16
Barra-barra Bilbo Zaharra euskaltegiaren buletina martxoa 11 22.Zk 22 BERBALDUN HERRI LITERATURA IKASLEAK MIKELEN TXOKOA HITZALDIAK ELKARRIZKETAK OSPAKIZUNAK GOROZIKA SAMIANOTIK

Barra-barra 22. alea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Bilbo Zaharra euskaltegiaren aldizkaria dugu "barra-barra". 22. alea irakurgai duzue.

Citation preview

Page 1: Barra-barra 22. alea

Barra-barraBilbo Zaharra euskaltegiaren buletina

martxoa 11 22.Zk

22BERBALDUN HERRI LITERATURA IKASLEAK MIKELEN TXOKOA HITZALDIAK ELKARRIZKETAK OSPAKIZUNAK GOROZIKA SAMIANOTIK

Page 2: Barra-barra 22. alea

2

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

A zaroaren 30ean, euskaltegian nengoela, bizikleta lapurtu zidaten. Txirringak lau urte luze zituen eta askotan erabili izan dut euskaltegira joateko eta Bilbotik mugitzeko, baina nire txirringa ostutzeko ordua heldu omen zen. Ez dakit zertarako erabiliko duen lapurrak, hiritik mugitzeko, apika ekologista porrokatua delako, edo saltzeko. Azken hau pena da, izan ere, ez diotelako hirurogei euro baino gehiago emango eta niri berrehun eta laurogei euro kostatu zitzaidan. Amorrua darit larruazaleko poroetatik, lapurra lasai asko egongo delako, jakin badakielako ebaspen hauen %90 ezerezean amaitzen direla, hots, zigorgabe geldituko dela, badakizue, azken finean “nirea nire eta zurea gure”. Martitzen horretako arratsaldean Udaltzaingora jo nuen salaketa egiteko eta

bizikleta utzi nuen Arriagako bizikleta parking-a kameraz zainduta ote zegoen galdetzeko, zeren eta kameraz zelatatuta egonez gero erraza izango bait litzateke lapurra antzematea. Dei batzuen ondoren ezetz esan zidan poliziak, Arriagako segurtasun kamerak etxaurreari begira daudela eta ez zegoela bazter hura hartzen zuen kamerarik. Poliziak esan zidan datozen egunetan bueltatxo bat emateko bigarren eskuko dendetatik, hain zuzen, kasu batean baino gehiagotan lapurrek hara jotzen dutelako ebatsitakoa saltzera. Behintzat, dendaren batean nire bizikleta ikusiz gero, salaketa eskuan, berreskuratu ahal izango nuke. Gaiaz aldatuz, polizia ezaguna egiten zitzaidan eta ea lasterkari herrikoia zen galdetu nion, zenbait lasterketa popularretan ikusi nuelakoan nengoelako, eta berak baietz esan, eta azkenean lasterketez hitz egiten amaitu genuen. Harira bueltatuz, kontua da lapurrak

bizikleta ostu bazuen, zerbaitengatik ostuko zuen, baina ez diot irizten bueltatuko duenik. Bederen, bizikleta aparkalekuak zainduta egongo balira, jende gehiago animatuko litzateke bizikletaz mugitzera, nirea ez delako ebazpen kasu bakarra, eta egoera hau aldatu ezean, ofizio errentagarriena ostulari izango da, gizartean zerbait ondo ez dabilen seinale… Gauzak horrela eta nire kasua noiz argituko zain nagoen bitartean, zera esanik agurtu nahi zaituztet: “ez dago zergaitik lapur jauna”.

Iker Eskalza, Bilbo Zaharra euskaltegiko ikaslea

EZIN IZANGO NAIZ EUSKALTEGIRA BIZIKLETAZ JAITSI

Bizikleta /txirrindua

“IKERESKALZA”

IKASLEEN TXOKOA

(Ikaslea)

ONGI ETORRI SALAMANCARA!

Ongi etorri Salamankara! Turismo kulturala eta turismo dibertigarria gozatu nahi baduzu, etor zaitez Salamanca ezagutzera!Bi katedralak bisita ditzakezu, katedral erromaniko zaharra, eta bestea katedral gotiko eta barrokoa,”katedral berria” esaten zaiona.Derrigorrezko bisita, Maskorren Etxea ikustera joatea. Eta gainera, ez joan Plaza Nagusi zorogarria ezagutu gabe!.Turismo gastronomikoa gustatzen bazaizu, ohiko platerak probatu ditzakezu, adibidez “farinato”, “palomas”, “hornazo”, “raquetas” eta abar... baina gustatzen zaizuna “tapak” jatea bada, ba orduan Plaza Nagusiaren inguruan hainbat taberna bisita dezakezu, zei-netan edariarekin batera tapa bat oparitzen dizuten.Plan lasaia bilatuz gero, Tormesko Zubitik ibiliz, aire purua arnas dezakezue eta bisita eder batzuek kontenpla ditzakezue.Hiri Unibertsitarioa denez, Salamanka jende gazte pilo bat dauka eta beraz, hainbat leku dago disfrutatzeko, goizez zein gauez.Badakizu! Salamankara etorri eta ezingo zara kexa!

Carlos, 6. urratsa

Page 3: Barra-barra 22. alea

3

22. Buletina

1. Lehenengo eguna. “Torre Tavira”-ra joango gara, bertatik Cádiz ikusi ahal izateko hiriko puntu altuenetik eta ondoren bisitatuko dugun hiria nolakoa den ikusteko. Behin “Torre Tavira”n egonda, katedrala eta Museoa ikus ditzakezue eta gosaldu txokalate txurroekin “Plaza de las Flores”-en. Gero, paseoa eman dezakezue eta ikusi: Abaston plaza, Genovés parkea, Falla plazan eta “Gran Teatro Falla, Cadizko auzo tipikoak

2. Bigarren eguna. “La Caleta”-ra joango gara. Eta gero hauek bisita ditzakegu: “San Sebastián”-eko gaztelua, “Santa Catalina”-ko gaztelua, “Centro Arqueológico Submarino” (C.A.S). Gero, Mina plazan museoa ikusi dezakezue!

