8
Hilezkorrak BILDUMA Aitor Arana 2007ko “Baporea” Saria BAPOREA 118290_hilezkorrak 6/11/07 11:20 Página 3

BAPOREA BILDUMA Hilezkorrakecat.server.grupo-sm.com/ecat_Documentos/ES118290_000821.pdftzen zuten bakarrak; hau da, hartz zuriak eta pinguinoak kenduta, ia animaliarik ez zen bizi

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • HilezkorrakB I L D U M A

    Aitor Arana

    2007ko “Baporea” Saria

    B A P O R E A

    118290_hilezkorrak 6/11/07 11:20 Página 3

  • BAT - BEZHIG

    ESPAZIONTZI isila zeruan azaldu zenean, egu-raldia zoragarria zen Lur planetako eskualdeikusgarri hartan. Urtaroak aspaldi desagertu ezbalira, udaberria zela esan ahal izango zen. Eta,benetan, udaberriaren antzeko aroa jabetu zenazken bizpahiru mendeetan ia planeta osoaz:garai bateko udaberriaren eta udaren arteko ur-taro luzea. Planetaren Iparburua eta Hegobu-rua ziren garai bateko itxura bertsua manten-tzen zuten bakarrak; hau da, hartz zuriak etapinguinoak kenduta, ia animaliarik ez zen bizibertako izotzetan, eta haize hotza zen ingurue-tan jaun eta jabe.

    Eane izeneko gizaki eme gazteak ongi bainohobeki zekien hura guztia, aginte-gelako kon-trolei eraginda espaziontzia airean zintzilik gel-diarazi zuenean, lurreko belarretik, zuhaitzeta-tik eta hondartzatik berrogeita hamar metro

    5

    118290_hilezkorrak 6/11/07 11:20 Página 5

  • eskaseko altueran. Izan ere, Lurrean jaioa ez izanarren, bertan zuen berak jatorria, arbaso lurta-rrenganaino heltzeko Martekoen lotura beharbazuen ere.

    Zutitu egin zen, pozik, irribarretsu.Aginte-gelatik irten, eta ondoko behatokira

    joan zen azkar: hartatik, espaziontziaren aurreal-deko eta ezkerraldeko paisaia ikus zitekeen.Eskuak ipurdi gainean batu zituen, paisaiariatsegin handiz begiratzen ziola.

    Itsasoa.Egia zen urdina zela, eta berdexka, eguzkia-

    ren argitan eder. Zazpigarren planetan, Ura-non, ez zegoen itsasorik. Eanek askotan en-tzun eta irakurri zuen hartaz, eta uranotarrekAma Lur deitzen zioten planetaren grabazio-etan ere anitzetan ikusi zuen. Baina ez zegoenbertatik bertara ikustea bezalakorik. Hura ikus-teagatik soilik, merezi zuen Uranotik Lurreragutxieneko distantzia zegoenean egin beha-rreko bidaia egitea; 2.600.000.000 km-ko dis-tantzia, alegia. Asteetako bidaia espaziala eginbehar izan zuen bakar-bakarrik, baina poza-rren zegoen orain, pixka batez bere eginkizu-nak ahazturik.

    6

    118290_hilezkorrak 6/11/07 11:20 Página 6

  • Paisaiari begira jarraitu zuen, bihotza lasaieta arima bare zituela, itsasoa bezalaxe.

    Laster, nahi zuenean, espaziontzia hondar-tzara eraitsi eta itsaso tentagarrian bainatu ahalizango zen. Une hartan, besterik ez zuen bu-ruan.

    Begirada itsaso baretik hondartza horixkarajoan zitzaion. Basoaren eta itsasoaren artekomuga nabarmena zen hondartza. Olatuen aparzuriak are nabarmenago irudikatzen zion ertza,gainera. Basoa, berriz, zabala zen. Ez oso trin-koa leku hartan, han-hemenka belarrak estali-tako soilguneak ikusten baitziren. Oinen az-pian zeuzkan zuhaitzak haritzak zirela esangozukeen neskak, baina ez zegoen ziur. Uranokohiri eta parke babestuetan hazten ziren zuhait-zen arbasoak ziren, hori bai.

    Paisaia ederraz eta eguzki goxoaz gozatuz mi-nutu luzeak eman ondoren, behatokitik ateraeta bere gelara abiatu zen Eane. Bertako plasti-kozko armairutik, jantzita zeramanaren antze-ko txandal moduko jantzi bat atera, eta azkar-azkar aldatu zen. Bi jantzien arteko alde bakarraloditasunean eta kolorean zegoen: espaziontzianegotekoa grisa eta zuria zen; kanpora irtetekoa,

    7

    118290_hilezkorrak 6/11/07 11:20 Página 7

  • berriz, berdea, eta bestea baino zertxobait lo-diagoa. Kanpoan begiak babesteko betaurrekoakhartu zituen: Uranon bidaia hartarako probafisiko gogor asko egin bazituen ere, ez zekien–esaterako– Lurreko haizeak berak nola eraginziezaiokeen. Era berean, defentsarako gaiez etagailuz hornitutako gerriko bat atera zuen ar-mairutik, ikus zitekeenez pistola moduko armabat zeukana, eta gerri inguruan lotu zuen.

