7. Ikasgaia - Bidegabearen Tipoa Ez-egite Delituetan

Embed Size (px)

Citation preview

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Bidegabearen Tipoa Ez-egite Delituetan

    1/8

    Bidegabearen Tipoa Ez-egite delituetan

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    49

    Zazpigarren Ikasgaia

    Zazpigarren Ikasgai

    honetan, bidegabearen

    tipoa ez-egite

    delituetan aztertuko

    dugu. Hau da, ez-egite

    delituak zein trataera

    juridikoa duten ikusiko

    dugu.

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Bidegabearen Tipoa Ez-egite Delituetan

    2/8

    7. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    50

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Bidegabearen Tipoa Ez-egite Delituetan

    3/8

    Bidegabearen Tipoa Ez-egite delituetan

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    51

    7.Ikasgaia: Bidegabearen tipoa Ez-egitedelituetan

    7.1 ez-egitearen kontzeptua.Zigor Kodearen 10.artikuluaren arabera, ez-egiteak ere zigorgarriak izango dira. beraz, ekintza

    positiboak bezala zigortuko dira.

    Noski, ez-egitearen egitura desberdina izango da gainontzeko delituekiko. Izan ere, normalean

    tipo penalek portaerak debekatzen dituzte. Aldiz, ez-egitearen kasuan, Kode Penalak esaten

    digu jardun behar dugula, horretarako obligazio bat ezarriz (mandato de accin). Beraz, ez-egite bat zigortzen badugu, izango da galdagarri den portaera aurrera eraman ez delako. Hori

    izango da beraz, egituraren desberdintasuna.

    Ez-egitea aipatzen denean, ez du esan nahi juridiko-penalki, subjektu aktiboak geldirik geratzen

    denik edo ezer egiten ez duenik, baizik eta justu galdatzen zaion portaera burutzen ari ez dela.

    Horregatik esaten da, berez kontzeptu fiktizio bat dela, dirudienez egiten den asoziazioa ezer

    ez egitearena baita.

    7.2 Ez-egite motak.Bi ez-egite mota bereizten dira:

    7.2.1 Ez-egite hutsaKasu honetan, ez-egite hutsaren kasuan izango genukeena honakoa da: subjektu aktiboari

    galdagarri zitzaion eta aurrera eraman zezakeen portaera ez burutzea zigortzen da, emaitzak

    axola ez duelarik.

    Ez-egite hutsaren tipo objektiboa aztertzera pasata, honako hauek dira bere berezitasunak:

    Lehenik eta behin, egoera tipiko baten aurrean egon beharko gara. Hau da, jarduteko

    obligazioa sortzen duten inguruabar batzuk egon beharko dira. Adibidez, Zigor Kodeko 195.

    artikuluan dioen moduan, arrisku nabari eta larrian dagoen pertsona bat. Beraz, benetan

    nabaria eta arriskutsua izan behar du egoera eta testuingurua.

    Bigarrenik, egoera tipiko horretan portaera baten falta bat baieztatu beharko da. Hau da,

    exijitzen zen portaera ez betetzea.

    Adibidez, mozkor dagoen norbait lurrean botata izugarrizko hotz batekin, beste norbaitek ikusiko balu

    eta benetan ageria da arrisku bat dela, hala eta guztiz ere kasurik ez egin eta aurrera jarraitzen badu,

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Bidegabearen Tipoa Ez-egite Delituetan

    4/8

    7. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    52

    naiz eta pertsona ez hil, delitua bera izango da.

    Azkenik, portaera aurrera eramateko gaitasuna egon behar du, subjektuaren arriskurik gabe

    eta hirugarrenen arriskurik gabe. Printzipioz, hau baloratu beharko genuke mentalki normala

    den pertsona baten perspektiba batetik. Hau da, pertsona mota horrek zein balorazio egingo

    luke egoera horren aurrean. Aldi berean, kontutan hartu beharko ditugu subjektu aktiboaren

    egoera pertsonala. (umea eta igerilekuaren adibidea). Beraz, hemen ere, ex ante perspektiba

    batetik baloratu beharko dugu egoera.

    Tipo subjektiboaren berezitasunei dagokionez, esan beharra dago doluz zigortu ahal izateko

    helburua eta ezagutza kontutan hartu beharko ditugu. Subjektuak ezagutu beharko du egoera

    tipikoa zein den, hau da, portaera arriskutsu baten aurrean dagoela, laguntza galdatzeko

    nahikoa dena, eta horrekin batera, ez-egitearen alderdi objektiboaren ezagutza izan beharko

    du.

