8
XAREA INFANTIL NESKEN ARTEKO TXAPELKETA, ESTREINAKOZ // 7 AMASA-VILLABONA HERRITARREN ESKU Parte hartzea sustatzeko prozesua abiaraziko du Amasa-Villabonako Udalak eta 400.000 euro nora bideratu erabakiko dute herritarrek; martxoaren 9an hasiko dira proposamenak biltzen eta ekainean jakinaraziko dute emaitza // 2 AMASA-VILLABONAKO UDALA Haimar Altuna lizartzarrak Auzitegi Nazionalean deklaratu du Euskal presoei eginiko 100 bat harrera ekitaldi «antolatzea eta koordinatzea» leporatzen diote; «iraganari lotuak nahi dituztela» da bere ustez auziaren helburua // 2 5.100.000 euroko aurrekontua onartu du Ibarrako Udalak EH Bilduko eta EAJko hautetsien baiezko botoekin itxi dute 2020rako plangintza; besteak beste, kiroldegiko teilatua berrituko dute eta herri sarrera txukundu // 6 ASTEAZKENA 2020/03/04 8. urtea, 1.200. zenbakia 107.6 fm www.ataria.eus URTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 € Ikastaroan mamitutakoa erakusteko unea Villabonako pintura ikastaroan aritzen da Flori Garcia; bertan ikasitakoa baliatu du Alegiako Erretirodunen tabernako erakusketa osatzeko // 5 Flori Garciaren lanak daude ikusgai, Alegiako Erretirodunen tabernan. E. MAIZ

AMASA-VILLABONA HERRITARREN ESKU AMASA-VILLABONAKO … · Amasa-Villabonako Udalak parte hartzea sustatzeko prozesua abiaraziko du; martxoaren 9an hasiko dira proposamenak biltzen

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: AMASA-VILLABONA HERRITARREN ESKU AMASA-VILLABONAKO … · Amasa-Villabonako Udalak parte hartzea sustatzeko prozesua abiaraziko du; martxoaren 9an hasiko dira proposamenak biltzen

XAREA INFANTIL NESKEN ARTEKO TXAPELKETA, ESTREINAKOZ //7

AMASA-VILLABONAHERRITARREN ESKUParte hartzea sustatzeko prozesua abiaraziko du Amasa-Villabonako Udalaketa 400.000 euro nora bideratu erabakiko dute herritarrek; martxoaren 9anhasiko dira proposamenak biltzen eta ekainean jakinaraziko dute emaitza //2

AMAS

A-VI

LLAB

ONAK

O UD

ALA

Haimar AltunalizartzarrakAuzitegiNazionaleandeklaratu du

Euskal presoei eginiko 100bat harrera ekitaldi«antolatzea etakoordinatzea» leporatzendiote; «iraganari lotuaknahi dituztela» da bereustez auziaren helburua //2

5.100.000eurokoaurrekontuaonartu duIbarrako Udalak

EH Bilduko eta EAJkohautetsien baiezkobotoekin itxi dute2020rako plangintza;besteak beste, kiroldegikoteilatua berrituko dute etaherri sarrera txukundu //6

ASTEAZKENA2020/03/04

8. urtea, 1.200. zenbakia107.6 fm

www.ataria.eusURTEKO HARPIDETZA KUOTA: 82 €

Ikastaroanmamitutakoaerakusteko unea Villabonako pintura ikastaroan aritzen da FloriGarcia; bertan ikasitakoa baliatu du AlegiakoErretirodunen tabernako erakusketa osatzeko//5

Flori Garciaren lanak daude ikusgai, Alegiako Erretirodunen tabernan. E. MAIZ

Page 2: AMASA-VILLABONA HERRITARREN ESKU AMASA-VILLABONAKO … · Amasa-Villabonako Udalak parte hartzea sustatzeko prozesua abiaraziko du; martxoaren 9an hasiko dira proposamenak biltzen

400.000 euro herritarrenesku, zein inbertsio egin erabakitzeko Amasa-Villabonako Udalak parte hartzea sustatzeko prozesuaabiaraziko du; martxoaren 9an hasiko dira proposamenak biltzeneta ekainaren 1ean emango dute emaitzaren berri

Asier Imaz Amasa-Villabona

Amasa-Villabonako Udalak400.000 euroko inbertsioa he-rritarren esku utzi du. «Herrita-rrek parte hartze zuzenarekinhartutako erabakiak askoz hobe-ak direla pentsatzen dugu», azal-du du Beatriz Unzue EH Bildukoalkateak. Alboan Maite IzagirreEAJren eta Maria Luisa ArijaPSE-EEren hautetsiak zituen EHBilduren alkateak. Izan ere, eki-mena udalbatza osoak jarri dumartxan, Herritarren parte har-tze batzordearen bidez.

HERRITARRAKHainbat proiektu edo egitasmoegongo dira aukeran. Proiektubakoitzak bere azalpena, irudiaeta aurrekontua izango du etaherritarrek proiektu ezberdinakaukeratu ahal izango dituzte.Beti ere, 400.000 euroko aurre-kontua gainditu gabe.Amasa-Villabonan erroldatu-

ta dauden 16 urtetik gorako he-rritar guztiek hartu ahal izangodute parte, eta baita elkartenahiz alderdi politikoek ere. Proiektuak martxoak 9tik 29ra

aurkeztu ahal izango dira etabaldintza batzuk bete behar di-tuzte, hau da, azalpen zehatzabehar dute izan, eta proiektua-ren justifikazioa eta aurrekontuzehatza aurkeztu behar dira ere.Horretarako udalak inprimakiberezi bat jarriko du herritarreneskura arreta zerbitzuan edowww.villabona.euswebgunean.Udalak apirilaren 19rako az-

tertuko ditu proposamen guz-tiak. Horretarako udaleko tekni-kariek gainbegiratuko dituzteproposamenen bideragarritasunekonomikoa eta araudia. Era be-rean proiektuak legedia errespe-tatzen duen egiaztatuko dute,

besteak beste. Proiektua aurkez-tu duten guztiek jasoko duteerantzun bat, hala ere.

