14
1 GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSA KRISI TESTUINGURUETAN Bakearen Eraikuntza Egungo Testuinguruan

boletin4

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Mundubat elkarteko 2013ko txostena

Citation preview

Page 1: boletin4

1

GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSA KRISI TESTUINGURUETAN

Bakearen Eraikuntza Egungo Testuinguruan

Page 2: boletin4

dirulaguntza

Page 3: boletin4

3

aurkibideaNana Aicha Cissé Munduko Emakume Martxarako Plataforma Mali

Souad Mahmoud Munduko Emakume Martxarako Plataforma Tunez

0404

GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSA KRISI TESTUINGURUETAN

Bakearen Eraikuntza Egungo Testuinguruan

Page 4: boletin4

4

Militarizazioa, instituzioen ahulezia

O ndasunak buruan lekualdatutako pertsonen irudiak, seme-alaba ikaratuak eskutik helduta ezin nekatuago dauden

emakumeak, ardatz nagusietan kamioietan pilatutako herritar et-siak, herri eta hiri martirizatuak… Laburbilduta, telebistan giza tre-beziari buruz ikusi ohi ditugun irudi horiek ez dira birtualak. Egia-zkoak dira, eta ankerkeriaz gogorarazten digute “hori gainerakoei bakarrik gertatzen ez” zaiela!

Mundu zabalean, Mali adostasun-herria omen da, demokraziaren eta egonkortasun politikoaren adierazgarri. Orain, ordea, aurreka-ririk gabeko krisian dago murgilduta. Hain zuzen ere, orain dela bederatzi hilabete, armen soinuak elkarrizketa eta adostasuna or-dezkatu zituen gure herrialdean, eta badirudi eteteko asmorik ez duela.

Maliko erregimen politiko guztiek matxinada armatuak ezagutu dituzte nola edo hala.

Egoera hori konpontzeko hartutako ebazpenetan, zenbait hit-zarmen ezarri dira. Hala ere, iparraldeko gehiengodun beste erkidego batzuen aurretiazko adostasuna eduki gabe ezarritako hitzarmenak hitzarmen, talde armatu batek, Azawed Askatzeko Mugimendu Nazionalak (MNLA), inolako zalantzarik gabe Mali-ren aurkako armak hartu zituen berriro 2012ko urtarrilaren 17an. Orduan, ordea, honako hauexekin aliatu zen: Ansar Eddineren Islamistak, MUJAO (Mendebaldeko Afrikako Batasun eta Yihade-rako Mugimendua), Boko Haram, AQMI (Magreb Islamikoko Al-Qaeda) eta beste talde batzuk.

Banan-banan, ia-ia erresistentziarik gabe menderatu dituzte ipa-rraldeko eskualdeak. Defentsa eta segurtasunerako indarrek eta agintari administratibo eta politikoek udalerrietatik alde egin dute, eta terroristen esku utzi dituzte herriak.

Gudaroste errepublikarrak estrategia moduan atzera bildu eta atzera bildu ari zirela eta soldadu-taldeak bata bestearen atzean erortzen ari zirela, martxoaren 22an estatu-kolpe militarra eman zuten. Horren ondorioz, presidentetzarako hauteskundeak egin baino hilabete lehenago, Maliko demokrazia azkar baino azka-rrago jausi zen karta-gaztelaua izango balitz bezala, eta krisi ins-tituzional itzela sortu zen.

Hilabete geroago-edo, Maliren zatiketaren alde dagoen MNLAk aldebakartasunez aldarrikatu zuen AZAWEDeko independen-tzia.

Istiluen hasieratik gaur arte, zenbait ankerkeria, irain, bortxake-ta, lapurreta askatasun-gabetasun! Iparraldeko herriek ezin dute ezertxo ere egin, euren funtsezko eskubideak urratzen dituzte-nean, azpiegitura eta ekipamendu kolektibo nahiz pribatuak suntsitzen dituztenean, monumentu kulturalak eraisten dituzte-nean... Laburbilduta, Maliko gizarteari egin diote eraso bere arlo intimoenean: bere ondare inmateriala, bere erreferentzia histo-rikoak eta, hitz batean esanda, bere arima.

elkarrizketaNana Aicha CisséMunduko Emakume Martxarako Plataforma Mali

Defentsa eta segurtasunerako indarrek eta agintari administratibo eta politikoek udalerrietatik alde egin dute, eta terroristen esku utzi dituzte herriak.

