9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

Embed Size (px)

Citation preview

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    1/20

    Bidezkotze Kausak

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    63

    Bederatzigarren Ikasgaia

    BederatzigarrenIkasgai honetan,

    ZuzenbideKontrakotasunabaztertzen dutenkausak aztertuko

    ditugu. Hau da, Zigor Kodeak barneratzen

    dituen bidezkotzekausak zeintzuk direnikasiko dugu ikasgai

    honetan.

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    2/20

    9. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    64

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    3/20

    Bidezkotze Kausak

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    65

    9. Ikasgaia: Bidezkotze Kausak

    9.1 Lege-bidezko defentsa (legtima defensa)

    9.1.1 Kontzeptua eta Funtsa.

    Lege-bidezko defentsa, Zigor Kodearen 20.4 artikuluan aurreikusten da eta zera da: norberarenedo hirugarrenen eskubideen defentsan jardutea. Funtsa, edo oinarrizko arrazoia, jatorrizkoeskubide indibidual bat izango da. Hau erromatar zuzenbidetik dator eta honen arabera,edozein pertsonak eskubidea dauka bere ondasun juridikoak defendatzeko, eskubideindibiduala dauka.

    Beste funtsa bat, Zuzenbide germaniarretik dator eta honen arabera, pertsona horiordenamendu juridikoaren defentsan ariko da. Hau da, planteamendu honen arabera, legebidezko defentsan ari denak gizartea edo kolektibitatea ordezkatzen du printzipioz. Beraz,horren ordezkari gisara, zuzenbide kontrakoa den portaera baten aurrean esku hartzea.

    Printzipioz, biak bateragarriak dira puntu bateraino eta egun, onartzen da hori. Honen arrazoiada, lehenik eta behin ondasun juridiko defendagarriak aztertuta, ikusiko dugu honakoak direla:bizitza, osotasun fisikoa, ohorea, ondarea, egoitza edota bere gelak.

    Horiek aztertuta, ikus daiteke zerbait komunean dutela. Hain zuzen ere, guztiak pertsonarekindaukate lotura bat. Printzipioz, ondorioztatu daiteke hemen gailentzen dena dela eskubideindibidual baten defentsa eta ez gizartearen interesak.

    Perspektiba indibiduala soilik hartuta, gerta daiteke ondasun juridiko baten defentsan lege-bidezko defentsa talka egin dezake. Adibidez, pertsona bat eraso baten aurrean lege bidezkodefentsan, bestea erasotzen badu, soilik eskubide indibidual bat izanda, erasotzaileak ere,lege-bidezko defentsa egikaritu dezakeela pentsa dezakegu.

    Aldiz, osatzen baldin badugu perspektiba kolektiboa kontutan hartuta, lehen erasotzailea

    izango litzateke ordenamendu juridikoa urratzen duena, erasotzaile eta erasotua izan denarenmaila juridikoa desberdina izango delarik, erasotua baita kaltea jasaten duena.

    Hau izango litzateke planteamendu orokorra. Baina Estatu espainiarrean ikusi da lege-bidezkodefentsaren aplikazio eremua murrizteko joera jurisprudentzian azkeneko aldian. Murrizteko

    joera hori batez ere bi kasutan identifikatzen da:

    Lehena, erasotzailearen garrantzi handiko ondasun juridikoen kalte ez-proportzionatu batsortzeko arriskua balego.

    Adibidez, kiosko batean saltzen dituen pertsona batek ikusi zuen nola gizon batek aldizkari bat lapurtu

    ziola eta saltzaileak pistola batekin tiro egin zion. Kasu honetan, guztiz ez-proportzionala izango litzateke

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    4/20

    9. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    66

    lege-bidezko defentsaren egikaritza, erasotzailearentzat garrantzi handiko ondasun juridiko baten aurka

    arituko bailitzateke.

    Bigarren supostua, erasoa egotzezin batengatik badator. Hau da, ez-egozgarria den pertsonabatek egiten badu erasoa.

    Demagun haur bat ikusten dugula bere aitaren ehizarako armarekin jolasean eta gure bizitza arriskuan

    ikusten dugula. Kasu horretan egin beharrekoa izango da ahal bada ihes egin. Hori izan beharko da gure

    lehen aukera, bere ondasun juridikoak kaltetu gabe.

    Zer dela eta murrizketa hau? Doktrinak justifikatzen du Estatu liberaletik Estatu sozialerakobidean egin dela murrizketa. Honen arrazoia izango litzateke, estatu liberalean gizabanakoareneskubideak defendatzen zirela da edozer gauzaren gainean eta gizakia modu idealista bateanikusten du eta, lege-bidezko defentsan idealismo hori esan nahi du erasotzailea delaordenamendu juridikoaren urratzailea, berdin diolarik nor den erasotzailea. Aldiz, estatu

    sozialean, gizabanakoa ikuspuntu errealistago batetik ikusten da eta beraz, kontutan hartzekoada edo ukaezina da erasotzailea pertsona bat dela eta beraz, perspektiba errealista batetatikhabiatuta, pertsona horrek jasango duen kaltea, kalte erreal bat dela eta ezin dela baztertu,perspektiba idealistak egiten duen moduan.

    9.1.2 Ukanbeharrak.

    Zigor kodearen 20.4 artikuluaren arabera, honakoak dira ukanbeharrak edo baldintzak:

    a) Bidegabeko erasoa.

    Hau izango da lehen baldintza lege bidezko defentsaren egikaritzarako. Planteatzen den lehengaldera da ea erasoa fisikoa izan behar duen edo ez. Tradizionalki galdatu izan da agresio bategotea, hau da, eraso fisiko bat (acto de acometimiento). Baina egia da, gaur egun printzipiozohorea defendagarria dela eta beraz, norbaitek modu larrian iraintzen badu beste pertsonabat, lege-bidezko defentsa egin ahal izango du, lehen erasoa fisikoa izan ez delarik.

    Erasoak, doktrinaren hitzetan, portaera aktibo bat galdatzen du, zeinaren aurrean nor bereburua defendatuko duen. Beraz, ez-egiteengatik ezin izango da lege-bidezko defentsa erabili.

    Ondarearen kasuan, burututako erasoa, delitu bat edo falta bat izan beharko da lege-bidezko

    defentsa egikaritu ahal izateko. Ondareari egiten zaion kaltea, delitu edo falta ez den ekintzabaten ondorio bat bada, ezin daiteke kontsideratu bidegabeko erasoa dagoenik.

    Planteatzen den beste galdera bat da ea bidegabeko erasoa soilik doluz egindako erasoakizango diren edo zuhurtzia-gabekeriaz jokatzen duen pertsona batek ere bidegabeko eraso batburutu dezakeen. Doktrina banatuta dago gasi honetan. Mir Puig adibidez, baiezkoan dago.Honen adibide bat izango litzateke, ehizarena. Aldiz, Muoz Konde autoreak ezezkoan da. Bereustez eraso hitzak automatikoki dolua barneratzen du.

