48
hik hasi hh ELKARRIZKETA: IGOR ARROYO EKARPENA: KUADRILLATEGI EGITAS- MOA ALBERTO AGIRREAZALDEGI: ETORKINAK ARTATZEKO PROGRAMA GARRALDAKO ESKUALDEKO ESKOLA 94 4 euro 2005eko URTARRILA euskal heziketarako aldizkaria Nor gara gu? Zer gara gu? Testu liburuek diotena GAIA

ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

hik hasihh

E L K A R R I Z K E T A : I G O R A R R O Y O •E K A R P E N A : K U A D R I L L A T E G I E G I T A S -M O A • A L B E R T O A G I R R E A Z A L D E G I :E T O R K I N A K A R TAT Z E K O P R O G R A M A •GARRALDAKO ESKUALDEKO ESKOLA

944 euro • 2005eko URTARRILA euskal heziketarako aldizkaria

Nor gara gu? Zer gara gu?Testu liburuek diotena

GAIA

Page 2: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko
Page 3: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚3

Argitaratzailea:XANGORINErrekalde hiribidea, 59. Aguila eraikina, 1. solairua. 20018 DONOSTIA GIPUZKOA. Tel: 943/ 371 408

Fax: 943/ 372 154; www.hikhasi.com; Posta Elektronikoa: [email protected]; Lege Gordailua: SS-1001/95. ISSN: 1135-4690 Erredakzio burua:Ainhoa AzpirozErredakzioa: Joxe Mari Auzmendi, Ixiar Eizagirre Erredakzio batzordea: Mikel Estonba, Mari Karmen Irastorza, Kristina Mardaraz, Josi Oiarbide, Fito

Rodriguez, Maite Saenz, Xabier Sarasua eta Arantxa Urbe. Aholkulkariak: Jaione Apalategi, Abel Ariznabarreta, Bego a Bilbao, Mariam Bilbatua, Felix BasurkoAines Dufau, Xabier Isasi, Irene Lopez-Go i, Izaskun Madariaga, Kepa Perez Urraza, Lore Erriondo, Idoia Fernandez, Amaia Vazquez, Lontxo Oihartzabal, Juanjo

Ota o eta Pruden Sudupe. Administrazioa: Arantxa Goiburu. Diseinua: TRAM¥Graf!k Maketazio, aurreinpresioa: Xangorin.Inprimategia: ANtzA S.A.L.Azaleko irudia: Garralda herria (Hik Hasi). Aldizkari honek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egokitasun-aitormena du.Data: 2004-XII-17. Kopurua: 3.500 ale

hik hasiko artikuluez edonon eta edonoiz balia zaitezke. Kasu horietan iturria aipatzea eskertuko genizuke.hik hasik ez ditu bere gain hartzen bertan plazaratutako iritziak ezta bat etorri ere derrigorki haiekin.

aurkibidea8

gaiaNOR GARA GU? ZER GARA GU?

TESTU LIBURUEK DIOTENAGurutze Ezkurdia EHUko Bilboko Irakasle Eskolako ira-kasleak Identitatea eta ingurunea curriculumean gaialandu du bere tesian. Bere ikerketari buruzko datu eta

emaitza interesgarriak azaltzen ditu hemen.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACION,UNIVERSIDADES E INVESTIGACION

16elkarrizketa

IGOR ARROYOEHBE Euskal Herriak Bere Eskolako koordina-tzailearekin mintzatu gara ekimen horrek dara-man ibilbideaz eta, oro har, euskal hezkuntza

sistemaren eta eragileen osasunaz.

5 editoriala

6 kronika8 gaia

NOR GARA GU? ZER GARA GU?TESTU LIBURUEK DIOTENAGurutze Ezkurdia

16 elkarrizketaIGOR ARROYO

23 gehigarriaFamilia ereduak lantzeko materialaBEROA, UME ALAIA, AGIPASE eta GEHITU

28 ekarpenaKuadrillategi egitasmoaKoadriletan euskara erabiltzeko saiakeraren emaitzak

Diego Egizabal

33 kultura eta hizkuntza aniztasuna eskolanAlberto Agirreazaldegi: “Gaztelania soilik jaki-tea ez da nahikoa euskal gizartean, eta hori argiadierazi behar zaie etorkinei, batez ere latinoa-merikarrei”

37 berriak

44 Muga guztien gainetik... euskaraz!Garraldako eskolaEskualdeko haurren topagune

Page 4: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

hik hasiren harpidedun izan nahi dut, urtean 10 ale eta atera daitezkeen ale bereziak etxean jasoaz

Izena..........................................1. Deitura................................

2. Deitura ...............................Tel.:............................................

Helbidea .....................................................Posta Kodea................

Herria....................................Herrialdea...........................

Ikastetxea...................................Herria......................................

IFZ-NAN ......................................................................................

Aurrezki Kutxa edo Bankua

Entitatea Sukurtsala K.D. Zenbakia

Sinadura

HARPIDETZA SARIAK

(BEZ barne)

40 euro

hik hasiEuskal

heziketarakoaldizkaria

Errekalde hiribidea, 59Aguila eraikina 1. solairua

20.018 DONOSTIA. GIPUZKOA

Tel: 943/ 37 14 08Faxa: 943/ 37 21 54

hik hasikzure parte-hartzea

ezinbestekoa duharpide zaitez!

40 eur40 euro uro urteantean10 aldizkari eta prezio bereziak topaketetan eta argitaratzen ditugun gainontzeko materialetan

www.hikhasi.com

Page 5: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚5

editorialaurtarrila

Abenduaren 30ean, Gasteizen, Eus-ko Legebiltzarrean Euskadiko EstatutuBerrirako Proposamenaren testua ezta-baidatzeko zenean, Euskararen Kontsei-luak ondoko agerpena egin zuen:

“Datozen urteetarako ordenamendujuridikoa izan daitekeena erabakiko daorain. Euskarak, hizkuntza normalizatubat izan dadin, behar ditu gutxieneko bal-dintzak, gutxieneko neurriak. Hizkuntzeskubideei buruz egiten den aipamenainteresgarria dela uste dugu. Baina, ez danahikoa. Ez, behintzat, ez badituzte gehi-tzen asmo horiek errealitate bihurtukodituzten neurri zehatzak. Gernikako es-tatutuak ere euskara erabiltzeko eta eza-gutzeko dugun eskubidea aitortzenzuen, proposamen berri honek egitenduen bezala baina, gaur egun, 25 urte be-randuago, eskubide horiek ez dira errea-lak. Beraz, berriro hori gerta ez dadin ho-nako neurri hauek kontuan hartzea ezin-bestekoa da, bestela, normalizaziorik ga-beko beste mende laurden baten aurreanegon gintezke.

Estatutu proposamen horrek marka-tuko ditu hurrengo urteetan euskararenezagutza eta erabilera zein izango den,onartzen bada, behintzat, eta horrek mar-katuko ditu hurrengo urteetan euskararidagozkion erabakiak; azken batean, eus-karak ze egoeratan aurrre egingo diendatozen urteei!

Beraz, biharko eztabaida horretanparte hartu behar duten alderdi politikoeta parlamentari guztiek erantzukizunhandia dute, eta horregatik deia luzatzendiegu kontuan har dezaten hurrengo ur-teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko euskal-gintzak hau eskatzen die: kontuan izandezatela bozkatzerakoan honako hau:

1- Euskara berezko hizkuntza delahemen eta, euskal herritar guztiek izanbehar dutela, euskara ezagutzeko esku-bidea eta betebeharra. Horrek gure orde-namendu juridikoan jasota gelditu behardu euskararen normalizazio osoa lortunahi badugu zeren eta, hori egin ezean ezbaita posible izango aurrerapauso serio-

EEuusskkaarraa eezzaagguuttzzeekkoo eesskkuubbiiddeeaa eettaa bbeetteebbeehhaarrrraa

Euskarak ondoan elkarbizi-tzan dituen bi hizkuntzek dituz-ten eskubidea eta betebeharraizan beharko lituzke, bestela,ezinezkoa da normalizazioarenbidean urratsak ematea.

Nola liteke, Euskal Herrian,gaztelania eta frantsesa derrigo-rrezkoak izatea eta euskara ez?

ak ematea normalizazioaren bidean. He-rritarrek beren osotasunean hizkuntza-ren ezagutza dutenean aukera errealakizango ditugu hizkuntz eskubideak urraez daitezen.

2- Funtsezkoa dela, beraz, gure be-launaldiak euskaldunak izatea. Hori kos-ta ala kosta bermatu behar dela, eta ho-rretarako neurri zehatzak hartu behar di-rela. Hartu eta bete, epe jakin batzuk ipi-niz, gainera.

3- Hizkuntz politika oso bat aplikatubehar dela, eraginkorra, epeduna, helbu-ru zehatzak eta lorgarriak dituena, admi-nistrazio guztiak inplikatzen dituena etasailartekoa. Hizkuntz politikak gizartekosektore guztietara iritsi behar du moduorekatuan garatuz ezagutzaren hedape-na eta hori erabiltzeko aukerak.

Gaur hemen bildu garen hainbat etahainbat euskaltzaleren eskakizuna parla-mentariek kontuan hartzea nahi eta espe-ro dugu. Hala izan dadila euskararen osa-sun eta iraupenerako.”

HIK HASIk bat egiten du Kontseiluakaurkeztutako testuarekin.

Page 6: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

6 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

kronikaU r t e b u k a e r a k o a l d a r r i e k s o k a

Euskarazko irakas-kuntzaren aldeko alda-rria ozen entzun zenBaionan

Hiru Sareta euskarazko irakaskun-tzaren aldeko elkarteak deituta mani-festazioa egin zen Baionan abendua-ren 11an. Frantziako Hezkuntza Minis-terioak euskarari ematen dion tratatuasalatu zuten bertan bildu ziren 3.000 la-gunek.

Horiekin batera, inguruan poliziaugari bildu ziren eta manifestariak fur-gonetaz babesturik egon ziren. Non-bait, manifestazio arriskutsua zela pen-tsatuko zuten.

Hiru Saretak xede nagusi batekindeitu zuen manifestazioa: FrantziakoGobernuak euskarazko irakaskuntza-rekiko duen jarrera salatzea. Horrenaurrean, euskarazko irakaskuntzarenkontra sare guztietan hartzen dituen

erabakiak alde batera uzteko eta lagun-tza emateko eskatu zen. Hain zuzenere, egun batzuk lehenago DominiqueDe Villepin Frantziako GobernukoBarne Ministroak agertutako jarrera erekritikatu zuten Seaska, Biga Bai eta Eus-kal Haziak erakundeetako ordezka-riek. Besteak beste, euskal irakaskun-tzako lanpostu murrizketak justifikatuzituen, eta baita IPE egiturarentzat ira-garri baino diru gutxiago emango zelaesan ere.

Era berean, Iparraldera egindakobisitan De Villepinek esan zuen euska-razko irakaskuntzaren eskaera neurtuegingo dela. Hiru Saretako ordezkarieiez zien batera graziarik egin iragarpenhorrek. Haien hitzetan, eskaria ongibaino hobeto neurtua dago lehendikere. “Behin eta berriz egin dira eskaerasozialaren neurketak eta ez dugu den-bora gehiago galdu behar horretan,euskara gibelera doa eta”.

Maulen ere kalera atera ziren ikaste-gi teknologikoko ikasle, irakasle etagurasoak eta manifestazioa egin zutenabenduaren 7an. Bordeleko errektore-tzak aukerako sei ikas sail kendu nahiditu, horietako bat euskararena.

Ikastegia Sohütan dago eta handikMauleko udaletxeraino joan ziren oi-nez 300 metroko ibilbidea eginez. Ikas-tegi teknologiko hau Zuberoan sarepublikoko irakaskuntza orokorrerakodagoen bakarra da.

Euskal Herriak Bere Eskolak,Euskal hezkuntza sistema

propioaren aldeko herri ekimenak,beste urrats bat eman du euskal

unibertsitateari begira. Ezinaekinez egina agirian jaso ditu

azken hilabeteetan euskalunibertsitatearen inguruan bildu

dituen iritziak. Agiri horimaiatzean egin zuen, eta orain,

UEUko Euskal Unibertsitatearenaldeko Sustapen Batzordearen

esku utzi du, horrek hartu baituEuskal Unibertsitatearen inguruko

egitasmoa definitzeko etagaratzeko ardura.

Aipatu agiria urtarrilaren 22aneztabaidatuko da UEUk antolatu

duen Euskal Unibertsitatea Eginezmintegian. 70 lagun inguru

bilduko direla aurreikusten da etabertan euskal unibertsitateadefinitu nahi da. Bere alderdi

juridikoa, ekonomikoa,akademikoa eta soziologikoaaztertuko dira, gerora eman

beharreko pausoak finkatzeko.Ezina ekinez egina agiria euskal

unibertsitatearen gaineanegindako ekarpen teorikoa da,

baina euskal unibertsitateaegingarria den proiektua izanik,

oinarrizko bost galderen erantzunaematen saiatu dira agirian: zer,zergatik, zertarako, nolako eta

nola.

Page 7: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚7

l u z e a e k a r r i k o d u t e a u r t e n

Zenbat eta hobeto ezagutzen dugun gizartea, orduan eta hobeto ohartuko garaeskola bezalako mikrokosmos horretangertatzen denaz.Emile Durkheim

Hezkuntza legeak ez-tabaidan dira

Frantziako Hezkuntza Ministerioakiazko ikasturtean eman zion hasierahezkuntzaren inguruko hausnarketari,eta berriki eman ditu ezagutzera propo-samen berriak. Frantziako hezkuntzasistema birmoldatuko duen lege be-rriari begira, 14 proposamen aurkeztuditu Francois Fillon Frantziako Hez-kuntza ministroak. Proposamenak hiruataletan banatu ditu eskola “eraginko-rragoa, bidezkoagoa eta irekiagoa” iza-teko xedez. Dagoeneko sindikatugehienek gaitzetsi dute egitasmoa.

Otsail edo martxoan aurkeztuko dalege egitasmoa Parlamentuan eta2005eko lehen seihilabetekoan ezta-baidatuko da bertan. 2006/07 ikasturte-an legea martxan jartzeko asmoa ager-tu du Frantziako Gobernuak.

Estatu espainiarrean ere PSOEk

Eliza Katolikoaren iritziak etakanpainak ezinegona sortu du

gizarteko hainbat eragileren artean,eta bildu eta agiri bat sinatu dute.Eskola, jendartea, herria... laikoak

da agiriaren izenburua eta zera dio,besteak beste: “dei egiten diegu

gobernuetan agintari ditugunei,bakoitzak bere esku dituen

eskuduntzetan berma dezala euskaljendartearen laikotasuna, edozein

erlijio talde integristak eskola,osasun zerbitzuak edo

administrazioak babestutako besteedozein jarduera baldintzatzeko

eduki ditzakeen asmoak galaraziz”.Agiriaren sinatzaileak ez daude

erlijioaren kontra, baizik eta “eurensinesmenak jendarte osoak

ezinbestean bete beharrekoakdirela pentsatzen duten integrista

intolarenteei” aurre egiteko.Agiriak dioenez, EspainiakoApezpiku Batzarrak “euren

jainkoaren izenean bizimodu zurruneta itxia inposatu nahi dieteherritar guztiei; bizikidetza,

demokraziarekin zerikusi gutxiduten arau moraletan oinarritu

nahian”.Sinatzaileen artean daude Euskal

Herriko gay mugimendu gehienak,Lesbiana Feministen Kolektiboa,

BIGE Bizkaiko Ikasleen GurasoElkartea, EILAS, LAB eta CCOO

sindikatuak, BOM okupaziomugimendua, Hiesaren Aurkako

Batzordea eta Eliza Gara taldeko.Hemendik aurrera agiria zabaltzekoasmoa dute, ezagutzen ez dutenekaztertu eta beregana dezaten eta

sinatzeko aukera izan dezaten.

abian jarri du legea aldatzeko asmoa etahezkuntzari buruz egindako txostenaAutonomia Erkidegoetan aztertzen aridira. Eusko Jaurlaritzak xede horrekinantolatu zuen Hezkuntza Foroa aben-duaren 16 eta 17an. Hezkuntza eragile-ekin bildu eta euren iritziak ezagutzekoasmoz egin nahi zuen aipatu foroa Hez-kuntza Sailak, baina eragileen aldetikkritika ugari izan dira. Gehienak kexuagertu dira antolaketa dela-eta. Fororajoan aurretik Hezkuntza Sailak igorrita-ko txostena irakurtzeko, lantzeko, ez-tabaidatzeko eta proposamenak etaekarpenak egiteko denborarik ez dute-la izan adierazi dute. Zentzu horretan,Hezkuntza Sailak onartu du presakaibili dela Foroan eztabaidatutako gaienondorioak Espainiako Hezkuntza Mi-nisteriora bidali nahi zituelako, eta horiabenduaren amaierarako egin beharzuelako.

Horrez gain, zenbait eragileren us-tez, Foroan gaiak aztertzeko eta ezta-baidatzeko modua edo metodologia ezzen egokia.

EILAS, ELA, LAB eta UGT sindika-tuek ez zuten parte hartu Foroan, etaIkastolen Elkarteak ere ez. Sindikatuekhasieratik agertu zuten kontrako jarre-ra, orain arte haien iritzia ez delako ain-tzat hartua izan mahai gainean dituztenbeste zenbait gaietan. Kanpoan elka-rreratzea egin zuten .

Page 8: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

GAIA

8 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

Nor gara gu? Zer gara gu?

Testu liburuek diotena

Page 9: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚9

G

Euskal Herriko UnibertsitatekoHezkuntzaren Teoria eta HistoriaSailean defendatutako "Identita-tea eta Ingurunea Curriculumean"tesiari buruzko laburpena duzu hau,irakurle. Euskal Herrian XX. mende-an testu liburuen bidez garatu dencurriculum ofizialaren edukien az-terketa egiten den ikerketa handibaten hirugarren fruitua da, oinarriberberean sustatzen baitira EHUkargitaratutako M. Bego a Bilbao-ren tesia (2002) Kultura erreferen-teak oinarrizko hezkuntzako curri-culumean. Euskal Herriko eskole-tan eta Karmele Perez Urrazarenaere (2003) Zientzia, teknologia etalanbideen agerpena Euskal Herrikotestu liburuetan, aldizkari honetanaspalditxo laburtuak eta komenta-tuak izan direnak, bestalde. Eskuartean duzun honetan, ordea, ingu-runeak eta curriculumean hautatu-tako ezagutza ofizialak identitate-aren eraikuntzan duten eragina az-tertzen da, testu liburuetan lurral-deari eta historiari buruzko edukieiematen zaien testuinguratzearenbidez. Ikerketari buruzko datu ba-tzuk ematen ditugu lehenik, oinarriteorikoari buruzko aipamena egi-ten da ondoren, ikerketaren emai-tzen laburpenarekin amaitzeko.

Oinarrian dagoen ikerketariburuzko datu batzuk

Ikasleak ikasten duen edukia curri-culumean hautatua dagoen ezagutzaofizialean oinarritzen da. Curriculumofizialaren eta irakaslearen artean testuliburua aurkitzen dugu. Honetan, gela-ko irakaslearen lana bideratzeko,errazteko eta arintzeko edukia hauta-tua dator, irakas-modua markatua, eba-luaketa proposatua. Testu liburuan ar-gitaletxe bakoitzak bere “itzulpena”egiten du eta edukiaren gaineko ikus-puntu desberdinak agertu. Irakasleak,curriculumaren bertsio bat aukeratueta erabili baino ez du egingo. Horrekguztiak ikaslearen garapenean, zeinezagutzaren eraikuntzan, zein identita-tearen definizioan, eragin zuzen-zuze-na izango du.

Testu liburuen gaineko ikerketa na-gusiak hiru paradigmaren arabera sail-katu ditugu, bakoitzean ikerlari edo tal-de garrantzizkoenak aipatuz. Gure ar-tean era askotariko lanak burutu direlaikus daiteke: historiako edukiarenideologia aztertzen dutenak, testu libu-ruen deskribapen orokorra egiten du-tenak, edo euskal curriculuma lantzen

Identitatea, ingurunea etacurriculuma

den edo ez azaltzen dutenak. Paradig-ma kritikoan zabaltzen diren ikerketalerroak dira testu liburuetako edukia-ren izaera aztertzen dutenak. Guk ildohorri jarraituz edukiaren izaerari heldudiogu, zientzia eta teknologiaren gara-pena, edo lurraldetasuna eta historiariburuzko edukiaren izaera, zein euskalkulturaren definizioa aztertuz.

Horretarako, edukiaren azterketankode idatzia eta ikonografikoa hartu di-tugu kontuan, elkarrekin irakurriz, ba-tak dioena besteak azpimarratu edo na-barmendu egiten duelako, edo kontra-koa gerta daiteke, idatziak eta ikonoakdiotena bat ez etortzea. Edukia aipatuadenean testuinguru ezberdinetan az-tertu dugu; edukia ez aipatua, hots isil-dua, izan denean ere jaso dugu. Omi-sioa ere neurtu beharra dago eta gureikerketan, ikonoz ikono aztertzean ze-hatz zenbatu daitezke omisioak ere.

