15
Zabor bilketa berria badator! Arbelgintza: azken atala Saioa Barandiaran, ikasketak Herbehereetan itsasondo Herriko Aldizkaria ((( 12. zk ))) Martxoa-Ekaina 2011 2.0 Txikienek iñauteriak gogoko dituzte Ale honetan parte hartu dutenak honakoak dira: Ainara Martinez Maitia Ainara Urteaga Arantzadi Elkartea Axier Bazaga Belen Mendizabal Danel Etxeberria Eskolako haurrak Haizea Arruti Haurreskolako Hezitzaileak Iker Mendizabal Iker Zaldua Jose Ignacio Duhau Jubilatuak Mª Jose Arrizabalaga Maite Lasa Maite Riaño Maixabel Garmendia Mikel Mendizabal Miren Segurola Rosa Aurkia Rosi Noguera Unai Agirre itsasondo 2.0-k ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik. Herritik kanpo bizi baldin bazara, eta, korreoz edo e-mailez, aldizkaria zure etxean jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan: 943 88 11 70 [email protected] Lege gordailua: ISSN: SS-297-2010 2171-5572 Paper birziklatuan egina GOGORARAZTEN DIZUEGU HURRENGO ALEA EKAINEAN IZANGO DUZUTELA ETXEAN ! Esaera zaharrak Korrika "Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen" "Aita biltzaile, seme gastatzaile" Kultur Agenda Apirila 01: Antzerkia, 22:00etan ( Prest gaude). 03: Mendi irteera: Itsasondo-Usurbil-Beasain. 08: Ipuin lehiaketarako lanak aurkeztu behar dira. 09: Itsasondoko I. herri eguna. Festa herrian zehar. 13: Korrika. 15: Korrika txikia. Maiatza Dantza entsaioak hasiko dira San Juanetarako, sorgin dantza ikasteko. 15: Mendi irteera. 28: Dantzari eguna. Ekaina 02: Dolomitak, ikusentzunezkoa, 20:00etan gaztelekuan. 04: Oriora irteera. 23: San Juan bezpera. 17. KORRIKA dugu aurtengoa, eta apirilaren 13an zeharkatuko ditu Itsasondoko kaleak euskararen maratoiak. Apirilaren 7an Trebiñon hasiko du ibilbidea euskaren lekukoak, eta hamar egun ondo- ren, apirilaren 17an Donostian amaituko da KORRIKA. Maitatu, ikasi, ari..euskalaka- ri, aurtengo KORRIKAren leloa. KORRIKAri behar bezelako harrera egin asmoz, hau da Korrika Kulturalaren barruan antolatu dugun egitaraua: • Martxoak 25: bertso-afaria • Apirilak 1: antzerki emanaldia, “Prest gaude” obra, 22:00etan, aterpe itxian. • Ipuin marrazki lehiaketa udala-eskolak antolatu du. Ikastolako haurrek marrazki eta ipuinak egin beharko dituzte. Adinka sailkatuta, gai desberdina landu beharko du talde bakoitzak. Apirilaren 8an lanak entregatu behar dituzte herriko liburute- gian eta sariak, apirilaren 15ean ospatuko den Korrika txiki egunean banatuko dira. • Apirilak 13: KORRIKA • Apirilak 15: Korrika txikia. Arratsaldeko 5etan Aramatik jaitsie- ra. Ondoren, txokolatada eta gazteek antolatutako jolasak. itsasondo Herriko Aldizkaria ((( 12. zk ))) Martxoa-Ekaina 2011 2.0 Telefono interesgarriak Udaletxea 943 881170 • Gizarte Langilea • Udal Arkitektoa • Epaitegia ............................................................................................. Haurreskola 943 164831 Herri Eskola 943 887704 Arbel-Aitz Elkartea 943 881339 Lurdes Janari Denda 943 885236 Arrastoa Botika 943 882148 Medikuarenean Txanda Hartzeko 943 805800 Kaxintane Taberna 606 756551 Nautiko Taberna / Izaskun Hotela 943 880012 Izaskun Ileapaindegia 943 160285 ............................................................................................. Sasieta 943 161555 Traste Zaharrak 943 161590 Taxi (Ordizia) 943 881486

a n i g e n a u t a l k i z ˛%$ $!ˇ Ud al etx 943 8 170 r i b r e •Ud alAr … · 2015-02-10 · Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena Foru Aldunditik urtero jasotzen den

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: a n i g e n a u t a l k i z ˛%$ $!ˇ Ud al etx 943 8 170 r i b r e •Ud alAr … · 2015-02-10 · Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena Foru Aldunditik urtero jasotzen den

Zabor bilketa berria badator!

Arbelgintza: azken atala

Saioa Barandiaran, ikasketak Herbehereetan

itsasondoHerriko Aldizkaria ((( 12. zk ))) Martxoa-Ekaina 2011

2.0

Txikienek iñauteriak gogoko dituzte

Ale honetan parte hartu dutenakhonakoak dira:

Ainara Martinez MaitiaAinara UrteagaArantzadi ElkarteaAxier BazagaBelen MendizabalDanel EtxeberriaEskolako haurrakHaizea ArrutiHaurreskolako HezitzaileakIker MendizabalIker ZalduaJose Ignacio DuhauJubilatuakMª Jose ArrizabalagaMaite LasaMaite RiañoMaixabel GarmendiaMikel MendizabalMiren SegurolaRosa AurkiaRosi NogueraUnai Agirre

itsasondo 2.0-k ez du bere gainhartzen aldizkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik.

Herritik kanpo bizi baldin bazara, eta,korreoz edo e-mailez, aldizkaria zureetxean jaso nahi baduzu, jarri gurekinharremanetan:

943 88 11 [email protected]

Lege gordailua: ISSN:SS-297-2010 2171-5572

Pap

er b

irzi

klat

uan

eg

ina

GOGORARAZTEN DIZUEGU

HURRENGO ALEA EKAINEAN IZANGO DUZUTELA ETXEAN

!

Esaera zaharrak

Korrika

"Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen"

"Aita biltzaile, seme gastatzaile"

Kultur Agenda

Apirila01: Antzerkia, 22:00etan ( Prest gaude).03: Mendi irteera: Itsasondo-Usurbil-Beasain.08: Ipuin lehiaketarako lanak aurkeztu behar dira.09: Itsasondoko I. herri eguna. Festa herrian zehar.13: Korrika.15: Korrika txikia.

MaiatzaDantza entsaioak hasiko dira San Juanetarako, sorgin dantza ikasteko.15: Mendi irteera.28: Dantzari eguna.

Ekaina02: Dolomitak, ikusentzunezkoa,

20:00etan gaztelekuan.04: Oriora irteera.23: San Juan bezpera.

17. KORRIKA dugu aurtengoa, etaapirilaren 13an zeharkatuko ditu

Itsasondoko kaleak euskararen maratoiak.Apirilaren 7an Trebiñon hasiko du ibilbideaeuskaren lekukoak, eta hamar egun ondo-ren, apirilaren 17an Donostian amaitukoda KORRIKA. Maitatu, ikasi, ari..euskalaka-ri, aurtengo KORRIKAren leloa.

KORRIKAri behar bezelako harrera eginasmoz, hau da Korrika Kulturalaren barruanantolatu dugun egitaraua:

• Martxoak 25: bertso-afaria• Apirilak 1: antzerki emanaldia, “Prest gaude” obra, 22:00etan,

aterpe itxian.• Ipuin marrazki lehiaketa udala-eskolak antolatu du. Ikastolako

haurrek marrazki eta ipuinak egin beharko dituzte. Adinkasailkatuta, gai desberdina landu beharko du talde bakoitzak.Apirilaren 8an lanak entregatu behar dituzte herriko liburute-gian eta sariak, apirilaren 15ean ospatuko den Korrika txikiegunean banatuko dira.

• Apirilak 13: KORRIKA• Apirilak 15: Korrika txikia. Arratsaldeko 5etan Aramatik jaitsie-

ra. Ondoren, txokolatada eta gazteek antolatutako jolasak. itsasondoHerriko Aldizkaria ((( 12. zk ))) Martxoa-Ekaina 2011

2.0

Telefonointeresgarriak

Udaletxea 943 881170• Gizarte Langilea• Udal Arkitektoa• Epaitegia

.............................................................................................Haurreskola 943 164831Herri Eskola 943 887704Arbel-Aitz Elkartea 943 881339Lurdes Janari Denda 943 885236Arrastoa Botika 943 882148Medikuarenean Txanda Hartzeko

943 805800Kaxintane Taberna 606 756551Nautiko Taberna / Izaskun Hotela

943 880012Izaskun Ileapaindegia 943 160285.............................................................................................Sasieta 943 161555Traste Zaharrak 943 161590Taxi (Ordizia) 943 881486

Page 2: a n i g e n a u t a l k i z ˛%$ $!ˇ Ud al etx 943 8 170 r i b r e •Ud alAr … · 2015-02-10 · Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena Foru Aldunditik urtero jasotzen den

2011ko Udal aurrekontuak

itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

udaleko berriak ( 03 )

itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

03. Udaleko berriak: 2011.ko Udal aurrekontuak.04-05. Eskola: Lehen txiki ginenok ia handi gara.

06. Haur eskola: Hezkidetza, ba al dakigu zer den?07-09. Elkarrizketa: Saioa Barandiaran, Erasmusen bidez,

Herbeheeretan ikasten.10. Agenda 21: Zabor bilketa sistema berria.11. Inkesta: Martxoak 8.

12-13. Gazteria: Itsasondoko gazteriaren hainbat kontu.14-15. Arbelgintza Itsasondon: Arbolaren Memoria (eta IV)16-17. Zaharrak berri: Arbel-aitz, 50 urte.

18. Arantzadi: 2011.urterako ekimenak.19. Gizartea: Ibilgailua aparkatzeko txartela.

20-21. Ibilaldia: Itsasondo-Izarre-Zabale-Itsasondo.22. Informatika: Ikusi makusi.23. Jubilatuak: Orain larogei urteko eskolak.

24-25. Kultura.26. Liburuaren txokoa.27. Lorezaintza eta sukaldaritza.28. Korrika. Esaera zaharrak. Kultur agenda.

Aurk

ibid

ea

2 011ko martxoaren 16ean egindako Udal bil-kuran, 2011ko Udal aurrekontuak onartuziren.

Aurrekontu horretan ondorengo atalak azpimarratu-ko genituzke:Aurrekontua guztira: 947.000 €

Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena ForuAldunditik urtero jasotzen den Foru Fondoen trans-ferentzia da, 398.550 €.

Laburpena, ondorengoa da:SarrerakUdaleko zergen kantitatea 130.000 €Udaleko tasak 98.000 €Maileguen aurreikuspena 250.000 €Beste sarrera batzuk 70.000 €Foru Fondoa 399.000 €------------------------------------------------------------Guztira 947.000 €

OrdainketakSoldatak eta Gizarte Segurantza 217.000 €Zerbitzuak eta mantenimendua 285.000 €Transferentziak mankomunitate e.a.110.000 €Inbertsioak 275.000 €Maileguen finantziazioa 60.000 €------------------------------------------------------------Guztira 947.000 €

Gastuei dagokionez, azpimarratzekoa da Itsason -doko Udalak 2002an Oria ibaia bideratzeko obreta-rako hitzartutako 168.000 €tako mailegua likidatuegingo duela aurten. Hala ere, berriro aurtengo urte-ko inbertsioei aurre egiteko mailegu berri bat eska -tzea aurreikusten da. Egin beharreko inbertsioaUDALETXEKO BERRIKUNTZA obra da, eta proiektuaoraindik amaitu gabe badago ere, lehen fasearenaurrekontua 750.000 €koa izango da. Zati handie-na dirulaguntza bidez eskuratuko da eta dirulagun -tzak estaltzen ez duen diru kopurua Udalak jarribeharko du.

