28
k u 72. zenbakia / 2004 abenduak 5

72.zenbakia / 2004 abenduak 5hiruka.tok-md.com/pdf/UK_072.pdfoso, baina oso gitxi ezagutzen dugula uribekostarrok gure eskualdea. Eta egon badago zer ikusi, asko gainera. Ez dizugu

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

ku72. zenbakia / 2004 abenduak 5

Non zer

12 Ana Iri 45 Ane Gabarain

54 Anne Igarteburu

30 Jose Luis Zumeta

34 Erandioko irudi zaharrak

24 Albuma

4. GU GEU.5. IRUDIA. Galdutako oinetakoak. Asier Mentxaka.

6. PLAZA. Leihatila, Josu Esnaola. Euskararen eguna, Joseba Butron.

7. LEHEN ETA ORAIN. Arrigunaga.

8. TALAIA. Beste begirada bat eskualdeari.

10. HERRIZ HERRI. Getxo 10. Leioa 14. Erandio 16. Sopela 18.

Berango 20. Gainerako herriak 21.

23. AGENDA.

SAKONEAN

24. ALBUMA. Ur biltegiak. Asier Mentxaka.

26. ERREPORTAJEA. Alkohola gurean. Unai Brea.

28. ARGAZKIA. Garabia Erandion. Asier Mentxaka.

30. BERBETAN. Jose Luis Zumeta. U. B.

34. FOTOGRAFIA. Erandioztarrak 1890-1990.

KULTURA ETA AISIA

40. ZINEMA. Oskar Fernández-en zutabea. Euskarazko filmak.

41. MUSIKA. Datozen disko berriak. Diskoen erreseinak.

42. LIBURUAK. Durangoko azoka eta Esti Ezkerraren zutabea.

43. KOMUNIKAZIOA. Euskararen berripapera.

44. SAREAN. Internet, Iker Merchanen eskutik.

45. ELKARRIZKETA. Ane Gabarain. Unai Brea.

EUSKARAZ

46. AKABUKO PUNTE. Gure euskara, Urtzi Iglesiasen eskutik. Xabi Bilbaoren

“Gure berbakere” zutabea.

AMAITZEKO

48. JAN ETA EDAN. Gaizka Escuderoren errezeta eta Itsaso Aranaren

ardoaren gaineko lezioa. Non jan? Algortako La landa jatexean.

50. HOROSKOPOA.51. KOMIKIA. Dogan Gozel.

52. DENBORAPASA ETA LEHIAKETA.53. FLASH BACK. San Nikolas ikastola, 1972.

54. AITORMENAK. Anne Igarteburu. Jon Urresti.

Azaleko argazkia: Asier Mentxaka (Zumetaren pintura)

UK3

«Abenduko eguna, argitu orduko iluna» Euskal esaera

BerbetanUsurbilgo margolari handiakerakusketa ederra ipini duErandioko merkatuan. Beragazegon ginen.

Juan Bautista Zabala 3, 48991 ALGORTA / Tfno. 94 460 04 62

JANTZIAK, NIKIAK, EUSKAL ARROPA,

MOZORROAK ETA GABONETAN

BEHAR DUZUN GUZTIA!

Scras.Julia Learra

[irudia]

UK5

Ahaztutako oinetakoak / Zelan ailegatu dira oinetako horiek kable horretara? Argazkia ikusi eta berehalahorixe izan zen erredakzioan geure buruari egin genion itauna. Hasikeran pilotoren bati hegazkinetik jauzi zitzaizkiola pentsatugenuen. Oker genbiltzan. Gero jakin dugu bidelaster hau Berangoko ekilibristak erabiltzen duela gauero etxera joateko. Akasoberak ahaztuko zituen. / Argazkia: Asier Mentxaka

GETXO, 2004-11-10

4UK

UK URIBE KOSTAKO ALDIZKARIA

ARGITARATZAILEA: Boluntzarreta

HELBIBIDEA: Amezti 6, 4. solairua, 5. bulegoa 48991 GETXO e-mail: [email protected] / Posta Kutxa 171Tel: 94 491 13 37 / Fax: 94 491 58 31

ZUZENDARIA: Jokin Aspuru

ERREDAKZIOA: Irantzu Sagarminaga, Aritz Bregel

FOTOGRAFIA: Asier Mentxaka

TESTUEN ORRAZKETA: Jon Etxebarria

KOLABORATZAILEAK: Unai Brea, Jon Urresti, Urtzi Iglesias,Bittor Egurrola, Itsaso Arana, Gaizka Escudero, Xabier Bilbao,Iker Merchán, Esti Ezkerra, Oskar Fernández, Josu Esnaola,Xabier Buenetxea, Berbots Erandion Euskaraz eta Bizarra LepoanEuskara Elkartea

MARRAZKILARIAK: Dogan Gozel, Gorka Vázquez

PUBLIZITATEA eta SUSTAPENA: Zuriñe Martinez (94 491 13 37)

HARREMANAK: Gorka Orueta

FILMAZIOA: Argia / INPRIMATEGIA: GESTINGRAF

LEGE GORDAILUA: BI-1878-00

ISSN: 1576-6799

Osorik edo zatiz, makinaz zein informatikaz kopiatzea, baimen barik, erabat galarazirik dago

© Boluntzarreta

Aldizkari hau Euskal Herriko herri aldizkari eta euskara elkarteenTopaguneko partaidea da

Aldizkari honek Getxoko Udalaren dirulaguntza jaso du

Aldizkari honekBizarra Lepoan

Euskara Elkartearen dirulaguntza jasotzen du

Itxasgane Etxea / Karitatea 1 94 491 43 57 / 48990 Algorta

GETXOKOUDALA

Bizkaiko ForuAldundia

Aldizkari honek Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du

Aldizkari honek Leioako Udaleko Euskara Zerbitzuko

dirulaguntza jaso du

Leioako Udala

Aldizkari honek

BerangokoUdalaren

dirulaguntza jaso du

Aldizkari honek Erandioko Udalaren dirulaguntza jasotzen du

ErandiokoUdala

Aldizkari honek Erandioko BerbotsEuskaraz elkartearen laguntza jasotzen du

matematika aplikatua

gutunak

Atal honetan irakurleen iritziak, eskaerak, gutunak argitaratu nahi ditugu. Zuon testuak bidaltzeko: [email protected] • Faxa: 94 491 58 31

Goizero erosi >

Aldizkari honek Eusko Jaurlaritzaren

Kultura Sailaren dirulaguntza jaso du

gugeu

Erandio

Gorka Vázquez

Konturatu barik ale hau oso erandioztarra atera zaigu. Arte areto bihurtutakomerkatuan ipini duten Zumetaren erakusketa denon ahotan dabil. Beragaz egonginen. Bestetik, aldizkariaren erdiko orrialdeetan La franco-ko garabiaren erretratuaargitaratu dugu. Fotografia atala Erandio, oroimenerako irudiak (18890-1990) argazkiliburutik hartu ditugun erandioztarren erretratuakaz osatu dugu. Eta jakina, aleguztietan Erandiori eskaintzen dizkiogun orrialde biak ere aurkituko dituzu.

Erandio gure eskualdeko herria da eta hori horrela den neurrian UK-nhangoaren berri ematen saiatzen gara. Getxoztarregiak (algortarregiak gehiagozehazteko) garela aurpegiratu digu irakurle batek baino gehiagok. Baliteke, eta horizuzentzen ere saiatzen gara.

Bada, esan bezala, Erandio eskualdeko herria da baina han bizi ez deneskualdeko gainerako herrietako zenbat lagun hurbiltzen da hara bisitan? Zenbatgetxoztarrek ezagutzen du, esaterako, Martiartuko dorretxea? Zenbatberangoztarrek hartu du pote bat Arriagan? Galdera hau jakina, beste era batera ereegin daiteke. Zenbat erandioztar egon da, esaterako, Plentziako itsas-museoan?Zenbat plentziarrek zapaldu du Munarrikolanda mendiko tontorra? Esan gura da,oso, baina oso gitxi ezagutzen dugula uribekostarrok gure eskualdea. Eta egonbadago zer ikusi, asko gainera.

Ez dizugu proposatu nahi udako oporrak Barrikan igarotzea (edo bai, zergatikez?), baina egin aproba, irakurle, eta joan arratsaldepasan, esaterako, Erandiora,Zumetaren erakusketa ikusteko edota Martiartu inguruan paseatzeko.

Ez zaizu damutuko. 4UK-ko lantaldea

UKBehar

beharrezkoak

ditugu zuen

dirulaguntzakBBK 2095 0121 10 91 02483676

Boluntzarreta

UK7

Iraganez doa denbora* beti / ARRIGUNAGA (EDO EREATXU)* Denbora: gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabea.

[lehen]

[orain]

[plaza]

IRITZIAAbenduaren 3an ‘Euskararen Eguna’ ospatu da.Honen harira gogoeta eskatu diogu Joseba Butron euskara irakasleari

Leihatila> Josu Esnaola

photoshop> transgenikoen eragina ete?

Irudiak eta manipulazioa: A. M.

6UK

Euskara, Lurreko harribitxi batKopuruakZeri buruz idatzi ez nekiela-eta,hemeroteka astintzen ibili naizegunotan. Eta bere garaian hainbestehauts harrotu arren, gaur egun, iaguztiok ahaztuta dauzkagun bigairekin egin dut topo.

Bata Camille Pirinioetako hartzarrearen heriotza. Eta horren gaineanasko idatzi bada ere, gehienek arazoaazaletik baino ez dute aztertu, ehizabai ala ehiza ez, nola, noiz eta abar.Inork ez du sustraietara jo, inork ez dugaldetu zergatik geratzen diren hainale gutxi. Elkarrizketa batean baino ezdut irakurri espezie batek aurrera egindezan bi baldintza bete behar direla:habitat egokia eta gutxienekokopurua, arrak eta emeak, jakina.

Bestea Txinako nushuhizkuntzaren, emakumeen hizkuntzaezkutuaren, azken hiztuna hil dela etahorrekin batera zera aipatzen zen,munduan bost mila hizkuntzatik goradaudela galtzeko arrisku larrian.

Gero gurera begiratu etaeuskararen gainean erakundeetatikjasotzen dugun mezu baikorra etainguruan sumatzen dudan egoeraerreala ikusirik, habitat egokia aldaukagu? Benetako hiztunengutxieneko kopurua, arrak etaemeak, jakina, al daukagu?Bakoitzak pentsa dezala, nikbiologiaz ezer gutxi dakit-eta. 4

Astrologoek eta zientzialariek gureplanetari buruz hitz egiten dutenean, sarritannabarmentzen dute ideia bat, alegia, Lurra, gureplaneta, mirari bat dela unibertsoarenhanditasunean. Milaka eta milaka konstelazioeta izar-sistema daude, milioika izar eta eguzkieta, kalkuluen arabera, milaka milioi planeta.Eta, hala ere, gizakiok dakigunetik, gure planetada bizirik dagoen bakarra. Harribitxi batkosmosean, kristalezko bihotz bat, mirari hutsa.

Eta Lurrean gizakiak, gizaki asko,hizkuntza askoren bidez elkarrekinkomunikatzen, pentsamenduak adierazten,bizitzako gorabeherak kontatzen,sentimenduak hitzen bidez transmititzen…Eta hori guztia eta gehiago, hizkuntza askorenbidez. Izan ere, egin diren ikerketen arabera,gure munduan 5.000 hizkuntza inguru daude–pentsa dezagun 5.000 planeta daudelahizkuntzen unibertsoan–. Baina, jakina,planetak multzo handiago baten parte izatendira; kasurako, Lurra Eguzki Sistemarenataltxo bat da. Bada, modu berean, Lurreko5.000 hizkuntza horiek 16 familiatan biltzen

dira; hots, 16 sistema handi ditugu. Beno, zehatzesanda, 16 familia gehi bat, hots 17. EtaEuropan, zenbat? Hara, biodibertsitatearidagokionez, Europa nahiko pobrea da eta,horregatik, 17 familia horietatik Europan 3baino ez daude. Europako 3 familia horiek 54hizkuntza biltzen dituzte. Laburbilduz: Lurrean5.000 hizkuntza daude, 17 familia; Europan, 3familia, 54 hizkuntza.

Europako hizkuntz familiarik handienaindoeuroparra da, ibairik handiena, zeozelanesatearren. Handiena da adar asko dituelako:hizkuntza germaniarrak, erromanikoak,eslaviarrak, baltikoak, zeltikoak, grekoa.Jakintsuek diotenez, familia hori, indoeuroparra,orain 5.000 urte inguru hedatu zen Europan;

ibai handia izan zen, uholde indartsua, uriola,eta orduko hizkuntza guztiak aurretik eramanzituen. Guztiak? Ez horixe. Batek iraun zuen,historia egiteko; gu bizi gintezen. Horregatik daharribitxia. Eta, horregatik, ikertzaileekmunduko hizkuntzak ikertu eta sailkatzendituztenean, 17 familia aipatzen dituzte. 17horietako bat gure hizkuntza da: familia, adarraeta hizkuntza da aldi berean. Eguzki bat dahizkuntzen kosmosean, sistema oso bat, izar batdiz-diz, iluntzeko edo egunsentiko artizarrabezala.

Gure bizimodu gero eta globalizatuagohonetan nekez begiratzen dugu zerurantzgauean, argi artifizialekin bizi gara-eta, neoizkoiragarkiekin… Baina burua apurtxo bataltxatuko bagenu, oskarbian, zeruarenedertasunean izarrak ikusiko genituzke, etaizarren artean astro distiratsu bat, lehenaagertzen dena eta gehien irauten duena,

egunsentira arte, gure gozamenerako. 4Joseba Butron (irakaslea)

«Familia, adarra etahizkuntza da aldi berean

euskara»

UK9

MMoorroottxxoo

Torrene 4, Algortako azoka48990 ALGORTA / Tf. 94 491 18 82

uribe kostako kirol denda

bisitatu gure denda!

350m2

kirolerako guztia!!

Alangoeta 8 (Euskal Herria kalearekin bat) Tfn.: 94 491 23 79

Algorta

etorrieta

ikusi!!

[talaia]

kale izendegia > Andres IsasiMusikagile hau Bilbon jaio zen 1890eko urriaren28an. Batxillergoko ikasketak amaitu ostean,Berlinera joan zen musika ikastera Karl Kampf etaHumperdinck maisuakaz. 1914an zenbait poemasinfoniko estreinatu zituen Alemaniako hiriburuan,horien artean, Bigarren sinfonia, Lo dagoen amodioaizenaz ezagunagoa dena. Bartzelonako OrkestraSinfonikoaren buruan zegoen Arbós maisuak lehenmailako musikagile bihurtu zuen Andres Isasi obrahori interpretatuz. Baina arrakastarik sonatuenaBudapesteko Akademiaren Aretoan lortu zuenAngelus izeneko koru-obragaz. Algortako Itxaso Aldejauregitxoan bizi izan zen hil bitartean, 1940koapirilaren 6an. Bai Getxoko Musika Eskolak baiAlgortako kale batek bere izena daukate. m

Areetan Emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratzearen argazkia

agerraldia > emakumeen alde

Genero Indarkeriaren aurkako bateratze isila egin zen Getxon (Areetan) azaroaren25ean. Egun horretan mundu osoan egiten da Emakumeenganako Indarkeriaren AurkakoNazioarteko Eguna, eta Getxon ezeze, Uribe Kosta osoan ere antolatu zituzten tratu txarrakjasaten dituzten emakumeei elkartasuna adierazteko ekitaldiak. Getxon egin zenelkarretaratzea Eskuz Esku, Gizatiar, Roda, Lagun Artean, Andrak eta Etxekin udalerrikoemakume elkarteek antolatu zuten. Emakumeak izan ziren protagonistak elkarretaratzean.Hala eta guztiz ere, genero indarkeriagaz amaitzeko denok egin behar dugu lan, emakumezein gizon izan. Izan ere, ardura ez da emakumeena bakarrik. Emakume askok bizi dutenamesgaiztoari amaiera ematea denon esku dago; zure esku, gure esku. m

G O I Z E A N

Prentsa - Fruitu lehorrak - Aldizkariak - Litxarreriak

Orduña Mendatea 1T: 430 22 13

GETXO

Telletxe 13T: 460 02 88ALGORTA

“Gozoki eta prentsa, gutxi denik ez

8UK

[talaia]

erakusketa > ‘Habla en cristiano’Euskararen Jardunaldien barruan “Habla en cristiano” erakusketa jarri dute Torrene kaleko erakusketa aretoan (BBK). Abenduaren 19raarte egongo da ikusgai eta euskararen iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzeko aukera dago bertan. Antolatzaileek azaldu legez, erakusketahiru zatitan bana daiteke: lehenengoak, euskarak historian izan duen bilakaera eta jasandako jazarpen-estrategien ondorioak azaltzen ditu;bigarrenak, gerra zibila osteko Euskal Herriko herri bat irudikatzen du eta horren bitartez garai hartan euskaldunak zelan bizi ziren erakustendu; eta hirugarren eta azken zatia, “trantsiziotik” etorkizuneraino garamatzan tunel bat da, eta bide horretan euskarak izango duen bilakaeraezagutu ahal izango dugu. “Habla en cristiano”, hala esaten ei zieten euskaldunei. Euskaldunak ez ziren ba kristau fededunak? Baten batekburua altxatuko balu... Dena dela, fededunak behar ditu gure hizkuntzak gaur egun, euskararen erlijioan sinisten duten jarraitzaile sutsuak. m

Erakusketan ikus daitekeen irudietako bat

Basagoiti etorbidea 51

a l g o r t a

adituak gara pintxo eta

bokata beroetan!!!!

