26
ANTOLAKUNTZA ETA JARDUERA ARAUDIA AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 1 / 26

A.J.A

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Hauxe da gure A.J.A.

Citation preview

Page 1: A.J.A

ANTOLAKUNTZA ETA JARDUERA ARAUDIA

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 1/26

Page 2: A.J.A

A.J.A Aurkibidea

O. AURKIBIDEA

1. XEDAPEN OROKORRAK

2. ANTOLAMENDUA

3. TALDEKO AGINTE-ORGANOAK

4. IRAKASKUNTZA KOORDINATZEKO ORGANOAK

5. PARTAIDETZA ORGANO BEREZIAK

6. BIZIKIDETZARAKO ARAUAK

7.IKASLEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARREN TRATAERA

8. ERRENDIMENDU AKADEMIKOAREN EBALUAZIO OBJEKTIBOA

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 2/26

Page 3: A.J.A

A.J.A Xedapen orokorra

1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1. IRAKASKUNTZAK ETA EZAUGARRIAK

Aita Iparragirre Herri Eskola Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mende dago. Bere ikasketak, Sailak ikasturtez ikasturte ezarritako planteamendua jarraituz ematen ditu.

Euskal Eskola Publikoaren Legeko 3.1. artikuluaren arabera, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan ezaugarri hauek azaltzen dira:

• Plurala, elebiduna eta demokratikoa da.• Euskal gizartearen beharrak asetzen ditu.• Inguru sozial eta kulturalean sustraiturik dago.• Parte hartzailea da.• Desberdintasunak orekatzen ditu.• Aniztasuna zaintzen du. • Hezkidetza bultzatzen du.

Bere egin ditu Euskal Eskola Publikoaren Legeko 3.2. artikuluan ezarri diren xedeak. Ikastetxe honetako gobernu-organo, partaidetza-organo eta koordinazio didaktikorako organo guztiek, irakasleek eta irakasleak ez diren ikastetxeko langile guztiek goian aipaturiko helburuak betetzera bideratuko dute beren jarduna.

Ikastetxeko bizikidetzaren oinarri gisa, bere eskubideak arduraz bete eta gainerakoen eskubideak errespetatuko dituela agintzen du.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 3/26

Page 4: A.J.A

A.J.A Antolamendua

2. ANTOLAMENDUA

2.1. AGINTE-ORGANOAK

Gure ikastetxeak Euskal Eskola Publikoaren Legean (EEPL) aurreikusi diren taldeko aginte-organoak, nahiz lagun bakarreko aginte-organoak izango ditu. Organo horiek aipaturiko legeak ezarritako eskubide eta betebeharrak izango dituzte.

a) Taldekoak: OOG (Iraunkorra eta Ekonomikoa), irakasleen Klaustroa (Pedagogi Batzordea) eta Zuzendaritza taldea.

b) Lagun bakarrekoak: zuzendaria, ikasketa-burua eta idazkaria.

Ikasturte bakoitzean ikastetxean dagoen ikasle kopuruaren arabera eta ikasturteko Antolakuntza Ebazpenean xedatutakoarekin bat etorriz, lehen aipatutakoz gain, nahiz taldeko edo lagun bakarreko beste aginte-organo batzuk egon daitezke. Lagun bakarreko organo horiek Antolakuntza Ebazpenean zehazten diren eskubideak eta funtzioak izango dituzte, baita aurreko paragrafoan aipatu ditugun organoek eskuordetzen dizkietenak ere.

2.2. HEZKUNTZA-KOMUNITATEAREN PARTAIDETZA ORGANOAK

Ikasleen gurasoek, irakasleek, zerbitzuetako langileek eta Udaleko ordezkariek, ikastetxeko kudeaketan, OOGren bidez hartuko dute parte.

Badira gure ikastetxearen jardunean parte hartuko duten beste organo espezifiko batzuk. Hara nola, gurasoen batzarrak eta ikasleen parte hartze-organoak eta batzordeak.

Ikastetxeko ikasle nahiz guraso-elkartearen egoitza izango da. Ikastetxeak, hartara, lokalak utziko dizkie elkarte horiei haien jarduera gauzatu dezaten. Horrez gain, elkarteek ikastetxearen bizitzan parte hartzea sustatuko du ikastetxeak. Horretarako, hezkuntza-jarduerak, jarduera kulturalak eta kirol-jarduerak bultzatuko ditu.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 4/26

Page 5: A.J.A

A.J.A Antolamendua

2.2.1. Bizikidetza Batzordea – BEHATOKIA:

Batzorde hau, parte hartzeko, hausnartzeko eta elkarbizitza positiboko jarduerak bultzatzeko gune bat da, eta ez du, inolaz ere,i zaera zigortzailea izango .