MAIATZAVillabonako Udalak jakinaraziduenez, maiatzaren 11tik 17raemango dute informazioa.Behin aukeratzeko izango direnproiektu edo egitasmoen zerren-da erabakita, informazioa zabal-duko dutela esan dute. «Helbu-rua herritar guztiek galdeketa-ren informazio objektibo,garden eta erraz ulertzeko mo-dukoa» jasotzea izango dela jaki-narazi dute.Udalak aldizkari berezia ere

argitaratuko du eta herriko etxeguztietara banatuko du. «Horre-kin batera ahalik eta tresna era-ginkorrenak erabiliko dira herri-tarrek prozesuaren berri izan de-zaten», gaineratu dute udaletik.

HERRI GALDEKETABehin proiektuak jasota eta az-tertuta, herritarren esku egongoda horien arteko aukeraketa.Maiatzaren 22tik 31ra bozkatu

ahal izango da eta bi bide irekikodituzte; bozketa telematikoaegin ahal izango da batetik, etazuzenean bozkatu ahal izangoda, bestetik. Bozketa telematikoa egiteko

herritarrek telefono mugikorre-rako AMAVI App aplikazioa jai-tsi beharko dute. Eta zuzeneanbozkatzeko udaletxera jo behar-ko da, bertan jarriko baitituztehautetsontzia eta boto-paperak.Bulegoa astean zehar arratsaldebatez eta larunbata eta igandegoizean irekita egongo da. Bozkak maiatzaren 31n zen-

batuko dituzte. Udal Idazkaria-ren eta Herritarren parte hartzeBatzordeko ordezkari politiko-ak egongo dira kontaketan etahorrez gain, ekitaldi publikoaegingo dute «herritarrek ikuslegisa parte hartu ahal izango du-telarik». Parte hartze prozesuaekainaren 1ean amaituko da;emaitzaren berri emango dutekomunikabideen aurrean etabertan jakin ahal izango da uda-lak zein proiektu abiaraziko di-tuen 2020ean.

Ezkerretik eskuinera Arija, Unzue, Izagirre eta Laborde. A. I.

«Agertoki politikoberrian ezkersubiranismoakolpatu nahi dute»Haimar Altunak Auzitegi Nazionaleandeklaratu behar izan zuen atzo,«terrorismoaren goratze» eta«biktimen umiliazio» delituak egotzita.

Rebeka Calvo GonzalezLizartza

Haimar Altuna lizartzarrak Au-zitegi Nazionalean deklaratuzuen atzo, euskal presoei egini-ko 100 bat harrera ekitaldi «an-tolatzea eta koordinatzea» lepo-ratuta. Goizean deklaratu zuenbeste bost pertsonarekin batera,eta arratsaldean Euskal Herriraitzuli ziren guztiak. Altunak be-rak, Lizartzan iluntzerako anto-latutako batzar informatiboanparte hartzeko aukera ere izanzuen. Altunak esan duenez, dekla-

razioa hartzea «formalismo hu-tsa izan da, legeak deklarazioahartu behar digutela dio, etabete dute. Gure abokatuarengalderei bakarrik erantzun die-gu, baina esanguratsua izan daepaileaz eta fiskalaz gain, aku-sazioko beste hiru abokatu egondirela, justu Espainiako bikti-men elkarte nagusietako aboka-tuak, hau da, Covite, Dignidad yJustia eta AVT. Ikusiko duguhonek baduen ibilbiderik edoez, eta epaiketara iristen den».

«EZ DA KASUALITATEA»Lizartzarren iritziz sumario hauez da kasualitatea; «inoizkoadostasun handiena dago eus-kal jendartean bakea eta elkar-bizitza eraikitzen jarraitzeko.Eta adostasun zabala dago erepreso, iheslari eta erbesteratupolitikoak etxean behar dutelaesaterakoan, agian ez guztiakbatera, baina bai modu maila-katuan etxeratzeko, konponbi-de oso batek bakarrik ekarrikobaitu bake justu eta iraunkorbat. Auzi honek helburu baka-rra du; iraganari lotuak nahigaituzte». «Euskal Herriak badu gataz-

ka politiko bat Espainiako Esta-tuarekin eta sustraiko gatazkahorri aterabide zentzuzko etademokratiko bat emateko ager-

toki politiko berri honetan be-rriz ere ezker subiranismoa kol-patu nahi dute», gaineratu du.Madrilera deklaratzera joan be-harra «herri honetako gehiengobaten nahi eta desiraren aurka-ko eraso bat» bezala ikusten duAltunak.

ETORKIZUNAUrtarrilaren 22an atxilotu zu-ten lizartzarra, Oihana Gar-mendia, Antton Lopez Ruiz etaOihana San Vicenterekin bate-ra, guztiak Sortuko kideak.Atzokoan deklaratu zuten JuanMari Olano eta Julen Larrina-garekin batera, eta aurreko as-tean Miren Zabaleta, Jorge

Olaiz, Garazi Autor, Ikerne In-dakoetxea, Alberto Matxain etaIrati Tobarrek gauza bera eginzuten. Hamabiei terrorismoa gora-

tzea eta ETAren biktimak umi-liatzea egozten diete, eta ez da-kite datozen asteetan bestenorbaitek deklaratu beharkoduen ere. Hiru urtean 100 bat euskal

presoren harrera ekitaldiak an-tolatu edo koordinatu dituztelaleporatzen diete. Espainiako Barne Ministerio-

ak berak jakinarazi zuen Altunaeta beste hiru pertsonak atxilo-tzerakoan harrerak hirugarrenpertsona batzuek egin zituzte-la, baina atxilotutako «taldea-ren ildoari» jarraituz. Lau atxilotuak egun berean

utzi zituzten aske, baina dekla-ratu beharko zutela jakinarazizieten.

02 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko martxoaren 4a

Lan eskaintza

Etxeko lanak.Etxeko lanak egitekopertsona bat behar da Tolosan. Inte-resa dutenek 688 888 207 telefonozenbakira deitu behar dute, eguer-dian (11:00-14:00).

IRAGARKI LABURRAKLan eskaintza

Zerbitzaria.Zerbitzari bat behar da.Esperientziaduna eta euskaldunaizatea eskatzen da. Interesa due-nak, 647 446 363 telefono zenbaki-ra deitu behar du.

