4. Ikasgaia - Herrien Libre Determinazio Eskubidea

Embed Size (px)

Citation preview

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Herrien Libre Determinazio Eskubidea

    1/10

    Herrien Libre Determinazio Eskubidea

    2012-2013

    Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

    29

    Laugarren Ikasgaia

    Laugarren ikasgai

    honetan, herrien libre

    determinazio eskubidea

    izango dugu aztergai.

    Ikasgai honen bitartez,

    menerapen kolonialeandauden herrien libre

    determinazioa

    aztertuko dugu.

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Herrien Libre Determinazio Eskubidea

    2/10

    4. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    azioarteko Zuzenbide Publikoa II

    30

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Herrien Libre Determinazio Eskubidea

    3/10

    Herrien Libre Determinazio Eskubidea

    2012-2013

    Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

    31

    4. Ikasgaia: Herrien Libre determinaziorakoeskubidea

    Ikasgai honetan herrien libre determinaziorako printzipio edo eskubidea azaldu eta aztertuko

    dugu.

    Lehenik eta behin, esan beharra dago gaur egun arte, eskubide hau kolonizatutako lurraldetara

    zabaltzen zela soilik, baina orain, beste zenbait gauzetara ere zabaldu izan da.

    4.1 Garapen historikoaKolonialismoaren hasiera historikoa Estatu europarren aurkikuntza geografikoen garaiarekin

    dago lotuta, zeinak XV. Mendean hasten den bi aldetara zabaldu zelarik. Alde batetik, Afrikatik

    Indiara zabaltzen zena, eta bestetik, Ameriketara zabaltzen zena.

    Lehenik eta behin, kolonialismoa nola gauzatzen zen ikusi beharko dugu historian zehar bi fase

    bereiz ditzakegularik. Hala nola:

    1648ko Westfaliako baketik XIX. Mendera bitartean: kolonialismoaren helburuakomertzioa zen batez ere, lurrak eskuratu eta jabegoren ideiaren gainetik. Lehen fase

    honetan, Amerika eta ozeanoak kolonizatu ziren. Fase honetan ere, Res Nulius (inorengauza) kontzeptua eratu zen, Kolonialismoaren atzetik zegoen ideia. Kontzeptu horen

    sorketaren arrazoia, kolonietako gizarteak zibilizatu gabeak zirela zen eta beraz,

    jabegoaren kontzepturik ez zeukaten. Horretaz gain, erlijio katolikoa onartu zuen

    kontzeptu hori. Kontzeptu hori izango da kolonialismoaren oinarria, kontzeptu horren

    inguruan kolonizatuak izan direnak izango baitira libre determinazio eskubidearen

    titularrak.

    XIX. Mendetik, Nazioen Elkartearen eraketara arte: fase honetan, inperioaren ideiazabaltzen da, Kapitalismoa, eta industria iraultza, baliabideak bereganatzea eskatzen

    zuen eta horretarako jabegoa beharrezkoa da. Horregatik, kolonialismoaren helburua

    lur eremu handiak lortzea izango da. Lau faktore topatzen ditugu:

    o Geografikoa: garapen berria Afrikara zuzentzen da.o Ekonomikoa: merkantilismotik kapitalismorako pausua.o Politikoa: estatuen ideia inperialistao Hitzarmenak.

    Nazioen Elkartea.

    XX. Mendeko lehen urteetan egoera koloniala berdin mantenduko da. Lehen jarrera

    autodeterminatzailea, 1918ko Wilson lehendakariaren 14 puntuak izango da. Hamalau puntu

    horietan, Lehen Mundu Gerra sortu zuten arrazoiak aurkeztu eta gomendio batzuk eman

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Herrien Libre Determinazio Eskubidea

    4/10

    4. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    azioarteko Zuzenbide Publikoa II

    32

    1.2 art.

    Los propsitos de las Naciones Unidas son:

    2. Fomentar entre las naciones relaciones de amistad basadas en el

    respeto al principio de la igualdad de derechos y al de la libre

    determinacin de los pueblos, y tomar otras medidas adecuadas para

    fortalecer la paz universal

    zituen. Diskurtso horren atzean, estatu bat nazio bakoitzekoren ideia zegoen.