    Hurrengo planteamendua izango da, ea erasoa burutua egotea derrigorrezkoa den edo

    saiakera baten aurrean lege-bidezko defentsa egikaritu daitekeen. Erantzuna baiezkoa izango

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    5/20

    Bidezkotze Kausak

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    67

    litzateke. Saiakerarekin nahikoa izango da bidegabeko erasoa egoteko. Izan ere, zenbaitkasutan behin erasoa burututa, lege-bidezko defentsa ezingo litzateke burutu; adibidez, bizitza

    jokoan badago, beharrezkoa litzateke erasoa burutua egonda ezin izango genuke gure buruadefendatu. Lesioen kasuan adibidez, behin ondasuna kaltetu delarik, ez legoke bidezko-defentsara jotzerik, baizik eta mendekuan egongo ginateke. Beraz, ohiko bideetara jo beharkogenuke (salaketak etab.)

    Bidegabeko erasoa izateak, berekin dakar erasoa zuzenbide kontrakoa izan behar duela.Planteamendua hemen da, ea zuzenbide penalaren aurkakoa izan behar duen, edo besteordenamendu juridikoaren alderdi batekiko zuzenbide kontrakoa izan ahal daiteken. Hemenere, doktrina bananduta dago, Muoz Kondek dio penalki zuzenbide kontrakoa izan behar delabeti. Hau lotu daiteke subsidiariotasun eta gutxieneko parte hartzearen printzipioarekin. Bainadiskutigarria izan daiteke. Izan ere, ondasun juridiko defendagarriak kontutan hartzenbaditugu, delitu edo falta galdatzen den kasu bakarra ondarearen kasua izango litzateke, lehenaipatu dugun moduan. Izan ere, gainontzeko ondasun juridikoak Zigor Kodean aipatzendirenean, ez da galdatzen delitu edo faltarik.

    Bestalde, bidegabeko eraso baten aurrean egoteko egiten den beste galdakizun bat, erasoerreal bat izan behar dela da. Printzipioz, erreala izan behar du baina uste okerra gaindiezinaegongo balitz, salbuespen bat egiteko aukera egongo litzateke.

    Bidegabeko erasoa egoteko, aldibereko erasoa izan behar du. Hau da, eraso amaitu batenaurrean ezin izango dugu erreakzionatu. Baina, ezin da eraso aukera baten aurrean egongo.Beraz, gutxienez saiakera baten aurrean egon beharko gara bidegabeko erasoa dagoela

    justifikatu ahal izateko. Eraso aukera baten aurrean erreakzionatuz gero, gehiegikeri hedatzailebaten aurrean egongo ginateke. Baita, erasoa amaituta dagoenean ere.

    Azken horrekin zenbait arazo zor daitezke. Lehenik eta behin ondarearen inguruko zalantzak.Demagun aldizkari bat lapurtzen duen norbait korrika hasten dela. Egikaritu ahal daiteke lege-bidezko

    defentsa ihes doan bitartean? Edo ulertu behar da jada erasoa burutu dela?

    Kasu honetan, kontsideratzen da ez da ulertzen erasoa amaitu denik erasotzaileak gauzarekikoxedagarritasuna duen arte. Orduan burutuko da delitua eta ez lehenago, saiakera izangolitzateke eta beraz, bidegabeko eraso baten aurrean egongo ginateke.

    Beste zalantza kasu bat izango litzateke, sistematikoki erasotua den emakume bat bere senarrahiltzen duenean lotan dagoelarik. Kasu horretan, jurisprudentzian ez da ulertzen eta ez daonartzen lege-bidezko defentsa, hori esateak ondo jarduten ari dela esaten ariko ginateke.Beraz, egiten dena da ez errudun deklaratu.

    b) Defendatzeko premia.

    Lege-bidezko defentsaren bigarren ukanbeharra hau izango litzateke beraz, defendatzekopremia. Aipatu beharra dago, honek bi alderdi bereizten dituela, premia zehatza etaabstraktua bereizten direlarik.

    Lehenik eta behin, defendatzeko premia abstraktua izango genuke aztergai. Hau izango

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    6/20

    9. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    68

    litzateke, ondasun juridiko baten babeserako portaera tipiko bat aurrera eramateko beharra.Beraz, honek galdatuko duena izango da, gure defentsarako portaera tipiko bat burutu beharizatea. Ondorioz, planteatu beharko genuke ea zer gertatzen den ihes egiteko aukeradagoenean. Kasu horretan, izan ere, aukera hori hautatzea galdagarri izan daiteke, beti izangobaita hobeagoa gainontzekoen ondasun juridikoak ez lesionatzea, kalterik eragin gabe ihesegiteko aukerarik balego. Hala ere, ihes ez egiteak ez du lege-bidezko defentsa salbuesle ez-oso gisara baztertzen. Beraz, defendatzeko premia abstraktua dagoela esango dugu zerbaitegiteko beharra dagoenean, horren balioespena ex ante perspektiba batetatik egin beharkodugularik.

    Bigarrenik, premia zehatza aztertu beharko dugu. Honek eramango gaitu portaera konkretubat aurrera eramateko beharrera. Bertan aztertu beharko duguna da, erabilitako bidearenarrazionaltasuna, ea benetan aurrera eramandako defentsarako portaera arrazionala zendefentsa egikaritzeko eta noski, proportzionaltasuna ere aztertu beharko da. Izan ere ondasun

    juridikoa babesteko beharrezkoa dena soilik erabili ahal izango da, gehiegikeriarik gabe. Aipatubeharra dago gehiegikeria intentsiboa eta extensiboa bereizten direla, lehena salbuesle ez-osoa aplikatzea baimentzen duelarik, eta bigarrena lege-bidezko defentsa guztiz baztertzenduelarik.

    c) Probokazio Nahikorik Eza.

    Lege-bidezko defentsaren hirugarren eta azken ukanbeharra, probokazio nahikorik ez egoteaerasotutakoaren aldetik izango da. Hau da, ez da ulertuko lege-bidezko defentsarik dagoenikbiktima aurretiaz erasotzailea probokatu badu hura eraso zezan, ondoren lege-bidezkodefentsa egikaritu ahal izateko.

    Honen jatorria, versare in re illicita printzipioan kokatzen da. Aipatu beharra dago, probokazioanahikotzat joko dela probokazio nahita egin denean.

    9.2 Beharrizan Egoera.

    9.2.1 Kontzeptua eta Funtsa

    Beharrizan egoera, Zigor Kodearen 20.5 artikuluan aurreikusitako bidezkotze kausa izango

    litzateke, zeinak honakoa suposatzen duen: interes legitimoentzako arrisku egoera bat, zeinasoilik uxatu daitekeen hirugarrenen interes legitimoak kaltetuz.

    Aipatu beharra dago zenbait berdintasun ikusten ditugula hemen lege-bidezko defentsarekin.Izan ere, bi kasuetan arrisku egoera baten aurrean egongo ginateke ondasun juridikobatentzat, zeinak soilik portaera tipiko baten bitartez uxatu daitekeena.

