24

Argitaratzailea...1.zenbakia - Martxoa 2.zenbakia - Apirila Norberaren izaerarekin bat datozen espazio, altzari, apainga - rri eta dekorazio osagaiek berealdiko garrantzia dute lanto

  • Upload
    others

  • View
    10

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

3

Argitaratzailea:UROLA KOSTAKO HEDABIDEAK

Zuzendaria:Nerea UrangaPublizitatea:

UK HITZAko talde komertzialaTestuak:

Aitziber ArzallusDiseinua:

Ane Azkue

Helbidea:Araba kalea, 27

ZARAUTZ943-89 00 17

[email protected]

1.zenbakia - Martxoa 2.zenbakia - Apirila

Norberaren izaerarekin bat datozen espazio, altzari, apainga-rri eta dekorazio osagaiek berealdiko garrantzia dute lanto-kian edota etxean gustura sentitzeko. Aldian behin, espazio

horiek itxuraz berritzeko edota behar berrietara egokitzeko premiaizaten da: eraberritzeko, erosoago egiteko, espazioan irabazteko, ar-giago egiteko edota etxean sortu diren beharrei aurre egiteko. Ho-rretarako, Urola Kosta eskualdean urte askotako esperientzia edotapunta-puntako ezagutza duten profesionalen aukera zabala dago.Sukaldea, bainugela, egongela, lantokia, logela, ataria, lurra, hormak,egitura... aldatu, egokitu edota berritzeko askotariko eskaintza aur-kitu daiteke eskualdean. Etxebizitzarako nahi den hori eskuratzekoprofesional horiengana jo besterik ez dago, asko dagoelako irabaz-teko: aholkua, gertuko tratua, esperientzia, ideia berriak, obren ja-

rraipena...Esku artean duzun aldizkari honen bidez Urola Kostako profesiona-len berri jasoko duzu. Eta, eskaintza zabala denez, bigarren zenbaki

bat ere laster jasoko duzu etxean.

Etxea nahieraraatonduz

4

Bijota altzariak

gogoan dituzte hasiera haiek. «Aurre-tik ere altzarien sektorean lan egitennuen», kontatu du Berasategik.«Baina, ordura artekoak alde baterautzi, eta denda jartzea erabaki genuenemazteak eta biok».

Urrestillan zabaldu zuten lehenda-biziko denda, eta hamabost urteanhan jardun zuten. «Urte onak izanziren, oso ondo lan egin genuen», adie-razi du San Martinek. «Baina, ingu-ruan genituen enpresa batzuk itxiegin zituzten, ingurua zaharkitu

Landetako dendan 1.000 metrokoadroko erakusketa dute, ber-tatik bertara ikusteko sarre-rako altzarietan, egongeletaneta haurrentzako eta helduen-tzako logeletan duten aukerazabala.

Aurten hogei urte beteko dituAzpeitiko Bijota altzari dendak.Makina bat euri egin du ordu-

tik, baina Lourdes San Martin eta Ja-bier Berasategi senar-emazteek ondo

samar geratzen hasi zen, eta duelabost urte denda Azpeitira lekualda-tzea erabaki genuen». Landetan daudeordutik.

Etxerako altzariak saltzen dituzteBijotan; sukaldeak eta bainugelak izanezik, gainerako guzti-guztia: egonge-lak, haurrentzako eta helduentzakologelak, sarrerako altzariak eta beste-lako altzari osagarriak. Eta, horiezgain, sofak eta koltxoiak ere bai. Lan-detako dendan 1.000 metro koadrokoerakusketa dute, bezeroek bertatikbertara ikus ditzaten hainbat estilo,kolore eta neurritako altzariak.

20 urte, bezeroei kalitatea eta konfiantza eskaintzen

Bijota altzariak

55

Landeta hiribidea, 6 · AZPEITIA943-15 18 44

[email protected]

Deskantsurako elementuetan, aukeraBehar bezala atseden hartzeari ga-rrantzi handia ematen diote Bijotan,eta horren erakusgarri da deskantsu-rako elementuetan duten aukera za-bala, nola sofetan eta besaulkietan,hala koltxoietan ere. Koltxoi bat edobestea erostea oso hautu pertsonalaizaten da, norberaren irizpideen ara-bera hartu beharrekoa. Hala ere,gehien saltzen direnak biskoelasti-koak direla adierazi du Berasategik,kalitate-prezio harreman onena haiekdutelako. «Guk gomendatzen dugumalgukidun biskoelastikoak erostea,hain zuzen ere, malgukiak bereizitakozakuetan sartuta dituztenak. Tekno-logia horri esker, pisu desberdinaduten bi lagunek koltxoi berean erosolo egin dezakete, bataren mugimen-duak besteak ez dituelako antzema-ten». Pertsona izerditsuentzat ereaukera oso ona direla nabarmendu duSan Martinek, «transpiragarritasunhandia dutelako», alegia, izerdia kan-poratzeko gaitasun handia daukatela.