Bere osaketa honela gauzatzen da:➢ Bizikidetza arduradun irakaslea.➢ Aholkularia.➢ OOGko guraso ordezkaria.➢ Guraso boluntarioak.➢ LHko maila bakoitzeko ikasleen bi ordezkari.

Bi funtzio nagusi izango ditu:1. Ikastetxean bizikidetzarako giro egokia egotea zaintzea.2. Bizikidetzaren aurkakoak diren eta bizikidetzarentzat larri kaltegarriak izan

daitezkeen jokabideak zuzentzeko neurriak ezagutzea, aplikatzeko proposamenak egitea dagokion organoari eta berrikustea.

Ikasle ordezkariak aukeratzerakoan kontuan izango da:1. Ikasturtearen lehenengo hilabetean eta ikasturte osorako, ikasle talde bakoitzak

bere ordezkaria aukeratuko du, taldeak erabakitako moduan.2. Edonola ere, taldeko ikasle guztiak izango dira hautesle eta hautagai.

Behatokia elkartzeko bi gune hauek egongo dira:➢ Bizikidetza arduradun irakaslea, aholkularia eta ikasle ordezkariz osatutako

taldea.➢ Bizikidetza arduradun irakaslea, aholkularia, OOGko guraso ordezkaria eta

guraso boluntarioak.

Arauetan aurreikusi diren kasu zehatz horietan izan ez ezik, sortzen diren batzorde bereziek ere erabakiak har ditzakete. Horretarako, berariazko eskumena behar dute eta OOGko osaerarekiko proportzionalak izan behar dira. Batzorde berezien esku, beraz, gehiengo soilez ebatz daitezkeen erabaki guztiak utz daitezke.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 5/26

Page 6: A.J.A

A.J.A Antolamendua

2.3. IRAKASKUNTZA KOORDINATZEKO ORGANOAK

Tutoretzak eta etapako nahiz zikloko irakasle taldeak, koordinazio didaktikorako organoak izango dira. Organo horiek, Pedagogi Batzordearen aholkularitzapean egongo dira.

2.3.1. Organo ezberdinen jardunaren oinarriak

Ikastetxeko hiru organo motek, ikastetxeko jarduerak Euskal Eskola Publikoaren Legean jasota dauden printzipio eta balioei jarraiki gauzatzen direla, hezkuntzako xedeak egoki betetzen direla eta hezkuntzaren kalitatea ere, zaintzen dutela ziurtatuko dute.

Horrez gain, guztien (ikasle, irakasle, guraso, zerbitzuetako langile,…) eskubideak betetzen direla bermatuko dute, bakoitza bere eskubide-esparruan hartuta alegia. Era berean, guztiek beraien betebeharrak betetzen dituzten ere ikuskatuko dute.

Mintzagai ditugun organoek, bestetik, beren gain hartuko dute hezkuntza-komunitateko kide guztiek ikastetxeko bizitzan, ikastetxearen kudeaketan eta ikastetxearen ebaluaketan, eraginkortasunez parte hartzen dutela, bermatzeko ardura.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 6/26

Page 7: A.J.A

A.J.A Aginte organoak

3. TALDEKO AGINTE-ORGANOAK

3.1. ORDEZKOEN ORGANO GORENA (OOG).

3.1.1.Ezaugarriak eta osaera

Gure ikastetxean OOGren bidez, hezkuntza-komunitateko kide guztiek (ikasleek ezik) hartuko dute parte ikastetxearen kudeaketan.

EEPLko 31. artikuluan aitortzen zaizkion funtzioak ditu (IKUS I ERANSKINA). Era berean, honela dago osatua:

Zuzendaria, OOGko buru izango dena. Ikasketa-burua. Klaustroak aukeratuko dituen hamar irakasle. Ikasleen gurasoen hamabost ordezkari. Guraso-elkarteko kide dira guztiak. Administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat. Udaleko ordezkari bat. Ikastetxeko idazkaria. OOGko idazkari izango da.

3.1.2. OOG hautestea eta berritzea

Urtero, OOGko guraso-kideen erdiak berrituko dira; bakoitzak 2 urte egingo ditu. Aukeraketa berriz, Guraso Elkartearen urteroko batzarrean, gelaka guraso guztien artean, zozketaz egiten da baldin eta boluntariorik ez bada. Gela ezberdinetan familia bera suertatzen bada zozketan, lehenengoa onartzen da eta bigarrenaren ordez beste bat aukeratzen da gela horretan. Modu hau erabiltzen dugula azaltzen da batzarrean eta guztiek onartzen dutenean, eramaten da aurrera.

Aukeraketa honen berri eskolara datozen famili berriei (HH2koei, ekaineko bileran eta besteei, bakoitzari dagokionean) ezagutarazten zaie.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 7/26

Page 8: A.J.A

A.J.A Aginte organoak

Irakasleen ordezkaritzari dagokionez berriz, gurasoen ordezkariekin bezala, urtero berrikusiko da. Hautagaiak aztertu eta hala balegokio, klaustroak adostutako irizpideak jarraituz, aldaketak egingo dira. Orain arte erabiltzen ditugun irizpideak honako hauek dira:

Lanorduaren 1/3 baino gehiago jardutea. Iazko ikasturtean OOGko partaide ez izatea.