«Inoizko adostasunhandiena dago euskaljendartean bakea etaelkarbizitza eraikitzenjarraitzeko»HAIMAR ALTUNASORTUKO KIDEA

Page 3: AMASA-VILLABONA HERRITARREN ESKU AMASA-VILLABONAKO … · Amasa-Villabonako Udalak parte hartzea sustatzeko prozesua abiaraziko du; martxoaren 9an hasiko dira proposamenak biltzen

Txikia bai, baina eskasak ezdirela argi dute,BaliarrainenUda bitarteko kultur eskaintza prestatu dute,eta amaitzeko Gure Zirkuaren bisita jasoko dute

E. Maiz Baliarrain

Badakite herri txikia direla balia-rraindarrek, baina «harro» dau-de. Uda bitarteko kultur eskain-tza prestatu dute Txikia bai, bai-na exkaxa ez lelopean. Tere Irastorzaren poemekin

eman zioten hasiera pasa den as-tean, eta hurrengo hitzorduaemakumeek izango dute, igan-dean. Hileko azken ostiralean,bertso afaria egingo dute Zartagijatetxean, Oihana Iguaran etaAndoni Egaña bertsolariekin.Afarirako txartelak Zartagin ber-tan erosi daitezke. Apirilaren24an, berriz, Jose Migel Baran-

diaranen bizitzaren inguruko hi-tzaldia izango da.

TXEKOR JATEA, ALDATUTAEgunez aldatu dute Baliarrainenklasikoa den txekor jatea. Apiri-laren 26an izango da aurten. Au-rretik, antzerkia ikusteko aukeraizango dute. Horrez gain, Sexi-jentziak antzerkia, San Isidroeguneko bazkaria edota SanJoan sua egingo dituzte. Bi bisita jasoko dituzte, No-

mad Studio eta Gure Zirkuare-nak: erretratuak ateratzeko au-kera eskainiko diete herritarrei,eta zirkuaren magiak hartuko duherria hamabi egunez.

Altzon etxebizitzatasatuak egingo dituzte,eta izena eman behar da Martxoaren 18a baino lehen Altzoko udaletxean emanbehar dute izena etxebizitzan interesa dutenek; obrak udanhastea aurreikusten dute, eta 2021eko udarako amaitzea

Eneritz Maiz Etxarri Altzo

Altzoko Udalak Altzo Muñonegingo diren sei etxebizitza tasa-tuetan interesa dutenei izenaemateko epea zabaldu die. Dago-eneko martxan jarria dute biga-rren promozioa, eta obrak udanhastea aurreikusten dute.Udalak sei etxebizitza tasatu-

ren adjudikazioa egin dezannahitaezkoa da izena ematea.Martxoaren 18an, 14:00etan, bu-katuko da apuntatzeko epea. Al-tzotarrez gain, edozein herrita-rrek eman dezake izena. Izenaematerakoan ondorengo agiriakaurkeztu beharko dira: eskaeraegin beharko da; zinpeko aitor-pena onartu beharko da orde-

nantza ezagutzen dela, ontzatematen dela, eta bertako baldin-tzak betetzen direla eta betekodirela aitortuz; eta errolda histo-rikoa eta 2018. urteko errenta ai-torpena aurkeztu beharko dira.

LEHENTASUNA, ALTZOTARREKAltzo Muñon egin zen azkenetxebizitzaren antzeko ezauga-rriak izango ditu orain eraikikodenak, eta Altzoko udal etxebizi-tza tasatuak arautzeko udal or-denantzan jasota daude. 2012-03-30eko Gipuzkoako AldizkariOfizialean argitaratu zen, etabaldintza guztiak bertan ager-tzen dira.Herri mailan, tarteka, herrita-

rrei galdetzeko ohitura duela

adierazi du udalak etxebizitze-tan interesaturik ba ote den jaki-teko. Udazkenean lau interesatuegon litezkeela ikusi zuten, etamartxan jarri dute proiektua. Le-hentasuna izango dute herrita-rrek eta zozketa bidez banatukodira. Baina, altzotarrekin guztiakosatuko ez balira, lehentasunenhurrenkera hau jarraituko luketezozketarako: Altzon erroldatuakazken bi urteetan, Altzon errol-datuak, Tolosaldean erroldatuaketa bestelako pertsona fisikoak. Lehen izen emate honetan

etxebizitza guztiak ez balira be-teko, etxebizitza eskatzeko epeabeti irekita egongo litzateke uda-letxean. Obrak 2021eko udarakobukatzea espero dute.

Ostatuaren azpian eta eskuineko etxebizitzaren jarraian eraikiko dute etxebizitza berria. E. MAIZ

GIZARTEA ALEGIALDEA 03www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko martxoaren 4a

‘TXIKIA BAI, BAINA EXKAXA EZ’ EGITARAUAMartxoak 8, igandea

14:00.Herriko emakumeen bazka-ria Zartagi jatetxean.

Martxoak 27, ostirala

Oihana Iguaran eta Andoni Egañabertsolariekin afaria, Zartagi jate-txean (txartelak Zartagin).

Apirilak 24, ostirala

19:00.Jose Migel Barandiaranen bi-zitzaren inguruko hitzaldia, eta baita,Baliarrain herriarekin izan zuen ha-rremanaren inguruan, Jon Aizpuruaataundarrari esker. Balioanitz gelan.

Apirilak 26, igandea

12:00. Antzerkia Jentilbaratz elkar-tearen eskutik. Belaunaldiz belau-naldi aiton-amonek sutondoan kon-tatzen zituzten ipuinak. 14:00. Txekor jatea.

Maiatzak 15, ostirala

19:00.Pituxa artistarekin Sexijen-tziakantzezlana herritar guztien-tzat, Balioanitz gelan.

Maiatzak 16, larunbata

14:00.San Isidroko bazkaria, Zartagijatetxean (sarrerak Zartagin).

Ekainak 6-8

Nomad Studio. Bisitariak izango diraherrian erretratuak ateratzeko(doan). Argazkiak herriko artxiboanjasoko dira.

Ekainak 23, asteartea

San Joan sua. Urtero bezala, festakomisioak antolatuta.

Uztailak 22 - abuztuak 2

Gure Zirkuak denboraldi berrikoegonaldia egingo du.

Altzoko Ostatuareninaugurazio festaostiralean egingo daALTZO// Altzoko Ostatua itxi zelahilabete batzuk pasa dira, etaudalak berriz ere, ateak zabal-tzeko prest du. Jokin Zavalakhartu du Ostatua ustiatzeko ar-dura, eta hamar urteko kontra-tua izango du. Ostiralean, hilak6, inaugurazio festa egingo duteherritarrentzat, eta 19:30etatik21:30era bitarte izango da ireki-ta.