3. Hirugarren eguna. Bisita amaitzeko, “Puerto Pesquero”-ra joan gaitezke eta arrain enkantea ikus dezakegu.

4. Non jan? Gosaldu: txokolate txurrorekin (Loreen plazan), Aperitiboa: auzo tipikoko taberna batean (Taska), adibidez “El Manteca”. Bazkaldu: arrain frijitua (Loreen plazan). Afaldu: “El faro”, “Balandro”, “La Gorda te da de comer” edo “Paseo Maritimo”-ko edozein unetan.

Mª Rosa Dominguez. 6. urratsa

ONGI ETORRI CADIZERA!

Gustatzen bazaizu Mudejar arkitektura hauxe da zure hiria!

Mudejar eraikinak esagutzeko Katedralera hurbil zaitezke, bere dorrea zeramikarekin dekoraturik dago. Beste hiru dorre Mu-dejar ere badaude: San Salvador dorrea (Kale berrian), San Martin elizako dorrea eta San Pedro dorrea.

Beste leku bat, bisitatzekoa, Ovalo Pasalekua da. HemenTuriako erribera ikus dezakezu, “Eskalinatas”etik jaitsi (Neomudejar estilokoa) edota “Acueducto de los Arcos”-era joan zaitezke.

Eta, jakina, ezin dezakezu ahaztu “Torico” bisitatzea.

Terueleko inguruan, Albarracin eta Mora de Rubielos ikus ditzakegu. Albarracin-en, onena zera duzu, bertako kaleetan barre-na galtzea eta amaieran harresira igotzea. Mora de Rubielos-en, berriz, bertako gaztelua (XIII mendekoa) eta Erdi Aroko kaleetan barrena ibil zaitezke.

Bisita batean ezin duzu huts egin gastronomia. Terueleko produkto tipikoa urdaiazpikoa da eta postretzat “Suspiros de aman-tes” (Maitaleen Hasperenak) har dezakezu (Arrautza eta gaztaz egina).

ONGI ETORRI TERUELERA!

Esti, 6. urratsa

Page 4: Barra-barra 22. alea

4

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Aisialdia zertan ematen dugu?. Zertan ematen duzu aisialdia? Zein zaletasun dituzu? Gomendatuko diguzu ezer egiteko…edo ez egiteko? (Kirolak, liburuak, musika, mendia, itsasoa, artea, sukaldaritza, lagunak, zinema, antzerkia, bildumak, telebista, dendatan, txangoak, baratza, lorategia, brikolajea, idaztea, abestea, margotzea, dantza, denborapasak…)

ATARIKO PROBAKAtariko probak egiteaz gain, astero hirutan gutxienez sakibaloian jokatzea dut gustuko. Asteburuetan, berriz, oso gustatzen zait txakurrarekin mendira nahiz hondartzara joatea, eguraldi txarra egin arren. Zinema ere zaletasun handienetako bat da, baina sarreren prezioa ikusita, etxean ikusten ditut filmak, palomita eta guzti.

LIBURUAKZertan ematen dudan aisialdia? Kar,kar, kar, galdera ona da, horixe gustatuko litzaidake jakitea. Denbora gutxi daukadanez, aprobetxatzen dut denbora liburuak irakurtzen; denetarik irakurtzen dut, eta batzuetan komiki bat. Telebista ia ez dut ikusten, denbora ezagatik, eta serie bat ikusi nahi badut internetetik jaisten ditut. Baina batzuetan gustatzen zait ezer ez pentsatzea eta denbora pasa dadin. Hori ohean nagoenean gustatzen zait.

SaraMarian

HONDARTZAUrtaroa zein den, normalean udan asko gustatzen zait hondartzara joatea kirolak praktikatzera, eguraldi ona egiten du eta. Neguan, ordea, kiroldegi batera joaten naiz dantza egitera, edo kirola egiteko. Hilean behin edo bitan lagunekin mendira joaten naizenez, tontorrean egiten dugu bazkari berezia.

IGERILEKUANormalean ostegun arratsaldeak aprobetxatzen ditut neure burua sasoian mantentzeko, igerilekura edo spinning egitera joanez. Bestalde, garunak ondo funtzionatzen jarrai dezan, hizkuntzak ikastea gustuko dut. Gainera, irakurle amorratua naizenez, beti nabil liburu bat eskuan dudala. Asteburuetan, berriz, nire lagunekin parranda egiteko edo afari on bat dastatzeko erabiltzen dut astia.

TXAKURRAOtsailean egon arren, egun eguzkitsuak ditugunez gero, txakurra daukatenei gomendatuko nieke hondartzara joatea txakurra paseatzera. Negua da garairik aproposena oso jende gutxi dago eta. Txakurrik ez dutenek ere aukera ona dute hondartzara joateko, kometak igotzera, adibidez. Gero eta hondartza gehiagotan ikusten dira horren zaleak.

AEROBIKUrtaroen arabera, hau da, negua baldin bada astean bitan aerobik egitera joaten naiz, eta igerilekura joatea gustuko dut nahiz eta batzuetan nagia ematen didan. Uda bada, berriz, ahal badut hondartzara joaten naiz ia-ia egunero. Gauean jairik jai joan ohi naiz, Euskal Herriko jaiak munduko jairik onenak dira eta! Urte osoan irakurtzen dut eskuetara erori zaidan edozein liburu, hauxe da-eta nire denborapasarik gustukoena!

MUSIKANire aisialdian musika entzutea da gehien gustatzen zaidana, bai lasaitzeko, bai dibertitzeko. Ohera joan aurretik da, nire ustez, unerik onena. Lagunekin egotea ere asko gustatzen zait, eta haiekin denbora pasatzeko aukera asko daude; adibidez, guk zinemara joatea edo parrandan ibiltzea oso gustuko ditugu. Horrez gain, aisialdian bakarka egiteko aukera ezberdinak daude, adibidez, nik telebista ikusten dut, eta dendatan ibiltzea ere piloa gustatzen zait.