Testu liburuak izan duen garapene-an, teknologiak nahiz pedagogia etapsikologiako teorizazio berriek izan

Gurutze EZKURDIAEHUko Bilboko Irakasle Eskolako irakaslea

Page 10: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

10 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

dute eragina. Asko aldatu dira testu li-buruak XX. mendean zehar: 1925ekoXabiertxo-tik, -sasoiko euskal curricu-lumaren ikuspegitik osotua dagoenaeta oso erabilia izan dena ikastoletanirakurketa liburu moduan, modernoaeta aurrerakoia izan zena bere sasoian-, Psikologia konstruktibistaren ekarpe-nak jasotzen dituzten testu liburuetatikpasa eta, azken sasoiko modernoeta-raino, Iparraldeko Iguzki Lore bezala-koak, zeinetan benetako radiografiakerabiltzen diren hezurdura erakusteko,eta termografiak gorputzeko tenpera-tura desberdinak adierazteko.

Euskarazko ekoizpenaren garape-na ikusirik, hiru epe edo aro mugatu di-tugu gure azterketarako: lehenengoaIparraldetik abiatu zen, Bizkaiko auzo-eskolekin eta lehenengo ikastolekin,Eusko Jaurlaritzaren sorrerarekin bate-ra, baita euskararen batasunarekin ere.Sasoi horren amaieran talde pedagogi-ko berritzaileak sorti ziren: Gordailu etaIker. Bigarrenean, Elkar, Erein edo Ibai-zabal argitaletxe komertzialak sortu zi-ren eta talde pedagogikoak desagertu.Hegoaldean, euskara zein euskarazkoirakaskuntza arautu zen, eta euskaraz-ko ikasmateriala bultzatu. Sasoi horre-tan hasi ziren Estatuko argitaletxeakeuskaraz argitaratzen. HirugarreneanHegoaldeko lege aldaketa dela-eta, es-kolarako liburu asko argitaratu eta kan-poko argitaletxeen eragina indartu zen.Iparraldean ere, Ikas-Bik argitaletxefrantsesetatik moldatu eta euskaratuegiten ditu testu liburu batzuk eta Ikas-ek sortu.

Ikerketa burutzeko, testu liburuazentzu modernoan ulertuta sortzen de-netik, 1876tik hasita 2000. urtera artekoeuskarazko testu liburuak aztertu ditu-gu, baita gaztelaniazko eta frantsesez-ko parekoak ere. IngurunearenEzaguera, Geografia, Historia, Zien-tziak eta Teknologia aztertzen dutentestu liburuak aukeratu ditugu, arlo ho-rretan lantzen direlako ikaslearen ingu-rune hurbilari dagozkion ezagutzak,eta Euskal Herria bera eduki moduanlantzen duen arloa delako. Gai horiek11 urteko ikasleek lantzen dituzte, He-goaldeko Lehen Hezkuntzako 5. mai-lan, Iparraldeko hirugarren ziklokoCM2an. Ikertutako lagina honela anto-latu dugu: lehen aroko 14 liburu, biga-rrenekoak 26 eta hirugarrenekoak 30;guztira 70 testu liburu, 13.310 orri iraku-rri eta 22.228 ikono neurtu, kokatu etadeskribatu ditugu.

Horretarako, orrialde bakoitzeanidatzita datorrena irakurri eta zenbatuostean, ikono bakoitza neurtu, kokatu,zenbat kolore dituen esan, eta deskri-batu egin dugu. Bi eratako datu baseakosotu ditugu: lehenengoan, testu libu-ruen ezaugarri formalak agertzen dira,zein hizkuntzatan, aroa, urtea, argitale-txea, non argitaratua.... Bigarrenean,ikonoen ezaugarriak biltzen dira ba-koitza zenbatuta, dagokion liburua,zein hizkuntzatan, aroa, argitaletxea,nongoa, zer koloretakoa den, kokape-na eta bera edo gehiago dauden orrial-de horretan. Hortik aurrera ikonoarenedukiaren deskribapena egiten dugutestuinguruarekin duen zerikusia neur-tuz. Ikonoen testuingurua neurtzekosei aldagai ditugu:

1. Euskal historikoa: zeinetan ingu-rune soziokulturala neurtzen den, Eus-kal Herriari dagokiona, errealitate his-torikoa errespetatuz.

2. Euskal juridikoa: Estatuaren anto-laketa juridiko-administratiboa deskri-batzen duena.

3. Nahasia: egoera nahasia aurkez-ten denean.

4. Erdal: Euskal Herrikoa ez dena,Estatu espainol edo frantziarretik kan-pokoa.

5. Estatala: Frantziako eta Espainia-ko estatu-nazioen berri ematen denean.

6. Zehaztugabea: inon lekutu barikagertzen diren edukiak.

Identitatea eta inguruneacurriculumean

Horrek guztiak oinarri teoriko batieusten dio. Giza eta Gizarte Zientzietanaurkitzen ditugun zutabe teorikoen ar-tean, --jarrera enpiriko analitikoa, zei-netan positibismoa eta arrazionalismokritikoa desberdintzen diren; jarrera in-terpretatzailea, interakzionista eta et-nometodologikoa, eta, jarrera kritikoaeta dialektikoa, Marxen ekarpenak etaFrankfurteko eskolaren ekarpenak ja-sotzen dituena--, guk jarrera kritiko-dialektikoan kokatzen dugu gure iker-keta. Hezkuntzaren arloko ikuspeginagusiak aurrekoetan oinarritzen dira:Determinismoa: Tekno-funtzionalista

Curriculum ofiziala-ren eta irakaslea-ren artean testuliburua aurkitzendugu. Hor edukiahautatua dator,eta beraz, irakasle-ak curriculumekobertsio bat aukera-tu eta erabili bainoez du egingo.Horrek guztiakikaslearen garape-nean, zein ezagu-tzaren eraikuntzan,zein identitatearendefinizioan, eraginzuzen-zuzenaizango du.

Page 11: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚11

GGAIAIdentitatea eta inguruneacurriculumean

eta Estrukturalista. Bi joeren determi-nismoa zuzentzera datoz Interakziona-lismo sinbolikoa, soziologia fenome-nologikoa eta etnometodologia, meto-do kualitatiboak aldarrikatuz. Eta bienkritika eta zuzenketa egiten dute Erre-produkzioaren eta Produkzioaren teo-rilariek. Horientzat, Hezkuntzak gizar-te harreman kontraesankorren arteangizarte fenomenoak –linguistikoak,ekonomikoak, generoarenak, kultura-lak....-, birsortu edo erreproduzitu ezezik, erresistentziak ere sortzen ditu.Autore horien esanetan, gizarte kontra-esanak maila anitzetan gertatzen dira,batetik, Estatu demokratiko liberalean,familia patriarkalean eta jabetza priba-tuan; bestetik, kontraesanak gizarte es-parru bakoitzaren barnean ere badira.Baina, Paulo Iztuetak dioenez, Estatu-rik gabeko etnonazioen ikuspegitik be-giratuz gero, beste kontraesan batzuengurutzaketa aurkitzen dugu, Estatu-na-zioaren izaera multinazionala eta Esta-turik gabeko etnonazioena, eta, hone-kin lotuta, hizkuntza hegemonikoareneta hizkuntza gutxituen artekoak, binazio mota, alegia.

Apple-k, Bernstein-ek eta Bour-dieu-k egiten dituzten ekarpenetanidentitatearen, curriculumaren eta he-gemoniaren arteko harremanak kon-tuan hartuta, ezagutza ofizialaren etaidentitate pedagogikoaren arteko ha-rreman hegemonikoak lantzen dira.Curriculumean hiru osagai aztertzendira: Ezagutza, Hegemonia eta Identi-tatea. Ezagutza ofizialak Ingurune he-gemonikoa islatzen du; Ez ofizialak, In-gurune ez hegemonikoetako besteezagutzak. Hautatutako edukia eskolaezagutza bihurtzen da harreman hege-

monikoen bidez Ingurunea, Ezagutzaeta Curriculuma elkar lotuz.

Identitatea Ingurunearekin elkarre-raginean eraikitzen da Vigotski-renesanetan, eta curriculumeko ezagutzahautatuaren bidez definitzen, Berns-tein-ek identitate pedagogikoetan la-burbildu duena.

Beraz, gure ikerketaren oinarrianhiru esparru desberdindu ditugu: iden-titatearena, ingurunearena eta curricu-lumarena. Lehenengoan, Castells-enustez hiru mota daude:

- Legitimatzailea: gizarteko erakun-de menderatzaileek sortua eta hedatuabere hegemonia zabaltzeko eta arra-zionalizatzeko.

- Erresistentzikoa, menderakuntza-ren logikak sortua. Egoera ez hegemo-nikoetan sortutako erresistentzien frui-tu. Proiektu identitatea, aktore sozialekhaien kokapena birdefinitzean sortzenda, gizarte guztiaren eraikuntza alda-tzea bilatzen dutenean.

- Bestalde, Bernstein-en identitatepedagogikoa ere kontuan hartu izandugu, ezagutzen karreren eta oinarrikolektiboen artean egiten den uztarke-

ta baita.Bi ingurune mota mugatu ditugu,

bestalde:- Hegemonikoa, Estatu-nazioaren

ezaugarrietan oinarritzen dena- Eta soziokulturala, estaturik gabe-

ko nazio soziokulturalen erresistentzimoduak biltzen dituena. Bien oinarrie-tan honako ezaugarriak aurkitzen ditu-gu:

* Ingurune hegemomikoan indibi-dualizazioa eta klase sozialak, zeinetanhiru subjektu mota desberdintzen ditu-

Page 12: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

12 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

gun: politikoa, ekonomikoa eta kultu-rala. Ingurune soziokulturalean herrikolektibitatean sozializatzea aldarrika-tzen da

* Legeak araututako sistema eta be-rau betearazten duen bortxaren aurre-an aldarrikapen politiko-juridikoa du-gu.

* Lan intelektuala eta eskulana, cu-rriculum hegemonikoan uztartzen di-renak. Intelligentsia euskaldunaren etaEuskal Herriko curriculum nazionala-ren aldarrikapenak.

* Estatu guztiak duten espazioa etadenbora, lurralde eta historia kontzep-tuetan islatzen dira neurri batean behin-tzat. Nazio soziokulturalaren lurraldeeta historia nazionalak eskatzen dira.

* Hizkuntza eta kultura ofizial hege-monikoen aurrean, aldarrikapen etno-linguistikoa eta kulturala egiten dira.

Hiru arloak Curriculumean konbi-natzen dira edukiak hautatzerakoanezagutza ofizialaren gainbaloraketaeginez. Curriculumean ezagutza bi mo-dutara antolatzen da, modu integratuaneta agregatuan. Lehenengoan, eza-gutzak oso gutxi enmarkatzen dira etadiziplinarte zabalean biltzen dira. Ho-rren adibide dugu IngurunearenEzaguera arloa, haurra espazio hurbile-tik urrunekora eramaten da. Moduagregatuan, ordea, ezagutzak dizipli-nen arabera antolatzen dira eta eurenarteko banaketa zehatzagoa da. Iparral-deko eredua dugu, Geografia, Historia,Zientziak eta Teknologia eta HeziketaZibikoa. Haurra ingurune hurbiletik ba-rik urrunekotik abiatzen da lurraldeaaztertzera.

Ezagutza Zientifikoa, beraz, molda-tu egiten da irakaste-ikaste prozesura:lehenik eta behin, ezagutza akademi-kora moldatzen da, diziplinara. Gero,

diziplinatik edukia irakasgai bihurtzenda irakasleak eta ikasleak, elkarreragi-nean, erabiltzeko ikaste-irakaste pro-zesuan. Geografia eta Historia, dizipli-na biltzaileak ditugu eta modu zehatze-an lantzen dira testu liburuetan, Geo-grafiaren bidez espazioaren eraiketakontzeptuala egiten dugu eta Historia-ren bidez denboran ematen den alda-ketaren kontaketa. Testu liburuetan es-pazioa deskribatu egiten da, aztertu etaeraiki. Historia eszena eta gertaeren bil-duma kronologiko bezala aurkeztenda batzuetan, prozesuen bilduma kro-nologiko bezala beste batzuetan, edo,interesgune askatzaileei erantzutekoeraikitako historia bezala gutxienetan.Bai espazioa zein denbora modu grafi-koan lantzen dira, mapak espazioarenirudikapena egiten duen bitartean, kro-nogramak denboraren irudikapena bi-deratzen du.

Eduki historikoaren izaeraEduki historikoa aro historikoetan

antolatua lantzen da aldagai desberdi-nen bidez: eszenak, monumentuak,pertsonaiak, kronogramak, mapa his-torikoak, monumentuak eta eraikinhistorikoak, azken horiek gero eta era-biliagoak, bestalde, turismo eta aisial-diarekin lotuta. Kronogramaren bidezdenboraren antolaketa grafikoa egitenda, historiaren ildoa adieraziz. Horiek

era askotakoak dira. Iparraldekoak osozehatzak, gaiaren arabera antolatuaketa Frantziarekin lotutakoak beti. He-goaldeko testu liburuetan ez dira hainzehatzak eta gutxiagotan erabiltzen di-ra. Dena den, kronogrametan islatzendiren gertaerak denak dira izaera esta-talekoak. Ez dago Euskal Herriko histo-riari buruzko kronogramarik.

Ikono historikoen izaerari begira-tuz gero, lehen eta bigarren aroetan es-tatalak dira gehienak, bigarrenean osogutxi dira soziokulturalak eta erdal iza-erakoak. Hirugarren aroan izaera esta-tala mantendu egiten da, baina juridi-koaren eta nahasiaren ehunekoak han-ditzen dira hegemonikoa indartuz. Ze-haztugabeko ikono historikoen kopu-rua gero eta handiago da.

Gure historian gauzatu eta galduzen entitate politikoa adierazten duenNafarroako Erresumaren tratamenduaere aztertu dugu. Nafarroako Erresumaislatzen duten mapa historikoen arte-an, gehienetan erabiltzen dena BeheErdi Aroko egoera islatzen duena da.Lehen aroko Nafarroako mapak sozio-kulturalak dira, bigarrenean estatalak.Hirugarrenean, estatala nagusi denarren, zehaztugabe eta modu nahasiantestuinguraturik aurkitzen dugu Nafa-rroako Erresuma. Espainian dagoenEuskal Herriarekin loturik, akaso? (ikus1. grafikoa).

20

40

60

80

100

1. aroa 2. aroa 3. aroa

SoziokulturalaJuridikoaNahasiaErdalEstatalaZehaztugabea

Nafarroako Erresumako mapen izaera

1. grafikoa

Page 13: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚13

GGAIAIdentitatea eta inguruneacurriculumean

Lurraldea islatzen dutenikonoen izaera, argazkiak etamapak

Euskal Herriko itxura fisikoa lantze-ko paisaia gero eta erabiliagoa da, Be-goña Bilbaoren tesian adierazten dena-ri jarraiki. Baina paisaia ordenatu eta lu-rralde bezala kontzeptualizatzeko ma-pa behar dugu. Mapak espazio kon-tzeptua eraikitzen laguntzen du, hauda, lurraldea definitzen du. Lurraldeta-sunaren adierazpenean mapak duenesanahia handia da.

Lehen eta bigarren aroetan erabil-tzen dira mapa gehien. Bigarren arotikhirugarrenera mapa gutxiago erabil-tzen da, eta, Euskal Herriko paisaiak ge-ro eta gehiago dira, batez ere hiruga-rren aroan, 1991-2000, gure ikerketanburututako froga estatistikoak aditzeraematen digunaren arabera (Bilbao,2002). Lurralde jakin batekin lotutakoespazioa barik, Euskal Herria gero etalotuago aurkitzen da paisaia eta turis-moarekin.

Euskal Herriko lurraldea zatikatu-rik aurkezten da testu liburuetan:gehienetan lurraldearen zati bat bainoez; edo Euskadiko Autonomia Erkide-goa, edo Nafarroako Foru Elkartea; ba-ta ala bestea, inoiz ez elkarrekin, Espai-niako mapa autonomikoan izan ezik.Frantziako kasuan, batzuetan, Hegoal-dea aipatzen den arren, Iparraldeko lu-rraldeak ez dira agertzen. Frantzian ezdago Euskal Herririk.

Mapak islatzen dituzten edukiakera askotakoak dira. Lehen aroko ma-parik gehienak ekonomikoak dira, edofisikoak. Bigarren aroan fisikoak etapolitikoak lantzen dira gehien, geroekonomikoak. Hirugarrenean politi-koak nagusitzen dira garbi. Mapak lu-rraldea islatzen dutela esan dugu: lehenaroan, 1876-1975, maparik gehienakFrantziakoak diren bitartean, bigarre-nean, 1976-1990, Espainiakoak diragehien. Hirugarrenean, 1991-2000, Es-painia Autonomikoa nagusitzen da,EAEkoak eta Nafar Komunitatekoakere autonomikoak direlako.

Euskal Herriko mapak gero eta mo-du ugariagoan erabiltzen badira ere,inoiz ez dira heltzen aurrekoen kopu-ruetara. Mapen izaeren artean, bestal-de, izaera estatala nabarmentzen da hi-ru aroetan. Izaera soziokulturala biga-rren aroan da erabilien eta hirugarrene-an, horren ordez eta estatala indartzera,juridikoa dator (ikus 2. grafikoa).

% 0

% 25

% 50

% 75

% 100

1. aroa 2. aroa 3. aroa

ZehaztugabeaHegemonikoaErdalSoziokulturala

Euskal Herria: mapen izaera XX. mendean

2. grafikoa

Kostaldeko EuskalHerria da, indus-

triala, gehienetanagertzen dena,

barrualdekoagutxiago.

Ikusten den Europaofiziala da, estata-

la, ekonomikoa etaez soziokulturala.Europa Estatuenada, eta Estatuak

Europari begiradaude.

Page 14: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

14 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

tuena da, eta, Estatuak Europari begiradaude.

AmaitzekoEsandakoa laburbiltzean aldaketa

nabarmenak aurkitu ditugu, EuskalHerriko lurraldea eta historia lantzekoizaerak guztiz aldatu baitira.

Euskal Herriko lurraldea gero etahegemonikoagoa dela aurkitzen dugu:bertako mapa guztiek mende hasieranizaera soziokulturala erakusten zutenbitartean, mende amaieran ikuspegihegemonikoaren ehunekoa handituegiten da, ia erdia eginez.

Euskal Herriko historiari begiratuzgero, izaera soziokulturala oso moduurrian erabiltzen da, juridikoa eta naha-sia sarriago. Antzinatea lantzeko eredu-rik gehienak kanpoko herrietatik hau-tatuak dira. Gure sasoitik urrinen direnaro historikoak zehaztugabeak dira na-gusiki, eta hurbilen daudenak zehatze-nak, estatalak. Historiaurrea zehaztu-gabea da, ez da lotzen Euskal Herriare-kin: Ekain, Santimamiñe, Isturitz ez dau-de. Egotekotan Altamira. Zehazten di-ren aroak, ordea, modu estatalean ze-hazten dira, Estatu-nazioaren historiare-nak. Historia Estatuarekin lotuta dator,batez ere gugandik hurbilen dauden a-roetako Historia. (ikus 4. grafikoa).

Amaitzeko, ildo beretik doan joeraazpimarratzen da testu liburuen izaera-ren garapenean: XX.mendeko amaie-rarako izaera soziokulturala gero eta u-rriagoa den bitartean, kanpoko herrie-kin egiten den lotura bezala, hegemo-nikoa, estatala gehi juridikoa, nagusi-tzen da. Testu liburuak gero eta zeha-tzagoak dira, beti Estatuaren alde.

Gure eskoletako curriculumeanirakasten diren lurraldeak eta historiaknekez islatzen dute Euskal Herri sozio-kulturalaren errealitatea, hori EuskalHerria aipatzen denetan.

Europa zaharrean identitate politi-ko-ekonomiko berriak sortzen ari ga-ren honetan, Euskal Herri zahar-mo-derno honetako haurrek nekez eraikidezakete euren identitate soziokultu-rala eta europarra, curriculumean edu-ki horiek islatzen ez diren bitartean.

Euskal Herriko lurralde historikoakXX. mendeko testu liburuetan oso ehu-neko desorekatuetan agertzen dira: sa-rrien lantzen den lurraldea Gipuzkoadugu, eta Bizkaia, gero. Barrualdekolurraldeak, Nafarroa eta Araba, askozgutxiago, aurrekoen erdia gutxi gora-behera. Iparraldeko hiru lurraldeak,bestalde, aipatu baino ez dira egiten(ikus 3. grafikoa).

Kostaldeko Euskal Herria da, in-dustriala, gehienetan agertzen dena,barrualdekoa gutxiago. Nekez eta zail-tasun handiz eraikiko du Euskal Herri-ko haur batek bere identitate soziokul-turala, bertako lurraldeen arteko uzta-rriak modu koherente eta nazionaleanlantzen ez badira.

