8
Emakunde Ale honetan ere... IRITZIA: Erantzunkidetasuna, estrategia errentagarria Raquel Royo soziologoari elkarrizketa: «Familiek desberdintasun-eskolak bailiran jokatzen jarraitzen dute» Emakundek 65 urtetik gorako euskal emakumeen autonomia indibidualaren graduari buruzko ikerketa argitaratu du 85. zk UDARA - 2012 ERMUAKO EMAKUMEEN ASANBLADA BERDINTASUNAREKIN KONPROMISOA www.emakunde.euskadi.net/revista aldizkari digitalaren edukien laburpena

Emakunde...emakunde lA s E xp ERTA s op I n A n 3 geak, ekintza positiboak eta kuotak dituzten herriak dira, beste jarduera batzuen artean. Hortaz, beharrezkoa da estrategiak zabaltzea,

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Emakunde...emakunde lA s E xp ERTA s op I n A n 3 geak, ekintza positiboak eta kuotak dituzten herriak dira, beste jarduera batzuen artean. Hortaz, beharrezkoa da estrategiak zabaltzea,

Emakunde

A l e h o n e t a n e r e . . .

IRITZIA: Erantzunkidetasuna, estrategia errentagarria

Raquel Royo soziologoari elkarrizketa: «Familiek desberdintasun-eskolak bailiran jokatzen jarraitzen dute»

Emakundek 65 urtetik gorako euskal emakumeen autonomia indibidualaren graduari buruzko ikerketa argitaratu du

85. zk

UDARA - 2012

ERmUAko EmAkUmEEn AsAnblADA

bERDInTAsUnAREkIn konpRomIsoA

www.emakunde.euskadi.net/revista aldizkari digitalaren edukien laburpena

Page 2: Emakunde...emakunde lA s E xp ERTA s op I n A n 3 geak, ekintza positiboak eta kuotak dituzten herriak dira, beste jarduera batzuen artean. Hortaz, beharrezkoa da estrategiak zabaltzea,

2

emak

un

de

IR

ITZI

A

Erantzunkidetasuna, estrategia errentagarria

BeG

a m

uRG

uIaL

daY

maR

TÍn

eZPs

IkO

LOG

Oa.

BeR

dIn

Tasu

n-T

ekn

IkO

a. m

uRG

IBek

O Z

uZen

daRI

GeR

enTe

a

Modernitateak gizonentzako gor-detako herritarren antolaketa eta sinbologia bat sortu du eta emakumeei esleitutako etxeko espazio bat. Horrela, lehenen-

goen jarduera politiko eta laborala bigarrenen doako ugaltze-lanaren gainean finkatzen da.

Ikuspuntu horretatik emakumeek lan-merkatuan eta enpresetan duten posizioa desabantailan dago beti, eta horren azalpena beren familia-rolek ezartzen dituzten baldintzatzaileetatik abiatuta eman behar da. Gizonezkoen posizioa, aldiz, azaldu behar da lan-arloan, politikan eta arlo sozialean duten erabil-garritasunetik abiatuta. Posizio horrek ahalbidetzen du etxean gizonaren parte hartzea urria izatea. Hor-taz, ugaltze-lana, bizitzarako ezinbestekoa dena, lan bezala ez identifikatzea ez da ustekabean gertatzen den zerbait.

Berdintasun-gaietan aurrerapen handiak eman badira ere, adierazle estatistikoek eutsi egiten diote gizonek familiaren erantzukizunetan eta zaintzan duten parte-hartze hutsaren aurrean.

Azken urteetan, familia eta lana bateratzeari bu-ruzko kezka gogoeta akademikoaren, eztabaidaren eta elkarrizketa sozialaren, agenda politikoaren eta enpresa-kudeaketaren parte izatera iritsi da. Hala ere, esan daiteke izen berriaren azpian gai zaharra dagoela “emakumeek bizitza osoan zehar kontziliatu baitute” .

Gaur egun, eztabaida sortzen da enpleguko eta aukera-berdintasuneko politika europarren esparruan. Politika horiek aurre egiten saiatzen dira populazioaren zahartzeari, jaiotza-tasaren jaitsierari, langabeziari eta jarduera ezari, erronka bat direlako pentsio-sistema eta Europako eredu sozialaren zaintzako beharren estaldura mantentzeko.

Teresa Torns-ek azpimarratzen du kontziliazioak bitarteko izan nahi duela “zuzenak eta demokratikoak ez diren bi eremutan”, horrela lanaren zatiketa sexua-letik ondorioztatutako gatazka ezkutatuz edo ukatuz. Gatazka hori azaleratzen denean “arazo pribatu” bat balitz bezala ikusten da. Hortik, kontziliazioa arazo femeninotzat hartzeko arriskua eta politika horiek “emakumeek bizkar gainean daramaten presentzia

bikoitza eramangarriago” egiteko arriskua. Gainera, politika horien gaurko garapenak ez du zerikusirik hasierako helburuarekin. Hasierako helburua gizonen eta emakumeen arteko erantzukizuna partekatzea baitzen, hots, erantzunkidetasuna sustatzea.

