32
Jaime Rodriguez Salisek Gerra Zibileko bere oroitzapenak liburu batera ekarri ditu. 178. zenbakia. 2010eko urtarrila iruner Behar Bidasoak Gipuzkoako Boluntario Saria jaso zuen Euskararen ataria sortu du Irungo Udalak.

irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

Jaime RodriguezSalisekGerra Zibileko bere oroitzapenak liburubatera ekarri ditu.

178. zenbakia. 2010eko urtarrila

iruner

Behar Bidasoak Gipuzkoako Boluntario Saria jaso zuen

Euskararen atariasortu du IrungoUdalak.

Page 2: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

Tiempo Unión

Aurten primerako futbol

profesionala ikusterik izango

dugu Stadium Galen.

Gure klubaren inguruko

gaurkotasun guztiaren berri

emateko, Gipuzkoa

Telebistak Real Union hizpide

izango duen

pprrooggrraammaa bbeerreezziiaa prestatu

du. Baina informazioa

hedatzeaz gain, TTiieemmppoo

UUnniióónn programan taldeak

ezinbesteko duen bere

herriaren adorea ere izango

da.

Ez ggaldu!!

Astelehenetan, 22:00etan,Gipuzkoa Telebista Txingudin.

Astearteetan, 22:00etan, Gipuzkoa Telebistan.

Aurkezlea:Manolo Fraile.

Page 3: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

i runero 3

Beraketa kalea,1720302 IRUN

TEL: 943 62 66 84 - Faxa: 943 62 65 85

Posta elektronikoa: [email protected] 316

OOLLAAIIZZOOLLAA Inmobiliaria ajentzia

SalmentaAlokairuak

Promozio berriakAholkularitza

Laguntzaileak

Aldizkari honekGipuzkoako ForuAldundiko Gizarte etaErakundeHarremanetarakoDepartamentuaren laguntza jaso du.

Aldizkari honekEusko JaurlaritzakoKultura Sailarenlaguntza jaso du.

Aurkibidea

4.- Lapikoan:- Irungo euskararen web ataria jaio da.

8- Aurrez aurre:

- Jaime Rodriguez Salis, Beraungo ume errepublikarra.

9.- Lapikoan: - Kabigorrin goi mailako Olerki Topaketak burutu dira. - Gabonak Irunen.

13.- Kirolak2009 urteko laburpena.

15.- Gai nagusia:- Behar Bidasoa GKEak Boluntario Saria jaso du.

20.- Bi hitzetan. Berri laburrak

22- Bidasoako Kontsumitzaileen Elkartearen Gabonetarako aholkuak

24.- Kuttun gabinete psikopedagogikoaren aholkuak.- Nerabezaroa (I)

26.- Eleak iruten.

27.- Lerroz lerro Pedro AlberdirenCarlos esaten zioten gizona.

28- Kultur Agenda

30.- Gazte Informazio Bulegoko berriak.

iruneroHelbidea: Salis hiribidea,21 - behea. 20304 IRUN.Tel: 943 63 18 78. Faxa:943 63 18 [email protected]: TB S.L.Koordinazioa eta maketazioa: Ana Grijalba.

Kolaboratzailea: Mikel Asurmendi Zuzentzailea: Xabier Kerexeta.Inprimategia: AntzaTirada: 3.500Lege gordailua: SS-230-94ISSN: 1134-0606

Page 4: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

l a p i k o a n

irunero 4

Aurkezpen ekitaldian EuskaraOrdezkari Fernando SanMartinek esan esan zuen web

orria hirian euskara biziberritzekoegiten diren ahaleginen bozgorailuaizateko bokazioarekin jaio dela etaguztion partaidetzara irekita dagoela.“Tresna eraginkor bat eskaini nahidiegu urteko 365 egunetan euskarazbizi nahi dutenei”, adierazi zuen zine-gotziak. Aurkezpenean, atariko informazio-trama ehuntzeaz arduratu den I-Ametzako kudeatzailea den EliPombok egindako lanaren xehetasu-nak azaldu zituen. Udalaren euskara-

ren atarian bisitariei beharren araberahiru aukera eskaintzen zaizkiela adie-razi zuen Pombok, horretarako eraikidiren hiru ataletan: euskara ikasi, eus-kara erabili edo bizi, eta euskara abe-rastu.

Euskara ikasiLehenengo atala euskarara lehenbizi-ko aldiz hurbiltzen edo euskara ikasinahi dutenentzat pentsatuta dago.Ikasteko aukerak emateaz gainerabisitariei beren formazio ibilbideanlaguntzeko hainbat diru-baliabide etabaliabide teknikoak (hiztegiak, webinteresgarriak...) eskaintzen zaizkie.

Gainera, Irungo Udal Euskaltegiareneskaintza biltzen duen web orria sortuda honen inguruko informazioa ema-teko: ikastaroak, matrikula eta abar.

Euskara biziEuskara bizi edo erabiltzera bideratu-tako atalean bisitariei Irunen euskarazbizi ahal izateko dauden aukera guz-tien berri eman nahi zaie: familianeuskaraz bizitzeko aukerak, kirol alo-rrekoak... Helburu hori erdiestekogiden berri ematen zaie, baita udale-rrian bideratzen diren jarduerenenaedota Udal Euskara Arloak dituenplan nahiz programenena ere.

I r u n g o e u s k a rI r u n g o e u s k a r a r e n a t a ra r e n a t a r i a i a Irungo Udalak Irungo Udalak wwwwww.irun.org/euskara.irun.org/euskara interneteko ataria abiarazi du interneteko ataria abiarazi du

Euskararen Nazioarteko

Eguna kari, Irungo Udalak

euskararen ataria aurkeztu

zuen.

Euskaraz bizi edota ikasi

nahi dutenek badute jada

tresna guztiz erabilgarria

www.irun.org/euskara

gunean.

Berriak, aisia, diru lagun-

tzak, Software-a, datu

soziolinguistikoak eta

beste hainbat eduki klik

batean.

Euskararen atarian agertzen diren edukiak.

Page 5: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

l a p i k o a n

irunero+www.infotxingudi.com

Gure eskualdeko telebistako azken berriaketa Irunero aldizkaria INTERNETen.

wwwwww.infotxingudi.com.infotxingudi.com

Euskara aberastuHirugarren atalean atariak tresna kua-lifiatuak eskaintzen dizkie interesdu-nei ikasitakoa hobetzeko edo, besterikgabe, hizkuntzan sakontzeko, linguis-tikaren alorrean. Halaber, atal hone-tan Irungo Udalak herritarren eskujarri ditu datu-base toponimikoa etaIrun eta Hondarribiko euskararensoinu-ondarea jasotzen duten trans-kripzioak, besteak beste.

Gainontzeko atalakAipatu 3 atalez gain web orria osatze-ko beste batzuk apailatu dira. EuskaraArloaren argitalpenenean Iruneroaldizkaria eta Loidi bekaren irabazle-en lanak irakur daitezke. Euskara Irunen izenburupean, datusoziolinguistikoak, hiritarren eskubi-deak edota Euskararen UdalOrdenantza kontsulta daitezke.Baliabideen atalaren bidez Software-a euskaraz edota agiri ereduak esku-ra daitezke.Eskuineko zutabean berri sorta ager-tzen da. Beherago euskararen agendamoldatu da, non bisitariak, aukeratu-

tako egunean klik eginez, euskarazburutuko diren ekintzen berri izangobaitu.Udaletik bisitariei laguntza eskatukozaie edukia eta diseinua hobetzeko,izan ere, kontu solteak geratzen baiti-

ra, pixkanaka lotzen direnak.Ekarpenak egiteko interesa dutenhiritarrek atariko kontaktu orriarenbitartez egin dezakete, edo 010 telefo-noan iradokizunak egin.

Euskarazko produktuen katalogoa web orri berriaren bidez eskura daiteke.

Page 6: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

i runero 6

a u r r e z a u r r e

“Gerra Zibila ez da oraindik bukatu”

Jaime Rodriguez Salis. El niñño republicano de Beraun liburuaren egilea.

Jaime Rodriguez Salisek (Irun, 1926), Irungo familia errepublikar burges batean jaiotako muti-koak, bere haur begiradatik 1936tik 40ra urte bitarteko odoluste zentzugabearen inguruko bizi-penak ekarri ditu liburu honetara. Egileak oroitzapenak aletzen ditu: Beraun etxekoetatik hasita,kontakizunak Irungo Gerra Zibilera garamatza eta, handik, gutxi iraun zuen erbestera. “Memoriahauetan kontatutakoa dibertigarriaren eta miresagarriaren, tristearen eta gogaikarriaren artekoetengabeko makla da, bizitza bezala”. Halaxe dio Nestor Basterretxeak hitzaurrean.

- Haurra, errepublikarra, Beraun. Nolako garrantzia izanzuten hiru hitz hauek?Bada, pisu handia izan zuten. Osaba Luis Salis zenErrepublika garaian Irungo alkatea: apolitikoa, liberala,irekia. Gizon zentzuduna eta serioa izateagatik izendatuzuten alkate. Bere emaztea, emakume aurrerakoia, errepu-

blikar sutsua zen, eta familia guztiarengan eragina izanzuen.Garai hartan auzoan egiten zen bizitza: haurrok kaleanjolasean ematen genuen eguna. Hori oso garrantzizkoaizan da gure bizitzan. Joera politiko hainbatetako seme-alabak biltzen ginen: nazionalistak, karlistak... Guk, hau-

Page 7: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

i runero 7

a u r r e z a u r r e

rrok, ez genuen gure arteko arazorik. Testuinguru hartan,Gerra Zibila hasi zen, baita mundu haren guztiaren aldake-ta ere. Lubakiak ireki zituzten eta pakuumm! deitzen geniz-kion tiro solteak entzuten hasi ginen. Auzoko mutikookgerratan jolasteari ekin genion xardeekin. Halako bateanharrikada batez begi bat galdu nuen.

- Zure familiak kontaktu onak zituelako erbestea ez zenluzea izan, ezta errepresaliak gogorregiak ere. Neurribatean pribilegiatua izan zinen.Ondo moldatu ginen, nahiz eta gure ekonomia urria izan.Aitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Bainaegoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen.Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la bueltatu ahal izateko. Halere, gurasoak 1938ra arte ezziren itzuli, eta artean Parisen jatetxe batean lanean ibiliziren. Han ere zoriontsuak izan zirela kontatu ziguten.