Barne antolaketari buruzko edu-kiak oso desorekatuak badira, Europa-rekin eta munduarekin dugun harre-mana ere desorekatua eta urria da. Gu-txitan aurkitzen dugu horrelako irudi-rik. Ikusten dena Europa ofiziala da, es-tatala, ekonomikoa eta ez soziokultura-la, bigarren aroan Saioka Proiektuanlantzen zen modukoa. Europa bigarreneta hirugarren aroko testu liburuetanlantzen da, azken honetan gutxitxoa-go, beti modu estatalean, Europa Esta-

Euskal Herriko lurraldeetako ikonoen batez besteko presentzia hiru aroetako testu liburuetan

3. grafikoa

Page 15: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚15

Bibliografia- BILBAO, B. (2002): Kultura Erre-

ferenteak Oinarrizko Hezkuntzako

Curriculumean, Doktorego tesiak sai-

la, UPV-EHU, Bilbo.

- EZKURDIA, G. (2004): Identitatea

GGAIAIdentitatea eta inguruneacurriculumean

Aro historikoen izaera XX. mendeko testu liburuetan

4. grafikoa

Euskal Herrikolurraldea zatikatu-

rik aurkezten datestu liburuetan:

gehienetan lurral-dearen zati bat

baino ez; edoEuskal

AutonomiaErkidegoa, edo

Nafarroako ForuElkartea; bata ala

bestea, inoiz ezelkarrekin,

Espainiako mapaautonomikoan

izan ezik.Frantziako

kasuan, batzue-tan, Hegoaldea

aipatzen denarren, Iparraldekolurraldeak ez dira

agertzen.Frantzian ez dago

Euskal Herririk.

eta Ingurunea Curriculumean, Dok-torego tesiak saila, UPV-EHU, Bilbo.

- PEREZ URRAZA, K. (2003): Zien-tzia, teknologia eta lanbideen agerpe-na Euskal Herriko testuliburuetan,Doktorego tesiak saila, UPV-EHU,Bilbo.

Page 16: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

16 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

igorarroyo

EGero eta jende gehiagok du

hezkuntza ulertzeko ikusmolde

berria, eta ziur nago bide horretatik

adostasuna lortuko dugula

Euskal Herriak Bere Eskolaekimeneko koordinatzailea

Page 17: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚17

Page 18: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

18 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

igorarroyo

E

Duela 3 urte sortu zen EHBE Eus-kal Herriak Bere Eskola herri ekime-na. Zerk bultzata?

Euskal Herrian ikastetxe sare des-berdinak daude eta baita erakundeakere: Ikastolen Elkartea, Sortzen-Ikasba-tuaz, EHIGE, Sarean, BIHE, sindika-tuak, ikasle erakundeak... eta bakoi-tzak bere esparrua, lana eta ildoa ditu.Hori ongi dago, baina hausnarketa bategin ondoren, gabezia bat somatu ge-nuen. Gu guztiok, ikasle, irakasle edoguraso izan, publikako zein kontzerta-tuko, Haur Hezkuntzako zein uniber-tsitateko, guztiok genuen oinarrizkobehar baten inguruan lan bateratua egi-teko premia ikusi genuen.

Zein zen ikusten zenuten oinarriz-ko behar hori?

Euskal Herrirako hezkuntza siste-ma propioa eskuratzea.

Egin genuen azterketaren ondoren,eragile bakoitzak bere funtzioa bete-tzen jarraitu behar zuela ikusi genuen,baina horrez gain, hezkuntza sistemapropioaren aldeko dinamika sozialapiztu behar zela. Garai batean hezkun-tzan mugimendua egon zen, kaleanegon zen, dinamika bizia egon zen, etahori berreskuratzeko eta hezkuntza sis-tema propioaren bidean komuneanizan ditzakegun oinarrizko puntu ba-tzuen inguruan herri dinamika susta-tzeko beharra ikusi genuen.

Zer ekarpen egin dezake horEHBEk?

Egoera horretan eraikin bat egin be-harra dago. Eraikuntza horretan EHBE-ren lana beharginarena dela ikustendugu. Gure lana inurri lana da; propo-samenak egitea, jendearen kontzien-tzian aldaketak eragitea, hezkuntzaulertzeko eskema berriaren arabera au-rrerapausoak ematea, jendea mugia-raztea, motibatzea, mobilizatzea, pu-bliko-pribatu eztabaida gainditu etadenak batera lan egitea, irakasle-ikasle-gurasoak ere elkarrekin aritzea...

Gero, hezkuntza eragileen arteanegin beharko litzatekeen akordioanEHBE beste bat gehiago izango da. De-

Euskal hezkuntzako era-kunde eta eragileen aurpegiezagunen artean, gazteene-takoa da Igor Arroyo iru a-rrarena. Horregatik, besteaskok zuzenean bizitutakogaraiak ez zituen ezagutuberak, edo artean ume zen.Egoera horrek berak besteikuspegi bat ematen dio gau-zak aztertzeko, eta batezere aurrera egiteko, etorki-zunerako proposamen be-rriak planteatzeko. Izan ere,trapu eta kontu zaharren za-marik ez du.Soziologian lizentziatua

da, eta egun Historia ikaske-tak egiten dihardu. Inoiz ezda azterketak gainditzeramugatu. Azterketek bainoburuko min eta kezka gehia-go sortu izan diote irakaste-ko moduek, eskola ereduakedota euskararen egoerak.Eraldatzeko behar horrekbultzata hartu zuen parteIkasle Abertzaleak-en etabertako bozeramaile ereizan zen. Orain EHBE Euskal He-

rriak Bere Eskola ekimene-ko koordinatzailea da. Duelahiru urte sortutako egitas-mo berri honen helburuaeuskal hezkuntza sistemapropioaren bidean akuilu la-na egitea da. Esaldi potolohorren azpian kontu askobiltzen dira, elkarrizketakfrogatzen duen bezala.

EHBErenhelburua dinamikasoziala edo herri

mugimenduabultzatzea da,horretarako

beharrezkoakdiren lanabesakmartxan jartzea.Gure antolaketasinplea da: aldebatetik herrizherri ikaslez,irakaslez eta

gurasoz osatutakolan taldeak, eta

bestetikkoordinazio

batzarra

Page 19: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚19

na dela, hor izen eta izan handiagokotaldeak daude, pisu handiagoa dute-nak: Ikastolen Elkartea, sindikatuak,gurasoak... EHBE beste bat gehiagoizango litzateke, baina gure lana azpitikegitekoa da, dinamika sozialari dago-kiona.

Gaur egun dinamika soziala ahul-duta dagoela esaten da behin eta be-rriz. Ados al zaude horrekin?

Bai, hala da. Euskal Herrian hez-kuntza esparruak beste garai bateanzuen bizitasuna edo dinamismoa galduegin du, kalean egotearen ikuspegia.

Euskal Herrian urrats pila bat emanditugu hezkuntza sistema propioarenbidean, esperientzia oso aberatsak di-tugu: helduen euskalduntze eta alfabe-tatze sarea, ikastolen mugimendua, es-kola publikoan herriz herri eta auzozauzo ireki dira euskarazko lerroak...

Lan asko egin da, baina azken urteotannolabaiteko asimilazio bat egon da. Ira-kasleen artean egonkortasuna lortu daeta urteen poderioz hasierako grinagaldu da. Gurasoen aldetik seme-ala-ben heziketaz horrenbeste ez ardura-tzeko joera dago eta ikastetxeetakoparte-hartzea ez da hain handia zenbaitkasutan. DBHren ezarpenarekin erenolabaiteko umetzea gertatu da. Lehen14-16 urteko gazteak aktiboak baldinbaziren, gaur egun haurtzat hartzen di-ra.

Edonola ere, hori gizarte osoan is-latzen da, ez hezkuntzan soilik.

Bai, egia da, gizarte osoan ikustenda hori. Azken finean, gizartearen ere-duarekin bultzatu diren balioak, kon-tsumitzeko moldeak, aisialdi ereduaketa abar norabide bakar batean joan di-ra: gizarte ez horren konprometituareneta ez horren borrokalariaren norabi-dean. Eta horrek, ezbairik gabe, hez-kuntzan bere eragina izan du.

EHBEren helburua hezkuntza sis-tema propioa sortzea da. Ez al daurrun samar edo ikusten den ideia?

Bai, horregatik, lehen erronka izanzen zehaztea zein ziren euskal hezkun-tza sistema propioaren bidean funtsez-ko aldarrikapenak edo helburuak. Ho-rrela, hurrengo hamarkadarako fun-tsezkoak diren bost ardatz zehaztu ge-nituen.

Bata, haur eskola euskalduna, hezi-tzailea eta herritarra. 0-3 urte bitarteanematen ari den eztabaidaren harira.

Euskalcurriculumak

puzzle bat izanbehar du, eta

puzzle horretanpieza desberdinakdaude. Horietakobat herri dinamika

da, eta hori daEHBEk jarriko

duena.Puzzlea ahalik eta

parte-hartzehandienarekin

osatu behar da,eztabaida herritar

baten bitartez.Bakoitzak bere

egitasmoak edukiditzake, bainaguztiok batera

euskal curriculumbateratua

eraikitzen saiatubehar dugu

Page 20: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

20 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

Bigarrena eskolak euskaldunduegin behar duela. Hau da, derrigorrez-ko hezkuntza amaitutakoan gazte guz-tiek bermatua izan behar dute euskaraezagutzeko eskubidea. Beraz, euskal-dun atera beharko lukete. Gaur egunEuskal Herrian % 62 ez da ateratzeneuskaldun A, B edo G ereduan ari dire-lako ikasten. Oraindik lan asko dagoegiteko.

Hirugarren helburua euskal curri-culuma egitea da. Euskal Herri osorakobaliagarri izango den erreferentzia pe-dagogikoa sortzea eta ikastetxeetanbultzatzea eta ezartzea.

Laugarren erronka lanbide eskola-ren euskalduntzea da. Eremu horretaneuskararen presentzia oso urria da.

Eta azkenik, euskal unibertsitatea-ren aldarrikapena. Ez aldarrikapen es-trategiko edo sinboliko bezala, baiziketa hurrengo hamarkadan sortu beha-rreko unibertsitate konkretu bat beza-la. Pentsatzen dugu beharrezkoa delahurrengo hamarkadan unibertsitateeuskalduna sortzea, Euskal Herri oso-rako lan egingo duena eta euskal kultu-raren akuilu izango dena.

Behin bost ildo horiek finkatuta,horien inguruko dinamikak martxanjarrita ditugu.

Beharrak edo hutsuneak aipatu di-tuzu. Gauza positiborik aipa al deza-kezu?

Bai, noski, dudarik gabe. Badaudeelementu positiboak beste garai ba-tzuekin konparatuta. Asko aurreratu dahezkuntza sistema propioaren erai-kuntzari begira beharrezkoak direnelementuetan eta egitasmoetan. Adibi-de bat curriculumarena da.

Urtetan hezkuntza sistema propio-aren aldeko borroka euskararen borro-kari lotu zaio eta euskara aurrera joanda. Baina gero eta gehiago planteatzenari da ez dela eskolak euskaraz emateasoilik, baizik eta edukiak Euskal Herria-ren ikuspegitik landu behar direla.

Euskal curriculumaren beharra-ren kontzientzia zabaldua dagoela us-te al duzu?

Bai, oso zabaldua dago. Zentzu ho-rretan, uste dut jendeak gero eta gehia-go eskatzen duela. Beharra egon bada-go. Azken batean, LOGSEk edukiakdefinitzeko bere liburuak dituen beza-la, guk ere behar ditugu gure plantea-menduak eta curriculum propioa. Etahorrelakorik ez daukagu gaur egun.Badaude testugintzan egindako hain-bat lan, irakasleen ekarpenak, ikaste-txeetako proiektu oso interesgarriak...baina ez dago Euskal Herri osorako ba-liagarria izango litzatekeen erreferen-tzia pedagogiko hori.

Zein da curriculum propio horieraikitzeko bidea?

Euskal curriculumak puzzle batizan behar du, eta puzzle horretan pie-za desberdinak daude. Horietako batherri dinamika da, hau da, euskal curri-culuma eraikitzeko gogoa eduki beharda, jendeak euskal curriculuma zer denjakin behar du, gaur egun dauden mu-gak salatu egin behar dira... Hori dapuzzlearen pieza bat eta EHBEri jartzeadagokiona. Guk hori jarriko dugu.

Beste pieza bat Euskal Herriko kul-tura arloko adituek jarri behar dutenada. Beraien hausnarketa eta ekarpenaegin behar dute, eta hori da ekaineanIkastolen Elkarteak aurkeztu zuena. 50adituren iritzia biltzen da galdera bateninguruan: zer jakin beharko luke, zerabilezia eduki beharko lituzke, zer ba-lio jaso beharko lituzke16 urteko gazte

EEuskal

curriculumaegiterakoan bereiztu

egin behar diradefinizio unea eta

ezarpen unea. Ez diogubegiratu behar estatuen

legedian jartzenduenari. Guk geurea

egin behar dugu, nolaikusten dugun EuskalHerria eta mundua etahorren arabera antolatu

curriculuma. Bestegauza bat horren

ezarpena izango da,hori nola egin aztertu

beharko da. Bainabigarren eztabaidakezin du lehenengoa

mugatu

igorarroyo

Page 21: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚21

batek derrigorrezko ikasketak bukatu-takoan?

Hurrengo pieza pedagogoek jarribeharrekoa izango litzateke, ikasgaikaeta mailaka zer irakatsi beharko litzate-keen zehaztu beharko luketelarik.

Garbi dagoena da puzzle hori aha-lik eta parte-hartze handienarekin osa-tu behar dela, eztabaida herritar batenbitartez. Ez da hezkuntza arloan soilikeztabaidatu behar, gizarte osoan bai-zik. Izan ere, herri honetan zer-nolakopertsona ereduak hezi nahi ditugun arigara aztertzen.

Egia da bakoitzak bere egitasmoakeduki ditzakeela eta bere ekarpen pro-pioak egin ditzakeela, baina guztiokbatera euskal curriculum bateratuaeraikitzen saiatu beharko genuke.

Lan bateratu hori posible ikustenal duzu? Euskal curriculum bat bainogehiago sortzeko arriskurik ikustenal duzu?

Epe laburrean posible izango dena-ren konfiantza dut. Uste dut posibleizango dela eragile eta sektore anitzenartean euskal curriculuma eraikitzekohezkuntza eztabaida bat eta eztabaidasozial bat irekitzea.

Ez ditugu euskal curriculum bat bai-no gehiago behar; bat behar dugu, etagainera, desberdindu egin behar dugudefinizioaren unea eta ezarpenarenunean. Izan ere, euskal curriculumaeraikitzerakoan egungo legedira ego-kitzeko tentazioa egon liteke, hots, de-rrigorrezkoak diren estatuen curriculu-metan nola txertatu beharko liratekeenpentsatzea. Hori da, hain zuzen ere,Gasteizko gobernuak egiten duena:derrigorrezko curriculumean euskalelementu batzuk txertatu. Eta elementuhoriek zenbat eta gehiago izan, askozhobeto. Hori pozgarria da.

Guk uste dugu, ordea, bi uneak des-berdindu egin behar direla. Euskal cu-rriculuma definitzerakoan ez diogu be-giratu behar estatuen legedian jartzenduenari. Egin behar duguna da euskal-dunok guk geuk geure erantzunaeman: guk nola ikusten ditugu EuskalHerria eta mundua; hori ebatzi, hori an-tolatu eta horrela eraiki curriculuma.

Beste gauza bat da gero horrenezarpenaren unean datorren eztabai-da. Derrigorrezkoak dira orain dauzka-gun curriculumak; espainola Hegoal-dean eta frantsesa Iparraldean. Beraz,nola egin behar diogu horri aurre? Ba-tzuk ausartagoak izan litezke desobe-dientzia jarreretan, beste batzuk zalan-tza gehiago izan ditzakete. Hor dago se-lektibitatea, hor dago baxoa... Ikusiegin behar da nola egin aurre horri. Bai-na bigarren eztabaidak ezin du lehe-nengoa mugatu. Eusko Jaurlaritzak ho-ri egiten du; bigarrenaren arabera bal-dintzatzen du lehenengoa. IkastolenElkarteak ekainean aurkeztutako pro-posamenak, aldiz, definizioa egiten du,ezarpenarekin nahastu gabe, eta zen-tzu horretan positiboa da. Baliagarriada, ekarpen bat da.

Nola doa “Eskolak euskaldundubehar du” kanpaina?

Ongi doa. Euskalgintzako eragilee-kin batera ari gara egiten arrazoi batekbultzata: egungo argazkia oso kezka-garria da, nahiz eta nolabaiteko nor-maltasuna hedatua dagoen. Badirudinormalkuntza prozesua bide onetikdoala, D eredua igotzen ari dela etaabar. Nolabaiteko baretze bat dago.Zentzu horretan, guk dinamika hone-kin tentsioa berreskuratu nahi dugu,egoerak hala eskatzen duelako. izanere, orain bezala jarraitzen badugu, hu-rrengo 20 urtetan ikasleen % 62 erdal-duna izango da. Horrek esan nahi dugure herrian euskalduntze prozesuabeste 20 urtez atzeratuko dela, baldin

eta gaur egun hezkuntza sisteman dau-den ikasleen % 62 ez bada euskaldun-tzen. Beraz, egiturazko aldaketa bat be-har da horren inguruan.

Gainontzek ardatzetan zer egin daorain arte?

Gure indarrak mugatuak dira eta le-hentasuna herri bakoitzak nahi duen il-doa jorratzeari eman diogu. Herri ba-koitzak bere egoeraren arabera hauta-tzen du zein ardatz landu nahi duen.Esate baterako, Oreretan lanbide esko-laren gaia ari dira lantzen, DonostiakoEgia auzoan haur eskolarena, Leitzaneuskal curriculuma...

Horrez gain, maila nazionalean ildohorietako bakoitzari lotutako dinami-kak lantzen ari gara. Euskal curriculu-maren inguruan hainbat lan egin ditu-gu ezagutarazteko hori zer den, zerga-tik behar dugun, zertarako... eta horrenguztiaren aurrean kontzientzia hartze-ko. Tailerrak ere egin ditugu ikastetxe-etan, eta Euskal Herriko mapa histori-koa argitaratu ere bai. Euskal unibertsi-tatearen inguruan lanketa berezia egindugu, gai hori gizarteratu gabe baitagooraindik. Sinadura bilketa erraldoi bategin genuen, ekitaldi bat Oñatin, bestebat Andoaingo Martin Ugalde kulturparkean eta orain ekimen berriak anto-latzen ari gara.

Kanpaina batekin eta bestearekinhezkuntza sistema propioaren bideanurrats berriak emateko gogoa elikatzensaiatzen ari gara. Lehen aipatu ditugunbost ardatzak gai ordenean jartzen saia-tzen ari gara.

Page 22: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

22 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

E

Ikasgai batgainditzeke daukagu

eta behar ia-iahistoriko bat

daukagu: ea gaigaren herri honekhezkuntza sistemapropioa izan behar

duela sinesten dugunguztion artean

oinarrizko adostasunbat eskuratu etamarko komun batdefinitzeko

igorarroyo

Nolako egitura eta antolaketa duEHBEk?

EHBEren helburua dinamika sozia-la edo herri mugimendua bultzatzeadela esan dut. Horretarako beharrez-koak diren lanabesak martxan jartzeada gure egitekoa. Hori ikusita, gure an-tolaketa sinplea da. Alde batetik herrizherri ikaslez, irakaslez eta gurasoz osa-tutako lan taldeak daude herri dinami-ka bultzatzeko. Eta bestetik herri guz-tien arteko bilgunea osatzen duen ko-ordinazio batzarra dago. Funtsean osoegituraketa sinplea du. Xedea da dina-mika sozial horiek lantzea eta horreta-rako beharrezkoak diren puntuak mar-txan jartzea.

Nolakoa da herriz herriko lan taldehorien egoera? Asko sortu al dira? No-lako dinamika dute?

Egia esan, oso egitasmo zaila etakonplexua da eskuartean daukaguna.Alde batetik, mugimendua ez delakobeste garai batzuetan bezain bizia etahorrek eragina du. Normalean jadaniklanean dabilen jendea lanpetuta dagoeta parte hartzeko zailtasunak ditu. Etalanean ez dagoena lanean jartzea kostaegiten da. Beste aldetik, irakasleak,ikasleak eta gurasoak mahai eta dina-mika beraren inguruan eserrarazteaoso zaila da, bakoitzak bere estiloa eta

ikuspegia baititu.Horren jakitun izanik, bagenekien

ez zela urtebeteko edo hiru urteko egi-tasmoa gurea. Gure ikuspegia epe lu-zekoa da. Egun hezkuntzan dauden jo-era sozialei buelta eman nahi diegu etabeste joera batzuk bultzatu. Eta horreta-rako urte asko behar dira.