    Lehen deskolonizazioa, Ameriketakoa izango da. Jada egitatezko bidetik deskolonizazioa hasita

    zegoen, zuzenbidea arautu baino lehen eta autodeterminazioaren ideia jaso baino lehen.

    Hurrengo pausua, Nazioen Elkarteak egitate koloniala onartzea izango da, bere paktuko 22.Artikuluan. Bertan, kolonialismoaren justifikazio etiko eta politikoa emango da, horretarako

    zibilizatzeko misio sakratua eta herrien gaitasun eza argudiatuz. Beraz, kolonialismoa

    justifikatu egiten da eta ez da aurreikusten autodeterminazio eskubiderik, are gehiago, ez du

    kolonia guztiez ari, baizik eta estatuei gerraren ondorioz kendutako koloniez. Baina ondorengo

    arauketan, mandatuak egiten ditu :

    a) Inperio otomandarren menpe egondako lurraldeak oso garatuak daudeb) c) Besterik gabe, bereganatzea, Frantzia eta Erresuma Batuaren kasuak egin izan duten

    moduan.

    Nazioen Elkarteak, beraz, ez zuen aurrerapauso bat ekarri, baizik eta kolonialismoaren

    justifikazio bat eman zuen. Mandatu sistema II. MGrekin amaitzen da.

    Gerora, Nazio Batuen Erakundea sortzean, Nazio Batuen Kartaren bi artikulutan egiten zaio

    erreferentzia eskubide honi: lehen artikuluko bigarren paragrafoan (1.2) aipatzen da

    determinazio librea helburu gisara. Baina tranpa modura dago, Nazio=Estatu gisara

    aurkezten baitu.

    55. Artikuluan berriz aipatzen da, baina berriz ere, helburua ez da herriei aipamena egitea,

    baizik eta estatuei.

    Azkenik, XI, XII eta XIII atalen arauketan, lurralde ez autonomoen eraentza adierazten da, eta

    administrazio fiduziarioko eraentza. Beraz, Kartak egiten duen arauketa oso anbiguoa da.

    Bien arteko desberdintasuna, bigarrenak prozedura azkarrago baten bidez lortu behar dute

    independentzia.

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Herrien Libre Determinazio Eskubidea

    5/10

    Herrien Libre Determinazio Eskubidea

    2012-2013

    Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

    33

    Beraz, hau ere ez da aurrerapauso bat kolonialismoaren amaierarako, baizik eta justifikazioa

    egiten du. Beraz, deskolonizazioa ez da eman, Batzar Nagusiaren ebazpenak hala esan zuten

    arte.

    Izan ere, Nazio Batuen Karta 51 estatuk sinatu zuten eta gaur egun, independentziaren

    ondorioz estatu berri ugari sartuz joan dira, eta boto gehiago egoten joan dira Batzar

    Nagusiaren barne.

    Batzar Nagusia erakusten den jarrera, ez da Kartan agertzen dena, izan ere, 1.2 eta 55.

    artikuluak garatu gabe eta isolaturik utzi zituen, deskolonizazioaren ondorioz estatu berri ugari

    sartu baitira Nazio Batuen Erakundean. Aipagarri dira Bandug, Belgradi eta El Kairoko

    hitzarmenak. Beraz, Batzar Nagusiak hartuko du deskolonizazioaren garapenaren ardura.

    Ebazpen ugari badaude ere, aipagarri dira :

    1514 (XV) ebazpena jarrera berri baten jatorria. Misio sakratua izatetik, Kartarenaurkakoa izatera pasa zen, interpretazio berri bat emanez, baina eraginkortasunaren

    aldetik arazo bat zegoen, ez baita loteslea, baina praktikaren bidez efektibo bilakatu

    da. Horretaz gain, herriak aipatzen dira, eskubidearen titularra herria da eta ez estatua

    eta herria izango da independentziaren titularra. Independenteak ez diren lurraldeak,

    independentziarako bidea bilatu behar dira lehen bai lehen. Kartak esandako bertan

    behera uzten du, ezberdintzerik ez egiterakoan.

