16
Barra-barra Bilbo Zaharra euskaltegiaren buletina abendua 10 21.Zk 21 BERBALDUN HITZA ETA MUSIKA IKASLEAK MIKELEN TXOKOA HITZALDIAK ELKARRIZKETAK OSPAKIZUNAK GOROZIKA PAGOETATIK

Barra-barra 21. alea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Bilbo Zaharra euskaltegiaren aldizkaria dugu "barra-barra". 21. alea irakurgai duzue.

Citation preview

Page 1: Barra-barra 21. alea

Barra-barraBilbo Zaharra euskaltegiaren buletina

abendua 10 21.Zk

21BERBALDUN HITZA ETA MUSIKA IKASLEAK MIKELEN TXOKOA HITZALDIAK ELKARRIZKETAK OSPAKIZUNAK GOROZIKA PAGOETATIK

Page 2: Barra-barra 21. alea

2

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Z eintzuk dira aretoko dantza nagusiak?

Bi era nagusi daude, latindarrak eta estandarrak. Latindarrak bost dira: Samba, txa-txa-txa, rumba, pasodoblea eta jive; Estandarrak, berriz, beste bost: baltse ingelesa, tangoa (ez argentinarra, nazioartekoa baizik), vienar baltsea, slow fox eta quick step. Beraz, hamar dantza.

Noiz hasi zinen aretoko dantzekin? Nola hasi zinen?

15 urte nituelarik hasi nintzen, amak eta izekok animatuta; izan ere, eurak Galdakaoko “ARETO” dantza taldekoak ziren eta probatzera animatu ninduten.

Nola pasatu zineten zaletasunetik

lehiaketetan parte hartzera?

Galdakaoko dantza taldeko irakaslea bazebilen lehiaketetan parte hartzen, eta taldeko zenbait gazteri 2003an Zaragozan egingo zen txapelketan probatzeko esan zigun, ea nola moldatzen ginen. Oso talde handia joan ginen eta orduko hartan ez genuen emaitza onik lortu. Normala da, sei hilabete baino ez baikeneraman aretoko dantzan. Gero, poliki-poliki, ikasi eta lehiaketetan emaitza hobeak lortuko genituen

Beti ibili zara dantzakide berarekin?

Ez, lehengusinarekin hasi nintzen, arreba gazteegia zelako ni hasi nintzenean eta ez da komenigarria dantzakideen artean altura aldea handiegia izatea, baina handik bost urtera nire arreba Estefaniarekin ekin nion. Eta hortxe jarraitzen dugu.

Zenbat denbora ematen duzue astean entrenatzen? Non?

Normalean, bi ordu ematen dugu egunean entrenatzen, igandeetan izan ezik. Eta oporretan are entrenamendu luzeagoak egiten ditugu. Baina ez gara aspertzen, guretzat plazerra da. Non? Bada, ahal dugun tokian; Galdakaoko udalak utzi ohi digu tokiren bat . Orain, esate baterako, eskola bateko kiroldegian ibiltzen gara.

Zein dantza duzu gogokoen? Zergatik?

Tira, Vienako baltsea ez dut oso gogoko, baina beste guztiak bai. Bat nabarmentzekotan, baltse ingelesa edota rumba aipatuko nituzke. Arrazoia...ez dakit...baltse ingelesa dut gogokoen...hargatik!

Nola nahiago duzu dantzatu, sueltoan ala lotuta? Zergatik?

Euskaltegian goizero dabil Borja Martínez galdakaoztarra lau orduko talde ba-tean, euskara ikasten jo eta ke. Borjak aretoko dantza du gogoko, eta hori ez da batere arrunta gaur egungo gazteen artean, ez, behintzat, Euskal Herrian . Ho-rregatik elkarrizketatxo bat egin diogu.

Borja eta Estefania dantzan

“BORJAMARTINEZ”

IKASLEEN TXOKOA

(Aretoko dantzaria)

Page 3: Barra-barra 21. alea

3

21. Buletina

Tira, euskal dantzak egiteko bai, jakina. Baina bestela, oso euskaldun gutxi gabiltza aretoko dantzan. Hori bai, batzuk beren kanpotar bikotekideen eskutik hasi dira, batez ere latinoetan. Horrez gain, hemen oso irakasle gutxi daudela eta, punta-puntako maila lortzekotan kanpora joan behar duzu ikastera. Gu, adibidez, batzuetan, Bartzelonaraino goaz zertarako eta lau-bost orduko eskola bat hartzeko, atera kontuak. Baletean, aldiz, bai, baditugu ale onak. Honelako dantzei buruzko informazioa nahi duenak AEBDC.org weborria dauka ikusgai. (Asociación Española de Baile Deportivo y de Competición)

Eskerrik asko, mutil. Eta ez utzi inoiz dantzatzeari!

Egia esan, berdin zait. Hau kirol gisa ikusten dut eta bariatzea dut gustuko. Lotuta izan arren, ez diogu beste esanahirik (sentsuala edo pertsonala) ematen, guretzat aktuatzea bezalakoa da eta. Beraz, koreografiaren arabera egiten duzu lotuta edo sueltoan, eta kitto

Zenbat sari irabazi dituzue?

