9
Berriatuko Udalaren aldizkaria 8. Zenbakia, 2016ko negua. @ berriatuaudala Berriatuko Udala http://www.berriatua.org

Berriatuko Udalaren aldizkaria 8. Zenbakia, 2016ko negua. bigarren asteburuak kirola izan eban gai nagusitzat. Antolatutako ekimenen bitartez, kirola egiteko, ikusteko edo entzuteko

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Berriatuko Udalaren aldizkaria 8. Zenbakia, 2016ko negua. bigarren asteburuak kirola izan eban gai nagusitzat. Antolatutako ekimenen bitartez, kirola egiteko, ikusteko edo entzuteko

Berriatuko Udalaren aldizkaria 8. Zenbakia, 2016ko negua.

@ berriatuaudala Berriatuko Udala http://www.berriatua.org

Page 2: Berriatuko Udalaren aldizkaria 8. Zenbakia, 2016ko negua. bigarren asteburuak kirola izan eban gai nagusitzat. Antolatutako ekimenen bitartez, kirola egiteko, ikusteko edo entzuteko

2 AU

RK

IB

ID

EABERRITXU

DANOK EINAZ

AUZO-BATZARRAK

HIRIGINTZA

Argitaratzailea: Lege Gordailua:

Diseinua:Maketazioa

eta inprimaketa:

Berriatuko Udala BI-1098-2014 IBEGRAFIK (Lorena Elizburu)

IBEGRAFIK www.ibegrafik.com

2

5

6

KULTURA

INGURUMENA

AGENDA

ERROAK LORANMARIBEL AIERTZA

ZEMENDIAREN 25a

KONTZIENTZIA SORTZEKO TXOKOA

8

13

15

10

11

12

14

3

BERRITXU DANOK EINAZ

Herritarren parte-hartzeak sekulako garrantzia dauka udal gobernuarentzat. Danontzako herri hobea lortzeko, beharrezkoa da herritarren ekarpenak jasotea eta erantzuna emotea.

Badakigu Berriatua herri anitza bihurtu dana azken urteotan, eta horregaitik nahi dogu, hain zuzen, herritar guztiengana heltzea. Desio horren emoitza da “Berritxu Danok Einaz” egitasmoa. Lema eta logo hau parte-hartzeari eta herri-eraikuntzari lotutako ekimen danetan agertuko da aurrerantzean, erreferente bihurtu daiten.

Argi daukagu ez garela orain hasi Berriatua egiten. Gure herria norbanako eta taldeek hainbat eremutatik egindako ekarpenei esker hobetzen da urtez urte: udaletik, kirol eta kultura esparruetatik, gaztetxetik, jubilauen artetik… Horreigatik, esparru guztietan egiten daben beharra eskertu nahi deutsegu herritarrei.

Berriatuarrok umiltasunetik harro egon behar dogu gure herriaz, eta zenbat eta herri hobea eraiki danon artean, orduan eta harroago egongo dira gure ondorengoak be.

Proiektu edo egitasmo honetan herritar guztiok tokia topauko dozuelakoan, jaso agur bero bat.

Alkarrizketa txikia hiru partaideri:

Batzar honetarako deialdia nahiko kuriosoa begitandu jatan, zinegotzi batek gutun bat eskura emon eustan-eta batzarraren egitasmoa azaltzen eta joateko eskatzen. Keinu horrek asko animau ninduan, herriak herritarron beharra daukala sentidu nebalako. Parte-hartze maila oso ona egon zan, kantidadeagaitik baino gehiago, ilusinoz betetako pertsonak alkartu ginalako. Batzar oso zabala izan arren, ondo koordinauta egon zan; antolatzaileek behar handia egin eben seinale.

Uste dot nire interesekoak diran arloak hobetzeko, batzarrera joatea beharrezkoa dala, eta horrezaz ganera, nire ingurukoak ez diran herritarren eritxiak entzutea aberasgarriabegitandu jatan; ikuspuntua zabaltzeko balio izan eustan.

Oso ondo egon zan, bai pentsauta, bai antolatuta. Taldetan antolatu ginan, bakotxa idazkari eta dinamizatzaile banagaz. Niri 5. taldea dinamizetea egokitu jatan, eta oso gustura egin neban. Benetan ideia ona begitantzen jat, eta erantzun mordo bat jaso ziran, ganera. Uste dot jenteak ulertu ebala “Danok Einaz” hori zergaitik dan, eta bereziki gustau jaken eurek esandako gauza guztiak kontuan hartu izana. Nonork ideia bat bota eta, aho batez, jentea ados baegoan, azpimarratu egiten genduan hori, lehentasunak marketako. Prozesua luzea izango da, baina uste dot udaletxe danetan egin beharko litzatekeen gauza bat dala.