    Baina honako desberdintasunak topatzen ditugu, zeinak lege-bidezko defentsa eta beharrizanegoera gauza bera ez direla argi erakusten diguten:

    Lehenik eta behin, lege bidezko defentsan, erasotzaile eta erasotua ez daude juridikoki posizioberean. Izan ere, erasotzaileak lehendabizi urratu du zuzenbidea eta urrapen horren aurka,

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    7/20

    Bidezkotze Kausak

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    69

    defentsan arituz erasotua erreakzionatzen du. Beharrizan egoeran berriz, ez dago aurretiazkoerasorik eta beraz, bien interesak legitimoak dira, ez baita egon zuzenbidearen urraketarikaurretiaz.

    Bigarrenik, lege-bidezko defentsan edozein neurri har daiteke proportzionala den heinean.

    Aldiz, beharrizan egoeran egiten den galdakizun bat izango litzateke, eragiten den kalteasaihestu nahi dena baino larriagoa ez izatea. Hau, Kodearen 20.5.1 artikuluan topatzen da,lehen aipatu dugun moduan.

    Esan daiteke, bidezkotze kausa honen garapena hiru teoria desberdinek egin dutela:

    a) Egokitasunaren teoria.

    Teoria hau Kant ek emandakoa da eta bere hitzetan, beharrizan egoeran burututako portaeraez da Zuzenbidearen araberakoa, baina ezin da zigortu ekitate kuestioak direla medio,

    subjektuak pairatzen duen koakzio psikologikoa kontutan hartuta.

    b) Talka Egitearen teoria.

    Teoria honen bultzatzailea Hegel izan zen, zeinaren arabera beharrizan egoeraren funtsa dagozuzenbidearentzat salbatutako interesek duten kaltetutakoak baino balio objektibohandiagoan. Hori kontutan hartuta, interesak talka egiten dutenean balioetsiko dira beharrizanegoeran salbatu direnak, balio handiagokoak izateagatik zuzenbidearentzat eta beraz, portaera

    justifikatuta egongo litzateke.

    c) Desberdintzearen teoria.

    Hau da gaur egun zabalduen dagoen teoria. Honek aurreko bien elementu garrantzitsuenetatikhabiatuta, bi beharrizan egoera mota desberdintzen ditu, bata bidezkotzailea izango delariketa bestea, errugabetzailea.

    Modu honetan, talka egitearen teoriak defendatzen duen interes garrantzitsuago edobaliotsuago bat salbatzen denean, hori baino hain garrantzi handia ez duen bat kaltetuz,beharrizan egoera bidezkotzaile baten aurrean egongo ginateke, zeinak zuzenbidekontrakotasuna baztertuko lukeen.

    Bestalde, egokitasunaren teoriaren irizpidea aplikatuz, hau da, subjektuak ekintza aurreraeramaten du pairatzen duen egoera psikologikoa kontutan hartuz, kaltetutako interesak ezdute zertan garrantzi gutxiagokoak izan, baizik eta garrantzi berdinekoak edo altuagokoak izandaitezke. Beraz, hemen ezin da kontsideratu portaera objektiboki justifikatuta dagoenik, baiziketa barkatu daitekeela subjektua, honek gatazka egoera batean jarduten badu, zeinean ezinzaion galdatu bere interesa sakrifikatzea uztea. Hau gerta daiteke adibidez, bizitza bizitzarenaurka dagoenean edo interes legitimo altuagoak. Ulertzen da horrelako ondasun juridikoakdaudenean jokoan, horiek sakrifikatzea galdatzea suposatuko lukeela heroi baten moduan

    jokatzea, eta zuzenbidea ez dago heroientzat pentsatuta, baizik eta pertsona arruntentzat.

    Baina ez denez gailentzen den interes bat salbatzen, ezin da ulertu portaera justifikatutadagoenik eta zuzenbide kontrakoa baztertu dezakeenik, baizik eta besterik gabe subjektuaren

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    8/20

    9. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    70

    erruduntasuna baztertuko litzateke. Horrelako kasuetan, beharrizan egoera errugabetzaile baten aurrean egongo ginateke.

    Beharrizan egoerari eta bere artikuluari honako kritikak egin izan zaizkio:

    Mir puig -en arabera, 20.5 artikuluan jasotzen den planteamendua zabalegia da, printzipioz,edozein ondasun juridiko baten aurrean planteagarria delako. Adibide bat jartzearren:demagun, eguraldi txarreko egun batean, guk aterkirik ez daukagu eta beste batena hartzendugu guretzat, bestearen ondasuna kaltetuz. Ez badugu norainokoa zehazten, edozeineremutara zabaltzen da.

    Beste kritika bat izango litzateke mugaren ingurukoa. Izan ere, eragindako kaltea ezin dela izanekidin nahi dena baino handiagoa dio Kode Penalak. Batzuetan aldiz, tartean dauden interesakoso antzekoak dira.

    9.2.2 Hedadura eta Ukanbeharrak.

    a) Beharrizan egoeraren premisa.

    Beharrizan egoera aplikatu ahal izateko, daukagu premisa bezala beharrizan egoera batenaurrean egon behar izatea. Hau da, honek suposatzen du norberarentzako edo hirugarrenpertsona batentzako kalte baten arriskuan egon behar garela (peligro de un mal). Hau aipatzendugunean zeri egiten diogu erreferentzia? Lehenik eta behin esan beharra dago ez dela aukerasoila, baizik eta bat baino gehiago. Hau da, ez da arrisku abstraktu bat, baizik eta zerbait

    konkretua. Hain zuzen, arrisku hori izan behar du denboran hurbila, aldiberekoa edo denborakdesagerraraziko ez duena. Hauen arteko desberdintasunak honakoak izango dira.

    Arrisku hurbila: oraindik ez da aldiberekoa baina bai bere gertutasuna ikus daiteke. Arrisku aldiberekoa: momentukoa, momentu justu horretan kudeatu behar duguna. Denborak desagerraraziko ez duena (temporalmente ineructable): arriskua ez da

    gauzatuko justu momentu hurbil batean, baizik eta egoera okerragora joango da.

    Doktrinaren gehiengoak esaten du kaltearen arrisku horrek beharrizan larria sortu behar duela(estado de necesidad grave). Hau da, baztertzen dituzte lehen aipatutako aterkiaren

    adibidearen kasuak.

    Orain planteatu beharrekoa izango da, nondik erator daitekeen beharrizan larria sortzen duenkaltearen arriskua. Zein izan daiteke iturria? Doktrinak ez du arazorik onartzeko kalte horrenarriskua erator daitekeela animalietatik, naturaren indarretik etab. Baina gerta daitekekaltearen arrisku eratortzea giza portaeratik? Printzipioz, giza mugimenduetatik erator daitekebaina ezin izango da inoiz, bidegabeko eraso bat; hala izatekotan, lege-bidezko defentsarenaurrean egongo ginateke.

    Hemen planteatzen den galdera da ea printzipioz kaltea objektiboki edozeinentzat arriskua

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    9/20

    Bidezkotze Kausak

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    71

    sortzen duen edozein baldintza objektibo edo behar diren beste zenbait elementu behar diren.

    Demagun abstinentzia sindrome bat duen pertsona batek pentsatzen duela, gatazka baten aurrean

    dagoela, berez droga behar duelako baina erosi ahal izateko, beste pertsonaren ondarea kaltetu behar

    duelako. Kasu honetan, jurisprudentziak esan zuen abstinentzia sindromea ez zela kalte bat, Auzitegi

    gorenera iritsi zen arte.