- Basterretxeak liburuaren hitzaurrean zera dio:“Dibertigarriaren eta miresgarriaren, tristearen etagogaikarriaren arteko etengabeko makla da, bizitzabezala”. Halakoa al da?Bai, horixe da idatzitakoaren esentzia, horixe bizitzarena.Nestor Basterretxeak ondo daki hori, bera ere erbesteanbizi izan zelako, ez, ordea, Frantzian, Ameriketan baizik.

- Zure belaunaldikoei zer ekarri zien Gerra Zibilak?Asko markatu gintuen garaituak izan ginenok. Aita ezzuten sobera molestatu; baina erbestetik bueltan Irundikgutxienez 7 kilometrora bizitzera behartu zuten. Horrelakogertaerek zure inguruari buruzko iritzi pattala izatera bul-tzatzen zaituzte. Nire belaunaldikook inguruarekiko mes-pretxua sentitzen dugu, ez dugu ezertan sinesten.Horrenbeste gauza zentzugabe ikusi dugu! Esaterako, kar-lista zelako, gizon bat hil. Fanatismoa izugarrikeria, izurri-tea da. Kontresan ugari jasandakoak gara: pentsa, erlijioakerailtzea debekatzen duela irakatsi arren, ez da betetzen.

- Aske sentitu zara idazterakoan, ala autozentsuratuzara, Gerra Zibilaren zauriak erabat orbainduta ez dau-delakoan edo?Egia da Gerra Zibila ez dela oraindik bukatu. Ez ditut kri-tikatu nahi izan gurekin oso gaizki jokatu zuten pertsonak.Gizakiak ez duela zertan gaiztoa izan behar uste dut.Liburu hau idatzita, aspalditik neukan idazteko premia asedut. Aitari ere , Luis de Uranzu goitizenez ezaguna zenarihalaxe gertatu zitzaion bere bizitzaren amaiera aldera.Orain Remelluriren gaineko liburua idazteko proiektuadaukat.

- Zure eta zure arbasoen historia Irungo historia izanzitekeen.Amaren aldeko familia Beraungoa zen: merkatariak, ibai-rainoko zelai baten eta larrugintza fabrika baten jabeakziren, besteak beste. Etxeko dolarean egindako sagardoasaltzen zuten: Irungo etxe askoren historia. Irunera

Lehenengo Karlistadan etorritako Galiziako rodrigueztarbaten ondorengoa naiz, San Juan plazan zegoen ostatukoBalzola alargunarekin ezkondu eta geurean geratu zen eta.

- Halaber, zure familia Irunen euskarak jasandako bila-kaeraren isla ere badela ematen duGaliziatik etorri zen Rodriguez birraitonak euskara ikasizuen. Haren seme Aquilino euskalduna zen, baina nireaitak, txikitan ikasi arren, erabilera ezagatik ahaztu zuen.Irunen XX. mendearen hasieran denak euskaldunak ziren.Pentsa: ama Madrilen Irungo jendearekin biltzen zenean,euskaraz mintzatzen ziren. Garai hartan nafar ugari etorriziren Irunera zerbitzari. Euskara bigarren mailako hizkun-tza zelako ustean-edo, lotsatu eta euskara baztertzen zuten.Gure etxean neskameek ere euskaraz egiten ziguten; esko-lara joaten hastearekin batera, ordea, galdu egin genuen.Aitak dexente sufritu zuen, ahaleginak gora behera, ikastealortu ez zuelako.

“Nire belaunaldikook

inguruarekiko mespretxua

sentitzen dugu,

ez dugu ezertan sinesten”

Page 8: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

i runero 8

l a p i k o a n

ô K a b i g o r rô K a b i g o r r i k g o i i k g o i m a i l a k om a i l a k oo l e r k i t o p a k e t a k a n t o l a to l e r k i t o p a k e t a k a n t o l a t u d i tu d i t uu

Aurreko urteetako bidearijarraiki, 2010eko otsaileanolerkia izango da

Kabigorri Ateneoko kultur jardu-naren ardatza.Olerki Topaketen antolatzaileek biegitarau prestatu dituzte, KoldoMitxelena Kulturunearen babesazeta Irun Irutenen lankidetzaz: bata,Donostiako Koldo Mitxelenanburutuko da otsailaren 3tik 5erabitarte, eta bestea, IrungoKabigorrin hilaren 10etik 14ra. Olerki zaleek goi mailako egileenobrak bertatik bertara entzun etaikusteko aukera izango dute.Jardunaldietan gaur egungo poe-siaren lagina hainbat ikuspuntuta-tik erakutsi nahi da. AndoniSalamerok eta Koldo Izagirrekeuskarazko errezitalak eskainikodituzte eta Jose F. de la Sota gazte-laniaz arituko da. Halaber, poetahandi zenduei omenaldia egingozaie, besteak beste, Pablo Nerudarieta Claudio Rodriguezi. Poesia esperimentaleko formatuezberdinetako agerraldiak ereapailatu dituzte Kabigorrikoek.Errezitaletako batzuk musikazlagunduak izango dira, Ttikia taHandia txalapartarien eta EstherBarandiaran piano-jotzailearenkolaborazioari esker.Azkenik, otsailean zehar ikus-poe-siako erakusketa izango da.

Otsailak 10 J.F. de la Sotaren Diálogos con la poe-sía.Otsailak 11 Koldo Izagirreren Emakumeak trenahartu zuenekoa.Otsailak 1 Andoni Salamero: Hitz-bidean ttakunka,Ttikia ta Handia txalapartariek lagunduta.

Otsailak 13 Poesia esperimentala, poesia akzioan.J. Andoni Goikoetxea: Junto al perro de San Roke,El alba en el ocaso (poesia fonetikoa). SergiQuiñonero: Poesia y acción. (Poesia performatikoa- akzio poetikoa). Jose Blanco: Poesia abestua.Otsailak 14 Pablo Nerudaren poesia: J. Sistiagaeta Esther Barandiaran (pianoa). Otsailean zehar: Sergi Quiñoneroren erakusketa.

EGITARAUA. Kabigorrin, 19:30ean

Jose. F. de la Sota.

Kazetaria eta idazlea.Bederatzi poesia liburu-ren egilea, baita narratibaeta saiakera obra askore-na ere. Prentsan eta irra-tian kritika literarioa egindu. Bere liburu ugarihainbat lehiaketetan sari-tuak izan dira. 1998anEuskadi Literatur Sariairabazi zuen.

Koldo Izagirre. Bere buruaerrealismotik eta postares-tismotik kanpora definituzuen belaunaldi berriarenlehen aldarria izan zenPanpina Ustela aldizkariaBernardo Atxagarekinargitaratu zuen (1975).1978an, Oh! Euzkadialdizkari kritiko eta litera-rarioa sortu zuen R.Saizarbitoriarekin.

Andoni Salamero.

Idazlea eta euskara ira-kaslea. 1992tikHits&Fits poesia talde-ko kide da. Bere azkenliburuak Zu. Ni. bi.bidean... (2004) etaBide ertzeko printzak(2006) dira. Obretannatura eta gizakiarentraszendentzia ditu hiz-pide.

Page 9: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

l a p i k o a n

irunero 9

GIPUZKOA TELEBISTAk

BEHAR DITU. Interesdunek CV-a honako helbidera bidali behar dute:

[email protected]

KOMERTZIALAK

Eskaintzen dena:Kontratua + Gizarte Segurantza + aldakorraKomertzialen taldearen sorreran parte hartzeaHazkunde aukera handiak

Eskatzen dena:Presentzia onaBezero-zorro bat sortzeko eta kudeatzeko gaitasunaInguruaren ezagutzaLan komertzialetan esperientzia

Jon Andoni Goikoetxea. Gizakiakkomunean duen hizkuntzarenbilatzailea eta altxor lirikorenaskatzailea da. Kaskoa finkatu, lohihartzekoajantzi eta talde txikientzat nahizjendetza handientzat lanean joeta ke diharduen langilea dugu.Palabras automáticas (1987),Colección de Perlas (1993) etaTres en uno: el camión de la poe-sia (2008) argitaratutako lanetakobatzuk dira.

Jose Blanco. Poliolerkaria etabilatzaile nekaezina. Hauexekplazaratutako zenbait lan: Lasobras de la mar, Las obras delamor (Arcipreste de Hita Saria.1992). Cuaderno de Bitácora(Mariano Roldán Poesia Saria2000) Mira mi corazón preso enel ámbar de los instantes eternos(2005) liburu-objektua. Bere lana zenbait antologiatanagertzen da, hala nola Verso aVerso-n, Territorio Bilbao-n edoAntologia del beso-n.

Sergi Quiñonero. 1993an associaciócultural d’acció minúscula sortuzuenetik poesian eta artean sor-tzaile eta editore lanean dihardu.Hainbat proiektutan nahiz arte etapoesia esperimentaleko aldizkarieta fanzinetan parte hartu du. Berelana ikus-poesiaren zenbait antolo-giatan dago eta hamar liburu ingu-ru argitaratu ditu, tartean, Recerca1968, 7 Poemes del natural etaEuphorbia Pulcherrima.Erakusketa zein ekintza poetikoanitz burutu ditu.

Page 10: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

l a p i k o a n

irunero 10

G a b o n a k I r u n e nG a b o n a k I r u n e n

Xoxoka trikitixa taldeko haurrak Santo Tomas eguneko emanaldian Urdanibia plazan.

Ezkerrean, Irun Irutenek abenduaren 24an antolatutakoOlentzerori ongi etorria. Gabon gaueko arratsalde partean,Olentzero eta bere jarraigoa Irungo kaletatik abiatzeko unean,eguraldia zakurtu zen; hortaz, parte hartu zuten trikitixa eskolaeta talde ezberdinek azkar-azkar burutu behar izan zutenZabaltza plazan amaitu zen ibilbidea. Gero, ordea,giroa pixkabat baretu zenez, Olentzerok ehunka haurren gutunak jaso ahalizan zituen, eta bere lana taxuz borobildu.

Goian, Belaskoenea ikastetxeko 5 urteko haurrak GipuzkoaTelebista Txingudik antolatutako kantu jaialdian parte hartuondoren.

Page 11: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

l a p i k o a n

irunero 11

1.- Urtero bezala, izarrarijarraiki, Ekialdeko ErregeMagoak eta beren morroiakIrunera iritsi ziren,haurrentzako zekartzatenopariak uztera. Krisia gora-behera, gameluak erregaluzgainezka zetozen. Ikatza,ordea,eskukada batzuk beste-rik ez, eta... hori bai, gozoa!

2.- Toki Alai ikastetxeak,azkenurteotan legez, DOA (DenokOsasunaren Alde) erakundea-ren aldeko merkatu txikiaantolatu zuen Gabonetanzehar. Aurtengoan ere salmen-ta ondo joan da .

