24
Adinekoen egoitza bat eraikiko dute Kalezarren Udazkenean hasiko dituzte eraikitze-lanak ASTEKARIA | 2019ko otsailaren 15ean | XXI. urtea | USURBIL | 770. zenbakia | www.noaua.eus Martxoaren 8ko greba feminista antolatzeko bilera deitu dute Zu ere Mintzalagun izan zaitezke Udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik Irudia: gipuzkoa.eus

Adinekoen egoitza bat eraikiko dute Kalezarren · “Zerbait aldatzera doa” abestiaren bi-deoklipa grabatzen aritu ziren elizaren bueltan lehenik, eta azken urteotan auzolanean

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Adinekoen egoitza bat eraikiko dute KalezarrenUdazkenean hasiko dituzte eraikitze-lanak

ASTEKARIA | 2019ko otsailaren 15ean | XXI. urtea | USURBIL | 770. zenbakia | www.noaua.eus

Martxoaren 8ko greba feminista antolatzeko bilera deitu dute

Zu ere Mintzalagun izan zaitezke

Udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Irudia: gipuzkoa.eus

770. zenbakia 3ATARIKO HAIZEA

Euskal presoak

Euskal Herrira!

Kultur ElkarteaBordaberri, 3 - Eguzkitzaldea. 20.170 Usurbil

943 360 321 /// [email protected] /// www.noaua.eus Jendaurreko ordutegia: 10:00 - 14.00 / 16:00 - 19:00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria:Idoia Torregarai.Aldizkariko koordinatzailea:Imanol Ubeda.Idazkaria: Aizpea Aizpurua.Publizitatea: Beatriz Alda,[email protected] berria: Erroitz S. L.

Erredakzio kontseilua,[email protected]:Imanol Ubeda, Aritz Lasarte.Banaketa: Iñaki Irazusta, Jon Galbete.Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria

Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Maddi Zaldua, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Inma Balda, Luis Ara-nalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas,

Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola.Tirada: 2.800 ale.Lege-Gordailua: SS-668-96ISSN: 1136-6818.

Inprimategia: Antza. ZirkuituIbilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua.

Laburrean

Euskal presoen eskubideen aldeHilero moduan, euskal presoen eskubi-deen aldeko elkarretaratzea deitu du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak. Hi–tzordua, otsailaren 22an 20:00etan Mikel Laboa plazan.

Iñaki Agirresaroberen erakusketa ZarautzenIñaki Agirresarobe Arzallusek Zube-roako Maskaradan eginiko argazkiak batu ditu Zarauzko Euskalduna taber-nan. Otsaila osoan zehar egongo da erakusketa zabalik.

1944an jaiotakoen bazkariaMaiatzean biltzeko deia egin dute 1944an jaiotakoek. Bazkariaren eguna eta tokia, izen ematearen gainerako xehetasunak aurrerago plazaratuko dituzte. Momen-tuz hitzordua iragarri nahi dute.

Albistea iruditan

Taldeak disko berria plazaratzear du eta martxorako “Garena Tour” kontzertu bira iragarri du.

Aginagako Eliza Zaharraren buelta grabazio gunean bilaka-tu zuen otsailaren 9an Natali

musika taldeak. Natali Izagirrek, Ixak Arrutik, Olaia Inziartek, Gorka Men-dizabalek eta Andres Insuak sortutako “Zerbait aldatzera doa” abestiaren bi-deoklipa grabatzen aritu ziren elizaren bueltan lehenik, eta azken urteotan auzolanean eraberritu eta kultur gune gisa dinamizatzen aritu diren eraikin barruan. Taldeak disko berria plazara–tzear du eta martxorako “Garena Tour” kontzertu bira iragarri du. Informazio gehiago: natalimusika.com

Nataliren bideoklip berria, ekoizpen fase betean

PIL-PILEAN 2019ko otsailaren 15ean4 HERORREK ESAN

Komikia

TOKIKOMeko hainbat hedabidek sustaturiko tira komikoa.

Imanol Ubeda

Aroa Etxeburua Ugartemendia | Garazi Lizaso Manterola | Imanol Ubeda | Aritz Gorriti | Luis Aranalde | Luken Arkarazo

Badira 10 urte

Adinekoen egoitza be-rria iragarri dute Foru Aldundiak eta Matia

Fundazioak. Kalezarren erai-kiko dute, garai bateko mojen komentuaren lur eremuan. Berritzailea izango dela azpi-marratu dute. Aitzindaria. Eredugarria.

Azken urteotan oharka-bean igaro da gaia, baina adinekoen egoitza eraikitzeko egitasmoa aspalditik datorren kontua da. Serorek Casa Mira-valleseko komentua utzi zu-ten garaikoa. Badira 10 urte. “Kalezarreko mojak joan egin dira herritik”, halaxe genion 2009ko azaroaren 6an plaza-

ratu genuen aldizkarian. XX. mendean, Miravalles

etxea ikastetxe izan zen. “Oso zorrotzak ziren moja hauek baina ongi prestatuak ateratzen ziren bertatik pasatakoak”. Ha-laxe zioen Maider Makazagak, Kalezarreko gure kronistak.

Azken urteetan ordea, ko-mentuan ez zen eskolarik ematen eta erretiroko etxe gisa baliatzen zuten. ‘Gizakia Hel-buru’ taldearen egoitza ere ba-zen baina zerbitzu hori Matia Fundazioak kudeatzen zuen.

2009ko azaroaren 6ko NOAUA!k bestelako xeheta-sunik ere eskaintzen zuen: “Mojen etxea izan dena, zahar

egoitza berrian bilakatuko da. Egokitze-lanak iraun bitar-tean, herritik kanpo izango dira. Ondoren, erresidentzia berria bukatzen dutenean, i–tzultzeko aukera izango dute”. Agindutakoaren kontra, ‘ego-kitze-lanek’ oso luuuuze jo dute. Mojak joan ziren, erai-kina eraitsi zuten eta geroz-tik zelaigune hesitu bat izan da komentua eta ingurua. Zaintzaren premian dagoenak ordea, ez du epeez ulertzen. Etxean menpeko adineko bat duenak (edo izan duenak) ederki asko daki hori.

2021erako amaituko dute egoitza berria. Halaxe agindu

dute Foru Aldundiak eta Ma-tia Fundazioak. Asmatuko ahal dute oraingoan.

Serorak gora serorak be-hera, joan den asteko ira-garpenean ez zuten euren kongregazioaz ezertxo ere esan. Ez dakigu berriro buel-tan ekarriko ote dituzten. Jainkoak beste egoitza baten bidean ipiniko zituen akaso. Auskalo. Usurbilgo nahiz Buruntzaldeko herritar askok gogotik eskertuko dute albis-tea. Egoitzarena aspaldiko aldarrikapena baita. Jubila-tuek eta pentsiodunek behin baino gehiagotan nabarmen-du duten moduan.

Ika-mika

Bide-lapurrak

Xabier Arregi alka-teak ederki azaldu du Udalberri aldizkarian

erakundeak nola ari diren isil-isilik beren errepide planak antolatzen, herritarrei kontsul-tarik egin gabe eta informa-ziorik eman gabe (Pa bariar: abiadura handiko trena, super portua, etc.). Bideen antolamen-duak gure bizimoduan sekulako garrantzia izango duen arren.

Erakundeek (“Euskadi au-zolana”), gure bizimodua

goxatzea erabaki dute, gainera. Milaka trafiko seinale jarri di-tuzte, baina… - Batzuetan, gehiegi dira seina-leak eta ez dago astirik deneta-ra begiratzeko. - Batzuetan, alferrikakoak dira: adibidez, bide estuetan ezker-eskuin seinale berberak. - Batzuetan, errealitatea adie-razten ez dutenak: Donostia aldetik gatozela, Luzuriaga aldean dagoen batek gurutzea dagoela dio.

Bideetako seinale-baso hori egunez egun ugaritzea, gure ustez, herri diruen lapurreta moduan hartzeko modukoa da. (“Euskadi, bien común”)

Bitartean, Zubieta herrixka txikian sekulako jendetza da-bil egunero oinez. Gure ustez, komeniko litzateke oinezko horiei abisatzea ezkerretik ibi-li behar dutela (edo komeni zaiela), seinale bidez. Eta, ilu-nabarrean ateratzen diren he-rritar kirolzaleei, arropa iluna

bakarrik eramatea arriskutsua dela.

Zer uste zenuen ba, arris-kutsua bakarrik izango zela erraustegia, eta erakundeen korrupzioa, eta poliziak eus-kararen kontra egon eta multa guri jartzea, eta desinforma-zioa, eta nepotismoa, eta erda-razko prentsari euskarazkoari baino diru laguntza gehiago ematea, eta…?

Edorta Agirre

770. zenbakia 5ZER DIYO?

Anerreka Ingurumen Elkartea

Orain dela pare bat urte Usurbilgo herriko lu-rra, aire eta uraren

kalitatearen alde lan egiteko asmoarekin, eta ondorioz, guz-tion osasunaren alde, herritar talde batek Anerreka Inguru-men Elkartea sortzea erabaki genuen.

Besteak beste eta helburu horiekin, Jose Maria UCIN S.A. enpresaren jardueraren kudeaketak usurbildarrongan zein airean, lurrean edo uretan sortu ditzaketen arazoengatik eta kutsaduragatik, udalari eta Eusko Jaurlaritzari eskaera bat egin genien: UCIN-en instala-zioetatik tratamendurik gabe-ko emisioak ateratzen ez direla bermatzearren, enpresari teila-tuan dauden irekiak berehala ixteko agintzea.

Biek, Eusko Jaurlaritzak eta Usurbilgo Udalak, UCIN S.A. enpresak obra egitea aurrei-kusita zeukala eta horrekin isurketen arazoak konpontzea espero zutela esan ziguten. Erantzun horren bidez, inplizi-tuki biek ala biek UCIN enpre-sak tratamendurik gabeko isur-ketak egiten zituela aitortzen zuten.

UCIN, S.A. enpresak estal-kiaren zati bat altxatzeko eta mantenu labearen kanpai be-rria, tximinia berria eta filtro berriak jartzeko 2018ko abuz-tuko hilabetea hartu zuela ja-kin genuen, hilabete horretan bere jardueran etenaldia izaten duela baliatuz.

Obra horren baimena Uda-

laren eskumenekoa denez, udalarekin hitz egitea erabaki genuen. Jakin genuenez, Uda-lak, 2018ko uztailean UCIN S.A. enpresari obra gauzatzeko baimena eman zion, besteen ar-tean baldintza hauetan: lehenik, estalki berriak ITXIAK izango zirela (larriz idatzita), eta biga-rrenik, obrak amaitu ostean eta jarduera berriro hasi aurretik obraren bukaeraren txostena aurkeztu behar zuela.

Ikusita 2018ko irailaren hasie-ran J.M. UCIN S.A. bere jardue-rarekin hasi zela berriro, iraila-ren bukaera aldera Udalarekin bildu ginen eta obren emaitzari buruz galdetu genion. Udalak, oraindik J.M. UCIN S.A. enpre-sak obren amaieraren txostena entregatu ez ziolako informazio-rik ez zeukala erantzun zigun. Ondorioz, enpresak nolako obra burutu zuen jakin ahal izateko Udalari lantegian bertan ikus-kapena egitea eskatu genion.

Denbora pasatzen zela eta in-formaziorik jasotzen ez genue-

nez, 2018ko azaroan udaletxean idatzi bat aurkeztu genuen uda-lak UCIN S.A. lantegian ikus-kapen bat egin zezan berriro eskatzeko.

Azkenik, 2018ko abenduan Udalak jakinarazi zigun J.M. UCIN S.A. obra amaierako ziur-tagiriak oraindik aurkeztu gabe zituela.

Puntu horretaraino iritsita, 2019ko urtarrilean 10ean Ane-rreka Elkarteak obra baimenean jasotzen diren baldintzak bete gabe, J.M. UCIN S.A. enpresak bere lantegiaren jarduera mar-txan jarri duelako UCIN S.A.-ren kontra salaketa bat aurkeztu genuen. Orain publikoa egiten duguna eta udalaren eskutan dagoena, bera baita gai honetan eskumena duena.

2019ko urtarrilaren 26an alka-tea eta Udaleko ingurumen tek-nikariarekin bildu ginen berriro. Obren bukaerako ziurtagiriak jaso dituztela eta obren emai–tzak ikusteko lantegian egon di-rela esan digute. Bilera horretan

adierazi digutenez, UCIN S.A. enpresak teilatua ez du itxi.

UCIN S.A. enpresak ez ditu obra baimenaren baldintzak bete. Teilatua ixtea eskatzea ez zen gure edo Udalaren apeta bat; herritarrok maiz ikusi dugu teilatu horretatik tratamendurik gabeko kea ateratzen (bideoak eta argaz-kietan grabatuta izan ditu-gu). Herrian barreiatzen diren usain kutsakorrengatik pasa den astean Udalak herritarron kexak jaso zituen beste behin. Nondik sortzen dira herrian sakabanatzen diren usain ho-riek?

