18
BOLUNTARIOTZA 2006ko EKAINA LAGUNDU EZAZU

BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

Título

BOLUNTARIOTZA

2006ko EKAINA

LAGUNDU EZAZU

Page 2: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

AURKIBIDEA

SARRERA 2

1. ZER DA BOLUNTARIOTZA? 2

Boluntariotzaren euskarri diren balioak 3

2. ZER ADIERAZTEN DU BOLUNTARIOA IZATEAK? 4

Nor izan daiteke boluntarioa? 4

Zer da boluntario aritzea? 4

Zer behar da boluntario izateko? 4

Boluntariotzaren jardun-eremua 5

Boluntarioaren eskubideak 6

Boluntarioaren betebeharrak 7

3. BOLUNTARIOTZAREN GARRANTZIA 7

Zertarako boluntariotza? 7

Beharrezko eragozpenak 8

4. BOLUNTARIOTZA MOTAK 8

5. NOLA PARTE HARTU 10

Non egin elkarlana 11

6. BOLUNTARIOTZA BIZKAIAN 16

BIBLIOGRAFIA 17

Page 3: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

2

SARRERA Azken aldi honetan boluntariotzaren erakundeek garrantzia handia hartu dute. Herritar talde hauek gero eta antolatuago daude eta askotariko giza-beharrei ematen diete erantzuna. Horrez gain, interesik gabeko lankidetza ematen duen eta zabalduz doan mugimendua osatzen dute erakunde hauek. Erakunde horiek guztiek gizartearen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute eta oso proposamen irekiak direnez gero, euren helburuekin eta ekimenekin bat datorren edozein pertsonari harrera egiteko prest daude. Elkartegintza mugimendu honek zenbait balio ditu: partaidetza, taldeko lana, etengabeko ikasketa eta gizartearen eraldaketa.

1. ZER DA BOLUNTARIOTZA? Boluntariotza elkartasun antolatuan datza eta gizartearen arazoen konponbidean esku-hartzen du. Boluntariotzaren jardun-eremua herritarrek gizartearen garapenarekiko agertzen duten ardura eta inplikazioa da. Boluntariotza, azken batean, bizi garen errealitatean parte hartzeko eta bera eraldatzeko tresna da. Bi sektore izan dira gizartearen behar indibidualei eta talde-beharrei erantzuna eman dietena. Alde batetik, Sektore Publikoa dugu, ordezkaritza-sistematik eratorritako erakundeek kudeatzen dutena (udaletxeak, aldundiak, gobernuak, Europar Batasuna…) eta geure zergei esker lan egiten duena. Bestetik, Sektore pribatua dugu, ekimen pribatuaren eta norbanakoen baliabideen menpe dagoena. Dena dela, aipatu dugun sektore bien arteko alde honi eskasa deritzogu gizabanakoek gizartearekiko duten inplikazioa zehazteko orduan. Eman dugun definizioak ez du kontuan hartzen sektore horiekin batera pertsonek (gizarteak berak) sortutako harreman sarea. Sare horren barruan badaude antolatuak eta ez hain antolatuak diren ekimenak, baita hainbat ideologia ere. Sare horren bidez, laguntza ematen zaie administrazioak eta merkatuak lagundu ez dituzten gizartearen eskaerei eta, batzuetan, errealitatea ulertu eta kudeatzeko proposamen alternatiboak ere planteatu dituzte. Irabazi asmorik ez duten erakundeez ari gara: elkarteak, plataformak, koordinakundeak, GKEak, fundazioak edo gizarte eragileak. Hauei Hirugarren Sektorea deritze eta elkartasuna eta erantzun soziopolitikoa antolatzeaz gain, gero eta pisu ekonomiko handiagoa dute. Boluntariotzak gizarte eskaerari erantzuten dio honako elkarte hauek osatuz: guraso elkarteak, ikasle elkarteak, aisialdirako elkarteak, Hegoaldeko herrialdeekin lankidetzan jarduten duten erakundeak, aldarrikapen ekologistak, erakunde

Page 4: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

3

feministak eta militarren kontrako erakundeak, kaltetuen taldeak, adinekoen elkarteak…Esparru honetatik egiten du bere aldarrikapena boluntariotzak eta honexetatik ere gizartearen politikaren eta ekonomia sistemaren kritika egiten du. Boluntariotzak gizarteari begira dago uneoro, herriaren garapena eta gizarte-justizia oztopatzen duen oro salatu ahal izateko.

