2
Donostian, 2013ko apirilaren 24ean ASKE GUNEKO DESALOJOAREN eta ATXILOKETAREN TESTIGANTZA. APIRILAK 19 Apirilaren 19ko herri harresiaren desalojoan atxilotu ninduten, ertzainetako bat erasotu izana leporatuz. Alabaina, hauxe da, erasoa baino, haiek erabilitako biolentzia agresibotik babesteko, neuk izandako jarreraren testigantza, baita komisaldegian gertatutakoaren laburpena ere: Goizaldeko seirak aldera mikrofonoko ahotsak esnatu gintuen, ertzaintzaren “armada” laster iritsiko zela zioena. Honen aurrean ordea, azkar osatu genuen herri harresia eta bihotzetik gertu (karpa zuriaren barnean, berdetik gertu) ezarri nintzen ni, lagunaren ondoan. Ertzainentzat leku estrategikoa zen hura, karpa zuriaren paretek eta berdeak bertan gertatzen zena ezkutatzen baitzuten; gainera, ez zegoen bertatik ezer grabatzeko aukerarik. Hasieran zoko hartan sartu ez baziren ere, tentsioa areagotu orduko gure aldetik ere hasi ziren. Guganaino iristea lortu zutenean, jada euren jarrera pazifiko eta pasiboa ahaztuta zeukaten. Lehenik, arbizuarra bortizki atera zuten eta ondoren neuri iritsi zitzaidan txanda. Neure ondoko kideak atera bazituzten ere, berriro ere taldeari heltzeko aukera izan nuen. Horrela, ertzain batek besoetatik tiratu eta beste batek euren eskuak aurpegian ezarri zizkidaten. Hark, masail eta ahotik bortizki heldu ninduen eta inongo urradurarik ez egitearren, burua aldeetara mugitu nuen. Hala ere, azkar heldu ninduten beste nonbaitetik, ileko mototxetik, hain zuzen. Iletik helduta arrastaka atera ninduten, ziztu bizian gainera, eskutik edo “trapu” bat ateratzen egongo balira bezala. Nik bitartean, isilik eta inongo mugimendurik egin gabe jarraitzen nuen, nahiz eta sentitzen nuen mina jasanezina izan. Atzean, oihu eta txistu ugari entzuten nituen, ertzaintzak nigan izaten ari zen jarrera salatzen zebiltzan. Ondoren, jendartetik urrundu eta biren artean hanketatik eta besoetatik gogor eta bortizki heldu ninduten eta haietako bat gainera etorri zitzaidan; literalki neure gainean jarri zen, ni lurrean etzanarazi ninduten bitartean. Momentu hartan zera errepikatzen nien behin eta berriro: “lasaitu! lasai zaitezte!”, “kontuz ibili!”,”Me estais haciendo daño!”. Nire hitzek ordea ez zuten ezertarako balio, eroak ziruditen. Jada “askatze pasiboa” amaitu zela eta kanporantz ateratzen utziko zidatela uste nuenean, bat-batean, ertzain bat garraxika entzun nuen zera esanez: “¡detener a esta zorra! ¡Denerla! Momentu hartan ezin nuen ezer ulertu, nigatik ari al zen? Burua goratu eta nirekin zeuden ertzainen harridura aurpegiak ikusi nituen. Bai, nonbait nigatik ari zen. Nigana gerturatu eta ez zion esaldi bera esateari uzten: Detenerla! Que detengais a esta zorra!

Edurneren testigantza

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Edurneren testigantza

Citation preview

Page 1: Edurneren testigantza

Donostian, 2013ko apirilaren 24ean

ASKE GUNEKO DESALOJOAREN eta ATXILOKETAREN TESTIGANTZA. APIRILAK 19

Apirilaren 19ko herri harresiaren desalojoan atxilotu ninduten, ertzainetako bat

erasotu izana leporatuz. Alabaina, hauxe da, erasoa baino, haiek erabilitako biolentzia

agresibotik babesteko, neuk izandako jarreraren testigantza, baita komisaldegian

gertatutakoaren laburpena ere:

Goizaldeko seirak aldera mikrofonoko ahotsak esnatu gintuen, ertzaintzaren

“armada” laster iritsiko zela zioena. Honen aurrean ordea, azkar osatu genuen herri

harresia eta bihotzetik gertu (karpa zuriaren barnean, berdetik gertu) ezarri nintzen ni,

lagunaren ondoan. Ertzainentzat leku estrategikoa zen hura, karpa zuriaren paretek

eta berdeak bertan gertatzen zena ezkutatzen baitzuten; gainera, ez zegoen bertatik

ezer grabatzeko aukerarik.

Hasieran zoko hartan sartu ez baziren ere, tentsioa areagotu orduko gure aldetik ere

hasi ziren. Guganaino iristea lortu zutenean, jada euren jarrera pazifiko eta pasiboa

ahaztuta zeukaten. Lehenik, arbizuarra bortizki atera zuten eta ondoren neuri iritsi

zitzaidan txanda.

Neure ondoko kideak atera bazituzten ere, berriro ere taldeari heltzeko aukera izan

nuen. Horrela, ertzain batek besoetatik tiratu eta beste batek euren eskuak aurpegian

ezarri zizkidaten. Hark, masail eta ahotik bortizki heldu ninduen eta inongo urradurarik

ez egitearren, burua aldeetara mugitu nuen. Hala ere, azkar heldu ninduten beste

nonbaitetik, ileko mototxetik, hain zuzen. Iletik helduta arrastaka atera ninduten, ziztu

bizian gainera, eskutik edo “trapu” bat ateratzen egongo balira bezala. Nik bitartean,

isilik eta inongo mugimendurik egin gabe jarraitzen nuen, nahiz eta sentitzen nuen

mina jasanezina izan. Atzean, oihu eta txistu ugari entzuten nituen, ertzaintzak nigan

izaten ari zen jarrera salatzen zebiltzan.

