15
www.euskarians.wordpress.com

3€¦  · Web viewGainbegiratuaren helburua zera da, testua berriro irakurri eta egindako akatsoez konturatzea. Gogoratu: hain testu luzea hain denbora laburrean burutzean, oso

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 3€¦  · Web viewGainbegiratuaren helburua zera da, testua berriro irakurri eta egindako akatsoez konturatzea. Gogoratu: hain testu luzea hain denbora laburrean burutzean, oso

EGIN BEHARREKOALan honen abiapuntua EGA azterketako idazlana bera da. Beraz, argi izan behar da zer egin behar den. Hona hemen, batetik, azterketako oharrak eta, bestetik, oraintsu

www.euskarians.wordpress.com

Page 2: 3€¦  · Web viewGainbegiratuaren helburua zera da, testua berriro irakurri eta egindako akatsoez konturatzea. Gogoratu: hain testu luzea hain denbora laburrean burutzean, oso

jarritako gaien adibideak.OHARRAK1. Argi idatzi behar da eta albait garbien.2. Idazlanak gutxienez 300 hitz izan behar ditu.3. Idazlanaren kalifikaziorako ondorengo hiru alderdi hauek izango dira ardatz:

a. Gaiaren eraketa eta garapena.b. Hizkuntza-aberastasuna eta zehaztasuna.c. Zuzentasuna.

4. Lehen orrialde hau gidoia egiteko, apunteak biltzeko... erabil dezakezu. Ez da zuzenduko.

5. Hurrengo orrialdeetan, bi gai proposatzen zaizkizu, bat aukeratu eta garatzeko. Gaiak ga-ratzeko, laguntza moduan, dosier bana eta puntu batzuk dituzu: galderak, gogoetak, iritziak... Ez dira nahita-ez kontuan hartu beharrekoak,- zuk zeuk aukeratutako bestelako ikuspuntu edo alderdi batzuetan oinarriturik ere egin dezakezu.

Aukeratutako gaia garatzeko, iritzi-askatasuna duzu. Betiere, begirunez joka ezazu: saihestu jarrera sexistak, homofoboak, arrazistak...Gaiak:- Bidaiak- Diziplina eskoletan

Ikus daitekeenez, egin beharreko lana ez da edozelakoa. Izan ere, oso jende gutxi dago hain luze idazten ohituta eta, are gutxiago, modu egokian, koherentean eta kohesionatuan egiten. Presta-keta-lanak datoz, lehenengo eta behin. Salto batean erabaki behar duzu zer gai aukeratu, ... Horren ostean, zirriborroari ekin behar diozu: nola hasiko zaren eta nola amaitu (hasteko eta amaitzeko teknikak); nondik nora joango zaren (ideia txikiak bildu, antolatu, eta ideia nagusiak erabaki); zenbat paragrafo izango dituen (lau, bost ala sei);...

www.euskarians.wordpress.com

Page 3: 3€¦  · Web viewGainbegiratuaren helburua zera da, testua berriro irakurri eta egindako akatsoez konturatzea. Gogoratu: hain testu luzea hain denbora laburrean burutzean, oso

Ez dago esan beharrik lan garrantzitsua dela hau. Ikasle asko eta asko itsumustuan hasten dira idazten, egin ahala, ideiak bururatuko zaizkielakoan.Idaztea bera dator ostean. Lan nekeza berriro: gramatika (deklinabidea, aditza, sintaxia, galde-gaia...); lexikoa (hitz egokiak, erdarakadak, euskalkikadak...); ortografia (puntuazio-ikurrak, h, s, z, ts, tz, letra larriak...); estilistika (elipsia, sinonimia, ordezko hitzak...).Idatzitakoari gainbegiratua eman behar diozu. Gainbegiratua ez da esaldiak gehitzea, ez da esal-diak aldatzea edo berridaztea. Egindakoa eginda dago. Baina edonork egin ditzake konturatu ga-beko okertxoak, edonork jan ditzake letraren batzuk, edonori gerta dakioke letra baten ordez beste bat jartzea... Aditzaren singular/plural jokoa hautsi egin duzula kontura zaitezke, edo k letra ez duzula zuzen erabili esaldiren batean, edo ek/ak jokoa ez duzula errespetatu, edo hitz bat hurbilean errepikatu duzula eta kenduta ere zentzu osoa duela edo horren ordez sinonimoa jartzea ez dela lan handiegia... Horixe da gainbegiratzea. Eta ikasle askok eta askok gainbegiratu hori ez egitearren, behar baino oinarrizko akats gehiagorekin uzten dute idazlana eta pikutara bidaltzen txukuna izan litekeen lan hori.