    Beraz, edozein baldintza objektibo kontsideratuko dugu kalte. Salbuespen bat izango da, juridikoki kalte bat modu positiboan baloratzen baldin badugu. Hau da, beharrizan egoeranegongo litzatekeen subjektua, lehenagotik arrisku bat sortu badio beste bati eta bigarrenhorrek lege-bidezko defentsan erantzuten duen kaltearen arriskua, modu positiboanbaloratzen bada.

    Gogoan izan behar dugu kalte hori norberarentzako edo hirugarren batentzako izan daitekeela.

    Demagun tipo bat angulak banatzen ari dela jatetxez-jatetxe. Beste pertsona batek ikusi zuen nola beste

    bati bihotzekoa ematen ari zion banatzailea furgonetan ez zegoelarik. Ikusi zuen pertsonak bihotzekoa

    ematen ari zitzaiona hartu furgonetan sartu eta ospitalera eraman zuen, banatzailearen angulak eta

    furgoneta eramanez.

    Kasu honetan, bi interesak legitimoak dira eta beraz, erantzukizun zibila egongo da, bihotzekoaizan zuen gainean. Beraz, erantzukizun zibila bere alde jardun den pertsonarengan eroriko da,naiz eta hirugarren batek jardun.

    Kalte baten arriskuak, beharrizan larria sortzeaz gain, interes legitimoak kaltetzeko premiasortu beharko du. Kasu honetan, lege-bidezko defentsan aipatutakoak izango dira premiak:

    premia abstraktua eta premia zehatza.

    Premia abstraktua egongo da, ondasun juridiko bat salbatzeko zerbait egitea beharrezkoadenean, hau da, ekintza salbatzaile bat burutzea beharrezkoa denean. Zerbait egite hori izandaiteke, ihes egitea, kotxe bat lapurtzea etab. Ukanbehar hau ematen ez bada, ezin izango dabeharrizan egoera egon.

    Premia zehatza ri dagokionez, aztertu beharko da erabilitako baliabidearenproportzionaltasuna. Hau da, kaltea ekiditeko printzipioz egokiena den edo ez. Premia zehatzafaltako da ekintza egokiago bat zegoenean. Kasu premia zehatza faltako balitz, beharrizan

    egoera, salbuesle ez-oso bezala aplikatuko da, hau da, zigorra arinduz.

    Jurisprudentziak esaten du, lege-bidezko defentsan kaltea beti izaten dela hurbilekoa eta aldiz,beharrizan egoeran, badagoela erreakzionatzeko denbora gehiago eta beraz, galdagarri zaiola

    jarduten duenari balorazio zehatzago bat jardun aurretik, interes legitimoak kaltetuko baititu.

    b) Kalteen haztapena (ponderacin de males)

    Kode penal espainiarrak dio eragiten den kaltea ezi dela izan ekidin nahi dena baino larriagoa.Hori izango litzateke legeak emandako abiapuntua. Hemen planteatu beharko genuke ea

    galdagarri den kaltetzen den ondasun juridikoak salbatutakoa baino garrantzitsuagoa izan

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    10/20

    9. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    72

    daitekeen edo ez.

    Tradizionalki kontsideratu da konparatu beharrekoa Ondasun juridikoa dela. Hona hemenzenbait adibide:

    Demagun bikote bat, oso aberatsa eta emakumea oso gaixo zegoela eta beste pertsona bat, txiroa etaosasun onekoa hartu eta bere borondatearen kontra giltzurrun bat kendu zioten emakumearentzako.

    Hor, ondasunak konparatzerakoan, osotasun fisikoa kaltetu da bizitza salbatzeko eta beraz, beharrizan

    egoera aplikatzeko aukera egongo litzateke. Baina hau ez da oso arrazionala eta beraz, beharrizan

    egoera ezin izango litzateke aplikatu.

    Beste adibide bat izango litzateke, pertsona batek donantea ez duela izan nahi, baina bera hil ondoren

    beharrezkoa da bere organoak hartzea bizitza bat baino gehiago salbatzeko. Interpretazio klasiko baten

    arabera, esan beharko genuke ezin direla parekatu pertsona horren interesak salbatu diren bizitzen

    aurrean.

    Aipatutako adibideetan, interpretazio klasiko bat eginez, beharrizan egoera dagoela esanbeharko genuke. Baina gure Kode penalak esaten du kalteen arteko haztapena egin behar delaeta ez ondasun juridikoena. Zein da baina desberdintasuna kalteen eta ondasun juridikoakkonparatzearen artean? Kalteak konparatuta, printzipioz egin beharreko balorazioa zabalagoada. Balorazio horretan baloratu beharko du ordenamendu juridikoa zein punturaino aztoratuden.

    Hemen faktore desberdinak kontutan hartu beharko ditugu, horietako bat, ondasun juridikoaren garrantzia delarik, baina ez bakarra.

    Bigarren lekuan ikusi beharko dugu ondasun juridikoa suntsitu den edo besterik gabe,arriskuan jarriko den.

    Hirugarren lekuan, baloratu beharko da ea eragindako kaltea konpon daitekeen edo ez.Adibidez, kalte ekonomikoak.

    Azkenik, arau orokor bezala baloratu beharko dugu ea orokorrean beharrizan egoera horren jatorrian dagoen testuingurua.

    Hemen, aipatu beharra dago duintasunak haztapenaren irizpide bezala duen garrantzi berezia,

    instrumentalizatu ezin daitekeena. Beraz, haztapenetik kanpo utzi beharko liratekeduintasunaren kontrako kalteak.

    Silva Snchez autoreak dioen moduan, status quo-aren aztorapena ekintza salbatzailearekinedo ekintza salbatzailerik gabe handiagoa den alderatu. Hau da, berak dio, adibidez, torturakasuan, daukagula eszenario bat, eta hori konparatu behar dugula beste eszenario batekin.Ondoren erabaki beharko da zerk aztoratzen duen gehiago status quoa.

    Kontutan hartu beharko da, epe luzera zein eragiten duen kalte gehiago, eta ez justumomentuan. Torturaren kasu konkretuan, ulertu daiteke momentuan tortura ez izatea hainokerra, baina epe luzera, ordenamenduan barneratuz gero tortura, okerragoa izango litzateke.

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    11/20

    Bidezkotze Kausak

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    73

    d) Aldez aurretiko asmorik eza.

    Honek esan nahi duena da, gatazka egoera ezin dugula artifizialki eraiki. Hau da, ezin izango daegoera bat eragin gero beharrizan egoera inbokatzeko. Baina inbokatzeko aukera egongo dazuhurtzia-gabekeriaz aritzen bagara. (sukaldearen adibidea)

    Doktrinaren sektore batek dio, aurreko egoera zuhurtzia-gabekeriaz sortzen bada, beharrizanegoera badagoela baina zuhurtzia-gabekeria zigortu behar dela.

    Demagun pertsona batek nahita sortzen duela gatazka egoera bat, beharrizan egoerainbokatzeko asmoz. Printzipioz ezingo luke inbokatu. Baina demagun hirugarren batek,zerikusirik ez duena parte hartzen duela bertatik pasatzen zuelarik. Kasu horretan, laguntzenduen hirugarren horrek beharrizan egoera inbokatzeko aukera izango du.

    e) Sakrifikatzeko obligaziorik eza.

