8
Udalean urte bat egin dogu, eta bide luzea egin be. Udal gobernuaren gestio txarra eta jarrera autoritarioa salatzeaz gain, proposamenez jantzi doguz batzorde eta plenoak: herritarren partehartze zuzenaren alde egin dogu, aurrekontu partehartzaileak proposatuz; udalak euskaraz funtzionatzea aldarrikatu dogu, Artean euskaraz bizitzea borondate kontua dalako; Kulturako plan integrala egitea proposatu dogu, herritarren ongizateak eta aisialdiak hori eskatzen dauelako; haurreskola moduloetatik ataratzeko pauso esanguratsuak emon doguz, etab. Esku artean dekozuen aldizkaria, urte honetan udala eta herritarren artean zubi-beharra egiteko sortu dogun tresna da. Udaleko jardunean gertatzen diren joan etorriak ahalik eta zehatzen kontatzeko asmoak eroan gaitu aldizkaria ataratzera. Ez dau esan beharrik, aldizkari hau hobetzeko zein BILDUren jarduna hobetzeko egiten jakuzan iradokizunetara zabalik gauzela. Halanda be, udalean gauzak ez doaz gure beste ondo. Badakigu Artean asko dauela hobetzeko; badakigu frontoia amaitzeko dagoala, auzoetan gauetan argirik ez dagoala, haurreskola ondino moduloatan dagoala... Horregaitik, urte honetan izan dogun indar bardinagaz behar egiten jarraituko dogu, udal gobernuaren autoritarismoari aurre eginez eta herritarrei jagokozan eskubideak emonaz.

BEREN BEREGI 3

Embed Size (px)

DESCRIPTION

BEREN BEREGI 3 original

Citation preview

Page 1: BEREN BEREGI 3

Udalean urte bat egin dogu, eta bide luzea egin be. Udal gobernuaren gestio txarra eta jarrera autoritarioa salatzeaz gain, proposamenez jantzi doguz batzorde eta plenoak: herritarren partehartze zuzenaren alde egin dogu, aurrekontu partehartzaileak proposatuz; udalak euskaraz funtzionatzea aldarrikatu dogu, Artean euskaraz bizitzea borondate kontua dalako; Kulturako plan integrala egitea proposatu dogu, herritarren ongizateak eta aisialdiak hori eskatzen dauelako; haurreskola moduloetatik ataratzeko pauso esanguratsuak emon doguz, etab.

Esku artean dekozuen aldizkaria, urte honetan udala eta herritarren artean zubi-beharra egiteko sortu dogun tresna da. Udaleko jardunean gertatzen diren joan etorriak ahalik eta zehatzen kontatzeko asmoak eroan gaitu aldizkaria ataratzera. Ez dau esan beharrik, aldizkari hau hobetzeko zein BILDUren jarduna hobetzeko egiten jakuzan iradokizunetara zabalik gauzela.

Halanda be, udalean gauzak ez doaz gure beste ondo. Badakigu Artean asko dauela hobetzeko; badakigu frontoia amaitzeko dagoala, auzoetan gauetan argirik ez dagoala, haurreskola ondino moduloatan dagoala... Horregaitik, urte honetan izan dogun indar bardinagaz behar egiten jarraituko dogu, udal gobernuaren autoritarismoari aurre eginez eta herritarrei jagokozan eskubideak emonaz.

Page 2: BEREN BEREGI 3

EZ OHIKO PLENOA: Otsailak 22

-2012ko aurrekontuak: 2012ko aurrekontuetarako, batzordeetan, BILDUtik hainbat

proposamen egin genduzan; besteak beste, aurrekontu partehartzaileak burutzea

(2011ko Uztailan sartu gendun proposamena), alkatearen 24.000 €ko soldata kentzea,

EUDELetik eta Gazte Planetik irtetea

(PNVren interes partidistak bakarrik

bultzatuten dabezalako), arlo sozialeko

partidak indartzea: enplegua, gazteria,

kultura…

PNVk ez ebazan gure proposamenak aintzat hartu eta ez eban oposizioagaz

adostasunetara heltzeko borondaterik erakutsi. Hori dala eta, PNVk aurkeztutako

aurrekontuen proposamenak ezezkoa jaso eban, 2011ko aurrekontuak luzatuz.

EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 kontra, Aldatuz 2 kontra

OHIKO PLENOA: Martxoak 2

-Lodosako Ikastolari elkartasuna adierazteko mozioa: Lodosako Ikastolak Nafarroako

Erriberako ume eta gaztetxoari euskaraz ikasteko aukera eskaintzen deutsie,

Nafarroako gobernuak euskararen kontra aplikatzen dauzen politika gogorrari aurre

eginez. Azkenaldian Ikastola hau egoera ekonomiko larrian egon da; horregaitik,

bertako irakasle, guraso eta umeak Euskal Herriko beste herrien elkartasuna eta

laguntza ekonomikoa eskatu eben.

BILDUrentzat euskararen normalizazioaren alde behar egitea ezinbestekoa danez

Artean zein Erriberan, Arteako Udaletik 1.000 €ko laguntza lortu gendun.

EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 alde

Page 3: BEREN BEREGI 3

* Mozio honegaz batera beste lau mozio sartu genduzan, baina alkateak ez ebazan

plenoko gai-ordenean sartu, jarrera antidemokratikoa erakutsiz. Honen aurrean,

BILDUk ez ohiko pleno bat deitu eban.

-Euskal Preso Politikoen Eskubideen aldeko mozioa:

bertan euskal preso politikoen eskubideen

urraketa salatzen zan, udal hautetsien

konpromisoa eskatzen zan eta udalean presoak

Euskal Herriratzearen aldeko ikurra jartzea

eskatzen zan.

EAJ-PNV 3 kontra, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 ez eben bozkatu gura izan eta

-Kutxabank sorreraren gestioa salatzeko mozioa: Kutxabank entitate

berriaren sorreran EAJ-PNVk eta PPk kontrol esklusiboa eta baztertzailea hartu izana

salatzen dogu, BILDU koalizioa eztabaidatik kanpo kokatuz

EAJ-PNV 3 kontra, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 ez eben bozkatu gura izan eta

-Garoña Zentral Nuklearraren kontrako mozioa: zentral nuklearra zarratzea

eskatzeko.

EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 alde

-Sektore publikoko murrizketak salatzeko mozioa:

Madrileko gobernuak inposatutako murrizketan aurrean gure

desadostasuna adierazteko.

EAJ-PNV 3 abstentzioa, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 alde

EZ OHIKO PLENOA: Apirilak 3

-Bateragune mozioa: epaiketa politikoak behin betiko alde batera iztea eta auziperatuak (Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodríguez) absolbitzea eskatu gendun.

EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 alde, Aldatuz 2 alde

Page 4: BEREN BEREGI 3

EZ OHIKO PLENOA: Apirilak 28

-Frontoia: Frontoia amaitzeko ondiño 250.000 € falta dira PNVren gestio negargarriagaitik. Diru hau lortzeko PNVren proposamenak bozkatu genduzan, lehenago batzordeatan eztabaidatzeko aukera barik: partida batzutatik (taxia, mankomunitatea,…) dirua murriztea eta ganera, bankuari 100.000€ ko kreditua eskatzea ziran. BILDUk plenoan frontoiaren PNVren gestiño txarra eta erabakiak ezkutuan hartzeko ohitura salatu eban. Orain arteko obraren ganeko txostena herriari aurkeztea eta obraren auditoria egitea proposatzen dogu.Kreditua eskatzea eta udala zorpetzea kaltegarria izingo leitikez herriarentzat. PNVren gestio txarragaitik ez dogu urteatarako zorrik gure!

EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 kontra, Aldatuz 2 kontra

-Haurreskola eta San Martin ermita: PNVk barrakoietan dauen haurreskolan aire akondizionatua ipintzeko dirua lortzeko eta San Martineko ermitan iaz egin ziren obran zati bat ordaintzeko beste partida batzuk murriztea (udalekuak,…) proposatu eban, lehenago beharrezko argibideak emon barik.

Alkateak ez euskun lehenago esan haurreskolaren moduloan aire akondizionaturik ipini ebanik, ez San Martineko obrak ordaindu barik egoazanik (20.000 € falta dira ordaintzeko). PNVk informazioa oztonduten deuskula, gehiengo absolutua baleu moduan jokatzen dauela, eta ezkutuko arrazoiren bategaitik haurreskolak moduluetan mantentzeko gogoa dauala salatu gendun. Haurreskola moduloetatik ateratzearen aldeko apustua egin dogu, umeen egokitasuna eta duintasuna defendatuz.

EAJ-PNV 3 alde, BILDU 2 kontra, Aldatuz 2 kontra

Page 5: BEREN BEREGI 3

EZ OHIKO PLENOA: Ekainak 11

BILDUko zinegotzi batek, lanean egon behar ebalako, udalera joan ezin eban

orduan deitu eban alkateak plenoa. Hileatan zehar eskatu jakon alkateari plenoetako

ordua aldatzeko, zinegotzi guztiak ahal daben orduan ipinite. Oinarri demokratiko gitxi

eta etika gitxiago daukiela erakutsite, PNVko 3 zinegotziakaz bakarrik ospatu zan

plenoa, oposizioko zinegotziak eta publikoan egozan herritar batzuk protesta moduan

plenotik irten ziren eta. TRANPA guztiekaz PNVk frontoiaren gestio txarragaz

jarraitzeko dirua lortu eban, eztabaidarako eta adostasunerako lekurik itzi barik.

Tranpa barik, plenoak zinegotzi guztiak ahal dabenean ipintea exijitzen dogu!!

Zinegotzien lanaldiak errespetatzea eta kontutan izatea eskatzen dogu, gaur eguneko

lan baldintzak kontutan hartute!!

BATZORDEAK

-Landa taxia: urte bete daroagu taxi zerbitzua hobetu gurean. Batzordeetan

erabilera-irizpideak zehaztu eta erabakiak hartu arren, alkateak ez dau erabakitakoa

martxan ipintzen.

-Haurreskola: haurreskola eskolan integratzearen eta moduloetatik ateratzearen

alde egin dogu behin eta barriro. Delegaritzagaz eta haurreskolen partzuergoagaz

batzarra eskatzeko proposatu geuntson alkateari orain dala hileak, baina alkateak ez

eban pausorik emon. Azkenean, BILDUko partaideei eskerrak, Arteako udal plenoa

Bilboko Hezkuntza Delegaritzagaz batzartzea lortu dogu. Delegaritzako arduradunen

esanetan, Arteako udalak holan erabakiten badau, posible izingo da haurreskola

eskolan integratzea edo ostean, kultur etxean leku bat egitea.

Page 6: BEREN BEREGI 3

-Kanposantua: BILDU Arteako Parrokiako taldeagaz batu zan, elizakoak udalaren

laguntza eskatu ebela enterau ginenean. Orain arte kanposantuaren mantenua

elizakoak eroaten eurien, baina hitzarmen baten bitartez udalak lan horrek bere

ardurapean hartzea eskatzen dabe. Kontuan izanda udala bere kanposantua edukitzera

derrigortuta dagoala, baina Artearen kasuan lurrak elizarenak direla, hau da

proposatzen doguna: ohiko mantenua (bedarra ebagi, argiaren mantenua, iturria…)

udalaren erantzunkizunetan sartzea eta mantenu bereziaren eta obren kargu eliza

egitea (elkarte moduan udalean diru-laguntzak eskatzeko aukerarekin).