Sare sozialetan presentzia Hogei urteotan inguruan izan dituenaldaketetara egokitzen joan beharizan du Bijotak eta, ildo horretan,duela lau urte webgunea sortzea era-baki zuten San Martinek eta Berasate-gik. Eta duela pare bat urtetikFacebook eta Instagram sare soziale-tan ere badu lekua Bijotak. Bezero be-rriengana iristeko bide baliagarriakdirela iritzi dio bikoteak, «nahiz etaoraindik ere ahoz ahokoak izan inda-rrik handiena».

6

Ernio sukaldeak

Sukaldeak fabrikatzen eta saltzenMartin Zinkunegik baino eskar-mentu handiagoa duten gutxi

izango dira inguruotan. Bizitza erdiabaino gehiago darama horretan, 32urte, hain zuzen. 1987an sortu zuenErnio Sukaldeak enpresa; Azpeitian,sektoreko lehenengoetarikoak izanziren. Azken urteotan, Aritz semea dubidelagun. «Txikitatik gustuko izandut tailerrean ibiltzea. Larunbatetanaitarekin joaten nintzen, ahal nuenguztia ikastera». Dagoeneko 10 urtedaramatza han, buru-belarri lanean.Aitaren esperientzia eta semearengaztetasuna uztartuta, «talde bikaina»

osatzen dutela nabarmendu du Ari-tzek. Pixkanaka aitaren lekukoa har-tzen joango den arren, garbi du harenbabesik ez zaiola faltako.

Landetan, kiroldegiaren parean,dago Ernio Sukaldeak. Hantxe dituztetailerra eta 1.200 metro koadroko era-kusketa. Eurek fabrikatutako 26 su-kalde dituzte muntatuta, baita bainu-gela batzuk ere. «Forma eta estiloetanaukera handia daukagu. Jendeak ideiazehatza egin dezake, sukaldeak ukituditzake. Katalogotik aukeratzea ez dagauza bera». Baina han topatuko du-tena, Ernioren fabrikatik atera daite-kenaren lagin txiki bat besterik ez da.

Bezero bakoitzari, bere sukaldeaIzan ere, bezero bakoitzari bere sukal-dea diseinatzen eta eraikitzen diote,daukan lekura eta aurrekontura ego-kituta. «Sukalde erosoak egiten di-tugu, xehetasun guztiak kontuanhartuta: bezeroaren beharrak, argita-suna, sarrera, norabidea, eta abar»,azaldu du Aritzek. «Ernion ez daude bisukalde berdin, munduan bi pertsonaberdin ez dauden arrazoi beragatik.Pertsona bakoitzak berezitasun ba-tzuk ditu, gure tailerretik irteten densukalde bakoitzak bezalaxe».

Fabrikatzaile izateak ematen diz-kie abantaila batzuk, beste zenbaitlehiakideren ondoan. «Seriean ekoitzi-tako altzariekin lan egiten dutenek,neurri jakin batzuetako altzariak ba-karrik lor ditzakete. Guk, ordea, neu-rrira egiteko aukera daukagunez,bezeroaren eskaeren arabera egitenditugu altzariak, edozein zabalera, al-tuera eta sakoneratakoak».

Esperientzia eta gaztetasuna, eskutikLandetako tailerrean bertan egiten dituzte sukalderako eta bainugelarako altzariak. Bezero bakoitzari bere neurri eta nahietara diseinatzen eta fabrikatzen dizkiote, hasieratik bukae-raraino. 32 urte daramatzate sektorean.

Materialetan, aukera zabalaMaterialetan duten aukerak ez dumugarik, eta bezero bakoitzak hauta-tzen ditu gehien gustatzen zaizkio-nak. Aipatzekoa da, gainera, Ernion ezdiotela utzi egurrezko sukaldeak egi-teari. «Nahiz eta oraingo gazteei ezzaizkien horrenbeste gustatzen, orain-dik badago jende tradizionala eta ba-serri girokoa egurrezko sukaldeaknahiago dituena. Horiek bai bizitzaguztirako sukaldeak!», dio Aritzek.

Behar guztiei erantzuteko prestMerkatuko etxetresna onenekin hor-nitzen dituzte sukalde guztiak eta be-zeroak atsegin duen gainaldearekinjanzten. Gremioak koordinatzeaz erearduratzen dira, beharrezkoa denean.