3.1.3. OOGko burua eta idazkaria aldatzea

Zuzendaria kanpoan bada, ikastetxeko zuzendari ikasketa-burua izango da edo, hala badagokio, antzinatasunik handien duen ikastetxeko OOGko irakaslea.

Idazkaria egon ezean, ikastetxeko OOGko irakasle berrienak hartuko du idazkariaren lekua. Pertsona horrek, irakasle den aldetik, botoa emateko eskubidea izaten jarraituko du.

3.1.4. OOGren funtzionamendu-erregimena

Bilerak kide guztiak bertaratu ahal diren orduan eta egunean egingo dira. Zuzendariak bileraren deialdia 4 egun lehenago bidaliko die kideei. Deialdiarekin batera, honako hauek helaraziko dizkie:

Bileraren gai-zerrenda Eztabaidagai edo/eta onespenerako izango diren dokumentuak.

Ezohiko bileretarako deiak 2 egun lehenago egin daitezke, betiere, premiaz landu behar den arazorik balego.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 8/26

Page 9: A.J.A

A.J.A Aginte organoak

Hiruhilekoan behin bilduko da, batzordeen bidez, bada ere. Zuzendariak deialdia egiten duenean edo OOGko kideen heren batek hala nahi duenean bilduko da. Edonola ere, ikasturtearen hasieran eta amaieran bilera bana egin beharko ditu nahitaez. OOGko kide guztiek derrigorrez joan beharko dute bileretara.

Akordioak gehiengo soilez (baiezko, ezezko, zuri eta nuloen artekoen gehiengoa izatea) hartuko ditu, kasu hauetan izan ezik:

Hezkuntza-Proiektua, Urteko Plana eta AIA (nahiz AIAren aldaketak) onetsi behar direnean. Horiek guztiak gehiengo osoz (erdia gehi bat) onartuko dira. Zuzendaria ezeztatzeko edo baliogabetzeko proposamena onetsi behar denean. Proposamen hori bi hereneko gehiengoaz onetsiko da.

Hemen aurreikusi ez diren kasuetan berriz, administrazio-jardunbidearen Legeko II. tituluko 2. kapituluan ezarritakoa beteko da.

3.2. BATZORDEAK

3.2.1. Iraunkorra

EEPLko 36.3 artikuluan zehazten diren funtzioak beteko ditu, eta baita ere, osoko bilkurak haren esku uzten dituenak. Batzorde honek gehiengoz hartuko ditu erabakiak eta OOGko kide hauez osatuko da:

➢ Zuzendaria➢ Ikasketa-burua➢ Bi irakasle➢ Hiru guraso.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 9/26

Page 10: A.J.A

A.J.A Aginte organoak

3.2.2. Ekonomia Batzordea:

Ekonomia batzordearen osaera honako hau da:

➢ Zuzendaria.➢ Idazkaria.➢ Guraso bat. Hau Guraso Elkarteko diruzaina izan behar du.➢ Klaustroko ordezkaria.

Bere egitekoa: agintzen zaizkion gaiei buruz OOGri informazio ekonomikoa ematea. (IKUS IV ERANSKINA).

*Erabakiak hartzerakoan proportzionaltasuna gorde behar da, beraz, bildutako kide guztiek ez dute zertan botoa emateko eskubidea izan.

3.3. IRAKASLEEN KLAUSTROA

3.3.1.Ezaugarriak eta osaera

Aginte-organoetako bat izateaz gain, irakasleen berezko parte hartze organoa da. Are gehiago, koordinazio didaktikorako ikastetxean dagoen organo gorena da. Klaustroak, halaber, ikastetxeko hezkuntza-alderdi guztiak planifikatzeko, koordinatzeko, erabaki didaktikoak hartzeko eta informazioa emateko ardura du.

Zuzendaria izango du buru eta ikastetxean irakasle aritzen diren guztiek osatuko dute. Ikastetxeko idazkaria klaustroko idazkari izango da. Zuzendaririk egon ezean, ikasketa-burua izango da klaustroko buru. Eta zuzendaririk nahiz ikasketa-bururik ez badago, antzinatasunik handiena duen irakaslea izango da klaustroko buru. Idazkaririk egon ezean, aitzitik, irakasleetan berrienak beteko ditu idazkariaren funtzioak.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 10/26

Page 11: A.J.A

A.J.A Aginte organoak

3.3.2.. Funtzionamendu-erregimena

Klaustroa hiruhilekoan behin bilduko da gutxienez, zuzendariak deialdia egin edo klaustroa osatzen duten kideen gutxienez heren batek hala eskatzen badu. Horrez gain, bi bilkura egin beharko dira nahitaez: ikasturtearen hasieran bat eta amaieran beste bat.