-Gorbeialde: Gorbeialderen ordezkaritza BILDUrena izanik, informazioa lortzeko

ahalegin handia egin dogu. Gure azterketari eskerrak jakin izan dogu Arteako udalak

azken urteetako kuotak zor dauzela. Guztira 26.000 €. Alkateak hau jakinda, ez euskun

inoz honen barri emon, eta BILDU izan da informazio hau mahai ganean ipini dauana.

Batzordeak ez dira eraginkorrak izaten; alde batetik, alkateak gai-ordena

egiterakoan beste alderdiak proposatutako gaiak onartzen ez dabezalako, eta bestetik,

gaiak ez dabelako jarraikortasunik ez egutegirik (alkateak gai barriak batzordera

ekartzen dauz, baina gero ez dau barriro bigarrenez lantzeko aukerarik emoten).

Horregatik, hainbat gai bertan behera geratu dira, ezelako erabakirik hartu barik: landa

taxia, kanponsantuaren gestioa, ekomuseoaren etorkizuna, kulturaren planifikazioa,…

Page 7: BEREN BEREGI 3

BILDUren SALAKETAK• Arteako udalak ez dau euskaraz funtzionatzen, nahiz eta UEMAn

kompromiso hori hartuta izan.

• Batzordeetako eraginkortasun eza: egutegirik eza, arlo

ezberdineko gaiak nahastea, gaietan ez aurreratzea, alkatearen jarrera

autoritarioa gaien aukeraketan…

• PNVk ez dauz gure eskaera eta proposamenak eztabaidatzea

onartzen: mozioak plenora ez eroanda, batzordeetan guk

proposatutako gaiak baztertuta…

• Udal hautetsiak eskubide zibil eta politikoen alde egiteko

betebeharra daukiela aintzat hartuta, beste bi alderdiek Euskal Preso

Politikoen eskubideen alde ez egitea salatzen dogu, lotsagarria

iruditzen jakularik.

• Plenoen ordua: plenoak oposizioko zinegotziak ezin daben orduan

deitzen dauz alkateak, 3 zinegotzigaz PNVk gure dauena aprobatu

ahal izateko. Arteako udalean bizi dan egoera erabat

antidemokratikoa dala jakinarazi behar dogu.

• San Martin baseliza konpontzeko obrak ordaindu barik (20.000 €)

izatea, Gorbeialdeko azken urteetako kuotak (26.000 €) zor izatea eta

bestelako zorrak oztontzea. Informazioa maltzurkeriaz gestionatzen

dau udal gobernuak, oposiziokoen eskuetara ahalik eta modu

egokienean heltzea oztopatuz.

Page 8: BEREN BEREGI 3

BILDUren PROPOSAMENAK• 2013rako aurrekontu partehartzaileak: iaz ere proposatu

genduzan, baina borondate faltagaitik ez zan egin. Aurten be,

aurrekontuen inguruan herritarren ekarpenak jasoteko metodologia

barria proposatzen dogu: auzoetako batzarrak eta benetako parte

hartzerako sistemak.

• Haurreskola moduloetatik atara eta eskolan edo kultur etxean

integratzea proposatzen dogu, bide horretan BILDUk hainbat pauso

emon dauz jada.

• Udalak bideratutako enplegu plana sustatu gura dogu, Lanbiderekin

koordinatzea eta lanpostuak sortzeko diru-laguntzak lortzen saiatzea

funtsezkoa da guretzat.

• Kultura plan integrala egitea gura dogu (diagnostikoa+emaitzak

aztertu+eztabaidatu+plangintza sortu), herritarren aisialdia

aberastuko dauana eta kultur etxeari erabilera egokia eman.

• UEMAko partaide dan udalerria garen aldetik, udal

funtzionamendu erabat euskalduna eskatzen dogu. Horretarako

beharrezkoak diren baliabideak badaukaguz gure herrian eta

aurrerapauso hori emoteko borondatea da falta dana. BILDUkook

euskararen aldeko bidean ekin eta ekin jarraituko dogu.

• Arteako gazteen beharrizan eta irrikei erantzuteko helburua dekon

plana zehaztea, beraien eritziak eta nahiak batuz.