Kaleko kartelak irakurri nituanean, pentsau neban esperientzia polita izan eikeala. Behar egiteko metodoa gustau jat batez be; sarritan kostau egiten jaku gure eritxia jente askoren aurrean emotea, baina talde txikitan antolatuta errez-erreza izan zan. Bide hau oso interesgarria da, azkenean edozein adinetako eta auzotako pertsonei emoten jakelako berba, eta hori egin beharko leuke udal batek, ez bakarrik programa jakin bat eskaini eta amaitu ez. Uste dot hau umeen parkeko esperientziatik datorrela, zoragarria izan baitzan gurasoei eta umeei parke mota bat definitzeko aukera eskaintzea. Animauko neukez udaletxeko ordezkariak aurrerantzean be holako gauzak egitera.

AI N H O A AR RAT E

p a r t a i d e a

Ikuspuntua zabaltzeko balio izan eustan egun honek

SAIO A LO P EZ

d i n a m i z a t z a i l e a

Uste dot udaletxe danetan egin beharko

litzatekeela

JOSE RAMON EGILU Z

p a r t a i d e a

Asko gustau jat beharra egiteko metodoa

Page 3: Berriatuko Udalaren aldizkaria 8. Zenbakia, 2016ko negua. bigarren asteburuak kirola izan eban gai nagusitzat. Antolatutako ekimenen bitartez, kirola egiteko, ikusteko edo entzuteko

AUZO-BATZARRAK, AUZOAK HOBETZEN

JARRAITZEKO

5 4

Balorazinoa

Urriaren 22an, zapatuan, burutu genduan Berritxu Danok Einaz ekintza plana. Guztira 60 herritar gerturatu ziran bertara, eta aukera eduki eben herrian zer mantendu, sortu edo aldatuko leukien azaltzeko.

Ekarpenak jasoteko ariketa lan-taldetan egin genduan, bakotxean zortzi bat herritar alkartuta. Lau bloke nagusi aztertu zituen lan-taldeek:

- Hezkuntza, Kirola, Euskara eta Kultura

- Ongizatea, Berdintasuna, Kultur Aniztasuna eta Gazteria

- Garapen Ekonomikoa eta Turismoa

- Hirigintza, Obrak eta Ingurumena

Goiza oso giro onean joan zan eta izandako parte-hartzeagaz oso gustura gagoz, 200dik gora ekarpen batu genduzan-eta danon artean.

Aurrera begira

Zapatuan jasotako ekarpenekin 2015-2020 bitarteko ekintza plana osotuko dogu, eta urtarrilean txostena aurkeztuko dogu herri-batzar batean. Batzar horretan, 2017ko aurrekontuak be azalduko ditugu.

Horrezaz ganera, inbertsinoen eta politiken lehentasunak marketako ariketa egingo dogu datorren urtean. Aurrerantzean, batzorde bat sortzeko asmoa be badaukagu, auzolana indartzeko eta parte-hartzearen ordenantza ezarteko.

Amaitzeko, herritarrei eskertu nahi deutsegu gure herria danon artean eraikitzeko azaldu daben prestutasuna.

Igazko auzo-batzarrei jarraipena emoteko, aurtengo zemendian be alkartu dira udala eta auzoetako bizilagunak. Batzarrak Milloin, Madalenan eta Asterrikan izan dira, eta igazko ekarpenen balorazinoa egiteaz ganera, oraindino egiteko falta diran hobekuntzez be egin dabe berba.

Egindakoak

Milloi auzoan

• Sarrerako bidea konpondu

Madalena auzoan

• Pertiketik gorako bidea zabaldu

• Errege-bidean argia jarri eta oinezkoen pasoa pintau

• Zerrategitik Antxubixerako bidea konpondu

• Monte ganean biondak jarri

Asterrika auzoan

• Auzo-bideko toki batzuetan konponketak egin

• Seinale barri batzuk jarri

Beharrok egiteko 36.000 euro erabili dira aurten.

Datozan urteetarako ekarpenak

Auzoetako panelak

Auzoetako sarreretan informazino-panelak jartea proposatu da batzarretan, auzo bakotxeko baserrien kokapena eta izenak zehaztuz. Ideia hau begi onez ikusi danez, datozan hilabeteetan jarriko dira panelak. Horretarako, 10.000 euroko partida dago aurrekontuetan.

Baserrietara hurbiltzen galdetegia

Datorren urte hasieran Baserrietara hurbiltzen galdetegia bialduko da baserri guztietara, bertako herritarren zerbitzuak hobetzeko helburuagaz. Lau gai nagusi landuko dira galdetegian: taxi-zerbitzua, argiteria, seinaleztapena eta ongizatea. Galdetegian lortutako emoitzen arabera, baserriko bizilagunen egunerokotasuna errezteko zerbitzuak jarriko dira martxan.

Poza eta esker ona

Auzo-batzarrak giro onean joan dira. Orokorrean, auzotarrek ondo hartzen dabe udala eurengana gerturatzea. Izandako parte-hartzeagaz oso pozik dago udala, eta eskerrak emon nahi deutsiez batzarretara joandako herritar guztiei.

Page 4: Berriatuko Udalaren aldizkaria 8. Zenbakia, 2016ko negua. bigarren asteburuak kirola izan eban gai nagusitzat. Antolatutako ekimenen bitartez, kirola egiteko, ikusteko edo entzuteko

7 6

Amaitu dira herrian zehar gasa instaleta-ko egindako obrak. Erribera 76 eta 78, eta Ibarra kiroldegia falta ziran orain arte, eta bertako lanak burututa, Berriatuko herri-guneko txoko guztietara ailegau da gas-hor-nidura. Urritik zemendira arte iraun dabe lanek.

