61
HISTORIA, 2. MAILA. ANTZINAROAREN HISTORIA I.: GREZIA. MAIALEN SANJUAN 2011-2012, 2. LAUHILABETEA

ANTZINAROA I. APUNTEK

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ANTZINAROA I. APUNTEK

HISTORIA, 2. MAILA.

ANTZINAROAREN HISTORIA I.: GREZIA.

MAIALEN SANJUAN

2011-2012, 2. LAUHILABETEA

Page 2: ANTZINAROA I. APUNTEK

1. GAIA: MUNDU EGEOA K.A. I. MILURTEKOAREN HASIERAN. MENDE ILUNAK.Mende Ilunak / Aldi Iluna: K.a. X. eta VIII. erdialde arte (-> aditu batzuentzat jada arkaikoa).Greziar lurraldeetan: ez soilik Grezian + Egipto + Ekialde Hurbileko lurraldeak + Asia Txikia.HISTORIA:

Non sortu? Greziako zibilizaziorik zaharrenak: Kreta (zaharrena, minoikoa, “Minos” errege mitikoa) eta Mizenas (idazkera sist.: lineal A, lineal B -> mende ilunetan desagertu ez dugu iturri idatzirik Aro Arkaiko arte, feniziarretik alfabetoa hartu zuten arte)

Etapak: Mende Ilunak (K.a. X.-VIII.). Aro Arkaikoa (K.a. VIII.-V.): polisaren sorrera, idazkera, merkataritza. Aro Klasikoa (K.a. V.-IV.): aipagarriena Atenaseko demokrazia. Aro Helenistikoa (Alejandro Handiaren garaitik aurrera [K.a. 323: Alejandro

hil – K.a. 30: Kleopatra suizidatu]).LURRALDEAREN EZAUGARRI FISIKOAK:

Lur menditsua laborantzarako txarra. Laborantza lur gutxi lurralde Uharteak nabigazioa merkataritza berriak behar kolonizazioa. Lehenengo kolonizazio prozesua Mende Ilunetan eman, Aro Arkaikoan 2.na

(polisak protagonista). Jatorrizko Grezia: Balkanetako H-ko lurraldeak, gaur egungo Grezia, Egeoko

uharteak, Anatoliako M-ko kosta, Itsaso Beltza. Magna Grezia: jatorrizko Grezia + Asia Txikiko koloniak + Siziliako koloniak +

Afrikako koloniak + Italiako koloniak. Kolonia gehiago: Masilia (gaur egungo Marsella), Ampurias (Emporion),

Hispanian ezarmendu batzuk (merkatarienak)... Grezia kontinentalean 3000 m-tik gorako mendirik ez. Altuenak PARNASO eta

OLINPO: azken hau, mitoen arabera, jainko garrantzitsuenen (12 jainko olinpikoen) egoitza. Hauen elikagaia: anbrosia eta nektarra (sakrifizioetatik zetorren “lurruna”). Jainko garrantzitsuena: Zeus -> bere emaztea: Hera. Heroiak: Akiles, Ulises, Herakles, Jason, Pertseo...

Lursail gutxi. Ur eskasia (euri gutxi, ibai gutxi eta ibilbide laburra) Lautada emankor gutxi. Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren garapena zaildu. Kosta: irregularra, moztua portu naturalak egotea zaila. Paisaia menditsua lehorreko komunikazio bideak eraikitzea zaila

biztanleak isolaturik bizi (indibidualismoa).

1

Page 3: ANTZINAROA I. APUNTEK

Uharteak: itsasoari begira bizi itsasoko komunikazio bideak izugarrizko garapena (komunikazioa: Asia Txikiko lurraldeekin [Mende Ilunetatik] + Mediterraneo M-ko lurraldeekin [Aro Arkaikotik]). Aro Klasikoan Atenasek itsasoarekiko erlazio garrantzitsuena.

Munduaren ikuskera: K.a. VIII.: Homeroren mundu mitikoa (Iliada, Odisea). K.a. V.: Herodotoren mundu zientifikoa: historikoa, geografikoa. K.a. I. – K.o. I.: Estrabonen mundu politikoa. Aristoteles:

Iparraldekoak (Europa): barbaroak. Indartsuak, gerlari onak baina ez inteligenteak, ez teknikoki.

Asiakoak: argiak, espiritu teknikoa baina ez gerlari onak / indartsuak. Greziarrak: onenak, gerlari onak, argiak ( beste guztiak gobernatzeko gai

baldin badira eta unitate politikoa lortzen badute).Iturriak:

Arkeologia: Zeramika: Azpimizenikoa (XI.-1050), Protogeometrikoa (150-900),

Geometrikoa (900-750). Metala. Erritu funerarioak: gorpuak erre eta errautsak hatuarekin lurperatu

batzuetan. Biztanleria: hazkunde demografiko garaia. Hirien garapena: urbanismoa. Kultura garapenak.

Literatura: Poesia epikoa (Mende Ilunez aritu) K.a. VIII.: Homero (Iliada, Odisea). K.a. VIII.-VII.: Hesiodo (Lanak eta Egunak, Teogoniak).

Hizkuntzalaritza: Hizkuntzalaritzak frogatu herri indoeuropearren inbasio bat gertatu zela. Dialektoen bidez ekialderantz jo zutelaren froga -> Asia Txikian lehen

kolonizazioak. Grezian herri ezberdinak baina guztiak greziarrak (helenoak) dialektoak

ezberdinak bata bestearengandik baina greziarra ziren. Dialekto garrantzitsuenak: Eolios, Dorios, Jonios... Lehen migrazioak: Eolida (K.a. c. 1140-IX.): Tesalia, Fozida eta Beoziatik Anatoliako Ipar

kostara (Tenedos, Lesbos, Triadrera) Eolida sortuz. Jonia (K.a. c. 1050): Beozia, Argolida, Korinto, Eubea, Tesalia, Arkadia eta

Atikatik Anatoliako kostako erdialdera.K.a. 1100-950:

Suntsipen garaia, gerrak, goseteak kultura mizenikoaren krisi garaia.

2

Page 4: ANTZINAROA I. APUNTEK

Iparraldeko herriak sartu pixkanaka eta burdina eraman Greziara Burdin Aroaren hasiera.

Ekialde Hurbileko herriekin harremanak moztu eta Asia Txikikoekin izango dituzte soilik.

Arlo ekonomikoan ere aldaketak: jarduera nagusiena merkataritza izatetik abeltzaintza eta nekazaritza izatera pasa.

Jauregi zibilizazioen administrazio eta burokrazia sistema desagertu. OIKOS-a: gizarte antolamendu modua (Aldi Ilunean produkzio guneak):

Giza talde aristokratikoa (nukleo familiarra: buruzagia, seme-alaba helduak eta hauen familiak) + beraien inguruko langileak (esklabo eta askeak).

Kontrol ekonomikoa: lurrak (onenak), metala armak, produkzioa eta kontsumoa: AUTARKIA.

Kontrol politikoa: aristokrata zen buruzagia. GIZARTE ANTOLAMENDUA:

Aristoi: Gutxiengoa, gizarte maila pribilegioduna. Botere ekonomikoa: burdinaren ustiapenaren kontrola, abere hazienda

izugarriak... Iturriek kasu batzuetan heroitzat hartu: bertutea (ez soilik pertsonarena,

leinuarena baizik: Genos). Gerra oso jarduera garrantzitsua:

Gerran hilez gero errekonozimendua lortu, nolabaiteko hilezkortasuna gazteak joan -> heriotza ederra, gerran hiltzea oso positiboa.

Gerran hiltzen ez zirenak esperientzia lortu errekonozimendua asanbladan... (adb. Espartan 60 urte baino gehiagoko gizonen kontseilua zegoen: gerousia; partaideak: geronte).

Nekazari askeak: Ez zuten prestigiorik, gerran egonda ere ez zuten pribilegiorik eskuratzen. Lursailen bat izaten zuten, beraiek lantzen zutena. Etxebizitza bat ere. Ez lan egin Oikos-ean.

Tethes: Askeak baina lurrik (jabetzik) gabe eta ezin zituzten erosi (lurrak erostea

garai hartan ia ezinezkoa baitzen). Bere eskuen ahalmena lan egiteko: eskulana (antzinako proletalgoa). Ez zieten ordaintzen (Erdi Aroko morroien antzera).

Esklaboak: Esklabo klasikoak (Atenas...). Merkatuan erosi / saldu = merkantzia ziren. Gerrako gatibuak. Ez zuten eskubide ez pribaturik ez juridikorik. Lan txarrenak egin (meategietan...).

3

Page 5: ANTZINAROA I. APUNTEK

Ez zuten gizarte talde homogeneorik osatzen (haien arteko ia harremanik ez).

Ez askatasunik, ez jabetzarik. Oraindik ez zuten Aro Klasikoan izango zuten garrantzi ekonomikoa. Oikos-ean lan eginez gero nahiko babestuta. Etxeko-lanetan (Oikos-aren

mantenuan) egin lan. Garai honetan esklaboen kopurua txikia zen. Ez familia legal bat izateko eskubiderik (ezkontza, seme-alaba legitimorik

ez). Gara honetako esklaboak = patriarkalak.

Demiurgoak (demiurgoi): Oikos-ean lan egiten ez zutenak. Nekazari askeekiko diferentzia: demiurgoak komunitatearen

zerbitzupean lan egiten zutela, komunitatearentzako lanak eginez: lan espezializatuak -> artisauak, heraldoak (ordena transmititu [pregonero]), aedoak (poetak). Zeramika (K.a. 950-750): aldi geometrikoa, adb: Dipylon-ontziak.

Erroman greziar tipologia erabili baina beste erabilera bat eman.

2. GAIA: ESTATUAREN SORTZEA ETA GARAPENA GREZIAN: POLIS ETA ETHNOS:Estatuaren sortzea eta garapena Grezian: polis eta ethnos (biak estatu motak, baina ezb.).

Polisak garrantzi gehiago hartu, Greziako hiri garrantzitsuenen sistema baitzen. Ethnos-a leinuei lotuta, Mazedonian garatu batez ere.

POLIS / POLEIS: K.a. VIII. mendean hasi – K.a. V. arte. Garaiko prozesu garrantzitsuena, hiri-estatuaren sorrera. Krisia: estasia. Kolonizazioaren hasiera. Gobernu-sistema ezberdinak. Orain arteko monarkia polisetan ez da

mantenduko -> erregimen ohikoena: oligarkia (aristokrazia). Atenasen, Aro Arkaikoaren bukaeran jada demokrazia.

2 hiri eredu, paradigma: Esparta. Atenas.

Poliseko antolamenduan hiritarrak agertu (polisaren komunitate publikoa osatzen dutenak).

Polisarekin Mende Ilunetako antolamendu politikoa desagertu, antolamendu berri bat sortu.

Iturriak:

4

Page 6: ANTZINAROA I. APUNTEK

Iturrien arabera jada K.a. VIII. mendetik hiriak bazeuden komunitate hiritarra zen. Harresiak. Agora. Akropolia. Hiri horiek burujabetasuna. Tenpluak hirietan espezializazioak egin, hauetako batzuk erlijiosoak.

Epigrafiak ere polisaren sorrera erakutsi: konkretuki Kretako inskripzio batzuetan jada hiriaren presentzia ikusten da.

Iturri idatziek, arkeologikoek, epigrafikoek... esan Aro Arkaikoan hiri-estatuak sortu zirela. Baita txanpona eta alfabetoa.

POLISAREN SORRERA: Tradizioaren arabera sinezismo prozesu bat gertatu zen: elkartze prozesua =

hainbat komunitate elkartu (santutegiak erabili herriak elkartzeko). Tuzidides, Aristoteles: hirixkak elkartu hiriak sortzeko, hau da, urbanizazio prozesu bat gertatu.

Guda garaian aliantzak. Elkartze horretatik hiri bat, estatu bat sortu. Hiri-estatu horiek lurralde

bateko hiriburu. Polisaren sorrera jada K.a. IX. mende bukaeratik hasi: polisa ezartzeko

baldintzak agertu. K.a. VIII. mendean kontsolidatu. K.a. VII. mendean prozesua bizkortu, hiri komunitateak zer diren hobeto definitu (hiritarrek ostatutakoak). VII. mendean agertu 1. konstituzioak, lege idatziak.

K.a. VI.-V.: prozesua bukatu. Hiritarren betebeharrak eta eskubideak erabat definituta, juridikoki argi eta garbi. Baita zeintzuk ziren hiritarrak eta zeintzuk ez (metekoak, emakumeak, esklaboak).

FAKTORE DEMOGRAFIKOAK: Hedakuntza demografikoa (K.a. VIII.-VII.) espazioaren okupazioa

aldatu: nekazal eremuak ustiapen intentsiboa jaso, produktibitate handiagoa lortzeko nahiateknika berriak erabili + intentsifikazioa.

Honekin lotuta, komunitateen elkartzea eman: herrixka edo komunitate txikiak elkartu lurraldea hobeto kontrolatzeko espazioaren eta komunitatearen arteko lotura.

