19
Antolatzaileak Antolatzaile sail handi baten zerrenda de hemen segidakoa, bakoitzak testuan bete lezakeen antolaketa mota adierazita: Hasiera Hasteko... Hasteko esan dezadan... Lehenengo eta behin... Aztertuko dugun gaia... Idazki (hitzaldi) honen bidez... Idazki (hitzaldi) honen helburua... ...-z hitz egin behar dudalarik... Zerbait esate aldera... Batez ere... Egun hartan... Ezer baino lehen... Bazen behin... Lehen-lehenik... Gizona mundura baino lehen... Dena... hasi zen Jarraipena Honen ondoren,... Hariarekin jarraituz,... Era berean,... Bigarrenik,... Baita ere,... Gero,... Hori(ek) horrela,... Hari beretik... Honen ostean,... Hau ikusi eta gero,... Hau ikusi ondoren,... Bigarrenez,... Honetaz gain,... Aurrera beharrez,... Horren haritik... Bukaera Bukatzeko (amaitzeko),... Honela (horrela, hala)...

Antolatzaileak

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Antolatzaileak

Antolatzaileak

Antolatzaile sail handi baten zerrenda de hemen segidakoa, bakoitzak testuan bete lezakeen antolaketa mota adierazita:

Hasiera

Hasteko...

Hasteko esan dezadan...

Lehenengo eta behin...

Aztertuko dugun gaia...

Idazki (hitzaldi) honen bidez...

Idazki (hitzaldi) honen helburua...

...-z hitz egin behar dudalarik...

Zerbait esate aldera...

Batez ere...

Egun hartan...

Ezer baino lehen...

Bazen behin...

Lehen-lehenik...

Gizona mundura baino lehen...

Dena... hasi zen

Jarraipena

Honen ondoren,...

Hariarekin jarraituz,...

Era berean,...

Bigarrenik,...

Baita ere,...

Gero,...

Hori(ek) horrela,...

Hari beretik...

Honen ostean,...

Hau ikusi eta gero,...

Hau ikusi ondoren,...

Bigarrenez,...

Honetaz gain,...

Aurrera beharrez,...

Horren haritik...

Bukaera

Bukatzeko (amaitzeko),...

Laburbilduz,...

Konklusio gisa,...

Amai dezagun esanez...

Azkenez (azkenik)...

(Eta) Besterik gabe,...

Honela (horrela, hala)...

Laburtuz,...

Hitz gutxitan,...

Bukaeran...

Honek zera erakusten digu...

Horrenbestez...

Page 2: Antolatzaileak

Azkenik (zera):

Ordena

(Logikoa zein bestelakoa. Emendiozko lokailuek ere funtzio hau oso-osorik bete dezakete).

Arestian (lehen, gorago) esan bezala...

Ildo beretik,...

Honako hau...

Honekin batera,...

Besteak beste,...

Era berean,...

Bigarrenik,...

Ez hori bakarrik,...

Baita ere,...

Are gehiago,...

(lehen) Esan bezala,...

Beste batzuetan,...

Horren ondoren,...

Berriro ere,...

Gisa berean,...

Arrazoiak

(Argudioak aditzera emateko)

Bait-

-(e)nez gero

-(e)la bide

zeren eta

Horregatik,

Horrela, ba(da),

-(e)lako

-(e)la eta

-(e)la zio behin eta berriro

Beraz,

-t(z)earren

-t(z)eagatik

-(e)la kausa

prezeski

Hortaz

Aipamenak

(Iritzia emateko)

Irakurri dugunez,...

Badirudi..., -(e)la

Dirudienez,...

…-(r)en arabera,...

Dakigunez,...

… -(e)la dirudi

Antza denez, …

… -(r)enesanetan,...

Page 3: Antolatzaileak

Askoren (batzuen) ustez, iritziz,... Diotenez,...

Indartzea

Aipatu bezala...

Batez ere...

Beste era batera esanda,...

Dakizuenez,...

Gauzak horrela,...

… hain zuzen ere...

Lehengo hariari jarraituz,...

Mila bider esana dugun bezala,...

Zehatzago esanda,...

Gainera,...

Berez,...

Aipatu dugunez...

Berriro esanda...

Hobeto esanda, …

Dakikezuenez,..

Hau azpimarratzeko,...

Hori horrela delarik,...