Ibilgailu elektrikoaren erosketaEgindako bilkura berean, Udal eginkizunetarako ibil-gailu elektriko bat erostea ere erabaki zen.Ibilgailuaren kostua finantzatzeko 13.000 €kolaguntza lortu denez, Udalak 5.000 € baino ez ditujarri beharko.

UEMAren mozioa umeak euskeraz inskribatzeko eskubidearen aldeAzkenik, batzar berean Bake epaitegietan eta erre-gistro zibiletan euskaraz aritu ahal izateko eskubideabermatu dadila eskatzea erabaki zen, UEMAk pro-posatutako mozioa onartuaz. Mozio horren arabera,Eusko Jaurlaritzari jaiotza erregistroa, ezkontza erre-gistroa eta heriotza erregistroa euskaraz egin ahalizateko neurriak hartzeko eskatzearekin batera,herritar euskaldunei bake epaitegian zerbitzua eus-karaz eskatu, eta zerbitzua euskaraz jaso ezean,erreklamazioak jartzeko deia egiten zaie.n

Sarrerako bertsoak

Doinua: Andre Madalen

Ale honetan aipa nahi deguospakizunen atalaalde batetik, Arbelaitzek dumende erdiko itzala; bestetik, berriz, arbel mehatzek azken emari bezalaosotasunez itxiko dutehain istorio zabala.

Ijitu herrian ijitto egunakbere arrazoia badu,Erasmuseko sariarekinSaioa pozik behar du,

udaletxe ta herri eskolako berririk ezin itzaldu...gazteriaren oihua entzunta errezetarik ez galdu.

2010. urtean jaio eta Itsasondon erroldatuta daudenen zerrenda:Egoitz, Natalia, Ager, Maddi, Urko, Ilektra, Nahia, Xabat, Lore, Noa,Ixone, Jakes, Markel eta Adur.

171615 14 13 1211 10

9 8 7 6 5 4 3 2 1 0

Itsasondoko biztanleriaren bilakaera

1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010

Jaiotzak urtez urte

Kaixo irakurle!

Aro politiko berri baten aurrean gau-dela esateko motiborik bada. EzkerAbertzaleak mahai gainean jarriberri du bere apustu politikoa, bide

demokratiko eta baketsuen aldeko konpromi-soa hartu duela iragarriz. Sortu izango daborondate honi erantzungo dion alderdia,baina eszenatoki berri honen altzoan ere hau -tsak harroturik dabiltza udal eta foru hautes-kundeen etorrera hurbila iragar daitekeelarik.Euskal gizartearen gehiengo zabalak Sorturenberehalako legeztatzea aldarrikatu du behineta berriro, bada Espainiako auzitegiek ez dutenormalkuntza politikoaren aldeko hauturikgaurdaino egin.

Testuinguru honen atarian ailegatu zaiguItsasondoko herri aldizkariaren 12.ale hau.Euskal Herrian bezalaxe, gure herri koxkorreanere bada zer kontatu andana. Aurrerapen gisa-ra, Arbelaitz elkartearen 50. urtemuga etaarbelaren histori mamitsuaren inguruko azkenkontakizunak izango ditugu mintzagai. IjitoEgunaren argazkia ere osatu nahi izan dugueta elkarrizketen atalera joaz, Saioa Baran -diaran herritarrarekin izandako solasaldia topa-tuko duzue. Kontu hauek eta gehiago, ohibezala udaletxeko berriak, haur eta herri esko-laren inguruko albisteak eta errezeta goxo-goxoa eskura.

Gozatu Itsasondo 2.0-rekin!Hurrengora arte eta bitartean kontent

bizi!n

( 02 ) agurra

Page 3: a n i g e n a u t a l k i z ˛%$ $!ˇ Ud al etx 943 8 170 r i b r e •Ud alAr … · 2015-02-10 · Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena Foru Aldunditik urtero jasotzen den

Horrez gain, itsasoa eta gure planeta osoa zaintzeazein garrantzizkoa den ere ikusi dugu.

E ta, zenbat hazten gara urtero? Nolakoa izangoote naiz ni hurrengo urtean? Hori jakin ahal iza-teko, gure eskolako ume guztiak neurtu ditugu,

txikienetatik hasi eta handienetara. Eta, bataz bestekotaula bat egin ondoren, iupi!, badakigu gutxi gorabe-hera datorren urtean zenbat neurtuko dugun!

Osasuntsu hazteko elikadura egokia ezinbes-tekoa denez, Txisku (Ordiziako GoierrikoBaratza dendakoa) etorri zitzaigun eskolarahorri buruz kontu batzuk esatera, eta sagarzuku goxo-goxoa ekarri zigun.

Ipuin pila bat irakurtzen eta sor-tzen ditugu.Lanbideei buruzkoak… Itsasoari buruzkoak…

Itsasoari buruzkoak esan al dugu? Bai,horixe. Itsasoari buruz gauza asko ikasiditugu, animalia desberdinak, nola jaio -tzen eta hazten diren, zer jaten duten…Ah! Kate trofiko bat egin dugu denonartean.

Gure planeta eta unibertso osoa nolakoakdiren ikasten eta espaziora bidaia txiki batprestatzen ari gara, NASAkoak bezalaxe.

Beno, guk gure ingurua azter -tzen jarraituko dugu, eta nahibaduzue, bisitan etorri.

Agur.n

( 05 )( 04 ) eskola

Lehen txiki ginenok ia handi gara…

itsasondo2.0 ((( 12.zk ))) itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

Page 4: a n i g e n a u t a l k i z ˛%$ $!ˇ Ud al etx 943 8 170 r i b r e •Ud alAr … · 2015-02-10 · Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena Foru Aldunditik urtero jasotzen den

Hezkidetza, ba al dakizu zer den?

( 06 ) haur eskola

itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

Guk zuekin hezkidetzari buruzhausnarketa konpartitu nahidugu. Kontziente gara, emaku-

me eta gizonen arteko desberdintasu-nak gehienak gure gizarteak eta kultu-rak ezarritakoak direla, eta ondo bar-neratuak dauden rolak direla, beti eredesberdintasun biologikoak onartuz,noski. Horretaz konturatzeko, ordea,zentzu analitikoa behar da, eta gaiaridistantziaz begiratu, detaile zehatze-tan erreparatzeko. Ondo egongo litza-teke guk geuk haurrak hezterakoanneska eta mutilei trataera berdinaematen diegun erreparatzea, edo des-berdintasunak egiten ote ditugun kon-turatzea. Izan ere, kalera ateratzenbagara, edo jostailu katalogoei pixkabat erreparatzen badiegu, modu osoargian ikus daiteke, bizitzako lehen 10urteetan norantz bideratzen ditugunneskak eta norantz mutilak. Jaio eta 3urtera arteko jostailuak nahiko neutro-ak dira, eta neska edo mutila izankolore desberdinak erabiltzen ditugugehienetan, haurrak oraindik ez duela-ko sortu ez sexu identitaterik ez gene-ro identitaterik. Jaiotzetik arau kultura-lak ikasten doaz eta norekin eta zere-kin identifikatu ikasten dute (esaterako3 urteko mutiko batek badaki mutilekez dutela koletarik jartzen, kalean horiikusten duelako, etab).

Horrela, 6 urteko neskei sokaeskaintzen zaie jostailu katalogoetan(sokak berak espazioaren erabileramugatzen du); mutilari berriz, patine-

tea (espazio zabala eskatzen duena).Alegia, ekintza eta jarrera ezberdine-tan trebatzen dira neskak eta mutilak.Hau guztia jakinda, objektu edo jostai-lu bakoitzaren atzean ze arlo edo rolezkutatzen diren eta horiek zer eraginduten gure haurrengan baloratu behargenuke, eta horren ondorioz lortukogenituzke aldaketak. Haurrak txikitan,espontaneoak dira eta jostailu guztie-kin jolasten dute (zein kamioi zein aul-kitxoarekin) eta pixkanaka ikasi egitendute, gizartean ikusten dutena absor-bitzen dute eta gure eragina erenabarmena da genero rolak sortzerakogaraian.

Liburuen gaiari ere begiratu bateman behar diogu. Txikienentzat eros-ten ditugun liburuetan, zer ikusten da?Modan dauden bilduma askotan fija -tzen bagara, emakumea erosketakegitearekin, anai-arreba berriarekinedo amatasunarekin lotzen da ia beti.Gizonezkoa, berriz, eskolarekin, sozia-lizazioarekin... Haurrei joko sinboliko-an aritzeko etapa iristen zaienean,guzti hori (rol desberdinak barne) erre-produzitu eta barneratu egiten dituz-te. Ondo egongo litzateke, guztiokhorren guztiaren inguruko hausnarke-ta bat egitea, eta argi izatea zein bidejarraitu nahi dugun gizarte honetanparte hartzeko eta ze rol hartu nahidugun. Izan ere, haurrak txiki txikitatikbarneratzen ditu rolak (imitatu egitengaituzte) eta guk beraien eredu izanbeharko genuke.

Badaude kontuan hartu beharkoliratekeen beste aspektu batzuk ere,eta inkontzienteki izaten ditugun jarre-rak dira gainera, esaterako, kolorebakoitza nori eskaini, koletak, pintake-tak… Azkenean, hori guztia ere kultu-ralki ikasi edo jaso dugu, eta oraindikaldatu ez da aldatu.

Baina tira, gure aldetik, haur-esko-laren eta eskolaren egitekoa izango li -tzateke harremanak modu positiboaneraikitzeko aukera ematea neska etamutilei (gizartean jasotzen dituztenharreman ereduak zalantzan jarriz).Pertsonaren garapen integrala lortubehar da (pertsonaren bost dimentsiolandu: identitatea, gorputza, gogoaedo adimena, gizartea eta emozioakedo arlo afektiboa), neska eta muti-lentzat eredu berdina proposatuz.

Hau guztia kontuan hartuta, esanbehar dugu berriz ere arreta handiajartzea komeni dela gure txikiei liburubat edo jolas bat erosten diegunbakoitzean, eta gure hizkuntza etajarrera ere aztertu behar ditugula,beraien eredu garelako. Eguneroko -tasuna aztertzea da gakoa. Norbaitekinformazio gehiago nahiko balu,EMAISIA elkarteak eta Urtxintxa esko-lak eskuliburu bat atera dute (Jarduerahezikidetzailerako eskuliburua), Ema -kun de saria jaso zuena 2001ean, etapraktikarako orientabide zehatzakeskaintzen dituena.n

Gure herriko Saioa, Europan zehar ibili da, Erasmusen bidez, maisu-maistra karrera ikasten. Elkarrizketa honetan, Erasmu seko ikasleenmundura gerturatu gaitu, eta bertan izan dituen esperientziak etagorabeherak kontatu.

Erasmusen bidez, herbehereetan ikasten

Saioa Barandiaran

elkarrizketa ( 07 )

itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

Sarrera moduan, irakurleak kokatze-ko, zein da Saioa?Saioa Itsasondon jaiotako hogei urtekoneska bat da. Ikasketak Itsasondoko HerriEskolan hasi nituen eta ondoren OrdiziakoOianguren Institutuan jarraitu. Selek tibi ta -tea gainditu ondoren, Uniber tsi taterakobidaian, psikologia eta maisu-maistra ikas-keten artean dudak izan nituen, bainahaurrak asko gustatzen zaizkit, eta orain,Haur Hezkuntzako Maisu-maistra karrera-ko azken urtean nago, hau da, hirugarrenurtean, HUHEZIN (Mondragon Uniber -tsitatean).

Karrera bukatzean, ikasketekin jarrai -tzeko asmorik baduzu?Bai, lehen beste urte bat gehiago nahikoazen espezializazioa egiteko, ikasgaiakbalioztatzen zizkizueten, baina orain ez.Orain, Masterra edo hiru urteko espeziali-zazioa egin beharra daukazu.