FAKTORE ERLIJIOSOAK: Lehenengo tenpluak eraiki, adb: Eleusis (Atenasetik gertu), Eubeon,

Eretrian, Samos uhartean... Tenplu hauek jainko/sa garrantzitsuenei eskaini: hiriaren jainko

babesleei (Apolo, Atenea, Hera...) = dibinitate poliadak (hiriko jainko/sak).

Jainko/sa hauek komunitate zibikoarekin eta lurraldearekin lotuta.

5

Page 7: ANTZINAROA I. APUNTEK

Heroien hilobiak: kultu heroikoak garatu momentu hauetan (adb: Herakles...). Familiarik inportanteenak beraiekin lotzen ziren. Heroiak hilkorrak zirenhilobiak (hirietako sorrerarekin lotu).

Aldizkako kultuak: Kultu berdinak praktikatuhoriek egiteko batukultuak komunitate

bateko partaide izatearen ideia. Kultu horietan gutxiengo pribilegiatu batek hartu parte. Aldizkako kultu hauek lurraldearekin lotuta egongo dira.

Komunitate erlijiosoa eta komunitate politikoa ia sinonimoak. FAKTORE MILITARRA:

ERREFORMA HOPLITIKOA: Borroka egiteko era berri bat erabiltzen hasi: falange hoplitikoak.

Armada formazio berria. Hiritarrek osatu. 1. aldiz zabaldu egiten da armadan parte hartzearen

eskubidea (hiritarra zinen bitartean, lurjabe xumea izanik armadan sar zintezkeen...).

Falange teknikasolidaritatea sortuhiritarren berdintasuna. Soldadu guztiak, hiritar guztiak homoioi dira (berdinak). Hasieran funtzio militarretan eta gero (K.a. VI.-tik) funtzio politikoetan.o K.a. VI. mendean: ISONOMIA (=legearen aurrean berdintasuna).

Zergatik erreforma hoplitikoa hain garrantzitsua?o Gatazka garaia, barne konfliktoak: polisen artean mugak ez garbi,

polis batzuek gerra egin bere lurraldea zabaltzeko, arrazoi ekonomikoak (merkataritza...)...

KOLONIZAZIOA: Esperientzia kolonialak lagundu komunitate hauei euren hiriak hobeto

estrukturatzen. Hiraren funtzionamendu politikoa, erabakiak hartzeko instituzioak martxan jarri.

Polisak ere funtzio defentsiboa. Polisa ez hiri aglomerazio hutsa, polisaren sorrera ekintza politikoa da (hiri-

estatuak dira baina estatu horren sorrera komunitate zibiko baten erabakia). POLIS = HIRITARREK OSATUTAKO KOMUNITATEA.

HIRITARRAK: K.a. VII. mendean definitu hiritarren izaera. Eskubide politikoak, pribatuak dituztenak. Gizonezkoak, 18 urte baino gehiagokoak. Hasieran: iragan historiko edo mitiko komun bat zutenak (heroiekin

erlazionatuta). Kultu erlijiosoetan parte hartzen zutenak gutxiengo hori hiritarrak.

Gero hoplitak hiriaren defentsa.

6

Page 8: ANTZINAROA I. APUNTEK

Hiritarra izateko baldintzak: Hasieran: aske izatea, gizonezkoa izatea, polis bertakoa izatea (ez

atzerritarra=metekos). hiritarrak ez dira hirian bizi ziren guztiak. Gero baldintza ekonomiko batzuk gehitu: hasieran lurjabeak zirenak

soilik -> gero, Salonen erreformarekin, jende xumeagoa ere sartu. Hala ere, baldintza ekonomikoa ez zen izan inoiz garrantzitsuena.

Hiritarrak = POLITAI Hiritarren kopurua geroz eta handiagoa. Hiritarrek egin legealege horiek gobernatu (legea berdina hiritar

guztientzat). Konstituzioak (K.a. VII.): aristokratikoak, demokratikoak edo tiranikoak

izan zitezkeen. Hiri-estatu (=lurralde mugatu baten antolaketa politiko eta soziala) bat izateko

baldintzak: harresiak; subiranotasuna; independentzia eta inguruko lurraldeek independentzia hori onartzea; txanpona egiteko ahalmena.

Hiri hauek defentsa eskubidea dute, hau da, ez dute onartzen bere lurralde osotasunaren aurkako atentaturik, ez hiri-estatuaren lurraldean atzerritar goarnizioen ezartzerik.

Justizia administratzeko erakundeak dituzte. Funtsean, 3 elementuk definitu polisa:

Gizabanakoen komunitate antolatua. Lurralde batean finkatuta dago komunitate hori. Inguruko onespena, inguruko komunitateek onartu eta errekonozitu behar

dute polisaren identitatea. Aristotelesek (polisari buruzko iturri garrantzitsuena, Politika lanean) hiritarren

komunitatea hau horrela definitu: hiritarren komunitatea, hau da, politai testu ofizialetan hiria etnonimoarekin identifikatu: elementu etnikoa garrantzitsuena da. Adb: Atenas esan beharrean, atenastarren hiria esaten zen.

POLISAREN ATALAK: ASTY (=hirigunea):

Akropolia: Gotorlekua zen, baina batez ere gune erlijiosoa (hiriaren jainko

babeslearen tenplua). Hemen gorde armak. Hiria honen inguruan eraiki. Batzuetan hainbat ekintza politiko ere bertan egin. Normalean ez zeuden etxebizitzarik bertan.

Agora: Hiri askoetan leku garrantzitsuena. Gune politiko, administratiboa eta merkataritzakoa (kasu batzuetan

baita erlijiosoa).

7

Page 9: ANTZINAROA I. APUNTEK

Agoran bildu eklesia (=asanblada). Tribunalen eta magistratuen egoitza. Espazio irekia, eraikin publiko gehienak bertan kokatu (asanbladaren

egoitza...) balio arkitektoniko handiko espazioa. CHORA (= inguruko lurraldeak):

Gehienetan hirigunea baina askoz ere zabalagoa. Asty eta Choraren arteko harreman ona, ez dago kontraesanik. Biak

osatu errealitate politikoa. Lur landuak, basoak, kasu batzuetan herrixkak, gotorleku txikiak,

santutegiak, bazkalekuak. Polis bateko Chora ondoko polisaren mugaraino luzatu.

HARRESIAK: Muga zehazteko. Hirigunea eta Chora ere bereizi. Harresia = zibilizazioaren elementua, subiranotasunaren adierazlea.

Polisak unitate politiko, sozial eta ekonomikoak. EKONOMIA:

Polisaren sorrerarekin egoera ekonomikoa aldatu: harreman komertzialak areagotu, batez ere ekialdearekiko (Mende Ilunetan merkataritza harremanak galdu, aristokraziaren eskuetan zegoen).

Hasieran nekazaritza ekonomian oinarritu -> gero merkataritza, artisautza... zabaldu. Estatuak berak jarduera horiek bultzatu (adb: Atenas).

Hiriek gaitasun ekonomikoa, independentzia ekonomikoa zuten. Hazkunde demografikoa (K.a. IV.-VIII. [batez ere VII.])espazio

okupatuak hedatzea. Zergatik? Uzta hobeakpopulazioa goralur berriak behar.

ARLO SOZIALA: Ekialdeko lurraldeekin harremanak areagotu. Hiriak kontrolatutako harremanak izango dira. Harreman komertzialak. Harreman horien ondorioak:

Alfabetoa: feniziarrengandik hartu zuten, aldaketa batzuk eginez: bokalak sartu. Testu idatziak edozein materialetan agertu: metala, papiroa, marmola...

Arkitektura eta eskultura monumentala ere Aro Arkaikoan agertu, akropolian eta agoran. Berez polikromatua.

Literatura: idazkera berreskuratu literatura berpiztu. Genero literario guztiak garatzen hasi: poesia, lirikoa, komedia, tragedia, historia...

Hesiodoren kosmologia: Hesiodoren Teogonia obran agertu. Hesiodok munduaren antolamendua azaldu mitoen bitartez: Zeusek

8

Page 10: ANTZINAROA I. APUNTEK

sortu lurra -> lurra banatu (ura: Poseidon; lur-azpia: Ades; zerua: Zeus) -> lurraren banaketa jainkoen arteko gatazkekin ulertu.

POLITIKA / ADMINISTRAZIOA: Hiritarrek lege batzuk onartu eta errespetatuko dituzte

funtzionamendurako (beraiek sortutako konstituzioak). Politeia. 2 esanahi:

Hiritar eskubidea. Erregimen politikoa: konstituzioa (oligarkia, tirania edo demokrazia

izan daiteke).o 2 osagai:

Autoritatea: erregimenaren eraginkortasuna bermatu. Parte hartzeak: hiritar eta erregimenaren arteko adostasuna

bermatu. Parte-hartze gradu ezberdinak: Oligarkian: parte-hartze mugatua: errenta, jatorria. Demokrazian: hiritar guztiek derrigorrez parte hartu behar

(erakunde ezberdinetan).o 2 osagai hauek betetzeko era egokiena: legeak oinarri izatea eta

hauek jainko batek onartuta egotea. Adb: Espartako konstituzioa (Esparta), Solon(Atenas).

o Aro Arkaikoan sortuko da lehenengoz legearen hitza, hauen multzoari konstituzio deitu. Aurretik zeuden arauak ohituretan oinarriturik (ez idatzita) familia aristokratikoen esku -> Zuzenbide konstituzionala.

o Baina egoera aldatu eta hiritar guztien onarpena duen erreferentzia bihurtuko da.

OLIGARKIA: Hiritartasuna eskuratzea mugatua (eskubide politiko guztiak biltzen

zituena): gizonezko helduak eta askeak = espartiarrak (ez esklabo, atzerritar, adin txikiko, emakume).

Eskubide politikoak dituztenak erakunde politikoetan parte hartu ahal izango dute: kontseilu oligarkikoetan.

Politika eta justizia lotuta zeudenez, epaitegietan lan egin ahalko dute magistratu moduan (justizia eta administrazioan): o Polisaren tamainaren araberako kopurua, hierarkizazioa haien

artean (magistratu nagusia: arkante). o Epe mugatuko kargua zen eta aristokratek eskuratu.o Oligarkia dinastikoak zeuden: familia bateko kide ezberdinek bete

magistraturak. Baina hau ez da ohikoena, normalean hauteskunde bidez hautatu (kontseiluan).

o Dirua izatea ezinbestekoa zen, kargua betetzeagatik ez zutelako inongo dirurik jasotzen.

9

Page 11: ANTZINAROA I. APUNTEK

Botere banaketaren ezaugarria desoreka izango da, aristokratak izanik probetxu handiena aterako duen taldea.

Herri asanbladak : hiritarrek parte hartzeko ekimenak. Magistratuek dute antolatzeko eskubidea. Ekimen hauek ez iniziatiba legislatiborik (magistratuek proposaturiko legeak baieztatu edo ezeztatu).

Kontseilua (Atenasen aeropagos, Espartan gerousia): erakunde garrantzitsuena, botere judizial eta kanpo politika eragiten duelako. Bizi osorako kargua zen. Hauek emango diete magistratuei boterea.

Espartiarren artean berdintasuna: homoioi. Hori lortzeko, Espartan adib., txikitatik mutilak gerlari izateko hazi eta emakumeak gerlari sendoak erditzeko “entrenatu”.

DEMOKRAZIA: Antzinateko Atenasen, K.a. VI. mende amaieran eta V. hasieran. Prozesu nahiko luze baten bidez ezarri. Oinarria: Klistenesen

erreforma (K.a. 507). 50 urte beranduago guztiz ezarria. Parte-hartze zabaleneko erregimena: hiritar guztiak. Herriaren lehentasuna: Demos (estatuaren botereetan: politiko,

judiziala). Hiritar izateko baldintzak: askea, gizonezkoa, 18 urtetik gora, aita eta

ama Atenastarrak. Polisen artean: Estatu modernoa / Estatu arkaikoa.

Estatu modernoa = Atenas. Oso erraza da hiritar eta ez-hiritarren artean eta aske eta ez-askeen artean bereiztea.

Estatu arkaikoan ordea, ez dago hain garbi hiritarren eta ez-hiritarren arteko diferentzia. Adibidez: Esparta (homoioi, periekoak...). Ezberdintasun hain garbiak ez izateak errebolta gehiago zeuden,

esperantza baitzuten besteen maila lortzeko edo esklaboen kasuan, askatasuna lortzeko.

ETHNOS (herria, tribua): ESTATU TRIBALA (Polisaren ezberdina den sistema). Hirigunerik gabeko estatua. Populazioa herrixketan sakabanatuta Polisarekin konparatuta atzeratuagoa. Greziako mendebaldeko eta iparraldeko herrietan. Antolaketa modu honen adibide famatuena: Mazedonia. Baita Tesalian, Etolian,

Acarnia, Lokria, Focida, Acaya, Arcadia... Monarkia zen estatu hauetan gobernu sistema, denbora luzean zehar iraun. Mazedonia ethnos garrantzitsuena. Peloponesoko ondorioz lurralde periferiko

horiek Atenas eta Espartaren ordezkoa hartu. Mazedonia Greziar munduko lurralde garrantzitsuena bihurtu, politika inperialista (K.a. IV. mendean, Alejandro Magno).