ZIRRIBORROA

www.euskarians.wordpress.com

Izenburua: ZER GERTATZEN ARI DA IKASGELETAN?Sarrera: Tesia: Beti izan da arazoa, baina orain handiagoa.Teknika: Galdera erretorikoak (3-4 galdera luze).Ikasleren bat irakasleari aurre egiten.Irakasleren bat negarrez.Ikasleren bat klasetik bidali.Arrazoiak:Irakaslearen figura indarra galduta dago.Legeak ikaslea gehiegi babesten du.Familian ez da errespetua lantzen.Ondorioak:Irakasleen artean bajak.Ikasleen artean liskarrak.Bullynga.Irtenbideak: Ez dut erabilikoNire esperientziaIrakaslea naiz eta badakit zer gertatzen ari den. Adibide pare bat (ikasle sasoikoa; oraingoa).Zerbait egin behar dute agintariek lehenbailehen.Konklusioa: Laster ikasle konfliktiboak baino ez dira joango klasera.

Page 4: 3€¦  · Web viewGainbegiratuaren helburua zera da, testua berriro irakurri eta egindako akatsoez konturatzea. Gogoratu: hain testu luzea hain denbora laburrean burutzean, oso

GAIA AUKERATZENBata "informatzailea" izaten da, "hotza", eztabaidarako aukera argirik gabekoa, gaikako entziklo-pedietan egiten denaren antzekoa: azalpena da modu edo bide horren oinarria. Besteak, ostera, gai hori aztertzea eskatzen du, arrazoiak eta ondorioak sakonduz, konponbideren batzuk plantea-tuz...Guk bakoitzarentzat ondorengo hau proposatzen dizugu:

AZALPENA ARGUDIOA

1.- SARRERA: Gaira hurbiltzen. 1.- SARRERA: Gaira hurbiltzen.

2.- DATU OROKORRAK: zer da?

zertarako?

zenbat mota?

2.-ARRAZOIAK:

3.-ALDE ONAK: 3.-ONDORIOAK:

www.euskarians.wordpress.com

Page 5: 3€¦  · Web viewGainbegiratuaren helburua zera da, testua berriro irakurri eta egindako akatsoez konturatzea. Gogoratu: hain testu luzea hain denbora laburrean burutzean, oso

4.-ALDE TXARRAK: 4.- IRTENBIDEAK:

5.- AMAIERA: Gaia eta norbera. 5.-AMAIERA: Gaia eta norbera.

Ia gai guztiak gara daitezke modu batean edo bestean, norberaren ezagutzaren eta trebetasuna-ren arabera. Dena den, gai batzuk egokiagoak dira azalpenak egiteko eta beste batzuk argudia-tzeko.

ZIRRIBORROAZirriborroa da idazlanaren ibilbide-mapa. Horrexek eramango zaitu, modu egokian eta kohe-rentean. Prestaketa-lanaren oinarria horixe duzu eta, gainera, idazlanerako egiten ikasiz ge-ro, ahozko saioko gaia prestatzeko ere balioko dizu.Zirriborroak egiteko teknika asko daude: mapa semantikoak, ideia-jasak, "haizearen arrosa" izenekoak...Argi izan behar duzu idazlanaren helburua ez dela zuk zeuk gai horretaz zenbat dakizun az-tertzea,- ikasle askok horixe uste dute, eta ito egiten dira ideia sakonen itsaso horretan. Beraz, kontuan izan ez dagoela ideia bereziak bilatzen ibili beharrik, nahikoa dela gutxieneko kultura-maila duen edozeinek aipatuko lituzkeenak aukeratzea.ibilbidea gaia garatzeko.

Badakigu idatzi beharreko testuak zenbat hitz izan behar dituen, azterketaren derrigorrez-ko baldintzetako bat da eta: 300 hitz. Erabaki dugu aurreko atalean

www.euskarians.wordpress.com

HITZAK

Kontzeptuak

300

ESALDIAK

Ideia txikiak

30

TESTUA

Gaia

1

PARAGRAFOAK

Ideia nagusiak

5

Page 6: 3€¦  · Web viewGainbegiratuaren helburua zera da, testua berriro irakurri eta egindako akatsoez konturatzea. Gogoratu: hain testu luzea hain denbora laburrean burutzean, oso

zenbat paragrafo izango dituen ere: 5 paragrafo (bat gora, bat behera). Paragrafo bakoitzeko esaldiak zenbat izango diren jakitea zaila da, bakoitzaren idazteko estiloaren araberakoa baita, baina, normalean, ez dira hogeita hamarretik urrun ibiliko: 30 esaldi (5 gora, 5 behera).