    Hau aipatzerakoan erreferentzia egiten diogu printzipioz sakrifikatzeko obligazio batsuposatzen duten ogibideei. Kasu horretan, subjektuak sakrifikatzeko obligazioa izanez gero,adibidez, suhiltzailea bada, ezin izango du beharrizan egoera inbokatu. Baina kontutan hartubeharko dugu arriskuak pairatzeko obligazio espezifiko bat suposatzen dutela ogibide horieketa ez denak. Gainera, obligazio hori espezifikoki araututa egon beharko da, zein puntutarainoiristen den zehaztuz eta mugak daudela kontutan hartuta.

    Beharrizan egoerarekin amaitzeko, kontutan hartu behar da elementu subjektiboak ere emanbehar direla. Hau da, subjektuak jakin behar duela beharrizan egoeran egongo dela eta horrenborondatea izan behar du.

    Orain galdetu beharko genuke ea beharrizan egoera zuhurtzia-gabekeriazko kasuetanaplikagarri den edo ez. Izan ere, kasuan kasu, beharrizan egoeratik erator daitezkeenzuhurtzia-gabekeriazko delituak, beharrizan-egoeraren barne sartuko genituzke.

    9.3 Eginbehar baten betetzea eta eskubide baten bidezko egikaritza.

    9.3.1 Kontzeptua eta funtsa.

    Zigor Kodeko 20.7 artikuluari jarraiki, portaera bat ez da zuzenbide kontrakoa izango baldin etaZuzenbideak tipo penal batean jasotako portaera bat burutzeko obligazioa ezartzen badu edoeskubidea aitortzen badu.

    Hau da, tipo penal batek, portaera bat jasotzen du, adibidez, pertsona batek bere askatasunazgabetzea. Portaera hori ez da zuzenbide kontrakoa izango Zuzenbideak beste alor batetanportaera hori aurrera eramatera obligatzen badu edo eskubidea aitortzen badu. Goazen ba,aztertzera.

    Lehenik eta behin, bi supostu bereizten direla esan behar da: eginbehar baten betetzea eta

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    12/20

    9. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    74

    eskubide baten bidezko egikaritza. Azken kasu horretan, izan daiteke ogibide batetikeratorritakoa edo ogibide batetik ez eratorritakoa.

    FUNTSA

    Bidezkotze kausa honen funtsa, edo izatea izango da, ordenamendu juridikoaren batasuna.Hau da, zuzenbidearen alor batean zerbait onartuta badago, ezin izango da beste sektorebatean delitua edo arau-hauste bat denik, ordenamendu juridikoaren batasuna kolokan jarrikobailitzateke hala ez izatekotan.

    Baina hau ez da guztiz zentzuzkoa, gerta baitaiteke Zigor Zuzenbideak zenbait portaera ezzigortzea eta beste zenbait alorrek bai. Beraz, kolokan jar dezake.

    Doktrinaren gehiengoak onartzen duen funtsa izango litzateke, arau penal eta ez penal batenarteko gatazka, arau ez penalaren alde ebatziko dena. Hau da, zuzenbide penalak zerbait

    esatekotan, eta ekintza beraren inguruan, beste sektore batek kontrakoa izanez gero, ezpenala den alde egingo dugu. Izan ere, arau ez penalak defendatzen duen interesa lehentasunaizango du.

    9.3.2 Ogibide edo kargu baten egikaritzatik eratortzen diren eskubideen egikaritza.

    Arazo penal gehienak suposatzen dituzten ogibideak honako hauek dira:

    a) Abokatutza:

    Abokatu batek, bezeroak defendatzeko zenbait portaera tipiko burutu ditzakete, gehienakirainak eta kalumniak, edo sekretuak ezagutaraztea izango liratekeelarik. Kasu honetan, bereogibidearen egikaritzan, norbait iraintzea legitimoa izango da puntu bateraino eta beraz,ezingo da esan zuzenbide kontrakoa izatea,

    Guzti hau, ex ante perspektiba batetik baloratu beharko da, hau da, baloratu beharko da eabere lanbidearen egikaritzarako, objektiboki analizatuta beharrezkoa den portaera tipikoaburutzea. Beraz, lanbidearen bidezko egikaritzan dagoela ezagutu eta nahi izan beharko du.

    b) Kazetaritza.

    Kasu honetan ere, irainak, kalumniak eta sekretuak ezagutaraztea izango dira burutzen direnportaera tipiko ohikoenak.

    Kasu honetan, kontutan hartu beharko da, batez ere, egoera baloratzerakoan, informazio etaadierazpen askatasuna eta beste interes legitimoa kontrajartzen direla. Baloratu beharko denada ea, portaera aurrera eramateak erabakiorra den iritzi publiko aske bat osatzeko. Beraz,baloratu beharko dugu zein punturaino gailendu behar den adierazpen eta informazioaskatasun eta eskubidea.

    Demagun, erregearen bizitza pribatuaren korrespondentzia eta mezuak plazaratzen ditu kazetari batek.

    Baloratu beharko du ea horrek zein punturaino aportatzen duen zerbait iritzi publikorako.

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    13/20

    Bidezkotze Kausak

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    75

    Kazetariak ezagutu behar du bere lanbidea egikaritzen ari dela eta aldi berean, nahi izan behardu. Beraz, elementu subjektibo hori galdatuko da beti kazetaria zigortu gabe uzteko.

    d) Medikuntza.

    Medikuntzaren kasuan zailagoa izango zaigu erabakitzea. Medikuek burutu dezaketen portaeratipikoak honakoak izango lirateke: lesioak, derrigortzeak (coaccin) eta legez kontrakoatxiloketak.

    Portaera tipiko horiek zuzenbide kontrakoak diren edo ez erabakitzeko, kontutan izanbeharreko lehenengo gauza izango da, tratamendua borondatezkoa edo ez-borondatezkoaizan daitekeela. Hau da, behartu daiteke paziente bat tratamendu bat jarraitzera.

    Borondatezko tratamendua.

    Lehendabiziko eszenario posiblea izango da, tratamendu mediku bat jasotzearen ondoriozpazientea sendatzea. Beraz, sendatze emaitza positiboa ematen da. Kontua da, ea esandezakegun medikua zigor daiteken adibidez, lesio delituengatik ebakuntza batean organo batkendu duelako.

    Doktrinak, bi irizpide banatzen ditu. Sektore batek dio 20.7 artikuluan aurreikusitakobidezkotze kausa aplikatu beharko litzatekeela. Aldiz, beste sektore batek dio, absurdoa delabidezkotze kausa hori aplikatzea, portaera ez dela ezta tipikoa ere, ondasun juridikoa ez baitaezta kaltetu. Izan ere, egozpen objektiboa baztertu egiten da, lehenengo filtroa ez baitabetetzen, medikuak ez duelako ex ante perspektiba batetik arriskutsua den portaera bat

    burutzen ari.

