ENPRESETAN EUSKARARENEGOERAREN AZTERKETAEuskara sailarekin batera, enpresetan diagnostikoak egiten ari gara, gure hizkuntzaren presentzia zehazteko eta beraren erabilpena sustatzeko, lau udalerrietako euskara teknikarie-kin batera.
HIRI-BEHATOKIA4 ekonomia eta enplegu aldizkari egitea eta kontsulta pertso-nalizatuei erreparatzea. Itsas Faktoriaren eta Atlantikaldiaren eragin ekonomikoari buruzko azterlana.
PROI
EKTU
AK
POSITIBOAKProiektuak gauzatuz eta ikaste prozesuen bitartez eragileen arteko harremanak finkatzea.
Eskualdeko enpresa sarea ezagutzean sendotze garrantzitsua eta, ondorioz, enpresei nahiz lurraldeari balioa ematen ari dizkieten proiektu zehatzak burutzea. HOBETZEKO
Lankidetza proiektuetan parte hartzen duten eragileekin koordinazio handiagoa.
ONDO
RIOA
K
TURISMOA
2016KO EMAITZAK
URTEKO INBERTSIOA DINAMIZAZIOAN
URTEKO INBERTSIOA SUSTAPEN ETA MERKATURATZEAN
TURISMO BULEGOETAN ARTATUTAKO BISITARI KOPURUA
TURISMO BULEGOETAN ARTATUTAKO KONTSULTA KOPURUA
CICERONE SISTEMARI BURUZKO KONTSULTA KOPURUA
TURISMO WEBGUNERA EGINDAKO BISITALDIEN KOPURUA
TURISMO-SEKTORE PRIBATUAK EGINDAKO KONTSULTEN KOPURUA
12.772,30 €
32.891,12 €
31.017
71.240
1.682
48.333
189
ADIERAZLEA GUZTIRA URTEKOA
ZER EGIN DUGU 2016AN
TURISMO BULEGOETAKO BISITARIAK
TURISMO BULEGOETAKO INFORMAZIO-ESKAERAK
31.017
71.284
ADIERAZLEA GUZTIRA URTEKOA
GURE MEHATXUAKTradizio industrialeko eskualdea da gurea eta turistikoki ez da inguruko eskualdeak bezain ezaguna.
Turistek Euskadin egiten duten bataz besteko egonaldia 1.94 egunekoa da hoteletan eta 2,61 egunekoa landetxeetan, eta honek turistak gure eskualdera erakartzeko aukerak murriz-ten ditu.
GURE AUKERA2016an Euskadik jasotako bisitari kopurua eta gaualdi kopurua inoiz baino altuagoa izan da. Gipuzkoan gastu turistikoa BPG-aren %7,4a da, Euskadikoa baino 1,5 puntu handiagoa.
Gure eskualdea Donostiatik oso gertu dago eta errepidez, oinez edota garraio publikoan konexioak onak dira. Hiri-buruak garatzen duen eskaintzatik bereizten diren, izaera propioa duten eta gure nortasunari oso lotuta dauden ba-liabide turistikoak ditu gainera. Hau eskualdearen bereizga-rritasunerako eta posizionamendurako oso lagungarria da.
Gainera, orain dela gutxi turismo bulego berri bat ireki da, Donostiako Turismo bulegoaren ondoan, hiria bisitatzen duten turistei inguruko baliabide turistikoen inguruan (gu bertan kokatzen gara) informazioa eskaintzeko.
GURE ETORKIZUNEKO ERRONKAOarsoaldea eskualdea euskal kostaldeko lehentasunezko helmuga turistikoa eta Donostia bisitatzen dutenentzat plan osagarri edo abiapuntu bihurtzea.
Sailak martxan jarritako ekintzen artean hauek nabarmen-tzen ditugu:
SEKTORE PRIBATUAREKINPROGRAMAKJomugan Kalitate Turistikoaren Sistema Integrala eta IKTen erabileran Jardunbide Egokiak.