Zer da hezkidetza? Kurtso honetan, haur-eskolatako hezitzaileok buru-belarri sartu gara gai honetan. Haur-eskoletan nola hezi haurrakhezkidetzan oinarritutako hezkuntza baten bidez.Oraingoan, gu bihurtu gara ikasle eta hezkuntzan zein etxean, zeregin handia badagoelakonturatu gara. Gure gizartean, urteetan zehar ematen diren rolak hausteko, eta batez ere, mutileta nesken artean arlo askotan berdintasun batera iritsi beharra dago. Horregatik, jarraianaurkezten dizkizuegu zenbait argibide.

Page 5: a n i g e n a u t a l k i z ˛%$ $!ˇ Ud al etx 943 8 170 r i b r e •Ud alAr … · 2015-02-10 · Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena Foru Aldunditik urtero jasotzen den

tate eskaintzarik bazegoen?Bai, baina gutxi. Kirola praktikatzekogune batzuk zeuden. Gainera, 17:00eta-tik edo 18:00etatik aurrera denda guz-tiak itxita zeuden eta jenderik ez zengeratzen kalean. Gainera, nahiko ilunzegoenez, triste samar geratzen zenguztia.

Orduan, afaldu ondoren, ohera?(Jajajaja) Beste herrialdeetako jende ugaribai, baina gu normalean txutxumutxukageratzen ginen.

Erasmuseko parrandak ere entzute -tsuak dira. Egia al da?Bai, egiten genituen, asteburuan nahizastegunetan. Ateratzeko pub-ak zeu-den, eta bertara sartzeko ordaindubeharra zegoen. Horrela, bertan gera -tzen ginen, ez dago hemengo poteatze-ko ohiturarik. Beste batzuetan, ikasleegoitzan geratzen ginen kanpora ateragabe eta bertan egiten genituen gureparrandatxoak. Gainera, kanporaparrandara bizikletan joan beharra zego-en eta egiten zuen hotzarekin, gogoguztiak kentzen zitzaizkizun.

Probestu duzu turismo pixka bat egi-teko Europan zehar?Bai, Alemaniako mugatik oso gertugeunden, baina ez gara bertara joan.Hiru herrialde bisitatu ditugu. LehenengoBelgika. Trenez joan ginen Bruselas,Brujas... Bruselasen gauza kuriosoa ger-

tatu zitzaigun, Brujasera trenez joatekodena lotua genuen, baina egun berdine-an esan ziguten greba zegoela eta huraezustekoa, Bruselas guztia pasa genuenoinez garraioren baten bila eta azkeneantaxia izan zen irtenbidea; hori bai, pixkabat garestia, 200€, baina tira ez zegoenbeste aukerarik. Orokorrean, Belgika na -hiko garestia iruditu zitzaigun. Hurrengoirteera Londresera egin genuen, izugarripolita, oso gustura ibili ginen eta askomerezi duen hiria da. Azkeneko bidaiaPoloniara egin genuen: Varsovia, Kra -kovia... Hemen elur pila egin zuen etasekulako hotza (-20ºC). Bost kamiseta,jertsea, kazadora, bufanda, gorroa...arropa horrekin guztiarekin ere ez zennahikoa. Kaleetan elur asko ikusten zen,kale usoak hotzarekin izoztuak ikustengenituen. Polonia beste herrialdeekinalderatuta askozaz merkeagoa da, baijanari aldetik eta bai garraioetan; etaingeles maila altua daukate.

Etxekoekin nola komunikatzenzinen?Gehienetan ordenagailuz, Skype izenekoprograma baten bidez, webcam-arenbidez, elkar ikusiz komunikatzen ginen.Gaur egun ordenagailua aurrerabidehandia da.

Kuriositaterik kontatzeko?Esaterako, kanpamenduetara joatenginenean, jende guztiak sandwicha era-maten zuen jateko, jamon york eta gaz-

tarekin, izugarri gustatzen zaie. Han ezda ogi normala jaten, beti moldeko ogia.Orokorrean, Euskal Herrian askozazhobeto jaten dugu. Horrela, ikasle egoi -tzan, afari internazionalak egin genituen,bakoitzak bere herrialdeko janariak pres-tatuz. Guk patata tortilla eta urdaiazpi-koa ipini genien eta asko gustatu zi -tzaien.Moldeko ogiaz gain, barazkiak (pepi-noa, piperra...) gordinik jateko ohituradaukate.

Orokorrean esperientzia ona izan da?Oso aberasgarria, edozein ikasleri go -men datuko nioke; nik aukera izangobanu berriro joango nintzateke. Gainera,lagun asko egin ditut, eta batzuk osoonak.

Eta orain bukatzeko hiru galderalabur.

Zer duzu gustuko Itsasondon?Orain hiri handi batean bizitzekoaukera izan dut eta aukeran, nahiagodut Itsasondo bezalako herri txiki batbizitzeko.

Zer botatzen duzu faltan Itsa son -don?Gazte jende gehiago egotea eta giroagazteen artean.

Inoiz izan duzun amets bat?Agian irakasle ona izatea.n

Donostiako lagun bat eta biok. BilbotikAmsterdamera hegazkinez joan gineneta ondoren Amsterdametik Nijmegeneratrenez. Hau zen gure hiria, 730.000 biz-tanle ingurukoa, eta Herbeheretako hiri-rik zaharrenetarikoa. Ekialdean dago,Alemaniako mugatik gertu.Gaueko hamarretan iritsi ginen eta hiz-kuntzarekin lehenengo arazoak sumatugenituen; alde batetik, guk ez genuenondo menperatzen ingelesa, baina berta-ko zaharrek ere ez dakite, eta komunika-zio arazo batzuk izan genituen. Gainera,ordu horietan jende gutxi ibiltzen dakalean. Guk ikasle egoitzara joan nahigenuen eta unibertsitateko arduraduna-ren telefonoa geneukan, baina ez ginenohartu herrialde horretako telefonoaurrezenbakia ipini beharra zegoela.Azkenean, taxi batean sartu eta iritsiginen egoitzara.

Iritsi eta hurrengo egunean klasera?Ez, alde horretatik ondo antolatua zego-en. Erasmuseko ikasleok elkar ezagutze-ko, kanpamendu antzeko batzuk zeuzka-ten antolatuta. Bertan, jarduera askoegin genituen bi egunetan zehar, parran-datxoren bat ere bai, baina oso ondo eto-rri zitzaigun elkar ezagutzeko.

Erasmuseko zenbat ikasle zineten? Denera hamabost bat, eta gehienakespainiar estatukoak. Horrela, hasierangaztelaniaz komunikatzen ginen. Eras -museko ikasle guztiak egoitza bereangeunden. Klaseak iraileko lehenengoastean hasi genituen, eta egia esan,buruko min itzelarekin.

Buruko minarekin?Bai. Klase guztiak ingelesez ziren etaastebete behar izan nuen bertako dina-mikara egokitzeko. Astean lau egunetanizaten genuen klasea, goizeko 10:00etansartu eta 17:00etan atera, nahiko inten -tsua. Geroago, lau egun horietatik biklase izaten ziren eta beste bi praktikak.

Praktikak?Bai. Niri eskola internazional batean toka-tu zitzaidan eta eskerrak, bertako haurre-kin ingelesez hitz egin nezakeen, bainabeste ikaskide batzuei eskola holandese-tan tokatu zitzaien eta komeri ugari izanzituzten.

Maisu-maistra ikasketan, teoria alde-tik, alderik sumatu duzu hemengoeta hango moduarekin?Bai. Hemen ikasketak askozaz zorrotza-goak eta gogorragoak dira, eta normale-an ebaluaketak azterketen bidez gaindi -tzen dira. Han, aldiz, alor pertsonalaaskozaz gehiago lantzen da, eta ebalua-zioa gainditzeko parejetan lan egin ditu-

Zein espezializazio gustatuko litzai-zuke egitea?Heziketa fisikoa gustuko dut, baina orainatzerrian hartu dudan esperientziarekin,Atzerriko Hizkuntza hartuko dut segu-ruenik.

Esperientzia hori aipatu duzunez,atzerrian ikasteko aukera izan duzu?Bai, karrerako bigarren urtean nengoela,Erasmusen bidez, atzerrian ikastekoaukera sortu zitzaidan. Hasieran pixkabat urruti ikusten nuen, eta beldurra ereematen zidan; baina, inguruko bestelagun batzuek ere joan behar zutenez,animatu egin nintzen.

Azalduko al zeniguke zer denErasmus?Erasmus da hainbat herrialdetako uni-bertsitateko ikasleen artean egiten denelkartrukea. Normalean unibertsitateguztietan egoten da aukera hau, bainaunibertsitate publikoetan plazak muga-tuak dira eta notarik onenak dauzkate-nak joaten dira; pribatuetan, aldiz, ezdago hainbesteko mugarik. Gure kasuanhogeita hamabi ikaslek eman genuenizena eta denok joan gara. Pribatuetan,notari begiratzen zaio, leku konkretubaterako ikasle batek baino gehiagoizena eman badu.

Elkartrukatze hori noiz egiten da?Normalean, karrerako azken urtean, etairaupena ez da izaten kurtso osokoa. Nirekasuan, bost hilabetekoa izan da, irailetikurtarrilera.

Baldintzarik ipintzen zaizue?Bai, horietako bat atzerriko hizkuntzaondo menperatzea da, kasu honetaningelesa; eta egiaztatzeko azterketa batipintzen digute. Horrez gain, eskaerabete eta motibazioa edukitzea dagarrantzitsuena.

Herrialdea nola aukeratzen da?Gure kasuan Europara mugatua dago,eta hemengo herrialdeak aukeratu behardituzu, bestela tokatzen zaizuna. NikDanimarka eta Herbehereak aukeratunituen eta Herbehereetara joatea tokatuzitzaidan.

Herrialde ezberdinen arteko ikasleenartean, etxebizitza trukatzen da?Ez, ez da etxebizitza trukatzen. Uniber -tsitateak antolatzen dizu dena, eta adibi-dez, nire kasuan apartamendu ba tzuetanegon naiz, Erasmuseko beste ikasle ba -tzuekin.

Kontatu iezaguzu nolakoak izanziren lehenengo egunak…Abuztuan abiatu ginen Herbeheretara,

gu eta horrekin hogeita hamar kreditulortu ditut, hemengo beste ikasle batekbezala.Erasmuseko beste ikasleekin aldea suma-tu dut, baina gehienbat hizkuntzarenerabileran. Guk, beraiekin alderatuz, in -geles maila oso baxua daukagu. Bestela,maisu-maistra ikasketa mailan ez zegoenhainbesteko alderik.Pertsonalki oso esperientzia aberatsaizan da, eta hizkuntzaren aldetik ere bai;gainera, jende ezberdinarekin bizitzenikasi dut.

Nolakoa zen hango egun normal bat?Goizeko 08:00etan esnatzen nintzen etagosaldu ondoren bizikletaz joaten ginendenak tren geltokira. Han, bizikleta utzieta ordu erdiko ibilaldia izaten genuen tre-nez, unibertsitatea beste herri batean bai -tzegoen. Trena oso garestia da, deskontutxartelarekin, 8€ kostatzen zitzaigun joan-etorria. Unibertsitatera 10:00etan sartzenginen. Ordubeteko klaseak hartu eta12:00ak aldera bazkaltzera. Janariabakoitzak berea eramaten genuen, etaondoren, 17:00ak arte. Unibertsitate horiez zen oso handia, beste karrera batzukbazeuden, baina gutxi. Unibertsitatetikateratakoan ibilbidea alderantziz egin etabizikletan iristen ginen ikasle egoitzara.Orduan, zerbait merendatzen genuen, etabeste herrialde batzuetakoek afaldu erebai. Guk afaldu 21:00ak aldera.

