3
25 urte darama emakumeen mutilazio genitalak desagerrarazi nahian, horren ondorioak jasaten baitituzte mundu osoko 130 milioi neskatilek eta emaku- mek. Antropologo moduan egindako landa-lan batek Gambiara eraman zuen, eta 16 urtez bizi izan zen han- go herrixketan, gambiar familia batek etxean hartuta. Haren laguntzarekin, Emakundek programa integral bat ga- ratu du, Euskadiko etorkinen artean ohitura hori prebenitzeko asmoz, gure herrialdean delitu izan arren garrantzi handikoa izaten jarraitzen baitu etorkin musulmanen artean. Emakumeen sexu-mutilazioaren kon- trako legeek ezer gutxirako balio izan dute. Duela 30 urte gai hori lantzen hasi zenetik, ohitura horrek oso gutxi egin du behera. Zenbaitetan, Saharaz he- goaldeko gobernuek legeak egiten di- tuzte alde biko akordioak lortzeko giza eskubideak betetzea eskatzen dieten herrialdeekin, baina behin funts ekono- mikoak lortuz gero, legea letra hila da. Bestalde, gaur egun lokala globala da, eta Afrikako emakume etorkinek beren kultura-ondarea dakarte soinean. Kon- trasteak desberdin sentiarazten ditu, ba- tzuetan gutxietsiak sentitzen dira ekarri- takoak gutxi balio duelako, eta horrek nortasuna indartzen die. Egoera hori as- kotan salatu du Bartzelonako Unibertsi- tate Autonomoko irakaslea den Adriana Kaplan antropologo argentinarrak. Bere esanetan, legeak ez du errealitatea al- daraziko, “baina lan egin ahal izateko lege-esparru bat ematen du, tipifikatu- tako eta legez araututako osasun-arazo bat baita, eta horrek prebentzioa lantze- ko aukera ematen dizu”. Lanerako zer tresna dituzu itsasoaren alde afrikarrean eta europarrean? Prebentzioa eta prestakuntza. Kontuan izan behar da antzinako ohitura dela, eta arrazoi sendoak dituela bere oinarrian: emakume erdaindua emakume garbia da; hala ez dagoena zikina da, eta bere zikinkeriaren bidez janaria kutsatzen du. Emakume afrikarra da janariaren lehen ekoizlea, eta ezin da egon elikatze-kate horretatik kanpora. Gambian bizi izan nintzen 16 urteetan, adibidez, inoiz ez zuten nire txarrotik edan edo nire jana- ririk hartu. Orduan ohartu nintzen ohitu- ra horren indarraz eta hori gainditzeko zailtasunaz. Barruan ala kanpoan zau- de. Zure alaba maite baduzu, ezin duzu kate hori eten. Gainera, beren erlijioak esaten omen du (ez da egia) horrek ugalkorrago egin eta erditzea errazten duela. Ohitura hori borrokatzeko era- bili den mendebaldeko feminismoak ez du balio hango beharretarako. Ezin zara herrixka batera joan eta ohiturari eusten dioten emakume zaharrei esan: “ezjakinak zarete, neskatilak hiltzen zai- zkizue”. Aurrera egiteko modu bakarra jakintza ematea da. Eta nola ematen da jakintza? Jakintza katean zabalduz. Metodologia hori ari gara erabiltzen. Adibidez, mu- tilaziorik gabeko iniziazioari buruzko dokumental bat egin eta Gambiako presidenteordeari aurkeztu nion betoa ken zezan, debekatuta baitzegoen gaiaz mintzatzea. Mutilaziorik gabeko inizia- zio bat proposatu zen, alderdi fisikoa saihestu eta amek nahi dutenari eutsi: kultura, etnia- eta genero-nortasuna, taldeko kide izatea, emakumeen elkarte sekretuko kide izatea. Isatou Njie-Saidy presidenteordea mandingoa da eta mu- tilatua dago; dokumentala begi afrika- rrekin egina dagoela esan zuen, propo- samen hura egiteko modukoa zela, oso onargarria, gozoa, hau da, negar, odol eta oihurik gabekoa, baina hori ezagutu duten emakumeek urrats guztiak daki- zkite: amak kanpoan daudenean, nes- katilak txabolan sartzen direnean andre zaharrekin... Ez dago indarkeria erakutsi beharrik gertatzen denaz ohartzeko. Orduan, bertako bost hizkuntzetara it- zultzeko eskatu zuen. Une honetan itzu- lita dago ingelesera, katalanera eta gaz- telaniara, eta gure webean ikus daiteke. www.mgf.uab.es Proposamen horrek betoa kendu zuen? Bai, eta herrixketan metodologia hori lantzeko eskatu zuen presidenteordeak. Ez genuen herriz herri joan nahi, bai- na, zirku ibiltari baten antzera. Sistema berri bat asmatu behar zen, osasun- langileak baitaude herrixketan. Iritzi eta ohiturei buruzko galdeketa bat egin eta, emaitzaren arabera, mutilazioaren alde EMAKUNDE 01 ADRIANA KAPLAN Testua Carmen Ruiz de Garibay Argazkiak Karlos Corbella