UCIN S.A.-ren isurketa kutsakorrik sortzen ez due-la bermatzeko teilatuaren itxiera eman behar diren beharrezko pausuen artean lehenengoa da, baina ez da nahikoa. Horregatik Udalari adierazi diogu JOSE MARIA UCIN S.A enpresari eman-dako Jardueraren Lizentzia aldatzearen beharra eta be-rrian, 2020ko ekainaren 13an Europa mailan indarrean sar-tuko diren emisio baloreak eta isurien etengabeko jarrai-penen baldintzak txertatzea.

UCIN enpresako arduradu-nei galdetzen diegu: zergatik ez duzue betetzen Udalak agindu dizuena?

Udaleko agintariei galde–tzen diogu: zer egingo duzue orain?

Gure aldetik, osasuna eta ingurumenaren aldeko lana egiten jarraituko dugu.

Ucin: galdera irekiak

“UCIN S.A. enpresak ez ditu obra baimenaren baldintzak bete”.

PIL-PILEAN 2019ko otsailaren 15ean6 HERRIKO TALDEAK

GURE ESKU DAGO

“Otsailaren 17rako manifestazioa deitu du Donostian; 12:00etan abiatuko da Groseko Katalunia plazatik”

Kataluniako politikari auziperatuen eta demokraziaren alde mobilizatzeko deia

Asteartean (otsailak 12) abiatzekoa zuten Madrilen, Espainiako

Auzitegi Gorenean preso di-tuzten Kataluniako buruza-gi independentisten aurkako epaiketa. 2017ko urriaren 1ean erreferenduma antolatu eta Kataluniako independentzia aldarrikatzeagatik, akusatuen aulkian eserarazi eta epaituko dituzte. Fiskaltzak 7-25 urte ar-teko espetxe zigorrak eskatzen ditu haientzat.

Gure Esku Dago mugimen-duko ordezkaritza bat Madril-go epaiketara joatekoa zen egunotan, injustizia hau irmo-ki salatu eta preso politikoei eta haien senideei babes osoa adierazteko.

Mobilizazio asteaTestuinguru honetan kalera irteteko ordua dela azpimarra–tzen dute Gure Esku Dago mu-gimendutik. Epaiketa hastekoa zen astearterako elkarretara–tzea deitua zuen Mikel Laboa plazan, “Elkartasuna aterpe. Konponbidea. Democracia.

Llibertat” aldarripean. Eta o–tsailaren 17rako manifestazioa Donostian; 12:00etan abiatuko da Groseko Katalunia plazatik

Boulebard aldera. Elkartasun keinu gisara, Gure Esku Dago-tik hori koloreko xingola, jan–tzi eta abarrekin parte hartzera deitzen dituzte herritarrak hi–tzorduotan.

Mobilizazioetan demokra-ziaren aurkako epaiketa izango dena salatuko da. Erabakitze eskubidearen aldeko herri mu-gimendutik gogorarazten du-tenez, “ez dago jokoan soilik, egun preso diren buruzagi ka-

Mobilizazioetan demokraziaren aurkako epaiketa izango dena salatuko da. Argazkia, artxibokoa.

talanen askatasuna, pertsona guztien eskubideak ere bai”. Eskubide zibil eta politikoak. Hain zuzen, epaiketa honekin, auziperatuen oinarrizko es-kubideak urratuko direla ohar-tarazten du Gure Esku Dagok. Erreferendun demokratiko bat epaitu eta zigortu nahi dutela eta honenbestez, herrien au-todeterminaziorako eskubidea ukatu asmo du epaiketa honek, Gure Esku Dagoren esanetan.

Prekarietateari ateak ixteko deia

Gaur Usurbildik dei egiten diogu Euskal Gazteriari sistemari

hortzak ateraz, Euskal Herria eraikitzeko borrokara batzeko, otsailaren 16an denak Bilbo-ra!”. Hortxe Usurbilgo Ernaik eta Aztarrika gazte mugimen-duak, hilaren 7an Mikel Laboa plazatik luzatu zuten gonbita. Lan eta bizi prekarietatearen aurkako elkarretaratzea egin zuten frontoi atzean, eta hi–tzordu honen bidez, larunba-tean, otsailaren 16an, Euskal Herri mailako Ernai gazte an-tolakundeak gai beraren hari-

ra Bilbon deitua duen mobili-zazioarekin bat egin zuten.

Manifestazioa larunbat ho-netan izango da; 17:30ean

abiatuko da Iberdrolaren do-rre ondoko Euskadi plazatik. “Patronalaren sinbolo den Iberdrola dorre paretik abia-tuko da mobilizazio nazio-nala. Bilboko kaleak hartuko ditugu prekarietatea gelditu eta Euskal Herrian bizi nahi dugula aldarrikatzeko. Kaleak hartuko ditugu, egungo egoe-ra irauli eta agertoki berri bat sortzeko. Adi, prekarietateari ateak ixtera goaz!”.

Adi, hara joateko autobus zerbitzua antolatu dute. Au-rrez izen emateko zerrenda Aitzagan duzue.

Larunbat honetarako manifestazioa deitu dute Bilbon. Autobus zerbitzua antolatu dute Usurbilen. Aurrez izena emateko zerrenda Aitzagan da.

PIL-PILEAN770. zenbakia 7HERRIKO TALDEAK

GEHIENGO SINDIKALA“Martxoak 8an

emakumeok planto egingo dugu lantoki eta etxeetan, kalera

aterako gara beste eredu baten alde,

bizitzak erdigunean jarriko dituen eredu

baten alde, eta horretarako, borroka sindikala eta feminista

esku-hartuta joango dira”

Martxoaren 8ko greba feminista prestatzeko lehen bilera

Iaz bezala, planto egiteko deia egin du Euskal Herri-ko Mugimendu Feministak

datorren Martxoaren 8rako. 24 orduko greba feminista deitu dute hiru aste barrurako. Hi–tzordua prestatzen hasteko, Usurbil mailako lehen bilera deitu du emakume talde ba-tek, ostegunerako (otsailak 14) 18:30etan Potxoenean.

“Etxekoandreon, ikasleon, enplegatuon, erretiratuon, hango eta hemengoon, enple-gurik ez eta lana soberan du-gunon artean Martxoaren 8ko greba feministari forma ema-teko, antolatzeko, aliantzak sortzeko, konspiratzeko... biltzeko asmoa dugu. Lehen bilera da eta, nola ez, zu(ek) ere bertan egotea nahi dugu! Denon artean, M8an emaku-meok* planto!”.

Greba eskaera, erregistratuaLAB, ELA, ESK, Steilas, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatue-ko emakume ordezkariek, hau da euskal gehiengo sindikalak, Martxoaren 8rako, 24 orduko greba feministarako deialdia erregistratu zuten joan den as-tean. Modu honetan, sindikatu guztiok Euskal Herriko Mugi-mendu Feministak aipatu egun horretarako iragarritako egun osoko greba egunarekin bat egin dute.

“Greba feminista egungo sis-tema zalantzan jartzeko egu-

na izatea nahi dugu. Izan ere, egungo sistema kapitalista, heteropatriarkal eta kolonia-listaren barruan, emakumeok egiturazko diskriminazioa pai-ratzen jarraitzen dugu”, LAB sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranbururen esane-

tan.Batetik enplegu greba izango

da. “Guk sufritzen ditugulako prekarietatea eta diskrimina-zio egoera gordinenak: be-hin-behinekotasuna, kontratu partzialak, soldata arrakala (emakumeok gizonezkoek baino %24 gutxiago irabazten dugu)”.

Baina enplegu grebatik ha-ratago joango da deialdia. Zaintza lanak ikusgarri egin, lan hauei dagokien aitortza politiko, ekonomiko eta sozia-la egin, eta erdigunean jarriko dituzte, eta horrekin batera, “sexuaren araberako lanaren banaketak ekartzen dituen dis-kriminazioa eta esplotazioa”.

Lantokietan eta etxeetanHonenbestez, lantoki eta etxee-tan 24 orduko greba feminista eguna deitu dute Martxoaren

Usurbil mailako lehen bilera deitu du emakume talde batek, ostegunerako (otsailak 14) 18:30etan Potxoenean.

Nafarroa hegoaldeko euskalgintza lagunt-zeko 29 kutxaCoral Herreraren hitzaldia, Ikastolako jangelan Bisitari berezia ostiral ho-netan (otsailak 15) Usur-bilen. Costa Ricatik gure artera dator Coral Herrera (Madril, 1977). Giza zien–tzia eta komunikazioan doktorea, genero ikuspegi-tik giza zientzien inguruko gaien ikertzaile eta idazle ezaguna. Maitasun erro-mantikoaz luze zabal ariko da, “Maitasunaz gozatzen duten emakume eta gizo-nak” hitzaldian.

Udaleko Parekidetasun Sailak antolatu duAdi antolakuntzaren ohar honi. Aforo aurreikuspe-nengatik, hitzaldia lekuz al-datu du Udaleko Parekide-tasun Sailak. Honenbestez Potxoenean ez, Coral Herre-raren solasaldia, otsailaren 15ean, 18:30ean, Udarregi Ikastolako jangelan!

8rako. “Martxoak 8an emaku-meok planto egingo dugu lan-toki eta etxeetan, kalera ate-rako gara beste eredu baten alde, bizitzak erdigunean ja-rriko dituen eredu baten alde, eta horretarako, borroka sindi-kala eta feminista esku-hartuta joango dira”.

PIL-PILEAN 2019ko otsailaren 15ean8 PIL-PILEAN

Agurtzane Solaberrieta Mesa, EHBilduko alkategaia

Agurtzane Solaberrie-ta Mesa izango da Usurbilgo EHBilduren

hautagaia, datozen maiatza-ren 26ko udal hauteskundee-tarako. Koalizioak hilaren 9an eman zuen ezagutzera, hautagaitza berretsi eta herri programa lantzeko EHBilduk Potxoenean deitua zuen herri batzarraren ostean.

Egungo EHBilduko alkate Xabier Arregik aurkeztu zuen hurrengo hauteskundeetarako alkategaia, “oso pertsona jan–tzia eta prestatua lan horreta-rako”. Kazetaritzan lizentziatua da Solaberrieta Euskal Herriko Unibertsitatean. Kazetari gisa lan egindakoa NOAUA!n eta Berria egunkarian. Herri bi-zitzan hamaika ekimenetan parte harturikoa; EHE, ezker independentismoa, Gure Esku Dago... “Horrek guztiak eman dion ibilbide oparoak egiten du Agurtzane guretzat hautagai ezinhobea izatea”.

Emankortzat jo zuen Sola-berrietak datozen lau urteotan jorratuko duen bidea eta horre-tan, bidelagun izango dituela adierazi zion Arregik. Alkate-gai berria eta Usurbil zoriondu zituen Arregik.

“Egiten duguna gara”Egungo alkatearen lekukoa ohore eta errespetu gisa jaso–tzen duela adierazi zuen alka-tegai berriak. “Oso altu jarri du

langa Xabik. Alimaleko alkatea izan da”, Solaberrietaren hi–tzetan. Eskerrak helarazi nahi izan zizkion egungo Udaleko komunikazio arduradunak, alkateari eta udal gobernu tal-deari. “Asko ikasi dut zuekin”, adierazi die.

Erronka berriari ilusioz, go-gotsu eta erantzukizunez ekin-go diola iragarri du. Beraren–tzat bat eginda dauden hautu pertsonal eta politikoaren buel-tan, “konpromiso kolektiboari” emanda garatu duen bidean sakontzeko asmoz, proiektu bereko parte eta kide sentitzen direnez inguratua. “Ez naiz le-

mazain sentitzen. Lema hemen dago”, zioen alkategai berriak, herri-progama osatzen aritu di-renak seinalatuz. “Berriro ere frogatu ahal izan dut lantalde honen emaria zein aberatsa eta askotarikoa izan den”.

“Elkarrekin burujabe”Lelo honekin aurkeztu du EH-Bilduren alkategaiak, 2019-23 legegaldiko “azala eta ma-mia”. “Burujabetza agenda politikoaren erdigunean dago”, zioen Potxoenean alkategai be-rriak. Herri-programa buruja-betza prozesu horretan sakon–tzeko bitarteko gisa aurkeztu zuen, “egitasmo burujabe eta aitzindarien bidez, herri eta pertsona bezala ahalduntzeko tresna” moduan.

Elikadura, lurralde, gorputz, energia... burujabetasune-rantz, “ariketa hauek elkarre-kin egin nahi ditugu. Usurbilen osatzen duten herri/auzo guz-tiekin eta herritar ororekin”.

Xabier Arregik aurkeztu zuen hurrengo hauteskundeetarako alkategaia, “oso pertsona jantzia eta prestatua lan horretarako”.