‘Soñando con alas’dokumentala, bihar,Elizpen zinemanALEGIA// Soñando con alasdo-kumentala eskainiko da, bihar,19:00etan Elizpe zineman. JuanJose Ramos eta German Pinelo-dira egileak, eta bost hegazti zaleamorraturen istorioa kontatzenda. Haur bat, irakasle bat, euro-diputatu bat edo bere lana utziduen psikiatra bat dira protago-nista, eta irudi ikusgarriez goza-tzeko aukera ematen du.

Gaur, euskal eskolapublikoaren aldekoatxikipen argazkiaALEGIA// Alegiako Iturri Zaharguraso elkarteak deituta, euskaleskola publikoaren aldeko atxi-kipen argazkia aterako dute,gaur, 16:00etan, eskolaren ata-rian. Euskal eskola publikoaz ha-rro! lelopean kanpaina abiatu duGasteizko plataformak, eta Ale-giak bat egin du: «Hezkuntza Sai-lak sare publikoarekiko erakus-ten duen utzikeriaren aurrean».

Page 4: AMASA-VILLABONA HERRITARREN ESKU AMASA-VILLABONAKO … · Amasa-Villabonako Udalak parte hartzea sustatzeko prozesua abiaraziko du; martxoaren 9an hasiko dira proposamenak biltzen

Dendetako maukakkalera aterakodituzte larunbatean Braderie azoka hartuko du Tolosak larunbatean;produktuak merkeago erosteko aukera izango da

Erredakzioa Tolosa

Tolosa&Co Tolosako komertziotxikien elkarteak antolatuta,Braderie azoka izango da larun-batean. Kaleak eta saltokietakokanpoaldeak eskaintzaz bete-tzen dituen azoka honetan, 67saltokik hartuko dute parte egunosoan, 10:00etan hasi eta20:00ak bitarte. Beste urteetan bezala, saltoki

gehienetako arduradunek den-den kanpoaldean kokatuko duteeuren produktuekin osatutakopostutxoa. Batzuek euren dendakokatzen den kokagunean ber-tan jarriko dute postutxoa, etanukleo komertzialetik urrutiagodaudenak Triangulo plazan ja-rriko dutela azaldu dute elkarte-tik. Postu horietan jarriko dituz-ten produktuak stockean dituz-

tenak dira, eta ohikoa baino pre-zio merkeagoan eskainiko dituz-te.

EGITARAU BEREZIATolosa&Co elkarteak dioenez,Braderie «Tolosako saltoki txi-kien festa handia izatea nahida». Horregatik, egunak festa ku-tsua har dezan, egitarau bereziaprestatu dute elkartetik larunba-terako. «Etxeko txikienentzakoekintzak ere antolatu ditugu, gu-raso eta helduek komertzio txi-kian kontsumitzearen aldeko fi-losofiara hurbildu ditzaten»,azaldu dute.Hala, 10:00etatik 14:30era eta

16:00etatik 20:00etara HaurTxokoa jarriko dute Trianguloaplazan. Bertan, parkea, arpegiakmargotzeko tailerra, eskulanaketa puzgarria jarriko dituzte.

Arratsaldean, 17:00etatik18:30era, Tolosako Erraldoieneta Buruhandien konpartsa ibili-ko da Tolosako kaleetan zehar.Plaza Berrian hasiko dute ibilbi-dea, eta Errementari kaletik,Trianguloatik, San Frantziskopasealekutik, Gernikako Arbola-tik, Foru Etorbidetik, NafarroaEtorbidetik eta Oria kaletik igaroostean, Emeterio Arresera iritsi-ko dira.Tolosa&Co elkartetik «komer-

tzio txikiak Tolosari ematen dionbizitza» nabarmendu dute. «Es-tali gabeko merkatalgune atsegi-na da Tolosa, inoiz ez geldi ez isi-lik egoten ez dena». Horregatikelkarteak herrira gerturatu etakomertzio txikian kontsumitze-ko hautua egitera gonbidatu dituherritarrak, «bai Braderie festan,bai eta beste egun guztietan ere».

04 TOLOSALDEA GIZARTEA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko martxoaren 4a

Bihar ere grebaegingo dute,Siemens Gamesan

Erredakzioa Asteasu

Asteasuko Siemens Gamesantxandaka lanean ari diren langi-leek lehen greba eguna izan zu-ten atzo. Biharko ere greba egu-na deitu dute, eta «hitzarmenduin bat eta enplegu bermea lor-tu arte enpresarekin adostasu-nik lortu ezean», greba mugaga-beari ekingo diotela jakinarazidu enpresa batzordeak. 2019 urteko urtarrilean enpre-

sarekin hitzarmen berria nego-ziatzen hastean, bi helburu garbizituen Asteasuko Siemens Ga-mesako enpresa batzordeak:«Enplegu bermea eta hitzarme-na, hau da, orain arte enpresaksortu dituen langile kolektiboendiskriminazioa eta soldata arrakala txikitzeko bidean has-tea».Batzordetik jakinarazi dute-

nez, enpresak enpleguaren ber-mea hitzarmenarekin loturik

izan behar duela jakinarazi zien.«Ez hori bakarrik, hitzarmenabaldintzatu nahi izan du enpre-sako langile batzuen lan baldin-tzen kontura», gaineratu dute.Hori ikusita, enpresa batzor-

deak enpresaren proposamene-an pisu txikiena zuen kolektiboadeitu zuen asanbladara: txanda-ka lanean ari direnak edo errele-bistak. «Asanbladan honakoproposamena egin zen, martxo-aren 3an, eta martxoaren 5ean,greba egunak izatea. Eta enpre-sarekin adostasunik lortu ezean,martxoaren 9tik aurrera grebamugagabean hastea. Asanblada-ren emaitzak oso argiak izan zi-ren. 79 baiezko, 32 ezezko eta 3zuri». Atzo izan zen Siemens Game-

sa Asteasuko erreleboetako lan-gileen lehendabiziko greba egu-na, eta deitzaileek azaldu dute-nez, «erabateko jarraipena» izanzuen deialdiak.

«Hitzarmen duina eta enplegu bermea»eskatzen dute; negoziazioetan adostasunikez bada greba mugagabeari ekingo diote

67 saltokitako produktuak kalera aterako dituzte larunbatean. JON MIRANDA

Siemens Gamesako langileak kaleratzeen aurkako protesta batean. JON MIRANDA

Page 5: AMASA-VILLABONA HERRITARREN ESKU AMASA-VILLABONAKO … · Amasa-Villabonako Udalak parte hartzea sustatzeko prozesua abiaraziko du; martxoaren 9an hasiko dira proposamenak biltzen

Pintatzearenplazerabistaratuz

Alegiako Erretirodunen tabernankoadro berriz osatutako erakusketajarria dute paretetatik zintzilik; FloriGarcia billabonatarrak pinturakoikastaroan margotutakoak dira.