Tira, orain dela gutxi Cosladan izandako txapelketan irabazleak izan gara dantza latinoen arloan eta bigarren geratu gara dantza standarretan. Kontuan hartu txapelketa horretara estatu osotik 140 bat bikote azaldu zirela. Bestalde, aurten Espainiako mailarik gorenean gaude eta finalera iristea espero dugu, hamar dantzak egin behar diren modalitatearen finalera, hain zuzen ere. Txapelketa horretara Estatu osoko berrogei bikote onenak baino ez dira heltzen, eta finalera are gutxiago: sei edo zazpi bikote. Final hori urtarrilaren 22 eta 23an egitekoa da, Guadalajaran. A,eta Inmakuladaren zubian Salouko txapelketara joango gara Euskadi ordezkatzen.

Eikadura berezia behar duzue punta-puntako dantzariak izateko?

Tira, kirola den aldetik, zaindu behar dugu elikadura, gantzak eta frijituak saihestuz-eta. Baina ez duzu dieta berezirik behar, ezta pilularik ere. Eta nazioarteko txapelketetan dopingaren aurkako kontrola dago. Hori bai, oraintxe hasi gara osagarri bereziak hartzen, bitaminak gehienbat, ariketa gogorrak egin behar ditugu eta.

Garesti ateratzen da lehiaketetara joatea? Non erosten dituzue dantzarako arropa eta oinetakoak?

Bada, bai, garesti samarra da, izan ere, lehiaketa guztiak Euskal Herritik kanpo egiten baitira. Oraingoz, gainera, ez daukagu inolako diru-laguntzarik, besteak beste hemen kirol-dantzaren federaziorik ez dagoelako. Arropari dagokionez, denda bereziak dauden arren, ama eta izeko disenatzaileak direnez gero, beraiek egiten dizkigute dantzarako arropak, zorionez. Oinetakoak, berriz, dantza-dendetan erosten ditugu, baina Euskal Herrian ez dago halako dendarik. Guk Bartzelona edota Valentziara jotzen dugu, eta Internet ere aukera ona da Errusian edo Ingalaterran erosteko.

Ospetsuren batekin dantzatu zara?

Ez, ospetsuen aurka lehiatu gara, bai, baina dantza beti egiten du nork bere bikotearekin, bere dantzakidearekin.

Pentsatu duzu inoiz profesional bihurtu eta dantzatik bizitzea?

Ez dut uste honelako dantza egitetik bizitzea posible denik. Hori bai, dantzari ona baldin bazara, irakasle lan egin dezakezu. Hala ere, nik ez dut neure burua lanbide horretan ikusten. Gehienez ere, konplemento gisa-edo.

Amaitzeko, esan egia: dantzari onak izaten gara euskaldunok?

Borja eta Estefania

“Espero dugu Guadalajaran, urtarrilaren 22-23an txapeldu-nen artean iza-tea!

Page 4: Barra-barra 21. alea

4

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Gabonetarako opari egokia. Gabonak ate-joka ditugu: Afariak, bazkariak, senitarteko harremanak, erosketa eroak…eta, nola ez, OPARIAK.Zein da, zure ustez, opari ona Olentzero edota Errege Egunean? Eta opari egoki hori nori emango zenioke? Zerga-tik?

BIDAIANire iritziz, opari onena bidaia exotiko bat da. Gainera, bidaia hau ondo antolatu behar da eta kontuan izan behar ditugu opariak jasoko dituen pertsonaren gustuak. Amonari eta beraren ahizpari emango nieke opari hori, zeren eta, bata bestearekin oso ondo moldatzen direnez , beti dabiltza elkarrekin. Gainera, haien ametsetako bat halako herrialde exotiko batera joatea da.

MAHAI-JOKOANire iritziz, opari ona izango litzateke zerbait entretenigarria, afariak edo bazkariak izan ondoren familiarekin edo lagunekin tarte ona pasatzeko. Horretarako, mahaiko joko bat aukera ezin hobea izan daiteke. Mahaiko jokoen artean “Partini” edo “Tabú” aukeratuko nuke eta ahizpari oparituko nioke. Gainera, familia guztietarako balio du, bai Gabonetan bai edozein unetan. Barreak bermatuta daude!

Dámaris Larrainzar Viana

Estela Martínez Mínguez

OPARIRIK ONENA “SPA”Ene ustez, oparikirik onena “spa” bat hartzea da urte osoko stresa kentzeko. Gaur egun itzel lanpetuta gabiltzalarik, ondo etorriko litzaiguke denoi. Beraz, senide guztiei emango nieke horrelako tratamendua, txakurra barne. Era berean, lasaitasun handiagoarekin bizi izango ginateke Gabonetan.

“SPA” BATERAKO TICKETANire ustez, opari onena ticket bat SPA batera joateko izango litzateke. Ticket hau mutil-lagunari oparituko nioke biok erlaxatzeko eta egun desberdina pasatzeko.

URDAIAZPIKOABada, nik horrelako jaiak ospatzen ez ditudanez orain dela urte zenbait, ez nioke nire familiako inori ezer oparituko. Dena den, 2.HE gainditzeko asmoa daukadanez gero, izugarrizko urdaiazpikoa emango nioke aztertzaileari, ea behingoz lortzen dudan.

NESPRESSOAzken urteotan Gabonetan modan jarri da Nespresso kafeontzia oparitzea, beti baitago familia barruan kafea gustatzen zaion norbait. Kapsula bakoitzak 35 zentimo balio duenez, euskaltegi honek honelako bat izatea merezi duela uste dut. Holan, merkatuko kaferik onena goza genezake, une honetan daukagunaren ordez.(Barra-barraren erantzuna: Mila esker, Oskar, opariaren zain gaude, irrikitan!)