Page 5: boletin4

elkarrizketa Nana Aicha Cissé Munduko Emakume Martxarako Plataforma Mali

Emakumeak eta umeak oso egoera txarrean zeuden egoera so-zio-ekonomikoaren eta patriarkatuaren ondorioz, baina, orain, indarkeria-adierazpen ankerrenen arriskupean ere egongo dira betiko. Emakumeek eta neskatilek era guztietako abusu sexualak jasaten dituzte (bortxaketa kolektiboak, nahitaezko ezkontzak, derrigorrezko errezela, GIB/HIESen hedapena, era guztietako arazo ginekologikoak, traumatismo psikologikoak). Horrez gain, erasotzaileek mutikoak soldadu ume moduan erabiltzen dituzte trebakuntza militarrerako eremuetan.

Egoera gaitzesgarri horren ondorioz, euren familiak utzi eta oso arriskutsuak diren beste leku batzuetan babestu behar dira. Ho-rra hor era guztietako erasotzaileek okupatutako herrialdeko iparraldean bizi diren emakume eta neska gazteen eguneroko bizimodua.

Maliren gaineratikoan eta Bamakon, krisi instituzionalak bere horren dirau, eta gero eta ekimen gehiago daude krisitik irtete-ko. Maliko armadak berehala erantzuteko moduan ez dagoela ikustean, gizarte zibileko eragile eta erakunde guztiak fronte guz-tietan daude, baina oraindik honako aukera hauen artean daude banatuta: Malirako irtenbidea eta azpieskualderako edo nazioar-teko irtenbidea.

Emakumeek eta neskatilek era guztietako abusu sexualak jasaten dituzte eta mutikoak soldadu ume moduan erabiltzen dituzte

Page 6: boletin4

6 elkarrizketa Nana Aicha Cissé Munduko Emakume Martxarako Plataforma Mali

Biztanle gehienek ez dute antzeman gerra zibilerako arrisku so-rra dela nagusi, okupatzaileei aurre egin nahian hirietako biztan-le gazte beltzen matxinadan eta erkidegoetako milizia armatuen mobilizazioan. Dena dela, oraindik ere, betidanik elkarrekin bizi izan diren biztanle beltzak eta zuriak elkarren aurka ikustea da arrisku handiena.

Okupatutako herriak bertan behera utzi dituzte erabat, eta euren askapena bigarren mailan dago kezka nazionaletan. Era berean, euren ustez, ikaragarria da nazioarteko eragileak (Mendebaldeko Afrikako Estatuen Erkidego Ekonomikoa, Afrikako Batasuna eta NBE) ados jartzeko gai ez izatea, Maliren osotasunaren defentsa-rako jarrera ezarri ahal izateko.

Bien bitartean, krisia are larriagoa da egunez egun, eta honako hauexek dira ondorio nagusiak: zapalkuntza, herrien iraina eta konpondu gabeko egoera orokorra. Aldi berean, erasotzaileek gero eta lankidetza-lotune estuagoak dituzte tokian tokiko biz-tanleekin.

Shariaren indarrezko inposaketa

I n situ dauden herritar gehienak sedentarioak dira, eta, gaur egun, MNLAren atzetik joan diren terroristen bahituak dira.

Izan ere, euren larregikerien eta konkistatzaile faltsuen diskurt-so xaloen bitartez, gure lurraren ateak ireki dizkiete indar fun-damentalistei, Erdi Aroko helburu barbaroei, hiru eskualdee-tan sharia ezartzeko eta herrialdearen gaineratikora hedatzeko asmoz. Honako hauexek ditugu hizpide, hain zuzen ere: AQMI, MUJAO, Ansar Eddine eta Boko Haram.

