30

aldizguay

Embed Size (px)

DESCRIPTION

aldizguay san andreseskola

Citation preview

Page 1: aldizguay
Page 2: aldizguay

AURKIBIDEA

AGURRA …… 12 URTEKOEN LANAK …… 2 - 3

4 URTEKOEN LANAK …… 4 - 5SACHER OPILA …… 6 - 7

1. MAILA …… 8 - 92. MAILA …… 10 - 11

ANDER ROMARATERI ELKARRIZKETA …… 12 - 13ANTZINAKO ARGAZKIAK …… 14 - 15

3. MAILA …… 16 - 174. MAILA …… 18 - 19

GURE GOMENDIOAK ….. 20 - 215. MAILA …… 22 - 23

HOROSKOPOA …… 24 - 25DENBORAPASAK …… 26 - 27

ARRATE – KALAMUA TXANGOA …… 28ASMAKIZUNEN LEHIAKETA …… 29

Page 3: aldizguay

Kaixo San Andres!!!!

Gabonak bukatu dira eta urtero bezala “Aldizguay” aldizkaria dator, eta 6. mailako ikasleoi tokatu zaigu ale hau argitaratzea.

Beste urteetan bezala gauza asko ditu aurtengo Aldizguayak, adibidez: Txisteak, denborapasak, gomendioak, errezetak...

Aurtengo iñauterietarako gaia San Fermin jaiak dira.Iñauterietako mozorroak prestatuta dituzue?Espero dugu baietz, bestela zezenak harrapatuko zaituzte.Nork uste duzue irabaziko duela aurtengo desfilea?Guk ez dakigu, baina irabazteko zorterik onena opa dizuegu denei.

Aldizguay berriarekin gozatzea espero dugu, eta zuen gustukoa izatea!

ONDO PASA MAHASPASA!!!

Page 4: aldizguay

HASIERAN ETXEKOEN LAGUNTZA BEHAR GENUEN

ORAIN BAKARRIK GELDITZEN GARA.BEGIRA ZEIN LANGILEAK GAREN !!!

GAUZAK JASOTZEN IKASTEN ARI GARA

Page 5: aldizguay

SSSS SSSS...

LOTAN GAUDE BEGIAK ITXITA…….

ASKO MUGITZEN GARA. DENA IKUSI ETA IKUTU EGITEN DUGU.

ETA NOSKI HORREGATIK GOSE HANDIA EDUKITZEN DUGU.

Page 6: aldizguay

MARISORGINAREN GORPUTZ ATALAK

MARISORGINAREN IRUDIA ETA IZENA IDATZI DITUGU

PLASTILINAREKIN ERE EGIN GENITUEN MARISORGINAK

4 urte

Page 7: aldizguay

SACHER OPILAOSAGAIAK:

1. 125 gr amanda

2. 100 gr irina

3. 100 gr glass azukrea

4. 100 gr azukre arrunta

5. 100 gr gurina

6. 6 arrautza

7. 150 gr txokolate

8. Legamia sobre 1

9. Gatz apur bat

ESTALDURA:

10. 150 gr txokolatea

11. 125 gr esnegaina

12. 30 gr gurina

NOLA EGIN

Lehenengo amandak txikitu egiten ditugu eta katilu batean jartzen dugu

txikituta. Ondoren gurin fina (pomadaren itxuran) botatzen diogu, oso

ondo nahasten dugu. Nahasketan azukre glassa gehitzen diogu. Ondoren,

txokolatea mikro-uhinean sartzen dugu desizozteko

Page 8: aldizguay

moduan, eta txokolatea urtzen denean gurina botatzen diogu, eta berriro

nahastu dugu eta arrautzaren gorringoak gehitzen dizkiogun eta

jarraitzen dugu nahasten. Amanden katiluan gatza, irina eta legamia

botatzen dugu. Azkenik zuringoa elur puntua

botatzen dugu eta suabe-suabe nahasten dugu.