GEhIAGo pARTEkATUTAko ERAnTZUnkIDETAsUnERAnTZOngizate-maila inbidiagarriak dituzten herri aberatse-tan (ekonomikoki eta sozialki hitz eginez), zalantzarik gabe inbertitzen dute genero-politiketan eta erkide-goko gizarte zerbitzuak bultzatzen. Botere-eremuetan emakumeen presentzia areagotzeko berdintasun-le-

Page 3: Emakunde...emakunde lA s E xp ERTA s op I n A n 3 geak, ekintza positiboak eta kuotak dituzten herriak dira, beste jarduera batzuen artean. Hortaz, beharrezkoa da estrategiak zabaltzea,

emak

un

de

lA

s Ex

pERT

As

opI

nA

n

3

geak, ekintza positiboak eta kuotak dituzten herriak dira, beste jarduera batzuen artean.

Hortaz, beharrezkoa da estrategiak zabaltzea, eta konbinatzea populazioa-ren hazkundea enplegu femeninoaren tasa altuekin, enpleguko segurtasunare-kin eta gizonentzat eta emakumeentzat berdintasuneko gizarte estaldurarekin, lana utzi eta zaintzara dedikatzeko, eta hori guztia, pertsonen ongizatera bide-ratutako giza baliabideen sare indartsu eta sendoarekin.

2000tik 2050era Estatu Espainia-rra mendekotasun tasaren %27tatik %73ra pasatuko da. Suedian, aldiz, tarte berean, %30etik %43ra pasatuko da. Egunerokotasuna eta pertsonen bizitza bermatzen duten estrategiekin kudeatu behar dugu eguneroko bizitza, eta horretan ezin dute huts egin ez enpresek, ezta gobernuek ere.

Horretarako, eginkizun banaketa desberdinean dagoen genero estereo-tipoak deuseztatzea beharrezkoa da, hala nola etxeko lanaren balio eko-nomikoa kontabilizatu eta zabaldu, gizonen erantzunkidetasuna sustatu, lan-egiturak egokitu eta haurrentzako eta mendekoentzako gizarte komunitate zerbitzuak sortu, laguntza ekonomi-koak sustatu, eskola jangelak, eszeden-tzia eskatzen dutenentzako laguntzak, pertsonen ardurarako baimenak eta lan-ordu murrizketak, eskola ordute-gien egokipena eta abar…

Erantzunkidetasunaz hitz egiteak amatasunaren eta aitatasunaren esanahi

kulturaletan aldaketak sortzea dakar, eta berezko denboraren pertzepzio ezberdinaren hausnarketa. Cristina Carrasco bezalako egileek “bizitzaren iraunkortasunaren ikuspegitik abiatuz –eta ez kapitalaren iraunkortasunaren ikuspegitik– begiratzea, ulertzea eta mundua interpretatzea suposatzen duen paradigma aldaketa” proposa-tzen dute.

Herritartasun eta giza eskubideen kontzeptua zehaztu behar da berriro ere eztabaida honetatik abiatuz, eguneroko bizitzaren eskubideak barne hartu di-tzan. Honek, zerbitzu publikoak hirita-rrei hurbiltzen saiatzen den denboraren banaketari buruzko politika bat sortzea suposatzen du, gizon eta emakumeei argibide egokienak eskaintzen dizkien tokietan bizitzeko behar dituzten lanak eta denborak kontutan hartuz.

ERREnTAGARRITAsUn EkonomIkoA soZIAlA GAbE?Ezinezkoa. Ezin dugu hainbesteko inbertsioa eta talentua zarrasteldu. Enpresa-erakundeek, erantzukizun sozialaren, pertsonen bizitzaren eta ingurunearen iraunkortasunaren kon-promiso eta hausnarketa honen barne, ezin dira genero ikuspegiak eta berdin-tasun politikak dakartzaten paradigma aldaketa honetatik at egon.

Eredu tradizionalak, ezberdintasu-na eta diskriminazioak, zarrastelkeria eta ingurumenarekiko itsukeriak, gure gizartearen garapenerako desabantaila garrantzitsuak dakartzatela adieraz-

ten duten ikerketak daude. Baliabide guztiak agortu egiten dira, horregatik, haiek zaintzea, mantentzea eta haztera laguntzea komeni da.