LAGUNTASUNA ETA LORE SORTANire ustez, opari onena laguntasuna eta alaitasuna ematea izango litzateke birramamarentzat, lore sortarekin batera, asko gustatuko litzaiokeelako. Orain laurogeita hiru urte daukanez, beti esaten du berehala hilko dela. Horregatik, Gabonak egun onak dira elkarrekin ondo pasatzeko eta gozatzeko.

BIDAIANik uste dut Olentzerorako opari egokiena bidaia bat dela. Helbidea desberdina izango litzateke pertsonaren arabera. Adibidez, hondartza gustuko badu, uharte paradisiako batera joateko oparituko nioke bidaia. Bestalde, bidaia kulturalak gustuko baditu, Egipto aukeratuko nuke. Opari hori nire gurasoei egingo nieke, zeren eta haiek txikia nintzenetik zaindu naute eta ez dute aukera asko izan horrelako bidaiarik egiteko.

Lorea García

Naia Castro

Amaia Pérez Goikoetxea

Óscar Álvarez Mata

Maitane Barba

KONTRATU BERRI HORIETAKO BAT POLITIKOEINik uste dut kontratu berri horietako bat oparituko niekeela gure politikoei, edozeini, haiek ere krisiaren konra borrokatzeko eta disfrutatzeko (ondo daudela ematen du, ezta?... ba, banatu...Gabonak direla eta!)Ignacio Reig

Joserra Lopez

Page 5: Barra-barra 21. alea

5

21. Buletina

Natalia Goñi Labrador

Mikelen Txokoa

1.- Kubako Trinidad herrian beste bidaiarien zain geundela

eszena bitxia bizitzea egokitu zitzaidan. Autobus barrutik

ikusten ari ginen bidaide bat bertako batekin berbetan;

keinuka. Ordura arte mutil arraroa zena gormutua zela jakin

nuen orduantxe; baita harekin zegoen neskatxa ere. Bero

sapa, baina geure autobusean haize egokitua genuen.

Denbora-pasa, bada.

Eta, hara harridura! Nere ondoan neskalaguna hasi

zitzaidan transkribatzen haien arteko berbaldia: Euskaldu-

nak ginela, bertako hotel batean lo egingo genuela, urrun

samar zegoela hotela, eta, harrigarriena!, arratsalderako

geratu zirela elkarrekin egoteko. Ez nekien sinetsi ala ez ,

neskalaguna serio ari zitzaidan baina.

Arratsaldean egiaztatu nuen mutilak taxia hartu zuela

herrira.

2.- Bilbon, gaueko ordu bata edo. Laguna komunera

joan da. Bitartean neska bat hurbildu zait irribarretsu, hitz

egiteko gogoz (neska ederra, egia esanda). Gormutua da;

ez diot ezer ulertzen. Orduan laguna bueltatu da, jeloskor

samar hurbildu zaigu. Hortxe hasi dira haien artean gauzak

argitzen. Eta gero berbetan. Nik zipitzik ere ez, mutu eta

gor. Geroxeago hirurok lagun. Zer kontatu ote diote elkarri?

“Zelan eta noiztik dakizu gormutuen keinu-hizkuntza?”

galdetu diot lagunari.

“Jakin ez dakit dakit, ba. Mimikaz egin dugu berba”

Eta ni zur eta lur, nola da posible? Gutxienez hamar minu-

tuz jardun dute eta.

Inbidia izan nuen bietan. Zelako gaitasuna elkarri ulertzeko.

senez, intuizioz.

Baina tira; gaur goizean egunero bezala, hortzak garbitu

ondoren, ispilutik begiratzen didan horrek irribarre egin

didanean ederto ulertu diot keinua: “Aupa Mikelo, biba tu!”

Keinuen hizkuntzan zer edo zer konprenitzen dut, behinik

behin.

GABONETAN BAINO EZ?Zer pasatzen da? Gabonak heltzen direnean bakarrik pentsatzen dugula oparietan? Niretzat jarrera hau oso tristea da, baina zer gertatzen da urtean zehar? Badirudi bakarrik gabonetan familiarekin gogoratzen garela, hori dela eta nik proposamen bat egin nahi dizuet, ahaztu Gabonak eta gozatu urteko egun guztiez. Adibidez: jaikitzean, zure neska lagunari mimitoak egiten… Eta utzi egun ahaztezin horiek besteei laguntzeko, zeren guk daukagu munduaren aldaketa geure eskuetan.

KANARIAR UHARTEETARANire ustez, oparirik onena bidaia bat litzateke. Neguan Kanariar Uharteetara joatea ideia ona da. Bidaia hori nire gurasoei oparituko nieke urte asko lan egin dutelako.

OPARIA GURASOENTZATGaur egun oso estresatuta gaudenez, nire ustez opari onena spa batera joatea izango da. Opari hau gurasoei oparituko nieke, horrela haiek erlaxatuko lirateke spa zirkuitoan, eta ni ere etxean geratuko nintzateke bakarrik, erlaxatzen.

ORIJINALA IZATEN SAIATZEN NAIZNormalean orijinala izaten saiatzen naiz, baina, urteak joan urteak etorri, ia-ia ideiarik gabe geratu naiz. Aurten, berriz, hiru seme-alabon artean gurasoei bidaia bat oparituko diegu. Ezkondu zirenean ez zeukaten kanpora joateko dirurik. Aurten 30 urte ezkonduta egingo dutenez, ustekabe zoragarri bat emango diegu. Oraindik ez dakigu nora joango diren, baina lekua ez da inportanteena.