UK11

[getxo]

Anbulatorio berria Algortan18.000 bat laguni zuzendutako zerbitzua

Eusko Jaurlaritzak Martikoena eta Alangokaleen arteko orubean anbolatorio bat eraikit-zeko asmoa dauka. Orubea (suhiltzaileenohiko eraikina eta Getxoko ur biltegiak zeu-den lekua) udalarena da, eta Getxoko alkateIñaki Zarraoak azaldu legez, “udalak ingurunehori eskaini zion bere garaian Jaurlaritzari,oraindik ez dugu hitzarmenik sinatu, bainoakordio batera heltzear gaude, aurre-akordiobat badaukagu, baina ez dugu ezer ere sinatu”.Jaurlaritzaren eskaera ofizila jasotzeko zain

daudela jakinarazi du Zarraoak, hori eskuratuostean udalbatzari aurkeztuko litzaioke egitas-moa, eta bertan hartuko litzateke erabakia.Bidezabaleko anbulatorioa handitzea ei zenJaurlaritzak hasieran zeukan asmoa, bainaudalak berri bat egiteko proposamena eginzion. Martikoenakoa eraikiz gero, hiru lirate-ke Getxoko anbulatorioak Bidezabalekoagazeta Santa Anakoagaz batera. Martikoenakoosasun zentroak Algortako eta Neguriko18.000 bat laguni emango lieke zerbitzua. m

Anbulatorioa lekutuko duten orubea

“OLNTZRORI SMS-A”LEHIAKETA ANTOLATU DUEGIZUK ABENDURAKOEuskararen erabilera egunero ohikoak direnesparruetan bultzatzeko helburuagaz, SMSbitartez Olentzerori mezuak bidaltzekolehiaketa prestatu du Egizuk. Mezuakabenduak 6 eta 19 bitartean bidali beharkodira (behean zehazten den helbidera). Esanbarik doa, mezuak euskaraz izan behardutela, jatorrizkoak eta pertsona bakoitzakbakarra bidal dezakeela. Olentzerori helarazigura zaion mezuaren ondoren igorlearenizena eta telefono zenbakia agertu beharkodira. Epaimahaia herriko 3 euskaltegietakoeta Bizarra Lepoan euskara elkartekoordezkariek eta udaleko Euskara Zerbitzukoteknikariak osatzen dute eta irabazleakezusteko saria eskuratuko du.

Mezua bidaltzeko: 605739916 [email protected]

EUSKARAREN ERABILERAAZTERTUKO DUTE HAURHEZKUNTZANHaurtzaroari lotutako esparruetan euskararenerabileraren gaineko azterketa Elhuyar-Zubide S.L. enpresari agindu dio Getxokoudalak. Urtea amaitu baino lehen hasi, eta 4hilabeteko epean haur hezkuntzakozentruetan, haurtzaindegietan, etaumeentzako jarduerak eskaintzen dituztenakademia, enpresa, erakunde eta abarretaneuskararen erabileraren diagnostikoa eginbeharko du Elhuyarrek, eta bertatikondorioztatutako emaitzak kontuan hartuta,helburu estrategikoak zehaztu eta horieklortzeko ekintzak finkatu beharko ditu.

[getxo]

Azken 8 urteotan, Getxon bizidiren etorkinen kopurua ialaukoiztu egin da. Hori eta bestehainbeste datu ondorioztatu dituudaleko Gizarte Zerbitzuak azaroamaieran aurkeztu duen“Atzerriko immigrazioa etaTokiko Administrazioa”txostenak. Txostena egitekoikerlana Euskal HerrikoUnibertsitateak egin du.

“Atzerriko immigrazioa eta Tokiko Ad-ministrazioa” bi zatitan bana daiteke, lehe-nengoak Getxoko etorkinen biztanleriareninguruko datuak eta umeen eskolatzeariburuzko informazioa batzen ditu; bigarre-nak, ostera, tokiko administrazioaren espa-rruan immigrazioaren pertzepzioaren gai-neko informazioa batu, jatorrizko eta etor-kinen herritarren arteko bizikidetasunaaztertu eta antzeman diren erronkak azalt-zen ditu.

Getxoko herritarren %4a etorkinekosatzen dute, ia 3.330 bizilagun. EuskalHerrian, biztanleriaren etorkinen port-zentaia altuenetakoa daukan herrien arte-an dago Getxo, eta Bizkaian etorkingehien hartu dituen bigarren herria da,Bilboren atzetik. Azkene 8 urteotan,Getxoko etorkinen kopurua ia laukoiztuegin da, 1996an 988 bizilagun ziren, eta2004an ia 3.330 lagun. 1996an biztanle-riaren %1,2a ziren, gaur %4a osatzendute. 87 herrialde desberdinetako etorki-nak bizi dira gaur egun Getxon.Etorkinen %42a Kolonbia, Ekuador eta

2004ko uztailean jasotako datuen arabera, etorkinekbiztanleriaren %4a osatzen dute, 3.327 bizilagun, erdiabaino gehiago emakumeak dira eta gehiengoa Algortan bizi da

Immigrazioa Getxon

Boliviatik etorritakoak dira, eta ia %60aandrazkoak dira, 1.978 emakume. Ge-hienak Algortan bizi dira, %54a; Areetan%33a; eta Andra Marin %12a.

Ikasleen %6,6a etorkinak diraGetxoko hezkuntza zentroetan diharduten7.573 haurren %6,6a etorkinak dira. Sarepublikoko zentroetan ikasten du haur etor-

kinen gehiengoak (%79ak) eta A ereduaaukeratzen dute gehienek (%86ak). Erro-moko ikastetxea da etorkin ikasle gehiendauzkan zentroa. m

«Sare publikoko zentroaketa A eredua aukeratzen dute

ikasle etorkin gehienek»

‘Atzerriko immigrazioa eta Tokiko Administrazioa’ txostenaren aurkezpen ekitaldia

Zenbait datu• Biztanleriaren %4a osatzen dute

etorkinek.• Laukoiztu egin da ia azken 8 urteotan

Getxoko etorkinen kopurua. • Emakumeak dira Getxoko etorkinen

ia %60a. • Erroaldatutako etorkin gehienak

Algortan bizi dira.• 25 eta 44 urte bitartekoak dira Getxoko

etorkin gehienak.• Ikasle getxoztarren %6,6a osatzen dute

etorkinek. • Sare publikoa eta A eredua aukeratzen

dute ikastetak burutzeko Getxoko ikasle etorkin gehienek.

• Ikerketa EHUk egin du udaleko Gizarteko Zerbitzuek aginduta.

• www.getxo.net gunean irakur daitezke ikerketaren emaitzak.

10 UK

[getxo]

Komikiaren sasoiaAbenduaren 10etik 12ra III. Komiki azoka paratukodute Areetako Geltoki plazako karpapean

Urteak abendua helmuga daukan le-gez, komikizaleek abendua daukate jo-muga Getxon. Hirugarren urtez jarraian,Getxoko Komiki azokak abenduaren10etik 12ra zabalduko ditu ateak.Areetako Geltoki plazako karpa komiki-zale, bildumazale, irakurle, egile etakomikigintzako profesionalen topalekuizango da berriro ere. Azoka goizez(11:00-14:30) eta arratsaldez (17:00-21:00) egongo da zabalik. Komikiarentopagunerako sarrerak euro bateko pre-zioa dauka, eta horren truke aldizkari batoparituko dute.

Azoka lau alde nagusitan banatukoda: alde komertziala, erakusketen txokoa,

lantegientzako eremua eta eginkizuneta-rako aretoa. Alde komertzialean, 50 era-kusmahai baino gehiago ipiniko dituzte.Bertan, argitaletxe, erakunde, denda etafazinen azken aleak edota agortutakoargitalpenak aurkitu ahal izango dira.

Gross, Ezquerra eta Talbot, GetxonBaina Kultur Etxeak antolatzen duenazoka komiki salerosketa baino gehiagoda, erakusketa interesgarriak, hitzaldiak,lantegiak, mahainguruak eta abarrek osat-zen dute egitaraua. Aipatzekoa da, entzu-te handiko komikigileak hurreratukodirela Getxora, besteak beste: Peter Gross,Carlos Ezquerra eta Bryan Talbot. m

Aurtengo azokaren kartela

DANTZA ALARDEAGAZGOZATZEKO AUKERAPORTU ZAHARREANSan Nikolas eguna ospatzen da abenduaren6. egunean. Itxartu Dantza tadeak ereospakizun horregaz bat egin gura izan du,eta dantza alardea antolatu du abendukolehenengo astelehenerako. San Nikolaselizan egingo den mezaren ostean, kalejiranabiatuko dira Portu Zaharrera eta bertan,esaterako, Kaxarranka dantza eskainikodute. Bestalde, Itxartu Musika taldeak txistu,pandero eta trikixa doinuakaz alaituko duSan Nikolas eguna.

GETXOLANDIAKABENDUAREN 22ANZABALDUKO DITU ATEAKUmeen paradisuak berriro ere zabaldukoditu ateak Getxon. Abenduaren 22an hasieta urtarrilaren 5era arte Areetako Geltokiplazan paratuko dute Gabonetako jolas-parkea. Abenduaren 22an arratsaldezbakarrik egongo da zabalik, gainontzekoegunetan goizez zein arratsaldez (11:00-14:00 eta 17:00-21:00), eta abenduaren25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.Bestalde, barraketako 6 bidaiako txartelak 3euro balioko du, baina barrakez gain,lantegiez eta bestelako ekintzez ere gozatuahal izango dute umeek.

“OLENTZERO: NIK NAHINUKE...” ANTZEZTUKODUTE GETXO ANTZOKIAN Getxoko Antzerki Eskolak udaleko Euskarasailagaz batera, “Olentzero: nik nahi nuke...”egitasmoa martxan ipini zuten azaroan.Horren helburua Gabonetako antzerki lanbaten bitartez euskal kulturaren sustraiak etamitoak ezagutzera ematea da. Trinitarias,Erromo, Zubilletas eta Geroa ikastolatakoikasleen gutunak batu zituen Ignaciopostariak Olentzerori emateko. Horiekazantzerki lan bat osatuko dute eta GetxoAntzokian eskaini (abenduak 12, 21, 23, 24).

...eta gainera, fitxategien imprimaketa!

ESKOLALAGUNTZA

• Matematika, Fisika...• Maila guztiak

10 urteko eskarmentua!!!T.: 655 739 964

12UK

[getxo]

—Zelan hasi zinen bitxigintzan?—Barne-diseinutik bitxigintzara alde handiadagoela ematen du, baina badira antzekotasu-nak: proiekzioa, 3 dimentsioak kontuan hartubehar dira... Gero eta bitxi handiagoak egitenhasi nintzen, eta metalezko arropak ere egitenditut gaur egun. Moda munduan aurkeztunituen nire diseinuak, ondorioz, moda den-den bitartez merkaturatzen hasi nintzen.Marta Teran moda disenatzailea ezagutu nuengero, beragaz ibili naiz, eta datorren udaberri-udarako berak aurkeztuko duen kolekziokoelementu osagarriak nik diseinatutakoak izan-go dira. Moda eta denden eskaintzak aztertzenibili naiz, eta bezero horientzako nik zilarrezkokolekzio bat sortu nuen, azken finean, modaribegira eta horri egokitutakoa, eta jendeaknahiko ondo erantzun zuen Madrilen, Bar-tzelonan, Valentzian... Nire diseinuetan moda-

Ana Iri-ren diseinuak www.anairi.com-en ikus daitezke. Harremanetarako: 94 602 29 13

Ana Iri getxoztarrak barne-diseinuarenbidetik eman zituen lehenengo urrat-sak, baina lan horrek sormenerakoleku txikia eskaintzen ziola-eta, bitxi-gintzan murgildu zen “bitxigintzak nirepentsamenduak eta sentipenak adie-razteko eta sormen-lana gauzatzekoaukera ematen dit”. Hora Zulu(Algorta), eta Stock Option-en (Areetaeta Bilbon) eskura daitezke diseinuak.

ren joerak eragin handia edukiko du, ziur.Udazken-neguko kolekzioa kalean dago, etaudaberri-udakoa diseinatzen nabil orain.—Zelakoa da zure kolekzioa?—Molde eta estilo desberdinen fusio itzelaeskaintzen dut nire kolekzioetan: adb. punke-ta estiloaren eta molde erromantikoaren bategitea, bezeroa izan liteke makarra itxuraeman gura duen pijoa, edota apur bat pijoaden makarra. Kolekzio berriaren inguruanzera aurreratuko dizuet: beltzen hip-hop mol-dea (zigilu-eraztunak, hizkiak, kateak…) erdi-harribitxi oso fin dotoreakaz uztartutakoaizango da. Metal preziatuak, zilarra, erdi-harri-bitxiak etab. erabiltzen ditut, eta arropak egi-teko imitaziozko bitxiak zein zilarrez edo

kobrez estalitako letoizko kateak etab. Bes-talde, nik eskainitakoa ez da bitxigintza tradi-zonala, diseinuak ez direlako ohiko bitxiden-detan saltzen, eta bezeroak ere desberdinakdira; lan-metodoa, ostera, berbera da. Baina ezditut bakarrik eraztun, katea eta arrakadakeskaintzen, bestelakoak ere bai: gerrikoak, txa-lekoak, gura modura ipini daitezkeen (gaurharri zuriak, bihar beltzak, hurrengoanbiak…) pieza trukagarriak . m

Ana Iri > bitxigilea“Molde eta estilo desberdinen fusio itzela eskaintzen dut”

“Marta Teran-en kolekzioberriko osagarriak nire

diseinuak dira”

Gazteeizuzendutakolantegiak egingodira GabonetanBost lantegi antolatu ditu udalekoGazteria Zerbitzuak Gabonetarako. 12-17 urte bitarteko gaztetxoentzat larru,zirku eta malabare, perkusio, sexualitateeta drogei buruzko lantegiak prestatudituzte. Perkusio lantegia izan ezik, bestelantegiak egun bakar batean gauzatukodira Villamonteko Kultur Etxean 18:00-20:00, eta euskaraz zein gaztelaniazeskainiko dira. Izena emateko epea aben-duaren 13tik 18ra bitartean egongo dazabalik. Bestalde, lantegi batek 3 eurokoprezioa dauka, bi lantegik 5 euro, etadenetan parte hartuko dutenek 10 euroordainduko dute. m

Informazio gehiago: 94 491 01 14

UK13

UK15

[leioa]

Iparragirre etord. 90 (Avanzada) • LEIOA • Tfno. 94 480 41 15 Fax: 94 480 41 83e-mail: [email protected]

ERA GUZTIETAKOERROTULOAKegiten ditugu

udondoudondotabernataberna

eguneko menua eta afariak

Lehendakari Agirre,2T: 94 463 00 45 - LEIOA

— 0 eta 16 urte bitartean kalitatezko hezkuntza euskalduna.— Ingelera 4 urtetik aurrera.— Frantsesa DBHn.— Zerbitzu ugari: autobusa, jantokia (sukaldea bertan), merienda.— Eskolaz kanpoko ekintzak: musika, gitarra, adierazpena, saskibaloia, eskupilota,

panderoa, bertsolaritza, euskal dantzak...— Frontoia, futbito zelai estaliak, berdeguneak...