Enpresek, bere langileak lehentasu-na izan dezaten saiatu behar dira; bere gaur egungo eta etorkizuneko beharrak eta interesak, bere garapen intelektuala eta pertsonala, bere egonkortasuna, umorea eta nahiak. Erakundeetan denboren, dinamiken eta prozesuen arrazionalizazioa beharrezkoa da eta horrek, ordutegien eta lanaldien zo-rroztasuna, “presentzialismoari” ema-ten zaion gehiegizko balioa, aparteko orduak, adiskidekeriak, gardentasuna-rekiko beldurrak, informazio gabezia, sekretismoak eta abar bezalako balio zaharkituak zalantzan jartzea supo-satzen du.

Dibertsitatea, gardentasuna, parte hartzea, ordutegi, lanaldi eta guneen malgutasuna, eta lana eta bizitza per-tsonalaren arteko muga eza bezalako balioekin kudeatzen diren enpresak, bere emaitzak emakume, gizon eta gizartearen ingurunearekiko ardura bezalako balioekin neurtzen dituztenak dira, gaur egun, iraunkortasun gehien adierazten dutenak.

Guzti honetarako, erakundeen bu-ruzagien aldetik kultura eta jarrera hartze aldaketa bat egon behar du, baina baita erakunde hauek osatzen dituzten langileen aldetik ere, toki guztietan eta zentzu guztietan “irabazi-irabazi” bezalako apustu baterantz bideratutako aldaketa.

Erantzunkidetasunaz

hitz egiteak

amatasunaren eta

aitatasunaren esanahi

kulturaletan aldaketak

sortzea dakar, eta

berezko denboraren

pertzepzio ezberdinaren

hausnarketa.

emak

un

de

IRIT

ZIA

ARGAZKIAK: K. cORBeLLa

Page 4: Emakunde...emakunde lA s E xp ERTA s op I n A n 3 geak, ekintza positiboak eta kuotak dituzten herriak dira, beste jarduera batzuen artean. Hortaz, beharrezkoa da estrategiak zabaltzea,

Maternidad, paternidad y conciliación en la CAE. ¿Es el trabajo familiar un

trabajo de mujeres?” zure liburuak azpitituluan galdera erretorikoa dau-ka, eta pertsona gutxi ausartuko lira-teke galdera horri baiezkoa ematera. Hala ere, portaera pribatuak ez dira berdintasunezkoak, gutxienez hori ondorioztatzen da 52 pertsonekin egindako landa-lan horretan. Pertso-na horiek 30 eta 44 urte bitartekoak dira, beren bikote heterosexuale-kin eta beren seme-alabekin bizi dira EAE-ko hiri-eremuko herriren batean, erdi mailako ikasketak edo unibertsitate-mailakoak egin dituzte eta ordaindutako lana egiten dute.

Gizonezkoek ordezkoak edo lagun-tzaileak bezala jokatzen jarraitzen al dute eta emakumezkoek, aldiz, familiako lanen aginpidea hartuz jarraitzen al dute?Bai, genero inertziak mantendu egi-ten dira. Desberdintasunak badirau,

nahiz eta aldaketa sozialetik ateratako patroiak ere ematen diren. Badirau-ten inertziez eta desberdintasunez dihardudanean, maskulinizatuta eta feminizatuta jarraitzen duten ema-kumeen lanaldi bikoitz horietaz edo etxeko zereginetaz hitz egiten ari naiz. Hori sarri gertatu ohi da ber-dintasunaren aldeko bikoteetan ere: gizonezkoentzako, etxeko konpon-ketak; emakumezkoentzako, etxea-ren erantzukizuna, garbitasuneko zereginik errutinazkoenak, plantxa, seme-alaben ardura, eta abar. Modu berean, eta salbuespenik ezean, gizo-nezkoek beren seme-alabak medi-ku-kontsultara kasurik larrienetan bakarrik daramatzaten bitartean, emakumezkoak kasu usuenez eta ohi-koenez ere arduratzen dira: txertoak, dentistak, mediku-azterketak...

Inertzia hauetan bikotekide ba-koitzak duen denbora propioa ere sartzen da. Gizonezkoek oso argi dute denbora propiorako eskubidea dutela. Aita ona izatea definitzen

dutenean ere denbora propioa au-rreikusten dute, emakumeek aldiz ez dute hori egiten eta gainera gizonez-koek espontaneoki behintzat aipatu ere egiten ez duten zerbait da, ama onaren ezaugarriez ari direnean. Hori bat dator barneratutako amatasun in-tentsiboaren ideologiarekin, sakonki alienagarria dena emakumeentzat eta beren errealizazio pertsonalarentzat. Eta txarra da ere gizonentzat, hein ba-tean ukatzen ari zaielako femeninoa bezala definitua izan den baina guztiz gizatiarra den horretan parte hartzea, alegia, seme-alaben zaintzan.

