18
5 EUSKARA LAN MUNDUAN… LANEAN! >>> Soziolinguistika aldizkaria 1. SARRERA Mundua globalizazio prozesuan murgilduta dago. Aldaketa teknologiko, ekonomiko, sozial eta kultural ugari dakar globalizazioak. Hizkuntzen arteko harremanen konfigurazioa ere aldatzen ari da eta, ondorioz, zuze- nean eragiten ari da globalizazioa hizkuntzen osasunean. Adituen ustez, hizkuntza gutxituak ahultzea eta komunitate txikiak desegitea eragingo du. Bestalde, globalizazioaren aurrean hizkuntza gutxituei aukera berriak ere sortzen zaizkiela diote adituek. Ekonomiaren alorrean ere aldaketa nabarmenak gertatzen ari dira. Mugarik gabeko merkatua da gaur egungoa. Enpresek mundu osoa dute merkatutzat eta, krisiak krisi, kapitalismoaren eredu neoliberala nagusi da munduan. Enpresak negozio-aukera berrien bila atera dira mundura, lehiakortasunari eusteko ahaleginean. Mendebaldeko gizartea da mundu- ko ondasun gehienen saltzaile eta kontsumitzaile; gu gara munduko hon- dakin gehienen sortzaile. Hala ere, herrialde pobreagoetako eskulana eta lehengaiak ustiatzen ditugu. Han sortzen ditugu hondakinak, eta hemen poltsikoratzen ditugu etekinak. Globalizazioaren eta merkataritzaren libe- ralizazioaren eragina nabarmen ari da nozitzen gure planeta. EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA LAN-MUNDUAN Abel Irizar Mantzizidor EMUN Koop. Eko proiektu-arduraduna eta aholkularia Helbide elektronikoa: [email protected] DOSSIERRA 73. zenb. / 2009 (4) soziolinguistika klusterra martin ugalde, kp / 20140 andoain 57

aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

5EU

SKA

RA

LAN

MU

ND

UA

N…

LAN

EA

N!

>>>

Soziolinguistikaaldizkaria

1. SARRERA Mundua globalizazio prozesuan murgilduta dago. Aldaketa teknologiko,ekonomiko, sozial eta kultural ugari dakar globalizazioak. Hizkuntzenarteko harremanen konfigurazioa ere aldatzen ari da eta, ondorioz, zuze-nean eragiten ari da globalizazioa hizkuntzen osasunean. Adituen ustez,hizkuntza gutxituak ahultzea eta komunitate txikiak desegitea eragingodu. Bestalde, globalizazioaren aurrean hizkuntza gutxituei aukeraberriak ere sortzen zaizkiela diote adituek.

Ekonomiaren alorrean ere aldaketa nabarmenak gertatzen ari dira.Mugarik gabeko merkatua da gaur egungoa. Enpresek mundu osoa dutemerkatutzat eta, krisiak krisi, kapitalismoaren eredu neoliberala nagusi damunduan. Enpresak negozio-aukera berrien bila atera dira mundura,lehiakortasunari eusteko ahaleginean. Mendebaldeko gizartea da mundu-ko ondasun gehienen saltzaile eta kontsumitzaile; gu gara munduko hon-dakin gehienen sortzaile. Hala ere, herrialde pobreagoetako eskulana etalehengaiak ustiatzen ditugu. Han sortzen ditugu hondakinak, eta hemenpoltsikoratzen ditugu etekinak. Globalizazioaren eta merkataritzaren libe-ralizazioaren eragina nabarmen ari da nozitzen gure planeta.

EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA LAN-MUNDUANAbel Irizar Mantzizidor

EMUN Koop. Eko proiektu-arduraduna eta aholkulariaHelbide elektronikoa: [email protected]

DOSSIERRA

73. zenb. / 2009 (4)

soziolinguistika klusterramartin ugalde, kp / 20140 andoain 57

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 57

Page 2: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

Enpresa handien eragina gero eta handiagoa da munduan. Mundia-lizazio horrek eraginda, presio-taldeak sortzen ari dira, eta multinaziona-lei eskatzen diete beraien jarduna gizatiarragoa izan dadin.

Zer nolako politika darabilte nazioartera zabalduta dauden enpresamultinazionalek? Errespetuz jokatzen al dute lekuan lekuko gizartekonatur eta kultur balioekin? Zein hizkuntzatan mintzatzen dira? Hartzen aldute balio sozialen araberako neurri ekologikorik? Eta zertan dira gure eus-kal enpresak? Horiexek dira lan honen abiapuntuko kezkak eta galderak.

Azterlan honek bi helburu nagusi ditu:

• Alde batetik, hizkuntza-ekologiaren diskurtsoa enpresetarako ego-kitzea eta moldatzea. Alegia, saiatu naiz hizkuntzen garapen iraun-korraren kontzeptua enpresen gizarte-erantzukizunarekin uztartzeneta diskurtsoa enpresa-errentagarritasunarekin lotzen, enpresabu-ruentzat sinesgarria izan dadin.• Bestetik, Fagor Taldeko enpresa baten nazioartekotzearen praktikalinguistikoa aztertu dut, eta hizkuntzen kudeaketa iraunkorra opti-mizatzeko jarraibide teoriko-praktikoak proposatzen saiatu naiz.

Hauxe da lan honetan aurkezten dudan hipotesia: hizkuntza-gara-pen iraunkorraren printzipioa enpresaren jardun linguistikoan integra-tzea onuragarria izan daiteke bai enpresaren errentagarritasunerako, baienpresako langileen garapenerako, eta baita hizkuntzen osasunerako ere.

Labur esanda: nazioartean hizkuntzak ekolinguistikaren bidetik etairaunkortasunez kudeatzea ona da enpresarentzat, langileentzat etalekuan lekuko gizartearentzat.

Batez ere maila teorikoko lanketa da egin dudana. Hemen proposa-tzen dudana praktikara eramateak kasuan kasukoa ondo aztertzea,lekuan lekuko errealitatera ondo egokitzea eta beste hainbat faktore kon-tuan hartzea eskatuko luke.

2. HIZKUNTZA EKOLOGIA ETA HIZKUNTZEN GARAPENIRAUNKORRA

2.1. Munduko hizkuntza-aniztasunaren diagnostikoaGlobalizazioaren eraginez asko zabaltzen ari da ingelesaren erabileramundu osoan. Askok hizkuntza neutral gisa hartzen dute ingelesa; ez dahala, ordea. Ingelesa kultura anglosaxoiaren sinboloa da, eta horrek badi-tu makina bat konnotazio saihestezin. Argi azaltzen du hori Unescokmunduko hizkuntzei buruzko txostenean: Ingelesa ez da, inondik inora,gizateria nazioarteko bihurtuz joatearekin lotutako hizkuntza neutrala. Guk nahiala ez, ingelesa kultur mota zehatz eta jakin batekin lotzen da; beste edozeinbezain duin eta baliotsua, noski, baina inola ere ez maila altuagokoa.

Abel Irizar Mantzizidor – Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan

Hizkuntza-garapeniraunkorraren printzipioaenpresaren jardunlinguistikoan integratzeaonuragarria izan daitekebai enpresarenerrentagarritasunerako,bai enpresako langileengarapenerako, eta baitahizkuntzenosasunerako ere.