Boluntariotzaren euskarri diren balioak Hauexek dira borondatezko lanaren giltzarri diren balioak: elkartasuna, partaidetza, ekintza, antolakuntza eta doakotasuna. Ondoren banan-banan azalduko dugu zertan dautzan: Elkartasuna Balio hau ezinbestekoa da. Bizi garen errealitatearekiko, inguruko arazoekiko eta bidegabekeriekiko sentikortasuna adierazteaz gain, geugandik ateratzeko gai izan behar dugu besteren mesedetan lan egiteko. Partaidetza Gure gizarteanparte hartzeko eremu asko daude: familia eta lagunak, lana, gure botoa, gure kontsumoa, gure zergak, gure aisialdia…Parte-hartzen dugun bakoitzean biharamuna baldintzatzen dugu, era bateko edo besteko gizartearen aldeko apustua egiten baitugu. Boluntariotzak parte hartzeko bestelako aukera ematen digu. Parte-hartze honek konpromisoa dakar berarekin eta gizartea hobetu eta eraldatzea da bere helburua. Ekintza Boluntariotza balio etiko bat eta jarrera bat izateaz aparte, ekintza zehatz bat da. Boluntariotza egin egiten da, ekintza bat da. Pertsona onak baino ez bagina, beste ezer egin barik, boluntariotza zentzugabea litzateke. Mundua aldatzen duena, arazoak eta beharrak aurrez aurre jartzen dituena EKINTZA da. Antolakuntza Boluntariotza oso lotuta dago antolakuntzari, banaezinak dira. Lan mota honek eta hau egiteko behar den ardurak talde-lana eskatzen dute nahitaez. Erakunde bateko lanak baino ez du eraginkortasuna bermatzen, honen bidez gure aldarrikapenak gizartean sustatzeaz gainera, alderatzeko, gure ekintza aurrera eramateko eta lana taldean egiteko aukera ematen baitzaigu. Doakotasuna Doakotasuna borondatezko ekintzaren oinarria da. Boluntarioa, definizioz, eskuzabaltasunez aritzen da. Boluntarioak ez du mozkin ekonomikorik edo materialik nahi, gizartearen mesedetan lan egiten du horren truke ezer espero barik.

Page 5: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

4

2. ZER ADIERAZTEN DU BOLUNTARIOA IZATEAK?

Nor izan daiteke boluntarioa? Boluntarioak lankidetza proiektuetan laguntzeko gogo onez eskaintzen ditu bere aisia, ezagutzak, eskarmentua… eta horren truke ez du dirurik espero. Bere helburua gizartea eraldatzea da eta ziur dago bere ahaleginekin mundu hobe bat lortuko dela. Edonor izan daiteke boluntarioa. Guztiok daukagu zer edo zer emateko, berdin da zein den geure ahalmena, motibazioa edota egoera pertsonala. Beti izango dugu txokotxo bat, eginkizun bat. Baina ZERBAIT egitea garrantzitsua bada, are garrantzitsuagoa da NOLA egitea. Horrexegatik, boluntarioa gizartearen onurako eginkizunak era antolatuan egitera konprometitzen da, ordainetan ezer espero barik. Beste pertsona batzuen menpe jartzen du bere burua lagundu nahian eta gogo onez.

Zer da boluntario aritzea? Boluntariotza lan bat da, beraz ardura eta ahalegina dakar berarekin. Horrez gain, guk geuk hartutako aukera da eta horrek erakunde batekiko konpromiso egonkorra izatea eskatuko digu. Erakunde horrek gure partaidetza bideratuko du, partaidetza hau doakoa eta beste pertsona batzuen eta, oro har, gizartearen mesederako izango dela.

Zer behar da boluntario izateko?

Parte hartu nahi izatea. Aisia izatea. Besteentzako eta besteekin partekatu, ikasi eta lan egiteko prest

egotea. Hartu den konpromisoarekiko arduratsu jokatzea.

Boluntarioak bi motibazio eta bi arrazoi nagusi ditu bere borondatezko lana egiteko:

- Arrazoi ideologiko, etiko, erlijioso eta moralengatik, besteen arazoak eta beharrak bereak balira bezala sentitzen ditu eta horiek konpontzen saiatuko da. Sentimendu horrek gizartearen alde zerbait egitera bultzatzen du, mundua bera eraldatu nahi du.