Unibertsitatetik kanpo, beste aktibi-

( 09 )( 08 )

itsasondo2.0 ((( 12.zk )))itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

Parrandarako uneak ere izan genituen.

Holandako familietako kide bakoitzak bizikleta bat du, ezinbestekoa da.

Krakovia (Polonia). Europatik zehar bidaiatzeko ere aprobetxatu genuen.

Unibertsitatean; musika ikasgaian herrialde ezberdinetako dantzak ikasten.

"Open air museum"era egin genuen irteera.

"International School" batean egin nituen praktikak.

Page 6: a n i g e n a u t a l k i z ˛%$ $!ˇ Ud al etx 943 8 170 r i b r e •Ud alAr … · 2015-02-10 · Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena Foru Aldunditik urtero jasotzen den

( 10 ) agenda 21

Arantzazu Iturrioz1. Normalean ez dut ezer espezialik egiten, egun

honetan.2. Gauza asko lortu dira, baina orain lehen baino

ardura gehiago ditugu, etxe barruan eta kanpo-an egiten dugu lan. Laguntza gehiago egonbeharko lirateke eta ez ekonomikoak bakarrik.

Mª Jesus Agirre1. Ez dut ospatzen, baina oso ondo iruditzen zait

aldarrikatzea, izan ere asko dago oraindik egiteko. 2. Lan munduan eta ekonomikoki oraindik diferen -

tzia asko daude gizon eta emakumeen artean.

Jorge Gorrindo1. Positiboa iruditzen zait, beti ere emakumearen

lana hobetzeko bada. 2. Ez zait egokia iruditzen oraindik lan bera egitea-

gatik emakumeek gutxiago kobratzea.

Martxoak 8, emakumeen eguna

itsasondo2.0 ((( 12.zk ))) itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

kale inkesta ( 11 )

Hemendik gutxira, Itsasondon alda-keta batzuk egingo dira hondakinbilketan, birziklatze tasa eta auto-

konpostaia handitzeko helburuarekin.

Aldaketa horiek azaltzeko, herrian hain-bat bilera egin dira eta herritar guztiakegon dira bilera horietara gonbidatuta.Otsailaren 7tik 16ra, Itsasondoko bizila-gunekin bildu gara, baina horiekin biltze-az gain, beste egun batzuetan jubilatue-kin, elkartearekin, tabernekin, gazteekin,eskolarekin eta haur-eskolarekin ereelkartu gara, herritar gehiagorenganairisteko asmotan. Denera 90-100 pertso-nekin bildu gara.

Aldaketa horren abiapuntua, SasietaMankomunitatean hondakin bilketarenegungo kontzesioa amaitu bitartean(2013. urtea) hartu diren erabakietan jarridugu. Honako hauek dira erabaki horiek: • Hondakin organikoak jasotzeko edu-

kiontzi marroia jartzea.• Bilketa sistema ezberdinen inguruko

bideragarritasun azterketa egitea.• Etorkizunean, Udalen ekarpenetan edo

ordainketetan, hondakinen gutxitze,birziklatze eta konpostatze maila etadeuseztatzera bidalitako hondakin kan-titatea kontutan hartzea, beraz, udalbakoitzak bertara botatako zaborrarenpisuaren arabera ordaintzea.

Urte batzuetara, sortzen dugun zabor etahondakin organiko kantitatearen araberaegingo da ordainketa, eta ondorioz,Itsasondon zabor bilketan aldaketak pro-posatu dira. Aldaketa horiekin, lehenesan bezala, bi helburu lortu nahi dira:• Birziklatze tasa handitzea, zabor kanti-

tatea gutxituz.• Autokonpostaia bultzatzea, hondakin

organikoen kantitatea gutxituz.

Birziklatze tasa handitzeko1. Zaborrak biltzeko edukiontzia kendu

egingo da eta horren ordez, hondakinpuntuetan pertxeroak jarriko dira.Pertxero horietan familia bakoitzakodigo batez egongo da identifikatu-ta. Pertxero horietan birziklatu ezindaitekeen frakzioa bakarrik jasoko da.

2. Gaur egun, herrian zaborrak birzikla -tzeko edukiontzi guztiak ditugu etaedukiontzi horiek orain dauden lekuanegongo dira eta horietan ez da inongoaldaketarik egingo, 24 orduz kaleanizango ditugu.

Autokonpostaia bultzatzeko1. Udala lur eremu bat (baratza, lorate-

gia,….) duten familiekin harremane-tan jarriko da, eta interesa duena auto-konpostaia egitera animatuko du.

2. Beraiek beraien hondakin organikoenkudeaketa egiten dutenez, edukiontzi-ra joaten den hondakinen kantitateatxikiagoa izango da.

3. Pertsona horientzat konposta egitenerakutsiko duen tailer bat antolatukoda.n

Hondakinak Itsasondon

Ospatzen al duzu Emakumearen eguna?Egiten al duzu ekintza espezialik?

1.

Guztia lortua dagoela uste al duzu,ala oraindik lortzeko asko dagoelapentsatzen duzu?

2.

Page 7: a n i g e n a u t a l k i z ˛%$ $!ˇ Ud al etx 943 8 170 r i b r e •Ud alAr … · 2015-02-10 · Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena Foru Aldunditik urtero jasotzen den

itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

( 13 )( 12 ) gazteria

itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

Itsasondoko gazteriaren hainbat kontu

GABONETAKO EKINTZAKAurreko alean adierazi bezala, herrikohaur eta nerabeentzat hainbat ekintzazeuden antolatuta. Haur txikientzat gaz-telekuan eta goizez ekintza desberdinakegin ziren: tailerrak, jolasak, pelikulaemanaldia eta Ormaiztegiko Zumala ka -rregi museoa ere ezagutzeko aukera izanzuten. Bertan, hamar haurrek partehartu zuten. Egun horietan egindako tai-lerrekin eta ateratako argazkiekin, gazte-lekuan bertan museo bat eraiki zuten.

Nerabeek, berriz, skate ikastaroa jasozuten, Mikel Zurutuza herritarraren esku-tik. Bertan, zortzi partaideek skate egite-ko aholkuak eta teknika desberdinakezagutu zituzten. Ikasitakoa praktikanjartzeko asmoz, Donostiara irteera eginzen, bertako skate parkera.

Gaztelekuko zaharre-nek, berriz, Txuri urdinerairristatzera joateko aukeraizan zuten.

Bai partaide bai guraso-ak oso gustura agertu diraekimen hauekin.

NERABE GEHIAGO ITSASONDOKO GAZTELEKUANUrtarriletik aurrera, nerabe gehiago sartu dira gaztelekuan. Hain zuzenere, sei nerabe gehiago daude. Guztiak ere mutilak dira, eta hauek gaz-telekuan hainbat ekintza egin nahi dituzte, ordenagailuetan jolastu,irteerak egin... Poliki-poliki, gaztelekuko “biztanleria” handitzen ari da.Laster, hauentzat partaidetzan oinarritutako proiektu bat lantzen hasi-ko gara. Oraindik erabakitzeko badago ere, nerabe hauek antolatu etaaurrera eramango luketen proiekturen bat landu nahi da.

EMANTZIPAZIO PROGRAMAItsasondoko gaztelekuan sei nerabe Foru Aldundiak martxan jarritakoemantzipazio proiektuan parte hartzen ari dira. Gazteen emantzipazioahelburu, hainbat ekimen aurrera eramaten ari dira beste hainbat herri-tako nerabeekin batera. Esaterako, Otsailaren 4an, 5ean eta 6an,Zarautzen topaketa egin zuten.

ZARAUZKO TOPAKETAOtsailaren 4an, ostirala, arratsaldeko5etan, Zegamako taldearekin elkartu etaautobusean joan ziren Zarautzera. Ha -sieran, denak urduri ziren, ez zekitelakozer egin behar zuten. Bertan, Donostia,Urnieta, Azkoiti eta Irurako taldeekinelkartu ziren, eta hasieran aurkezpenakegin zituzten. Gelak banatu, afaldu etagaubela egin ostean, denak lotara.

Hurrengo egunean, formakuntzasaioa izan zuten, eta goizean atal teori-koa landu zen. Astunena bazen ere osogarrantzitsua eta interesgarria izan zen,gure proiektua landu ahal izateko.Arratsaldean, gazteek irrati saioa, artetailerrak eta jolas tailerrak egin zituzten.Gauean, gazte denak erotuta utzi zituengaubela baten ondoren, lotara joan zirendenak; beno, lotara, hori egia egia ez dabaina…dena ezin kontatu.

Igandean, denak begizuloekin jaikiziren, baina lanerako gogoa ere bazuten.Horrela, aurreko egunean ikasitakoare-kin goizean dinamizazio lanak eginbehar izan zituzten.

Primeran atera zen astebukaera.Nerabeek jende gehiago ezagutzekoaukera izan zuten, gauza berriak ikasizituzten eta Itsasondon garatu beharduten proiektuaren ideia sortuta etorriziren herrira.

ITSASONDOKO NERABEEN PROIEKTUAUne honetan, nerabeak Itsasondoko hezitzailearen laguntzarekinherrian eragina izango duen proiektu bat aurrera eramateko pres-tatzen ari dira. Hausnarketa baten ostean, ITSASONDOKO GAZTETALDEA sortuko da. Horren berri herriari emateko eta herria eragi-le desberdinen topaketa bihurtzeko, festa giroan murgildu nahidute. Horretarako, ITSASONDOKO I. HERRI EGUNA ospatu nahidute.

Hori guztia APIRILAREN 9AN egingo da, eta egitarau zabalaizango du: haur jolasak, tortilla patata lehiaketa, bokadillo jana,kontzertua eta ero jolasak.

Lerro hauen bidez, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu,Itsasondoko I. Herri Egunean parte hartzeko.

ITSASONDOKO GAZTEAK HERRIKO ERAGILE etaALDIZKARIKO ATAL BERRIAREN ARDURADUN Hurrengo aletik aurrera, Itsasondoko Gazte Taldeakberaien artikuluak idazten hasiko da. Bertan, taldediren aldetik beraien ekintzen berri eman, artikuluakidatzi eta ekintzak proposatuko dituzte.n

Gazteak Txuri-Urdinen patinatzen.

Donostian skate egiten.

Itsasondoko parkean jolasean.

Gazteak formakuntzan.

Jone eta Saioa irrati saioan.

Gazteak herri eguna antolatzen.

Irrati saioa prestatzen.

Page 8: a n i g e n a u t a l k i z ˛%$ $!ˇ Ud al etx 943 8 170 r i b r e •Ud alAr … · 2015-02-10 · Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena Foru Aldunditik urtero jasotzen den

( 15 )

Arbelaren memoria(eta IV)

Hilabeteotan, Itsasondoko arbel-industriaren memoriaz aritugara zenbait artikulutan, beste titulu batzuen azpian egin badu-gu ere. Aktibitate industrialaren hasiera kontatu badugu, pro-dukzio-prozesua deskribatu badugu, paisaia eta ondare materia-la aipatu badugu, herriaren memoria izan dugu hizpide. Izan ere,aurrekoan ikusi dugun bezala, arbelaren erauzketak eta ustiape-nak arrastoak utzi dituzte Itsasondon. Arrasto horiek, noski, XXI.mendearen hasieran, pizartegien itxieratik hamarkada batzukigarota, agerian daude. Itsasondoren historia guztiz lotuta dagobere arbel-enpresen historiarekin: meategietan eta fabriketanegindako lanak eman die forma gaur egungo herriari eta pai-saiari. Horren aztarnek kaleetan eta mendietan diraute.

( 14 ) arbelgintza itsasondon

Sarasolatarren enpresako langileak, Beheko Zulon.

E gia da, beraz, meatze- eta indus-tria-aktibitateak azpimarratzekozantzuak utzi dituela herrian.

