4
DEKRETUAREN SINTESIA 2013

DEKRETUAREN SINTESIA

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Txosten honetan, euskal hezkuntzan eragiten duen dekretuaren sintesia egiten da.

Citation preview

Page 1: DEKRETUAREN SINTESIA

DEKRETUAREN SINTESIA

2013

Page 2: DEKRETUAREN SINTESIA

XEDAPEN OROKORRAK

Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoan (2006ko maiatzaren 3koa) xedatutakoaren arabera, autonomia-erkidegoek Lege horretan araututako irakaspenen curriculuma ezarriko dute. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoari esleitzen dio irakaskuntzari dagokion guztiaren gaineko eskumena.

Curriculumak ikasleek izan beharreko gaitasunei erreparatzen die eta curriculum-proposamena aintzat hartuta, «hezkuntzaren lau zutabeak» (UNESCO, Delors txostena-1996) jaso ditu: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea eta izaten ikastea.

Europar Batasunak hezkuntzari buruz duen ikuspegia lantzeko prozesuan, Integrazio osorako 2010 Europa Plana: jakintzaren gizartea izeneko agiria adostu zen.

Oinarrizko Hezkuntzaren prozesua bideratzeko erreferentzia-ardatz nagusiak Hezkuntza-gaitasun 0rokorrak dira. Hauek garatzeko, ezinbestekoa da ikasleei oinarri sendoak ematea, helduen bizitzako arazoei jakintasunez eta jakintza etengabe eguneratzeko gaitasunez aurre egiteko prestatzea.

ORDUTEGIAIkastetxeek lehen zikloko ordutegia egokitzeko aukera dute, betiere hezkuntza-etapako

ordutegia errespetatzen bada eta dekretuaren helburuak betetzen badira.

GAITASUNAKGaitasunen Definizioa eta Hautaketa (DeSeCo) izeneko proiektuan, gaitasun

kontzeptuaren definizioa ematen du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGE).

Zer da gaitasuna? Eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena.

Honebestez, Gaitasunen Definizioa eta Hautaketa (DeSeCo) izeneko proiektuan zehaztu ziren oinarrizko gaitasunak ondorengoak dira:

1. Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna2. Ikasten ikasteko gaitasuna

3. Matematikarako gaitasuna

4. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasun

7. Giza eta arte kulturarako gaitasuna

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasun

MATEMATIKAMatematika unibertsala da, bizirik dagoen zientzia erabilgarria. Garrantzitsua da pertsonen

bizitzarako, pentsamendu arrazionala sortzeko funtsezkoa baita eta gure kulturaren parte da.

Lehen hezkuntzan, matematika lantzeko ezinbestekoak dira zenbait ezaugarri eta hauen bitartez zenbait helburu betetzen dira. Hona hemen horietako batzuk: problemak proposatzea eta ebaztea, ezaguera matematikoak erabiltzea eguneroko bizimoduko egoerak eta gertaerak

Page 3: DEKRETUAREN SINTESIA

ulertzeko, kalkuluak eta estimazioak segurtasunez eta konfiantzaz egitea eta Informazioa eta komunikazio teknologiak zuzen erabiltzea.

GORPUTZ-HEZKUNTZAGorputz hezkuntzak pertsona bakoitzaren garapena lortzen eta bizi-kalitatea hobetzen

laguntzen du. Curriculumak, eremu honetan, norberaren ongizatea lortzeko eta bizitza osasungarri bat edukitzeko premiak ase nahi ditu.

6-8 urte bitartean gorputz hezkuntzak ikasleei laguntzen die mugimen premiak asetzen eta beren izate orokorra errespetatzen. 8-12 urte bitartean, esparru egoki bat eskaintzen die norberaren ikuspuntuan arreta galduz joateko.

ARTE HEZKUNTZAArte hezkuntzan 3 eremu bereizten dira: musika, arte plastikoa eta ikusizko artea.

Arte-hezkuntzak praktikari eta esperimentazioari utzi behar dio lekua metodologia jakin bat erabiliz, zeinek zenbait planteamendu izan behar dituen.

HERRITARTASUNERAKO ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZKUNTZAHerritartasunerako Hezkuntzaren garrantzia nabarmendu egiten da, bere gain hartzen

baititu gizarte-garapen konplexu baten eskakizunei aurre egingo dieten herritarrak trebatzeko ardura.

Zer da gizabidea?Bizikidetza-kultura publiko bat osatzen duten funtsezko balio eta moduen etika da. Aldi

berean, ezinezkoa litzatekeela balio moralen adierazpen horiek gabe elkarrekin bizitzea.

NATURA, GIZARTEA ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUERAInguruneak, giza existentziaren testuingurua osatzen duten fenomeno multzoa ez ezik,

gizakiek fenomeno-multzo horrekin duten harremana ere adierazten du eta izaera dinamikoa, aldakorra eta burutugabea du.

Honek, alde batetik, hurbileko harremanei dagokien emozioak eta sentimenduak ezagutzea dakar. Eta Bestetik, lagungarria da gizarte-errealitatea ulertzeko.

HIZKUNTZAKEuskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daude, euskara eta gaztelania eta

eskolaren helburu nagusia da ikasle guztiek bi hizkuntzak jakitea eta beraz, euskara erabiltzeari eta ikasteari lehentasuna ematea, era horretan konpentsatzeko gizartean daukan presentzia urriagoa eta normalkuntza bultzatzeko.

Atzerri-hizkuntzen komunikazioan, ikasleak oinarrizko zenbait trebetasun bereganatu behar ditu, hainbat egoera komunikatibo egunerokotan eta mugatutan erabiltzeko.