PRODUKTU TURISTIKO TEMATIKOAKItsas kultura (Albaola (49.289 bisitari/ 2016), natura baliabi-deak (Aiako Harria – Arditurri (16.038 bisitari/ 2016), museoetara sarrera bateratua (126 abonamendu/W 2016).
KONEXIOAKKruzeroei harrera informazio puntua jarriz, Donostia-Pasaia katamarana, Igarotze eta kortesia-amarratze zerbitzua.
SUSTAPEN TURISTIKOAWeb orriaren posizionamendua hobetzeko ekintzak,sare sozialak, turismo APPa, Cicerone sistema, azokak,foileto berriak, Fam Press, Fam Trip, mailing, turismo buletina, etab.
PROI
EKTU
AK
POSITIBOAKTurismo bulegoetan bisitari kopurua %21.86 igo da.
Web orri turistikoan jasotako bisitak %8.64 igo dira.
Sektore pribatuarekin lan garrantzitsua ari gara egiten, sek-torearen lehiakortasuna hobetzeko eta produktu turistiko berriak sortzeko. HOBETZEKO
Herrien irudia eta irisgarritasuna.
Gure baliabideen kanpo-sustapena.
Desestazionalizazioa.
ONDO
RIOA
K
KRUZEROAK PASAIAN > turismo informa-zio puntua: Saga Pearl (420 pax), National Geographic Orion (99 pax), Corinthian (80 pax).
“LA VICTOIRE”ESTROPADA (Port Medoc/ Frantzia-Pasaia)
WHEELS & WAVES JAIALDIA (Pasaia)
MUXIKOEN GUINESSERREKORRA (Lezo)
ATLANTIKALDIA ERRENTERIAN,ATLANTIKOKO HERRIEN MUSIKAETA KULTURA JAIALDIA > eskualdeko museoen stand-a.
LANDA LURRAREN AZOKA ERRENTERIAN > eskualdeko eskaintza turisti-koaren stand-a.
FAM TRIP-AK > Hendaiako Turismo Teknikariak, HIS Japan bidaia agentzia, Turismo Vasco blogtrip-a.
EKITA
LDI N
ABAR
MEN
AK
HIRI BERRIZTAPENA
FINKA ADMINISTRADOREEK TRAMITATUTAKO ESPEDIENTEAK
TRAMITATUTAKO ESPEDIENTEAK GUZTIRA
FINKA ADMINISTRADOREEK KUDEATUTAKO AURREKONTUEN KOPURUA
AURKEZTUTAKO AURREKONTUAK GUZTIRA
A.R.I.ETAN ESPEDIENTE KOPURUA
ERAGINDAKO ONURAK TOTALEAN
ERAGINDAKO ONURAK ESKUALDEKO BIZTANLE BAKOITZEKO
ERAGINDAKO ONURAK UDALETAKO BIZTANLE BAKOITZEKO
69 (% 77,53)
89
7.930.221 € (%88,96)
8.914.004 €
40 (%44,94)
5.264.221 €
74,93 €
Errenteria 66,88 € | Lezo 40,53 € | Oiartzun 80,74 € | Pasaia 103,58 €
ADIERAZLEA GUZTIRA URTEKOA
2016KO EMAITZAK
GURE HELBURUAKHerriguneak aktibatu eraikin eta gune publikoak birgaituz eta hauen jarduerak biziberrituz.
Mugikortasuna planifikatu kotxearen eragin orekatuago bat bilatzeko.
GURE MEHATXUADiru-laguntzak eraginkortasun energetikoa sustatzen dute bereziki, bizilagun askoren lehentasunezko beharrei egoki-tzen ez dena.
GURE AUKERAKEraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT-ITE) sustatzen duen mantenurako kultura.
Eraginkortasun energetikoaren aldeko apustuak eraikinen eraberritzean eragindako hobekuntzak.
Errenteriako Udalak kasku historikoa biziberritzeko azaldutako konpromisoa.
GURE ETORKIZUNEKO ERRONKABertakoen bizi-kalitatea hobetzen eta kanpokoen irudia eder-tzen lagundu.
Ikusmira kolektiboa duen mugikortasuna sustatu banaka-koaren aurrean.