Esanak esan,...

Are gehiago,

Kontuan hartu...

Orobat,...

Benetan...

Hierarkizazioa

Batez ere

Guztien gainetik

Baino gehiago

Batik bat

Ez bezala

Ezer baino lehen

ez ezik ere

Denbora

Lehen

Gaur egun Orduan

Gero

Antzina

Egun batez (XXI.) mendean Orain

Hasieran

Lehenengo egunean

Page 4: Antolatzaileak

========2========

Azkenik Behiala Halako batean Beranduago Laster Orain arte Behin (batean) 1996an

Lekutasuna Hemen, hor... Harantzago... Beste tokietan... …-(r)en alboan Goian / behean Urrutirago Atzean / aurrean... Atzeko aldean... …-(e)tik gertu...

Ideia berriak txertatzeko

Gainera,... Egia esan,... Modu berean,... Ez ezik... ere Are gehiago,... Bestetik,... Halaber,.... Eta

Ez hori bakarrik,... Bestalde, Baita ... ere …ere bai

Exenplutasuna (adibideak)

Adibidez...

Konparazio baterako, Hori argitzeko, Alegia,...

Eman dezagun... Konkretatuz gero Esate baterako Demagun

Besteak beste Hau da

Pentsa dezagun Esaterako

Kasu

Aipa dezadan Hots

Besteen artean

Parekidetasuna

Era berean Alde batetik Beste (konparazioan) Ezta... ere

Bai…bai...

Bezala

Halaber

Bestetik

Bezain

Baita…ere

========3========

Dela…dela Legez Orobat Adina Lain Moduan Antzera

Kontrastea (ideiak eta ekintzak kontrajartzeko

Lokailuetan agertuko diren hautakari eta aurkaritzakoek funtzio bera dute

Dena delarik ere Horren aurka

Esanak esan

Edozein modutan ere Hori horrela izanik ere Zernahi gisaz (ere),... Edozelan ere... Aurrekoaren kontrara... Kontuan hartu baina... Datorrena datorrela,... Hori gora-behera Kontuan izan bestetik Nolanahi ere

Page 5: Antolatzaileak

Onarpena (ziurtasuna)

Ez dago dudarik... Onartu behar da... Seguraski... Onartuta dagoenez... Nola ez!

Zer esanik ez... Noski...

Ziurrenez... Hala bada ere,... Onartzen denez... Egia da …-(e)la Dudarik gabe Jakina...

Ziurtasun eza / Probabilitatea

Dirudienez Agi danez Antza Omen / ei Inondik ere Itxura denez Itxuraz Badirudi Nonbait Esan daiteke Beharbada Agian Onenean (ere) Diotenez Baliteke

Beharrizana

Derrigorrean Ezinbestean Ezinbestekoa da Nahi eta nahi ez

========4========

Halabeharrez Beharrezkoa da

Balorazioa

Zorionez Tamalez Espero dezagun Zoritxarrez Eskerrak…-(e)n Ez legoke gaizki

Ondorioa /konklusioa

Ondoriozko eta kausazko lokailuek ere funtzio bera dute

Esandakoaren arabera Laburki

Hau guztia dela eta Funtsean

Argi dago, bada, Honen ondorioz Horren kasuaz (kariaz) Esanak esan On litzateke

Hau dela bide …kontuan izanik... Hain zuzen ere... Hori dela medio...

========5========

Kontaketa da narrazioa, denbora-tarte jakin batean eta toki batean gertatzen diren ekintza erreal edo asmatuen kontaketa; bestela esanda, gertaerak ordenatzea, erakustea, azaltzea. Beti daude, bestalde, gertaera horiek kontatzen dituen norbait eta gertaera horietan parte hartzen duten pertsonaiak. Ardatza denbora da, eta ematen den informazioa denborazko antolatzaileen gainean harilkatzen da nagusiki.

Asmo komunikatiboak erabat baldintzatzen du kontaketa, bestalde. Asmoa informatze soila bada, albistea, erreportajea, kronika eta gisako testu mota narratiboak daude; asmoa entretenitzea bada, aldiz, txistea, pasadizoa, balada, etab.; asmoa denbora-pasa estetikora lerratzen bada, ipuina, eleberría, etab.

