8
EL POBALEKO BURDINOLA & MUÑATONES GAZTELUA APARTEKO MONUMENTU BI HAUEZ GOZATZEKO AUKERA ZABALEKO JARDUERA EGITARAUA 2016/17 IKASTURTEA © Javier Gandarillas

E L P O B A L E K O B U R D I N O L A - …bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/11_11_116__17_4_49... · Museoko ibilbidea, gehien-bat, zentzumenezko esperientziak dira: uraren

  • Upload
    lybao

  • View
    214

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: E L P O B A L E K O B U R D I N O L A - …bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/11_11_116__17_4_49... · Museoko ibilbidea, gehien-bat, zentzumenezko esperientziak dira: uraren

E L P O B A L E K O B U R D I N O L A

&

M U Ñ A T O N E S G A Z T E L U A

A P A R T E K O

M O N U M E N T U B I

H A U E Z G O Z A T Z E K O

A U K E R A Z A B A L E K O

J A R D U E R A

E G I T A R A U A

2 0 1 6 / 1 7 I K A S T U R T E A

© J

avie

r G

an

da

rilla

s

Page 2: E L P O B A L E K O B U R D I N O L A - …bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/11_11_116__17_4_49... · Museoko ibilbidea, gehien-bat, zentzumenezko esperientziak dira: uraren

Makinen funtzionamendua eta ola-

gizonen zein errotarien eguneroko

lana ulertzen erraztearren, bisita

guztietan gidariok ematen ditugun

azalpenekin batera makina guztiak

ere abian jartzen ditugu. Azpima-

rragarria da ere bisitariek sutegian

bizi izaten duten oso une berezia,

burdina gori-gori dagoela erremen-

taria forja lanetan ikusten dute-

nean.

Edukien aniztasunak direla bide, El

Pobal lehen mailako baliabide di-

daktikoa dela esateko moduan

gaude. Historia, gizartea eta ekono-

mia, teknologia eta lanbide tradi-

zionalak, elikadura, energia eta

baliabideak, ondare zaharrak zein

gaur egungoak, paisaiak… askotari-

ko gaiak dira, eta horiek guztiak

burdinola-errotaz osatutako monu-

mentu multzoa bisitatzeko orduan

bertan dira, ageri-agerian.

Muñatones Gaztelua, harresiak,

dorretzarrak, babes erretena eta

adarbea kontserbatu dituen erdi

aroko dorretxea dugu. Gaztelu ho-

rrek Bando Gerrak izan zireneko

garai aztoratu haiek gogora ekar-

tzeko besteko gaitasuna duen leku

gutxi dago Bizkaian. Gainera, Muña-

tones 200 urtez Salazar leinu ahal-

tsuaren etxebizitza izan zen, eta

leinu horren historia zein horren

buru izandako Lope Garcia de Sala-

zar kronikaria eta bandokidearen

zorionak eta zoritxarrak bisita

guztian zehar sarritan nabar-

mentzen zaizkigu.

Burdin harria abiapuntu izanik eta

makina handiak abiarazteko ibaiko

uraren bultzaz baliaturik burdina

egiten zuen antzinako lantegia da

El Pobaleko Burdinola. Gerotxoago,

haren ondoan, gari- eta arto-irina

lortzeko errota jarri zuten, bai eta

olagizonen etxebizitzaren aurrean

ogi-labe pare bat ere.

Industriaurreko multzo hori guztia,

eraikuntzez, makinez, presaz,

ubideez eta ur-biltegiez osaturikoa,

oso ondo kontserbatuta eta ahal-

men didaktiko itzelarekin iritsi da

gaurdaino. Horiek horrela, museo

bilakatzea erabaki zuten, eta ha-

rrez gero, mota guztietako jendea-

rentzako egokitutako bisita gida-

tuen* bidez erakusten dugu egune-

ro.

*Bisita gidatua, monumentuoi dagozkien edukiak eskola-umeei helarazteko baliagarria izan ez ezik, umeen eta

gure arteko harremana, estuago, adiskidetsuago eta sustagarriagoa izateko ere bidea ematen digu.

Page 3: E L P O B A L E K O B U R D I N O L A - …bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/11_11_116__17_4_49... · Museoko ibilbidea, gehien-bat, zentzumenezko esperientziak dira: uraren

Jarduera Burdinolako sutegian egiten dugu, bertan

ikasleek, errementariek egin ohi zuten legez, burdi-

na lantzen dute. Horretarako, betiere errementaria-

ren argibideak kontuan hartzen dituztelarik labeko

sua zirikatzeko hauspoak eskuz eragin behar dituz-

te eta ingude gainean burdina ere forjatzen dute

ikasleek. Ordubetez sutegia errementaritza ikasge-

la bilakatzen dugu eta begi-bistakoa da lanbide

zahar horren alde ezkutukoez jabetzea askoz ere

errazagoa dela baldin eta hain leku jator-jatorrean

egiten bada.

