1
"Alde Zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batzuk ditugula" "Bizikidetza bilatzen ari gara, nola konpartitu guztion artean daukagun espazio txikia", azaldu du Xabier Arberasek. Donostiako Alde Zaharreko auzotarron "espazioa" aldarrikatzeko sortzear dagoen Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteko kidea da, Lorea Arrieta bezala arantzazu zabaleta - Miércoles, 1 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 05:28h xabier arberas Parte Zaharrean Bizi elkarteko kidea lorea arrieta Parte Zaharrean Bizi elkarteko kidea DONOSTIA. Otsailaren 8ko bileran eratuko dute formalki elkarte berria baina dagoeneko hilabete batzuk daramatzate lanean eta pasa den astean ekimena jendaurrean aurkeztu zuten, San Telmon. Zergatik erabaki zenuten auzo elkartea sortzea? Lorea Arrieta: Udalak auzoka deitutako bileren ondoren ikusi genuen Alde Zaharrean jende asko bildu zela, arazo asko genituela eta bazegoela lan egiteko gogoa arazo horiei ekiteko. Modu natural batean bileren ondoren hizketan hasi ginen, Xabierrek eta biok orduan ezagutu genuen elkar, esaterako. Ekimen solteak bazeuden baina ez zeuden behar bezala antolatuta eta antolaketa horren beharra ikusi genuen. Xabie r Arbe ras : Nik nire buruan baneukan hori, auzoan elkarte bat behar zela. Batzar hori aitzakia izan zen: "Honek gure abiapuntua izan behar du", pentsatu genuen. Ahots asko zeuden, baina arazoak Udalaren aurrean defendatzeko ahots bakarraren beharra ikusi genuen. Oinarri sendoa bazegoela ikusi genuen eta ekin genion. L.A.: Jendeak gaiak landuta zituen, proposamen zehatzak aurkeztu zituzten. Baina auzo elkarte batek ahotsa eta interlokuzioa ematen du, egitura bat, forma bat lan hori guztia kanalizatzeko. Fisikoki udaletxea gertu daukagu, baina oso urruti sentitzen dugula esan izan dugu. X.A.: Auzo elkarte batek lor dezakeena potenteagoa da pertsona batek bakarrik lor dezakena baino. Orain arte auzo elkarte gisa Ixo ari zen lanean Alde Zaharrean, baina zarataren arazoan oinarrituta. X.A.: Ixoko lehendakaria gure bileretara dator. Haiek ere ikusten zuten elkarte integral baten beharra, ez bakarrik hain zehatza. Guretzat behar guztiak dira garrantzitsuak: oso ezaugarri eta arazo desberdinak ditu auzoak. Indarrak metatzeko modua da auzo elkartea. Aurke zpe na e gin ze nute n as te azke ne an auzotarre n aurre an. Ze r moduz joan ze n? X.A.: 46 pertsona bildu ginen aurkezpenean eta ikusi genuen aniztasuna lortu dugula, jendeak ulertu du mezua. L.A.: Hau ez da sortzen inoren aurka joateko, baizik eta bizikidetza aldarrikatzeko: Parte Zaharra auzo bat da, jendea bizi da eta beharrak ditugu. Bilerara denetarik etorri zen: adineko jendea, ume txikien gurasoak, auzotik kanpo ikasi behar duten DBHkoen gurasoak, eguneko zentroko erabiltzaile eta langileak, Ixoko jendea, jaien antolaketan aritzen direnak... Zein dira zuen lehentasun izango diren arazo estrukturalak? X.A.: Momentuz auzo elkarte bezala ez daukagu diagnostiko propioa, oinarritzat udazkeneko bileren ondoren Udalak egin zuena daukagu. Eta hor gauza pila agertu ziren. Guk hiru eremutan banatu ditugu: trafikoa, hirigintza, zaborra, zarata eta ekipamenduak lehen multzoan; hezkuntza eta kultur ekipamenduak bigarrenean; eta, hirugarrenean, gizarte premiak. L.A.: Elkartea nondik abiatuko den arlo bakoitzean sortuko diren lan taldeek erabakiko dute. Aurkezpen ekitaldian talde dinamika bat sortu genuen, hiru multzoetako gaien inguruan aritzeko. Otsaileko bileran talde horiek sortzea da helburua. X.A.: Ekimenaren aurkezpenaren ondoren, otsailaren 8an elkartearen eraketa batzarra egingo dugu eta zuzendaritza taldea eta lan talde horiek antolatzea da asmoa. Ez dugu zehaztu, baina asmoa da zuzendaritza kudeaketarako taldea izatea, eta erabakitze gunea zabalagoa izatea. Ezaugarri bereziak ditu Alde Zaharrak, auzo gisa. Ahaztu egiten al zaigu bertan jendea ere bizi dela? X.A.: Auzoaren bizitza berreskuratu nahi dugu. Kalea ere espazio publikoa da, jendearekin aurkitzeko eta egoteko lekua, eta hori aldarrikatu nahi dugu auzotarrontzat. Begi bistakoa da auzo hau berezia dela: txikia da eta salbuespenez beteta, esertzeko lekurik ere ez dago auzoan. L.A.: Auzoaren ezaugarri bereziek auzoaren bizimodua baldintzatzen dute. Hemen bizi garen pertsonek behar batzuk ditugu, eta Alde Zaharraren izaera komertzial, turistiko eta berezia mantenduz, bizikidetza bilatzen ari gara. X.A.: Nola konpartitu guztion artean daukagun espazio txikia. Auzotar bezala gure espazioa aldarrikatu nahi dugu. Ez goaz inoren kontra eta jendeak hori ulertu duela uste dugu. "Alde Zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar... http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/02/01/vecinos/donostia/alde... 1 / 1 2012/02/01 23:31