PROI
EKTU
AK
BIRGAITZEKO OBRA PRIBATUEN SUSTATZAILEEI ZUZEN-DUTAKO ARRETA, AHOLKULARITZA ETA DIRU-LAGUN-TZEN KUDEAKETA ZERBITZUA, batez ere jabe komunitateei zuzendutakoa:
-Erakunde ezberdinen birgaitzerako laguntza bateraga- rrien eskaerarako koordinaketa.
-Gremioei, finka administratzaile profesionalei eta obra teknikariei zuzendutako ohar informatzaileak birgaitzearen inguruan sortzen diren berriekin.
IDAEKO (Instituto para la Diversificación y Ahorro de la En-ergía) DIRU-LAGUNTZAK ESKUALDERA BIDERATU.
BIRGAITZEKO ELKARTE URBANISTIKOEN FOROAN PARTE HARTU birgaitze estrategiak garatzeko.
ERRENTERIAKO ERDIGUNE HISTORIKOAREN BIZIBERRI-TZERAKO EKIMENAK martxan jartzeko kudeaketan lagundu.
MAMUT MERKATALGUNEAREN JARDUERAK legeztatzeko proiektua.
Foru Aldundiak lagundutako Auzolan eta Herrigintza egitas-moen garapenetik sortutako PLASMA – PLAZA SORTZAILE MUGIKORRA. ESKUALDEAN AUZOLANAREN KULTURA SUSTATZEA DU HELBURU.
OARSOALDEAKO TAXI BATZORDEAren koordinaketa.
GIPUZKOAKO BIZIKLETAREN KONTSEILUAN parte hartu.
POSITIBOAKFatxada eta teilatuen portaera energetikoa hobetzeko diru-laguntzen errefortzuak aukera eman digu berriztapenari eraikinen erosotasunaren eta energia- eraginkortasunaren balioa eransteko. HOBETZEKO
Diru-laguntzekin sustatzen diren berriztapen obrak bizilagu-nen lehentasunezko behar zehatzei erantzuteko malgutasuna.
ONDO
RIOA
K
EUSKARA
GURE HELBURUAKGure eskualdean euskararen ezagutza eta erabilera handitzea.
Haur eta gazteen artean euskararen erabilera handitzea,batik bat.
GURE MEHATXUAGaztelaniarako inertziak eta gaztelaniazko hizkuntza--ohiturak.
GURE ETORKIZUNEKO ERRONKAEskualdean euskara normalizatzearen aldeko inertziak eragi-tea eta euskaldunen saretzea bultzatzea, koordinazioaren eta zeharkako lerroen bitartez.
FAMILIAKOarsoirriak proiektua herrietako aisialdi egitarauak gauzatzen.
Guraso erdaldunentzako euskara ikastaroak.
Euskarriak: Guraso gara gida haur jaio berrien gurasoentzat, haurren hazkuntza faseak eta hizkuntza liburuxka guraso-entzat eta euskarazko produktuen katalogoa, Hazi-hezi aldiz-kariaren banaketa.
HAUR ETA GAZTEAKDon Boscon Lantokiko praktikak euskaraz egiteko aukera ikasleei.
Gazteentzako Motxian Eby Esketx Lehiaketa 3. urtez.
Kuadrillategi, lagunarteetan biltzen diren gazteen hizkuntza ohiturak aldatzeko.
Eskola Kirola, herrietako elkarteen kirol eskaintzan eragi-teko lanean jarraitu. Oarsoaldeko Eskola Kirolari buruzko sustapen bideo berria.
MERKATARITZA-OSTALARITZAEuskararen Paparazziak argazki lehiaketa eta “Euskaraz Dotoreago” ekimena arropa denda eta mertzerietan.
ENPRESAKLan-munduko eragileak sentiberatzeko eta aktibatzeko Euskaraz SA ekimena abiatu.
Oarsoaldeako lan eremuan euskara sustatzeko plana(OLA plana).
EUSKARA IKASTEN ARI DIRENEKINMintzagun, euskara erabiltzeko guneak eskaini.