    Borondatearen kasuan, portaera ez burutzearen borondateaz arituko ginateke; hau da,subjektuak ez jarduteko nahia izan beharko du.

    Gerta daiteke tipo errore bat egotea, alderdi objektiboaren elementuetako bat faltatzen

    denean.

    Zuhurtzia-gabekeriaz jardutea ez-egite delituetan kontzeptualki posible izango litzateke, baina

    Zigor Kode espainiarrean ez du barneratzen, beraz ez du zigortzen. Hau da, doluz zigortzen da

    edo bestela, ez da zigortzen.

    7.2.2

    Ez-egitearengatiko egitea (comisin por omisin)

    Kasu honetan, zigortzen dena da emaitza bat ekiditera zuzendurik dagoen portaera bat ez

    burutzea, emaitza lagundurik. Esan beharreko lehenengo gauza da emaitza delitu baten

    aurrean gaudela. Baina hemen garrantzitsuena da, legegileak parekatzen dituela egitea eta ez-

    egitea. Honek esan nahi du, baldintza guztiak ematen baldin badira, subjektu aktiboa zigortuko

    dela emaitza positiboki burutu balu bezala.

    Honen adibide bat izango litzateke, ama bat titia ez ematea eta gosez hiltzea. Kasu horretan

    ez-egite baten aurrean egongo ginateke, baina gero aztertuko ditugun baldintzak betez gero,

    giza hilketa batengatik zigortua izango da.

    Zigor Kodearen 11. artikuluak klausula orokor bat ematen digu, zeinaren arabera berdinduko

    da egitea ez-egitearekin. Honen arabera, subjektu aktiboaren jarduteko obligazio berezi

    batean badago, delitua burutuko balu bezala zigortua izango da.

    Printzipioz, sistema hau, emaitza delitu guztiei zaie aplikagarri.

    Tipoaren alderdi objektiboaren egitura dagokionez, aurrekoaren egitura errepikatuko da, beste

    elementu batzuekin osatuz:

    Lehenik eta behin, egoera tipikoa izango genuke, baina berme egoera batekin osatuta

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Bidegabearen Tipoa Ez-egite Delituetan

    5/8

    Bidegabearen Tipoa Ez-egite delituetan

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    53

    (posicin de garante). Hori izango litzateke subjektu aktiboak duen posizio espezifikoa. Posizio

    hori dauka ondasun juridikoarekiko eta suposatzen du, subjektu aktiboak erantzule dela

    ondasun juridikoaren kaltea ez ekiditearena. Beraz, kalteak ekiditeko obligazio zehatza izango

    du subjektu aktiboak. Lehen aipatutako igerilekuaren adibidearen kasuan, sokorristak

    laguntzeko obligazioa izango luke, bere ardura da ondasun juridikoa babestea.

    Bigarrenik, galdagarri den portaera baten falta bat egon behar du, baina emaitzak osaturik.

    Hau da, portaera horren falta horretatik eratorri beharko da emaitza.

    Azkenik, portaera burutzeko gaitasuna egon beharko du. Hau lotu behar da emaitza ekiditeko

    gaitasunarekin. Hau da ez da bakarrik portaera burutzeko gaitasuna aztertu behar, baizik eta

    portaera hori emaitza ekiditeko gai den aztertu beharko dugu.

    a) Berme egoeraren iturburuakOndasun juridikoaren babes funtzio izan behar du norbaitek, eta bestalde, arrisku iturri batenkontrol funtzioa izan beharko du. Beraz, lotura berezia izango du subjektuak ondasun

    juridikoarekiko

    Lehenengo berme egoeraren iturburua izango litzateke, familia lotura. Lotura horrek benetan

    estua izan behar du. Hau da, lotura horrek suposatu behar du erabateko dependentzia

    existentziala suposatzen duena. Adibidez, haur jaioberriak beren gurasoekiko. Alderantzizko

    kasuan, baieztatu beharko da semea edo alaba borondatez asumitu duela pertsona

    adinduaren ongizatearen erantzukizuna.

    Beste motatako familia loturei dagokionez, adibidez, bi lehengusinen artean, soilik egongo daberme egoera, benetan dependentzia existentziala baldin badago. Hau da, bat ezgaitua bada

    eta besteak onartzen badu bere zaintza, orduan berme egoera batean egongo da zaintza

    onartzen duena.