    Bigarren eszenarioa izango litzateke, borondatez jasotako tratamendu baten ondorioz emaitzanegatiboa ematen bada. Kasu honetan, aztertu beharreko lehendabiziko gauza, lex artis aerrespetatu den edo ez izango da. Izan ere, errespetatuko balu, ez litzateke zuzenbidekontrakotasunik egongo. Kontutan hartu behar da ere pazientearen adostasuna dagoela.Beraz, medikuaren erantzukizun penalik ez legoke egongo.

    Hirugarren eszenarioa izango litzateke, medikuak, sendatzera bideratzen ez diren esku-hartzeak burutzen dituenean. Kasu hauek, transplanteak eta ebakuntza estetikoak izango

    lirateke.

    Kasu hauetan, lex artisa eta pazientearen adostasuna hartuko dira kontuan. Doktrinarenhitzetan, printzipioz ondasun juridikoa kaltetu egiten da (giltzurrun bat kentzea beste norbaitiemateko, adibidez). Beraz, erabili beharreko parametroak izango da: ebakuntza estetiko batenaurrean egongo bagina, kontsideratuko da emaitza positibo baten aurrean gaudela, sozialkipositiboa den emaitza ematen bada. Horri, gehitu beharko genioke aipatutako lex artis a etapazientearen adostasuna.

    Ez-borondatezko tratamenduak.

    Demagun pertsona bat gaixo dagoela eta mediku batek esaten diola beharrezkoa dela

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    14/20

    9. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    76

    ebakuntza bat sendatzeko. Hala ere, pazientea ezezkoa eman baina medikuak behartu egitendu.

    Horrelako kasu baten aurrean, emaitza positiboa lortuko balitz, Doktrinaren sektore batek dioezin dela medikua zigortu. Aldiz, beste sektore batek dio soilik derrigortze edo legez kontrako

    atxiloketa delituak egozteko aukera egongo dela. Gutxiengo batek dio lesio delitua ereegozgarri zaiola.

    Baina, emaitza negatiboa izatekotan, lex artisa aplikatzen bada, borondaterik ez egon arren,Doktrinaren gehiengoak (Mir Puig barne) uste du lesioak zigortu behar direla.

    Demagun norbait zirkoan dagoela eta publikotik norbait hartzen du eta pareta baten kontra jartzen du

    labanak jaurtitzeko bere kontra baina kale egiten du eta pertsona hil egiten du. Pertsona hori bere lex

    artisa jarraitu du baina, horregatik zigortu gabe utzi behar da?

    Beraz, hertsapenak, bidegabeko atxiloketa eta lesioak edo giza hilketa potentziala, egotzibeharko genioke medikuari.

    Zer gertatuko litzateke, jarduera mediku zuzen bat aurrera eramaten bada, medikuizaera ez duenarengandik aurrera eramanda, pazientearen borondatez?

    Emaitza positiboa izango balitz, printzipioz, intrusismoagatik zigortu beharko litzateke, besterikgabe, Zigor Kodearen 403.artikuluan aurreikusten delarik. Guztia hau kontutan hartuz,pazientearen adostasuna dagoela.

    Emaitza negatiboa izango balitz, baina lex artisa errespetatuz (adibidez ikasleak, edohomologatu gabeko tituluak etab), intrusismoagatik zigortu beharko genuke eta, Doktrinarengehiengoaren hitzetan, lesioak ez lirateke zigortu behar.

    9.3.3 Ogibidetik eratortzen ez diren eskubideen egikaritza.

    Hemen aztertuko ditugun suposamenduak honakoak izango dira: egitatezko bidea, zentzapeneskubidea eta kirolak.

    a) Egitatezko Bidea (va de hecho)

    Honek suposatzen du eskubideak egikaritza epaitegietatik kanpo eta beste pertsonenborondatearen kontra. Horrelako kasuetan, pertsona batek eskubide batek izango ditu, bainaez ditu inbokatzen auzitegien aurrean. izan ere, ametitzen da epaitegietatik kanpo eskubideakegikaritzea baina baldintza batzuk betez zuzenbide kontrakoa izan ez dadin.

    Adibidez, norbaitek 5000 euro zor dizkit eta bere etxean nagoela esaten dit, ez daukala dirurik niri

    ordaintzeko. Orduan bere etxean gutun-azal bat ikusten den, barruan dirua daukalarik eta orduan kendu

    egiten diot bertatik zor didana.

    Horrelako kasu baten aurrean, bidezkoa izango litzateke. Abiapuntua da posible dela horrelakoportaerak burutzea eta hori soilik izango da zigorgarria pertsona edo gauzen gaineko

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    15/20

    Bidezkotze Kausak

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    77

    indarkeriaz egin bada, edota larderiaz (intimidacin) burutu bada.

    b) Zentzapen eskubidea (derecho de correcin)

    Guraso aginte edo tutoretzapean daudenak zuzentzea baimendu egiten da, Kode Zibileko 158

    eta 268.2 artikuluei jarraiki. Noski, hau muga bat izango du. Izan ere, muga horretatik aurreradelitu bat izan daiteke.

    Hemen aztertu beharrekoa da. Lehenik eta behin, zuzentzeko premia dagoen edo ez. Premiadagoela baieztatzeko, baieztatu beharko dugu beharrezkoa zela zerbait egitea umea heztekohelburuarekin. Beraz, ezin da umea zigortu besterik gabe zigortzeagatik.

    Horretaz gain, proportzionaltasuna aztertu beharko dugu. Hau da, gure interbentzioa benetanproportzionala zen edo ez heziketarekin. Proportzionaltasuna neurtzeko testuinguru sozialaeta umearen adina aztertu beharko ditugu. Jurisprudentziak erakusten duen moduan,

    proportzionala mantentzen ez denean, tendentzia da salbuesle ez oso bezala aplikatzea edo,kondena osoa ezarri, premia kontutan hartu gabe. Hori, epailearen ikuspuntuz epaituko dasoilik.

    Demagun autobusean ume batek atso bati ostikada bat ematen diola. Ama jada nekatuta dagoela bi

    zaplazteko ematen dizkio umeari. Proportzionala izango litzateke?

    Zenbait autoreek defendatzen dute indarkeria ez dela inolaz ere ez erabili behar, Muoz Condehorien artean.

    Honen arazoa da, besteen umeak hezten direnean. Horrelako kasuetan, hau da, guraso aginteaespresuki ez duen pertsona batek umea zuzentza, erabiltzen den tresna proportzionala baldinbada, onargarria izango litzateke. Aldiz, minimo bat gailentzen duten zigorrak, soilik gurasoendelegazioz egin ahal izango dira.

    d) Kirolak

    Espainiar Konstituzioaren 43.3 artikuluak dio botere publikoak kirola sustatu behar dutela.Penalki interesatzen zaiguna da, kirolaren ondorioz burutzen diren lesioak noiz diren zigorgarri.Beraz, lesio delituak izango ditugu aztergai.

    Kirol konkretu baten praktikan, kirolaren erregelamendua errespetatzen bada, printzipioz ezda inor zigortuko, arauak jarraitu baititu. Izan ere, Doktrinaren gehiengoak dio zuzenean ezdirela ezta tipikoak ere.