Nahiz eta lan taldeak martxan jar-tzea oso zaila izan, esperientzia oso po-litak ari dira sortzen. Taldea martxanjartzea lortzen den tokietan eta funtzio-natzea lortzen den tokietan oso abera-tsa da diskurtsoa eraberritu egiten dela-ko, ikuspegia ere bai, jendeak gauzakikusteko beste molde bat hartzen due-lako... Jada ez da nik irakasle bezala ni-re ikastetxean egiten dudana, eztabai-da ez da publikoa edo ikastola... Ezta-baida herri bezala egiten da eta kalemailan lantzen da zer-nolako hezkun-tza nahi dugun Euskal Herrirako.

Zein urrats eman behar dituEHBEan edo lan taldeetan parte hartunahi duenak?

Bi modu daude EHBEn parte har-tzeko. Bata herrietan dauden lan talde-etan parte hartzea. Era berean, herri ba-tean horrelako lan talde bat sortzeko in-teresa baldin badago, EHBEko koordi-nazioarekn harremanetan jarrita, la-gundu egingo diegu taldea sortzen etaEHBEren dinamikan sartzen.

Bigarren bidea hezkide izatea da:hezkuntzako kide, hezkuntza mugi-menduko kide. Lan talde batean iraun-korki egon ezin duenak baina ekarpe-nak egin nahi dituenak, edo bere ikas-tetxean zerbait egin nahi duenak bainaherri horretakoa ez denean eta herrita-rrekin harremanik ez duenean, edobeste hainbat kasutan, hezkidea izate-ko aukera dago. Hezkidea EHBEren la-guntzailea da. Koordinazio taldeakhezkide guztiei informazioa bidaltzendie eta dinamiketan parte hartzek au-kera ematen zaie. Beren iritziak etaekarpenak jasotzen ditugu. Hezkideaktaldeak dauden herrietan edo ez dau-den herrietan egon litezke. Orain hez-kideak egiteko kanpaina bultzatzen arigara.

Page 23: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

Familia eredu askotarikoak eskolan

Elkar argitaletxeak bi ipuin li-buru berri argitaratu ditu (Pirritxeta Porrotx arrantzan eta Pirritxeta Porrotx herriko postariak),eta biak gai nagusi bat lantzen du-te: familia aniztasuna. Gure ingu-ruan gero eta familia mota gehia-go dauzkagu, eta hori eskolan lan-tzeko beharra ikusi dute ipuinhauek egiteko ideia izan zutentaldeek: BEROA Gipuzkoako Ha-rrera Familien Elkarteak, UMEALAIA Adopziorako Laguntza El-karteak, GEHITU Euskal HerrikoGay eta Lesbianen Elkarteak,AGIPASE Gipuzkoako Guraso Ba-nanduen Elkarteak eta Katxipo-rreta Pailazo Taldeak.

Eskolan familia eredu anitzaklantzeko beharra ikusirik, egokiairuditu zitzaien ipuinen bidez lan-tzea. Hasteko, bi ipuin argitaratu di-ra, baina gehiago ere etorriko dira,hurrengo bi urteetan zehar osatuzjoango baita bilduma. Lehenengobiek adopzioaren eta harrera fami-lien gaia lantzen dute. Datorren ur-tean gay eta lesbianen familiak etabanatutako gurasoenak landuko di-tuzten ipuinak kaleratuko dira. Eta2006an gurasobakarreko familiaketa etorkinen familiak hartuko diraardatz.

Elkarte horien laguntza de-nontzat

Gaur egun familiaren aniztasunalantzeko material pedagogikorik ez da-go. Irakasleek beraien kabuz bilatu be-har dute materiala baldin eta gaia gano-raz landu nahi badute egungo errealita-te soziala ikusita.

Ahalegin horretan lagundu nahidute BEROA, UME ALAIA, GEHITU etaAGIPASE elkarteek, eta material xumebat prestatu dute denen artean, hurren-go orrialdeetan irakur daitekeena, hainzuzen.

Horrez gain, elkarte horien ateakirekita daude edozein kontsulta egite-ko edota informazioa emateko. Honahemen beraiekin harremanetan jartze-ko bideak:

UME ALAIAAdopziorako Laguntza ElkarteaGipuzkoanTel.: 943 113 693 – 655 726 911E-posta: [email protected]

BizkaianTel.: 656 797 [email protected]

BEROAGipuzkoako Harrera Familien ElkarteaTel/faxa: 943 482 594E-posta:

[email protected]

GEHITUEuskal Herriko Gay eta Lesbianen

ElkarteaTel/faxa: 943 468 516E-posta:[email protected]

AGIPASEGipuzkoako Guraso Bananduen

ElkarteaTel/faxa: 943 482 614E-posta: [email protected]

Familia ereduaklantzeko materiala

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚23

Page 24: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

24 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

SarreraAgiri hau sinatzen dugun erakun-

deok —AGIPASE (Gipuzkoako Gura-so Bananduen Elkartea), UME ALAIA(Adopziorako Laguntza Elkartea), BE-ROA (Gipuzkoako Harrerako FamilienElkartea) eta Gehitu (Euskal Herrikogay eta lesbianen elkartea)— berauidatzi beharra sentitu dugu, eskoletanumedun familien kontua lantzen dene-an erabiltzen den metodologia alda-tzen laguntzeko. Metodologia horrekgu guztiok inguratzen gaituen gizarteerrealitatea islatu beharko luke eta ez li-tzateke soilik familia eredu tradizionalbakar batean oinarritu behar, gaur eguneredu horrekin batera beste familia ere-du alternatibo eta desberdin batzuekere badaudelako. Sortzen ari diren fa-milia eredu edo bizikidetasun egoeraberri horiek ezagutu eta onartu egin be-har dira, familia horien barnean bizi di-ren adingabeek onespen eza edota po-rrota sufri ez dezaten beren errealitate-arekin oso antz txikia edo antzik ezduen familia errealitate bat planteatzenzaienean.

Duela zenbat urte familietan ezkon-tza gunea nahiko egonkorra zen eta ez-kontideen artean paperen banaketaosagarri bat eginez osatzen zen gunehori. Eredu hori, ordea, aldatzen ari da,hainbat arrazoigatik: behin-behinekolana, etengabeko prestakuntza, ema-kumea lan munduan sartzea eta lanaeta amatasuna bateratzeko zailtasu-na… Bikoteko kide bakoitzak lan or-daindua izateak aukera ematen du ber-dintasunean —ez menpekotasune-an— oinarritutako harreman bat izate-

ko beharrezkoa den independentziaekonomikoa izatea.

Etengabe aldatzen ari den munduhonetan, bizi garen mundu honetan, ezda ezer behin betiko, ez dakigu ziurta-sun osoz zein ibilbidetik jo, eta familiaunitatea hausteko arriskua ere etenga-bekoa da; bikoteen arteko gatazkenondorioz bikoteak banandu eta dibor-tziatu egiten dira, guraso bakarreko fa-milien kopurua hazi egin da eta etxeegitura berriro osatzen da maiz. Aldi be-rean, ugalkortasuna txikiagoa da, etaemakumea hobeto prestatuta dagoe-nez eta lan munduan sartu denez edotaantisorgailuen erabilera orokortu de-nez, jaiotza tasa jaitsi egin da. Horrenguztiaren ondorioz, amatasun adinaatzeratu egin da eta abandonatutakohaurren kopurua ere murriztu egin da.Horixe da nazioarteko adopzioak goraeta estatu mailakoak behera egitekoarrazoia. Aldiz, garapen bidean dau-den herrialdeetan abandonatutakoumeen kopuruak gora egin du, mun-duan hainbat herrialdetan gertatutakoaldaketa ekonomikoen, gerren, etnienarteko gatazken eta natur hondamen-dien ondorioz.

Pertsona ezkongabeek ez diote ukoegin ama edo aita izateari eta, ondorioz,guraso bakarreko familien kopurua ha-zi egin da.

Bikote homosexualek onar ditza-ten exijitzen dute, eta baita beren egoe-ra bikote heterosexualekin parekatzeaere.

Etorkinen kopurua handitu egin da,begi aurrean ditugun bi munduen arte-ko desberdintasun ekonomikoen on-dorioz.

Geletan biltzen diren umeak biziki-detasun errealitate askotariko horrenfruitu dira eta, etxe bakarrean bizi direnaitak, amak eta seme-alabek osatutakofamilia nuklear tradizionaleko umee-kin batera, gutxi-asko berriagoak direnfamilia ereduak gero eta usuago aurki-tuko ditugu gela horietan:

- Aita edo ama, seme-alabekin(adoptatuak, familia harreran daude-nak, ama biologiko ezkongabea dute-nak, lagundutako ugalketa tekniken

bidez izandakoak, bikotea banandudelako edota bikoteko kideetariko bathil delako aitarekin edo amarekin bizidirenak).

- Harrera egoeran adingabeak di-tuzten bikoteak, behin-behineko izae-raz jatorrizko familiarengandik banan-duta dauden adingabeak dituztenak.

- Estatuan bertan edo nazioarteanadoptatutako seme-alabak dituzten bi-koteak, baita beste etnia edo arraza ba-tzuetako umeak dituztenak ere; edotaseme edo alaba biologikoak eta adop-tatutakoak dituztenak etab.

- Seme-alabak dituzten bikote ho-mosexualak (seme-alabak banakakoadopzio bidez, harreraren bidez, aurre-ko harreman heterosexualen ondoriozedota lagundutako ugaltze tekniken bi-dez dituztenak).

- Banandutako bikoteko kide batekberriro eratutako familia, aurreko ha-rremanen ondorioz seme-alabak di-tuenean.

- Beste kultura eta familia erreferen-tzia batzuetatik datozen etorkinen fa-miliak.

Gure gizartean aldaketa horiekguztiak gertatu badira ere, eskolan fa-milia lantzeko orduan eredu bakartzatfamilia nuklearra hartzen da, eta zahar-kituta gelditu den eta neurri batean baz-tertzailea den ikasmateriala erabiltzenda, gure ingurunea islatzen ez duena.Ume asko kanpoan uzten ditu, eta on-dorioz, ume askok beren burua non ko-katu ez jakiteko arriskua dute, behinbaino gehiagotan egiaztatu ahal izandenez. Horrek guztiak segurtasun ezaeta leialtasun gatazkak sortarazten ditueta gainerako ikaskideekiko desberdinsentitzen dira.

Horregatik, Hasieran azaldutakoelkarteetakook familia lantzeko or-duan ikuspegi aldaketa bat eskatzendugu, gure ikasgeletako haurrak ezau-garri zehatz batzuk dituzten familieta-ko kide direlako lotsa ez daitezen eta fa-milia eredu desberdinak gure gizarteaaberasten duten elementutzat har di-tzaten, gizarte hau etengabe aldatzenari den gizartea baita.

Page 25: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚25

Adingabeekin familia gaia lantzeko jarraibideak

- Familia eredu guztiak baliagarri direla azpimarratzea, eredurik baztertu gabe.- Ez daude hobeak edo okerragoak diren familia ereduak, desberdinak dira, besterik gabe, familiarteko loturak ez baitagoz-

kio odolari, sentimenduei baizik.- Bi familiatako kide izan zaitezkeela ulertzea: familia biologikokoa eta harrera familiakoa, banaketa prozesu baten ondoren

osatutako familia batekoa…- Bizitzan egoera zailei aurre egin behar izan dietelako haurrak gehiegi ez babestea.- Haurren jaiotzari eta lehen urteei buruzko galderak ez egitea, batzuetan garai horri buruzko informaziorik ez dutenez datu-

rik ezin eman dutelako; adibidez, jaio zen pisua eta altuera, haurtxoa zen garaiko argazkiak etab.- Familia egoera eta egoera pertsona azaltzeko espazioak eta uneak eskaintzea ikasleari, errealitate hori edozein delarik ere.- Adingabearen jatorrizko familiari buruzko iritzi negatiboak saihestea, leialtasun gatazkak eragin baitiezazkioke horrek eta

hazkuntzan eragin negatiboa izan baitezake.- Adingabeek azal ditzaketen krisialdietan ulerkorrak izatea eta harrera familiari aholkua eskatzea horrelakoak gainditzeko.

Uzkur eta gogogabe nahiz oldartsu eta urduri ager daitezke.- Adingabe hauek eskolako zereginetan kontzentratzeko dituzten zailtasunen aurrean ulerkorrak izatea, bizi diren familia

egoera kontuan hartuta (galerak, lotura berriak sortzea etab.). Ikasketa maila baxuagoa erakuts dezakete, egoera berrira molda-tzeko behar izan duten indarra handia izan baita.

- Moldatze prozesuaren hasierako aldian irakasleak harreman berriak zaindu eta sustatu beharko ditu, lehenengo fase ho-rretan arreta batez ere harremanetan jarriz, eta ez horrenbeste ikasketen emaitzetan. Komenigarria izan daiteke fase horretanhaur horri laguntzeko ikaskide bat esleitzea, gauzak azal diezazkion eta lagun diezaion.

- Iristen den haurra horren txikia ez denean, atzerritik datorrenean edo ikastetxeko hizkuntzarekin harremanetan egon ez de-nean, hizkuntza bati emango zaio lehentasuna besteen gainetik.

- Ikastetxearen eta gurasoen artean etengabeko harremanak izatea komeni da, ikaslearen bilakaeraren jarraipena ondo egi-teko eta, beharrezkoa bada, eskolaz kanpoko jarduerekin edo jarduera psikologikoekin laguntzeko.

- Haurra ez da inoiz gurasoak banatzearen errudun, eta ez da errudun sentiaraziko; ezta ondorio adingabe baten adopzioaedo harrera duen egoera baten errundun ere.

- Adingabeei beren familiari buruz, datozen herrialderi buruz (beste herrialde batekoak badira) eta horrelakoei buruz lagu-nei datuak azaltzeko uneak eta espazioak eskainiko zaizkie.

Zer da adopzioa?Adopzioa haurrak babesteko neu-

rri bat da, jatorrizko familiarik gabe gel-ditu diren umeei (umezurtz edo behinbetiko abandonatuta gelditu direlako)familia berri bat aurkitzeko aukeraematen diena. Adaptatutako semeakedo alabak seme edo alaba biologikobaten eskubide eta betebehar berberakbereganatuko ditu eta egoera bereankokatuko da. Adopzioaren helburue-tariko bat haur batentzat egokia den fa-milia bilatzea da (eta ez familia batennahien araberako ume bat aurkitzea).

Adoptatzeko baldintzak:Estatu espainiarrean haur bat hona-

ko egoeretan soilik adopta daiteke:1.- Filiazioa ezezaguna denean.2.- Gurasoek adopziorako onespe-

na ematen dutenean.3.- Aita-amei epailearen aginduz gu-

raso agintea kendu zaienean edota agintehori kentzeko bidean daudenean.

Estatu barneko adopzioaAdopzio gurasoek eta adoptatuko

den umeak nazionalitate bera dutene-an eta herrialde berean bizi direneanegiten den adopzioa da.

Nazioarteko adopzioaBi mota bereizten dira:A. Adoptatuko den umeak ohiko

bizitoki duen herrialdetik irten behardu, adopzio gurasoen nazionalitateaedozein izanik ere (beste herrialde ba-teko adopzioa).

B. Adopzio gurasoek eta adoptatu-ko duten umeak nazionalitate desber-dina dute, umearen herrialdean bertanbizi diren edo ez kontuan hartu gabe(nazioarteko adopzioa, zentzu her-tsian).

Hagako Hitzarmenak bereizketa

hori egiten du eta tresna honen aplika-zioa haurra beste herrialde batera era-man behar denean egiten den adopzio-ra mugatzen du.

Baliozkoa den edozein adopziomotatan bi fasebereizten dira:

1.- Administratiboa.2.- Judiziala.Nazioarteko adopzioan kontuan

hartu behar da bi herrialdeen barne zu-zenbidea, hau da, adoptatukoaren jato-rrizko herrialdekoa eta adopzio gura-soena.

Adingabearen jatorrizko herrialde-ko legearen arabera, hau jada AdopzioAuto batekin etor daiteke, edota bestekasu batzuetan adoptatu aurreko tuto-retzarekin etorriko dira.Gure herrialde-ra iristen direnean eta gure legeen ara-bera, tutoreak edo adopzio gurasoakarduratuko dira dagokion komunita-teko auzitegietan Adopzio Autoa eska-

Page 26: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

26 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

tzeaz, eta ondoren Erregistro Zibileaneta Familia Liburuan inskribatzera jokoda; orduan adopzio gurasoen abizenakezarriko zaizkio.

Zer da familia harrera?Definizioz, familia harrera haurrari

epe jakin batean bere berezko familiakondo zaindu ezin duenean, berezko fa-milia horren ordezko edo osagarri mo-dura familia arreta eskaintzeko erabil-tzen den baliabide bat da.

Hainbat egoeratan beren familiare-kin bizi ezin duten haurrei eta nerabeeizuzentzen zaien baliabide bat da fami-lia harrera, eta horregatik, ezin da inoizadopzioarekin nahastu.

Egiaz ez dago harrera egiteko per-tsona eredu bat edo familia eredu bat.Hasiera batean, edozein izan daitekeharrera egiteko gai, nahiz eta ezin duenedozeinek edozein haur hartu. Denaden, ezin dugu ahaztu harrera egitekobeharrezkoa dela aurrez prestatzea.

Harreraren helburua:- Soila: aldi baterako izaera du, bai

adingabearen egoera ikusita berrirogero bere familiarekin biziko dela ustedelako, bai izaera finkoagoko babesneurri bat hartzen den bitarteko aldiaridagokiolako.

- Iraunkorra: adingabearen adinaketa honen edo familiaren beste ezauga-rri batzuek horrela egitea eskatzen du-tenean eta adingabeentzako arreta zer-bitzuei horren berri eman ondoren.

-Adoptatu aurrekoa: erakunde pu-blikoak bideratuko du, adingabearenadopzio proposamena agintaritza judi-zialari helarazten dionean.

Harrera familiaren izaera: -Norberaren familian hartzea: adin-

gabea familia biologikoko kide batentutoretzapean gelditzen denean (osa-ba-izebak, aitona-amonak…).

-Besteren familian hartzea: zaintzafamilia biologikotik kanpoko beste fa-milia baten esku gelditzen denean.

Harreraren izaera:-Administratiboa: familia biologi-

koa adingabearen harrera prozesuahastearekin ados dagoenean.

-Judiziala: familia biologikoa bereseme-alabak beste familia batean har-tzea planteatzearekin ados ez dagoe-nean eta babes neurri hau hartzeko era-bakia epaileak hartzen duenean.

Zer dira banandutako gura-soen familiak?

Beren bizimodua bananduta, apar-teko etxeetan, egitea erabakitzen du-ten gurasoen familiak dira. Horregatik,haurrek aitarekin eta amarekin bizi be-harko dute, baina etxebizitza desberdi-netan. Adingabeek ahalik eta gutxiensufritzeko moduan bideratuko da. Bienarteko zaintzaren bidez batarekin edobestearekin denbora berdina pasa de-zake, edota zaintza guraso batek izandezake bere gain eta besteak bisitenerregimen zabala izan dezake, maita-sun harremanei eta loturei eusteko.Adingabeak direnez eta beren kabuzerabaki ezin dutenez, gurasoak elka-rrekin ados ez badaude, epaitegietanlan egiten duen profesionalen talde ba-tek erabakiko du zein gurasorekin bizi-ko den adingabea; psikologo batek, gi-zarte langile batek eta abokatu batekosatzen dute taldea.

Gerta daiteke banandutako familiabatetik berriro eratutako familia batsortzea. Familia mota hauetan, guraso-etariko batek edo biek beste bikotekidebat aurkituko dute eta bikotekide berrihorrekin etxe berean bizitzen jartzeaerabaki dezakete; gerta daiteke, gaine-ra, aitaren edo amaren kide berriak osa-tu berri den familia horretara seme-ala-bak ekartzea, edota berriro eratutakofamilia horren barnean ume gehiagoizatea eta, beraz, neba-arreba berriekintopo egitea.

Familia homoparentalakBi gizonek edo bi emakumek osa-

turiko familiei deitzen zaie familia ho-moparentalak.

Azken eredu hau ez da apenasezagutzen, ezkutuan dago, ez du onar-pen sozialik, estatistika ofizialetan ereez da ageri. Nola izendatu ere ozta-oz-ta jakiten da. Soilik zenbait alor akade-mikotan, gutxitan nolanahi ere, eta ga-yen eta lesbianen eremuetan hasi da za-baltzen.

Hala ere, era honetako familiakexistitu existitzen dira. Lesbianek intse-minazio artifiziala baliatzen dute, edonorbanaka seme-alabak adopta ditza-kete. Baita aurretiko erlaziotik izanda-ko seme-alabekin osatu ere familia.

Errealitate horrek gizarteari hainbatgaldera planteatzen dizkio eta, beraz,erantzun berriak ematea eskatzen du.Dudarik gabe, kezka handiena sortzenduena hauxe da: zein eragin duen hau-rren garapenean familia homoparenta-letan hazi eta hezteak.