Eneritz Maiz Etxarri Alegia

P intatzeak badu zer-bait. Harrapatu egi-ten du jendea, etahorietako askok ko-adro ugari margo-tzen dituzte. Kasu

horietako bat da Flori Garcia bi-llabonatarrarena. Txikitatik duen zaletasuna

pintura ikastaroan apuntatuzase zuen, nahiz eta, nahi bainodenbora gutxiago dedikatzendion margotzeari. Urteak dara-matza margoen eta pintzelen ar-tean, eta koadro asko pilatu dituetxean. Orain, Alegiako Erretiro-

dunen tabernak eman dio auke-ra, herritik kanpo, lehen aldiz,bere lanak erakusteko. Otsaileanjarri zituen aukeratutako koadrobatzuk erakusketan, eta hilabetehonetan ere Flori Garciaren la-nek apainduko dituzte taberna-ko paretak. Bisitarien zain egongo dira da-

tozen asteetan tamaina, koloreeta estilo ezberdineko koadroak.Eta baten batek atentzioa deitu,eta gustatuz gero, erosteko auke-ra ere eskaintzen du billabonata-rrak. Horretarako, tabernako ar-duradunekin hitz egitea nahikolitzateke, egilearekin harrema-netan jartzeko. Erretirodunen tabernan ikus daitezke Flori Garciak margotutako hainbat koadro. ATARIA

«Ikastaroko biorduak motzegiten zaizkit, etagehiago pintatunahiko nuke»

FLORI GARCIAMARGOLARIA

E. Maiz Amasa-Villabona

Flori Garcia billabonatarra da,eta asko gustatzen zaio margo-tzea. Nahi baino gutxiago pinta-tzen duela adierazi digu, eta pin-tatzeko txoko bat izatea gustatu-ko litzaiokeela.Noiz hasi zinen margotzen?Umetatik gustatzen zait pinta-tzea, eta urte askoan ez dut auke-rarik izan. Baina behin haurrakhazi direnean, niretzat denborahartzea pentsatu nuen, eta pin-tatzen hastea.

Herriko pinturako ikastaroanapuntatu zinen?Bai, urtero antolatzen ditu uda-lak ikastaroak, eta horietako ba-tean eman nuen izena. Eta zer moduzko esperientziaizan da?Oso ona. Ikaragarri gustatzenzait, eta ez naiz batere aspertzen.Izugarri gustatzen zait pintatzea.Ikastaroan izena eman aurre-tik bazenekien zerbait pinta-tzen?Apuntatzerako banekien zergustatzen zaidan eta zer ez. Esti-lo ez oso definitua gustatzen zait,pixka bat abstraktua. Denetarikgustatzen zait, baina batez ere,espresionista esango nuke. Horida nire estiloa eta irakasleak era-kusten digu nola margotu; erabatera edo bestera pintatzekoaholkuak ematen dizkigu, etabaita nola egin ere. Zalantzak di-tugunean galdetu egiten diogu,eta beti ditugu zalantzak.Zein teknika erabiliz margo-tzen duzu?

Ni lehendabizi akrilikoarekinhasi nintzen, baina, azken urtee-tan, olioarekin pintatzen dut.Olioa oso ondo dago, eta askogustatzen zait, baina baita akrili-koa ere. Dena gustatzen zait.Gauza batzuk pintatzeko batahobea da, eta beste gauza ba-tzuetarako bestea.Zer margotzen duzu?Argazkiak edo irudiak hartzenditut, eta kopiatzen saiatzennaiz. Noski, berdina ez zait atera-tzen. Zure estiloa ematen diozukoadroari eta zuri ateratzen zai-zuna egiten duzu. Berdina atera-tzea ezinezkoa da. Eta zer ematen dizu pintatze-ak?Izugarri gustatzen zait, eta biordu niretzat dira. Zoragarria da.Bi orduak motz egiten zaizkit,eta gehiago pintatu nahiko nuke.Asteko egun gehiagotan margo-tu nahiko nuke.Ikastaroan bakarrik margo-tzen duzu?Bai. Lehen etxean margotzen

nuen, baina lan asko ematen du.Ez dut toki bat margotzeko, etasukaldean margotzen nuen.Kontuz ibili behar duzu ezer zi-kindu gabe ibiltzeko, gauza guz-tiak atera eta gorde,... eta etxeanpintatzeari utzi nion. Ez du inon-go gogorik izaten gauzak ateraeta gordetzen ibiltzeko, ez datxoko bat horretarako edukitzeabezala. Esaterako, koadro bat margo-tzeak zenbateko lana eska-tzen dizu?Irudiaren arabera, baina hilabe-te eta erdi edo bi hilabetean egi-na daukat. Txikia bada azkarra-go egiten duzu, lan gutxiago du.Batzuei oso zehatz marrazteagustatzen zaie, baina ni ez naizhorietakoa. Hamar urte badaramatzazupintatzen koadro mordo batizango dituzu honez gero?Bai, bai. Erakusketan jarri ditu-danez gain, oparituta ditut ba-tzuk. Etxean badauzkat, eta gan-baran ere baditut gordeta beste

batzuk. Lehen aldia da erakusketa jar-tzen duzula?Bai, modu honetara bai. Herrianikastaroa amaitzen dugunean ur-tero jartzen dugu erakusketa, ur-tean zehar egin ditugun lanekin.Ia inor ez da joaten ikustera [ba-rreak] familiako kideak, eta ba-tzuetan horiek ere ez. Eta nolatan iritsi zitzaizunproposamena?Aurretik ikastaroan nirekin ariden lagun batek izan zituen Ale-gian jarrita. Ea beraren atzetik nikjarri nahi nituen galdetu zidan,eta animatu egin nintzen. Eta ho-rrela izan da. Tabernakoari emannizkion eta berak jarri ditu, etauste dut oso ondo geratu direla.Pintatzen jarraitzeko asmoaduzu?Ahal dudan bitartean bai. Izuga-rri gustatzen zait, eta ikaragarrigustatuko litzaidake pintatzekotxoko bat izatea zikintzeko bel-durrik gabe; bakarrik edota lagu-nen batekin konpartituz.