Ianire Liaño

Nerea Ferro

Jonatan Rodriguez

LAGUN IKUSTEZINAGabonak heltzen direnean, nire familian beti egiten dugu lagun ikusezina. Aurten, amari berokia oparituko diot, bera tokatu zait eta. Normalean, opariak Gabon Gauean ematen ditugu.

Javier Bazaco

HIRU EDO LAU EGUNETAKO BIDAIANire ustez, Gabon hauetarako oparirik egokiena bidaia bat izango zen. Hiru edo lau egunetako bidaia bat. Opari hori gurasoei emango nieke, urte osoan lanpeturik dagozalako eta atsedenaldi bat aurkitzeko denbora merezi dute ere.

Erlantz Gonzalez

Iñaki

Page 6: Barra-barra 21. alea

6

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

“GOROZIKA”A zaroaren azken asteburuan Bilbo zaharra euskaltegiko barnetegia izan zen Gorozikan.Aldez aurretik esan beharra daukat zenbait ikasle galdu egin ginela,gau itxia eta seinaleztapen txarra zela medio.Ni ,izena eman nuen azken urratseko ikasle bakarra nintzenez,ez nuen inor ezagutzen,baina hori ez zen oztoporik izan.Gauean bi talde egin ziren txokoan mahai jokoetan aritzeko,eta 01:15ean jende multzo handiena oheratu zen.Zapatuan planez aldatu behar izan genuen eguraldi kaskarra zela eta,alegia,Ajuriako txakolindegi bat bisitatzera joan ginen.Han bista parebakoetaz gozatu ahal izan genuen,eta bertan txakoliña egiteko prozesua eta botilaratze trena zelatatzeko parada izan genuen,baita bertako hiru txakoli motak probatzeko aukera ere.Nik bide batez,jatorri-deiturazko sei botila erosi

nituen.Ondoren Urrutxura salda bero bat hartzera,gerora aterpetxera joateko,non pistoa,oilasko izterra eta arroz- esnea zain baikenuen.Arratsaldean bi plan zeuden,bata siesta egin eta bestea buelta bat eman.Laster heldu zitzaigun bertso afarirako ordua,non Ander Elortegi eta Xabier Enbeita etorri baitziren.Aho batez erabaki zen Ohiana irakaslea eta biok harreman publikoetarako arduradun izan gintezen,eta ni gai jartzaile inprobisatu bilakatu nintzen,hots,bertsolariei albait autu-mautu gehien kontatu.Bertso saioa totala izan zen,barre asko egin genituen eta jendea bertsolaritzara hurbiltzeko aukera parebakoa.Domekan beste bi plan,Bermeoko arrantza museora joan edo Urdaibaiko Axpetik Sukarrietara paseo bat eman,Loli bide erakusle lanetan.Taldearen erdia etxera joan zen bazkaltzera,baina besteok indabak,sakramentu eta guzti,jan genituen,eta primeran egon ziren!

Nire lehen aldia barnetegi batean eta esperientzia oso ona.Jendea ezagutzeko eta euskara hutsean aritzeko aitzakia bikaina.Kronika hau aprobetxatuz,kritika bat egingo dut.Zenbait ikasle,barnetegira joango ote ziren galdetuta,zera erantzun zuten:”Yo no voy a un barnetegi hasta que apruebe el idazlan”.Pena bat,pena ikaragarria…Hain zuzen, hizkuntza bat ez delako agiri bat,komunikatzeko tresna bat baizik.Euskaltegian egiten denarekin nahiko dela uste duenak,jai dauka! Gero eta elebidun gehiago daude, baina hori kalean ez islatzeko beldur naiz.Gaur egun euskaraz bizi daiteke,euskarazko telebista kateak,egunkariak,aldizkariak eta berbalagun programak daude,guneak bilatzea besterik ez dago.Euskaraz aritzea uste baino errezagoa da,anima zaitezte eta bizi euskaraz!

Iker Eskalza, Bilbo Zaharreko ikaslea.

Asteburuabarnetegian

Page 7: Barra-barra 21. alea

7

21. Buletina

O stirala

Azaroaren 26an, arratsaldean, hasi zen Bilbon gure abentura; ilusioz gainezka eta kotxeak maletaz beteta Gorozikarantz jo genuen. Zailtasunak gaindituz (batzuk galdu ginen eta) afaltzeko ordurako galdu ginen. Jabik, gure sukaldariak, otordu bikain batekin gozarazi gintuen.

Afalostean batzuek jolasteari ekin genion. Primeran pasatu genuen filmetan jolasten eta gainera erakus genezakeen zer aktore onak garen. Barrea aitzakia ona izan zen gure artean hobeto elkar ezagutzeko. Pixkanaka-pixkanaka oheratzen joan ginen, baina nahiz eta oso nekatuak egon gehienok ez genuen segituan hartu lo, batzuek logelan parrandan jarraitu zuten eta.

Larunbata

Larunbat goizean, eguraldi txarra zela eta, gure planak aldatu behar izan genituen, mendian zeharreko txangoa arratsalderako utziz. Baina “b plana” ez zen bat ere txarto egon, txakolindegi

batera abiatu baikinen gure ardo zuri ospetsuena dastatzera. Txakolina egiteko trikimailu guztiak erakutsi zizkigun hango arduradunak. Hiru kopa edan ondoren salda bat hartzera joan ginen, hala ere, batzuei hainbeste gustatu zitzaien mahatsaren zukua non erabaki zuten honekin jarraitzea.