Nahaste guzti hau molde koipeztatu batean sartzen

dugu eta labean

40 minutu 170ºC programatzen. Ateratzen

dugunean hozten

lagatzen dugu.

Erditik mozten dugu eta

mermelada jarri eta beste zatia

jartzen diogu, eta azkenik

txokolate urtua jartzen diogu

gainetik.

Page 9: aldizguay
Page 10: aldizguay
Page 11: aldizguay

Hiruhilabete honetan 2. mailakook Olinpiar Jokoen inguruan hainbat gauza ezagutu ditugu.Hemen daukazuena “Su Olinpikoa”ren jatorria azaltzen duen kondaira bati buruzko egindako komikia da.

“Prometeo”

Page 12: aldizguay
Page 13: aldizguay

ANDER ROMARATERI ELKARRIZKETA

Ander Romarate joko paraolinpiarretara joan zen igeriketa egitera.

Hiru proba egin zituen, eta bere probarik onenean munduko 7.

gelditu zen, eta besteetan diploma olinpikoa eskuratu zuen. Guk

bere bizitzaz gehiago jakin nahi izan dugu. Hona berarekin izan

dugun elkarrizketa.

- Zenbat urterekin hasi zinen igerian?

Zortzi-bederatzi urterekin hasi nintzen.

- Zenbat egun eta ordu entrenatzen duzu?

Astean 6 egun 2 eta 4 orduz. Igandean jai.

- Zein estilo gustatzen zaizu gehien?

Gehien gustatzen zaidana bizkarrez da.

- Nora zoaz entrenatzera?

Bergarara joaten naiz entrenatzera.

- Non gustatzen zaizu gehiago igeri egitea, itsasoan edo

igerilekuan?

Igerilekuan nahiago dut.

- Animatuta zaude hurrengo jokoetarako?

Saiatuko naiz, baina prest nago.

Page 14: aldizguay

- Txikitan pentsatzen zenuen maila honetara helduko zinela?

Txikia nintzenean, ez nekien nora helduko nintzen, igeriketako

ikastaroetara joaten nintzen.

- Ze dieta egiten duzu? Zerbait berezia jaten duzu?

Karbohidratoak daukaten jakiak, frutak, koipe gabeko janariak,

etb…

- Txikitan beste kirolik egiten zenuen? Zergatik aukeratu

duzu igeri egitea?

Lagunekin futbolean aritzen nintzen, baina gehienetan, igerian

aritzen nintzen.

- Zenbat bidaia egin dituzu Espainiatik kanpo igeri egitera?

Europatik bidaiak egiten ditut.

Page 15: aldizguay
Page 16: aldizguay
Page 17: aldizguay
Page 18: aldizguay

Gu 4. mailako ikasleak gara eta Plastika orduetan apaingarri hauek egin ditugu. Historiaurrea ikasten ibili gara eta horregatik garai horretan erabiltzen zituzten apaingarrien antzerakoak egiten saiatu gara. Ikusten duzuenez oso politak gelditu dira eta Ekain kobazuloan bertan aurkitutakoak dirudite!

Ikasi nahi al duzue nola egiten diren? Ba, hementxe daukazue egiteko modua. Oso erraza da, guk behintzat oso errez egin ditugu.

OSAGAIAK (koilare bat egiteko):

- IRINA: koilarakada bat.- GATZA: beste koilarakada bat.- URA: pixka bat. Orea egiterakoan, behar den neurrian joan botatzen.

JARRAITU BEHAR DIREN PAUSOAK:

- Lehenengo gatza eta irina bota ontzi batera.- Ondoren, ur pixka bat bota eta koilara batekin dena nahastu orea egiteko. Eskuekin ere landu, ogia egiteko orea bezala, eskuan pegatzen ez dela gelditu arte.- Orea prest dagoenean, zatiak hartu eta nahi den formako irudiak egin: harriak, haginak, hezurrak... Ez ahaztu zuloa egitea gero soka sartu ahal izateko!- Labean sartu eta gutxi gora-behera15 minutu eduki. Begiratzen joan eta nahi den puntua lortutakoan atera eta hoztutzen laga.- - Harri itxura eman nahi badiozue, tenpera grisez margotu eta lehortutakoan kola zuriarekin igurtzi.- Azkenik, ondo-ondo lehortutakoan larruzko soka batean sartu, korapiloa egin eta koilarea prest!