Tailerren gauzatzea; mozorroa etxean egin eta antzezteko, zinemagintza tailerra, droneen iraultza, ogi-tailerra,…
Euskarazko film labur onenari Mintzagun Saria.
AISA etorri berrientzako hastapeneko euskara eskolak.
ZATOZ! Matrikulazio kanpaina bateratua.
OARSOARRAKKomunikazio plana gauzatzea.
Oarsoarrak Euskararen Sariaren 6.edizioa.
PROI
EKTU
AK
POSITIBOAKGazteen eskolaz kanpoko esparru desberdinetan lan egin dugu, hizkuntza ohituretan eragiteko (enpresetako praktikak, kirol eskaintza, esketx lehiaketa, Kuadrillategi,…).
Merkataritzarekin azken urteetan egin den lanari jarraipena eman zaio eta parte hartu duen arropa denda eta mertzeria kopurua handia izan da.
Euskaltegietan hainbat gai erakargarriri buruzko tailerrak egin dira eta horrek euskaraz hitz egiteko gune berriak ekarri dizkie.
HOBETZEKOLan-munduko eragileak sektorearen euskalduntzean aktibatzea.
Euskaldunen eta euskara normalizatzeko indarrean dauden ekimenen saretzea eta elkarreragina sustatu sinergiak sortzeko.
Euskara, balio hezitzaile eta parte-hartzaileekin uztartzea.
ONDO
RIOA
K
KONTSUMOA
ARTATUTAKO ERABILTZAILEEN KOPURUA
TRAMITATUTAKO ERREKLAMAZIOEN KOPURUA
KONPONDUTAKO ERREKLAMAZIOEN KOPURUA
ARBITRAJE ESKAERAK
KOMUNIKAZIO-EKINTZEN KOPURUA
FORMAKUNTZA-EKINTZEN KOPURUA
1316
241
166 (%68,87)
12
1
1
ADIERAZLEA GUZTIRA URTEKOA
2016KO EMAITZAK
GURE MEHATXUAKBeharrezkoa da gizartean kultura-aldaketa bultzatzea kontsu-mo-eredu arduratsu eta iraunkor baterantz.
GURE AUKERAKontsumitzaileak formatzea beren eskubideak eta betebeha-rrak ezagutu ditzaten kontsumo arduratsua egin ahal izateko.
GURE ETORKIZUNEKO ERRONKAOngi informatutako kontsumitzaileak, arduraz kontsumitzen dutenak.
POSITIBOAKGero eta erabiltzaile gehiagok eskertzen dute eskaintzen zaien zerbitzua. HOBETZEKO
Komunikazio ekintza gehiago.
ONDO
RIOA
K
PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
PASAIAKO BADIA SUSPERTZEKOPROZESUAGipuzkoako Foru Aldundiaren 2015-2019 Kudeaketa Plan Estrategikoaren proiektu estrategikoen artean dago Pasaial-dea biziberritzea. Programa integral bat garatzea, epe mo-tzean eta ertainean.
ALBAOLA, EUSKALITSAS FAKTORIAJarduera nagusia itsasontzi historikoak eraikitzea izanik, Albaola Euskal Itsas Faktoria, Ondartxon (Pasaia, Gipuzkoa) kokatutakoa, espazio berriztatzailea da eta itsas teknologia artisauari balioa ematen zaio, berreskuratzearekin batera. Une honetan San Juan XVI. mendeko galeoiaren erreplika eraikitzen ari da. Faktoria jendearentzat irekita dago eta dina-mismoa, jardueren aniztasuna eta nazioarteko proiekzioa ditu ezaugarri.