- Arrazoi pertsonalengatik, bere burua gizartean baliagarri sentitzeko, esperientzia berriak ezagutu eta bizitzeko, pertsona gisa hazi eta garatzeko, besteekin harremanak izan eta lan egiteko…

Page 6: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

5

Bi motibazio nagusi horiek pertsona boluntario bakoitzean neurri desberdinetan konbinatzen dira. Ekintza boluntarioak EMATEA esan nahi du (denbora, baliabideak, lana, etab.) eta baita JASOTZEA ere (poza, ikasketa, esperientzia, giza harremanak, etab.).

Boluntariotzaren munduan sartzeko unean, hainbat zalantza edo beldur izaten ditugu, hala nola: gure ahaleginak hutsean gelditzea, gure erruz lanpostuak galdutzea, boluntariotzan eskarmenturik ez izatea, boluntario izateko balio izango dugun ez jakitea…Beldur horiek guztiak ulergarriak dira, baina funsgabeak. Boluntario izateko balio dugula frogatu ahal izateko, onena da probatzea. Aisia eta gogoa badugu, animatu beharko genuke; gure gaitasunekin bat datorren erakundea

bilatu behar dugu. Aurkitu eta gero, gustura sentitu behar dugu erakunde horretan parte hartu ahal izateko. Erakundeen ezaugarri eta beharrak hainbat direnez, laguntzeko era ere anitza izango da. Ez dio axola gure adinak, gure hezkuntza akademikoak, aurretiazko

eskarmentuak…garrantzitsuena parte hartu nahi izatea eta prest gotea da.

Boluntariotzaren jardun-eremua

Boluntarioek era guztietako lanak egiten dituzte elkarte eta fundazioetan, adibidez:

Ikerketa, egoera, lurralde, erkidego, sektore sozial, arazo zein behar konkretu bati buruzko datuak eta testigantzak bilduz... Informazioa eta sentsibilizazioa, egoerak, beharrak, arazoak… hedatuz eta jakinaraziz beste pertsona batzuen kontzientzia esnatuz eta mobilizatuz. Orientabidea eman eta aholkularitza, premiadun pertsonak edo kolektiboak entzunez, euren galderei erantzunez, laguntza emanez eta informazioa erraztuz. Heziketa, gizabanakoak eta kolektibo sozialak baloreetan heziz, eta hauei profesionaletako, osasun ohituretako eta abarretarako gaitasuna emanez. Eskabidea eta salaketa, eskubideak aldarrikatuz, bidegabekeriak erakutsiz... Dirua eta baliabideak lortu, proiektu solidarioen garapenerako edo larrialdietarako dirua, beharrezkoak diren bitarteko materialak eta baliabide teknikoak jasoz eta banatuz...

Page 7: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

6

Laguntza eta atentzio zuzena premia duten pertsonei, esate baterako, hiesak jotakoei, toxikomanoei, bakarrik dauden agureei, tratu txarrak jaso dituzten emakumeei, arloteei, txiroei, eta abarri... Plangintza eta proiektu kudeaketa, beharrak aztertuz, helburuak eta ekintzen estrategiak adieraziz, baliabide mota guztiak antolatuz, emaitzak balioztatuz... Erakundeen zuzendaritza, kudeaketa eta mantentzea, partehartzea indartuz, helburuak betetzeko antolaketaren funtzionamenduaren eta ekintza beraren eraginkortasuna hobetuz, beste antolakuntza edo instituzioekiko harremanak garatuz... Boluntariotzak boluntarioaren eta laguntza ematen duen erakundearen arteko harremana dakar berarekin. Harreman honek eskubide batzuk eta betebehar batzuk sortzen ditu:

Boluntarioaren eskubideak

Erakundean parte hartze aktibo eta askea izatea eta erakundeari buruzko informazioa jasotzea (bere helburuak, antolakuntza eta jarduteko modua).

Parte hartuko duen programen eta proiektuen diseinuan, jardueran,

gauzatzean eta ebaluazioan laguntzea eta erakundeari buruz duen iritzia emateko aukera izatea.

Bere eginkizunetan beharrezko laguntza teknikoa, giza-laguntza eta hezkuntza jasotzea, hala nola, bere eginkizunei buruzko aholkularitza izatea.

Boluntario aritzean hirugarren

batek haren erruz jaso ditzakeen kalteetarako asegurua izatea.

Bazterketarik ez jasotzea, beren askatasuna, duintasuna, barrua eta sinesmenak errespetatuz.

Bere eginkizuna behar

bezalako segurtasun eta higiene baldintzetan egitea.

Bere ekarpenaren balioaren truke, errespetua eta estimua jasotzea.

Nahi duenean, erakundeari aurretik abisatuta, erakundea utzi ahal

izatea.