Zalantza horiek zenbait herrialde-tan (AEBn, Erresuma Batuan, Kanadan,Suedian, Belgikan) egindako ikerketekargitzen dituzte. Espainiako Estatuanbada ikerketa bat, Sevillako Unibertsi-tateak eta Madrilgo Psikologoen Elkar-goak egina. Denek honako hau ondo-rioztatzen dute: gay eta lesbianek auto-estimu handia dutela , eta beraz, gurasoizateko gai direla. Euren seme-alabekez dutela alderik familia eredu tradizio-naletan hazitako haurrekin, garapenpsikologikoari eta intelektualari dago-kienez; nortasun garapena berdina de-la; ikaskideekiko eta lagunekiko erla-zioak berdinak direla; eta azkenik, gu-rasoen orientazio sexualak ez duelaeraginik seme-alaben orientazioan.

Ikerketak bi diferentzia soilik na-barmentzen ditu: batetik, gay eta les-bianen haurrek hobeto onartzen dutelahomosexualitatea; eta bestetik, generorolak malguagoak dituztela.

Hezkuntza arloak aurrean erronkagarrantzitsua du: aniztasunean heztea,alegia, heziketa irekia eta adeitsua es-kaintzea afektibitatea eta sexualitateabizitzeko era guztiekiko. Helburua ho-mosexualitatea naturaltasunez bizi-tzen irakastea da.

Egoera honek, halaber, eskatzen duhezitzaileak aniztasun balioez jabetzeagero haurrei helarazteko. Eskola ba-rruan jartzen diren adibideak ez daite-zela izan beti aita-ama. Ama-ama, aita-aita ereduak ere erabil daitezela, dago-eneko badirelako.

Horrek guztiak ekarriko du haurrakezberdintasunarekiko begirunean hez-tea, eta denok irabaziko dugu, ez gura-so homosexualak dituzten haurrek ba-karrik.

Page 27: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚27

Gizarte mailan hainbat mobiliza-zio eta manifestazio egin dira azkenurteetan hezkuntzako eragileen arte-an: “Guk geure eskola”, “Hezkuntzageurea eta solidarioa”. Ez al zaizu iru-ditzen kanpoko erasoen aurrean ba-tzen garela horrelako gauzak egite-ko, baina gero bakoitzak bere bidetikjarraitzen duela?

Nik uste dut ikasgai bat gainditzekedaukagula eta behar ia-ia historiko batdaukagula: ea gai garen herri honekhezkuntza sistema propioa izan beharduela sinesten dugun guztion artean oi-narrizko adostasun bat eskuratu etamarko komun bat definitzeko.

Lortuko dela uste al duzu?Posible ikusten dut. Gehiago esan-

go nuke, egin, egingo da, goiz edo be-randu. Ez dakidana da noren arteanegingo den. Onena litzateke ahalik etajende gehienak parte hartzea horrelakoadostasun marko komun batean.

Baina gertatzen dena da gaur egunoraindik beste batzuk sortu eta sartudizkiguten eztabaiden eta faktoreenmenpe bizi garela. Adibidez, publiko-pribatu dikotomia, funtzionaritzareneredua, publikotasuna ulertzeko mo-dua... Horiek guztiak dira beste ba-tzuek, ez guk, ez Euskal Herrian, ez eus-kal hezkuntza komunitatean, baizik etaespainiar eta frantziar estatuetatik etaHegoaldean dauden bi hezkuntza ad-ministrazioetatik sartu dizkiguten ezta-baidak, faktoreak, eta neurri batean,golak.

Oraindik orain menpekotasun ide-ologiko eta politiko handia dago fakto-re, ideia eta eztabaida horiekiko. Ho-rrela, gaur egun sindikalgintzan bada-go funtzionario sistema berrikustekoprest ez dagoen jendea, edo irakasle etagurasoen artean publikotasun ereduaberrikusteko prest ez dagoena .

Dena dela, nik uste dut gero etagehiago garela faktore horien menpeez gaudenak. Niri berdin zait espainiarfuntzionario legeak zer esaten duten,edo 93ko Euskal Eskola PublikoarenLegeak zer aipatzen duen. Nik herri ho-netan sinesten dut, herri honek hez-

kuntza sistema propioa behar duela,eta horren arabera jokatzen dut.

Azken finean, hezkuntza ulertzekobi ikusmoldeen arteko talka gertatzenda. Batetik ikusmolde zaharra dauka-gu, hezkuntzan indar handia duena.Lurralde zatiketaren arabera ikusten dadena: Baskongadak alde batetik, Nafa-rroa bestetik eta Iparraldea bestetik.Beti administrazioari begira. Eztabaidanagusia publikoa versus pribatua da.Beste aldetik eskema berria dago, Eus-kal Herri osotik abiatzen dena. Leitzanakaso posible izango dute euskal curri-culuma ezartzea eta Barakaldon agianez, baina ez da lurralde zatiketaren ara-berako ezintasuna izango, baizik eta to-kian tokiko baldintzen araberakoa. Es-kema berriak herritartasuna bultzatzendu, publikotasun eredu berri baterantzdoa: publikotasun eredu herritarra.Euskal Herriaren arabera definitutakopublikotasun eredu bat, eta ez frantziaredo espainiar legediaren arabera defi-nitutakoa.

Eskema berriak aurrera egiten duenneurrian, ziur nago hainbat jenderenartean lortuko dela adostasun bat. Kon-tua da inork ez dakiela eskema zaharra-rekin funtzionatzen dutenei zenbatkostako zaien eskema berrira pasatzea,ea igarotzeko prest dauden, eta prest ezbaldin badaude zergatik, eta ea zenbatpertsona eta eragile kokatuko garen es-kema berrian. Gaur egun ekimen etaproposamen aberatsak eta berritzaile-ak ari dira sortzen eta sinetsita nago es-kema berriak aurrera egingo duela.

Eskema berri horren aurrean, nolaikusten duzu instituzioen papera?

Kontziente izan behar dugu hez-kuntza sistema propioaren aldeko mo-torea herri mugimendua izan dela, bes-te hainbat proiektutan bezala. Horrenaurrean, gaur egungo instituzio auto-nomikoak laguntzaile edo oztopatzaileizan litezke. Guk laguntzaile izan daite-zen nahiko genuke, eta beraz, herri mu-gimendutik sortzen ari diren ekimenaklagun ditzaten, Madrilgo Gobernutikdatozen inposaketei aurre eginez.

Zoritxarrez praktikan ez dugu ho-

rrelakorik ikusten. Nafarroako Gober-nuaren jarrera oso argia da: euskarareneta euskal nortasunaren kontrakoa.Hori hezkuntzan bere isla izaten ari da:testu liburuen inguruko fiskalizazioahasi da, D ereduko ikastetxeek izuga-rrizko arazoak dituzte...

Baskongadetako administrazioaridagokionez, funtsean diskurtso sobe-ranista bat elikatzen du, baina ez dio au-rre egiten benetan dagoen egoerari, ezditu zalantzan jartzen Espainiako Mi-nisteriotik ezartzen diren ildoak.

Lehen esan bezala, berrikuntzahezkuntza eragileen aldetik etorrikoda, aipatu dudan eskema berri horreta-tik eta Euskal Herri osorako hezkuntzaplanteamendu bat egiteko norabidehorretan. Nazio Eztabaidagunea plan-teatzen ari den testuinguru horretan sorlitezke berrikuntzak edo aldaketak.Administrazioa ez dut ikusten ezer lide-ratzen. Hori bai, hezkuntza komunita-teko eragileen artean aurrerapausoakematea lortzen baldin badagu, ikusiegin beharko da administrazioek zer ja-rrera hartzen duten. Espero dezagunatzetik etortzea eta gure hezkuntza sis-tema propiorantz erakartzea. Azkenbatean, beraien diskurtsoa elikatzekobeharrezkoa dute herri mugimenduakplanteatzen dituen erronken aurreanzerbait egitea eta pixka bat mugitzea.Nik uste dut, zentzu horretan, mugi li-tezkeela. Baina aitzindaritza ez da han-dik etorriko, ez dute horretarako boka-ziorik edo intentziorik.

Page 28: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

28 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

Ekarpena

Marko teorikoaKoadriletako kideen arteko harre-

manak hobetzen direlakoan, taldeakmakina bat arau adostu eta ezartzen di-tu. Arauok aitortuak zein aitortu gabe-ak izan daitezke. Lehenengoak jakina-ren gainean betetzen dira, eta bigarre-nak, aldiz, oharkabean. Taldean jarrai-tzearren kide guztiek bete behar dituz-te arauak. Kideren batek arauren batbetetzen ez duenean taldea desorekatuegiten da. Taldea, noski, ahalik eta den-borarik laburrenean saiatuko da orekaberreskuratzen: a) indarrean zegoenaraua aldarrikatuz, edo b) araua apurtuduen jokaera berriaren alde jokatuz,hori ere egokia delakoan kideen artekoharremanak kudeatzeko.

Kuadrillategi egitasmoa

Lagunartean edo koadriletaneuskararen erabilera sustatzekohelburuz, hainbat udalerritan biikasturtez luzatu den esku-hartzeaeta ikerketa dugu Kuadrillategi Egi-tasmoa. 2001-2002 ikasturtean,esaterako, zortzi udalerrik abiarazizuten Kuadrillategi: Lasarte-Oriak,Andoainek, Urnietak, Beasainek, De-bak, Bergarak eta Aretxabaletak.Urtebete geroago beste hiru herrik:Atarrabiak, Uhartek eta Burlatak.Esku-hartzearen sustatzaileak hiruizan dira: tokian tokiko Euskara Zer-bitzua eta Euskara Elkartea batetik;eta bestetik, Kuadrillategi Ikerketaeta Aholkularitza elkartea. Azkenhori orain hiruzpalau urte sortu ba-zen ere, bertan dihardutenek, hala

Diego EGIZABALKuadrillategi egitasmoaren koordinatzailea

nola, Pello Jauregi doktoreak, urteasko daramatzate esku-hartzeareneuskarri den marko teorikoaren etametodologikoaren inguruan iker-tzen. Kuadrillategi egitasmoarenibilbidea luzea da benetan, hamabiurte igaro baitira lehen aldiz PelloJauregik koadrila bat hartu eta ha-ren euskalduntzeari heldu zionetik.Irakurleak orain esku artean erabili-ko dituen emaitzak eta datuak, be-rriz, 2001eko irailetik 2003ko ekai-nera bitartean arestian zerrendatuditugun udalerrietan burutu zenikerketari dagozkio.

Prozesu hori, dena den, ez da gerta-tzen talde batzarra deituta edota bozkaemanez, jokaera berriaren aurrean mo-du jakin batean jokatuz baizik, hau da,jokaera berria burutu duen laguna baz-tertuz, joz, zigortuz, haren kontura ba-rre eginez, harekin haserretuz, hitzaukatuz eta abar. Jokaera berriaren au-rrean, dena den, ez dute kide guztiekzertan berdin jokatu. Izango dira jokae-ra arbuiatzen dutenak, baina izango di-ra jokaera berria goraipatzen dutenakere. Lehia handia izan daiteke kideenartean arauak zehazteko garaian. Lehiahorretan taldea bera desegin daiteke.Talde guztiak aritzen dira etengabearauak aldatzen edo berresten.

Esan bezala, talde guztiek arautzendute nolakoa behar duen izan bere bai-tan kideen arteko harremanak. Gauzakhorrela, talde guztiek arautzen dute no-lakoa behar duen izan bere baitan kide-

Koadriletan euskara erabiltzeko saiakerarenemaitzak

Page 29: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚29

en arteko hizkuntzazko jokaerak, baitazein hizkuntza erabiliko den ere. Besteera batera esanda, taldeak arautzen du,modu aitortuan nahiz aitortu gabean,taldearen baitan kideek elkarrekin eus-karaz edo erdaraz egingo duten.

Zergatik egiten du, orduan, taldebatek erdaraz?

Taldeak horrela arautu duelako,hots, talde barruko hizkuntzazko joka-erari eusten dion arautegiak hala agin-tzen duelako. Jakinaren gainean araudezake taldeak erdaraz hitz egitea(arau aitortua); maiz, ordea, ez da arra-zoirik izaten (aitortu gabeko araua),besterik gabe, ekinaren poderioz erda-raz hitz egitea ohitura bihurtzen da, etazaila gertatzen zaio taldeari ohiturabihurtu den hizkuntzazko jokaerari au-rre egitea.

Nola has daiteke taldea euskarazbizitzen?

Euskaraz egitea galarazten duenarautegia gaindituz, hau da, ohiturarenaurka doan jokaerari helduz: gure ka-suan, euskaraz hitz eginez. Erdarazhitz egiteko ohitura duen talde bateaneuskaraz egiterakoan, hizkuntza arauaapurtzen da. Lehen esan dugunez, ger-taera horren aurrean taldeak bi joerahar ditzake: aurreko araua aldarrika de-zake edo araua apurtu duen jokaera be-rriaren alde joka dezake, hori ere ego-kia delakoan. Talde osoak ez du ahobatez zertan jokaera berriaren alde edoaurka jarri, gerta daiteke taldeko kide-en artean lehia handia piztea.

Kuadrillategiren kasura etorrita, tal-deek esplizitatu beharrekoa honakohau da: prest daudela gurean parte har-tzeko gutxienezko baldintzak betez,hots, lagunarteko bost lagunekin bate-ra emango dutela izena eta gureandiharduten denbora osoan elkarrekineuskara hutsean egingo dutela. Nolaedo hala, gure aisialdi eskaintzan partehartzeko eskaera egiten duen unetikberetik, koadrilak esplizitatu egiten dubaldintza jakin batzuetan jokatzekoprestutasuna, hau da, euskaraz jokatze-ko prestutasuna.

Prestutasuna, ordea, ez da gauzanahikoa jokaera berria ohiturazkoabihurtzeko. Ohikoa ez den hizkuntzanjardutea jokaera berria da. Jokaera be-rria behin eta berriro gauzatuz baino ezda jokaera automatiko eta ohiturazkoegingo. Berezko taldeek, hortaz, elka-rrekintzan maiz samar jardun behar du-te hizkuntzazko jokaera berria esperi-mentazio fasetik automatismo faseraigarotzeko.

Zer baldintza bete behar dira taldebatean euskararen aldeko jokaeraegon dadin?

Badira hainbat baldintza objektibo(soziolinguistiko) bete beharrekoak:

* Taldekide elebakarren presen-tzia eta taldekide euskaldunen kopu-rua eta hizkuntza gaitasunaren maila:taldeko lagun guztiek euskaraz jakinbehar dute. Oinarrizko gaitasuna, be-deren, erakutsi behar dute. Nekez hitzegingo dute elkarrekin euskaraz, eus-karaz txintik ez dakitenek. Erdal eleba-karren presentziak, esaterako, erabatzapuztu ditzake hizkuntzazko jokaeraeuskararen aldera mugitzeko ahaleginguztiak. Taldekide euskaldunen kopu-rua eta hizkuntza gaitasuna zenbat etahandiagoa izan, orduan eta errazagobideratuko da hizkuntzazko ohitura-ren aldaketa.

* Euskaldunak eta erdaldunak tal-dearen egituran betetzen duten fun-tzioa, betetzen duten tokia: taldeko li-dergoa euskaldunen esku egonda, er-daldunen esku egonda baino errazagoegingo du aurrera prozesuak.

*Taldea mugitzen den giroa: pro-zesuak errazago egingo du aurrera tes-tuinguru euskaldun batean erdaldunbatean baino.

Baldintza objektiboaz gain, badirabeste hainbat baldintza subjektibo(psikolinguistiko) ere bete behar dire-nak. Hona hemen jokaera berria lor da-din hiztunarengan eman behar direnhautemateak:

* Jokaera berria desiragarritzat jobehar du hiztunak. Euskararen kontra-koek edo axolagabeek ezer gutxi egin-go dute lagunartean euskaraz egin da-din. Izan daitezke, gainera, euskarazulertzearekin konformatzen direnak,edota euskararen aldeko jaialdi erral-doietan euskaraz egitearekin konfor-matzen direnak. Horiek ere ezer gutxiegingo dute lagunartean euskaraz egindadin.

* Jokaera berria egingarritzat etaerabilgarritzat jo behar du hiztunak,hau da, euskaraz ere kideen arteko ha-rremanak modu egokian kudea daitez-keela hauteman behar du. Euskarazgaldetu, agindu, adierazi, maitatu, ziri-katu, zein gorrotatu ezin dela uste due-nak nekez egingo du euskaraz taldean.

* Jokaera berriak neurriko ahalegi-na eskatzen diola hauteman behar duhiztunak. Euskaraz egiterakoan neke-penetan eta izerdi patsetan egoten denlagunak nekez izango du euskaraz egi-teko gogorik.

Euskaraz ikasi etabizitzeko gune

babestuak behardira, eta hori da

Kuadrillategikeskaintzen duena.

Page 30: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

30 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

Kalean, gutxitan sortzen dira bal-dintza horiek guztiak aldi berean. Gaz-telaniari dagokionez, ordea, kaleanmaiz sortzen dira baldintza horiek guz-tiak. Kalea dugu, zalantzarik gabe,gaztelaniaz ikasi eta bizitzeko eskolarikonena. Euskaraz ikasi eta bizitzeko, os-tera, gune babestuak behar izaten dira,arestian zerrendatu ditugun baldintzakbermatuko dituztenak. Kuadrillategieuskaraz bizitzen hasteko koadrilei es-kaini zaien gune babestu bat dugu.

Gauzak horrela, hona hemen gureoinarri teorikoak laburbilduta:

* Hizkuntzazko jokaera, jokaera ko-lektiboa da, taldeak adostu eta arautzenduena.

* Hizkuntza ohituraren trataerakikuspegi kolektiboa eskatzen du, ho-rregatik hartzen dugu taldea gure esku-hartzearen unitatetzat.

* Taldeak esperimentatzeko gogoaadierazi behar du, hots, esplizitatu eginbehar du prest dagoela baldintza jakinbatzuetan gurean parte hartzeko; etaondorioz, euskaraz jarduteko prest da-goela.

* Taldea euskarari eusteko gutxie-neko baldintzak betetzen dituen gunebabestu batean murgilaraztean datzagure esku-hartzea.

* Denbora epe jakin batean euska-raz jokatzearen poderioz, euskaraz ari-tzeari buruz dituzten hautemateak aldadaitezke. Jokaera arrotza izateari utzita,ohitura bihur daiteke lagunekin euska-raz egitea.

* Gune babestuan errotutako hiz-kuntzazko jokaera kalean eman dadin,baldintzak bermatuko dituen harre-man sareari eutsi beharko dio taldeakgune babestutik kanpo.

Marko metodologikoaKuadrillategi egitasmoa gure esku-

hartzearen hastapen teoriko eta meto-dologikoetan sakontzeko aukera ema-ten digun ikerketa bada ere, gazteen-tzat euskaraz egiten den aisialdi es-kaintza bat besterik ez da. Aisialdiangauzatu da gure esku-hartzea eta ho-rrek gure marko metodologikoa bal-

dintzatu du ezinbestean. Gure markometodologikoaren isla dugu segidakodiseinua:

1) Ikerketak aisialdiko eskaintzasoilaren itxura hartuko du gazteei aur-kezterakoan.

2) 14 urteko gaztetxoei eskainikozaie egitasmoa; hots, DBHko 3. maila-koei.

3) Bi urte iraungo du egitasmoak;beraz, 16 urte izango dituzte bukatze-an.

4) Hiru baldintza bete behar dituzte,ezinbestean, egitasmoan parte hartze-ko:

a. Ikasketak B edo D ereduan egiteab. Taldekako izen-ematea: gutxie-

nez 5 lagunek eman behar dute izena.c. Egitasmoko jardueretan euskaraz

mintzatzea.5) Egitasmoak bi jarduera mota es-

kainiko ditu:a. Kultur lantegiak: 4 orduz astean,

herrian bertan.b. Oporraldietako jarduera ludiko-

ak: herrien artean.6) Lantegi bakoitzak hiru lagunarte

elkartuko ditu eta dinamizatzaile batekhartuko du haren ardura.

7) Hilabetean behin aldatuko diralantegiko partaideak, hiru lagunarte el-kartuz aldi bakoitzean.

8) Lagunarte bakoitzak lau bileraegingo ditu ikasturteko dinamizatzailebatekin, bere asetze mailari neurria har-tzeko.

Esan bezala, gure esku-hartzea ai-sialdian gauzatu da, eta horrek, halabe-harrez, gure esku-hartzea baldintzatudu. Izan ere, aisialdia definizioz ezinbaita derrigorrezkoa izan, borondatez-koa baizik; hortaz, taldeak gure aisialdieskaintzan parte hartzea erabakitzenduenean baino ezin izango da esku-hartzea aurrera eraman. Zer dela-etaerabakitzen du, ordea, talde batek gu-rera hurreratzea? Ikus dezagun jarraianzer eskaintzen duen Kuadrillategik.