Hala ere, zerbait aldatzen ari da, behintzat jende gazteenaren artean, ezta?Zorionez berdintasunezko amata-sun- eta aitatasun-eredu berriak agertu dira eta horrek gizonei ahal-bidetzen die patriarkatuak ukatutako eremuak berreskuratzea, hala nola, sentikortasuna eta emozioak. Asko ez dira kontziente aitatasuna ukatzen

4

emak

un

de

Elk

ARR

IZkE

TA

i RAquEl ROyO PRIETO, soziologoa

«Familiek desberdintasun-eskolak bailiran jokatzen jarraitzen dute»

Bere libururako 26 bikote gazterekin norberaren, familiaren eta laneko bizitza uztartzeari buruzko landa-lana egin ondoren, soziologo euskaldunak, Deusto-ko unibertsitateko emakumeen kontrako bortizkerian esku hartzeko Masterreko zuzendaria denak, egiaztatu du desberdintasuna bultzatzen duten eta oso barneratuta dauden genero-inertziak egoten jarraitzen dutela, baina aldaketa txikiak ere badaudela, baita aitatasun eta amatasun-eredu berriak eta berdintasunezkoagoak ere, eta azken horiek ikusgai bihurtzea garrantzitsua dela, berdintasuna hemen eta orain posible dela adierazten baitute.TEsTUA: C. RUIZ DE GARIbAy - ARGAZkIAk: k. CoRbEllA

Page 5: Emakunde...emakunde lA s E xp ERTA s op I n A n 3 geak, ekintza positiboak eta kuotak dituzten herriak dira, beste jarduera batzuen artean. Hortaz, beharrezkoa da estrategiak zabaltzea,

5

emak

un

de

El

kARR

IZkE

TA

zaienik ere, eta “erreskate” horrek ama-tasun ez hain intentsiboak ahalbidetzen ditu emakumeengan, nolabait denbora propioa izan dezakete eta ondorioz amatasuna eta bizitza laborala kulparik gabe bizi dezakete.

Kulpa, frustrazioa eta niaren diso-luzioa dira zuk elkarrizketatutako amek gehien errepikatzen dituzten sentsazioak, aldiz inkestatutako aitek ez dituzte aipatu ere egiten. Kulpa sentimendu ikaragarria da, ema-kumeen kontrol-mekanismo bat da. Sentitzen duten kulpa hori ematen da ordaindutako lana egiteagatik eta sozialki eraikitako itxaropenei ez eran-tzuteagatik. Sozialki eraikitako itxaro-pen horiek zorrotzak eta bidegabeak dira ama on batek zer izan behar duen finkatzerako orduan, aitei aldiz ez zaie eskatzen itxaropen horiei erantzuteko. Gainera, bitxia bada ere, gizonezkoek ez dute izaten kulpa sentimendurik, nahiz eta emakumezkoek baino den-bora gutxiago eskaini zaintzari.

Nik elkarrizketatu nituen amek be-ren buruak izaki erlatibo gisa ikusten zituzten, Simone de Beauvoirrek zioen bezala, izaki osatugabeak bezala, beren burua definitzerakoan gizonarekin edo beste izaki batzuekin duten erlazioa kontutan hartzen dutenak: norbaiten ama izatea... Nolabait, rol batean bihur-tzeko beraiek izateari uzten zioten, eta horretatik ere askatu beharra dago. Azkenean, hau guztia dator generoaga-tik zatitutako sozializazioetan sozialki eraikitako alderdietatik.

Gainera, gaur egun etxeak desber-dintasun-eskolak bailiran jokatzen ari dira. Seme-alabek beren aitek eta amek dituzten rolak ikusten dituzte eta barneratu egiten dituzte. Gizonek emakumeek eskatutako zereginak bu-faka egiten dituztenean, horrekin ere erantzukizuna emakumeena dela eta ez gizonena ikasten da. Emakumeok on-dokoa diogunean: ken zaitez, ken zaitez, nik eginen dut, desberdintasuna erre-produzitzen ari gara eta sozializazioari erantzuten. Egitura aldetik eta kultural-ki ezarrita dagoen zerbaiti erantzuten dio eta gainera sistemari ongi datorkio emakumeek etxeko lanak dohainik egi-ten jarraitzeko. Horregatik, kate hori apurtzea oso garrantzitsua da.

Barneratze hori al da berdintasune-ranzko aurrerapen motelaren ardu-radun nagusia ?Benetan izugarria dena da desberdinta-sunak ez duela existitzen gizonengan-dik eta emakumeengandik at bakarrik, barneratu egiten dugu eta berdintasu-nerako oztopo ikusezin bezala joka-tzen duten hautemateko modu, gustu eta sentimenduak sortzen ditu. Jada Marx-ek bazioen “menderatzailearen ideologia menderatutako klaseak xur-gatzen duela”. Baina hori sozialki eraiki bada, modu berean bertan behera gera daiteke. Ez da naturala, artifizialki sor-tutako zerbait da, boterearen produktu bat da. Beraz, alda daiteke eta aldatu beharra dago gizarte bidezkoago bat eraikitzeko.