Page 8: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

7

Boluntarioaren betebeharrak

Sartu den erakundearekin hitzartutako konpromisoak betetzea, erakundean parte hartuz eta lagunduz.

Sartu den erakundearekin hartutako konpromisoak betetzea, bere

arautegia eta helburuak errespetatuz.

Ezarritako eginkizunak garatzerakoan arduradunek emandako jarraibideak aintzat hartzea.

Organizazioak zehazki aurreikusitako heziketa-jardueretetan eta bere

lana hobetzeko behar diren jarduera-heziketetan parte hartzea.

Boluntario garaian jasotako informazioa ez zabaltzea.

Bere ekintza boluntarioaren onuradunak izango direnak errespetuz tratatzea.

3. BOLUNTARIOTZAREN GARRANTZIA Zertarako boluntariotza?

Arestian aipatu dugun bezala, boluntariotza pertsona gisa garatzeko balio izateaz gain, ezinbestekoa dugu gizartearen garapenean. Alde batetik, herritarren parte hartzea ahalbidetzen du, eta bestetik, gizartearen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, gizarte bazterketan dauden talde eta pertsonen interesak babesten ditu, gizarte premia zehatzak konpontzen laguntzen du, eta egoerak hobetzeko proposamen berriak eta alternatiboak eskaintzen ditu originaltasunez eta ausardiaz. Boluntariotzaren erakundeek gizarte-helburu funtsezkoenak lortze aldera lan egiten dute: ingurumenaren babesa; bazterketa egoeran dauden pertsonen eta taldeen lan munduratu; baztertze egoerak saihestu; garatzeko bidean dauden herrialdeei laguntza eman; giza-eskubideak babestu; komunitatearen garapenerako lan egin: kulturaren, kirolaren, hezkuntzaren... sustapena egin... Boluntariotza ezinbestekoa da, aurretik aipatutakoaz aparte, etengabe aritzen delako gizartearen beharrak asetzen. Besteen aurretik doa konponbideak bilatzeko orduan. Boluntariotzak gure bizitzaren, auzoaren, herriaren eta, azken batean, gure planetaren gaineko protagonismoa eta kontrola lortzen laguntzen du. Ekintza boluntarioak gutxiengo batek agintzea ekiditen du, gure ahotsa entzunarazten baitu eta parte hartzea lau urterik behin bozkatzea baino gehiago izatea lortzen baitu.

Page 9: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

8

Beharrezko eragozpenak Askotan hau guztia entzun behar dugu boluntariotzari buruz: lanpostuak kentzen dituela; Administrazioak izan beharko lukeela gizartearen beharrak ase beharko lituzkeena; norberaen kontzientzia isilarazteko balio duela, baina egiatan ez duela ezer eraldatzen; boluntario izatea ez dela guztiz doakoa, batzuetan kredituak eskaintzen baitituzte boluntario aritzeagatik...Horrelakoak gertatzen direnean boluntariotzaren zentzua hutsala bihurtzen da. Boluntariotzak ez du gizarte baldintzen prekarizazioa nahi eta ezin da guztion ondasunen lepotik garatu. Onartezina da boluntariotzaren asmoa herri administrazioa ordezkatzea izatea, elkartasun era nagusiak desagerrarazi nahi izatea (hala nola familia, lagunak edota auzokide arteko harremanak) edota lanpostuak galaraziz haztea. Lehenik, erakundeak ordezkatu baino, hauei euren betebeharrak bete ditzatela eskatu behar die. Gizarte erakundeek botere publikoen malguak diren ekintzak osatzen ditu. Bigarrenik, boluntariotza dauden elkartasunen eta errealitatearekin harremanetan jartzeko moduen artean, bat baino ez da. Bere helburua ez da beste erreferentzia- erakundeekin lehian hastea, baizik eta gure elkartasuna adierazi nahi dugunoi bide bat eskaintzea.

Azkenik, boluntario batek ezin du profesional baten beharra ordezkatu. Boluntarioek eta profesionalek elkarren osagarriak diren ekintzak egin behar dituzte elkarrekin. Boluntariotzak, ohi bezala, profesionalizazioa heldu ez den premien aldarrikapena egingo du herriaren kontzientzia astinduz, eta behar horiek asetzeko baliabideak bilatuko ditu.