* Elkarrekin biltzeko gune fisikobat.

* Jende berria ezagutzeko aukera.* Gauza berriak egiteko aukera. Gu-

re helburua, dena den, ez da inor ezer-tan trebatzea izan, baizik eta denbora li-brean egin daitezkeen gauzak erakus-tea. Handik urte gutxira, erabaki ahalizango dute egin dituzten gauzen arte-an zein duten gustukoen, eta horri ga-noraz heldu ahal izango diote federatuzedo elkarteren batera joz.

Kuadrillategik hurreratu diren lagu-nei behar horiek asetzen badizkie, tal-deek behar adina egingo dute Kuadri-llategin irauteko. Horregatik, garrantzihandiko kontua da lagunen asetze mai-la. Etengabe erreparatzen zaio lagunenasetze mailari. Gure esku-hartzearenoinarria da. Kuadrillategik behar ho-riek asetzea lortzen ez badu, aspertuta,taldeak egitasmoa utziko du, horrela,esku-hartzea ezinezkoa eginez. Egitas-moak behar horiek asetzen dituen hei-nean, aitzitik, esku-hartzeak aurreraegin ahal izango du, eta taldeek inoizhizkuntzazko jokaera euskararen alde-ra irauli ahal izango dute.

Parte hartzea derrigorrezkoa ez denheinean, gure aisialdi eskaintzaren tru-ke hainbat eskakizun egin ahal izan diz-kiogu taldeari. Eskakizunak onartu etabetez gero, taldeak aurrera egin ahalizan du gurean, onartu edo bete ezean,ostera, egitasmotik kanpo geratu da.Zein dira parte hartzeko baldintzak:

* Parte hartuko duten lagunek gu-txieneko euskara gaitasuna izatea.

* Taldeko bost lagunek ematea gu-txienez izena.

* Gurean daudenean euskara hu-

Nola lortzen dugugurean dihardutendenboran lagunak

euskara hutsezmintza daitezen?Euskaraz hitz egi-narazten dien tes-

tuinguruanmurgilduz.

Page 31: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚31

tsean egitea. Ez zaie euskaraz ondo hitzegiteko eskatu, zailtasunak zailtasun,euskara hutsean egitea baizik.

Kuadrillategin diharduten denbo-ran, lagunak euskara hutsean mintzatubehar dira elkarrekin. Horixe da gureesku-hartzearen funtsa. Baldintza horibete ezean, ez dago gaztelaniaren alde-ko hizkuntzazko ohitura aldatzerik.Nola lortzen dugu, ordea, gureandiharduten denboran lagunak euskarahutsean mintza daitezen? Hain zuzen,euskaraz hitz eginarazten dien testuin-guruan murgilduz. Izena emateko ga-raian, lagunei argi asko azaltzen zaie,Kuadrillategik eskaintzen dien aisial-diaren truke, elkarrekin euskara hutse-an egin beharko dutela egitasmoko or-duetan. Hortaz, aipatutako testuingu-rua Kuadrillategi egitasmoa bera dugu.Horregatik diogu testuinguruak halaagintzen dielako egiten dutela gazteekeuskaraz elkarrekin. Ez dago, inondikere, lagunen esku euskaraz egitea edoez. Kuadrillategin hasten den gazteorok badaki, aisialdiko eskaintzarentruke, euskara hutsean egin beharkoduela eta, hitzartutakoa bete ezean,egitasmotik kanpo geratuko dela.

Ikasturte barruan, taldeekin hain-bat saio berezi egiten dira. Negoziazio-saioak deritzen horietan, gazteek esa-ten digute ea eskaintza gustukoa duten.Guk, bestalde, baldintzaren bat beteezean, egitasmoan jarraitu ahal izatekobaldintza bete behar dutela gogoraraz-ten diegu. Hiru asteko epea ematenzaie, eta epe horretan ez badute jokae-ra aldatzen, egitasmoa utzi egin behar-ko dutela jakinarazten zaie.

Ikasturte barruan astero bizpahiruorduz lagunarteko lagunekin euskarahutsean diharduen gazteak alda deza-ke lagunekin euskaraz egiteari buruzzuen hautematea. Guztiz arrotza etanekeza gertatzen zitzaion jokaera ezzaio ikasturtearen buruan hain arrotzaeta nekeza egiten, eta jokaera errepika-tzearen poderioz, ohitura bihur daite-ke. Horrelaxe lortzen du koadrila batekhizkuntzazko ohitura euskararen alde-ra iraultzea Kuadrillategitik kanpo.

Kuadrillategi egitasmoarenemaitzak: 2001-2003

Azken hamabi urte hauen buruangure esku-hartzearen marko teorikoaeta metodologikoa finduz joan garaegun indarrean dagoen diseinua eratuarte. Ikusgai genuen, hala ere, diseinuberriak beteko ote zituen iguripenak.

Diseinu hau 2001. urtean abiatu zenhainbat udalerritan bi ikasturtez. Segi-dan azalduko ditugun emaitzak bi urte-ko horri dagozkio, eta irakurleak ikusiahal izango duenez, emaitzak baiko-rrak dira. Gure unibertsoa 105 gaztekosatu dute. Azterketa honen alderdimetodologikoak Kuadrillategi 2001-2003: koadriletan euskararen erabile-ra suspertzeko egitasmoaren emaitzakizeneko liburuan azaltzen dira luze etazabal.

Ikus ditzagun, bada, emaitzarik ai-pagarrienak.

Lagunen erabilerari buruzko emai-tzak

Kuadrillategi aurretik 55 gaztekeuskaraz hitz egiten zuten, hau da, eus-kararen aldeko joera erakusten zuten.Hortaz, 50 gaztek baino ezin zuten eus-kararen erabilera hobetu. Ondorengotaulan ikus daitekeenez, bi ikasturterenburuan nabarmen egin du gora joeragarbirik erakusten ez zuten gazteen ko-puruak. Gora egin du euskararen alde-ko joera erakusten zuten gazteen kopu-ruak ere, baina modu apalagoan. Kua-drillategi aurretik gaztelaniaren aldekojoera erakusten zuten gazteei dagokie-nez, berriz, erabat murriztu da kopurua(ikus 1.taula).

Euskararen aldeko joera

Joera nabarmenik ez

Gaztelaniaren aldeko joera

GUZTIRA

HASIERAN BUKAERAN

55 gazte: % 52,3

27 gazte: % 25,7

23 gazte: % 21,9

105 gazte: % 100

62 gazte: % 59

40 gazte: % 38,1

3 gazte: % 2,8

105 gazte: % 100

1. taula

Gazteen erabilera hasieran

51

2. taula

Euskararen aldeko joera

Joera nabarmenik ez

Gaztelaniarenaldeko joera

Gazteen erabilera bukaeranEuskararen

aldeko joeraJoera

nabarmenik ezGaztelaniarenaldeko joera

10

1

4

16

20

1

2

62 40 3 105

23

27

55

Guztira

Guztira

Ikus dezagun, hala ere, emaitzen bi-lakaera nola gertatu den (2. taula).

Kuadrillategi aurretik, 55 gaztekerakusten zuten euskararen aldeko jo-era. Horietatik 51 gaztek bukaeran ereeuskararen aldeko joera erakusten ja-rraitu du. Izandako galera, beraz, ez daesanguratsua izan, 4 lagun besterik ez.Aitzitik, erabilera hobe zezaketen 50gazte horien artean 23 gaztek lortu duteerabilera hobetzea, hau da, erabilerahobe zezaketen gazteen %62k. Horie-

tatik 11 gaztek, gainera, euskararen al-deko joera erakustea lortu dute, erabi-lera hobe zezaketen gazteen %22k.Gainerako 20 gazteek modu nabarme-nean hobetu dute erabilera maila, bai-na ez dute lortu helburua erabat gauza-tzea. Galerak, oraingoan ere, ikus dai-tekeenez ez dira esanguratsuak izan.Aurretik aipatu dugun laukoteari bestehiru lagun baino ez zaizkio gaineratubehar. Horiek horrela, gazteen erabile-ra sustatzeko Kuadrillategi egitasmoaeraginkorra izan dela esan dezakegu.

Page 32: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

32 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

Lagunen gaitasunari buruzkoemaitzak

Gaitasunari dagokionez, emaitzakapalagoak izan badira ere, datuek argierakusten dute egitasmoan parte hartuduten gazteen ehuneko esanguratsubatek hobetu duela bere gaitasuna. Ho-ri horrela, esan dezakegu gaitasunarenhobetzeari begira ere egitasmoa era-ginkorra gertatu dela (ikus 3.taula).

Kuadrillategi aurretik, 51 gaztekhitz egiten zuten euskaraz oso ongi;hortaz, 54 gaztek baino ezin zuten gai-tasuna hobetu. Gaitasuna hobe zeza-keten gazteen %37k hobetu dute berengaitasuna Kuadrillategi amaitzean.Hortaz, gaitasunari dagokionez, esandezakegu izan dela hazkunde adieraz-garririk. Edonola ere, multzoak banakaaztertuz gero, ez dirudi multzo guztie-tan hazkunde esanguratsurik izan de-nik. Hasieran euskaraz “oso ongi” hitzegiten zuten gazteen multzoan, adibi-dez, hazkundea txikia izan da; “nahikoongi” hitz egiten zuten gazteen multzo-an, aldiz, hazkundea esanguratsua izanda (ikus 4. taula).

Erabilerarekin gertatu bezala,oraingoan ere galerak ez dira, inolazere, esanguratsuak gertatu. Euskarazoso ongi hitz egiten zuten gazteen mul-tzoan ez da galerarik izan, eta euskaraznahiko ongi hitz egiten zuten gazteenmultzoan, berriz, lagun bakar batekbaino ez du atzera egin.

Laburbilduz, beraz, argi dago esku-hartzea euskararen erabilera susper-tzeko guztiz eraginkorra dela; berdindio taldearen ezaugarriak zein diren,esku-hartzean murgilduz gero euska-raren erabilerak gora egiten du taldean.Hala ere, hizkuntzazko ohituraren al-daketa prozesua erabat gauzatzeko,taldeak ezaugarri jakin batzuk izan be-har ditu bi urteren buruan euskararenaldeko joera erakutsiko badu. Ezauga-rri horiek eduki ezean, nekez lortukodu taldeak bi urteren buruan euskara-ren aldeko joera erakustea, hau da hiz-kuntzazko ohituraren prozesua erabatgauzatzea. Asko jota, prozesua abiatuahal izango du gaztelaniaren aldeko jo-era baztertuz, eta ez da lorpen makala,

hori baita lehen urratsa inoiz euskara-ren aldekoa erakusteko. •

Gazteen gaitasuna hasieran

51

4. taula

OSO ONGI

NAHIKO ONGI

ZERBAIT

Gazteen erabilera bukaeran

OSO ONGI NAHIKO ONGI ZERBAIT

3 27

17

1

6

54 44 7 105

23

31

51

Guztira

Guztira

OSO ONGI

NAHIKO ONGI

ZERBAIT

GUZTIRA

HASIERAN BUKAERAN

51 gazte: % 48,5

31 gazte: % 29,5

23 gazte: % 21,9

105 gazte: % 100

54 gazte: % 51,4

44 gazte: % 41,9

7 gazte: % 6,6

105 gazte: % 100

3. taula

Bibliografia komentatua

- JAUREGI ETXANIZ, Pello: Be-rezko taldeak euskalduntzeko ikasestrategiak. Euskal Herriko Uniber-tsitateko Argitalpen Zerbitzua, 1998.

Liburu honetan luze eta zabalazaltzen da gure esku-hartzeareneuskarri den marko teorikoa. Lehe-nengo ikerketa zikloko ikerketarennondik norakoak ere biltzen dira. Li-buru mardula da, doktorego tesi batidagokion moduan. Sarrera eta oina-rri teorikoak biltzen dituen bigarrenatalaren irakurketa gomendatzendut. Lehenengo bi puntuak batik bat,ikuspegi indibidualista versus ikus-puntu kolektiboa, eta berezko talde-ak eta hizkuntza sozializazioa izene-koak. Euskalgintzan buru-belarridenbora luzean jardun duen gizonadugu Jauregi. Oso ondo ezagutzendu euskalgintza, eta egun indarreandagoen hainbat joerari kritika zorro-tza egiten dio aipatu ataletan.

-JAUREGI, Pello; EGIZABAL,Diego; HUEGUN, Axier; eta beste:“Kuadrillategi”, in Gazteak eta eus-kara. Gazteen euskararen erabilerasustatzeko gida, Hik Hasi, Lasarte-Oria, 2000 (130-141).

Tesi-lana baino didaktikoagoa,modu argigarri eta labur batez gureesku-hartzearen euskarri den markoteorikoa azaltzen da. Bigarren ikerke-ta zikloko ikerketaren nondik nora-koak ere biltzen dira labur-labur, bai-ta orduko marko metodologikoa ere.

-EGIZABAL OLLOKIEGI, Diego:Kuadrillategi 2001-2003. Koadrile-tan euskararen erabilera suspertze-ko egitasmoaren emaitzak. Caja La-boral-Euskadiko Kutxa, 2000.

Hirugarren ikerketa zikloko ikerke-taren nondik norakoak biltzen dira xe-hetasun osoz. Irakurterraza, esku-har-tzearen marko metodologikoa azal-tzeaz gain, esku-hartzearen emaitzak e-re xehetasun osoz biltzen ditu liburuak.Gure esku-hartzearen eraginkortasu-naz jakin nahi duen orok liburu honeta-ra jo beharko du nahitaez.

Page 33: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚33

kultura eta hizkuntzaaniztasuna eskolan

2004-2005 ikasturte honetan,EAEko ikastetxeetan zenbat haurditugu matrikulatuak? Zenbat pro-bintziako? Zenbat ereduko? Zen-bat ikastetxetan?

Gaur egun EAEn gutxi gorabe-hera 10.000 ikasle etorkin ditugu,egunetik egunera kopuru hori gehi-tzen doalarik.

Pasa den ikasturte bukaerakodatuei begiratzen badiegu (2003-2004), ikasturte bukaeran 8.647ikasle etorkin genituen irakaskun-tza arautuan matrikulaturik. Duela

Alberto Agirreazaldegi: “Gaztelania soilikjakitea ez da nahikoa euskal gizartean, etahori argi adierazi behar zaie etorkinei, batezere latinoamerikarrei”

hiru urtetik hona ikasle etorkinen ma-trikulazio tasa urtero % 40 ari da hazten,etorkinen eta bertakoen arteko erla-zioa hirukoiztu egin delarik azken lauurteotan, % 0,95tik % 3,13ra pasaz. Ikas-le etorkin horien ia bi herenak (%69) la-tinoamerikarrak dira.

EAEko hiru lurralde historikoetandauden ikasle etorkinen kopuru osoaribegiratzen badiogu, Bizkaian duguEAEko ikasle etorkinen erdia, % 52,7,Gipuzkoan % 28,8, eta Araban % 18,5.Hala ere, datuak probintzia bakoitzekoikasleria osoarekin alderatzen baditu-gu, ehunekoak aldatu egiten dira: Ara-ban % 2,53; Bizkaian % 1,59; Gipuzko-an % 1,45.

Eskola sareen banaketari dagokio-nez, sare publikoak pasa den ikasturtebukaeran ikasle etorkinen % 70 (6.042ikasle) biltzen zuen, eta itunpeko sare-

ak % 30 (2.605 ikasle). Hala ere, lurral-detik lurraldera ehuneko horiek askoaldatzen dira. Honatx datuak:

Araba GipuzkoaBizkaia EAE

Etorkinak

Publikoan

Itunpekoan

Guztira

%

% Etorkinak Etorkinak Etorkinak% % %

1.289

307

1.596

18,5

100

19

81 3.405

1.158

4.563

52,7

75

25

100

1.348

1.140

2.488

28,8

54

46

100

70

30

100

2.605

6.042

8.647

100

Alberto Agirreazaldegi jaunaEusko Jaurlaritzako HezkuntzaSailean, besteak beste, aholkula-ri lanak burutzen ari da ikasleetorkinak euskal hezkuntza sis-teman integratzeari begira. Gu-retzat nahiko berria den fenome-no honi administrazio aldetikahalik eta erantzun egokiena bila-tzen aritzea berari egokitu zaio,hein handi batean. Hala bada, el-karrizketa honen bidez, fenome-no horren aurrean duen ikuspegi-ra hurbiltzen saiatu gara.

Alberto Agirreazaldegi, EuskoJaurlaritzako Hezkuntza Saileko aholkularia.

Page 34: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

34 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

Ereduei dagokienez, EAEko ikasleetorkinen erdia (% 54), iazko ikasturte-an A ereduan zegoen matrikulaturik, %27 B ereduan, eta % 19 D ereduan. Kasuhonetan ere, lurralde historiko batetikbestera, bada alderik. Hala, Gipuzkoanikasle etorkinen % 78, B eta D eredue-tan matrikulatua zegoen bitartean, Ara-ban, ikasle etorkinen % 19 baino ez ze-goen eredu horietan ikasten.

Sarri kritikatu izan da ikasle etor-kinen matrikulazioa dela eta, ghetti-zazio fenomeno bat sortzen ari delaikastetxe konkretu batzuetan. Horizer dela eta gertatu dela uste duzue?Horri aurka egiteko zein bide hartu di-tuzue edota hartuko dituzue?

Ez dago arrazoi bakar bat. Gehiene-tan eskolaz kanpoko arrazoiak izan ohidira. Etorkinak auzo jakin batzuetan bi-zi dira etxebizitza arazoak tarteko. On-dorioz, gertuko ikastetxean eskolatzeanahi izaten dute, eta horixe da bidezko-ena, eskolan auzoko lagunak aurkitu-ko dituelako eta integrazioa naturala-goa izango delako. Baina, ikastetxe ho-rietan etorkin asko pilatzen direnean,

hiri handietan batez ere, bertako ikasle-ek alde egiten dute etorkinekin ez na-hasteko, eta orduan sortzen da ghetti-zazioa. Are gehiago oraindik egoera so-zial eta familiar baztertuetan daudenikasle gehiago aurkitzen badira bertan.Hori da itxurazko gizarte solidario ho-nen hipokresia. Hezkuntza Saileandauzkagun irizpideak argiak dira etahorrela jasota daude “Ikasle etorkinakeskolatzeko Programan”. Baina esko-laz kanpoko faktoreen eragina nabar-mena da batzuetan. Eskolatze Batzor-deek ausart jokatu beharra daukate ho-ri ekiditeko eta ikastetxea aukeratzekoeskubidearen gainetik beste arrazoi ba-tzuek jarri beharko lirateke. Baina horigaizki ikusia dago gizartean.

Zein ezaugarritako haurrak har-tzen dituzue ikasle etorkintzat?

Arriskutsua da batzuetan definiziozurrunak egitea, ez delako beti asma-tzen. Baina, oro har, beste hezkuntzasistema batetik datozenak eta hemen-go hizkuntzak ezagutzen ez dituztenakdira etorkinak. EAEko hezkuntza siste-mak ezaugarri bereziak ditu, bai hiz-kuntzaren aldetik eta bai curriculuma-ren aldetik ere, eta beharrezkoa da neu-rri batzuk arautzea ikasle etorkinakEAEko hezkuntza sistemara behar be-zala egokituko direla bermatzeko.Zentzu horretan, ikasle etorri berriak,laguntza edo arreta berezia behar dute-lako, dira guretzat etorkin.

2004ko udaberrian “Ikasle etorki-nak artatzeko programa” kaleratu ze-nuten. Zer-nolako harrera izan du ad-ministrazioan, erakundeetan eta

ikastetxeetan? Eta etorkinen gura-soen aldetik?

Harrera oso ona izan du Progra-mak. Administraziotik sortutakoa izandenez, bete beharreko programa daadministrazioarentzat. Programa horigauzatzeko diru kopuru handia jarri duAdministrazioak baliabideak bermatzealdera. Ikastetxeetan eta erakundeetanere begi onez ikusi dute. Programa horiindarrean jarri ez bazen, ezin izango zi-ren hainbat jarduera eta esku-hartzemartxan jarri. Etorkinen gurasoen alde-tik, interes handiarekin hartu dute, eu-ren seme-alaben arazo askori aurre egi-teko aukera eskaintzen dielako. Nola-nahi ere, hasieran gaudenez, programahorren jarraipena egin beharra dauka-gu hobekuntza neurriak etengabeegiteko.

Programa horren helburu nagusiaikasle etorkinen “integrazioa” omenda. Zer adierazi nahi du zuentzat “in-tegrazio” hitzak?

Integrazioa ez da soilik gure kulturaeta ohiturak asimilatzea beren nortasu-na galduz. Ez da geureganatzea, berta-kotzea baizik, eskubide eta betebeharguztiekin, bakoitzaren izaera errespe-tatuz. Etorkinen integrazioa lortu nahida, baina euren izaera eta nortasunaezereztu gabe. Eskolak kanpoko ez-berdintasunak konpondu ezin badituere, barnean berdintasuna eta kulturar-teko hezkuntza bultzatu behar du, ikas-le bakoitzaren nortasuna eta kulturaerrespetatuz. Programaren integrazio-printzipioak argi dio: “helburu hori kul-tura desberdinetako ikasleekin bete-tzeko biderik koherenteena kultura ar-teko hezkuntza da, hau da, berdintasu-nean eta dibertsitatearekiko errespe-tuan oinarritutako hezkuntza.”