Artatza Auzoa 84, LEIOA • Tlf: 94.464.23.64 / 94.464.33.07 • e-mail: [email protected] • www.ikastola.net/ikasweb/leioa

[leioa]

14UK

Baserria plazaraAbenduaren 12an egingo da LeioakoXVII. Nekazal eta Abeltzaintza azoka

Urtero legez garai honetan baserriaherriko plazara hurbiltzen da uztak, pro-duktuak eta abereak erakusteko. Aurten,Leioako Nekazal eta Abeltzaintza Azo-karen XVII. edizioa, abenduaren 12anegingo da. Egun honetan Boulevard-ak,Aketxe Plazak eta Errekalde Plazak ukui-lu eta baratzeen itxura hartuko dute base-rriko produktuen eta ganaduen erakusto-ki bihurtzeko. Behiak, idiak, ahuntzak,zaldiak, astoak, euskal txerriak, oreinak,oiloak, txoriak, ahateak… ikusteko aldar-te ezin hobea.

Baina ikusteaz gain, sabela bertokoproduktuakaz bete gura dutenek ere auke-

ra ederra edukiko dute: patea, txerrikiak,ogia, eztia, ortukariak, gaztaia eta hainbatproduktu dastatu ahal izango dira. Eta,jakina, txakolinez zein sagardoz zintzurrabustitzeko aukera ere egongo da.

Horregaz batera, harri-jasotzaileen era-kustaldiak, nekazaritza tresnen erakuske-tak, txalatorta dastatzeak, Idiazabal Gaztajatorri izendapenaren Bizkaitar Produk-toentzako VI. Lehiaketa, Leioako nekaza-riei omenaldiak eta bertso saioek girotukodute goiza. Gainera, gaztetxoek ere eurengunea edukiko dute, herri kirolak eta gaz-tagintzan edota ardien ile mozketan trebat-zeko tailerrak egongo dira. m

Idiazabal gaztaiaren lehiaketa ere egingo da azokan

MAITASUN GUTUNENLEIHAKETARENLAUGARREN EDIZIOALaugarren urtez jarraian Leioako KulturAretoak Maitasun Gutunen Lehiaketaaurkeztu du. Mezu elektronikoakpaperezko gutunaren esparruabereganatu duen garai honetan, ohiturazaharrak berreskuratzeko asmoz jaio zensentimenduak eta gutunaren generoauztartzen dituen lehiaketa hau. Aregehiago, literatur genero zahar hausustatzeaz gain, sentimenduenkomunikazioa bultzatu nahi du. Horrela,komunikazioa eta gutuna uztartzen dituenlehiaketa honetan idazteko trebetasunak,sentimendu adierazpenak etaoriginaltasunak hobetsiko dira. Hainzuzen ere, irabazlea aukeratzeko, besteakbeste, kaligrafia, aurkezpena, paperarenkolorea, ehundura eta usaina baloratukodira. Parte hartzaileak adinaren araberakategoria ezberdinetan banatuko dira, etaidazle trebeenek 240 euroko sariaeskuratuko dute.

Gutunak aurkezteko epea: 2005ekourtarrilaren 21a. Tokia: Pinueta KulturAretoan edo Kultur Leioan

Euskararen erabilera indartzea eta euskal-dunen komunitatea trinkotzea euskal giroaberpiztuz, euskaraz kultura ekintzak antola-tuz eta euskaltzale guztien indarrak baterajoaz”. Helburu horiekin, eta euskara beraabiapuntu eta helmuga harturik, Berbala-miñe Euskara Elkartea sortu berri daLeioan. Elkarte berriaren aurkezpen etaeratze ekitaldian, azaroaren 18an, kiroldegi-ko ekitaldi aretoa txiki geratu zen bertaratuzen jende kopurua hartzeko. Bertan 50leioztar inguruk parte hartu zuten eta bota-zio bidez estatutuak, elkartearen izena etazuzendaritza karguak onartu ziren. Halaber,aurreneko bazkideek euren izena eman

zuten. Aipatzekoa da ideologia politikoetatik

at jaio eta bizirauteko xedez sortu delaBerbalamiñe, estatutuetan bertan adieraz-ten den bezala, “alderdi politiko eta sigla guz-tietatik kanpo, euskararekin zerikusirik ezduen gairik ez da eztabaidatuko”.

Euskara Elkarte berriaren jarduerakparte hartzailea izan nahi du erabat.Horregatik bazkideak eurak, zuzendaritzataldearen laguntzaz, izango dira lan alorrak

(kultur ekitaldiak, mendi irteerak, ikastaro-ak, … ) aukeratuko dituztenak. Gai bakoit-zaren inguruan batzordeak eratuko diraantolaketa lana egiteko eta jarduerak zehaz-teko. Bakoitzean zuzendaritza taldeko kide-ren bat egongo da koordinazio lana egiteko.

Leioan dabilen euskaltzale guztiei irekiadago Berbalamiñe eta elkartekide izatekobaldintza bakarra euskaraz jakitea –berba

egiteko moduan behintzat– izango da,elkartearen ekitaldi eta harreman guztiakeuskara hutsez egingo dira eta.

Beraz, euskararekin konpromisoa duenleioztar edo herritik dabilen edonork auke-ra paregabea dauka euskal giroan murgiltze-ko. Bazkideen arteko ezagutza eta harrema-nak estutzeko afaria (abenduaren 10ean)eta mendi irteera aurreikusita daude. m

E-mail: [email protected]

Argazkian, Berbalamiñe euskara elkartearen aurkezpena

Euskara elkarte berriaLeioako euskaltzaleen bilgunea eta euskararen erabileraindartzeko tresna berria abian ipini dute herriko 50 lagunek:Berbalamiñe euskara elkartea

«Euskararekin zerikusirikez duten gaiak ez dira

elkartean eztabaidatuko»

aldizkaria etxeanjaso nahi baduzu94 491 13 37

UK Uribe Kostako Aldizkaria 171 posta kutxaAmezti 6, 4. solairua 5. bulegoa / 48990 Getxo

[email protected] / tel.: 94 491 13 37 / faxa: 94 491 58 31

16UK

[erandio]

Zalantza barik, ezin hobea izan da merkatua erakusketa areto bihurtzeko lehenengo urratsa. Zumetaren lan handiekederto egokitzen zaizkie merkatuko horma zuri eta erraldoiei. Emili Epelde eta Mikel Mardarasek lan bikaina egin dutemerkatua moldatzen eta bilduma antolatzen. Egindako lanaren lekuko izan zen inaugurazio egunean Erandiorahurbildutako kulturaren eta artearen munduko jendea eta, bereziki, Emiliren aspaldiko lagun eta ezagunak. Emilirentzatmerkatuko proiektua berezia da merkatuko arrandegian amari laguntzen ibilitakoa da-eta. Orain, artelanak eskaintzeraetorri zaigu Mardarasekin batera. Urtarriletik aurrera beste artista gazte batzuen lanak ere ekarriko dituzte.

Inaugurazio arrakastatsua

Argazki hauek guztiak Zumetaren erakusketaren zabaltze egunean egin genituen.

UK17

Udalak 7.790 euro inbertitu ditu aurtenherriko lorategiak kolorez janzteko etakopuru hori bikoiztea proposatu dio lore-zaintzaz arduratzen den enpresak udalari.Ziklamenak, begoniak, salbiak, pentsamen-duak... porlanaren grisa alaitzeko eta apur-ka- apurka gehituz doazen herriko berdegu-neak apaintzeko. Ez dira, ez, diru kopuruhandiak inguruko herrietakoekin konpara-tuz gero, baina bada nobedadea gurean.

Duela hiruzpalau urte lorezaintza zer-bitzua pribatizatu zuen arte, ErandiokoUdalak ez zuen apenas dirurik gastatzen loreeta landareetan, eta orain badirudi joeraaldatu eta loreak lekua irabazten doazela.

Kaleetan oinezkoentzako espaloiak za-baltzen hasi zirenean, zuhaitzak landatu

zituzten lorontzi handietan. Zuhaitzok ezdutenez oraindik gorputz handirik, sasoiansasoiko lorez bete dituzte lorontziak urteanzehar. Astrabuduan, apain-apain iraun duteluzaroan, inongo arazo barik. Altzagan, oste-ra, hamaikatxo izan dira desagertu edo alfe-rrik galdutako loreak.

Horregatik, udazken honetan ez duteberriz loredun landarerik jarri Obieta, SanInazio eta Jado kaleetako lorontzietan.Horien ordez, harriak eta lorerik gabeko lan-dareak jarri dituzte, horrelakorik inork etxe-ra eramango ez duelakoan. Baina lorategie-tan kalterik handiena egiten dutenak txaku-rrak izaten dira. Ikusiko dugu udaletxekoplazan azaroan jarritako pentsamenduberriek zenbat iraungo duten! m

XABIER AMURIZA ETAAMETS ARZALLUS BERTSO-JIRAN, ABENDUAREN 17ANBerbots Erandion Euskaraz taldeak, urterokoohiturari jarraituz, bertso-jira interesgarriaantolatu du abenduaren 17rako Altzagaauzoan. Xabier Amuriza eta Amets Arzallusarituko dira iluntzeko zortzietan La Plazatabernan hasi eta tabernarik tabernara egingoden ekitaldian. Kepa eta Roberto trikitilariak erebertan ibiliko dira doinuak markatzen eta giroaberotzen.

Astrabuduan, Altzagan ez bezala, apain-apain iraun dute loreek inongo arazo barik

Argazkian, Xabier Amuriza

11.400 lore herriko kaleetan

[erandio]

‘EZETZ LEPOA JARRI’ ANT-ZEZLANAABENDUAREN 16AN Ile-apaindegi batean krimen bat gertatuko da.Pistak era guztietakoak dira, susmagarri askodago eta obraren amaiera ikusleen botoakerabakiko du. Izan ere, antzezlanak hainbatamaiera dauka planteaturik, dagoen aukerabakoitzeko bat. Horixe da Joseba Apaolaza,Asier Hormaza, J. Ramon Soroiz, KontxuOdriozola, Ainhoa Aierbe eta Kiko Jauregikaurkeztuko diguten korapiloa, xelebrekeriaeta absurdua nahastuta. Ikusiko dugu zeinamaiera aukeratzen dugun gurean. EuskaraZerbitzuak abendurako antolatu dituen ekint-zetariko bat dugu hau. (Ezetz lepoa jarri.Abenduak 16, 20:00, Bekoa ikastetxea).

BasurtoAlgorta S.L.

altzariak

LEHEN, ORAIN ETA BETI• 1970az geroztik altzariak diseinatzen.• Orain ere, armairuak neurrira.• 200 m2ko erakusketa berria: Telletxe 4 (T: 94 460 71 62)

Zatoz!Telletxe 15 • Algorta • T: 460 42 44

Instalazio elektrikoak

Larrialdi Zerbitzua 24 orduz670 415 732

LARRABASTERRA

Konpromisorik gabeko aurrekontuak / komunitate, lantegien...mantenimendua / etxebizitza, lonja, pabiloien erreformak /

bonba hidraulikoak / telefonia, ahots eta datuen sareak

Electro LAIA

Gatzarrine z/g. SopelanaTfnoa.: 946760266 - Email.: [email protected]

• Hezkuntza integralaurte 1etik 18ra artekoa

• Irakaskuntza eta hezkuntza• Informazioa eta partaidetza• Eleaniztasuna• Esperientzia eta berrikuntza

pinturak4 bide

Loroño 2 • Tlf/Fax 94 676 29 92 • SOPELAIturribarria 3 • Tlf: 94 442 01 55 • BILBO

Bentatxu, 248600 SopelaTlf. 94.6760328

UK19

•• EEgguunneekkoo mmeennuuaakk•• AAsstteebbuurruueettaann mmeennuu bbeerreezziiaakk

Sertutxa 4, SopelaTelf. erreserbak: 645 732 991

JJAATTEETTXXEE BBEEGGEETTAARRIIAANNOOAA

[sopelana]

M. Luisa Basaldua (1913), Ruperto Delgado (1918), Marcelina Alonso (1913) eta Francisco Gomez (1918)

Bidaia luze bati gorazarreaSei sopeloztarri omenaldia

Zuri beltzeko oroitzapenak. Hamaikakoloredun istorioak. Historiaren aitorme-na lehenengo pertsonan egin ditzaketenak.Teknologia berrien aurreneko pausuenhastapenetako bultzatzaileak. Gaur egun-go abiadura handiaren patxada eta lasaita-suna. Oraina ulertzeko iraganaren ezagut-zaren ugazabak, honaino heltzeko pausuakbanan-banan eman dituzten denborarenbidaiariak.

Bidaia luze horrek, besterik ezean,gorazarrea merezi du. Sei izan dira, aben-duaren 24an Nagusien Etxean omenaldiajaso zuten sopelaztarrak: Maria DeliaGaray Amechazurra, Maria Luisa Ba-saldua Ortiz de Zarate, Lorenza MartinezGomez, Marcelina Alonso Sainz, RupertoDelgado Alfaro eta Francisco GomezSalazar. Den-denak edadekoak, noski, 90urte baino gehiagoko gizonezkoak eta 95urtetik gorako andrazkoak. Zer ez ete duteikusi haien begiek? Zer ez ahaztuko? Zerez zuten barneratuko ulertu barik? Zeinizango litzateke mendeko aurkikuntzahaien aburuz? Irak, Afganistan, Palestina...

eta abarri begira zer gogoratuko ete dute?Zer ez ligukete kontatuko arretaz entzun-go bagenie?

Eta esateko badute“Informazioaren gizarteak” ez ei du beharhaiek dakitena, sarean ei dago informazioguztia. Baina sarea sentimendu bakoa da.Baleki gazteak eta baleza zaharrak. Eurekmunduari begiratzeko modu bat daukate,zaharregia, agian. Agian. m

[sopelana]

Sopelanako guraso talde bat haur etagazteei zuzendutako elkarte bat sortzekoasmotan dabil. Urri aldean ekin ziotenlanari eta haur zein gazte sopeloztarrentzataisialdirako elkarte bat sortzea zuten hel-buru. Orain arte, helburuak zehazten, asebeharreko gabeziak antzematen eta, batezere, sopeloztarrei ideiaren berri ematenjardun dute. Asmoaren inguruko infor-mazioa Hall-Kulturalean edota TurismoBulegoan eskuratu ahal izan du gura izanduenak, oraindik ere horretarako aukerabadago eta izena emateko epea ere zabalikbadago. Elkartea sortze bidean dago,horregatik ez dute izena aukeratu orain-

dik, baina gauza batzuk zehaztu dituztedagoeneko. Lehen Hezkuntzako 3. ziklo-ko eta Bigarren Hezkuntzako ume etagazteei zuzendutako elkartea izango da,hau da, 10 eta 14 urte bitartekoentzat.Aisialdiko ekintzak eta jarduerak antolat-zeko asmoz sortuko da, aste-akabuetakoekitaldiak etab. prestatzeko. Esan legez,guraso talde baten ekimenez sortu daelkartea, era autonomoan funtzionatukodu, baina udalak nolabaiteko diru-laguntza emango dio elkarteari eta talde-kideak batzeko leku bat ere eskainikodie. Bestalde, sortzaileek azaldu legez,abenduan batzartuko dira berriro ere. m

SOPELANA-URDULIZIX. GABONETAKOESKUPILOTA TXAPELKETAMARTXAN DAGOUrduliz eta Sopelana arteko Gabonetakoeskupilota txapelketa martxan dagodagoeneko. Hona hemen txapelketakohurrengo partiden egitaraua: abenduak 10,final laurdenetako partida Sopelanakofrontoian (20:00); abenduak 17, final laurdenakUrdulizko frontoian (20:00); abenduak 24,finalaurrekoak Urdulizko frontoian (17:30);abenduak 31, finalaurrekoak Sopelanakofrontoian (17:30); eta finala urtarrilak 7,Urdulizko frontoian (20:00). Promesa eta seniorkategoriako partidak dira denak.

Elkartea sortzeko asmoa aurkeztu zuten eguneko irudia

Aitor Elorrieta pilotaria

ITXURA BERRIA EMANDIOTE SOPELANAKO WEBGUNEARISopelanako web guneak aurpegi berria dauka.Udal arduradunek aurkezpen orrialdiari itxuraaldatu diote. Aurreko orrialdearen koloreamantentzen badu ere, diseinu berria emandiote, eta aldaketa erraz antzeman daitekemenuari eta lotura ikonoei erreparatuz gero.Gainera, web guneak herriko berriei eskaintzendion tartea ere eraberritu dute. Bestalde, udalarduradunek itxuraldaketaren inguruanherritarren aburuak batu gura izan dituzte etahona hemen jasotako erantzunen araberakoemaitzak: %76ak orain hobeto dagoela deritzo,eta %16ak txarrago dagoela.