B U R D I N T A I L E R R A

LHko 3. zikloa, DBH eta Batxilergoa. Ordu bi inguru.

Lehen Hezkuntza. Ordu bi eta erdi inguru.

O G I T A I L E R R A E T A

T A L O T A I L E R R A

Eguraldia lagun dugunean, tailer biak aire zabalean egi-

ten ditugu eta errota hidraulikoan egiten dugun bisita

biribiltzen dute, bertan aurrez ikusten baitute gari zein

arto aleak zelan ehotzen diren ogiak egiteko irinak lortu

arte. Irinak izanda, ikasleek ogitxo edota talotxo bana

egiten dute, eta bisitan zehar gure gastronomian oso

errotuta dauden produktu bi horien gainean hainbat

bitxikeriaren berri izaten dute. Azkenik, jarduera modu

ederrean amaitzeko taloa txistorrarekin jaten dute, me-

rezitako hamaiketakoa, alegia.

Page 4: E L P O B A L E K O B U R D I N O L A - …bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/11_11_116__17_4_49... · Museoko ibilbidea, gehien-bat, zentzumenezko esperientziak dira: uraren

El Pobaleko Burdinolatik abiatuta, zuhaitzen artean

Barbadun ibaian gora garamatzan basabide batetik

5 kilometroko ibilbidea egin ahala bertan den in-

dustriaurreko paisaiaz jabetzen joango gara poliki-

poliki. Harrizko zubi lerden baten ondoan, itzelezko

burdinola izan zen La Ollako hondakinetan gelditu-

ko gara, eta bertan gidariek haiek ulertzeko hain-

bat azalpen emango digute. Azkenik, Valdiviáneko

multzora hurbilduko gara eta bertan inguruan la-

nean segitzen duen errota bakarra abian ikusteko

aukera izango dugu.

LHko 3. zikloa, eta DBH. Ordu bi eta erdi inguru.

B A R B A D U N I B A I K O B U R D I N O L A

E T A E R R O T E T A N Z E H A R I B I L B I D E A B I S I T A G I D A

D I D A K T I K O E K I N

LH, DBH eta Batxilergoa. Ordu bi inguru.

Bisitak material hori du euskarri, eta fitxa batzuen

bidez ikasleen ikuspegia zabaltzen saiatzen gara,

kontzepturik garrantzitsuenak finka ditzaten eta ibil-

bidean zehar fitxa horiek direla bitarte modu aktiboan

parte hartzera

ere gonbita

egiten diegu.

Material horre-

kin eta irakas-

leei banatzen

d i z k i e g u n

e b a z p i d e e n

liburuxkarekin

museoan egi-

nikoari jarrai-

pena emateko

moduan dau-

de ikasgele-

tan.

Page 5: E L P O B A L E K O B U R D I N O L A - …bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/11_11_116__17_4_49... · Museoko ibilbidea, gehien-bat, zentzumenezko esperientziak dira: uraren

El Pobal ikusi ez ezik, entzun, usaindu, ukitu eta

sentitu ere egiten da. Museoko ibilbidea, gehien-

bat, zentzumenezko esperientziak dira: uraren soi-

nua gurpilen gainera erortzean, mailuaren dinbi-

danba ingude gainean, burdina gori-gorian, suaren

txinpartak eta beroa, irinaren leuntasuna ukitzean

eta usaina eho berritan… guztiak ikusmenari gai-

neratzen zaizkion zirrarak izatearekin batera, ikus-

ten ari garena ulertzen ere laguntzen digute. Ume

txikientzat proposatzen dizuegun jarduera zentzu-

menetan azpimarra egiten duen jolas-segida da.

Musikak ere tarte nabarmena izango du.

E L P O B A L 5 Z E N T Z U M E N E K I N

HH eta LHko 1. zikloa. Ordubete inguru.

LHko 3. zikloa eta DBH. Ordu bi inguru.

U R A E T A E N E R G I A

Hainbat industriatan ura energia iturri gisara era-

biltzeak erabateko iraultza ekarri zuen berekin. El Po-

balen bezala, burdinolak eta errotak martxan jarri ez

ezik, ehun-, paper-fabrikak, zerrategiak edo zentral

elektrikoak abiarazteko ere erabili zuten. Bisita tema-

tiko honetan, gaur egun ere oso garrantzitsua den ba-

liabide natural hori izango dugu ardatz. Eta horretara-

ko, uraren ibilbideari jarraituko gatzaizkio, presatik

errotapera non kaskoa jantzita harrizko tunel batetik

sartuko garen. Azken batez, aitzakia ezin hobea ema-

ten zaigu inguruko aberastasun naturala ezagutzeko,

hala nola ibai ondotik hedatzen den banbu baso exoti-

koan horren sartzekoa.