Irisgarritasunak daukan garrantzia kontuan hartuta, Udalak irisgarri-tasun plan bat jarri eban martxan, eta urtean obra bat egiteko asmoa dauka hau aurrera eroateko.

Aurten Zentrala eraikinaren iris-garritasuna hobetzeko lanak egin-go dira; lanen aurrekontua 33.459 eurokoa izan da, eta Udalak 13.826 euroko diru-laguntza jaso dau ho-rretarako.

GASA, HERRI-GUNEKO TXOKO GUZTIETAN

ZENTRALA ERAIKINAREN IRISGARRITASUNA HOBETZEKO LANAK

GIMNASIO BARRIA PREST URTE BARRIRAKO

ERAIKIN PUBLIKOETAN, BARDIN

Udalaren eraikin publiko gehienetan gasa erabiliko da erregai lez. Zentrala eraikinean (Erribera 30) eta jubilauenean (Erribera 26) be gasa instalau da zemendian. Obra honen aurrekontua 25.000 eurokoa (+BEZ) izan da.

AUZO-BIDEETAKO OBRAK

Olaxo-Orubixa: lur-jauziaren osteko lanakLur-jauzia gertatutako tokia asfaltau eta kuneta barria egin da, barriro ger-tatu ez daiten. Obra honen

kostua 46.053 eurokoa izan da guztira, eta Diputazinotik 34.539 euroko diru-laguntza jaso dau Bideko Mankomunitateak. Falta dan kopurua Udalaren eta Mankomunidadearen artean ordain-du da, erdibana.

Monte ganean bazter-babesaIgazko auzo batzarretan eskatu zen lez, bideko segurtasuna hobetzeko bazter-babesa jarri da. Aurrekontua 4.300 eurokoa izan da (+BEZ).

Asterrikan barrikuntzakAsterrikan seinale barriak jartzen ari gara: auzokoak eta 30 km/orduko abiadurarenak. Bazter-babesa be jarri da kurba bitan, eta Anakabe eta Itxola baserrietara doan bidea konpondu da.

GARDOTZA POLIGONOKO OBRAK

Saneamentua hobetzeko lanak aurrera doaz, eta datorren urte ha-sieran amaitzea espero da. Berriatuko saneamentu-sare osoa ko-nektauta geratuko da holan.

Bestalde, Gardotza poligonoko lanen bigarren zatiaren proiektua onartu da Udalean –ur-hornidura eta Telleria baserriaren erais-tea-, eta datorren urte hasieran lizitauko da.

Laster egongo da martxan gimnasio barria, datorren urtearen ha-sierarako. Bertan egindako obrak zati bitan banandu dira:

Azpiegiturak hobetu:Atal honetan, besteak beste, gimnasioko itoginak konpontzeaz eta sare elektrikoa eta lurra barritzeaz arduratu dira. Aurrekon-tua 20.000 eurokoa izan da, eta Diputazinoak 6.500 euroko lagun-tza emon dau.

Makineria barria:Lehendik egoan makineria konpondu edo bota egin da, eta 15.000 euroko makineria barria jarri da.

Dagoeneko onartu dira gimnasioa erabilteko 2017. urterako tasa barriak; abendutik hasita, udaletxera gerturatzen diran herrita-rrek aukera eukiko dabe bazkidetza egiteko.

Tasak taula honetan ageri dira:

Kuota mota Arrunta *Ikaslea (16-25 urte)

**Gizarte-laguntzak

Hilabete 15 10 5

3 hilabete 39 27 15

Urte erdi 72 50 25

Urte osoa 120 80 40

Bestalde, kirol-instalazinoen erabilera arautzen dauen ordenan-tza be egin da. Bazkide egiten diran herritarrei emongo jake ho-rren barri, eta Udalaren web orrian be ikusgai izango da.

Page 5: Berriatuko Udalaren aldizkaria 8. Zenbakia, 2016ko negua. bigarren asteburuak kirola izan eban gai nagusitzat. Antolatutako ekimenen bitartez, kirola egiteko, ikusteko edo entzuteko

9 8

UMEEK BE OSPATU DABE NAZIOARTEKO NAGUSIEN

EGUNAUrtero lez, Anaitasuna alkarteak Nazioarteko Nagusien Egu-na herriko umeekin batera ospatu nahi izan dau. Txokolatada ederra eskaini eutsien, eta ume mordoa gerturatu zan bertara.

Jubilatuen berbetan, oso gustura egiten daben ekintza da hau, eta asko pozten dira umeek be ondo pasetan dabela ikusita. Nagusiek be merezitako txokolatada egin eben ospakizuna amaitzeko.

JANA ETA EDANA OPARO AZARO FEST-EN

ZENTZUMEN DANAK KIROLEAN

Azaro Fest eguna ospatu da aurten be Berriatuan, zemendiko lehenengo barikuan.Giroaz eta jateko-edatekoez gozetako aukera euki eben gertu-ratu ziranek.