Elkar ezagutzeko guneakMigrazio politika egokiak ga-ratzeko beharra azpimarratu zuen Solaberrietak. “60. ha-markadan Espainiatik etorri-tako migrazio uholdearekin egindako kudeaketa txarra ezin dugu errepikatu”.

Oraindik ere honen ondo-rioak pairatzen ari garela ohar-tarazita, “ezin ditugu berriz ere bloke hermetikoak sortu; auzoak getifikatu, marjinatu.

Usurbilen ere badugu ho-rren arriskurik, esku hartzen ez badugu”. Zentzu horretan, gogorarazi duenez, “erabat euskal kulturatik kanpo eta euskalduntasunetik kanpo da-goen komunitate bat egon ba-dago Usurbilen. Eta horiek ere herriaren parte dira. Banderi-zoak baztertu, eta ñabardurei eta parpaila finei jarri behar diegu arreta”.

Euskara eta euskal kultura, kohesiorako elementuakEremu honetan, hurrengo ur-teotan jorratu beharreko bidea marraztu zuen. “Mamuak, estigmak, mehatxuak ahaztu, eta elkar ezagutzeko guneak sortu behar ditugu”.

Elkarbizitza horren mui-nean euskara eta euskal kultu-ra kokatu zituen, kohesiorako elementu gisa.

Arnaldo Otegi SuteginEHBilduko koordinatzaile orokorra Usurbilen izango da otsailaren 21ean osteguna. Mertxe Aizpuruak gidatuko du ekitaldia, arratsaldeko 18:30ean hasita Sutegin. Usurbilgo EH-Bildutik iragarri dutenez, “ak-tualitate politikoa eta ekonomi-koaz, bizikidetzaz, EHBilduren erronkez, hauteskundeez…” ariko da Otegi.

Besteak beste, herrian falta direnekin. Patxi, Olatz eta Xua-ren etxeratzea eskatzeko balia-tu zuen tarte hau.

Herri-nortasuna, eredu jasangarria eta ongizartea2021ean Usurbil Donostiatik bereizi eta burujabe izatea erabaki zuenetik 650 urte be-tetzeko atarian garen honetan alkategaiak zioenez, “asma-tu behar dugu gure baloreei eta izaerari eusten, Donostiak irentsi ez gaitzan”.

Herri burujabea izan eta “gure burua babesteko”, azken urteoon ildo beretik, hiru arreta gune nagusi eta ehunetik gora proposamen ditu EHBilduren herri programak, hurrengo le-gealdirako. Herri-nortasuna, herri-eredu jasangarria eta on-gizatea, “hiru esparru horiek elkar-elikatu egiten dute, eta osotasuna ematen gure he-rri-ikuskerari”.

Eskuartean duten proiek-tuaren erdigunean, “bizitzak, pertsonak, usurbildarrak dau-de”. Etorkizuneko Usurbil ma-rraztu nahi izan zuen. “Bazter-ketarik gabe eta askatasunez bizi ahal izango den Usurbil jasangarria eta bizigarria zeru-mugan, ingurumenarekin har-monian biziko dena, herri/au-zoen nortasuna errespetatzen duena, herritar eleaniztunez osatua, eta bizikidetza eta kul-tura-aberastasuna oinarri, eus-karaz biziko dena”.

AGURTZANE SOLABERRIETA

“Ez naiz lemazain sentitzen. Lema hemen dago”, zioen alkategai berriak, herri-progama osatzen aritu direnak

seinalatuz

PIL-PILEAN770. zenbakia 9

MINTZALAGUNEtumeta AEK

euskaltegiarekin batera, NOAUA! eta Udala daude

inplikatuak Mintzalagunen, baina “benetako protagonistak

herritarrak dira, herritar eskuzabalak”

Ostiral honetan, Korrika Batzordearen bileraBadator 21. Korrika, apiri-laren 12an igaroko da gure artetik. Euskararen aldeko lasterketa girotze lanetarako osatu da Korrika Batzordea. Ostiral honetarako (otsailak 15) deitu dute bigarren bile-ra, 18:30etan Etumeta AEK euskaltegian. Aurreko lan saioan biltzen hasitako ekar-

penak zehazten segiko dute. Bilera irekia izango da, herritar nahiz eragile ororentzat.

Korrika laguntzaileEz ahaztu Korrika babeste-ko bide gehiago badituzuela. Arropa erosi, Korrika Lagun–tzailea kanpainarekin bat egin edota euskararen aldeko mar-

txako ibilbideko kilometroak eskuratzeko aukera duzu eus-kaltegian bertan. Informazio gehiagorako:Nagusia, 43607 609 [email protected]

Zu ere Mintzalagun izan zaitezke

Etumeta AEK-tik na-barmentzen duten moduan, hau ez da

euskaltegitik euskaltegikoei zuzenduriko eskaintza, herri-tik herriarentzat sortua bai-zik. Jada bederatzi urte bete dituen Mintzalagun ekimena-ri buruz ari gara. Urte osoan zehar egoten da zabalik izen emateko epea, baina ikasturte hasieran bezala, urte berrian murgiltzearekin batera bide-ratzen dute sustatzaileek he-rritarrak parte hartzera gonbi-datzeko kanpaina.

Etumeta AEK euskaltegia-rekin batera, NOAUA! Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala daude inplikatuak Mintzala-gunen, baina euskaltegitik go-gorarazi digutenez, “egitasmo honetako benetako protago-nistak herritarrak dira, herritar eskuzabalak”.

Biek irabazten duteBidelari eta bidelagunak, mintzapraktika hobetu nahi edota haiei laguntzeko pres-tasuna duten guztiak. Herritar eskuzabalak denak, “bi al-deek, praktikatu nahi duenak eta praktikatzaile horri lagun-du nahi dionak, biek irabaz-ten baitute”.

Batzuk zein besteak ezinbes-tekoak dira Mintzalagun egi-tasmorako. Konpromisoa as-tero, ordubetekoa. “Gero nahi duten denbora luzatu eta egin dezakete nahi dutena. Kontua tarte horretan euskaraz hitz egitea da”.

IrteerakAsteroko saioekin batera, Mintzalaguneko kide guztiak batu eta herri osoari zabaltzen zaion ekintzarik egiten dute urtero. Iaz esaterako, Txokoal-deko Txalaparta Txokoa bisi-tatzen izan ziren. “Irteerari esker asko ikasi zuten eta oso ondo baloratu zuten. Oso arrakastatsua izan zen”.

“Probatzen duenak, gustura jarraitzen du”Proiektuko partaide bilakatu nahi baduzu izena eman de-zakezu NOAUA! Kultur Elkar-teko egoitzan edo Etumeta AEK euskaltegian. Fitxa bat

betetzea baino ez da. Bertan emandako datuekin, “ikusten dugu ze taldeetan egon zai-tezkeen, zein talde datorren zurekin bat, ordutegi, profil eta abarri dagokionez”.

Hortik aurrera, bidelagun eta bidelarien taldea osatzen da. Aipatzekoa, bidelagunen par-te hartzea. Gutxienez euskara menderatzen duen bolunta-rio bat behar izaten da talde bakoitzean. Une honetan “tal-de guztiek dute bidelagunen bat. Baina animatzen diren guztiak ongi etorriak izango dira”. Talde bakoitzak bigarren laguntzaile bat izanez gero hobe. “Batek kale egiten badu, taldeak aurrera egiten du ezer aldatu gabe eta pribilegio bat

Jada bederatzi urte bete ditu Mintzalagun ekimenak.

da bidelarientzat”.

“Azkenerako koadrilatxo batsortzen dute herrian” Dabiltzanak behintzat oso gus-tura ari dira. “Probatzen due-nak, gero gustura jarraitzen du”. Izatez, irailetik ekainera dinamizatzen dute Mintzala-gun egitasmoa euskaltegiak, NOAUA!-k eta Udalak. Baina badira opor garaian etenik hartzen ez duten mintzala-gun taldeak. “Haiek adosten dute hitzordua, eta plana. As-kok etenik ere ez dute egiten. Bi taldeetan udan ere astero elkartzen segitzen dute”.

Azkenerako, solaskide tal-deak baino gehiago baitira. Sa-rritan aurrez harremantzen ez ziren herritarrak, elkar ezagu–tzen joan eta euskara hartue-manetarako hizkuntza gisara baliatuta, “azkenerako koadri-latxo bat sortzen dute herrian”. Mintzalagun aberasgarria dugu beraz, “partaideentzat, herria-rentzat eta euskararentzat ba-tez ere”.

Nafarroako erriberan Korrika aritzeko deiaApirilaren 4tik 5erako goizalde-rako Nafarroako erriberan 21. Korrikan parte hartzeko “eus-kararen alde korrika egin eta Korrika laguntzea helburu duen zoro zoragarrien usurbildar tal-dea osatu nahi da”. Animatzen zaretenok, helbide honetara idatzi dezakezue: [email protected]

PIL-PILEAN 2019ko otsailaren 15ean10 HERRIKO TALDEAK

Usurbilgo jaietarako ekarpenak egiteko deia

Egutegi aldetik ez da al-daketarik aurtengoan. Jai Batzordeak otsaila-

ren 5ean eginiko lehen bileran finkatu zituen Usurbilgo jaien egunak; zenbat eta zeintzuk izango diren. 2019ko Santixa-belek bost eguneko iraupena izango dute, ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko ditu-gu.

Jaien hausnarketa plazaraEgunak finkatuta, antolaketa prozesuari buruz luze zabal jardun zuten lehen bilera ho-netan parte hartu zuten herri eragileetako ordezkari ezber-dinek. Azken urteon ildo be-retik, orri zuri batetik abiatu eta bideratu nahi dituzte San-tixabeletako prestaketa lanak. Herritik herriarentzat, eta Jai Batzordearen altzoan, elkarla-

nean.Orri zuri horren abiapun-

tua, ekarpenak biltzea izango da. Joan den asteko bilera-ren ostean, zer nolako festak izan nahi ditugun hausnartze-ko hiru asteko epea zabaldu zuen Jai Batzordeak. Gogoeta prozesu hau herriko taldeeta-

ra zabaldu nahi dute, baina ez soilik herri eragileen eremura, haratago baizik; plazara, jen-dartera. Santixabelei buruz pentsatu eta hitz egitea sustatu nahi dute herrian. Eta hausnar-keta zein elkarrizketa prozesu honetatik datozen festetarako ekarpen eta proposamenak

Otsailaren 27an batuko dira 18:00etatik aurrera Potxoenean. 2019ko jaiek bost eguneko iraupena izango dute, ekainaren 28tik uztailaren 2ra.

biltzea.

Hurrengo bileraAsteotan herriko taldeetan, kalean, jendartean bildutako proposamen eta ekarpen guztiok Jai Batzordearen bi-garren bileran aurkeztu eta aztertuko dituzte. Hemen hitzordua; otsailaren 27an bilduko da berriz Jai Batzor-dea, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean.

Proposamenok aurkeztu eta gutxinaka, egitarauan koka–tzen hasi asmo dute bigarren saio horretan. Gogoan izan, batzorde hau dela festen in-guruan hitz egin, eztabaidatu eta erabakiak hartzeko gunea. Bilera hauek irekiak izan ohi dira, festen antolakuntzan parte hartu nahi duen herri eragile eta herritar ororentzat.

PIL-PILEAN770. zenbakia 11PUBLIZITATEA

PIL-PILEAN 2019ko otsailaren 15ean12

Aspaldiko proiektua gau-zatzear da; Usurbilek adineko egoitza berria

izango du etorkizunean. Proiek–tuaren ezaugarriak eta epeak finkatu ditu jada Gipuzkoako Foru Aldundiak. Urte honetako udazkenean hasiko lirateke la-nak, eta aipatu moduan, bi urte barru gunea martxan egongo litzateke Kalezarren, garai ba-teko monjen konbentuaren lur eremuan.

Hala iragarri du Foru Aldun-diak, berritzaile eta aitzindari gisa definitu duen proiektu ho-nen inguruan eginiko aurkez–penean. “Ziur gaude etorkizu-neko egoitzak, Gipuzkoan eta mundu mailan, Usurbilekoak bezalakoak izango direla”, Ahaldun Nagusi Markel Ola-noren hitzetan. Adinberri za-hartze osasuntsuaren inguruko estrategiaren baitan kokatzen du Aldundiak Usurbilgo egoitza berria edota Pasaian eraikiko dutena. “Paraleloan doaz bi egoitza horiek eta horrek esan nahi duena da Adinberri estra-tegiak bi esperientzia aurreratu eta aitzindari izango dituela. Horrek etorkizunean egoitza guztiek ikuspegi berdina jorra–tzeko balioko du”, Ahaldun Nagusiaren esanetan.