Idazlanaren egiturara bueltatuz, hona hemen zirriborroa egiteko proposatzen dizkizudan aukera biak:

AZALPENA ARGUDIOA1.-SARRERA: Gaira hurbiltzen. 1.-SARRERA: Gaira hurbiltzen.Tesia(esaldi esanguratsua): Tesia(esaldi esanguratsua):Sarrera-teknika (komunikabideetatik jasotako datuak, edo norberak ezagutzen duen pasadizoren bat, edo ikuspegi historikoa,. edo galdera erretorikoak:

Sarrera-teknika (komunikabideetatik jasotako datuak, edo norberak ezagutzen duen pasadizoren bat, edo ikuspegi historikoa,. edo galdera erretorikoak:

……………………………………………………………

………………………………………………………………

3 ideia: 3 ideia:………………………………………………………………

……………………………………………………………..

………………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………

2.-DATU OROKORRAK: 2.- ARRAZOIAK:(zer da? zertarako? zenbat mota?...)3 ideia: 3 ideia:……………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………

3.-ALDE ONAK 3.- ONDORIOAK3 ideia: 3 ideia:

www.euskarians.wordpress.com

Page 7: 3€¦  · Web viewGainbegiratuaren helburua zera da, testua berriro irakurri eta egindako akatsoez konturatzea. Gogoratu: hain testu luzea hain denbora laburrean burutzean, oso

………………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………

4.-ALDE TXARRAK 4.- IRTENBIDEAK3 ideia: 3 ideia:………………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………

5.- AMAIERA: Gaia eta norbera 5.- AMAIERA: Gaia eta norbera2 ideia: 2 ideia:………………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………

………………………………………………………………

Konklusio gisako ideia Konklusio gisako ideia…………………………………………………………………

……………………………………………………………

SARRERA: Gaira hurbiltzenSarrera gaira hurreratzea duelako helburu. astiro-astiro irakurlea gaira ekarri. Horretara-ko, gain-gaineko baieztapenak egin behar dituzu, betiere gero datozen pasarteetarako ideiak "erre" gabe.Elementu nagusi bi ditu:

- Idazlanaren tesia edo esaldirik esanguratsuena - sarrera-teknika bereziren bat erabilita, gaia "kokatuta" uzteko ideiak.

Ezinezkoa da, beraz, hurrengo paragrafoetan garatuko diren ideia nagusiak (alde txarrak, al-de onak, arrazoiak, ondorioak, irtenbideak, norberaren esperientzia...) sarrera edo hasiera honetan adieraztea. zer esanik gabe geratzen dira edo esan-dakoa errepikatzen hasten, -txokolateari bueltak ematen.Tesia Idazlearen planteamenduaren ideiarik sendoena da, hausnartuena, eta, era berean, ira-kurlearen buruan finkatuen geratuko dena. Esaldi biribila izaten da, zalantzarik gabekoa.Adibidez:XX. mendearen amaieran, hainbat eta hainbat aurrerakuntza ezagutu ditugu gure gizartean, baina garrantzitsuenetako bat eskuko telefonoarena dela esango nuke.

www.euskarians.wordpress.com

Page 8: 3€¦  · Web viewGainbegiratuaren helburua zera da, testua berriro irakurri eta egindako akatsoez konturatzea. Gogoratu: hain testu luzea hain denbora laburrean burutzean, oso

(Gaia: Eskuko telefonoa)Denok dakigu izaki bizidunok jaiotzen garen moduan hil ere egin behar dugula, baina gure gizartean, behintzat, asko kostatzen zaigu heriotza den moduan onartzea.(Gaia: Heriotza)Euskal gizartean aspaldion indarra hartzen ari den ohitura bat urtero, sasoia heltzen denean, Gipuzkoako sagardotegietara bueltatxo bat egitearena da.

(Gaia: Sagardotegiak)

Sarrera-teknikari dagokionez, eta izenak berak adierazten duenez, gaia kokatuta uzteko tresna bat baino ez da,

betiere tesian erabilitako ideia biribilduz. Lau motatakoak landuko dituzu:

1. Komunikabideetatik jasotako datuak (gaiarekin lotura estua duten datu esanguratsuak):

EAEko herritarren artean % 98k du eskuko telefonoaren berri; % 80k erabili ere egin du be-hin edo behin; familia askotan 13 urtetik gorako kide guztiek dute eskuko telefonoa.(Gaia: Eskuko telefonoa)2. Norberak ezagutzen duen pasadizoren bat (gaiarekin zerikusia duen bizipen

pertsonala):Gure inguruan, kostaldean, itsasoak eta hondartzak betetzen dituzte aisialdirako aukerarik gehienak eta, horregatik, mendizaletasunak ez du arrakasta handirik, nahiz eta azken urteo-tan gero eta gazte gehiagori gustatu.