GIZARTEA ALEGIALDEA 05www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2020ko martxoaren 4a

Page 6: AMASA-VILLABONA HERRITARREN ESKU AMASA-VILLABONAKO … · Amasa-Villabonako Udalak parte hartzea sustatzeko prozesua abiaraziko du; martxoaren 9an hasiko dira proposamenak biltzen

Helburuak zehaztudituzte aurtengoaurrekonturako Ibarrako kiroldegiko teilatua berrituko du aurtenudalak; herriko sarrera txukundu eta Bizi Nahielkartean konponketak egiteko asmoa ere azaldu du

Irati Saizar Artola Ibarra

Urtea amaitzerako onartuazuen aurrekontua IbarrakoUdalak; EH Bilduko sei haute-tsiek eta EAJ alderdiko lauekeman zuten baiezko botoa, etaPSE-EEkoa ez zen bilkurarajoan. 5.100.000 euro ingurure-kin itxi zuten aurtengoa. Mar-txan zituzten lanekin jarraitze-az gain, kiroldegiko teilatu be-rria, herri sarrerako obrak etaBizi Nahi elkarteko konponke-ta lanak izango dituzte helburunagusi. Herriko hainbat eraikin edo

gune identifikatu ditu udalakberritzea edo txukunketa bategitea behar zutenak. Horieta-ko bat da kiroldegia. Eraikinakfrontoia eta kantxa ditu, etakantxako teilatu guztia erabe-rrituko dutela azaldu du IgorZapirain Ibarrako alkateak:«Estalpea berritzeaz gain, Uz-turpe ikastola aldera ematenduen leihoetan harmaila txikibat ireki nahi dugu; era berean,hotstabetu ere egin nahi dugu».Inbertsioen «zatirik handiena»kendu die obra horiek; 380.000euro inguruko kostua izangodutela aurreikusi dute. Udanegin nahi dituzte obra lanak,eta dagoeneko hasiak dira agi-riak batzen eta osatzen.

SARRERA TXUKUNTZEKOBeste inbertsioetako bat herrisarreran egin nahi dute, hau da,Tolosa eta Ibarra elkartzen di-ren eremuan. Batetik, seinali-zazioak sinplifikatu nahi dituz-te: «Tolosatik Ibarrara zoazelabi herrien izenak zazpi aldizedo ikus daitezke, eta behin etatxukun jartzearekin nahikoadela iruditzen zaigu». Horrezgain, Apatta industriaguneraigotzeko seinaleak ez daudelaegoki jarrita azaldu du Zapirai-nek, eta kamioiak, askotan,«nahastu» egiten direla. Beraz,seinalea Tolosa alderago jartze-

ko eskatuko diote GipuzkoakoForu Aldundiari. Herri sarrerarekin lotuta,

murala dagoen inguru horreta-ko baranda izorratuta dagoeladio Ibarrako alkateak. Hori ho-rrela, baranda kendu eta jardi-

nera bat jarriko dute errepidealdamenean: «Plaza giroko ere-mu bat sortu nahi dugu, bankubatzuekin. Oinezkoentzatgehiago ahalbidetu nahidugu». Era berean, bertan dau-den edukiontziak tapatu egin

nahi dituzte, «herrira sartu etalehen planoan gera ez daite-zen».

«ERAKARGARRIAGOA»Aurten, Bizi Nahi elkartearitxukundu bat eman nahi dio

udalak. Hilabeteak daramatzabertako tabernak itxita, eta zer-bitzua ematen hasi aurretik be-rritu egin nahi dutela azaldu duNagore Zubillaga Ibarrako zi-negotziak. Txukunketa lan ho-riek amaitzen dituztenean ate-rako dute tabernako zerbitzualehiaketara. Aurten, beraz, sa-rrera eta tabernako lurra aldatueta pintatzea da asmoa. «Era-kargarriagoa egin nahi dugubai erabiltzaileentzat eta baitalan egingo duenarentzat ere»,zehaztu du Zubillagak.

PIPERRAREN BIDEAIbarrako ezaugarri nagusiene-tako bat da piperra. Bere «pre-sentzia indartzeko», liburu batkaleratuko dute aurten, eta ho-rrekin batera piperraren bideasortu nahi dute: «Zirkuitu batsortu nahi dugu, familiarteanpaseo bat eman ahal izateko».2018an sortu zen PiperrarenMahaia, eta bigarren bilkurabat egingo dute aurten, liburuaeta bidea aurkezteko. Izaskun auzoan ibilbide bat

egin nahi dute aurten. Izaskunjatetxetik hasi eta zirkuitu batseinalatzea pentsatu dute, hirukilometro inguru izango ditue-na. «Nahiko erosoa da ibilbi-dea, aldapa gutxi duena; edo-nork egiteko modukoa izangoda», azaldu du Zapirainek.Ingurumenari dagokionez,

ikerketa bat egin nahi duteeguzki plaken inguruan. Kirol-degiko estalpean jarriz hasinahiko lukete, baina horretara-ko ikerketa eginda eduki nahidute. Bestalde, iaz hasitako lanei

jarraipena emateko asmoa era-kutsi dute. Besteak beste, argi-teriari dagokionez, LED argiakjarriak dituzte hainbat auzotaneta aurten auzo gehiagotarairistea da asmoa. Iaz barandakberritzen eta margotzen hasita-ko lanek ere jarraipena izangodute aurten.

Uda honetan egingo dituzte berritze lanak Ibarrako kiroldegian. I. SAIZAR

06 IBARRA POLITIKA 107.6 fm • www.ataria.eus ASTEAZKENA, 2020ko martxoaren 4a

Page 7: AMASA-VILLABONA HERRITARREN ESKU AMASA-VILLABONAKO … · Amasa-Villabonako Udalak parte hartzea sustatzeko prozesua abiaraziko du; martxoaren 9an hasiko dira proposamenak biltzen

Matxalen Mendizabaleta Maider Isasa, lehen txapeldunakInfantil neskenmailako historiakoGipuzkoako lehenxare txapelketairabazi dute