ADRIANA KAPLAN - Revista Emakunde Aldizkariaemakunde.blog.euskadi.eus/.../12/elkarrizketa-pdf-an.pdf · 2016. 7. 4. · bi urte, Nazio Batuek elkarrizketa bat antolatu zuen Mauritanian,

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ADRIANA KAPLAN - Revista Emakunde Aldizkariaemakunde.blog.euskadi.eus/.../12/elkarrizketa-pdf-an.pdf · 2016. 7. 4. · bi urte, Nazio Batuek elkarrizketa bat antolatu zuen Mauritanian,

25 urte darama emakumeen mutilazio genitalak desagerrarazi nahian, horren ondorioak jasaten baitituzte mundu osoko 130 milioi neskatilek eta emaku-mek. Antropologo moduan egindako landa-lan batek Gambiara eraman zuen, eta 16 urtez bizi izan zen han-go herrixketan, gambiar familia batek etxean hartuta. Haren laguntzarekin, Emakundek programa integral bat ga-ratu du, Euskadiko etorkinen artean ohitura hori prebenitzeko asmoz, gure herrialdean delitu izan arren garrantzi handikoa izaten jarraitzen baitu etorkin musulmanen artean.

Emakumeen sexu-mutilazioaren kon-trako legeek ezer gutxirako balio izan dute. Duela 30 urte gai hori lantzen hasi zenetik, ohitura horrek oso gutxi egin du behera. Zenbaitetan, Saharaz he-goaldeko gobernuek legeak egiten di-tuzte alde biko akordioak lortzeko giza eskubideak betetzea eskatzen dieten herrialdeekin, baina behin funts ekono-mikoak lortuz gero, legea letra hila da. Bestalde, gaur egun lokala globala da, eta Afrikako emakume etorkinek beren kultura-ondarea dakarte soinean. Kon-trasteak desberdin sentiarazten ditu, ba-tzuetan gutxietsiak sentitzen dira ekarri-takoak gutxi balio duelako, eta horrek nortasuna indartzen die. Egoera hori as-kotan salatu du Bartzelonako Unibertsi-tate Autonomoko irakaslea den Adriana Kaplan antropologo argentinarrak. Bere esanetan, legeak ez du errealitatea al-

daraziko, “baina lan egin ahal izateko lege-esparru bat ematen du, tipifikatu-tako eta legez araututako osasun-arazo bat baita, eta horrek prebentzioa lantze-ko aukera ematen dizu”.

Lanerako zer tresna dituzu itsasoaren alde afrikarrean eta europarrean? Prebentzioa eta prestakuntza. Kontuan izan behar da antzinako ohitura dela, eta arrazoi sendoak dituela bere oinarrian: emakume erdaindua emakume garbia da; hala ez dagoena zikina da, eta bere zikinkeriaren bidez janaria kutsatzen du. Emakume afrikarra da janariaren lehen ekoizlea, eta ezin da egon elikatze-kate horretatik kanpora. Gambian bizi izan nintzen 16 urteetan, adibidez, inoiz ez zuten nire txarrotik edan edo nire jana-ririk hartu. Orduan ohartu nintzen ohitu-ra horren indarraz eta hori gainditzeko zailtasunaz. Barruan ala kanpoan zau-de. Zure alaba maite baduzu, ezin duzu kate hori eten. Gainera, beren erlijioak esaten omen du (ez da egia) horrek ugalkorrago egin eta erditzea errazten duela. Ohitura hori borrokatzeko era-bili den mendebaldeko feminismoak ez du balio hango beharretarako. Ezin zara herrixka batera joan eta ohiturari eusten dioten emakume zaharrei esan: “ezjakinak zarete, neskatilak hiltzen zai-zkizue”. Aurrera egiteko modu bakarra jakintza ematea da.