Ume eta gazte elkarte berriaAbendu erdialdean batuko dira berriro

18UK

BEROGAILU ETA ITURGINTZA

T: 430

Sarrikobaso 15& 94 430 52 00 Kasune, 18 • ALGORTA

SERVITEC

• MARKA GUZTIAK

• 24 ORDUTAN ERANTZU-

N A

• 3 HILABETEKO GARAN-

TIA

UK21

TXIBERRIe d a n t o k i afrontoi partikularra

Aita Gotzon 4, URDULIZT: 94 676 07 15

[plentzia]

Juan Bautista Zabala 8, 48990 ALGORTAT: 944 913 402

EuskarazkoEuskarazko

irakurgaiirakurgai

Plentziako Uria bisita gidatuaz gozatu gura izanez gero deitu zenbaki honetara: 94 677 16 95

Plentzia hobeto ezagutzeko aukera institutuko ikasleek gidatuta

Bisita gidatuak doan

Uribe Kosta institutuan (Plentzia) dabilt-za goi-mailako heziketa ziklo bat ikasten:Informazio eta Merkataritza Turistikoa, hainzuzen. Zikloak praktikentzako lekua erebadauka, eta praktiken alde bat Plentziakobisita gidatuak eskaintzea da. Zikloko lehe-nengo urtean dauden ikasleen gidaritzapeanegiten dira orain dela 6 urtetik bisitak, bainaeurek ezin dutenean bigarren mailakoekeskaintzen dituzte. Aurten lehen mailan 10ikasle dabiltza, bigarrenean, ostera, 11.

Bisita asteko edozein egunetaneskaintzen dute, zapatu eta domeketan erebai, eta euskaraz, gazteleraz eta inoiz ingle-sez ere egin izan dute; gainera, doaneskaintzen dute. Susana Arakiztain ziklokoarduradunak azaldu digu bisitaren nondiknorakoa: “Bisita tren geltokian hasten da,Zubi Barria pasatu eta alde zaharrera joan-

go gara. Han azaltzen da zelan PlentziaErdi Aroan “huria” zan, eta bere jardueranagusia ontziola zala: kontetan da nondikekartzen zuten egurra ontziak egiteko etab.Gero, esaten da, holan ganetik, erromesakSantiagoko bidean hemendik pasatzen zire-la, erromesen eritetxe bat zegoela...Erakusten dira ondino dagozen aztarnak,adb. harresiarena, eta ikusten ditugu muse-oa, XV. mendeko eliza...”.

Lan itzela bisita prestatzekoBaina Arakiztainek dioen legez, ikasleeklan itzela egin behar dute bisita eskainiaurretik. “asko ikasi, eta dana buruz, hala-ko bisita baten ezin dozu “txuletarik” eroan.Asko ikertu dogu bisitaren ganean: liburute-gian, interneten, Eusko Jaurlaritzaren etaAldundiaren argitalpenetan...” . m Ajuria

taberna

Andrés Cortina 2

ALGORTA

ITSAS MUSEOAK ORDUTEGIA ZABALDU DUPlasentia de Butron Itsas museoak orain arte zeukan ordutegia zabaldu du. Hemendik aurrera,egueztenatik domekara goizez egongo da zabalik, eta bariku zein zapatu arratsaldeetan eremuseoa bisitatzeko aukera egongo da. Goizeko ordutegia 11:00etatik 14:00etara bitartekoa da,eta astean bitan arratsaldez zabalduko ditu ateak, 17:00etatik 20:00etara.

[berango]

—Plazaratzen duzun lehenengo nobela da,baina ez idazten duzun lehenengoa, ezta?—Argitaratzen didaten lehenengoa da, bes-terik ere badaukat baina argitaratu barik.Betidanik idatzi izan dut, urte askotan pent-satu izan nuen idazten nuena ez zela ona etaapurtu egiten nuen. Eta orain dela 15 urte-edo, hasi nintzen idatzitakoa gordetzen,esperantza handi barik, baina… Gero, auke-ra euki nuen idazketa tailer batean sartzeko,eta hortik aurrera, ausartu nintzen argitalet-xeetara bidaltzen nire liburuak, eta beitu! 4

nobela ditut, guztiak bidali ditut, eta hortikdabiltza danak bueltaka, honek bakarrikurten du momentuz. Orain dela 6 urte hasinintzen nobela hau idazten, eta orain, bosga-rren bat dago martxan. Bueno, momentuhonetan bertan geldituta, honen aurkezpenkontuak direla-eta. —Zertan datza liburuak?—Ez da nobela historikoa, hori argi utzinahi dut, bestela igual batzuk "pikatu" egin-go dira-eta. Dena da fikzio hutsa. Bestalde,nobelan, fikzio aldetik beti ere, azaldu nahi

Abenduaren 15ean La Casa del Libro-n (Bilbo) aurkeztuko du Zorrozuak La casa de la Galea

Uribe Kosta bizileku aukeratu zuela 20 urte baino gehiago dira, etaazken 12 urteotan Berangon bizi izan da Esther Zorrozua. Erandiokoinstitutuko irakaslea da eta Durangoko Liburu eta Diskoen azokanaurkeztuko du bere lehenengo nobela: La casa de la Galea (Hiru, 2004).Uribe Kostako errealitate historiko jakin batean oinarritutako fikziozkonobela idatzi du, “nik ez dut ikerketa ezta datu historikorik erabili, kaleaneta etxean entzundakoak-eta bakarrik” diosku. Ipuinak ere idatzi ditu.

dut hemengo burgesia edo “Neguritikoak”zelan, zergatik sortu ziren, zelan egin zutendirua arma trafikoarekin... I eta II. MunduGerren artean, bitarte hori izan zen eurentzatmomenturik onena. Gero, pasatu ziren urte-ak, eta apurka-apurka, boterea galtzen joanziren. Badakigu, beste faktore batzuk egonzirela tartean, baina nik ez ditut aipatzen.Orduan, beste elkarrizketaren batean azaldududan moduan, Monarkiak ere ikusten due-nean bere barruan endogamia sortzen aridela, zer egiten du? Egon dira denbora luze-an euren artean ezkontzen, eta orduan sort-

zen dira lakrak edo orbainak. Hori konpont-zeko, gaur egun ere ikusten dugu ezta?,nahastu egiten dira beste klase sozial batzue-kin. Eta nire nobelan azaltzen da apur bat,eta berriro ere esaten dut fikzio aldetik,“Neguritikoak” zelan nahastu izan direnbeheko beste klase sozialekin, batzuek aldeegin dute hemendik, bai, baina beste askonahastu egin dira. Gutxi gorabehera, hori danobelaren argumentua.—Eta zeinen eskutik barneratuko gaituzuistorioan?—Garamendi familiaren istorioa da, hirubelaunaldi agertzen dira eta lagurren batsortze bidean. Ehun bat urte edo hartzen dunobelak, ia-ia mende osoa.—Orain arteko lan guztiak gaztelaniazidatzi dituzu, euskaraz idazteko asmorik baal daukazu?—Hor dago kezka. Nahi nuke. Baina, hezi-keta guztia gaztelaniaz jaso dut, eta errezta-sun handiagoa daukat gaztelaniaz idazteko.Baina, gustatuko litzaidake euskaraz ahale-gintzea. Hemendik aurrera... beharbada. m

“Ez da nobela historikoa,hori argi utzi nahi dut,

fikzio hutsa da”

Esther Zorrozua > idazlea

“Neguriko burgesia zelan sortu eta besteklase sozialekin nahastu zen kontatzen dut”

20UK

22UK

T A P I Z T E G I A

D E K O R A Z I O A

E R A K U S K E T A

ETA TAIERRAK

Basagoiti etorbidea 32Tf: 460 90 31

48990 ALGORTA

ER-1891/2001 CGM-02/006

KLIMATIZAZIO

INGENIARITZA

INSTALAZIOA

MANTENIMENDUA

Otxandategi tar Simon 114

48640 Berango, Bizkaia

tel. 94 668 15 51

Taxa. 94 66829 92

e-mail: [email protected]

HILAREN 11N OSPATUKODUTE LEMOIZENEUSKARAREN EGUNAEuskararen eguna ospatuko dute Armintzakofrontoian lemoiztarrek abenduaren 11n,18:30etik aurrera. Kixkaren txotxongiloikuskizunagaz gozatuko dute ume guztiek,frontoia euskararen eta txotxongiloen magiazbeteko da. Bestalde, Gabonetako kirol parkeaparatuko dute Armintzako frontoianabenduaren 18 eta 19an.

GURUTZEGUNE BERRIAEGINGO DUTE ANDRAKANAndrakan gurutzegune berri bat egitekohitzarmena sinatzekotan dabiltza Lemoizkoudala eta Bizkaiko Foru Aldundia.Hitzarmenak aurreikusten duenez, BizkaikoForu Aldundiak 360.000 euro emango lituzkegurutzegunea egiteko. Lemoizko gobernubatzarrak onartu du dagoenekogurutzegunea egitea, orain hitzarmena noizsinatuko zain daude. Hemendik aurrera Barrikan eraikigarriak

diren lurretan txaletek ez dutela ia lekurikedukiko adierazi dute udal arduradunek.Barrikako alkate Jose Mari Ezpeletak azaldulegez, orain arte eraikitzeko kalifikatuta zeu-den lurretan aurreikusitako txaletak egingodira, baina hemendik aurrera udalak eraikit-zeko kalifikatuko dituen eremuetan etxebi-zitzek edukiko dute lehentasuna. “Hemetikaurrera txalet gitxi eingo diez, batan bat eingo

da, baia gitxi, lehengo hainbeste ez. Eingo diezpisuk, altura bikoak-edo”, dio Ezpeletak.Eraikitzeko lur berriak kalifikatzeko Lu-rraldeko Plan Partzialaren (PTP) baieztape-naren zain dago udala. PTPak udalarenasmoak onetsiz gero 800 bat etxebizitza erai-kiko lirateke, eta Barrikako alkateak aurrera-tu moduan, “horreen %10a edo udalantzakogordeko diez, edo beste lur batzuk kalifikakodiez udal-etxebizitzak eiteko”. m

Eraikitze lanak Barrikan

[herriak]

BARRIKA

Txaletak eraikitzeko lurrak murriztuko dira

UK23

[agenda]

Abenduak 5-20Zuon ekitaldiak iragartzeko • Posta elektronikoa: [email protected] • Tel.: 94 491 13 37 • Faxa: 94 491 58 31

ERAKUSKETAK

GETXO4Laura Gomez Melgosa-renolioak. Algortako Kultur Etxea.Abenduaren 30era arte.4Aspremar-en erakusketa.Erromoko Kultur Etxea. Abenduaren16ra arte.4Maria Concepcion Tamayo-renakuarelak. Erromoko Kultur Etxea.Abenduak 18-30.

PLENTZIA4Cristina Ellacuria-ren margoak.Erakusketa gela. Abenduaren 15eraarte.4Fedor Pauloyukov-en margoak.Erakusketa gela. Abenduak 16-30.

LEIOA4Abiazioa. Kultur Leioakoerakusgelan. Urtarrilaren 14ra arte.

URDULIZ4Kirolak. Erakusketa bibliografikoa.Kultur Etxea. Abenduaren 31ra arte.

LEMOIZ4Hire Himalaya. Armintzako KulturEtxea. Abenduak 9-17.

ANTZERKIA

LEIOA4Como agua para chocolate.Ados Teatro. Kultur Leioa. Abenduak 10, barikua. 20:30. Sarrera: 10 euro.4Pinotxo. Umeentzako antzerkia.Dar-dar produkzioa. Kultur Leioa.Abenduak 12, domeka. 12:00.Sarrera: 3 euro.

ERANDIO4Baltziskueta. Ipuin kontalaria.Euskara Zerbitzua eta BerbotsErandion Euskaraz. Abenduak 18,zapatua. 12:00.

ZINEMA

GETXO4Pinotxo 3000 K . Haur Zinemaeuskaraz. Getxo Antzokia. Abenduak5, domeka. 12:00, 17:00 eta 19:00.Sarrera: 1,90 euro.

4La peligrosa vida de los AltarBoys. Zine-Kluba. Getxoko III.Komiki azokak antolatuta. AreetakoGran Cinema. Abenduak 9, eguena.19:30. Sarrera: 2,60 euro.

4Blueberry. Cinema Paradiso.Azpitituludun jatorrizko bertsioan.Getxo Antzokia. Eta El tren de la brujafilm laburra. Abenduak 10, barikua.22:00. Sarrera: 2,60 euro.

4Harry Potter y el prisionero deAzkaban . Haur Zinema. Getxoko III.Komiki azokak antolatuta. GetxoAntzokia. Abenduak 12, domeka.12:00, 17:00 eta 19:00. Sarrera:1,90 euro.

4El coche de pedales. Zine-Kluba.Getxo Antzokian abenduak 15,eguaztena. Areetako Gran Cinemaabenduak 16, eguena. 19:30. Sarrera:2,60 euro.

4Cypher. Cinema Paradiso.Azpitituludun jatorrizko bertsioan.Getxo Antzokia. Abenduak 17,barikua. 22:00. Sarrera: 2,60 euro.

4Shin Chan: erreskate operazioa.Haur Zinema euskaraz. GetxoAntzokia. Abenduak 19, domeka.12:00, 17:00 eta 19:00.Sarrera: 1,90 euro.

ERANDIO4Laberinto de mentiras . Iban delCamporen dokumentala. JohnBerger, Bernardo Atxaga, GianniCelati, Joaquin Jorda eta AddelAziz-en hausnarketak batzen ditu.Abenduak 10, barikua. 20:30.

PLENTZIA4El enviado. Helduentzako zinema.Goñi Portala. Abenduak 10, barikua.22:00.

4Pinocho 3000. Haurrentzakozinema. Goñi Portala. Abenduak 11,

4Erakusketak

Komikia barru-barrutik ezagutzeko aukeraGetxoko III. Komiki azokaren inguruan antolatu diren ekitaldienartean bi erakusketa ipini dituzte Algorta eta Erromoko KulturEtxeetan. Euskadiko Ilustradoreen Elkarte Profesionalak “biñeten”munduan barneratzeko aukera itzela eskaintzen du bi erakusketenbitartez, eta nazioarteko ilustratzaile esanguratsuen eskuan istorioliluragarri, barregarri, sineskaitzenakaz gozatzeko aukera dagoGetxon. Algortako erakustaretoaren ordutegia 10:00-13:00 eta18:00-21:30 da, zapatuetan 10:00-13:00, eta Erromokoa 11:00-13:00 eta 18:00-21:00 lanegunetan, eta 10:00-13:00 zapatuetan.

• Non: Algorta eta Erromoko Kultur Etxeak • Noiz: Abenduaren 11ra arte

zapatua. 18:00.

4Mulan 2. Haurrentzako zinema.Goñi Portala. Abenduak 13,astelehena. 11:00.

4Fahrenheit 9/11. Helduentzakozinema. Goñi Portala. Abenduak 17,barikua. 22:00.

4La vuelta al Mundo en 80 dias.Gazteentzako zinema. Goñi Portala.Abenduak 18, zapatua. 18:00.

4Spider-man 2. Gazteentzakozinema. Goñi Portala. Abenduak 20,astelehena. 11:00.

LEIOA4Ouija. Zine komertziala. KulturLeioaren Auditoriuma. Abenduak 5,domeka. 20:00. Sarrera: 4 euro.

4Melinda y Melinda. Zinekomertziala. Kultur LeioarenAuditoriuma. Abenduak 17, 18, 19.Bariku eta domekan 20:00etan,zapatuan 22:00etan. Sarrera: 4 euro.

4Betizu izar artean. Haur zinemaeuskaraz. Kultur LeioarenAuditoriuma. Abenduak 5, domeka.12:00 eta 17:00. Sarrera: 3 euro.

4Shin Chan: erreskate operazioa.Haur zinema euskaraz. KulturLeioaren Auditoriuma. Abenduak 19,domeka. 12:00 eta 17:00. Sarrera:3 euro.

4La comunidad. Perseozineforuma. Alex de la Iglesiarenzikloa. Kultur Leioaren Auditoriuma.Abenduak 14, martitzena. 20:00.Sarrera: 2 euro.

4El dia de la bestia. Perseozineforuma. Alex de la Iglesiarenzikloa. Kultur Leioaren Auditoriuma.Abenduak 21, martitzena. 20:00.Sarrera: 2 euro.