    Beste iturri bat, arrisku komunitatea izango litzateke. Honek erreferentzia egiten dio

    kolektiboki arriskutsua den jarduera batean parte hartzera. Beraz, pertsona talde batek

    borondatez parte hartzen badu egoera kolektibo arriskutsu batean, berme egoeran egon

    daitezke (espedizioak eta era horretako jarduerak, safariak ). Printzipioz, parte hartzen duten

    guztiek izango dute isilpeko akordio bat elkarri laguntzeko zerbait gertatuko balitz. Esan

    beharra dago, berme egoera soilik egongo dela jardueratik eratortzen den arriskuespezifikoarekiko eta ez gainontzeko arriskuekiko.

    Demagun safari batera doan pertsona talde bat eta arriskua animaliengatik dator. Kasu horretan, ez da

    edozein arriskuren aurrean berme egoera sortzen, baizik eta soilik animaliak sor ditzaketen arriskuetatik.

    Demagun 10 lagun joan direla eta norbait kontratatzen dute espedizioa gidatzeko. Horrelako kasuetan,

    kontratatutako pertsona izango da berme egoeran dagoena eta ez taldeko kideak.

    Beste iturri bat, ondasun juridikoaren babes funtzioa borondatez asumitzea izango litzateke.

    Hasteko, norbaitek kontratu bat baldin badauka babes juridiko bat babestera zuzenduta,

    orduan borondatez asumitutako babes funtzio bat izango du (sokorrista). Baina borondatezko

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Bidegabearen Tipoa Ez-egite Delituetan

    6/8

    7. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    54

    babes funtzioa ez da soilik kontratu bidez hartzen, baizik eta bere borondatez hartzen da

    momentu konkretuetan.

    Adibidez, istripu batean zauritu bat badago eta norbait ospitalera eramateko konpromisoa hartzen

    duenean.

    Beste iturri bat, aurreko portaera edo injerentzia izango litzateke. Esan beharra dago hau dela

    zaharrenetarikoa baina praktikan arazo gehienak planteatzen dituena da. Honen funtsa izango

    da, norbaitek aurreko portaera baten bitartez arrisku bat sortzen badu ondasun juridiko

    batentzat, Subjektu hori behartuta egongo da ekiditera arrisku hori kaltean bihurtu dadin.

    Adibidez, neska bat diskotekara zihoan kotxez eta autoa gelditu egin zitzaion. Beste kotxe bat geratu zen

    mutilez beteta eta jaso egin zuten bortxatzeko nahian. Neska bere borondatez atea ireki eta kotxetik

    salto egin zuen hil eginez. Kasu honetan, mutilak sortutako arrisku baten ondorioz hil egin zen neska.

    Esan dugu arazo gehienak planteatzen duen iturria dela. Izan ere, demagun subjektu bat

    gidatzen ari dela zuhur eta arau guztiak errespetatuz. Bere buruz beste egin nahi zuen beste

    pertsona bat gurpiletara bota egin zen. Berez, pertsona hori soilik zauritu egin zen eta gidariak

    bertan usten du pentsatuz ez zutela inor sinetsiko, azkenean bere buruaz beste egin nahi

    zuena hil zelarik. Kasu honetan, doktrinak azpimarratzen du arriskua doluz edo zuhurtzia-

    gabekeriaz sortu behar dela. Bestela ez ginateke egongo ez-egite delitu baten aurrean. beraz,

    ezin dugu jo ez-egitearengatiko egitera.

    Honekin batera, norberaren menperatze-eremuan kokaturiko arrisku iturrien kontrola izango

    genuke (control de fuentes de peligro situadas en el propio mbito de control).

    Honek erreferentzia egiten dio pertsona batek daukan arrisku bat bere kontrol eremu batean.

    Izan daitezke makinak, instalazioak edo delakoak. Horiek ondasun juridiko batentzat arrisku

    bat suposatzen badute, subjektuaren ardura izango da kalteak ekiditea bere kontrol eremuan

    egoteagatik. Adibidez, txakur arriskutsu bat duen pertsona baten erantzukizuna izango da

    txakurrak sor ditzakeen kalteak ekiditea. Beraz, berme egoeran egongo da.

    Berme egoeraren azken iturria, beste pertsonen portaeragatiko erantzukizuna. Honen

    abiapuntua da ulertzen dela pertsona batzuk beste batzuk aurrera eramaten dituzten

    portaeren erantzule direla. Adibidez, Kode Zibileko 1903. artikuluaren arabera, gurasoak

    izango dira beren seme alabek eragin ditzaketen kalteen erantzule. Beste adibide bat,

    kartzeletako funtzionarioak izango genituzke. Printzipioz bere erantzukizuna da presoak

    behatzea. Beraz, preso batek beste bat erasotzen badu, erantzule izango da funtzionarioa?