Plan desberdinak izan genituen aukeran arratsalderako, batzuek txango bat egin genuen bertako mendian zehar, Lolik gidatuta. Txango honetan, elkar hobeto ezagutzeaz gain, ingurumena hobeto ezagutzeko aukera izan genuen. Hau ez zen plan bakarra, beste batzuek erabaki genuen lo-kuluxka egitea indarberritzeko.

Arratsaldea bukatu zenean danok elkartu ginen barnetegian eta gaua amaitzeko afari berezi bat egin genuen. Afaria bukatutakoan, eskuan kopa genuela, Xabier Enbeita eta Ander Elortegi bertsolariek bertso batzuk eskaini zizkiguten asteburuan gertatutako komeria eta zurrumurruak kontatuz.

Igandea

Esnatu, eta gosari on baten ostean,

bakoitzak aukeratu zuen gehien gustatzen zitzaion plana, ibilalditxoa egin edo Bermeoko Itsas-museora joatea. Ibilaldira joatea erabaki genuenok Axpe ingurua ezagutu genuen; ez zuen euri askorik egin eta goiza aprobetxatu ahal izan genuen. Besteak bermeora joan ginen eta museoak hurbildu gintuen arrantza mundura. Museotik atera eta gero pote bat hartu genuen gorputza berotzeko.

Txangoaren ostean batzuk Bilbora bueltatu ziren egitekoak zituztelako, eta bazkarian nabaritu zen ez geundela lehen egunean beste jende, mahai bakarra nahiko izan genuelako guztiok bazkaltzeko. Ondoren, Loli agurtu eta berehala, autoak hartu genituen etxera bueltatzeko.

Oro har, asteburu bikaina izan da bai lagunak egin genituelako, bai euskara hobetu genuelako. Amaitzeko, eskertu nahi diegu parte hartu dutenei eta batez ere euskaltegiari aukera ahaztezin hau eskaintzeagatik. Espero dugu laster bizipena errepikatzea!!

11. mailako ikasleak. 8-12:15

2. kronika

Page 8: Barra-barra 21. alea

8

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Elkarrizketak

1.NOR ZARA? Sandra Milena.2.NONGOA ZARA? ETA NON BIZI ZARA?Kolombiakoa naiz baina Bilbon bizi naiz nire semeekin.3.NOLA EDO ZER DELA ETA HASI ZINEN EUSKARA IKASTEN?Hamar urte daramatzat Bilbon, eta bidezkoa iruditzen zait hemengo jendearekin komunikatzea. Umeeengatik baita lanagatik ere ikasi nahi dut. Nire semeek euskeraz hitz egiten dute. Egunero erabiltzen dute eta euskerariko daukaten jarrera oso ona da. Hori dela eta euskera ikasteari ekin diot. Ez dakit etorkizunean zer gertatuko den, baina hemendik joanez gero, hemengo kultura gurekin eramango dugu.4.ZER IRUDITZEN ZAIZU EUSKARA?Nik euskera arraroa dela uste dut; hau da, desberdina. Ez dakit zergatik esaten dudan, baina euskera nahiko arraroa da.5.POZIK AL ZAUDE EUSKARA IKASTEN?Bai, oso gustura nago euskera ikasten.6.NOIZ ENTZUN ZENUEN LEHENENGO ALDIZ EUSKERAZ HITZ EGITEN?Entzun nuen lehenengo hitza “barrura” izan zen. Egia esateko, “masura” entzun nuen. Nire umeari entzun nion etxera sartzerakoan. Atearen ondoan umeak “masura”, “masura” esaten zidan, ez nion ulertzen zer esan nahi zidan, eta hurrengo egunean umearen irakaslearekin hitz egin ostean, ulertu nuen “barrura” esan nahi zuela.7.ZER ESATEN DIZU EUSKARA HITZAK?Jendea, kultura eta bizimodua. Nik pentsatzen dut hizkuntza kulturarekin lotura estua duela.8.ZER IRUDITZEN ZAIZU EUSKARA?Niri euskera izugarri gustatzen zait. Egia esateko, ez dakit zaila edo erraza den, baina zaila baino polita iruditzen zait.9.ZER ERAGIN EDUKI DU EUSKARAK ZUGAN?Euskera ikasteak bizitza alaitu nau. Lasai eta oso pozik nago ikasten. Orain dela asko ez nuela ikasten eta aurten oso pozik nago hartutako erabakiarekin.10.NON ETA NOLA IRUDIKATZEN DUZU ZEURE BURUA 15 URTE BARRU?Euskeraz hitz egitea espero dut. Gustatuko litzaidake euskera gure etxeko hizkuntza izatea. Euskeraz hitz egiteaz gain, liburu bat euskeraz idatzi nahiko nuke. Agian, hamabost urte barru irakurriko duzue.