«Konfiantzazko igeltsero, iturgin etaelektrizista taldea daukagu, euren zer-bitzura jartzeko». Bezeroei duda edoarazoren bat sortzen bazaie, berriz,

7

Ernio sukaldeak

«nahikoa dute guri deitzea, eta lehen-bailehen joango gara hura konpon-tzera».

Sukaldeak jartzera, edozein lekutara32 urteotan errepidean kilometro askoegin dituzte Ernioko langileek, deitzendieten leku guztietara joaten baitira.Aritzen esanetan, «Gipuzkoan ez daizango herririk, gure sukalde bat ezdagoenik». Baina Gipuzkoatik kanpoere sarritan ibiltzen dira. «Toki zelebreaskotara joan gara, lanagatik izan ezbalitz, ziurrenik inoiz joango ez gina-tekeen herrietara». Nafarroako herritxiki askotan, Ipar Euskal Herrian,Burgosen eta Kantabrian lanean jar-dundakoak dira.

Bezeroak, lagunLanaren parterik onena, bezeroekinegiten dituzten harremanak direla na-barmendu dute aita-semeek. «Politena

da bezeroak lagun egitea. Konfiantzaguztia jartzen dute gugan, eta emai-tzak euren nahiak asetzen baditu, biziguztian eskertzen digute. Denboraigaro ondoren, topo egiten dugunean,poz handia hartzen dugu».

Artzubia hiribidea, 51 · AZPEITIA943-81 57 05

[email protected]

8

Esnaola

Esnaola Tien 21 saltokia goitik be-hera berritu dute. Askotarikoproduktuak eta zerbitzuak es-

kaintzen dituzte bertan. Anuska Esna-olak eman ditu azalpenak.

Zer aldaketa egin dituzue?Etortzen den edonork nabarituko ditualdaketak. Aurten, 47 urte beteko diraEsnaola denda zabaldu zenetik. Guk

herrietako merkataritza txikia bul-tzatu dugu beti, eta Bertan merkatarielkartean sinesten dugu. Gure den-dara etortzen diren guztiek arreta per-tsonalizatua jasotzen dute, etamomentuan ezin badiegu lagundu, te-lefonoa eskaini eta gaiari buruzkoedozein argibide ematen dizkiegu.Bestalde, elektrizitateari dagozkionzerbitzuak eskaintzen ditugu, eta

ezinbestekoa deritzogu energia efi-zientzia bultzatzea. Horrez gain, Tien21 katean sartu gara, merkatuan lehia-korrak izateko, baina, hala ere, fami-liako enpresa izaten jarraitzen duEsnaolak. Belaunaldi aldaketak izandira gure dendan, baina zerbitzu ber-berak ematen eta arreta pertsonaliza-tua eskaintzen jarraitu nahi duguaurrerantzean ere.

Zer saltzen duzue dendan?Elektrizitatearekin lotutako aukeraeta gama guztiak saltzen ditugu: gamamarroia deritzona (telebistak, musika-kateak...), gama zuria (garbigailuak, ile-lehorgailuak, ontzi-lehorgailuak...), PAEedo etxetresna elektriko txikiak (zu-kugailuak, kafe-makinak, plantxak,xurgagailuak...). Aurten, gainera, berri-kuntza bat sartu dugu: telefoniari da-gozkion gailuak, hala nola sakeleko te-lefonoak, tabletak, ordenagailu era-mangarriak, USBak eta abar. Horrezgain, pilak eta argiteria sekzio osoadugu salgai: bonbillak, lanparak, deko-raziorako materiala...

Zer azpimarratuko zenuke?Orain, Iberdrolak argi-kontagailuakjarri ditu, eta bezero askori etxeko ar-gindarra joaten zaie. Guk bezero ho-riei argi instalazioa berritzen etatramitazioak egiten dizkiegu. Izan ere,tarifa zaharra dutenek muga bat iza-ten dute argi-kontagailuan, eta gain-kargaren eraginez, indarra galtzen dugailuak. Lehengo argi-kontagailuekkarga hori gainditzen bazuten, oroko-rrean, ez zen arazorik izaten.

“Esnaola saltokianteknologia berria arigara txertatzen”

9

Esnaola

Pablo VI, 3AZPEITIA943-81 28 53

Gero, haiek joaten dira bezeroen etxe-etara, baina epe motzean zerbitzu horiere geuk eskaintzeko asmoa daukagu.Gainera, saltokiarekin batera, taile-rra ere badaukagu. Beraz, zerbitzuelektrikoak egiteko langile kualifika-tuak ditugu ondoan.

Beste zerbait nabarmendu nahiko alzenuke?Eskerrak eman nahi dizkiegu gureizeba Mari Carmeni eta Lourdesi, urtehauetan guztietan dendan eta denda-ren alde egin duten lan guztiagatik.