Klaustroko kide guztiek derrigorrez joan beharko dute bileretara. Hala ere, murrizketa duten irakasleen kasuan, gai honi buruz urteko Ebazpenak dioena kontutan hartuko da.

Ohiko bileretarako deia bilera 4 egun lehenago egingo da . Salbuespen moduan, ezohiko bileretarako deiak egin daitezke, premiaz landu behar den arazoren bat badago, betiere, berrogeita zortzi orduko aurrerapenaz egiten badira.

Erregelamendu honetan eta hezkuntzako legeetan aurreikusi ez diren gaiak ebazteko, Herri Administrazioen Araubidean eta Administrazioko Prozedura Erkidearen Legeko II. tituluko 2. kapituluan ezarritakoari jarraituko dio klaustroak.

3.3.3. Klaustroaren ahalmenak

EEPLko 35. artikuluan eta indarrean dauden beste xedapen batzuetan, irakasleen klaustroaren funtzioak zehaztuta daude. (IKUS V ERANSKINA).

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 11/26

Page 12: A.J.A

A.J.A Aginte organoak

3.4. ZUZENDARITZA TALDEA

Pertsona bakarreko aginte-organoek osatzen dute zuzendaritza taldea. Horiek guztiek modu koordinatuan betetzen dituzte beren funtzioak.

EEPLko 36. artikuluan esleitzen zaizkion funtzioak izango ditu baita OOGk edo irakasleen klaustroak bere esku uzten dituenak ere. (IKUS VI ERANSKINA).

Egoki baderitzo, hezkuntza-komunitateko edozein kide gonbidatu dezake bere bileretara aholkuak eman ditzan. Era berean, egoki deritzon funtzioak ikastetxeko irakasleen esku utz ditzake, batez ere, zikloko edo etapako koordinatzaileen esku eta proiektu zehatzez arduratzen diren irakasleen esku.

Pertsona bakarreko organo hauek osatuko dute zuzendaritza taldea:

➢ Zuzendaria: ikastetxearen ordezkari izango da ondorio guztietarako. Halaber, Hezkuntza Administrazioaren ordezkari da ikastetxean, eta ikastetxeko taldeko aginte-organoen buru da. EEPLko 34. artikuluan ezarri diren eskubide eta beharrak ditu (IKUS VII ERANSKINA).

Ikasketaburua: zuzendaritza taldeko kide den aldetik dituen eskubidez gain, EEPLren 41. artikuluan ezarri zaizkionak izango ditu (IKUS VII. ERANSKINA). Zuzendariaren agintepean, irakasleen buru izango da erregimen akademikoarekin zerikusia duten gai guztietan. Horrez gain, departamentuko buruen eta tutoreen jarduna koordinatuko du.

➢ Idazkaria: zuzendaritza taldeko kide denetik dituen eskumenez gain, EEPLren 42. artikuluan ezarri zaizkionak izango ditu (IKUS VIII. ERANSKINA). Zuzendariaren agintepean, ikastetxean aritzen diren administrazioko eta zerbitzuetako langileen buru izango da.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 12/26

Page 13: A.J.A

A.J.A Aginte organoak

3.4.1. Izendatzea eta kargua uztea

Ikastetxean erabakita dugun prozedura honako hau da:

Administrazioak Zuzendaritza aukeraketa egiteko ateratzen duen deialdiaren epe barruan izango da.

Komenigarria ikusten da Zuzendaritza talde osoa aldi berean ez aldatzea. Hirurak zuzendaritza taldea aldi berean utzi nahi izanez gero, uzteko lehentasuna denbora gehien damarrenak izengo du, beti ere, bakoitzaren egoera pertsonala kontutan hartuko da.

Aukeraketa klaustroan bozketa bidez egiten da. Irakasle bakoitzak izen bat edo bi jarriko ditu. Egoera aztertu eta ondorioak ikusiak klaustroak aukeratuko du prozedura.

Zuzendaritza taldeak bilera egingo du hautatuekin eta bertan talde berria osatuko da.

3.4.2. Zuzendaritza taldeko kideak ordezkatzea

Zuzendaria kanpoan bada edo gaixo badago, ikasketaburuak beteko ditu haren funtzioak behin-behinekoz eta jarduneko zuzendari izango da. Zuzendariaren eskubide berdinak izango ditu.

Ikasketaburua kanpoan bada edo gaixo badago, zuzendaritzak beteko ditu haren funtzioak behin-behinean. Zuzendariak bere erabakiaren berri emango dio OOGri.