BIDAIAKNire zaletasunik handiena bidaiak egitea da. Herrialde asko ezagutzen ditut txikitatik bidaia asko egin ditut eta...beti familiarekin. Gaur egun, ordea, bakarrik joan ohi naiz kanpora, horrela nahi ditudan gauzak eta txangoak egin ditzakedalako. Musika izugarri gustatzen zait, eta bidaiatzean leku ugaritako musika eros dezaket. Beti bigarren eskuko merkatuak bilatzen ditut...Merkatua aurkitutakoan maukak erosten ditut! Hau pagotxa!

Maria Fernandez Santos

Naiara

Arantza

Estibaliz Caro

Nerea

Mikel Aranzabe

Page 5: Barra-barra 22. alea

5

22. Buletina

Natalia Goñi Labrador

Mikelen Txokoa

Bilbo la nuite, ostegun batean

Maldan gora doaz. Aldapan gora daramate Anjel Irunek eta lagunek.

Oraintsu jakin du honelako gazteak oraindik ere badirautela. Uste zuen

bizirik zirauen jipi edo jevi edo punki edo dena delako bakarra zela. Baina

hona hemen hirukote xelebre hau : Punkia, hevia eta jipia batera. Hizketan

hasi, eta Gorkak adoptatu egin du. (Bi gehi bi berdin bi, akaso? Hau da: Bi

neska + bi mutil = bi bikote, laugarrenaren faltan agian ?).

Dardotan jokatu dute ; neskek mutilen kontra. Neskak, ederto trebatuta

ere, Gorkak eman die lezioa. Anjelek, ordea, pareta ere non zegoen ez

du asmatu, eta berak hartu du kalimotxoak eta zerbeza ordaintzeko ardu-

ra. Mahai batera inguratu dira. Gorka, Enara, Irune eta laurak.

Sabeleraino sartu dio mihia Irunek, beste bien aurkako lehian edo. “Baina,

zertan ari dira?” pentsatu du Anjelek. Niri edota nire bizkar barre egiten?

Gero komunera joan dira beste biak. Joateko eskaintza egin diote. “Merci,

baina nik alkohola baino ez”. “Zebrabidea esnifatuko lukete horiek” belarri-

tatu dio Irunek.

((Gorantzago topatu zaitu kale erdian. Erdi eserita, erdi etzanda. Pasa-

pasata. Urte eta erdian ikusi gabe eta halaxe topatu behar...

“Utzi bakean Anjel, semeengatik utzi zintudan. Horiexek ditut eta, garran-

tzitsuena.”.

“Eta orduan, zertan zabiltza hemen? Zoaz etxera, lagunduko dizut eta

berba egingo dugu”.

Baina ezin. “Ospa egin edo garraxika hasiko naiz. Gizon guziok berdin”.))

Alde egin du ondoko tabernaraino. Bertan topatu du koadrila. “Gauaren

luzea, biharamuneko ajea!” asmatu du.

((Irten direnean ez zeunden. Etxerantza edo egingo zenuela espero izan

du Anjelek)).

Iruneren magalean esnatu da. Hortzak garbitu, Iruneri muxu eman eta

lanera, dutxatu ere egin gabe.

“Zabaldu ezazu hortik zehar punki gaztetxo batekin egin duzula; ondo egin

ere” bota dio Irunek. “Gero arte aittitte. Hurrengorarte”.“Gero arte” berak

ere. Jakinda, baina, gerorik ez dagoela; gaur gauean berriro ere punki

bilakatu baita.

Eskaileretan behera ezin kendu sentsazio hori: Amets gaiztoa (edo ede-

rra) izan delakoa.

“Gaurkoak lan egun eskasa dakar” bere baitan. Gerorik ez, baina hil arte

bizirik, hala eta guztiz.

Irribarretsu doa aldats behera.

Zurekin akordatu arte.

EUSKARAUne honetan langabezian nago eta, horregatik, aisialdi asko daukat. Nire aisialdian euskara ikasten ari naiz eta gero, asteburuan, nire bikote eta lagunekin egotea gustatzen zait. Gainera, filmak ikustea gustatzen zait eta, nahiz eta zinemara joatea gustatu, oso gutxitan joaten gara garestia baita. Horregatik film asko gure etxean ikusten ditugu. Normalean egiten dugun beste gauza bat poteak hartzea da.

MENDIA Nik orain ez daukat denborarik gauza asko egiten baitut. Baina txikitatik asko gustatzen zait mendira joatea. Nahiz eta lanpetuta egon, astero mendira joaten naiz nire errendimiento fisikoa hobetzeko( pilularik gabe). Nire asmoa Everest igotzea da, baina oso garestia dela uste dut, hiru hilabete eta diru asko beharko baitut. Mendi oso altu batera joateko material ona edukitzea eta gainera poliki-poliki ibiltzea komeni zaizu, txarra da presa edukitzea. Mendira gustatzen bazaizu, ziur nago, probatuz gero beste mendi batera joango zarela!

MARGOTZEA Niri txikitatik oso gustatzen zait margotzea, eta aisialdia margotzen igarotzen nuen. Orain nire lana eta zaletasuna nahastuta daude. Ni margolari bilakatu naiz. Gaur egun mendian egiten ditut margoak, zuhaizpetan. Mendian inspirazioa hartzea daukat. Mendira joatea oso ona da baretzeko eta gauza txarrak ahazteko. Nik gomendatzen dizuet museoetara joatea arte garaikidea esplorateko, eta mendira gerturatzea.

Veva Linaza

FILMAKZoritxarrez, langabezian egoteagatik nire zaletasun batzuk lantzat hartu behar ditut. Adibidez, hizkuntzak ikastea edo futbolean jolastea nire zaletasunak ez ezik nire lanak ere badira. Bestalde, musika entzutea eta kontzertuetara joatea gustuko dut. Eta, nahiz eta zinemara asko ez joan, filmak ikustea gehien gustatzen zaidan gauza da.