Norengana iritsi nahi duzue?Merkataritza txikia bultzatzen dugu-nez, herrian egin nahi dugu lan. Salto-kian teknologia berria ari garatxertatzen; esaterako, ukipen-pantailaduen ordenagailua dago sarreran, etaedonor ibil daiteke horrekin saltsan,dendan daukagun materiala eta ber-tara ekarri dezakeguna ikus baitezakebertan. Beraz, gure denda askotarikobezeroentzat dago prestatuta; mate-rial aukera zabala jarri dugu ikusi etaerosi ahal izateko. Betiko erostekomodua nahiago dutenei, berriz, Idoiaklaguntzen die dendan.

Internetez ere saltzen al duzue?Oraingoz, ez dugu Internetez saltzen,baina ez dugu baztertzen epe motzeanonline saltzen hastea. Sare sozialei da-gokienez, Facebooken eta Instagra-men iragartzen ditugu material be-rriak eta eskaintza bereziak.

Zeintzuk dira zuen balio nagusiak?Zerbitzu osoa eman nahi dugu: mate-riala saltzen dugu eta instalazioak etakonponketak egiten ditugu. Momen-tuz, saltokiko langileok saldu eta ins-talatu egiten dugu, eta konponketakegin behar ditugunean, marka ofizia-lekin jartzen gara harremanetan.

10

Leihoak

Argi naturalak bizitza ematendio etxeari. Eguzki izpien epel-tasuna ez dago alderatzerik be-

rogailuak ematen duenarekin, etahaiek etxeari ematen dioten ederta-suna ez dago berdintzerik argiztapensistemarik onenak lor dezakeenare-kin. Horretarako, ordea, beharrezkoada leihoak garbi eta orbanik gabe edu-kitzea, argi naturalak zikinkeria bista-ratu egiten baitu. Horixe izaten dazailena, batez ere leiho zabalak eta bei-razko ateak ditugunean.

Lan neketsua da etxeko leiho guz-tiak garbitzea, eta denbora ez ezik,garbiketarako produktu jakin batzukerostea ere eskatzen du. Garbiketaordu batzuk eta sos batzuk aurreztunahi badituzu, irakurri arretaz ho-

nako aholku hauek, bizitza erraztukobaitizute.

Zerekin garbitu?Ozpin zuriaren eta ur beroaren nahas-turarekin. Ura izan dadila ozpin kan-titatea halako hiru; alegia, litro batgarbikari egiteko, jarri 250 ml ozpineta 750 ml ur bero. Nahasketak ozpinusain handiegia duela iruditzen ba-zaizu, gehitu limoi edo lima tanta ba-tzuk, eta kito. Beste aukera bat da, bikikara ur, hiru goilarakada ozpin zurieta goilarakada bat garbikari likidonahastea. Nahastura espraidun ontzibatean sartu, eta leihoak harekin zi-priztinduz, erraz garbitu ahal izangodituzu, inolako gasturik egin gabe.

Zapi bereziak erosi beharrik ere ezdaukazu: kafegailuko iragazkiak era-bil ditzakezu, marka eta orban guztiakezabatzeko. Edo egunkari zahar batenorrialdeak, nahi adina igurtzita erekristalak urratzeko beldurrik gabe.Hori bai, egunkaria zaharra izan da-dila, berria bada leihoetan tinta arras-toak utz baititzake.

Noiz garbitu?Garbikaria kristaletara bota, eta pixkabatean uztea komeni izaten da, zikin-keria guztia irents dezan. Horregatik,hobe da lan hori egun lainotuetan egi-

tea. Izan ere, egun eguzkitsuetan etabero handia egiten duenetan, garbika-ria lurrundu daiteke, eta kristaletanorbanak laga ditzake.

Nola garbitu?Goitik behera, batez ere leihoak osozikin daudenean, goitik erortzen direntantek beheko partea zikintzea saihes-teko.

Barrualdeko kristalak horizonta-lean garbi ditzakezu eta kanpoalde-koak, bertikalean, lehortzean arrastoakazaltzen badira, jakiteko zein aldeta-koak diren.

Leihoak garbi edukitzeko, lagunga-rria da pertsianak garbi izatea ere, as-kotan, pertsianetatik leihoetara joanohi delako zikinkeria. Haiek garbi-tzeko eta garbi mantentzeko, komeni-garria da aldian behin isurkariantiseptikoz zipriztintzea. Edozeinsaltokitan egoten da hori.

Leihoakgarbi,erraz etamerke

14

Egurrezko lurra

Nola garbitu?Lehorrean garbitu, ahal den guztietan:xurgagailuarekin edo moparekin,esate baterako. Ez erabili eskuilarikedo erratzik, zikinkeria arrastan era-maten dutelako eta egurra urratu de-zaketelako. Astean behin urezbustitako lanbasa edo zapi hezea pasadaiteke, baina ahalik eta ur gutxienerabilita eta putzurik egin gabe.