Gure neba-arrebek era guztietako irainak jasan behar dituzte, eta heriotzaren mehatxupean bizi dira etengabe. Euren askata-sun funtsezkoenak konfiskatu dituzte. Hiri eta herrietan ditugun senideak hondamendi humanitarioan bizi dira, eta denetarik be-har dute. Are gehiago, segurtasun-krisia nagusi denez, gaur egun duela hiru urtetik hona eskualde osoan bizitako elikadura-krisi latza bigarren mailan dago zoritxarrez. Gure neba-arreba abelt-zain arabiar-tuaregak ere egoera berean daude, eta Libiatik itzu-litakoek inposatutako ordena berria jasan behar dute.

MUJAOren eta Ansar Eddineren aurrean MNLAk porrot egin zue-netik, Maliko iparraldeko krisiak dimentsio berria hartu du. Izan ere, jabe berriak Islamista Yihadistak dira, eta, azkenean, arazoa bera ere nazioarteko egin da, Aqmi - Magreb Islamikoko Al-Qae-da adarraren bidez Al-Qaeda bertan dagoela egiaztatu ahal izan denean.

Yihadista horiek lege islamikoen muturreko interpretazio atze-rakoiak egiten dituzte, okupatutako lurraldeetako biztanleak ku-deatzeko.

“Nazioartea”, ordea, ez da larregi hunkitu, Aguelhoken armarik gabeko militarren aurka egin diren barrabaskerien berri edu-kitzean eta iparraldeko hiriak bata bestearen atzean okupatu dituztela jakitean. 2012ko ekainean, antzinako santutegiak eta Tonbuktuko hiriko XVI. mendeko meskita (munduko ondare

Ideologia islamistara afiliatutako MUJAO tokian-tokian gotortu da, eta drogen, armen zein tabakoaren nazioarteko trafikoarekin eta bahiketekin lotutako tokian tokiko zenbait milizia integratu ditu

Page 7: boletin4

elkarrizketa Nana Aicha Cissé Munduko Emakume Martxarako Plataforma Mali

kulturala) eraitsi zutenean, munduak behar den moduan egiaz-tatu ahal izan zuen zeinen arriskutsuak diren fundamentalista horiek.

Orduan, hain zuzen ere, janzteko kodeak inposatu zizkieten emakume zein neskatilei, eta shariaren muturreko interpretazioa ezarri zuten. Gaur egun, herrialdeko iparraldean ohiko jarduna da adulteriopean dauden gizonak eta emakumeak harrikatzea eta ezkondu gabeko bikoteei, errezela ez daramaten emaku-meei, zigarrotxoak erretzen dituztenei eta tabako-saltzaileei zar-tailuak ematea.

Orain dela zenbait aste, gainera, shariaren ezarpena are etapa krudelagoan sartu da, ustezko lapurrei oinak eta eskuak mozten dizkietelako jendaurrean eta jendea fusilatzen dutelako kalean. Horrez gain, emakumeentzako espetxeak ere ireki dituzte.

Ideologia islamistara afiliatutako MUJAO tokian-tokian gotortu da, eta drogen, armen zein tabakoaren nazioarteko trafikoarekin eta bahiketekin lotutako tokian tokiko zenbait milizia integratu ditu. Aldi berean, tokian tokiko biztanleen alde ere egin du.

Gobernuaren erantzunak eta herriaren erresistentzia

E tengabeko indarkeriaren eta gobernuaren trantsizio-proze-suaren ondorioz, frustrazioa sortu da maliar askoren artean

gaur egungo egoera nolakoa den ikusita. Gobernuak, ezinean, ekintzak gaitzesteko prentsa-komunikatuak igortzen ditu, bai-na modu ofizialean ere jo du Nazioarteko Zigor Auzitegira (TPI), CEDEAOra eta Nazio Batuetara. Nazioarteko iritziak ere giza es-kubideen urraketak gaitzetsi ditu, baina badirudi une honetan islamistak ezeren aurrean geldituko ez direla.