Isusko Etxebarria

ZINEMANire aisialdian oso gustuko dut zinemara joatea eta era guztietako filmak ikustea. Film hauek, ondoren, patxada handiz aztertzen edo komentatzen dira lagunen artean kafetxo bana hartuz. Noizbehinka, txangoren bat egiten ere saiatzen naiz, gehienetan Urkiola aldera edo Picos de Europara joaten naizelarik. Telebista ere nahiko ikusten dut, primeran egoten naiz telebista aurrean eta etxeko sofan etzanda.

Manoli Justo

Jon Arisketa

Agurtzane

Page 6: Barra-barra 22. alea

6

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

“GOROZIKA”M artxoaren bigarren asteburuan Gorozikako Barnetegira joan ginen.Bilbon geratu ginen ostiral arratsaldean, eta abenturarantz abiatu ginen.Hasieran zalantzak eta emozioak sortu ziren. Nolakoa izango zen lekua, zer egingo genuen… Ibilbidea lasaia izan zen, eta zailtasunik ez zen egon, nahiz eta kasu batzuetan elkar aurkitzea kostatu.Gorozikara heldu, eta nola ez, tabernak ezagutzea premiazkoa zen. Bertakoak eta haien hizkera ezagutu genituen. Barnetegira sartutakoan, gelen banaketa etorri zen, eta iskanbila sortu.Jende guztia heldu zenean, afaltzen hasi ginen. Horren ostean, bertso afaria. Bi mutilen bat-bateko bertsoekin ondo pasatu genuen, oso barregarria izan zen. Jatorrizko hasierako ekintza izan zen. Gero, txokoan

egon ginen hizketan eta elkar ezagutzen.Hurrengo egunean, larunbat goizean eguraldi ona izan genuen, nahiz eta iragarpenak ezetz esan. Gosaldu ostean, Bermeorantz abiatu ginen. Heldu, handik paseo bat eman, zerbait hartu genuen, eta gure euskaran mintzatu ginen bertakoekin. Eguerdian portutik itsas- labarrak ikusita, Izaro uhartearen inguruetara joan ginen. Paisaia izugarriak zeuden, Urdaibai itsasadar osoa ikusi genuen. Itzuli ondoren, tabernaz taberna ibili ginen, eta jan. Gure asmoa San Juan de Gaztelugatxera joatea izan arren, azkenean ezinezkoa izan zen, errepidea ebakita zegoen eta. Erabaki genuen Lagako hondartzara joatea, eta han txokolatea hartu.Handik Gorozikara itzuli ginen. Gustura afaldu genuen eta Gorozikako tabernara joan ginen, herriko giroa aztertzeko. Oso lasai zegoen lekua, baina martxa eman

genion.Igandea heldu zen, eta aprobetxatu nahi genuen. Gosaldu, eta Gorozikako mendietatik paseo bat eman genuen. Haize garbia hartu genuen, oso ikuspegi politak ikusi bitartean.Baina euriak harrapatu gintuen, eta apur bat busti ginen. Berriro Gorozikara itzulita , tabernara joan ginen. Ezin zen txakolina falta, eta hangoa probatu genuen.Eguerdiko ordu bietan bazkaldu genuen, eta ondoren bakoitza bere etxera itzuli zen. Abentura arin bukatu zen, horregatik berriro errepikatzea gustatuko litzaidake.

Christian Barrios

Asteburuabarnetegian

Page 7: Barra-barra 22. alea

7

22. Buletina

O stiralean: Iluntzeko zortzietan jarri genuen hitzordua Gorozikako barnetegian. Apurka-apurka, ikasleak banaka iristen hasi ziren, kanpoko euri tantak bezala.Elkar ezagutu eta, gela banaketa egin ostean, jantokira jaitsi ginen. Bertso afaria hastear zen. Mahai gainean, patata-tortilla eta entsalada.Gaueko bertsolari gonbidatuak Etxahun eta Ibon izan ziren eta, afaldu bitartean, ikasleak gai jartzaile lanetan aritu ziren. Afalondoan, saioari hasiera eman genion. Gaiak anitzak izan ziren, baina ikaslearen ohiko hizkuntz akatsen inguruko hitz joko eta txantxek izan zuten arrakastarik handiena.Batzuentzat bertsolaritzarekin izandako lehenengo harremana izan zen, eta belarria zorroztu behar izan bazuten ere, arretaz jarraitu zuten hitzen jostunen haria. Behin saioa bukatuta, batzuk herriko erretegira joan ziren eta, bestetzuk, txokora, gaueko ordu txikiak arte kontu kontari.

Larunbatean:Biharamunean, goiz esnatu ginen armosua hartzeko. Zenbaiten begi-zuloetako pantailetan bezperako irudiak ikus zitezkeen. Hamaikak aldera, sukaldariak prestatutako ogitartekoa eskuan, Bermeorantz abiatu ginen. Kaia barrenean, zain geneukan ontzi txuri polita, uraren gainean.

Hegaluzean igota – honela zuen izena itsasontziak –, portua gibelean uzten genuelarik, itsaso zabalera irten ginen. Haizea poparean, Mundaka aurretik igaro eta, Ogoño lurmuturrera hurbilduz, Izaro uhartea inguratu genuen. Itsasontziak emeki egiten zuen aurrera, baina, hala ere, ustekabeko olatu bakanek, branka aldean zihoazenen aurpegiak zipriztindu zituzten behin baino gehiagotan. Bidaian zehar, hainbat hegazti mota begiztatu ahal izan genituen – eskifaiaren artean, izurdeak eta marrazoak ikusi zituenik ere bazen –. Ordubete inguru iraun zuen osteratxoak. Behin lehorreratuta, kresala azalean itsatsita geneukala, txakolinetan hasi ginen alde zaharrean tabernaz taberna. Ikasle batzuk, lotsa albo batera utzita, bermiotar petoekin hitz egitera ausartu ziren, bertako hizkera jatorra entzuteko irrikaz.Plazan bazkaldu genuen. Bazkalostean, batzuek Gaztelugatxera jo zuten eta, besteok, Lagako hondartzara, eguraldi ederraz gozatzera.Hondar gainean etzanda, negu amaierako eguzki printzen fereka epela aurpegian; olatu ederrak surflari trebeentzat. Tabernan sartu eta askaria prestatu ziguten. Katilu bete txokolate, ogi xigortua, marmelada eta gurina… Poliki-poliki, eguzkiak mendi atzean ostendu zuen bere burua eta, iluntzean, barnetegira itzuli ginen. Herriko bi tabernetan, hots, erretegian eta sagardotegian tragoxka batzuk edan ondoren, afaltzera joan ginen: porrusalda eta legatz

arrantzatu berria. Ondoren, aurreko gauean legez, tabernan eta txokoan egon ginen, berriketa gozoan.