Ohiturari eutsiz, artisau-garagardoak probau zituen herritarrek; aurten, marka barri bi eskaini dira, ganera: Boga eta Etxehandia garagardoak.

Edariari laguntzeko, ezin jatekorik falta. Solomo, saltxitxa eta urdai ugari prestatu eben parrillan, eta gustura jan eben herritarrek bertatik.

Zemendiko bigarren asteburuak kirola izan eban gai nagusitzat. Antolatutako ekimenen bitartez, kirola egiteko, ikusteko edo entzuteko aprobetxau eben herritarrek.

Txirrindulari profesionalen hitzaldia

Ziortza Isasi, Peio Goikoetxea eta Mar-kel Irizar txirrindulari profesionalak gonbidatu genduzan Berriatura, An-der Txakartegi “Txaka” dinamizatzaile ebela. Hitzaldi-alkarrizketa formatuan, tarte atsegina eskaini eutsien entzuleei bideo-gelan.

Maila ezbardinetako txirrindulari profesionalen bizitzak eta euren eritxiak ezagutu zi-tuen herritarrek, eta ideia nagusien artean, kirol honetako parekidetasun falta eta Eus-kal Herriko talde indartsu baten beharra nabarmendu zituen.

Jente ugari joan zan aretora, eta gogotik barre egin ahal izan eben. Markel Irizarrek, bere aldetik, bertaratutako guztiak irabazi zituan, berezkoa dauen bizipoz eta ilusino horregaz.

III. kros herrikoia

Domekako kros herrikoiagaz amaitu zan kirol-asteburua. Guztira 50 bat korrikalari alkartu ziran, gehienak herritarrak, eta hiru kategoriatan lehiatu ziran: neskena, mutilena eta mistoa. Umeek be eduki eben parte hartzeko aukera.

Arineketan egiteko giro ederra egin eban, baina haizeak ibilbidea zeo-zertxo gogortu eutsela esan eben korrikalariek.

Honeexek izan ziran kategoria ba-kotxeko irabazleak: Udane Bilbao neskenean, Ekaitz Kortazar mutile-nean eta Xabi Garate eta Irati Balla-rin mistoan.

Oro har, antolatzaileak oso gustura dagoz ekintzek izandako erantzu-nagaz, eta datorren urtean bide be-retik jarraitzeko indarrez eta gogo-tsu dagoz.

Berritxu Saria zesta txapelketa XXX. urteurrenera ailegau da aurten, harriga-rria emoten badau be. Aurten arte De-sanexio txapelketa deitu izan da, baina izena aldatzea erabagi da.

Hiru kategoriatan jokatu ziren finalak, eta emozinorik ez zan falta izan. Kate-goria bakotxeko irabazleak: Urko-Paul; Urrejola-Txomin; Antxon-Arriola.

Maila altuko txapelketa izan da aur-tengoa, zirraraz betea eta partidu oso nibelatuduna. Azpimarratzekoa, baita be, nagusien mailan Euskal Herri osoko afizionau onenen presentzia, Iparralde-ko partaidetza handiagaz.

Finalen aurretik, herriko eskolako umeek jokatu eben; zesta-puntaren etorkizuna salbu dagoen seinale.

XXX. Berritxu Saria zesta txapelketa

urrik

o ek

intz

akzem

endiko ekintzakGREGORIO DE IBARRA

EZAGUTZEKO BIGARREN AUKERAAlberto Santanak Gregorio de Ibarraren ondare perutarrari buruzko hitzaldia eskaini eban urriaren 29an, Europako Onda-reen jardunaldien baitan.

Berriatuko bideo-gelan 55 bat lagun alkartu ziran, gure herriko pertsona ospetsuene-takoaren historia ezagutzeko asmoz.

Santanak oso modu berezian emon eban berbaldia; ipuin bat balitz lez kontau eban dana. Bertaratutakoak oso po-zik geratu ziran, eta arrakasta ikusirik, abenduaren 17an ba-rriro etorriko da Santana hi-tzaldia emotera.

IRAKURZALETASUNA, BULARRETIK MINTZORA

Aurrera doa liburutegiko agenda. Urrian “Bularretik min-tzora” irakurketa kluba jarri da martxan, eta aukeran ego-zan 10 plazak bete dira dagoeneko.

Gurasoak euren 3-5 urte bitarteko umeagaz joango dira li-burutegira, eta alkarregaz egingo dabe irakurketa.

IPUIN-KONTALARIAREN BISITA

Beatriz Eguisabal ipuin-kontalaria be izan zan gure ar-tean, eta gustura hartu eben herritarrek. Liburutegia bete egin zan bera entzuteko.

Umeek lore sorta bat oparitu eutsen Anaitasuna alkarteko zuzendaritzari, esker ona adierazoteko.