(Gaia: Mendizaletasuna)3. Ikuspegi historikoa (gaiaren lehengo eta oraingo ikuspegien konparazioa):Sasoi batean, heriotzaren inguruan ospakizun bereziak antolatzen ziren Euskal Herrian. Ba-serri askotan, adibidez, gaubeila egiten zen hildakoaren omenez, baina behin hileta egin on-doren, jana eta edana ere ez zen falta izaten. Beste kultura batzuetan ere heriotzak ez dau-ka hain zentzu txarrik.

(Gaia: Heriotza)4. Galdera erretorikoak (gaiaren inguruko galderak, erantzun argi gabekoak,

zabalean egindakoak):

www.euskarians.wordpress.com

Page 9: 3€¦  · Web viewGainbegiratuaren helburua zera da, testua berriro irakurri eta egindako akatsoez konturatzea. Gogoratu: hain testu luzea hain denbora laburrean burutzean, oso

Nork ez ditu une gozoak pasatu zinema-aretoren batean pelikula eder bat ikusten? Nori ez zaio gustatzen konpainia onean noizean behin pelikularen bat ikustea? Nor ez da gogoratzen geure bizitzan ikusitako lehenengo pelikula haiek sortutako sentimendu bereziez?

(Gaia: Zinema)

www.euskarians.wordpress.com

Page 10: 3€¦  · Web viewGainbegiratuaren helburua zera da, testua berriro irakurri eta egindako akatsoez konturatzea. Gogoratu: hain testu luzea hain denbora laburrean burutzean, oso

Zirriborrotik testuraAipatu dugunez, idatzi behar duzun testurako ideiak bildu eta modu laburtuan jartzen dira zirri-borroan. Beste kontu bat da testua gauzatzen hastea. Horretarako, norberaren burutik sortuta-ko ideia labur horiek luzatu eta biribildu egin behar dira, ganorazko esaldiak idazteko.Esaldiekin lan egiteko orduan, idazteko estiloak zerikusi handia du. Bakoitzak bere idazteko esti-loa du, hitz egiteko estiloa duen bezalaxe. Dena den, gauza bat argi izatea komeni da: irakurleak eroso sentitu behar du testuarekin, erraz irakurri behar du; ezin da atzera aurrera ibili esaldi berbera behin eta berriro irakurtzen, ezta aspertu ere esaldi laburregiak direlako. Erdibide da onena, hau da, esaldi laburrak eta luzeak tartekatzea.

Testua idazten Ideiak biltzen aritu zara, zirriborroa landu duzu, zer adierazi nahi duzunetik zelan adierazi behar duzunera joko dugu. Hainbat dira zaindu beharreko arauak, eta ia ezinezkoa da guztiak gogoratzea. Gramatikak, orto-grafiak, lokailuek eta estilistikak hartuko dute protagonismoa idazlanean ere. Dena den, aholku batzuk hartu behar dituzu aintzakotzat, okerreko estrategiarik ez erabiltzeko.Ikasle askok uste du gramatika-egitura zailak, baldintza-potentzial-subjuntiboko aditzak, hitz bitxiak, esamolderen batzuk… erabili ezean, ezinezkoa dela idazlanean behar den besteko maila erakustea. Uste okerra zalantzarik gabe. Behar izanez gero, erabili beharrekoak dira, baina be-tiere ziur egonda eta egoki adierazita. Bestela, hobe da beste bide batzuk aurkitzea.

1. GramatikaAkats batzuk, beste batzuk baino larriagoak dira, jakina. Kontuan izan behar da atal

www.euskarians.wordpress.com

Page 11: 3€¦  · Web viewGainbegiratuaren helburua zera da, testua berriro irakurri eta egindako akatsoez konturatzea. Gogoratu: hain testu luzea hain denbora laburrean burutzean, oso

hauxe dela, testuaren egiturarekin batera, idazlana pikutara bidal dezakeena; akats bera hiruzpalau bide egi-nez gero edo akats desberdina zortzi-hamar bidez, ez dago idazlana gainditzerik.EGA azterketa zuzentzeko irizpideetan akats guzti-guztiak daude zehaztuta, baina zerrenda luze-luzea da. Horregatik, hamabi aukeratu ditut, arreta eurotan jartzeko:

1. –k / Ø( batez ere, mugagabeetan eta nominalizazioetan)

2. –AK/ -EK/ -OK

3. MUGAGABEA

4. –RIK/ -A/ -AK

5. ERE, ERE BAI, ERE EZ, BAITA…ERE, EZTA…ERE

6. NOMINALIZAZIOAK

7. NOR-NORK/ NOR-NORI-NORK

8. PLURALA/ SINGULARRA ADITZEAN

9. BALDINTZA ERREALA/ IRREALA

10. GALDEGAIA, ORDENA (batez ere, esaldi laburretan)

11. –NA/ -NAK/ -NIK

12. –LA/ -N/ -NIK2.