Igandean:Goizean goiz, gosaldu eta gauzak jaso ondoren, Gorozikako inguruak ikustera irten ginen. Mendian gora, Loliren eskutik landaredia bertatik bertara ezagutzeko beta izan genuen: pagoak, haritzak, sasiakaziak… Animalia ugari ere ikusi genituen, hala nola urtxintxak, arranoak, prozesionariak etab. Estartan zehar, airean nabari zitekeen usaina azeriari zeriola kontatu zigun gainera.Euria hasi zuen, eta beheranzko bidea hartu genuen. Erretegian kroketatxo goxoak jan bitartean solasean aritu ginen. Izan ere, hizkuntza ikasten hamaika bizipen izandakoak dira gure euskaltegiko ikasleak. Ondoren, batzuek lehenago joan behar izan zuten, baina besteok azkeneko bazkaritxoa egitera itzuli ginen. Pasta beroa tomatearekin eta oilasko errea.Bazkalondoan, bakoitza etorri zen bide beretik itzuli zen bere etxera. Hiru egun hauetan ederto batean ibili gara Barnetegian, eguraldia lagun, giro euskaldunean, abentura txikiz betetako asteburua igaroz.

Hurrengo barnetegian ikusiko dugu elkar!

2. kronika

Page 8: Barra-barra 22. alea

8

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Elkarrizketak

1.- Zergatik erabaki zenuen Bilbora etortzea bizitzera eta lan egitera? Londonen bizitzeaz nekatuta nengoelako.Oso bizimodu estresantea neraman eta nire bikoteak, euskalduna denak, hemengo bizimodua hobea dela konbentzitu ninduen.

2.- Zein beste hiritan bizi izan zara? Londonen bizi nintzen eta aldiro Turinen,Italian. Asko gozatu nuen hiri bietan, baina inoiz ez dut lotura handiregirik izan ez batarekin ez bestearekin.

3.- Zer pentsatu zenuen Bilbora heldu zinenean?. Pentsatu nuen lehenengoa izan zen oso hiri garbia eta ondo antolatua dela. Metroa hartu nuen lehen aldian zer isila den ikusteak harritu ninduen,baita oso garbia dela ere konturatu nintzen eta oso ondo dabilela. Baina nik euskaraz ezer jakin gabe eta gaztelania apur bat jakinda, harritu ninduen zer atsegina izan den jendea nirekin.

4.- Zer zenekien Bilboz eta euskaldunaz hona etorri baino lehen? Nire bikotea euskalduna denez, beste ingeles askok baino gehiago nekien.Bestaldetik, izugarri gustuko dut zuen tradizioari eta kulturari diozuen errespetua.Eta nola ez euskara entzun nuenean itzelezko harridura hartu nuen.

5.- Badakizu zerbait euskaraz? Zeure lanean, lagunen artean euskaraz berba egiten entzuten duzu? Berba batzuk baino ez,kaixo, agur, egun on, olentzero, urte berri on, etxea... Lanean eskola batetik bestera joaten naizenean euskaraz berba egiten entzuten d u t , ikasle, bai lagun, zein enpresariak.Baina, hemen, Bilbo Zaharra euskaltegian, eta eskola ematen dudan beste ikastetxe batean entzuten dut gehien bat euskaraz hitz egiten.

6.- Zuk ingeles eskolak ematen dituzu Bilbo Zaharra euskaltegian. Pentsatu d u z u euskara ikastea? Bai, birritan pentsatu dut.Ziur aski ikasiko dudan hurrengo hizkuntza izango da.7.- Zenbat hizkuntza gehiago dakizu? Beno, ingelesez eta italieraz,elebiduna naiz.Orain gaztelaniaz ere eta txikitan frantsesez, baina uste dut dena ahaztu zaidala.8.- Noiz entzun zenuen lehen aldiz euskara? Londonen nengoela.Nire bikoteak euskal abesti batzuk entzuten zituen eta asko harritu ninduen.Galdetu nion:“Zer hizkuntza da hori?Ekialdekoa iruditzen zait, baina arrotza ematen du.““Euskara da , maitea.““AHH!; NOSKI!! Zer da hori?

9.- Euskara jakiteak gure artean integratzen lagundu ahal dizula uste duzu? Baietz uste dut,.Hemen Bilbon ez dut arazorik, baina herrietara joaten naizenean leku askotan entzuten dut euskaraz berba egiten .

10.- Non ikusten duzu zeure burua 15 urte barru? Ba, Bilbon bizitzen ,ingelesa irakasten eta euskaraz hitz egiten.

11.- Eta amaitzeko esaiguzu entzutean harritu zaituen euskarazko hitzen bat. “Eskerrik asko etortzeagatik”.Lankide batzuk saiatu ziren irakasten eta 20 minutu behar izan zituzten nik ikasteko.Txarrena izan zen nire ingeles ikasleen gurasoen aurrean aurkezpena egin behar izan nuenean guztiz ahaztuta neukala.Zelako lotsa!

Mila esker Max eta laster arte. Hurrengo elkarrizketa euskaraz eta bideoz grabatuko dugu.Zer deritzozu?

Oso ondo.Beno horretarako ni banoa ikastera, agur.

MAX MINICUCCIIngeles irakaslea

EUSKARA ETA INGELESA EUSKALTEGIAN

Page 9: Barra-barra 22. alea

9

22. Buletina

Max, Nerea eta Asier

UXUE CABODEVILLA

INGELESA B 1

ASTELEHEN- ASTEAZKENetan 17:30-19:00

1.- Zenbat denbora daramazu ingelesa ikasten Bilbo Zaharra euskaltegian?