Erredakzioa Irura

Lehen aldiz antolatu dute nes-ken arteko Gipuzkoako XareTxapelketa, infantil mailan, etaMatxalen Mendizabal eta Mai-der Isasa izan dira txapeldunak.Naroa Goenaga eta Nahia Gorritibikoa 30-18 hartu zuten menpe-an.Hasiera estua izan zuen parti-

dak, eta Goenaga-Gorriti bikoakondo eutsi zion Mendizabal-Isa-sa II.a bikoari, batez ere Gorriti-ren lan onari esker. Hala ere, par-

tidaren erditik aurrera MatxalenMendizabalen nagusitasunaagerian geratu zen, eta Isasarenlaguntza onarekin, lasai antzeanlortu zuten garaipena, txapelhistorikoak lortuz. Ohorezko ko-adroa Nora Galartzak eta IratiFernandezek osatu dute.Gipuzkoako xare txapelketeta-

ko finaletako bat izan zen hori,guztiak Irurako Ametsa trinkete-an jokatu zirenak aurreko larun-batean. Infantil mutilena, Ber-nal-Lopetegi eta Yarza-Heras bi-koek jokatu zuten. FaboritoakBernal-Lopetegi ziren, ligaxkanelkarren kontra jokatutako parti-dan erraz nagusitu zirelako, bai-na usteak erdia ustel, eta Yarza-Heras bikoak ezustekoa emaneta 30-24 irabazi zuen. Oso parti-da ona jokatu zuten, bai Yarzakbai Herasek, bikote lan ona osa-

tuz. Herasek ondo eutsi zien Lo-petegiren erasoei atzealdean, etaYarzak bikain aprobetxatu zuen,bere bikotekidearen defentsaona, tantoak ondo amaitzeko.Bernalek lan ona egin bazuenere, ezin izan zuen Yarzarekin. Kadete mailako mutilena izan

zen azken finala, eta Zabalegi-Isasa I.a bikoak nahiko erraz har-tu zuen mendean Lopetegi-Hui-tzi bikoa, 35 eta 24 irabaziz. Ezzegoen faborito argirik. Lopete-gi-Huitzi bikoak finalerdietanemandako maila onari esker, au-kerarik izan zezakeelako, azkenpartidako mailan jokatuta. Bainaez zen horrela izan, eta Julen Za-balegi eta Iker Isasaren mendeanegon ziren partida osoan. Hauekoso partida ona jokatu zuten, etaez zuten ezusterako zirrikiturikutzi, huts gutxi eginez, eta defen-

KIROLAK 07www.ataria.eus •107.6 fm ASTEAZKENA, 2019ko martxoaren 4a @TOLOSALDEAKIROL

Maider Isasa eta Matxalen Mendizabal, txapelarekin. ATARIA

Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu zituzten pilotariak. ATARIA

tsan bikain arituz. Horrez gain,erasoan ere asmatu egin zuten. Federazioko, udaleko eta

Ametsa Pilota Elkarteko ordez-

kariek sariak banatu zituzten etabildutako jendearen txaloekineman zitzaion amaiera XarekoGipuzkoako Txapelketari.

Domina zaparradaEuskadiko txapelketetan

Erredakzioa

Pista estaliko Euskadiko txapel-ketetan hogei domina lortu di-tuzte Tolosa CF-ko atletek. Ho-rietatik hamalau pasa den larun-batean, 16, 18 eta 20 urtez azpikolehiaketetan. Zortzi urrezko do-mina lortu zituzten, horietakobat June Sudupek. 600 metrokolasterketa guztia bakar bakarrikeginez, 1.40ko denborarekin Es-painiako Txapelketarako 16 ur-tez azpikoetan gutxienekoa lor-tuz. Mireia De La Parrak luzerajauzian 5,39 metrorekin jantzizuen txapela, eta Espainiako 20urtez azpiko txapelketarako gu-txienekoa eskuratu zuen.Ander Martinez de Rituertok

pertika jauziko txapela lortuzuen berriro ere lau metrotik

gora jauzi eginez, eta 4,10 metro-ra iritsiz. Iker Esnaola, markapertsonala eginez, txapeldunizan zen pisu jaurtiketan 12,98metroko jaurtiketarekin.Ane Martinek bere nagusita-

suna erakutsi du beste behin eta1.000 metrotako txapeldun bila-katu zen 3.08ko marka bikaina-rekin. Ander Aristi larrauldarraizan zen beste behin ere dominagehien lortu zituen atleta urdina,hiru guztira. Hirukoitza jauziantxapeldun bilakatu zen 11,69 me-troko jauziarekin.

Espainiako Txapelketara joan zen Tolosa CF-ko ordezkaritza. ATARIA

Tolosa CF-ko atletek20 domina lortudituzte pistaestalian jokatu direntxapelketetan

Ibone Ezeizabarrenak sasoikodagoela erakutsiz 1.500 metrota-ko txapeldun izan zen 4.58komarkarekin. Mikel Ezkerro, mar-ka pertsonala eginaz, 60 metrohesietako txapeldun bilakatuzen 8,36rekin.Bost zilar lortu zituzten, eta

horietako bat Mario Estangakpertika jauzian, 3,50 metrorekin.Manex Civico bigarren izan zen1.000 metrotan, 2.50rekin mar-ka pertsonala eginaz. AnderAristik bi zilarrezko domina lor-tu zituen: hesietan 9,28ko mar-

karekin eta 300 metrotan38,44rekin. Joseba Larrauri erebere markatik gertu ibili zen eta200 metrotan txapeldunordeizan zen.Brontzezko domina bat lortu

zen eta hori Mikel Irastortzak es-kuratu zuen, 60 metro hesietan8,67ko marka eginaz. Bestalde, orain bi asteburu

egin zen Donostian EuskadikoPista Estaliko Txapelketa nagu-sia. «Antolakuntzak atleta askokanpoan utzi zituen, eta oso par-te hartze eskasa izan zen txapel-ketan», azaldu dute Tolosa CF-tik. Taldekoek emaitza onak es-kuratu zituzten, sei dominalortuz: hiru urre eta hiru bron-tze. Ander Uranga Euskadikotxapeldun bilakatu zen 200 me-trotan berriro ere 22 segundotikjaitsiz, eta 21,85 eginez. NoraItuartek txapela jantzi zuen 7,87eginez 60 metrotan. Beste urreaMaria Felisa Okomok lortu zuen,pisu jaurtiketan 12,75 metro egi-nez.Brontzeei dagokionez, Joseba

Larraurik 200 metrotan 22,12egin zuen, bere marka pertsona-la lortuz. Laura Biurrunek beredomina ere 200 metrotan lortuzuen, 27,04rekin. Eunate Marti-nez de Rituerto gorako jauzianizan zen hirugarren, 1,58 metro-rekin.