2. LokailuakIdazteko hainbat estilo daudela aipatu dugu. Mezua egokia, ulergarria eta lotua izatea da oina-rria. Eta horretan, zerikusi handia dute lokailuek. Mota askotakoak daude, esaldiak lotzerakoan adierazi nahi den ideiaren arabera: azaltzekoak, gehitzekoak, kontrajartzekoak, ondorioztatze-koak… Ez dago idazlan on batean zenbat agertu beharko liratekeen zehazterik, baina ezinbes-tekoa da tartetxoa izatea, dozena bat inguru. Hori bai, ez abusatu, idazlana hobetu beharrean txartu egin dezakezu eta.

3. OrtografiaOrtografia aipatzerakoan, normalean, hitzen idazkera etortzen zaigu gogora (h, s, z, tz, ts…) baina horietatik aparte, ezin ditugu ahaztu ikurrak ere. Ez dago esan beharrik gramatika oso garrantzitsua dela , baina idazterakoan, ortografia-ikurrei ere arreta berezia jarri behar zaie, zeren eta, lokailuekin batera baitira testuari erritmo egokia emango diotenak. Gainera, zuzen erabili ezean, irakurlea testua ulertu ezinik ibiliko da.Mota askotakoak dira ortografia-ikurrak: puntua, koma, puntu eta koma, harridura eta galdera-ikurrak, gidoiak, letra larriak…. Denak dira garrantzitsuak, baina puntuaren eta

www.euskarians.wordpress.com

Page 12: 3€¦  · Web viewGainbegiratuaren helburua zera da, testua berriro irakurri eta egindako akatsoez konturatzea. Gogoratu: hain testu luzea hain denbora laburrean burutzean, oso

komaren arteko desberdintasuna da garrantzitsuena. Bi horiek nahastuz gero, irakurleak ezin izango du igarri esaldian etentxo non dagoen edo ezta noiz amaitzen den ere, eta behin eta berriro irakurri be-harko ditu esaldiak, harik eta asper-asper egin eta irakurtzeari utzi arte.

4. EstilistikaEstilistikaren atalak ez du aurreko guztiek adinako garrantzirik, baina hiruzpalau kontzeptu argi izanez gero, testua dotoreago gera daiteke. Dotore diot eta ez zuzen, egoki… idazlana gauzatze-ko lan honetan bigarren mailakoa delako.Ez dizuet ur handietan sartzeko eskatuko: landuko ditugun hiru teknikek helburu bakarra dute, hitzak hurbilean ez errepikatzea, alegia. Hauexek dira:

a- Elipsia (errepikatzen den hitza ezabatzea)b- Sinonimia (errepikatzen den hitzaren ordez esanahi bereko beste hitz bat) eta ordezkapen lexikala (errepikatzen den hitzaren ordez esanahi bereko esaldi labur bat erabiltzea)c- Hitzaren ordez izenordeak erabiltzea.

GAINBEGIRATUAGainbegiratuaren helburua zera da, testua berriro irakurri eta egindako akatsoez konturatzea. Gogoratu: hain testu luzea hain denbora laburrean burutzean, oso normala izaten da horrelakoren batzuk egitea. Akatsok edozelakoak izan daitezke: ortografia-ikurren bat, gramatika akats larri-ren bat hitz berbera hurbilegi errepikatzea.Ez da aldaketa sakonak egiteko momentua, salto batean aldaketatxo batzuk egitekoa baino. Dena den, argi izan behar duzue akats horiek konpontzeak, kasu askotan, idazlana gainditu ala ez era-bakitzen duela. Adibidez testuan hamar gramatika akats larri utzi badituzue eta gainbegiratzean hiru zuzendu, hortxe joka dezakezue dena.

www.euskarians.wordpress.com

Page 13: 3€¦  · Web viewGainbegiratuaren helburua zera da, testua berriro irakurri eta egindako akatsoez konturatzea. Gogoratu: hain testu luzea hain denbora laburrean burutzean, oso

www.euskarians.wordpress.com