    Horretaz gain, koloniak bere osotasunean izan behar dira independente. Uti posspdetis

    iuris.

    Guzti honekin batera, deskolonizazioa, metropoliak ezarritako administrazioarekin egin

    zen, gerrak eta arazoak ekiditeko xedez. Amaitzeko, kartak esandako guztia, banan-

    banan deuseztatzen dela aipatu beharra dago. Beraz, ebazpen hau oso iraultzailea izan

    zen.

    1541 (XV) ebazpena 1514 ebazpenaren hurrengo egunean emandakoa. Bertan,herri hitza, Kolonia hitzera zuzentzen da, argi utzi nahian kolonietara egiten zaiela

    erreferentzia. Horrekin batera, Kolonia zehazteko bi irizpide ematen ditu: geografikoki

    banatuta egotea (itsasoa egon behar du tartean) eta etnikoki eta kulturalki diferenteak

    izan behar dira.

    Honekin, Estatuen potentzien barruan zeuden herriak kanporatzea bilatzen zen. Baina

    kontutan izan behar da, irizpide hauek ez direla erabilgarri kasu guztietarako, baina bai%90ren kasuetarako.

    Beste elementu batzuk ere kontutan hartu daitezke. Lurraldearen harremana

    metropoliarekin horietako bat izango litzateke. Lehen edota bigarren mailako

    hiritarrak izatea, adibidez. Ebazpen honen zatirik garrantzitsuena, seigarren printzipioa

    da: Kolonia bat deskolonizatu dela ulertuko da,

    o Estatu independente eta subiranoa izatea lortzen denean.o Beste estatu independente batekin asoziazioaren ondorioz lortzen duenean.o Beste estatu independente batean barneratzean.

    2526 (XXV) ebazpena ebazpen hau eman zenerako, ia afrika osoa deskolonizatutazegoen, 1970eko ebazpen bat delarik eta aurreko biak 1960koak. Beraz, Afrika 10

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Herrien Libre Determinazio Eskubidea

    6/10

    4. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    azioarteko Zuzenbide Publikoa II

    34

    urtetan ikaragarri aldatu zen.

    Ebazpen hau, juridikoki deskolonizazioa aurrera eraman zuen. Ebazpen honen bitartez,

    herrien autodeterminazioaren askatasuna bermatu egiten da, eta gainontzeko

    estatuen laguntza beharrezkoa dela adierazten da.

    Ebazpen honen zatirik eztabaidagarriena da, paragrafo konkretu bat zeinean

    debekatzen da estatuen lurralde banaketa aldatzea betiere bere nazionalen

    adostasunez egiten bada.

    Barne autodeterminazioa suposatuko luke, estatu independente batean, marjinatua

    dagoen gizarte talde bat balego, barne autodeterminazioa erabiliz independentzia

    lortuko luke.

    Deskolonizatzeko moduei dagokionez, goazen ikustera nola gauzatzen diren deskolonizatzeko

    bide desberdinak. Honako hauek izango lirateke supostuak desberdina izango delarik

    kolonizatutako lurraldearen arabera:

    Lehenik eta behin, independentzia bidezko deskolonizazioa daukagu. Supostu hau, kolonizazio

    aurretik inorenak ez ziren lurren kasua izango litzateke, Sahara, adibidez. Beraz, 1514 (XV) eta

    2625 (XXV) ebazpenen aplikazioaren bidez deskolonizatuko lirateke, hau da, biztanleei

    kontsulta eginez eta bide demokratikoen bidez. Honen helburua desberdina izan daiteke:

    independentzia, beste estatu batekin elkartzea, beste estatu batean integratzea edota

    bestelako formulak.

    Terra nulius ez diren lurraldeen kasuetan, kolonia bere jatorrizko estatuari bueltatuko zaio,

    beraz, lurraldearen atzera-egitearen bidezko deskolonizazioaz hitz egingo dugu. Honen

    adibide, Gibraltar izango genuke. Hau aurrera eramateko bidea ez du suposatzen 1514 eta2526 ebazpenen aplikazioa, beraz potentzia kolonialak bere kabuz egingo du, inolako

    kontsultarik beharrezkoa ez delarik.