Page 6: Berriatuko Udalaren aldizkaria 8. Zenbakia, 2016ko negua. bigarren asteburuak kirola izan eban gai nagusitzat. Antolatutako ekimenen bitartez, kirola egiteko, ikusteko edo entzuteko

11 10

HIRU URTEZ Aurten be ospatu da Erroak Loran eguna, be-rriatuarron urteroko jai bilakatu dana. Hiru-garren urtez jarraian alkartu dira herritarrak zemendiko azken asteburuan, Goikolau kul-tur-alkarteak antolatutako indiar-janean eta ekintzetan parte hartzeko. Urtero Berriatuko alkarte edo talderen bat omentzen dau Goiko-lauk, eta aurtengo saria herriko probazaleek jaso dabe.

MARIBEL AIERTZA Giro aproposa sortzen bada, errezagoa Ada umeak irakurzaletzea

Ideiaren erroak

Berriatuan alkarte aktibo ugari egon arren, Goikolau kul-tur-alkarteko kideek sumatu eben jentea ez zala horrezaz jabetzen, eta sentitzen ebela herrian ezer ez zala egiten. Al-karte horreen guztien lana bistaratzeko sortu eben Erroak Loran eguna, herritarrek sentidu daien euren lana eskertzen dala, eta bide horretatik segidu daien aurrerantzean be.

Ahalik eta jente kopuru handiena batzeko, herri-bazkari lez planteau eben eguna, eta Goikolau Sariak sortu ebezan alkarteak omentzeko, urte bakotxeko bat. Herrian aktibo dabilzan eta, batez be, urterik gehien daroazan alkarteak omendu ohi ditue: lehenengoan elizako abesbatza, bigarre-nean Txirrindulari Elkartea eta aurten probazaleak.

Oraindino zer findu badagoela ikusten dabe Goikolau alkar-tekoek, eta horretan saiatuko dira; pozik dagoz, halandabe, hasierako helburuak bete dituelako: jentea alkartzea eta Erroak Loran egunaren oinarrian dagoen ideia transmiti-tzea.

Urtero hobetzen

Egun biko plana izan da aurtengoa. Sari-banaketa eta herri-bazkaria buztartzea konplikaua dala eritxita, bariku iluntze-ra mogidu ditue aurten omenaldiak, eta zapaturako itxi dabe Erroak Loran festa. Omenaldien ostean, giza-proba erakus-

taldia eskaini eben ume, gazte eta nagusiek barikuan.

Zapatu goizean indiarrak prestatzeko alkartu ziran he-rritarrak, eta eguerdian proba saio “didaktikoak” egin zituen probazaleek, mundu horri bu-ruzko xehetasunak eta azal-penak berriatuarrei gertura-tzeko. Sokatiralariek herriko harririk handiena mogitzeko saiakera egin eben gero, eta baita lortu be azkenean. Ikus-kizun izugarria eskaini eben.

Horrezaz ganera, Goikolau alkarteak probazaleei eskainita-ko erakusketa antolatu dau aurten, argazki eta materialekin. Proben inguruan dabilzan herritarrak alkarrizketatu eta 40 grabaketa inguru jaso ditue.

Guztira 280 bat lagun alkartu ziran frontoian indiar-janera-ko, eta herritarrek prestatutakoa herritarrek zerbitzatu eta jaso eben gero. Eredua direlako, Goikolau alkarteak eskerrik beroena emon nahi deutse laguntzen ibilten diran berria-tuar guztiei.

Musika eta euskal kantu artean agurtu eben eguna herrita-rrek, musika eskolaren eta herriko musikarien eskutik.

Gaztetxoentzako liburu barria argitaratu dau Maribel Aiertzak (Etxebarria, 1962): Jauregiko sekretua. Durangoko Azokan aurkeztu dau jada, eta laster aurkeztuko dau Be-rriatuan be. Bere laugarren fikziozko liburua da honakoa –aurretik argitaratu ditu Tigreak hondartzan (2010), Mara eta izar-saltzailea (2012) eta Munstro bat edukiontzian (2014)-, eta asperdurari iskin egiteko nahi beste abentura eta misterio eskainiko deutsez irakurleei.

Zein istorio dakar Jauregiko sekretuak?

Mutiko baten udako hilabete bat kontetan dau. Bere aiti-ta-amamen herrira joatera behartzen dabe, ez umerik, ez dendarik, ez ezer ez dagoen herri txiki batera. Ziur dago zeharo aspertuko dana bertan, baina apurka-apurka, egoe-ra horrek buelta emoten dau. Herriko jauregira familia bat etorri dala jakingo dau, eta hortik hainbat abentura eta pertsonaia barri ezagutuko ditu protagonistak. Misterioa gordeta dago azken momentura arte.

Zerk biztu eban ideia hau?

Behin, irakurketa saio batean, neskato batek esan eban eu-rek askotan aspertu egiten direla. Deigarria egin jatan; ze-lan aspertuko da gaur egungo ume bat, dana daukana? Ho-rri erreparetan jarri nintzan eta konturatu nintzan baietz, egia dala. Umeek ez dakie zer egin, tabletik edo lagunik ez badaukie. Orduan, erabagi neban hurrengo istorioan asper-dura izango zala abiapuntua. Bide batez, herri txiki bateko bizitza erakusteko be baneukan interesa.