3.- Gabonetan zehar Ficobanhaurrentzako Gabonetakoparkea antolatu zen.

1

2 3

Page 12: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

k i r o l a k

irunero 12

2009ko uzta oparoa

Zalantzarik gabe 2009 RealUnionen urtea izan da. ErregeKopan Real Madril garaitu

zuenetik une pozgarriak ekarri zituen,harik eta sanmartzialetako atarianAlcorcon taldearen kontra azkenoztopoa gainditu ondoren bigarrenmailara igotzeko txartela eskuratuzuen arte, herria emozioz leher araziz.Bigarren mailan, ordea, sailkapentaularen erdira hurbildu bada ere, tal-deak urte zaharra jaitsierako 20. pos-tuan igaro du. Bidasoa Irun eskubaloi taldeari dago-

kionez, 2009 urtea ZilarrezkoOhorezko Mailako sailkapenean 8.amaitu du, erdian, hain justu.Hondarribia Irun saskibaloi taldekoneskak berdintsu dabiltza, hau da,Emakumeen Ligan erdiko postuetan.Santiagotarretako piraguazaleek den-boraldi borobila burutu zuten.Uztailean estatuko slalomeko taldekoemaitzarik onenak lortzen ari zireneta ur bareetako taldea ere ongi zebi-len, batez ere maratoian. AnderElosegi Slalomeko Mundu Kopakofinaleko atarian geratu bazen ere

dagoeneko Ander finalen %90etansartzen ikusten ohitu gara. AzaroanEspainiako Piraguismo Federazioak23 urtez azpikoen saria eman zion.Urte hasieran, Irunerok Pauline Adohendaiarra elkarrizketatu zuen, seku-lako lorpena eskuratu eta gero:Sidneyn jokatu ziren 20 urtez azpiko-en Munduko Surf Lehiaketa. Baina,ezbairik gabe, 2009an kirolari onenenartean Juanma Garatek ohorezkolekua merezi du, Tour-eko Mont-Ventoux-eko etapa mitikoan jaun etajabe izateagatik.

Goian, denboraldi paregabeaburutu ondoren Real Unionigoera faseko ligaskan murgil-du zenean. Eskubian, Alcorconmendean hartu ondorengominutuetan, Abasolo etaBerruet bigarren mailara igoe-ra ospatzen. Ezkerrean behean, PaulineAdo,17 urteko surflari bikaina,Sidneyn 20 urtez azpikoenmailako garaipena eskuratuzuenean. Eskubian behean,Juanma Garate irundarra berekirol ibilbideko gailurrean,Tour-eko Mont-Ventoux-ekoetapa irabazi zuenean.

Page 13: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

k i r o l a k

irunero 13

Ezkerrean, Esteban Arakama piraguazalea Australiako beterano-en mundu mailako jokoetan bere kategoriako garailea izan zen.Goian, Bidasoa Irun eskubaloi taldearen 2009-2010eko plantila.

Ramuntxo Trinket Klubak I. Trinket Eguna antolatu zuen. Eskubian, Hondarribia Irun saskibaloiko neskak partidu batean.

UdaberrianSantiagotarrakKlubak denboraldi hasierako aurkezpena AmaiaKZn egin zuen. Bertan, klubeko taldeetako piraguazaleek,zuzendaritza taldeaketa Irungo alkateakparte hartu zuten.

Page 14: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

l a p i k o a n

irunero 14

Joan den abenduaren hasieran Zaisako bulego eraikin berria ofizialki inauguratu zen PatxiLopez lehendakariak parte hartu zuen ekitaldi batean. Zaisako dorrea burutzearekin batera 410.000 m2-ko plataforma logistikoa amaitu da.Zaisako lehenengo fasea zabaldu zenetik 18 urte igaro diren honetan, plataforman 1.712pertsonek lan egiten dute eta Gipuzkoako sare logistikoan berebiziko pisua du.

Zaisako dorrearen Zaisako dorrearen inaugurinaugur azioarekin azioarekin logis t ika plataforma burulogis t ika plataforma buru tt urur ik gerik ger atat u dau da

Zaisa 1983. urtean eratu zen herri erakunde, aurrezkientitate eta garraioarekin, merkataritzarekin nahizaduanekin lotutako elkargoen eskutik. Lehen fasea

1991an zabaldu zen, hain justu Espainia EuroparKomunitatean osoro sartzear zegoenean. Merkantzien zir-kulazio libreak -muga -zergarik ordaindu gabe- garraioarengorakada ekarriko zuela aurreikusita, garraio eta logistikaplataforma ezinbesteko azpiegituratzat jo zen. Gaur egun, 74 milioiko inbertsioarekin, Zaisaren hiru fase-ak buruturik daude, non guztira 1.712 pertsonek lan egitenbaitute 140 enpresatan. Garraiatutako eta kudeatutako mer-kantzien kopuruari dagokionez, urtero 3 milioi tonakoa da,eta horiek 284 milioi euroko fakturazioa sortzen dute.

Zaisak Bidasoaldeko ekonomian %6,3ko pisua du, etaGipuzkoakoan, %1 ingurukoa.

Agintari gorenak ZaisanLehendakariaren iritziz “Zaisa proiektu estrategiko handie-tarako ahaleginak biltzearen erakuslea da”. GipuzkoakoAhaldun Nagusi Markel Olano ere dorrearen inaugurazioekitaldian parte hartu zuen. Haren esaneko “Gipuzkoa etaardatz atlantikoaren indartzea berebiziko dema da, etaZaisak zeregin txit garrantzizkoa du merkantzien garraioaEuskaditik eta Euskadirantz bideratzen laguntzeko”.Irungo alkatearentzat bulego eraikin berria “enpresaproiektu arrakastatsu baten azken harmaila da, hain zuzenmerkantzien Euskadiko gune logistiko handiena denarena”.

Page 15: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

B e h a r B i d a s o a

i runero 15

Behar Bidasoa: 32 urte elkartasunaren bidetik

Agustin Ugarte Kabugan 2008an laranjondo bat landatzen,bertako biztanleek egin zioten eskertza-ekitaldian.

“Herrialde aberatsek behartsuei kentzen dieguna bueltatu nahi diegu”. BeharBidasoa GKEk filosofia honi eutsi dio bere sorreratik, duela 32 urte. Ordutik ehun-ka garapen proiektu burutu ditu Afrikan eta Hego Amerikan, baina denetan enble-matikoena Ruandako Kabugako garapen gunea da, zeinak ezer ez zegoen bailarabatean bizimodu duina ahalbidetu duen. Abenduan Gipuzkoako Foru Aldundiak, Behar Bidasoaren ibilbide eredugarrianabarmentzeko, 2009ko Boluntario Saria eman zion. Erakundearen sortzaile etaegun presidente dagoen Agustin Ugartek errekonozimendua jaso zuen. Bera izandugu erreportaje hau prestatzeko bidelagun.

Page 16: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

i runero 16

Agustin Ugartek Bidasoa kaleko bereetxean hartu gaitu. Sartu orduko igar-tzen da hura bizitoki-bulegoa dela.Fotokopiagailu handia, ehunka doku-mentu hamaika formatutan: paper-ar-txibadore, bideo-zinta, DVD...Hormetan, argazki esanguratsuenakAfrikako zurezko eskultura tradizio-nalen artean. Agustin 77 urteko gizonapala da, langile nekaezina, memorialiluragarrikoa, bere egitekoaz hasibe-rriaren berotasunez hitz egiten duena. Tiradera txikiz osatutako armairuaireki du edukia azaltzeko. “Begira,hemen 400 audio-zinta gordetzenditut, guztiak gogoeta sozialen ingu-rukoak, Behar Bidasoa sortu bainolehen grabatutakoak”. Ez da zailaasmatzea bizitza guztia daramala kon-promiso sozialari emana. “Hauxeduzu Behar Bidasoaren lehenengozirkularra, 1977koa”, adierazi du

paper bat luzatuz. Bai, gerora pape-rezko ozeano bilakatutako horretanlehena izan zena, hain zuzen.

Jose Ramon Amunarriz, haziaEzinezkoa kontakizun honi heltzeaJose Ramon Amunarriz misiolariirundarra -2002an zendua- hazia etaardatza izan zela nabarmendu gabe.Agustinen lagunartekoa zen.“Bankuko lana utzi eta apaiztea era-baki zuen. Ondoren ParisekoSorbonan tropikoetako medikuntzaneta garapen proiektuetan espezializatuzen. Beti izan zuen oso argi misiolariizan nahi zuela, baina aldi berean osoargi zeukan ezin zuela gurutziltzatubatekin bakarrik joan”. 1976anRuandara abiatu zen. Handik, aurre-tik ere JOC-en (Gazte LangileKatolikoak) ibilitako Irungo bere koa-drilako lagunei laguntza eskatzekoidatzi zien. “Hasiera haietatik garbi

geneukan herrialde aberatsetan ongibizi garela pobreak ustiatzen ditugu-lako. Beraz, zor dieguna bueltatzea dagure xedea”. Laguntza humanitarioabidaltzen hasi ziren. “Material gehie-na guk geuk bildutako jakiak, arropa,tresna eta makina zaharrak ziren”kontatzen du Agustinek, hitzak arra-palan ateratzen zaizkiola.Amunarrizen parrokia muino bateanzegoen, Kabugatik 9 kilometrora, etaharaino iristeko 3 enborrez egindakozubi bat igaro behar zen. “Garapenaerdiesteko garraiobideak ezinbesteko-ak direlako filosofiari jarraiki, bada,lehenengo lana zubia egitea izan zen”.

1989an GKEa jaio zenElkartasunari esker, garai hartan osa-sunerako garrantzizkoa zen proiektubat burutu zen Kabugan: ura biltzekobi zisterna. Handik aitzina animalieketa pertsonek ibai beretik edan behar

B e h a r B i d a s o a

1.- 50 neska ikasleren-tzat Kabugan egin berriden egoitza.Garapenerako egitasmoek garrantzihandia ematen dioteemakumeari, Afrikarenetorkizuna haien eskudagoelako.

2.- Jose RamonAmunarriz, Kabugakogarapen gunea abiarazizuen misiolaria etaBehar Bidasoako kidesorreratik izan zena,2002an zendu zen.Kabugako elizan lurpe-raturik dago.

2.- Euri ura biltzeko zis-terna eraikitzen.