    4.2 Izaera juridikoaHerrien autodeterminazioaren printzipioaren izaera juridikoa, bikoitza da 2625 (XXV)

    ebazpenari erreparatzen badiogu. Izan ere, alde batetik eskubide bat izango litzateke, eta

    bestetik, obligazio bat. Eskubide bat izango litzateke menerapen kolonialpean dauden

    herrientzat, eta obligazioa potentzia kolonialentzat. Eskubidetzat hartuta, titular bat edukitzea

    esan nahi du, eta horrek, menerapen kolonialpean dauden herriak Nazioarteko Zuzenbidearen

    subjektu bilakatzen ditu.

    Eduki ekonomikoari dagokionez, autodeterminazio eskubideaz hitz egiterakoan, herri

    bakoitzak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea izango duela uler dezakegu. Hau da, herrien

    aberastasun eta baliabideen ukiezintasuna izango genezake. Beraz, kolonia batetik ateratzen

    den guztia, kolonia horretarako onurarako erabili beharrekoa da. Independentzia lortu bitarte

    horretan, ondasun horiek koloniarenak dira, beraz ezin dituzte galdu.

    Printzipio ekonomiko hori, bere ondorioak eman ditu. Izan ere, deskolonizazioa gauzatu

    ondoren ateratako baliabideak eta aberastasunak bueltatu behar dira (Egiptoko adibidea).

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Herrien Libre Determinazio Eskubidea

    7/10

    Herrien Libre Determinazio Eskubidea

    2012-2013

    Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

    35

    Jurisprudentziak mahai gainean jarritako beste adibide bat, Nauru eta Ekialdeko Timor kasuak

    dauzkagu. Izan ere, Nauru fosfatozko iturri izugarria da eta bere garaian, kolonialismoaren

    bitartez ia lurralde osoa kendu egin zen. Ekialdeko Timorren berriz, petrolio-iturri ikaragarria

    da. Lurralde hori, Indonesiak eta Australiak negozioen bitartez ustiatu zuten petrolio-iturri hori,

    eta Portugalek, printzipio hau aplikatuz, salatu egin zituen beste bi lurraldeak.

    Giza eskubideen deklarazioak irakurrita, konturatuko gara eskubideak indibidualak direla,

    gizakiaren ikuspuntutik eginda daude. Baina eskubide ekonomiko eta politikoak zaila da

    topatzea giza eskubideen deklarazio desberdinetan. Guzti hori esanda, herrien libre

    determinaziorako eskubidea da giza eskubideen deklarazioetan agertzen den eskubide

    kolektibo bakarra da. Beraz, esan daiteke lehen mailako eskubide izaera jaso duela nazioarteko

    ordenamenduan. Hau ez da oso ohikoa, eskubide kolektiboak arazo ugari sortzen baitituzte.

    Aipatu berri dugunaren isla, 1948ko eta 1966ko deklarazioetan egiten diren aipamenak eta

    1993ko Giza Eskubideei buruzko mundu mailako hitzarmena dauzkagu.

    NAZIOARTEKO ORDENAMENDUAN DUEN LEKUA

    Printzipio honek, arazoak ekar ditzake beste egiturazko printzipio batzuekin, hala nola:

    Autodeterminazioa eta barne eskuduntzaren edukiaren arteko harremana.Askapen mugimendu nazionalen oinarria aipatu beharra dago. Izan ere, herrien libre

    determinazio eskubidea onartzean, menpeko herrien talde armatuen onespen orokorra sortu

    zen.

    Aldi berean, eskubide honek bi alde ditu:

    Alde negatiboa potentzia kolonialek ezin dute erabili libre determinazioa eskubidea

    egikaritu nahi duen herriaren kontra.

    Alde positiboa menerapen kolonialpean dauden herriei laguntza emateko obligazio

    positiboa: politikoa, ekonomikoa, armatua etab.