ANIMATU EGITERA!!!

Page 19: aldizguay

TXANGO GOMENDAGARRIA

Guk 6. mailako ikasleok Arratetik Kalamuarako ibilbidea

proposatzen dizuegu. Eguraldi onarekin joatea hobe da, bertako

paisaiak ikusteko. Arrate eta Kalamua Eibarren kokatuak daude, eta

orain ibilbidea zein den esango dizuegu: lehendabizi joan ipar-

mendebalde norabidean Arrate Balle auzoa abia puntutik hasita;

jarraian, eman bira itxia eskuinera Arrate Balle auzoan jarraitzeko;

ondoren, berriro eman beste bira txiki bat eskuinera Idotorbe bailara

norabidean Gorosta Balle aldea ezkerrera uzten; gero, Idotorbe

bailara nahiko denbora luzez jarraituz, biratu zertxobait eskuinera

Idotorbe bailara aldera baserri bat ikustean. Bukatzeko, eman bira

ezkerrera eta Kalamuara helduko zara, eta han hamaiketakoa egin

dezakezu.

ONDO PASA!!!

Page 20: aldizguay

2012ko azaroaren 6an goizeko 10etan Asier eta Mikel urpekariak etorri ziren gure gelara (5.mailara) hitzaldi bat ematera.Hasieran urpekari frantses baten bideoa ikusi genuen;hain zuzen, Jack Coustourena. Bideo horretako urpekaria oxigeno bonbonarik gabe 150mko sakoneran murgildu zen. Asko gustatu zitzaigun, uretan nola zebilen buzeatzen ikustea. Frantziarrak 8 minutu, oxigeno gabe ur azpian mugituz eta munduko errekorra, ur azpian geldirik 12minutu oxigeno gabe egotea da. Asierrek 7 minutu eta Mikelek 4 minutu oxigeno gabe egoteko gaitasuna dute.Asierrek hauxe kontatu zigun: Antzina, grekoak ezer gabe joaten omen ziren urpeko arrantzara (30 m)eta orain tramankulu asko eramaten dituztela. Gizakiak urpekaritza aspalditik ezagutzen du.Badirudi sokaz lotutako harri batez uretan murgiltzen ziren eta igotzeko harria askatzen zuten, horrela gorantz joaten ziren, arnasa hartzeko.Ur azpian urpekaritzarako segurtasuna beharrezkoa zela esan ziguten. Erabiltzen duten materiala hau da:bonbonak,txalekoa (bonbona eramateko tokia, puzteko eta haizea kentzeko mandoa), labana, betaurrekoak (lupa efektua egiten dute), neoprenoa(mota asko daude), hodia, hegatsak, linterna, kamera,altimetroa, iparrorratza, soka karretan lotuta eramaten dute, behar dutenean aingura edo zerbaiti lotzeko.