Proiektuaren ideia nagusia garaiko teknikak eta materialak erabiliz San Juan itsasontziaren erreplika egitea da. Ildo horri eutsiz, lanbide tradizionalak berreskuratu, enplegua sortu eta eraikuntza gunea kultur eta turismo ekipamendu garrantzi- tsu bihurtu nahi dira. San Juan itsasontzia eraikitzeari esker, turismo produktu integrala, erakargarria eta Pasaiara nahiz Oarsoaldeko eskualdera bisitari kopuru ugari ekartzeko gai dena eratzen ari da.
www.albaola.com
PROI
EKTU
EST
RATE
GIKO
AK
ENPLEGU PROIEKTU EGOKITUAK Neurrira egindako enplegu proiektuak diseinatu dira eta tal-de desberdinek dituzten behar bereziak erantzuteko molda-tuak daude. Lan horren ondorioz, 2016. urtean enplegurako programa bereziak jarri ziren abian:
TXERTATU MERKATUAN: gizarte berrikuntzarako progra-ma 30 urtetik beherako gazteentzat, prestakuntza urria edo prestakuntza eza badute. Programaren helburua gaitasun pertsonalak eta profesionalak bilatzea da, beren interesetatik abiatuta laneko mundura hurbiltzeaz gain.
KOKATU: proiektu esperimentala da eta eskualdeko gizarte zerbitzuen laguntzarekin diseinatu eta kudeatu da. Ohiko merkatuan gizarteak baztertzeko arriskua duten emaku-meak sartzea du helburu eta, xede horrez, aldez aurretik prestakuntza eskaintzen zaie, baita laguntza lanpostuan ere. Azkenik, kontrataziorako laguntzak bideratzen dira.
EKIN TBR: gizarteak baztertuak dituen pertsonentzako pro-grama, oinarrizko gaitasunak gara ditzaten eta gizarteratze prozesuan aurrera egin dezaten. Horretarako, eguneroko jarduera eta laguntza teknikoa gauzatzen dira.
HAZILAN: prestakuntza eta praktika programa enpresetan, 30urtetik beherako gazte prestatuentzat.
ENPLEGU ANEZKA: 35 urtetik beherako gazteentzat enplegu programa. Batetik, zeharkako gaitasunak garatzea eta, bestetik, lankidetzan enplegua eraginkortasunez bilatzea du helburu.
ETXEKOLAN: etxeko lanen eremuan edo pertsonen zaintza-ren esparruan lanean jardun nahi duten pertsonentzat pro-grama. Euskara ikastaroak, enplegua bilatzeko orduan pres-takuntza, profesionaltasunari buruzko ziurtagiriak eta enple-gu poltsa eskaintzen zaizkie. Era berean, etxean lan egiteko norbait kontratatu behar duten familiei lan bitartekaritzaren eta aholkularitzaren inguruko zerbitzua ematen zaie.
ENERGIA2016. urtean Oarsoaldean eskualdeko mahaia eta energia pla-na osatu dira eta bietan ikuspegi politikoa nahiz herritarren partaidetza sartu ere bai.
Gainera, planean lehentasuna duten ekintzak abian jarri dira:
1. Oarsoaldean industriaren behar energetikoei buruzko azterketa.
2. Oarsoaldean etxebizitzen energia birgaitzeari buruzko plan integrala diseinatu eta garatzea.
3. Energiaren eremuan Oarsoaldeako eta Udaletako langileak prestatzea.
4. Udaletan energia kudeatzeaz arduratzen diren tek-nikariekin lantaldea sortzea, estrategiak batu eta siner-giak aprobetxatzeko.
5. Udaletan eta Oarsoaldean energia gastua monitori-zatu eta kontrolatzeko sistemak ezartzea.
GIPUZKOAKO ELIKAGAIINDUSTRIAGUNEAGipuzkoako elikagai industriagunea. Nekazaritza eta eli-kagaien balio katearen enpresetarako baliozko proiektuak sor daitezen, zerbitzuen multzo integratua egituratzea, zer-bitzuak, kudeaketa eta finantzaketa eredua definitzea barne. Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen, Beterri-Buruntza Udalak, Urola Kosta, Debegesa eta Eurogapen arteko lankidetza.