Etxean sentiarazteko egoitzaOspitale baten egitura duten egoitzen eredutik urrundu eta Kalezarko guneko erabiltzai-lea etxean bezala sentiarazi nahi da; irizpide hau kontuan hartuta diseinatu dute egoitza. Hortxe proiektuaren berrita-suna. “Gure helburu nagusia, pertsona etxean bezala sen-tiaraztea da”, Olanok zehaztu duenez. Ildo beretik mintzatu da, proiektuaren aurkezpenean parte hartutako Matia Funda-zioko zuzendari nagusi Ge-

“Ziur gaude etorkizuneko egoitzak, Gipuzkoan eta mundu mailan, Usurbilgoak bezalakoak izango direla”, Markel Olano Ahaldun Nagusiaren esanetan.

MARKEL OLANO“Estali gabeko eskaera gehien Buruntzaldean

dago. Egoitza honek behar handia duen bailara bati

egingo dio ekarpena”

rardo Munarriz ere. Urte hau amaitzerako eraikitze bidean izango den egitasmo honen lau ardatz nagusiak aurrera-tu ditu. Egoitza berriari esker, pertsonek bere bizi proiektuari segida eman ahal izatea; nork bere nortasuna mantendu ahal izatea; harremantzeko inguru-ne hurbila izatea ahalbidetu eta norberataz arduratuko diren pro-fesionalak izatea; eta ekintzak. Egoitza berriaren “arkitektura horretara egokitu behar da”, dio Munarrizek. Proiektu berritzaile honen atzean, urteetako ezagu–tza, proiektu eta ikerketak dau-dela nabarmentzen du.

Egoitza berriak etorkizunean hazten joango den behar bati erantzuten lagundu nahi dio. “Lurralde orekaren ikuspegi-tik, Buruntzaldean estali ga-beko eskaera gehien zonalde honetan dago. Egoitza honek behar handia duen bailara bati egingo dio ekarpena”, Olano-ren hitzetan.

Etorkizunera egokitzenAldundiaren aurreikuspenen

arabera, 2031rako Gipuzkoako 10.000 pertsona baino gehiago egon daitezke dependentzia egoeran. Pasaia eta Irungoekin batera, Kalezarreko egoitza be-rriarekin, Diputazioaren esane-tan, “Gipuzkoa etorkizunean izango diren beharretara ego-kitzen ari da”.

Zentzu horretan, zahartze aktiboaren aldeko estrategia garatzea ezinbestekotzat jo–tzen du Foru Aldundiak, baita etorkizuneko erronkei aurre egiteko Foru Aldundiaren, Ma-tia Fundazioaren eta gizarte politiketako entitateekin bide-ratu beharreko elkarlana sus-tatzea. “Gipuzkoako gizarte politiken kudeaketaren muina eta oinarria hor dago. Egoitza hau eraikitzearekin batera, are gehiago estutuko da elkarlan hori”, Olanoren hitzetan.

127 plaza izango ditun Lanen hasiera (aurreikuspe-na): 2019ko udazkena.n Lanen amaiera (aurreikuspe-na): 2021.n Inbertsioa: 14 milioi euro (2,3 milioi Foru Aldundiak, gainerakoa Matia Fundazioak).n Bizikidetza unitate kopurua: 18. n Plaza kopurua: 127.n Sustatzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Matia Funda-zioa, Usurbilgo Udala.

Usurbilgo adinekoen egoitza berria, 2021erako martxan

PIL-PILEAN

Usurbilgo EAJ-PNV: “Egoitza berria aitzindari izango da”U s u r b i l g o EAJ udal tal-deak babes osoa adiera-zi dio Matia Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundia-rekin batera aurkeztu berri duen egitasmoari. “Pozten gara Usurbil izatea adineko pertsonentzat etorkizuneko egoitza-eredua izango den eraikina hartuko duen he-rria”.

Josune Urkola EAJ-PNVko bozeramale eta alkategaiak adierazi duenez, “Estatuan eta Gipuzkoan aitzindari izango da eta orain udalari dagokio Matiari laguntza guztia eskaintzea egoitza eraikitzeko eta 2021 urtea-ren amaieran martxan egon dadin”. Ildo horretan, azpi-marratu nahi du, aurtengo aurrekontuetan Kalezar auzoko errepidearen zatia urbanizatzearen partida talde jeltzalearen ideia izan zela, “kale honen azken za-tian eraikiko delako egoitza hau eta beharrezkoa delako bertara doan errepidea ur-banizatzea eta argiztatzea, joan-etorriak erosoagoak eta seguruagoak izan dai-tezen. Argi eta garbi dago beharrezkoa dela”.

Lankidetza publiko-pribatuaren alde13,8 milioi euroko inber–tsioa eskatuko du eraiki-nak eta lankidetza publi-ko-pribatuaren alde agertu da EAJ. Zentzu horretan, Gipuzkoako Foru Aldun-dia, Matia Fundazioa eta Usurbilgo Udalaren arteko elkarlana proposatu du. Tal-de jeltzalea bide lagun izan-go dela dio, “etxean bezala bizitzea bermatuko duen egoitza aitzindaria erreali-tate bilakatu dadin”.

PIL-PILEAN770. zenbakia 13

UDAL GOBERNU TALDEA“Hirigintza ikuspegitik,

zerbitzu sozial bati begirako proiektua da. Gainera, Kalezarreko

inguruarentzat urbanizazio atsegina

izango da eta mugikortasuna nabarmen

hobetzeko aukerak ekarriko ditu”

Txirikorda, definitze prozesuko hirugarren saioaEtorkizunean Ugartondoko urbanizazio berrian koka-tuko den belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioaren ezaugarri fisikoak nahiz bizikidetza mailakoak de-finitzen ari dira asteotan, bertako erabiltzaile poten–tzialak diren adineko eta gazteak, Usurbilgo Udalak sustatu eta Hiritik At Koo-peratiba dinamizatzen ari den parte hartze prozesuan. Larunbat honetan (otsailak 16) Txirikorda proiektua ze-hazten segitzeko hirugarren saioa, 10:30-12:30 artean Potxoenean. “Espazioaren diseinua” izango dute lanke-tarako gaia.

PIL-PILEAN

Udala: “Zahartzaroari modu kolektiboagoan aurre egiteko plangintza dugu esku artean”

Foru Aldundiak eta Matia Fundazioak adinekoen egoitza berria eta berri–

tzailea Usurbilen kokatzea Udalaren eta usurbildarren lorpena dela gogorarazi du Usurbilgo Udalak ohar bidez, “izan ere, urte luzeeetan usur-bildarrek eta gobernu-talde ezberdinek egin duten lanaren ondorioz gauzatu ahal izango da gure herrian bertan”.

Udalak gogorarazi duenez, legealdi hasieran proiektu honi berriz heltzeko aukera suertatu zenetik gobernu-tal-dearen agendan eta gober-nu-programan presente egon den proiektua izan da. “Era-giten aritu gara, lana latz egin dugu, proiektua gauza zedin”. Horren adibide gisa, jubila-tuek bultzatuta, usurbildarren artean jasotako 2.000tik gora sinadurak, “gaiari heltzeko, herri-mobilizazio hura eraba-kigarria izan zen”.

Urrats erabakigarri gehia-go iragarri ditu Udalak asteo-tarako. Hurrengoa, hilabete amaierako udalbatzaren osoko bilkuran. “Proiektua ahalbide–tzen duen plan berezia onar-tuko du”. Zenbait xehetasun aurreratu ditu Udalak. “Hiri-gintzaren ikuspegitik, zerbitzu sozial bati begirako proiektua da, etxebizitzen negoziotik apartekoa. Gainera, Kalezarre-ko inguruarentzat urbanizazio atsegina izango da eta mugi-kortasuna nabarmen hobetze-ko aukerak ekarriko ditu”.

Inkesta, 70 urtetik gorakoen arteanHorrekin batera, 70 urte edo gehiago izan eta bakarrik bizi diren 180 herritarren artean inkesta bat egitekoa da Udala hurrengo asteotan, kolektibo honen beharrak identifikatu

eta Udalak aurrera begira bul–tzatu asmo dituen zerbitzu eta egitasmoetarako informazio hau guztia aintzakotzat har–tzeko eta sarritan azaleratzen diren bakardade eta zaintza arazoei heltzeko.

Udalak gogoraratzen due-nez, “adineko asko bakarrik bizi dira”. Haietako “asko eta asko emakume alargunak. Bakardadeak, gainera, jakin badakigu zer dakarren berare-kin: segurtasun eza, eta apur-ka-apurka inguruari gero eta beldur handiagoa izatea, eta, ondorioz, norbera bere etxean isolatzea. Bestetik, elkar-lo-turik, zaintzaren gaia dago. Oraindik orain emakumeen ardurapean geratzen da, eta ezinbestekotzat du Udalak bes-

telako zaintza-eredu batzuk sustatzea, gizarte parekidea-goa eta justuagoa eraikitzeko norabidean”.

Honekin guztiarekin, za-hartzaroari ikuspegi sozialetik planteamendu integrala ari da osatzen Udala, “Usurbiletik Usurbilera. Helburua, zerbitzu eta aukera ezberdinak osatu eta eskaintzea da, menpeko-tasunik ez dutenentzat zein menpekotasun maila ezberdi-nak dituztenentzat”. Arazoak aukera bihurtu eta gaiari osota-sunean erantzun, “konponbide integrala” eman nahi dio.

Egun martxan diren zerbi–tzuak (jubilatu etxeak, etxez etxeko laguntza zerbitzua, as-teazkenetako ibilbide osasun–tsuak, eguneko arreta zerbi–tzua…) indartzearekin batera, Ugartondoko urbanizazio be-rrian kokatuko den Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioaren egitasmoa eta Usurbilgo gerontologiko berriaren proiektua ditu es-kuartean. “Plangintza eta ikus-pegi orokorrago batean sartzen diren proiektuak dira. Zahar–tzaroaren dohainak geure egin eta zahartzaroari modu kolek-tiboagoan aurre egiteko plan-

Udalak gogorarazi duenez, legealdi hasieran proiektu honi berriz heltzeko aukera suertatu zenetik gobernu- taldearen agendan eta gobernu-programan presente egon den proiektua izan da.

gintza dugu esku artean, eta halaber, zaintza-eredu berriak sustatzen ari gara, elkarren arteko zaintza esate baterako, zaintza emakumeen ardura esklusiboa izateari utz die-zaion”.

PIL-PILEAN 2019ko otsailaren 15ean14 PIL-PILEAN

Eskandalu hutsa da, hi–tzokin laburbildu zuen Joseba Belaustegik Gu-

raSOSek igandean (otsailak 10) Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean egin zuen ekital-dian plazaraturikoa. Dokumen-tu konfidentzial bat eman zuten argitara; erraustegiaren kontra-tua publiko egitearekin batera, orain arte ezkutuan egon den komunikazio-plan bat.

Nork eta, Zubietako erraus-tegiaren enpresa eraikitzaileek (Urbaser eta Meridiam na-gusiki, %45 eta %51ko parte hartzea dute hurrenez hurren) beraiek diseinaturiko plana, enpresek aukeraturiko “komu-nikazio talde” batek egina, hel-buru argi batekin; Zubietako erraustegiaren komunikazio estrategia zuzentzea. Antza, “1994tik, hondakinen gaikako bilketari buruzko lehen kanpai-na egin zuenetik, herrialdeko hiri hondakinak kudeatzeko Gi-puzkoan garatu diren proiektu eta azpiegitura ia guztien ko-munikazioan parte hartu du” GuraSOSen esanetan.

Lehenago aipatu izan den moduan, gurasoen elkarteak gogorarazten duenez, “Urba-ser Madrilgo erkidegoan argi-tara emandako ustelkeria kasu handien (Lezo kasua adibidez) erdigunean dago. Meridiam enpresa Parisen egoitza izan eta aipaturikoa bezalako azpiegitu-ra proiektuak mundu osoan fi-nantzatzen diharduen multina-zional handietako bat da”.

Aurka daudenak identifikatzea“Engainu, gezurrezko istorio bat da urte luzez planifika-tu eta gaur argitara emango duguna”, zioen Belaustegik. “Horrelako konspiraziorik ezin da egon, onartezina da”, gaineratu zuen. Ezin du egon herritarren aurkako plan bat, GuraSOSen esanetan. Zeresana

“Horrelako konspiraziorik ezin da egon, onartezina da”, hitzok baliatu zituen Joseba Belaustegik aurreko igandeko agerraldian.

emango duela iragarri zuten. Igandean eman baitzituzten lehen xehetasunak, baina adi, “hurrengo asteotan gehiago jakingo da”. Plazaraturikoaren aurrean argi ziotenez, “zerbait esan beharko dute gizarte era-gileek, ordezkari politikoek,

komunikabideek, osasun mun-duko langileek eta plan horre-tan aipatzen diren agente guz-tiek”.

Haiei guztiei GuraSOSek dei egiten die, “gatazka honen konponbidearekin, egiarekin eta osasun zein ingurumen ba-besarekin bat egin dezaten”.