Ondare-elementu horiek, baina, arrastohutsak dira; benetako zentzua edukitze-ko ezagutu dituzten jendearen testi-gantza behar dute. Tailerretako langile-ek, enpresarioek, meatzariek, teknika-riek, barreneroek… eurek daukate herri-ko ondareari mamia emateko gakoa.Arkeologiak adieraz dezake ondare-aztarnen izatea, baina pertsonen oroi -tzapenek eta kontakizunek emangodiete benetan duten garrantzia.

Oraindik ere, Itsasondoko historiaindustrialaren protagonista askok pizar-tegietan bizi izandakoa konta diezagu-kete: Gerra Zibilean industriek pairatu-tako arazoak, gerra osteko zailtasunlarriak, aktibitate ekonomikaren indar-berritzea, azken krisialdia eta fabrikenitxiera… Azken finean, arbeltegien his-toria, produkzio-prozesua eta ondarea–artikuluotan kontatzen saiatu garenhoriek– ezin dira ulertu benetan ezagu-tu dituzten pertsonen kontakizuneierreparatu gabe.

Nola edukiko genuen, bestela, meate-gietan egindako lanaren berri? Doku -mentazioan makinariaren zerrendakagertzen dira, bai eta aktibitatearen des-kribapen xumeak ere. Baina, langilebatek ezin digu kontatu benetan zergogorra zen meategian egotea, sufrituta-ko beroa, hautsa… Edota nola egin beharzen arbel-xaflak behar den moduan ate-ratzeko, liburuetan sekula agertzen ezdiren trikimailuak eta teknikak.

Era berean, nork emango zigunIzarreko Fabrika Zaharrean pairatzenzuten hotzaren berri? Han bertan lanegin duen emakume batek baino ezin dudeskribatu. Are gehiago, horiei eskerdakigu nolakoa zen emakumeen lana,askotan isilean gelditzen dena. Izarren,emakumeak aritzen ziren arbel-arkatzakegiten; sarritan, emakume gazteak ziren,ezkondu ostean lan egiteari utzi ohi bai -tzioten. Kontatzen dutenez, hamalauurteko neskatoak zirenean hasten zirentailerretan. Lan gogorra zen, eta –emaku-meak izanik– ez oso ondo ordaindua;euren ustez, beraz, askatze modukoa zenlan hori lagatzea.

Are gehiago, herrian industri-ondareugaria eta azpimarratzekoa badago ere,urteak aurrera joan ahala ondare horrenaztarna batzuk desagertu egin dira.Pizartegien puzzlea osatzeko pieza bat-zuk falta zaizkigu… Nork esango zigunnolakoak ziren bagonetetarako bideak,airetiko kableak, meatze-galerien barru-koak, desagertutako fabrikak?

Lanari buruzko informazioa ez ezik,gizarteari buruzkoa ere funtsezkoa daherri baten historia ezagutzeko. Itsa -sondo biztanleria oso lotuta egon dapizartegien gorabeherekin. Hasieran, he -rriko industria erreklamo handia zen kan-poko langileentzako; itsasondoar ba -tzuen oroitzapenen arabera, BeasaingoCAFetik ere etorriak ziren langile batzuk,meategietan gehiago irabazten baitzu-ten. Alboko herrietatik (Ordiziatik, Tolo -satik edo Ataundik, kasu) etortzen zirenlangileak, beraz; horiek joan-etorria egi-ten zuten egunean: goizeko 7etarakolanera eta iluntzeko 7etan buelta. Bestebatzuk, ordea, urrunagotik etorriak ziren,eta Itsasondon geratu ziren. Haien arteangipuzkoarrak, nafarrak, bizkaitarrak, gai-

itsasondo2.0 ((( 12.zk ))) itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

legoak, asturiarrak, Gaztelakoak…Herriaren memoriari esker, horien istoriotxikiak ere gorde dira. Esaterako,Itsasondoko paisaia menditsua deigarriazen, oso, Gaztelako mesetatik etorritako-en ustez, eta magaletan sakabanatutakobaserrien argiak ikusita “¡Qué cerca estánaquí las estrellas!” esan omen zuen, harri-tuta, haietako batek.

Kanpotarrak etorri bai, baina baitaherrikoak joan ere, arbel-industriak kri-sialdia sufritu zuenean. Horretarako ereprotagonisten memoria behar dugu; ino-lako liburuk ezin digu adierazi herrianbizitakoa. Hala, langileek eurek kontatutabaino ez genuen jakingo 1956. urterakonabarmena zela pizartegien krisia.Orduan, kontrako bidea egin zutenaskok: Itsasondotik Beasaingo CAFeraedo Olaberriko Aristrainera, lan hobebaten bila. Poliki-poliki, meategiak etatailerrak hustu ziren, harik eta –lehenagoAltuna, Sarasola geroxeago– arbeltegiakitxi ziren arte.

Ia berrogei urte igarota, nekez ulertu-ko genuke itxiera horren ondoriorik.Jakina, dokumentazioak ekonomiarenberri ematen digu; hala eta guztiz ere,langile baten ahotik entzun arte ez duguulertuko: “Negar ere egin genuen itxikozutela jakin genuenean”. Era berean,negarra eta mina antzeman ditugunlegez, memoriari zor diogu momentuonak eta pozgarriak ezagutzea. Taile -rretan zegoen giro ona, nesken kantak,herriko jaiak… erretratuetan ikusi arren,arbelaren memoria behar dugu Itsa -sondoren historia bere osotasuneanmamitzeko.

Arbelaren gainean dago idatzitaItsasondoren memoria industriala. Eskola-arbel batean bezala, idatzitakoa errazezaba daiteke, arrasto mehe bat utzirik.Arrasto horien gainean istorio eta historiaberriak idatziko dira… Artikuluotan as -paldi idatzitako memoria horren berriematen saiatu gara, itsasondoarren oroi-menean iraun dezan.n

Lanean ez ezik, herriko jaietan ere erakusten zuten barreneroek beren trebezia.

Sarasolatarren antzinako fabrika, egun desagertu dena eta memorian baino irauten ez duena.

Page 9: a n i g e n a u t a l k i z ˛%$ $!ˇ Ud al etx 943 8 170 r i b r e •Ud alAr … · 2015-02-10 · Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena Foru Aldunditik urtero jasotzen den

( 16 ) zaharrak berri

itsasondo2.0 ((( 12.zk ))) itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

( 17 )

Arbel-aitz, 50 urteItsasondo eraikitzen!

Inaugurazioa 1961ko apirilaren 22anizan zen, baina bazkide batzuek ezinizan zuten parte hartu une horretan sol-daduskan zeudelako. Ekitaldiarekinbatera lehenengo juntaren aurkezpenaegin zuten:

Presidentea: Jacinto MugikaPresidente ordea: Imanol IturriozIdazkaria: Esteban MugikaDiruzaina: Eulogio San SebastianBokalak: Bittor Lete, Juan Aramendi,Ignacio Arbilla, Juan Ramon Aizpuru,Agustin Garmendia eta FranciscoUnanue.Harrigarria bada ere, frankismo

garaian zabaldu bazan ere, paper ofizia-letan ez du ipintzen emakumeok sarreradebekatuta dugunik, nahiz eta elkarteaskotan tamalez horrela izan. ARBEL-AITZ elkartean emakumezko lehen baz-kidea 2001ean sartu zen, eta gauregun, lau besterik ez gaude. Orduan ereelkarteen dinamika gizonezkoena zen.

Barne arauak, aktak...1982tik aurreraeuskeraz egiten dira, gure hizkuntzan.

Argi azaltzen dena da bai lehen baiorain elkartearen ardatz nagusia herria-rekiko lotura, gertutasuna eta harremanzuzena dela.

Garai batean, urte zahar gaueantopaleku gisa irekitzen zen, eta 1963.urtetik 1973. urtera arte Itsasondokojaietan herriko taberna gisa. Herriaribegira ekimen ugari egin zituen, batzor-de ezberdinetan parte hartuz, elkarteaerabiltzeko gune gisa utziz, hainbat laneginez, eta abar oso luze bat.

Aspaldi izen edo garrantzi handikokrossak antolatzen ziren, Gipuzkoamailan zein Estatu mailan. Itsasondokirolarekin lotura zuzena daukan herriaizanik, urtean zehar ekitaldi asko har -tzen ditu beregain elkarteak: mus txa-pelketa, martxoaren 8ko bazkari edoafaria, bertso eta kantu afariak, aben-duaren 24ko hamaiketakoa, ziklo kros-seko bazkaria, sukaldaritza, enbotatze,senda belar... ikastaroak, gazta etasagardo dastaketa, eta abar luze etaaberasgarri bat.

50 urte hauetan makina bat gauzaantolatu, prestatu, utzi… egin diraelkartean. Denak ez ziren denon gustu-koak eta beste batzuek ez dira zuzenjokatu. Hala ere, ez du inork ukatukoelkartetik zer edo zer behar izanez gerobeti hor egon garela eta hurrengo 50urteetan ere hor egongo garela.n

Itsasondoko Arbel-aitz elkarteak, 50 urte beteko ditu eta elkartearen ibilbideari errepaso egiteko aukera paregabea dela iritzi diogu. Ondorengo lerroetan zuentzathainbat informazio eta bitxikeria bildu ditugu. Baina,datuak datu, guretzat zera da garrantzitsuena: Arbel-aitzelkarteak Itsasondon erreferente izaten jarraitzen duelaeta lanean jarraitzeko gogoz eta aurpegi berriz,jarraitzen diola bere ibilbideari. Urte askotarako.

Uholdearen ondorioz paperak era-bat bustita geratu zirenez, ezzaigu erraza egin bertatik datuak

jasotzea.Lehen akta 1962ko apirilaren 14koa

da, eta argi adierazten du elkarteari bai-mena martxoaren 8an eman zitzaiola,eta “Sociedad Deportiva ARBEL AITZ”gisa errejistratu zuten. Gerora, 1989an,“Sociedad Recreativa”-ra aldaketa eginzuten. Hasieran, 50 pezetako kuotaordaintzen zen, eta gero 30 pezetarajaitsi zen. Sarrera 1000 pezeta zen, etadena batera ezin bazen eman lau hila-betetan emateko aukera zegoen.1972an erosi zen ordurarte Saraso -larena zen Elkartea. Honek bazkidebakoitzari 3000 pezetako kostua supo-satu zion.

Inagurazio eguna, 1961.eko apirilaren 22.

Page 10: a n i g e n a u t a l k i z ˛%$ $!ˇ Ud al etx 943 8 170 r i b r e •Ud alAr … · 2015-02-10 · Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena Foru Aldunditik urtero jasotzen den

2011n zentral nuklearrarenhondamendiaren 25. urteurre-na betetzen da, eta, oraindikere, milioika biztanlek jasatendituzte ondorioak.

Chernobilen Lagunak elkar-teak abegi-programa osatzen

du familia gipuzkoarren artean, duela 25 urte gertatuzen hondamendi nuklearrak kalteturiko adin txikikoukrainarrek uda hemen igarotzeko.

Aurten, apirilaren 26an, industria nuklearraren his-torian izan den istripurik larrienaren 25. urteurrenabeteko da, hots, Sobiet Batasunean zen Chernobilekozentralaren 4. erreaktorea lehertu zenekoa segurtasunfroga bat egiten ari zirelarik. Baina, erradioaktibitate-aren ondorioek, gaur egun eta luzaro, osasunean era-gin kaltegarriak ekarriko dizkiote kutsatutako zonal-dean (nagusiki Ukrainia, Bielorrusia eta Errusiakolurrak) bizi diren milioika pertsonei (5 eta 8 milioibitartean datuen arabera).

Udaldiro, 1996az geroztik, Chernobilen Lagunakelkarteak abegi-egitaraua antolatzen du, zentraletik50 km-ra den Ivankiv-eko zonaldean familiekin bizidiren 6-18 urte bitarteko adin txikiko ukrainarrentzat.Nahiz eta adingabe hauetatik gehienek ez duten age-riko gaixotasunik, sistema immunologikoa ahuldutadaukate erradioaktibitatearen eraginagatik eta har -tzen dituzten kutsaturiko elikagaiengatik.

