Antzinaroa (1)

Embed Size (px)

Citation preview

  1. 1. ANTZINAROA
  2. 2. EKONOMIA
  3. 3. JARDUERAK Nekazaritzarako egokiak ziren lurraldeetan, lanak egiteko moduak erabat aldatu zituzten. Berrikuntza nagusien artean ureztatze-lanak, goldea, ongarrien erabilera eta lursailen hirurteko txandatze-sistema aipatu behar dira. Horrek guztiak aldaketa handia ekarri zuen; izan ere, lehen aldiz uzta handiak lortzen hasi ziren; beraz, soberan zutena saldu eta irabaziak lortzeko aukera izan zuten. Euskal lurraldeetan, batez ere Ebro eskualdean garatu zen egoera hori. Produktu berri ugari ekarri zituzten erromatarrek, garia, olioa, mahatsa..., fruta-arbolak ere sartu zituzten, besteak beste Ehunak egiteko zenbait landare ere (kalamua eta lihoa bereziki) erromatarrei sor dizkiegu. Zenbait lekutaeste, gerezia eta pikua. Edarietan garagardoa, ardoa eta sagardoa egiteko teknikak ere ekarri zituzten.n, meatzaritza ere landu zuten, urrea, beruna, eztainua, kobrea, burdina eta merkurioa lortzeko. Arditurritik (Aiako Harria) adibidez, zilarra, kobrea eta burdina atera zituzten. Oiassoko (Irun) portutik bideratzen zuten mearen garraioa.
  4. 4. Elikadura (jana eta edana, eta janarien prestaketa) Garai artako elikagaiak etxean bertan oinarritzen ziren. Antzinaroko dietako zatirik handiena landare jatorria zen, haragia eta arraina urri ziren. Erromatarrek ekarri zituzten barazki eta zereal asko.Bildutako fruitu eta lalandareak osagarri gisa maiz jaten zituzten.
  5. 5. TRESNA BERRIAK Erromatarrek ekarritako tresna eta teknika berriei esker arrantz- jarduerek ere loraldia izan zuten. Arraina kontserbatzeko lantegiak sortu ziren; horrez gain beste ekoizpen berezi bati ekin zioten: arrainetatik ateratzen zuten saltsa bat, garum izenekoa, erromatar munduan oso preziatua. Anfora ontzietan garraiatzen zuten. Horrelako lantegien aztarnak aurkitu dira Getarian (Lapurdi).arduera berriekin lotuta hainbat tresna berri ekarri zituzten erromatarrek. Nekazaritzan golde erromatarra erabiltzen hasi ziren, goldeak lurra errazago biratzea ahalbidetu zuen, horrela, uzta handiagoak eta hobeak lortuz. Ureztatze- sistemari dagokionez, ubideak dira aipagarrienak, haien bitartez ura noranahi eraman zezaketen: soroetara, landareak ureztatzeko, nahiz etxeetara, etxeko ur beharrak asetzeko
  6. 6. GIZARTEA
  7. 7. ANTOLAKETA Euskal lurraldeetako biztanleen eta erromatarren arteko harremanak oso onak izan omen ziren. Erromatarrek ez zuten arazo berezirik izan, euskal lurralde guztiak konkistatu ondoren, beren biztanleak kontrolpean edukitzeko. Erromatarrek euskal lurraldeetako biztanle guztiak izen beraren mendean bateratu zituzten. K.o. II. mendetik aurrera, aurreko barduloak eta autrigoiak baskoi bilakatu ziren.
  8. 8. ETXEBIZITZA, HERRIAK ETA HIRIAK Hirietako eraikinak zurez, harriz eta morteroz egiten ziren, batzuetan adreiluz ere bai, eta teilatua buztinezko teilekin estaltzen zuten. Erromatar ereduko etxeak ez ziren kanpotik oso ikusgarriak izaten. Leiho gutxi eta txikiak izaten zituzten, garai hartan ez baitzen beira erabiltzen leihoetan. Maila sozialaren arabera, barruan hainbat apaingarri eta luxu izan zitzaketen; adibidez, zoruan jartzen zituzten mosaikoak, hainbat koloretako teselaz (kubo formako harriak) egindako marrazki ikusgarriak. Etxe gehienek barruko patio bat zuten, patioak etxeari argitasuna ematen zion, eta gelak haren inguruan antolatzen ziren.