    Soilik baieztatuko genezake babes egoera, presoak suposatzen duen arrisku berezi bat ez bada

    kontrolatu. Honek esan nahi du pertsona batek konkretuki ondasun juridiko batekiko

    arriskutsua denean bereziki kontrolatu behar denean sortzen dela berme egoera.

    Militarren kasuan, beraien graduazioan egoera altuena duena adibidez generala bada, bere

    menpekoek burututako delituengatik erantzule izango al da? Ikusi beharko da zein

    puntutaraino zeukan gertatu den emaitza hori kontrolatzeko betebeharra.

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Bidegabearen Tipoa Ez-egite Delituetan

    7/8

    Bidegabearen Tipoa Ez-egite delituetan

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    55

    b) Emaitza Ekiditeko Gaitasuna.Kausalitate harremana aspektu naturalistiko bat dela kontutan hartuta eta ez baloratiboa,

    planteatu beharko genuke ea ez-egite baten aurrean kausalitate harreman dagoen. Beraz,

    honen erantzuna izango da ezezkoa. Ez-egite baten aurrean, ez da kausalitate harremanik

    egongo. Beraz, naturalistikoki ez-egite batek ezin du inola ere ez emaitza bat eragin.

    Arazo hau gainditzeko, kausalitate hipotetikoa sortzen da. Honen arabera, aztertu beharko

    dugu ea burutu behar zen portaera hori, potentzialki egokia zen emaitza ekiditeko. Hala ere,

    ezin dugu ahaztu egozpen objektiboa baieztatu ahal izateko, ziurtatu beharko dugu subjektu

    aktiboak berme egoeran zegoela eta emaitza ekiditeko gaitasuna zuen edo ez.

    Adibide bat: askotan, jaioberriak esplikaziorik gabe hil egiten dira. demagun ama batek noiz

    behinka elikatzen duela baina ez modu egokian. Egun batean umea hil egin zen. Nola baieztatu

    benetan hilketa elikadura faltagatik izan dela? Emaitza egotzi ahal izateko baieztatu beharko

    genuke ia ziur amak elikatu izan balu emaitza desagertuko zela. Diagnostikoa, erabateko

    segurtasunik gertu dagoena izan beharko da.

    Doktrinaren beste sektore bat malguagoa da. Horiek esaten dute burutu beharreko portaera

    aurrera eramatekotan emaitza ekiditeko aukerak handitzen badira, orduan egozpen objektiboa

    egongo da.

    7.2.3 Ez-egitearengatiko egitearen Tipo Subjektiboaren Berezitasunak.Doluari dagokionez, ezagutzaren alderdian subjektu aktiboak ezagutu beharrekoa izango da

    berme egoeraren oinarrian dagoen egoera. Hau da, jakin beharko du erabateko dependentzia

    edo bere ardura. Horrekin batera, galdagarri zitzaion portaeraren falta zegoela ezagutu behar

    du, eta jakin beharko du ere emaitza ekiditeko gaitasuna zuela.

    Borondateari dagokionez, baieztatu beharko da portaera ez burutzeko borondatea dagoela.

    Horretaz gain, emaitza sortzeko borondatea dagoela baieztatu beharko da.

    Zuhurtzia-gabekeriari dagokionez, gogora dezagun Zigor Kodearen 11. artikuluak ez duela

    zuhurtzia-gabekeria baztertzen eta beraz, ahal direla ez-egitearengatiko egiteak zuhurtzia-

    gabekeriaz zigortu.

    7.3 Egitea eta ez-egitea muga kasuetan.Zalantza kasuak, non emaitza kontu arau baten urrapenetik eratorri den izango dira kasu

    hauek.

    Demagun paziente bat operatu behar da eta medikuak ez duela bisturia desinfektatzen pazientea hiltzen

    delarik.

    Kasu horretan zalantza sortzen da. Emaitza ez dakigu egite edo ez-egite batengatik eman den.

    Kasu horietan bereizketa egiteko irizpidea honakoa izango da: emaitza delitua den portaera

  • 7/28/2019 7. Ikasgaia - Bidegabearen Tipoa Ez-egite Delituetan

    8/8

    7. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    56

    positibo batetatik eratorri da?

    Galdera horri ematen zaion emaitzaren arabera erabaki beharko dugu ez-egite edo egite delitu

    baten aurrean gauden. Baiezkoa izatekotan, egite delitu baten aurrean egongo gara eta

    ezezkoa izatekotan, ez-egite delitu baten aurrean.