Gizarteak kontziliazioa emakumez-koen gauza balitz bezala ulertzen du. Erantzunkidetasunari buruz hitz egi-teko unea iritsi al da?Aipatu beharra dago bateratze-neurriak sendoki feminizatuta daudela eta ho-rretan bai aldaketa pertsonalak eman daitezkeela, baina egia da ere aldaketa horiek orokortzeko ekoizpenaz hain arduratua dagoen sistema sozioekono-mikoaren erdian zaintza jarriko duen transformazio soziala ezinbestekoa dela. Nolabait, ugalketa-lana ikusezina da eta azken finean horixe da ekoizpen-lana sostengatzen duena. Gizartea beste-la antolatu behar da. Kontziliazioak emakumeen ondare esklusiboa izaten bukatzen du eta, horrexegatik, eran-

tzunkidetasun familiar eta sozialaren ideia azpimarratu behar da. Gizarte- eragile guztiek dute erantzukizuna, eta politika publikoek erantzunkidetasun hori bultzatu behar dute.

Krisi ekonomikoa arlo honetan aurre-ra ez egiteko aitzakia izango al da?Soilik epe laburreko eta inteligentzia gutxiko ikuspegi batek pentsa dezake berdintasuna ez dela beharrezkoa krisi garaietan. Orain, inoiz baino gehiago berdintasuna beharrezkoa da. Pentsa-molde hori aldatu beharra dago, alegia, emakumeen eskubideak eta berdintasu-na loraldi ekonomikoetarako bakarrik gorde behar den luxua dela pentsatzen duena.

Berdintasuna oso inbertsio ona da. Bestela, alferrik galtzen ari gara gizarteak albo batera utzi ezin deza-keen giza kapital bat. Premiazkoa da ordaindutako ekoizpena eta ugalketa lantzeko modu gizatiarragoak aurki-tzea. Horrela gertatzen ez den bitartean, emakume askok ordaintzen jarraituko dute ugalketa sozialaren kostua beren uko egite unilateralarekin, beren kulpa sentimenduarekin edo beren gaitzon-doarekin; gizon askok beren aitatasu-nean parte hartu gabe jarraituko dute –horretaz kontzienteak izan gabe ere–; eta familia askok desberdintasun-eskola bat izaten jarraituko dute hurrengo belaunaldietarako. Azken finean, gi-zarte bezala onartzen jarraitu behar ez dugun gizakiaren potentzialtasunen murrizketak gertatuko dira.

liburu osoa: http://www.emakunde.euskadi.net/u72-20010/es/contenidos/ informacion/pub_publicaciones/es_def/adjuntos/6904-maternidad.pdf

Page 6: Emakunde...emakunde lA s E xp ERTA s op I n A n 3 geak, ekintza positiboak eta kuotak dituzten herriak dira, beste jarduera batzuen artean. Hortaz, beharrezkoa da estrategiak zabaltzea,

Ezkerreko alderdietatik gento-rren; ohituta geunden frankis-moaren aurka borrokatzera; “El

segundo sexo” irakurria genuen; teoria feministan heziak izateko gose ginen, baita gure eskubideei buruzko gaiak aldarrikatzeko beharra, hala nola, gure gorputzaren gozamena, antisorgailuak, aborturako dibortziorako eskubidea, amatasuna eta sexualitatea ez pareka-tzera eta ezeztatu zitzaizkigun hain-bat gauzetara”. Hauek, María Rosario Arrizabalagaren hitzak dira, Ermua-ko Emakumeen Asanbladako sustatzai-leetako bat, gaur egun ere, borrokan jarraitzen duena.

legalizatu zituzten data zehatza ez du gogoratzen baina bai 1977. urteko abenduan leioan ospatu ziren Euska-diko lehenengo jardunaldi feministak antolatuak zirela jada. “Abortatu zuten Basauriko 11 emakumeen epaiketan zaildu ginen eta mugimendu femi-nistako borroka guztietan parte hartu

dugu”. Sexu-informazio zerbitzuak lortzea izan zen beste emakume tal-deekin batera, lortutako aldarrikapen garrantzitsu bat. “Obskurantismoaren, beldurraren eta bekatuaren garaia-ren ondoren, gune hauek, ezer baino lehenago, emakumeei informatzeko balio behar zutela konturatzen ginen, eta ondoren, familia plangintza bat eskaintzeko, sexualitatearen eskubidea eta plazerra, batez ere, ezagueratik zetorrelako uste genuelako”.