10

Page 12: ANTZINAROA I. APUNTEK

3. GAIA: POLIS ARKAIKOA. STASIS-A: KRISIAREN ERAGILEAK. GREZIAR KOLONIZAZIOA. LEGEGILEAK ETA TIRANOAK.Aro Arkaikoaren baldintzak aldatu:

Ekonomian: Nahiz eta nekazaritza eta abeltzaintza izan oraindik jarduera inportanteenak

beste batzuk sortzen hasi: artisautza, merkataritza... Arazo berriak: herentzia sistema zela eta, lurrak seme zaharrenari ematen

zitzaizkion besteak lurrik gabe geratu. (K.a. VIII. mendean) K.a. VII. mendean familia antolaketa aldatzen da eta lurra semeen artean

banatu lursailak geroz eta txikiago bihurtu ez ziren nahikoa familia bat mantentzeko maileguak eskatu behar itzuli ezean, zorpean.

Txanponaren sorrera, txanponaren erabilera. Hiriek txanponak jaulki eragin handia ekonomian.

Hiritarrek erakundeetan parte hartu nahi, eskubidea zuten, baina dirua behar zen horretarako hiritarrek politikan ibiltzeko dirurik ez bazuten desoreka politikoa sortzen zen.

Kulturan: Idazkera orokortu: ez zen krisiaren eragile bat izan baina kasu batzuetan

lagungarri.K.a. VIII. eta VII. mendetik jada stasia agertzen zaigu, hau da, KRISIA.

Hazkunde demografikoa polisek beren lurraldea hedatzen saiatu polisen arteko gatazkak sortu ziren.

Iturri idatzirik inportanteena: Hesiodo, konkretuki Hesiodoren obra: “Lanak eta Egunak”: Hazkunde demografikoa (ez modu analitiko batean, hala ere) nekazal

produkzioa ez zen nahikoa populazioa mantentzeko gosetea. Baina ondorio onak ere: nekazal teknika berriak produktibitatea handitzeko (hala ere, ez zen nahikoa izan).

Herentzia sistema: K.a. VIII.: lurra seme zaharrenari eman beste semeak lurrik gabe geratu

lur eskasia. K.a. VII.: aita hiltzean semeen artean banatu lurrak geroz eta lursail

txikiagoak arazoa areagotu. Lurra galtzen zutenek jarduera ekonomiko berrietara mugitu: artisautza,

merkataritza... Arkeologiak frogatzen du merkataritzaren garapena. Teknika merkatal asko feniziarrengandik hartu. Greziar idazleek askoetan

deskribatu nolakoak ziren feniziarren itsasontziak (Iliadan adibidez feniziarren itsasontzi beltzak agertu: beltzak deitu brea ematen zitzaielako). Itsas bidaiak egiteko beharrezkoa ezagupen teknikoak, astronomikoak,

geografikoak... izatea.

11

Page 13: ANTZINAROA I. APUNTEK

Azken finean feniziarren bizimodua merkataritza izan zen denbora luzean zehar. Greziarrek feniziarrak lapur, pirata moduan aipatzen zituzten.

Artisau, merkatari... hauek guztiak gizartearen elementu marjinalak ziren (nekazari pobreak, txikiak... izandakoak). Ez ziren lurjabeak (ezin zituzten lurrak berriro erosi), ondasun mugikorrak zituzten. Lurjabeak ez zirenez erakunde politikoetan eta judizialetan sartzea beraientzat ia ezinezkoa zen. beraz, polisetako erakundeak, garai honetan, nobleek (aristokraziak) kontrolatzen zituzten.

Erreforma hoplitikoa: infanteria astuna panoplia eskuratu behar (hopliten armak), garai horretan burdinaren garapen eta produkzio hazkundeak hori erraztu egin zuen (eskurapena).

Idazkeraren orokortzea: Feniziarrengandik hartu alfabetoa, bokalak txertatu (K.a. VIII.) literatura azaltzen da: lehenengo poema epikoak eta lirikoak idazten dira

(Hesiodo, Homero, Tirteo...). Idazkera ere legeak idazteko erabili (testu epigrafikoetan, hiriaren agoran

jartzen zirenak). Legeak idazteak aristokraziari boterea kendu: izan ere, legeak idatzita egon baino lehen, nobleek aplikatzen zuten justizia (ohituretan oinarritutako legeak, nobleek ezagutzen zituztenak).

Arazoak sortuz gero, krisiaren ondorioz hiritarrek legeak aldatzea eskatu, legislazio berria sortzea.

Aristokratek egoera hori ez zuten arazorik gabe onartu gatazka politikoak sortu ziren. Atenas: Aristokrazia tradizionala Vs. Demos-aren eskaera gatazka

politiko hori demokraziaren ezarpenean bukatu. Gatazka hauek polis guztietan gertatu ziren, baina erritmo ezberdinekin.

Aspektu kulturala: Erlijioa: Orakuluen garrantzia. Ezagunena: Delfos-eko orakulua. Kolonizazio

prozesuan orakuluari egindako kontsultak behin eta berriz agertzen dira: kolonia berri bat ezartzeko lehendabizi orakuluari kontsultatu behar.

KOLONIZAZIOAK (krisiaren irtenbide bat): Aro Arkaikoko kolonizazioa 2. kolonizazio olatua da (Kolonizazio Handiak),

lehenago, XII. mendean, egin ziren batzuk (Asia Txikiko M-ko kostaldea). Baldintza geografikoengatik eman zen: lursail falta eta produktibitate txikikoak

askoetan (nahiz eta teknika berriak aplikatzen hasi errendimendua handitzeko, ez zen nahikoa).

Hazkunde demografikoak lursail eskasiaren arazoa areagotu eta errebolta sozialak sortarazten ditu: Alde batetik, lurjabe handiak edo aristokrazia tradizionala dago. Beste

aldetik, lurrak galdu ostean esklabo bihurtu edota pobrezian geratutako lurjabe txiki ohiak.

12

Page 14: ANTZINAROA I. APUNTEK

Errebolta hauek erreforma sozio-politikoak eragin zituzten (hopliten erreforma, erakundeen ezarpena...).

Koloniak ezartzean demografia presioa jaisten da metropolietan. Merkataritzaren areagotzea ere eman: itsasontzi hobeak eta seguruagoak egin

(metalak eta elikagaiak inportatzeko eta produktu manufakturatuak esportatzeko, Mediterraneoan zehar). ekonomia bultzatu, hobetu errebolta sozialak arindu, izan ere, erakundeetan parte hartu ezin zutenak (ez-hiritarrak edo hiritarrak bai baina dirurik gabeak: lurjabe txikiak, artisauak, merkatariak...) kolonietara joan (bertan bai, hiritarrak izango direlako).

Kolonia horiek hiri-estatuak ziren, gehienak Apoikia izena, hiri independenteak, hau da, polisak polisaren elementuak zituzten.

Non? Itsaso Beltza. Magna Grezia: Italiako H., Sizilia... Mediterraneoko M: Masilia (gaur egun Marsella), Ampurias, Rhodes

(Gironan, egungo Rosas), Sibaris... XII. mendean kolonizatutako hiriak bigarren olatu honetan metropoliak izango

dira. Klerukia: kolonia militarrak. Kolonizazioaren arrazoiak:

Arrazoi politikoak: Aberastasun iturri nagusia lurra zen. Lur gehiena aristokraten esku

(lurjabe handiak). Nekazari gehienak lursail txikiak eta geroz eta txikiagoak (herentzia sistemagatik). Aberastasun banaketa ez zen justua, ez zen orekatua desoreka soziala sortarazi.

Polisen aurreko antolamendua: Gene / Ethne (leinua): egitura soziala (handitik txikira, hau da, philé ezberdinek clan-ak osatzen dituzte, clan ezberdinek fratria bat...):1. Tribua.2. Fratria.3. Clan.4. Philé.o Momentu hauetan lurjabe guztiak antzekoak ziren, ez zegoen ia

estratifikazio sozialik. Krisiaren ondorioz, gizarte estratifikazioa areagotu egiten da, baita Polis

sistemaren ondorioz ere errebolta sozialek aldaketa politikoa eskatu baina baita laguntza ekonomikoa, beren egoera hobetzeko (maileguen ordez zorrekin baitzeuden asko).

Arrazoi ekonomikoak: Stenochoria = lur eskasia (greziar orografiaren ondorioz).

13

Page 15: ANTZINAROA I. APUNTEK

Aditu batzuek esan kolonizazio hitza ez dela aproposa garai honetako prozesuak definitzeko. Izan ere, Greziako zabaltze prozesuan lurralde berrietako hiriak independenteak ziren.

Greziak ezarritako hiriak (apoikia): nekazal “koloniak”, independenteak. Metropoliarekiko harremanak bazeuden, baina ez politikoak, militarrak, baizik eta kulturalak, erlijiosoak. Batzuetan, gainera, kolonia eta metropoli baten arteko gatazkak ere egoten ziren. Ezarmendu batean metropoli ezberdinetako kolonoak ere egoten ziren.

K.a. VIII. mendean hasi hedapena eta K.a. VI. mendearen erdialdean bukatu (550. urte inguruan).

Estatu greziar guztiek ez zuten parte hartu (Espartak ez, Atenasek enklabe gutxi batzuk besterik ez: krisiari aurre egiteko Espartak Peloponesoko lurraldeak bereganatu / Atenasek demokrazia ezarri).

Hiriak hartzen du erabakia (ez konpainia pribatuek) eta espedizioa prestatzen du: Apoloren orakuluaren kontsulta (garrantzitsua zen legitimazioa izatea) normalean baietz izaten zen.

Oikistes izango da espedizioetako burua. 500-1000 bat gizon (gazteak, gehienetan derrigorrez joan behar, batzuetan zozketaz aukeratzen ziren) joaten ziren espedizioan. Oikistes: bidaian sortzen ziren arazoak konpondu, erabakiak hartzeko

gaitasuna izan behar. Normalean esperientzia handiko aristokrata izaten zen. Zeregin ideologikoa ere bazuen: espedizioko kideei konfiantza eman.

Gerra ontzietan egiten zen bidaia. Espedizioak legitimitatea izan behar greziarrentzatlegitimitatea jainkoek

eman (Delfos-eko orakulua)+sakrifizioak egin jainkoen babesa lortzeko. Kolonizazioaren arrazoiak ezb. kolonien izaera ere ezb. Kolonizazio prozesua:

Hasieran jada gutxi gorabehera ezagutzen zituzten lurraldeetara joan, zonalde jakin batzuk bilatu: Defentsarako aproposak izan beharuharteak, ibaien deltak,

penintsulak (muinoak)... Ur-hornidura. Itsasorako irteera erraza.

Leku hauetan ezarmendu ez iraunkorrak ezarri -> gero beste leku batean kokatu hiria.

Jada kokapena aukeratu ondoren, hiri-fundazio erritua egin: jainkoei ofrendak eta sakrifizioak. Gero fundatzailearen gurtza egiten zen, heroien gurtzarekin erlazionatua

(ez jainkotu fundatzailea). Santutegi bat eraiki: mugan (koloniaren lurraldea zehazteko).

14

Page 16: ANTZINAROA I. APUNTEK

Hori egin eta gero, lurra zatitu eta lur zati bana (kleros) eman kolono bakoitzari: Hasieran banaketa berdina, kolonoak = berdinak. Baina azkar aristokrazia bat sortu, kolonietako gizarte antolamendua

hierarkizatu. Erakunde politikoak ere sortu. Kolonia gehienak poleis zirenkomunitate

politikoa=hiritarrak. Hiri berri hauetan sortu 1. legegileak (konstituzioa, legeak idatzi)justizia

ez dago aristokraziaren eskuetan, erakunde judizialetan baizik. Kolonoek hiritartasun berria lortu (jada ez metropolikoak, hiri berrikoak

baizik). Normalean hiritarrak izaten ziren kolonoak, baina askoetan, pobre

izateagatik metropolian askoek ezin politikan parte hartukolonietan ordea, bai.

Kolonia greziar batzuk metropoli bihurtu, hau da, beraiek ere koloniak sortu. Kolonoen eta lurraldeko biztanleen arteko harremana? Kasuistika handia.

Italia eta Siziliako kolonietan: italiarrak topatu. Normalean greziarrak distantzia mantentzen saiatu. Hala ere, arazorik bazegoen defentsa batu. Bertako biztanleen zantzu basatiak ere aipatzen dira. Hala ere, gehienetan errespetuzko harreman bat mantendu, harreman komertzialak. Batzuetan komunitate batzuk menpe hartu. Hiriaren zabaltzea ez zen gerra bidez egiten, normalean baketsuki.