58

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 58

Page 3: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

Ingelesa hedatzeak beste kultura eta hizkuntza batzuk menderatzeadakar, eta baita horien galera ere. Ingelesaren hedapen masiboak kaltehandia egiten dio hizkuntzen elkarbizitzari, eta, gainera, pentsaera eleba-karreranzko bidea da.

Ikerlari askoren ustez, hizkuntzen desagerpena izango da XXI. men-deko arazo sozialik larrienetakoa. Munduan mintzatzen diren 6.000 hiz-kuntzen %90 galtzeko arriskuan daude, eta galera-erritmoa azkartzen arida. Hizkuntzalarien arabera, gaur egun hizkuntzek 100.000 hiztun behardituzte, gutxienez, bizirik iraun ahal izateko. Munduan dauden 6.000 hiz-kuntzetatik erdiek 10.000 hiztun baino gutxiago dituzte eta laurdenakezta 1.000 hiztun ere. Hogei dira hainbat milioi hiztun dituzten hizkun-tza bakarrak. Hizkuntzak ez dira inoiz orain bezain azkar galdu. Iragar-penik ezkorrenen arabera, denon ondare diren hizkuntzen %50 gutxienezhil egingo dira XXI. mende honetan.

Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke-naldian. Pertsonen eta hizkuntzen arteko ekitate-printzipioan oinarrituta,1996an Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsala onartu zen Bartze-lonan. Horrez gain, 18 estatuk Europako Hizkuntza Gutxituen Gutunasinatu zuten 2001ean. Frantziak, esate baterako, ez zuen sinatu. 1999koabenduan 69 estatuk eleaniztasunaren aldeko erabaki-proiektua aurkez-tu zuten Nazio Batuen Biltzar Nagusian. Proiektu ugari abiarazi nahi diramundu osoan, lankidetzatik abiatuta.

2005eko azaroan Europako Batzordeak Una nueva estrategia marcopara el multilingüismo txostena egin zuen eta hizkuntza-aniztasunarenaldeko neurriak bultzatu ditu estatukideen artean. Txostenean ondoriomodura aipatzen da eleaniztasuna behar-beharrezkoa dela Europar Bata-sunak ondo funtziona dezan. Europako herritarren ezagutza linguistiko-ak hobetzea inportantea da Europak hazkunde ekonomiko iraunkorra lordezan. Beraz, EBk estatukideei erantzukizunez jokatzeko eskatu die etahizkuntza-identitate guztiak errespetatzen dituen gizartea sortzea alda-rrikatu du. Kezka gero eta handiagoa da eta, poliki bada ere, erakundeakarduratsuago jokatzen hasiko diren zantzuak daude.

2.2. Hizkuntzen garapen iraunkorra helburu— Hizkuntza-ekologiaren bidea. Ingurumenaren alorrean, hauxe daekologiaren benetako erronka: nola uztartu garapen ekonomikoa etasoziala planetaren natur oreka arriskuan ipini gabe. Hizkuntza-ekologia-ren teoriak hizkuntzak espezie bizidunak balira bezala kontsideratzenditu eta, metafora eginez, ekologiaren paradigma aplikatzen die hizkun-tzei ere. Horrela, hizkuntzen ikuspegi ekosistemikoan zentratzen da dis-kurtso hori.

Pablo Suberbiolak argi azaltzen ditu hizkuntzen ekosistemen ingu-rukoak: “hizkuntzaren iraunkortasuna edo ezintasuna ez dago bere ezaugarrien

Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan – Abel Irizar Mantzizidor

Hizkuntza-ekologiarenteoriak hizkuntzak

espezie bizidunak balirabezala kontsideratzen

ditu eta, metafora eginez,ekologiaren paradigma

aplikatzen die hizkuntzeiere. Horrela, hizkuntzenikuspegi ekosistemikoanzentratzen da diskurtso

hori.

59

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 59

Page 4: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

baitan, baizik eta kokatzen den ekosistema soziokulturalaren baitan, non erreali-tatearen beste elementuekin harremana baitu. (…) Hizkuntza ordezkapen etaukapen prozesuetan, hauek gertatu izan dira argi eta garbi elementu berriak sar-tu direlako ohiko ekosisteman, azkenean ber-des-antolarazi dutenak, beste fasebatera pasaraziz. Linguosfera honela uler genezake: etengabeko kanpo eta barneorekan dagoen ekosistema soziolinguistikoen multzoa, eta bere baitan norbanako-ek erabiltzen dituzte kodeak edo/eta erabiltzeari utzi beren etengabeko komunika-zioan. Ekosistema hauetan, gizakien buru-garunak, gaitasunak, jokaerazko ohitu-rak, irudikapen kognitibo-emotiboek, azpi-talde soziologikoek, enpresek, merkata-ritzak eta beste gizarte-erakundeek, komunikabideek, hezkuntza erakundeek, etagobernu zein administrazio publikoak bezalako elementuek eusten diete elkarreki-ko komunikazio sistema diren horiei, hizkuntzei alegia.”

Hizkuntza-ekologia aplikatzea linguosfera hori guztia orekan man-tentzea da, hortaz. Horrez gain, hizkuntza ekologiaren teoriak hizkun-tzen arteko berdintasuna aldarrikatzen du: hizkuntza guztiak dira berdi-nak eta ez da egin behar hizkuntzen arteko hierarkizaziorik. Hizkuntza-komunitate guztiek dute duintasunez bizirauteko eskubidea eta deneieskaini behar zaie garapen osorako aukera. Hizkuntzak galbidean dau-denean, hizkuntzak biziberritzeko eta normalizatzeko plangintzak abianjartzea da bitartekorik eraginkorrena, kaltetutako ekosistema soziolin-guistikoa bere onera buelta dadin.

— Ekolinguistika. Ekologiaren eta linguistikaren artean sortutako kon-tzeptua da, eta hizkuntza guztiak elkarrekin orekan bizitzeko moduaproposatzen du. Alegia, hizkuntza handiak eta txikiak elkarrentzatmehatxu izan gabe modu iraunkorrean elkarren ondoan bizitzea posibledela proposatzen du. Horretarako, hizkuntza erabilienen eta hizkuntzagutxituen arteko oreka proportzionatua lortzea da gakoa, erabilera-fun-tzioak ondo banatuz. Beraz, eleaniztasuna ondo ordenatzeko modua pro-posatzen die enpresei ekolinguistikak. Hizkuntza bakoitza zertarako era-biliko den ondo planifikatzean datza.

Ikerketa batek matematikoki frogatu du bioaniztasunaren eta hiz-kuntza-aniztasunaren artean korrelazio zuzena dagoela: aniztasun biolo-giko handia duten estatuetan hizkuntza-aniztasuna ere handia da, etaalderantziz. Arriskuan dauden hizkuntzak endemikoak dira, landareaketa animaliak bezala, eta gure planetak sufritzen duen krisi biologikoak,kulturalak eta linguistikoak kausa edo jatorri bera duenez, hiru arazoeiplanteamendu integral beretik abiatuta eman behar zaie soluziobidea.

Enpresek gure planetako bioaniztasuna zaintzeko neurri ekologiko-ak hartu beharra onartu duten bezalaxe, kontzientzia kolektiboa sortubehar dugu hizkuntza-aniztasuna aberastasun modura mantentzekoideiaren inguruan ere. Globalizazioak kulturen arteko ukipena bultza-tzen du, baina hurbiltasun hori mesederako izatea lortu behar dugu,mehatxurako izan beharrean. Horretarako, beharrezkoa da munduko

Abel Irizar Mantzizidor – Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan

Beraz, ekolinguistikarenikuspegitik,nazioartekotutakoenpresen kasuan helburuada enpresen nazioartekointerbentzioak ezkaltetzea lekuan lekukoekosistemasoziolinguistikoa.

60

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 60

Page 5: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

hizkuntzen arteko elkarbizitza global eta iraunkorrerako eredu on batsortzea. Ekolinguistikak hizkuntzen garapen iraunkorraren kontzeptuanoinarritutako eredua eskaintzen digu, eta uste dut eredu baliagarria delanazioartekotutako enpresentzat.

— Hizkuntza-garapen iraunkorra. Hauxe da garapen iraunkorrarendefinizioa, Brundtland Txostenaren arabera: ondorengo belaunaldiekberen beharrak asetzeko ahalmena baldintzatu gabe gaur egungo beha-rrak ziurtatzeko modua. 1987. urtean Brundtland Txostena onartu zen,eta ordutik hona garapen iraunkorraren terminoa etorkizuneko errefe-rente ekonomiko gisa erabiltzen da.

Garapen iraunkorrak dio posible dela ekonomikoki garatzea, bainahorrek ez duela zertan ekarri baliabide naturalak suntsitzea eta galtzeabetirako. Nolabait uztartu egiten ditu ekonomikoki garatzearen kontzep-tua eta baliabide (espezie) naturalak mantentzearen ideia.

Kontzeptu hori hizkuntzen kasura ekarrita sortu da, hain zuzen ere,hizkuntza-garapen iraunkorraren kontzeptua: esparru komunikatibohandiagoko hizkuntzen ezagutza eta erabilera taldeko hizkuntzen bizi-raupen eta sustapenarekin bateragarri egitea planteatzen du. Hau da,hiztunok eremu zabaleko hizkuntzak jakitea (eta erabiltzea) proposatzendu, baina era berean geure jatorrizko hizkuntzari uko ez egitea eta geurehizkuntza garatzea eta sustatzea egunerokoan. Gauza biak bateragarriakdirela planteatzen digu hizkuntza-garapen iraunkorrak.

Beraz, ekolinguistikaren ikuspegitik, nazioartekotutako enpresenkasuan helburua da enpresen nazioarteko interbentzioak ez kaltetzealekuan lekuko ekosistema soziolinguistikoa. Alegia, hizkuntza guztienbiziraupenaren aldeko eragile positibo modura joka dezatela, hizkuntzenkudeaketa iraunkorra bultzatuko duten politikak garatuz.

— Subsidiariotasun-printzipioa. Hizkuntzarik erabilienen eta hizkuntzagutxituen arteko oreka proportzionatua lortu ahal izateko, oso tresna edoirizpide eraginkorra (eta beharrezkoa) da subsidiariotasunarena. Printzipiohorren arabera, menpeko hizkuntzari funtzio esklusiboak eta eraginkorrakeman behar zaizkio. Alegia, hizkuntza lokalean egin daitekeen guztia hiz-kuntza lokalean egin behar da, eta hizkuntza globalagoak funtzio globaleta-rako utzi behar dira (tokiko hizkuntzan egin ezin denerako).

Printzipio hori aplikatuz lortuko da hizkuntza bakoitzari bizirautekobehar dituen funtzioak ematea eta hizkuntza guztiak modu iraunkorreangaratzea. Horrela lortuko da ekosistema soziolinguistiko hori osasuntsueta orekan mantentzea.

Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan – Abel Irizar Mantzizidor

Adituen ustez,giza-eskubideak, legeriaeta ingurumena zaintzendituzten multinazionalek

harrera hobea daukategizartean. Hau da,

gizartearen aurrean berekudeaketa balio etikoetan

oinarritutakoa delafrogatzen duenak lortukodu gizartearen aurrekolegitimitate morala.

61

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 61

Page 6: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

3. HIZKUNTZA-GARAPEN IRAUNKORRA, ENPRESENGIZARTE ERANTZUKIZUNA GARATZEKOHonela defini daiteke Enpresen Gizarte Erantzukizuna (EGE): “Enpresakgizarte eta ingurumen mailako kezkak kontuan hartzea da, merkataritza-ko eragiketetan eta hizketakideekiko harremanetan”.

• Gizarte erantzukizuna enpresek nahita hartzen duten jokabideada, euren betebehar juridikoak gainditzen dituen jokabidea, horrekepe luzera mesede egiten baitio euren interesari.• Garapen iraunkorraren kontzeptuari estu lotuta dago: enpresekondorio ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak integratu behardituzte euren jardueretan.• Gizarte erantzukizunak eragina dauka (izan behar du) enpresarenestrategian eta kudeaketa osoan.

Hizkuntzen garapen iraunkorrak, beraz, ekarpen aberasgarria egindiezaioke dimentsio horri. Hobeto esanda, EGEk eta ekolinguistikak osoondo elika dezakete elkar. Gizarte erantzukizunean sinesten duen enpre-sentzat, ingurumenaren alde eta munduko hizkuntzen alde neurri ekolo-gikoak hartzea gauza bera da.

Hona hemen hainbat arrazoi enpresek EGEren barruan gestio ekolin-guistikoa aplika dezaten.

3.1. Nazioartekotutako enpresetan praktika ekolinguistikoaburutzeko arrazoiak: Enpresak hiztunez osatutako komunitateak dira eta enpresa guztiek dau-kate hizkuntza-politika jakin bat. Politika hori esplizitua ala inplizituaizan daiteke, baina praktikan hizkuntzek funtzioak betetzen dituzte egu-nero enpresetan. Enpresa kudeatzeak hizkuntzak kudeatzea eskatzen du,hortaz. Eta globalizazioaren eraginez, hizkuntzak kudeatzeko premiahanditzen joango da etorkizunean. Nolanahi ere, kontua da modu erre-aktiboan jokatu beharrean, enpresak modu proaktiboan jokatzera bultza-tzea, hizkuntzen kudeaketa aurreratua enpresaren lehiakortasuna hobe-tzeko aukera modura planteatuz.

a) Glokalizazioa: globalizazioaren eta lokalizazioaren kontzeptuaknahastetik datorren terminoa da, eta kontzeptu hau aplikatzeak ezin-bestean dakar enpresa lekuan lekuko ingurunearen ezaugarrietaraegokitzea, bere produkzioak eskaera lokalen arabera bereiziz. Bestal-de, muga ekonomiko, politiko eta sozialak desagertzen ari direnmundu global honetan, oztopo kulturalak handitzen ari dira, kultur

Abel Irizar Mantzizidor – Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan

Zuzeneko erlazioa dagohizkuntzen etaesportazio-jardunarenarrakastaren artean. Lauelementu klabe daudearrakasta izatekonazioartean:hizkuntza-estrategiakfinkatuta izatea; tokiantokiko jatorrizkohiztunak kontratatzea;langile eleanitzak izatea;eta itzultzaileak etainterpretariak erabiltzea.