    Kanpora irteteko irrika biziak hartuta, aginte-gelara itzuli zen, ia lasterka. Bertako eserlekunagusian jarri, eta eskueran zeukan lauki urdinbaten gainean eskua jartzea nahikoa izan zuenUranoko kideekin telebista bidez konektatzeko.Berrogei urte inguruko gizon baten irudia ager-tu zitzaion begien aurrean, kontrol arteko pan-taila batean. Gizaki lurtarrek, martetarrek, jupi-tertarrek, saturnotarrek eta uranotarrek eratutazeukaten komunikatzeko errepikagailu-sare trin-koari esker, Eaneren irudia ere argi eta garbi hel-du zen une batean Uranora.

    –A, Eane! –esan zuen gizonak–. Denbora pix-ka bat eman duzu paisaiari begira, e?

    –Bai –neskaren ahotsa eztia zen oso–. Barka-tu gehiegi izan bada.

    8

    118290_hilezkorrak 6/11/07 11:20 Página 8

  • –Ez, ez. Lasai –gizonak irribarre egin zueneta alde batera begiratzen zuela ikusi zen–. Zureontzia ongi kokaturik daukagu monitorean, etaez gara kezkatu.

    –Hondartzan lurreratu eta kanpora aterakonaizela esateko deitu dizuet.

    –Ongi. Jasoa. Lanari berehala ekiteko asmoadaukazu?

    –Bai eta ez –irribarre egin zuen Eanek.–Ez esan, ez esan... –gizona ere irribarretsu

    zegoen–. Hemen hainbeste aldiz esan didazunaegingo duzu lehenik, ezta?

    Neskaren irribarrea handitu egin zen.–Ondo da –jarraitu zuen gizonak–. Zure on-

    tziko sentsoreek eta gure radarrek ez digute ezerarraroren berri ematen. Badakizu gizakia eguz-ki-sisteman hedatzen hasi zenean Lurra, guztizgainpopulatuta egon arren, nabarmen hustu zela,eta, horri esker, basapiztiak ugaritu egin zirela...–eten txiki bat izan zen hitz-jarioan–. Bainazure inguruan detektatu dugun bakarra izurde-talde bat da, itsasoan, hondartzatik aski hur-bil. Kontuz ibili, hala ere. Ez kendu esku-muturreko komunikagailua; adi-adi edukikogaituzu hemen.

    9

    118290_hilezkorrak 6/11/07 11:20 Página 9

  • –Eskerrik asko, Ikel –erantzun zuen Eanekbegiak itxiz, esaten zaiguna aspaldi dakiguneanbezala: pazientzia agortuko balitzaigu bezala.

    –Ez jarri aurpegi hori, Eane –ekin zionberriz neskaren solaskideak–. Ondo dakigulurtarrek zakarrak izateko joera dutela. Beraz,ez jarri aita errietan ari zaion neskatoaren aur-pegia, aurreikusitako epean hemen onik ikusinahi baitzaitugu itzuleran. Entzun duzu?

    –Hala izango da. Mila esker. Gero arte!–Ondo ibili!Pantaila itzali ondoren, Eanek espaziontzia-

    ren esku-agintea konektatu zuen. Txoria txitakdituen habian pausatzen den goxotasunaz lu-rreratu zen berez lau pertsonarentzat diseina-tuta zegoen espaziontzi txikia. Hegazkin aloka-tu bat balitz bezala, eskailera txiki bat agertuzen ontziaren behealdean, behatokiaren azpi-azpian.

    Eane hartatik jaitsi zen.Hondartzako hondarra Uranokoa bezalakoa

    zela sentitu zuen berehala.Eguzkiaren laztan beroa, berriz, bizitzako gau-

    zarik goxoena iruditu zitzaion. Azalean espraibabesgarria zuen emana, noski, gorputz osoan,

    10

    118290_hilezkorrak 6/11/07 11:20 Página 10

  • baina horrek ez zion galarazi eguzki aman-dreak sortutako zirrara bizia sentitzea. Begiakitxi zituen, aurpegia haren aldera mugitzea batera.

    Gero, eskumuturreko komunikagailuari iru-dia kendu ondoren, arropak erantzi eta hondargainean utzi zituen pozarren. Gerrikoko pisto-la jaso, eta lepotik zintzilik jarri zuen sokatxobaten bidez.

    Korrika uretara joan eta itsaso abegikorreansartu zen, egun hura baino lehen mila milioialdiz amestu bezala.

    11

    118290_hilezkorrak 6/11/07 11:20 Página 11