Kartagon ere egoera antzekoa, gehienetan baketsua. Hala ere, ez ziren nahasten, ez ziren lurraldeko biztanleekin ezkontzen. Naukratis kolonian (Egipton): greziar kolonoek faraoien legea errespetatu,

bertako aristokraziarekin harremanak (estatu indartsua zelako). Lurralde horietako biztanleei buruzko mentzioak topikoz beteta: basatiak,

kanibalak... Ezarmendu motak:

APOIKIA: batik bat lurra bilatu metropoliek, nekazal ezarmendua gehiago zen, merkataria baino.

EMPORIO: merkataritza zen jarduera nagusia metropoliarekiko harreman ekonomikoak mantendu.

Kolonia zaharrenak K.a. VIII. mende erdialdean, Italiako hegoaldean eta Sizilian: Lur emankorrak. Defentsa erraza. Ez Greziatik hain urrun. Gatazkarik ez bertako biztanleekin.

Itsaso Beltzeko koloniak : Kostaldean. Klima eta lurrak ez ziren onak baina metalak zeuden.

15

Page 17: ANTZINAROA I. APUNTEK

Hispanian : Hemeroscopio: ez kolonia, ezarmendua.

Zer bilatu kolonietan? Lurrak. Gatza. Metala. Greziar produktuak esportatzea: ZERAMIKA, hainbat kasutan armak ere.

LEGEGILEAK: Aro Arkaikoko elementua da, Poleis estatutan. Hauei buruz hitz egiten duten iturriak: Aristoteles, Herodoto, Tuzidides,

Hesiodo + Epigrafia, numismatika. Hesiodok 2 justizia mota ezberdindu:

Nobleek ematen zutena (basileus...). Hesiodoren ustetan justizia hau ez da batere justua.

Zeus-etik zetorrena, Hesiodorentzat benetako justizia, nobleen gehiegikerietatik salbu zegoena.

Aristoteles: legegile garrantzitsuenak aipatu. Legegileak zuzenbide idatzia agertu eta gero sortu. 2 hauek botere asko kendu

aristokraziari (legeak idaztean). Hiriaren testuinguruan erakunde judizialak sortugradu ezberdina zen arren, hiritarrek kontrolatu.

Gizartearen hierarkizazioarekin lotuta, ekonomiaren dibertsifikazioa eman. Dibertsifikazio horrek arazo berriak sortu->arazo horiei hiritarrek erantzun behar, ez soilik nobleziak. Justiziaren kezka, kezka nazional bilakatu behar. Prozesu horretan sortu legegilearen funtzioa. K.a. VII. mendean hasi hiri batzuk lege idatziak sortzen.

Hiri bakoitzean momentu ezberdinean sortu legegileak. Borroketan zeuden taldeek legegileak bitartekari gisa erabili (biltzarrek

aukeratu). Beste kasu batzuetan (Atenasen, adb.): komisio bat aukeratu legegilearen

lana egiteko. Legegilearen funtzioak, botereak:

Botere legegilea eta botere betearazlea (ez zen mugagabea. Legislazio bakoitzak urte kopuru bat iraun, gero legegilea aldatu).

Kolonietan legegileen lana greziarrentzat “ulergarriagoa”: kolonietan legeak egin behar, lur banaketa antolatu... (kolonietan sortu legegileak). Metropolietan prozesua konplexuagoa. Normalean lege kodea

hamarkada batzuetan zehar egiten zen. Aristokraziaren kontrako ekintza zenez, batzuetan nobleziak prozesua geldiarazi, oztopatu.

Legeak idaztean arbitroa sortzen da gatazkentzakoherriaren boterea handitu, aristokraziarena ahuldu. Legeak leku publiko batean idatzita daudedenek ikusteko moduan.

16

Page 18: ANTZINAROA I. APUNTEK

Dena dela, nobleak ondo prestaturik zeudenpolitikan eta justizia administrazioan parte handia izan.

TIRANOAK (TIRANIA): Aristotelesek tiraniaren definizioa eta deskribapena:

Estatu kolpe baten bidez, ilegitimoki, lortzen da eta pare bat belaunalditan iraun.

Krisi edo estasi baten testuinguruan ematen da. Legegileen agintaritza gehiegi luzatuz gero tirania bihur zitekeen. Tiranoa aristokrata da, baina herriaren aldeko politika egingo duena, kasu

askotan magistratu izandakoa edo erre bera izan daitekeelarik. Beste batzuetan tiranoa aristokraten fakzioen arteko gatazketatik eratorria. K.a. 620-550 artean eman tiranoak. Tiranoak indarrez mantendu bere boterea, armada batez baliaturik, baita

demosaren onespenaz eta aristokraziaren babesaz. Herriaren aldeko politika egiten badu erregimen oligarkiko tradizionalaren

aurkako politika egiten du. Botereaz jabetutakoan erakunde politikoak mantendu eta kontrolatzen ditu,

magistratuak izendatuz. Ezin daiteke esan mugimendu iraultzailea denik, ezarritako ordena ez delako aldatu nahi.

Tiranoaren politika 4 zutabetan oinarritu: POLITIKA EKONOMIKOA:

Aristokratei lurrak kendu eta nekazarien artean banatu. Merkatari eta artisauen aldeko neurriak. Eraikin publikoen eraikuntza. Lan egitura (lan egiten ez zuena zigortu).

POLITIKA ERLIJIOSOA: Propaganda politikoaren oinarri bilakatu. Tiranoek erlijioa bultzatu: eraikin erlijiosoak zein jai eta kultuak sustatuz,

jainkoei eskaintza aberatsak eginez... legitimazio politikoa lortu. POLITIKA KULTURALA:

Hau ere propaganda gisa erabili. Interesek bultzatuta izan bazen arren, kulturaren garapen ikaragarria

ekarri artearen aspektu guztietan. KANPO POLITIKA:

Armadaz gain, diplomazia erabili beste tirano batzuekin, hauen artean merkatal harremanak askoz hobeak izan, baketsuak.

Tirania desagertzean erregimen oligarkikoa berrezarri edota demokrazia ezarri. Kartagoren mehatxu eta erasoak mendebaldeko hirietan tirania mantendu. Aristotelesen arabera hau zen hiriaren bilakaera naturala: monarkia-

>aristokrazia->tirania->demokrazia.

17

Page 19: ANTZINAROA I. APUNTEK

4. GAIA: POLIS ARKAIKOA II. ATENAS ETA ESPARTA.ESPARTA:

Esparta polis atipikoa: egitura arkaikoa, hirigunerik ez. Lur emankor baina oso urriakMeseniako lur aberatsak bereganatu behar izan

zituzten. Iturriak:

Tirteok doriarrak zirela esan, baina lur horiek akeoek inbaditu zituzten. Esparta ezagutzeko lan nabarienak: Aristoteles (Politika), Xenofonte, Polibio

eta Plutarko (Likurgoren biografia idatzi). Iturri nabariak ditugun arren puntu batzuetan hutsuneak daude oraindik.

Pentsatzen zen Likurgok sortu zuela Espartaren konstituzioa eta horren menpeko erakundeak egituratu zituela.

Lehenengo iturriak Espartari buruz mizenikoak (lineal B). Iliadan ere Espartako erregea aipatu (Menelao, errege mitikoa, ez zen

benetan existitu). Ez beste hiriekiko harremanik, geografikoki asko baldintzatutaautarkia (ideal

ekonomikoa). JATORRIA:

K.a. 2000 inguruan akeoak (Iliadan Menelao) Peloponesoko penintsulan kokatu (baita Lazedemonian).

K.a. XII.-XI.ean (“itsasoko herrien” sarrera) doriarrak Lazedemonian sartu, Heraclesen ondorengoak zirela esanez, beren berezko lurraldea berreskuratzeko. Batzuek esan doriarrek (indoeuroparrak: hizkuntza indoeuroparra doriar

horiekin identifikatu espartiarrek) akeoen zibilizazioa suntsitu zutela. Gaur egun pentsatzen da jada ez zegoela bertan zibilizaziorik

(galduta)doriarrak pixkanaka sartu eta ezarri. Esparta sinezismo prozesu batetik sortu: komunitate ezberdin batzuk batzeaz,

alegia. Herriguneak elkartu polis bat osatuz (Esparta), baina, beste polisek ez bezala, Espartak ez du izango hirigunerik. Sinezismoan parte hartu zuten herriak:

Hasieran (IX. mendean): Pitana. Limnai. Cinosuro. Mesoa.

Gero batu: Amiclas. Denek garrantzia bera, ez zegoen herrien arteko hierarkiarik.

Espartan 3 tribu (phylai): Dymanes, Hylleis eta Phampiloi. Kokapena: Peloponesoko penintsularen hegoaldean (muturrean).

Mesenia ere konkistatu zuten.

18

Page 20: ANTZINAROA I. APUNTEK

GOBERNU FORMA: OLIGARKIA (DIARKIA): Diarkia: bi errege daude, baina ezin da esan monarkia zenik (erregimen

oligarkikoa, aristokratikoa). Diarkiaren kausa sinezismoan dago: hasieratik, oreka mantentzeko, arau

batzuk ezarri: 2 familia garrantzitsubertatik kide bana errege. 2 erregeak :

Gerusiaren parte ziren. Orakulua kontsultatzen zuten. Erlijio funtzioak: sazerdote modukoak ziren, herriaren eta jainkoen

arteko bitartekariak. Armadaren buru. Guda garaian erregearen boterea mugagabea zen, baina bake-garaian ez

(eforoek mugatu). Jatorria:

Kondairaren arabera errege batek bikiak izan zituen eta amak ez zekien zein izan zen lehena jaiotzen biek gobernatzea erabaki.

Seguruena sinezismo prozesutik datorrela da, 2 familia garrantzitsu baitzeuden.

5 eforoak : Magistratu nagusiak ziren, urtebeterako hautatuak. Ezin berriz hautatuak

izan. Hasieran kolegiatuak: kide guztiek botere berdina. Denborarekin, botere

gehiago lortu. Erregeen kontrola zuten. Funtzioak:

Legegilea: Apellara eramango ziren proposamenak egin. Funtzio judiziala eta diziplinarioa: estatuaren errespontsabilitatea. Finantzak kontrolatzea. Armadarako deia egitea (armadaren kontrola) Kanpo-politika. Gerua eta Apella konbokatzea. Apella presiditzea. Gazteen heziketaz arduratzea (hezkuntza). Hiriaren administrazioa eramatea eta orden soziala mantendu eta

kontrolatzea (barruko segurtasuna). Kargua utzi eta gero, ondorengoek epaitu egiten zituzten, beraien

agintaldian akatsik egon zen edo ez jakiteko. Gerusia : zaharren kontseilua.

28 kide + 2 erregeak. Kargua hil-artekoa zen.

Proiektuak Apellari aurkeztu.

19

Page 21: ANTZINAROA I. APUNTEK

Justizia kriminalaz arduratzen zirela uste da. Asanblada (Apella) desegin zezaketen bertako erabakiekin ados ez

bazeuden. Senatuaren antzekoa. Erakunde garrantzitsua erregearen boterea limitatzeko (tirania ez

ezartzeko) + asanblada kontrolatzeko (demokrazia ez ezartzeko). Oreka hori gerontes-ak mantendu, arbitro modukoak.

Apella : hiritar asanblada. Gerusiaren proiektuak onartu, lege proposamenak eztabaidatu. Espartiatek osatu, homoioi (hoplitak).

Edade minimoa: 30 urte. Apellak hautatu 5 eforoak.

GIZARTE ANTOLAMENDUA (PIRAMIDALA): Espartiatak: hiritarrak.

Funtzio politiko eta militarrak (hoplitak). Prestakuntza militarra estatutik jaso, soldadu profesional izateko

(beraien funtzio garrantzitsuena baitzen): 7 urterekin hasi heziketa, familia-bizitza ia-ia osoki bukatu orduan. Prestakuntza oso gogorra zen, batzuk hil egiten ziren prozesuan. 20 urterekin bukatu, gizon bihurtuderrigorrez ezkondu behar zuten.

Baina, ezkontzak ez zekarren bizitza familiarra, kanpamentuan bizi ziren 30 urte bete arte (gauetan soilik joan emakumearengana).

Erregearen guardia pertsonala 300 hoplitek osatzen zuten: koroi/hippeis. Lurjabeak, beraiek pertsonalki ez landu lurrak (hilotek egin hori). Ezin zuten artisautzan edo merkataritzan aritu. Berdintasun politikoa, soziala eta hasieran ekonomikoa (konkistatutako

lurrak berdin banatu baitziren). Baina, geroago, berdintasun ekonomiko hori desagertulurjabe handiagoak, txikiagoak... hierarkizazioa sysitia (bazkari komuna) espartiata batzuek ezin ordaindumaila baxuagoa, desohorea. Bazkari komun hori ordaindu ezin zutenak: hypomeiones.

Tresantes: batailan, gerran dardara egin dutenakbaztertuak izaten ziren.