1

23

Page 17: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

i runero 17

izateak dakartzan arriskuak saiheste-rik izango zuten. Baina hartara 3km-ko kanalizazioa egin beharra zegoen.“Irungo boluntarioak Gabonetarakopaketeak prestaten ari ginenean JoseRamonek bidalketa bertan beherauzteko eskatu zigun, garraioaren diruhura beste zerbaitetarako behar zueneta, hain zuzen Bruselatik iritsi zenberri onerako. Europak kanalizazioaegiteko aurrekontuaren zati batemango zigun baina kofinantzatubehar genuen. Behar Bidasoa GKEaeratzeko txinparta izan zen hura.Honela, harrez geroztik, erakundee-tatik diru laguntzak eskuratzerik izangenuen”.

1994tik Angolan ere laneanRuandako genozidioan zehar BeharBidasoak Kabugan gauzatutakoproiektuen etorkizuna arriskuan zeu-dela jabetu zen. Ugartek orduan

Angolara joan zirela gogoan du,“lankidetzarako zein aukera genuenikustera. Lumbi herrian ekin genionlanari. Ordutik edukiontzi asko bida-li ditugu Angolara; alabaina, dagoe-neko debekatu egin digute, Txinaklaguntza ematen baitio hango aberas-tasunak ustiatzearen truke”. Azkenurteetan Behar Bidasoaren jardueraHego Amerikara ere zabaldu da.

Kabugako proiektuak gaur egunKabugako garapen gunean hainbatazpiegitura burutu dituzte bertakobiztanleek Behar Bidasoaren lagun-tzaz. Berriki 150 bat etxe egin dituz-te, herritarrek bizitza duina izandezaten falta zena, hain zuzen. “Bai,hala da. Pentsa adobezko hormadunetxeetan bizi zirela -azaldu diguAgustinek-, oso hauskorrak. Berriakzementozkoak dira”. Bestalde, nekazaritza garatzeko egi-

“Ruandak ezin du ekonomikoki hazi lur

eskasiagatik”

B e h a r B i d a s o a

1.- Kabugan eraiki dituztenetxe berrietako bat. Komunakkomunitarioak dira, baita uredangarriko iturriak ere.

2.- Etxe berriek adobez eta las-toz egindakoak ordezkatudituzte.

3.- Agustin Ugarte, BeharBidasoaren izenean,Gipuzkoako Foru AldundianBoluntario Saria jasotzen arizela. Ekitaldian, AhaldunNagusi Markel Olanok etaGizarte Politikarako DiputatuMaite Etxanizek parte hartuzuten, besteak beste.

- Behar Bidasoaren helburuaKabugan autofinantzatzen denekonomia lortzea da. Lortukoal da?Oso zaila da estatuaren zer-bitzuak ordaindu behar direla-ko. Funtsean, Ruandaren ara-zoa desoreka da: 9 milioi biz-tanle Nafarroaren neurrikolurraldean. Mugakide denKongon, berriz, ustiatu gabe-ko lautada handiak daude.Kolonizatzaileek egin zutenlurren banaketaren ondorioada hau.

- Gobernuak hein bateanerantzukizuna izango du, ezta?Bai, ustelkeria dago. Pentsaazken hauteskundeetan tutsileinukoek botoen %90 lortudituztela, nahiz eta biztanleen%15 besterik ez diren.

- Iparraren eta Hegoaren arte-ko arazoa kapitalismoa bada,aldaketa utopia da?Utopia izatea beharrezkoa da,baina aldi berean errealistaizatea. Ezin ditugu mundukoarauak aldatu, zenbat etajende gehiago kontzientziatu-rik egon, ordea, orduan etaurrats gehiago emango ditugugauzak aldatzeko.

1

2

3

Page 18: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

i runero 18

tasmoan bete-betean sartua dagoGKEa, elikadura pobrea aberastekoxedez. “Alde batetik nekazaritza tra-dizionalari etekin handiagoa ateratzealortu dugu: esaterako, bananaondoek20 kg fruitu ematetik 80 ematera pasadira. Bestetik, dieta hobetu aldera pro-duktu berriak landu ditzaten nahidugu: kiwiak, perretxikoak, ananak...Kontuan hartu Ruandan biztanleen%48 ez dela behar bezala elikatzen”.Azpiegiturekin eta formazioarekinbatera, mikrokredituak eta “aitabitxi-amabitxi” erako laguntzak ere BeharBidasoaren lan ildoak dira.

68 boluntario eta milaka europroiektuetanGaur egun Behar Bidasoak 68 bolun-tario ditu -Bidasoan eta beste eskual-

de batzuetan- eta urtero milaka eurobideratzen ditu hirugarren munduarengarapenarako. 2008an 758.000 euroizan ziren; 2007an, milioi batetikgora. Agustin Ugarteren esaneko,“diru kopuru horretara iristen garagure erakundea profesionalizatua ezdagoelako. Ez gara horren aldeko”.Behar Bidasoaren presidenteak ilu-sioz gainezka eta emozioak hunkitu-rik jaso zuen gipuzkoar guztion izene-an Markel Olano Ahaldun Nagusiakeman zion saria. “Sari hauGipuzkoako 2.844 irabazi asmorikgabeko entitate sozialetan diharduten30.000 boluntarioekin partekatu nahidut”- esan zuen- “mundu hobe batenalde lan egiten duten horiekin”.

B e h a r B i d a s o a

Zerrenda oso luzea bada ere,hona beste zenbait erakundere-kin aurrera eramandako batzuk:- Zubiak, errota, azoka, hiltegia- Eliza- Teilak eta adreiluak ekoiztekoola- Osasun zentroa - Lehen hezkuntzako ikastetxea -Lanbide ikasketen eskola - Aroztegi tailerra - Kultur zentroa, - Komun publikoak,- Nekazarien kooperatiba- Autobus linea - 50 neska ikaslerendako egoitza - Zementuzko 150 etxe

3.- Lanbide eskolaren ikuspegi bat.

4.- Neska ikasleen egoitzako harraskak.

1.- Emakumeak laborantza bultzatzeko proiektuangiltzarri dira.

2.- Behar Bidasoaren boluntarioen laguntzaz egin-dako txalupa Nyabarongo ibaian.

Kabugan buruturikoegitasmoak

1 2

43

Page 19: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

ANAKAANAKAKO KASINOAKUTXABURDINDEGIA (Kutxaren aldamenean)ANAKAko AUZO ELKARTEABIDASOAKO OSPITALEA

BELASKOENEA:TXIMISTA TALDEA (Parrokian)BELASKOENEko AUZO ELKARTEA

ARBES eta PALMERA-MONTE-ROVICTORIA TABERNA (Altzukaitz)LA AGRICOLAPALMERAKO HAINBATKAFETEGI-TABERNATAN

BEHOBIA eta ARTIAHIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALATRINKETE TABERNA(Mª JuncalLabandibar kalean)AZKEN PORTU KIROLDEGIAKUTTUNA HAUR ESKOLA(Artiako Caro Baroja plazan)

ERDIALDEAHERRI JAKINTZA (Nafarroa hiribi-dea)BRASIL Gozo-dendaELKAR liburudendaOSKARBI LiburudendaEUSKADIKO KUTXA (Kolon)KUTXA(Kolon)JUBILATUEN ETXEA (LuisMariano)VIRGINIA KafetegiaSIRIMIRI tabernaKUTXA (Gipuzkoa hiribidea)KIOSKO 33 (ArgentinarErrepublika)HAZ-SAC FOTOKOP (Foruen karrika)GAZTE INFORMAZIO BULEGOA(Foruen karrika)EUSKARA Arloa (Foruen karrika)ACUBI (Foruen karrika)

IZOKINAREN KOFRADIA(Kale Nagusia)ARANO TabernaMANOLO TabernaSARGIA TabernaAEK EuskaltegiaARTXIBOA eta LIBURUTEGIAMENDIBILGO MUSIKAKONTSERBATORIOAARTALEKU KIROLDEGIA

DUNBOATOMA PAN Y MOJA (S. Pedro)OSASUN ZENTROAKUTXA (Nafarroa hiribidea)ERKA (Salvador Etxeandia)ALDABE Paper-denda

LAPITZEANBULATORIOAAMAIA KZ eta Pio XIIko kioskoanOGIBERRI (Serapio Mujika)EUSKADIKO KUTXA(S. Mujika)

MEAKAMEAKAko Bizilagunen Elkartea ERROTAZAR OLA Sagardotegia

OLABERRIAESTEBENEA tabernaLABEKO ETXEA jatetxea

ALDE ZAHARRAUDAL EUSKALTEGIAALDE ZAHARREKO BIZILAGU-NEN ELKARTEA (Larretxipi)EKT (Larretxipi, 12)KURPIL KIROLAK (Peña kalea)HAZIA taberna (Peña kalea)ESKINA Taberna EUSKADIKO KUTXA (Urdanibia)KULTURA Arloa (Ospitale zaharra)

ANTZARANNEKANE Paper denda Lekaenea

SAN MIGELKOLON burdindegia(Hondarribia kalea)KUTXA (Zubiaurre)EUSKADIKO KUTXA (Zubiaurre)SAN MIGELeko AUZO ELKARTEA(Luis de Uranzu, 24)ATREZZO (Geltoki kalea)

SANTIAGOAGUIRRE okindegia.(Junkal k.) CANON (Santiago k.)SANTIAGO AUZO ELKARTEABIKOTE (Erromes plaza)

URDANIBIAJAIZUBIA Taberna

KATEAKATEKO AUZO ELKARTEA

LARREAUNDIOKINDEGIA (Eguzkitzaldea k.)AUZO ELKARTEA(Iñigo Loiolako)LARRARTE Harategia(Eguzkitaldea, 17)

irunero aldizkaria non eskura daiteke?

Eta ikasturtean zehar,IRUNGO

IKASTETXEETAN

Page 20: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

i runero 20

b i h i t z e t a n

Gabiria kalea, 15 - 179 Katea auzoa - IRUNTel 943 63 16 32 Faxa 943 63 16 02

SONORIZAZIOAARGIZTAPENAGRABAZIO-ESTUDIOAKERREALIZAZIORAKO

PLATOAKBIDEO-ZINEMA-PUBLIZITATEABIDEO-PROIEKTAGAILUAPANTAILAK

Irungo Udalak Uztapide Bertsolaria kalean kokatukoden hiritar zentroaren eraikuntza 2010eko lehenengohilabeteetan abiaraziko duela aurreikusi du.Construcciones Murias enpresak obra aurrera eraman-go du 3 milioi euroko aurrekontuarekin, Udalak%100ean finantzatuta. Lana burutzeko epea bi urte-koa da.Hiritar zentroak 14.564 m2 izango ditu, 4 solairutanbanaturik. Lur azpikoan aparkalekua eta supermerka-tua kokatuko dira; behe solairuan, erakusketa aretoa,ekitaldi aretoa eta dendak; lehenengoan, udal euskal-tegia, liburutegia eta erabilera anitzeko aretoa; biga-rrenean, marrazki eta pintura udal ikastegia eta zera-mika tailerra.Aparkalekuak 172 plaza izango ditu, horietako 100bertako egoiliarrentzat izaki.