Lautik hiru liburu umeentzako idatzi dozuz. Zeozer badauka haur-literaturak.

Lehenengo nobela helduentzako idatzi neban; nire erron-ka pertsonala zan eta pozik geratu nintzan. Baina, argi-taletxeak ume eta gazteentzako idazteko proposamena egin eustan gero, eta gustua hartu neutsan. Helduentzako idazteak eskatzen dau tempo bat eta tenple bat, askotan lortu ezin dodana. Umeentzako, denpora laburragoan lortu zeinkez istorioak, eta eurekin egiten dodazan saioak oso aberasgarriak dira.

Ahalegin nahikoa egiten da umeen irakurzaletasuna bultza-tzeko?

Idazle asko gagoz umeentzat idazten, baina hori umeen-gana helarazteko orduan inplikazino falta dago agintarien aldetik. Euskal Idazleen Elkarteak bultzatutako Idazleak ikastetxean programak ederto funtzionetan dau, baina ez dot uste eskola askotara ailegetan danik, kostu bat eukiko dau eta. Liburutegiak be danetarikoak dagoz, batzuk oso dinamikoak, baina besteak ez. Haur-literatura beste maila bateko literaturatzat hartzen dala sumatzen dot, prentsan, esaterako.

Berriatuan eta Lea-Artibain be sumatzen dozu hutsune hau? Bai. Ekintzak antolatzen badira be, askoz gehiago egin lei-teke; herri txikietan, beharbada, kirolak indar handiagoa dauka. Halandabe, udal honek badauka interesa literatura sustatzeko, eta nik uste dot egingo direla gauzak. Garran-tzitsua da; giro aproposa sortzen bada, errezagoa da umeak irakurzaletzea.

Herriko Urepel aldizkarian ibili zinan. Zelakoa izan zan espe-rientzia?

Herrian orduan ez egoan kultura dinamika handirik; gaur egun martxan dabilzan alkarte asko ez egozan. Udaletxeko zinegotzi batek proposatu eustan aldizkariaren ideia, eta hainbat lagun alkartu ginan horretarako. Behar garrantzi-tsua egin genduala uste dot, gero sortu zan behintzat Gaz-tetxea eta kirol-talde batzuk be berbiztu ziran. Hori zan helburua: euskeraz irakurteko zaletasuna bultzatzea eta herrian bizitasun apur bat egotea.

Aldatu da Maribel lehenengo liburutik azkenengora?

Bai. Hasieran neure buruagaz neukan erronka bat zan, eta orain gehiago pentsetan dot irakurleakan. Ikastetxeetara joateari esker, umeen gustuak gehiago ezagutzen ditut, eta irakurketa jolas lez ulertzea gustetan jat. Hori da irakurza-letasunerako bidea, nire ustez.

Page 7: Berriatuko Udalaren aldizkaria 8. Zenbakia, 2016ko negua. bigarren asteburuak kirola izan eban gai nagusitzat. Antolatutako ekimenen bitartez, kirola egiteko, ikusteko edo entzuteko

13 12

ALDARRIKAPEN UGARI INDARKERIA MATXISTAREN AURKA

Zemendiaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeria desa-gerrarazteko Nazioarteko Eguna da, eta Berriatuan hain-bat ekimen egin dira aurten be indarkeria matxista sala-tzeko.

“Emakumea eta sormena” izeneko tailerra antolatu eban Parekidetasun batzordeak zemendiaren 18an. Gaztetxean alkartu ziran 15 bat lagunek, umeak tarteko, maskarak egin zituen karez eta urez. Euren aurpegiak irudikatu zituen maskaretan, eta nahi ebenek emakume izatearen edo sorkuntzaren inguruko hausnarketak be idatzi zituen bertan.

Hausnarketak kaleetara

Zemendiaren 25ean bertan, umeek dantza eta kantu bi-tartez egin eben aldarria goizean. Arratsaldean, ostera, lehenago egindako maskarak herriko kaleak apaintze-ko erabili ziran, indarkeriari buruzko mezu eta definizio esanguratsuekin batera.

Jendartean gai honen inguruan dagoen ezjakintasuna eta definizino nahasiak gainditzeko, Parekidetasun batzor-deak modu oso sinplean azaldu nahi izan zituan kon-tzeptu batzuk, eta kaleetan zabaldu, kontzientzia bizteko. Iluntzean kontzentrazinoa egin eben, “Emakumeon aur-kako indarkeria gehiagorik ez. Nahikoa da!” lemapean.

Umetatik landu beharreko gaia

Domeka arratsaldean “Futbolariak eta printzesak” ize-neko antzezlana egon zan ikusgai bideo-gelan. Familien-tzako obra honek bardintasuna txikitatik lantzea dau helburu, ezarten diran genero-rolak eta estereotipoak de-seraikiz.

Udalak indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa onartu dau

Berriatuko Udalak salaketa irmoa eta erabatekoa egingo dau biolentzia matxistaren aurrean. Erasoei erantzun ba-teratua eta antolatua emoteko eratu da protokoloa, eta bertan finkatu dira maila guztietako erasoen zein erailke-ten aurrean emon beharreko pausuak.