“Integrazio” hori lotzeko, Hezkun-tza Sailak zein arlo landuko ditu? No-la? Jada zein baliabide, programa…dituzue martxan edota eskaini dizkie-zue ikastetxeei hori lortzeko?

Programa indarrean jarri denetikhainbat jarduera jarri ditu indarreanHezkuntza Sailak: irakasleen presta-kuntza eta horientzako materialak sor-

Araba GipuzkoaBizkaia EAE

Etorkinak

A eredua

B eredua

Guztira

%

% Etorkinak Etorkinak Etorkinak% % %

1.298

240

1.596

18,5

100

15

81 2.844

1.026

4.563

52,7

62

23

100

547

1.095

2.488

28,8

22

44

100

54

27

100

2.364

4.673

8.647

100

D eredua 58 4 15 34693 846 1.590 19

Page 35: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚35

tzea izan da lehen egitekoa. Horrela,ikastetxeetan harrera plana egitekoorientabideak eman dira eta irakasleenprestakuntzara zuzenduriko hainbatsaio egin dira. Aurrerantzean ere egite-ko asmoa dago. Bestalde, hizkuntza in-dartzeko programa jarri zen indarreaniaz, eta aurten ere baliabide asko jarri di-ra programa hori gauzatzeko. Familiaetorri berriekin harremanak izateko in-terpreteak jartzen dira bitartekaritzarenbitartez harrera egokia gauzatzeko.Horrez gain, euskal hezkuntza sistema-ri buruzko informazio-gida eleaniztunbat argitaratu du Hezkuntza Sailak fa-milia etorkinen artean banatzeko.

Euskararen ezagutzari garrantziahandia ematen diozue programa ho-netan. Hori dela eta, pasa den ikas-turtetik hasita ikasle etorkinei begi-rako errefortzu linguistikoak eskain-tzen dira zenbait ikastetxetan. Zeinezaugarri izan behar ditu ikastetxe ba-tek euskara errefortzu horiek lortze-ko? Hau da, zenbat etorkin; zer ezau-garritako etorkinak? Errefortzu ho-riek nola eskaintzen dira? Hau da, la-nordu osoz, erdiz…

Lehen esan bezala, hizkuntza in-dartzeko programa jarri zen martxaniaz, eta programa horri esker, ikasturtehonetan 115 irakasle jarri dira ikastetxepublikoetan eta diru laguntza deialdibat atera da itunpeko ikastetxeentzat.Programa horren helburua da euskarazez dakiten ikasle etorkinei arreta bere-zia eskaintzea hizkuntza eta komuni-kazio gaitasunak lortzen laguntzeko.Hezkuntza sisteman sartu berriak iza-nik, euskaraz komunikatzeko zailta-sun handia duten eta, beraz, hizkuntza-ren aldetik plan indargarri bat behar du-ten ikasleei arreta emateko pentsatuakdira baliabide horiek. Indarketa pro-grama LHko eta DBHko ikasleentzatzuzendua dago, ikasle berantiar etorriberriek hizkuntza ahalik eta azkarrenikas dezaten. Beraz, ikastetxeak balia-bide hori lortzeko ezaugarri horretakoikasleak izan behar ditu eta proiektu bataurkeztu behar du eskatzen diren balia-bideak zehaztuz eta esku-hartze pro-

posamena eginez. Horrez gain, kon-tuan hartzen da ikastetxeak daukanetorkin kopurua eta etorri berriena.Ondorioz, irakasle oso bat edo bi ikas-tetxeen artean partekatua eskaintzanzaie ikastetxe publikoei proiektua au-rrera eramateko eta bertako irakasle batproposatu behar du ikastetxeak. Aldiz,itunpeko ikastetxeentzat diru laguntza-deialdia egin da eta eskaera egin ondo-ren baldintzak betetzen dituztenei aste-an 23, 12 edo 8 orduko errefortzua gau-zatzeko diru laguntza ematen zaie.

Haur Hezkuntzako haurrei begira,kanpora begira behintzat, badirudi ezduzuela euskara errefortzurik jartzen.Hala al da? Eta hala bada, zergatik?Adinaren arabera integrazio progra-ma desberdinak pentsatu al dituzue?Adinak zer garrantzi edo eragin du in-tegrazio prozesuan?

Zenbat eta adin txikiagoa izan or-duan eta errazago ikasten du haur ba-tek hizkuntza berri bat. Komunikazioestrategiak askoz errazagoak dira hau-rren artean gaztetxoen artean baino. Ezda berdin Haur Hezkuntzako ikasle ba-ti edo Bigarren Hezkuntzako ikasle ba-ti hizkuntz bat irakastea. Hiruzpalau ur-te dituen haurra gelara zuzenean egokidaiteke murgiltze programak direlamedio, baina DBHko ikasleak arretaberezia behar du, laguntza egoki batenbitartez. Haur batek inguruko guztiazurrupatzen du nahigabe ere. Curricu-lum mailan desfaserik ez duenean be-rehala jartzen da beste ikasleen mailan

eta errazago egiten zaio gelakideenerritmoa jarraitzea. Aldiz, ikasle hel-duagoek integraziorako zailtasun han-diagoa azaltzen dute.

Zer neurri hartzen dira gaztelaniadakiten eta ez dakiten etorkinentzateuskal hezkuntza sisteman integra-tzerako orduan? Berdinak? Desberdi-nak?

Ez da bereizketarik egiten. EAEn bihizkuntza dira ofizialak eta biak ezagu-tzeko aukerak eskaini behar zaie. Biakdira beharrezkoak etorkinak integrazioosoa izan dezan. Gaztelania ezagutzendutenek euskara ikasi behar dute. Gaz-telania soilik jakitea ez da nahiko eus-kal gizartean, eta hori argi adierazi be-har zaie etorkinei, batez ere latinoame-rikarrei. Eskolak integraziorako aukeraguztiak eskaini behar dizkie, bi hizkun-tzak irakatsiz eta bietan aritzeko auke-rak eskainiz.

Bukatzeko, urte berria hasi berrida. Zer eskatzen diozu 2005 urte ho-ni?

Ezer ez, urte berriak berez ez duela-ko ezer ekarriko. Eskatzekotan gizarte-ari eskatuko nioke, eskolari gehiegi es-katzen zaiolako eta etorkinak gizartera-tzea gizarte osoaren eginkizuna dela-ko. Eskolak bere egitekoa du gizartean,baina dena ezin da utzi eskolaren esku.Gizarteak beste maila guztietan eran-tzun behar du. Eskola gizartearen ispiluizango da, eta ez alderantziz. Beraz,gaurko gizartea anitza denez, gizarteakbere gain hartu behar du kultura anizta-suna eta gizartekide guztion eginkizunbihurtu.

Ikastetxeek hizkun-tza indarketa pro-

grama lortzeko,ikasle berantiar

etorri berriak edukibehar dituzte etaproiektu bat aur-

keztu behar dute.

Page 36: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

36 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

Ikasle etorkinei

euskara irakasteko

proiektu eta

material didaktikoen

erakus-truke topaketa

Lekua: LA BOLSA eraikina. Pelota kalea, Alde Zaharra(BILBO).

Eguna: 2005eko otsailaren 1ean

Ordua: 17:30etik 21:00etara erakus-truke topaketa

*18:30ean Mª Jose Eguzkitza: Etorkinen harrera*19:00etan ADARRA Pedagogi Erakundeko Kristina Elortza: Hizkuntza

trataera

Informazio gehiago eta izena emateko:

BIGE-EHIGE [email protected] / [email protected] Itziar Aramaio: 655 723 965 / [email protected]

Zuk niri bi, nik zuri bi! Hori da trukea!

Ikastetxeetan martxan dauden kulturarteko zenbait proiektu ere erakusgai! Zuk ere ikas-tetxean, elkartean, herrian... kulturarteko proiekturik, esperientziarik edo lanik aurrera

badaramazu, parte har ezazu!

Galtzeko ez duzu ezer, baina bai irabazteko. Par

te har ezazu!

MMMMaaaatttteeeerrrriiiiaaaallllaaaakkkk,,,, uuuunnnniiiittttaaaatttteeeeaaaakkkk,,,, eeeessssppppeeeerrrriiiieeeennnnttttzzzziiiiaaaakkkk............ ttttrrrruuuukkkkaaaa----

ttttuuuuzzzz,,,, ddddeeeennnnooookkkk eeeettttxxxxeeeerrrraaaa hhhhaaaaiiiinnnnbbbbaaaatttt mmmmaaaatttteeeerrrriiiiaaaallll eeeesssskkkkuuuuaaaannnn!!!!

Zure parte-hartzea behar dugu!Zure parte-hartzea behar dugu!

Page 37: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

Bide eginean jarraitzen

dugu zuen ekarpenekin

eta parte-hartze

handiagoarekin aberastu

nahi dugularik.

Hik Hasi proiektua irekia

den heinean, interesa

duen edonoren parte-

hartzea gustu handiz

hartzen dugu.

Jar ezazu zure aletxoa

euskal hezkuntzaren

aldeko ekimen honetan.

Berriakurtarrila

Page 38: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

38 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

Berriak

Eskola kirolaren gainekomanifestua egin dutehaurrek

2004. urtea Kirolaren bidezko Hezi-ketaren Europako Urtea izan dela ba-liatuz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzko-ako hainbat gaztek horren ingurukogogoeta egin zuten Donostian aben-duaren 11 eta 12an. 11 urte ingurukoehun gaztetik gora elkartu ziren eskolakirolari buruzko gogoeta egiteko, etamanifestu zirriborro batekin amaitu zu-ten biltzarra. 10 puntuz osatutako ma-nifestu zirriborroan guraso, irakasle,haur, epaile eta agintariek eskola kiro-lean aintzat hartu beharreko azalpenakbiltzen dira. Hemendik aurrera eskole-tan eztabaidatuko da bi hilabetetan ze-har, eta ondoren, agintariei helarazikodiete.

Hona hemen Eskola Kirolaren Ma-nifestuaren zirriborroko hamar pun-tuak:

1.- Haurrak gara eta kirolean erehaur izaten jarraitu nahi dugu eta den-bora gehiago izan behar dugu jolaste-ko.

2.- Guztiok dugu kirola egiteko es-kubidea: mutil edo neska izan, osoonak edo oso txarrak, gizenak edo gor-putzean edo adimenean arazoren bateduki.

3.- Irakasleek eta begiraleek pixkabat gehiago entzun behar digute zernahi dugun jakiteko, eta guk, berriz, ka-su gehiago egin behar diegu beren esa-nei, betiere gure hobe beharrez egitendutelako.

4.- Gure gurasoei eskatzen diegu ki-rolean laguntzeko, baina betiere gurenahiak errespetatuz, eta ez dezatelahelburu bezala jarri gu beraiek izan ezziren txapeldunak izatea.

5.- Kirol mota asko praktikatu etaezagutu nahi ditugu, hartara, handitzengarenean, lagunekin gusturago ibiliahal izateko.

6.- Kirol instalazioek gu aintzat har-

tzea nahi dugu, seguruagoak izan dai-tezela guretzat eta toki gehiago edukidezatela jolasean lasai ibil gaitezen.

7.- Gure herrietako taldeetan agin-tzen duten pertsona nagusiei eskatzendiegu jolasten eta jolasean ikasten uzte-ko, beti beren onura helburutzat hartu-ta eta onei bakarrik begira egon gabe.

8.- Agintariei eskatzen diegu, hauda, politikoei, ez dezatela utzi gu gaizkitratatzen, eta saia daitezela guretzat be-giralerik onenak jartzen.

9.- Guztiok gehiago errespetatu be-har dugu natura, eta mendira goazene-an eskiatzera edo itsasora olatuak har-tzera, eramaten dugun guztia bildu be-har dugu.

10.- Azkenik, adierazten dugumunduko haur guztiok dugula haurizateko eskubidea eta kirola egitekoaukera izatekoa ere bai. Adierazten du-gu, baita ere, Euskal Herriko haurraksolidarioak garela kirola egin ordezadreilua egiten eta zabortagietan plasti-koak biltzen ari diren haurrekin.

Adierazpen hau zirriborro bat da, e-ta Euskal Herriko eskola guztietan az-tertzea da gure nahia, 2005eko lehenhiru hilabeteetan ikasleek hobekun-tzak sar ditzaten, puntu gehiago propo-satu ditzaten amaierako testurako etajendaurrean jarria izan dadin munduguztiak ezagutu eta errespetatzeko.

Donostian, 2004ko abenduaren 11

Amezketako esko-lan Internetikgabe daude 10hilabetez

Amezketako Zumardi herri ikas-tetxean 10 hilabete daramate Internetzerbitzurik gabe eta Gabonetakooporren aurretik protesta egin zutenGipuzkoako Hezkuntza ordezkari-tzaren aurrean.

Konpetentzia arazo baten ondo-ren daude zerbitzu hori gabe. Izanere, lehen zuten zerbitzua hobetze al-dera, Telefonicari bigarren linea es-katu zioten, eta horrek dauzkaten bieraikinen arteko zerbitzua doakoaizatea ahalbidetzen zien. Eusko Jaur-laritzak, ordea, Euskaltelekin du hi-tzarmena. Ondorioz, bi konpainienarteko tira-birak sortu dira, eta bitar-tean Amezketako eskolako irakasle-ak eta ikasleak Internetik gabe dau-de. Horrek eguneroko lanean trabaksortzen dizkie, gaur egun Internetabeharrezko tresna baita hainbat gau-za egiteko hezkuntza esparruan ere.

Page 39: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚39

Hik Hasik argitaratu duen Ilunetikargira, Elbira Zipitria liburuak bati bai-no gehiagori astindu dizkio barrenakedo oroitzapenak, bereziki hura ezagu-tu eta haren ondoan egon zirenei. Hala-xe adierazi zuten liburuaren aurkezpe-nean elkartu ziren Elbiraren lankide etaikasle izandako batzuek.

Resu Abasolo, Juana Lopez de Mu-nain eta Arantxa Urbe liburuaren egile-ak pozik agertu ziren egindako lanare-kin, Elbira Zipitria bezalako emakumebatek merezi baitzuen.

Edonola ere, liburuaren azalpenekbaino garrantzi handiagoa hartu zuenondoren Donostiako Alde Zaharreanegin zen ibilbideak eta haren ikasle etalankide izandakoek gogora ekarritakokontuek. Lehen geltokia Elbira Zipitria-ren etxea izan zen, Fermin Kalbeton 26.zenbakian. Hantxe zegoen bere etxeaeta ikastola. “Hortxe egoten ginen” zio-en Arantxa Mendizabalek, Elbirarekinpraktikak egiten urtebete egon zen ira-kasleak. “Leihoak eta pertsianak batereireki gabe egoten ginen, ilunpetan,klandestinitatean, gerra ondoreneandebekatua baitzegoen euskaraz esko-lak ematea”.

Handik Orixe ikastolara. Mari Kar-men Mitxelenak Elbira eta beste bi an-dereñorekin batera han nola hasi zirenederki gogoratu zuen. “Urteetan zehargurasoek bildutako diruarekin erosigenion Aurrezki Kutxari eraikin hau,eta gero, publifikatutakoan, EuskoJaurlaritzari erregalatu”.

Bidean gora jarraituta, Santa Mariaelizaren ezkerreko horman “AndereñoElbira Zipitria bidea” jartzen duen ha-rrizko kartela dago. Ez zioten kasualita-

tez jarri izen hori pasabide edo kale es-tu horri. Izan ere, hortik gora sarritanigotzen zen Elbira bere ikasleekin, Ur-gulleraino jarraituz. Haren ikasle izan-dako Antton Mendizabalek hala dio:“Santa Maria elizatik pasatzen ginenbakoitzean otoitz egiten genuen, bai-na berak bat-batean asmatzen zuenotoitza”. Gauza bera egiten omen zu-ten Urgullera igotakoan, eta baita abes-tu ere, han inork ez baitzien entzuteneta galarazten. “Nire hark erakutsi zi-dan beste modu batera otoitz egiten;daukaguna eskertzeko bere norbera-ren hitzak erabiliz” dio Mari KarmenMitxelenak.

Liburuaren egileek dioten bezala,liburu honek Elbira Zipitria eta haren la-na gehiago ezagutzeko balioko du, etanoski, aurrerantzean gehiago sakondunahi duenarentzat ateak irekita daudeeta bidea hasita.

Elbira Zipitriaren ibilbidea gogoraekarri dute bere lankide eta ikasleekLiburuaren egileekin bildu ziren haren txokorik maitee-nak bisitatzeko

Elbira Zipitriaren etxe-ikastola, Donostiako AldeZaharreko Fermin Kalbeton 26.ean.

Liburuaren aurkezpenean egileak eta Elbira Zipitriaren ikas-leak eta lankideak.

Mari Karmen Mitxelena Orixe ikastolaren atariari begiraazalpenak ematen.

“Aldereño Elbira Zipitria bidea” Donostiako Alde Zaharrean,Santa Maria elizaren ezkerraldean.

Page 40: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

Argitalpenak

Gandhi, bizitzaren maisuaSAURE

Euskarazko hamar komiki ipuinbiltzen dira liburu honetan. Ipuinakadina egile dira, eta bakoitzak bere es-tiloa du. Ondorioz, marrazki eta irudiaskotarikoak topa daitezke. Baina de-nek dute gauza bat komunean: Gand-hi agertzen dela. Modu batera edo bes-tera, present dago istorio guztietan.Izan ere, bakearen gaia lantzen duteguztiek. Lan honek “Bakearen aldeko”2. Fernando Buesa Saria jaso du.•

Txan magoaZirkus-zirkus

Juan Kruz IgerabideELKARLANEAN

Txan magoaren hirugarren liburuada hau. Juan Kruz Igerabidek bere lu-maren ukituarekin poesia eta magiaerantsi die Txan magoaren abenturei.Aipatzekoak dira Julen Tokeroren ma-rrazki bizi eta umoretsuak. Txan ma-goa zirku batera joaten da bere lagun-tza behar dutelako. Izan ere, domado-reak eta tximinoak zirkuko animaliakgaizki tratatzen dituzte •

Bidaia giza gorputzaren barrenean

Oinarrizko liburutegiaGAIAK

Liburu honek gorputzaren funtzio-namendua azaltzen du modu erraz etaatseginean. Irudiekin baliatuz, hainbatorganoaren deskribapena egiten du,eta zenbait berezitasun eta galdera ku-riosori erantzuna ematen die; besteakbeste, bihotzaren, digestioaren, siste-ma inmunitarioaren eta biriken barne-ko ezkutukoak agertzen ditu. Moduerakargarri eta errazean irakurtzekoa•

Kirola egiteko 25 arrazoiLuis Mari Zulaika

2002an kirola egiteko 30 arrazoieman zizkigun egile honek, eta orainbeste 25ekin dator. Aurreko lanaren ja-rraipena da, eta filosofia berarekin egi-na dago: ariketa fisikoaren onurak eza-gutaraztea bai osasunean, bai eremufisikoan eta bai arlo sozialean. Era be-rean, kirol jardueraren ezaugarri hezi-tzailea azpimarratzen da. Marrazki ko-loretsuak ikusita, liburuak ez du aitza-kiarik uzten geldirik egoteko •

Xola eta AngelitoBernardo Atxaga

EREINBernardo Atxagaren pertsonaia

ezagunetarikoa da Xola txakurra. Au-rreko ibilbideei jarraiki, liburu berri ho-netan lagun baten baserrira joan da, etahango txakurraren eraginpean erabataldatzen da gure Xola sinpatikoarenizatea. Erabat egin zaigu jatortu, hizke-ran eta beste... Mikel Valverderen mar-rrazkiez hornituta, liburu goxo eta di-bertigarria da•

Eguzkiaren uharteaIBAIZABAL

CD-ROM honetan estrategia etaeraikitze joko bat dago eta garapeniraunkorrari buruzko gaia jorratzendu, ingurumenaren eta gizartearen ar-teko oreka lortzearen garrantziaz ohargaitezen. Helburu hori lortzeko, uhar-te batean kokatzen da argumentua,baliabide natural mugatuak dituenaeta kutsadura arazo larri bati aurre eginbehar diona. Hiru zailtasun maila ditu,beraz, adin desberdinetakoentzat da•

Page 41: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

Pello Añorgaren ipuin sorta berria

Pello Añorga idazle etaipuin kontalariak eta JokinMitxelena marrazkilariakberaien neurri-neurrira sor-tutako saila da “Birundan”eta dagoeneko lau liburu ar-gitaratu dituzte, Elkar argita-letxearen eskutik: Adio,adio!, Ni ez naiz txerria,Haur zeru-lurtarra eta Ahu-lerio.