Irungo Udalak landa eremuan bizi diren adineko pertsonen behar sozialak aztertuko ditu

Irungo Gizarte Ongizate arloak BEHEMENDIElkartearekin batera Irungo landa ingurunean bizi direnadineko pertsonek dituzten premia sozialak aztertuko ditu.Horretarako, eta bide batez udalerrian adineko pertsoneieskaintzen zaizkien baliabideez informatzeko, abendutikaurrera bisita izango dute landa ingurunean bizi eta 65 urtebaino gehiago duten eta hala nahi duten adineko pertsonaguztiek. BEHEMENDI Elkarteak Donostialde eta Bidasoaldekolanda inguruneen garapenaren alde lan egiten du, eta hone-lako azterlanetan eskarmentu handia duenez, Udalak kon-

tratatu egin du, premien azterketa egin ondoren egun dau-den baliabideak eta aurrera begira zehaztu litezkeen bestebatzuk eraman ditzaten kolektibo horrenganaino. IdurrePikabea Sistiaga, alor honetan esperientzia handia duenGizarte Hezitzailea, izango da, behar bezala akreditaturik,etxeetara elkarrizketak egitera joango dena. Eskutitz bat bidaliko zaie landa ingurunean bizi diren per-tsona nagusi guztiei bisitaren arrazoia azaltzeko eta, ondo-ren, telefonoz deituko zaie, hala nahi duten guztiekin bisi-ta eguna eta ordua hitzartzeko.

Palmera-Monteroko hiritar zentroa 2010ekolehenengo hilabeteetan eraikitzen hasiko dira

Orube honetan lau solairuko hiritar zentroa eraikiko dute.

Page 21: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

i runero 21

b i h i t z e t a n

Irungo Udalaren 2010eko aurrekontua gutxienez %20an murriztuko dute

San Juango obren lehenfasea otsailerako

bukatuko dute

San Juan-Etxeandiako lur azpiko zerbitzuen berritze etadesbideratze lanak martxa onean aurrera doaz, eta otsaile-rako amaituta egotea aurreikusten da. Dagoeneko Eliza, Jesus eta Larretxipi kaleetako obrakamaitzen ari dira eta urtarrilean eta otsailean hauetan jar-dungo da:

* LEON IRURETAGOIENA* FORUEN KARRIKA* JENARO ETXEANDIA PLAZA

Irungo Udalak Puntu Lila izeneko kanpaina bultzatu dugizarte osoak emakumeenganako indarkeria errefusadezan. Hartara, lila koloreko puntu bat duten pegatinakbanatu ditu nahi duenak indarkeria sexistaren aurkakoatxekimendua ager dezan. Irungo merkatarien elkarteak,ekimenarekin bat eginez, saltokietan sinboloa jartzekodeia zabaldu du bere bazkideen artean. Halaber, Irungohainbat elkarte ere kanpainari atxiki zaizkio. Puntu lilainternetez ere zabaldu da, jasotzaileek nahi duten modu-ra erabil dezaten, hala nola mezu elektronikoetan txerta-tuta, inprimakietan, leihoan itsasita, autoan...

Jose Antonio Santano Irungo alkateak datorren urteko udalaurrekontuak “%20ko edo gehiagoko murrizketa” izandezakeela iragarri zuen gobernua zirriborroa prestatzen arizen tenorean. Alkatearen aurreikuspenak betetzen badiraurtarrilaren erdi aldera bozkatuko du dokumentua udalarenosoko bilkurak, baina lehendik gainontzeko udal taldeekinadostea da bere asmoa.Aurrekontuaren prestaketaren atzeratzeaz ere mintzo zenSantano, Foru Aldundiak Irungo Udalari 2010erako egin-go dion diru ekarpena zenbatekoa izango den zehaztekoorduan halabeharrez berandu ibili dela argudiatuz.Datorren ekitaldirako lehentasunak zeintzuk izango direndagoeneko erabakia du Irungo Udalak, eta horiek gizartenahiz enpleguaren alorrak izango direla jakinarazi zuen.

Murrizketak, esaterako, elkarteei ematen zaizkien lagun-tzak ukitu ditu. “Udala pairatzen ari den egoera ekonomi-koaz jabetuko direla” espero du alkateak.Guztietan murrizketa larriena inbertsioetan egingo da, ber-tan behera utzi edo atzeratuko ez den proiektu bakarra SanJuan-Etxeandiakoa izango dela. Dena den, 2009ko aurre-kontuaren kontura beste bi lan handirekin aurrera jarraitze-rik izango da: Porcelanas-eko biribilgunea eta GainGaineko parkeko lehen fasea. Bestetik, Plan E delakoarenbitartez Irunek hirigintza obretarako 6,5 milioi euro esku-ratuko ditu. Laguntza horietara Udalak aurkeztuko dituenegitasmoen artean Mondragon Unibertsitatearen zabaltzea,Eguzkitzaldeko errepide berria eta Hondarribia kalekohiritartze lanak dira aipagarrienak.

Puntu lila kanpaina

Eliza kaleko lanei aldamanean dagoen Etxeandia plazakoek txan-da hartuko diete.

Page 22: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

i runero 22

Beherapenak, prezioan, ez kalitatean, ezta eskubideetan ere

Kontsumitzaileen erakundeek dituzten datuen ara-bera, udako merkealdietan gertatu zen bezala, negu-koetan ere gastua aurreko urtean baino txikiagoaizango dela aurreikusten da. Batez bestekoa 90 euro-koa izango ei da; 2008an, berriz, 95 eurokoa izan zen. Kontsumitzaileen erakundeen iritziz arrazoia krisiada, horren ondorioz kontsumitzaileek benetan behardutena baizik ez baitute erosten, saltokiek egingodituzten beherapen itzelak gora behera.Gastua murrizteaz gain, kontsumitzaileek bestelakoaurrezpen neurriak hartzea deliberatu dute: markakekidin (%23), beherapen handiena duena erosi (%31)

edo beharrezkoa ez beste ezer erosi (%35). Arropa edota osagarriak dira beherapenetan gehiensaltzen diren gaiak, gizonek teknologiarekiko geroeta interes handiagoa duten arren. Aurten ere kontsumitzaileen eskubideen eta betebe-harren gaineko ezjakintasuna nabarmena da. Horrenerakusle argia da espainiarren %17ak ez bestekdakiela gai iraunkorren bermea zein den.Halaber, espainiarrak asko kexatzen dira, 10etik 6knoizbait erreklamatu baitute, gehienetan produktuahondatuta zegoelako (%50), edota erabili ondorenarazoak eman zituelako (%34).

Joan den urtarrilaren 7an Euskadiko Autonomia Erkidegoan neguko merkealdiakhasi ziren eta martxoaren 31ra arte iraungo dute. Aipatu epean saltoki bakoitzak gu-txienez aste betez eta gehienez bi hilabetez beherapenak egin ditzake, deskontuabederen produktuen erdiari aplikatzea derrigorrezkoa izaki. BidasoakoKontsumitzaileen Elkarteak (ACUBI) eta Kontsumitzailen Informaziorako IrungoUdal Bulegoak (KIUB) beherapenak soilik prezioetan onartzen direla diosku, ez kali-tatean, ezta kontsumitzaileen eskubideetan ere.

Page 23: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

i runero 23

ACUBIk eta KIUBek merkealdie-tan kontsumoa arrazionala, kalku-latua eta exijentea izan dadilaaholkatzen dute, eta kontsumi-tzaileei honako jarraibideak gogo-rarazi nahi dizkiete: - Aurrekontua erabaki eta ahaliketa gehien mantendu, beharrezkoerosketen zerrenda eginez.- Etiketak arretaz berrikusi.Ehunezko gaien kasuan, neurrria,konposizioa eta gabiketarakoaholkuak azaldu behar dituzte.- Produktu bakoitzean argi agertubehar du aurreko prezioa etabeheratutako prezioa edo dago-kion portzentajea.- Txartelak bezalako ordainketamoduek merkealdietan indarreanjarraitzen dute, dendan ikusgaiden ohar baten bidez kontrakoa

jakinarazten ez bada.- Gai iraunkorrek bi urteko ber-mea dute. Lehenengo 6 hilabetee-tan erreklamatu behar baduzu,merkatariak fabrikazio-akatsa ezdela frogatu beharko du.- Saltokiak akastun produktuenitzulketa edo trukaketa onartubehar du. - Erosketa agiria eskatu eta gordebehar da beti, itzulketa edo erre-klamazioa egin ahal izateko.ACUBIk eta Irungo KIUBek negu-ko merkealdiak bai kontsumitzai-leentzat bai merkatarientzat pro-betxuzkoak izatea espero dute.Azken hauek ere krisia jasaten aridira.

Irungo Udalaren laguntzaz argitara-tutako testua.

Merkealdietan erosteko aholkuak

Legeak beherapenetarako ezartzen dituen baldin-tza nagusiak Merkealdiak ez dira saldoak ezta likidazioak ere.

Derrigorrezkoa da deskontua duten produktuak mer-kealdiak hasi baino lehen salgai eduki izana (behinikbehin hilabete bat), eta egoera onean egotea.Debekaturik dago merkealdietarako gaiak ekoiztea.Ezin dira prezio baxuagoetan saldu, adibidez, honda-tuta daudelako balioa galdu duten gaiak. Horiek sal-doak dira. Likidazioak ez dira merkealdiak, apartekoegoeren ondorio baizik: merkataritza jarduerarenamaiera, aldaketa edota leku aldaketa, besteak beste.Eskaintzak, eta eskaintza bereziak, ez dira merkeal-diak. Dendako gai guztiek deskontua ez badute, behe-rapena dutenak eta ez dutenak argi bereizi behar dira. Merkealdia. Denda bakoitzak jendeari garbi era-

kutsi behar dio zein alditan eskainiko dituen beherape-nak: aste bete gutxienez eta bi hilabete gehienez. Prezioak. Beheratutako prezioaren aldamenean

lehengo prezioak agertu behar du, edo deskontuarenporzentajea. Etiketak. Beherapena duten produktuek taxuzko

etiketa eduki behar dute, eta osagaiak agertu. Txartelarekin ordaindu. Saltokiak ikusgai den

ohar baten bidez kontrakoa jakinarazten ez badu, mer-kealdietan ere kreditu-txartel bidezko ordainketaonartu behar du. Trukaketak eta itzulketak. Saltokia akatsa duten

produktuak itzultzera edo trukatzera derrigortutadago, baldin eta erabili gabe badaude. Kontu honen

inguruan galdetzea komeni izaten da. Bermea. Merkealdietako salmenta ez dago Berme

Legetik at, zeinak etxeko tresna elektrikoak bezalakogai iraunkorretan berebiziko garrantzia duen. Aipatuaparatuetan merkealdietan bi urteko legezko bermeakindarrean jarraitzen du, nahiz eta lehenengo 6 hilabe-teetan merkatariari dagokion fabrikazio akatsa ez delafrogatzea; epe horretatik aurrera bezeroak frogatubehar du akatsa ez dela erosi ondoren sortu. Erosketa tiketa. Ezinbestekoa da erosketa tiketa

eskatzea eta gordetzea erreklamazioa egiteko.