Bi hilabete erradioaktibitatetik urrun igarotzeak, eli-kadura osasungarri eta anitza hartuz, defentsak ugalt-zen eta beren jaioterriko negu gorria hobeto igarotzenlaguntzen die. Egonaldian zehar miaketa medikoakegiten zaizkie, edozein arazo zehatz antzemateko.

Munduko Osasun Erakundeak zera berretsi du:ume hauek kutsatutako zonaldetik kanpora igarotzenduten hilabete bakoitzeko, bizitza itxaropena 12 eta18 hilabete bitartean handitzen zaiela. Erra -dioaktibitatearen segurtasunerako Belrad Institutuakbaieztatu du egonaldi hauei esker umeen erradioakti-bitate maila %30 eta %40 bitartean jaisten dela.

Egitarauan parte hartzen duten ume guztiekChernobilek kaltetutakoen ziurtagiria dute, hau da,hondamendiak erakarritako ondorioak jasaten dituz-tela adierazten duen egiaztagiri ofiziala. Gainera, adintxikiko hauek zonaldetik urruntzeko errekurtsorik ezduten familiakoak dira.n

Gaiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan (edota gure web orrian:

www.chernobilenlagunak.com):CHERNOBILEN LAGUNAK. Matxitxako Kalea, 4A 3º Dcha

20800 Zarautz. Tel. 689586277Nº Reg. Asociaciones: AS/G/07033/1997 - NIF G20609087

E-mail:[email protected]

Chernobilen Lagunakelkarteak 40 haur ekarriko ditu aurten udara igarotzera

gizartea

Honako pertsona hauek izan daitezke ibilgailua aparkalekuanuzteko ezinduentzako txartelaren titularrak, hau da, hori lortueta erabiltzea izango dutenak: Euskal Autonomia Erkidegokoudalerri bateko biztanleak izanik eta urritasun fisiko zein psiki-ko larria izanik, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein forualdunditako Balorazio eta Orientazio Unitateak emandako alde-ko irizpena lortu badute. Horretarako, ezgaitasunaren eskaeraegin behar da eta garraio publiko kolektiboak erabiltzea gala-razten duten mugikortasunean honen eskubidea zehaztuaegon behar du.

Ibilgailua aparkalekuan uzteko txartelaren ezaugarriak eta txar-tela erabiltzeko baldintzak:• Ibilgailua aparkalekuan uzteko txartela titularrak ibilgailua

gidatzen duenean edo bertan berori garraiatzen deneanbakarrik erabili ahal izango da.

• Txartela ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartela-ren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetiketa agintaritza eskudunak azter dezan, halaxe eskatu badu.

• Txartela baliozkoa izango da horretarako seinalatutako lekue-tan aparkatzeko, baina aparkatzea debekatuta dagoen lekue-tan ere, ezinbesteko denboraz, eta ondoko salbuespenakkontuan izanik.

• Txartela bost urtean behin berritu beharko da titularrarenbizitokiko udalean; nolanahi ere, baliteke aldaketak egoteatitularraren ezintasunaren balioespenean eta harrez geroztiktxartela indarrean ez egotea.n

Ibilgailua aparkalekuan uztekoezinduentzako txartela

gizartea ( 19 )

itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

Itsasondoko ingurune Naturalaren EtaLanda Eremuaren KontserbaziorakoEkimenen I. fasea amaituta, aurten eki-

menen II. fasean ari gara lanean.Orain arte burututako lanen artean,

bertako basoaren errestauraziorako lan-daketa eta garbiketa lanak egin diraMurumendi mendian eta Artetxe baserri-tik gertu dauden udal lurretan. Flora exo-tiko inbaditzailearen erradikazioa etaibar-basoen errestaurazioa aurrera era-man da Oria ibaiaren ertzean, Berostegiauzoan, Lasarte auzoan, Urkia auzoan,herriko parkeetan eta trenbide ertzean.Elementu paisajistiko tradizionalen (sega-belardi, segaturiko iratzedi, zuhaitz-hesi,fruta-arbola…) mantenurako, berresku-rapenerako eta zaintzarako lanak egindira. Lasarte auzoan, berriz, baserritarre-kin elkarlanean, Loiako putzuaren garbi-keta lanak burutu dira. Hori guztiaherrian ezagutarazteko helburuarekin etaItsasondoko ondare naturala herritar etabisitariengana hurbiltzeko asmoz, irteerabat antolatu zen.

Ekintza horiez gain, Udalak Murumen -diko magalaren inguruan, 3,8 hektareahartzen dituzten hainbat lur-sail erosiditu, horiek duten interes paisajistiko etanaturala dela eta, bertan, biodibertsitate-aren onurarako ekintzak aurrera eramannahian.

Honenbestez, II. fase honetan, aurre-ko urteko ekintzei jarraipena eman nahi

Aurten ere, Itsasondoko Udalak herriko ingurune naturalaren eta Landa-eremuaren kontserbaziorakoekimenetan dihardu, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean. 2008. urtean, Aranzadi ZientziaElkarteak Itsasondoko Natura edota Paisaiaren ikuspegitik Garrantzi berezia duten GuneenInbentarioa egin zuen; geroztik, urtero, Biodibertsitatearen aldeko ekintzak antolatzen ari dira udale-rrian, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak garapenjasangarria sustatzen dituen ekintzetarako dirulaguntzei esker.

zaie, hala nola, sasi garbiketak landake-ten eremuetan, flora exotikoaren erradi-kaziorako aplikazio berriak… Bainaaurreko urteko ekintzei jarraipena emate-az gain aurtengorako ekintza berriak ereproposatzen dira.

2011. urtean zehar, habitat naturalenkontserbazioari dagokionez, udalak erosiberri dituen lur horiek lehengoratu egingodira, hau da, koniferoen landaketez estali-ta dauden lur-sailetan koniferoak atera etahabitataren beharrizan ekologikoen arabe-rako espezieak landatuko dira, hala nola,pagoak, haritzak, urkiak… Gauza beraegingo da Udalaren beste lur-sail ba tzuetanere. Horrekin lotutako azken ekintzaUdalak “Itsason doko Zuhaitz eguna” anto-latzea izango da. Ekimen hori martxoaren24 eta 25ean egin zen, eta, herritarrenparte-hartzea sustatzea du helburu.

Flora exotikoei dagokionez, eta herri-tarrei informazioa emateko asmoz, aurre-ko urteko erradikazio ekintzekin jarraitze-az gain, Itsasondoko flora exotikoariburuzko hitzaldia antolatuko da, udaberrialdera. Gainera, euren lorategi pribatue-tan gisa horretako espezieak dituztenjabeei hitzaldira gonbidapen bereziaegingo zaie. Horrez gain, herriko txikie-nak ere ibar-basoen garrantziaz eta floraexotikoak habitat mota horretarakosuposatzen duen mehatxuaz ohartaraz-teko, Itsasondoko herri-eskolakoeizuzen dutako irteera ere antolatuko da.

Landa-eremuaren kontserbaziorakoekimenekin jarraituz, aurten Lasarteauzoan egingo diren lanez gain (hesi-biziak sortu, fruta-arbolak landatu etalarreak hobetu), Ioiako auzoan ere hain-bat fruta-arbola landatu dira jadanikbaserritarrekin elkarlanean.

Azkenik, Zubinalde inguruan, errekabazterreko haltzadia berreskuratzekolanak aurrera eramango dira. Izan ere,aldameneko partzela kudeatzeko eradesegokiagatik, bertatik ateratako zabo-rra (enbor hil eta adarrak) errekaren albo-an haltzadiari dagokion eremuan botadira, horrek, haltzadiaren galera eta habi-tataren degradazioa suposatuz. Haltza -diak hain habitat zaurigarriak izanik etabiodibertsitatearen kontserbazio aldetikberebiziko garrantzia izanik, hurrengoasteetan zehar habitat hori berreskura -tzeko lanak egingo dira eremu horretan:zaborra atera eta haltzadiko espezie tipi-koak landatu.

Lan hauekin guztiekin Itsasondokobiodibertsitatearen egoera hobetu nahibada ere, ez da ahaztu behar, azken kasuhorrek agerian uzten duen bezala, udale-rriko eta inguruko biodibertsitatearenmantenu eta hobekuntza herritar guztionardura dela, bai bere kontserbazioanlagunduz edota haren kaltea eragitenduten ekintzak salatuz.n

Itsasondoko ingurune naturalaren eta landa eremuaren kontserbaziorako2011. urterako ekimenak

itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

( 18 ) aranzadi

Page 11: a n i g e n a u t a l k i z ˛%$ $!ˇ Ud al etx 943 8 170 r i b r e •Ud alAr … · 2015-02-10 · Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena Foru Aldunditik urtero jasotzen den

�01

Jarraitu beharreko bidea

Iraupena: 85’

Ibilbidea:

Itsasondo-Ioiako bidea: 20’

Ioiako bidea-Izarre: 10’

Izarre-Lukusain: 25’

Lukusain-Zabale: 10’

Zabale-Itsasondo: 20’

Deskribapena: Ibilbidea Errekalde etxearen ondotik hasikodugu. Bertako txabola tartetik igaro eta gorantz doan bideahartuko dugu, zig-zag eginez. Platanondoei jarraituko diogu,Agarre baserrira doan errepidearekin topo egin arte. Hangurutzatu eta parez pare dugun bidexkatik igoko gara. Ioiaradoan bidea gurutzatu eta Izarreko minara doan pista jarraitu-ko dugu. Han, garai bateko minen aztarnak ikusiko ditugu(konpresorea gordetzeko eraikina, airetiko kablearen habe-ak…). Txabola eskuinera utzi, eta bide nagusia jarraitu, bide-gurutzera iritsi arte. Han beherantz doan bideari jarraitu,belardi zabal batera heldu arte. Goi-tentsioko kableen azpitikigaro eta beherantz ekingo diogu, Lukusain baserriaren gai-naldetik igaro, eta aurrean azalduko zaigun Zabale baserri-rantz joko dugu. Handik Itsasondo herrira heltzeko bidea erre-za dugu.n Zabale

9. Ibilbidea

Itsasondo-Izarre-Zabale-Itsasondo

( 21 )( 20 ) ibilaldia

Iraolako bideruntz

Izarre baserria05Izarre aldera

02

Izarreko minaren aztarnak0706

03 04

San Juan auzoa

Lukusain baserria 08

Zabale

09

Lukusain baserria

10

11

Errekalde

itsasondo2.0 ((( 12.zk ))) itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

Page 12: a n i g e n a u t a l k i z ˛%$ $!ˇ Ud al etx 943 8 170 r i b r e •Ud alAr … · 2015-02-10 · Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena Foru Aldunditik urtero jasotzen den

( 22 ) informatika

itsasondo2.0 ((( 12.zk ))) itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

Ikusi makusi

TDTa herrian dugu jadanik. Bai, kanal gehiago, kalitatehobea eta kanal asko tematika desberdinez osaturik.Baina, ziurrenik egunero, ez al zaizue gertatu aspertu egi-

ten zaretela programazio berdina behin eta berriro ikusteaz?Monotonia momentu horiek saihesteko, informatikak solu-

zio bat dakar: ordenagailua telebistan konektatu eta kitto. Etazertarako, pentsatuko duzue. Oso erraza. Ez baduzue DVD erre-produzitzeko tresnarik, ordenagailuak lan hori egin dezake.Horrela, pelikulak, bideoklipak, serieak, zuek grabatutako bide-oak… ikus ditzakezue. Gainera, kalitate handiko bideoak ikus-teko aukera ematen dizue (HD bideoak).