Nolanahi ere, gizarte zibilak eta iparraldeko beste erakunde bat-zuek gaitzespenak, eserialdiak eta protesta-martxak egin dituzte, erantzuna emateko eta agintariei presioa egiteko.

Gaon, gazte eta emakumeek osatutako taldeek protesta-mugi-menduak antolatzen dituzte erregulartasunez, okupatzaileek ezarritako zenbait debekuri edo erabakiri aurka egiteko (esate baterako, futbolean jokatzea, musika ez-erlijiosoa entzutea, dantza egitea eta eskuak moztea).

Behin batean, Kidaleko zenbait emakume tuaregek euren mo-toetan zeharkatu zuten hiria, dekretu fundamentalisten aurka zeudela erakusteko.

Elkarte askok eta, batez ere, Bamakon bizi diren Mopti, Gao, Tonbuktu zein Kidaleko gizarte zibilak elkartzen dituen Iparral-deko Egoiliarren Taldeak (COREN) honako ekintza hauetarako deiak egin dituzte: herri-erresistentzia, martxak, eserialdiak eta diskurtsoak. Iparraldeko Hautetsien Taldea ere (parlamentuko kideak, alkateak eta lurralde-administrazioetako ordezkariak) oso inplikatuta dago, eta prentsaurrekoak zein manifestaldiak antolatu ohi ditu. Azken horiek ere Europar Batasuneko Parla-mentuan egon ziren, MNLAko ordezkariei erantzuteko. Iparral-deko Emakumeen Taldeko hamarnaka kide presio-talde feminis-tetan elkartu dira, gatazkari behar besteko atentziorik eskaintzen ez diotela aldarrikatzeko. Erresistentzia mugimendu baketsu sendoan antolatzen den bitartean, beste erakunde batzuk sortu eta federatu egin dira milizia songhi (Ganda koy eta Ganda Iso) zein arabiarretako gazteekin, eta, gaur egun, erasotzaileen aurka borrokatzeko ari dira trebatzen.

Bien bitartean, Mendebaldeko Afrikako Estatuen Erkidego Eko-nomikoa Nazio Batuen onarpenaren zain dago oraindik, indar militarra behin-behinean hedatzeko.

Batasun nazionaleko gobernuan, zenbait sentsibilitate politiko zein militar eta gizarte zibila elkartzen dituzten 32 ministro dau-de (euretako lau emakumeak dira). Gobernuak adierazi duenez, iparraldea birkonkistatzea lehentasunezko helburua izango da, nahiz eta oraindik ere okupazio islamistaren aurkako ekintza-planak argi-argi zehaztuta ez dauden.

Page 8: boletin4

8 elkarrizketa Nana Aicha Cissé Munduko Emakume Martxarako Plataforma Mali

Zer dagoen jokoan: inbidien helburu den herrialde txiroa

O raindik ere, Mali munduko herrialde txiroenetakoa da (biztanleen erdiak txirotasunaren atalasearen azpitik bizi

dira, eta, 182 herrialde direla kontuan hartuta, 178. postuan dago bere Giza Garapenaren Indizearen ondorioz), baina aberastasun ikaragarriak daude bertako lurzoruan nahiz zorupean.

Mali kotoi-esportatzaile handienetakoa da, eta Afrikako konti-nenteko hirugarren urre-ekoizlea, Ganaren zein Hego Afrikaren atzetik. Batez ere, Maliko ipar-mendebaldeko Taoudeniko arroan aurkitutako petrolio-hobiak daude Maliko zorupean, baita gasa, burdina, fosfatoa, eztainua, uranioa, urrea eta bauxita ere.

Oraindik bete-betean ustiatu ez diren petrolio-aberastasun ho-riek konpainia amerikar handien, Franciáfrica Total Taldearen eta Txinako estatu-enpresen inbidia piztu dute. Maliko agintariak petrolio-emakiden jabeak dira oraindik, eta, orain arte, Aljeriako SONATRACH enpresari eta Italiako ENI enpresari eskatu diete erauzketa-blokeak egiteko.