4. BOLUNTARIOTZA MOTAK 1 Aisia eta astialdia Boluntarioak aisiaz baliatzen dira pertsonaren eta taldearen garapena lantzeko, aisialadian egiten diren jarduera eta jolasen bidez. - Kultura - Kirol jarduerak - Hezkuntza - Aisialdia orokorrean 2 Ingurumena Boluntario askok espezie edo gune naturaletako babes edo berreskuratze lanak egiten dituzte, ingurugiroko degradazio-egoerak salatuz eta hiritargoen arteko inguruguneari buruzko kontzientzia garatuz. - Ekologismoa - Kontserbazioa eta zaharberritzea

Page 10: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

9

- Animalia eta landareen babesa - Ekoizpen ekologikoa - Ingurumenaren hezkuntza 3 Babes zibila Boluntario askok larrialdietan laguntza ematen dute, berehalako laguntza emanez. - Babes zibila - Istripuak eta larrialdiak - Errepideko laguntza - Baso suteak - Natur hondamendiak 4 Garapenerako lankidetza Boluntariotzak garapen bidean dauden herrialdeen garapen aldera lan egiten du hezkuntza, alfabetatze eta osasun programak sustatuz. - Lankidetza programak - Sentsibilizazio kanpaina - Bidezko merkataritza - Lankidetza teknikoa 5 Gizarte bazterketa Boluntariotzak gizarte bazterketan dauden taldeen eskubideen alde lan egiten du, oinarrizko zerbitzuak eskainiz eta gizarteratzea sustatuz. Talde hauen premiekin gizartearen kontzientzia astintzen du. - Adinekoak - Haurrak - Gazteria - Pobrezia - Kartzela - Emakumea - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen die eta gizarteratze-programetan eta informazio eta sentsibilizazio kanpainetan lan egiten du. - Droga-mendekotasunak - Alkoholismoa - Ludopatia - Beste mendekotasun batzuk 7 Ezgaitasunak Boluntariotzak prebentzio-, tratamendu- eta errehabilitazio-programetan lan egiten du. Edozein motatako bazterkeriarekin amaitze aldera lan egiten du eta gizarteratzearen alde jarduten du. - Ezgaitasun fisikoak - Ezgaitasun psikikoak - Zentzumen-ezgaitasunak 8 Gaixotasunak eta laguntza soziosanitarioak Boluntario askok osasunerako promozio-lanak egiten dituzte, bizitza osasungarria eta bizitzeko ohiturak garatuz, osasun beharrei erantzunez etab.

Page 11: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

10

- Gaixoen elkarteak - Elkarlaguntzako taldeak - Etxez etxeko laguntza - Ospitaleetako laguntza - Odol- eta organo-ematea - Osasunaren sustapena 9 Giza eskubideak Boluntario askok gertatzen diren bidegabekeriak salatzen dituzte, heriotza zigorraren kontra borrokatzen dira eta, giza eskubideen, zuzenbidearen eta balore demokratikoen alde lan egiten dute. - Nazioarteko salaketa - Sentsibilizazio kanpainak - Bakezaletasuna - Heriotza-zigorraren kontrako kanpainak - Emakume eta haurren aurkako indarkeria 10 Kontsumoa - Kontsumitzaileen eskubideak 11 Hezkuntza eta kultura Boluntario asko helduen alfabetatze eta hezitze lanetan aritzen dira, guztientzako hezkuntzaren alde lan eginez eta eskola giroan parte hartzea bultzatuz eta eraginez. - Guraso elkarteak - Ikasle elkarteak - Irakasle elkarteak - Kulturaren sustapena

5. NOLA PARTE HARTU Ondoren, boluntario izateko jarraitu behar ditugun urratsak azalduko ditugu:

Gure motibazio eta kezkei buruzko gogoeta egin.

Zenbat denbora eskaini dezakegun zehaztu behar dugu: zenbat ordu eskaini ditzakegu, zenbat egun eta zenbateko jarraipenarekin. Lan eta familia egoerak eta egoera pertsonalak boluntario lana behar bezala egitea eragotzi dezakete.

Erakundeek gutxieneko

egonkortasuna eskaintzen duten pertsonen konpromisoa behar dute. Hasieratik argi utzi beharko dugu gure lankidetza behin-behinekoa edo noizbehinkakoa den eta zeintzuk diren gure lana baldintza dezaketen faktoreak.

Page 12: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

11

Gehien erakartzen gaituen eta gehien interesatzen zaigun lan arloa bilatu eta aukeratu behar dugu, eta bere zereginei eta beharrei buruz informatuko gara.

Parte hartu nahi dugun eremuan lan egiten duten elkarteei buruz

informatuko gara, eta geuk eskaini dezakegunarekin eta gehien interesatzen zaigunarekin bat datorrena aukeratuko dugu.