Alde zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batzuk ditugula

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Alde zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batzuk ditugula

"Alde Zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar batzukditugula""Bizikidetza bilatzen ari gara, nola konpartitu guztion artean daukagun espazio txikia", azaldu du Xabier Arberasek. Donostiako Alde Zaharreko auzotarron "espazioa" aldarrikatzeko sortzeardagoen Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteko kidea da, Lorea Arrieta bezala

arantzazu zabaleta - Miércoles, 1 de Febrero de 2012 - Actualizado a las 05:28h

xabier arberas Parte Zaharrean Bizi elkarteko kidea lorea arrieta Parte Zaharrean Bizi elkarteko kidea

DONOSTIA. Otsailaren 8ko bileran eratuko dute formalki elkarte berria baina dagoeneko hilabete batzuk daramatzate lanean eta pasa den astean ekimena jendaurrean aurkeztu zuten, SanTelmon.

Zergatik erabaki zenuten auzo elkartea sortzea?

Lorea Arrieta: Udalak auzoka deitutako bileren ondoren ikusi genuen Alde Zaharrean jende asko bildu zela, arazo asko genituela eta bazegoela lan egiteko gogoa arazo horiei ekiteko. Modunatural batean bileren ondoren hizketan hasi ginen, Xabierrek eta biok orduan ezagutu genuen elkar, esaterako. Ekimen solteak bazeuden baina ez zeuden behar bezala antolatuta eta antolaketahorren beharra ikusi genuen.

Xabier Arberas: Nik nire buruan baneukan hori, auzoan elkarte bat behar zela. Batzar hori aitzakia izan zen: "Honek gure abiapuntua izan behar du", pentsatu genuen. Ahots asko zeuden, bainaarazoak Udalaren aurrean defendatzeko ahots bakarraren beharra ikusi genuen. Oinarri sendoa bazegoela ikusi genuen eta ekin genion.

L.A.: Jendeak gaiak landuta zituen, proposamen zehatzak aurkeztu zituzten. Baina auzo elkarte batek ahotsa eta interlokuzioa ematen du, egitura bat, forma bat lan hori guztia kanalizatzeko.Fisikoki udaletxea gertu daukagu, baina oso urruti sentitzen dugula esan izan dugu.