Erakusketak iragartzeko kartela

UK2524UK

[albuma]

Ur biltegiak

Argazkiak: Asier Mentxaka

Oinarrizko lehengaia da ura, lurrazalaren ia %75a estaltzen du eta gizaki heldubaten gorputz-pisuaren %70a osatzen du. Sua, lurra eta haizeagaz batera gizakiaknekez menderatzen duen elementua da. Hala ere, asmatu egin du gizakiak ura guramodura erabiltzen, nahierara mugatzen. Eskualdean aurkitu ditugun ur biltegiakdituzue argazkiotan. Ura joan eta gero egindakoak ematen badute ere, bete-betetaegon ziren bere garaian. Baina, urak bide handia egin du gaur arte, eta denborahorretan gizakiak elementu hori menderatzeko beste biltegi batzuk eraiki ditu.

24UK UK25

Algorta

Erandio

Gorliz

Urduliz

Sopela

GetxoLeioa

Berango

UK27

[erreportajea]Ondo jakina da zelako garrantzia daukan alkoholak gure gizartean. Ezin ezer ospatu edan barik. Baina, legeak onart-zen dituenetakoa izanagatik ere, alhohola droga da, eta droga guztiakaz gertatzen den bezala, berau txarto erabilt-zeak ondorio kaltegarriak eduki ditzake. Hala, Uribe Kostako herri guztietan (EAEko beste askotan bezalaxe) ikasle-ei zuzendutako prebentzio-programak erabiltzen dira. Ikastetxeetan ezartzen dira, eta 6 eta 18 urte bitarteko umeeta gazteentzat eginda daude. Helduentzat, berriz, ez dago ia ezer, alor honetan lan egiten duten adituek horienganere alkohol kontsumoa arazoa dela onartzen duten arren.

AlkoholaTestua: Unai Brea / Argazkiak: Asier Mentxaka

Aurre har diezaiogun

Uribe Kostako ikastetxeetan alkoholkontsumoaren arriskuaren gaineko pre-bentzio-programa desberdin bi erabiltzendira. Bata Eusko Jaurlaritzak sustatutakoeta hiru elkarte pribatuk diseinatutakoArriskua Alkohola programa da, etaeskualdeko herri guztietan ezartzen da,Getxon eta Leioan izan ezik. Bi horietan,udaletxeek azpikontratatutako EtorkintzaFundazioaren programa erabiltzen da.Biak hala biak antzekoak dira, etaoinarrizko ideia batean daukate funtsa:gazteei ez zaie beste barik esaten ez dutelaedan behar. Horren ordez, alkohol har-tzeak dakartzan ondorioen gaineko infor-mazioa ematen zaie, erabakitzen lagun-tzeko asmoz.

Etorkintzako Pedro Espallargasekazaldu digunez, “gure programa ez daalkoholaren gainekoa bakar-barrik. Ikasleeidroga guztiez berba egiten zaie, eta alkoholasustantzia bat gehiago da”. Etorkintzak,ikasleakaz zuzenean baino, irakasleakazegiten du behar, haiek eskolan ekintzabatzuk bideratu ditzaten. Programa Lehennahiz Bigarren Hezkuntzan ezartzen da.Hau da, umeei nahiko txikitatik hasten

zaie alkoholaz eta beste droga batzuezberba egiten.

“Prebentzio mota bi bereizten ditugu”,dio Espallargasek, “espezifikoa eta ez-es-pezifikoa”. Lehenengoan, eta alkoholaridagokionez, sustantzia horren ezaugarriez,mitoez, estereotipoez... jarduten da. Bi-garrenean, berriz, autoestima, taldearenpresioari aurre egitea eta halako kontzep-tuak lantzen dira. “Ezetz esaten irakastendugu, hain zuzen”.

Debekuzalekeriatik urrunduzEspallargasek argi uzten du plantea-mendua ez dela ‘drogarik ez’ eta kitto:“Nork bere bizitzari buruzko erabakiakhartzeko informazio eta bitarteko nahikoak

ematen ahalegintzen gara. Ez dugu absti-nentzia baztertzen, noski, baina hori gauregun ia ezinezkoa da”.

Maite Escribano Erandioko drogode-pendentzia teknikariaren berbak ildoberetik doaz: “Aspaldi hasi ginen alboratzengazteek ezer edan behar ez duten ideia hori.Edaten dutenez gero, jakin dezatela be-hintzat zertan dabiltzan, noiz egin deza-keten, noiz ez, zer egin benar duten

mozkortzen badira...”.Erandioko ikastetxeetan, Uribe Kos-

tako Mankomunitatekoetan bezala, Arris-kua Alkohola programa darabilte. EuskoJaurlaritzak sustatzen du, esan bezala, etaberau arduratzen da finantziazioaren zatibatez. Beste zatia udalaren eskutik dator.

Escribanok esan digunez, “Arriskua

Alkohola programan adituak joaten diraikastetxeetara, eta hiru orduko lan-saioakegiten dituzte. Gazteei alkoholaren arriskuaezagutaraztea da helburua; ez dezatelaharen eraginpean autorik gidatu, eta eurenburua zaintzen ikas dezatela”. Berbaldiagazbatera, ikasleei alkoholaren gaineko in-

formazio praktiko ugari jasotzen dutenorritxo batzuk ematen zaizkie (euskarazkobertsioa, bide batez esateko, oso traketsada, eta batzuetan ulergaitza ere bai).

Erandioko teknikaria pozik ageri daprogramak emandako atarramenduaz:“Ikasturte bi daroaz martxan, eta bai

ikasleek bai irakasleek oso balorazio ona egindute orain arte”. Lantegietan parte hartzenduten ikasleek, antza, ondo hartzen dituztebertan esandakoak, “ez zaielako esaten‘edatea txarra da eta ez duzue egin behar’.Alkoholaz modu objetiboan berba egitenzaie, eta eurek ederto deritze horri”. m

«Etorkintzaren programan, umeeitxikitatik egiten zaie berba drogaz»

Eta helduentzat?Alkohola edatearen arriskuezohartarazten duten programeknerabeak dauzkate helburu. Etahelduak? Etorkintzako PedroEspallargasen ustez, gizarteakbadauka hipokresia apur bathonekiko: “Gazteei zeozer ez egiteaeskatzen diegu, baina gu geu ezgaude prest horixe bera egiteariuzteko”.

Helduengana ailegatzea, denaden, zailagoa da. Nerabeak erraztopa daitezke, denak eskolan egotendirelako, baina helduakaz ez dagauza bera gertatzen, MaiteEscribanok gogorarazten duenez.Gehienez ere, “kanpaina orokorrakazheldu daiteke horiengana, panfletobidez eta abar” diosku Erandiokoteknikariak.

Pedro Espallargasen iritziz, ondolegoke, esaterako, jubilatu etxeetaneta halakoetan prebentzio-programak ezartzea. Eta tabakoagazegiten du konparazioa. “Orainosasuna behin eta berriz dakarkigutegogora tabakoa dela-eta, etadagoeneko hasi dira aipatzen tabakokutxatiletan argazkiak ipinikodituztela. Nik, behintzat, ezin dutirudikatu kaltetutako gibel batenargazkia Errioxako ardo botila batenetiketan. Zuk uste duzu Errioxajatorri-izendapenak horrelakorikonartuko lukeela?”.

Alkoholarenmito batzukArriskua Alkohola prebentzio-programa Batxillergoko eta LanbideHastapeneko Zentroetan erabiltzekodiseinatu zen. Hamasei urtetikgorakoentzat, beraz. Bertan, pertsonabakoitzari akoholak zelan eragitendion azaltzen da, eta beraren inguruanoso zabalduta dauden zenbait mitorenberri ematen da. Izan ere, eta MaiteEscribanok adierazi digunez,“lantegietan konturatu egiten garagazteek okerreko uste ugari daukatelaalkoholaz”.

Uste horietako batzuk osomozkortuta daudenakaz edukibeharreko jokaeraren gainekoak dira.Jende askok hala uste badu ere,alkoholaren ondorioak ez dira arinagodesagertzen kafea edanez, ur hotzazdutxa hartuz edo oka eginez.Denboraz baino ez dira kentzen, etaberaz pazientzia eduki behar da. Edogitxiago edan, jakina.

Hona beste mito bat: gazteekedaten dute gehien. Ukaezina dagazteen eta helduen edateko moduadesberdina dela, baina ArriskuaAlkohola programak argi dio baibatzuen bai besteen kontsumoaosasun publikoko arazoa direla.Arriskuak, baina, ez dira jite berekoak:helduak alkohola hartzeaksortarazitako osasun-arazoak jotahiltzen dira; gazteak, berriz, auto edomoto istripuetan.

26UK

[erreportajea]

«Gazteei ez zaie esaten ‘edatea txarrada eta ez duzue egin behar»

«Alkoholaren eraginakez dira arinago

desagertzen kafea edanedo oka egiteagatik»

Nonahi topa daitekeen droga legala da alkohola

[UKirudiak][argazkia]

La franco-ko garabiaAsier Mentxaka

La franco izenaz ezaguna den lantegiko garabi ospetsuaren erretratu eder hau utzi diguAsier Mentxaka argazkilariak. Gezurra dirudien arren erabili eta botatzeko kamara txiki eta

merke horietako batekin egin zuen.

28UK UK29

ERANDIO, 1993

UK31

Jose Luis Zumeta

[berbetan]

kolore festaTestua: Unai Brea / Argazkiak: Asier Mentxaka

Orain dela egun batzuk ireki zen, Erandioko merkatu izandako eraikinean, Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren koadro era-kusketa. Zumetak 65 urte dauzka, eta sei daroaz Nafarroako Gaintza herrian bizitzen. Hantxe dauka lantokia, eta hantxe ematen dituegunero zazpi bat ordu koadroak sortzen, beste batzuek bulegoan edo lantegian ematen dituzten modu berean. Gu geu ez gara arteadituak, eta ezin dizuegu esan –artean, antza, dena sailkatu behar da– zein estilotan kokatzen den Zumetaren lana; berak ere ez digugehiegi argitu elkarrizketan. Hori bai, koloreari garrantzi handia ematen diola esan digu, Erandioko merkatu zaharrera beraren artela-nak ikustera doan nonor konturatuko den legez. Errege egunera arte edukiko duzue horretarako aukera, gutxi gorabehera. Ez galdu.

—Orain dela urte mordoa hasi zinenmargotzen…—Betidanik margotu eta marraztu dut,txiki-txikitatik. Eta hamazortzi urtetikaurrera hasi nintzen margotzen lanbidemodura. Gero, hogeirekin, Parisera joannintzen, eta pixka bat ibili nintzen kan-poan, gauzak ikusten eta…—Baina ordurako ikasketaren bat ze-neukan eginda, ala autodidakta zara?—Autodidakta naiz. —Ikasle ona zinen eskolan?—Ez, ez, nahiko txarra. Marraztea bainoez zitzaidan gustatzen. Horretan nota osoonak ateratzen nituen, noski. Batean 30jarri zidaten, eta 10 puntuko azterketazen. Beraz... Baina bestela nahiko justu.—Etxean zelan hartu zuten, garai har-tan, margotzea eta marraztea gurago iza-tea ikastea baino? —Ba, tira, nolabait kurtsoak pasatzennituen eta... Hamalau urterekin hasinintzen marrazten, morroi, tailer handibatean, eta han hasi nintzen pintura eza-gutzen: inpresionistak, kubistak etamundu hori. Afizioa orduan sartu zitzai-

dan eta “nire lana hau duk” esan nuen.Eta hamazortzirekin lan hura utzi nuen,pinturan bakarrik aritzeko.—Ez zen erraza izango hortik bizimo-dua ateratzea...—Ez, horretaz bizitzea zaila da. Denboraasko behar du. Beste lan batzuetan aritunintzen: pankartak pintatzen Donostiakozine festibalerako, ferietarako... Osogauza zehatzak, astebetekoak, hamabostegunekoak, eta gero berriz pintatzera.

—Parisera joan zinela esan duzu. EuskalHerriko giroa ez zen ona artista ba-tentzat?—Egia esateko, hemen garai hartan ezzegoen ezer. Oso atzeratua zegoen dena.Paisajista batzuk baziren, kostunbristak...eta gauza berriak oso gaizki ikusiak zeu-den. Aukera bakarra Parisera joatea zen;mundu guztiko zentrua zen, nahiz etaordurako gainbehera egon.

—Eta zer aurkitu zenuen han? Askoikasi zenuen?—Asko ikusi, eta ikusiz gero asko ikasiere bai. Niri han burua joaten zitzaidan,hango gauzak ikusita. Hemen, pinturamende hasierako pintura hori zen, bainahortik aurrera oso gutxi. —Estilo bakar bategaz definitu beharbazintugu, zein estilo izango litzatekehori? Edo estilo askotan ibili zara?—Estilo askotan, baina noski, estilo ho-

rrek beste eragin asko ditu. Nik neronekez dakit nola definituko nukeen. Hasierabatean abstrakzio asko egin nuen, bainaorain uste dut abstrakzioaren eta figurati-boaren artean nabilela. Zer definizioeman? Ez dakit. Beti kolore askorekinegin dut lan, nahiko inprobisatua, gauzakoso era zuzenean eginez. Baina inpresio-nista, surrealista... horrelako definizio batemateko, ezin esan. Hain bide zabal bate-

“Parisera joan nintzen garaianhemen oso atzeratua zegoen dena”

30UK

[publizitatea]

UK33

[berbetan]

an zaila da, denetatik hartzen da eta. —Eboluziorik ere edukiko zenuen,hainbeste urtean... —Bai, noski, aldaketa handi samarrak,bai, bai, bai... Figuratibo, abstrakto...—Aldaketa horiek gureta egiten dira,edo berez etortzen dira, konturatu ba-rik...—Batzutan eboluzio normala da, koa-drotik koadrora; pixkanaka aldatuz doa.Baina bestetan intiuzio antzeko bat da,irudi batzuk burura etortzen hasten dira,eta orduan aldaketa oso bat-batean etort-zen da, eta handia da. —Teknika inportantea izango da... No-raino?—Bai, ofizioa, nahi dena egiteko kapazi-dade hori, gehiegi pentsatu gabe, gauzakburura etorri ahala. Hori oso garrantzit-sua da noski. Ofizioa, segurantzia, mate-rialak ondo erabiltzea...—Eta hori ikasi egiten da edo berezdauka norberak?—Teknika ikasi egiten da, bai, noski.Ikasten ez dena kolorea da, kolorea berez-ko gauza da, sena. Ezin da ikasi, edo zailada. Baina tresnak erabiltzen bai, ikasi egi-ten da.—Orain ikusten badituzu hasieran egi-

ten zenituen koadroak, “zer txarra denhau!” pentsatzen duzu?—(Barre) Bai, batzutan. Bestetan esatendut: “Hara, ba ez dago gaizki, badu zeo-zer garai hartarako, hain goiz egitekoeta...”. Denetik. Hasiera batean behinikbehin, gauza batzuk suerte hutsez egitendira, esaten denez, eta beste batzuk osotxarrak.

—Orain Erandion ikusgai dagoena, zerda?—Azken bi urteko lan gehienak. 30renbat koadro-edo, batzuk formato handi-koak, beste batzuk txikiagoak...—Urte bi, 30 koadro... Langilea zara?—Bai, bueno, tailerrean egunero egotennaiz eta joanez gero gauzak egiten dira.—Asko kostatzen zaizu koadro baterakoideia edukitea?

—Berehala hasten naiz pintatzen, joaneta berehala. Hasieratik ideia garbi bat

eduki gabe. Gero, egin ahala etortzen diragauzak, eta argitzen joaten da koadroa.—Gaur egun artean gauzak oso nahas-tuta daude eskultura pinturagaz, argaz-kilaritza, eskulturagaz, eta abar. Halairuditzen zaizu zuri ere?—Esango nuke pintura oso gutxi egitendela gaur egun. Jende gazteak-eta besteteknika batzuk erabiltzen ditu eta pintura

esaten dena –materiala, kolorea...– , ofi-zio hori galduta dago dagoeneko, jendegaztearengan apenas dago pintorerik.Artistak daude, eta oso onak izango dira,baina ez da pintura, beste gauza bat da,performance eta horrelakoak; pinturatikaparte dauden beste kontzeptu batzuk.Nahasketa hori beti izan da proiektua,dena elkartzea, bai musika, bai pintura,bai eskultura... Nahiko utopiko iruditzen

zait niri, baina bueno, bide bat da.—Zure hastapenetan Euskal Herriko gi-roa, arteari dagokionez, nahiko tristeazela esan duzu lehentxoago. Eta orain?—Gaur egun sozialki pintura nahikoonartuta dago, eta prestigioa dauka.Pinturak, eskulturak, eta denak. Lehenez zegoen batere errespetorik artistaren-ganako, eta etorkizuna oso zaila ikustenzen, hortik bizitzea ezinezkotzat jotzenzen eta nahiko mespreziatua zegoen.Horretan zebilena arraro samarra zen,eta abar. —Galdera tipikoa: zer adierazi gura du-zu zeure koadroakaz?—Niretzat pintura erantzun bat da,munduaren aurrean, gizartearen aurre-an… Baina hitzekin esplikatu behar ba-dut, orduan ez dakit zer adierazi nahidudan koadro batekin. Pintura ezin dahitzekin esplikatu. m

“Ezin dut hitzekin esplikatu zeradierazi nahi dudan koadro batekin”

“Nik neronek ez dakit noladefinituko nukeen nire artea”

32UK

Erandioko merkatuan ikusi daitekeen Zumetaren erakusketaren zabaltze eguna

34UK

[fotografia]

ErandioztarrakOrrialdeotara Erandio, oroimenerako irudiak (1890-1990) argazki liburutik hartu ditugun ale batzuk

ekarri ditugu. Liburu hori orain dela hamabost bat urte egin zuten Erandio bihotz-bihotzean daroatenbost lagunek: Juan Gomez, Iñaki Antolin, Aitor Aranaga, Tasio Manzano eta Ramon Gonzalez.