Zer egin behar da? Bada, oso erraza da. Pausoz pauso azal-duko dizuet:

1. Aurreneko urratsa ordenagailua telebistatik gertu eduki -tzea da. Gomendagarria da portatila edo HTPC bat izatea(geroago ikusiko dugu zer diren HTPCak).

2. Ikusi zuen ordenagailuaren txartel grafikoan ze irteeramota duen, hau da, ze kable motarekin konektatzen denzuen monitorera. Portatila baldin bada, bideo irteerak aur-kitu beharko dituzue. Arretaz begiratu zuen esku-libu-ruan, baina normalean DVI edo HDMI irteerak izango diraeta idatzita azalduko dira (irteera horien zuloetan azaldu-ko da idatzita).

3. Behin zuen txartela duen bideo seinale irteera mota jakineta gero, zuen telebistak duen sarrera mota aztertu behar-ko dugu. Suposatuko dugu daukazuen telebista motagaur egungo telebista plano horietako bat dela.Atzealdean sarrera pila bat izango ditu. Guri interesatzenzaizkigunak izango dira HDMI, DVI eta badaezpada RGB.

4. Behin sarrerak aurkitu eta gero, behar dugun kablea ero-siko dugu. Kable mota asko daude, baina nire ustez, zuentxartela eta telebista HDMI irteera eta sarrera baldin badunahikoa da kable horrekin. DVI/HDMI kableak ere badau-de. Normalean, kable hauek erabiltzen dira txartel grafi-koak HDMI irteera ez badu.

5. Kableekin ordenagailua eta telebista konektatu eta kitto.Gaur egungo txartel grafikoak eta telebistak preparatutadaude automatikoki behar den erresoluzioa eta tamainajartzeko; beraz, ez dago ezer ukitu beharrik. Baina, balite-ke arazo puntual bat azaltzeko arriskua izatea.Ordenagailuaren pantaila erreproduzitzeko eskala aldatueta listo. Nahi baduzue, hitz egingo dugu arazo horietazaldizkariaren beste zenbaki batean.

Jadanik ordenagailua telebistan konektatuta dagoela ikusieta gero, ordenagailuan dauzkagun pelikulak, bideoak, argaz-kiak e.a. ikus ditzakegu. Modu praktiko eta alternatiboa datelebista ikusteko. Ez dagoela ezer telebistan? Botoi bat sakatu,ordenagailua konektatuta dagoen katea aukeratu eta nahiduzuna ikus dezakezu.

Badakizue, edozein arazo, galdera, edozer gauza esan nahibaduzue informatikari buruz, nire posta elektronikoa prest dagozuen zalantzak hartzeko. [email protected]

Hurrengo atalera arte.n

Zer ikusi telebistan gustuko programaziorik ez dagoenean?Informatikak soluzio alternatiboa dakarkigu.

Orain larogeiurteko eskolak

txiko. Lau urte betetakoak ere artzenzitun maixuak zerbait ordainduz.Berrogei ikasletik gora izango ziran beti,eta ondo zaintzen zitun ala ere, errespe-toa edo bildurre izugarrie baizan.Orretarako zaplaztakoak, belaunikobesoak zabalduta, belarritik tiraizoak etaabar. Belarritiko tiraizoek bazuten besteera bat ere: maixue aurrean eserita zego-ela, ikasitakoa aoz azaltzen ari giñela,bakarren batek ez bazekien erantzunaeta urrengoak bai, maixuak orrela agin -tzen zion “estírale de las orejas”. Gainera,iruditzen bazitzaion itxura bakarrik izanzala, zartakoa zekienaren tzako. Kontukarbelean egiten ziren, mutillek txandakapasatuz beak esandako eran, eta batezere, zatiketatan, denbora asko pasa edogaizki jartzen bazuen zenbakiren bat,belarritik tiraizoekin batea, zera esatekooitura zuen: ¿zer da numeroa arrapatu?

Geienetan orrela izan arren bazekienbatzutan bere jenioa baretzeko deadaregiten: ¡Si el santo Job hubiera sidomaestro, no hubiera llegado a santo!

Len esan det amalau urte arte esko-lan gutxi edo ia iñor ez zala izaten, biikasle mota baiziren: egunero eskola -tzen zirenak eta tarteka joaten zirenak.

Lenengoen gurasoei bederatzi, amaredo amaika urte zituztela adieratzen

zien erakutsi bearrekok ikasi zituztelaeta beste norabait bidali nai bazituztenbidaltzeko, bestela leena errepikatzenaritu bearko zutela eta. Orrela batzukAltzaga bidea artzen zuten, an ikaslegutxigokin maixu ona baizegoen, etageienak, Ordiziara, praileta. Len azalduditut ondo ikusten ez nituen gauzak,baña bestelakoak ere baziran. NaizAltzagara jun edo Ordiziara, ango ikas-leen mallan oso ondo azaltzen zirenitsasondotarrak.

Beste ikasle mota berriz, geienakbaserrikoak, komunio aundie esatenzana egiñ ezkero, etxeko baserri lanetanedo beste batera morroi bidaltzenzituzten. Auentzako, 16 edo 18 urtekin,gau eskola ematen zun maixu berakneguan beti.

Beste eskola bat bazan errian, Urkin.Emen, bertan apaiz zegoen don JoseZubizarreta, azkoitiarrak, ematen zuen.Ikasketa guziak euskeraz egiten zituz-ten eta naiko lana izango zuen angoneska-mutillekin ze, garai artan, Urkin23 baserri baziren geienak seme-alabaugarikin.

Garai artako eskola kontu batzukazalduz, gazteagoa naizela iruditzenzait.n

Jubilatu bat

itsasondoko aitonak ( 23 )

Gaur eskola zarraz ezagutzen degunetxea zan garai artako eskola.Kanpotik gaur bezelako itxura zuneta barrutik ere aldaketa gutxi.Karreapetik asita, lenengo solairuanmaixue bizi zan eta goikoan maixtrea. Eskolak berriz, karreapetiksarrera zuela, neskana, orain bezelaxe,eta mutillena, eskillaratatikigo eta aurreneko solairuan etxebizitzan parez-pare sarrera zuela.

Mutilla naizenez, emen, goikoeskolan gertatzen zana azaldu-ko det don Marcos Perez de

Mendiguren, maixu genduela. Eta nes-kanen, doña Eugenia Sagredo maixtrazutela, berdintsu gertatuko zan erezigorketak salbo.

Ikas maiek, luzeak ziran, bakoitzazortzi ikasleentzako. Bakoitzak, esertze-ko, bere tokia zuen, maixuk esandabezela, eta batzuk eserita bazeuden,tartekok, eseri nai bazuten atzetik sartubear izaten zuten. Orman bi arbelaundi, zurezko ertzekin; mapa bat boro-bil bilduta eta oso gutxitan zabaltzenzana; bola batzuk alanbren kontatzenikasteko eta zutikako erloju aundi bat.

Maixuentzat, oltza baten gañean,bere maia eta silloia, eskolaru denakbere begi-bistan ondo zaintzeko. Dananatzean, komuna, baimena emanda sar -tzerakoan, zintzilik zegoen ol txiki batbueltatu bear zan, barrun bakarren batzegoela adierazteko.

Eskola aste guzian izaten zan, larun-batean ere bai. Mutillek asteazken arra -tsaldean izaten zuten jai eta neskekostegun arratsaldean.

Garai artan, eskola urteak seitik ama-lauera ziren, bañan seguruenik, gureeskolan, iñor etzan amalau urtetara iri -

Page 13: a n i g e n a u t a l k i z ˛%$ $!ˇ Ud al etx 943 8 170 r i b r e •Ud alAr … · 2015-02-10 · Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena Foru Aldunditik urtero jasotzen den

( 25 )( 24 ) kultura

itsasondo2.0 ((( 12.zk ))) itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

Makillaje tailerra

A urten Itsasondoko Udalak, herriko emakumeentzat makillaje ikastaroaantolatu du. Tolosako Beatrizek ematen du saioa asteartetan, 7-9etara

eta bertan, herriko 9 emakume parte hartzen ari dira. Hilabetean zehar, tek-nika desberdinak ikasiko dituzte.

Ziklo-krosa

A urten ere, azken urteetan bezala, Ijittu KirolElkarteak Itsasondoko ziklo-krosa antolatzea lortu

du, zenbait oztopo eta arazori aurre egin ondoren.Hasieran, 2011ko urtarrilaren 16rako genuen jarria hi -tzordua, baina Frantzian munduko kopako lasterketazela eta, lasterkari onenek hara joateko intentzioa era-kutsi zigutenez, antolakuntzak eguna aldatzea erabakizuen. Astebukaerarik libre ez zegoenez, eguberrietakoastera jotzea erabaki genuen -abenduak 30- eta horre-gatik ospatu genuen aurten astegun batean.

Ziklo-krosa egun bateko lasterketa bada ere, aurretiklan asko eginarazten digu. Aurrekontua 6000€ inguru-koa izaten da. Diru hori lortzeko, urte osoan baliabideugari izaten ditugu martxan: Udalaren diru-laguntza,txosnaren alokairua, zozketak, karteleko babesleak etaaurten nobedadea ziklo-kroseko egutegia izan da.Zozketan 588 zenbakia atera da.

Kirol jardunari begiratuta, Euskaltel-Euskadi taldekotxirrindulari ermuarrak lortu zuen garaipena, IñakiLejarreta berriztarrarekin lehia estua izan eta gero. Bihauekin lehian Javier Ruiz de Larrinaga ibili zen, geroraEspainiako txapeldun geratu zena; baina, gurpila zulatueta denbora asko galdu zuen.

Laugarren postuan lasterketan zehar aurrealdean ibilizen mutiloarra izan genuen: Jon Ander Insausti. 18 urtebesterik ez ditu eta dohai handiak ditu ziklo-kroseanaritzeko.

Jubenil eta kadete mailan ere goierritarrak izan geni-tuen jaun eta jabe. Jubeniletan, Caja Rural etxeko PeioOlaberria mutiloarra.

Kadete mailan, ez ohiko argazkia ikusi genuen, bi tal-dekide sartu baitziren eskua emanda: Inoxkra-Beasaintaldeko Patxi Aldanondo eta Alex Aranburu.

Ijittu Kirol Elkartearen izenean eskerrak eman nahidizkizuegu ziklo-krosaren alde laguntza ematen digu-zuen guztioi. Bai errepidea eta bidegurutzeak ixteko,lasterketa egunean ,bai elkartean bazkaria egiten digu-zuenei, bai babesle eta iragarleei eta baita zuri ere, herri-tar, gure lasterketa dela-eta eragozpenak jasan behareta ulertzen gaituzulako.

Datorren urtean ere beste edizio bat antolatukodugulakoan, agur.

Santa Ageda

K opla zaharrak dioen bezala, “Santa Agedabezpera degu Euskalerriko eguna / etxe guz-

tiak kantuz pozteko aukeratua duguna”. Etahorrelaxe, esan eta egin. Otsailaren 4an eskolakohaur, guraso bertsolari eta trikitilariak elkartu etaItsasondon zehar Ageda Santuaren koplak abes-tu genituen.

Ez dakit itsasondoarrok eztarriz sano gabil -tzan, baina saiatzen garela ez digute ukatuko,behintzat

Emakume Eguna

M artxoak 8, festa giroan ospatu zuten herriko ema-kumeek. Gazteek eginiko omenaldiarekin hasi eta

47 emakumeek parte hartu zuten afari goxo batekinbukatu zen eguna. Aurtengo emakume omenduaArantxa Eceiza izan da.

Ijito Eguna

O tsailaren 26ean hitzordua eta ijito herriaridagokion moduan, zartagi eta mailu zara-

ta kaleetan, koloreak jantzietan, bizar eta bibo-teak mutikoetan eta batez ere irrifarrak aurpe-gietan. Beste urte batez Ijito eguna Itsasondongiro onean ospatu da. Eguraldiak gehiegi lagun-du ez bazuen ere, garbi dago ondo pasa nahiduenak aurkitzen duela modua. Errumaniatiketorriak direla diote batzuek, bestelako lurraldehurrenetatik besteak, gutxi axola digu horrek ezdezatela ahaztu datorren urtean ere zai izangozaituztela.