Nigerren zehar Nigerko deltatik Europara gasa eramateko asmoz, Saharaz bestaldeko gasbidea egingo dute (TSPG, ingelesez), eta Malik proiektu horretan parte hartuko omen du. Hori dela eta, Sahel inguruak duen garrantzi estrategikoa indartuko da.

Axel Poniatowski jaunaren presidentetzapean, Europako Par-lamentuko Atzerri Batzordeak 44. ponentzia egin zuen 2012ko martxoaren 6an. Bertako gai-zerrendako puntuetako batean, gauza asko esaten dira gaiari buruz: “Saheleko eskualdeko he-rrialdeetako segurtasunaren egoerari buruzko txostenaren az-terketa” (François Loncle jauna eta Henri Plagnol jauna). Hona hemen testu horren zati bat:

“Saheleko herrialdeek ez dute aukera onena, eta euren garapen-aurreikuspenak ez datoz bat demografia handiegiaren ondorioz. Hori dela eta, Saheleko eskualdeko biztanleen kopurua 150 milioi inguru lagunekoa izango da 2040. urtean. Niger eta Mali ugalkor-tasun-tasa handieneko bi herrialdeak dira munduan: emakume-ko 7,2 ume Nigerren. Hain zuzen ere, oso kontuan hartu beharra dago emakumeko 2 ume egon beharko liratekeela, 2050. urtean Afrikan 1.800 biztanle egon daitezen.

Baldintza horietan, ez da harrigarria Saheleko eskualde osoa buruaskia ez izatea eta azpielikadura kronikoa edukitzea. Gaine-ra, nekez irten ahal izango da egoera horretatik, hamarkadetan zehar jasandako lehorte eta desertifikazioaren ondorioz. Eskual-de horretako desabantailak ugariak dira; eta garapen-aurreikus-penak, ilun-ilunak.

Dena dela, Saheleko eskualdearen hauskortasuna ez da bertako atzerapen eta zailtasun ekonomikoetara mugatzen. Geure lanak egin ditugunean, Sahelen eragina eduki eta bere ahulezia area-gotzen duten hainbat ezegonkortasun-faktore izan ditugu azter-gai.

Ezegonkortasunerako lehenengo faktoreetakoa eskualdeko zo-rupe aberatsak sorrarazitako inbidia ugariak dira. Petrolioa, gasa, burdina, fosfatoa, eztainua, uranioa, urrea, bauxita... Saheleko herrialdeetako txirotasuna nahikoa paradoxikoa da. Baliabide horiek ugariak dira, baina ezin izango dira luzaroan ustiatu eta identifikatu. Hala ere, hori lortzen dutenean, ez da biztanleen onurarako izango. Niger, esaterako, munduko bigarren uranio-ekoizlea da, baina petrolioa ere badauka, eta Txinako sozietatee-kin dauzka proiektuak petrolio hori ustiatzeko. Ekoizpen-lekuen kontrola eta baliabideen zirkulazioa daude jokoan, ordea. Egu-nez egun, “hodien geopolitika” marrazten da, materia sentikor, energetiko eta mineralen hornikuntza-bideak bermatzeko. Hori dela eta, Estatu Batuen eta Txinaren arteko tentsioak sortzen dira, adibidez. Europari dagokionez, Saharaz Bestaldeko gasbi-deetarako proiektuen inguruko interes handi-handia dauka”.

Page 9: boletin4

elkarrizketa Nana Aicha Cissé Munduko Emakume Martxarako Plataforma Mali

Zuok esango duzue!

Beraz, estatu “egonkorra” ezarri beharra dago Malin, mendebal-deak petrolioaren inguruan dituen interesak errazago onartu dit-zan. Era berean, kontrol zuzena edo zeharkakoa ere eduki behar da Maliko iparraldeko estatu sezesionistaren gainean. Faktore horiek, hain zuzen ere, Maliko krisiaren garapenaren adierazga-rri dira erabat.