Azken ehun urteotan herriko auzoetan egindako argazki bilduma ederra osatu, antolatu eta argitaratuzuten Udalak lagunduta. Beste herri batzuentzako lan eredugarria.

SARDINA SALTZAILEA

Argazkiak: Erandio, oroimerako irudiak (1890-1990) liburutik hartuak

UK35

[oroimenerakoirudiak]

MAREA BIZIAK

MORALEJA JAUNA PRENTSA SALTZEN

36UK UK37

[oroimenerakoirudiak][Erandio]

ERANDIO FUTBOL TALDEAREN JARRAITZAILEAK GARAIPENA OSPATZEN, 1933

UMOREZKO RALLYA SAN AGUSTINETAN

DANTZARIAK, BEKOA 1917

BILBOK ERANDIO ANEXIONATU ZUEN EGUNA, 1940

38UK UK39

[oroimenerakoirudiak][Erandio]

LUTXANAKO “AURORA” TRAINERUA, 1931EUSKAL EZKONTZA, FANO

TARTANGAKO LATASARRIAREN INGURUAN

UK41

Costello-k ondoen egiten dakie-na gutxiesten du (pop abestiak),eta nahiago ditu poz gehiagoematen dizkion esperimentuak;horrela, The delivery man diskohau beste bategaz argitaratu dualdi berean: Il sogno (musika sin-fonikoa balet batentzat). Bainagoi-mailako kalitatezko 13 abestihauek entzun ostean, batekonartzen ditu gure Elvis-en gurarihoriek. Istorio gogorrak country,soul eta new wave estalkiagaz.

The delivery manElvis CostelloUniversal

U2 itzuli da... hasierara. Kostatuzaie (uztailean jatorrizko zintakgaldu zituzten Nizan), baina hila-ren 22tik aurrera salgai daukagutalde irlandarraren disko berria.Kaleratzen duten hamaikagarrenada, eta hamaika abesti dauzka.Bono abeslariari jaramon eginbehar badiogu, U2-ren lehenen-go rock and rolleko diskoa da;izan ere, amorruz beteta datorki-gu laukotea. Steve Lillywhite izandute ekoizle.

How to dismantle...U2Universal

Oskarbikoak 60ko hamarkadanhasi ziren abesten eta diskoakkaleratzen (guztira, sei disko gra-batu dituzte), eta Ez dok amairutalde mitikoan ere parte hartuzuten bide berriak irekita. EuskalHerriko musikaren historiangarrantzitsua izan den taldehonen 34 abesti ezagun etaesanguratsu biltzen ditu CDbikoitz honek: Txorietan buruza-gi, Baratzako pikoak, PelloJoxepe, Xoxoa...

Esperantzari leiho batOskarbiElkar

diskoak

Durangoko azoka

[musika]

Informazio eguneratua: www.durangokoazoka.com eta www.plateruena.com. Argazkian, Bide Erzean taldea

Euskal Liburu eta Diskoen azoka dauka-te topagune euskal kultur ekoizpenen azkennobedadeek. Aurten 39. edizioa beteko duDurangoko azokak, eta dagoeneko edertoamaituta dagoen Landako eraikinak aben-duaren 4an zabalduko ditu ateak, 5 egunezeuskal kulturaren eta zaleen bilgune izateko.Euskal diskoetxeen mahaietan 60 disko berriegongo dira, asko izanda ere, iaz baino gutxia-go. Nobedadeen artean honakoak aipa daitez-ke: Gaztelupeko Hotsak-en mahaianBatgehio, Txuma Murugarren edota BideErtzean-en azken lanak; Elkarren salmahaian

Alboka, Gari, Benito Lertxundi (hasierako dis-kografia dena) edota Imanol in Memoriam lakodiskoak; Gor-ek Kerobia edota Tocamasenlanak aurkeztuko ditu; Metak-en eskutik hel-duko dira Zein?, Sagarroi, Hiru Truku, FerminMuguruza, edota PiLT-ren eskaintza berriak;eta Oihukaren erakusmahaian Kauta, Urgabe,DJ Axular edota Txapelpunk taldeen lanberriak egongo dira. Den-denak, eta bestehainbeste Durangoko Euskal Liburu etaDiskoen azokan. Bestalde, ateak zabaldu berridituen Plateruena Kafe Antzokiak hainbatkontzertu antolatu ditu egun horietarako. m

Orain dela pare baturte jaio zen Musica ExMachina jaialdia Bilboaldeko bazterrakastintzeko asmoz.Musika, dantza,zinema, artea eta

bestelako adierazpide garaikideei Bilbokoateak parez pare zabaltzen dizkiennazioarteko jaialdia azaroaren 24anaurkeztu zuten, eta abenduaren 18ra artehitzaldi, mahainguru, erakusketa, ikuskizun,bideo proiekzio, zine, net-art, bideojokeyak, DJak, kontzertuak eta abarrezbeteko ditu Bilboko kaleak. Besteak bestehurrengo lekuetan egingo dira ekitaldiak:Bilborock, Kafe Antzokia, La Haceria,Abisal Hernani, Abisal Urazurrutia, Bullitteta Bidebarrieta kulturgunea.

www.musicaexmachina.com

MEM jaialdia >Abenduaren 18ra arte

Urte amaieragaz batera agur esango dioteAlaitzek eta Maiderrek bikote ibilbideari,bakoitzak bere bideari ekingo dio. EuskalHerriko eta urrutiko plazak dantzan ipinieta gero, trikitixa eta panderoak keadariela ibili ostean, ahotsik goxoenazhaimaika liluratu ondoren, agur esatekomomentua heldu zaiela erabaki dute. 14urtegaz irten ziren lehenengoz plazara, 21urte zeuzkatela grabatu zuten lehenengodiskoa (Alaitz eta Maider, 1997), eta 14urtez jardun dute elkarregaz. Bidean bestebi disko plazaratu dituzte Inshala (1999)eta Auskalo (2002). Azken kontzertuakabendurako iragarri dituzte.

Agurra >Alaitz eta Maider

60 disko berri aurkeztuko dira eta eguneroegingo dira kontzertuak Plateruena Kafe Antzokian

[zinema]

Ameriketako Estatu Batuetan egindako filma da hau, 2002. urtean hainzuzen ere. Zientzia-fikzio generokoa da. Sitges-eko Zinemaldianestrenatu zen eta protagonistaren papera antzezten duen aktoreak,Jeremy Northam-ek, aktorerik onenaren saria jaso zuen. BruselakoZinemaldian urrezko belea, epai mahiaren saria eta aktorerikonenarenaren sariak ere eskuratu zituen. Cypher filmaren zuzendaria,Vincenzo Natali kanadiarra da eta hau bere bigarren film luzea da–lehenengoa Cube (1997) izan zen. Cypher-en protagonistalangabezian dagoen kontablea da. Bere bikotekidearekin harremanakoso txarto doaz eta amets bakarra du: bere bizitza latza eta grisagoitik behera aldatzea. Hau lortzeko nazioarteko enpresa handi bateanlan egiten hasiko da. Bere bizitza aldatzea lortuko du, zein erakoenpresan lanean hasi den jakitean sorpresa handia hartuko du.

Zinema euskaldunaren arbola ez daurtero loratzen den horietakoa, baina ba-dirudi urte amaiera honek eta datorrenurteko udaberriak gaixo dagoen zuhaitzasuspertuko dutela. Izan ere, euskarazko bifilm aurkeztu dituzte dagoeneko, etabeste lauzpabost 2005eko udaberrianegongo dira pantaila handian.

Urteko hilabeterik antzuena dirudienhonetan, era berean jaiotzak ospatzenohitura dago. Euskal zinemak ere badau-ka zer ospatua. Besteak beste, dagoenekoaurkeztu diren umeentzako hiru film

ikusi ahal izango dira euskaraz Gabo-netan: Supertramps (Irusoin, DibulitoonStudio eta Barton Films-ek ekoiztua),George and the Dragon (Barton Films), etaIlargiaren sekretua (Hik Hasi heziketarakoaldizkariak ekoiztua).

Euskal literaturatik abiatuta pantailahandiraino bidea egingo dute beste hiruistoriok: Obabakoak (Bernardo Atxaga),Kutsidazu bidea, Ixabel (Joxean Sa-gastizabal) SPrako tranbia (Unai Elo-rriaga). Hurrenez hurren, film horiek zu-

Euskal ekoizpenakEz dira gurabeste, baina badiralaster euskaraz pantailaratuko diren filmak

Supertramps pelikularen kartela

«Supertramps; Ilargiarensekretua; Aupa Etxebeste;Kutsidazu bidea, Ixabel...»

zineeskola

utabetxo honetan inoizzinemaren kritikari buruz hitzegin dugu. Oraingo honetan

eremu horretan, kritikareneanalegia, murgilduko gara, bainabeste irizpide bat kontuanharturik. Sarritan entzuten da filmbatek edo istorio batekerrealitatearekin zer ikusirik ezdaukala, gauza horiek gertatzenez direla, ikusitakoa ez delasinesgarria edo antzekokomentarioak. Eta zalantzarikgabe, filmek ez dute inondik inoraerrealitatea islatu behar. Ezaugarrihau dokumental edo ereportaieieskatu behar zaie, baina ezfikziozko proposamenei.Salbuespenak, esparru guztietanbezala, egon badaude. Hauekzinema historikoari dagozkionakizan daitezke. Film hauei istorioamodu errealean aurkeztea eskatuahal zaie. Baina bestelako pelikulaedo generoetako filmei barnekoherentzia eta logika edukitzeabaino ezin diegu eskatu. Beraz,filmari buruzko azterketa edohausnarketa egiten dugunean ezgenuke errealitatea abiapuntuhartu behar. Hau gogoan izateaoso zaila egiten zaigu, zineakeguneroko errealitatearekin loturaoso handiak eta sakonak piztenditu-eta ikusleengan. Zinemaaretoa iluntasunak hartzenduenean “magiaz” beteriko bidaiahasten da eta “errealitate”ezagun antzeko batean murgiltzengara inolako ahalegin berezirikegin gabe. Filmen ahalmen handihonek, pantaila berriro zuriagelditzen denean ere, nahi gabeikusitakoa errealitatearekinalderatzera eramango gaitu. Bainafilmak aztertzeko gureerrealitatetik hartutakoezagupenetik abiatu beharkoginateke, eta jakina, dokumentaleieta erreportaiei dagokiena ezgenieke filmei eskatu behar. 4

Z

zenduko dituzten zinemagileak hauexekdira: Montxo Armendariz, Mireia Ga-bilondo eta Fernando Bernues, eta AitzolAramaio.

Bestalde, ezin ahaztu, Telmo Esnal etaAsier Altunak zuzendutako Aupa Etxe-beste filma. Amaitzeko, gogoratu filmhoriek guztiak udaberri-uda aldera ikusiahal izango ditugula pantaila handian,eta euskaraz. Zain egongo gara. m

Ez galdu > “Cypher”• Non: Getxo Antzokia • Noiz: abenduak 17, barikua • Ordua: 19:30 • Zinema Paradiso

Oskar Fernandez

Ez eskatuzinemari emanbehar ez duena

40UK

Egunkariakprentsa eta aldizkariaknahi izanez gero, etxera eramaten dizugu egunkaria!!! Algortako etorbidea 78

T: 94 491 27 34

Getxo Irratia . . . . . . . . . . .87.6Radio Euskadi . . . . . . . . .92.4Euskadi Gaztea . . . . . . . .94.7Bilbo Hiria Irratia . . . . . . .96.0Tas-Tas Irratia . . . . . . . . .97.0eitb irratia . . . . . . . . . . .100.1Bizkaia Irratia . . . . . . . .102.6Koska Irratia . . . . . . . . .108.0Euskadi Irratia . . . . . . . .104.4Gorliz Irratia . . . . . . . . . .107.8

uhinakFM

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politi-karako sailburuordetzak argitaratzen duenEuskararen Berripaperak 150. zenbakia pla-zaratu du orain dela gutxi, azaroari dagokionalea, hain zuzen. Euskararen Berripapera hi-labetekaria da eta etxean doan jasotzen duteharpidedunek.

Euskarari buruzko informazioa ematenduen boletin txikia (4 orrialde) 1991koabenduan jaio zen, beraz, euskararen gaine-

ko berriak zabaltzen 14 urte beteko ditu hilhonetan. Berripapera hiru hizkuntzatanargitaratzen da, euskaraz gain, gazteleraz etainglesez ere bai.

Bestalde, herritar orok doan jaso dezakebere etxean Jaurlaritzaren boletin txikia, etaeskaera hori egiteko hiru aukera daude: lehe-nengoa, eskaera gutun bitartez egitea (Hiz-kuntza Politikarako sailburuordetza, Do-nostia 1/ 01010 Gasteiz ); bigarrena, telefo-no honetara deituz 945 01 81 16; eta azke-na, hurrengo posta elektronikora mezu batbidaliz: [email protected].

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako sailbu-ruordezak plazaratzen duen EuskararenBerripaperaren zenbaki denak sarean dau-de, 1991n kaleratutako 0 zenbakitik hasi etaazaroan argitaratutako 150. zenbakira arte,eta laster abenduari dagokiona (151.a) ereirakurri ahal izango da. Beraz, euskarereninguruko albisteak etxean doan jaso edoaspaldiko edota aurreko aleak eskuratugura izanez gero badakizue nora jo. m

www.euskadi.net/euskara_berripapera

Aldizkaria >

Euskararen berripapera150. zenbakia kaleratu du pasadan azaroaneuskararen gaineko berriak plazaratzendituen Jaurlaritzaren boletin txikiak

Berripapera aldizkariaren 150 zenbakia

[komunikazioa]

«Berripapera etxean doanjasotzeko aukera dago, hala

eskatuz gero»

jaia >Gorliz irratiaAzaroaren 19an bat egin zuten GorlizIrratiko esatari, DJ eta zaleek. Zaleenaurrean esatariak eta DJak aurkeztekohelburuagaz, eta horren albotik entzuleeizuzeneko musika jaialdi bat eskaintzekoasmoagaz antolatu zuten Gorliz Irratikoekjaia. Irratiaren programazioan berrikuntzahandirik ez omen zuten aurkeztu,alabaina, irailetik eta urritik uhinen jabediren saioek eta “Las cuentas claras”irratsaio jaioberriak arreta berezia izanzutela zalantzarik ez dago. Bestalde,Gorliz Irratiak Gabonetako loteria daukaeta Gorlizko Kultur Etxean, Gorlizkoosasun zentro ondoan dagoen kioskoan,Elai tabernan (Sopelana) eta irratianbertan eskura daiteke.

Gorliz Irratia: 107.8 fm

aldizkaria etxeanjaso nahi baduzu94 491 13 37UK Uribe Kostako Aldizkaria 171 posta kutxa

Amezti 6, 4. solairua 5. bulegoa / 48990 [email protected] / tel.: 94 491 13 37 / faxa: 94 491 58 31

UK43

Martin Etxeberria anaiek road-movie tanke-rako eleberria idatzi dute elkarrekin:Itxoidazu Café de Passy-n. Egile bat bainogehiago elkartzen dituen beste libururik ereizango da udazken honetan, joan denhamarkadan kaleraturiko ipuinen antologiaIpuin izugarriak (Elkar), esaterako. Bestetik,lehenengo aldia ardatz harturik ipuin eroti-koen bilduma egin du Juan Martin Elex-puruk Txalapartarako.