Era berean, idazkaria kanpoan bada edo gaixo badago, zuzendaritzak berak hartuko ditu idazkariaren funtzioak edo klaustroko beste norbaiti emango dizkio eginkizun hauek. Zuzendariak gertakariaren berri eman beharko dio OOGri.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 13/26

Page 14: A.J.A

A.J.A Irakaskuntza koordinatzeko organoak

4. IRAKASKUNTZA KOORDINATZEKO ORGANOAK

4.1. KOORDINAZIO-ORGANOAK:

➢ Pedagogi Batzordea. ➢ Tutoreak. ➢ Gelako irakasle taldeak.➢ Zikloko irakasle taldeak.➢ Etapako irakasle taldeak.➢ Laguntza taldea.

4.1.1. Pedagogi batzordea:

➔ OSAERA:

Zuzendaria, ikasketaburua, aholkularia eta zikloetako ordezkariez osatzen da gure ikastetxean. Koordinatzaile lanak ikasketaburuak egingo ditu. Batzordeko idazkari lanak txandaka egingo dira.

Zuzendariak, ikasketaburuak eta aholkulariak zikloren bateko ordezkaritza ardura hartu behar dute.

➔ EGINKIZUNAK:

Pedagogi Batzordearen, irakasleen klaustroaren azpi-batzordea denez, funtzio nagusia curriculum-proiektua eta proiektuari egin dakizkiokeen aldaketak koordinatzea izango da.

Bere egitekoak betetzeko izango dituen eskumenak IX. ERANKINean jasota daude. Eginkizun hauek betiere, irakasleen klaustroaren zaintzapean egongo dira.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 14/26

Page 15: A.J.A

A.J.A Irakaskuntza koordinatzeko organoak

➔ 4.1.2. Tutoreak

➔ TUTORETZA ETA TUTOREAK IZENDATZEA:

Tutore izatea eta ikasleak orientatzea irakasleen berezko funtzioak dira.

Ikasle talde bakoitzak bere tutorea izango du.

Zuzendaritzak talde bakoitzeko tutorearen izendapena luzatuko du klaustrora. Izendapen hau egiteko, etapa bakoitzeko irakasle taldearen nahiak edo gogoak kontuan hartuko dira, baita ikasturtea antolatzeari buruz Hezkuntza Sailburuordearen ebazpenean jaso diren jarraibideak ere. Ondoren klaustroan onartuko da.

➔ EGINKIZUNAK:

Tutoreek ikasturtero beren gain hartuko dituzte, Hezkuntza Sailburuordeak, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetan Ikasturte Antolatzeko moduari buruz ateratzen duen ebazpenean esleitu zaizkien eginkizunak eta betebeharrekoak.

Ikastetxean dugun Tutoretza Plana (IKUS TUTORETZA PLANA) ere kontuan hartuko da eta ikasturte hasiera bakoitzean bergogoratzeko lan saio bat egingo da.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 15/26

Page 16: A.J.A

A.J.A Irakaskuntza koordinatzeko organoak

➔ 4.1.3. Gelako irakasle taldea (GIT):

➔ OSAERA:

Ikasle talde bakoitzarekin lan egiten duen irakasleek osatzen dute. Bilera hau ikasle taldeko tutoreak koordinatuko du.

GIT bakoitza ebaluazioari buruzko araudietan ezarritakoaren eta gelaren beharren arabera bilduko da. Tutoreak egingo du bilerarako deia.

➔ EGINKIZUNAK:

a) Taldeko ikasleen ebaluazio eta segimendu orokorra egitea. Horretarako, ikasleen ikaskuntza hobetzeko beharrezkoak diren neurriak ezarriko dituzte, betiere, ebaluazioari buruzko legeetan ezarri diren baldintzei jarraituz.

b) Taldeko bizikidetza-giroa hobetzeko beharrezkoak diren jarduerak ezartzea.

c) Taldearen baitan sortzen diren gatazkak modu koordinatuan lantzea eta gatazka horiek ebazteko neurririk egokienak ezartzea.

d) Taldeko ikasleei proposatzen zaizkien ikaskuntza- nahiz irakaskuntza- jarduerak koordinaturik egon daitezela zaintzea.

e) Taldeko ikasleen gurasoei edo tutoreei emango zaien informazioa ezagutzea eta hura osatzen laguntzea.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 16/26

Page 17: A.J.A

A.J.A Irakaskuntza koordinatzeko organoak

➔ 4.1.4. Zikloko irakasle taldea:

Zikloko tutoreek osatzen dute. Hala ere, ziklo guztietan tutore ez diren irakasleak ere badaudenez, hauek ikasturte hasieran ziklo ezberdinetan banatuko dira.

➔ EGINKIZUNAK:

a) Unitateekin lotutako jarduerak komunean jartzea. Bilerak zikloan aukeratutako koordinatzaileak bideratuko ditu.