Egoera ezin nahasiagoa

B adirudi jarduketa militar afrikarra ekidinezina izango dela, eta iparraldeko herrialdeen laguntza izango dute horreta-

rako. Oraindik ere, gatazka hau konpontzea da ziurgabetasun bakarra!

Oro har, Maliko gizon eta emakume ugariren ustez, negoziatu egin behar da gaztaka hau konpontzeko. Islamistek iragarri du-tenez, negoziatzeko prest daude, betiere Malik sharia lurralde osoan ezartzen badu.

Konponbidea edozein dela ere, argi eta garbi dago Maliko herria izango dela galtzaile handia. Krisi kapitalistaren eraginpean eta, baliabideak zein merkatuak nork kontrolatuko dituen zain, gara-pen-bideko ekonomietako lehiakideen presiopean, Frantziako, Europako edo AEBetako potentzia inperialistek ez dute atzera egiten, eta indarra erabiltzen dute behin eta berriro, euren orde-naren aurkako edozein erresistentzia gailendu nahi dutenean.

Guretzat, honako hauxe jakitea da galdera handia: norekin negoziatu eta zer prezioren truke.

Guretzat, ez dago lurraldearen osotasuna negoziatzerik.

Guretzat, ez dago eredu errepublikarra negoziatzerik.

Guretzat, ez dago Maliko Errepublikako laikotasuna nego-ziatzerik.

Mali ez dute nora ezean utzi behar.

Orduz ordu, okupatutako hirietako biztanleen sufrimendua eta estualdia areagotzen dira.

Hala ere, Emakumeen Mundu Martxan diogunez:

Elkarrekin, lortu egingo dugu!

Saheleko eskualde osoa ez du buruaskirik eta azpielikadura kronikoa edukitzen du

Page 10: boletin4

10

T unisiako iraultzaren txinparta 2010eko abenduaren 17an piztu zen, inperialismoaren zerbitzura daudenen errua-

gatik gure herria hainbat hamarkadatan sufritzen egon on-doren. Izan ere, horiexek dira ogia eta eskubideak lapurtu dizkietenak. Hona hemen herriaren aldarrikapenak: “erre-gimena erori behar da”, “lana, askatasuna, duintasun nazio-nala”, “gure herrialdeko lapurrak, gure seme-alaben hiltzai-leak”… Azkenean, herria matxinatu egin zen, eta diktadoreak urtarrilaren 14an ihes egin zuen.

Gaur, diktadoreak alde egin zuenetik urtebete eta bederatzi hilabete igaro ondoren, herriaren haserre biziak bere horre-tan dirau, matxinadako esaldiak konfiskatu dituztelako, ber-tako oroimen kolektiboa bete-betean desagerrarazi dutelako eta edonolako saialdi eragozten dutelako, herriaren borroka-ri eusteko eta iraultza-prozesua aurrera eramateko. Benetako eta balizko aliatuak Duintasunaren Iraultza desitxuratzen ere saiatu dira, nortasun hiltzaileen antzerki bihurtzeko asmoz. Bertan, hain zuzen ere, Iluminazioko atzerakoiak eta obsku-rantismoko atzerakoiak euren artean lehiatzen dira, herria nahasteko eta iraultzaren jatorrizko arrazoiei ez erreparatze-ko.

Itzalen antzerki hori guztia boterea lortzeko gerra senide-hiltzai-learen alde antzezten da. Badirudi aberriaren eta demokraziaren aurkako babes-kultura bera dela guztien motibazioa, eta euren-tzat ezer baino interesgarriagoa da boterea lortzeko gatazka hi-guingarria erakustea komunikabideetan, sare sozialetan, hau-teskunde-galdeketetan eta nazioarteko botere finantzario nahiz politikoaren esparruan.

Makina birrintzaile horren ardatza Troika da. Gaur egun, bere esku dago boterea, eta kosta ahala kosta luzarorako finkatu nahi du boterean. Hartara,

·:· Troikak inolako nazkarik gabe berregiten du estatu-alderdiaren erregimena. Hori dela eta, bere lagunak, ezagunak, suhiak, beste senide batzuk, aliatuak eta bezeroak izendatzen ditu gobernuko zein administrazioko kargu gehienetarako.