    Autodeterminazioa Nazioarteko Ordenamenduan duen maila juridikoa.XX. mendean zehar, zenbait zalantza sortu ohi dira printzipio honen maila juridikoaren

    aurrean. Izan ere, garrantzia eman nahi izan nazio printzipio honi beste zenbait tratatuen

    aurrean. Hau da, zalantzan jarri zen zenbait tratatuen eta zenbait arauren baliogarritasuna,

    printzipio honen aurkakoak izateagatik eta beraz, kartaren aurkakoak izateagatik.

    Beraz, printzipio honek denborarekin ius cogens izaera lortu du eta bere aurka doazen edozein

    akordio, hau da, lurralde baten edo nazio baten gaineko indarra ezartzen duten akordioak

    baliogabekoak izango dira.

    Herrien libre determinaziorako eskubideak nazioarteko santzioak ekar ditzake.

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Herrien Libre Determinazio Eskubidea

    8/10

    4. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    azioarteko Zuzenbide Publikoa II

    36

    Besterik gabe, printzipio honen bortxaketaren ondorio zuzena Nazioarteko santzioak

    aplikatzea izango litzake.

    Libre determinazioaren eta Estatu lurralde osotasunaren arteko harremana.Honi dagokionez, Nazioarteko Ordenamenduak jada lehentasuna eman dio Estatuen lurraldeosotasunari eta, ondorioz, printzipio honen egikaritza ezin izango du Estatuen lurralde

    osotasuna bortxatu. Ideia hau Batzar nagusiaren 1514 (XV) ebazpenean ageri da eta 2625

    (XXV) ebazpenean indartu eta finkatzen da.

    Libre determinazioa eta indarraren erabileraren debekuaren artean dagoenharremana.

    4.3 Askapeneko mugimendu nazionalaNazio Batuen Kartako 2.4 artikuluak, gogora dezagun indarraren erabileraren debekua

    ezartzen du, baina zenbait matizazio egiten dira. alde batetik, indarraren erabileraren

    debekua estatuei ezartzen zaie soilik, eta bestetik, prezeptu berdinean adierazten den

    moduan, erabileraren debekua Nazio Batuen helburuen aurka doanean aplikatzen da. Hori

    kontutan hartuta, uler dezakegu herri kolonialak bere independentzia lortzeko legitimatuta

    daudela indarra erabiltzeko, eta gainera, herri hauek ez dira estatuak.

    Askapen mugimendu nazionalen kontzeptua eta estatutuari dagokionez, esan beharra dago

    Nazioarteko Zuzenbidearen baitan ez dagoela definiziorik. Praktikak berriz, honelako definizio

    eman digu: menerapen kolonialpean bizi den herri baten osotasuna edo zati baten adierazpen

    antolatua, zeinak helburu bezala lurraldearen gaineko libre determinazioa edo independentzia

    duen.

    Printzipio honek, alde negatiboa zein positiboa izango du. Hala nola:

    Alde negatiboa Estatu kolonialek, ezin dute indarra erabili libre determinazioaren eskubidea

    egikaritu nahi duten herrien kontra.

    Positiboa menerapen kolonialean dauden herriei laguntza emateko obligazio positiboa:

    ekonomikoa, politikoa, armatua

    Bi aspektu hauen ondorioa honako hau izango litzateke beraz: libre determinazioa eta

    independentzia eskubideak egikaritzeko herriek borroka armatua mantentzeko duten

    zilegitasuna. 2189 (XXI) ebazpena.

    Estatutu berezia dute herri kolonialek. Izan ere, lehenik eta behin, eskualde mailako

    eskualdetan lortu behar izan dute estatus hori. Ondoren, Nazio Batuen barruan onartu behar

    zaie estatusa.

    Onurei dagokionez, lehenik eta behin, Nazioarteko erakundeen parte begirale izatea

    suposatuko du. Bestalde, 1949ko Ginebrako Hitzarmena aplikagarri zaie eta beraz gatazka

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Herrien Libre Determinazio Eskubidea

    9/10

    Herrien Libre Determinazio Eskubidea

    2012-2013

    Nazioarteko Zuzenbide Publikoa II

    37

    kolonialak nazioarteko izaera izango du.

  • 7/28/2019 4. Ikasgaia - Herrien Libre Determinazio Eskubidea

    10/10

    4. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    azioarteko Zuzenbide Publikoa II

    38