Elkartearekin kontaktuan jartzen garenean, bertako ordezkariekin

erabakiko dugu zein lan egiteko trebaturik gauden.

Non egin elkarlana SOZIALA Aldeas Infantiles SOS, www.aldeasinfantiles.es APICE Informatika bidezko baztertutako taldeen sustapenerako elkartea, www.nodo50.org/apice ATIME Marokoko langile etorkinen Espainiako elkartea, www.atime.es San Juan de Dios Boluntarioen Elkartea, www.sanjuandedios-oh.es AECC Minbiziaren Aurkako Elkartea, www.aecc.es Romi Ijito eta ijito ez diren elkartea, www.redconecta.net Cáritas, www.caritas-espa.org Errefuxiatuen Laguntzarako Espainiako Batzordea (CEAR), www.cear.es COCEMFE Ezindu Fisikoen Estatuko Koordinakunde Konfederazioa, www.cocemfe.es COCEDER Landa Garapenerako Zentroen Konfederazioa, www.cdrtcampos.es/coceder FEAPS Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Erakundeen Konfederakundea, www.feaps.org CNSE Espainiako Gorren Konfederazioa, www.cnse.es Espainaiko Gurutze Gorria, www.cruzroja.es Espanica, www.nodo50.org/espanica FMP Emakume Aurrerakoien Federazioa, www.fmujeresprogresistas.com FEMUR Emakume baserritarraren Estatuko Federazioa, www.femur.es Bip Bip Fundazioa, www.fundacionbipbip.org Ecoem Fundazioa, www.fundacion-ecoem.com Esplai Fundazioa, www.fundacionesplai.org ONCE Fundazioa, www.fundaciononce.org Tomillo Fundazioa, www.tomillo.es Eskuak Elkarturik (Manos Unidas), www.mansunides.org/indice.asp Sodepaz, www.sodepaz.org Solired, www.solired.org Unión Romaní, www.unionromani.org YORI-YOREME, www.travel.to/yoriyoreme HEZKUNTZA Aldeas Infantiles SOS, www.aldeasinfantiles.es APICE Informatika bidezko baztertutako taldeen sustapenerako elkartea, www.nodo50.org/apice AECC Minbiziaren Aurkako Elkartea, www.aecc.es Romi Ijito eta ijito ez diren elkartea, www.redconecta.net Cáritas, www.caritas-espa.org

Page 13: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

12

COCEDER Landa Garapenerako Zentroen Konfederazioa, www.cdrtcampos.es/coceder Espainiako Gurutze Gorria, www.cruzroja.es Espanica, www.nodo50.org/espanica FMP Emakume Aurrerakoien Federazioa, www.fmujeresprogresistas.com Bip Bip Fundazioa, www.fundacionbipbip.org Ecoem Fundazioa, www.fundacion-ecoem.com Esplai Fundazioa, www.fundacionesplai.org ONCE Fundazioa, www.fundaciononce.org Tomillo Fundazioa, www.tomillo.es Eskuak Elkarturik (Manos Unidas), www.mansunides.org/indice.asp SETEM, www.setem.org Solired, www.solired.org Unión Romaní, www.unionromani.org YORI-YOREME, www.travel.to/yoriyoreme OSASUNA Aldeas Infantiles SOS, www.aldeasinfantiles.es San Juan de Dios Boluntarioen Elkartea, www.sanjuandedios-oh.es AECC Minbiziaren Aurkako Elkartea, www.aecc.es Hegoak Elkartea, www.hegoak.cjb.net Cáritas, www.caritas-espa.org COCEMFE Ezindu Fisikoen Estatuko Koordinakunde Konfederazioa, www.cocemfe.es COCEDER Landa Garapenerako Zentroen Konfederazioa, www.cdrtcampos.es/coceder FEAPS Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Erakundeen Konfederakundea, www.feaps.org CNSE Espainiako Gorren Konfederazioa, www.cnse.es Espainiako Gurutze Gorria, www.cruzroja.es FMP Emakume Aurrerakoien Federazioa, www.fmujeresprogresistas.com Esplai Fundazioa, www.fundacionesplai.org ONCE Fundazioa, www.fundaciononce.org Sodepaz, www.sodepaz.org Solired, www.solired.org UNAD Drogazaleen Laguntzarako Elkarte eta Erakundeen Batasuna, www.unad.org YORI-YOREME, www.travel.to/yoriyoreme TALDEEN SUSTAPENA ATIME Marokoko langile etorkinen Espainiako elkartea, www.atime.es Romi Ijito eta ijito ez diren elkartea, www.redconecta.net Cáritas, www.caritas-espa.org COCEMFE Ezindu Fisikoen Estatuko Koordinakunde Konfederazioa, www.cocemfe.es FEAPS Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Erakundeen Konfederakundea, www.feaps.org CNSE Espainiako Gorren Konfederazioa, www.cnse.es Espainiako Gurutze Gorria, www.cruzroja.es FMP Emakume Aurrerakoien Federazioa, www.fmujeresprogresistas.com FEMUR Emakume baserritarraren Estatuko Federazioa, www.femur.es Esplai Fundazioa, www.fundacionesplai.org ONCE Fundazioa, www.fundaciononce.org Tomillo Fundazioa, www.tomillo.es