·:· Golkoko eredu politiko, erlijioso eta ekonomikoak inportatu nahi ditu, baina ostrukarena egiten du, salafisten erasoak zorrotz eta ingurumaririk gabe gaitzetsi behar dituenean, haien babesle-kua eta gotorlekua delako azken batean.

·:· Ez ditu inolaz ere jorratu nahi herriak lanaren eta justizia sozia-laren arloan dituen aurreikuspenak. Aitzitik, modu selektiboan jokatzen du, trantsizioko justiziarekin lotutako espedienteak ku-deatu behar dituenean.

·:· Bere kanpo-politika honako printzipio honetan dago oina-rrituta: “finantzatzen gaituena gurekin dago, eta gutako bat da”, bazkidea eta gure herriaren aurka gauzatutako krimenak edono-lakoak direla ere.

·:· 2011ko urrian, Tunisiako hautesleek botoa eman behar izan zuten, konstituzio berria egin behar zuen Batzar Nazional Kons-tituziogilea hautatzeko. Zerrenden %7n baino ez zen emakumea hautagai nagusia.

elkarrizketaSouad MahmoudMunduko Emakume Martxarako Plataforma Tunez

Page 11: boletin4

elkarrizketa Souad Mahmoud Munduko Emakume Martxarako Plataforma Tunez

·:· 217 eserlekuetatik, Alderdi Islamistak 89 lortu zituen; Errepu-blikarako Kongresuak (inspirazio liberaleko alderdiak), 29; Herri Eskaera alderdi berriak, 26; eta, azkenik, Ettakattol zentroko al-derdiak, 21. Parlamentuko 217 eserlekuetatik, 59 baino ez daude emakumeen esku, hau da, %27. Gobernuari dagokionez, 41 kide baditu ere, bi emakume baino ez dira ministroak (Emakume eta Familia Gaietako Ministerioa eta Ingurumen Ministerioa), eta emakume bat da estatu-idazkaria (Etxebizitzarako Estatu Idazka-ritza).

·:· Batzar Konstituziogilearen bilerak giro ezin asaldatuagoan ga-ratzen dira, gertaera eta/edo gai erlijiosoak direlako nagusi; esate baterako, zenbait kidek Koraneko legeak ezartzeko egindako al-darrikapena (eskuak edo oinak moztea edo gurutziltzatzea, adibi-dez), niqaba erabiltzeko askatasunari buruzko eztabaida, artisten zein intelektualen aurkako eraso terrorista “salafistak” (termino hori erabat desegokia den arren), meskitetan garatu eta batzue-

tan oso bortitzak diren istiluak, zenbait iman zitalek hilketarako egindako deiak, gazte karikaturagileen aurkako prozesu bidega-bea eta honako gai hauei buruzko ezin konta ahala eztabaida: sharia, adopzioa, Norberaren Estatutuaren Kodea, poligamia eta sakratutasuna.

·:· Ia-ia egunero, erlijioa hizpide nagusia da eztabaida sozial eta politikoaren arloan, herrialdearen benetako arazoen kaltetan, mugagabe atzeratu edo bertan behera uzten dituzte-eta. Esan-dakoaren aurka, erlijioak ez du jarraitzailerik irabazi; galdu egin ditu, hain zuzen ere. Zenbait fededun lasai-lasai joaten ziren mes-kitara otoitz egitera, baina utzi egin dute. Horiek horrela, leku hau jatorrizko helburutik aldendu da erabat, eta militantismo politiko doilorrenaren, indarkeriaren, gorrotoaren eta neurriga-bekeriaren adierazpidea baino ez da gaur egun.

Page 12: boletin4

12 elkarrizketa Souad Mahmoud Munduko Emakume Martxarako Plataforma Tunez

Laburbilduta, egoera nahikoa itzala denez, etorkizuna ezin etsigarriagoa izango ote den beldur dira tunisiarrak.