Ondoren, jendartetik urrundu eta biren artean hanketatik eta besoetatik gogor eta

bortizki heldu ninduten eta haietako bat gainera etorri zitzaidan; literalki neure

gainean jarri zen, ni lurrean etzanarazi ninduten bitartean. Momentu hartan zera

errepikatzen nien behin eta berriro: “lasaitu! lasai zaitezte!”, “kontuz ibili!”,”Me estais

haciendo daño!”.

Nire hitzek ordea ez zuten ezertarako balio, eroak ziruditen. Jada “askatze pasiboa”

amaitu zela eta kanporantz ateratzen utziko zidatela uste nuenean, bat-batean, ertzain

bat garraxika entzun nuen zera esanez: “¡detener a esta zorra! ¡Denerla!

Momentu hartan ezin nuen ezer ulertu, nigatik ari al zen? Burua goratu eta nirekin

zeuden ertzainen harridura aurpegiak ikusi nituen. Bai, nonbait nigatik ari zen. Nigana

gerturatu eta ez zion esaldi bera esateari uzten: Detenerla! Que detengais a esta zorra!

Page 2: Edurneren testigantza

Orduan, ertzainek, bata besteari atxiloketaren zergatia galdetu eta jakinezaren

aurrean, atxilotze aginduari jaramon egin zioten. Bat-batean, neure gainean zegoen

ertzainak goratuta neukan burua lurraren kontra bortizki jo zuen (buruaren

ezkerraldea guztiz puztuta neukan, urradura txiki bat ere); era berean, atzealdetik

agresiboki lepotik heldu ninduen. Nik ezin nuen gertatzen zena sinetsi, lasaitzeko

eskatzen jarraitzen nien, kontuz ibiltzeko. Alabaina, ez zidaten jaramonik egin, bilurrak

ezarri eta agresiboki lurretik altxarazi ninduten. Karpatik kanpora atera eta karpa

berdeko paretaren aurka egonarazi ninduten, furgoneta aldera eraman ninduten arte.

Atxilotzaileak, bitartean, ez zuen ni psikologikoki erasotzeari uzten, nazka eta ero

aurpegiarekin aurpegira begiratu horreako esaldiak behin eta berriz errepikatzen

zizkidan: ¡puta zorra! ¡Vas a pasar toda la puta noche en el calabozo! ¡vas a ver!

¡guarra! … Hasieran begietara begiratzen nion baina isiltzen ez zela ikusi ez eta

hoberena begirada kentzea zela erabaki nuen. Orduan, bere trajean nireak ziren ile

metxoi ugari ikusi nituen. Momentu hartan sentitutako amorru eta inpotentzia guztiz

adierazezina da baina tentuz jokatu nuen, ez nuen inolako komentariorik egin.

Furgonetak zeuden lekura eramatean, atxilotzaileak identifikazioa eskatu zidan eta

neure izen-deiturak eman nizkion. Non sartu erabakitzeko ertzainen artean komeriak

izan eta gero, furgonetara batera bakarrik sartzea erabaki zuten. Han, guztia amaitu

arte egon nintzen; sekulako beroa aguantatuz, ondoren etorriko zenaren beldur.

Furgonetara atxilotzailea eta beste kide bat sartu ziren, eta ziztu bizian atera ziren

Bulebarretik. Komisaldegiko bide osoan zehar isilik gelditu nintzen eta noizean behin

aurretik irainen bat botatzen bazidaten ere, bide isila izan zen. Iristean, ateratzea ere

bortitza izan zen. Furgonetatik ateratzeko agindua eman eta gorputz osoan zehar

sentitzen nuen minagatik mantso ateratzea baino ez neukan. Haiek ordea, azkarrago

joan nedin nahi zuten eta horretarako besoetatik gogor astindu ninduten. Inpotentzia

baina era beran beldurra sentitzen nuen. Ez nekien zer gertatuko zen, atxilotzailea

bertan gelditzeak ikaratu egiten ninduen. Atxiloketa eta trasladoa hain bortitza izanda,

neure buruari atxilotzailea han gelditzeak ekarri zezakeena baino ez nion galdetzen.

Ziur nago mehatxuak areagotu eta hitzezko erasoetatik, eraso fisikoetara pasako zela.

Hala ere, erasotzaileak gainean zeraman urduritasuna kontutan hartuta, komisaldegian

ni beste batzuen kargutan uztea erabaki zuten; eta eskerrak.

Zeldan 9:00ak inguruan sartu ninduten eta neure pertenentzia guztiak kendu

zizkidaten. Geroxeago bi neskato iritsi ziren zeldara. Orduan, bilutsarazi egin niduten

eta ezer ez neramala ohartu eta gero, galtzak eta kamiseta baino ez zizkidaten

bueltatu. Ondoren, eskubideak irakurri zizkidaten, baita leporatzen zidatena ere.

Momentu hartan ezin nuen ertzain hark esandakoa (bi ostiko intentzionatuen bidez

zauritu izana) sinetsi. Nondik atera zuen bertsio hori? “Atentatuagatik leporatzen

ninduten baina jakin banekien neuk ez nuela inondik inora ertzaina zauritu. Nolatan

zaurituko ote nuen goitik behera armatua zegoen handikote hura? Argi dagoen

bakarra, bortizki erasotu eta atxilotua ni izan nintzela zen. Haiei esaten diezuna ordea,

bost axola.

Edurne Martinez Arrese