SANDRA MILENA

Sandra eta Man Kwan

Page 9: Barra-barra 21. alea

9

21. Buletina

1.NOR ZARA? Man Kwan Chen Lau naiz.2.NONGOA ZARA? ETA NON BIZI ZARA?Txinakoa naiz baina Bilbon bizi naiz.3.NOLA EDO ZER DELA ETA HASI ZINEN EUSKERA IKASTEN?Hamabi urte daramatzat Bilbon eta lagun askok euskeraz hitz egiten dute eta nik lagunekin euskeraz hitz egin nahi dut. Nire umeak euskaldunak dira eta nire se-narrak ere euskera ikasi zuen. Horregatik, euskera ikasten ari naiz, familiarekin eta lagunekin euskeraz hitz egiteko.4.ZURE LANEAN, EUSKERA ERABILTZEN DUZU?Ni ingeles irakaslea naiz, eta lanean ez dut euskeraz hitz egin behar, baina hemen bizitzeko euskera beharrezkoa dela uste dut. 5.ZENBAT HIZKUNTZ DAKIZU?Hiru hizkuntz eta euskerarekin lau. Txino, gaztelaina, ingelesa eta euskera.6.ZEIN HIZKUNTZATAN AMETS EGITEN DUZU?Ez dakit. Ez dut gogoratzen.7.ZEIN HIZKUNTZATAN PENTSATZEN DUZU?Ingelesez eta erderaz. Nire senarrarekin gaztelainaz hitz egiten dut, semeekin inge-lesez eta nire gurasoekin txinoz.8.NOLA LAGUNDUKO DIZU EUSKERAK?Lagunekin eta familiarekin hitz egiten lagunduko dit. Euskera niretzako hobby bat da. Nik ez dut titulorik behar eta nahi dudalako ikasten dut.9.NOIZ ENTZUN ZENUEN LEHENENGO ALDIZ EUSKERAZ HITZ EGITEN?Kalean entzun nuen. Eta oso hizkuntz berezia zela pentsatu nuen. Euskeraz entzun nuen lehenengo hitza “osasuna” izan zen.10.ZER ERAGIN EDUKI DU EUSKERAK ZUGAN?Euskerak ikasteko gogoa piztu dit.11.POZIK AL ZAUDE EUSKERA IKASTEN?Oso gustura nago euskera ikasten.12.NON ETA NOLA IRUDIKATZEN DUZU ZEURE BURUA 15 URTE BARRU?Nik neure burua hamabost urte barru Bilbon irudikatzen dut. Familiarekin eta lagu-nekin euskeraz hitz egiten.

MAN KWAN CHEN LAU

Ikaskideak

Page 10: Barra-barra 21. alea

10

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Hiru hilabete joan dira, dagoeneko, Bilbo Zaharra euskaltegiak Klasikoen irakurketa etenik gabea egitasmoaren hirugarren eki-taldia burutu zuela Arriaga antzokian. Jon Miranderen Haur besoetakoaren irakurketak egundoko arrakasta izan zuen, aurreko beste biak bezala. Irakurketak berak ez ezik liburuari buruzko hitzaldiek ere jendetzak bildu zituzten. Ondorioz, jendartean ikusmin handia zegoen Bilbo Zaharra Forumek udazkenean zer-nolako egitaraua aurkeztuko zuen jakiteko.

Halatan, bada, beste urte batez ere, Bilbo Zaharra Forumek bere aspaldiko ohiturari jarraitu eta kultur egitarau garrantzit-sua aurkeztu du 2010-11 ikasturteko lehen hiruhilerako. Bertan, era askotako artistak agertzen zaizkigu; bai komunikatzaile tre-beak (Xabier Euzkitze), bai idazleak (Bernardo Atxaga), bai poetak (Iñaki Irazu, Felipe Juaristi), bai musikari peto-petoak (Joxan Goikoetxea, Angel Unzu), bai kantautoreak (Jabier Muguruza, Amaia Zubiria), bai hitzaren zein musikaren artisauak (Jean Mixel Bedaxagar, Anjel Valdes).

HITZA tradizioari lotua dago, ezinbestean. T.S. Eliot poetak zioenez, tradizioa ez da berez eta ahaleginik gabe ematen den bidea, baizik eutsi egin behar zaiona, etengabeko lana eskatzen duena, belaunez belaunekoa bihurtuko bada. Tradizio aberatsa esaten denean, ez da iraganeko zerbait aipatzen, baizik bete-betean presenteari dagokion ondare bat, edo zuzenago, presentea bera, hots, gure gaurko bizitza osatzeko ditugun hitzak, jakituria.

Poeta eta idazleen hitza, irakurria ez ezik, kantatua eta entzuna izan da gure oraindik oraintsuko tradizioan, eta hala da gaur egun ere. Euskal Herriko kantariek haien hitzak, haien letrak zabaltzen dituzte; sentsibilitate modernoa adierazten duten hitzak eta le-trak, alegia. Eta hala, HITZA da ekitaldiotako protagonista, errezitatzaileen eta kantarien ahotsetan.

Hitza eta musika edo hitza eta kantak uztartuz ekitaldi barnerakoiak eta, batez ere, hurbilak landu ohi dituzte Bilbo Zaharra Forumen. Egitasmoak helburu zehatza du: hizlaria eta musikaria elkartu, eta harreman horretatik sortzen den giro bereziaz gozat-zeko aukera eskaini. Batzuetan bikote artistikoa osatua dago aurrez, eta bien arteko konplizidadea iragarria da. Beste batzuetan, aldiz, bikote artistikoa probokatua da eta, halakoetan, ustekabe bikainak gertatu ohi dira.

BILBO ZAHARRA FORUMek “HITZA eta MUSIKA” izeneko jardunaldiak aurkeztu ditu bere lehen hiruhileko egitarauaren barnean.

MUSIKA ETA HITZA, LEHEN HIRUHILEKOA.

Page 11: Barra-barra 21. alea

11

21. Buletina

Page 12: Barra-barra 21. alea

12

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

BERBALDUN TALDEAVALDEREJOAzaroaren 13an. TXANGOA.