    Aldiz, erregelamendua errespetatzen ez denea n, baina normala dena gainditzen ez bada(hau da, erregelamenduak aurreikusten ez diren portaerak aurrera eramatea, baina ohikoakdirenak), printzipioz, teknikoki esan daiteke esku-hartze penala posible izango litzateke. Bainapraktikan, atipikoak direla defendatzen du Doktrinaren gehiengoa, egozpen objektiboarenfaltagatik. Izan ere, sozialki onartzen de arrisku maila bat egongo litzateke.

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    16/20

    9. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    78

    9.3.4 Eginbehar baten betetzea

    Eginbehar baten betetzearen premisa izango litzateke, ondasun juridiko bat kaltetzekobetebehar espezifikoa egotea. Honek esan nahi du, ez dela zuzenbide kontrakotasunik egongo,zerbait burutzeko nahi eta nahi ez beharrezkoa bada Ondasun Juridiko bat kaltetzea edo

    arriskuan jartzea.

    Adibidez, demagun kasu batean polizia batek jasotzen duela norbait atxilotzeko agindua. Polizia

    subjektuaren etxera doa eta ihes egiten du kotxean, poliziak jarraitzen duelarik izugarrizko

    abiadurarekin. Azkenean lortzen du pertsona harrapatzea eta atxilotzea.

    Alde batetik, subjektua atxilotu du eta abiadura oso altuaz gidatu du, beraz bi portaera tipiko burutu

    ditu. Esan daiteke horiek justifikatzen direla eginbehar baten betetzeagatik? Berez, azkar gidatzea ez da

    betebehar espezifikoa, baina beharrizan egoeragatik justifikatu genezake.

    Betebehar hori, normalean kargu publiko baten egikaritzatik eratorriko da. Hori izango daberaz, betebehar espezifiko horren jatorria. Pertsona horiek, beren kargu publiko horienbaitan, badaukate ondasun juridikoak kaltetzeko edo joriek murrizteko aukera.

    Honen beste adibide bat, epaileak izango lirateke. Izan ere, epaileak sententzia kondenatzaile bat

    xedatzerakoan, ondasun juridikoak kaltetzen dituzte. Epaileekin batera, kartzeletako funtzionarioak eta

    militarrak izango genituzke.

    Hemen garrantzitsua izango da azpimarratzea, kargu publikoarekin batera, legedi batekarautuko duela beti eskubide hau. Beraz, araututa egongo da kargu publiko batek zeinneurriraino eta zein eskuduntzen arabera kaltetu dezaketen ondasun juridiko bat.

    Beste kasu batzuetan, ondasun juridiko bat kaltetzeko betebeharra inguruabar zehatzbatzuetatik eratortzen da eta ez kargu publikoengandik. Hemen aztertzen dena izango dasegurtasun indarrek duten eskubidea indarra erabiltzeko.

    Aurrekoarekiko desberdintasuna izango litzateke, lehenengoan legeak espresuki aurreikustenduela eszenarioa (adibidez polizia norbait atxilotzea) eta aldiz, bigarren kasuan ez dagoaraututa zehatz-mehatz, baizik eta kasu konkretu eta zehatzean aproposa den edo ez indarraerabiltzea baloratu beharko da.

    Goazen indarraren erabileraren inguruan azterketa zehatzago bat burutzea. Indarrarenerabileraren egikaritzaren mugak, honako hauek izango lirateke:

    Oinarri normatibo bezala 2/1986 Lege Organikoa izango genuke, Segurtasun indar etaGorputzei buruzkoak. Lege horren arabera, indarra erabili ahal izateko baldintzak honakoakizango lirateke:

    Baldintza subjektiboa : indarra erabiltzen duen subjektua polizia edo segurtasunindarren kide bat izan beharko da eta ez beste inor. Horretaz gain, bere funtzioenegikaritzan egon beharko da beti.

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    17/20

    Bidezkotze Kausak

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    79

    Indarra erabiltzeko premia : honekin arazoak hasten dira. Izan ere, polizia bat hiritarrenkontra indarra erabiltzeko premia baieztatu daiteke, azkenean indarra jasotzen duenaldetik eraso bat jaso baldin bada (AGS 1980/10/20). Planteamendu horren kontraesan daiteke, kasu horretan lege bidezko defentsan arituko litzatekeela polizia, bainaindarraren erabileraren funtsa beste bat izango litzateke. Beraz, premia egongo daindarra beharrezkoa denean esleituta daukaten funtzio publikoa betetzeko; hau daordena publikoa mantentzea eta orokorrean, pertsonen eskubideen egikaritzarenbermatzea. Baina, nola neurtzen da ordena publikoa defendatzeko beharra? Izan ere,besterik gabe legea aztertuta, ez dago irizpide konkreturik eta beraz, ex ante baieztatubeharko da polizia arrunt baten perspektiba kontutan hartuz ordena publikoa edodelakoa mantentzea beharrezkoa zela.

    Proportzionaltasun baldintza: kasu batzuetan baieztatu daiteke premia dagoela indarraerabiltzeko, baina modu ez-proportzional batean jardutea. Beraz, premia baldinbadago baina gehiegikeria baldin badago, ez da bidezkotzerik egongo, nahiz eta

    salbuesle ez-oso bezala aplikatu daitekeen.

    Indarraren erabileraren inguruan ere, erroreak ere egon daitezke, bi mota daudelarik:

    Alde batetik, premiaren gaineko errorea izango genuke. Hau da, poliziak uste du premiadagoela baina benetan ez da horrela. Kasu horretan, gaindigarria edo gaindiezina den galdetubeharko genuke.

    Bestetik, baliabideen gaineko errorea egon daiteke. Hau da, poliziak ustea benetan behar denindarkeria maila oso altua izatea, baina benetan galdagarri dena gutxiago izatea. Kasu honetan,gaindigarri izango balitz, zuhurtzia-gabekeria egotziko genioke erroreagatik.

    9.3.5 Zor den obedientziaren kasu berezia (obediencia debida)

    Gaur egun kontsideratzen da barneratu daitekeela 20.7 artikuluaren baitan, naiz eta kodepenalean espresuki jada horrela ez esan. Baina horrelako kasuan artikulua aplikatu ahalizateko, baldintza batzuk bete beharko dira:

    Lehenik eta behin, juridikoki aurreikusten den harreman hierarkikoa egon beharko da,adibidez, militarren kasuan.

    Bigarrenik, eskuduntza duen nagusi batek agindu bat eman behar izan du. Izan ere, ezin diraeskuduntzatik kanpo dauden aginduak eman, naiz eta azpiko norbaiti eman.

    Azkenik, obeditzeko betebeharra dagoela baieztatu beharko da.

    Honen inguruan sor daitezkeen arazoak izango litzateke, alde batetik, norbaitek bere gaindagoen beste norbaiten agindu bat jasoz gero, zuzenbidearen araberakoa bada, beteko da.Baina zuzenbide kontrakoa izango balitz, bete beharko da agindua, baldin badauka

    legezkotasun itxura ba, hau da, itxuraren teoria betetzen bada (teora de la apariendcia).Ondoren zuzenbide kontrakoa den edo ez aztertu beharko genuke eta ez izatekotan,

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    18/20

    9. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    80

    subjektuaren portaera justifikatuta egongo litzateke.

    Adibidez, epaile batek sinatzen du norbait atxilotzeko agindua eta esaten du, printzipioz poliziak bete

    behar duela. Demagun epaileak badakiela bere emazteak ibili dela atxilotu behar den gizonarekin. Kasu

    horretan, gerta daiteke poliziak pentsatzea berez arrazoi funtsezkorik ez egotea pertsona hori

    atxilotzeko baizik eta mendeku hutsa dela. Kasu horretan, poliziak bete beharko luke, legezkotasunitxura baitauka eta ez betetzeak, kaos bat sortuko luke funtzio publikoaren egikaritzan.

    9.4 Adostasuna

    9.4.1 Kontzeptua eta izaera juridikoa

    Adostasunak, baldintza batzuk betetzen badira, biktimaren adostasunak, erantzukizun penalabaztertu dezake.

    Adostasunak zein motatako formak izan ditzake baina?

    Lehenik eta behin, adostasuna egon daiteke borondate edo askatasunaren kontrakodelituekiko. Adibidez, beste baten etxean sartzea. Izan ere, subjektu pasiboak norbait bereetxean beste norbait sartzea baimentzen badu, deliturik ez da egongo.

    Esan beharra dago, adostasuna dagoenean, zuzenean baztertzen dena tipikotasuna dela.

    Bigarrenik, adostasunak ondasun juridikoaren lesioa desagerrarazten ez duenean emandaiteke. Adibidez, estetikako ebakuntzak. Kasu honetan ez da tipikotasuna baztertzen, baizik

    eta zuzenbide kontrakotasuna, doktrinaren desadostasuna badago ere.

    Adostasun motei dagokionez, honakoak izango ditugu: espresua edo ustezkoa.

    c) Espresua.

    Biktimak zuzenean adierazten du bere adostasuna hitzez edo idatziz.

    d) Ustezkoa edo isil bidezkoa.

    Printzipioz, ustezko adostasuna onargarria da. Nahikoa izango da, adibidez ondasun juridiko ez

    xedagarrien kasuan. Honek esan nahi du zenbait ondasun juridikoren gainean ez dela beharadostasun espresua. Adibidez, osotasun fisikoa edo bizitza. Adostasuna dagoela erabakitzekoex ante perspektiba erabili behar da.

    Demagun pertsona bat topatzen dugula zaurituta eta ospitalera eramaten dugula, non transfusio bat

    egiten dioten. Gerora, biktima bere sinesmenengatik ez zuela horrelakorik onartzen. Baina ondasun

    juridiko hori xedagarria ez zenez, nahikoa da ustezko adostasuna.

    Ondasun juridiko xedagarrien kasuan, zer gertatzen da?

    Bikote bat, apartamentu batean bizi zena, diskusio baten ondorioz batek alde egin zuen. Etxeko

    atezainak baimena zuen premiazko egoera batean sartzeko. Bikotea kanpoan zegoelarik bere azpian bizi

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    19/20

    Bidezkotze Kausak

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    81

    zen pertsona orbain bat zuen eta atezainari esan zion goiko apartamentuaren giltza erabiltzea

    hezetasuna ez zegoela ziurtatzeko. Bikotea demandatu egin zuen atezaina. Kasu honetan baloratu

    beharko dugu ea premiazko egoera zen bikotearen adostasunaren arabera.

    Ex ante egiten dugun balorazioan adostasuna dagoela erabakitzen badugu, eta ex post

    enteratzen bagara adostasunik ez zegoela, errore baten aurrean egongo ginateke. Baina ezlitzateke deliturik egongo.

    9.4.2 Ukanbeharrak.

    Adostasuna baliozkoa izan dadin, Espainiar Konstituzioaren 10.artikuluarekin lotu behar da etaaipatu behar dugu pertsonaren garapen pertsonal askea. Printzipioz, badago esparru bat,Konstituzioak onartzen duena non gizabanako bakoitzak xedatzeko eskubidea daukan. Haugertatuko da ondasun juridiko pertsonalak tartean daudenean. Beraz, adostasuna baliozkoaizan dadin artikulu horretan oinarrituta, esango dugu pertsonak eskubidea duela puntu

    bateraino bere ondasun juridiko pertsonalen gain, zenbait abardurekin. Adibidez, bizitzarenkasuan, ezin da guztiz xedatu, hiltzaileak ez baita zigorrik gabe geratuko, baina bere eraginabadu.

    Pertsonalak ez diren ondasun juridikoekin, hau da, tartean interes kolektiboak daudenean, ezdu adostasunak ezertarako balio.

    Demagun norbait polizia bat erasotzen duena. Nahiz eta polizia ados egon, printzipioz, lesio

    delituarekiko adostasunak eragina izango du. Baina autoritatearen kontrako delituarengan ez denez ez

    pertsonala ez xedagarria, adostasunak ez du eraginik izango.

    Beste ukanbehar bat izango da, lehenik eta behin adosteko ulermen nahikoa (disciernimientosuficiente para consentir). Adostasuna ematen duen pertsona, ulermen minimo bat edukibehar du adostasuna eman ahal izateko. Ulermen hau ez da parekatu behar gaitasunzibilarekin, guztiz desberdinak dira. hemen baloratu behar da subjektu pasiboaren gaitasunatestuingurua ezagutzeko eta ulertzeko.

    Zenbait kasutan, Zigor Kodeak galdatzen du adostasun espresua. Honen adibide bat izangolitzateke abortuaren kasua. Izan ere, ezin dira ustezko adostasunez abortuak praktikatu.

    Adostasuna dagoela ezagutzen ez denean, hau da, subjektu aktiboak ez dakienean adostasuna

    dagoela baina benetan dagoenean, kasu horretan, Doktrinak dio saiakeragatik zigortu behardela. Izan ere, zilegi ez zen portaera bat burutzen ari dela uste du pertsona, jakin gabe benetanzilegi zela.

    Demagun pertsona bat diamantezko eraztun bat topatzen duela lurrean botata, lehenagotik norbaitek

    botata. Aurkitu duen pertsonak ez zekien benetan bota zuenik, edo galdutako eraztun bat zenik. Beraz,

    zigortu behar da aurkitu duen pertsona? Saiakeragatik zigortua izan beharko litzateke.

    Hertsapenak edo derrigortzeak adostasuna baliogabetzen dute. Hau da, pertsona batbeldurrarazten bada bere adostasuna lortzeko, adostasun hori ez da baliagarria izango.

    Engainuari dagokionez, Doktrinaren hitzetan ez da deliturik egongo. Hala ere, baloratu beharko

  • 7/28/2019 9. Ikasgaia - Bidezkotze kausak

    20/20

    9. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    82

    genuke zein den tartean dagoen ondasun juridikoa eta adostasuna zertarako den.

    Pertsona bat obra egin zuen bere etxean guztiz berrituz eta ez zeukan inolako harremanik bizilagunekin.

    Baina bizilagun batek jakin-mina zeukan jakiteko nola geratu zen obra. Beraz, orbain bat zuela esan zion

    jabeari etxean sartzeko. Beraz, engainu baten bitartez sartu zen beste baten etxean.

    10.