Hauezaz aparte, ikasturte hasierako “ebazpenak” bere 2.6.1 ZIKLO/ETAPAKO KOORDINATZAILE eta 2.6.2 ZIKLO/ETAPAKO TALDEAri ematen dizkion egitekoak eta hala badagokio, klaustroak ematen dizkionak ere gehituko zaizkio. Baita Pedagogi Batzordeak edo eta Zuzendaritza taldeak ikastetxeko Plana aurrera eramateko, ematen dizkionak ere.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 17/26

Page 18: A.J.A

A.J.A Irakaskuntza koordinatzeko organoak

➔ 4.1.5. Etapako irakasle taldea:

Ebazpenak bere 2.6.2 ZIKLO/ETAPA TALDEA atalean agertzen duen bezala, ikastetxeak 2 etapa ditu eta bakoitzak bere irakasle taldea: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza.

Talde honi Pedagogi Batzordeak edo eta Zuzendaritza Taldeak egokituko dizkio egitekoak, beti ere, Ikastetxeko Urteko Plana aurrera eramatea helburu izango duelarik.

4.1.6. .Laguntza taldea (L.T.):

➔ OSAERA: ➢ Aholkularia.➢ Pedagogia Terapeutikoan espezializatutako maisu-maistra (P.T.) Bere

eginkizunak 1998ko uztailaren 30eko aginduan, 8. kapituluaren barneko 55. artikuluan jasota daude.

➢ HIPI. Bere eginkizunak ebazpeneko 2.3.12 IRAKASKUNTZA ELKARBANATUA: HEZIKETA ERREFORTZUA atalean jasota dago.➢ Urteko Planean laguntzarako izendatzen diren irakasleak hala baleude.

➔ EGINKIZUNAK:Indarrean dauden legeek agintzen dioten funtzioak hartuko ditu bere

gain. Funtzio horiek Hezkuntzako Sailburuordeak ikasturtero ematen duen ebazpenean jasotakoak izango dira.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 18/26

Page 19: A.J.A

A.J.A Irakaskuntza koordinatzeko organoak

➔ L.T.KO BURUA ETA BERE EGINKIZUNAK: Ikastetxeko AHOLKULARIA izango da buru.

Eginkizunak: Hauek 1998. uztailaren 30eko aginduan, 8. kapituluko 53. artikuluan jasota daude.

a) L.T.ren jarduerak zuzendu eta koordinatuko ditu.b) Bilerak deituko ditu eta bileren buru izango da. c) Kideek bere funtzio guztiak betetzen dituztela bermatuko du.d) Eskolaz kanpoko instituzioekin koordinatzea: Berritzeguneko logopeda,

fisioterapeuta eta Hezkuntza Premia Bereziko langilea batetik, eta bestetik Osasun mentaleko psikologoa, Gautenako langilea eta Udaleko gizarte laguntzailea.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 19/26

Page 20: A.J.A

A.J.A Organo bereziak

5. PARTAIDETZA ORGANO BEREZIAK

5.1. IKASLEEK PARTE HARTZEKO:Gure ikastetxean ikasleek BEHATOKIA deituriko batzordean eta INGURUNEkoan

hartzen dute parte eta bertan agertzen da nola aukeratzen diren ere.

Batzorde buruak adieraziko du zer lekutan egingo den bilera. Gai zerrenda ere emango zaie gelan landu dezaten bilera aurretik.

Gelako ordezkariek beraien azalpenak egin eta besteen iritziak jaso behar dituztenean bilduko dira ikasleak; aurrez tutoreak jakingo du eta beraiekin adostuko du noiz eta non egingo duten bilera. Tutorea bileran egongo da.

Batzorde bilera hauen berri Pedagogi Batzordeak edo eta ikasketa-buruak jakin behar du “hileko plangintzan” ager dadin.

5.2. GURASOEK PARTE HARTZEKO:

5.2.1. Gurasoen BatzarraHonen bidez, gurasoek ikastetxearen kudeaketan hartzen dute parte. Familia

guztiek osatzen dute organo hori. Zuzendariak eta Guraso Elkarteko lehendakariak egingo du biltzeko deialdia eta bera izango da bilkuraren buru; gutxienez ikasturtean zehar behin bilduko da, hasieran.

➔ EGINKIZUNAK:a) Aurreko ikasturteko kontuen berri jaso eta balorazioa egin.b) Ikasturte berriko presupuestoa ezagutu eta ontzat eman.c) Guraso Elkarteko azpi batzordeen (Iraunkorra, Ekonomikoa, Zaintza,

Jangela, Bizikidetza...) berri jaso.d) Antolaketan edo egitekoan... aldaketarik balego hauek onartu.e) Guraso Elkarteko ordezkariak aukeratu.f) Gurasoen ekimena sustatzea, ikastetxearen bizitzan aktiboki parte har

dezaten.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 20/26

Page 21: A.J.A

A.J.A Organo bereziak

5.2.1. Gelako gurasoen Batzarra

Ikasturtean gutxienez bat egingo da eta hau hasieran izango da.