Aipatu eragile guztiei eragi-ten diete eta, GuraSOSek eza-gutzera emandako “Ingurumen Kultura eta Komunikazio Pla-na” izeneko dokumentu konfi-dentzialak. “Iritzi publikoaren kudeaketa egokiak”, iritzi pu-blikoa kontrolpean izateak ale-gia, gatazkak gutxitu eta lanak

erraztuko dituela dioen planak erraustegiaren aurka diren tal-deen eragina ahal bezainbeste murriztea du helburu, tartean, “herritarren eta talde ekologis-tenak”. Eta gainerakoak gai ho-netan pasibo bilakatzea, “orain arte axolagabeak eta aurkari pasiboak izan diren kolekti-boen babesa handitzea”.

Eta identifikatzea. Adi, guz-tiok kontuan hartu beharreko asmoak agerian uzten ditu komunikazio plan honek. “E–zaugarri hauek dituen prozesu batean beharrezkoa da iritzi liderrak eta eragin handiko gu-txiengoak identifikatzea. Bere posizioagatik iritzi publikoan eragiteko gaitasuna duten ko-lektiboak alegia. Beharrezkoa da haietako bakoitzaren eta haien jarreren profil bat izatea, haien babesa lortzeko, edo pa-sibotasun jarrera gutxienik”, dio GuraSOSek argitara eman-dako komunikazio planak.

Identifikatu beharrekoak nortzuk diren ere argitara ema-ten du GuraSOSek. “Komu-nikabideetako profesionalei, osasun nahiz akademia mun-duko aditu eta profesionalei, ekonomia nahiz politika mun-duko lider adierazgarriei, edo mugimendu sozialetako per–tsona aktiboei buruz” ari dira.

Erraustegiaren aurkako taldeen eragina kontrolatzeko komunikazio-plan konfidentziala argitara

GURASOS“Zerbait esan beharko dute gizarte eragileek, ordezkari politikoek,

komunikabideek, osasun munduko langileek eta plan horretan aipatzen diren agente guztiek”

Atzera bueltarik ez duen errealitatea eraikitzeaAipatu planeko komunika-zio helburuetan, “oposizio taldeek erabilitako argumen-tuei erantzungo dien dis-kurtsoa egituratzea” gehien nabarmentzen den alder-dietako bat da GuraSOSen esanetan, gai hau politikoki erabiltzeari sinesgarritasuna kentzea ere plan honen

erronketako bat da. Eta adi, proiektua bera gi-

puzkoarren gehiengoak babes-turikoa, ezarritakoa eta atzera bueltarik gabekoa izatea, hau errealitate baten moduan ikus dezagun estrategia bat gara–tzea proposatzen du informa-zio plan baten laguntzaz.

Planak estrategikotzat jo–

tzen du komunikazioaren eremuan bideratu beharre-ko lanketa, aitortzen baitu erraustegia edo Foru Aldun-diak deituriko Gipuzkoako Ingurumen Gunea “ezartzea konplexua dela, bai edukien baita horri lotuak dauden arriskuen polemika eta gizar-te gatazkagatik”.

PIL-PILEAN770. zenbakia 15

Gipuzkoarron parte hartzea ere jorra–tzen du komunika-

zio plan honek. Parte hartze eredu mugatua planteatzen du, “plantei lotutako infor-mazio sarbidean; segurtasun planei iradokizunak egiteko aukeran”; funtzionamendu, emisio eta emaitzen gaineko kontrolean; ingurune soziala-rekin solaskidearen papera hartzean” zentraturikoa.

“Jarraipen eta Informazio-rako Herri Kontseilua” izeneko organo bat sortzea ere aurrei-kusten du, nahiz horren berri gehiagorik izan ez den. Halere GuraSOSetik ohartarazi dute-nez, “martxan jarri izan balitz, kontseilu honen bi premise-tako bat “jada hartutako eraba-kien inguruko eztabaida berriz ez piztea” zen”.

Erraustegiaren ondoan, Interpretaziorako guneaErraustegiak gizartean eragi-ten duen errezeloez jabetuta, “ate irekien egunak, egokitu-tako irtenbideak proposatu eta herritarren kezkak lehen eskutik tratatzeko solasal-

Enpresa eraikitzaileek sustaturiko komunikazio planaren berri izan du GuraSOSek.

BALIZKO KOMUNIKAZIO PLANA

Erraustegiak gizartean eragiten duen errezeloez

jabetuta, “ate irekien egunak, egokitutako

irtenbideak proposatu eta herritarren kezkak

lehen eskutik tratatzeko solasaldiak” antolatzea

proposatzen du

PIL-PILEAN

diak” antolatzea proposa–tzen du. Zeregin horietarako baliatzea proposatzen dute baita, erraustegiaren ondoan

eraikiko duten ingurumen interpretaziorako gunea ere. Gunea, hondakinak erraus-tearekin kontrajarriak dauden energia berriztagarri, klima aldaketa, ekonomia zirku-lar edo ikerketa, garapen eta berrikuntza arloekin lotu-tako erakusketak antolatzeko baliatu nahi lukete eta ber-tako jardueren jendaurreko diskurtsoetan “konnotazio negatiboekin jositako honda-kinak bezalako kontzeptuak baliabideetan bilakatuko lira-teke”. Alegia, “CO2 emisioak saihesteko energia berriztaga-rrien erabileraren garrantziak ordezkatuko luke”.

“Bukaeraren hasiera”Plan hau eskuartean izan-da, argi zioen GuraSOSek, ia nork izango duen kon-fiantza “Urbaser erraustegia ustiatzen hasitakoan autori-tate osoz, kontrol publikorik gabe”. Ildo beretik zioen, “plana konfidentziala bal-din bada gu guztiok engai-natzeko, nola izango dugu bermea, erraustegian gerta daitezkeen intzidentzien gai-neko informazioa eskainiko digutela adibidez. Bermea, si-nesgarritasuna eta konfiantza hausten bada, proiektuak bere oinarrietan huts egiten du eta proiektuaren eraginpean diren herritarrek ezin dute onartu”.

GuraSOSek gogoraratzen duenez, “zenbat eta gehia-go jakin, Zubietan martxan jarri nahi diguten mamua martxan ez jartzeko aukera gehiago dago. Benetan dio-gu. Horregatik garrantzitsua da jakitea. Gehiago jakinda, ez dugu onartuko inolaz ere gure haurren osasuna arris-kuan jartzea”.

“Bukaeraren hasiera” ikus-ten hasi behar gara eta pla-zaraturikoarekin, datorren otsailaren 23ko manifesta-zioan, “Donostia jendez bete behar dugu”.

Premisa, “jada hartutako erabakien inguruko eztabaida berriz ez piztea”

GuraSOSek orain arte ezku-tuan zen Zubietako errauste-giaren kontratua ezagutzera eman zuen igande eguerdian, Lasarte-Oriako Manuel Lekuo-na kultur etxean egin zuen ekitaldian. Hitzordua bera, o–tsailaren 23rako adostasuna-ren alde Donostian (17:00, An-tiguako tuneletik) deitua duten manifestazioarekin bat egiteko ere baliatu zuen GuraSOSek.

Gogoan izan, abian duela, otsailaren 23ko Donostiako mobilizazio handiari babesa emateko atxikimendu bilke-

Otsailaren 23ko manifestazioaren aldeko olatua handitzen doata kanpaina. Adostasunaren keinua eginez, lantokietan, lagun artean, familian... ar-gazkiak atera eta GuraSOSi (gurasos.org web orrialdera) helarazteko deia egina dute. Aipatu web orrialdean sar–tzen bazarete, oso modu erraz eta praktikoan igo ditzakezue argazkiak. Argazkia ze herri-tatik bidaltzen duzuen eta zer argazki mota den zehaztu eta irudia erantsi, hortxe egin be-harrekoa. Dagoeneko argazki mordoa ari da biltzen guraso taldea, web orrialdean bertan

dituzue ikusgai. Handitzen doan adostasunaren aldeko olatu erraldoi horretako ar-gazki bildumara batuko da orain, otsailaren 10eko Lasar-teko ekitaldira bertaraturikoek hitzorduaren amaieran atera zuten talde irudi erraldoia.

“Amesgaiztotik esnatu!”Otsailaren 23ko mobiliza-zioari begira, bideoa ere aurkeztu zuen GuraSOSek igandean Lasarten. Aire gar-bia arnastu ezin duten mas-karadun haurrak ageri dira

eguneroko bizimoduan; mas-karekin bazkaltzen, ikastolan, kalean... Ama baten amesgai-ztoa da guztia. Amesgaiztotik esnatu eta berehala doa lotan den semearengana. Eta segi-dan, honako hitzak entzun daitezke. “Akordioa da soilik etorkizun osasuntsu eta de-mokratikoaren bermea. De-nen artean Gipuzkoa osasun–tsuago baten alde, esan baietz adostasunari, osasunari”, o–tsailaren 23ko manifestazioan parte hartzeko gonbita luza–tzearekin batera.

PIL-PILEAN 2019ko otsailaren 15ean16 PIL-PILEAN

Eraikitzen ari eta laster martxan jartzen hasi nahi duten Zubietako

erraustegiaren kontratuaren xehetasunak argitara eman zi-tuen GuraSOSek, igandean La-sarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean egin zuen ekital-dian.

Gogoan izan, Europan zen-bait ekimen juridiko abiatu zi-tuela iaz, “kontratazio arloan izandako arau-hausteagatik, eta ingurumenaren eta hon-dakinen arloan parte hartzeko eta justizian sarbidea izate-ko eskubideak urratzeagatik”. Horrekin batera, Europako Parlamentura zenbait kexa bi-deratu zituen, “defizita eta zor-petze publikoa kontrolatzeko eta zuzentzeko mekanismoak aktibatzea” eskatzeko.

“Ez da kontratu hoberena, helburuetara ongien egokitzen dena baizik”Aipatu moduan, igandeko La-sarteko ekitaldian, erraustegia-ren kontratuaren gaineko xehe-tasunak argitara eman zituen GuraSOSek. Kontratu honen

GURASOSForu Aldundiko

Aurrekontu Egonkortasun eta Finantza

Sostengarritasunerako Zuzendaritzaren 2016ko ekainaren 9ko txostenak

dio, “apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak

ezarritako mugak ezarritakoa ez duela

betetzen”

“Iruzur eta gezur handi baten gainean eraikia dago erraustegia”

edukiak biltzen duena plaza-ratuz ziotenez, “ez da kontratu hoberena, helburuetara ongien

egokitzen dena baizik”.Kontratuak agerian uzten

duen alderdietako bat, hon-dakinen kudeaketa zerbitzua pribatizatzeko erraustegia sustatu nahi duten agintariek emandako urratsa da. Bere garaian, Zubieta gaineko planta eraikitzeak eragindako zorrari Gipuzkoako Hondaki-nen Kontsortzioak zuzenean, mailegu batekin aurre egiteko aukera baztertu behar izan zen. Igandeko Lasarteko ekital-dian, GuraSOSek erakutsitako dokumentazioaren arabera, Foru Aldundiko Aurrekontu Egonkortasun eta Finantza Sos-

tengarritasunerako Zuzendari–tzaren 2016ko ekainaren 9ko txostenak dio, “apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoak eza-rritako mugak ezarritakoa ez duela betetzen”.

Gastua, defizita ala zorraAlegia, GuraSOSeko kide Jose-ba Belaustegik zioenez, erraus-tegia bultzatu nahi zuten agin-tariei esaten zaiena da “ezin da eraiki hauteskundeetan hitz eman zenuten erraustegia”. Zubieta gaineko azpiegitura eraiki ahal izateko alterna-tibak bilatzeari ekin zioten orduan, baina helburu argi batekin; hurrengo 35 urteo-tan, gipuzkoarron gain hartu beharko dugun milioika eu-rotako zorra zenbatua izatea saihestu nahi zuten egitasmo honen bultzatzaileek. “Zor pu-blikoa gure gain hartzen dugu, baina zer da garrantzitsuena? Gastu hori guztia zenbatua ez izatea, defizit, zor gisa. Alegia, helburua “erraustegia eraiki ahal izateko norbaitek zor guz-tia bere gain hartzea” zen, zor publiko gisa zenbatua izan ez zedin.

Otsailaren 23rako adostasunaren aldeko manifestazioa deitu du GuraSOSek. Donostiako Antiguako tuneletik abiatuko da, arratsaldeko 17:00etan.

Gipuzkoarrak zorpetuak, enpresa eraikitzaileek galera arriskurik ezTestuinguru honetan, Gi-puzkoa 35 urteko milioika eurotako zorretan sartzeko bidea jorratzen hasi ziren, pribatizazioaren bidetik. Erabaki honen ondorioetako bat; gipuzkoarron poltsikoei dagokienez, “400 milioi euro gehiago ordainduko ditugu”.