X.A.: Auzo elkarte batek lor dezakeena potenteagoa da pertsona batek bakarrik lor dezakena baino.

Orain arte auzo elkarte gisa Ixo ari zen lanean Alde Zaharrean, baina zarataren arazoan oinarrituta.

X.A.: Ixoko lehendakaria gure bileretara dator. Haiek ere ikusten zuten elkarte integral baten beharra, ez bakarrik hain zehatza. Guretzat behar guztiak dira garrantzitsuak: oso ezaugarri etaarazo desberdinak ditu auzoak. Indarrak metatzeko modua da auzo elkartea.

Aurkezpena egin zenuten asteazkenean auzotarren aurrean. Zer moduz joan zen?

X.A.: 46 pertsona bildu ginen aurkezpenean eta ikusi genuen aniztasuna lortu dugula, jendeak ulertu du mezua.

L.A.: Hau ez da sortzen inoren aurka joateko, baizik eta bizikidetza aldarrikatzeko: Parte Zaharra auzo bat da, jendea bizi da eta beharrak ditugu. Bilerara denetarik etorri zen: adineko jendea,ume txikien gurasoak, auzotik kanpo ikasi behar duten DBHkoen gurasoak, eguneko zentroko erabiltzaile eta langileak, Ixoko jendea, jaien antolaketan aritzen direnak...

Zein dira zuen lehentasun izango diren arazo estrukturalak?

X.A.: Momentuz auzo elkarte bezala ez daukagu diagnostiko propioa, oinarritzat udazkeneko bileren ondoren Udalak egin zuena daukagu. Eta hor gauza pila agertu ziren. Guk hiru eremutanbanatu ditugu: trafikoa, hirigintza, zaborra, zarata eta ekipamenduak lehen multzoan; hezkuntza eta kultur ekipamenduak bigarrenean; eta, hirugarrenean, gizarte premiak.

L.A.: Elkartea nondik abiatuko den arlo bakoitzean sortuko diren lan taldeek erabakiko dute. Aurkezpen ekitaldian talde dinamika bat sortu genuen, hiru multzoetako gaien inguruan aritzeko.Otsaileko bileran talde horiek sortzea da helburua.

X.A.: Ekimenaren aurkezpenaren ondoren, otsailaren 8an elkartearen eraketa batzarra egingo dugu eta zuzendaritza taldea eta lan talde horiek antolatzea da asmoa. Ez dugu zehaztu, bainaasmoa da zuzendaritza kudeaketarako taldea izatea, eta erabakitze gunea zabalagoa izatea.

Ezaugarri bereziak ditu Alde Zaharrak, auzo gisa. Ahaztu egiten al zaigu bertan jendea ere bizi dela?

X.A.: Auzoaren bizitza berreskuratu nahi dugu. Kalea ere espazio publikoa da, jendearekin aurkitzeko eta egoteko lekua, eta hori aldarrikatu nahi dugu auzotarrontzat. Begi bistakoa da auzo hauberezia dela: txikia da eta salbuespenez beteta, esertzeko lekurik ere ez dago auzoan.

L.A.: Auzoaren ezaugarri bereziek auzoaren bizimodua baldintzatzen dute. Hemen bizi garen pertsonek behar batzuk ditugu, eta Alde Zaharraren izaera komertzial, turistiko eta bereziamantenduz, bizikidetza bilatzen ari gara.

X.A.: Nola konpartitu guztion artean daukagun espazio txikia. Auzotar bezala gure espazioa aldarrikatu nahi dugu. Ez goaz inoren kontra eta jendeak hori ulertu duela uste dugu.

"Alde Zaharra auzotarrontzat ere badela aldarrikatu nahi dugu, eta behar... http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2012/02/01/vecinos/donostia/alde...

1 / 1 2012/02/01 23:31