Upload
mezkurra
View
605
Download
4
Embed Size (px)
Citation preview
Data: 2013/10/29 orrialdea: 1
ZENBAKIZKO MODELIZAZIOA 2013-2014 Ikasturtea
ARIKETA: ZUBI BATEN KALKULUA
Zubien eraikuntzan metalezko egitura giltzatuak erabiltzen dira sarritan. Egitura
hauek, jarduera motaren arabera, konfigurazio ezberdinak eduki ditzakete.
Ariketa honen helburua bi zubi konfigurazio, Pratt eta Howe egiturak,
kalkulatzea eta aztertzea da.
Pratt egitura: Howe egitura:
Helburua lortzeko Matlab aplikazioa erabiliko dugu. Ondorengo pausoak
jarraitzea gomendatzen dugu:
• Bi egiturak modelizatu
• Bi egituren tentsio-egoera eta desplazamenduak kalkulatu elementu
finituen metodoa erabiliz. Tentsio-egoera eta desplazamenduak grafikoki
adierazi.
• Bi egituren barrak dimentsionatu, erresistentzi eta zurruntasun irizpideen
arabera.
• Loturetan sortzen diren erreakzioak kalkulatu elementu finituen metodoa
erabiliz.
• Bi egituren portaera estrukturala aztertu eta alderatu.
Data: 2013/10/29 orrialdea: 2
ZENBAKIZKO MODELIZAZIOA 2013-2014 Ikasturtea
Zubiaren ezaugarriak ondorengoak dira:
• Zubiaren tarte kopurua: 10
• Zubiaren luzera totala: m 30=L
• Zubiaren altuera: m 4=H
• Bi barra motekin eraikita dago, kanpoko markoak profil mota bat darama
eta barruko barra bertikal eta diagonalak beste bat.
Zubiak jasaten duen karga berdin banatua dela kontsideratuko dugu:
kN/m 5=q
Dimentsionatzeko garaian irizpide hauek jarraitu:
• Materialaren erresistentzia: MPa 50on =σ
• Gezi maximo onargarria: 100/on L=δ
Entregatu beharrekoa:
• Matlab-en egindako programa eta funtzioak
• Ariketaren txostena
Oharra:
Ariketaren programazioan funtzioak sortu eta erabili kodea laburragoa eta
ulergarriagoa izateko.