Horrekin batera, erraus-tegiaren gaineko benetako kontrola dutenak enpresa eraikitzaileak direla gogora-

razten du GuraSOSek. Honda-kinen kudeaketa pribatizatu dutela salatzen dute. Zubieta gaineko azpiegiturekin interes pribatua lehenetsi dela azpi-marratzen dute, “herritarron osasuna arriskuan” jarriz. Ho-nek kontrol publikoaren ga-lera dakar gipuzkoarrentzat, aldiz, diru-galera arriskurik ez erraustegia eraiki eta ustiatuko duten enpresentzat, “obra li-breki ustiatzeko aukera ematen

die” erraustegiaren kontratuak. GuraSOSek ohartarazten zue-nez, “Gipuzkoarron honda-kinekin ez baditugu betetzen erraustegiko labeak, azpiegitu-ra kanpoko hondakinak erre–tzen ustiatu ahalko dute”.

“Kontratua kalitate demokratiko baxukoa da”Argi zioten, kontratua “opakua da, kalitate demokra-tiko baxukoa”, GuraSOSen

esanetan, aipatu kontratuak, datozen 35 urteotan honda-kinen kudeaketa politikak aldatzeko aukerak alboratzea dakarrelako.

Horregatik zioen igandean Lasarten GuraSOSek, “iruzur eta gezur handi baten gainean eraikia dago erraustegia”. Gu-raSOSek Europan jada salatua duena. “Ia zer gertatzen den”, zioten Lasarteko igandeko ekitaldian.

PIL-PILEAN770. zenbakia 17HERRIKO TALDEAK

Udal diru-laguntzak eskatzeko epea zabalikZabalik da jada udal diru-la-guntza deialdira eskabideak aurkezteko epea. Udalak Udalberri hilabetekariaren bi-dez iragarri duenez, guztira 212.400 euro banatuko ditu di-ru-laguntzetan. Laguntza lerro hauek eta lerro bakoitzerako kopuruok iragarri ditu: n Kultura: 80.000 euro.n Kirola: 50.000 euro.n Emakume eta gizonen ber-dintasuna sustatzen dituzten kirol-jarduerak: 5.000 euro.n Kirol egokitua: 3.000 euro.

n Federatu gabeko kirol elkar-teentzat: 1.000 euro.n Ingurumena 5.000 euro.n Nekazaritza eta abeltzain–tza: 15.000 euro.n Gizartegintza: 12.000 euro.n Deserrotze eta bazterketa arriskuan dauden pertsonen senideentzako laguntzak: 4.000 euro.n Igogailuak instalatzeko la-guntzak: 10.000 euro.n Hutsik dauden lokaletan jar-duera berri bat abian jartzeko lokalen alokairurako laguntzak.

AZAROAK 23Goizeko 11:00etan abiatuko dira eta

elkarteetan zehar ibiliko dira puska bila

Zubieta eta Lasarte senidetuko dituzten Euskal Inauteriak

Mozorro festa ate joka dugu! Gogoan izan, Usurbilen

martxoaren 2rako ari gara an-tolatzen Inauteri Festa. Egita-rau zehatza astebete barruko NOAUA!n argitaratuko dugu. Aurtengo gaia; jolasak! Giro–tzen hasteko, astebete lehe-nago ospatuko dira Zubieta eta Lasarte senidetuko dituen Euskal Inauteriak. Hemen egi-taraua:

Otsailak 23, larunbatan 11:00-13:00 Sagardotegi kale-tik abiatuta, elkarteetan zehar Puska Bila.n 16:30 Zubietako plazan eki-taldia.n 16:45 Zubietatik Okendora kalejira.n 17:00 Lasartearren harrera: lasarte oriatarrak zubietarrei gonbidapen dantza eta zubie-tarren erantzuna.

n 17:15 Zubietarren eta lasar-te-oriatarren senidetze dan–

tzaldia.n 17:30 Kalejira herritik.n 19:00 Erromeria eta suaren ekitaldi berritua.n Amaitzeko, txokolatada goxoa plazan.Antolatzaileak: Zubietako he-rria eta Lasarte-Oriako Ttakun Kultur Elkartea.

Egun osoko festa izango da otsailaren 23koa.

Bihurri ludotekako bazkidetza 2018ko kuota ordaintzeko epea otsailaren 28an amai-tuko da. “Bazkide berriek 30 euro pagatu behar dituzte eta jada bazkide direnek 10 euro”. Ordainketa ondoko kontu zenbaki honetan egin behar da: ES3230080259103545905527 (Rural Kutxa).

Ludotekako giltzaLudoteka utzi duten gura-soek giltza itzuli beharko dute. “Ludotekako bazkide izateari uzten dioten fa-miliei giltza itzuli dezatela eskatzen diegu”, Bihurriko kideek aditzera eman digu-tenez.

Zalantzak argitzeko edo proposamenak egiteko, ludotekako tabloira jo de-zakezue edo ondoko helbi-dera mezua bidali: [email protected]

“Mugikorrak behar ditugu, Ugandako haurrei laguntzeko”Ziortzako DBH4ko ikasleek Mukwano-Lagun elkarteari laguntzeko kanpaina abia-razi dute. “2006. urtetik, elkarte hau Bujagali izeneko Ugandako herrixka txiki ba-teko biztanleei laguntzen ari da”. Eskuko telefonoak batu nahi dituzte bertara igortze-ko. Asteburu honetan egin-go dute bilketa lana Sutegin.

Egoera onean diren mugikorrak “Funtzionatzen duten eta egoera onean dauden mu-gikorrak (Interneterako sarbidea dutenak)” behar dituzte.

Sutegira hurbiltzeko egunak n Otsailak 16 larunbata,18.30-20.00. n Otsailak 17 igandea, 12.00-14.00.

Eskabideak martxoaren 12ra arte bideratuko ahalko diraUsurbilgo Udalak onartuak dituen 2019rako udal di-ru-laguntzen oinarrien berri zehatzago, otsailaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizia-lean edo usurbil.eus atarian jaso dezakezue. Eskabideak martxoaren 12ra arte bideratu ahalko dira, lokal hutsak bizi-berritzeko diru-laguntza deial-dian izan ezik. Kasu honetan, irailaren 30era arteko epea izango baita.

PIL-PILEAN 2019ko otsailaren 15ean18 PIL-PILEAN

Aginagako urak ere, saneamendu sarean egotetik hurbilago

Añarbe Mankomunita-teak 2010erako inber–tsio-planetan jada au-

rreikusten zuen proiektuetako bat gauzatze bidean dela berri eman du Usurbilgo Udalak ohar bidez. Ur zikinen gaiari buruz ari gara. Gogoan izan, azken urteotan egindako obrei esker, 2016az geroztik Usurbil-go ur zikin gehienak kolektore bidez Loiolako araztegira bide-ratzen direla, eta ordura arte egiten zen moduan, erriora. Ur zikinen saneamendu sare horretatik kanpo geratu ziren ordea, Txokoalde-Aginaga in-guruak, baita Zubietako zen-bait zonalde ere.

Zubietakoei konponbidea 2017ko udaberrian, Aliri zu-biaren ondoan inauguratu zuten hondakin-uren ponpa–tze estazio berriarekin eman zitzaien. Ordutik ordea, Agi-naga-Txokoaldeko ur zikinak saneamendu sarera batzea falta zen. Zonalde honetako ur zikinak erriotik desbide-ratzea aspalditik eskatua zion Udalak Añarbeko Uren Manko-munitateari. Orain, “Usurbilgo udal-gobernuak, beste udal-or-dezkari batzuekin batera, egin-dako lan eta presioaren ondo-rioz lortu da 2019an Aginagako saneamenduari ekitea”, adie-razi du Udalak ohar bidez.

Negoziazioei esker, diru partiden gehitzeaUdal gobernu taldetik gogora-razten dutenez, besteak beste, EHBilduren babesa ezinbes-tekoa izanik, Añarbek joan den urrian Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkezturiko au-rrekontu-proiektua atzera bota zuen koalizioak, “urteetan ma-hai gainean izan diren hainbat proiektuei heltzeko konpromi-so faltagatik”. Proiektu horien artean, bi nabarmentzen zi-tuen EHBilduk; Pasaiako Por-

tua eta Aginagako ur zikinen saneamendua.

Aipatu moduan, bi egitas-mook gauzatzea aurreikusia zuen Añarbek 2010az geroztik, “inbertsio-planetan aurreikusi-ta bazeuden ere, urteotan ez dute urratsik egin proiektuok garatzeko. 2019an beste ho-rrenbeste gerta zitekeela ikusi genuen, ez baitzegoen adina diru-partidarik aurreikusita”, adierazi du Jone Urdanpilleta zinegotziak.

Konpromiso falta hori zen-bakitan islatu du Añarbek, EH-Bilduren esanetan. 2019rako 25.000 euro, 2020rako 175.000 euro, eta 2021erako beste 175.000 euro, aurriekusiak zi-tuen, “ez zen nahikoa. Gabezia historiko horri erantzun ezean, ez zutela EHBilduren babesik izango argi adierazi genien”, Urdanpilletaren esanetan.

2019an hasi, 2022rako bukatuaAurrekontuak adosteko elkarriz–ketei ekin eta negoziazio ho-

riek aipatu diru kopuru ho-riek gehitzea ekarri du. Hala, 2019rako 25.000 euro bidera-tuko ditu Aginagako egitas-mora, 400.000 euro 2020an, 700.000 euro 2021ean eta 305.000 euro 2022an. Inbertsio honen %40a Añarbek finan–tzatuko du, gainerakoa URA, Uraren Euskal Agentziak.

Egutegia finkatua dago. Usurbilgo Udalak zehaztu due-nez, 2019an lanak lizitatu be-harko dituzte, 2020an hasi eta 2022rako bukatu.

Hiru fasetanAginaga aldeko saneamendu lanok hiru fasetan gauzatuko dituzte. Egitasmo hau hitzar-men orokorrago baten baitan kokatzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaur-laritzak, Udalaren esanetan. 61 milioi euro bideratuko dituzte guztira Gipuzkoako uren sa-neamendura, 2019-21 eta 2021-27 urte arteetan. Aginagako saneamendu lanen lehen bi faseak 2019-21 artean burutuko dituzte, hirugarrena 2021-27 urte arterako aurreikusia dago. “3. faserako bermeak ere jasota badaude, espero etorkizunean heltzea, izan ere, ingurumenari zor zaion ezinbesteko lehenta-suna baita Aginagako sanea-mendua Oria ibaitik ateratzea”, Urdanpilletaren esanetan.

2019an lanak lizitatu beharko dituzte, 2020an hasi eta 2022rako bukatu.

Mantenu lanak Artzabalgo zuhaiztian15 urte dituen Artzabalgo urbanizazioko parkean man-tenu lanak egitekoa da Usur-bilgo Udala egunotan. Ohar bidez, bideratzekoak diren lanen gaineko xehetasunen berri plazaratu dute. “Guztira, 40 bat zuhaitz (parkeko zu-haitzen % 20 inguru) moztea aurreikusten da”. Bi fasetan, “erdiak aurten eta hurrengo urtean, gainerakoak”. Hori bai, “egungo Artzabalgo par-kearen xarma, itxura eta izae-ra mantenduko da, udaberri eta udan itzal estimatuak es-kainiz eta udazkenean hosto koloreen festaz gozatuz”.

Artzabalgo parke ederraz gozatzen segi ahal izateko ezinbestekotzat jo ditu lanok Udalak. Inguruak egun eza-gutzen dugun moduan 15 urte bete dituenean, landatutako astigar basoa hazi egin baita. Horregatik, “beharrezkoa iku-si da mantenu lanak egitea, etorkizunean ere astigar mota ezberdinez osatutako parke bat izan dezagun”.

Mantenu lan ezberdinak bi-deratuko ditu Udalak, zuhaitz batzuen eta beste egoera ain–tzakotzat hartuta. “Datozen egunotan, udal zerbitzuek Artzabalgo parkean dauden astigarren bakanketa lanak egingo dituzte, parkea egin zenean erabilitako irizpide bera jarraituz. Zenbait kasu-tan hazkuntza handia izan duten astigar batzuk moztu egin beharko dira, hazkun–tza txikiagoa izan duten bai-no osasuntsu dauden beste zuhaitzen mesedetan. Beste zenbait kasutan, modu dese-gokian hazi eta etorkizun urria duten zuhaitz txikiak moztuko dira”.

“Guztira, 40 bat zuhaitz moztea aurreikusten da”.