Urarekin garbitzerakoan, ur epelaerabili zurezko lurrak garbitzeko pro-dukturen bat nahastuta. Ez erabili ar-gizaria, silikona eta bestelako osagaikimiko gogorrak eta korrosiboak di-tuzten produktuak. Lanbasa edozapia uretan busti eta ondo xukatu,lurrean pasa aurretik.

Egurra garbitzeko produkturik ezbadaukazu, baldekada bat ur epeliozpin txorrotada bat bota diezaio-kezu, eta lurra harekin garbitu.

Nola eman argizaria?Argizariak parketa biziberritu egingodu, baita hezetasunetik eta orbaneta-tik babestu ere. Merkatuan bi eratakoargizariak topa ditzakezu: distiratsuaeta distiragabea. Komenigarria da biedo hiru hilean behin ematea. Lurrean

argizari geruza gehiegi pilatu ez daite-zen, hiru edo lau urtean behin argiza-ria kentzeko produktu batekin gar-bitu behar da lurra, eta, gero, berrizeman behar zaio argizaria.

Beste aukera bat da argizariarenordez oliba olioa erabiltzea. Olioztatu-tako zapi batekin igurtzi behar da egu-rrezko lurra, bi edo hiru hilabeteanbehin.

Noiz bernizatu?Hamar urtean behin, parketa lisatueta bernizatu egin behar da.

Nola ezabatu urradurak?Egurrean azaltzen diren urratuak eza-batzeko, onena da argizari pixka bate-kin betetzea eta betunarekin kolorez-tatzea.

Orban zailak garbitzeko: izotzaEgurrezko lurrean kandelaren batenargizariak, txikleren batek edo beste-lako gai itsaskorren batek eragindakoorbanak baditugu, lasai, bada eta kon-ponbiderik. Poltsa batean izotz pixkabat sartu eta orbanaren gainean jarri.Orbana gogortzen denean, oso-osorikkendu ahalko duzu.

Parketa, jarriberritan bezaindistiratsu

Zurezko lurrak edo parketak go-xotasuna eta estiloa ematen diz-kio etxeari. Baina, egurra

material naturala da, ezaugarri fisikoeta mekaniko jakin batzuk ditu, etagarrantzitsua da horien berri izatea,behar bezala zaindu ahal izateko.Hona hemen zenbait gomendio, betijarri berritan bezain distiratsu iza-teko.

16

Etxe agentziak

Etxe agentziena lehia handiko merkatua da. Horrega-tik, negozioari indartsu eusteko, ezinbestekoa dutebezeroari arreta egokia eta zerbitzu profesionala

ematea. Agentziara doan bezeroari aukeran dituzten etxe-bizitzak erakustea bada etxe agentzietako langileen zere-gina, baina ez da duten zeregin bakarra. Era askotako lanakegin behar izaten dituzte, eta prestakuntza egokia eta es-perientzia lagungarri zaizkie.

Etxebizitzak eta bestelako ondasun higiezinak saleros-terakoan, alokatzerakoan eta oinordetzan uzterakoan, be-zeroari bitartekaritza eta aholkularitza eskaintzen dioteeta operazioa behar bezala kudeatzeaz arduratzen dira. Be-zero hori izan daiteke higiezin baten saltzailea, eroslea,etxejabea edo maizterra. Eta etxe agentzia batera doanean,zerbitzu oso, eraginkor eta azkarra jasotzea bilatzen du; ale-gia, ahalik eta denbora gutxien alferrik galtzea eta bu-ruhausteak eta ustekabeak ekiditea.

Honakoak dira etxe agentzien betebeharrak:

Beti bezeroaren zerbitzura Etxe agentzien bulego fisikoek ordutegi jakin batzuk dituz-ten arren, agentzia lehiakorrek Interneteko atariak dituzte,etxe bila dabiltzanei zerbitzu osoagoa emateko. Salgai edoalokagai dituzten etxebizitzen eta bestelako ondasun higie-zinen inguruko informazio eguneratua dute webguneetan,

eta aukera ematen dute haren bidez hitzorduak lotzeko,iragarkiak jartzeko eta kentzeko eta zalantzak argi-tzeko.

Merkatuaren ezagutza Bezeroaren beharretara eta aurrekontura egokitzen denetxebizitza topatu arte, ez diote bilatzeari uzten. Sarritanez da izaten zeregin erraza, higiezinen merkatua oso alda-korra eta dinamikoa delako. Horregatik, etxe agentzieta-koek arretaz jarraituko dituzte merkatuko gorabeherak etaarretaz aztertu, eskaintza guztiak. Bezero bakoitzari pa-reko etxea topatzeko, berebiziko garrantzia dute merkatua-ren ezagutzak eta esperientziak.

Merkatua aztertzeko gaitasunaSalgai dagoen etxebizitza baten balioa zehazteko edo es-kaintza bat ona ala txarra den ebazteko gai dira etxe agen-tzietako langileak. Saltzaileekin eta erosleekin negoziatzendakite, ordezkatzen dituzten bezeroentzat interesagarriakdiren eskaintzak eginez. Balioespen gaitasun hobea izangodute azkenaldiko salerosketa operazioen inguruko infor-mazioa eta esperientzia dituzten agenteek.

Ikuskatze zorrotzaEtxe agentziek zorrotz ikuskatzen dituzte eskaintzen dituz-ten etxebizitzak, haien legezkotasuna bermatzeko. Etxeakegoera fisiko onean daudela egiaztatzeaz gain, jabetza erre-gistroan baieztatzen dute legez betebehar denak betetzendituztela eta zorrik ez dutela, iruzurrak saihesteko.

Hedapen gaitasunaSalgai eta alokagai dituzten etxebizitzak iragartzen dituzte,

Bezeroentzat irtenbide egokienaren bila

17

Etxe agentziak

bide eraginkorrenak erabilita. Esaterako: zerbitzu gidetakoiragarkiak, prentsa, irratia, azokak, Interneteko atariak,sare sozialak, eta abar. Horrek gastu batzuk eragiten ditu,zuzenekoak eta zeharkakoak. Hala nola: euskarri bakoitza-ren salneurria, iragarkia egiten erabiltzen den denborarena,eta abar. Lanketa horren helburua da etxebizitza ahalik etaazkarren saltzea, etxejabea ezertaz kezkatu beharrik gabe.

Etengabeko formakuntzaOndasun higiezinena merkatu aldakorra eta lehiakorra da.Horregatik, aldaketa eta berrikuntza denen berri izanbehar dute etxe agentzietakoek. Zerga, lege, marketin, ne-goziazio eta salerosketa tekniketan zenbat eta ezagutzahandiagoa izan, orduan eta zerbitzu hobea eskainiko dute.

Finantzaketa aukerakErosleentzat ahalik eta hipoteka eta finantzaketa baldintzaonenak lortzeaz arduratzen dira, baita haien inguruko za-lantza guztiak argitzeaz ere.

Berme juridikoaSalerosketa operazioak legeak ezartzen dituen mugen bai-tan egiten direla ziurtatzen dute. Horretarako, dokumen-tazio, notaritzako agiri, akordio eta kontratu guztiakzehatz- mehatz aztertuko dituzte.

Irtenbideak eta erraztasuna Bezeroei pareko etxebizitza topatzeaz, behar ez duten etxe-bizitza gainetik kentzeaz eta salerosketetan bitartekaritzaegiteaz harago doa etxe agentzietako langileen lana. Beze-roei irtenbideak eskaintzeaz arduratzen dira, berez korapi-latsuak eta neketsuak diren prozesuak erabat erraztuta.

18

Udaberriko landareak

Kimubat-eko lan taldea

Udaberriarekin, loraldia etorrikoda, eta etxeko atariak eta bal-koiak apaintzeari ekingo dio

jendeak. Kanpoko eta barruko landa-reen inguruan hizketan aritu gara IkerGoikoetxea Kimubateko paisajistare-kin. Ustekabeak ekiditeko, kontuanizan hark esandakoak.

Etxean landareak jartzeko garairikonena udaberria al da?Landareak jartzeko urte guztia da ona,baina udaberrian eta udan askoz au-kera zabalagoa egoten da, loraldiaga-tik. Jende askok lotzen du landareenerabilera loraldiarekin, baina badajende oso landarezalea dena, eta landa-reak jartzeko edozein aitzakia balia-tzen duena. Hala ere, egia da landareakgehien erabiltzen diren sasoia udabe-

rria izaten dela, eta gehien erabiltzendiren landareak loreak izaten direla.

Etxe barruko landareekin ere halaizaten al da?Ez. Ez dio axola zein urte sasoitan jar-tzen diren, baina jendeak joera handia-goa du udazkenean jartzeko, ikasturtehasierarekin batera. Uste dut horreklotura duela oporretatik ekartzen di-tugun intentzio onekin.

Zeintzuk dira udaberrian kanpoangehien jartzen diren landareak?Hiru taldetan bereiziko nituzke nik.Lehenengoa da, klasikoena: jendeakbetidanik gehien erabili izan dituenak.Adibidez: geranioak, petuniak edo sur-finiak eta begoniak. Oso landare lore-tsuak eta koloretsuak dira eta jendea

nahikoa erraz moldatzen da haiekin.Bigarren taldea da, konbinatzeko era-biltzen dituztenena: loredun landa-reak eta erortzen direnak nahastutajartzen dituzte. Adibidez: geranioakintsentsuarekin eta tagete batzuekin.Eta hirugarren taldea da, basaloreena:landare bizikorrak dira eta loreontzie-tan baratzea egiten dutenek erabil-tzen dituzte.