62

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 62

Page 7: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

globalizazioaren aurrean bere tradizioak eta kultur identitatea defen-datzen dituzten pertsonak baitaude. Beraz, lekuan lekuko identitate-ek balioa eta indarra hartzen ari dira, eta multinazionalek kontuanhartu beharko dute hori. b) Win to win: Enpresen arteko negozioetan bezala, alde biek irabaz-teko planteamendua da beti onena. Hizkuntzen arloan ere gizartea-rentzat onuragarria dena eta enpresen intereserako onena dena dahauturik egokiena. Nire hipotesiaren arabera, ekolinguistikarenparadigma enpresan aplikatzeak onurak ekarriko dizkie langileei,enpresari eta hizkuntzei.

- Langileei begirako onurak: eleanitzak izatera bultzatuko ditulangileak. Eta hori oso aberatsa litzateke arlo profesionalerakoeta norbere garapen pertsonalerako. - Enpresari begirako onurak: Langile eleanitzen sarea izateak harre-manetarako eta negoziorako aukerak ematen ditu, azken fineanmerkatuak elkarrizketak baitira. Enpresaren intereserako askoz ereaberatsagoa da hizkuntza ezberdin asko menperatuko dituen lan-gile-sarea izatea, langile ingelesdunak besterik ez izatea baino.- Hizkuntzei begirako onurak: Lan-arloko funtzioetan hizkuntzagutxituak erabiltzea oso onuragarria da hizkuntza gutxituennormalizaziorako eta inguruko enpresak normalizazio bideanjartzeko. Horrek prestigioa emango dio hizkuntzari eta estatusamantentzen lagunduko dio.

c) Legitimitate morala eta gizartearen onespena: Adituen ustez,giza-eskubideak, legeria eta ingurumena zaintzen dituzten multina-zionalek harrera hobea daukate gizartean. Hau da, gizartearen aurre-an bere kudeaketa balio etikoetan oinarritutakoa dela frogatzen due-nak lortuko du gizartearen aurreko legitimitate morala. Beraz, barne-bezeroen (langileak) eta kanpo-bezeroen (hornitzaileak, kontsumi-tzailea, erakundeak…) hizkuntza eskubideak errespetatzea lortzenduten enpresek errazago lortuko dute gizartearen onespena.d) Gardentasun-irudia, konfiantza, marka-irudia, fideltasuna etaerrentagarritasun ekonomikoa: Enpresek badakite aktibo ukiezinakdirela enpresari eta markaren irudiari balio erantsia ematen diote-nak. Iraunkortasunaren bidetik eta ingurumena zainduz, enpresaaskok badaki gardentasun irudia emango duela gizartearen aurrean.Horrek sinesgarritasuna emango dio enpresari, eta bezero eta beze-ro-gaiengan konfiantza sortuko du, enpresarekiko eta markarekikopertzepzioa hobetu egingo da, salmentek gora egingo dute etahorrek errentagarritasuna ekarriko du epe luzera.

Horretan ere lagun dezake ekolinguistikak. Alegia, irabazi ukie-zinak ekarriko dizkio enpresari. Etekinak ezin dira dirutan zenbatu,baina balio erantsi handia ematen diote enpresari, enpresaren irudiahobetzen laguntzen baitu.

Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan – Abel Irizar Mantzizidor

Diskurtsoak etaargudioak alde baterautzita, ikerketa baten

emaitza ekarri nahi dutlerro hauetara, praktika

ekolinguistikoa nolagauzatu daitekeen kasu

praktiko baten bidez ikusiahal izateko. FAGOREtxetresna Elektrikoak

kooperatibaknazioartean zeukan

praktika linguistikoaaztertu nuen 2007an.

63

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 63

Page 8: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

e) Berrikuntza, enpresak garatzeko. Ekolinguistika, berritzen lagun-tzeko:Adituek diote errentagarria dela enpresan berrikuntzak egitea.Bada, prozesu berritzaile bat gehiago aktibatzen lagun diezaioke hiz-kuntza-garapen iraunkorrak enpresei. Adituek diotenez, enpresaberritzailearen ikuspegitik Pertsonak (langileak) ez dira baliabide (enpre-sa garatzeko), xede baizik. Enpresa dagoeneko ez da xede, (langileak garatze-ko) baliabide baizik. Pertsonen garapenaren bidez lortuko du enpresakarrakasta, azken batean. Ekolinguistikaren itzalpean hezitako langileeleanitzek askoz garapen pertsonal eta profesional maila handiagoaizango dute elebakarrek edo elebidunek baino.

Komunikazioan ondo asmatuz gero, nazioartean lehiakideen-gandik desberdintzeko elementu berritzailea izan daiteke hizkun-tzen kudeaketa iraunkorrarena. f) Enpresaren politikak inguruari egokitu vs. Ingurua enpresarenpolitiketara egokitu: Nazioartera zabaldutako enpresek ez diotebegiratu behar hizkuntza gutxituari edo hizkuntza-aniztasunari ara-zo-iturri bezala, aukera modura baizik. Zinemara gurpildun aulkiandatorren pertsonaren kasuan, zein da arazoa, aulkia ala eskailera?Eskailera, noski. Beraz, arazorik egotekotan, arazoa eleaniztasunakudeatzeko gaitasun falta da, eta ez hizkuntza-aniztasuna bera.Oztopo mentalak ere gainditu beharra dago, hortaz, eta eredu sozialhori barneratzea da gakoa merkatu globalizatuan lehiarako abantai-la izateko.

Ondorioz, enpresen politikak lekuan lekuko beharretara egoki-tzea da koherenteena, eta ez lekuan lekuko errealitatea enpresenpolitiketara egokitzea.g) Hizkuntza guztiak kudeatzeko markoa: Euskal enpresa askotanmartxan daude euskara normalizatzeko planak, eta enpresa horietanondo zehazten dira euskararen funtzioak eta politikak, batez ere gaz-telaniarekiko osagarritasunean. Hala ere, nazioartekotzeak indarrahartzen duen neurrian, beste hizkuntza batzuekin interferentziaksortzen hasten dira (ingelesa, frantsesa,…) eta euskararen espazioaeta funtzioak kolokan jartzen dira. Beraz, euskararentzako politikakez ezik, enpresak behar du hizkuntza guztiak kudeatzeko beste mar-ko orokor bat. Eta horixe da hizkuntzen kudeaketa ekolinguistikoakeskainiko diguna, munduko (enpresako) hizkuntza guztientzakobaliagarria den marko orokorra. Alegia, euskararen onerako ez ezik,beste hizkuntza guztien onerako den markoa. h) Aukera-kostuak kalkulatu: Finantza alorrean enpresek kon-tzeptu hori erabiltzen dute. Zer galtzen du enpresa batek bere ges-tio-sisteman hizkuntza-kudeaketa iraunkorraren balio erantsiaustiatzeari uzten dion bakoitzean? Zerbait irabazteko aukera gal-tzen ari da etengabe: irudia, ospea, berritzaile izateko aukera, erre-ferente izatea, lehiakideekiko ezberdintzea, kontsumitzailearekin

Abel Irizar Mantzizidor – Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan

Ingelesari funtzio guztiakemateko tentazioa izandezakete enpresek, bainauniformizazioa saihestuegin behar da,ekolinguistikarenprintzipioari kasu eginez.Horrek ez du esan nahiingelesa erabili ezindenik, baina ingelesanonahi eta zernahitarakoez erabiltzeko irizpideazaindu egin behar da.