Ondoren, beste planteamendu po-litiko sortu ziren udalerrian, arrakasta-rekin aurrera eraman direnak. “Ardura arloan beharrezkoak diren zenbait udal zerbitzu abian jartzea lortu dugu, hala nola, zahar-etxea, toki kopuruaren han-diagotzea eguneko zentroetan, pertsona zaharrei prestatuko janaria etxez etxe banatzearen sustapena, baina orain-dik konpondu gabe dago etxez etxeko laguntza. Zerbitzu publikoak onak, eraginkorrak eta eskuragarriak izatea

nahi dugu, lau txanponengatik etxee-tan lan egin behar duten emakumeen kasuak eman ez daitezen”.

FAmIlIAREn nAhITAEZko ZERbITZURAko InTsUmIsIoABegoña Fernández, Asanbladara 1984an gehitu zena, mendekotasunaren harre-tarako gaiak mahai gainean jartzearen prozesua nolakoa izan den azaltzen du, hala nola zainketa lanen banaketarena eta koerantzukizunarena.

«Hainbat kanpaina antolatu geni-tuen, lehenengoa, tokiko bost kirola-rirekin, gazteriaren arreta erakarriko zutelakoan, eta oihartzun handia izan zuen. Zaintzaile jarreran azaltzen ziren bost txapeldun ziren, kirolezko lelo-pean. Honen ondoren, mendekotasu-nari buruzko eztabaida bat antolatu genuen beste emakume talde batzue-kin, zaintzera behartuak sentitzeak suposatzen duena, galtzen ditugun autonomia, lan eta bizitza aukerak,

6

emak

un

de

EmA

kUm

E El

kART

EAk

ERmUA-ko EmAkUmEEn AsAnblADA

berdintasunarekin konpromisoakontzientzia sozialei eragin diete eta bere aldarrikapenek politika lokaleko aplikazioan eragiten dute. Estatuko emakumeen lehen kandidatura osatu zuten 1987ko udal hauteskundeetan eta zinegotzi bat ateratzeko zorian egon ziren. Emakumearen Etxean dute bere txokoa eta bertatik, mendekotasun arretako zerbitzu publikoen hobekuntzaren alde lan egiten jarraitzen dute, gizon eta emakumeen arteko zainketa lanen bidezko banaketa baten alde eta berdintasunarekin zerikusia duten beste gaien alde. TEsTUA: C. RUIZ DE GARIbAy

Ermuako Emakumeen Asanbladak utzitako argazkia, 2011ko azaroaren 11n Ermuako Feministen Aztarnen Maparen Proiektuaren barruan egina.

Page 7: Emakunde...emakunde lA s E xp ERTA s op I n A n 3 geak, ekintza positiboak eta kuotak dituzten herriak dira, beste jarduera batzuen artean. Hortaz, beharrezkoa da estrategiak zabaltzea,

7

emak

un

de

EmA

kUm

E El

kART

EAk

eta jasaten dugun presioari buruzkoa. Familiaren nahitaezko zerbitzurako intsumisioa aldarrikatzen hasi ginen, hala nola pertsona guztientzako ardurak lortzeko erakundeen erantzukizuna

Zaintzaileentzako babes psikoso-zialeko tailerrak antolatzeko beharra ikusi genuen haietako askok, emozio-nalki zainduak izan behar zirela ikusten genuelako, bere inguruneko pertsonak zaintzeagatik bere bizitzak alde batera uzten zituztelako. Aitaginarreba, ama-ginarreba, aita edota ama zaintzen 15 bat urte edo gehiago ematen zituzten emakumeak ezagutzen genituen, 50 ur-teetatik 65 urteetaraino, edo gehiago.

“Sei urtetan zehar autolaguntza lan-tegi hauetara joan ziren emakume askok eta gizon batzuk, arduraren etikari bu-ruz eraiki den emakumezkoen identitate hori zalantzan jartzen saiatzen ginen. Zaintzen badugu solidarioak garelako da eta zaintzeari uko egitera beldurrik ez izatearen normalizazioa genuen hel-buru”, María Rosarioren hitzetan.

Begoñak aurrekoa berresten du eta gehitzen du: “Ezinbestekoa iruditzen zi-tzaigun emakumeek zainketa lanak beste batzuen esku uztea ikastea, horretarako zeuden zerbitzu publikoak erabiliz edota eskatuz, ez zeudenean. Emakumeentzako ardura lanen kostua zein zen azaltzea izan zen gure lana, kontziliazio gaietan erakundeek bere ardura onartu zezaten. Ermua-ko udalak beharra ikusi eta gaur egun lantegi praktikoak antolatzen ditu ikuspegi honekin».

2006ean “Ermua-ko udaleko men-deko pertsonentzako ardurari buruzko

diagnostikoa” egin zuten eta ondoren, herri plataforma bat sortu zuten “Er-mua-ko udaleko Ardurarako Eragin Plana”-rekin batera.