Horrez gain, txapelketan Ser-gio Romanek master mailako Gi-puzkoako errekorra hobetzealortu zuen, 4.08ko markarekin.

HIRU ATLETA ESPAINIAKOTXAPELKETA NAGUSIANParte hartze ederra izan da Tolo-sa CF-ren aldetik asteburuan Ou-rensen egindako pista estalikoEspainiako Txapelketa Nagu-sian, inoiz klubak eraman duenkopururik altuena. Hiru atletaeta bi entrenatzaile joan zirenbertara. Maria Felisa Okomobere Tolosa CF-ko errekorragainditzeko zorian izan zen etalehiaketa oso erregular batekin 4kiloko bola 13,23 metrorainobota eta pisu jaurtiketan zazpi-garren izatea lortu zuen. Nora Ituarte ere bertan izan

zen, bigarren aukeran onartuaizanik. Lehiaketa izugarria egi-naz Ituartek bere marka pertso-nala bitan hobetuz finalerdieta-ra igarotzea lortu zuen, 7,74komarka eginez. Ander Uranga eresailkatu zen 200 metrotan partehartzeko baino ez zen bere mar-katik gertu ibili. Hirugarren kale-an korri egiteak proba honetanasko zigortzen du Ourensekoabezalako erradio txikiko bihur-gunea duen pista batean, eta22,24rekin, ez zuen kanporaketagainditu.

Page 8: AMASA-VILLABONA HERRITARREN ESKU AMASA-VILLABONAKO … · Amasa-Villabonako Udalak parte hartzea sustatzeko prozesua abiaraziko du; martxoaren 9an hasiko dira proposamenak biltzen

www.ataria.eusASTEAZKENA, 2020KO MARTXOAK 4Argitaratzailea: Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMLege Gordailua: SS-1323-2013Koordinatzailea: Rebeka Calvo GonzalezKudeatzailea: Iban Urdapilleta AlkizaleteEgoitza: San Esteban, 20, Tolosa.Telefonoa:943 65 56 95. E-posta:[email protected]: 661 678 818. [email protected]

Tolosa: 687 410 082. [email protected] Villabona-Aiztondo:687 410 022. [email protected]:687 410 [email protected]:687 410 118. [email protected] Alegialdea: 687 410 [email protected] Kirolak:673 06 11 32. [email protected] arreta zerbitzua: 943 30 43 46

Tolosaldeko Ataria diruz laguntzen duten erakundeak:Udalak: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain,

Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Amasa-Villabona eta Zizurkil

Tolosaldeko Komunikazio Taldea SMko kideak:

Tolosaldekogizarte

eragileak

ATARIA IRRATIA107.6FM

ASTEAZKENA 04AGENDA

Deialdiak

Anoeta. Anoetako emakumeakherriarierakusketaren inaugurazioa,liburutegian, 18:30ean.Alegia. Euskal eskola publikoaz ha-rro-ri atxikipen argazkia aterakodute eskola atarian, Iturri Zahar gu-raso elkarteak deituta, 16:00etan. Ibarra.Nola lagundu haurrari irakur-zale izaten? tailerra, 17:00etan.17:30ean ipuin kontaketa. 4-9 urtebitarteko haurrei eta gurasoei zu-zenduta. Liburutegian, 17:00etan.Tolosa.Emakueen NazioartekoEgunaren harira, mahai ingurua: Ko-lonialismoa-Arrazakeria-Feminis-moa. Tolosaldeko Asanblada Femi-nista, Mujeres del Mundo, MujeresNo Domesticadas eta PlataformaRosa Cortes por la Memoria Gitana-ko kideekin, kultur etxean,19:00etan.Tolosa.Viajes por el mundo a foto-grafiar primatesJuan Jose Melo na-turalista, bloger eta argazkilariare-kin. Antxon Bandres Bidaiarien Txo-koan, 20:00etan.

ATARIA IRRATIA09:00.Pasahitza. Iker Ibarluzeareneguraldi iragarpena, agenda, egune-ko berriak, Joseba Landa Bartzelo-natik eta eskualdeko musikarienproposamen musikala.11:00.Desafioa. Herri kirolak. 12:00.Entzuteko jaioak. Musika. 16:00.Zebrabidea. Magazina.18:00.Goizeko saioen onena.16:00.(H)ari naizela. BertsolaritzaImanol Artola Felix-ekin.

FARMAZIAK

Gaur

VILLABONA.Egunekoa.J M San-chez. Kale Berria, 34. 943 69 11 30.TOLOSA. Gauekoa. L. Azpiroz. Larra-mendi kalea, 6 behea 1. 943 67 51 18.

28 KANALA13:30.Gaurkoan Tolosaldetik16:30.Lantzeko inauteriak Bermeon 17:30.Gaurkoan Tolosaldetik21:30.Gaurkoan Tolosaldetik22:00.XXII. Gabiria-Legazpi Rallys-printa23:00.Lotsagabe23:30.Gaurkoan Tolosaldetik

EGURALDIA

IKER IBARLUZEA

Gaur.Giroa lasaitzen joangoda. Goizean euri zaparradabatzuk izango ditugu, oro-

korrean ahulak. Arratsaldean ater-tzen hasiko da eta egun amaierarakoateri geratuko da. Termometroak13-15 gradu bitartean geratuko dira.eguna 00

Bihar.Giro euritsu eta kax-karra. Beste fronte bateketa ipar-mendebaldeko

haizeak euri-giroa eta tenperaturenbeherakada ekarriko dituzte. Ten-peratura ez da 9-11 gradutik pasakoeta elur-maila 1.000 metroan izangoda arratsaldean.

TOLOSALDEKOATARIAk ez du bere gainhartzen egunkarian adierazitakoesanen eta iritzien erantzukizunik.

FLANDIARREKIN ELKARTRUKEA Hiru urte daramatzate Menen herriko ikasleek Tolosaldera etortzen, Orixe BHIko ikasleekin el-kartrukea egitera. Bada, Flandriako gazteak hemen dira berriro, eta atzo egin zien harrera Tolo-sako zinegotzi Patxi Amantegik. Astebetez izango dira Tolosan, Glocal challenges izenekoproiektuaren barruan, eragin lokala duten erronka globalak lantzen, besteak beste, aldaketa kli-matikoa, ekonomia zirkularra, elektromugikortasuna edota kontsumo jasangarria. TOLOSAKO UDALA