Periekoak: Askeak, lazedemoniarrak baina ez hiritarrakeskubide politikorik ez. Meseniako biztanleak ziren. Merkatari eta artisauak. Zergak ordaindu. Armadara joan baina ez hoplitak. Antolamendu politiko propioa.

Hilotak:

20

Page 22: ANTZINAROA I. APUNTEK

Menpekotasun egoera (ez esklabo klasikoak): estatuaren jabetza ziren, lurrak lantzen zituzten.

Matxinada batzuk protagonizatuespartiarrek zapaldu. Kriptoak = hilotak hiltzen zituzten espartiata gazteak.

Ez askeak, ez eskubide politikorik. Meseniarrak ziren ere.

Meseniako konkistan 2 fase egon ziren: 1. Fasean hobeto tratatu bertakoakperiekoak. 2. Fasean ordea, gerra gogorragoa izan zenkonkistatutako biztanleak hilota bihurtu.

Espartiatek Meseniako lurraldeak beraien artean banatu zituzten (berdintasunez). Lurrarekin batera hilotak eman.

Perieko eta espartiaten arteko ezkontza mistoak onartuta zeuden, baina seme-alabak periekoak izango ziren.

Plutarkoren arabera, Likurgo-k egin Espartako lehen Konstituzioa: “Gran Retra”. Funtzio legegilea. Espartako erakunde politikoak ezarri: Gerusia, Apella... Asanbladak egiteko lekua ere berak ezarri zuen: leku publikoa.

ATENAS: Estatu modernoa. Atikako lurraldeko hiri bakarra. Atenaseko polisaren sorreran sinezismoa (K.a. VIII.):

Arrazoi erlijiosoak. Kondairen arabera, Teseok sortu Atenas. Atenea jainkosak babestu hiria.

Iturriak: Herodoto (K.a. V., historiagilea). Tuzidides. Aristoteles (garrantzitsuena). Siziliako Diodoro. Plutarko.

Atika: 2650 km2 lurraldea. 3 zonalde ezberdin:

Paralia: kostaldea, nekazaritzarako ez, portua. Pedion: nekazaritzarako aproposa (lautada). Hemen zeudeun: Maraton,

Eleusis... Diakria: lurralde menditsua, nahiko handia, abeltzaintzan oinarritu.

Atika neolitikotik jada populatua. Atenaseko akropolian jauregi mizenastar baten aztarnak. K.a. XII.: akeotarrak ezarri. Aldi Ilunaren bukaeran sinezismoa (herrigune ezberdinak elkartu, guztiak

parekoak). K.a. VII. mendean:

Nekazaritza = jarduera inportanteena, ekonomiaren oinarria.

21

Page 23: ANTZINAROA I. APUNTEK

Artisautza eta merkataritza oraindik atzeratuta baina jada handituz. Hierarkizazio soziala:

Eupatridak: aristokrazia tribala. Pedion lurraldean zituzten jabetzak (lurrik hoberenak han baitzeuden). Pribilegiodunak.

Geomoroi: Nekazariak,errentagarritasun gutxiko lurrak zituztenak. Lurrak jabetzan ez zutenak Eupatriden menpe, beraien lurrak landu. 2

azpitalde:o Pelatak: lurrak galdu zituztenak.o Hectomoroak: jabetzarik ez, baina lurrak emandako zati bat

eskuratu (errentan, nolabait). Hala ere, hiritarrak ziren eta beraz, eskubide politikoak zituzten (nahiz

eta gobernua aristokratek kontrolatu). Metekoak: atzerritarrak.

Askeak baina eskubide politikorik ez. Lurrak edo etxeak jabetzan izatea debekatuta zuten. Zerga berezi bat ordaindu behar zuten (Metoikon). Atenas ez zen Esparta bezain xenofoboahainbat momentutan

atzerritarrak hirira etortzea bultzatu. 4 tribu (filai) aipatu iturriek. VII. mendean monarkia desagertu eta aristokrazia ezarri. Aristokraziaren

erakunde politikoak: Arkonteak: magistratuak.

Hasieran 3: Basileus (ez da erregea, monarkia desagertzean erregea magistratu bihurtu zela ematen duizena mantendu), Eponimoa (honek eman izena urteari) eta Polemarkoa.

Solonen erreforma (K.a. VI.) eta gero, 6 arkonte ezarri: 6 thestiothetes (=legeak egiten dituztenak, zuzenbideaz arduratzen direnak).

Hautatuak izaten dira, karguak denbora limitatu batez. Aeropago izeneko lekuan bildu.

Eklesia: herri asanblada. Aeropago: kontseilu aristokratikoa. Solonen erreforma eta gero Heliaia ezarri, justizia popularreko

erakundea. Zentsuaren bidez estratifikazio soziala MINOKRAZIA:

Pentakosiomedimnoi: gehien zutenak, “el que sacase de tierra propia quinientas medidas (...)”.

Hippeis: zaldi bat mantentzeko gai zirenak. Zeugitai: lurjabe txikiak. Thetes: soldatapekoak. (Arkonteak lehen 3 mailetatik ateratzen ziren).

22

Page 24: ANTZINAROA I. APUNTEK

Stasis-a: Ohiko irtenbidea: kolonizazioa. Baina Atenasek ez zuen hori egin, ez zen

metropoli garrantzitsu bilakatu (nahiz eta enklabe gutxi batzuk eduki). Zilon tirania bat ezartzen saiatu zen. Horretarako, Megara-ko tiranoaren

(Teogenes) laguntza izan, bere alabarekin ezkonduta baitzegoen. Ez zuen tirania ezartzea lortu, gainontzeko aristokratek kontra egin baitzioten, demos-a ere ez prest tirania onartzeko.

Ondorioz, legegileak (thesmotetes) sortu eta boterea hartu, garrantzitsuenak: DRAKON:

Zuzenbide penala aldatu. Drakonen legeak ezaguna izan denbora luzez beren krudeltasun eta

gogortasunagatik. Zuzenbide pribatuaren kodea egin: aurreko legeak sistematizatu eta

lege berriak jarri: mendeko pribatua ezabatu (ordu arte familiek eskubidea baitzuten hilketa bat mendekatzeko), aitaren boterea ere mugatu (lehen eskubidea seme-alabak hiltzeko...).

Botere hori estatuaren menpe egotera pasa. Auzitegi berriak sortu zituen: o Aeropagoa (epaitegi gorena): delitu garrantzitsuenak, zigor

gogorrenak (heriotza, erbesteratzea).o 51 efetai ek osaturikoa : 3 arkonte + 48 naukraro (naukraria-ren

[unitate administratibo bat] buruak). Merkatal zuzenbidearen delituez arduratu.

o Pritaneo arena: gizakiei heriotza eragin zieten abereak eta gauzak epaitu.

SOLON: Arkotea zen. K.a. 594an botere berezia eman zioten konstituzioa egiteko. Oreka soziala, oreka politikoa bilatzen zuen. Arbitro modukoa

eupatriden eta demosaren artean. 4 ideia nagusi bildu:o Hiri eta hiritarren arteko elkartasuna.o Atenastarren batasuna.o Guztien eskubideen defentsa. o Eunomia = gobernu ona bilatu.

Lehen, hiriko gobernuan gutxi batzuek soilik parte hartu. Solonek hori jende gehiagori hurbildu nahijende gehiagok parte hartuko du politikan: hiritar guztiek. DEMOKRAZIA.

Horretarako, erreforma politiko, ekonomiko eta sozialak egin:

23

Page 25: ANTZINAROA I. APUNTEK

o Erreforma timokratikoa : gizarte mailak errentaren arabera banatu (lehen aipatutako 4 klaseak, errenta zereal eta oliotan neurtzen zen). Hau armadan parte hartzearekin lotuta egongo da: errentaren arabera soldadu mota ezberdina, arma kopuru ezberdinamaila ezberdina. Pentakosiomedimnoi: hoplitak, infanteria astuna, panoplia

osoa. Eskubide politiko guztiak. Hautagaiak eta hautesleak ziren. Arkonte izan zitezkeen eta hori izan eta gero, aeropago.

Hippeis: zalditeria. Hauek ere eskubide politiko guztiak. Zeugitai: lurjabe txikiak zirenezerrenta baxuak. Bakoitzaren

errentaren araberako armak. Eskubide politikoak bai. Thetes: soldatapekoak ziren, hauek osatu demos-a. Armadan

arma arinak. Itsas-armadako soldaduak kasu batzuetan. Ekklesian parte hartu baina ezin dira arkonte eta gainerako erakundeetako kide izateko hautagai izan.

Hiritarrak ez: emakumeak, metekoak eta esklaboak.

Arkonte izan eta gero, zuzenean Aeropago izatera pasa. Eklesiak hautatzen zituen arkonteak.

Solonen garaian arazorik garrantzitsuena: zorrak. Zorren konponketa burutu zuen, zorrak ordaindu ezean esklabotza zigorra abolituz eta egoera horretan zeudenak barkatuz.

Promozio soziala existitzen zen, klase batetik bestera pasatzea posiblea zen.

Erreforma ekonomikoan txanpona oso garrantzitsua izan zen: pisua eta balioa aldatu zien. Ondasunak osoki integratzeko orduan, kontuan

24

AEROPAGOAK

HELIEA (600 KIDE)

ARKONTEAK

EKKLESIABOULE (400 KIDE)

HIRITARRAK

Page 26: ANTZINAROA I. APUNTEK

hartu behar ziren medimnoiak: diru ondasunak (batzuek lurretan baitzituzten beren ondasunak eta besteek dirutan).

Luxuaren manifestazioak deuseztatu zituen, baita zenbait produktu esportatzeko debekua jarri ere.

PISISTRATO: hau EZ zen legegilea, tiranoa baizik. Solonek kargua utzi ondoren boterea eskuratu. Aristokrata zen, indarrez eskuratu boterea baina herriaren (demos)

aldeko politika egin zuen. Iraupen laburreko agintaldia izan, krisi garairen irtenbide moduan

ezarritakoa. Atenaseko politikako fakzio ezberdinez baliatu zen kargura iristeko. Konstituzioa onartu eta egoera sozial egonkor eta orekatua sortarazi

zituen. Kargura modu ez legitimoan iritsi zen arren, demos-ak onartu. Bere lehen agintaldia K.a. 561/560an hasi, Akropolia hartu eta Atika

osoan 6 urez tirania ezarriz, boterea galdu zuen arte. Geroago, berreskuratu egin zuen eta bere boterea areagotu, berriz galdu zuen arte. 3. aldiz agintera iritsi zenean fakzio politikoak desagerrarazi.

Barne-politika : aurkariak erbestera bidali eta kargu politikoak mantendu (kargu altuenetan bere jarraitzaileak zeudelako).

Ekonomia : merkataritza bultzatu, Atenasi Mediterraneoko merkataritza egituran lekua eginez (koloniekin zegoen mugimendu handia kontuan hartuz); Solonen erreforma monetarioa amaitu zuen, Atenaseko txanpona garaiko indartsuena bihurtuz (kalitate handikoa eta irudi oso onekin); artisautza bultzatu, batez ere zeramika (Atikoa).

Hain garrantzitsua izatera helduko zen Atenaseko itsas armada garatzen hasi.

Erlijioan : Atenearen gurtza bultzatu, Panateneak lehen aldiz ospatuz. Ospakizun hauek Olinpiar jokoak bezain garrantzitsuak izatera iritsi, zenbait garaitan. Dionisio zen 2. jainkoa eta haren omeneko festak ere antolatu. Delfoseko orakuluaren kontrola bereganatu.

Kultura : zenbait eraikin publiko eraikiarazi (antzokiak, tenpluak...)Solonen luxu ezarekin hautsi eta Joniatik eskultoreak ekarri (Fidias, adb.).

Kanpo-politika : beste tiranoen laguntza izan, Atenasen garapenerako (merkataritzarako) gainontzeko lurraldeekin aliantzak bilatuz.

K.a. 528.ean hilbere semeek hartu boterea: Hipias eta Hiparkok. Baina hauek ez lortu bere aitak zuen babesa eta fakzio politikoen berragerpenarekin batera, ez ziren onartuak izanHiparko K.a. 514.ean hil zuten eta Hipias K.a. 515.ean. Tirania desagertu eta

25

Page 27: ANTZINAROA I. APUNTEK

beste legegile bat jarri agintean, konstituzioaren erreforma egiteko (erreforma inportanteena).

KLISTENES: Bere erreformak Solonek egindakoarekin lotuta baina aldaketa

askorekin:o Tribuak erreformatu, 4 izan beharrean 10 izatera pasaz (bakoitzari

heroi fundatzaile bat izendatu). 10 tribu -> Tritty-a (demos). Tribu bakoitzeko 50 pertsonak osatu ekklesia (500 kide guztira).

o Barruti administratibo berria egin, atenastarren arteko laguntasuna baitzen bere helburua (horretarako denak nahastuz).

o 3 zatitan banatu Atika: hiria (asty), barnealdea (mesogea) eta kostaldea (paralia).