Page 24: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

Ez da erraza gazteekin enpatikoak izatea;baina, haiekin borrokan ibili beharrean, hobe dugu arohori pasatzen laguntzea, haien lekuan ipintzen saiatuz.Hortaz, nerabezaroaren zenbait atal aztertzeari segi-dan ekingo diogu, hauek guztiak lagungarri izangoditugulakoan.

Gazteak ulertzeko, atal desberdinak jorratubeharko genituzke: helduekiko harremana, aldaketaafektibo-emozionalak, pubertaroa edo aldaketa fi-siologikoak, talde harremanak, moralaren garapena,identitatea… Gai zerrenda luze xamarra osa genezake;beraz, oraingoan nerabeen eta helduen harremanakaztertuko ditugu. Hasteko, saia gaitezen definitzen zerden nerabetasuna. Bada, nerabetasuna pertsonarenbilakaeraren etapa bat da, autonomia eta indepen-dentziaren prozesuan urrats garrantzitsua. Nerabeakez dira ez haur ez eta heldu ere. Heldutasunera iristekokrisi-prozesu batean murgilduta daude, alegia. Prozesuhori luzea eta aldaketez betea da. ALDAKETA hitza,hain zuzen ere, aro horren giltzarria eta ardatza da,ALDAKETA anitz ematen direlako.

• Gurasoen eta gaztetxoaren arteko harremansistema aldatu egiten da. Haurtzaroan zehar gatazkadesberdinak bizi arren, orohar haur gehienentzat garailasaia da eta gurasoekiko harremanak orekatsuak izan

ohi dira. Helduok haurrei baldintzarik gabeko maitasunaeskaintzen diegu eta gu gara haien segurtasun iturria.Badakite helduekin babesturik daudela eta, beste hauredo esperientziak bizitzeko irrika izan arren, betiitzultzen dira gurasoengana pozik. Haurrentzat, gurasoedo heldu hezitzaileak positiboak dira, maitasunezikusten dituzte eta baloratu egiten dituzte.Nerabetasunak dakarren lehen aldaketa gogorra gura-so edo helduarentzat hauxe da: heldua akatsez bete-tako pertsona izatera pasako dela. Lehen politenakginen, eta orain gure gorputza eta estiloa kritikatzendute. Lehen ulertzen eta entzuten gintuzten, eta orainbehin eta berriro ulertzen ez ditugula aldarrikatzen dute.

• Sistema familiar batean edo bestean, nera-betasunaren prozesuak krisia dakar. Krisialdi hori osogatazkatsua edo baketsua izan daiteke, baina nera-betasun prozesuak aldaketa anitzak dakartzanez, nera-betasun aroak krisialdia dakar. Berregokitzapen etapabatean gaude, denok (heldu eta gazte) gure lekuaegokitu behar baitugu.

Nerabeentzat garai horretan guraso edo he-zitzaileekin duen harremanak oso garrantzitsua izatenjarraitzen du. Guraso edo heldua behar du; baina, eraberean, helduarekiko independentzia eta distantziabilatu nahi ditu, haiengandik banatu nahi du bere bizia

Helduok maiz hitz egitendugu gazteez eta haiekbiziarazten gaituzten sentimenduez. Gutxitan hitzegiten dugu positiboan, nera-be garaiaz hitz egitean hel-duaren begiradatik, hitz egi-ten dugu, eta, gehienetan,problema moduan. Bainahaiekin bizitzen ikasteko,nerabeak ulertzeko, alegia,haien lekuan ipini behardugu, eta adin tarte horretanzein aldaketa bizitzendituzten aztertzea komeni da.

Nerabezaroa (I)

Page 25: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

i runero 25

egiteko. Nerabeak gurasoen edo hezitzailearen segur-tasuna eta eskuragarritasuna behar ditu beste harre-man sozial eta bikote harremanetara gero eta ausardihandiagoaz zabaltzeko.

• Nerabeen adinkideen arteko harreman sis-tema aldatu egiten da. Ikerketa ezberdinek (Lopez1993) adierazten dute 15 urte arte gazte gehienentzatlehen atxikimendu irudia ama dela (ama %62, laguna%5); baina 15 urtetik goiti lehen atxikimendu irudialaguna izatera pasatzen da (ama %40, laguna edobikotea %42). Gurasoekin konfiantza eta segurtasunaizatea garrantzitsua da, baina 15 urtetik aurreragazteak adinkideengandik hurbilago daude, haiekerrazago ulertzen baitute gertatzen ari zaiena. Aldaketaberdinak bizitzen dituzte eta elkarrekin konpartitu nahidituzte, helduok bizitzaren beste garai batean gauden,beste esperientzia batzuk bizitzen ditugun bitartean...

Ondorioz, guraso edo helduok gazteekinerlazionatzeko geure lekua birkokatu behar dugu; ho-rretarako, ondorengo puntuak kontutan hartzea lagun-garria izan daiteke:

• Nerabeengana hurbiltzen den edozein helduhezitzailea izan ahal da eta eragina du nerabeengan.Helduak nerabeentzako eredu gara, helduak izatekoproiektuak eta, positiboki edo negatiboki, geure eredueta baloreak transmititzen ditugu.

• Gazteek, batetik, helduengandik urrundu nahidute; bestetik, beren beharra eta babesa nabaritzendute. Gazteek laguntza behar dute, baina beren bideaegiteko, ez bestetarako. Hortaz, lagundu behar diegu,ondoan izan, mugak ipiniz, orientatuz eta, era berean,beren bizipenen berri izanez.

• Nerabetasuna independentziarako bidea daeta gurasook bide horretan lagundu behar dugu.Askatasun arduratsuan hezi behar dugu gaztea, nera-betasun prozesua era autonomo, arduratsu eta inde-pendentean egin dadin.

• Garai horretan gatazka eta anbibalentziaegotea ekidin ezina da, beraz, delako gatazkak albaithoberen eramaten eta gainditzen saiatu behar dugu.Gatazka izatea ezinbestekoa denez geroz, gatazkakpositiboki nola bideratu eta zein estrategia erabili izan-go da gure lana: nerabeekin hitz egin behar da, gauzakesplikatu egin behar zaizkie, haien jarrerak eta joka-erak ezagutu behar ditugu, eta estrategiak elkartrukatu. Gazteek beren desioa azalduko dute behin etaberriz, eta guk erabaki arduratsuak hartzen eta berenekintzen ondorioak bizitzen lagundu behar diegu.

• Nerabeekin lan egiteak, bereziki, hauxesuposatzen du: pazientzia edukitzea eta itxarotenikastea. Hau da, gazteen lekuan ipintzen saiatu behardugu, gu ere gazte izan ginen eta badakigu ez zelagarai erraza. Bestalde, egiten ditugun ekintza gehienek

ez dute eragin zuzena eta berehalakoa, etaparenbukaerara iristen direnean antzematen dira gure pre-sentziaren emaitzak. Gazteak aldatuko dira, baina ezorain, gero baizik. Guk orain ideia batzuk transmititubehar dizkiegu, eta gero sumatuko dugu horien eragi-na.

• Eskolan ere gure jarrerak enpatikoa izanbehar du: beraiekin egon, hitz egin, eztabaidatu behardugu. Haiengandik gertu dagoen pertsona positiboaizan behar dugu, sentitzen dutenaz arduratzen garela,krisi egoeratan laguntzeko prest gaudela, nerabezaroaarazo iturri gisa aurrikusi gabe. Atxikimendu seguruaeskaintzen jarraitu behar dugu. Horretarako, garrantzi-tsuak dira ondorengo puntuak: sentsibilitatea, gazteaden bezala onartzea, gazteekiko jarrera kooperatiboaeta eskuragarritasun eta disponibilitatea edukitzea.

Amaitzeko, azken ideia garrantzitsu bat:• Ezin dugu dena ongi egin, baina bai gure hu-

tsetatik ikasi eta hurrengoan hobeki egiten saiatu.• Helduok denbora eskaini behar diogu gure

buruari, gustuko ditugun gauzak egiteko denbora hartu.Guraso eskolak oso lagungarriak izan daitezke guregazteekin ditugun gatazkak beste gurasoekin konparti-tu eta eramaten laguntzeko.

MAPI URRESTI ORTIZKUTTUN AHOLKULARITZA PSIKOPEDA-

[email protected] www.kuttun.net

Page 26: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

i runero 26

Maialen LujanbiokBECen kantatuzuen bertso baten

hitzak heldu zaizkit gogora:“Herri hau sortzen segidezagun euskaratik etaeuskaraz”. Ba al dagoeuskaraz sortzerik, ordea?Edo euskaldunok ba al dugueuskaraz bizitzeko auke-rarik?

Hendaian bizi naiz, baina batez ere Gipuzkoan. Duela hama-bost urte hasi nintzen bizitzaren parte bat Irun hiriarekinpartekatzen. Azken bi urteotan are gehiago joaten naiz Irunera,Real Unión futbol taldearen jardueren inguruan.

Kluba ezagutu nuenean pozgarria egin zitzaidan Ni ere TxuriBeltz eslogana. Duela urte bat luze, oinarrizko taldeenaurkezpenean egon nintzen –semea gazteen mailan ari baita–.Bilkura hartan deigarria egin zitzaidan –galdera eta erantzunentxandan– guraso batek esan zuena. Hauxe gutxi gorabehera:“Real Unionek euskaraz aritzeko egiten duena baino askozgehiago egin behar luke. Gazteek eta euren euskal izaerak–euskararen ezagutza mailak– aise gehiago merezi dute”.