Bere helburua berriz, ikasturte berriaren berri ematea izango da ahalik eta lankidetza handiena lor dadin familia eta ikastetxearen artean.

5.2.2. Guraso Elkartea

Indarrean dagoen otsailaren 10eko 66/1987 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen guraso-elkarteak arautzen dituena) arabera eratutako ikasleen guraso-elkartearen egoitza izango da eta ikastetxearen funtzionamenduan parte hartzera lagunduko du.

Zuzendariak zehaztuko du zer lokal erabiliko duen eta elkarteko ordezkariak hala eskaturik, gune komunak erabiltzeko baimena emango dio.

5.2.3. Behatokia

Aurretik esan bezala batzorde honetan OOGko ordezkariz gain, guraso boluntarioek ere parte hartzen dute.

5.2.4..Gure ikastetxean badira hainbat batzorde, hala nola, Zaintza, Jangela, Ingurune, kiroletakoa,... Hala ere, batzorde hauen osaera eta izaera ez dira erabakiorrak, proposameak luzatzen dituzte baina erabakiak O.O.Gak hartzen ditu.

5.2.5. Bestelakoak

Ikastetxeko gelak kanpoko beste talde edo instituzioren batek erabili nahi izanez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko 76/2008 DEKRETUAren arabera egingo dugu.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 21/26

Page 22: A.J.A

A.J.A Bizikidetzarako arauak

6. BIZIKIDETZARAKO ARAUAK Eskolako funtzionamendu egokia izan dadin “gure eskolako arauak” txostena osatu da eskola komunitateko kide guztien partaidetzarekin (IKUS arautegi-folletoa).

6.1. BIZIKIDETZAREN OINARRIAK

Bizikidetza bermatzeko, batetik, hezkuntza komunitate osoak ikasleen eskubideak errespetatu eta babestu behar ditu ezinbestean eta, bestetik, ikasleek beren eskubideak eta eginkizunak arduraz bete behar dituzte, titulu honetan ezartzen denarekin bat etorriz.

6.2. BIZIKIDETZA-PLANA. (IKUS BIZIKIDETZA PLANA)

Elkarbizitza Planak ikastetxeak elkarbizitza positiboa hobetu eta garatzeko dituen asmoak eta hori lortzeko estrategiak jasotzen ditu.

Lortu nahi den elkarbizitza-eredua taxutzen da eta datozen lauzpabost urterako lehentasunak finkatzen dira. Agiria hezkuntza-komunitate osoak lantzen eta garatzen du, batik bat familiek, irakasleek eta ikasleek. Ikastetxeak, bere premiei eta baliabideei erreparatuz, Elkarbizitza Planaren baitatik zein alor garatuko dituzten erabakiko du ikasturte bakoitzean, eta horiek Urteko Planaren barruan (Urteko Elkarbizitza Plana lan eremua) sartzen dira.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 22/26

Page 23: A.J.A

A.J.A Ikasleen Eskubide eta Betebeharren trataera

7. IKASLEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARREN TRATAERA

Abenduaren 2ko 201/2008 dekretua jarraituz sorturiko ikastetxeko eskubide eta betebeharren txostenak (IKUS IKASLEEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK) ziurtatzen du, irakasle guztiek, ikasleei aitortu zaizkien eskubideak babesten lagunduko dutela.

Txosten honetan zehazten dira ikastetxeak ikasleen eskubideak nola bermatzen dituen, ikasleen betebeharrak zeintzu diren eta, zuzendu beharreko jokabideak definitzen ditu.

Zuzendu beharreko jokabide hauen artean jokabide motak (jokabide desegokiak, bizikidetzaren aurkako jokabideak eta bizikidetzari kalte larriak eragiten dioten jokabideak) eta beraien zehaztapenak agertzen dira, baita neurri zuzentzaileak ezartzeko protokoloa zein den , protokolo hau zein taldek aurrera eramango duen, eta, zein izango den protokolo hau aurrera eramateko prozedura.

Ikastetxetik kanpo egindako jokabide edo ekintzengatiko erantzunkizunari dagokionez, eskolako eremutik edo ordutegitik kanpo egiten direnean ere, zuzenduko dira. Beti ere, ikastetxeak programatutako jarduera osagarrien edo eskolaz kanpokoen jardunean egiten badira, baita jangela edo garraio zerbitzuak erbiltzen diren bitartean ere, edo eskolako jarduerarekin kausa-ondorio harremana dagoela egiaztatzen denean.