5. GAIA: POLIS KLASIKOA. ATENAS ETA DEMOKRAZIA. MEDIAR GERRAK. ATENASEKO INPERIALISMOA. PELOPONESOKO GERRA.SARRERA:

K.a. VI. mendean Klistenesen erreforma, jada demokraziaren oinarriak jarriz. Ostrazismoa: zigor politikoa (ekklesiatik bota eta 10 urtez Atikatik kanpo

egon behar, bertan utziz ondasunak [bueltatzean berreskuratu]). Etsai politikoak bistaz galtzeko tresna garrantzitsua.

Aro Klasikoa K.a. V. mendean hasi. Atenasen lurraldetasunak aurreko gentilizioa (jatorria) garaitu. Lurraldea ezb. genos.

K.a. 498. urtean oraindik autoritate oligarkikoak hautatuak izan. Momentu honetan talka egin erregimen oligarkikoaren jarraitzaileen eta demokraziaren aldekoen interesak. K.a. 498-462 artean, ez dago batere argi zein izango den gobernu sistema Atenasen. (Espartan, beti bezala, erregimen oligarkikoak jarraitu). Gatazka honetan mediar gudak eragin handia izan. Maraton-go garaipena

gertatu ondoren (atenastarrek pertsiarrak garaitu, K.a. 490,) ematen du demokraziaren aldekoek izango dutela boterea. Horretarako ostrazismoaz baliatzen dira. Demokrazia islatu: arkonteak jada zozketa bidez hautatu. Tribuetako

ordezkarien artean. Gizarte antolamenduan ere gerrak eragina: gizarte maila gorenena

tethes bilakatu (armadan borrokatu dutenak, ez hoplitak). Armadan egoteagatik izugarrizko garrantzia hartuko dute, izan ere, momentu honetan Atenaseko itsas armada unitate garrantzitsuena izango da, hoplitak baino askoz ere gehiago. Gizarte maila igotzean, botere politiko handiagoa izan (hiritarrak ziren lehenagotik, baina orain botere gehiago

26

Page 28: ANTZINAROA I. APUNTEK

eskuratu): tethes-ak ere arkonteak izateko posibilitatea izango dute (hautagaiak izateko aukera, ez soilik hautesleak).

Oligarkiaren aldekoek erreformarik ez proposatu..., demokraten ekintza errazagoa bihurtu.

GUDA MEDIARRAK (PERTSIARREN AURKA): PERTSIARRAK:

2 errege garrantzitsu garai honetan: K.a. 530/529-522: CAMBISES. K.a. 522-486: DARIO I.

Inperioa, geografikoki: Iraneko mesetak (nukleoa), Siria, Palestina, Ekialdera jo (Indiaraino iritsi ziren), baita Iparraldera (Prepontidera iritsi) eta Mendebaldera (Asia Txikia, greziarrekin topo egin), Hegoalderantz (Egiptoraino).

Asiriar Inperioa desagertzean, pertsiarrak nagusitu eta beraien inperioa sortu.

Pertsiarrei buruz dakiguna iturri greziarretatik iritsi zaigu: Herodoto:

Alikarnason jaio, Asia Txikian, baina Magna Grezia ere ezagutu. Prosaz idatzitako lehenengo obra eta garrantzitsuena: Historia du

izena, baina gerra mediarrak deskribatzen ditu. Horretarako, gerrak deskribatzeaz aparte, beste elementu eta datu garrantzitsu ematen ditu: pertsiar inperioaren hedapenari buruzko informazioa, gerraren aurrekariak eta azkenik, gerrak.

Metodo historikoa erabili, berak zuzenean ikusitako gauzak deskribatuo 1. Pausoa: opsis=obserbazio zuzena: lurralde askoetan egon

informazioa bilatzeko, beste batzuetan iturrien bidez eskuratu informazioa (ez da oso kritikoa arlo honetan), azterketa geografiko eta etnografikoa egin.

o 2. Pausoa: histoire, hau da, datu guztiak bildu eta gero aztertzea eta argibidea eskuratzea. Iturri idatziak erabili: poemak, inskripzioak...eta baita ahozko informazioa. Iturri ezberdinak alderatu, badaki eta batzuek ez dutela besteen balio bera. Mitoak errefusatu.

o 3. Pausoa: gnomé. Herodotok bere iritzia sartu, azalpen kritikoa eginez. Interpretatio.

Tuzidides. Momentu hauetan iturriek 2 “iritzi” ezberdin: mendebaldekoa

(Greziarren alde, demokrazia...) eta ekialdekoa (Pertsiarren ikuspuntua, inperioan ez zen askatasuna existitzen, erregeak zeukan aginte absolutua eta gainontzekoak ez ziren hiritarrak, menpekoak baizik [erregearen ikuspuntutik, esklaboak]).

27

Page 29: ANTZINAROA I. APUNTEK

Inperioan erregeak botere guztiak kontrolatu: botere politikoa, judiziala, ekonomikoa, soziala... Erregeak esandakoa legea zen. Jainkotuta zegoen.

Oso lurralde zabala hartu inperioak. Antolamendu administratibo berezia zuen (Herodotok azaltzen digu): Darioren garaian, inperioa 20 satrapia-tan banatzen da (administrazio

zentralizatua). Unitate hauetan satrapa bat zegoen, erregearen ordezkari bat, alegia.

Hau zergak biltzeaz arduratzen zen, erregearen kontrolpean zeuden, askoetan bere familiakoak, botere militarrak, juridikoak, politikoak zituzten baina beti erregearen menpe. (Gaur egun kutsu negatiboa, greziarrek beraiek gaizki ikusten zituztelako, Asia Txikiko hiriak beraien esku erori baitziren, beraien sistema politikoa ez zutelako onartzen...).

Unitate tributarioak ziren, hau da, beren funtzio nagusia zergak biltzea zen. Erregeari gehien interesatzen zitzaiona: lurraldea, bakea mantentzea eta zerga bilketa (lurraldeak konkistatzen zituzten, ez zituzten akordioak...sinatzen. Baina, lurraldea konkistatzeko garaian bertako aberastasunak kontutan hartu, helburua: zerga-bilketa).

Erregente bat zegoen: erregearen laguntzailerik garrantzitsuena, guardia errealaren burua.

Jauregi bat hiri bakoitzeko. Hiriak konektatuta bata bestearekin, bideen bidez: Sardes, Kapadozia, Eufrates (Susa) lotzeko bidea adibidez.

Errege pertsiarrak espiak / konfidenteak zituen satrapia guztietan. Diru-bilketa kontrolatzen zuten. Satrapiaren gobernu lokala kontrolatu.

Txanpona: Dariok urrezko txanponak egin (ezagunena: darico) eta zilarrezkoak (ezagunena: siclo). Altxor publikoa jauregietan gorde.

Erlijioa: Mitra zen jainko garrantzitsua (zaratrusta). Erlijio sinkretikoa zen: beste erlijio batzuetatik elementuak hartzen dituena.

Boterearen oinarria: LEIALTASUNA. Menpekoek erregearekiko leialtasun pertsonala. Menpekoek nahitaez bete behar erregeak agindutakoa, OBEDIENTZIA (askatasuna ez zen existitzen).

GERREN ARRAZOIAK: Inperioaren sorrerarekin batera hasi gatazkak. Asia Txikiko lurraldeak

konkistatu, Greziar polisak existitzen ziren han. Hiri horiek inperio pertsiarrak kontrolatu, satrapia batean sartuz. Inperio pertsiarrak zergak bilatugreziarrei beren gobernua mantentzen utzi lehenengo kontaktuetan (inportanteagoa dirua eskuratzea, kontrol politikoa baino).

Greziarrek ez onartu pertsiarren okupazio hori:

28

Page 30: ANTZINAROA I. APUNTEK

Beren interesen kontra egiten zutelako: merkatal interesen kontra (pertsiarrek feniziar merkataritza bultzatu, greziarrekin leian zebiltzanak).

K.a. V. mendean greziarrek pentsatu pertsiarrak garaitzea posible zela 2 gerra gertatu (iturrien arabera).

LEHENENGO GERRA MEDIARRA: K.a. 490. urtean hasi, K.a. 481ean bukatu. Momentu honetan pertsiarrek Eretria eta Atenas polisen aurkako espedizioa prestatu. Eretria zakuratu eta Atenasen Milziades jeneralak armadaren kontrola eskuratu eta ekklesian lortu Atenasen pertsiarrei gerra deklaratzea. Maraton -eko batailan greziarrek pertsiarrak garaitu. Bataila honetan

unitaterik inportanteena: hoplitak. Atenasek Espartari laguntza eskatu gerra honetan baina Espartako armada

iristerako jada, Atenasek pertsiar armada garaituta. Jeneral garrantzitsuenak:

Pertsian: Mardonio, Datis, Dario, Jerjes. Atenasen: Milziades, Temistokles eta Espartako Leonidas.

Mardoniok (Darioren suhia) Eubea konkistatu eta Atenas konkistatzeko bataila prestatu. Atenasen, bitartean, Milziades preso.

Iturri pertsiarrek diote bataila galdu izana logikoa izan zela, Atenasen harrera ona espero baitzuten. Traidoretzat zituzten haien hitza ez betetzeagatik eta bataila ez hartu porrot handi baten moduan (beren hedapenarekin jarraitu baitzuten). Atenastar iturriek Espartaren laguntzarik gabe irabazi zutela azpimarratzen dute.

Maratongo batailaren ostean, Herodotok dio Dario mendekua prestatzen hasi zela, baina ez gauzatu lehenago hil egin baitzen, bere boterea Jerjes semeari pasaz.

Milziadesek itsas espedizioak prestatu Zikladetara. Bueltatzean, traidoretzat hartu eta kartzelan sartu.

Ondoren, Temistokles izango da armadaren buru. Honek itsas armada berrituko du. 10 strategoi egongo dira eta bataila prestatzeaz arduratuko dira, karguan urte batzuk pasaz. Arkonte polemarkaren karguak garrantzia galdu, bere lekua beteko baitute strategoiek.

BIGARREN GERRIA MEDIARRA: Pertsian Jerjes da errege. Grezian, Atenas eta Esparta buru zuen liga bat

osatu K.a. 480.ean(30 polisek): LIGA PANHELENIKOA. Horretarako, ligako hirien artean bakea sinatu eta ostrazismoarekin zigortutako pertsonei bueltatzen utzi (betiere pertsiarren alde ez zeudenei, horiei zigor gogorrak). Esparta zen ligako polis garrantzitsuena eta beste liga propio bat sortu: Peloponesoko Liga.

29

Page 31: ANTZINAROA I. APUNTEK

Batailak: Termopilaseko bataila (K.a. 480): Leonidas eta akeoak pertsiarren kontra. Salamina (K.a. 480): itsas bataila Salaminako golkoan. Pertsiarrak gehiago

ziren baina lurralde baldintza eta estrategiagatik Grezia garaile. Jerjesen ejertzito erdiak ihes eginaliatuen morala altxa.

Platea (K.a. 479, Behozian, Salamina iparraldean): Grezia Mardonio jeneralaren esanetara (batailan hil). Aliatuek Tebas hartzea lortu (pertsiarren aliatua bihurtua zena).

Micala (K.a. 479, Asia Txikian): Gerra Mediarren amaiera suposatu nahiz eta bakea Galeasen sinatu (K.a. 448).

Ondorioak: Atenasen garapena arlo militar, politiko eta ekonomikoan (armada asko

garatzea lortu). Esparta apur bat baztertua geratu. Esparta eta Atenasen arteko gatazkak amaitu ziren, kanpoko etsaien aurka

batasuna erakutsiz. Deloseko Ligaren sorrera. Merkataritza jarduerak areagotu egin ziren, artisau merkatariak ugarituz

(Mediterraneo osoan egonkortasuna). Kulturan Atikako zeramikak garrantzia bereganatu.

Delfoseko Apoloren orakulua baztertu (pertsiarren aldekoa zela esaten baitzuten) eta Atenearen kultuak garrantzia irabazi.

DEMOKRAZIA: Demokrazia erradikalaren ezarpena PENTECONTECIA (K.a. 478-29): Atenastar

inperioa kontsolidatu zen garaia, Atenasen hegemonia garaia. Iturriak: Tuzidides, Xenofonte (biak K.a. V.); Siziliako Diodoro (K.a. I.); Plutarko. PERICLES (PERICLESEN DEMOKRAZIAREN GARAIA):

Inteligentzia bultzatu demagogiaren kontra. Klistenesen jarraitzailea zen. Berak ahalbidetu herriaren pribilegioak handitzea. Ezaugarri pertsonalak:

Jatorri aristokratikoa. Nortasun handikoa (Tuzididesen esanetan, herriak bere

nortasunarengatik jarraitu). Adorea eta bere programa politikoa mantedu. Energia eta lider izateko gaitasuna.

Demokrazia erradikaleko gizarte taldeak: Politai (hiritarrak):

Eskubideekin: 18 urte baino gehiagoko gizonak, Atenasen jaioak, guraso biak atenastarrak (Periklesen nahia ez zen hiritar kopurua handitzea, hiritarrek zuten boterea handitzea baizik).o Eskubideak:

Batzarrean botoa ematea.