AURTEN HASIKO DIRA“Usurbilgo udal-

gobernuak, beste udal-ordezkari batzuekin

batera egindako lan eta presioaren ondorioz lortu

da 2019an Aginagako saneamenduari ekitea”

PIL-PILEAN770. zenbakia 19

Futbola HaranenOtsailak 16, larunbatan 09:30 Alebin neskak: Udarregi 5A-Udarregi 6BUdarregi 6A-Urnieta 6n 10:30 Infantil neskak: Usurbil-Santo Tomas Lizeoan 11:45 Infantil mutilak: Usurbil B-Ostadar B

Otsailak 17, igandean 9:45 Alebinak: Usurbil F.T.-Ostadar S.K.T.Euskalduna-Urnietan 11:00 Alebinak: Danena-Hernanin 12:30 Futbol Eskola 2008: Usurbil F.T.-Danenan 15:45 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Urnieta K.E. Bn 17:45 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Zestoa KB

Eskubaloia Oiardo kiroldegianOtsailak 16, larunbataEskola Kirolan 09:30 Alebin mutilak:Udarregi 5A-Langile BUdarregi 5D-Urnieta 5An 10:45 Infantil neskak (Diputazio Torneoa): Udarregi B-Iraulin 12:00 Infantil mutilak (fase finala B-G1): Udarregi B-Ormaiztegi

Usurbil K.E.n 16:45 Kadete neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Errotabarrin 18:30 Jubenil neskak (Federaziozko Trofeoa): Usurbil K.E.-Tolosa C.F.

Joko Garbi ZubietanOtsailak 17, igandeaIgandean (otsailak 17) jokatuko da laugarren jardunaldia. Ze-hazteke dago oraindik, neurke-ten ordutegia eta lekua:n Txost 2-Zubieta 1n Txost 1-Zubieta 3n Atsedena: Zubieta 2

IZERDI PATSETAN

Etapa berria hasi du An-datza M.K.K.-k. Otsaila-ren 11n egin zuten Usur-

bil, Ernio eta Alkiza lotu zituen lehen txangoa zuzendaritza berriaren gidaritzapean. “Egun ederra pasa dugu gaur”, adie-razi dute antolatzaileek sare sozialen bidez zabaldu duten ondoko argazkiarekin batera.

Gogoan izan, baten faltan bi irteera antolatu dituzte hi-labete honetarako. Bigarrena larunbat honetarako, federatu nahiz federatu gabeei, mendi-zale guztiei zuzendua.

Otsailaren 16an, Erlo-Xoxote“Euskal Herriko mendiak eza-

Mendiko irteerak bueltan dira

Otsailaren 11n egin zuten Usurbil, Ernio eta Alkiza lotu zituen irteera.

gutzen” ekimenaren baitan, Erlo-Xoxote ibilaldia osatzera joango dira otsailaren 16an. 7:45ean abiatuko dira Oiardo

Kiroldegitik. Izen ematea itxita dago.

Informazio gehiago: andatza.com

Patri Espinar eta Miriam Arrillagak bizirik jarraitzen dute Emakume Master Cup txapelketan

Eskubitara, Patri Espinar eta Miriam Arrillaga hurrenez hurren.

Lehen mailako txapel–ketan Patri Espinar eta Miriam Arrillagak bizirik

jarraitzeko behar beharrezkoa zuten garaipena eskuratu zuten Sodupen. Hori bai, ikaragarri sufritu behar izan zuten Arrate Bergara eta Maider Mendiza-bal gipuzkoarrei nagusitzeko (14-18). Patri Espinarren ezker gantxoa erabakigarria izan zen partidan zehar eta Orozkon jokatuko den hirugarren jardu-naldiko emaitzen zain geratu beharko dugu, aurrera egingo duten bi bikoteen izenak jaki-teko.

2019ko otsailaren 15ean20 GAZI, GOZO, GEZA

.

.

.

OHARREI DAGOKIEN ARAUTEGIAOrri honetan agertzen diren oharrak doakoak dira. Te-lefonoz edo emailez helarazi daitezke: 943 360 321 / [email protected] Oharrak bidaltzeko azken eguna: astelehena, eguerdiko 12:00ak. Atal bakoitzaren goikaldean ipiniko ditugu be-rrienak. Oharra egokia ez dela erabakiko balitz, NOAUA!k ohar hori argitaratu gabe utziko luke.

ETXEBIZITZA

SalgaiEtxebizitza egin daitekeen 61 metro karratuko lokala salgai Munalurran. Nahi izanez gero, li-zentzia, proiektua eta etxebizitza egiteko aurrekontua eskuragarri. 943 916 182 (Jon)

San Inazio kalean 100 metro-tako etxebizitza salgai. Sukaldea jantokiarekin, 25 metroko saloia, 2 komun, 3 logela haundi eta bi balkoi ditu. Eguzkitsua eta ia es-trenatzear. 610 52 78 32

Etxea salgai, Zubiaurrenean. 70 m2. 3 logela, egongela, sukaldea eta komuna. Balkoia trastelekua. Dena kanpora. Fatxada eta teila-tua berrituta. 688 779 465.

Etxebizitza eta garajea salgai Etxe-aldian (San Esteban kalea). Biak batera edo aparte. 3 logela, sukalde-egongela eta bainugela.Etxebizitzak 60m2 eta garajeak 22m2. 688866968

3 logela eta ganbarako etxebi-zitza salgai edo alokairuan Agi-nagan. Berritu berria, eguzkitsua eta lasaia. Tel. 650450869

Etxea erosi nahi dut Usurbilen. Kaxkotik gertu dagoen auzo ba-tean. Gehienez 100.000 euro or-daintzeko prest. Tel. 666 770 851

Etxebizitza eta garajea salgai. Biak batera edo aparte. 3 logela, sukalde-egongela, 2 bainugela. Etxebizitzak 78 m2 eta garajeak 50m2. Tel. 676 453 176.

90 m2 pisua salgai Txaramunto kalean. 3 logela, sukaldea, 2 ko-mun, egongela. 11 m2- terraza, 8 m2 trastelekua eta bertan 33 m2-ko garajea erosteko aukera. 606 877 856

Pisu bat salgai Kale Nagusian. 3

logela, sukaldea, egongela eta 2 bainugela. Dena kanpoaldera. Ganbara prezio barruan. Prezioa: 205.000 euro. Tel. 629 631 838

Pisua eta garajea salgai kale na-gusian. 3 logela, sukaldea, egon-gela, komuna, kalefakzioa. Dena berrituta. Fatxada ere bai. Garajea 40 m2 eta itxia. Biak batera edo aparte. Tel. 695 705 905.

Gure Borda salgai: 5.600 m2, borda, aterpea 943 42 96 82 / 637 293 471

Kalezar auzoa, 3 gela handi, sukalde handia, komun bat. Gela guztiak kanpoaldera. Fa-txada berrituta, teilatua egoera onean. Garajea, bi trasteleku. 135 m2. 637 22 88 60 .

Alokairuan Marradun garaje bat alokairuan Bizkarre auzoan. Tel. 696 014 585

Alokairuko pisu baten bila ga-biltza. Bi neska gara, biak lana-rekin, arduratsuak eta garbiak. 688893668

Alokairuko pisu baten bila nabil. Tel. 620 708 265 / 686 143 786.

Logela bat alokatuko nuke. Mutil langilea, serioa eta arduratsua. 651 197 381 / 632 138 393

Alokatzeko pisu merke baten bila gabiltza, bikote bat gara, biak lanarekin, informeak ditugu.

675595294

Duplex bat alokatzen da Txara-munto kalean. 3 logela, 2 komun, sukaldea, egongela, bulego bat, terraza bat eta garajea. 625 702 807.

Logela bat alokatuko nuke. Nes-ka bat naiz eta lanean ari naiz. Arduratsua eta garbia. 612 487 017.

Negozio-lokal bat alokatzen da. Kafetegi edo taberna gisara nahiago, baina aukerak zabalik. Kaxkoan kokatua. 630 456 404

3 geletako etxea alokairuan; 600 euro gehienez. 665319105.

Alokairuko pisu baten bila nabil. 3 logela eta igogailua. Familia arduratsua eta nominarekin. Epe luzerako. Tel. 687 201 410.

Logela alokairuan Aginagan, pertsona arduratsu batentzat. Tel. 672 448 644.

Alokairuko pisu baten bila nabil. Txakur bat dut. Erroldatua. 661 115 222

Alokairuko pisu txiki baten bila nabil. Presa dauka. 699 680 265.

MOTORRA

Salmenta,

garajeak Kale Nagusian garaje bat salgai. Ez

da garaje itxita. Prezioa negozia–tzeko. 667336405.

Atxegalden garaje bat erosi edo alokairuan hartuko nuke. 653014518

Garaje itxi bat alokatzen da Erre-katxiki kalean. Tel. 616 235 366.

Alokairuan 50m2-ko lokal/gara-je bat Atxegalden. Autoak sar–tzeko atearekin. Goiko kalea 2. 676453176

Baju bat alokatzen da Munalurra, 4ean. Tel. 652 765 583

Garajea salgai Txaramunto kalean. 23 m², ate elektrikoa eta itxia. 615744628.

34m2ko lokal komertzial bat alokatzen da Errekatxiki 5ean. 695723192

2 garaje marra alokairuan edo sal-gai, Olarriondo 4an. Banaka edo biak batera. Tel. 663 031 803

120 metro2 lokal bat salgai. Alpe-rroburu 3an. 699 306 158

LANPOSTUAKLan eskaintzak

Usurbilgo Alkartasuna Baserri-tarren Kooperatibak administra-ri-dendari baten beharra dauka, berehala lanean hasteko. Interes-atua bazaude, deitu 943 361 114 telefono zenbakira, edo bidali zure CV [email protected]

Finantza eta aseguruetako ku-deatzailea behar da Buruntzal-dean. Baldintzak: Esperientzia gabe aseguruetan, prestakuntza enpresaren kontura eta kotxea-rekin. Betebeharrak: Profesional-tasuna eta seriotasuna, lanbi-de-heziketa eta baldintza onekin. Tel. 699 760 873

Udarregi Ikastola partikularrak

emateko prest dagoen jendea-ren zerrenda eguneratzen ari da. Partikularrak emateko prest egongo bazina, bidali mezu bat: [email protected]

Kamarero eta sukaldari lagun–tzailea behar dira Aratz errete-gian,[email protected]

Aseguru sektorean espeziali-zatua den gestore pertsonal baten bila gabiltza. Heziketa aseguru-etxearen esku eta libre egotea eskatzen da. Diru-sarrera altuak. [email protected]. 699 760 873.

LANPOSTUAK

Lan eskaerakLan bila nabilen neska bat naiz. Interna moduan lan egingo nuke. Tel 602 069 147

Interna edo externa moduan lanean berehala hasteko prest. Neska jatorra, arduratsua eta langilea. 604166831.

Lan bila nabil. Garbiketan, pertso-na helduak edo umeak zaintzen. Interna bezala, orduka. Berehala lanean hasiko nintzateke. 632 140 789.

Lan bila dabilen neska arduratsua naiz, esperientziarekin. Interna, externa edo orduka lan egiteko. Berehala lanean hasiko nintzake. 637 106 649.

Lan bila dabilen mutil bat naiz, esperientzia ere erreferentziekin pertsona helduak zaintzen. Os-pitaletan, paseatzeko eta pozik edukitzeko prest nago. Berehala lanean hasiko nintzake. Interno edo externo bezala. 603 595 656

Emakume arduratsua naiz, eta lan egingo nuke, pertsona helduak zaintzen edo etxeko lanak egiten. Interna moduan. 663 488 438

OHARRA: 2018ko otsailaren 22an aterako dugu hurrengo astekaria. Oharrak, zorion-agurrak, bestelako deialdiak... jakinarazteko azken eguna: otsailaren 18n astelehena, eguerdiko 11:00etan. Emailez helbide honetara igorri: [email protected]

Zorionak Mañel! Otsailaren 14an 11 urte!!Muxu handi bat etxeko guztien partez!

Zorionak Gorka!Otsailaren 15ean 9 urte beteko dituzu. Zorionak etxekoen partetik. Muxu handi bat eta ondo pasa!

Zorionak Arai!!Otsailaren 9an 2 urtetxo bete ditu gure etxeko printzesak,zoragarria zara!!

Zorionak Ander! Otsailaren 8an, 21 urte bete dituzu... Jarraitu horre-lakoa izaten... 21 muxu handi handi. Aizpea eta familia osoaren partez.

Zorionak Ione!Otsailaren 14an, 23 urte beteko dituzu... Jarrai-tu horren alaia izaten... 23 muxu handi handi. Aizpea eta familia osoaren partez.