BASQUE TITANIUM ALLIANCETitaniozko soldadura eta aleaziorik gabe beroan hagen eta hodien ijezketa planta ezartzeko negozio plana. Alderdi desberdinak landu dira, besteak beste, erakunde desberdi-nekin harremanak: kluster elkarteak, Gipuzkoako Ganbera, bezeroak izan daitezkeenak, hornitzaileak, nazioarteko mer-katuak, sektore estrategikoak, homologazio, ferietara joatea, laguntza eta diru-laguntzak… lortzeaz gain. Halaber, egitura finantzarioa definitu da eta eskualdean produkzio planta abian jartzeko baliabideak nola lortu landu da.
PROI
EKTU
EST
RATE
GIKO
AK
PLASMA – PLAZA SORTZAILEMUGIKORRAGure kulturaren oinarri diren Auzolana eta herrigintza Oar-soaldean bultzatzeko asmoz, Oarsoaldea Garapen Elkartea-ren eta herritarren artean IN-FUSIOAK egitasmoa jarri da martxan, Foru Aldundiaren Aurrekontu Parte-hartzaileak tarteko. Bi saio ospatu ziren udaberrian pertsona ezberdi-nen esperientzi eta ikaskuntzak entzun eta partekatzeko helburuarekin. Horietan, solasean eta sorkuntzan arituaz, elkarkidetzan burutzen diren jarduerak sustatzeko sorkuntza kolektibotik ideia bat sortu zela.
Bi topaketa horietan auzolanean aditu eta arituak diren he-rritarrek baliagarriak ziren hainbat hausnarketa egin zituz-ten, besteak beste: auzolana baino auzo emanaz hitz egingo genuke, eskualdearentzat auzoetxe mugikor bat eraikitzea edota bolondres sare bat sortu eta hurkoari hurbiltzeko au-sardia irabaztea. Honela, guztion artean aurrera eramandako dinamika performatibo batekin sortutako ideia finala “Au-zoemana, Auzoetxe Mugikorra” izan zen. Herriz herri auzo-lanean egindako ekintzetan kokatuko den gune horrek espe-rientziak partekatu, harremanak eraiki, sendotu, saretu…, eta Auzolan kultura sustatzeko ekimenak jasoko lituzke.
Ideia horren hazitik garatu da PLASMA –Plaza Sortzaile Mugikorra, auzolanean ari diren eskualdeko egitasmoak ikusgarri egiteko tresna. Osagarri diren tramankulua eta web gunea dira, hau da, egurrezko egitura modular mugi-korra eta aldakorra non auzolaneko esperientziak eta egi-tasmoak partekatzeko plataforma digitala erabiltzerik du-gun. Auzolana oinarri duten egitasmoen informazioa eta ezagutza konpartitu eta zabaltzeko, eta auzolanaren ingu-ruan dabiltzan eskualdeko herritar eta elkarteak saretzeko.
PROI
EKTU
EST
RATE
GIKO
AK
HABIAN! SEKTORE ANITZEKOEKINTZAILETZA-POLOKOLABORATZAILEA Teknologia eta lan kreatiboekin erlazionatuak dauden etor-kizuneko lanak sortzeko hazitegi kolaboratiboa, Errenteriako Torrekuan eraikinean kokatuta.
HABIAN! FABRIKA KREAKTIBOA
Sorkuntzan oinarritzen diren ofizioentzako elkarlanean ari-tzeko tailerrek osatzen dute proiektu hau. Bertan lan egiteko aukera, salmenta zuzenerako guneak, oinarrizko makineria eta ekipamenduak eta aholkularitza z erbitzua eskaintzen da.
HABIAN! TEKNOLOGIA KREAKTIBOA
Teknologia berrietan espezializatutako enpresa eta laguntza zein aholkularitza jasotzen ari diren ekintzaileen proiektu berriak elkarrekin ari dira proiektu honetan.