Page 21: aldizguay

Uretan hotza pasatzen dute. Beraz neoprenoa eta material egokia eramatea (eskularru, galtzerdi, neoprenoa urtaroaren arabera desberdina) premiazkoa da.Urpekarien arau nagusia, beti lagun batekin urperatzea da, inoiz ere ez,bakarrik, zeren eta soka edo sarearekin trabatzen bazara, oxigenoa falta bazaizu sorosteko egongo da.Hegatsen artean hiru mota erakutsi zizkiguten:, txikia, handiagoa eta monoaleta (itsas lamiena bezalakoa).Urpekariak non dauden adierazteko boia laranja bizia ur gainean izaten dute. Marrazoak ez omen dira hain gaiztoak, filmetan gaizto lana egokitzen zaie baina benetan foka edo dortoka garelakoan hozka egiten digute.Munduko marrazo zuririk handiena Mediterraneo itsasoan aurkitu omen zuten.Arrisku handiena “zuri ezer ez zaizula gertatuko pentsatzea da”.Oxigeno bonbonak gure eskolako 4. pisu osoko oxigenoa beste barruan darama, horrekin 2-3 ordu urpean egoteko aukera ematen digu. Bonbona horrek 14 kilo pisatzen du eta airea presioarekin 16 kilo.Bonbona barruan 12 litro oxigeno sar daiteke.Bonbonak aire gabe flotatu egiten du eta airearekin hondoratzen da.Airean %78 Nitrogenoa, %20 Oxigenoa eta beste guztia beste elementu batzuk osatzen dute.

Page 22: aldizguay
Page 23: aldizguay
Page 24: aldizguay

MARGOAK ATERA ETA...

Page 25: aldizguay
Page 26: aldizguay

TXANGO GOMENDAGARRIA

Guk 6. mailako ikasleok Arratetik Kalamuarako ibilbidea

proposatzen dizuegu. Eguraldi onarekin joatea hobe da, bertako

paisaiak ikusteko. Arrate eta Kalamua Eibarren kokatuak daude, eta

orain ibilbidea zein den esango dizuegu: lehendabizi joan ipar-

mendebalde norabidean Arrate Balle auzoa abia puntutik hasita;

jarraian, eman bira itxia eskuinera Arrate Balle auzoan jarraitzeko;

ondoren, berriro eman beste bira txiki bat eskuinera Idotorbe bailara

norabidean Gorosta Balle aldea ezkerrera uzten; gero, Idotorbe

bailara nahiko denbora luzez jarraituz, biratu zertxobait eskuinera

Idotorbe bailara aldera baserri bat ikustean. Bukatzeko, eman bira

ezkerrera eta Kalamuara helduko zara, eta han hamaiketakoa egin

dezakezu.

ONDO PASA!!!

Page 27: aldizguay

ASMAKIZUNAK LEHIAKETA

LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO JAKINGARRIAK:

8 ASMAKIZUN GUZTIAK ASMATU BEHAR DIRA.

ASMAKIZUNAK ERANTZUTEKO LAGUNTZA JASO DAITEKE

9 BI ASTE EGONGO DIRA ALDIZKARIA BANATZEN DENETIK.

10 ERANTZUNAK KOKOZOROREN AZPIAN DAGOEN KUTXAN UTZI

BEHAR DIRA. ERANTZUNEKIN BATERA: IZEN ABIZENAK ETA ZEIN

MAILATAN ZAUDEN.

11 ASMATZEN DUTENEN ARTEAN ZOZKETA EGINGO DA SARIA

JASOTZEKO.

ZORTE ON DENOI!!

HANTXE ZEUDEN GOGOR ETA T XIKIAKETA SOINEKO GORRIZ JANTZIAK;

BEROTU NIZKIEN IPURDIAKETA HAIEK, HAIEK JAUZIAK!

LEHERTU ZITZAIZKIEN SOINEKO GORRIAK

ETA ERAKUT SI ZIZKIDAT EN GORPUTZ BIGUN ZURIAK.

2 BIHOTZA GOGORGORPUT ZA BIGUN

ODOLA BIHOT ZETIK KANPOETA AZALA BILOTSU ETA LEUN.EZ NAIZ MELOIA BEZAIN HANDI

EZ KOT OIA BEZAIN BIGUN.

3

AZAL ZURIKOA DABAINA IKUSEZIN BIHUR DAITEKE;

AHO BARRUAN SART ZEN DAINORK IKUSI GABE.

PIT T INKA, PIZGARRI;GEHIEGI HAR DEZANA, EGARRI.

1

Page 28: aldizguay

ANTZINAKO ARGAZKIAK

Page 29: aldizguay

ANTZINAKO ARGAZKIAK

Page 30: aldizguay