64

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 64

Page 9: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

bere hizkuntzan komunikatzea, erosle potentzialen gure markare-kiko pertzepzioa…i) Ikerketa baten ondorio argiak: 2005ean ikerketa bat egin zutenCILT britainiar erakundeak eta nazioarteko ikerlari talde batek,elkarlanean, Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kultura zuzenda-ritzak aginduta: ELAN: Effects on the European Economy of Shortages ofForeign Language Skills in Entreprise.

Ikerketa horretan, Europako 29 estatutako ia 2.000 enpresaesportatzaile aztertu ziren, eta ikerketaren helburua zen aztertzeaEuropako enpresak atzerriko hizkuntzetan trebatuta ez egoteak zernolako eragina zeukan Europako ekonomian. Hauexek dira txoste-netik ateratako ondorio esanguratsu batzuk:

- Europako enpresa esportatzaileen %11 (945.000 enpresa txikieta ertain) negozio-aukerak galtzen ari dira hizkuntza-trebetasu-nik ez dutelako.- Zuzeneko erlazioa dago hizkuntzen eta esportazio-jardunarenarrakastaren artean. Lau elementu klabe daude arrakasta izate-ko nazioartean: hizkuntza-estrategiak finkatuta izatea; tokiantokiko jatorrizko hiztunak kontratatzea; langile eleanitzak iza-tea; eta itzultzaileak eta interpretariak erabiltzea.- Horrez gain, ingelesa hizkuntza klabea da nazioarteko mer-katuetan sartzeko, baina argazkia hori baino askoz ere konple-xuagoa da eta ingelesaz gain beste hizkuntza asko behar diranegozioetarako. Hau da, ingelesa ez dela mundu osoko hiz-kuntza.- Enpresen %10 inguruk diote oztopo soziokulturalak ere izandituztela negozioak egiteko orduan.- 29 estatutatik 15ean enpresen %50ek diote ez daukatela hiz-kuntza-estrategiarik.- %46k diote hurrengo hiru urteetan merkatu berrietan sartzekoasmoa dutela.

Emaitza horiek ikusita, ingeles hiztunak diren herrialde europarrenkasua hobeto aztertu du CILT erakundeak eta Britainia Handirako ondo-rio partikularrak atera ditu:

- Britainiar enpresak negozio-aukerak galtzen ari dira eleanitzakez izateagatik (elebakartasuna arazo-iturri).- Britainiar enpresak dira nazioarteko merkatuetan desabantailahandiena dutenak.- Bezeroekin, lankideekin eta negozio-bazkideekin (filialekin)eraginkortasunez komunikatzea erabakigarria da lehiakortasu-na eta gizarte-kohesioa lortzeko.

Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan – Abel Irizar Mantzizidor

65

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 65

Page 10: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

- Britainiar enpresek ez dute pentsatu behar ingelesa nazioarte-ko lingua franca denik, hori akats handia baita.- Negozioetarako hizkuntza-trebetasunak garatzeak onura ekono-mikoak, sozialak eta pertsonalak dakartza, eta ateak irekitzen ditu.

Ondorio modura: hizkuntza-oztopoen atzean, askotan merkatu-aukera bikainak ezkutatzen dira.

Britainiarrak konturatu dira zein inportantea den enpresek ingelesazgain beste hizkuntzak ere erabiltzea. Frogatu egin dute egunero dirua etanegozio-aukerak galtzen ari direla hizkuntza-gestio kaskarra egiten dute-lako (ingeles hutsez, ele bakarrean). Hortaz, hizkuntza-politikarik eragin-korrena daukanak beti pauso bat aurrerago joateko aukera izango du.

3.2. Hizkuntza-politikarik eraginkorrena nazioartekotzerakoEta zein da, bada, hizkuntza-politikarik eraginkorrena? Ikerketa horrenemaitzei kasu eginez gero, hauxe: Hizkuntza-politikarik eraginkorrena>> Eleaniztasuna ondoen kudeatzen duena

Hortaz, enpresak ondo kudeatu beharko du eleaniztasuna. Kontuanhartu beharko dira enpresak non kokatuta dituen bere plantak eta enpre-sak bere merkataritza-jardunak non bideratu nahi duen. Hiru faktore kla-be egon daitezke:

a) Langileen hizkuntza-ezagutza ahalik eta egokiena eta osatuenaleku bakoitzerako eta lanpostu bakoitzerako.b) Leku bakoitzean hizkuntza-erabilera ahalik eta egokiena eta osa-tuena: tokian tokiko hizkuntza-errealitatera ahalik eta ondoen egoki-tua (barne-bezeroak eta kanpo-bezeroak gogobeteko dituena).c) Hizkuntza-aniztasuna kudeatzeko teknikak, tresnak eta aurrerapenteknologikoak ondo kudeatzea. Alegia, ingeniaritza linguistikoa hiz-kuntza-aniztasuna indartzeko eta hizkuntza gutxituen onurarakobaliatu: itzultzaile automatikoak, itzulpen memoriak, hiztegiak etab.

Eta zein hizkuntza-ereduk lor ditzake emaitzarik onenak? Zein formu-la izan daiteke eleaniztasuna kudeatzeko egokiena? Hizkuntza guztiakkontuan hartzen dituena. Munduko hiztun-komunitate guztiengana iriste-ko gai dena eta bakoitzari behar duena emango diona. Bada, horixe da,hain zuzen ere, hizkuntza-garapen iraunkorrak proposatzen duena.

4. IKERKETA: FAGOR TALDEKO ENPRESA BATENNAZIOARTEKOTZEADiskurtsoak eta argudioak alde batera utzita, ikerketa baten emaitza eka-rri nahi dut lerro hauetara, praktika ekolinguistikoa nola gauzatu daite-

Abel Irizar Mantzizidor – Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan

66

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 66

Page 11: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

keen kasu praktiko baten bidez ikusi ahal izateko. FAGOR EtxetresnaElektrikoak kooperatibak nazioartean zeukan praktika linguistikoa azter-tu nuen 2007an. Horretarako, produkzio plantetako arduradun batzuekinegin nituen elkarrizketak, eta iraunkortasuneko txostena ere aztertu nuen.

Fagor E. E.k hainbat lekutan ditu fabrikak nazioartean: Hego EuskalHerrian (Gipuzkoa eta Bizkaia), Polonian (Wroclaw), Marokon (Moham-media), Frantzian (Paris, La Roche, Alzenay, Vendome, Orleans eta Lyo-nen), Italian (Veloranuova) eta Txinan (Shangai).

Horrez gain, hainbat filial ditu mundu osoan, baina horiek ez ditutaztertu eta fabrika nagusietako harremanetan zentratu nintzen batik bat.