Gaur egun, tunisiarrentzat, gizarte-sare osoa irentsiko duen minbizia da erlijioa, eta azpigarapenera zein atzeraldi orokorrera eramango ditu, seguruenik. Horrela jarraituz gero, laster, dikta-dura teokratikoaren menpe egongo gara berriro. Bai, matxina-dako eskubide handiena lortzeko arriskua dugu: adierazpen-as-katasuna. Bai, egia esan, ideal horiek iraultzaren aurkako idealak dira.

Gai sozialek iraultzak eragindako besteko bizitasuna dute. Amo-rratuta eta etsita gaude. Gazteen esanetan, euren baldintzek ez dute hobera egin; are gehiago, txarrera egin dute. Lider politiko-erlijiosoen sorrerak tentsio sozial horiek suspertzen ditu, neurri batean.

Batzar Nazional Konstituziogileak konstituzio berria egin eta herrialdeko etorkizuneko sistema politikoa aukeratu behar du. Era berean, 50eko hamarkadatik bizimodu politikoaren oinarria izan diren arauak berrezarri behar ditu. Euren lehen adierazpe-netan, gobernariek anbiguotasun handirik gabe azaltzen zuten “demokrazia” sortu berrian emakumeak bigarren mailako he-rritarrak baino ez zirela izango. Premia horren berri eman zuen lehen neurriaren arabera, nortasun-argazkietan zapi islamikoa erabiltzeko baimena eman zuten, leku publikoetan eta unibert-sitatean bertan ere niqaba erabili behar den oldarkortasunez ez-tabaidatu baino lehen. Horrez gain, “ohiturazko ezkontzak” ere proposatu zituzten, poligamia berrezartzeko asmoz. Hori guztiori gutxi balitz, emakumeei gizonekiko berdintasuna kentzea eta es-tatus “osagarria” ezartzea iradoki zuten. Hartara, konstituziorako proiektuko 28. artikuluan xedatutakoaren arabera, “estatuak emakumeen eskubideen babesa bermatzen du, eta, horretarako, familian bertan gizonekin daukaten osagarritasunaren printzi-pioa hartzen du kontuan, gizonekiko loturapean daudelako abe-rriaren garapenean”. Juristek, gainera, hitzez hitz interpretatzen dute konstituzioa. Hitz horien arabera, hain zuzen ere, emaku-

meak babestu beharreko adingabeak dira, eta, beti-beti, bigarren mailako zeregina izango dute gizonen aldean. Beraz, azalpena bera ere gizonekin daukaten harremanean oinarrituta dago.

Labur-labur esango dut gizarteek oso-oso garesti ordaintzen du-tela emakumeen aurkako bereizkeria, emakumeen osasunerako eta emakumeen zein seme-alaben bizitzarako mehatxu zuzena delako, herrialdeko azpigarapenari eusten diolako eta diktadu-raren ezarpena prestatzen duelako.

Hona hemen emakumeekin zerikusia daukan beste egitate bat: Tunezeko hiriko erdialdetik hamarnaka kilometrora, zerbitzuan dauden bi polizia-agentek emakume bat bortxatzen dute, eure-tako batek emakumearen laguna immobilizatu eta estortsiona-tu egiten duen bitartean. Nork esango zuen epaileak bortxatu-tako emakumeari egotziko ziola apaltasunaren eta ohitura onen aurka egin duela?

Azkenik, aipatu egin beharra dago UGTT sindikatuak, herrialde-ko indar sozial handienak, tuneletik irteteko ekimena aurkeztu duela. Horretarako, alderdi politikoei egin die gonbita, urriaren 16an adostasun politikoaren aldeko eztabaida nazionalera joate-ko eta herrialdean anabasan ez erortzeko.

Gaur egun, tunisiarrentzat, gizarte-sare osoa irentsiko duen minbizia da erlijioa, eta azpigarapenera zein atzeraldi orokorrera eramango ditu

Page 13: boletin4

BAKEAREN ERAIKUNTZA

EGUNGO TESTUINGURUAN

GIZA ESKUBIDEEN DEFENTSA KRISI TESTUINGURUETAN

Page 14: boletin4