30

Page 32: ANTZINAROA I. APUNTEK

Kargu publiko bat izateko aukeratua izatea. Eroste eta saltze askatasuna. Ondasun higiezinak izatea. Legalki aitortutako ezkontzak.

o Betebeharrak: Zergak ordaindu. Hiriaren defentsa: gehiengoa itsas armadan (ez baitzen hoplita

izatea bezain garestia). Eskubiderik gabekoak: emakumeak (jada demokrazian, eskubide

politikoak ez, baina ekonomikoak... bai). Ez hiritarrak:

Askeak:o Metekoak (atzerritarrak):

Gizon libreak, greziar eta ez greziarrak (Mediterraneoko bazter guztietatik iritsi). Atzerritarrak ziren Atenas edo Atikan.

Ekonomia: Merkataritzan eta industrian (artisautzan) lan egin: tindatzaileak, zeramikariak, larruginak, objektu metalikoen fabrikatzaileak, artistak...

Justizian, tasa berezi bat betez gero, aukera: palestretara joateko, armadako soldadu izateko, flotan arraunlari izateko, heraldo bezala hautatzeko.

Ezkontza: legalki errekonozitutako ezkontza-eskubidea zuten. Atenastar emakumeekin edo gizonekin ezkondu ahal, baina seme-alabak ez dira hiritarrak izango.

Eskubideak: ez zuten eskubide politikorik, ez ondasun higiezinak (lurrak, etxeak) izateko eskubiderik (Atikan). Ondasun higikorrak erosi eta saltzeko askatasuna.

Betebeharrak: Zerga bat ordaindu behar: metoikion. Bakoitzaren ondasunaren arabera, gerra-zergak ordaindu

behar.o Metekoak ez ziren atzerritarrak:

Xenoi: beste hiri batzuetako gatazken ondorioz Atenasen zeudenak. Hilabete pasa ondoren meteko bihur zitezkeen.

Barbaroi: greziarrak ez zirenak, oposizio politiko eta kulturala. Ez askeak: esklaboak.o Merkantzia soila bezala tratatuak, merkatuetan salerosten ziren.o Beraien arteko batasunik ez.o Oso ondo bereizita zeintzuk ziren (Espartan ez bezala): gerrako

presoak, zorrak zituztenak (Solonen erreforma ondoren gutxiago),

31

Page 33: ANTZINAROA I. APUNTEK

esklaboen seme-alabak, gurasoek utzitako edo saldutako umeak, askatasuna galtzera zigortuak (zigor penala).

o Esklabo publikoak: Estatuarentzat lan egin: eskribauak, garbitzaileak, espetxe-

enplegatuak, meatzetan... Publikoen egoera orokorrean pribatuena baino askoz hobea,

salbuespena: meatzeetan lan egiten zutenak. o Esklabo pribatuak: sektore guztietan lan egin: nekazaritza,

merkataritza, eskulangintza, etxeko lanak...o Eskubiderik?

Ez eskubide legalik. Jabe baten jabetza ziren. Jabeak nahi zuena egin beraiekin (baita erail).

Babes legala: gaizki ez tratatzea eta ez hiltzea iradokitzen zen, interes ekonomikoengatik.

o Esklaboen heriotza zigorrak txarrenak ziren (gurutzean...). Gobernu organoak:

Boule (batzordea): 500 kide: bouletas. Gutxienez 30 urte izan behar. Zozketaz urtero tribu bakoitzeko 50 hiritar (10 tribu). Batzarreko saioen gai-zerrenda prestatzen zuten. 4 saio ospatu

hilabetean (ohikoak). Botereak:o Dekretu proiektuak idatzi (botere legegilea).o Batzarraren erabakiak hartu (botere betearazlea).o Magistratuen kontrako prozesuetan parte hartu (botere judiziala).

Funtzionamendua:o Urtea 10 hilabetetan banatu. Hilero tribu bateko bouletas-ek zuten

boterea.o Jardutea egokitzen zen hilabetea = pritania. Hilabete horretan

karguan zeuden bouletas-ak = pritanoak.o Hilabetea tholos (eraikin zirkularra) izeneko eraikin publikoan bizi

(lo eta jan).o Arratsaldero presidente bat hautatu.

Ekklesia (batzarra): Organo erabakitzaile handiena. Hiritarrek osatu. 6000 hiritarren quorum-a (gehiengo jakin batera iritsi behar erabaki

bat hartzeko). 9 egunez behin (ohiko bilkurak) bildu. Bilkura bereziak Pnyx-ean egin. Botereak:

32

Page 34: ANTZINAROA I. APUNTEK

o Batzordearen proiektuak bozkatu (botere legegilea).o Bakea edo gerra erabaki (botere betearazlea).o Epaileen prozesu batzuetan parte hartu (estatuaren segurtasuna

arriskuan jar dezaketen bidegabekeria larrietan [K.a. IV. mende arte], ostrazismoa) (botere judiziala).

Aeropago (kontseilu aristokratikoa): Batzorde politikoa eta epaile auzitegia. Bizi bitarteko kargua zen eta arkonte izandako guztiek eratu

(karguaren izena: aeropagita). Bere garrantzia gainbeheran, demokrazian ez baitzuen enkajatzen.

Botereak kendu eta beste erakunde batzuei (herri auzitegiei) eman. Heliea (herri auzitegiak):

30 urte baino gehiagokoak, 6000 hiritarrek osatu, zozketaz aukeratuak (ekklesiako berdinek).

Epaileak ez ziren legeetan adituak, ez profesionalak, hiritarrak ziren. Tribuetatik zetozen 600 epaileko 10 sail banatu (A-tik K-ra

zerrendatuta). Epaiketa tipoaren arabera epaile-kopurua erabakitzen zen: 201, 401,

501, 1001, 1501... (enpate teknikoa ez egoteko). Soldata txiki bat jasotzen zuten. Funtzioak:o Magistratuen, hizlarien eta estrategos-en kontrola.o Ustelkeria-delituak, traizioa, fedegabetasuna... epaitu (prozesu

politikoak). Sistema judiziala :

Hiritarrek bere burua defendatu behar zuten arren, hainbat posibilitate: Abokatu bat kontratatuz. Hitzaldiak idazten zituen pertsona bat kontratatuz. Erretorika eskola batean ikasiz -> bere burua defendatuz (filosofo asko

erretorika ikasi eta abokatu izan). Arbitro publiko edo pribatuak: 60 urte baino gehiagoko hiritarrak, beste

kargurik betetzen ez zutenak. Parteen arteko konponketa bat lortzen saiatu, epaiketa egon ez zedin.

Magistraturak : Hiritarrek bere kandidatura demos-ean aurkeztu eta zozketa bat egin. Karguak urtebetekoa eta ezin zen 2 aldiz izan. Karguarentzako gaiak zirela demostratu behar. Kargua bukatu eta gero beren magistraturak epaitu. Arkonte motak:

Arkonte eponimoa: urteari bere izena ematen zitzaion, ekintza publiko guztien buru.

33

Page 35: ANTZINAROA I. APUNTEK

Arkonte erregea: funtzio erlijiosoak eta aholkulari gisa aritu hilketa eta fedegabetasun epaiketetan.

Arkonte polemarkoa: zeregin militarrez eta atzerritarren kontrolaz arduratu.

Tesmotetas (6): gai judizialetako espezialistak, legeak interpretatu. Idazkaria (1).

Estrategosak : 10 ziren, batzarrean (ekklesia) aukeratuta. Kausa militarretan parte hartu. Armada eta itsas armada zuzendu. Jakintza militarrak izan behar zituztenezgoi-mailako pertsonak izaten

ziren normalean (eliteko kideak), prestakuntza militarra jaso zutenak. Demokrazia ezartzeko erreforma batzuk ezinbestekoak:

Aeropagoari boterea kendu behar, eliteetako kideek osatzen baitzuten, gobernu aristokratikoaren aldekoak zirenak. Demokrazia ezartzeko beharrezkoa zen aristokraziaren boterea ahultzea.

K.a. 461: Efialtesek (Periklesekin batera, demokraziaren sortzailea) erreformetako sail bat proposatu: Aeropagoak boterea galdu, hainbat delitutan kontsulta-organismo

bezala geratuz soilik. Aeropagoei kendutako boterea nomophylakes taldeak hartu. Hauek

boule eta ekklesia kontrolatu. “Grafé para nomon” deiturikoa: ilegaltasun prozesuak irekitzen

zituen, boule-ren boterea kontrolatzeko (edozein erabaki irresponsable geratzeko).

Mistoforia izenekoa ezartzen da = batzarrera zihoazenei ematen zitzaien ordainketa ekonomikoa, galtzen zituzten laneko orduak konpentsatzeko.

Ostrazismoaren ezarpena (grafe para nomon-arekin batera) biltzarraren erabakien arrazionaltasuna kontrolatzeko.

PELOPONESOKO GUDA: K.a. 432 (V. mendeko ekintza politiko inportanteena). Aldi Helenistikorako

ateak ireki. Esparta (Peloponesoko Liga) Vs. Atenas (Deloseko Liga).

Atenas: itsas armada. Esparta: infanteria astuna (hoplitak).

Pentecontecia: 50 urteko garaia, Atenasen inperioaren osaketa. Liga Delikoaren burua zen Atenaskontrol politikoa, ekonomikoa, erlijiosoa.

Iturriak: Tuzidides: lehen mailako lekukoa, parte hartu gerran.

34

Page 36: ANTZINAROA I. APUNTEK

“Peloponesoko Gerra” 8 liburu idatzi. Datu asko, iruzkin zuzenak. Lehen lan historiko handia. Sarrera bikaina “Arkeologia” izenekoa. Pentecontecia aipatu. Metodo zorrotza erabili, nahiko objektiboa.

Lehenengo 4 liburutan gerraren lehen pausuak. V. liburuan: Nizias, bakea. Azken liburutan: Siziliako guda eta Atenasen azken erorketa. 411. urtean bukatu obra, orduan hil baitzen.

Xenofonte: Tuzididesen jarraitzailea. 4 liburutako lana: “Helenicas”. Tuzididesen metodoa. Bere maisuak azalpena utzi zuen unean (411.) jarraitu berak.

Plutarko. Horietaz gain, iturri literarioak:

Aristofanes: komedia eta tragedia. Tratatu, gutun, inskripzioak... badaude. Foros-a, adibidez, (tributu

zerrenda) hiri bakoitzak ordaindu behar. Arkeologia.

2 koalizioen arteko gatazka izan zen, hiri-estatuek osatutako bi ligen artekoa: LIGA DELIKOA EDO ATIKOA:

Atenasen aliatuak. Asia Txikiko kostaldeko hiriak, Egeoko uharteak, Iparraldeko kostaldea,

Atenasen kolonia militarrak (lehendik zituztenaz aparte, gerran zehar garaitutako lurraldeetan klerukiak ezarri kontrolatzeko [bertako gizonak erail eta gero eta haur eta emakumeak esklabo bihurtu eta gero]).

Egeo itsasoa kontrolatzen zuten polis hauek itsas armada boteretsua zuten (300 trireme [gerra ontziak], thetes-ak arraunlari...).

Horretaz gain, 13 000 hoplita. Mobilizatzeko prest zeudenak 16 000, Tesaliako zalduneriak Atenasen alde borrokatu (nahiz eta berez neutrala izan).

Atenasen politika ekonomiko arrakastatsua, Liga Delikoaren altxorrak zituen, tenpluen altxorrak... diru asko gerran jarduteko.

Mazedonia, Tesalia, Kreta... neutral. PELOPONESOKO LIGA:

Espartaren aliatuak. Greziar penintsularen hegoaldeko hiri-estatuak (Beozia, Arkadia, Eude,

Tebas, Korinto, Megara...) + Siziliako hiri batzuk + Magna grezia M-ko hiri batzuk.

Unitate militarrik garrantzitsuena: infanteria (hoplitak). 4000 hoplita (erdia espartiarrak, oso ondo prestatuta) hasieran, gero 50 000 izatera iritsi.

Zalduneria. Liga Delikoarena baina kopuru handiagoa. Gehienak Beoziakoak.

35

Page 37: ANTZINAROA I. APUNTEK

Atenasen ejertzitoa baino handiagoa + askoz ere homogeneoagoa (blokea, hurbiltasuna).

Liga honen ahuleziak: Finantziazio arazoak zituztenPeloponesoko ligakoak behartuta

ikusi pertsiar inperioarekin aliantzak egitera. Itsas armada bazuten, baina besteena baino askoz ere txikiagoa.

Gerraren amaieran soilik izan itsas armada potente bat, Atenasekoaren antzekoa.