HeriotzakAntonio Mayoz Pagola87 urterekin hil zen otsailaren 9anAginagan

770. zenbakia 21GAZI, GOZO, GEZA

Telefono interesgarriakUdala 943 371 951Atez ateko bulegoa 900 776 776Udaltzaingoa 943 361 112Udal zerbitzuak (Brigada) 943 370 148Sexu Aholkularitza Gunea 697 919 516Gizarte Zerbitzuak 943 377 110Diputazioa - Basetxea 943 361 215Bake Epaitegia 943 372 336Udarregi Ikastola 943 361 216Haur Eskola 943 374 061Zubietako Lanbide Eskola 943 364 600Zubietako Herri Batzarra 943 372 077Hastapen tailerrak 943 360 465KZgunea 943 023 684Oiardo Kiroldegia 943 372 498Sutegi Udal Liburutegia 943 360 692Zumarte Musika Eskola 943 371 594Etumeta AEK euskaltegia 607 609 379Kalezar Eguneko Zentroa 943 365 249Gure Pakea Zahar Egoitza 943 368 770Gure Elkartea Zahar Egoitza 943 371 751Arrate Zahar Egoitza 692 898 492Usurbilgo Salbatore Parrokia 943 361 239Noaua! Kultur Elkartea 943 360 321

Abere-Landare Babeslea 943 376 650Taxia (Angel) 607 928 770Taxia (Joxe Kruz, 8 plaza) 677 373 466Eusko Tren 943 470 976LurraldeBus 943 000 117Korreos - posta zerbitzua 943 362 894Anbulategia 943 362 013Amenabar botika (lehen Oa) 943 376 076Iturralde botika 943 363 395DYA 943 464 622Gurutze Gorria 943 272 222Emergentziak 112Genero-indarkeria, arreta 900 840 111 / 016Gonzalez Ehorztetxea 943 362 163Kutxabank 943 361 202Euskadiko Kutxa-Laborala 943 364 740Banco SabadellGuipuzcoano 943 370 006Banco Popular Español 943 370 411BBVA 943 377 155Caja Rural Kutxa 943 368 842Argindarra - Iberdrola 901 202 020Gas naturala - Naturgas 902 123 456Telefonica 1004Euskaltel 900 840 840

Garbiketa lanetan edo pertso-na helduak zaintzen lan egingo nuke. Interna edo externa bezala. 617 064 054

Pertsona helduak edo umeak zain–tzen lan egingo lukeen neska bat naiz. Esperientziarekin. 663 443 736

Lan bila nabil. Pertsona helduak edo umeak zaintzen. Interna edo externa bezala. Tel. 619 355 819

Pertsona helduak edo umeak zain–tzen lan egingo nuke. Interna edo externa bezala. Tel. 633 101 867

Emakume euskaldun bat eskaintzen da, etxeko lanak egiteko. Astean 2 egunez, goizez edo arratsaldez. Ur-tarriletik aurrera. 671 547 567

Neska arduratsu bat lan bila da-bil. Pertsona helduak zaintzen, umeak zaintzen edo garbiketan. 671277904

Mutil arduratsu bat lan bila dabil. Pertsona helduak zaintzen. Interno, externo edo gauak eritxean egiteko. Erreferentziak eta esperientziarekin. Tel. 603 595 656

Lan bila nabil. Helduak zaintzen. Interno, externo edo orduka. 631 996 636.

Lan bila nabil. Paperak egunean. Helduak zaintzen. Interna, externa edo orduka. 631 856 814.

Lan bila nabil. Interna bezala. Tel. 677 256 701.

Lan bila dabilen neska bat naiz. Arduratsua eta esperientziarekin. Etxeko lanak egiten, umeak edo nagusiak zaintzen. Orduka, interna edo externa bezela. Segituan la-nean hasiko nintzake. 637 106 649.

Lan egin nahi dut. Interna edo externa bezala. Pertsona helduak zaintzen, supermerkatuan, taber-netan... Tel. 682 723 520

Pertsona helduak zainduko nituzke, asteburu, jai egunetan eta gauean, baita erietxean ere. 606 661 048 / 943 404015.

Jende heldua zaintzeko prest. Inter-na moduan edo orduka. Dokumen-tazio osoa dut. 682 72 35 20.

Neska euskalduna, Usurbilen umeak zaintzen egingo nuke lan udara honetan: ekaina, uztaila edota abuztuan (goiz, arratsalde

edo orduka). 617263123.

Lan bila nabil. Garbiketan edo per–tsona helduak zaintzen. Etxean, ospitalean, gauetan, externa bezala, orduka edo asteburutan. 671763558

Lan bila nabil interna edo exter-na bezala. Pertsona helduak edo umeak zaintzen. Urtebeteko espe-rientzia. Arduratsua, erreferentzia onekin. 666 295 450

Garbiketa egiteko, pertsona hel-duak edo umeak zaintzeko. Espe-rientzia duen neska, arduratsua. Berehala lanean hasiko nintzake. 637 106 649

Lan bila nabil, pertsona helduak zaintzeko. Ospitalean, etxean, gauetan. Garbiketa orokorrean ere bai. 671 763 558

Lan bila nabil etxeak garbitzen edo umeak zaintzen, ekaina eta uztaila, goizetan eta Usurbilen. 608201745.

Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. Interna, externa edo orduka. 632 541 872

Emakume bat naiz, eta lan bila nabil. Interna, externa, orduka. Helduak edo umeak zaintzen. 676 188 411

Neska bat naiz, eta lan bila nabil. Orduka lan egingo nuke. Helduak edo umeak zaintzen. 619 355 819

Mutil gazte bat naiz, eta lan bila nabil. Pertsona helduak zaintzen, hospitalean, baserrian. 632090146

Mutil gazte bat naiz, eta lan bila nabil. Pertsona helduak zaintzen, hospitalean, baserrian. 632793747

Lan bila nabil. Umeak edo pertso-na helduak zaintzen. Esperientzia eta erreferentziekin. 662 910 181

Emakume bat eskaintzen da pertsona helduak zaintzeko. Ge-riatriako eta lehen laguntzako ezagutzak ditut. Esperientzia etxe-ko lanetan eta antolamenduan. Erreferentziak ditut. 612 495 429

Emakume bat eskaintzen da, etxeko lanak egiteko edo umeak

zaintzeko. Goizez edo arratsaldez. Esperientzia daukat. 690 336 444.

Lan bila nabil. Orduka eta arratsal-dez. 663 776 93

Lan bila nabil. Pertsona helduak zaintzen, gauetan, asteburutan, externa bezela edo garbiketa lane-tan. 671 763 558.

Interna moduan lan egin nahi dut adinekoak zaintzen. 25 urteko lan esperientzia dut. 633 73 64 26

Lan bila nabil, etxeak garbitzen, etxeko lanak egiten edo pertso-na helduak zaintzen. Esperien–tzia ere erreferientziekin. Tel. 632 576 258

Mutil arduratsua baserriko lane-tarako eskaintzen da. 661118892.

18 urteko neska euskaldun he-rritar esperientziaduna naiz. Aste osoan zehar arratsalden umeak zainduko nituzke. 688817429.

Lan bila nabil. Umeak zaintzen, garbiketa lanak egiten, orduka, interna bezala. Tel. 642 238

949

Lan bila nabil. Etxeak garbitzen, arratsaldetan 2 ordu edo aste-burutan. Tel. 663 776 223.

Usurbilgo bizilagun bat naiz, eta orduka garbiketak egiten lan egingo nuke. Tel. 674 570 534

Lan bila nabil. Etxeak garbitzen, arratsaldetan 2 ordu edo aste-burutan. 663 776 223. Maribel

BESTELAKOAKUsurbilen bizi naiz eta Lehen Hezkuntzako oposaketak presta–tzeko talde bat osatu nahiko nuke ahalik azkarren. Klase partikula-rrak jasoko nituzke 2017. urtean atera zuen batekin, orduko prezioa adostuz. Ima. 688681557

Diamante, madarines eta isabelito japones arrazako txoritxoak salgai. 659 185 107

4 gurpildun karro elektrikoa salgai. Scooter markakoa. Egokia elbarri-tuentzat. Tel. 664 609 596

3 metroko toldo marroia eta ari-ketak egiteko trifasikoa salgai. Prezioa adosteko. 676 39 89 33

Ingleseko klaseak ematen ditut 3-4 urteko haurretatik hasita. Klase dibertigarri eta alaiak gaz-tetxoenentzat eta azterketen prestakuntza nerabeentzat. CPE tituluduna. Natali 635909606

Oxelo markako patinete bat galdu dugu frontoi inguruan. Aurkitzen baduzu deitu: 615 760 826 telefo-nora. Izaro

Marradun garaje bat alokairuan Bizkarre auzoan 696014585

Ingeleseko eta frantseseko klaseak ematen ditut, etxeetara joanda. Jokin. Tel. 600 766 068

Udarregi Ikastolan klase par-tikularrak emateko jende bila gabiltza. Interesa baduzu pasa ikastolatik edo deitu! Telefono zenbakia: 943 36 12 16

TRUKEAN, OPARIInprimatzaileak, telebistak, pati-neteak, liburuak… Garbigunean. Doan hartu daitezke. Astelehe-netik ostiralera: 10:15-13:00 / 16:00-19:00 artean. Jai egunak ez diren larunbatetan: 9:00-13:00 artean

Goardiako farmaziak Otsailak 14 - Otsailak 24Osteguna 14 LASA SUQUIA Kale Nagusia 42, Lasarte

Ostirala 15 GIL MARTIN Kale Nagusia 24. Lasarte

Larunbata 16 GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasarte

Igandea 17 GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasarte

Astelehena 18 ACHA-ORBEA Hipodromo etorbidea, 6. Lasarte

Asteartea 19 URBISTONDO San Franzisko 1. Lasarte

Asteazkena 20 GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasarte

Osteguna 21 ORUE Jaizkibel plaza 2. Lasarte

Ostirala 22 DE MIGUEL Kale Nagusia 32. Lasarte

Larunbata 23 ORUE Jaizkibel plaza 2. Lasarte

Igandea 24 ORUE Jaizkibel plaza 2. Lasarte

LARUNBATETAN,Usurbilgo bi farmaziak ireki-ta egongo dira: 9:00-13:30

GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZCASTILLA-LARBURUURBIETA KALEA, 7 HERNANI 943552941

Gainontzeko datak www.cofgipuzkoa.com web orrian ikusgai.

22 2019ko otsailaren 15eanINGO AL DEU?

Datozenak

Coral Herrera (Madril, 1977) giza zientzien inguruko gaien ikertzaile eta idazlea da eta genero ikuspegi-

tik ondu ditu bere lanak. Ostiral honetan maitasun erromantikoari buruzko hitzal-dia eskainiko du Udarregi Ikastolan.

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sai-lak antolatu du hitzaldia. Coral Herrera gaztelaniaz arituko da; 18:30ean hasiko du solasaldia.

Agenda15 16 17

otsaila

ostirala larunbata igandeaMendi irteera, Erlo-Xoxote. Irteera: 7:45ean Oiardon (aurrez eman behar zen izena).Txirikorda definitzeko prozesu parte hartzailea. 10:30-12:30 Potxoenean. Sagarrondotik Sagardora ikastaro prak-tikoa 10:00-13:00 Potxoenean.

Pagolako (Zuberoa) maskaradara irteera 8:30 irteera Oiardo Kiroldegitik autobusez (izen ematea, otsailaren 8ra arte).

Euskal Inauteriak, Zubietatik Lasarte-OriaraSustraitzen doan ohitura da. Zubieta-rrak kalejiran ateratzen dira eta Hipo-dromoko zubian bat egiten dute lasar-teoriatarrekin. Aurten otsailaren 23an berrituko dute ohitura.

Otsailaren 23an, kantu-jiraDatorren larunbatean, hilak 23, kan-tu-jira berri bat. Mikel Laboa plaza-tik abiatuko dira 12:30ean. Herritar orok parte har dezake, “har ezazue liburuxka eta zatozte elkarrekin kan-tatzera”.

Otsailaren 27an, Jai Batzordearen bileraEkainaren 28tik uztailaren 2ra luza-tuko dira Usurbilgo festak. Jai Batzor-dearen bigarren bilera irekia otsailaren 27rako iragarri dute. Saio honetan, jaietarako proposamenak bildu eta egi-tarauan kokatzen hasi nahi dute. n Otsailaren 27an asteazkena.n Ordua: 18:00.n Tokia: Potxoenea.

“Maitasunaz gozatzen duten emakume eta gizonak”

Coral Herrera madrildarrak hitzaldia eskainiko du ostiral honetan Udarregi Ikastolako jangelan.

Hitzaldia: “Maitasunaz gozatzen duten emakume eta gizonak” 18:30ean Udarregi Ikastolako jangelan.Korrika Batzordearen bilera. 18:30ean Etumeta AEK euskaltegian.

Apirilaren 12an 14:30-15:30 artean, gure artetik igaroko den 21. Korrika girotzen hasteko, herritarren batzorde irekiaren bigarren bilera. Ostiral hone-tan, 18:30ean Etumeta AEK euskalte-gian. Otsailaren 1eko bileran eginiko le-hen proposamenak zehazten segiko da.

Informazio gehiago:korrika.eus607 609 [email protected]: Korrika Batzordea.

Korrika Batzordearen bilera

Sagastien neguko kimaketaz eta on-garriketaz arituko da Aitor Etxeandia. Larunbat honetan, 9:00etatik 13:00era, Potxoenean.n Prezioa: ikastaro osoa 96 euro, Alkar-tasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetarako ere izena eman daiteke. Horretarako, Alkartasuna Kooperatibare-kin harremanetan jarri.n Izen ematea: 943 361 [email protected] Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.

Sagarrondotik Sagardora ikastaroa