Guraso hark esandakoa deigarria egin zitzaidan, giro erdal-dunean euskaraz jardun zuelako, baita pozgarria egin ereneronek esango nuena berak esan zuelako. Iritsi berria nintzeneta isilik egotea egokitu zitzaidan. Gaurrera etorrita, ordea, zer-bait esateko egokieran nagoela uste dut.

Klubaren http://www.realunionclub.com webgunean sakatudut. Ni ere Txuri Beltz esloganaz aparte ez dago ezer euskaraz.IRUNEROn, (2009ko urrian; 175. zenbakian) klubeko idazkaritekniko Iñaki Berruetek klubak euskarari eskaintzen dion trata-mendua eskasa dela onartu zuen. Hitzak hauexek ziren: “Bai,konsziente gara egoeraz”. Hau da, kluba euskararen espazioahutsaren hurrengoa dela jakitun da. Euskarak ez du lelo batekbaino gehiago balio Real Union klubean! Euskara Ni ere TxuriBeltz esloganarekin hasi eta bukatzen da.

Webguneko euskara ezak zulo mingarria zabaldu du nire bai-tan. Eta bat gutxi bailitzan, klubaren Union Berri aldizkariakbigarren zulo bat ere zabaldu dit. Real Unionen euskara ezarenbi zulo daramatzat nire baitan. 2. zenbakian –1. zenbakia eznuen ezagutu– Nº2 delakoaren azalak ¡Todos a Anoeta! /

¡Denok Anoetara! leloakzeramatzan. Azaleko leloabaino ez zetorren bihizkuntzatan.

Gipuzkoa: Euskal Herrikolurralde euskaldunena. Irun:Gipuzkoako bigarren hiria.Real Union: Gipuzkoakobigarren futbol taldea.Euskara, baina, hutsaren hu-rrengoa. Euskara 2. mailan

dago. Euskara zulo hutsa da. Ele hauek idazterakoan aldizkaria zabaldu dut atzera ere.

Unión Berri izen elebidun duena, alegia. Bigarren orrian, ezke-rrean, 2. mailako jokalari profesionalak daude. Ez ditutezagutzen, baina ezagutzen ditudan apurrarengatik, 24 jokala-rietatik 12ri euskaraz entzun diet noiz edo behin. Jokalari mul-tzoaren erdia euskal hiztunak izan arren, klubaren aldizkarianbi hitz baino ez dute euskaraz erabili: ¡Denok Anoetara!Gainera, erdarazkoaren kalkoa eginda, euskarazkoak ere biharridura marka baitaramatza.

Barkatu, okertu naiz irakurketan. Roberto Lopez Ufarteriegindako elkarrizketaren lerroburuak 20 galderak izena du.Beti galdera berak izango direla pentsatu nahi dut. Izan ere–bizitzako ironiak–, lerroburua euskaraz idatzita izan arren, le-rroburuaren funtsa erdarazkoa da.

Beste bi pasarte baino ez ditut aipatuko, areago mintzekonahikoa eta sobera. Lehena: “Esta Navidad Olentzero esTxuribeltz”. Adierazgarria gero! Bigarrena, Realeko MikelAranburu jokalari azpeitiarraren hitzak: erdaraz. Bapo! Bego.Jode..! Mikel Aranbururen hitzak ere gaztelaniaz. Jode!

Jode, jode eta jode! Y jode! Izorra hadi! “Unionízate! Y súbete al carro de segunda...” esaten du

klubaren webguneko lelo nagusiak. Nola esan Unionízate,euskaraz? Batasunatu zaitez!? Txuri belztu zaitez! hobe!

Leloak lelo, lemak lema, hona beste bi amaitzeko: “Bakea ezbaita gerrarik eza, gerrarik nahi eza baizik”. Esaldia gogorrazait testuinguru honetan kokatzeko. Idatz dezadan bestela:“Euskararekikoa ez da ezagutza eza, gogorik eza baizik”.

MIKEL ASURMENDI

e l e a k i r u t e n

Abendua joan zen eta urtarrila iritsi da. Aurreko bi milurtekoetan bezalaxe, pentsudut. Joan deneko urtea (2009), 2000. urtea izan bailitzan heldu zait 2010ga-rrena. 40 urte bete ondoren, hamarkadak urteak bailiran pasatzen omen dira. Etaeuskaldun bizi nahi dugunok nola pasatzen ditugu urteak? Hona argazki bat!

Euskara zulo hutsa da gure Batasunean:Txuri belztu zaitez!

Page 27: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

i runero 27

l e r r o z l e r r o

Satorrak baino lurperago (2001)saioaren bidez frankismokoazken bi hamarkadako bizipenak

eta gertaerak kontatu zituen PedroAlberdi idazleak. Carlos esaten ziotengizona haren segida da nolabait. Azkenhonekin 2006ko Miguel de UnamunoVIII. Saria irabazi zuen. Alberdaniaargitaletxearen eskutik plazaratu zueniaz. Alberdik saiakera saria irabazizuen, alta bada, Alberdaniak Narraziosailean kaleratu du. Horra hor literatu-raren inguruan sorrarazi ohi den kon-trobertsietako bat.

Bixente Serrano Izkok Autofikzio bathistoriara izenburuko kritika egin dioliburuari. Neronek pertsona zenbaitenbizi-esperientzia fikzionatua jaso dutliburuaren bidez. Hori horrela, nobelabat irakurri dut. Esan dezadan liburuasaio nobelatua dela.

Satorrak baino lurperago liburuarensegidako liburua dela esan dut, hots,egileak gai, giro, idatz tankera etaerregistro antzekoak landu eta erabili dituela. Alabaina,Carlos delakoan 1960ko gizartearen –taldeen edota koa-drilen– erretratu egiteaz beste, Alberdik ETAko militantebatzuek bizi zituzten pasadizoak narratu egin ditu, pertsonabaten esperientziaren ikuspuntutik narratu ere, pertsonaMario Onaindia nahiz Carlos –Onaindia militante klandesti-noaren izengoitia– izaki.

Mario Onandia ETAko militante gisa hasi eta espetxeanbukatu zen arte agertzen da liburuan. Haur nahiz gaztegaraiko bere bizitzaren hainbat pasarte ere kontatu dituegileak.

Idazle saiatua eta zehatza da Alberdi. Carlos liburuan erre-alitatea fikzioaren bidez agertzeko bere-berezko trebeziaagertu du atzera ere. Zilegi bekit literatura egiteko duen hautuhori, hau da, saioaren bidez historiako pasadizoak modunobelatuan narratzeko modua, hots, helezina den errealitateafikzioaren bidez iradokitzeko moldea.

Serrano Izkori, antza, ez bide zaio “egokia” iruditu egileakMario Onaindiaren Gran Placen aurkituko gara nobela etaEl precio de la libertad autobiografia erabiltzea saio bat egi-teko. Neronek ez dut ez liburu bat ez bestea irakurri, eta egia

esan ez dakit nola hartuko nuen saia-kera hau besteak irakurri izan banitu.Ziur aski, Serrano Izkoren kasua ezber-dina da, bi liburuak irakurri dituelakoeta Mario Onaindia eta Carlos ezagutuzituelako.

Nik liburu hau estimatzen dut, bizikiestimatu ere, bizpahiru arrazoirengatik.Lehenik: oso ongi narratuta dagoelako.Gure herriaren alde borrokatutakolagun andanaren pasadizoak eszenazinematografikoen modura agertzendizkigulako. Gozamen hutsa egin zaitpertsona bakar batzuek ez bestek bizidituzten esperientziak horren moduhunkigarrian jasotzea. Bigarrenik: –sal-buespenak salbuespen, MarioOnaindia, kasu– askatasunaren bideanjardun duten ekintzaile gutxi batzuekbaino ez dutelako kontatu beren espe-rientzia. Ez dute kontatu ezin dutelako,gauza ez direlako, edota oraindik ereaskatasunaren bidean urraturiko zauriakez zaizkielako orbaindu. Beraz, prota-

gonistek egiten ez dutenez, bihoakio idazleari egindakoa-gatik –egite soilagatik– nire txaloa. Hirugarrenik: ondoezagutzen duen errealitateaz idazten du Alberdik. Hauxeizaki idazle honen bertutetako bat.

Mario Onaindiak urratu zuen bide politikoa alde baterautzita –literatura eta herri hau interesatzen zaizkit uneon–Carlos izeneko ETAko kide izan zenaren ibilerak ezagutuizanak bete nau. Bestelako kontuak dira protagonistak garatuzuen bide politikoa edota askatasunera bidean itota ezamaitzeko aurkitu zituen ihesbidearen zergatiak.

Herri honen historia oso-oso tristea da. Ez dut imajinatzenCarlosekin batera askatasunaren bidean aritu ziren beste mi-litanteak Bilboko Artekalen txikitoak elkarrekin hartzen,poteatzen, alegia. Alberdik berak narratutako eszena onenak –fikzio zoragarrienean– ez ninduke liluratuko. Ez litzaidakesinesgarria izango. Pena da gero! Nire azken aburu hau lite-raturaz harago dago edota honago dago, baina zer da erreali-tatea eta zer fikzioa?

MIKEL ASURMENDI

Liburu honen egilea ez ohiko idazlea da. Ez da literatur talde baten inguruan biltzenedota jarduten, esaterako. Eibarren jaio zen. Haurtzaro eta nerabezaroa bertan bizizituen eta “Bilbon munduratu zen”. Tira, azken lerro hau literatura da. Pedro Alberdieuskara irakaslea da, eta hizkuntzak bideratu bide zuen literaturara.

Zer da errealitatea eta zer fikzioa?

Liburua: Carlos esaten zioten gizonaEgilea: Pedro Alberdi Argitaletxea: Alberdania

Page 28: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

a g e n d a

irunero 28

- Amaia KZn, 19:00etan, Triki traka tri-kitron ikuskizuna Txirri, Mirri etaTxiribiton pailazoen eskutik.

- Euskadiko Kutxan, Jean ClaudeCubino de la Iglesia artistaren pinturaerakusketa.

- Amaia KZn, 20:00etan, Zine Kluba.Yo, también izenburuko pelikulaproiektatuko da. Sarrera: doan.Daniel, Sevillako 34 urteko gaztea,unibertsitate titulu bat lortu duen lehenDown sindromedun europarra da.Administrazio publikoan lanean hasieta Laura, lankide bat, ezagutuko du.Adiskide egingo dira, eta harremanalaster deigarri gertatuko zaie lan ingu-ruko jendeari eta familiakoei. DanielLauraz maitemintzen denan hasten daharremana arazo bilakatzen neska-rentzat. Hala ere, arauak maite ezdituen emakume bakarti hark bizitzanzehar inoiz jaso ez duen adiskidetasu-na eta maitasuna aurkituko dituDanielengan.