Esparta estatu arkaikoa zen, oso kontserbadorea gudan zehar barne arazoak sortu, politika kontserbadore horrek liga puskatzeko arriskua eta guda ez jarraitzek arriskua. o Esparta oso xenofoboa eta lurraldea uzteko beldurra (hilotak

matxinatu egingo zirela pentsatzen baitzuten). Gerraren arrazoiak:

2 ligak gerra prestatzen egon ziren eta prest zeudenean aitzakia bat bilatu eta hasi.

Atenasen inperialismoarekin talka egiten zuen Espartak. Eredu politiko ezberdina ere bazuten: Atenas: demokrazia / Esparta:

oligarkia. Arrazoi sozialak: jarduera ekonomiko ezberdinetan aritzen ziren.

Atenasen, prentecontecia garaian, merkataritzaren bultzada. Espartan, nekazaritzak askoz ere garrantzia gehiago. (2 jardueren interesek bata bestearekin talka egiten zuten).

Atenasen inperialismo, kontrol ekonomikoak hiri batzuen (Korinto, Sicion, Egina, Megara) interesak kaltetu, hiri komertzialak baitziren.

Gerraren kronologia eta ekintza militar garrantzitsuenak: Aurrekariak :

K.a. 443: Korinto eta Corcira-ren arteko gerra, hau da, metropoliaren eta koloniaren arteko gerra. Korintok joniar hirien kontrola mantendu nahi eta Corcirak ez hori onartu. Epidamno (Corcirako kolonia) hirian barne-arazo bat sortu zen eta bertan Korintok parte hartu (kontrola mantetzea)->Epidamnok Corcirari laguntza esakatu. Azken honek Peloponesoko ligari laguntza eskatu (parte hartze neutrala), baina Korintok ez onartu gerra sortu: Corcira Vs. Korinto (Corcirak irabazi).

Korintoko fundazioa zen Potidea hiria Liga Delikoan zegoen, Atenasen menpe. Baina, liga uztea erabaki zuen, Korintoko laguntzarekin. Atenas ohartu zenean armada bat bidali eta hiria setiatu, baina pentsatzen zutena baino gehiago ari ziren erresistitzenazkenean, Atenasek uko egin hiriari.

K.a. 433: Megara hiriaren kontrako dekretua sinatu Periklesek: merkataritza blokeoa. Ligako hirietako portuetara merkantziak eramatea

36

Page 38: ANTZINAROA I. APUNTEK

debekatu. Megarakoek emisario bat bidali Atenasera baina hau han hil egin zutendesadostasuna, altxamenduaAtenasek blokeoa mantendu eta horretaz gain, Atikan bizi ziren Megarako guztiak erail + urtero 2 zigor-espedizio bidali Megarara. Megara Espartaren orbitan sartzen ari zen eta horregatik hartu neurri hauek Atenasek.

K.a. 431 . urtean gerra hasi. Fase ezberdinak: K.a. 431-421: GERRA ARKIDAMIKOA.

Gerra hasiera: Tebasek (Peloponesoko Liga) Platea (L. Delikoa) erasotuAtenasek Plateari laguntza bidali eta bertako biztanleria zibila Atikara mugitu. Perikles estratega nagusi bihurtu.

Arkidamo II. errege espartiarraren izena hartu. Errege honek Atika erasotu. ->Horren erantzun gisa, espartiarrek hopliten armada bat espero zuten, baina horren ordez Atenasek itsas armada Peloponesora bidali: Elide, Akarnia eta Mesenia inbaditu.

K.a. 429-421: Atenasen geraturiko izurritea eta honen ondorioak.o K.a. 430: izurriteak Atenas ia-ia despopulatu.o K.a. 429: izurriteagatik Perikles hil.o Populazioaren 1/3 hil. Ez bakarrik Atenasen, soldaduek beste toki

batzuetara zabaldu.o Honek Atenasen egoera erabat aldatu: arriskuan jarri bere

hegemonia. Izurriteaz gain, arazo politikoak sortu: Perikles hil ostean

demokrazia zalantzan jarri eta gobernu oligarkikoaren aldekoak ziren politikariak azaldu.

Politikari garrantzitsuenak: Nizias: aristokrata, Periklesen aldekoa baina

kontserbadoreagoa. Honek bakea nahipaktuak, itunak. Cleon: artisau inportantea. Gerra egin nahi zuen, Atenasen

garaipenean sinesten baitzuen. Espartarrek Platea hiria setiatu (setio luzea). Azkenean sartu, suntsitu

eta Tebasi alokairuan eman. K.a. 428: Lesbos hiria Atenasen aurka altxatuEspartak laguntza

eman, baina Atenasek berreskuratu. K.a. 427: Corciran gerra zibila oligarken eta herriaren artean. Oligarkia

Korinto eta Peloponesoko ligaren interesak defendatu. Herriak Delikoaren interesak. Atenaseko itsas armadak garaitu eta Atenasek Corcirarekin zuen tratatua hobetu.

K.a. 427: Siracusa hiria gerran sartu. K.a. 426: gerra Siziliara mugitu. Atenasen helburua bere boterea

erakutsi eta Espartari gari hornidura etetea zen.

37

Page 39: ANTZINAROA I. APUNTEK

Iparraldeko hiri asko Atenasen esku, baina ez zeuden ados ordaintzen zuten tributuarekinligatik atera nahi. Horretarako altxatu eta Espartaren laguntza jaso. Atenasek tropa bidali Anfipolisera eta galdu (K.a. 424).

K.a. 425-422: Brasidas Espartako jeneral garrantzitsuena. Demostenes Corcira-ra bidali eta gotorleku bat ezarri Pilo-n:

estrategikoa, Peloponesoko penintsulara iristeko. Pilo defendatzeko atenastarrek destakamendu bat bidali eta Pilo-ren hegoaldean zegoen Esparteria-n ezarri. o Iturriek lehen aldiz aipatu bake baten nahia zegoela, espartarren

artean. Lurraldeak galduko zituztela bazekiten espartarrekbakea nahi zuten.

o Bake negoziazioak hasi baina, Cleon-en eraginaren ondorioz, azkenean Atenasek ez zuen onartu bakeagerran jarraitu eta 120 espartiata gatibu hartu. Espartiata horiek familiarik ospetsuenetako gizonak ziren. Modu horretan Atenas eta bere aliatuen artean berriz gerra egiteko grina piztu zen: hoplitak ez zirela garaiezinak ikusi, posible zela Espartako armada garaitzea.

o Lurralde estrategiko bat konkistatubalio psikologikoa zuen garaipen horrek: izurritearen ondorioak ahaztuta geratu.

o Cleon Niziasekin konparatuta askoz ere ospetsuagoa egin zen. Hala ere, meritu militarra Demostenes-ena izan zela diote. Momentu honetan Atenasek tributua (foros) igo zien ligako partaideeiAtenaseko altxorra handiagoa egin. Beste ondorio bat: Atenasen garrantzia handitu egin zen Pertsiar inperioaren barne, harremanak hobetu egin ziren.

Brasidas jeneral espartiarrak aurrera egin ere. Momentu honetan Atenasek garaipen batzuk izan, baina galera inportanteak ere bai: aurreko planteamendua, aurreko estrategia aldatu zutelako.

Cleon K.a. 422an hil zutenNiziasek protagonismoa hartu eta bakezaletasuna berriz, arrazoiak: egoera latza, nekatuta, hildako asko zeuden. Azkeneko Delion eta Anfipoliseko batailen galerak oso kaltegarriak ez bakarrik Atenasentzat, baita liga guztiarentzat. Atenastar ekonomia ahulduta.

Espartako arazo tradizionala: hiloten matxinada. Argos herrialdea betiko etsaia, Peloponesoko penintsulan baitzegoen. Tratatu bat egina zuten, baina gerra garaian Argosek ez errespetatu. Espartak tratatu berri bat egin nahi.

K.a. 421: NIZIASEN BAKEA: egoera latza bi bandoetanAtenas eta Espartak bakea sinatu (eta ondorioz, beren aliatu guztiek). Tratatuaren puntu garrantzitsuenak:

38

Page 40: ANTZINAROA I. APUNTEK

o Santutegi panhelenikoetan sartzeko eta sakrifizioak egiteko aukera. Delfoseko santutegiak tratu berria izan: autonomia judiziala eta

errekonozitu zitzaion eta aurretik zituen autonomia legegilea eta ekonomikoa.

o Elkarri bueltatu behar gatibuak, lurraldeak eta hiriak: Modu horretan, Atenasek Espartari bueltatu: Pilo eta Citera.

Atenasek berreskuratu, besteak beste: Anfipolis, Panactom.o Liga Delikoko hiriak autonomia izango zutela, baina Atenasek

ezarrita tributua ordaindu behar. o Bakearen iraupena 50 urtekoa izango zela ezartzen zen. Gatazkarik

hasiz gero, arbitraje neutrala bilatu behar zen. Klausula batean onartzen zen tratatuari aldaketak egitea posible zela.

Espartak eta Argosek aliantza bat sinatu. Anfiliades Atenaseko estratega aukeratu 420an. Bere lehenengo

mugimendua Argos, Mantinea eta Elide hiriekin aliantza berri bat sinatzea izan zen. Arriskuan jar zezaketen Espartaren hegemonia, boterea. Alfiliadesen jarrera oso argia: Espartaren kontrakoaEspartaren kontrako politika egin hasiera-hasieratik, gerra prestatzen ari zen.o K.a. 419: Argosek Epidauro inbaditu (Epidauro Espartaren aliatua

zen). Gero Argolida ere inbaditu. Aliantza zela eta, Elide, Mantinea eta Atenasek Arkadia inbaditu zuten, hau ere Espartako aliatua zelarik. Espartak erreakzionatu: armada bat bidali Arkadiara. Baina Argosekin tratatua sinatu eta Mantinearekin aliantzaPeloponesoko ligako hegemonia berreskuratu.

o Alfidiasek, ostrazismoa ez jasateko tranpa egin eta Atenasen geratzea lortu zuen.

Atenasek Melos (Egeoko uharte bat) kontrolatu nahi baina honek neutral izan nahi. Alfidiasek, K.a. 415ean hiria hartu, suntsitu, gizon guztiak hil eta emakume eta haurrak esklabo bihurtu. Atenasek 500 kleruko ezarri.

K.a. 415-413: SIZILIAKO ESPEDIZIOA. Gerra berriz piztu: Siziliako gerra. 416an: Seliuntek Segesta inbaditu (Atenaseko aliatua). Atenas prest

dago laguntzeko, gogoz hartzen du (mendebaldea kontrolatu nahi baitzuen).

Sizilian Nizias eta Lamako ibiliko dira estratega gisa. Atenasek demokrazia defendatzen zuen, eta hori zuen argudio

Sizilian.

39

Page 41: ANTZINAROA I. APUNTEK

K.a. 414ean Siracusan ezarri Atenastarrak, eta Siracusak Alkibiadesen laguntza jaso.

Demostenes Siziliara bidali, baina garaitua izan zen. Atenastar armada suntsitu + bizi zirenak gatibu hartu.

K.a. 415-404: GERRA DEZELIKOA. K.a. 413an Espartako Agis erregeak Atika inbaditu eta Dezelia hartu.

2 fronte izango ditu Atenasek: Sizilia eta Atikan. Siziliako hondamenaren ondorioak: Atenasek gizon eta trireme asko

galdugalera handia. Espartarrek Atika inbaditzean esklabo eta meteko askok ihes egin. Gainera, aldaketa politikoak gertatzen ari Atenasen, demokrazia

kolokan jarriaz. K.a. 411ean krisi politikoa: konstituzioari izaera oligarkikoa ematen zaio, magistraturak bertan behera geratzen dira, boule-a aldatu (500 kide izan beharrean, 400).

Samos uhartean altxamendua eman erreforma horien aurka. Alfidiades zegoen bertan , amnistia eman eta estratego izendatu zuten guda joniarra egiteko.

Altxamenduaren ondorioz 500en asanblada berreskuratu bazen ere, “demokrazia erradikala” betiko galduko da eta konstituzioa geroago berreskuratu zuten arren, mistoa izango zen.

K.a. 411ean espartarrek berriro bakea sinatu nahi omen zuten, baina Atenasek gudarekin jarraitu nahi.

Espartak Pertsiari laguntza eskatu, ekonomikoa b.e. K.a. 406: Alfidias desagertu. Argimusas uhartean Atenasek garaitu

(azken garaipena) baina jeneralak hil ziren bertan. Azkenean, Espartak irabazi zuen.

Gerraren ondorioak: Espartaren goraldia. Pertsiak egoera aprobetxatu. Atenas ideal demokratikoen lider politiko izateari utzi, erregimen

oligarkikoak inposatzen direlarik (Espartako modeloari jarraituz). Ekonomiaren eta merkataritzaren gainbehera. Gerran parte hartu zuten

estatuek zor handiak, Pertsiarekiko batez ere. Populazioaren beherakada. Eskualde zabalen despopulazioa. Populazioaren pobretzea emanezberdintasunak handitu. Atenas itsas potentzia miliar bezala desagertzeanpirateria agertu. Krisi erlijioso eta soziala.

40

Page 42: ANTZINAROA I. APUNTEK

41