Udazken honetan hausnarketarako etaeztabaidarako gai ugari eskainiko dituzteeuskal idazleek: Euskararen inguruanTxillardegiren artikuluen bilduma etakomunikazio esparrua trinkotzeko ahalegi-nei buruz Aitor Zuberogoitiak egin duenaargitaratu ditu Elkarrek. Gizarteaz oroko-rrago hausnartu dute Bixente SerranoIzkok Bakezale gerlari horiek (Pamiela) etaAsier Blasek Atzoko eta gaurko harresiak(Txalaparta). Beren gogoetak plazaratukodituzte, halaber, Filipe Bidart euskal preso-ak Bakartasunaz bi hitz (Txalaparta) etaPako Aristik Gauza txikien liburua (Erein)lanetan.

Eta jakina, haur eta gaztetxoentzat erehamaika nobedade egongo dira, haien arte-an Juan Kruz Igerabidek zein MariasunLandak idatziriko azken ipuinak. m

42UK

[liburuak]

rtero, abendua iristearekinbatera, labea daramangurditxoa hartu eta ttipi-

ttapa ttipi-ttapa plazarantzabiatzen da. Bertara heldu etainguruari luze erreparatu ostean,bere tokirantz abiatzen da, inolakoseinalerik ageri ez bada ere –aregutxiago eremu hori bere jabegoadela adierazten duenik–, toki horiberea baita, edo, behintzat, bereabalitz bezala sentitzen du, urteasko baitira usadio beraerrepikatzen duela, gehiegi akaso,eta kontxo, batek ere merezi dupribilegioren bat edo beste izatea,aparteko pribilegioa ez bada ere;izan ere, esango didazu zerpribilegio klase den urtero, hotzairistearekin batera, kalean jartzeagaztaina erreak saltzen, sos apurbatzuen truke gainera; hemendiketekinik ateratzen dudala usteduena oker dago, ezta ikatzaordaintzeko ere, eskerrakgaztainak etxekoak ditugun, bainajendeari bost axola zaio, nahiz etani saiatzen naizen etxekogaztainen eta kanpotikekarritakoen arteko aldea azaltzen–hitz egiteko aukera ematendidatenean gertatzen da hori,jakina–, ez didate kasurik egiten,behiak trenari bezala begiratzendidate, batzuek onartu ere egitendute umeek gusturago jangolituzketela litxarkeriak, bainabadakizu, gabonetan gaude,tradizioa da gaztainak jatea, etatira, zer egingo diogu ba, toribuelta, mila esker, beste bateraarte, bai, Jainkoak hala nahi badubihar ere hementxe izango gara,gurditxoa bildu eta ttipi-ttapa ttipi-ttapa badoa etxera, JohnBergerren nobela batetik ateratadirudien gaztaina saltzailea. 4

esaterikbadut

U

Esti Ezkerra

Egunerokoa (XXVIII)

Gaztainasaltzailea

Durangoko literatur uztaGure letren topagune bihurtuko da Durangoeta ohi bezala nobedade ugari izango diraPoesia liburuak eleberriak adina izangodira ia-ia. Eta idazkuntzan murgildu direnidazle berri zenbait ere poesiaren magaleanabiatuko dira, Jon Aiastui Biolinaren jato-rria (Elkar), Xabi Borda Birika zatiak(Susa) eta Gotzon Barandiaran Arrakalak(Susa), esaterako. Azken urteotan zendudiren bi idazleren poemarioak ere ezaguta-raziko dira: Andolin Eguzkitzaren Ari-maren ondoko ezkien artetik ibilki (Susa)eta Bitoriano Gandiagaren Adio (Elkar).Horiez gain, Galeuscaren euskal, katalu-niar eta galiziar idazleen topagunearenondorio, hiru hizkuntzetako poemen laginbat argitaratu du Pamielak. Narrazio arlo-

an, Durangon izango ditugu ItxaroBordaren Zeruetako erresuma (Susa) etaPablo Sastreren Elurretan hotsak (Susa),zein Edorta Jimenezen, Felipe Juaristireneta Joan Mari Irigoienen azken lanak.Irigoienek, hain zuzen, futbolean aritu izanzeneko garaiak ekarri ditu gogora Odoleanneraman (Elkar) nobelan.

Nobelarekin jarraituz, Xabier eta

«Hausnarketarako etaeztabaidarako gai ugari

ere eskainiko dituzteeuskal idazleek»

ItzalakIban ZalduaErein

Gauza txikien liburuaPako AristiErein

liburuak

Idazle donostiarraren seigarrenipuin-bilduma honek (euskaraz-ko laugarrena) beharbada aurre-koak baino tonu goibelagoadauka. Bildutako 37 ipuinetanliburu askoren oihartzunakdaude. Zalduaren berriena izen-bururik gabeko bost ataletanbanatuta dago, eta bakoitzarenhasieran Itzalak deritzon narraziobat aurki dezake irakurleak.

Narrazio laburrak, olerkiak,gogoetak eta bidaia kronikak,besteak beste, irakur daitezkeUrrestillako idazlearen liburuberri honetan. Azken urteotanidatzitako testuak dira, eta Aristigutxieneko batasun bat ematensaiatu da. Bizitzari oso lotuta eidago liburua, eta lehenengo tes-tuan dioenez, “isilunez beteriketa narrazio etenez josia dago”.

[elkarrizketa]

UK45

—Aktoreek pentsatuko duzue kazetariokbeti galdera berdinak egiten dizkizuegula.“Zer gurago, antzerkia ala zinea”, etaabar…—Bai, hala da (Barre)...—...bada, zer gustatuko litzaizuke zurikazetari batek galdetzea?—Begira, galdera ona da hori! (Barre). Zergustatuko litzaidakeen galdetzea? Ez dakit,ez dakit, hainbat gauza. (Pentsatu eta gero)Ea jarraitzeko gogoa daukadan. Beharbadaneure buruari animo emateko ere.

—Eta badaukazu jarraitzeko gogoa?—Bai. Tira, ez da erraza, baina… Tartekabai, tarteka ez. Baina urteak daramatzagulanean eta, hobeto ala okerrago, lortzendugu honetaz bizitzea eta hau egin dugugure lanbide. Gure hobbya lanbide egindugu eta gainera horretaz bizitzeko suerteabaldin badugu, nahiko lorpen handia da.—Jendeak, kanpotik ikusita, “zein politaden aktoreen lana”, pentsatuko du…—Alde batetik oso polita da, baina badubere alderdi gogorra. Badakigu hiru hilabe-

“Gure hobbya lanbide egin dugu eta horretaz bizitzeko suertea baldin badugu, nahiko lorpen handia da”

Iaz Ramón Barearen El coche de pedales pelikulan parte hartu zuen, etaaurten Agatha Christieren La ratonera antzezlanagaz dabil han-hemenka. Hala ere, Ane Gabarain donostiar aktore eskarmentudunaktartetxo bat eduki du abenduaren 1ean Getxora etorri eta beste hiruaktoregaz batera umorez gainezkako bakarrizketa-sorta opesteko.Bitartean, berba apurtxu bat egin gura izan dugu beragaz.

tez, edo sei hilabetez asko jota, edukikodugula lana, baina hortik aurrera ez dakiguzer pasatuko den. Edo, adibidez, antzerkiaegitean asko ibili behar da errepidean. Ordumordoa pasatzen dugu furgonetan, etxetikkanpo… Alderdi hori da gogorrena, batezere seme-alabak dauzkatenentzat. Ez da erra-za. Baina bere ordaina dauka. Bokazioabehar da, bestela...—Ordu asko ematen duzue aktoreek ikas-ten?—Antzezlanaren arabera. Klasiko bat baldinbada edota testua bertsotan badago… Ordu

asko eskatzen du. Beste batzuk errazagoakdira. Baina ez da inportanteena, nire ustez.—Hala ere, inork ikusten ez duen lana da,bakardadean egiten duzuena…—Bai, baina disziplina kontua besterik ezda, beste edozer ikastea bezala. Bakoitzakbere metodoa du.—Eta zein da zurea?—Niri ondo doakit idaztea. Idatzi egiten duttestua, eta idatzi ahala ondo sartzen zaitburuan. Beste batzuek grabatu egiten dute,eta beste batzuk kaletik doaz eskuko telefo-noarekin, testua esanez, disimuluan, eta inorez da konturatzen testua esaten ari direla(Barre)… Hori ere sistema ona da.—Aspergarria izan daiteke antzezlan berabehin eta berriz errepikatzea?—Batzuetan gerta liteke, egun txarra dauka-zula, buruko mina, gripea… Badakizu, ant-zezlana bertan behera uzteko hilzorian egonbehar dugu, bestela aurrera. Eta halako gor-putzaldiarekin harrapatzen bazaitu, eta ema-naldi asko egin badituzu, aspertuta amaidezakezu. Baina normalean ez. m

«Antzezlana bertan beherauzteko hilzorian egon behar

dugu, bestela aurrera»

Ane Gabarain > aktorea

“Urteak daramatzagu lanean eta, hobetoala okerrago, lortzen dugu honetaz bizitzea”

webgidaIGUAZÚ ALDIZKARIA>http://revistaiguazu.blogspot.com

Gasteiztar batek egindako blogkultural bitxia. Bertan, NuriaSebastianek, Euskal HerrikoUnibertsitateak babesten duenIguazu aldizkariaren zuzendariak,bere gogoetak plazaratu ditu.Webgunean "Kultura eta Literaturaartisau aldizkaria" definitutako argi-talpenaren berriak ere aurki daitez-ke. Oso gomendagarria.

GAZTEENTZAKO>www.matraka.info

Gazteentzako prentsa gehigarriberria plazaratu du Berriaegunkariak: Matraka. Aldi bereaninterneten webgunea ere ipini dute.Den-dena, euskara hutsean, jakina.

GPSan Gipuzkoa aitzindariBiderik egokiena aurkitzeko edota perretxikoaktopatzeko sistema Aldundiaren eskutik

GPS sistemarekin non gauden nonahieta noiznahi jakin dezakegu. Zelan?Momentu oro, Lurrari biraka 24 sateli-te daude eta bakoitzak bere irrati seina-le berezia igortzen du. Ehun euro ingu-ru balio duen hargailu batekin edonorkseinale horiek jaso (hiru seinale jasotze-

arekin nahikoa da, baina zenbat etagehiago izan hobeto), modu automati-koan prozesatu eta bere kokapen zehat-za lurrazalean jakin dezake: berdin dioPozozabalen zein Gobiko basamortuanegon.

Gipuzkoako Foru Aldundia osotzendabil antena berriak jarriz estatubatua-rrek orain dela 20 urte martxan ipinita-

ko sistema hori. Antena horiei esker,gure hargailuak satelite desberdinetatikdatorren informazioa lur finkotikdatorkigun irrati seinalearekin alderat-zea posible da, eta horrela, izan daitez-keen zehaztasun faltak saihestu ahalizango dira.

Eta hau guztia zertarako? Bada, adi-bidez, orain auto askotan ikusten dirennabigazio sistemak abian jartzeko. GPSeta mapa elektroniko batekin gureherrian egongo bagina bezala edonongoerrepide ezezagunean ibil gaitezke.Sistema hau itsasontzien zein hegazki-nen kokapena jakiteko oso erabilgarriaere bada. Eta, jakina, beste erabilpenasko ere baditu. Esaterako, aurtenperretxikoak non agertu diren apuntatuGPS batekin lagunduta eta datorren ur-tean oso erraz aurkituko duzu leku ze-hatz hori eta ostera fruitu goxo jaso. m

[sarean]

Sarean aurkitu ditugu >

«Hargailu batek 100euro inguru baino ez du

balio gaur egun»

Getxoko Andra Mari Zerbitzu Estazioa

Bilbo-Plentzia errepidea 18. kmGetxo / Tel: 94 430 15 00

etxeraeroaten dizugu

gasoleoa

irabazi UKrekin

UK-ra deitzen dutenen artean sarrerak zozketatuko ditugu

Sarrerakdebalde!

94 49113 37

Mendieta 2, SOPELA 6 1 7 6 7

x Tendinitis x Esgintzeak xx Erreuma x Kiroleko

deitzen duenak masaje bat debalde

irabaziko du!!

94 491 13 37 [email protected]

abenduak 2 osteguna:BIDE ERTZEAN4 sarreraabenduak 16 osteguna:HIRUTRUKU4 sarrera

44UK

UK47

[akabuko punte]

María Jesús ILEAPAINDEGIA ETA EDERGINTZA

HARTU TXANDA

Alangobarri 10T: 4910821ALGORTA

GIZONENTZAKOM O D A

Telletxe 5A L G O R T A

T:

Errotaldeileapaindegia

HARTU TXANDA TELEFONOZ!!

T: 460 38 90Errotalde 18A / ANDRA MARI, GETXO

Iñaki Bitxitegia

I

Villamonte plaza

AlgortaT: 4302345

OMEGA, LONGINES ETA TAGHEUERAGENTZIA OFIZIALA

Gureberbakere50

ZELAN ESANEretxi eskatuteko eta emoteko

Zelan eskatu eritxi

—Zer deritxozu honeri/horreri/hari?—Zelan ikusten dozu hori?—Zer diñozu honen/horren/hanganera?—Yakin gure neuke zure eretxizein dan.—Zer? Zelan dau hau zuretzako?

Eritxi ona emoteko

—Ez dau (dago) txarto / ez da txarra.—Ondo/májo/ederto dau!—Ondo deritxot.—Ondo eritxiten dotset horreri.—Asko/sáno gustaten yat/dast.—Itzel gustaten dast.

Eritxi txarra emoteko

—Ez dau lar ondo.—Nahiko txarto dau / Nahikotxarra da.—Ez deritxot ondo.

—Ez dotset eritxiten ondo.—Eztakit ba, gurago dot ez esan.—Ez daust egiten grazirik.—Ezin dot ikusi bere eiñ (egin)!—Kenduzu nire aurretik hori!

Adibidek

—Zer, zelan dau hori ardáutxu? Neuk iñekoda, mahatsa neuk zapaldute ta dana.—Zeure óñekaz? Ba, óndiño eztot proba...Gúrau dot gero edan... etxen... lasáiau... bai.

—Korbáte ondo siketu barik egon da tamikrondasen sartu dotzut apur beten. Zélanlotu da?—Eztau txarto, baia óllasko usiñe koyu dauapur bet.

—Hára, átzeko gurpillek ondo agárra daienUK záharrakaz betetu dot maletéru. Zerderitxozu?—Májo! Zéozetarako ondo etorri ber (behar)hori aldízkeri demónentru!

Testua: Xabi Bilbao

Danok yausten gara horretan,ez dago dudarik, baia argi dagobatzuk gaitasun itzela daukelagarikon begin galtzu ikusteko etanorberan begiko hage ezikusteko. Edozeiñek esangoleuke espilluk ondiño asmatubarik dagozela, hainbeste jentebizi gara eta, norberan buruzelako dan ikusi barik (eta hauidazten daunek, zeozer agirinbadeko, horitxe da, ba: beranburu!).

Esakeratxu hau G. Garaten‘Atsotitzak’ bildumetik atara dogu.