TXANGOABerbalagunak ez ginen dozenan hamairu izan, ez horixe!.Hala ere, azaroak hamahiru bete zituen eguneko goizak giro ezin ederragoarekin egin zigun agur, zeru oskarbi eta hego haize epelarekin hain zuzen.Autobusean, Orduña mendatan gora gindoazela baina, goi -lainoak ageri ziren begi-bistan. Berberana, Osma, Billanañe eta Baldegobia herriskak pasa ostean, gure lehenengo helburura ailegatu ginen: mairuen ko-bazuloak. Haitzetan eginiko bizileku bitxiak haiek, neguan epeletan eta udan freskuran egotekoak. Gizon-emakume argiak haiek¡ Ez zen hori gure asmo bakarra: Balderejo Parke Naturala genuen helburu ; udazkeneko giroaz gozatuz Lastra he-rritik Erdi Aroko Herran herriskaraino oinez joan nahi genuen, berbalagunak bidelagun. Aurretik, eta derrigorrezko kafe eta patata tortila pintxo bana hartu ondoren,Lastrako Parkezainak bertako giza eta animaliei buruzko filma jarri zigun, jakiteko zein ederra,baina zein faltsua izan daitekeen hiritarrok halako herriska batean bizitzearen gainean daukagun ideia. Orkatzak, basurdeak, saiak eta era horretako basabereak pasa ziren gure aurretik (filmean, noski), eta hoztu baino lehen, giroa artean ez baitzen goizean goiz izan genuena, bideari ekin genion, begi bat bidean bertan jarrita eta bestea alboetara begira, zeren eta , udazkena izanik, bazitekeen onddo eta zizaren bat topatzea ira artean. Kontuak kontu, eta bidean in-guruko guztia euskaraz adierazteko gure ahaleginetan,zer da hau? nola esaten da beste hau? Ribera txori- herrira heldu ginen. Ez da harritzekoa inor ez bizitzea barano hartan. Aizu, taberna bat ere ez¡ Aurrerago eta ilunagoa gainean geneukan txapela moduko hodeitzarra, baina ez kezkatzeko modukoa. Paisaia ederretan ederrena, zoragarria, benetan. Ustekabe atsegina, zinez, Herran(Burgos) herrian hartu genuena: Erdi Aroko herriska txuku-na zaharberritua… eta euskalduna? Topatu genuen taberna bakarrean euskeraz hartu baigintuen tabernariak. Eguzkia diz-diz Herran gaineko zeruan, agur egin genion txangoari autobuseko lehiatilaz bestaldetik. Hurrengoan zu ere, irakurle, gurekin etorriko zarelakoan, ez adiorik. Berbalagunak.

Page 13: Barra-barra 21. alea

13

21. Buletina

DARWIN GUREANDarwinismoak Euskal Herrian bizi izandako gorabeherak.Hain zuzen 1838ko irailean, Charles Darwini bururatu zitzaion inoizko ideiarik onena: hautespen natural bidezko eboluzioa. Hautespen naturalak zientifiko-ki azaldu zuen gure presentzia unibertsoan, eta, bide batez, jainkoen edota diseinatzaileren baten beharra ezabatu zuen, eta beren patuaren jabe bihurtu zituen gizon-emakumeak. Ordura arte sinetsi egiten zen, bibliak esan bezala, bizidun guztiak jainkoak kreatuak zirela, eta mudaezinak. Darwinen ideia iraul-tzaileak eragindako kommozioa, esparru zientifikoa gainditu eta, gizartearen alor guztietaraino zabaldu zen Europa osoan. Euskal Herrian ere bai, jakina. Hain zuzen, darwinismoak Euskal Herrian bizi izandako gorabeherak nahi diz-kizu kontatu Darwin geurean honek, haren aldekoak eta kontrakoak aurkeztuz, eta harrera-prozesua hobeto ulertzeko hariak nabarmenduz.

HITZALDIAAzaroaren 16an, “Burtsa” aretoan. Kepa Altonaga

SAN MARTINOSPAKIZUNAAzaroaren 11an.

Page 14: Barra-barra 21. alea

14

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA

Ikasleen Txokoa

Ederto pasatu genuen!

Gorozikan

Euskaltegiak, eskolatik kanpo ere, euskaraz mintzatzeko aukera eskaini nahi dizue. Horretarako mintza-lagun taldeak, hitzal-diak, txangoak eta barnetegia izango dituzue aukeran ikasturtean zehar. Erne ibili eta eman izena garaiz.

Hurrengoan zuek animatu!

Page 15: Barra-barra 21. alea

15

21. Buletina

... HERRI BERRIAN Kaixo ikasle eta irakasleok, aspalditik alkarren barririk barik, ezta? Bada, honakoan, eta hemendik aurrera, zutabe edo artikulu honen izena bera aldatuko dugu. Izan ere, gure “Pagoetatik” honek lekua utziko dio “Samianotik” izeneko artikuluari. Kontua da uztailean Pagoeta utzi genuela eta Samianoko herrixkara etorri ginela bizitzera, Trebiñuko Konderriaren baitan. Herrixka batetik beste batera, Samiano txikiagoa da oraindino, baina azken batean berdin dio 30 edo 15 bizilagun izateak, alderik ia ez dago, oso antzekoak dira eta. Hori bai, oraingoan arean baxuago biziko gara (Samiano 600 metro ingurura dago, ia 150 metro baxuago) eta gauza horiek inguru hauetan kontuan izatekoak dira, elur gutxiago izango baitugu, onerako eta txarrerako. Oraingo gure lehendabiziko artikulu honetan goazen apur batean Trebiñu azaletik ezagutzera.