2. Testu motak

Hona hemen egitura narratiboa gailen duten hainbat testu mota. Gaur egun nagusi den moldea prosa bada ere, antzinako testu narratibo gehienak olerki edo poesia modura egiten ziren. Gaur egun, lehenengo bi erabilera-eremutakoak (literaturakoak eta hedabideetakoak) dira testu ezagunenak askozaz. Liburu honetan, literatura-munduko testuei begira datoz emanda azalpenak batez ere.

Page 6: Antolatzaileak

Erabilera-eremua Testu mota

Literatura Ipuina, eleberria, kondaira, biografía, autobiografia, epika, erromantzea, fabula edo alegia, poema, antzezlana ...

Hedabideak Albistea (berria, notizia), kronika, erreportajea, dokumentala, iragarkia, komikia, marrazki bizidunak, albistegia (TB, irratia), filma, telefilma ...

Eremu soziala Akta, argiketa, aitorpena, ofizio edo eskutitz ofiziala ...

Eremu pribatua Eskutitza, egunerokoa, elkarrizketa edo solasaldietako kontakizunak, postala, telegrama, oharra, mandatua, gonbidapena ...

Eskola-eremua Buruketa edo problema, historia-kontakizuna, alegia ...

3. Egitura

3.1. Literatura-narrazioa

Literatura-narrazioetako egiturak oinarrizko urrats jakin batzuk ditu. Tradizioan hiru urrats aipatu izan dira: aurkezpena (markoa), korapiloa eta konponbidea. Gaur egun, eskema hori bost urratsetan zehaztea nahiago da. Batera nahiz bestera aritu, hurrengo orrialdeko eskeman ikus daitekeenez, eraketa berdintsuz daude antolaturik bi azterbideak.

Hasierako egoera (aurkezpena). Egoera egonkor bat dago. Kontaketako zenbait elementuren aurkezpena egiten da: noiz gertatu, non, nor d(ir)en pertsonaia(k), eta egoeraren nondik norakoak.

Arazoa. Hasierako egoera aldarazten duen edozein ekintza edo gertakari da. Protagonistari sortzen zaion konplikazio batek narrazioaren oríentabidea baldintzatzen du: konpondu behar den arazo bat, argitu behar den kontu bat, gainditu behar den ezbehar bat, ase nahi den desio bat lortzea ... Romeo eta Julietako orientabidea, esate baterako, Montagu eta Kapulet familien artean dagoen gorrotoak ezartzen duen traba gainditzea da arazoa, protagonisten maitasuna gailen atera dadin.

Ekintza(k). Arazo edo konplikazioak eragiten dituen gertakari eta ekintzen katea da. Hots, arazoari aurre egiteko, pertsonaiek egiten dituzten ekintzen bilduma: zailtasunak, arriskuak, haserreak, ibilerak, hartzen dituzten erabaki berriak, etab. Bestela esanda: gertaeren segida. Narrazioko zatirik luzeena izaten da gehienetan, eta gertaerarik gehienak jasotzen ditu.

Ondorioa (erresoluzioa). Ekintzen errematea. Gertaera erabakigarri bat dago arazoak sortutako ekintzei gailurra ematen diena.

Bukaerako egoera. Beste ego era egonkor batera iristen da kontaketa, hasieratik bestelakoa.

erreparatu I

Page 7: Antolatzaileak

Albistearen kontaketaren egiturak triangelu alderantzikatu baten itxura hartzen du: oinarrizko datuak hasieran datoz, eta ondoren, bi, hirueta laugarren mailako gorabeherak, lehenengotik bukaerara jakin-minarenarabera egituratuta. Kontaketa literarioarenaren alderantzizkoa da.

Bost urratseko egitura hori ez da berdin agertzen narrazio-testu guztietan.

Ipuin eta narrazio laburretan, molde tradizionalekoetan batez ere (ez hainbeste modernoetan), pauso horiek, ordena gorabehera, bere horretan ageri dira.

Narrazio luzeetan -eleberrietan, kasu- errepikaria da. Hots, bukaerako egoera beste kapitulu edo sekuentzia baten hasierako egoera da, kateaketa horren bidez testu narratiboak bere progresioan jarrai dezan.

Sekuentziaka edo kapituluka agertzeaz gain, ordea, bere osotasunean eskema horretara errenditzen da sarritan istorio luzea ere.

3.2. Hedabideetako narrazio-testua

Hedabideetako narrazio-testuetako egitura bestelakoa da, eta egiturak ez dira hain erabakigarriak gehienetan. Hala ere, esan beharra dago albisteak oso berea duela egitura jakin bat: berriak elkarren segidan ematen dira garrantzitsuenetik arruntenera -titularra, leada (6 W deituriko teknikaz baliatuz (zer eta non, zergatik eta nola, zenbat eta noiz) eta gorputza-. Erreparatu triangeluen grafikoari.

4. Literatura-narrazioetako elementuak

4.1. Kontaketa-teknika

Narrazio-testu bat oso gutxitan agertzen da narrazio huts moduan, dena narrazio-narrazio, Narrazio-egitura ekintzak agertzen direnean erabiltzen da batez ere; deskribapena ere ia beti egoten da (pertsonaiak eta tokiak marrazterakoan), baita elkarrizketa ere (pertsonaiak elkarrekin ari direnean), edo bakarrizketa.

4.2. Ekintza

Narrazioaren nondik norakoa da; egituraz aritu garenean aipatu diren bost urratsen segida, alegia. Narrazio motzetan ekintza bat izaten da, bakarra eta nagusia. Luzeetan, ordea, eleberri askotan gertatzen den bezala, ekintza bat izaten delarik ere nagusia, haren inguruan bigarren mailako beste batzuk ere ageri dira, nagusi hura osatu, argitu egiten dutenak. Ekintza, istorio, pasadizo horien multzoak osatzen du narrazioaren argumentua.

4.3. Gaia

Ipuinak edo eleberriak aditzera eman nahi duen mezua da; hots, narrazioko ekintzen azpian autoreak ezkutatzen duen intentzioa. Testu guztietan bezala, narrazioetan istorioak gai jakin eta zehatz bat garatzen du, errealitatean edo fantasian iturri duena. Narrazio onak, gainera, giza interesa duen gairen bat garatzen duo Narrazio literarioak irakurlearen gozamenerako sortuak badira ere, horretaz aparte, badute bestelako zereginik ere: egoera bat salatu, giza jokamolderen bat goraipatu, polemika sortu, jarraibide etiko batzuk eman, etab.

4.4. Ikuspuntua (fokalizazioa / kontalari motak)

Kontalariarena nork egiten duen adierazten du hitz horrek. Idazle eta kontalari bi kontzeptu eta errealitate direla ere kontuan hartu beharra dago.

Izan daiteke kontalaria istoriotik kanpo egotea, eta orduan 3. pertsonan datoz istorioak. Hartara:

Orojakile deritzona izan liteke kontalaria: pertsonaien sentimenduak, haien

Page 8: Antolatzaileak

jokaeren zergatiak, gertaeren nondik norako guztiak, deskribapenak ... , den a zehatz-mehatz ezagutzen duena da.

Lagunak ez, baina bera ona zen halere, ona; eta, oheratzerakoan besarkatuz, hitzemaiten zion amari: «Goizago sartuko naiz bihar». Eta biharamunean etxerat ezin errerira.

Bederatziak, hamarrak, Pelli ez ageri. «Grinaz hilaraziko nau», eta hor zegoen supazterrean ama, arrosarioak eskuan, kanpoan xistuka eta marrumaka zebilelarik itsasoko haizea.

Noizbait hura ... Urrats batzuen kraskak. «Oi, Pelli, non hintzen orain arte?" Min zuen gizon gazteak amari min egitea; amaren min horrek nahasten zion ostatuko gozoa; baina ... baina ...

Xabier Diharce lratzeder, «Ixtorio bar» (egokirua)

Beste batzuetan, kamera batek hartu eta eskainitako istorioak balira bezala ageri zaizkigu gertaerak, baina pertsonaien ekintzak baino ez ditu ematen, inoiz ez haien intentzio, desio, barne-borroka eta horrelakorik. Kontalari objektibo edo behaviorista deritzo horri.

Soineko urdinez uniformatutako neska batzuek autobus hori batetik banan-banan jaisten dihardute.

Plaza rektangularra. Ipar aldeko etxe buruan harrizko lehoi eta bandera arrean ageri den erlojua. Bi gizon mangera beltz batekin azaltzen dira. Mantal grisez jantzitako haur batzuk korrika hurbiltzen zaizkie iturria irekitzen dutenean ...

Ramon Saizarbitoria, 100 metro

Gerta liteke istorio barruko kontalaria izatea ere. Fikzio edo kontaketako pertsonaietako bat (edo batzuk) d(ir)a orduan kontalari, eta 1. pertsonan emana dator eskuarki. Molde hau, gaur egun, asko erabiltzen da barne-bakarrizketak eta antzerakoak papereratzeko; baita idazki autobiografikoetan-eta ere. Narratzaile aktorea da. Zenbaitetan, 2. pertsonaren teknika ere erabiltzen da, beste norbait pertsonaia horri hitz egiten ari balitzaio bezalako sentsazioa emateko.

Asteak egun asko ditu eta bakoitzak bere izena duo Nik ez dakizkit izen horiek denak, baina badakit asko direla. Astelehena ikastolara joateko eguna da, eta gero egun asko daude eta azkenean ostirala dator.

Ostirala da asteko egunik politena. Arratsaldean antzerkia egiten dugu andereñoarekin eta oso onda pasatzen dugu. (oo.)

Ostiral gauetan ez dugu hain goiz joan behar izaten ohera eta denbora gehiago daukagu jolasteko edo liburuak ikusteko.

Horrelako ostiral gau batean, aitak ohera eraman ninduen eta nik. .. Txiliku, Katixa eta Kroko

4.5. Lekua

Gertakariak non kokatzen diren esan nahi da; anbientazioa, alegia. Non hori izan daiteke: etxe barnekoa/kanpokoa, errealista/fantastikoa, objektiboa/subjektiboa ... Ez dago esan beharrik non horretan deskribapenak tarte handia duela. Hona no la aurkezten digun B. Atxagak bere Obabakoaken Villamedianarako ailegaera:

Neguko egun goibel batez heldu nintzen Villamedianara. Eguerdirako, lainoa erabat beheratua zegoen, era aurreneko rxukunketak egin eta leihotik begira jarri ninrzenean, herria oihal xurixka eta izoztu batekin bildua iruditu zitzaidan. Bildua, bestalde, baldar samar, agerian utziz haren zenbait zati: teilatu baten kantoia hemen, zumarraren gailur biluzia han, elizaren kanpandorre borobila erdirago. Errainu ilun, airean eskegita bezala, zari haiek lainoak berak baino hotz gehiago ernaten zidaten.

4.6. Denbora

Page 9: Antolatzaileak

Bereizketa batzuk egitea komeni da. Igorleak testua noiz erreal batean sortzen du, jakina: orain, aurten, duela bost urte, XVII. mendean, etab. Noiz historiko hori narraziotik kanpoko errealitatea da, gu bizi garen errealitatea.

Narrazioaren barruta so eginik, ordea, bestelako denbora batzuk ere aipatu eta bereizi behar izaten dira:

Fikzioaren denbora: fikzioko gertakizunak noiz gertatzen diren, noiztik noiz arte. Esate baterako, protagonistaren jaiotzatik heriotzara artekoa; edo egun bakar batekoak, etab. Narrazioaren denbora: narratzaileak noiz narratzen dituen; ekintza horiek iraganekoak, mementokoak ala etorkizunekoak diren harentzat. Denboraren tratamendu hori bi eratara ager daiteke:

Denbora kronologikoa jarraituz: lehen, orain eta gero. Ekintzak nola gertatu, hala emano Kontaketa lineala deritzo horri: hasiera/ekintzak/bukaera.

Denboran saltoak eginez, polizia -eleberri eta filmetan hain erabilia den flashbacka- ren (atzera salto) teknikaz baliatuz.

«In media res» has daiteke; alegia, erdi aldeko puntu batetik hasi eta hortik, aurreko eta ondorengo gertakizunak eman: erdialdea (gailurral/hasiera/bukaera. Erabat atzekoz aurrera: bukaera/hasiera/ekintzak. Film askoren testigantza dago. Baita, esate baterako, hain ezagunak diren R. J. Sender-en Requiem por un campesino español edo García Márquezen Heriotza iragarritako baten kronika edo Cien años de soledad; edo euskalliteraturan, Arrjel Lertxundiren Hamaseigarrenean, aidanez edo Ramon Saizarbitoriaren 100 metro.

Esan gabe doa aditzak berak zer rol nabarmen duen narrazioetan: ezinbestekoa, denboraren erlazio-jokoak duen muntagatik. Neurri bereko garrantzia dute, era berean, denborazko aditzondo edo adberbioek ere.

4.7. Erritmoa

Fikzio-denbora laburra denean -egun bateko gorabeherak, adibidez- modu hedakorrez edo saretuan jokatu behar izaten da: deskripzio asko, pertsonaien arteko elkarrizketa ugari,

barne-bakarrizketa, pertsonaien jarreren azalpenak, etab. Era horretara, erritmo motela, geldoa, hartzen du narrazioak.

Fikzioaren denbora zabala bada, aldiz -bizitza oso bat, esaterako-, gertaerak modu trinkoz kontatzera jotzen da, denbora luzeak motzean eman behar baitira: (pasarte-) elipsi asko, laburpenak, deskripzio gutxi, etab.

4.8. Pertsonaiak Narrazio batean pertsonaia guztiek ez dute garrantzi-maila bera. Protagonismoaren arabera, pertsonaia nagusiak eta bigarren mailakoak izan ohi dira.

Nagusien artean, protagonista(k) d(ir)a, alde batetik. Horren edo horien biran daude narrazioko gertakizun nagusiak. Antagonista(k) ere egon lite(z)ke. Istorioko arazo eta ekintzek korapiloa sor dezaten, norbait agertu behar zaio protagonistari helburu eta asmoetan aurka egiten: horixe da antagonista. Bigarren mailakoak laguntzaileak dira. Protagonistaren eta antagonistaren helburu kontrajarrietan bataren edo bestearen alde agertu ohi dira ekintzen matazan. Beste batzuk ere izan litezke: aipamen hutsekoak edo 3. mailakoak, eleberrietan batik bato

Narrazioetako pertsonaiak gizakiak, animaliak, gauzaki magikoak, etab. izan daitezke. 4.9. Narrazioetako polifonia

Narrazio batean, abesbatza batean bezala, ahots asko nahasten dira. Horien konbinazio eta gurutzaketari deritzo polifonia. Aparteko garrantzia hartzen du narrazio literarioetan.

-=.rr -

Page 10: Antolatzaileak

Ez zen oso goiz etxetik atera zenean. Nik ez dakit no la, baina haren auto aren parean, bigarren filan, beste auto bat zegoen aparkatuta. Sutan jarri zen. Badakizu, gainera, nolakoa den bera. Hasi zen, ba, bozina jotzen eta, halako batean, hara non ateratzen den morroi bat taberna batetik, biajantea itxuraz, esanez ez zela hainbesterako, eta ea hainbeste zarata zergatik. Gure mutilak orduan: «Ez baduzu berehala kentzen, ikusiko duzul» (. .. )

Lau ahots daude (lau pertsonaia) pasarte horretan: Pasadizoa ahoz kontatzen ari den narratzailearena: J:1ik, dakiT.. Pasadizo a entzuten dagoenarena, hartzailearena: badakiZU. «Ez baduzu berehalakentzen ... » dioena ez da narratzailea, pasadizoko protagonista

baizik.

Biajantearen ahotsa ere, narratzailearen bidez entzuten duguna, tartekatzen da: «ez zela hainbesterako eta ea hainbeste zarata zergatik».

4.10. Diskurtso moduak

Aurreko adibidean ikus daitekeen bezala, narratzailea da narrazioko ahots horiek antolatzen dituena, eta bere ikuspuntutik egiten du egin ere. Elkarrizketaren edo bakarrizketaren bidez, eta narrazioaren edo deskripzioaren harian tartekatuz, hiru modutara joka daiteke pertsonaien ahots horiek kontaketan txertatzeko:

Estilo zuzena: narratzaileak protagonistaren edo edozein pertsonaiaren hitzak bere hartan, ezer aldatu gabe, zuzen-zuzenean jasotzen dituena. «Ez baduzu berehala kentzen, iku-

siko duzu!» da adibide bat. Modu horretan idatzitako testuetan gidoia edo/eta komatxoak beti erabiltzen dira. Estilo horretakoak dira hauek ere:

=Paketea utzi eta alde egin ezak hemendik, ~esan zion-> kaskarreko bat hartu nahi ez baduk.