- Amaia KZn, 20:00etan, L’Alakran tal-deak Kairos antzezlana taularatuko

du. Sarrerak: Orokorra: 12,60 euro.65 urtetik gorakoek eta 14 urtetikbeherakoek, 8,20. Kairos, Aion eta Cronosekin batera,denbora definitzea ahalbidetzen duenkontzeptua da. Kairos aukera egokia-ren denbora da. Momentu bat kalifi-katzen du.Denbora kronologikoaren mendeanbizi gara, jaiotza-heriotzaren artekobizi-lerroan. Bizitzeko eta hiltzeko iza-kiak garen aldetik, egun, espeziegisa, paradoxa baten aurrean gaude:alde batetik betiko biziko baginabezala jokatzen dugu (gazteak izanbehar dugu, dinamikoak...) eta, beste-tik, heriotzarekin dena bukatzen denlarritasunarekin: zein norabide har-tzen dugu gure bizitzak gure ahaleginguztiak ezerezean bukatzeko bidera-tuta daudela ikusten dugunean?

- Tunk! aretoan, gauerdian, HabitéRecords-en kontzertua.

- Euskadiko Kutxan, Urko UgarteMonsegur artistaren pintura erakuske-ta. Sarrera: doan.

- Urtarrilaren 13an, 17:30ean,haurrentzako ipuin kontalariak.Amaia Arriaranek Katapun! ipui-na kontatuko du.

- Urtarrilaren 14an, 17:00etan,Carlos de Agustinen mintegianMichael Onfray y su concepto dela universidad popular gaia jorra-tuko da.

- Urtarrilaren 18an, 19:00etan,libroforum tailerrean NinaBerberovaren La acompañante /El lacayo y la puta lana hizpideizango da.

- Urtarrilaren 20an, 17:30ean,Belen Azkaratek Ilargiaren sekre-tua izenburuko ipuina kontatukodie haurrei.

- Urtarrilaren 21an, 17:00ean,Carlos de Agustinen mintegia.Gaia: E. Fischer-en La necesidaddel Arte. Itzutzailea: Jordi SoléTura.

- Urtarrilaren 25an, 17:30ean,poesia taldea. Gaia: RogerWolf.

- Urtarrilaren 25an, 19:30ean,idazketa tailerra. MaiteGonzalez Esnal, Inicio del abece-dario.

- Urtarrilaren 26an, 19:00ean,irakurketa tailerra MertxeTrancheren eskutik. Gaia: WilkieCollins.

- Urtarrilaren 27an, 17:30ean,haurrentzako ipuin kontalariak,gaztelaniaz.

k u l t u r a g e n d a

Urtarrilak 27

Urtarrilaren 18tik 31raUrtarrilak 17

Urtarrilaren 14ra arte

Urtarrilak 15

Urtarrilak 12 Ikust- Alaialiburutegiko ekintzak

Page 29: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

- Urtarrilaren

20tik 24ra,Amaia KZn,Natura 2000Sarea. Bizirakoguneak, pertso-nentzako guneakizeneko erakuske-ta. Euskal HerrianNatura 2000Sarea proiektua-rekin bateraBioaniztasunarenbalioak aurkeztendituen erakusketa,gure arbasoen-gandik jasodugun ondarea eta gure osasunaren, ongi-zatearen eta bizi kalitatearen oinarriadena.

- Urtarrilaren 21ean, 19:00etan, AmaiaKZko hitzaldi aretoan, Natura 2000Sarea Euskadin izenburuko hitzaldia.

a g e n d a

irunero 29

Inauteriak Santiago-Bide Lagunen txangoak

OTSAILAREN 11tik16ra,IRUNGO INAUTERIAK.

- Urtarrilaren 28an, 19:30ean, Amaia KZn,Kaldereroen entsegua.

- Otsailaren 6an,

Kaldereroen kon-partsa.

- Otsailaren 7an,Inude eta Artzaienkonpartsa.

- Hilaren 13an,larunbata, eta14an, igandea,KONPARTSENDESFILEA Irungokaleetan.

Santiago-Bide LagunenIrungo Ordezkaritzakhonako txangoak antola-tu ditu datozen asteetara-ko:

- Urtarrilak 17. HERNA-

NI - TOLOSA etapa. 17km gutxi gora-behera.Topalekua: Hernanikohiriguneko geltokian7:50ean.

- Otsailak 14. ORIO -

ZUMAIA etapa. 16 kmgutxi gora-behera.Topalekua: Aia-OriokoEuskotrenen geltokian8:14ean.

- Amaia KZn, 12:00etan, IrunHiria Musika Bandaren kon-tzertua.

- Amaia KZn, 19:00etan,opera zinean. J.P. Strauss-enSaguzaharra proiektatuko da.Antolatzailea: Luis MarianoLirika Elkartea.

- Amaia KZn, 19:30ean,Mineritos ikus-entzunezkoa.Dokumental honetan Abigailezagutuko dugu, meatze bate-an esklabu gisa egunean bieuroren truke lan egiten zuen14 urteko haur meatzari bat.

- Amaia KZn, 17:00etan, hau-rrentzako antzerkia, euskaraz:Printze txikia.Oso urrutitik, 612 zb-ko aste-

roidetik hain zuzen ere, gizontxiki bat, Printze Txiki bat etorrizaigu hau ulertarazteko:begiek batzuetan engainatzengaituzte, baina bihotzak ez duinoiz gezurrik esaten. Goxo-goxo, hauxe diosku: gauzak,pertsonak, arrosak, politakdira, maite baditugu batez ere.

Otsailak 3-5

Urtarrilak 24

Urtarrilak 26

Urtarrilak 28

Urtarrilak 30

Natura 2000 Sarea

Ficoban, ABLA 2010: komuni-kazioaren, diseinuaren, mar-ketingaren hirugarren erakus-keta.

Page 30: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

i runero 30

- NICOLAS GUERENDIAIN IrungoErrepublikarren Elkarteak gazteent-zako literatur lehiaketa antolatu du.Helburua errepublikar balioak eza-gutaraztea eta bultzatzea da.Kategoriak: 10etik 25era urte bitar-teko gazteek parte har dezakete,hiru kategoriatan. Epea: 2010ekomar-txoak 5. Oinarriak: www.aso-ciacionrepublicanairunesa.org

- LEGALEON T-REN ANTZERKI IKASTAROAK

Irunen. Haurrentzat eta helduen-tzat. Bi maila: hasiera eta sakontzemaila. Informazioa eta erreserbak:943 63 19 63 eta 676 38 82 50.

- PARADISO AISIALDIKO ESKOLAK begi-rale eta zuzendari titulu ofizialakeskuratzeko ikastaroak antolatuditu. Non: Suances-en (Kantabria)eskolak duen aterpean. Beka esku-ratzeko aukera. Praktikak, berma-tuak.

- JESUS OLAIZOLA BIBLIOGRAFIA BEKA.Deitzailea: Sancho el SabioFundazioa. Norentzat: Diplomatu etalizentziatuentzat. Iraupena: 10 hila-bete. Dirua: 6.010 euro. Helburua:Datu-base bibliografikoa egitea: gailibrea euskal kulturaren ezagutzarenesparruan. Epea: 2010eko urtarrilak29. www.fsancho-sabio.es

- LAN ESKAERA. Egoera erregularrean

Ikastaroak

Bekak/Laguntzak

Lana

Lehiaketak

Orrialde hauetako informazio guztia zabalago, www.irun.org/igazte webgunean.ADI

!!!!!!!!!

Entre Estudiantes aldizkariaren azken zenba-kia GIBn irakur dezakezu.

Page 31: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la

Album lehiaketa

Lan Pila!nagoen neska naiz eta zaharrakzein umeak zaintzeko eta garbike-tak egiteko prest nago. [email protected]

- BORDELEN LAN EGITEKO 20 ERIZAINbehar dira. Baldintzak: Erizaintzandiplomaduna, gutxienez urte betekoesperientzia izatea, frantsesez hitzegiteko eta idazteko gai izatea, lan-posturako formazioa egiteko eta2010eko otsailean lanean hastekolibre egotea. Interesdunek CVafrantsesez bidali behar dute:[email protected] Elkarrizketak urta-rrilaren 29 eta 30ean burutuko dira.

- ALEMANIAN GAZTELANIA IRAKASTEKOIRAKASLEAK. Betebeharrak:"Gaztelania irakasleak – BeheSaxonian irakastea" programaEspainian irakasle ez diren eta den-bora mugatu batez Behe Saxonianlan egin nahiko luketen goi-mailakotituludunei zuzenduta dago. Adin-muga: 30 urte. Epea: Otsailak 4. www.irun.org/igazte

Peru Abarka lehiake-taren helburua eus-kal literatur produk-zioan formatu berrit-zaileak susta-tzeada, album formatuahain zuzen ere. Album formatuantestua ez ezik, ilus-trazioak ere argital-penaren gunebihurtzen dira, letraketa artea uztartuz.Horrela, PeruAbarka lehiaketarenbidez euskal idazlehasi berriak topatunahi dira, baita ilus-

traziogintzan aritunahi dutenak ere.Horrela, bi lehiaketaditugu batean:narraziorik onenaaukeratzeko lehiake-ta eta aukeratutakonarrazioa ilustratze-

ko lan onena auke-ratzekoa.Antolatzailea:Markina-XemeingoUdala eta Gero-Mensajero argitalet-xea.Epea: urtarrilak 29.

Indarkeria sexistaren aurkako gida

TN aldizkaria enplegua eta ikasketak bila-tzen lagunduko dizu. Irakur ezazu GIBn. INDARKERIA

SEXISTARENAURKAKONESKA-MUTI-LENTZAKOGIDA.

Zure burua kasuhorietakoren bate-an ikusten badu-zu, GIDA HAUZURETZAT DA.

ZATOZ GAZTE INFORMAZIO BULEGORAETA ERAMAN EZAZU! Foruen karrika, 2. Irun

Lan Pila! Gazte Informazioko web orriko lan atala da. Sar zaitez etakontsulta ezazu eskaintza zabala: oposaketak, lana Gabonetan,

eski estazioetan, jolas-parkeetan, ordukako enpleguak...

EGUNERO ESKAINTZA BERRIAK!!!

Page 32: irunerAitak jasotako diru-jarauntsi potoloa galdua zuen. Baina egoerak konpentsazioak zituen. Ni zoriontsu izan nintzen. Kontaktuei dagokienez, egia da oso lagungarriak izan zire-la