Page 14: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

13

Eskuak Elkarturik (Manos Unidas), www.mansunides.org/indice.asp Sodepaz, www.sodepaz.org Solired, www.solired.org Survival, www.survival.es UNAD Drogazaleen Laguntzarako Elkarte eta Erakundeen Batasuna, www.unad.org Unión Romaní, www.unionromani.org

NAZIOARTEKO LANKIDETZA Bake eta Garapenaren Elkartea, www.pazydesarrollo.org Cáritas, www.caritas-espa.org COCEMFE Ezindu Fisikoen Estatuko Koordinakunde Konfederazioa, www.cocemfe.es Espainiako Gurutze Gorria, www.cruzroja.es Espanica, www.nodo50.org/espanica Esplai Fundazioa, www.fundacionesplai.org Eskuak Elkarturik (Manos Unidas), www.mansunides.org/indice.asp SETEM, www.setem.org Sodepaz, www.sodepaz.org Solired, www.solired.org

GARAPEN SOZIO-EKONOMIKOA Cáritas, www.caritas-espa.org COCEMFE Ezindu Fisikoen Estatuko Koordinakunde Konfederazioa, www.cocemfe.es COCEDER Landa Garapenerako Zentroen Konfederazioa, www.cdrtcampos.es/coceder Espanica, www.nodo50.org/espanica FEMUR Emakume baserritarraren Estatuko Federazioa, www.femur.es Esplai Fundazioa, www.fundacionesplai.org ONCE Fundazioa, www.fundaciononce.org Tomillo Fundazioa, www.tomillo.es SETEM, www.setem.org Sodepaz, www.sodepaz.org Solired, www.solired.org Survival, www.survival.es UNAD Drogazaleen Laguntzarako Elkarte eta Erakundeen Batasuna, www.unad.org YORI-YOREME, www.travel.to/yoriyoreme BIDEZKO MERKATARITZA Espanica, www.nodo50.org/espanica SETEM, www.setem.org Sodepaz, www.sodepaz.org Solired, www.solired.org Survival, www.survival.es KULTURA ATIME Marokoko langile etorkinen Espainiako elkartea, www.atime.es Romi Ijito eta ijito ez diren elkartea, www.redconecta.net COCEDER Landa Garapenerako Zentroen Konfederazioa, www.cdrtcampos.es/coceder