Ikerketa honek lau helburu zituen. Helburu bakoitzaren azpian ida-tzi ditut labur-labur helburu bakoitzarekin lortutako emaitzak:

• Batetik, Fagor-en balio kooperatiboak eta korporatiboak azter-tzea, eta Fagor-ek gizarte erantzukizunarekin daukan konpromisoaaztertzea.

Emaitza: Fagor-ek bere balioen artean dauka garapen iraunko-rraren kontzeptua, eta bere gestio-sisteman oso ondo integratuta dituingurumena zaintzeko hainbat jarduera, prozesu modura antolatuta.Gainera, Fagor-ek enpresaren gizarte erantzukizunari erantzutekoborondate garbia azaltzen du bere kudeaketa aztertuz gero, eta arlohori ondo lantzeak enpresari onura eta errentagarritasuna ekarrikodiola uste du.• Bestetik, hizkuntza-garapen iraunkorraren printzipioa (diskurtsoa)Fagor-en nola uztartu litekeen aztertzea eta enpresa-errentagarrita-sunarekin izan ditzakeen loturak aztertzea.

Emaitza: Euskal Herriko plantetan euskara planak martxan dituFagor-ek eta horrek adierazten du maila lokalean (matrizean) gutxie-nez praktikara eraman duela gizartearekiko konpromisoa. Horrezgain, Fagor-eko iraunkortasuneko arduradunak dio gizarte-erantzu-kizunaren barruan oso ondo integra daitekeela kudeaketa ekolin-guistikoa eta horrek etekin ukiezinak eta balio erantsia eman diezaz-kiokeela Fagor-i, eta irudirako ere inportantea izan daitekeela.

Bestalde, adierazpen interesgarriak1 jaso nituen Euskal HerritikFagor-eko atzerriko plantetako arduradun postuetara joandako per-tsonen ahotik, beraien hizkuntza-esperientzien inguruan. Laburbil-duz, eta oro har, ondorioa da lekuan lekuko hizkuntzak ikasteak etaerabiltzeak balioa daukala beraien ustez.• Fagor-en nazioarteko praktika linguistikoa aztertzea (plantaz plan-ta) eta ondorioak ateratzea.

Emaitza2: eranskineko taulan ikus daitekeenez, Fagor-ek 12 hiz-kuntza erabiltzen ditu orotara eta aniztasuna handia da, baina plan-tetako funtzio nagusiak 8 hizkuntzatan burutzen ditu Fagor-ek etaleku horietan 14 hizkuntza agertzen dira hizkuntzen mapan. Beraz,

Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan – Abel Irizar Mantzizidor

67

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 67

Page 12: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

lekuan lekuko estatu-hizkuntzak erabiltzen ditu batez ere, eta nik 5hizkuntza gutxituri funtzio gehiago (eta 5 estatu-hizkuntzari funtziogutxiago) emateko aukera hobeto aztertzea proposatzen dut, kasuankasuko aukera errealak sakonago aztertu behar badira ere.• Jarraibide orokor batzuk eskaintzea (ekolinguistikaren printzipioajarraituz egin lezakeena).

Emaitza: 5. ataleko jarraibide teoriko-praktikoak proposatzendizkiot Fagor E.E. enpresari.

5. JARRAIBIDE TEORIKO-PRAKTIKOAKEkolinguistikaren optikatik begiratuta, hona hemen Fagor-entzako etanazioartean diharduen edozein enpresarentzako balio duten jarraibide teori-ko-praktiko batzuk, hizkuntzak modu iraunkorrean kudeatzen laguntzeko:

— Nazioarterako hizkuntza politika globala zehaztu. Inportantea danazioarterako hizkuntza politika global hausnartua eta adostua izatea.Politika horretan produkzio gune bakoitzerako (lekuan lekurako) politikaketa gune ezberdinen arteko harremanetarako eta funtzio orokorretarakoarauak eta irizpideak jaso behar dira. Politika hori hizkuntzen garapeniraunkorra lortzera bideratu beharko litzateke. Hizkuntza-politika oroko-rra gauzatu ahal izateko, formazio-politikak zehaztea ere komeni da.

Bestalde, planta berriren bat erosi edo eraiki behar bada mundukotxokoren batean, lehendabizi mapan begiratu behar da. Mapan agertzendiren guztiak hartu behar dira aintzat hizkuntzen berdintasun printzi-pioa jarraituz, eta egoera bere osotasunean aztertu.

Fagor-en kasuan, maila lokalerako euskararen politikak oso ondozehaztuta ditu, baina ez dauka hizkuntza-politika globalik esplizitatuta.Beraz, ekolinguistikaren printzipioak kontuan hartu eta politika orokorrazehaztea proposatzen diot.

— Funtzioak birkokatu. Hizkuntza politika orokorra zehaztu ondoren,enpresak diagnostikoa egin beharko luke, eta ondoren aldaketak planifi-katu. Laburbilduz, pauso hauek jarrai daitezke:

• Gune bakoitzean funtzio gehiegi dituzten hizkuntzak identifikatu.• Era berean, funtzio gutxiegi dituztenak ere identifikatu.• Funtzioak hizkuntza batetik bestera gradualki pasatzeko plangin-tza diseinatu eta lekuan lekuko hizkuntza gutxituak normalizatzekoplangintzak diseinatu.

Fagor-en kasuan, eranskineko taulan agertzen dira diagnostikoa etafuntzio-proposamenak. Ohar modura, aipatu nahi dut Behe silesiera(Polonian), Franko-proventzera (Frantziako Lyon-en) eta Oïl hizkuntzak

Abel Irizar Mantzizidor – Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan

68

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 68

Page 13: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

(Frantzia erdi-iparraldean) ez zaizkidala iruditzen Fagor-ek bere jardune-an kontuan hartzeko moduko hizkuntzak direnik, lehenengo biak iadesagertuta daudelako, eta Oïl hizkuntzen kasuan horiek batzetik etaestandarizatzetik sortu delako frantsesa. Beraz, ez ditut kontuan hartuhizkuntza gutxitu modura ere.

— Ez eman ingelesari funtzio guztiak (uniformizaziorik ez). Ingelesa-ri funtzio guztiak emateko tentazioa izan dezakete enpresek, baina uni-formizazioa saihestu egin behar da, ekolinguistikaren printzipioarikasu eginez. Horrek ez du esan nahi ingelesa erabili ezin denik, bainaingelesa nonahi eta zernahitarako ez erabiltzeko irizpidea zaindu eginbehar da. Izan ere, hedapen handiko hizkuntza bat leku askotara etafuntzio inportante askotara zabaltzen bada, oreka ekolinguistikoa apur-tzeko arriskua dago.

Fagor-en kasuan, ingelesak funtzio gehiegi ditu eta, gainera, produk-zio-gunerik gehienetan gertatzen den fenomenoa da hori. Hizkuntza-politika globala zehazten duenean, kontuan hartu beharko luke ingelesa-ren erabilera gehiegizkoa dela, eta ingelesari oso funtzio globalak emanbehar zaizkiola. Adibidez, planta guztietara iritsiko diren komunikazioe-tan, edo Frantzia, Polonia eta Euskal Herriko planten arteko harremane-tan (3 edo gehiago direnean).