Page 6: E L P O B A L E K O B U R D I N O L A - …bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/11_11_116__17_4_49... · Museoko ibilbidea, gehien-bat, zentzumenezko esperientziak dira: uraren

Gaztelutxiki du izena

eskola-umeei begira

Muñatones Gazteluan

egiten dugun bisitak.

Dama-zaldun eta ez-

patekin lotu ohi dugun

erdi aroan sartu-irten

bat egiten dugu, egiaz-

ko jokaleku batean bai-

na. Gaztelua zelan erai-

ki zuten azaltzen diegu

(ia bi mende eman zu-

ten eraikuntzan!); haren atalak zeintzuk diren eta bakoitza-

ren zergatia zein den ere argitzen diegu. Barruko harresiko

adarbean zehar ibili eta goialde horretatik ikuspegi panora-

mikoaz gozatu ostean babes erretenean arku-tiroan arituko

gara. Ezagutu ere, bertan bizi izan zirenak ezagutuko ditu-

gu, bai eta euren egunez egunekoak ere, gerrate zein bake-

tean. Salazartarren historia zoragarri bezain dibertigarria

da, eta zuekin oso gustura partekatuko dugu.

Lehen Hezkuntza eta DBH. Ordu bat eta erdi inguru.

E R D I A R O R A K O B I D A I A M U Ñ A T O N E S G A Z T E L U A N .

G A Z T E L U T X I K I .

Page 7: E L P O B A L E K O B U R D I N O L A - …bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/11_11_116__17_4_49... · Museoko ibilbidea, gehien-bat, zentzumenezko esperientziak dira: uraren

Zer iraupen dute jarduerek?

Bisita gidatuak ordubete. Ho-

rrez gain tailerraren bat edota

bisita tematikoa aukeratuz

gero, iraupena bi ordu eta

erdi ingurukoa izan liteke.

Zer hizkuntzatan dira

bisitak? Euskaraz, gaz-

telaniaz eta ingelesaz.

Zenbat ikasle eroan dezakegu? Gidari

bakoitzeko 25 bat ikasle jotzen dugu

egokien, eta aldi berean, gehienez, 3

ikastalde hartzen ditugu.

Zer balio dute? Bisita

gidatuak 1 €, eta 2 €

jardueraren bat aukera-

tuz gero. Irakasleak

doan.

Nola ordaintzen da?

Dirutan bisita egu-

nean edota banku-

transferentziaren

bidez.

Nola heldu Burdinolara? Burdi-

nola BI-2701 errepidean dago,

Muskizetik Sopuertarakoan eta

bere aparkalekua dauka, 23,5.

km-an, hain zuzen ere.

Nola egin daiteke erreserba? Tele-

fono honetara deituz: 629 272 516

edota [email protected] helbidera

mezua bidaliz.

Non dago Gaztelua? Abantotik (Las

Carreras auzoa) etorriz gero Muskizeko

sarreran, N-634 errepide ondo-ondoan.

Noiz bisita daiteke? Ikastalde eta kolo-

nientzat maiatzetik urrira bitartean

zabaltzen dugu. Asteartetik ostiralera,

goizeko 10:00etatik 14:00ra eta arra-

tsaldeko 16:00etatik 19:00etara. www.bizkaikoa.bizkaia.eus/elpobal

www.facebook.com/ferreriaelpobal

www.twitter.com/elpobal

www.issuu.com/el_pobal (irakaslegoarentzat

txostena)

Gaztelua eta Burdinola

egun berean bisita daiteke?

Bai, baterako plana gomen-

datzen dugu oso gune

ezberdinak baina osaga-

rriak baitira eta goiz osoa

emateko irteera baita.

. . . E T A G A Z T E L U A R I B U R U Z K O A

A R G I B I D E P R A K T I K O A B U R D I N O L A R I B U R U Z K O A . . .

El Pobaleko Burdinola

El Pobal auzoa z/g.

48550 Muskiz

Page 8: E L P O B A L E K O B U R D I N O L A - …bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/11_11_116__17_4_49... · Museoko ibilbidea, gehien-bat, zentzumenezko esperientziak dira: uraren

Foileto honen marrazkiak eta argazkiak Muskizeko Liburutegiarekin elkarlanean Javier Gandarillasek eta Aiala

Citoresek Burdinolan eta Gazteluan (2014-15) emandako Landa Koadernoa tailerreko irudiak dira.