Page 15: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

14

FEAPS Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Erakundeen Konfederakundea, www.feaps.org CNSE Espainiako Gorren Konfederazioa, www.cnse.es Bip Bip Fundazioa, www.fundacionbipbip.org Ecoem Fundazioa, www.fundacion-ecoem.com Esplai Fundazioa, www.fundacionesplai.org Tomillo Fundazioa, www.tomillo.es Eskuak Elkarturik (Manos Unidas), www.mansunides.org/indice.asp Solired, www.solired.org Survival, www.survival.es Unión Romaní, www.unionromani.org YORI-YOREME, www.travel.to/yoriyoreme INGURUMENA COCEDER Landa Garapenerako Zentroen Konfederazioa, www.cdrtcampos.es/coceder Espainiako Gurutze Gorria, www.cruzroja.es Natura Fundazioa, www.fundacionatura.org Bip Bip Fundazioa, www.fundacionbipbip.org Esplai Fundazioa, www.fundacionesplai.org Solired, www.solired.org YORI-YOREME, www.travel.to/yoriyoreme HIRITARGOAREN PARTE HARTZEA ETA GIZABIDEA ATIME Marokoko langile etorkinen Espainiako elkartea, www.atime.es AECC Minbiziaren Aurkako Elkartea, www.aecc.es Romi Ijito eta ijito ez diren elkartea, www.redconecta.net COCEDER Landa Garapenerako Zentroen Konfederazioa, www.cdrtcampos.es/coceder Espainiako Gurutze Gorria, www.cruzroja.es FMP Emakume Aurrerakoien Federazioa, www.fmujeresprogresistas.com Natura Fundazioa, www.fundacionatura.org Esplai Fundazioa, www.fundacionesplai.org Tomillo Fundazioa, www.tomillo.es Eskuak Elkarturik (Manos Unidas), www.mansunides.org/indice.asp Sodepaz, www.sodepaz.org Solired, www.solired.org GIZA ESKUBIDEAK ATIME Marokoko langile etorkinen Espainiako elkartea, www.atime.es San Juan de Dios Boluntarioen Elkartea, www.sanjuandedios-oh.es Romi Ijito eta ijito ez diren elkartea, www.redconecta.net Bake eta Garapenaren aldeko Elkartea, www.pazydesarrollo.org Cáritas, www.caritas-espa.org Errefuxiatuen Laguntzarako Espainiako Batzordea (CEAR), www.cear.es Espainiako Gurutze Gorria, www.cruzroja.es FMP Emakume Aurrerakoien Federazioa, www.fmujeresprogresistas.com Eskuak Elkarturik (Manos Unidas), www.mansunides.org/indice.asp Sodepaz, www.sodepaz.org Solired, www.solired.org Survival, www.survival.es

Page 16: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

15

YORI-YOREME, www.travel.to/yoriyoreme LARRIALDIA ETA SOSROSPENA Aldeas Infantiles SOS, www.aldeasinfantiles.es San Juan de Dios Boluntarioen Elkartea, www.sanjuandedios-oh.es Bake eta Garapenaren aldeko Elkartea, www.pazydesarrollo.org Cáritas, www.caritas-espa.org Espainiako Gurutze Gorria, www.cruzroja.es Eskuak Elkarturik (Manos Unidas), www.mansunides.org/indice.asp Sodepaz, www.sodepaz.org Solired, www.solired.org UNAD Drogazaleen Laguntzarako Elkarte eta Erakundeen Batasuna, www.unad.org AISIALDIA Aldeas Infantiles SOS, www.aldeasinfantiles.es AECC Minbiziaren Aurkako Elkartea, www.aecc.es Romi Ijito eta ijito ez diren elkartea, www.redconecta.net Cáritas, www.caritas-espa.org COCEDER Landa Garapenerako Zentroen Konfederazioa, www.cdrtcampos.es/coceder FEAPS Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Erakundeen Konfederakundea, www.feaps.org CNSE Espainiako Gorren Konfederazioa, www.cnse.es Espainiako Gurutze Gorria, www.cruzroja.es FMP Emakume Aurrerakoien Federazioa, www.fmujeresprogresistas.com Esplai Fundazioa, www.fundacionesplai.org Tomillo Fundazioa, www.tomillo.es SETEM, www.setem.org UNAD Drogazaleen Laguntzarako Elkarte eta Erakundeen Batasuna, www.unad.org Unión Romaní, www.unionromani.org YORI-YOREME, www.travel.to/yoriyoreme

Page 17: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

16

6. BOLUNTARIOTZA BIZKAIAN Monografiko hau irakurri ondoren, boluntariotzan parte hartzeko irrikan bagaude, hobe dugu Boluntatik (Boluntariotza eta Elkarteentzako Agentzia) pasatzea. Boluntan honako hauetan lagun gaitzakete:

Doako informazio, dokumentazio eta aholkularitza zerbitzua jarriko digu gure eskura.

Gure herri edo auzoan diren elkarteei buruzko informazioa eskainiko digute.

Gure interesekoa den boluntariotza erakundearekin harremanetan jarriko gaituzte.

Prestakuntza eta hausnarketarako esparrua eskainiko digute.

BOLUNTA Erronda kalea, z/g (5. zenbakiaren aurrean))

48005 Bilbao

Tel.: 94 416 15 11 Faxa: 94 416 88 64 [email protected]

www.bolunta.org

Ordutegia: (astelehenetik ostiralera)

10:00 – 13:30 / 16:30 – 20:00

Page 18: BOLUNTARIOTZA - Bizkaia · - Lan munduratzea eta gizarteratzea - Gutxiengo etnikoak - Etorkinak - Errefuxiatuak 6 Adikzio eta mendekotasunak Boluntariotzak familiei laguntza ematen

17

BIBLIOGRAFIA

http://www.boluntariotza.net

http://www.bolunta.org