Zuotako gehienok sarri entzunda izango dozue Trebiñuko Konderria, baina beharbada ez dakizue ondo non dagoen eta zer den. Trebiñuko Enklabea Gasteizko hegoaldean zabaltzen den lur zati zabala da, alegia, mapetan ederto nabaritzen dugun urdaiazpiko antzeko lur eremu hori, Arabaren erdi-hegoaldean. Trebiñuko Enklabea, dakizuen bezala, Burgosi dagokio, Historiak izan dituen gora-beherak tartean direla, Manrique de Lara Kondeari eginiko oparia izan ei zen, antza. Enklabean bi udalerri daude, Argantzungoa dugu txikiena, eta Trebiñuko Konderria zabalena. Konderriak oso hedadura handia du eta bere baitan 50 bat herrixka hartzen dituelako ustea dut, nahiz eta guztien artean 1000 biztanle baino apur bat gehiago baizik ez bildu. Beraz Trebiñuko ezaugarririk berezienetako bat zera da, oso herrixka txikiak dira, normalean Arabako Mendialdekoak (albo-alboko lurraldea) edo Lautadakoak baino nabarmen txikiagoak, oso ugariak dira eta bata bestetik oso hurbil azaltzen dira han-hemenka. Herri bakoitzean oso lagun gutxi bizi da, 10 lagun inguruko herrixkak nahiko arruntak dira bertan. Bada biztanlerik gabeko herririk ere, esaterako Otxate bera, non, batzuen esanetan, gertakari “paranormalak” gertatzen diren, antza.

Trebiñuko Konderriko paisaiak xarma handia du, bere “biguntasunean” ulertuta. Hau da, begi-bistan oso inpresio suabea eta atsegina sortzen duen paisaia da, Arabako Mendialdekoaren aldean

nahiko suabeagoa. Erliebea ezin daiteke esan laua denik, bizikletaz ederto nabaritzen den moduan, nahiz eta kotxez lauagoa iruditu, baina kontua da aldapa errazez eta muinez eta mendixkez beteta dagoela. Landaretza eta fauna oso aipagarriak dira, bertan transizio-klimetan bizi ohi diren espezieak agertzen baitira: magal eguzkitsuetan arteak eta erkametzak, laiotzetan pagoak, lizarrak, haginak, gorostiak eta abar. Trebiñuko ekialdean, Bernedoko lurrekiko mugetan, Obekuri (nire amamaren herria) eta Basauri herriak daude, nahiko paisaia ezberdinarekin, Izkiko mendietan sartuta baitaude. Bertan ametzak eta pagoak dira jaun eta jabeak, eskualde hura apur bat freskoagoa eta euritsuagoa delako seinale gisa. Animalietan aipagarriak dira basurdeak, oso ugariak, orkatzak, azeriak, erbiak, untxiak, hegazti harrapari asko (arrano beltza), eperrak (nahiko ugariak oraindik), eta abar. Nekazaritzan garia eta garagarra dira nagusi, alde handiz. Abelzaintzan, berriz, ardiak eta behorrak, nahiz eta gero eta urriagoak izan.

Aurrekoa kontuan hartuta, esan dezagun ere Trebiñuko arkitektura oso aipagarria eta ikusgarria dela. Nahiz eta herriak oso txikiak izan, nekazaritza-etxe ikusgarriak nongura aurki daitezke, itzel handiak eta oro har esanda oso egoera onean. Benetako “nekazal-etxeak” dira zalantzarik gabe, lehengo sasoietako sendi handiak estutasunik gabe bizi ahal izateko adinakoak. Arkitektura erlijiosoa ere ikusi beharra dago, erromaniko ederra dugu bertan, oso eliz eta baseliz txikar bezain ikusgarriak. Izan ere, batzuetan elizaren atarian zaudenean, arte, erkametz eta gariz inguratuta, Soriara bertaratu zarela ematen du, oso antz handia daukate bertako paraje askok Soriakoekin. Arabaren bihotzeko gure Soria dugu Trebiñu aldea, hala laburbildu genezake Turismorako iragarki batean, akaso. Benetan merezi du bertara etorri eta paseotxo bat ematea inguruetan, bidaiariak kristoren lasaitasun atsegina hartuko du, stressa gainetik kenduta. Hurrengoan Samianoko gure herrixka berriari buruz berba egingo dizuet zabalago, benetan bitxia baita. Txikia eta xarmangarria, ixila, non herri barruko kaleak oraindik asfaltatu barik baitaude (hau jadanik Araban ez da gertatzen inon), belarrez beterik, alegia, etxeak elkarrekin

komunikatzeko erabiltzen ditugun kaleak lorategi moduko belardiak dira, eta erdialdean garbilekua dago, errekatxo batek elikatua. Errekak, garbilekua atzean utzita, aurrera dirau eliz erromanikoaren atari aurretik, eta uraren etengabeko zurrumurru horrek beti laguntzen zaitu. Kontenplaziorako edo meditaziorako parajea dugu. Samianon oraindik ez dago ur korronterik, nahiz eta orain obretan ari diren eta datorren urtean sare normala izango dugun, eta etxe bakoitzak bere ur putzua du, lur azpikoa, eta hortik jasotzen dugu denok ura. Trebiñuko alde hau barrutik erabat hustuta dago eta ur pilo biltzen du. Sekula ez da ur arazorik izan, ezta sikaterik gorrienetan ere. Halako gauzak gaur egun nekez aurki ditzakegu gure eremu erabat “zibilizatuetan”, ezta? Datorren artikuluan, gehiago, gusto baduzue behintzat.

Andoni Llosa

Samianotik

Page 16: Barra-barra 21. alea

16

Bilbo Zaharra EUSKALTEGIA