Iaz hasi nintzen eta aurten Irati nire lagunarekin ikasten dut gela berean.

2.- Zein da gehien gustatzen zaizuna ingeles eskoletan? Niri ingelesa ikastea bidaiatzeko eta nire lagunekin egoteko gustatzen zait batez ere.

3.-Ingelesa ikastea erabilgarria izango zaizula uste duzu? Eta zelan?

Oso erabilgarria izango da Londresera edo ingelesez hitz egiten duten beste herri batzuetara joateko .Eta nire ikasketak amaitu ondoren lan egiteko ere beharrezkoa izango da.

4.- Zure ingeles irakasleak esan digu musikarako trebetasuna duzula. Egia da?

Baietz uste dut.Pianoa, dantza eta abesten ere ikasten ari naiz.

5.- Zergatik erakartzen zaitu musikak?

6 urte nituela hasi nintzen musika ikasten eta pianoa jotzen, beraz esan daiteke musika bihotzean sartuta hazi naizela.

EUSKARA ETA INGELESA EUSKALTEGIAN

BILBO ZAHARRA + IC Formación

IC formación eta Bilbo Zaharra euskaltegiaren eskutik aukera paregabea duzu ingeles ikastaroak egin ahal izateko zure etxetik gertu, Bilboko

Alde Zaharrean, hain zuzen ere.Irakasleak adituak eta esperientzia handikoak izango dira, eta metodologia, berriz, punta-puntakoa eta ikaste-

ko eraginkorra. Kalitatea izango dugu oinarri.

2010-2011 ikasturtean zazpi talde ari dira Bilbo Zaharrean. Bost taldetan gaztetxoak dabiltza eta beste bietan helduak, B1 eta B2 prestatzen.

Trinity College erakundearen azterketak egiteko aukera dago.

Page 10: Barra-barra 22. alea

10

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Ahozko literatura oroimenean oinarritzen den eta ahoz aho transmititzen den literatura mota da. Funtzio poetikoa ahozko jardu-nean gauzatzen da. Beraz, idatzizko literatura baino lehenagokoa da. Bertan sartzen dira herri-kantuak, koplak zaharrak, erro-mantzeak (baladak), ipuinak, bertsoak... Puntua, erritmoa, kantua eta gorputz espresioa iraupenerako bide dituztelarik iraun dute mendeetan zehar herriaren memorian.

HERRI LITERATURA

Otsailak 3, Ornitorrinkus Maialen Lujanbio, Judith Montero, Xabier Erkizia Otsailak 10, Betibizi, zaharra berri Kepa Junkera - Xabier Amuriza Otsailak 17, Erregea eta bufoia Ander Lipus - Jon Maia Martxoak 3, Bertsoen zirrikituetan barrena Amets Arzallus, Odei Barroso, Sustrai Colina

ORNITORRINKUS Ornitorrinkus musika garaikideak, elektronikak eta bertsoak elkar hartuta osaturiko hotsen eta ahotsen emanaldia da, per-formance-aren, kontzertuaren eta happening-aren artean kokatzen dena. Saxofoiak, elektronikak eta ahotsak, (a priori elkarren-gandik urrun leudekeen hiru jardunak), bakoitzak bere alorra arakatzen du lehenik, eta elkar eragiten ausartzen da, ondoren. Hiru ahotsek hizkuntza berri trinko bat sortzeko ahalegin horrek esperimentazioa du bide eta helburu.

2006an hasi eta lau urteren ondoren, disko-liburu bat argitaratu berri dute. Orain arte ibilitako bidearen erregistro moduko bat da, proiektuaren hastapenetatik osatu eta landutako hainbat ariketa, musika edo kantu (norberaren gustuen arabera) biltzen dituena. Diskoko soinu pieza bakoitza Ornitorrinkusen ibilbidean emandako pauso bat da beraien esanetan, «oraindik nora doan jakin ez litekeen bidean».

BILBO ZAHARRA FORUMek herri-literaturari buruzko jardunaldiak antolatu ditu

HERRI-LITERATURA, BIGARREN HIRUHILEKOA.

Page 11: Barra-barra 22. alea

11

22. Buletina

BETIBIZI, ZAHARRA BERRIXabier Amuriza bertsolariak bildutako kopla zaharrei trikiaren atmosfera (alai orain, nostalgiko gero, urduria amaieran,…) gehitu die Kepa Junkerak. Proposamen berria da, iragana eta oraina batu eta etorkizuneko bideak iragartzen dituena. Proposamen berriak egitea zaila da berez, harritzeko gaitasuna nekez indarberritzen delako. Proposamen hau berria ez ezik ausarta eta konplexurik gabea da.

ERREGEA ETA BUFOIAAnder Lipus antzezleak bufoiaren papera jokatuko du eta Jon Maia bertsolariak, berriz, erregearena. Bertsoa eta antzerkia lotuko di-tuen lana da beraz, Erregea eta Bufoia. Hitzaren apainketatik jaiotako ekitaldia. Erregea hainbat pertsonaiaz baliatuko da bufoiaren hitzei aurre egiteko, eta bufoiak, berriz, erregearekin jolastu nahi izango du, burla eta trufa eginez. Baina, ez du lan erraza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasean. Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea. Nork apainduko ote du hitza hobeto erregea eta bufoiaren arteko borroka honetan esperimentatu nahi den jolasean? Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria. Norgehiagoka honetan, gehiago nor izango? Tokian tokiko herrira eta egoeretara zaldunak prestatutako gaiek erabateko bat-batekotasuna emango diote emanaldiari. Aktoreak pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko.

BERTSOEN ZIRRIKITUETAN BARRENABertsularitzak bere baldintza eta ezaugarri propioak ditu : bat-batekotasuna, musikaren eta hitzen koordinazioa, olerkiak jende ai-tzinean erratea, etab.

Bertsua egitean, erretorika teknika horiek ahal bezain laster baliatzen ditu.