adn.errenteria.eus/habianPROI
EKTU
EST
RATE
GIKO
AK
KOKAPENA ETA BULEGOAK
-GERENTZIA-ZERBITZU EKONOMIKO ETA GIZA BALIABIDEAK-KOMUNIKAZIOA ETA KALITATEA-INDUSTRIA SUSTAPENA-MIKROENPRESENTZAKO LAGUNTZA-TURISMO SUSTAPENA-GARAPENERAKO LANKIDETZA
Astigarragako bidea, 2Mamut Bulego eraikina, 2. solairua20180 Oiartzun
T: 943 494 129E: [email protected]
BULEGO NAGUSIA
-ENPRESETARAKO ARETOA-MIKROENPRESENTZAKO LAGUNTZA
Jaurtakol plaza z/g20100 Errenteria
T: 943 494 129E: [email protected]
HABIAN!-PRESTAKUNTZA ARETOA TEKNOLOGIA BERRIETAN-KONFERENTZIA ETA BIDEO KONFERENTZIE- TARAKO ARETOA-SUSTATZAILEEN ARETOA-ENPRESETARAKO ARETOA
Astigarragako bidea, 2Mamut Bulego eraikina, 2. solairua20180 Oiartzun
T: 943 494 129E: [email protected]
ENPRESEN ZENTROA
KOKAPENA ETA BULEGOAK
103 PoligonoaSagasti kalea 3820100 Lezo
PRESTAKUNTZA ZENTROA
Olibet 6, etxabea20100 Errenteria
T: 943 520 692E: [email protected]
KZ GUNEA
Olibet 6, etxabea20100 ErrenteriaE: [email protected]
ENPLEGU ETA ENPLEGU ZERBITZURAKO ZENTROA T: 943 510 200
HIRI-BERRIZTAPENA T: 943 344 160
OARSOALDEKO KONTSUMITZAILEEN INFORMAZIORAKO BULEGOA T: 943 510 111
EUSKARA ZERBITZUA T: 943 510 111
ZERBITZUETARAKO BULEGOA
KOKAPENA ETA BULEGOAK
ENPLEGU ZERBITZUA ERRENTERIA
Olibet 6, etxabea20100 Errenteria
T: 943 510200E: [email protected]
ENPLEGU ZERBITZUA PASAIA
Euskadi etorbidea. Merkatuaren eraikina20110 Pasaia - Trintxerpe
T: 943 404 101E: [email protected]
ENPLEGU ZERBITZUA
Olibet 6, etxabea20100 Errenteria
T: 943 510 111E: [email protected]
Ordutegia Astelehenetik ostiralera 8:30-14:30
OARSOALDEKO KONTSUMITZAILEEN INFORMAZIORAKO BULEGOA
KOKAPENA ETA BULEGOAK
Madalen 320100 Errenteria
T: 943 494 521E: [email protected]: oarsoaldea-turismo.eus
Neguko OrdutegiaAsteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-18:00 Igandea: 10:00-14:00
Aste Santua, uztaila eta abuztuaAstelehenetik igandera: 9:00-14:00 / 16:00-19:00
ESKUALDEKO TURISMO BULEGOA
San Marko z/g20100 Errenteria
T: 943 449 638E: [email protected]: oarsoaldea-turismo.eus
Ordutegia (Goi denboraldian 6 hilabetez) Asteazkenetik igandera: 11:00-14:00 / 16:00-19:00
SAN MARKO GOTORLEKUA
Victor Hugo EtxeaDonibane kalea, 6320110 Pasaia
T: 943 341 556E: [email protected]: oarsoaldea-turismo.eus / victorhugopasaia.eus
Neguko Ordutegia Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 / 16:00-18:00 Igandea: 10:00-14:00
Aste Santua, uztaila eta abuztua Astelehenetik igandera: 9:00-14:00 / 16:00-19:00
PASAIAKO TURISMO BULEGOA
TURISMO BULEGOAK
Mendiburu, 520180 OiartzunT: 943 494521E: [email protected]
OrdutegiaAste Santua, uztaila eta abuztuan, egunero: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
OIARTZUNGO TURISMO BULEGOA
Aiako Harria Parke Naturala Listorreta- Barrengoloia eremua 20100 Errenteria
Ordutegia (Goi denboraldian)Astelehena: 9:00-14:00Ostirala: 16:30-20:30Larunbata eta igandea: 8:30-14:30 / 16:30-20:30
LISTORRETA-BARRENGOLOIAKO INFORMAZIO PUNTUA
TURISMO BULEGOAK