Etxeko atarian edo balkoian loreakedukitzeak lan handia ematen al du?Ez, lan handia eman baino gehiago, ja-rraikortasuna eskatzen dute, landareguztiek bezala. Lurrean dagoen landa-rea bere kasa moldatzen da, bainaetxean ditugunak gure mende daude.Udaberrian eta udan ura ia egunerobota behar zaie eta ongarria urteanbizpahiru aldiz. Eta sasoiko landaree-tan, kontuz ibili behar da gaixotasunedo izurriekin. Askotan nahikoa iza-ten da aurretiaz ondo begiratzea, gerolanketa handiak izatea saihesteko.

Kanpoko landareak urtero berritubehar izaten al dira?Badaude artistak udazkenean eta ne-guan bizirik iraunarazteko gai dire-nak, baina, normalean, ihartu egitendira edo hotzarekin akabatu egitendira, eta urtero berritu behar izatendira.

Balkoi bat lorez janztea garestia alda?Ez, eta are gutxiago bueltan ematendizutena ikusita. Hasierako inbertsioaizaten da handiena, eta hortik aurre-rakoa, bakoitzaren trebetasunarenarabera izaten da.

“Landareek bizitzaematen diote etxeari”

19

Udaberriko landareak

Zeintzuk dira etxe barruan gehienerabiltzen diren landareak?Arrakastatsuenak eta jendeak gehienerabiltzen dituenak, fikusa eta potosadira. Oparitarako gehien erabiltzendena, berriz, orkidea da. Barrurako,normalean, landare gogorrak aukera-tzen ditu jendeak, badakitenak zain-tzeko errazak direla eta kolore berdeerakargarria izaten dutela.

Barruko landareek lan handia ematenal dute? Ez, haiek ere lan gutxi eskatzen dute,baina maiz egitea. Etxe barruko landa-reekin gertatzen da kanpokoekin ger-tatzen denaren kontrakoa. Kanpokoakudaberrian eta udan askoz gehiagozaindu behar dira, bero egiten duelakoeta ur gehiago eskatzen dutelako. Etabarrukoak gehiago zaindu beharko di-tugu udazkenean eta neguan, berogai-luak topera jartzen ditugunez, askoz urgehiago behar izaten dutelako.

Zer ematen diote landareek etxeari?Bizitza. Umeek bizitza ematen diotenbezalaxe, landareek ere bizitza ematendiote etxeari. Askotan ahaztu egitenzaigu naturatik gatozela eta landareek

gogorarazi egiten digute. Transmiti-tzen digute urtarotasuna, erakartzendigute fauna, eta humanizatu egitengaituzte. Landareekin harremanaduten pertsonek sentiberatasun bere-zia izaten dute.

Etxean landareak izateko ohiturarikba al du jendeak?Bai, Azpeitia aldean ohitura handiadago. Gazteek gehiago erabiltzen di-tuzte baratzeko landareak, etxe barru-koak eta dekoraziokoak, eta ezhorrenbeste loreak. Aldiz, jende hel-duagoak gehiago jotzen du loreetara.

Dendara ideia zehatzarekin alaaholku eske etortzen zaizue jendea?Normalean, gauzak pentsatuta ekar-tzen ditu jendeak, eta garbi izaten duzer nahi duen. Hala ere, beti daudeaholkua eskatzen dutenak, eta nikuste lankideen bertutea hori dela, ba-dakitela bezeroei entzuten eta aholkuegokiak ematen.

Landare kontuetan joerak edo modakba al daude?Bai, badaude. Adibidez, hemen oso hor-tentsia zaleak izan gara beti, eta orainiristen ari zaizkigu lorea udaberri-uda-tik haratago mantentzen duten hor-tentsiak; lorea modu jakin bateanihartzen zaienak eta loratzen hastera-koan tonu berde jakin batzuk hartzendituztenak. Modak dira. Ekoizleek ba-dakite hortentsia oso lore maitea delaleku askotan, eta loraldi horri bestebuelta bat ematen asmatu dute, zukugehiago ateratzen, ihartzen deneko etaloratzen hasten deneko koloreak ereinteresgarri bihurtuta.