Bertsulariak olerki teknikak baliatzen ditu bertsua gibeletik aitzina eginez : bertsuko azken lerroa bertsu osoko bizkarrezurra da. Bertsulariaren ingurumena biziki garrantzitsua da bertsu baten egiteko (gai-jartzaile bat baden ala ez...).

Page 12: Barra-barra 22. alea

12

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

BERBALDUN TALDEAIGARTUBEITIUrtarrilaren 25ean. TXANGOA.

Larunbat batean, urtarrilaren 25ean zehazki, euskaltegiko koadrila bat, bai ezagunak bai ezezagunak, animatu ginen Euskal Herriko kultura gehiago ezagutzeko.

Egun hotza! Euririk gabe, zorionez!

Bederatzietan geratu ginen San Nikolas elizaren aurrean, haraino heldu ginen guztiok, bi pertsona izan ezik, ordu erdi itxa-ron genuen, eta ez ziren agertu; beraz, ordu erdi beranduago txikibusean sartu eta Igartubeitiarantz abiatu ginen. Baserria berezia zen! Ezkio eta Itsaso artean, paisaia izugarria, benetan!

Lehenengo eta behin, museoan Igartubeitia familiarekin paseatu ginen, familia osoa ez ezik herriko jabea eta apaiza ere, beraien jantziak, ohiturak eta abar ezagutu genituen.Gero baserrira sartu ginen. Dirudienez, hau da Gipuzkoako baserririk zaharrena, lau urte ibili ziren konpontzen adituak. Besteak beste, ikusi genituen antzinako ehundegia eta sagardo-dolare bat. Gida batek, Zuhaitz izenekoa bera, emakumeek hariak eta ehunak egiten zituzten bitartean gizonek sagardoa egiten zutela kontatu zigun.

Baserritik sagardotegira abiatu ginen, baina bertara joan aurretik herriko (Legorretako) taberna batean zerbait hartu ge-nuen. Gure asmoa zen salda bana hartzea hotzaren ondorioz, baina tabernaz taberna galdetu ondoren inon ez zegoen sal-darik. Hura bitxia! Nola berotuko dugu gorputza orain?! Egia esan, ez zen batere zaila izan, gure helburua lortu genuen pote bat hartuta.

Eta orain bai! Bazkari gozoa gozatu genuen, txotx egiten noizbehinka! Eta postrea hartu bitartean, abesten eta abesten, hau da, gazta, irasagarra, intxaurrak eta “Kalean gora, kalean behera“ ase arte.

Gemma. 9-10. urratsa

Page 13: Barra-barra 22. alea

13

22. Buletina

ENEKO ETA MIYUKITandemean Hegoameriketan barrena.

Inbidia handia ematen dit Enekorenak. Beti izan dut halako bidaia egiteko gogoa, baina furgonetaz egitea nahiago dut. Bideoa ikusita, argi daukat uda honetan Europan zehar 2 hileko bidaia egingo dudala. Hau amaitu ondoren egiazko bizitzara buelta-tuko naiz.

Eneko Etxebarrietaren hitzaldia oso interesgarria iruditu zitzaidan. Oso ondo gidatuta egon zen. Bai argazkiak, bai hitzaldia oso argiak izan ziren. Oso ausarta izan behar duzu horrelako bidaia egiteko.

HITZALDIAUrtarrilaren 25ean, Euskaltzaindiaren aretoan. Eneko Etxebarrieta

EMAKUMEEN EGUNAOIHULARI KLOWN

Martxoaren 3an.

Raul Jimenez (Ikaslea)

Ainhoa Castillo (Ikaslea)

MARTXOAK 8, BARRE ALGAREN ARTEAN

Kultura patriarkalaren mitoak ez dira hain erraz suntsitzen. Hori da printze urdinaren kasua: hain eder eta iruzurtia; kontuz garbitu behar da, marguldu egiten du eta. Aspalditik da jakina hori, baina gaur egun ia ukitu gabe mantentzen da: gizon gogor eta samur, misteriotsu eta gertuko, erromantiko eta urrezko visa duenak, agian pier-cinga ere izango du -edo mokasinak akaso-, hor jarraitzen du. Gizon hau, gure bidean gurutzatu eta salbatuko gaituenaren istorioa hor dago. Horretaz hitz egin digute “Zai beti Zai” taldeko X eta YK Virginia Imazek idatzitako antzezlanean. Barre eragin digute 90 minutu laburretan. Umorearen bitartez, gaur egun ere nagusi diren mitoak suntsitzen ahalegindu dira: lehenengo harremana, lehenengo aldia, monotonia, entzuten ditugun abestiak…

Page 14: Barra-barra 22. alea

14

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Ikasleen Txokoa

Ederto pasatu genuen!

Gorozikan

Euskaltegiak, eskolatik kanpo ere, euskaraz mintzatzeko aukera eskaini nahi dizue. Horretarako mintza-lagun taldeak, hitzal-diak, txangoak eta barnetegia izango dituzue aukeran ikasturtean zehar. Erne ibili eta eman izena garaiz.

Hurrengoan zuek animatu!

Page 15: Barra-barra 22. alea

15

22. Buletina

GURE DENPORA-PASAK (I) Egun on berriz ere bilbotarroi, baita bilbotarrak ez zaretenoi ere jakina!. Lehengo zenbakian jadanik kontatu nizuen honezkero Trebiñuko Konderriko Samiano herrixkara etorri garela bizitzera, Pagoetan (Urizaharra) 10 urte eginda. Biak oso herri txikiak (Samiano arean txikiagoa) dira, lasaiak, Naturari atxikiak, geldoak. Halako herrixkatan bizi garenok sarri askotan entzun behar izaten dugu, baita lagunen eta sendikoen ahoetan ere, halako galderarik: “baina halako leku batean, ez zarete aspertzen?”. Jakin ezazue sekula ere ezin garela aspertu, baldin eta inguruneak eskaintzen dizkizun denpora-pasak gozatzen badakigu, jakina. Hau da, dendarik ez dugu, tabernarik ere ez (sikeran bat egongo balitz…), gimnasiorik ez eta abarrik ere ez, baina beste hainbat gauza daukagu gure orduak zeozertan sartzeko. Goazen horietako batzuk ikustera:

Gure oraingo etxean lur-sailak edo orubeak berak zeregina ematen digu, ondo eman ere, batik bat sasoiaren arabera. Udaberria hasita belarra gorantz hasten da (Bilbon baino ia hilabete beranduago, erraz nabaritzen da kontu hau) eta moztu beharra dago, batez ere San Juan aldera, eta guk 2.500 bat metro moztu beharra dugu. Udazkenean sano moteldu egiten da belarraren erritmoa eta Santu Guztien egun aldera azken mozketa eman izaten diogu, udaberrira arte. Baina orduantxe belarrak ematen ez digun lana zuhaitzek ematen digute: intxaurrak eta hurrak batu behar dira eta izaren gainean eguzkitan utzi egun batzuetan, gauean etxeratuta, ondo lehor daitezen. Gure intxaurrondo zaharrak aurten ia 60 kilo intxaur eman dizkigu, badago bizkarra makurtu beharra!. Fruta-arbolek ere lana zergura ematen dute orduan, lan polita gainera, fruta biltzearena. Ezin dugu guztia jan eta horregatik zati handi bat mermeladetan sartzen dugu urtean apurka-apurka jateko. Behin udazkeneko uzta oparoa hartuta negu betea dator eta orduantxe fruta-arbolak inausi beharra dago, sagarrondoak, madariondoak, kereziondoak, okaranondoak eta abar. Inausitako abarrak txortetan batu eta lehortzen uzten ditugu, etxeko eguneroko sua pizteko lanak errazteko. Gainera bai udazkenean bai neguan zuhaitzen hosto sikuak isurtegietatik

eta estoldetatik ondo garbitu beharra dago, euriteek ura bertan ez metatzeko. Beti dago zertan aritu, bistan denez. Txakurrak ere gobernatu beharra dago, hiru ditugu eta, baina honek ez du lan edo denpora lar eskatzen egia esan nahiz eta eguneroko kontua den.

Negu gorrian kanpoaldean lan eskasa dago, baina orduan etxeko konponketak edo hobekuntzak egiteko aprobetxatzen dugu, elektrizitatea, margoketa, taladroa…hautagai-zerrenda zabala da benetan. Etxebizitza batean bizitzetik etxe bakar batean bizitzera alde handia dago, zeren lehenengoan auzokide-komunitatea izaten baita eta berak ardura asko biltzen baititu, baina zure etxean komunitate osoa zu zeu zara eta lan guztiak zuri dagozkizu. Teilaren bat apurtzen bada zure teila baizik ez da, itoginik badago zurea da, eta abar. Horrez gain, aurtengo neguan, Samianoko gure lehendabizikoan, oso berri polita sartu dugu neguko arratsalde labur eta ilunak aprobetxatzeko: inguru hauetan makina bat txori dabilela ikusita, eta oso espezie anitzak gainera (baso eta gari-soloen arteko muga fisikoan egoteagatik, erreka ere hurbil), batzuk aipagarriak benetan, eta ni neu txorizalea naizenez ornitologoek “hide” deritzona jarri dugu belartegian, alegia, kamuflajezko kanpin-denda antzekoa, aurrean egurrez egindako jantokitxo bat duelarik. Aska horretan pipak eta alpistea jarri ohi dugu, eta txerri-koipea ere bai, eta txori pilo etorri ohi da bertara bazkaltzera, eta gu geu kanpin-dendan sartuta bi metrora ikusi ohi ditugu txoriak eta semeak kristoren argazkiak ateratzen ditu, izugarriak. Jabi, lagun hori, hona hemen etxera negu honetan etorri zaizkigun espezie batzuk (22 zenbatu ditugu): berderoia, mokolodia, txontak, amilotxak, kaskabeltzak, txinbo mota asko, txantxangorriak, usapal turkiarrak, zozoak, birigarroak, gaztelazozoak, okil bikotea (metro bira, Jabi!), txioak, epertikerak, mitoak (euskeraz?), gerri-txoriak, garrapoak…eta gure produktu izarra, gabiraia, zeinak, txori ugaritasuna ikusita, egunero itzuliren bat egin izan baitu etxetik jateko ezeren bila, eta batzuetan txori-lumak aurkitu ditugu lurrean, ehiza arrakastatsuaren seinale. Aztorea ere behin ikusi nuen teilatu gainean usapal baten atzetik zebilela baina ezin izan zuen harrapatu,

aztorea non eta etxean bertan!. Denpora-pasa hau zeharo entretenigarria gertatzen zaigu eta umeak argazkigintzan nola gozatzen duen ikusita aitak are gehiago gozatzen duela aipatu behar dut, normala denez. “Hide” horren ideia eman zigun lagunak, bertako basozaina dena, kanpoko ornitologoak gure etxean sartzeko eta ordaintzeko prest egongo liratekeela esan ohi digu, erdi-bromatan, baina momentuz ez dugu sarrera kobratzerik pentsatu. Beraz Jabi aprobetxatu eta etor zaitez debalde duzun bitartean, txo!. Beste barik, hurrengoan bestelako denpora-pasak kontatuko dizkizuet, gusto baduzue. Halako denpora-pasak gusta dakizkizueke edo ez, normala denez, baina mesedez ez ezazue egin gure ondoko etxea ikustera (salgai dago) etorri zen emakume batek egin zuena, herritik paseo bat eman negu gorriko arratsalde hartan eta kotxera itzulitakoan “este pueblo…¡es patético!” jaurti zuen. Beharbada Gasteizko kafetegiak aurkitzeko esperantza zuen gixajoak. Ez nizkion azaldu nahi izan gure “hide” eta gure bestelako kontuak, emakumea entzule onena izango ez zelakoan. Samiano merece un respeto, señora. Agur bero bat.

Andoni Llosa

Samianotik“Ibaik (10 urte) egindako argazkietako bat: kardantxiloa”.

Page 16: Barra-barra 22. alea

16

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA