20
Elgoibar eta Eibar batuago ELGOIBAR - 1185. zenb. XXVIII urtea - 2020-01-08

Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

Elgoibar eta Eibar batuago

ELG

OIB

AR

- 118

5. z

enb.

XXV

III u

rtea

- 20

20-0

1-08

1185 azala:Maquetación 1 07/01/21 10:51 Página 1

Page 2: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

1185 azala:Maquetación 1 07/01/21 10:51 Página 2

Page 3: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

IRITZIA

Aita Agirre Kulturgunea, 3, 3. ezk. - 20870 ELGOIBAR

943 744 112 Publizitatea: 943 743 704

[email protected] [email protected]

www.barren.eus

BARRENek bere gain hartzen du espazio arazoengatik iragarkiaklekuz aldatzeko eskubidea. BARRENek ez du bere gain hartzen Iri-tzia, Hitz eta klik eta eskutitzak ataletan adierazitakoen erantzuki-zunik. KOORDINATZAILEA Ainhoa Andonegi KAZETARIAK AinhoaAndonegi, Asier Orbea, Ainara Argoitia HIZKUNTZA ARDURADUNA

Ainara Argoitia PUBLIZITATEA Leire Rubio MAKETATZAILEA/DISEINATZAI-LEA Zaloa Arnaiz ATARI DIGITALEKO ARLO TEKNIKOAREN ARDURADUNA

Aitor Lauzirika ADMINISTRARIA Amaia Arrizabalaga KOLABORATZAI-LEAK Ibon Serrano, Eire Vila, Manu Sanchez, Iosu Juaristi, IñigoLamelas, Edurne Izagirre, Paula Heras, Enetz Ezenarro, Ane As-tiazaran, Irati Agirreazaldegi, Jone Olaizola, Juan Luis Mugertza,Izaro Etxegibel, Iñigo Otaño, Iñaki goitia, Jose Ramon Cabrera,Alex Segade INPRIMATEGIA Gertu Koop.E. TIRADA 4.885 ale LEGEGORDAILUA SS-1.038/92 ISSN 1138-1855

ARGITARATZAILEA:

LAGUNTZAILEAK:

BABESLEA:

Ez da samurra hizkuntza bat ikastea,edozein delarik ere. Gogoa, moti-bazioa, konpromisoa, esfortzua…

eta beste hainbeste jarrera behar diraprozesu horretan murgiltzeko. Baina ja-rrera ez da soilik ikaslearena; inguruanditugun pertsonak ere bihurtzen diragure ikasketa prozesuaren parte, zeresanik ez ikasten ari garen hizkuntzakohiztun direnean.

Hein horretan, euskal hiztunok badugugure erantzukizuna ingurukoen euskaraikasteko prozesuetan. Gero eta konbentzi-tuago nago gogoa, motibazioa, konpro-misoa, esfortzua… transmititzeaz gain

ezinbestekoa dela geure zu-zentzaile papera alde baterauztea. Hizkuntza bat ikasten ariden pertsonari ziurrenik gusta-

tuko zaio egiten dituen okerrak zu-zentzea, baina ez ote da

frustragarria norbait uneoro zure oke-rrak zuzentzen egotea? Eta horrek ez aldu hiztuna ikaratzen hizkuntza hori erabatuztera iritsi arte? Nahiko erantzun argiadute galdera horiek. Zergatik egiten dugukontrakoa, orduan, geure buruarekin?

Izan ere, zuzentzaile diodanean ezdiot inguruan ditugun gainontzeko so-laskideen zuzentzaile (soilik), baitageure buruaren zuzentzaile ere. Ezdiogu sekula dakizkigun hizkuntzak

ikasteari lagatzen: hitz berriak ikastenditugu, okerrak aldatzen, egitura eze-zagunak txertatzen… Kontua ez baitahorren sinplea: ezin ditugu euskal herri-tarrak “euskaraz ez dakitenak”, “eus-kara ikasten ari direnak” eta “euskarazdakitenak” multzoetan sailkatu, prozesudinamikoa baita hizkuntza geuregana-tzearena. Beraz, kategoria horietatikharago, prozesu horren parte gisaulertu beharko genuke norbanako ba-koitza, euskararen zuzentasunari dago-kionez malgutasunez jokatuz. Euskarakhiztun lotsagabeak behar ditu, bainabaita “zuzentzaile” umilak ere.

2020ak zerbait erakutsi badiguepe luzerako planik ez egitea izan da.Egunerokotasunak hartu du pisua, zen-tzua. Urte berriko asmoek (inork izate-kotan) ere norabide bera hartu beharkodute. Horra, nire urte berrirako as-moak: euskara-uneoro-zuzena kontzep-tuak elkarrengandik askatu eta neureburuarekin gogorregia ez izatea.

ANE ASTIAZARAN Itzultzailea

“Euskarak hiztun lotsagabeak behar ditu,

baina baita ‘zuzentzaile’ umilak ere”

Zuzentzea zer den

3

1185 alea:Maquetación 1 07/01/21 10:52 Página 3

Page 4: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

GUTUNAK4

u IÑIGO ETXABERI ESKERRIK ASKO Mendian ibili zalea naiz, eta aurreko

batean, abiatu nintzen Itxasueta baserri-tik Garaluzera doan bidean gora, etanire ezusterako, garbi-garbi eta marka-tuta topatu nuen bidea. Bidean aurreraeginda konturatu nintzen Garizurieta ba-serritik Garaluz puntaraino ere halaxezegoela, bai eta jaitsiera ere, txabolaberriraino. Gerora jakin nuen noren obraizan zen hori dena, erremintak eskuanhartuta topatu nuelako handik gertu IñigoEtxabe herrikidea. Lerro hauen bidez nireesker ona agertu nahi diot Etxaberi, egin-dako lanagatik. Orain, bide horiek garbimantentzea dagokigu gainerako guztioi.

S.U.

u MENDIBIDEAK GALTZENMoru/Muru mendirako Ipintza base-

rritik zehar doan pasabidea debekatzenari dira baserrikoak, eta Udalaren ados-tasunarekin omen. Hala bada, herritarroibeste mendi ibilbide aukera bat galduzaigu. Lehenagotik, Galbusotik Egirai-noko bidea galdu zen. Errotatxotik Zele-tan zeharreko bidea ere galduz joan da.Ez dakit konturatzen garen galerarekin.Elgoibar (gure bailara) mendi zulo batizanik, betidanik mendi bideak izan diraherritarrontzat kirol irteeretarako aukeranagusia azken belaunaldietan. Lehen,baserritarrek erabilitako bideak erabilizizan ditugu mendira irteteko bideak, etahorrela ikasi genituen aurreko belaunal-dietatik. Gerora, aldaketa handiak izan

dira, jakina, tartean baserrien gainbe-hera erabatekoa, eta baita baserrietarai-noko errepideak egitea. Eta ondorioz,baserri batzuetan gaur bizi direnek ezdute nonbait gogoko jende pasua base-rritik zehar. Joera hori nagusitzen bada,ez bakarrik Elgoibarren, herri guztietan,hainbat eta hainbat mendibide aukerakentzen ari zaizkigu herritarroi, eta berazkirol aukera naturalenetako bat galaraz-ten ari zaigu. Mendizaletasuna omengure herriko ezaugarrietako bat. Ez dakitnon geldituko den. Gaiak merezi du ez-tabaida, zerikusia daukaten guztien ar-tean, herritarrak kontutan hartuta, hainzuzen ere. Konponbideak bilatzea izanbehar luke bidea, beti ere, baserritarreilagunduz. Badira moduak.

Juan Mari Mendizabal

BARRENek ez du bere gain hartzen IRITZIA eta ESKUTITZAK ataletan adierazitakoen erantzukizunik. Eskutitzak ondo identifikatuta egonbehar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara: [email protected]

BARREN Elgoibartik kanpo jasotzen dutenentzako oharraHego Euskal Herria eta Espainia: 31€ (Elgoibarko Izarrako bazkideek 25€)Ipar Euskal Herria eta Europa: 44€ (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 34€)

Europatik kanpo: 56€ (Elgoibarko Izarrako bazkideek: 45€)

Harremanetarako: 943 744 112 edo [email protected]

ESKUTITZEI BURUZKO ARAUDIA

BARRENen edozein gutun argitaratu ahal izateko, honako baldintzahauek bete beharko ditu nahitaez:1. Eskutitz guztiek identifikatuak egon behar dute: izen-abizenak,telefono zenbakia eta NAN zenbakia derrigorrezkoak dira.2. 1.500 karaktere izan behar ditu gehienez eskutitzak.3.Eskutitzak izen-abizenen inizialekin edota izen-abizenekinargitaratuko dira. Ezizenarekin ezingo dira sinatu gutunak. Onartuegingo ditugu identifikagarriak diren taldeak: “Ikastolakoirakasleak”, esaterako. Bestalde, sinatzailearekin batera bestelagun batzuk ere daudenean, hauek ere identifikatuta egon behardute.4. Pertsona eta erakundeek gutun-egilearen izen-abizenak jakitekoeskubidea izango dute gutun horretan euren izena aipatu edoerreferentziaren bat egiten bada eta gutuna inizialekin sinatutabadago.5. Ez dira onartuko: biraoak, gutun iraingarriak eta errespetu faltazidatzitakoak, buzoneatzeko edo kale banaketa egiteko idatzitakoidazkiak, pertsona eta erakundeei zuzenduriko mehatxuak…6. Ez dugu gazteleraz datorren eskutitzik argitaratuko.

1185 alea:Maquetación 1 07/01/21 10:52 Página 4

Page 5: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

IV. URTEURRENA

Pedro Jose Ansola Garate2017ko urtarrilaren 5ean hil zen, 57 urte zituela.

Konturatu orduko joan diraboladan, hegan urteak

baina ezin ditugu ahaztugozatutako uneak

zurekin, Mauxi, giro epeleanigarotako tarteak

adiskide arteko sekretubesarkada ta barreak

Irribarrea marrazten diguzurekin akordatzeak.

Erre Arte kuadrilla

II. URTEURRENA

Jesus Urizar Artolazabal“Plaentxi”

2019ko urtarrilaren 7an hil zen, 69 urte zituela. Haren oroimenez II. urteurreneko meza izango da, domekan, urtarrilaren 10ean, 11:30ean Elgoibarko Bartolome Deunaren eliz-parrokian.

Joango zaretenoi aldez aurretik eskerrak.

Haizeak darabil zure ahotsaren doinuabihotzean daramagu zure irribarrea

gogoan zaitugu orain eta betiko.Etxekoak

1185 alea:Maquetación 1 07/01/21 10:52 Página 5

Page 6: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

MOTZEAN M6

San Lazaro egoitzakoek hartu dutekoronabirusaren kontrako txertoa

Irratizaletasunari buruzko hitzaldia eman dute GARE-EILT elkarteko kideek Herri Eskolan

San Lazaro egoitzako egoiliarrak izan dira Elgoibarren Koronabirusaren kontrakotxertoa hartzen lehenengoak. Pfizer markako txertoa jarri diete. Abenduaren30ean hartu zuten egoiliarrek lehenengo dosia, eta urtarrilaren 1ean egin zuten

langileek. Txertoa hartzea borondatezkoa da, eta nahi zutenei bakarrik eman diete.Horrez gain, San Lazaro egoitzaren aurreko parkea hesitu zuen Udalak, egoiliarraksegurtasunez irten ahal izateko egoitzatik, eta orain, estalpe bat jarri dute hesitutakoeremu horretan, eguraldi txarra egiten duenean ere, egoitzakoek kanpora irteteko au-kera izan dezaten.

Mankomunitateak lurpeko17 edukiontzi ordezkatuko

ditu lurrazalekoekin

Mankomunitatea osatzen duten udalerribakoitzeko lurpeko edukiontzien egoeraaztertu ostean, Debabarreneko Mankomu-nitateak eskualdeko lurrazpiko 63 edukion-tzi lurrazalekoekin ordezkatzea erabakizuen abenduaren 16ko Batzar Oroko-rrean, eta dagoeneko abiatu dute lanak es-leitzeko lizitazio prozesua. Ermuan,Eibarren, Elgoibarren eta Mutrikun aldatukodituzte edukiontziak. Elgoibarren 17 edu-kiontzi ordeztuko dituzte Antonio Arrillagan,Pedro Migel Urruzunon eta Aita Agirren. Er-muan 12 lurpeko edukiontzi aldatuko di-tuzte, Eibarren 29, eta Mutrikun 5. Guztiraerrefusako 30 lurpeko edukiontzi ordezka-tuko dituzte lurrazalekoekin, papera etakartoia biltzeko 11 edukiontzi, plastikoaeta ontziak jasotzeko 12 eta beira jaso-tzeko 10 edukiontzi. 2020ko aurrekontua-ren barruan gauzatuko ditu lan hauekMankomunitateak, eta, guztira 1.128.006euroko inbertsioa egingo dute.

Herri Eskolako LH6ko ikasleek uhinei buruzko proiektu bat landu dute eskolan,eta horren harira, herriko irratizaleen elkartea gonbidatu zuten, euren afizioarenberri emateko. Roberto Sanchez eta David Mekolalde irratizale elgoibartarrek za-letasuna nondik datorkien azaldu zieten umeei, eta, hainbat azalpen eman zituz-ten, besteak beste, dauden uhin elektromagnetiko mota desberdinei buruzkoakedo irrati-uhinen irismen eta hedapenari buruzkoak, eta irratiaren historia, azaletikbada ere, ezagutzeko aukera ere izan zuten. Nazioartean irrati bidezko komuni-kazioetarako erabiltzen diren kodeak ere erakutsi zizkieten, besteak beste, ICAOkode fonetikoa, "Q" kodea eta MORSE kodea. Amaitzeko, irrati-aparatu batzukerakutsi zizkieten, eta zenbait kontaktu ere egin zituzten zuzenean Granada, Ba-dajoz, Alemania eta Errusiatik transmititzen ari ziren irratizaleekin, besteak beste.

Presoen eskubideen aldeko biharko ekitaldia Maalan izango da

Presoen eskubideen aldeko ekitaldia antolatu du Sarek biharko, eta hasiera batean Kalegoen plazan egitea aurreikusi bazutenere, Maalako parkean egingo dute, eguraldi txarra iragarria dagoelako. 17:30ean hasiko da ekitaldia. Talde argazkia aterakodute, eta testu bat irakurriko dute oholtzatik. Ondoren, Elgoibarko kantariek Izaro Andresen Errefuxiatuena abestia kantatuko dute.Josu Larizi ere aipamena egingo diote, eta Izan Bidea abestiarekin amaituko dute.

1185 alea:Maquetación 1 07/01/21 10:52 Página 6

Page 7: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

MOTZEANM7

Urtea itxi aurretik onartu zituzten aurtengo aurrekontuak Mendaroko Udalean, EAJren botoekin. PSE-EEko zinegotzia abstenituegin zen bozketan eta EHBildukoek kontra bozkatu zuten. Aurrekontua 2.764.000 eurokoa izango da, 2020koa baino64.000 euro apalagoa. Iñaki Arregi alkateak prentsa ohar bidez jakinarazi zuen aurrekontuek hiru ardatzi edo helbururi

erantzuten dietela: herritarren babesa eta herritarren ongizatea bermatzea, garapen ekonomikoa eta enplegua sustatzea eta Udalak2019-2023ko Legealdi Planean jasotako proiektu estrategikoak zimentatzea. “2021erako onartu ditugun kontuak aurrerakoiakdira, eta guztiz sabuespenezkoak, onartzen diren testuinguruagatik. Aurrekontua murriztu arren, Udalak aurrezkiak ditu, diru gerakina,eta diru hori erabiliko dugu inbertsio publikoa indartzeko”, dio oharrean.

Oposizioak, bestalde, “ideia berri gutxi” izatea egotzi dio Udal gobernuari. “Uste dugu aurrekontu hauek ez dietela erantzutenherri honen erronkei; aurrekontu kontinuistak dira. Hiru milioi euro inguruko aurrezkiekin, EAJ ez da gai izan proiektu berririk diseinatzeko,ezta inguruko udalerrietan funtzionatzen duena kopiatzeko ere”, baloratu du PSE-EEk. Antzeko hitzak izan ditu EHBilduk. “Ideia gutxi”eta “lankidetzarako gaitasun falta” izatea egotzi dizkio EAJri. Datorren asteko zenbakian emango dugu xeheago aurrekontuen berri.

Mendaroko Udalak 2.764.000 euroko aurrekontua izango du aurten, iazkoa bano 64.000 euro apalagoa

PSE-EE eta Podemosi eskua luzatu die Elgoibarko EH Bilduk aurrekontuak adosteko

Elgoibarko EH Bilduk dei egin die PSE-EEri eta PodemosiEAJren aurrekontu proiektuari aurkeztutako hainbat zuzenketaadosteko eta, “elgoibartarrentzat hobekuntza handiak lor-tzeko”. Ezker subiranistari bereziki deigarria egin zaio PSE-EEkaurrekontuei zuzenketak aurkeztu izana. “Ez da normalena,ezta ohikoena ere, gobernuko bazkideak bere zuzenketak aur-keztea, garrantzi politiko handikoak gainera, udal gobernukokide nagusia bakarrik eta gutxiengoan utziz”, jaso dute pren-tsa oharrean. EH Bilduren ustez, egoera hori EAJk “inorekinhitz egin eta adostu gabe egiteko duen moduaren besteadibide bat” da.

EH Bildutik esan dute zabalik dituztela elkarrizketarakobideak alderdi politiko guztiekin, euren proposamenak eta

proposatzen dituzten hobekuntzak inplementatu ahal iza-teko, eta horren harira, jakinarazi dute, bat datozela PSE-EEk eta Podemosek aurkeztutako hainbat zuzenketarekinere, tartean honako hauekin: udalerriko auzoetarako auto-bus zerbitzua ezartzearekin, tokiko merkataritza eta osta-laritza laguntzeko eta suspertzeko inbertsio publikoakegitearekin eta auzoetan hobekuntzak egitearekin. Horrenharira, “EAJren politikei alternatiba bat”emateko aukeraikusten du EH Bilduk, eta horretarako dei egin die PSE-EE etaPodemos alderdietako ordezkariei “aukera-leihoa” aprobetxa-tzera. “Urte askoan lehen aldiz, Elgoibarren benetako aukerakdaude elgoibartarren bizi-baldintzak hobetzeko”, diote prentsaoharrean.

Herriko oharren eta agendaren berri emateko pantaila handia jarri dute Mendaron, plazan

Gabonetako oporraldi aurretxoan jarri zuen Menda-roko Udalak Pantatronicen pantaila handia Herriko Enpa-rantzan. Ordua eta tenperatura ematen ditu, eta herrikoagendaren eta bestelako oharren berri emateko ere ba-liatu nahi dute. Musika Eskolak Udalarekin lankidetzansortutako Olentzero eta Mari Dominginen bideoa egonda ikusgai egunetan, eta Errege Egun bezperan, marti-tzen goizean, hiru errege magoen bideoagatik ordezkatuzuten, Arno Guraso Elkarteak eta Udalak elkarlanean sor-tutako bideoagatik. Esperientzia pilotu gisa jarri dute pan-taila plazan, eta izaten duen harrera aztertu osteanerabakiko dute beste auzoetan antzekoak jarri ala ez.Momentuz ikusmina eta zeresana sortu ditu pantailak.

1185 alea:Maquetación 1 07/01/21 10:52 Página 7

Page 8: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

MOTZEAN8

Gautenari laga dio Elgoibarko UdalakSanta Klara komentuko zati bat

52.500 euroko laguntza,langabeak kontratatzeko

Elgoibarko Udalak 52.500 eurokodiru laguntzak banatuko ditu, enpresetanlangabeak kontrata ditzaten. Diru-lagun-tzak jasotzeko eskaerak egin eta beharden dokumentazioa aurkezteko epea mar-txoaren 31n bukatuko da. Diru-laguntzakElgoibarren lantokia duten pertsona fisikoedo juridikoek, sozietate zibilek eta elkar-teek jaso ahal izango dituzte, beti ereDLOren 13.2 artikuluan ezartzen direndebekuetatik bat bera ere ez badute. Kon-tratatuko dituzten pertsonek, berriz, Elgoi-barren erroldatuta egon beharko dutegutxienez 2020ko urtarrilaren 1etik, etalangabezian eta Langaben enplegu eska-tzaile gisa izena emanda egon beharkodute. Diruz lagunduko diren kontratuak,berriz, 2020ko urtarrilaren 13tik aben-duaren 31ra bitartekoak izango dira, etakontratuen gutxieneko iraupena 3 hilabe-tekoa izango da. Hori bai, ez dira onar-tuko enpresa-jabeen ezkontideak etasenideen kontratatazioak.

Diru-laguntzen zenbatekoak%50eko lanaldiko hiru hileko bost kon-

tratu eta %100eko lanaldiko hiru hilekohamabost kontratu lagunduko dituztediruz. Era berean, soldaten eta GizarteSegurantzaren kostuen %75 lagundukodute gehienez ere, muga hauek izanda:3.000 euro lanaldi osoko hiru hileko kon-tratuetan, eta 1.500 euro lanaldi erdikohiru hileko kontratuetan. Kontratratutakopertsonen %40 emakumeak direla berma-tzeko, lehenik eta behin, zortzi emakumekontratatzeko diru-laguntzak emango di-tuzte, eta ondoren, gainerako eskaerakhartuko dituzte kontuan, sarrera hurrenke-raren arabera. Enpresek zortzi emakumekontratatzeko diru-laguntza eskatzen ezbadute, diru-laguntza kopurua proportzio-nalki murriztuko dute kontratatutakoen%40 emakumeak izan arte. Kasu horre-tan, ez da erabiliko gelditzen den aurre-kontuko kreditua.

Santa Klara komentua izandako eraikineko 558 metro koadro inguruko espazioalaga dio Elgoibarko Udalak Gautenari, Autismoaren Espektroko Nahastea dutenpertsonen senideen elkarteari. Urte azkenaldera (abenduak 22) sinatu zuten lau

urterako hitzarmena bi aldeek (beste lau urterako luzatu daiteke), eta sinadura ekital-diaren ostean eraikinera bisita egin zuten ordezkariek: Ane Beitia Elgoibarko alkateak,Amaia Lopetegi Gautena elkarteko zuzendariak, Jara Larreategi Gautenako psikolo-goak, Imanol Rodriguez Helduentzako Eguneko Zentroetako arduradunak, MaialenArrastia Aisialdi teknikariak eta Blanca Larrañaga Gizarte Ongizate Saileko ardura-dunak.

“Udalarentzat aurrerapauso handia da baliabide hori izatea. Gaur egun besteudalerri batzuetara joan behar duten eta haientzat bereziki diseinatuta ez daudenzentroetara bertaratzen diren Elgoibarko pertsonentzat albiste ona da. Lagapen honenbidez, beraiek zein familiek, baliabide hau herrian bertan edukitzeaz gainera, langileprestatuak izango dituzte beraien zerbitzura, behar guztiei erantzuteko, beren gaita-sunak hobetzeko eta beren potentziala ahalik eta gehien garatzeko aukera emangodien hezkuntza-esperientzia bat izateko. Akordio honekin guztiok irabazten dugu”,esan zuen Ane Beitia alkateak lagapen hitzarmenaren sinatze ekitaldian.

Erabilera askotarakoGautenak hainbat egitasmotarako erabiliko du Elgoibarko Udalak lagatako azpiegi-

tura. Batetik, eguneko zentro moduan eta helduentzako atsedenaldirako espazio gisa,eta bestetik, baita aisialdiko jarduerak egiteko eta familiei laguntzeko ere. Ez dute eraikinosoa erabiliko, zortzi gela eta kapera egokituko dituzte euren beharretarako. Egunekozentroa hil honetan jarriko dute martxan, eta gainerako zerbitzuak udaberritik aurrerahasiko dira ematen, lehenengo egokitzapen lanak egin behar dituztelako. Azpiegiturahorretan sortuko diren gastuak elkartearen kontura izango dira (ura, gasa, argia, telefo-noa, aire girotua....), bai eta zergak ere. Gautenak eraikin inguruko berdeguneak erabiliahal izango ditu, eta horiek mantentzeko lanak ere egin ahal izango ditu. Era berean,Udalak baimena emango dio elkarteari lagatako gunea bertan egin beharreko jardue-retarako egokitzeko, beharrezkotzat jotzen dituen obra eta konponketa guztiak egitekoalegia. Hori bai, elkarteak aldez aurretik eman beharko die Udalari horien berri.

M1185 alea:Maquetación 1 07/01/21 10:52 Página 8

Page 9: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

Ana Mari Egaña Irusta

2020ko abenduaren 17an hil zen, 69 urte zituela.Sendiak bihotzez eskertzen ditu jasotako doluminak.

Zeruko izarren artean aurkitu duzu tokia,lurrean utzi dituzun izarrei emateko argia.

Zure indarrak emango digu benetako bizia,egunsentiarekin batera jarraitzeko bidia.

Etxekoak

Gizon umila, gizon alaia,argi ta eskuzabala;

aita, senar ta lagun arteanizan zara espeziala.

Urteak gogor ta hotz jo gaituhasi eta berehala...

Jakin gure bihotzetan beti bizi izango zarela.

I. URTEURRENA

Ramon Aramburu Igarzabal2020ko urtarrilaren 3an hil zen, 84 urte zituela.

Etxekoak

1185 alea:Maquetación 1 07/01/21 10:52 Página 9

Page 10: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

Mekanosa

d idazmakinen salmenta

eta konponketa

d multikopistak

d fotokopiadorak

d erloju industrialak

d marrazketa

materiala

d informatika

d fax

Errosario, 27Tel: 943 74 02 84 Elgoibar

1185 alea:Maquetación 1 07/01/21 10:52 Página 10

Page 11: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

ELKARRIZKETA 11

“Prestakuntza da lanerako ate berriakirekitzen dituen giltza”

Ane Iriondo eta Nora Ramon IMHko lan-gileak dira, eta, bereziki, langile eta lan-gabeentzako prestakuntzaz arduratzendira. Urteak daramatzate IMHra jotenduten langile eta langabeei informazioaematen, eta bakoitzaren beharraren ara-bera, nondik nora jo dezaketen ere ahol-katzen diete. Covid-19ak baldintzatu duenurte honetan ere ez dute atsedenik hartu,eta prestakuntza aukera zabala prestatudute, pandemiari aurre egiten laguntzeko.

w Covid-19ak izan al du eraginik IMHkoprestakuntza eskaintzan?

Jendea prestatzeko gogoz dabil etaikastaro gehienak beteta daude. Dagoe-neko baditugu langabeentzako ikastarobatzuk martxan, eta urtarrilean berriak ha-siko ditugu, %100 diruz lagundutakoak.Jende asko etorri zaigu ERTE edo ERE ego-eran dagoena, eta baita etorkizun zailbaten aurrean lana aldatu nahi dutenakere. Bakoitzak bere neurrirako formazioikastaroak bilatzen ditu, eta gu, gure al-detik, ahalegin guztia egiten ari gara ba-koitzari erantzun egokia emateko.Langabezian daudenei beste lanpostu ba-tzuetan aritzeko gaitasunak emango diz-kien ikastaroak gomendatzen dizkiegu,eta lanean ari direnei beraien lanpostue-tarako osagarriak izango diren ikasta-roak, beraien lanpostuetan hobetu ahalizateko.w IMHko ikastaroetan izan al duzuekonfinatu beharrik kutsatzeen ondo-rioz?

Ez. Egon dira positibo kasuekin harre-mana eduki eta klasera etorri ez direnak,

baina oso kasu gutxi izan dira. Batzuekikastaroa utzi behar izan dute gai pertso-nalengatik eta beste batzuek klasea onlinejarraitu dute, baina ikastaroak ez diraeten. w IMHra gerturatzen direnek argi izatenal dute zer ikasi nahi duten?

Batzuetan bai, baina beste batzue-tan ez. Oso argi izan dezake batek zernahi duen eta oso galduta egon daitekebeste bat. Zalantzak dituztenei saiatzengara bakoitzaren neurrirako informazioaematen, eta norberaren beharraren ara-bera ikastaro batera edo bestera bide-ratzen ditugu, eta batzuetan besteikastetxe batzuetara ere bidaltzen di-tugu. Pertsona bakoitzari egokien dator-kion irtenbidea ematen saiatzen gara. w Nolakoa aurreikusten duzue 2021urtea?

IMHn ikastaro eskaintza oso za-bala izango dugu, bai langabezian

daudenentzat zein langileentzat, etadenak %100ean diruz lagunduta. Aur-ten ere, urtero bezala, ikastaro berriakeskainiko ditugu: Makina erremintakoarlo ezberdinetakoak, giza baliabide-etakoak, eta estrainekoz hizkuntza ikas-taroa ere bai, ingelesekoa (azken haulangabeei zuzendua). Gure ustez,ikastaro hauek lan berriak topatzekoedo lan egoerak hobetzeko ateak ire-kitzen dituen giltzak dira. Prestakuntzada lanerako ateak zabaltzen dituen gil-tza. Gure ikasle izandakoek lana lor-tzen dutela jakiteak poz handia ematendigu, eta zorionez sarri izaten dituguhorrelako berri onak. Jendea informa-zioa jasotzeko pausoa ematera ani-matu nahi dugu. Nahi dutenekwww.imh.eus webgunean begiratu de-zakete edo gure bulegora etorri dai-tezke. Ez da ezer kostatzen eta askodute irabazteko.

u ANE IRIONDO eta NORA RAMON IMH-KO PRESTAKUNTZA SAILEKOAK

- AINHOA ANDONEGI -

Nora Ramon eta Ane Iriondo.

1185 alea:Maquetación 1 07/01/21 10:52 Página 11

Page 12: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

ASTEKO GAIA12

Ez da kosta gabeko kontua izan,baina azkenean, abenduaren30ean zabaldu zuten ofizialki Azi-

tain-Maltzaga bidegorri zatia, Elgoibareta Eibar batzen dituen lotura. Gainera,Eibar arterako zatiaren irekierak bat eginzuen Andikano eta Maltzaga arteko bide-gorriaren azken zatia zabaltzearekin. Izanere, menditik erortzen diren harriak geldi-tzeko txapel edo tunel faltsu bat egitekolanak hasi zituen joan zen ekainean Eus-kal Trenbide Sareak Karakateko tunelarenirteeran, eta ordutik itxita egon da bidego-rriaren azken zatia. 5,1 milioi euroko au-rrekontua izan dute Azitain-Maltzagaarteko obrek, eta zati horri esker, Elgoibareta Eibar batuago daude orain.

Hilabetetako atzerapenaren ostean,2019ko azaroan hasi zituzten Azitain-dik (Eibar) Maltzagara arteko bidego-rria egiteko lanak. 2,1 kilometrokobide-zatia da, hiru metro inguruko zaba-lerakoa, oinezkoentzako eta bizikleten-tzako erabilgarria. Konplexutasunhandiko obra izan dela jakinarazi zuteninaugurazio ekitaldian agintariek. Bate-tik, Ego ibaia, eta bestetik, Deba ibaiaeta GI-627 errepidea gururatzen dituz-ten bost pasabide eraiki behar izan di-tuztelako, horietako bi 80 metrotikgorakoak.

Abenduaren 30ean zabaldu zutenagintariek Azitain-Maltzaga arteko bide-gorri zatia, Azitaindik Maltzagara artekobidea oinez eginda. Markel Olano Gi-puzkoako ahaldun nagusiak, Rafaela Ro-mero Mugikortasuneko eta LurraldeAntolaketarako diputatuak, Iñaki PregoMugikortasuneko foru zuzendariak eta De-babarreneko Esperientzia Eskolako zu-zendariak, eta Ane Beitia eta Miguel delos Toyos Elgoibarko eta Eibarko alkateekparte hartu zuten inaugurazio ekitaldian.Obra bera “jauzi kualitatibo garrantzitsua”izan zela esan zuen Olanok, “353 kilo-metrorekin, Gipuzkoa Euskadiko eta esta-

tutuko buruan jartzen delako”. Lanak “ga-raiz” amaitzearen garrantzia ere azpima-rratu zuen Olanok: “Bizi garen garaietanoso pozgarria da Debabarreneko herrita-rren eskaera historiko honi erantzutea; hauda, Eibar eta Elgoibar bidegorri batekinlotu ahal izatea eta egin duten eskaerahistoriko horri erantzutea. Izan ere, Deba-barrenako bi udalerri nagusietakoak diraEibar eta Elgoibar, baina baita Gipuzkoaosokoak ere”. Antzeko hitzak egin zituenAne Beitia Elgoibarko alkateak ere. “Behineta berriro eskatu izan dugu ElgoibartikMaltzagara arte egina geneukan bidego-rria Eibarrekin edo beste herriren batekinelkartzea. Eibarrekin beti izan dugu lotura,eta aurrerantzean, oinez egin ahal izateko

lotura ere bai”. Ekitaldian bertan, Elgoi-barko bidegorri zatian izango diren hobe-kuntzen berri ere eman zuen Beitiak.Hala, jakinarazi zuen Andikanotik Maltza-gara arteko zatian argiak jarriko dituztela,bai eta komun publiko bat ere, bidegorria-ren hasieran.

Bidegorria zabalik dagoenetik arris-kugune bat ere identifikatu dute erabil-tzaileek, Azitainen, autopistakobidesarirako sarrera-irteeran. Izan ere,bidegorriak Azitaingo biribilgunea guru-tzatzen du puntu horretan, zebrabidebaten bidez. Eztabaida ere ekarri du bi-degorriak sare sozialetan, hainbatek bi-zikletentzako itxita egon beharko lukeelazabaldu dutelako.

Abenduaren 30ean ireki zuten Elgoibar Eibarrekin batzen duen bidegorri zatia urtebeteko lanen osteanu

1185 alea:Maquetación 1 07/01/21 10:52 Página 12

Page 13: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

KIROLA 13

Nazioarteko Eguberri Txapelketan hartu zuen parte

Iker Calvo igerilariak

Nazioarteko Eguberri Txapelketa jokatu zutenabenduaren 29an Donostiako Paco Yoldi igerile-kuan. Euskal Herrian antolatzen den igeriketakoproba garrantzitsuena da, eta aurten ere, pande-mia gorabehera, izar asko bildu zituen, tarteanFrantziako zein Espainiako talde olinpikoetako ki-deak, eta baita Euskal selekziokoak ere. Hala,goi mailako igerilariekin lehiatzeko aukera izanzuen Iker Calvo Villalobos (Elgoibar, 2006) ige-rilari gazteak. Bere ondoko kalean igeri eginzuen esaterako Canoe taldeko Hugo Gonzalezde Oliveirak, 100 metroko bizkar proban. 21 ur-teko mallorkarrak abendu hasieran lortu zituen To-kioko Olinpiar Jokoetan parte hartzekogutxienekoak 200 metro estiloetako eta 100metro bizkar erako probetan.

San Anton pilota Txapelketaegun bakarrean jokatuko da,

jokatzekotan

Lagunak Pilota eskolak egin ditu San Anton pi-lota torneoa antolatzeko egin beharreko aurrelanak, baina agintariek datozen egunetan pan-demiari aurre egiteko hartzen dituzten erabakienzain egon beharko dute txapelketa jokatzeko au-kera izango duten ala ez jakiteko. Urtarrilaren16rako, San Anton bezpera egunerako, antolatudute txapelketa. Hiru jardunalditan jokatu izan daaurten arte txapelketa, bi finalerdi eta finala,baina aurten egun bakarrean jokatuko da.

Gipuzkoako 89 udalerriak bizikletaz lotzeko bidean, esklerosi anizkoitzaren

ikerkuntzarako dirua biltzeko

Karakatera bost joan etorri, sei ordutan

Koronabirusagatik mendi lasterketetan lehiatuezinda gelditu da Juanan Martin elgoibartarra, etaafizioari eusteko bere buruari erronka bat jartzeaerabaki zuen: Kalegoen Plazatik Karakateko tonto-rrera bost joan-etorri egitea, sei orduko mugan.Abenduaren 19an gauzatu zuen erronka.07:00etan hasi zuen estreinako igoera eta13:08an bukatu zuen bosgarren jaitsiera. Hortaz,zortzi minutugatik ez zuen lortu bere buruari jarritakoerronka. Martinek Kalegoen frontoiko txapatik Ka-rakateko tontorrera egin zituen bost joan-etorriak, 38 kilometroko ibilbidea gutxi-gora-behera, eta 3.500 metroko desnibel metatua, plazatik tontorrera 700metroko desnibela baitago. Bidelagun izan zituen hainbat adiskideri eta bere fa-miliari eskerrak eman dizkie Martinek, emandako animoengatik eta babesagatik.

Esklerosi anizkoitzaren ikerkuntzarakodirua batzea du helburutzat Mikel Liza-rraldek (Eibar, 1980) eta helburu horre-

kin ekin dio bere bigarren erronka handiari:hamabi etapatan, Gipuzkoako 89 udale-rriak bizikletaz lotzea. Abenduaren 26anhasi zuen erronka eta hurrengo egunean iritsizen gurera, Mendarora lehenengo, eta El-goibarrera gero. Lizarralderi esklerosi aniz-koitza diagnostikatu zioten duela bi urte.Mendian korrika ari zela bikoitza ikustenhasi zen. Huraxe izan zen lehen sintoma.Mendaroko ospitalean orban batzuk atzeman zizkioten buruan eta gero etorri zendiagnostikoa: esklerosi anizkoitza zuen. Kolpe gogorra izan zuela aitortua du Li-zarraldek, baina ospitalean bertan erabaki zuela gaitza ahal zen ondoen erama-ten ahalegintzea. Dieta aldatu zuen, eta kirol gehiago egiteari ekin. Gaur egun,sasoiko dago. “Bizitza normala” egiten du. "Astean behin Avonex izeneko botikabat hartzen dut, gaitzak lokartuta jarraitu dezan. Ahalik gehien zaintzen dut nireburua, kirola eta dieta baten bidez", dio bere webgunean. Erronkak ere jarri ziz-kion bere buruari ospitalean zela. Edo hantxe hasi zen Zegama-Aizkorri mendimaratoiarekin amesten ere. Horixe izan du gaur artean egin duen sona handie-neko erronka. 42,195 kilometroko proba da Zegama-Aizkorri, 5.400 metrotikgorako desnibel metatua duena. Pentsatu eta egin. Orain, bizikletaz Gipuzkoakoherri guztiak lotzeko erronkari heldu dio. Orbea, SD Eibar, CodeSyntax eta Fisio-arima ditu babesletzat. Dirua batzea da ekimen honen helburu nagusiena eta ho-rretarako bi bide daude. Orbea Orcak diseinatutako bizikletarako erropa erositaedota zuzenean diru ekarpena eginez Biodonostiari. Bizi.eus bere webguneanjaso ditu azalpen guztiak.

1185 alea:Maquetación 1 07/01/21 10:52 Página 13

Page 14: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

KULTURA14

Astarrak umia egitterako (zeozer egiñ): Bai, astarrak umia eitterako amaittuko juek etxe berri hori.

Gauza bat asko luzatuko dela edo gertatuko ez dela adierazteko. Ikus Txitiak txixa egitterako.

30 kultur ikuskizun baino gehiago eskainiko ditu Udalak urteko lehen sei hilekoan, Herriko Antzokian

Urtarriletik ekainera bitartean, adin tarte guztiei begi-rako 30 ikuskizunetik gora egingo dituzte Herriko An-tzokian. Iazkoarekin alderatuta, Elgoibarko Udalak ia

bikoiztu egin du kultur eskaintza. Lehenengo emanaldia De-mode Quarteten Kutsidazu bidea Ixabel musikala izango da,urtarrilaren 15ean. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekbi saio eskainiko dituzte urtarrilaren 22an, eta hurrengo egu-nean Zetak taldeak modu akustikoan emango du kontzertua.Gerora etorriko dira musika emanaldi gehiago ere: Musbikaensemble (urtarrilak 31), Puro Relajo (otsailak 21), Zea Mays(martxoak 19) eta Eñaut Elorrieta (maiatzak 21), Go!azen 7(apirilak 18). Antzerkiak ere izango dira, heldu zein umeentzako eta, eta Udalak esan du herriko artea sustatzeko ahalegina ereegin duela. Horren harira antolatu dituzte hauek: Elur Arrieta (Musbika ensemble taldea), Zuhaitz Gurrutxaga (Konpromiso ikuskizunaeta FutbolisTOK bakarrizketa), Sustrai Akordeoi taldea, Biraka Dantza taldea eta Elgoibarko Musika Eskolaren hainbat emanaldi(abesbatza-kontzertua, ikasturte amaierako kontzertua, dantza jaialdia...).

Sarreren salmentari dagokionez aipatu behar da kendu egin dutela Kutxako sarrerak saltzeko makina, beraz, aurrerantzean biaukera izango dira sarrerak aurkezteko: norberak sarrera inprimatuta edo sarrera telefonoan deskargatuta. Era berean, Herriko An-tzokiko aurre-salmenta larunbatetan izango da, 18:15etik 20:45era, eta aurrez saltzen ez diren sarrerak leihatilan salduko diraemanaldiaren egunean bertan. Emanaldi guztietarako sarrerak online ere erosi ahalko dira, Kutxabanken bidez.

Ludotekako argazki lehiaketakbaditu saridunak

Udal Ludotekak HH5etik LH6ra artekoumeentzako argazki collage lehiaketa anto-latu zuen, eta guztira zazpi lan aurkeztu di-tuzte. HH5-LH3 bitarteko kategorian, MarcVieirak irabazi du sari nagusia (kamara digi-tala, txartel eta zorroarekin), eta LH4-LH6 bi-tarteko sailean berriz, Sara Gabilondok(bat-bateko inprimagailua). Azkenik, ikuslea-ren saria Intza Cebrianek eskuratu du.

Hamazazpi taldek hartu dute parte Katekesikoek antolatutako jaiotza lehiaketan

Hamazazpi taldek eta 50 umek hartu dute parte Katekesikoek antolatutakojaiotza lehiaketan. Koronabirusak baldintzatutako edizioa izan da, eta ezin izandute ohi bezala parrokian bildu. Talde bakoitzak hitzordua hartuta aurkeztu dubere jaiotza Aita Agirre kulturgunean, eta lan guztiekin erakusketa egin dute.Epaimahaikideek lau lan saritu dituzte: 1. saria: Maria Amaro, Haizea eta Goi-zalde Luluaga eta Jare Juaristi; 2. saria: Paola Morales eta Lea Barrutia; 3. saria:Julen Mekolalde; 4. saria: Lara Olabarri, Greta eta Cloe Malvaso eta Carla Ji-menez. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete koronabirusak zaildutako garaihonetan ere lehiaketan parte hartzeko ahalegina egin duten guztiei. Era berean,ondorengo erakundeei ere eskerrak eman dizkiete, beraien laguntzarik gabeezinezkoa izango luketelako lehiaketa antolatzea: Elgoibarko Udala, San Bar-tolome Parrokia, Belenisten Elkartea eta Aranburu bitxi-denda.

1185 alea:Maquetación 1 07/01/21 10:52 Página 14

Page 15: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

KULTURA 15

‘Dendaostekoak’ liburuak eman zuenkanturako gaia Gabonetako bertso-saioan

Andre zientzialariak,erakusleihora

Emakume Zientzialarien Nazio-arteko Eguna da otsailaren 11 etahorren harira ekimen berezia abiatudu Elgoibarko Udalak, Elhuyarreko-ekin eta Egur Arte tailerrekoekin ba-tera: otsailaren 8tik 21eraerakusleihoak emakume zientziala-riz janztea. Udaletik dei egin dieteherriko zerbitzuetakoei egitasmoanparte hartzera. Denda bakoitzariemakume zientzialari bat proposa-tuko diete eta haren ikerketa-gaia is-pirazio hartuta apaindu beharkodute erakusleihoa. Apainketa lane-tarako Egur Arte tailerrekoen lagun-tza izango dute saltokietakoek.

Kanpaina hau Bizilaberen ba-rruan sartu dute. Bizilabe 2019anjarri zuten martxan Elgoibarren,gazteek zientzia eta teknologiakoproiektuak gara zitzaten, bainaberez, Euskal Herri mailako ikerketazentroen sarea ere bada, etaberaz, beste herri batzuetan ereegingo dute ekimen hau.

“Zer jakin beharko luke 12 urteko batek bere herriaz ikas-tolako ibilbidea amaitzen duenean?” galderari erantzuteradator proiektua, Arno Guraso Elkartetik jakinarazi dutenez.“Nahi genuke gure haurrek bizi diren herriarekiko atxikimenduhandiagoa izatea, bai eta ezagutza handiagoa ere haztenikusten dituen herriaz”, jaso zuen erronketan zuzendaritzatalde berriak. Eta erronka horri erantzuteko Mendaro herriaezagutzen egitasmoa jarri zuten martxan. Mendaron herrigin-tzan lanean ari diren elkarte eta norbanakoak aurkeztu nahidituzte, eta era berean, umeen parte-hartzea sustatu herrigin-tzan, eta horretarako, herriko eragileak elkarrizketatzeko au-kera eman diete herriko neska-mutilei. Dagoeneko hiru bideopilula sortu dituzte eta Arno Guraso Elkartearen webguneaneta haren sare sozialetan daude hirurak ikusgai. Euskaraldia-ren harira, Euskara Batzordekoak elkarrizketatu zituzten hau-

rrek; Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean,Tratu Onen Aldeko Taldekoak elkarrizketatu zituzten, eta orainhurrengo, Aitor Etxeberria herriko margolari eta eskulturagile-arekin izan dira.

Berezia izan zen Eguberrietako bertso-saioa, bertsoak eta literatura uztartu zitue-lako. Uxue Alberdik gidatu zuen saioa, Unai Iturriaga, Miren Amuriza etaNerea Ibarzabal aritu ziren bertsotan eta Aitor Novak jarri zuen soinu-giroa,

saxofoiarekin, gitarrarekin eta ordenagailuarekin. Iñigo Astiz kazetari eta idazlearenpoema batekin hasi zuen Alberdik saioa, Dendaostekoak liburua hasi zuen aipu be-rarekin. Poema horretan Astizek, bere amaren kontakizun batean oinarrituta kontatzendu pertsonek existentzia bat daukatela norberarekiko harremanetik kanpo eta hori ereidatz daitekeela. Horixe egin du Alberdik bere azken liburuan, amaren eta izebarenbizitzaren zati bat kontatu, senidetasun-harremanetik harago, eta liburu horren bueltanardaztu zuen abenduko bertso-saio literarioa. Liburuko hainbat pasarte errezitatu zi-tuen Alberdik, eta pasarte horietatik sortu zituen bertsotarako gaiak. Pandemia ego-eragatik, Herriko Antzokian 190 lagunentzako lekua zegoen, eta aretoa bete eginzen. Joan ezin izan zutenek, gainera, zuzenean jarraitu ahal izan zuten saioa BARRE-Nen webgunean.

Herriko eragileak aurkezteko egitasmoa jarri du martxan Mendaroko Arno Guraso Elkarteak

1185 alea:Maquetación 1 07/01/21 10:52 Página 15

Page 16: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

MERKATU TXIKIA

Etxaldeen Administraziorako-Gradu ikasketen ardu-

raduna Alcala de Henareseko Unibertsitatean, eta Gi-

puzkoa, Bizkai eta Arabako, Errioxako eta

Kantabriako ikastetxeetan. Zuzenbidean lizentzia-

tua. Kolegiatu zenbakia: 749

660 969 679 [email protected]

ROSA Mª PINTADO

AHOLKULARI KOLABORATZAILEASan Bartolome, 2

Etxebizitza bat daukat eta barrutik banatu egin nahi nuke.Jakin nahi nuke ea komunitateak galaraz diezaiakedan horiegitea.

Zatiketa juridikoa legean dago araututa. Jarduketa mota honenbidez, bi finka independente edo gehiago sortu daitezke, hasiera ba-tean finka bakarra zegoen lekuan. Prozedura nahiko konplexua da;izan ere, eragina jasan dezaketen jabeen baimena ez ezik, komuni-tatearen adostasun osoa ere behar da. Ez da ahaztu behar jarduketahonek jatorrizko higiezinaren eskritura-koefizientea igotzen duela, etahorren ondoriozko lurren artean zatikatu beharko da. Horretarako,banaketa horizontalaren eskritura eta zatitutako finkaren eskrituraaldatu behar dira.

Zatiketa materiala, aldiz, askoz sinpleagoa da, ez baitu balio juri-dikorik. Pisu edo lokalaren jabeak barneko konponketak egiteandatza, adibidez, horma berriak eraikiz, espazioaren banaketa berrialortuz. Elementu berriek jatorrizkotik aparteko irteera izan nahi ba-dute, zulo hori ireki beharko da.

Ondorioa: higiezin batzuen estatutuek jarduera mota horiahalbidetzen dute, eta bertan adierazten da jarraitu beha-rreko protokoloa. Bestelako kasuetan, horrelako jarduereta-rako aurreikusitako erregulazio juridikoa aztertu beharkolitzateke.

16

Merkatu txikiko iragarkiak hiru astez argitaratzen ditugu. Salmenta eta alokairu iragarkiak ordaindu egin behar dira.

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 18€ (alokairua) - 22€ (salmenta). Autoak saltzea: 18€ . Bestelakoak: 10€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 6€ gehiago ordaindu behar dira.

BAZKIDEENTZAKO PREZIOAK:

Etxebizitzak, garajeak eta lokalak: 15€ (alokairua) - 20€ (salmenta). Autoak saltzea: 15€. Bestelakoak: 8€.

Iragarkiari erretratua jarriz gero, 5€ gehiago ordaindu behar dira.

LANA...............................................

EskaerakAsteburuan lan egiteko prest nago, pertsonanagusiak eta umeak zaintzen. Etxeko garbi-keta lanak egiteko prest nago. Esperientziaeta titulua ditut. ( 631 342 098 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketa lanak egi-teko prest nago. Orduka edo etxeko langilemoduan. ( 612 493 913 -------------------------------------------------------------------------------------------------Baserriko lanak egiteko prest nago. Adine-koak zaintzeko eta garbiketa lanak egitekoere bai. ( 631 820 135 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta etxeko lanak egitekoprest nago. ( 632 238 016 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak eta umeak zaintzeko eta garbiketalanak egiteko prest nago. Gauez ere bai.Mendeko pertsonen zaintzako Eusko Jaurlari-tzaren titulua daukat. ( 666 197 831 -------------------------------------------------------------------------------------------------

Adinekoak zaintzeko eta garbiketa lanak egi-teko prest nago. Orduka. Berehala hastekomoduan. ( 602 850 826 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zaintzeko eta garbiketa lanak egi-teko prest nago. Orduka. Euskalduna naiz. ( 637 102 725 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak edo umeak zaintzeko eta garbi-keta lanak egiteko prest nago. ( 631 165 471 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke. Euskalduna naiz. ( 617 571 210 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zainduko nituzke, etxeko langilemoduan. Papelak legez ditut. ( 643 601 205 -------------------------------------------------------------------------------------------------Adinekoak zein umeak zaintzeko prest nago.Etxeko langile moduan zein orduka. ( 602 169 509

ETXEBIZITZAK...............................Alokairuan edo etxe konpartituan bizitzekopisu baten bila nabil Elgoibarren (heldua etaumea). ( 632 139 635

BESTELAKOAK...............................Helduentzako taka-taka salgai. Gutxi erabilia,egoera onean. 100 euro. ( 660 511 781 (Elena)

1185 alea:Maquetación 1 07/01/21 10:52 Página 16

Page 17: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

ZORIONAK 17

Argazkiak eguazten eguerdia (12:00ak) baino lehen ekarri behar dira BARRENeko bulegora, edo [email protected] e-postara bidali.

Z o r i o n a k ,Ander! Muxueta besarkadahandi bat etxe-koen partez, gaur6 urte egin dituzu-lako.

Handitzen, handi-tzen... bazoazhanditzen! Bihar9 urte! Zorionak,Ihintza! Ondopasa eguna!Muxu potolo bat.

Zorionak, Lea,a b e n d u a r e n30ean 2 urtetxobete zenituelako.Muxu handi batetxekoen partez.

Zorionak, Intza!Datorren asteaz-kenean 3 urtegure txikixak!Patxo handi batfamilixako guztionpartez.

Z o r i o n a k ,Ander, zure 8.ur tebete tzean,Patxo potolo batfamiliakoen par-tez.

Zorionak, Lucía!Zelako pozik itzalizenituen atzo 6kandelak! Askomaite zaitugu,bihotza. Muxuhandi bat familia-koen, eta bere-ziki, Alexen etaMikelen partez.

Z o r i o n a k ,Udane, hilaren5ean 4 urte betezenituelako. Patxohandi bat familia-koen eta bereziki,Beñaten partez.

1185 alea:Maquetación 1 07/01/21 10:52 Página 17

Page 18: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

AGENDA18

8 BARIKUA16:30 Familia ikuskizuna: ‘Aioko’. Haur,Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailakantolatuta. Herriko Antzokian.

9 ZAPATUA17:30 Presoen eskubideen aldeko ekital-dia. Maalako parkean.

15 BARIKUA18:00 Odol ateratzeak. Jubilatuen bilto-kian. 19:00 Antzerki musikala: ‘Kutsidazubidea, Ixabel’. Herriko Antzokian.

Zinea (Herriko Antzokian)

‘El inconveniente’ 8 barikua: 19:00 9 zapatua: 19:00 10 domeka: 19:00 11 astelehena: 19:00

‘Ipuin herriko herriak’10 domeka: 16:30

Botika ordutegiak 09:00 - 13:00 / 16:00 - 20:00

Urte guztian, gauez: 22:00-09:00Arantzazu Izpizua, Ibarkurutze, 7 (Eibar)

943 201 912* Fernandez:

Herriko Enparantza, 4Garagartza (Mendaro)

943 756 142

* Ibañez:Rekalde, 1 (Soraluze)

943 751 638

* Oruesagasti: Kalebarren, 9 (Soraluze)

943 751 384

8 BARIKUA 9 ZAPATUA 10 DOMEKA 11 ASTELEHENA 12 MARTITZENA 13 EGUAZTENA 14 EGUENA 15 BARIKUA

Egunez Yudego

Egunez

*OruesagastiGaritaonandia

Egunez

*OruesagastiEgunez

BarrenetxeaEgunez

*IbañezEgunez

GaritaonandiaEgunezArriola

Egunez

*Fernandez

Iluntzean Yudego

Iluntzean---

Iluntzean---

Iluntzean Barrenetxea

IluntzeanGaritaonandia

IluntzeanGaritaonandia

Iluntzean Arriola

IluntzeanBarrenetxea

GUARDIAK Egunez: 09:00-22:00 Iluntzean: 20:00-22:00 Larunbatak: 9:00-14:00 (*)

Abenduan hildakoak . Maria Ansola Arrieta94 urte, abenduak 1

. Lazaro Astigarraga Loyola 84 urte, abenduak 12

. Pio Cid94 urte, abenduak 8

. Juan Cruz Gabilondo Muguerza92 urte, abenduak 10

. Dominica Calzacorta Galarraga96 urte, abenduak 13

. Marina Alvarez Rubio89 urte, abenduak 13

. Ramiro Mejuto Gomez88 urte, abenduak 19

1185 alea:Maquetación 1 07/01/21 10:53 Página 18

Page 19: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

AROZTEGIAK

PINTURA

ELEKTRIZITATEA

IGELTSERITZA

ITURGINTZA

LEIHOAK

4Gremioen gida

4Leihoak4Iturgintza4Elektrizitatea

4Igeltseritza4Pintura

ERREFORMAK

4Aroztegiak4Erreformak

1185 azala:Maquetación 1 07/01/21 10:51 Página 3

Page 20: Elgoibar eta Eibar batuago - barren.eus...2021/01/08  · Eskutitzak ondo identifikatuta egon behar dute. Ez ahaztu izen-abizenak, NANa eta telefonoa jartzea. Bidali helbide honetara:

1185 azala:Maquetación 1 07/01/21 10:51 Página 4