Eta nola ematen da jakintza? Jakintza katean zabalduz. Metodologia

hori ari gara erabiltzen. Adibidez, mu-tilaziorik gabeko iniziazioari buruzko dokumental bat egin eta Gambiako presidenteordeari aurkeztu nion betoa ken zezan, debekatuta baitzegoen gaiaz mintzatzea. Mutilaziorik gabeko inizia-zio bat proposatu zen, alderdi fisikoa saihestu eta amek nahi dutenari eutsi: kultura, etnia- eta genero-nortasuna, taldeko kide izatea, emakumeen elkarte sekretuko kide izatea. Isatou Njie-Saidy presidenteordea mandingoa da eta mu-tilatua dago; dokumentala begi afrika-rrekin egina dagoela esan zuen, propo-samen hura egiteko modukoa zela, oso onargarria, gozoa, hau da, negar, odol eta oihurik gabekoa, baina hori ezagutu duten emakumeek urrats guztiak daki-zkite: amak kanpoan daudenean, nes-katilak txabolan sartzen direnean andre zaharrekin... Ez dago indarkeria erakutsi beharrik gertatzen denaz ohartzeko. Orduan, bertako bost hizkuntzetara it-zultzeko eskatu zuen. Une honetan itzu-lita dago ingelesera, katalanera eta gaz-telaniara, eta gure webean ikus daiteke. www.mgf.uab.es

Proposamen horrek betoa kendu zuen?Bai, eta herrixketan metodologia hori lantzeko eskatu zuen presidenteordeak. Ez genuen herriz herri joan nahi, bai-na, zirku ibiltari baten antzera. Sistema berri bat asmatu behar zen, osasun-langileak baitaude herrixketan. Iritzi eta ohiturei buruzko galdeketa bat egin eta, emaitzaren arabera, mutilazioaren alde

EMAKUNDE 01

ADRIANAKAPLANTestua Carmen Ruiz de Garibay

Argazkiak Karlos Corbella

Page 2: ADRIANA KAPLAN - Revista Emakunde Aldizkariaemakunde.blog.euskadi.eus/.../12/elkarrizketa-pdf-an.pdf · 2016. 7. 4. · bi urte, Nazio Batuek elkarrizketa bat antolatu zuen Mauritanian,

daude osasun-langileen % 48. Bistan da mutilazioaren alde daudela, Gambiako emakumeen ia % 80ri egiten zaienez. Bigarren aurkikuntza: ikusitako ondorio guztiak -adibidez, erditze garaiko kon-plikazioak- inoiz ez zituzten lotu muti-lazioarekin. Nondik nora jo erakusten dizu horrek. Berriro ere, jakintza katean zabaltzea, hau da, jakintza sortzea (er-diak mutilazioaren alde daude, mutila-zioa ez dute konplikazioekin lotzen, eta emakumeen genital mutilatuak nor-malak direla uste dute, genital moztuak besterik ez dituztelako ikusi). Beraz, le-henbizi osasun-langile guztiei eman ge-nien prestakuntza eta, bestalde, errora joan eta zerotik hasi ginen, prestakunt-zaren eduki akademikoa sortzen, ha-mar modulutan. Medikuntzan, Osasun

Publikoan, Erizaintzan eta Emagintzan txertatu genuen, karrera eginda aterat-zen zirenek osasun-programa horren berri izan zezaten. Medikuntzako sei ikasgaitan txertatu zen (Fisiologia, Ana-tomia, Pediatria, Psikologia, Ginekobs-tetrizia eta Medikuntza Komunitarioa), karrerako hainbat ikasgaitan, osasuna-ren arloko gai baten moduan. Emaitza: Osasun Zientziak ikasten dituenak ba-daki nola egin prebentzioa, nola pro-posatu ordezko errituala eta, batez ere, nola artatu hori pairatu duten emaku-meak. Esperientzia bera aplikatu dugu Kenyako eta Tanzaniako unibertsitate banatan.