Esakere > “Inorena ikusteko argitsu, berea ikusteko itsu”

Gorka Vazquez

46UK

[publizitatea]

Zure publizitatea hemen

94 491 13 37

48UK

TXIKI-AUNDI KAFETEGIAezagutzen al duzu?

hheerrrriikkoo ppiinnttxxoorriikkoonneennaakk ddiittuugguu

etorri eta probatu!!Amezti, 10 / T: 94 460 57 57 - ALGORTA

JOKIN GARATE BAYONeguriko Etorbidea 9 T: 491 14 8748990 NEGURI

KIMETZ GARATE AZURMENDIAingeruaren etorb. 4B

(sarrera, Jata Mendia) T: 460 01 8748990 GETXO

gaizka escudero / villabotas-ekoa itsaso arana / jolastoki-koa

[jan&edan]

Erbiaren okela apur bat gogorra da, biguntzeko sartu uretanordu bi. Gero okela zatiak zapi batekin sikatu, gatz-pipertu,irinetik pasatu eta oliba olioagaz majestian apur bat frijitu.Okela baztertu eta olio berean tipula, azenaorioa, piper ber-dea eta porrua ondo txikituta gehitu eta egin. Ondoren erbiaatzera sartu lapikoan eta koñakaz flanbeatu. Basoerdi ardobeltz eta beste erdi ardo zuri, okela salda (edo ur apur bat) etatxokolate zatitxo bat gehitu. Majestia itxi eta 20-25 minutu-tan eginda egongo da. Amaitzeko barazkiak pasapuretikpasatu. Kitto. On egin! m

Erbiasaltsan

Ideia hori oso zabalduta badago ere, ardo onek ez dute betizertan garesti izan behar. Oso prezio egokian ardo bikainakaurki daitezke bilatzen jakinez gero. Ondoko hauek horrenadibide baino ez dira. m

1,50 euro baino gutxiago

• D’orduño, 2001 (Errioxa, gaztea)

1,50 eta 2,50 euro artean

• Aradón, 2002 (Errioxa, gaztea)

• Gómez de Segura, 2002 (Errioxa, gaztea)

• Lavaye, 2002 (Errioxa, gaztea)

• Muro, 2002 (Errioxa, gaztea)

4,50 eta 10 euro artean

• Azpilicueta, 2000 (Errioxa, kriantza)

• Muga, 2002 (Errioxa, zuria)

• Barzagoso, 97 (Errioxa, erresernba)

• Ramón Bilbao, 2001 (Errioxa, kriantza)

• Viña Izadi, 2000 (Errioxa, kriantza)

Prezioegokian

eleizaldetaberna

eguneko menuaKresaltxu 13

T: 94 602 14 33 - ERROMO-GETXO

osagaiak (lau lagunentzat)erbi bat • hiru tipula • azenaorio bi • porru bat • piper berde bi

berakatza • koñaka • ardo zuria eta beltza • txokolatea

UK49

[nonjan]

Algortako Konporte auzoan taberna eza-guna da oso La landa. Jatetxea zaharra badaere, joan den maiatzean Rola-Agirremotafamiliak hartu zuen negozioaren ardura.Bertan ohiko pintxoez gain astelehenetikbarikura seguru asko eskualdeko egunekomenurik merkeen eta kalitate handieneta-koak jan daitezke (7 euro). Sukaldaria AlexRodriguez da, hostalaritzan eskarmentuhandiko gizona. Zer eskaintzen duen gal-detu diogunean “etxeko betiko euskal pla-terak” prestatzen dituela esan digu eta sus-traiei eutsi behar diegula azpimarratu. Beraautodidakta da sukalde kontu hauetan etamenuan plater bat ipini aurretik beti etxe-an egiten duela argitu digu. Batez ere auzo-tarrak eta beharginak bezero dituen La lan-

dan sorpresa atseginak aurkituko ditu harabazkaltzera hurbiltzen denak. Esaterako,indaba oso gozoak egoten dira eguneromenuan. Gainera, makailua Bizkaikoerara, txarripatak... sarritan dasta daitezkejatetxe honetan, hau da, oro har egunekomenu hain merkeetan nekez aurki daitez-keen gutiziak. Barikuetan jende asko bilt-zen da La landara, izan ere arrakasta handiadu Alexek bariku guztietan egiten duenpaellak (txirlak, mojojoiak, ganbak... dene-tarik du). Esandakoa, Algortan kalitatezkomenu merkea jan gura izanez gero Lalanda aukera ona da. m

LA LANDAKonporte 17, AlgortaMenua: 7 euro / Telefonoa: 94 460 38 74

La landa jatetxeaMenu merkeak eta kalitatezkoak Algortan

Irantzu Rola, Marisol Agirremota eta Juan Ignacio Rola, La landa jatetxearen jabeak

LAS MERCEDES 31 • TEL.: 94 464 41 25

AREETA

Harategia eta txarkuteria

JUAN-MARITaberna Berri

Sarrikobaso 4 -ALGORTATf.: 944 306 493

Alangobarri, 10 ALGORTAT.: 94 491 02 93

URDAITEGIXAAdituak gara,

Urdaiazpiko Iberiko, Pateeta Gaztaietan!!

zorionak eta urteberri on!

GABONETAN• Tolosako Eceiza turroia• Bilboko Correos kaleko

turroia (Eladio Ibañez Coloma)

Odontologia orokorraOrtodontziaPeriodontzia

PADI

Odontologia orokorraOrtodontziaPeriodontzia

PADI

Bidebarri 27, behea eskuina. ALGORTA 94 94 430 76

OSABIDE HORTZ KLINIKAArantza EtxebarriaOSABIDE HORTZ KLINIKAArantza Etxebarria san inazio

autoeskola

Telletxe, 13 / Tel. 94 460 00 45ALGORTA

1951n sortua

LCC - A1 - A - B - BTP

baimenak

UK51

[komikia]

Zure publizitatea hemen

94 491 13 37

[horoskopoa]

oKINDegia

KASUNE 28 - T: 94 430 10 76ALGORTA

mungiaAlgortan badaukaguartisauen ogiaizen eta jatorrizda “ogi mungia”.

Goizero lortzen doguobispoen guleriaprobatu bada edo ezdan benetako egia.

Illeta z/g (Sarrikobasoerikin bat)T:94 430 69 42 /ALGORTA

• BIDRIERAK

• GRABATUAK AREA TEKNIKAREKIN

• IZPILU ERRALDOIAK

• INSTALAZIO OROKORRAK

• FUSIN

BATIZ KRISTALDEGIA

GETXOKO KIROL PORTUAArriluze z/g • Tel.& Fax: 94 491 53 21

ALGORTA • GETXO

prentsa • aldizkariak

50UK

Andres Larrazabal, 11AREETA

T. : 94 464 89 94

Juan Bautista Zabala, 5ALGORTA

T. : 94 491 13 94

OLOLAATTXXOOaltzariak

dekorazio-opariak

VILLABOTASJATETXEA

Menu merke eta askotarikoakEspezialitateen karta

Giro atsegina

T: 430 43 33Villaondoeta 2, ALGORTA

URAt

OTSOAt

ADARRAt

EGUZKIAt

HOSTOAt

AITZURRAt

GARIAt

LASTOAt

IRATZEAt

NEGUAt

HAZIAt

METAt

(A(Abenduak 21 urbenduak 21 urtarrilak 19)tarrilak 19)Esaten diren berbakaz kontuhandia izan behar da. Inoiz ezdakigu nork entzungo dituen.Jendea mintzeko trebezia handiadaukazu azken aldian; ahoa ixteakomeni zaizu.

(A(Abuztuak 18 irailak 16)buztuak 18 irailak 16)Hobe duzu paperezkoak erabiltzea,maindira bat poltsikoan eroatea ez da-eta batere erosoa. Bisitatxoren bat eginbeharko diozu, ala? A ze poza hartukoduen zu han ikustean.

(M(Marartxtxoak 21 apirilak 19)oak 21 apirilak 19)Eskerrak gurasoen etxera gutxitanjoaten zaren... Beraiek jaten ezdituzun bitartean... Esan zenizkionastakeria haiek guztiak esanda,barkamena lortzea nahiko zailaizango duzu.

(E(Ekainak 19 uztailak 18)kainak 19 uztailak 18)Ez dago begiratu beharrik ere norailegatu den jakiteko: zure aurpegigorritua ikustea nahikoa da. Oraindikez zarela joan medikua ikustera?Amatxok eta aitatxok eskutik eroanbehar al zaituzte?

(O(Otsailak 19 martsailak 19 martxtxoak 20)oak 20)Zer esan jakin barik geratuz gero,gogorartu abesti hartaz. Bere bihotzahunkituko duzu, duda barik. Horida nahaspila logelan daukazuna!Badaukazu beharra bakoitzasailkatzen eta banatzen.

(U(Uztailak 19 abuztuak 17)ztailak 19 abuztuak 17)Ez daukazu pazientzia gutxi. Jendeasko zure kasuan amore emandaizango litzateke. Lurrikara batek ere ezluke utziko zure logela egoeratamalgarri horretan.

(A(Azarzaroak 16 abenduak 20)oak 16 abenduak 20)Aurrezten hasi behar duzula diote izarrek,gutxi barru diru-sarrerak murriztukozaizkizu-eta. Zerbaiten bila zabiltzala ezdago inongo dudarik; hala ere, topatzekoitxaropenik ba ete daukazu?

(U(Urriak 17 azarrriak 17 azaroak 15)oak 15)Lehoia bezain egoskorra zara askotan;hala ere, horrek ez zaitu lehoiaren tximaluzeak izatera behartzen. Aterkia ondozaindu bazenuen ere, zegoen eguraldiakerakargarriegia bihurtu zuen.

(I(Irailak 17 urriak 16)railak 17 urriak 16)Arropa behar duzula? Hilabeteetangarbitu barik ere oraindik janztekoizango zenuke eta! Ikusitakoak ikusi etagero, ezerk ez zaituela harrituko? Nik eznuke eskuak sutan jarriko.

(A(Apirilak 20 maiatzak 19)pirilak 20 maiatzak 19)Aretoan arratoi bat dagoela esatenbaduzu, berehala libratuko dirajesarlekuak. Amantala eta txano zuriajanzteak ez zaitu sukaldari bihurtzen,sukaldea ezagutzea ere osogarrantzitsua izaten da.

(U(Urrtarrilak 20 otsailak 18)tarrilak 20 otsailak 18)Gezurren bat esateagatik handitu alzaizu sudurra? Jokabide horregaz ezzara oso urrun joango. Ordaindubarik joan zinetela denek dakite,baina konturatu barik egin zenutela,ordea, ez.

(M(Maiatzak 20 ekainak 18)aiatzak 20 ekainak 18)Olentzerori zer eskatu ez dakizu?Oraindik denbora asko daukazu bataala bestea aukeratzeko. Hiru egunekobizarragaz interesgarri eta erakar-garriago zaudela esaten dute...

52UK

[email protected] ppoossttaa eelleekkttrroonniikkooaa

UUKK UUrriibbee KKoossttaakkoo AAllddiizzkkaarriiaa

ku

denborapasa LUMA aldizkariaren eskutik

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

1. Auzokoa, aldamenekoa. 2. Olariak. 3. Lapurdiko herria. Bur-dinbidea. 4. Hiri barruko errepideko trena. Ogi, hitz elkarketan.5. Eite, itxura. Azkenekoa eta lehenengoa. Sufrea. 6. Ipar., ziri-katua. 7. Oxigenoa. Metal estimatua. 8. Urrea. Zaldiak mugia-razteko interjekzioa. Bostehun. 9. Ebazpen. Gizon izena. 10.Intsektu nazkagarria. Gipuzkoako herria.

Ezker eskuin

Goitik behera

1.Esku. Ukatzeko. 2. Gauekoargi. Batrazio ezaguna. 3. Za-raitzuko. 4. Nafarroako Bortzi-rietako herria. Iridioa. 5. Be-rrogeita hamaika. Bigira, gaual-di. Iodoa. 6. Igarle. Mapa. 7.Laudorio, gorespen. 8. Mo-mentu, lipar. Musika-partitureneuskarria. 9. Ipotx, ñaño. Ara-bako alderdi politikoa. Musikanota. 10. Hutsa, desegokitasu-na. Joaki da.

BIZILAGUNAOLAGIZONAKSARATRENATRANBIAOTEGITEZASKITZIKATUAOZILARRA

AUARRIDEPAITELMOZORRIAAIA

Soluzioak

Taula honek hamaika beltzune ditu

•Argia astekariaren hiruhilabeteko harpidetza doan

• Freexkueliburua

www.argia.com

• Nor da?• Zornotzako semea da

• Politikan badu eskarmenturik

• Bertsolaritza irauli zuen

> Aurrekoaren erantzuna: Yasser Arafat

> Irabazlea: Aitor Arrate (Berango) *

*deitu telefonoz goizez: 94 491 13 37

Bidali erantzuna eta zure izen-deiturak, asmatzen duzuenon arteanbi lagunentzako menu berezia zozketatuko dugu:

UK Uribe Kostako Aldizkaria. 171 posta kutxa 48990 [email protected] / faxa: 94 491 58 31

asmatu eta irabazi > ARGIA astekariaren opariak

UK53

[flashback]

San Nikolas ikastolako haurrak kantari, 1972anKonturatu barik aurrera doa denbora, eten barik. Horixe izango dute gogoan goiko argazkian agertzen direnak irudia ikusieta gero; izan ere, honezkero hogeita hamar urtetik gora igaro dira. 1972-73 ikasturteko San Nikolas ikastolako haurrakdituzue. Artean ikastola askoz ere txikiagoa zen eta Bidebarri kalean zegoen. Han ez zegoen ekitaldietarako areto handirik etahorregatik ikuskizun guztiak Algortako Gran Cineman antolatzen zituzten. Argazkiko haurrak Gabonetako Elurra mara-maraari da kanta abesten ari zirela jakin dugu guk. m

Ezkerretik eskuinera: Idoia Belasko, Aitor Arketa, Xabier Zalbidea, Olatz Mentxaka, Cristina Ikazuriaga, Itziar Batiz, Idoia Obieta, Meritxel Jimenez, Miren Sorne Zugadi.

OLATZ MENTXAKAK UTZITAKO ARGAZKIA

54UK

[aitormenak]

“Lanbide honetan denek daukate zuri buruz iritzi bat”

LABURREAN— Ile horia, begi urdin sakonak, 1’75 metroko altuera, sekulako gorpuzkera... Eskandinaviarra dirudi, baina ez: ema-kume dotore hau Durangaldekoa dugu. Anne Igartiburu (Elorrio, 1962) enpresa-kudeaketaz ahaztu zen (Deustun ikasi, etaAEBetan eta Frantzian masterrak egin zituen) telebista bere bizitzan agertu zenean; orduntxe hasi zen kamerak eta ikusleak lilu-ratzen. Arrasate Telebistan hasitako ibilbideak TVEra eroan du; tartean, ETBn eta Tele 5-n egin ditu geldialdi batzuk. Zazpi urtedaroaz Corazón de... saioa aurkezten, unibertso arrosa basatian dagoen programarik adeitsuenetarikoa. Bere ahots eztitsuagaz(“Hola, corazones” agurra ezagun egin du), pertsonaia ospetsuen nondik norakoak kontatzen dizkigu egunero, baina irailaren10ean, Igor Yebra dantzari bilbotarragaz ezkondu zenean, Anne bera izan genuen bihotzeko aldizkarien protagonista. Bost hiz-kuntza dakizki, soineko beltzak ditu gustuko, eta txikerra zenetik erlojuen bilduma egiten du; ama zenaren gauzak ere (helikopte-ro istripu batean hil zen) maitasun handiz gordetzen ditu.

ANNE IGARTEBURU > aurkezlea

Testua: Jon Urresti

Defini ezazu zeure burua berba bitan bakarrik. Alaia, bizia.Zein animaliagaz zatoz bat? Pinpilinpauxak gustatzen zaizkit.Zein liburu gustatuko litzaizuke idaztea? Rosalia de Castro-ren poemak. Emakume sakona iruditzen zait, eta bereolerkiak hunkigarriak.Eta zein filmean egingo zenuke protagonistaren papera? El paciente inglés pelikulan Juliette Binoche-k egin zuena.Historiako zein pertsona miresten duzu gehien? Mozart. Bere obrek askotan lagundu didate, eta jenio bat zen!Zure jakirik gogokoena. Arraina labean eta patata tortilla.Aitortu dezakezun bizio bat. Diskoak erostea. Pila bat erosten ditut! Azkenengoa? Manolo García-renPara que no se duerman mis sentidos.Oporretan joateko lekurik aproposena. Kantauri itsasoko kosta, oro har.Zer hutsegite ez duzu sekula barkatzen? Zorrozkeria.Zer janzten duzu lo egiteko? Pijamaren prakak eta kamiseta.Ezin zaitezke bizi... Musikarik gabe, ezta maitasunik gabe ere.Zer gordetzen duzu sakeletan? Ezer ez, gauza gutxi. Bueno, paperen bat.Inoiz erosi duzun gauzarik bitxiena. Koadro bat. Donostian bizi den margolari japoniar batena da. Bereegunkari-apuntea eta zirriborro liburu bat ere erosi nituen.Zer berri gustatuko litzaizuke entzutea albistegi batean? Gosearen amaiera.Ohitura txarren bat... Pazientziarik eza....Eta sineskeriaren bat. Familian daukadan fedea.Zertan gustatuko litzaizuke haragitzea?Artista batean, edozein artista! Nire ustez, artistek pertsonen ariman era-giteko gaitasuna daukate, eta hori asko gustatzen zait.Noiz egin zenuen negar azkenengoz? Atzo bertan.Zure azken erokeria.Ez esatea “ez” sarriagotan. Lanbide honetan, denek daukate zuri buruz iritzibat. Horregatik, ahal duzun neurrian, “bai” esan behar duzu. m