~Niri inork ez dit aginduko ezertan neure etxean.

Zehar-estiloa: pertsonaiek esandakoa zeharka kontatzen du narratzaileak, bere erara. Aditza 3. pertsonan doa eta, denborari dagokionez, lotura zehatza izan behar dute aditz nagusiak (esan, erantzun, gaineratu, galdetu, itaundu ... motakoa) eta txertatuak (-(e)la, -(e)n, -t(z)eko ... eta gisako menderagailuekin).

[Morroia atera zen] esanez ez ze@ hainbesterako eta ea hainbeste zarata zergatik. Paketea utzi eta handik alde eglteko esan zion, kaskarreko bat hartu nahi ez bazuen. Esan zuen berari mork ez zio@ aginduko ezertan bere etxean.

Zehar-estilo librea: asko ugaldu da azken hamarkadetan. Beste bien arteko modua da. Norbaitek esandakoa zehar-estiloan bezala ematen da, baina aditz nagusirik gabe (esan, entzun, etab. gabe), menderagailurik gabe eta komatxo edo/eta gidoirik gabe.

Azkenean erabaki bat hartu zuen, ez-entzunarena egin, paketea bertan utzi eta alde egingo zuen kaskarrekoa ez hartzearren.

Beraren etxean, erredios, ez zion Inork ezertan aginduko. / Berari, erredios, ez zion esango zer eg¡n behar zuen.

4.11. Sinesgarritasuna (egiantzekotasuna)

Narrazio literario bat sinesgarria izatea esan nahi duo Ez da, ordea, errealitatean erabiltzen den sinesgarritasunaren kontzeptu bera. Errealitatean ezinezkoa da txoriak hizketan entzutea edo gizaki bat hegan ikustea edo Anbotoko Mari bereak eta bi egiten sumatzea; fabulazio literarioaren barruan, alabaina, horrelakoak sinesgarri egin behar dira, osterantzean ez dago-eta joko literariorik, simulazio egokirik, ipuinik.

Hala ere, edozein ipuin edo eleberri ezin daiteke edonon koka. Amsterdamen edo Argentinan narrazio bat sinesgarria gerta balekigu ere, agian ez genuke sinetsiko Euskal

Page 11: Antolatzaileak

Herriko herri txiki batean kokatuta.

Horregatik, istorioa kokatzen den tokia (ez da berdin hiri batean ala baserri batean kokatzea, edo Suedian ala Euskal Herrian), garaia (duela mende batzuetako istorioa kontatzen bada, ez da bidezkoa autorik, telebistarik ... jartzea),pertsonaiak (alegia, Bagdaden kokatutako istorioa eta pertsonaiak hangotarrak badira, ezingo ditugu Iim, Iacques edo Peru izenez izendatu; pertsonaia ezikasi bat ezingo dugu, ezta ere, modu kultuz hitz egiten jarri; edo hilik dagoen pertsonaia bat mirakulutsuki berpiztu, eta berriro ekintzan agerrarazi), eta antzekoak oso kontuz neurtu eta doitu beharreko baldintzak dira egiantza edo sinesgarritasuna eman nahi baldin badiogu narrazio horri.

Jarraibidezko testua

Definizioa

Ekintza bat egitera bultzatu edo/eta egiten gidatzen gaituzten testuak dira. Instrukzioak, aginduak, betebeharrak, arauak ... ematen dituzte eta horien bidez jasotzailearen jokabidea erregulatzea dute helburu.

Azalpen-testuen saileko adar modura hartzen dute gramatikari batzuek, beren asmo behinena informazioa ematea delako. Aparteko nolakotasuna ere aitor dakioke, ordea, jarrai-bidezko testuen azken asmo edo intentzioa ez baita berez informazioa ezagutarazi edo ulertaraztea, ezpada eragitea. Hortxe dago gakoa.

Trazaz ariko bagina, narrazio-testuen antza dutela esan beharko genuke, jarraibidezkoetan ere urratsak askotan kronologikoki baitaude antolaturik, eta denborazko antolatzaileak erruz agertzen baitira. Baina ez dago esan beharrik jarraibidezkoek ez daukatela ez istoriorik, ez pertsonaien arteko joko-dinamikarik.

Testu motak

Erabilera-eremua Testu mota

Literatura Alegia edo fabula, parabola ...