Jakintza berri horiek erabiltzen ari den osasun-langileen promoziorik badago?Bai, ikuspuntu berri hori ari dira erabilt-zen Gambiako profesionalen hiru be-launaldi. Profesional moduan zaurituak sentitzen dira mutilazioaren alde egin zutelako, eta batzuek neskatilak edo beren alabak erdaindu zituztelako. Oso gogorra egin zitzaien. Emakume ikas-le edo langile guztiak mutilatuta daude, zauri bat irekitzen diezu eta errealitateaz ohartzen hasten dira. Karrera bukatze-ko azken lau hilabeteko praktiketan 50 erditzetan egon behar zutenez, fitxa bat

betetzea proposatu ziguten, mutilazio mota bakoitzak erditzean eta sufrimendu fetalean dituen ondorioak ezagutzeko.

Gambiako presidenteordearen eta Hezkuntza Ministerioaren inplikazioak ateak zabaldu dizkizue, baina zer diote hainbeste botere duten erlijio-buruek? Boterearen maila guztietara ari gara iristen. Erlijio-buruei ezin dizkiezu giza eskubideak aipatu, haien hitza Jainkoarena baita. Emaitza zientifikoak eta ikerketa klinikoa besterik ez dituzte aintzat hartzen. Gambiako presidenteo-rdeak -Emakumearen Institutuaren bi-dez- hirugarren urtez bildu ditu erlijio-buruak. Duela hilabete egindako azken bileratik amorratzen irten nintzen, era-bat frustratuta. Gizonezko bizardun eta

itsusi horiek zera esan zuten: erdaint-zeaz arduratzen diren emagin tradi-zionalei teknika hobeak irakatsi behar zaizkiela, odoljarioak eta infekzioak sai-hesteko. “25 urteko lanaren ostean ez dun posible”, nioen neurekiko. Emaku-mearen Institutuko zuzendaria, baina, pozik zegoen. “Begira: lehenbiziko ur-tean ez zen etorri Kontseilu Goren Isla-mikoko inor, bigarrenean norbait bidali zuten, eta aurten Kontseiluko presiden-tea egon da bileraren buruan, eserita eta dena kontrolatzen, baina bertan egon da, lehen emakumeen gauzak zirela esaten zuten eta. Inor ez da jaiki, inor ez da salatik irten, arretaz entzuten egon dira denak”. Nik bizkorrago iku-si nahi eta ikusi behar nituen emaitzak, bitartean neskatilak labanaren azpitik pasatzen ari dira eta. Urte asko dira, pauso txikiak emanez zoaz aurrera, bai-na lehenbiziko pausoa gabe ezin duzu bigarrena eman. Presidenteordeak lege bat atera nahi du, baina erlijio-buruen ba-besa behar du. Legeak ez du erreali-tatea aldaraziko, baina lan egin ahal izateko lege-esparru bat ematen du, tipifikatutako eta legez araututako osasun-arazo bat baita, eta horrek pre-bentzioa lantzeko aukera ematen dizu.

Bada beste arazo bat ere, oso garran-tzitsua, erlijio-buruekin lotua. Duela bi urte, Nazio Batuek elkarrizketa bat antolatu zuen Mauritanian, mendebal-deko Afrikako iman, ulema, erlijio-buru eta Koranaren exegetekin, eta gure az-terketa klinikoa aurkezteko gonbidape-na egin ziguten. Mutilazioaren aurkako fatwa bat plazaratzea lortu genuen. Badakizu horrek zer esan nahi duen? Koranaren jakintsuek, osasunaren gaineko ondorioak eta konplikazioak ikusirik, zera aldarrikatu zuten: emaku-meen sexu-mutilazioa Islamaren aurka doala. Erlijio-buruen fatwa hori bidea zabalduz eta sendotuz doa (webean dago, arabieraz, ingelesez eta frantse-sez).