Plan honen helburu nagusia hurren-goa da: “mendekotasunerako arretako zerbitzu publikoen funtsezko hobekun-tza eta gizonen eta emakumeen arteko ardura zereginen banaketa hobeagoa, azken hauek famili esparruan duten laneko gainkarga gutxitzeko, gizar-tean jasaten duten diskriminazioaren arrazoi nagusia deuseztatuz”. Eremu publikoan, zerbitzu eta lekuen handia-gotzea, informazioaren eta langileen baldintza laboralen hobekuntza, eta mendeko pertsonentzako hirisgarrita-suna eta higikortasunaren hobekuntza ere begiesten du planak, elkartze-la-naren sustapenarekin batera… Famili eremuan, emakume eta gizonen arte-ko erantzunkidetasunean jartzen du arreta eta zaintzaileek gizartean duten parte-hartzean... Planteamendu guzti hauek, beste emakume taldeetatik sortu zirenekin batera, 2008an Portugaleten ospatu ziren IV. Jarduera Feministetan aurkeztu ziren.

bERDInTAsUn plAnAk lAnTZEko pARTE-hARTZEAAsanblada osatzen duten 50 emaku-meen adinaren bataz bestekoa berrogei urtekoa da, gutxi gora behera, eta ia guztiak etxetik kanpo egiten dute lan. Honi esker, enpresa batzuen berdinta-sun planetan parte-hartzeko aukera izan dute, hala nola hauen jarraipena egiteko. Horietako bat, Tenneco, –udalerriko ga-

rrantzitsuena– 600 langiletik gora ditu. “Plan honetan, koerantzukizunak bere garrantzia du. Ardura eta ugaltze lanen banaketaren borrokan, gizonek aitata-sun-baimenetan parte hartzea eskatzen dugu, gehienetan emakumeak direlako baimen hauek hartzen dituztenak bere lan ibilbideetan duen ondorioekin, bai soldaten eta bai erretiro pentsioen es-parruan. Asanbladako lehen garaiko feministak diren enpresako emakume langileek sustatu dute plana”.

Bai María Rosario bai Begoña oso harro daude topaketa-leku bat izan de-lako Asanblada, azterketa feministarako gunea eta ingurunean eragiteko gai den antolakuntza. “Hiritarren pentsamol-dearen aldaketan politikoki eragin dugu berdintasun handiago batetarantz, eta hemendik irten dira gaur egun Onda-rroan, Basaurin, Emakunden, Arabako Aldundian, Ermuan eta Madrilen lanean ari diren Berdintasun Teknikari lanetan ari diren hainbat emakume.

Hemezortzi eta hogei urte bitarteko gazteak Asanbladaren bazkide egiteari uzkurragoak dira hainbat arrazoien-gatik; “beste parte-hartze ereduak di-tuztelako, gureaz hain desberdina den mundu batean sozializatu direlako, in-ternet eta sare sozialek eragin handia dute eta hortik abiatu behar gara guk haiengana hurbiltzeko. Gainera, neskato hauek ez dute bere burua diskriminatua ikusten, berdintasunaren lilura bizi dute. Beranduago, lana bilatzen edota bere familiak sortzen hasten direnean, berdintasuna dagoela konturatzen dira bai, baina gutxiago”.

Asanbladak editatutako gida, eta Ermuako bost kirolariek protagonizatutako mendekotasunaren arretarako kanpaina.

Page 8: Emakunde...emakunde lA s E xp ERTA s op I n A n 3 geak, ekintza positiboak eta kuotak dituzten herriak dira, beste jarduera batzuen artean. Hortaz, beharrezkoa da estrategiak zabaltzea,

8

emak

un

de E

mA

kUn

DE

mA

RTxA

n

EmAkUnDE mARTxAn

65 URTETIk GoRAko EUskAl EmAkUmEEn AUTonomIARI bURUZko IkERkETA

emakundek "euskadiko emakume helduen autonomia eta beren ekarpena boteretze-proze-suetan" azterketa aurkeztu zuen, erakundearen web-orrian pdf formatuan eskura dagoena. azterketa horrek boteretze prozesuak nola islatzen diren euskal emakumeen eguneroko jardueretan ikertzen du. azterketa hori ema-kundek hasi zuen 2009an nerabe-taldearekin.