Gai aldetik begiratuta,desberdinak direla esan lite-ke. Lehenengoan heriotza

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚41

agertzenzai-

gu; bigarre-nean itsusikonplexuaduen muti-ko bat; hiru-garreneanArgia etaIluna diraprotago-nista; etalaugarre-nean zi-zarearengaixota-

Elkarren Birundan Sailean bilduma ausarta, indartsua etakoloretsua osatu du

su-na duen mutiko bat. Elkarrekin zeriku-sirik ez duten gaiak dira, pertsonaiaarrunt desberdinak dituztenak, bainabada guztietan umorea eta esajerazioa.Hitz leunak eta zuzenak, goxoak etazorrotzak erabiliz, gai bakoitza inolakozeharbiderik erabili gabe azaleratzendu. Irakurtzean pentsarazten duten li-buruak dira, haurrentzako nahiz hel-duentzako modukoak.

Marrazkiak edo ilustrazioak ereipuinei erabat lotuta daude, bien artekoharmonia nabaritzen delarik. Testuekduten esajerazio eta umore ukitua na-baritzen da ilustrazioetan ere, eta kolo-reek sortzen duten jolasa aipagarria da.

Jada herri askotan proiektatuda ILARGIAREN SEKRETUAfilma. Hala ere, pantaila han-dian eskaintzeko inork alokatunahiko balu, gurekin harrema-netan jar liteke.943 371 408 edota,[email protected]

Page 42: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

Berriak

42 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

2004ko Isaac Lopez-Mendizabal eta Migel Altzosariak banatu dira

Urteroko zitari hutsik egin gabe,Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sai-lak aurtengo euskarazko ikasmate-rial onenak eta berritzaileenak sarituzituen Donostiako Miramar jauregianegin zen ekitaldian. Isaac Lopez-Mendizabal eta Miel Altzo lehiaketa-ko sari banaketan euskarazko ikas-materialen kalitate ona aipatu zen, e-ta argitaletxeak zoriondu ziren. Edo-nola ere, batzuk merezimendu hobeajaso zuten, saria, alegia: diru laguntzaeta oroigarria. Hona hemen aurtengosarituak:

Isaac Lopez-Mendizabal, idatziz-ko materialen lehiaketako sarituak:

Euskaraz irakasteko testu liburu-rik onena: Erein argitaletxearen Mate-matika LMH 6.

Euskara irakasteko testu liburu-rik onena: Elkarlanean argitaletxeakIkastolen Elkartearekin batera argitara-tutako Ikaslearen liburua 2 - Txanela(LMH).

Irakaslearen gidalibururik onena:Giltza-Edebé argitaletxearen Kilika 4urte Baliabideen artxibategia.

Oinarrizko irakurgairik onena: El-karlanean argitaletxeak Ikastolen El-kartearekin batera argitaratutako Ira-kurgaiak 2- Txanela (LMH).

Ikasmaterial osagarririk onena:Zubia argitaletxearen Matematikakokoadernoak 1.1, 1.2, 1.3 LMH.

Migel Altzo, Teknologia Berrieta-ko materialen lehiaketako sarituak:

Jatorrizko bideorik onena: sari hauhutsik gelditu da. Multimedia-softwa-rean aipamen berezia jaso du IhardunMultimedia kooperatiba elkartearenTeknologia eta gizartea CD-ROMak.

Bikoiztutako bideorik onena: ez dabideorik aurkeztu. Multimedia-softwa-rean aipamen berezia jaso du Ann Fore-man andrearen English with the finglies- Primary 1 CD-ROMak.

Audiorik onena: Sortzen-Ikasba-tuazen Kontu txikiak.

Software arruntik onena: ez da

Issac Lopez-Mendizabal eta Migel Altzo lehiaketetako sarituak Donostiako Miramar jauregian.

ezer aurkeztu. Multimedia-softwareanaipamen berezia jaso du Azul multime-dia software etxearen Lurrazpiko kon-daira CD-ROMak.

Multimedia-softwarerik onena:Ikastolen Elkarteak ekoitzitako Birrai-tonaren museoa I CD-ROMa.

Ekitaldian bertan Joxe Ramon Zubi-mendi Ikasmaterialen Aholku batzor-dekiak atondutako Ortotipografia libu-rua aurkeztu zen. Ikasmaterialentzakoestilo liburuaren lehen atala da, eta on-dotik liburuki gehiago ere etorriko dira.

Page 43: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚43

EAEko Irakaskuntza PublikokoMahaiak elkarreratzea egin zuen Eus-ko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzanabenduaren 16an. Modu horretara,Hezkuntza Sailaren borondate eza sa-latu nahi izan dute 0-3 zikloaz hitz egi-teko. Behin baino gehiagotan adiera-zi omen diote hitz egiteko nahia, bai-na ez dute erantzunik jasotzen.

Irakaskuntza Publikoko Mahaiandauden eragileak hauek dira: EHIGEEuskal Herriko Ikasleen Guraso El-kartea, Sortzen-Ikasbatuaz, CCOO,EILAS, ELA, LAB, UGT, Sarean, BIHEeta Haur Eskolen Koordinadora.

Protesta egiteaz gain, 0-2 urtekozikloaren gaineko azterketa bat egindute eta hainbat ondorio atera dituzte,hurrengo gutunean zehazten den be-zala.

1. Gaur egun tarte honetan dagoeneskaera osoari ez zaio erantzuna ema-ten; alde batetik, plaza kopurua, hirie-tan batez ere, ez da nahikoa, eta bestealdetik, ezarritako prezioek egoera so-zio-ekonomiko ona ez dutenak kanpo-an uzten dituzte. Bekak egon badaude,baina ez dira garaiz ailegatzen.

2. Haur eskola publikoetan askozgehiago kobratu ohi da pribatuetanbaino. Horren ondorioz, familiarentzatkoste txikiagoa suposatzen duelako,pribatuak ikasleriaren kaptazioa egindu.

3. Hezkuntza Sailak mapa egitekohartutako konpromisoa ez du bete etaoraingoz ez dago maparik. Aldarrika-tzen dugun Eskola Mapak hurrengoarazoei aurre egin behar die:

- Ekimen publikoan 0-3 zikloa pus-katu egiten da. Pribatuan, berriz, ez dahorrelakorik gertatzen ikastetxe bere-an eskain daitekeelako zikloa osorik.

- Plaza gutxiago eskaintzen dira pu-blikoan pribatuan baino.

- Eskaintza publikoa gehienbat herritxikietan gauzatzen da, pribatuak eskain-tza ez duen herrietan, hain zuzen ere.

- Egoera horrek eskola publikoasubsidiarioa izatearen joera bultzatzendu.

- Dekretua indarrean dagoenetikpribatua da gehien hazi dena. Bizkaianpribatuaren alde sekulako aldea dago,Gipuzkoan eta Araban ez, aurrretikexistitzen ziren haur eskolak edo publi-koak zirelako (Gazteizen, esate batera-ko) edo publifikatu egin direlako (Gi-puzkoan). Gainera, Gipuzkoako hain-bat herritan dagoen haur eskola publi-ko bezala kontatzen dugu udalerenadelako, baina gestioaren azpikontrata-zioa dela medio, ikastetxe pribatu ba-ten menpe dago (ikus taula).

4. Lan baldintzak hezkuntzarenbeste mailetan ematen direnengadikurrun daude, kaxkarrenak ikastetxepribatuetakoak direlarik. Haur eskolapublikoetan ere arazoak sortzen ari di-ra negoziazioetan.

Irakaskuntza Publikoaren Ma-haia (EHIGE, Sortzen-Ikasbatuaz,

CCOO; EILAS, ELA, LAB, UGT, Sarean,BIHE, Haur Eskolen Korodinadora)

EAEko Irakaskuntza PublikokoMahaia protestan da 0-3 zikloagatik

04/05komatrikula

0-1 urte

1-2 urte

2-3 urte

Pub. % Prib. %

Araba GipuzkoaBizkaia Guztira

Pub. % Pub. % Pub. %Prib. % Prib. % Prib. %

127 75,15

649

776

84,07

82,47

42 24,85

123

165

15,93

17,53

231 30,34

545

758

26,19

27,24

489 69,66

1.536

2.025

73,81

72,76

443 44,39

931

1.374

49,89

47,97

555 55,61

935

1.490

50,11

52,03

783 41,89

2.125

2.908

45,03

44,14

1.086 56,11

2.594

3.680

54,97

55,86

0-2 urteko zikloaren ezarpenarenondorioak (2-3 ezarrita dago jadanik)

Page 44: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

44 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

Garraldako eskolaEskualdeko haurren topagune

daude eta 10 dira. Hurrengo taldea 5.mailako lau haurrek eta 6. mailako zor-tzik osatzen dute.

Derrigorrezko Bigarren Hezkun-tzan taldeak adinka banatuta daude,baina ez dira handiak. DBHko 1. mailan18, 2. mailan 13, 3. mailan 8 eta 4. mailan7.

Taldekatze horiek urtero-urteroegiten dituzte ikuskaritzatik jasotzendituzten bitartekoen arabera. Aurten,adibidez, bost unitate edo bost tutore-tza eman dizkiete Haur eta Lehen Hez-kuntzarako, eta horren arabera egin di-tuzte taldeak. Gauza bera gertatzen daDBHn ere. Legediak esaten du ikaslekopuruaren arabera zenbat unitate da-gozkien.

Muga guztien gainetik...euskaraz!

Nafarroa Garaiako eskualdegaraietako bat da Aezkoa. Iru-etik iparralderantz abiatu etaPirinio mendien sarreran agur-tzen gaituzte herri txiki eta isilhoriek. Etxe dotoreek, belardizabalek eta baso ederrek lasai-tasuna eta sosegua igortzen di-tuzte. Goizean goiz herri guz-tietatik barna igarotzen denautobusak apurtzen du isilta-suna. Herriko haurrak Garral-dara doaz, han baitago eskual-deko eskola: Orreagako Amaeskualdeko ikastetxe publikoa.

Garraldan biltzen dira Aezkoako,Erroibar erdiko (Bizkarreta, Ureta,Mezkiritz eta Aurizberri), Auritz-Orrea-gako eta Luzaideko haurrak. Bertanbaitako eskualdeko eskola publikoa.Haur Hezkuntzatik hasi eta DBHra arteikasten dute bertan, eta gero ia denakIruñera jotzen dute. Salbuespenak Au-rizberri, Auritz eta Luzaide dira. Hiruherri horietan Haur eta Lehen Hezkun-tza eskaintzen duten eskolak daude;Auritzen 4. mailara arte eta Aurizberrineta Luzaiden 6. mailara arte. Beraz, horibukatu ostean joaten dira Garraldara.Guztira 112 ikasle eta 27 irakasle biltzendira Orreagako Ama eskolan.

Garralda ez da inguruko herririkhandiena, ez zen hori izan eskola ber-tan kokatzeko arrazoia. Gaur egun220ko mugan dago bertako biztanlekopurua.

Eskola txikien ezaugarriakditu

Nahiz eta eskualdeko eskola izan,ez da ikastetxe handia, eta adin desber-dinetako haurrak nahastuta egon ohidira. Esate baterako, Haur Hezkuntzan3 eta 4 urtekoak elkarrekin daude eta10eko taldea osatzen dute. 5 urtekoaketa Lehen Hezkuntzako 1. mailakoakere batera daude eta bederatzi dira. 2.eta 3. mailakoek ere bederatziko taldeaosatzen dute. 4. mailakoak bakarrik

Page 45: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

94. zenbakia. 2005eko urtarrila ❘ hik hasi ❘ ‚‚‚45

Gela bateratuen aberasta-suna

Adin desberdinetako haurrekin lanegiten dute Garraldako irakasle guz-tiek, eta horren inguruan bakoitzak be-re iritzia du. Printzipioz zailtasunaomen dakar, ez baita berdina talde ba-kar bat gidatzea, bere programarekin,bere helburuekin, bere material didak-tikoarekin... edo talde desberdinak au-rrera eramatea helburu desberdinekin,maila desberdinekin, material didakti-ko desberdinekin... Batzuek eragozpe-na ikusten dute lan egiteko modu ho-rretan; beste batzuek, ordea, aberasta-suna. Bakoitzak lan hori ulertzeko mo-duan dago gakoa.

Xabier Errea irakaslea zazpi urtezibili zen eskola txiki batean. “LehenHezkuntzako 1. mailatik 6. mailaraarteko haurrak neuzkan gela berean.Are gehiago, 1. mailakoak D ereduanhasi ziren, eta gainontzekoak An zeu-den. Hurrengo ikasturtean, 1. eta 2.mailakoak D ereduan eta besteak gaz-telaniaz. Horrela, denak Dra pasa ar-te. Urte horietan egindako lana nire bi-zitzako politena izan zen, dudarik ga-be. Ez dut inolako zalantzarik. Lanaere bai, lana bazen. Etxera leher egin-da ailegatzen nintzen egunero. Bainaoso interesgarria izan zen”.

Begoña Mintxeo zuzendariaren iri-tziz kontua ohitzea da.“Ikastetxe handibatetik baldin bazatoz eta gela handie-tara eta denekin gauza bera lantzeraohituta baldin bazaude, lehen inpre-sioa kaosarena da. Baina ohitzea dakontua: beste modu batera planteatzeaeta antolatzea gelako lana”.

Ikasleentzat oso aberasgarria deladiote biek. “Adibidez, ikasle txikien-

Nahiz eta eskual-deko eskola izan,

ez da ikastetxehandia, eta adindesberdinetako

haurrak nahastutaegon ohi dira.

tzat oso aberasgarria da beraiek bainohelduagoekin egotea. Sarritan gauzakmugatuta dauzkagu, baina askotangai dira gehiago ikasteko eta ulertzeko.Helduek txikiei erakusten dieteneanere, hezkuntzaren beste ikuspegi bathartzen dute”.

Edonola ere, Xabierren iritziz adindesberdinetako haurrak elkartze hu-tsak aberastasuna dakar, baina horrekez du bermatzen dena, irakaslearen ja-rrera oso garrantzitsua da. “Ingurukoeskola txiki batean urtero aldatzen zenirakaslea. Etortzen zen berria lan asko-rekin topatzen zen eta ez zuen egoerazgozatzen. Eta horren ondorioak isla-tzen ziren. Eskola haren funtziona-mendua ez zen egokia eta itxi zeneanarnasa hartu genuen denok”.

Eskolaren euskalduntzeprozesua

Orain dela 17 urte hasi ziren D ere-duarekin. Ordura arte A eredua bainoez zen eskaintzen. Aldaketa poliki-po-liki joan da, eta hasieran zaila izan ba-

zen ere jende gutxik aukeratu zuelakoeredu euskalduna, prozesua edo ibilbi-dea naturala izan da.

Memento hartan, 1987an, D ere-duaren aldeko eskaera egiten hasi zenzonaldeko jendea. Bailarako udalekeskaera bateratua egin zuten eta gurasoelkarteak ere bai. Nafarroako Gober-nuak berak ere D ereduaren alde egitenzuen garai hartan. “Gogoratzen naiz

Page 46: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

46 ❘ hik hasi ❘94. zenbakia. 2005eko urtarrila

zonaldeko ikuskariak eta euskara tek-nikariak, biek, gurasoak deitu eta hi-tzaldi bat egin zutela D ereduko matri-kulazioaren alde” dio Xabierrek. “Tri-partitoko garaiak izango ziren. Gauregun ez zen posible izango”.

Hasieran familia gutxi batzuk auke-ratu zuten euskarazko eredua, berezikieuskaltzaleak zirenek eta motibazioberezia zutenek. Urtetik urtera, ordea,kopurua haziz joan zen eta gaur eguneskolak euskaraz funtzionatzen du.

Desagertu, ostera, ez da desagertuA eredua. Bakan batzuk badira ere,oraindik eredu horren aldeko hautuaegiten dutenak badira. Ikasturte hone-tan Haur eta Lehen Hezkuntzan gelabakarra dute, bost haurrekin: 4 urtekobat, 1. mailako bat, 4. mailako beste bateta 6. mailako bi. DBHren kasuan, 1. eta2. mailakoak elkarrekin daude, bi etabi; eta 3. eta 4. mailakoak ere bai, kasuhonetan 3 eta 4. Azken finean, eskolabarruan eskola txiki bat izango balitzbezala funtzionatzen du A ereduak.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikas-leak kasu batzuetan D ereduko ikaslee-kin biltzen dira. Blanca Carballo irakas-leak hala dio: “4 urteko haur bat eta11urtekoa ezin dira elkarrekin jarri soin-keta egiteko. Horrelako kasuetan bestetaldeekin jartzen ditugu”.

Irakasleek diotenez, haur horienegoera nahiko kaxkarra da eta soziali-zazio aldetik ez da batere goxoa. Peda-gogia aldetik ez da batere eredugarria,noski. Egokiena eredu hori kendu etadenak euskarazko ereduan jartzeaizango litzateke, baina guraso batzuenhautua ez da hori. “Horregatik diogu Aeredua desagertzear dagoela, baina ezda desagertuko” azaltzen digu Xabie-rrek. “Izan ere, zonaldeko ikastetxe pu-

Garralda•

bliko bakarra da gurea, eta beraz, au-kera desberdinak eskaini behar ditu,baldin eta Hezkuntza Departamentu-tik ez badira gauzak beste modu bate-an planteatzen. Horregatik, gauzakorain dauden bezala, nahiz eta eskae-ra oso txikia izan, uste dut A ereduareneskaintza mantendu egingo dela esko-la publikoa delako”.

Irakasleen euskalduntzeaEskola euskaldundu ahala, irakas-

leek ere euskaldundu egin behar izanzuten. Orain dela 17 urte, A eredua bes-terik ez zegoenean, euskararik ez zeki-ten irakasleak bazeuden. Ikasleek eus-karazko ereduak aukeratu ahala, or-dea, irakasle horiek zama lektiborik ga-be gelditu ziren eta bi aukera zituzten:euskara ikasi edo ikastetxez aldatu.

Blancak lehendabiziko aukera ho-betsi zuen, eta gaur egun eskola bereanjarraitzen du euskaraz lan egiten. Bestebatzuk joan egin ziren. “Dena dela, ezzen prozesu traumatikoa izan. Denbo-rarekin aurreikusi ahal izan genuenbakoitzaren egoera pertsonala eta al-daketa poliki-poliki egin zen”.

Gaur egun irakasle guztiak euskal-dunak dira, bat izan ezik.

Mugikortasuna handia dagoklaustroan

Irakasleen lan egoerari dagokio-nez, gutxi dira behin-betiko bertan

daudenak. Une honetan, esate batera-ko, 27 irakasletik 7 dira finkoak. Gai-nontzekoak ikasturtez ikasturte aldatuegiten dira. Blancak eta Xabierrek urteasko daramate Garraldan eta irakaslefinkoak dira. Blancak dioenez, “oso go-gorra da ikasturte hasiera beti, denaerrepikatu egin behar delako eta be-rriei dena azaldu behar zaielako.Proiektu edo programa berriak aurre-ra eramateko zailtasunak sortzen di-ra, jarraipena zaildu egiten duelakoegoera horrek. Eskerrak, hala ere, iaz-ko bitarteko bost irakaslek errepikatuegin dutela aurten. Zama sentsazioabeti sumatzen da, nahiz eta gero jen-dea lan egiteko gogoz etorri”.

Begoña zuzendariak urte gutxiagodaramatza eskola horretan, berriagoada, eta beste ikuspegi bat du gai horreninguruan. “Mugimendu handia dago,irakasle berri asko dago, eta horrek espe-rientzia eta ekarpen berriak ekartzenditu. Urte asko leku berean egoteak berehorretan gelditzeko arriskua dakar. Al-daketak nekagarriak izan daitezke,baina aberatsak ere bai ideia berriaketortzen direlako. Okerrena ikastetxekoantolaketaz eta funtzionamenduaz ja-betzea izan ohi da. Eta ohitzen zarene-rako, ikasturtea bukatu eta hurrengoikasturtean beste leku batera”.

Edonola ere, etortzen direnak go-goz etortzen direla dio, eta giro politadagoela irakasleen artean eta ikasleenartean.•

Page 47: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko
Page 48: ELKARRIZKETA: IGOR ARROYOEKARPENA: KUADRILLATEGI … · 2017. 6. 23. · teetarako euskararen etorkizuna eraba-kitzen ari direla, besteak beste! Eta Kon-tseiluak eta bertan ordezkaturiko

Reggio Emilia

Italia

Urtarrilak 28-29Miramar JauregianDonostia

elkarrekinhik hasi

jardunaldiak

Gai guztiek arlo teorikoa, arlo praktikoa eta ikus-entzunezko euskarria izango dute:- Loris Malaguzziren pentsamenduak eta lan pedagogikoakHaur Hezkuntzan duten eragina.- Reggio Emiliako pedagogia eta antolaketa oinarriak.- Haurtzaroaren kultura eta irudia.- Espresio tailerra eta haurraren ehun adierazpideak.- Haurrekin egindako proiektuak aurkeztuko dira.

0-6 udal haur eskolak