Udalarentzat indarkeria matxista ez da gai isolatu bat, egunerokotasunean bizi dogun kontu bat baino. Indarke-ria hau sostengatzen eta sustatzen dauen egiturazko siste-ma oso bat dago bere oinarrian, eta beraz, ezinbestekoa da gure botere-guneetatik erantzun zorrotza emotea.

Salaketa, alkartasuna eta laguntza

Egoera bi bereiziko dira: erailketa matxista batetik, eta eraso matxista bestetik, hau da, erailketa izan ez dan bes-te edozein motatako indarkeria matxista.

Erailketa matxista Euskal Herri mailan, Bizkaian edo eskualdean gertatzen bada, udalak adierazpen institu-zionala argitaratuko dau erasoa salatzeko, eta jagokon alkarretaratzeagaz bat egingo dau, kargu politikoen par-te-hartzeagaz. Horrezaz ganera, udaletxeko balkoian pun-tu morea jarriko dau 24 orduz, eta sare-sozialen eta web-gunearen bitartez be salatuko dau erailketa.

Erailketa herrian bertan gertatzen bada, aurreko neurri guztiak hartzeaz ganera, udalak herriko mogimentu femi-nistagaz alkarlanean jardungo dau. Gaiaz arduratuko dan erreferente bat izentauko da, eta hau arduratuko da he-rriari eta hedabideei informazino zehatza eta egokia emo-teaz. Emakumearen gertukoekin be hartu-emonean jarri-ko da udala, eskura eduki leiken edozein laguntza heldu eragiteko -laguntza judiziala, psikologikoa, ekonomikoa, ostatu zerbitzua…-.

Neurri bardintsuak hartuko dira herrian eraso matxista bat dagoenean be. Berriatuko emakumeen sareagaz infor-mazinoa kontrastau ostean, emakumeari eta bere senideei alkartasuna eta laguntasuna eskainiko deutsez udalak, eta aurrez aitatutako salaketa bide guztiak erabiliko ditu.

INGURUMENAKonposta, berriatuarren hautu ekologikoa

2014. urtean hasi zan herrian konposta egiteko kanpaina, eta eskura dagoz ordutik hona lortutako datuak eta tasak. Kanpaina hau bideratzeko SPORA enpresaren zerbitzua kontratau da, eta gaiaren hedapenaz arduratu ostean, ikastaroak eskaini deutsiez konpost zerbitzua eskatu daben herritarrei.

Guztira 81 lagunek hartu dabe parte ikastaroetan. Apirilean auto-konposta eta auzo-konposta egiteko ikastaro bana eskaini ziran, eta 21 eta 34 herritar izan ziren bertan, hurrenez hurren. Urrian, barriz, 26 pertsona akartu ziran ikastaro mistoan.

Bi urtean hiru auzo-konposta gune jarri dira Berriatuan, eta autokonposta banandu jake eskatu daben herritarrei. Gaur egun, 17 herritarrek egiten dabe banakako konposta eta 54k auzokoa, 71 pertsonak guztira.

Baserri batzuetatik be eskatu dabe autokonpostagailua, baina animaliak dau-kiezanez, konpostik ez da egiten.

Auzo-konpostak hasieran akatsak baeukazan be, gaur egun bide onetik doa. Halandabe, Bekokalean eta Oixeunaldean dagozan konpostagailuetan herri-tar gehiago apuntetea komeniko litzateke.

Konposta eginez gero, 27.000 kilo gitxiago bialtzen dira erraustegietara erre-tzera. Ingurumenarentzat dakarren onura kontuan izanda, udalak konposta egitera animau nahi ditu herritarrak, udaletxean izena emonda.

TIPOLOGIA KOPURUABanakakoa 17

Auzokoa 54

Guztira 71

IKASTAROA PARTE HARTZAILEAK

Apirilak 25 (autokonposta)

21

Apirilak 29 (auzo-konposta)

34

Urriak 31 (mistoa)

26

GUZTIRA 81

Hondakinak batzeko kontratu barria

Maiatzetik aurrera Aman-komunazgoak kontratu barria egingo dau honda-kinak batzeko, eta zerbitzu barria eskainiko da bertan: organikoa kontenedore bidez batuko dabe. Horre-tarako, beharrezkoa dan materiala bananduko da aurretik etxeetan.

Aldaketa honen helburua hiruzpalau urtean birzi-klatze-tasa handitzea da, %60-%70eko maila lortu arte.

Zer egin traste zaharrekin?

Traste zaharrak batzeko aukera bi daukiez herrita-rrek gaur egun:

o 94 613 82 45 telefonora deitzea eta zita hartzea

o Markina-Xemeingo Garbigunera eroatea

Halandabe, batzuek tras-teak kalean izteko ohitura daukie, eta horrek arazoak eragiten deutsez ganerako herritarrei eta hondakinak batzeko enpresari.

Horregaitik, aurrez aitatu-tako bide biak erabilteko deia egiten dau udalak, trasteak kalean itxi beha-rrean.