Page 14: a n i g e n a u t a l k i z ˛%$ $!ˇ Ud al etx 943 8 170 r i b r e •Ud alAr … · 2015-02-10 · Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena Foru Aldunditik urtero jasotzen den

Osagaiak: 8 pertsonentzako.Esne-gaina, litro ½ bat8 jogurt natural200gr azukre5 gelatina orri

Prestakuntza:Hasteko, esne-gaina harrotu (baso erdi bat aparte utzikodugu). Komeni da oso hotza egotea; ondo harrotu dugune-an, azukrea eta jogurtak gehituko ditugu eta guztia ondonahastuko dugu.

Beste alde batetik, gelatina orriak uretan sartuko ditugu,bigundu daitezen. Behin bigunduta, esne-gain baso erdiaberotuko dugu eta gelatinak gehituko ditugu erabat desa-gertu arte nahastuz. Ondoren, aurreko nahasketari botakodiogu eta guztia ondo nahastu dugunean moldetan jarrikodugu eta hozkailuan sartuko dugu, hoztu eta aldi bereangogortu dadin.

Jateko orduan moldetatik hobeto atera ahal izateko, urberotan moldea sartuz gero errazago aterako dituzue.

Nahi izanez gero, zapore desberdinetako mermeladekinsaltsak egin ditzakezue, edota fruta desberdinak egosi ureta azukrearekin, eta gero txikitu.n

( errezeta )

Yogurran babaroisse

Jose Ignacio DuhauRubiorena Jatetxea. BEASAIN

943 88 57 60

Maixabel GarmendiaIzadia Loradenda. BEASAIN

943 88 14 40

( 26 ) liburuaren txokoa ( 27 )

Katalin etaamaren tripatxoaLiesbet SlegersOrrialde garbi-garriak eta ertzbiribilduak di -tuz ten txikien -

tzako liburu bereziak dira. Hitzekineta haur baten begiekin Katalinek"bere mundua" erakutsiko digu: bereetxeko bizimodua, zaintzailearekinduen harremana, nebatxo jaioberria-ren etorrera... eta toki guztietan lagu-nak egingo ditu.

Nur eta magia kanpamentuaToti Martinez deLezeaUda bukatzen ari daeta Nur oso udalekuberezi batera joan da,egiazko magia egiten

den udaleku batera. Handia deneanmagoa izan nahi du, eta orain lehe-nengo trikimailuak ikasiko ditu. Olivereta Txagu Magu magoak ezagutukoditu. Eta baita beste magia-ikasleakere. Baina, udalekuan badira misterio-ak, eta Nurrek eta bere lagunek poli-ki-poliki argituko dituzte misteriohoriek.

Moroak gara behelaino artean?Joseba SarrionaindiaJoseba Sarrionandiaren liburu ezberdinaduzu Moroak gara behelaino artean? hau.Bereber hizkuntzaren lehenetako gramati-ka egilea den Pedro Hilarion Sarrionandiakpiztutako jakin-minetik abiatuz, liburuasaio-lan anitza eta sendoa da. Bertan aurki-

tuko dituzu pertsonaia historikoak eta gerla kolonialeiburuzko gogoetak, aitormen pertsonalak eta iritzi politiko-ak, biografia bitxiak eta pasadizo sinesgaitzak, hizkuntzeiburuzko ideiak...

La estación perdidaUse LahozSarri bizitzan gertatzen den moduan, ezus-teko berriek bapatean bizitza aldatzendizute eta hauxe da nobela honen protago-nista den Santiago Lanssc-eri gertatzenzaiona. Bizitzak bere jaioterria uztzi etaBartzelonara joatera behartzen du San -tiago, orduaz geroztik gainbehera batetan

amiltzan da bizitza, ahalik eta amodioak salbatzen duenarte. Nobela honek XX mendeko bigarren erdialdeanEspainiar gizartean ematen diren aldaketak agerian uztenditu.

LIBURUTEGIKO OHARRA:Itsasondoko liburutegian zerbitzu berria jarri da. Hain zuzenere, astearte eta asteazken goizetan arreta zuzena eskainiko

da 9:30etatik aurrera. Bertan, arduraduna izango da eta erabiltzaileek txartelak egiteko, zalantzak argitzeko, liburuak

topatzeko edota libururua eskatzeko aukera izango du.Interesatzen den libururik ez balego, beste liburutegietatik

ekartzeko aukera izango litzateke. Horretarako, astearte edoasteazkenetan, liburutegira gerturatu behar da.

Horrez gain, liburutegiko helbidea luzatu nahi da, liburutegiragerturatu ezin duenak bere eskaera egiteko:

[email protected].

( lorezaintza gomendioak )

Hortentsia (hydrangea macrophylla)

itsasondo2.0 ((( 12.zk ))) itsasondo2.0 ((( 12.zk )))

EzaugarriakZuhaixka hosto erorkorra da, Japonia eta Txinatik ekarria.Lorezaintzan oso dira nabariak bere lore zuriak, fuksiak, arro-sak eta urdinak. Landare horren koloreak lurraren azidotasu-nari lotuta daude. Oso azidoak diren lurretan lore urdinak iza-ten dira, lur alkalinoa denean, berriz, gorriak edo arrosak.Kolore zuriko loreak, aldiz, ez daude lurraren azidotasunarilotuta. Hortentsia martxotik irailaren bukaeraraino loratzen daeta bai lorontzian bai lorategietan aldatu dezakegu.

Gure lorategian hortentsia urdinak lortzen ez baditugu,merkatuan aurkituko ditugu hainbat produktu, urari nahas-tuta. Hala, gure desioa errealitate bihurtu ahal izango dute.

Ingurumena eta exposizioaZuhaixka hori erdi itzalean landatu behar da, eguzkiarenizpien zuzeneko berotasunetik urrun. Bestela, hostoetanerredurak aterako baitzaizkio eta hori kolorea hartuko bai-tute. Gainera, loreak askoz gutxiago irauten dute.Orientaziorik hoberena iparra da.

UreztatzeaHortentsia oso exigentea da urarekin, beraz, lurra beti umelmantendu behar da loretan dagoen bitartean. Ahal bada,euri ura erabiltzea komeni da.

Ugalketa eta kimaketaLandara hau aldaska bidez ugaltzen da, udazkenean.Betebehar hori egiteko 10 zentimetroko adartxo bat hartu-ko dugu eta hosto guztiak kenduko dizkiogu, goi aldeko 2edo 3 izan ezik. Adarraren ebakia sustraitze hormonekinbustiko dugu eta lur arinean sartuko dugu. Lur hori %50hondarra eta %50 turba izango da.

Kimaketa egiteko, lore guztiak zimelduta izan behar ditu,eta hori udazken bukaeran edo negu hasieran izango da.Hortentsia bi urte baino gehiagoko adarretan loratzen da,beraz ez dugu ipurditik kimatuko. Era aproposean kimatze-ko, adarren bi herenak erdi aldean moztuko ditugu etaherenak lurretik hasita 2 edo 3 begitara. Horrekin zuhaixkaez zahartzea lortuko dugu.

Lurra eta ongarriakLurrak Ph azidoa izan behar du. Egokiena nahasketa bat iza-tea litzateke: hondarra, turba eta lurrustela; eta, baita hone-lako landareentzat merkatuan saltzen dituzte lur bereziak ere.Udaberrian eta udan ezinbestekoa da 15 egunetik behinlurrari ongarriak botatzea.

Page 15: a n i g e n a u t a l k i z ˛%$ $!ˇ Ud al etx 943 8 170 r i b r e •Ud alAr … · 2015-02-10 · Diru-sarrera aldetik, kopuru garrantzitsuena Foru Aldunditik urtero jasotzen den

Ale honetan parte hartu dutenakhonakoak dira:

Ainara Martinez MaitiaAinara UrteagaArantzadi ElkarteaAxier BazagaBelen MendizabalDanel EtxeberriaEskolako haurrakHaizea ArrutiHaurreskolako HezitzaileakIker MendizabalIker ZalduaJose Ignacio DuhauJubilatuakMª Jose ArrizabalagaMaite LasaMaite RiañoMaixabel GarmendiaMikel MendizabalMiren SegurolaRosa AurkiaRosi NogueraUnai Agirre

itsasondo 2.0-k ez du bere gainhartzen aldizkarian adierazitako esaneneta iritzien erantzukizunik.

Herritik kanpo bizi baldin bazara, eta,korreoz edo e-mailez, aldizkaria zureetxean jaso nahi baduzu, jarri gurekinharremanetan:

943 88 11 [email protected]

Lege gordailua: ISSN:SS-297-2010 2171-5572

Pap

er b

irzi

klat

uan

eg

ina

GOGORARAZTEN DIZUEGU

HURRENGO ALEA EKAINEAN IZANGO DUZUTELA ETXEAN

!

Esaera zaharrak

Korrika

"Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen"

"Aita biltzaile, seme gastatzaile"

Kultur Agenda

Apirila01: Antzerkia, 22:00etan ( Prest gaude).03: Mendi irteera: Itsasondo-Usurbil-Beasain.08: Ipuin lehiaketarako lanak aurkeztu behar dira.09: Itsasondoko I. herri eguna. Festa herrian zehar.13: Korrika.15: Korrika txikia.

MaiatzaDantza entsaioak hasiko dira San Juanetarako, sorgin dantza ikasteko.15: Mendi irteera.28: Dantzari eguna.

Ekaina02: Dolomitak, ikusentzunezkoa,

20:00etan gaztelekuan.04: Oriora irteera.23: San Juan bezpera.

17. KORRIKA dugu aurtengoa, etaapirilaren 13an zeharkatuko ditu

Itsasondoko kaleak euskararen maratoiak.Apirilaren 7an Trebiñon hasiko du ibilbideaeuskaren lekukoak, eta hamar egun ondo-ren, apirilaren 17an Donostian amaitukoda KORRIKA. Maitatu, ikasi, ari..euskalaka-ri, aurtengo KORRIKAren leloa.

KORRIKAri behar bezelako harrera eginasmoz, hau da Korrika Kulturalaren barruanantolatu dugun egitaraua:

• Martxoak 25: bertso-afaria• Apirilak 1: antzerki emanaldia, “Prest gaude” obra, 22:00etan,

aterpe itxian.• Ipuin marrazki lehiaketa udala-eskolak antolatu du. Ikastolako

haurrek marrazki eta ipuinak egin beharko dituzte. Adinkasailkatuta, gai desberdina landu beharko du talde bakoitzak.Apirilaren 8an lanak entregatu behar dituzte herriko liburute-gian eta sariak, apirilaren 15ean ospatuko den Korrika txikiegunean banatuko dira.

• Apirilak 13: KORRIKA• Apirilak 15: Korrika txikia. Arratsaldeko 5etan Aramatik jaitsie-

ra. Ondoren, txokolatada eta gazteek antolatutako jolasak. itsasondoHerriko Aldizkaria ((( 12. zk ))) Martxoa-Ekaina 2011

2.0

Telefonointeresgarriak

Udaletxea 943 881170• Gizarte Langilea• Udal Arkitektoa• Epaitegia

.............................................................................................Haurreskola 943 164831Herri Eskola 943 887704Arbel-Aitz Elkartea 943 881339Lurdes Janari Denda 943 885236Arrastoa Botika 943 882148Medikuarenean Txanda Hartzeko

943 805800Kaxintane Taberna 606 756551Nautiko Taberna / Izaskun Hotela

943 880012Izaskun Ileapaindegia 943 160285.............................................................................................Sasieta 943 161555Traste Zaharrak 943 161590Taxi (Ordizia) 943 881486