Zein da emagin tradizionalen jarrera, beren erlijio-ohiturak arriskuan ikusirik?Jakintzaren katea iristen ari da haien-gana ere, muinik gogorrenera, haiek baitira tradizioaren zaintzaileak. Ema-gin tradizional moduan dakitena era-biltzen dugu, ikusi dituzten ondorio guztiez ohartaraziz. Begi aurrean jart-zen diezu haiek ikusi izan dutena. Ba-tek honela esan zigun: “guretzat ohore handia da zuen jakintza, gu analfabe-toak baina jakintsuak eta boteretsuak baikara, eta zuek gure jakintzaz eta botereaz ohartu eta indarra ematen diguzue zuen jakintzarekin. Zuen bisita ohorea da guretzat”. Badakizu zer den hori entzutea?

Ba bultzada handia pixkanaka emaitzak dituen bide luze batean, ezta?Gure metodologiak iraunkorra izan behar du, errespetuzkoa eta zertan ari den dakiena. Ezin dugu errepikatu GKE batzuen eskema, zirku ibiltari baten antzera baitoaz herriz herri, jendeak entzungor egiten diela. Ni herrixketan bizi izan nintzenean, aste batean mala-riaren kontua zekarten: eltxo-sareekin egin behar zela lo; handik bi astera, haurren txertaketa zen; hurrengoan, ahozko errehidratazioa, edo giza es-

EMAKUNDE 02

“Euskadi liderra izango da Europan, emakumeen mutilazio genitalaren prebentzioan”

Page 3: ADRIANA KAPLAN - Revista Emakunde Aldizkariaemakunde.blog.euskadi.eus/.../12/elkarrizketa-pdf-an.pdf · 2016. 7. 4. · bi urte, Nazio Batuek elkarrizketa bat antolatu zuen Mauritanian,

kubideak. Hori guztia, pobreziaren er-dian. Nik asko ikasi nuen, Afrikak txiki bihurtzen zaitu eta ezin duzu –ez zara nor– giza eskubideez hitz egin, edateko urik gabe eta bihar jango ote duten ez dakitela.” Zertan ari naiz ni hemen?”, pentsatzen nuen batzuetan, kostu pert-sonala handia baita. Nire seme-alabek eskola galdu dute, ikasturtea errepika-tu dute… Ni oso integratua nengoen amen artean, baina arrotza nintzen, maitatua bai, babestua bai, baina ez nintzen haietako bat, eta oso argi neu-kan. Eta ona da argi edukitzea: ahal denean integratzea, baina ezin diozu utzi zeu zaren hori izateari, bestela zuri horiek bezalakoa bihurtzen baitzara, erregea baino erregetiarrago, barre-garri, gerripekoa jantzita, afrikarrak ha-lakorik ez daraman arren. Zeure lekua zein den jakin behar duzu.

Eta hemen, zer egiten da emakume etorkinen alabak mutilatuak izan ez dai-tezen?Katalunian hasi ginen lanean, 40.000 gambiar bizi baitira bertan (Aragoire-kin batera), prebentzio- eta polizia-lanaren bidez. Prebentziozko esku-hartze bat egon den kasu guztietan, neskatilak oporretan beren jatorrizko herrialdeetara joan eta lehen bezala itzuli dira. Protokoloa ona da baina, zoritxarrez, prebentzio-lana saltatu eta polizia-lanari heltzen zaio. Mos-so d´esquadrak familiei jazarri, nes-katilek bidaiatzerik izan ez dezaten pasaporteak kendu eta, sei hilabetez behin, genitalak aztertzen zaizkie, 18 urte bete arte. Horrekin, bi eskubi-de urratzen dira: zirkulazio librea eta adingabearen intimitatea. Espainiako legea Europako gogorrena da. Nes-katila mutilatuta etortzen denean, aita kartzelara joaten da, eta neskatila, adingabeen zentro batera. Izugarriak ari gara ikusten, familiek ezkutuan eramaten dituzte neskatilak, gero eta gazteagoak, mossoek pasaportea ken ez diezaieten. Zer gertatzen zaio hara doan neskatilari? Amonari ego-kien iruditzen zaiona: mutilatzea eta, hilekoa hasi bezain laster, ezkonaraz-tea. Moztu eta 15 urterekin ezkona-razi ordez, neskatila horrek bigarren hezkuntza egin zezakeen, eta agian unibertsitatera joan.