— Subsidiariotasun-printzipioa aplikatu: tokian tokiko hizkuntzari fun-tzio esklusiboak. Subsidiariotasun-printzipioa da hizkuntza-politika oro-korrerako markoa zehazteko erabili beharreko irizpide nagusia: hizkuntzalokal batean egin daitekeen guztia ez dadila egin hizkuntza globalago batean.

Fagor-en kasuan, gradualki funtzio esklusiboak eman behar zaizkio,adibidez, euskarari Euskal Herriko plantetan. Lonbardera, wu eta amazi-geraren kasuan ere, azterketa sakonagoa egin behar dela iruditzen zait:errealitatea bertatik bertara ezagutu eta bertako komunitateekin kontras-tatu aukera errealak.

— Hizkuntza lokalak zertarako, estatu-hizkuntzak zertarako eta inge-lesa zertarako. Hizkuntza-politika orokorra zehazterakoan, hiru mailata-ko harremanak bereizi daitezke: lekuan lekuko planta bakoitzeko harre-manak; gune geografiko ezberdinetako planten arteko harremanak; etaplanta guztien arteko harremanak.

Hiru maila horietarako irizpide orokor batzuk emango ditut, ekolin-guistikaren optikatik begiratuz:

• Produkzio gune bakoitzeko edo lekuan lekuko planta bakoitze-ko harremanetan: lekuan lekuko hizkuntza(k) erabili. Fagor-en kasuan, Euskal Herriko plantetan, esaterako: kide guztiekeuskaraz ondo ulertzen duten harreman-sareetan euskara hutsez

Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan – Abel Irizar Mantzizidor

69

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 69

Page 14: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

funtzionatzera jo ahoz eta idatziz. Eta, gaztelania behar-beharrezkoaden sareetan, gaztelaniaz ere bai. •Gune geografiko ezberdinetako planten arteko harremanak (komu-nitate linguistiko ezberdina duten produkzio gune berezituen artekoak):finkoak diren dokumentu idatzietan (formatuak, komunikazio oroko-rrak) lekuan lekuko lehentasunezko hizkuntza biak erabili.Fagor-en kasuan, Euskal Herriko eta Poloniako lankideek konparti-tzeko txantiloiak euskaraz eta polonieraz idatzita (bi hizkuntzatan).• Ahozko harremanetan, aldiz, estatu-hizkuntzei eman diezaiekegufuntzio hori.Fagor-en kasuan, Hego Euskal Herriko eta Poloniako planten artekoharreman iraunkorretan, gaztelania edo poloniera erabil daiteke(kasu batzuetan egiten da), Poloniako langileei gaztelania irakatsizeta Euskal Herrikoei poloniera irakatsiz. • Produkzio gune edo planta guztien arteko harremanak: funtziohoriek ingelesak bete ditzake, betiere 3 komunitate linguistiko ezber-din baino gehiagoren arteko harremanak badira eta beste estatu-hiz-kuntza batek bete ezin badu funtzio hori. Fagor-en kasuan, normalki ondo betetzen da hori. Kontua da biguneren arteko harremanetan ere sartzen dela ingelesa funtzioakbetetzera, funtzio hori beste hizkuntza batzuk bete beharko lukeene-an (adibidez, Euskal Herria eta Poloniako lankideen arteko doku-mentu finkoetan ingelesa kendu eta euskara eta poloniera sartu).

— Langileek hizkuntza gutxitua ikas dezaten neurri eraginkorrak har-tu. Lekuan lekuko langileen artean hizkuntza gutxituaren aldeko ikas-kuntza-prozesua indartuko duen neurriak hartzea komeni da. Adibidez,komunikazio orokor batzuk hizkuntza gutxituan zabalduz, programainformatikoren batzuk hizkuntza gutxituan soilik erabiliz, edota lanpos-tu-eskaintzetan hizkuntza gutxitua jakitea eskatuz. Horrela, langileekhizkuntza gutxituak ere ikasteko beharra sentituko dute.

— Hizkuntza aberastasuna bultzatu: langile eleanitzak, enpresa eleani-tza. Gune bakoitzean kanpora begirako harremana duten langileek 3 hiz-kuntza menperatzera jo behar da. Eleaniztasunean eta kudeaketa iraunko-rrean oinarritutako politika aplikatzen bada, langileak hiru bat hizkuntza-rekin harremanetan egongo dira gutxienez (ahoz eta idatziz), eta hizkun-tza-aniztasuna kudeatzeko kultura zabaldu eta barneratu egingo da enpre-sako langileen artean. Langile eleanitzak garatuz, enpresa eleanitz bihurtu-ko du eta, dakigunez, eleaniztasunak negozio-aukerak zabalduko ditu.

Fagor-en kasuan, oro har ingelesa da langileen formaziorako bultza-tzen duen hizkuntza nagusia, eta Euskal Herriko plantetan euskara erebai. Hala ere, lortu da, adibidez, hainbat lagunek poloniera ikastea etaPoloniako plantan bilera batzuetan poloniera erabiltzea euskaldunen eta

Abel Irizar Mantzizidor – Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan

70

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 70

Page 15: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

poloniarren artean. Oso aberatsa litzateke, halaber, hainbat langilek txi-nera, arabiera, frantsesa… jakitea, eta Frantziako plantetako lankideekgaztelania ikastea ere bai, adibidez.

— Hizkuntza endemikoak3 zaindu eta babestu lehentasunez. Nazioar-tekotutako enpresek hizkuntza endemikoak bereziki zaindu eta babeste-ra jo beharko lukete, eta ezinbestean horiei eman lehentasuna. Adibidez,euskara desagertuko balitz, denon (mundu osoaren) ondarea den gurehizkuntza desagertu egingo litzateke. Beraz, enpresek ere hizkuntzaendemikoei lehentasuna eman behar diete, bai enpresa barruan eta kan-poan funtzioak ematerakoan, eta baita hizkuntza gutxituen normalizazioplanak abiatzerakoan ere.

Fagor-en kasuan, euskara babestea tokatzen zaio lehentasunez, etaurteetan dauka euskararen normalizazioa sustatzeko plangintza. Lonbar-dera, wu eta amazigeraren kasuan ere hizkuntza horiek babesteko zeregin dezakeen sakonago aztertu beharko luke.

Amaitzeko, enpresen nazioartekotzerako nire proposamen ekolin-guistikoak esaldi bakarrean laburbildu daitezke: Hizkuntza bakoitza berelekuan, eta leku bat hizkuntza bakoitzarentzat.

EMUN aholkularitza zerbitzuan uste dugu hemen aurkeztutakohipotesia eta ematen diren jarraibideak interesgarriak izan daitezkeelaenpresen gizarte erantzukizunean sakondu nahi duten enpresa berritzai-leentzat. Nazioartekotutako enpresei gizarte erantzukizuna modu berri-tzailean garatzeko aukera bat proposatu nahi diegu, hortaz.