20

Arkitektura

Arkitektoavs. arkitektoteknikoa

Arkitektoa, arkitekto teknikoa,aparejadorea, eraikuntzan in-geniaria… Zer da horietako ba-

koitza? Edo gauza bera ote dira?Zeintzuk dira bakoitzak dituen esku-menak? Eta zeintzuk betebeharrak?Zein kontratatu beharko nuke nireetxea eraberritu nahiko banu? Etazein etxe berri bat eraiki nahiko banu?Egia da, obra askotan, arkitektoak etaarkitekto teknikoak esku hartzen du-tela, baina ez dira gauza bera; bakoi-tzak bere egitekoak eta erantzukizunakizaten ditu.

Zalantzak argitzen hasteko, esandezakegu, arkitekto teknikoak, apare-jadoreak eta eraikuntzan ingeniariakeskumen berberak dituztela, nahiz etabakoitzak bere titulua izan.

Oro har, hutsetik eraikitzen direneraikinen obretan eta eraikinen es-trukturan esku hartzen den berritzelanetan, arkitektoa eta arkitekto tek-nikoa behar izaten dira. Arkitektoaizango da obraren zuzendaria eta ar-kitekto teknikoa izango da obra gau-

zatzearen zuzendaria. Eraikinaren egi-turan inolako aldaketarik egin beha-rrik ez dagoen obretan, nahikoa izatenda arkitekto teknikoa.

Eraikuntzaren Antolamendu Le-geak zehazten ditu obra bat gauza-tzeko orduan bakoitzak dituenegitekoak:

· Arkitektoaren (proiektugileaedo obraren zuzendaria) egitekoada egiaztatzea berak egindakoproiektuaren arabera gauzatzenari dela obra eta oniritzia ematealanak gauzatzen ari diren bitar-tean egon daitezkeen modifika-zioei. · Arkitekto teknikoaren (obragauzatzearen zuzendaria) egite-koa da ziurtatzea obra materialkiegoki gauzatzen dela. Eraikuntzalanen xehetasun guztiez ardura-tuko da, neurketa eta moldaketaguztiei oniritzia eman beharkodie, eta arkitektoari jakinarazibeharko dizkio sor daitezkeen al-daketa guztiak.

22

Barne diseinua eta dekorazioa

Barne diseinuaeta dekorazioa,elkarrenosagarri

Barne diseinua eta dekorazioa ezdira diziplina bera, nahiz eta as-kotan nahasten diren. Batean

eta bestean aritzen diren profesiona-lek ez dituzte ikasketa berdinak iza-ten, hain zuzen ere, alderik handienahortxe baitago, horietako bakoitza ga-ratzeko beharrezkoak diren ezagutze-tan eta gaitasunetan.

Barne diseinatzaile batek arkitek-turako kontzeptuak ezagutu beharkoditu, eraikinen barneko egiturak uler-tzeko, eta oso lagungarri izango zaiz-kio psikologiako oinarrizko ezagutzakere. Bezeroaren beharrak eta lehenta-sunak aztertuko ditu, eta haietan oi-narrituta egingo du eraikinaren barnediseinua. Espazioa kudeatuko eta an-tolatuko du, eraikinaren egitura opti-mizatzeko, haren erosotasuna etafuntzionaltasuna ahaztu gabe.

Barne diseinatzailea arduratuko daeraikinaren estrukturarekin zerikusiaduen edozein moldaketa diseinatzeaz.Eta hormak eta argiteria sistema aldadezakeen edozein lan gainbegiratukodu.

Eraikin bat apaintzeko erabilikodiren kolore eta ehunduren inguruaniritzia eman ahalko du, baina ez diraizango bere lehentasunak, nahiz etahaiek kontuan izan ditzakeen bereproiektua lantzen duenean.

Barne diseinuan profesionalakeraikinaren barne egitura aztertu be-harko du, espazioa ahalik eta egokienantolatzeko eta banatzeko. Eta horieginda dagoenean hasiko da dekora-tzailearen lana. Hain zuzen, haren egi-tekoa izango da espazio horren parteizango diren altzariak eta osagarriakhautatzea. Bi profesionalek erabili be-harko dute sormena: batak, espazioaahalik eta egokien kudeatzeko; bes-teak, espazio hori ahalik eta apainenjanzteko eta, horrela, balio estetikoaemateko.

Dekoratzaileari dagokio erabaki-tzea altzarien kokapena eta gainon-tzeko osagarrien koloreak etaehundurak. Hark aukeratuko ditu ar-giztatzeko osagarriak ere, espazio ba-koitzaren estiloaren arabera. Osagaiguztiak erabakita dituenean, ziurtatubeharko du elkarrekin ongi etortzendirela.

Barneen diseinua eta dekorazioa bi diziplina desberdin diren arren, elkarren osagarriak dira. Barne disei-natzaileek askotan behar izaten du-te dekoratzaileen laguntza, baita de-koratzaileek barne diseinatzaileenaere.