  9. 9. KULTURA
  10. 10. SINESKERAK, HILETA-ERRITUAK Inperioaren toki gehienetan politeismoa zen nagusi eta tokian tokiko jendearen sinesmenak, erromatarrentzat arriskutsuak ez ziren neurrian, errespetatu egiten zituzten. Datu horiekin pentsa liteke euskal biztanleriaren gehiengo zabala, bereziki nekazaria eta abeltzaina, betiko sinesmen tradizionalen jarraitzailea zela, eta erromatar ereduko erlijioa batez ere hirietan eta elite-inguruetan, hau da, gutxi batzuen artean zabaldu zela. Erromatarren ikuspegi tradizionalean jainko-jainkosek zeru-lurrak gobernatzen zituzten. Erromatarrentzat jainko boteretsuena Jupiter zen, bere emazte Juno inperioaren babesle eta jainkosa aholkularia zen, eta bien alaba Minerva, eskulangintza eta medizinaren jainkosa. Erromatarren artean baziren beste jainko- jainkosa nagusi batzuk ere: Marte, gerraren jainkoa; Venus,maitasunaren jainkosa; Neptuno, itsasoetako jainkoa; Diana, ehizaren jainkosa; Apolo, edertasunaren eta poesiaren jainkoa;Zeres, hazten diren landareen jainkosa; Merkurio, merkataritzaren jainkoa; Vesta, lurraren eta familiaren jainkosa; eta Vulkano,suaren eta metalgileen jainkoa. Erromatar jainkoen irudiak eguneroko bizitzako objektu askotan aurki zitezkeen. Ohikoa zen, adibidez, terra sigillatazko ontzietan apaingarri gisa haien irudiak jartzea; txanponetan ere maiz azaltzen ziren, baita altzarietan ere. Aurkitu dira gisa horretako irudiak gure lurraldean, baita exotikoagoak ere, adibidez Isis jainkosa egiptoarrarena, edo Helios jainko greziarrarena.
  11. 11. JANZKIAK ETA APAINGARRIAK Erromatarren jantziak (togak, sandaliak, legionarioen armadurak...) jende- talde jakin bati zegokion: hirietan bizi zen biztanleriari. Bertakoen artean hirietan bizi zen jende batek, seguru asko, erromatar modari segituko zion, baina gehienek bertako janzkera tradizionala mantenduko zuten. Batetik jantziak zeuden, tunikak, prakak, etab., bestetik oihal pieza bakar eta handi batez egindako estalkiak, norberak bere gorputzaren inguruan biltzen zituenak; estalkiak lotzeko fibulak (paparreko orratzak) erabiltzen zituzten. Garai hartako aztarnetatik ondoriozta daiteke, ehotzea eta jostea ohiko jarduerak zirela. Landare-zuntzetan lihoa, eta animalia-zuntzetan artilea ziren lehengai arruntenak garai hartan. Lehengai horiekin haria egiteko, iruteko, ardatzak erabiltzen zituzten, gero ehuna (oihala) zurezko ehungailuetan ehotzen zuten. Ehuna tenkatzeko pisuak zituen, ehungailu bertikala erabiltzen zen gehiena. Larruzko jantziak ere erabiltzen zituzten. Euskal biztanle gehienak, seguru asko, ortozik edo abarken tankerako oinetakoekin ibiliko ziren. Nolanahi ere, erromatar moldeko oinetakoak ere azaldu dira; adibidez Oiasso hirian oinetako baten zola azaldu da.
  12. 12. ARTEA Hiri nagusietan oso garrantzitsu bihurtu ziren eraikin publikoak: foroak, teatroak, zirkuak, termak Horrelako eraikinek probintzietako biztanleei Erromaren handitasuna eta edertasuna erakusten zizkieten. Horren adibide ditugu euskal lurraldeetan topatutako bai monumentu handiak (Lodosako akueduktua, Oiassoko termak, Andeloseko ur-biltegia) eta baita hainbat mosaiko, pintura, terma, etab. ere.