Hedabideak Publizitate-iragarkia, sukalde-errezeta, eguraldiaren iragarpena, horoskopoa ...

Eremu soziala Bandoa, legea, zirkulazio-kodea, araudia (eskolakoa, kiroletakoa, etab.), iragarki ofiziala, araubidea, gonbidapena, hitzarmena ...

Eremu pribatua Mandatua, abisua, oharra, argibideak, gidak, aholkuak ...

Eskola-eremua Azalpen- eta erabilpen-gidak, azterketa (galdera), katalogoa, aholkua, problema,lan-plangintza ...

Page 12: Antolatzaileak

Egitura

Elkarren segidan datozen maila bereko informazio-bloke gisa eratzen dira enuntziatuak, dela paraleloki, dela kronologikoki. Ez da sumatzen ideien arteko hierarkiarik -alde batetik, ideia nagusia(k), eta bestetik, bigarren mailakoa(k), alegia-, ezta argudiatzeko asmorik ere.

Hiru eredu dakartzagu:

a) Publizitatea egiten duen jarraibidezko testua da bat (albokoa). Horretan, hartzaileak, lehiaketan parte hartzeko, testu horrek ematen dituen jarraibide edo argibideak hartu beharko ditu kontuan, eta horiei segi.

Gorago esan bezala, modu linealean egituraturik dator. Ideiak, denek ere maila bertsuko informazioa eskainiz, paraleloki eta nolabaiteko kronologiaren ardatzean daude antolaturik.

2. Erabilera-jarraibideak (instrukzioak) jasotzen dituen testua da beste hau: sukalde-erre-zeta. Lehenengoaren trazakoa da.

Page 13: Antolatzaileak

3. Eguraldiari buruzko testua da hirugarrena. Testu iragarle ere esaten zaio molde hone-takoari. Horoskopoa bezalakoak ere iragarleen artean hartzen dira. Molde batekoa zein bestekoa, geroari buruz hitz egiten dutelako hartzen dute iragarle izena. Zeharka bada ere, sakonean, jarraibidezkoen alorrekoak dira, ordea, hartzailearen jokamoldea gidatu edo zuzendu nahi dute-eta: eguraldi-iragarpenekoetan, esate baterako, nolako arropa jantzi, aterkia eraman ala ez, etab. iradokitzen dira; eta horoskopoetan, loteria-txartel bat erostea edo antzeko ekintzaren bat.

Informazioa lineala dute, egitura paraleloak erabiltzen dituzte eta, batez ere eguraldi-koetan, kronologikoki emanda datoz: gaur, goizeko lehen orduetan, egunak aurrera egin ahala, eguerdi aldera...

Page 14: Antolatzaileak

Ezaugarri morfosintaktikoak eta testualak

Morfosintaktikoak

Aditzaren 2. pertsona darabilte maiz.

Aginteraren beharra dute askotan modalizazioan (ireki ezazu, bota íezaiozu.. ,); baita derrigorrezkotasuna adierazten duten perifrasiena ere, hala nola behar izan, -(ar)en beharra ... , besteak beste.

Egitura paraleloek eraginda, zenbatzaileak sarritan ageri dira, bai ordinalak, bai kardinalak.

Testu iragarle deituetan, etorkizuna da aditz-denbora nagusia, eta baldintza-per-pausak sarri ageri dira. Denborazko adberbio-sintagmak ere ez dira falta: gaur, goizean, arratsaldean, lehen orduetan, kosta aldean, mendietan, etab.

Testualak

Informazioa gaika ordenaturik dator. Ekintzen edo/eta betebeharren ordena logikoa erabat zaintzen dute. Izan ere,

hartzailearen jokabidea erregulatzea bada asmo nagusia (eman dezagun arriskutsua izan daitekeen tresna edo gai baten manipulazio-jarraibideak jasotzen dituen testu bat dela; edota, esaterako, botika-errezeta bat), ezinbestekoa da informazioa modu zehatz, doi eta argian ematea (leherketarik nahi ez bada, edota pozoitze-arriskurik behintzat).

Modalizazioaren ikuspuntutik, oso nabariak dira derrigortasunaren aztarnak: beharrezkoa da, ezinbestekoa, nahitaez ... Horren adibide egokia argazki-lehiake-taren testua da, hango oharretako modalizazioa, hain zuzen ere.