Beraz, debekua eta zigorra ez dira bide egokiak.Ez, noski. Horregatik da hain garrantzit-sua lehen mailako arretako profesiona-lak sortzea osasunean, hezkuntzan eta lanean, horiek baitira familiekin harre-manetan daudenak eta prebentzio-lana egin dezaketenak, zertan ari diren ja-kinda. Gainera, Emakumeen Mutilazio Genitalak Prebenitzeko Ikerketa Aplika-tuko Behatoki Transnazionaletik hainbat

tresna garatu ditugu, gurasoak indartze aldera. Kontuan izan behar dugu gi-zarte gerontokratikoak direla, eta oso zaila dela adinekoen agintea zalantzan jartzea. Bi amonek neskatila hartu eta basora eramaten dute, inori ezer gal-detu gabe. Horregatik, logo ofizial bat zeraman eskutitz bat asmatu genuen. Era horretan, gurasoek Afrikako familiari esan ahal diote: “hemen dioenez, nes-katila ukitzen baduzue, kartzelara joan-go gara”. Hala, ez dute zalantzan jartzen adinekoen agintea.

Zein da Euskadiko egoera?Aurrerapauso handiak egin dira; es-ate baterako, Arabako Foru Aldundia-ren “Conocer para actuar” programa. Baina beste programa integral bat ere garatuko da Emakundek eskaturik, eta, era horretan, Euskadi liderra izango da Europan, emakumeen mutilazio genitalaren prebentzioan. Mutilazio hori jasan duten eta Euskadin bizi di-ren emakumeen diagnostikoa egin nahi da. Datuak aztertzen ari gara eta, antza, emakumeen mutilazio genitala

egiten den herrialdeetatik datozen 0 eta 14 urte arteko neskatilen eta beren gurasoen kopurua % 198 handitu da azken lau urteetan. Familia berrelkar-tuz doan heinean iristen dira emaku-meak. Gizonen ehunekoa oso altua da, hasieran bakarrik heldu ziren, baina ez dira ezkongabeak, eta seme-alabak badituzte, azkenean etorri egiten dira haiek ere. Beraz, gero eta gehiago dira mutilatuta daudelako artatu beharreko emakumeak, haur asko izaten dituz-te, eta umetan iristen dira. Nolanahi ere, Euskadiren egoera menderatze-ko modukoa da. Mutilazioa egiten den herrialdeetatik 11.066 pertsona etorri dira; horietatik 3.161 emakumeak dira. Horiek artatze aldera, lantaldeak sor-tuko ditugu lehen mailako arreta-zer-bitzuetan, modu koordinatuan jardun dezaten arriskuan dauden neskatilen prebentzioan, familia bidaian irteteko zorian egon arte zain egon eta orduan dena emanda ekiten hasi gabe. Gine-kologo batek ikusiz gero emakume bat mutilatuta dagoela, haurdun, eta on-doren neskatila bat izaten duela, nes-katila hori arriskuan dagoela jakinarazi behar die pediatria-zerbitzuei. Gure lantaldea harremanetan dago familia horiekin, eta badaki zerk funtzionatzen duen eta zerk ez. Hizkuntza bera mint-zatzen dute: gai dira norberaren eta bestearen errealitateaz hausnartzeko.

Proiektu honekin gogotsu zaudela ematen du.Oso motibatua nago, ikusi baitut antola-tzeko gai garela, enpatia dagoela eta le-hen mailako arreta-zerbitzuetako pro-fesionalak lanerako gogoz daudela. Nire lantaldearentzat eta niretzat poz handia da jasotako onarpena, ikasteko gogoa, ezer ez dakigula onartzearen umilta-suna, eta ez dugu inor zauritu nahi, ez estigmatizatu nahi, baizik eta jakintzatik eta errespetutik lan egin. Emakundek proiektu integral bat egin nahi izateak eta mundu guztiak beretik jartzeak inda-rra ematen dit jarraitzeko, eta Euskadiko esperientzia Europa osora zabaldu ahal izatea espero dut, badauden sistemetan oinarritzen baita: gizarte-zerbitzuak, es-kolak eta osasun-zerbitzuak. Epaitu edo zigortu ordez errealitatean pentsatzeko gogoz dagoen jendearekin lan egitea bezalakorik ez dago, eta aurrera jarrait-zeko akuilua da.

EMAKUNDE 03

“Mutilazioa egiten den

herrialdeetatik 11.066 pertsona

etorri dira; horietatik

3.161 emakumeak dira”