Ikasleren bat ikastetxez aldatzeko proposamena Hezkuntza Ordezkariari helaraziko zaio. Dena den, iIkastetxez aldatzeko proposamena honoko kasu hauetan soilik egingo da:

a) Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dion jokabidea ikasleari gutxienez bi aldiz zuzendu bazaio.

b) Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragin dion jokabideak berdien arteko tratu txarra, edo sexuagatiko jazarpena berarekin badakar.

c) Ikastetxeko irakasle bati eraso egitea.d) Salbuespenez, eskola komunitateko beste kide batzuei eraso larriak egin izana.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 23/26

Page 24: A.J.A

A.J.A Ikasleen Eskubide eta Betebeharren trataera

8. ERRENDIMENDU AKADEMIKOAREN EBALUAZIO OBJEKTIBOA

8.1. PRINTZIPIO OROKORRAK

Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen 16. artikuluan ezarritakoa betetze aldera, eta ikasleek beren errendimendu akademikoa objektiboki ebaluatua izatera duten eskubidea bermatze aldera, titulu honetan ezarri den berme-sistema ezarriko da.

Sistema horrek ondoko printzipio hauek ditu oinarri: publikotasuna, informazioa eta gardentasuna.

Irakasle guztiek helburu, eduki eta ebaluaketa irizpideak ezagutu behar dituzte, honetarako, kurtso hasieran Hezkuntza Proiektua eta Ikastetxeko Kurrikulum Proiektua luzatuko zaie. Honen arabera programazio laburrak diseinatuko dituztelarik.

Ikastetxeak bermatu beharko du familiek Hezkuntza Proeiektua eskuratzeko duten eskubidea; horretarako, H.P.a ikaslea matrikulatzen dutenean emango zaie. Ikastetxeko Curriculum Proiektuari buruzko informazioa berriz, ikasturte hasierako Gelako bileratan zabalduko da.

Ikasketa-buruak Laguntza Taldearekin batera, bermatu beharko du irakaslegoak gutxieneko edukiak, ebaluazio-prozedura, irizpide aplikagarriak eta azkenik, berreskuratzeak egiteko nahiz laguntza eskaintzeko, aurreikusi dituen neurriak eta ea aplikatzen diren ere.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 24/26

Page 25: A.J.A

A.J.A Ikasleen Eskubide eta Betebeharren trataera

8.2. IKASLE ETA FAMILIENTZAKO INFORMAZIOA

Ikasketaburuak ziurtatuko du familiei ematen zaien informazioa GITetan erabakitakoa dela. Tutoreek familia guztiei, ikasturtean zehar gutxienez bi banakako bileretan emango die ahozko informazioa eta idatzizkoa.

Haur hezkuntzan gutxienez bi ahozko elkarrizketa egingo dira: abenduan eta ekainean. Txosten idatzia 2. hiruhile amaieran izango da.

Lehen Hezkuntzan hiru ebaluaketa txosten idatzi banatzen dira hiruhile bakoitzaren amaieran. Ahozko elkarrizketei dagokionez, familia guztiekin gutxienez bi elkarrizketa egingo dira: abenduan eta ekainean.

8.3. EBALUAZIOA

Ziklo eta ikasturteko azken ebaluazio-bileretan lantzen denaren informazioa txosten batean jasoko da. Gutxienez honako atal hauei buruzkoa izango da:

• Zikloko edo mailako eta arloetako helburu nagusien betetze-maila.• Zikloko edo mailako irakasgaietako edukien barneratze-maila.• Ziklo eta etapa bukaerako notak.• Hezkuntza neurri osagarrien aplikazioa, beharrezkoa izanez gero.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 25/26

Page 26: A.J.A

A.J.A Ikasleen Eskubide eta Betebeharren trataera

Txosten horietan, gainera, igarotzeko edo geratzeko erabakia arrazoitu beharko du irakasle taldeak. Tutoreak idatziko ditu, irakasle taldearekin eztabaidatu ondoren, eta kontuan izan beharko ditu ikasleak programatutako helburuak lortu ez dituen arlo edo gai bakoitzari dagozkion irakasleek egindako proposamenak edo Norbanako Plana Txosten horiek, gure ikastetxean, ikasturte bukaerako gelako memorian jasoko(IKUS ER0205TU18). dira eta hurrengo zikloko edo kurtsoko irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesua orientatuko dute, irakasleek ikasgelako programazioak abiapuntu horretatik egokitu beharko dituztelarik.

Gure ikastetxean Ebaluazio Prozedura erabakia eta protokoloa erabat zehaztua dugu, (IKUS ME0204EB01).

Baita ere ikasle batek zikloa luzatzeko aurrez eman behar diren pausoak beste (IKUS PR 0204 ME0204 EB03)

8.4.. ZIKLOA LUZATZEKO AUKERA: ERREKLAMAZIOAK NOLA KUDEATU ( IKUS PR 0204-ME0204 EB02)

Bestalde aipatu behar, erreklamazioak nola kudeatu Ikasleen Eskubide eta Betebeharren dekretuko 3.1. puntuan jasota agertzen dela.

AR0104IA01 12/07/12 Ber 0 26/26