Amaitzeko, krisi garaian lehiakortasuna eta lehiakideengandikezberdintzeko premia handitu egingo den hipotesia ere mahai gaineanjarri nahi dugu. Hori hala izanik, etorkizunean diskurtso honek indarrahar dezake. Horretan asko lagunduko lukete ikerketek. Ikerketa gehiagoeta emaitza esanguratsuak behar dira enpresaburuen begietara diskurtsohau sinesgarri bihurtzeko eta hizkuntzen kudeaketa iraunkorra prakti-kan negozio-aukera bilakatzeko.

ERANSKINAK1. Fagor-eko atzerriko plantetara Euskal Herritik arduradun postuetara joandako pertsonen ahotikjasotako adierazpen batzuk:

- “Poloniako plantan 6 urte egin ditut eta hirugarren urterako oso ondo egiten nuen polonieraz. Hasie-ran ingelesez moldatzen nintzen, baina geroztik beti polonieraz: pertsonen egoera emozionalak ezagutze-ko eta langileengana gerturatzeko oso eraginkorra izan da hango hizkuntza ikastea eta erabiltzea. Des-konfiantzazko hesiak apurtzeko balio izan du, eta ate asko zabaltzen ditu. Langileek asko baloratzen duteberaien hizkuntzarekiko errespetu hori izatea”. - “Niri, aldiz, poloniera ez menderatzeak arazo asko sortu dizkit: ulermen-arazoak, babes falta, ziurga-betasuna…, ezin konektatu jendearekin”.- “Ni ingeles maila onarekin joan nintzen Poloniara, eta uste nuen horrekin nahikoa izango zela. Goizbatean galdu egin nintzen kalean eta ezin nuen asmatu hotelerako bidea. Kalean, hamar laguni galdetu

Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan – Abel Irizar Mantzizidor

71

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 71

Page 16: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

nien ingelesez, baina inork ez zekien ingelesez. Polonieraz, errusieraz eta alemanez erantzuten zidaten, ezingelesez… Nire baitako ingelesaren mito hori goitik behera erori zen. Asko aberastu ninduen esperien-tzia hark. Lekuan lekukoak dauka balioa. Integratu nahi baduzu, bertako hizkuntza ikasi behar duzu.”- “Teknika asko daude eta esperientzia ederrak ezagutu ditut: Errusiatik pertsona bat ekarri eta informa-tika irakatsi genion, azkarragoa zelako informatikari bati errusiera irakastea baino”- “Balio sozialak baditugu, lekuan lekuko hizkuntzara itzuli behar ditugu dokumentuak, eta ez denakingelesez jarri…”- “Frantziako bulego zentralean aurkezpen bat egin genuen ingelesez, eta mindu egin ziren bertakoak(frantsesez egin ez genuelako). Lekuan lekukoak dauka balioa”

2. Taula: FAGOR E. E. enpresaren nazioartekotzea: hizkuntza-erabileraren azterketa

3. Hizkuntza endemikoa: Hedadura txikiko eskualde batean soilik hitz egiten den hizkuntza. Lurral-de horretatik desagertuko balitz, betiko galduko litzateke hizkuntza hori munduan.

BIBLIOGRAFIAIrizar, Abel (2007): Proposamen ekolinguistiko bat Fagor Etxetresna Elek-

trikoak kooperatibaren nazioartekotzerako. Inhttp://hiznet.asmoz.org/images/stories/ikerketa_lanak/Abel%20Irizar.pdf

Abel Irizar Mantzizidor – Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan

72

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 72

Page 17: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

Martí, Felix eta beste hainbat (2005): Hizkuntzen mundua. Munduko hizkun-tzei buruzko txostena. Bilbo: EHUko argitalpen zerbitzua.

A. Barreña eta beste hainbat (2005): Europako hizkuntzak. Bilbo: UnescoEtxea.

Foundation for Endangered Languages (2004): Endangered Languagesand Linguistic Rights on the margins of nations. Joan A. Argenter &R. McKenna Brown.

UNESCOren Albistaria aldizkaria, 119. alea (2000ko urria).Juaristi, Patxi (2006): Hizkuntza aniztasuna Europar Batasunean. In

http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1165311566UNESCO Red Book on Endangered Languages: Europe (1999). In

http://www.helsinki.fi/~tasalmin/europe_index.htmlGrimes, Barbara F. (2000): Global Language Viability; causes, symptoms

and cures for endangered Languages. Inhttp://www.sil.org/sociolx/ndg-lg-grimes_article.html

Bastardas, Albert (2002): Política lingüística mundial a l’era de la globali-tzació: diversitat i intercomunicació des de la perspectiva de la com-plexitat. In http://www6.gencat.net/llengcat/noves/hm02estiu/metodologia/bastardas.pdf

Bastardas, Albert (2002): Biological and Linguistic Diversity: Transdisci-plinary explorations for a Socioecology of Languages. Inhttp://www.teluq.uquebec.ca/diverscite/SecArtic/Arts/2002/bastarda/ftxt.htm

Una nueva estrategia marco para el multilingüismo; comunicación de lacomisión al consejo, al parlamento europeo, al comité económico ysocial europeo y al comité de las regiones. In http://eur-lex.europa.eu/LexUriServ/site/es/com/2005/com2005_0596es01.pdf

Suberbiola, Pablo (2005-2006): Hizkuntza garapen iraunkor baterantz. InHIZNET Hizkuntza Plangintza Ikastaroa, Asmoz Fundazioa.

Memoria de sostenibilidad, 2005. Fagor Electrodomésticos, Koop. E. Inwww.fagor.com

ELAN: Effects on the European Economy of Shortages of Foreign LanguageSkills in Enterprise (2007): CILT, The National Centre of Languages. In http://ec.europa.eu/education/policies/lang/doc/ elansum_en.pdf

DTI (1999) Overcoming language and cultural barriers in business: a gui-de for exporters. (National Languages for Export Campaign) Lon-don: Department of Trade and Industry.

European Commission: Multilingualism boosts European competitive-ness (2007). In http://www.eblul.org/index.php?option=com_content&task=view&id=115&Itemid=1

Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan – Abel Irizar Mantzizidor

73

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 73

Page 18: aldizkaria L A L EKOLINGUISTIKAREN DISKURTSOA M LAN ... Irizar_0.pdf · Nolanahi ere, hizkuntza-aniztasunaren gaia esnatzen hasi da azke - naldian . Pertsonen eta hizkuntzen arteko

Moscoso, Francisco (2006). Situación Lingüística en Marruecos: Arabemarroquí, bereber, árabe estándar, lenguas europeas. Inhttp://www.pliegosdeopinion.net/pdo11/11pensamiento/11lenguas/Situacionmoscoso.pdf

Amazigh herria ezagutzen. In www.sarean.com/sarean/date/2004/03/14

Bjeljac-Babic, Ranka: Seis mil lenguas, un patrimonio en peligro. Inhttp://www.unesco.org/courier/2000_04/sp/doss01.htm

Marruecos, seis lenguas en confusa convivencia. In http://www.opensubscriber.com/message/ideolengua@ gruposyahoo.com/6835177.html

Harmon, David and Loh, Jonathan (2004): A Global Index of BioculturalDiversity. In http://www.terralingua.org/OtherPubs/IBCDICE.PDF

Abel Irizar Mantzizidor – Ekolinguistikaren diskurtsoa lan-munduan

74

bat73 dok:Batdok55 18/1/10 12:19 Página 74