Page 8: Berriatuko Udalaren aldizkaria 8. Zenbakia, 2016ko negua. bigarren asteburuak kirola izan eban gai nagusitzat. Antolatutako ekimenen bitartez, kirola egiteko, ikusteko edo entzuteko

15

KONTZIENTZIA SORTZEKO TXOKOA!

AGENDA: GABON EGITARAUA

14

NON ETA ZELAN APARKETAN DOGU?

Azken urteetan Berriatuko herri gunean kotxeak arazo bihurtu dira. He-rritar ugarik dauka kotxea hartzeko ohitura etxetik herri gunera etorte-ko, eta batzuek aparketako orduan ez ditue arauak beteten; doazen leku horren aurrean bertan itxi ohi dabe kotxea, eta horrek arazo asko emoten ditu.

Non ezin da aparkau?

Txarto aparketea zer dan argiago ikusteko, beheko zerrendan zehaztu dogu zein lekutan ezin dan aparkau:

- Bigarren lerroan - Espaloian - Marra horia dagoen lekuan - Zebrabidean - Zebrabide hasieran, bigarren lerroan - Eskolako autobus geltokian eta edukiontzien aurrean - Goiko kaleko biribilgunean - Oinezkoen guneetan- Elbarrituentzako aparkalekuetan

Txarto aparketeak dakarzan arazoak ezagunak dira danontzat, eta arris-kutsuak be izan leitekez. Zebrabidean edo honen inguruan bigarren le-rroan aparketeak, esaterako, gidariei ikus-eremua oztopatzen deutsie eta oinezkoren bat zapaltzea suertau leiteke. Kotxea bigarren lerroan itxita, ganera, beste kotxeek aparkalekutik urtetako arazoak eukiten ditue, eta norabide bikoa izan behar eban errepidean sarri errei bakarra geratzen da libre; ondorioak ondino arriskutsuagoak dira, jakina, hau eskolako sa-rreran pasetan bada.

Danok dakigu zein dan elbarrituen lekuan aparketeak dakarren arazoa: benetan behar dabenei bidea erreztu beharrean, zaildu egiten deutsegula.

Kanpaina barria martxan

Hori holan, Udalak 2017an kan-paina barria jarriko dau martxan. Kanpaina hau herritar guztion artean eta danon inplikazinoagaz eroan nahi dogu aurrera.

Fase nagusi bik osotuko dabe kan-paina hau. Hasteko, kotxea gitxia-go erabilteko kontzientzia landuko dogu, eta txarto aparketan dabe-nentzako metodologia bat jarriko dogu martxan, eragiten dituen ara-zoez jabetu daitezan.

Bigarrenik, kontzientziazinoa es-kolara eroango dogu eta umee-kin egingo dogu lanketa, gurasoei ondo aparketako eskatu deioen. Horrezaz ganera, txarto aparkau-tako kotxeen argazkiak bialtzeko aukera jarriko dogu.

Garagarrilean, emoitzen balorazi-noa egingo da, eta horren arabera-ko neurri barriak hartuko dira.

15

Abenduak 15 18:00etan Bideo Gelan

Hezkuntza Afektibo Sexualaren hitzaldia

Urtarrilak 7 Mendibarren frontoian

Puzgarriak

Abenduak 17 19:00etan Bideo Gelan

Gregorio de Ibarra-ren ondare Peruarra

Abenduak 18 17:00etan Anaitasunan

Bingo herrikoia

Abenduak 22 18:00etan Frontoian

Gabon Kontzertua

Abenduak 26-27 10:00etik aurrera

XII. Infantilen Futbol Txapelketa

Abenduak 28 17:00etan Bideo Gelan

Gabon giroko zine emanaldia

Abenduak 29 20:30ean Zentralean

Bingo herrikoia

Abenduak 30

Euskal Selekzioa ikustera autobusa

Abenduak 16

17:30ean Liburutegian Ipuin Kontalaria

19:30ean Bideo Gelan Berriatuako Ofizio Zaharren Aurkezpena

Urtarrilak 8

8:30ean IX. Ermiten martxa

18:00etan Frontoian Umeen antzerkia

Abenduak 31

10:00etan Kalamendira Irteera

17:30ean Zesta Gaztetxoen finalak eta Zestalari ohien kiniela 20:00etan Euskal Presoak Euskal Herrira kontzentrazioa

Otsailak 4 Santa Ageda bezperaOtsailak 10-11-12 Bikoteka Pala Txapelketa Otsailak 26 IhauteriakMartxoak 8 Emakumeen egunaMartxoak 23 22:00tan Korrika

Berritxutik zehar

Page 9: Berriatuko Udalaren aldizkaria 8. Zenbakia, 2016ko negua. bigarren asteburuak kirola izan eban gai nagusitzat. Antolatutako ekimenen bitartez, kirola egiteko, ikusteko edo entzuteko

16 16

BERRIATUA ELIZATEKO UDALAHerriko Plaza, 1

Tfnoa.: 94 613 70 30 Faxa: 94 613 70 27 www.berriatua.org

@ berriatuaudala Berriatuko Udala http://www.berriatua.org

ERASOSEXISTARIK