37
26 .orria

Autoestimua Eta Autokontzeptua

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

Page 2: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

AURKIBIDEA

1.Autoestimua eta autokontzeptua:

fundamentazio teorikoak

1.1.Autoestimua ereduak eta graduak

1.2.Autokontzeptuaren garapena (NIA- ren

garapena)

1.2.1.Autokontzeptuaren garapeneko arazoen identifikazioa eta analisia

1.3.Autoestimua hobetzearen garrantzia

1.3.1.Haurrengan autoestima indartzeko jarraibide eta gomendioak

1.4. Autoestimua Haur Hezkuntzan

2.Ikerketa praktikoa: AF5 testa: ikerketaren

ondorioak

3.Autoestimua eta autokontzeptua: Haur

Hezkuntzarako jarduera praktikoak

Page 3: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

1.Autoestimua eta autokontzeptua: fundamentazio teorikoa

Norberarenganako kontzientzia ezagutzearen aukera da gizakiok daukagun eta beste ezpeziek ez daukaten ezaugarrietako bat. Kontzientzia hori hartuz, bakoitzak bere identitate pertsonala, besteei alderatu genezakeen identitateaz bereiz genezake eta horrela harreman interpertsonalak definitu.

Quandt-ek eta Selzncik-ek (1984) norberaren autokontzeptua, bere buruarekiko dituen pertzepzioei buruz hitz eginez identifikatzen dute, bere gaitasunak azpimarratzen dituen pertzepzio batean. Rogers (1951)entzat norberaren pertzepzioen bilduma bat da autoestima.

Autokontzeptua, autoestimaren oinarria da. Hau, norbere buruarekiko dituen epaien batuketa da, hau da, bakoitzak bere buruarekiko esaten dituen ideien batuketa. Irudi pertsonalaren dimentsio afektiboa da. Hau datu objetiboekin, esperientziekin, eta espektatibekin osatzen delarik. Autoestima beraz, bakoitzak bere buruarekiko duen asetze maila izango litzateke.

Ez da existitzen inongo definizio pertsonal neutrorik, baizik eta balio positiboen edo negatiboen epai bat baizik. Besteek guregan duten balorazio pertsonalean oinarritzen da gurea dudarik gabe. Haurrarentzat, zenbat eta garrantzitsuagoa izan heldua, bere burua nola den definitzeko orduan, eragin handiagoa izango du. Horrela haurrak oso irudimen handia duela pentsatzen badu irakasleak, haurrak bere burua sormen handia duen pertsona bezala irudikatuko du.

Branden-ek (1981) autoestimak bi oinarri nagusi dituela esaten du: autoeraginkortasuna eta baliozkoa izatearen sentimentua. Autoestima pertsona konpetentea eta baliotsua zarenaren sinismena edukitzea da. Autobalorazioak, emozioak, afektuak, balioak eta jarrerak hartzen ditu kontuan. Pertsonak bere burua gaizki baloratzen duenean, autobazterketa bat eratzen du. Hau oso mingarria izan daiteke bere buruarentzat, eta gehienetan jarrera desegokiak hartzera eramaten du pertsona. Honek guztiak, bakoitza harreman pertsonaletarako mugatua izatea eta bere buruarekiko eta besteekiko egokiak ez diren ekintzak burutzera eraman dezake.

Page 4: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

Reasenerrek (1982) faktore ezberdinen arabera dagoela esan du autoestima: segurtasun zentzua, nortasun zentzua, pertenentzia zentzua, helburu zentzua eta konpetentzia pertsonalen zentzua.

Segurtasun zentzua: hau, ikasleei muga errealak jartzen eta errespetua eta arduratsuak izaten erakusten lortzen da

Nortasun zentzua: hau, afektua eta onarpena transmititzen lortzen da, ikaslearen alderdi positiboak gogoratuz lor genezake.

Pertenentzia zentzua: onarpena sustatzen lortzen da. Ikasleen arteko harremanak sustatzen. Baita gelako giro on bat bultzatzen ere.

Helburu zentzua: ikasleei helmugak jartzen lor daiteke, erabakiak hartzen eta honen eraginak identifikatzen laguntzen lortzen da. Autoebaluaketak garrantzitsuak dira zentzu honetan.

Konpetentzia pertsonalen zentzua: ikasleei beraien aukerak eta erabakiak hartzen laguntzen lortzen da. Gauzak lortzen dituztenean saritzen lor daitezke.

Autokontzeptuaren garapena pixkanaka lortzen da, bizitako esperientzien arabera. Kasu batzuetan, garrantzi handia hartzen dute intentsitate eta esanahi handiarekin egiten direlako: horiek dira heldutasunean gogoratzen ditugun txikitako oroitzapenak.

Heldu batzuk emozio handiekin gogoratzen dituzte txikitan bizitako pasarte batzuk. Pablo Nerudak adibidez, bigarren hezkuntzako ikasketak burutzen ari zenean adibidez, Gabriela Mistral, Pablok ikasten zuen herrira iritsi zen irakasle bezala lan egiteko. Gabrielak bere poemak irakurtzeaz gain, eta idaztera bultzatzeaz gain, bere liburuak utzi zizkion. Bere irakaslea izan ez arren, Pabloren ahalmenaz jabetu zen eta idazketan aritzeko bultzada bat eman zion. Bizitza guztirako laguntasuna lortuz elkarrekin.

Nortasunaren eraikuntza laguntzeko esperientzia aberasgarriak egoteaz gain, prozesu hau geldiarazteko momentuak ere gertatzen dira. Haur bat ikasgai batean ridikulizatzen bada, ikasketa horretan gaitasunik ez daukala pentsarazi dezake adibidez, edo ikasgaia jarrera ezkor baina aktiboa batekin hartu eta egiten duenak fruiturik ez ematea, daukan antsietate maila altuagatik.

Page 5: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

Programazioa ordea ez dago gertaera hauetan bakarrik oinarrituta, eguneroko harremanak serikusi handia dute. Hauek haurraren onarpena bultza dezake, baloratua senti daiteke seguru eta nahi dituen helburu guztiak lortzeko gaitasunak lantzeko konfidantza lor dezake.

1.1.Autoestimua eremuak eta graduak

Autoestima eremuak:

Pertsona baten Autoestimuan inguruak eragin handia du bertatik jasotzen baitu bere izaerari, portaerari, atsegintasunari … buruzko informazioa. Eragina duten eremu nagusiak hauek dira:

GIZARTE EREMUA: Laguntasunean oinarrituriko pertsona baten autokontzeptua da. Horrek gure buruaz arro sentitzea eragin dezake lagun kopurua handia bada edo gaizki sentitzea txikia bada.

ESKOLAKO EREMUA: Haur bakoitzak ikasle bezala bere buruaz duen autokontzeptua da. Emaitzek eragina dute. Izan eren emaitzak onak badira norberaren autokontzeptua ere ona izanen da.

FAMILIAKO EREMUA: Familiako partaide bezala duen onarpenaren ere eragina du autokontzeptuan. Haur horrek autoestima altua izateko familian onartua izan behar du.

GORPUTZ IRUDIA edo AUTOKONTZEPTUA: Norberaren gorputzaren irudiak ere eragina du. Autokontzeptu on bat izateko pertsona horrek gustura sentitu behar du bere gorputzarekin.

AUTOESTIMU GLOBALA: Aurreko lauen batura da.

Autoestimu graduak:

Autoestimaren graduak ez dira soilik sortzen pertsona batek gizarte horretako idealarekiko duen gertutasunaren ondorioz. Autoestimuan haur horrek beste pertsonekiko duen onarpenak ere eragina du. Pertsona horiek gurasoak eta gertuko pertsonak izaten dira normalki. Haur horrek beste pertsona batzuek onartzen dutela sumatzen badu, autoestima altua izanen du. Ondorioz, haurren Autoestimuan gutxienez bi baldintzek hartzen dute parte.

Autoestima haurrengan txikitatik agertzen da. Lehen hezkuntzan oso nabaria izan arren, haur hezkuntzan ere egiten dituzte konparaketak. Bertan haurrak besteengatik gutxietsiak ez izaten saiatzen dira. Baina lehen hezkuntzan hori nabariagoa da. Bertan idazten eta irakurtzen ikasten dute, buruketa matematikoak ebazten dituzte, kirolak egiten dituzte … eta lortutako emaitzen arabera konparatu egiten dituzte ea beste ikasleek

Page 6: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

baino emaitza hobeak edo txarragoak lortu ote dituzten. Lehen hezkuntzak aurrera egin ahala konparaziak egiteko interesa handituz joaten da. Bigarren kurtsoan, jadanik, konparazio sozialen eta autoestimaren arteko erlazio garbia ikusten da. Izan ere, positiboki baloratzen diren haurrek besteekiko konparazioa gehiagotan bilatzen dute negatiboki baloratzen direnek baino.

Konparazio sozial hauek inguru pedagogikotik bultzatzen dira. Izan ere, ebaluatzeko orduan kalifikazioak erabiltzen dira emaitza bezala eta horrek haurren arteko konpetentzia bultzatzen du. Horrela, mendebaldeko herrialdetako haurren Autoestimuan eragin handia dute jasotako kalifikazioek. Bertan haurrei konpetente izaten irakasten zaie eta kalifikazio honenak dituztenek autoestimarik altuena izanen dute. Badaude, ordea, zenbait herrialde ikaskuntza kooperatibo bat dutenak eta bertan konparazio sozialen bidez haurrek beren konpetentziak hobetzen dituzte eta hau gutxiago erabiltzen dute auto-baloraziorako eta,beraz, Autoestimuan eragin gutxiago dute. Horren adibide dira Txina eta Japonia. Bertan haurrek txikitatik ikasten dute kooperatzen mendebaldeko lurraldeetan besteei gailentzen ikasten duten bitartean.

Baina autoestima ez da pertsonen ezaugarri isolatu bat. Izan ere, bere portaeran eragin handia du. Autoestima handia duten haurrei argi ikusten zaie bere buruaz arro daudela. Badakite zein diren beren puntu fuerteak baina beren ahultasunak ere onartzen dituzte. Bestalde, autoestima baxua izatea depresioarekin lotzen da eta haur hauek energia gutxiago izaten dute eta beren errendimendua jaitsi egiten da, bereziki eskolan, beren puntu ahuletan soilik zentratzen baitira puntu fuerteei jaramonik egin gabe.

Autoestimak ere badu eragina erlazio sozialak sortzean. Autoestima altua duten pertsonek erraztasunak izaten dituzte lagunak izateko eta horrek bere buruaren kontzeptua hobetzea edo egonkortzea ekartzen du. Bestalde, autoestima baxua duten pertsonek zailtasunak izaten dituzte lagunak izateko eta hori beren autoestima baxuagotzeko baldintza bat da.

Autoestimaren garduak hiru dira eta gradu bakoitzeko pertsonen ezaugarriak ondokoak dira:

1. AUTOESTIMU BAXUA: bere idealaren eta bere buruaz duen kontzeptuaren artean aldeak handiak direnean agertzen da. Pertsonek portaera pasiboa izaten dute eta gaitasun sozialetan (lagunak izateko …) hutsuneak izaten dituzte.

2. AUTOESTIMA DESPROPORTZIONATUA:bere buruaz duen kontzeptuaren eta bere idealaren artean aldeak handiak direnean sortzen da eta autoestima baxu mota bat da. Pertsona hauek portaera agresiboa izaten dute eta gaitasun sozialetan hutsuneak izaten dituzte.

Page 7: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

3. AUTOESTIMA ALTUA: Bere buruaz duen kontzeptua bere idealarekin bat datorrenean sortzen da. Pertsona hauek lasaiak izaten dira, bere buruaz arro daude eta gaitasun sozial onak izaten dituzte, laguna asko izaten dituzte.

Gurasoen eta irakasleen lana ikasleen autoestima positiboa lantzea da beren autokontzeptua hobetu eta ikaskuntza prozesuan motibatuak senti daitezen beren errendimendua ahalik eta hoberena izateko.

1.2.Autokontzeptuaren Garapena (NIAren Garapena)

Haurrak jaio berritan bere gorputzeko atalak ikusten ditu baina ez da bereak direla ohartzeko gai, urte bete izatean hasten da niaren garapena beste pertsona eta gauzak beraiek ez direla konturatzen direnean. 18 hilabeterekin jada ispiluan beren burua ezagutzeko gai dira, beraz, esan genezake ni eta nirea kontzeptuak hemen ezagutzen hasiko direla.

Urte bete eta bi urteren artean lortzen duten gauza garrantzizkoena autonomia dela esan genezake, hau da, independentzia maila bat eskatzen dute, ez bazaie muga batzuen barruan noski, nahi dutena egiten uzten gerora arazoak ekarriko dizkie: lotsa, beraien ahalmenei buruzko zalantzak… sortuko zaizkie.

5 hilabete eta 3 urteren tartean bereizpen eta bakoiztapena lortzen hasten da haurra, hau da, amarengandik bereizturiko ni bat lortuko du, nahiz eta gauza batzurentzat amarekiko dependiente izan oraindik. Garai hontan sortuko den autonomiak neurrizkoa izan behar du ordea, gehiegizkoak pertsona lotsagabe eta berekoia sor baitezake eta gutxiegizkoak aldiz pertsona beldurti eta zalantzatia.

Haurrak benetako ezaguera bat izaten hasten direnean, beren burua definitzen hasten dira. Honekin batera beraien identitatea eta beraien buruari buruzko kontzeptua garatzen dute. 3 urte dituztenean, beren pertsona ezaugarriak finkatuta izaten dituzte, normalean positibo eta neurriz gainekoak izaten dira, bai ezaugarri fisikoak eta baita intelektualak ere.

Page 8: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

Lehen hezkuntzaren erdialderako haur gehienek niaren kontzeptu errealagoa garatzen dute, eta konturatzen dira gai batzutan besteetan baino hobeak edo okerragoak direla.

Haurtzaroaren erdialderako, beren buruarekiko errealista eta espezifikoagoak izaten hasten dira, hau da, niaren benetako ulertze bat izaten hasten dira, beraien ezaugarriez ohartzen dira, beraien balore, helburu eta arauez ohartzen dira eta beraien jokaerarako arauak finkatzen dituzte.

Badira nahiz eta oso gai izan beraien gaitasun positiboez ohartzen ez diren haurrak, hau sarri gurasoen errua izaten da, ikuspegi negatiboa izaten dutelako beraien haurrekin. Kontrako kasuak ere badira. Ikerketa batzuek azaldu dutenez gurasoek haurrarekin duten erlazioak erlazio zuzena du haurrak bere burua ikasketetan konpetente edo ez konpetente ikustearekin, hau dela eta berebiziko garrantzia du guraso eta haurrarekiko erlazio positibo batek, honela haurrak konfiantza gehiago izango baitu ikasketetan.

Autokontzeptuaz ari garenean autoerreferentzia eta autoefikazia kontzeptuak ezin ditugu albo batean utzi. Autoerreferntzia, gure abileziaz eta betse pertsonekin harremanak izateko dugun abileziaz egiten dugun estimazioa da. Autoefikazia aldiz, gure efektibotasunaz egiten dugun estimazioa da, hau da, besteekin harremanak izateko eta gure abileziez dugun pertzeptzioa.

Autoefikaziak garrantzi handia du, haurrak harremanak izatea edo ez, erronka zailei ekitea edo ez eta bere buruarekiko duen sentipenetan eragina baitu. Autoefikazian hainbat faktorek dute eragina: lorpen pertsonalek, haurrak beste umeekiko egiten dituen konparazioek, besteen limurtzeak ( gai dela esateak), eta azkenik aktibazio mailak (zerbait egitera aktibatuta joanez motibazio bat sor dezake eta gauza errazago egin edo kontrakoa, hau da, urduritasunak ez ahal duena egiten uztea.

Azkenik, autokontzeptuari buruz ari garenean ezin dugu autoestima aipatu gabe utzi. Autoestima haurrek beraien buruarekiko duten sentipena da, beraien buruarekiko duten errespetua.

Autoestima lortzeko lau bide daude: haurrak gurasoekin duen erlazio emozionala, kideekin duen erlazioa, eskolan duen garapen intelektuala eta gizarteak beraiekiko duen jokaera. Guraso maitekor, zaintzaile, goxoak dituzten haurrek autoestima positiboa izaten dute orokorrean eta gero gizarteak autoestima hori indartu egiten du. Eskolan emaitza onak ateratzeak ere eragin positiboa du haurraren Autoestimuan. Azkenik esan beharra dago gizarteak ere berebiziko garrantzia duela haurraren Autoestimuan, gizarteko hainbat talde minoritariotako haurrak sarri beste umeek gutxietxi egiten dituzte arraza edo etnia ezberdinekoak direlako eta horrela autoestima positibo bat izatea oso zaila da. Hala ere azken hauen kasuan baliteke autosetima positibo bat izatea lortzea baldin eta familiak

Page 9: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

bere arraza eta etniarekiko harrotasuna eta lotsarik eza izaten erakusten badio.

Guraso eta irakasleek sarri haurren autoestimaren estimazio okerra egiten dute, hau dela eta badira hainbat inbentario ondo burutzeko estimazio hau. Batzuk haurrak berak betetzeko dira. “Coopersmithen autoestima inbentarioa” (Coopersmith Self-Esteem inventories, CSEI) adibidez baieztapen motzez osaturiko galdera sorta da, “nirekin egotea dibertigarria da” galdera kasu. Baietz edo ezetz erantzun beharra dagoen beste galdera motzez osaturiko inbentario bat “ kulturaz aske den autoestima inbentarioa” ( Culture-Free Self-Esteem inventories, SEI) da, azken honek haur zein helduentzat balio du. 4 urtetik 12 urtera bada beste galdera sorta batez osaturiko inbentarioa, honi “haurren autokontzepturako Piers-Harris eskala” deritzo ( Piers-Harris Children´s Self Concept Scale, CSCS).

Beste autoestima eskala batzuetan aldiz ikasleak ez du bere burua aztertzen baizik eta irakasleak. Honen adibide ditugu “ Eskola jokaeraren autoestima eskala” ( Behavior Academic Self-Esteem, BASE), bertan, irakasleak 16 galdera ditu eta inoiztik betira doazen bost aukera ditu erantzuna emateko.Test honek haur eskolatik 8 urteko haurrentzat balio du. Honen tankerakoa dugu “haurren autoestimaren kalifikaziorako eskala” ( Self-Esteem Rating Scalefor Children, SERSC) ere.

Beraz, ikus daitekeenez, haurraren autokontzeptu edo niaren garapenean faktore askok dute garrantzia.

1.2.1.Autokontzeptuaren garapeneko arazoen identifikazioa eta analisia

Heziketa autoritarioa jasotzen duten haurrek autoestima bajua garatzeko joera dute. Izan ere, hezitzaileek ezartzen dizkieten arauak zorrotz betearazten dituzte inongo malgutasunik erakutsi gabe. Hau da, haurraren iritziak garrantziarik ez duela transmitituz eta ez duela haren pentsakerak inongo interesik.

Hezitzaile autoritarioen jarreraren guztiz kontrakoa da “laissez-faire” estiloa aplikatzen duten hezitzaileena. Hauek arauak ezartzea eta betearaztea deserosoegia zaiela adierazten dute. Honekin, halako heziketa jasotzen duen haurrak, arauak ez jarraitzeak ez duela eraginik ondoriozta dezake.

Beraz, autoestima altua garatu dezan, haur batek heziketa autoritatiboa jaso beharko du. Hau da, hezitzaileak arauak zehatz azaldu beharko ditu eta betearazteaz arduratuko da. Baina arauak malgutasuna izango dute haurraren iritziari garrantzia emanez. Modu honetan, haurrari neurri batean bere erabakiak hartzeko aukera emango zaio. Adinez handitzen joan ahala, geroz eta arduratsuagoa izateko helburuarekin, erabakiak hartzeko aukera gehiago emango zaio. Haurrak bere hezitzaileak garrantzitsua kontsideratzen duela barneratuko du eta bere iritziek interesa dutela

Page 10: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

jakingo du. Gainera, elkarrizketarako prest azaltzen direnez hezitzaile hauek, haurrak hartutako erabakiak arrazonatzeko gaitasuna lortuko du. Era berean, bere jokaera ebaluatzeko gai izango da, beti ere hezitzaileak ezarritako mugen barnean jokatzeko ahalbidetasunarekin.

1.3.Autoestima hobetzearen garrantzia

Eskola, izakia bere osotasunean hezteko, hau da, norbanakoaren ahalmen guztiak eta bere nortasuna eta autoestima garatzeko helburua duen

hezkuntza erakundea da. Hezkuntza prozesua pertsonaren prestakuntza integralerako prozesu gisa ulertu behar da, pertsona bakoitzak berez adimen handia duela kontuan hartuta; bizitzako egoera berri bakoitzari era egokian aurre egiteko malgutasunez eta arrakastaz erantzun berria sortzeko.

Malgutasunez eta egoki pentsatzeko eta jokatzeko edozein ezintasun, ia gehienetan iraganeko eskarmentu mingarrien edo

informazio desegokiaren ondorio izaten da; izan ere, emozio-asaldurek eta blokeo psikoafektiboek adimenaren adierazpena eta ikasteko ahalbideak eragozten eta gutxitzen dituzte. Horregatik, ezinbestekoa da umearen haurtzarotik bere adimen emozionala eta autoestima garatzeko baliabideak eskura jartzea, helduaroan jarrera asertiboa eskuratu eta menperatu dezan. ffffffffffffffffffffffffffff ffffffffffffffffffffffffffff

Burmuinean kalte fisiko larriak daudenean izan ezik, esperientzia kaltegarrien ondorioak erabat senda daitezke, pertsonen emozioen alderdiari arreta eta lana eskainiz gero. Horretarako, prozesu fisiologiko natural eta konplexuak bultzatu behar dira, hala nola, kanpotik negarrarekin, dardarekin, haserrearekin, barrearekin, aharrausiekin eta hizketarekin lotutakoak, horiek ahalbideratzen baitiote gizakiari emozio-asalduretatik eta blokeo psikoafektiboetatik askatzea, eta adimena, hau da, ikasteko eta gainerako gizakiekin jokamolde laguntzailea garatzeko erraztasuna, berreskuratzea.

Autoestimaren garapena bizitza guztian zehar gertatzen den prozesu graduala da, etapa desberdinetatik igarotzen delarik. Aldi edo aro bakoitzean norberarekiko eta gainontzekoenganako bizipen baikorrak eta ezkorrak eskuratzen dira; eta ondorioz, autoestima altua edo baxua izan dezakegu.

Page 11: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

Hala ere, edozein izanda ere eskuraturiko autoestima maila eta aurkitzen garen etapa, beti egongo da autoestima hobetzeko aukeraren bat.

Nola hobetu autoestima?

Autoestimak jarrerazko hiru aldagaietan eragina du:

- Sentimenduetan- Pentsamenduetan- Jokabidean

Aldi berean, aspektu hauek autoestimarengan eragina dute, berau ahulduz edo/ eta indartuz; hau da, norantz bikoitzeko elkarrekintza da.

Autoestima garatu edota hobetzeak ondorengo arrazoiengatik garrantzitsua da:

Autoestima altua garatuz gero, abantaila hauek

eskuratzen dira:

Autoestima baxua izanez gero, desabantaila hauek

izango dira:

Page 12: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

Independenteki ekiteko gaitasuna izango da, norberaren eskubideak babestuz eta gainontzekoenak errespetatuz. Aldi berean norberaren ekintzen errespontsabilitatea onartuko da.

Ekimenetan dependentzia izango da beste pertsona batekiko, babesa eta laguntza bilatuz eta gainontzekoen hobespena. Beraz, gizabanakoak ez ditu bere eskubideak aldarrikatuko eta asertiboki jokatu baino, nahiago izango du gainontzekoek diotenaren aurrean men egitea. Beraz, besteei egotziko zaie errespontsabilitatea.

Ekimen eta erronka berriei aurre egiteko eta ebazteko segurtasuna, konfiantza eta grina izango dira.

Ez da gai ekimen eta erronka berriei aurre egiteko. Izan ere, edozein egoera berriren aurrean segurtasun eza eta antsietatea edo herstura agertzen baitira.

Lorpenekiko arro sentituko zara.

Ez da ezerekin ase sentitzen eta beraz, ez du erronka berririk planteatuko, ezta eskuratuko ere. Ondorioz, arro sentiarazten duten aldagaik ez du bilatuko. Bere buruari esaldi hau errepikatuko dio: “ Ez dut ezertarako balio, ez naiz helburutzat dudana eskuratzeko gai.”

Autokontzeptu baikorra eskuratuko da, eta gainontzekoen balorazioa ere ona da. Ondorioz, onartua sentituko zara eta besteekin gustura egoteko ahalmena izango da, laguntasun harremanak ere gehituz.

Nork bere burua baloratzeko gaitasunik ez duenez, hau da, autokontzeptu baxua; gainontzekoena baloratzeko ere gaitasunik ez da. Ondorioz, besteek baztertu egiten dute eta urrundu egingo dira. Besteen artean ez da eroso sentituko eta isolaturik amaitzen du, lagun gutxirekin.

Autoestima sendoa garatuz, erraz ikasiko duzu, eginkizun berrietara moldatzeko gaitasuna hobea da, erronka berrietan zure buruarekiko konfiantza gehiago izango duzu … Ondorioz, nork bere buruari jarritako erronkak eskuratuko ditu eta honek aldi berean, autoestima gehiago indartuko du.

Autoestima ahula garatzen bada, ikasteko baldarra izango da, inkopetentzia sentimenduaz aurre egingo die eginkizun berriei eta nork bere buruarekiko deskonfiantza izango du. Horregatik, prozesuan porrota eskuratuko du, zeinak aldi berean, autoestima gehiago ahulduko duen.

1.3.1.Haurrengan autoestima indartzeko jarraibide eta gomendioak

Page 13: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

Haurraren autoestima eta heziketa lantzeko orduan, aurrez ikusitako azalpenak kontuan izanik, garrantzitsua da ezaugarri hauek jorratzea:

1. Haurraren tenperamentua2. Interesak3. Abileziak4. Defentsa

mekanismoak5. Maila kognitiboa6. Zaurkortasuna edo

bulnerabilitatea

Beraz, ondorengo gomendioak baliagarriak izan daitezke:

Haurraren ardurak garatu behar dira, eginkizun desberdinetan parte hartzen utziz eta ardura berriak egotziz. Honela haurraren irakaskuntza sakonduko da, testuinguru gozo batean eta beti ere errefortzu positiboaz lagunduta.

Erabakiak hartu eta arazo txikiei aurre egiten utzi behar zaio; konfiantza emanez, bere gaitasunak eta abileziak suspertzeko.

Haurrak ongi eginiko ekintzak positiboki errefortzatu behar dira, zehaztasun handiz. Adibidez: “Oso txukun jaso dituzu jostailuak! Asko lagundu didazu!”

Muga argiak finkatuz, auto-diziplinaren oinarriak ezarri. Honela, bere jarrera eta jokabideen ondorioak aurreikusten ikasiko du. Adibidez, esan diezaiokegu, erabilitako margoak jaso ezean, jolastordura 5 minutu beranduago irtengo dela. Beraz, ez badu agindua betetzen, esandakoa bete egingo da.

Gatazka egoerei modu eraginkorrean aurre egiten irakatsi behar zaio, bere hutsegiteetatik ikasi behar du. Ondorioz, hurrengo baterako jokabide egokia erakutsiko zaio, akats hori ikasteko baliabide bezala erabiliaz.

Jarraibide hauek aurrera eramaterakoan garrantzia handia du haurrarekin erabiltzen den lengoaiak, eta ez dira sekula erabili behar hitz ezkorrak, ezta gutxiespenak ere. Adibidez, jostailuak gela guztian zehar sakabanatuta utzi dituen ikasleari ez diogu inoiz esango “desastre bat zara”, “kotxinoa”,

Page 14: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

“desordenatua” … baizik eta, beste hitz batzuk erabiliko ditugu egin duena gaizki dagoela erakusteko. Gutxiespen horiek haurraren autoestimarengan eragin handia dute, eta autokontzeptua nabarmenki gastatzen dute.

Laburbilduz, haurraren autoestima bizitza osoan zehar garatzen den prozesu luze eta konplexua da. Aldagai askok dute eragina eboluzio honetan, eta horregatik oso garrantzitsua da hezkuntzan izaten duen esperientzia, bai ikaskideekin baita irakasleekin ere. Testuinguru erakargarri batek, bizitzako lehen etapa honetako oinarri egokiak finkatuko ditu eta ondoren, bai nerabezaroak, baita helduaroan ere, autoestima eta autokontzeptu egokiak eskuratzeko abiapuntu gisa balioko dute.

Beraz, ezinbestekoa da haur hezkuntzako ikasgeletan ikasleen autoestima eta autokontzeptuari garrantzia ematea eta ahaleginak egitea berau indartzeko.

1.4.Autoestima Haur Hezkuntzan: garrantzia eta eragina

Irakasleak hezkuntza-sistemaren oinarria dira, eta hezkuntza-sistema haur baten garapen afektibo- sozial egokiaren abiapuntua. Hortaz, eskolak berebiziko garrantzia dauka haurren autoestima eta autokontzeptua garatu eta indartzeko orduan. Izan ere, umeek gutxieneko baldintza sozial eta instituzional batzuk behar dituzte, gerora pertsona heldu, arduratsu, maitatu eta zoriontsuak bihurtuko badira.

Irakaslea da egunero eta ikasturte osoan zehar, ikasle-talde batekin bizi dena, haiei irakasten diena eta hezten dituena, ikasle horiek talde bat osatzeaz gain premia eta itxaropen desberdinak dituzten pertsonak direla kontuan izanik. Horretarako, irakasleak seguru egon behar du bere jardunaz, bere lanaren garrantziaz, eta ikaslearen, familiaren eta, orokorrean, gizartearen onespena jaso behar du.

Haurtzaroa maitasunaren premiagatik bereizten da eta hori errespetuzko jokabideen eta esperientzia eta adierazpen afektiboen ikaskuntzarako iturria da. Bizitzaren lehenbiziko urteak bereizten dituen egozentrismoa autoestima egokia eraikitzeko arrazoi bihur daiteke, baita haur bakoitzak bere buruarekin harreman positiboa izateko oinarria ere. Esperientzia honetan oinarritu ahal izango dira gero gainerako pertsonekiko harreman positiboak.

Irakaslearen jarduna: jarrerak eta orientabideak

Haurrak ez dira beti espontaneoki garatzen, irakasleek lagundu egin behar diete jarrerekin, adibideekin eta orientabideekin. Maitasuna eta samurtasuna adierazten duten irakasleek beraien ikasleengan oso ondorio baikorrak ekoizten dituzte. Kognitiboki, ikasle eraginkorragoak izango dira, kontzentrazio handiagoarekin eta afektuzko interferentzia gutxiagorekin.

Page 15: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

Sozialki, inpresio hobeagoa eragingo dute eta abilezia handiagoa erakutsiko dute besteekin erlazionatzeko.

Irakaslearen lana da haurrak lagunak egin eta mantentzen erakustea, taldean lan egiten irakastea, besteen eskubideak errespetatzen jakitea, bere burua motibatzen jakitea, frustrazioak toleratzea eta beraiengandik ikastea, arrenkura sentimenduak gainditzen jakitea, emozioak eraginkortasunez maneiatzea eta modu egokian adierazten ikastea. Hori guztia beharrezkoa da autoestima landu, garatu eta bermatzeko.

Haurren ezaugarri positiboen azterketa

Autoestimak ez du zerikusirik perfektu izatearekin, akatsik ez izatearekin. Autoestima norberaren baldintzarik gabeko onartzean oinarritzen da. Akatsak izanda ere, guztiz pertsona baliagarria dela jaiotzetik ulertu eta sentitu behar da. Autokritikak esaten digu akatsak balio ezaren froga direla, eta honekin ados egotea bai dela akatsik handiena.

Haur Hezkuntzan dauden umeentzat irakasleak erreferente dira. Beraiengandik datorkien onarpena behar dute sakonki. Hori da motibatzen dituena. Irakasleei poza ematen saiatzen dira bere onarpena lortzeko. Hortaz, irakasleek jakin behar dute haurren zailtasunak ezagutzen, eta umearen jokabidea bere testuinguruan ulertzen. Horretarako, haurren ezaugarri positiboak aztertu behar dira:

-Trebetasunak ikusi eta esan

-Goraipatu sarritan

-Gaitasunak frogatzeko aukerak eman

-Entzuteko prest zaudela ziurtatu

-Etab.

Erregulazio emozionala haurrengan: harreman positibo eta afektuzkoak

Haurren autoestima egokia lortzeko hezkuntzaren arrakasta, neurri handi batean, irakasleak hezkuntza aurrera eraman nahi, jakin eta ahal izatearen menpe dago.

Haur Hezkuntzan dauden umeek pertsonen eta bizitza sozialaren hainbat alderdi ikasten dituzte. Beren “ni”aren erreferentzia den guztian arreta jarriz hasten dute bizitza. Egunero hainbat alditan sentitzen duten segurtasun ezak pertsona helduengan laguntza afektiboa bilatzera eramaten ditu, etapa honetan gehien erabilitako erregulazio-estrategietako bat den aldetik, nahiz eta arazoak konpontzen saiatu; horrez gain, distrakzio konduktuala eta zenbaitetan berregituraketa kognitiboa erabiltzen dituzte.

Page 16: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

Lehenbiziko pausoak ematen dituzte erregulazio emozionalaren aldetik eta beren emozioei aurre egiteko gero eta trebetasun handiagoa dute hiru eta sei urte bitartean. Adin horietan, ikuspegi soziala hartzeko gaitasunaren eta hizkuntza trebetasunen garapenak beren jolas-trukeak gero eta konplexuagoak izaten eta elkarrekintzetan gero eta gaitasun sozial handiagoa berenganatzen laguntzen die.

Harreman positiboen eta afektuzkoen dinamikan, irakasleak arazoak planteatzen dizkie haurrei, huts egiten uzten die, berriro saiatzera animatzen ditu, beste hutsegite baten ondoren animatzen ditu, aldi berean, zailtasuna arinduz edo laguntza gehituz, eta azkenean zeregin horretan lortutako arrakastarengatik zoriontzen ditu: irakasleak bere konfiantza erakusten die, eta horrela irudi eta autoestima positiboak sortzen laguntzen die.

Autoestimari dagokionez, beren buruari buruz dituzten sentimenduek eta balorazioek ikuspegi idealizatu bat adierazten dute, beren gaitasunaren eta onespen sozialaren balorazio erreala baino gehiago onartuak izateko eta gai izateko nahiaren erakusgarri.

Hortaz, autoestima egokiaren garapena eta afektuaren bidez eskainitako zaien segurtasun pertsonala, bizikidetzarako beharrezkoak diren jokabide-arauak sortu ahal izango direneko iturri bihurtuko dira.

Nola sustatu autoestima Haur Hezkuntzan

Badakigunez, haurrei baloreak transmititzean euren nortasuna eratzen ari gara eta horretarako, jokabide guztiak kontutan hartu behar ditugu. Haurrei baloreak transmititzen lehenak gurasoak izango dira. Ondoren gu, hezitzaileok (edo hezitzaile izango garenok) haur bakoitzak dituen baloreak adierazten saiatu beharko gara, horiek indartuz eta, beti ere, haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz.

Nola lortu hori?

1. Haurrak pentsatzen eta sentitzen duena erabat onartzen zaiola ikusten badu, bere izaerari ematen zaion balioa hautemango du. Haur bakoitza den modukoa errespetatu behar da. Haurra den bezalakoa izaten uztean, segurtasuna eta autoestima finkatuko ditu.

2. Hark zehazki eta finko mugaturiko inguruan badihardu, axola digula hautemango du. Oso garrantzia handia dute mugek. Haurrak guraso edo irakasleek erabakitako mugan egotean, segurtasuna sentitzen du, eta orduan da libre nortasuna adierazteko.

3. Bere duintasuna errespetaturik hautematen badu, bere konfiantza finkatu egingo da. Badakigu oso zaila dela errespetu balorea haurrei transmititzea, baina etorkizunean, gizartean beharrezkoa duen balorea da.

Page 17: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

4.Guraso edo irakasleen autoestimaren maila garaia baldin bada, oso litekeena da seme-alabekin beste horrenbeste gertatzea, baina beti- beti ez da gauza bera jazotzen. Haurren erreferenteek beren burua zenbat eta gehiago baloratu haurrei beren burua maitatzeko garrantzia hainbat eta errazkiago transmiti diezaiekete.

Honetaz gain, garrantzitsua da:

Umea maitatzea, bera denagatik, bere existentziagatik eta maitatua izateko eskubidea zor zaiolako, bere pentsamoldea, jokamoldea edo sentimenak gustukoak izan edo ez.

Umea onartzea, den bezala onartzea alegia, ez guk adierazitako bideetatik dabilen eta gure itxaropenak betetzen dituen arabera.

Umea errespetatzea, bere erabakietan. Eta erabaki horiek okerrak iruditzen zaizkigunean, oker zergatik ikusten ditugun azaltzea berari, berak bidezkotzat jotzen duena praktikan jartzea galarazi gabe. Akatsa ikaskuntzaren funtsezko partea da.

Laburbilduz...

Haur Hezkuntzako haurrengan autoestima handia ahalbidetzeko irakasleek duten konpromisoa hurrengo baldintzak betetzean gauzatzen da:

Koherentzian oinarrituriko segurtasuna eskaintzea -irakasten denaren eta egiten denaren arteko loturan-.

Bere burua behatu eta ulertua senti dezan lortzea: gizaki bakar eta ordezkaezin dela sentiaraztea.

Ahozko adierazpenez ere maitatzea, bera delako pozik sentitzen garela erakutsiz. Norbaitek bere burua maitatua sentitzeko funtsezkoa da ukimena: bera ukitzea, ninia denean ez ezik, lotsaren lotsaz agerpen horri muzin egiten dionean ere bai.

Den bezala onartzea: horrela bakarrik ikasiko du bere burua onartzen.

Den bezala errespetatzea. Muga zuzen, arrazoizko eta negoziatzeko modukoak jartzea. Bere jokamolde eta etekinari dagokienez, arau eta itxaropen handiak

erakustea. "Orok balio" du ez da bidezko, baina "zuk ez duzu balio" ere ez.

Bere jokabideari zuzenduriko lausengu eta kritikak egitea -inondik ez bere pertsonari-. Azaleko eta motz badirudi ere, hizkera biziki zaintzea, arras kaltegarria gerta baitakioke.

Erabakiak har ditzan, saiakuntzak egin ditzan, arriskuak onar ditzan, horietaz jabe dadin motibatzea. Akatsak egiteko aukera ez kentzea. Gehiegizko babesa ez ematea.

Page 18: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

Page 19: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

2.Ikerketa praktikoa: AF5 testa: ikerketaren ondorioak

3 - 8 urte 9 - 18 urte 19 - 30 urte 31 - 50 urte 51 - 65 urte

Autoestima (batazbestekoa) 66.2 66.27 40.88 49.25 48.86

5

15

25

35

45

55

65

Autoestima (batazbestekoa)

Autoestima emaitzen batazbestekoen joera mantendu egiten da 18 urte arte, gutxi gorabehera. Ondoren, “gaztaroan” beherakada izugarria jasaten du eta berriro ere zertxobait igotzen da helduaroan %50aren inguruan kokatuz. Beraz, “erdizkako zoriontasuna” lortzera ailegatzen garela esan genezake, gure bizitzan zehar. Eta zoriontsuenak haurtzaroan gara.

Page 20: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

3 - 8 urte 9 - 18 urte 19 - 30 urte 31 - 50 urte 51 - 65 urte

Autoestima laborala 68.8 57.16 51.2 41.25 52.5

5

15

25

35

45

55

65

75

Autoestima laborala

Grafikoak adierazten duen bezala, lan munduan autoestima altuena gazteenek dute, 3-18 urte tartekoek hain zuzen ere, gero, behin eskola amaituta, autoestima jaitsiz doa bizitzan zehar lor dezakeen maila txikienerarte. Behin 30 urteak igarota, autoestima laboralak berriz gorantz egiten du 50 urteak bete arte gutxi gorabehera, eta bertan igotzeari utzi eta heriotzaraino mantendu egiten da.

Page 21: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

3 - 8 urte 9 - 18 urte 19 - 30 urte 31 - 50 urte 51 - 65 urte

Autoestima soziala 59.2 49 46.7 45 54.5

5

15

25

35

45

55

65

Autoestima soziala

Irudian ikus daitekeenez, autoestima mota hau nahiko homogeneoa da. Egia da gizarte motaren araberakoa ere izango dela, baina beste autoestima motekin alderatuz bizitzaren fase guztietan 45-60 artekoa dela, egonkorra beraz.

Page 22: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

3 - 8 urte 9 - 18 urte 19 - 30 urte 31 - 50 urte 51 - 65 urte

Autoestima emozionala 73 52.2 34.5 60 56.6

5

15

25

35

45

55

65

75

Autoestima emozionala

Grafiko honentan ikus daiteke autoestima emozionalaren bilakaerak autoestima orokorren emaitzekin bat egiten dutela.Hasierako urteetan oso handia da baina denborarekin jeisten joaten da. 18-30 urteetan du bere punturik baxuena garai horretan aldaketa handiak ematen baitira: lan mundurako sarrera, lana bilatzeko arazoak, unibertsitatera joatea eta lagun berriak egin beharra,... Aldeketa horiek eragina durte. Gero berriro ere gorakada nabarmen bat egiten du baina denborarekin jeitsi egiten da.

Page 23: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

3 - 8 urte 9 - 18 urte 19 - 30 urte 31 - 50 urte 51 - 65 urte

Autoestima familiarra 37.6 80.6 34.8 32.5 22.3

5

15

25

35

45

55

65

75

85

Autoestima familiarra

Autoestima honi dagokionez, 9-18 urte bitartean ikus dezakegu daturik nabarmenena. Datu hau hurrengoarekin kontrastean ezartzean nerabezaroan familiarekin (gurasoekin batez ere) izaten diren arazoak azpimarratu beharko lirateke. Hemendik aurrera autoestima mota hau gero eta baxuagoa dela ikus daiteke, helduaroan familiarenganako ikuspegi erabat ezberdina dugula adierazten du, beharra handiagoa dela nahia baino.

Page 24: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

3 - 8 urte 9 - 18 urte 19 - 30 urte 31 - 50 urte 51 - 65 urte

Autoestima fisikoa 92.4 40.8 37.2 67.5 58.83

5

15

25

35

45

55

65

75

85

95

Autoestima fisikoa

Autoestima fisikoaren pertzepzio altuena haurtzaroan bizitzen dugu (%92,4eko baloarearekin). Ondoren, nerabezaroan eta gaztaroan gure buruarekiko asetze mailan nabarmenki egiten du beherantz; nahiz eta, berriro ere helduaroan zertxobait igotzen den. Azkenik, zahartzaroan ere berriro beheruntz egiten du. Beraz, itxurarekiko dugun balorazioaren joera orokorra bizitzan zehar gutxituz doala esan liteke.

Page 25: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

3 - 8 urte 9 - 18 urte 19 - 30 urte 31 - 50 urte 51 - 65 urte

Autoestima laborala 68.8 57.16 51.2 41.25 52.5

Autoestima soziala 59.2 49 46.7 45 54.5

Autoestima emozionala 73 52.2 34.5 60 56.6

Autoestima familiarra 37.6 80.6 34.8 32.5 22.3

Autoestima fisikoa 92.4 40.8 37.2 67.5 58.83

5

15

25

35

45

55

65

75

85

95

Autoestima

Auto

estim

a m

aila

Autoestima arlo guztiak alderatuz gero, asebetetze mailarik altuena autoestima fisikoak lortu du haurtzaroan %92, 4. Eta aldiz maila baxuena, autoestima familiarrak helduaroan dauka (%22, 3).

Page 26: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

3 - 8 urte 9 - 18 urte 19 - 30 urte 31 - 50 urte 51 - 65 urte

Autoestima laborala 68.8 57.16 51.2 41.25 52.5

Autoestima soziala 59.2 49 46.7 45 54.5

Autoestima emozionala 73 52.2 34.5 60 56.6

Autoestima familiarra 37.6 80.6 34.8 32.5 22.3

Autoestima fisikoa 92.4 40.8 37.2 67.5 58.83

Autoestima (batazbestekoa) 66.2 66.27 40.88 49.25 48.86

5

15

25

35

45

55

65

75

85

95

AF5 Autoestimaren testa

Autoestima laboralaAutoestima sozialaAutoestima emozionalaAutoestima familiarraAutoestima fisikoaAutoestima (batazbestekoa)Linear (Autoestima (batazbestekoa))

Autoestima neurtzeko AF5 testaren emaitza guztiak alderatuz gero, zutabeen bide autoestima arloak ikusi daitezke. Datu guztiek batazbesteko joera tendentzia lerroaren bidez azaltze da; beraz, autoestima orokorraren joera, bizitzan zehar, beheranzkoa da. Haurtzaroan %65eko asebetetzea dago eta helduaroan %45eko mailaraino jeisten da.

Page 27: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

Hel

buru

a

Azalpenean denek maitatu dezaketela eta denak izan daitezkeela maitatuak esango da

Hel

buru

os

agar

ria Taldeko harremanak hobetzen dira

Emozioak erakusten ikasiko dute

Pres

take

ta Lekua: Toki ireki zein itxia Materiala: Zapi bat Iraupena: Taldearen arabera

Gar

apen

a

10 minutuz bueltaka ibili muxu eta besarkatzen

Erdikoak 2 minutu izango ditugu erdian egoteko

Denek pasa beharko dute bertatik

Bakoitzak bi tokitan egon denaren balorazioa egin beharko du denen aurrean

Page 28: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

Hel

buru

a

Gutako bakoitza garrantzitsua dela ulertzea, ongi eta gaizki egiten ditugun gauzak identifikatuz.

Hel

buru

os

agar

ria

Norberaren gorputzarekin identifikatzea

Autoestima garatzea Gainontzeko kideekiko

baloratzeko jarrera estimulatzea

Pres

take

ta Lekua: Toki itxia Materiala: Haur bakoitzeko 3

orri, margoak, panelak eta txintxetak

Iraupena: 35- 40 minutu

Page 29: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

Gar

apen

a

Borobilean eserita jarri eta hezitzaileak jolasa azalduko du.

Marrazki bakoitza egiteko azalpenak eman eta 10 minutu utziko dira marrazki bakoitza egiteko.

Marrazkiak 3 paneletan zintzilikatu eta denbora bat utziko da batak bestearen irudiak hausnartzeko.

Marrazkien gogoeta: Ongi egiten ditugun gauzak

eztabaidatuko ditugu. Gaizki egiten ditugun gauzak

aztertuko dira. Bakoitzaren irudian zentratzeko

eskatuko zaio ikasle bakoitzari. Eztabaida gidatzeko hezitzailearentzako galdera baliagarriak:

Zergatik da desberdina marrazki bakoitza?

Bakoitzaren irudi honek, bakoitzaren gauza ona eta txarrak ere ba al ditu?

Garen bezalakoak izanda, garrantzitsuak al gara?

“Pertsona guztiok gauza onak eta txarrak ditugu; baina guztiaren gainetik gizakiak gara. Ezaugarri horiek guztiak dira garrantzitsuak egiten gaituztenak.”

Hel

buru

a

Haur bakoitzaren autontzeptua hobetzea, besteak maitatzeko gaitasunarekin batera.

Hel

buru

os

agar

ria Autoestima hobetzea Auto- balorazioa eta taldekoa

hobetzea

Pres

take

ta Lekua: Toki itxia Materiala: Haur bakoitzeko

ispilu bana, orri bana eta margoak

Iraupena: 30 minutu

Page 30: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

Gar

apen

a Ispiluan behatu eta erretratua

egiteko 10 minutu emango dira

Talde guztiko erretratuak horman itsatsiko dira

Irakasle edo hezitzailearen laguntzaz, erretratu bakoitzaren deskribapen positiboa egingo du talde guztiak

Page 31: Autoestimua Eta Autokontzeptua

26 .orria

Hel

buru

a Norbere buruaren ezaugarri positiboak balizatzeaz gain, gainontzeko kideengandik maitatuak garela ulertzea.

Hel

buru

os

agar

ria Taldeko kideak baloratu Taldekideen arteko

harremanak sustatu

Pres

take

ta

Lekua: Toki ireki zein itxia Iraupena: Taldearen arabera

Gar

apen

a

Borobil batean jarri eta taldekide bat erdialdean

Erdikoak 2 minutu izango ditugu keinuak egiteko

Denek TXALOALDI ERRALDOIA eskainiko diogu

Bakoitza bi tokitan egongo da