EmAkUnDEREn lAnA, “nbE EmAkUmEAk” ERAkUnDEAn ERREFEREnTE

“nBe emakumeak” erakundeak emakunde-ko zuzendaria, maría silvestre, eta idazkari nagusia, arantxa elizondo, gonbidatu zituen generoak prozedura legegilean izandako inpaktuaren ebaluazioan euskal esperientzia aurkezteko. Panaman ospatutako tailer horretan herri latinoamerikar desberdinetako ordezkariek parte hartu zuten. Herrialde horiek prozedura hau beren legerian onartzea balioesten ari dira, eta horrek eusko Jaurlaritza eta emakun-de erreferentzia-erakunde bihurtzen ditu.

bElDUR bARIk pRoGRAmAko EDIZIo bERRIA

Beldur Barik programaren edizio berria abian jarri da!, “Hamaika jarrera. Hamaika aukera“ lelotzat duena. Bere lehen jarduera ikus- entzunezko lehiaketa da, neska-mutilen arteko

harremanetan errespetuzko, askatasunezko, berdintasunezko eta bortizkeria sexistaren prebentziozko jarrera positiboak sustatzera zuzendutako lehiaketa. Beldur Barik! bortizke-ria sexistako gazteekin egindako prebentzioko urteroko programa integrala da, 2009an berdintasunerako euskal udaletako “Ber-dinsarea” sareak bultzatuta jaio zen. Gaur egun, programak euskal erakunde guztien babesarekin eta lan aktiboarekin kontatzen du: eudel, emakunde, eusko Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Biktimen arretarako Zuzendaritza eta arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru aldundiak. ekimen horretan eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak, euskal Herriko unibertsitateak (uPV/eHu-k) eta eITB-k ere parte hartzen dute. www.beldurbarik.org

bERDInTAsUn polITIkAk bUlTZATZEko nAZIoARTEko konGREsUA

emakundek antolatuta nazioarteko kongresua ospatuko da Bilboko euskalduna Jauregian, urriaren 17tik 19ra bitartean, emakumeen eta gizonen Berdintasun Politikak bultzatzeko. Politika publikoek azken urteetan berdintasun arloan lortutako aurrerapenei buruz gogoeta egiteko foroa izango da, eta gogoeta hori erakundeen, arlo ezberdinetako administra-zioen, mundu akademikoaren eta mugimendu feministaren arteko eztabaiden bidez egingo da.Topaketa horretan azken hamarkadetan garatu-tako esperientzia zehatz eta ezberdinen analisia egingo da, baita erabilitako estrategien balora-zioa eta horiek gizartean izandako eraginaren eta emaitzaren balantzea ere. http://www.inscripcionweb.net/IgualdadmujeresyHombres

VIRGInIA WoolF bAsqUEskolA jAIo DA

mintegi, tailer eta coaching saioen bidez, behar diren prestakuntza eta tresnak eskai-niko zaizkie emakumezko udal-arduradunei, beren gaitasun politikoak gara ditzaten, eta berdintasunari buruzko zeharkako ikuspegia bultza dezaten beraien udaletako agenda politikoan. Berdinsareak bultzaturiko proiek-tua da, zeinean elkarlanean daude eudel, emakunde eta eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen arretarako zuzendaritza.

mIlAkA IkAslEk nAhIko pRoGRAmAn pARTE hARTU DUTE

azkeneko bi ikasturteetan zehar 29 ikastetxe-tako lehen hezkuntzako (6-7 urte) mila ikasle baino gehiagok egindako lanak aurkeztu ziren Barakaldoko Bec-ean ekainaren 6an, emakundek bultzatutako nahiko progra-maren bitartez. nahiko, berdintasunerako, errespeturako eta bortizkeriaren kontrako hezkuntza programa da, berdintasuneko bizikidetasunerako balioetako heziketaren bitartez. Bere helburu nagusia, neska eta mutilen garapen integrala potentzialtasun osoan sustatzea da, emakumezkoen eta gizonezkoen trebetasunak aintzat hartuz.

EnpREsETAko bERDInTAsUnERAko ERRonkAk, EhUko UDAko IkAsTARoETAn AZTERGAI

eHuko udako Ikastaroen barne emakundek antolatutako bi jarduerak, emakume eta gi-zonen arteko berdintasuna lortzeko enpresek duten erronkari buruzkoak izan ziren. donos-tiako miramar Jauregian ospatu ziren hitzaldi eta mahai-inguru ezberdinetan, gaur egungo eredu ekonomikoan beharrezkoak diren al-daketak aztertu ziren bidezko hazkunde eko-nomiko arduratsu eta paritario horretarantz aurrera egiteko. enpresa eta ekonomi-eralda-kuntzan emakumeen eragina berraztertu zen eta berdintasunarekin bateragarri diren enpre-sak kudeatzeko eredu berriak aztertu ziren.

Aldizkariaren edizio digitalean, eduki gehiago: www.emakunde.euskadi.net/revista • Enpresa pribatu edo herri erakundeek berdintasunaren alde burututako ekimenak. • Jarduera interesgarrien agenda. • Beste emakumeekin konektatzeko atala. • Iritzia emateko lekua.

Edizioa: Emakunde. koordinazio teknikoa: kazeta 5. Diseinua: Didart. Inprimaketa: Eps. lege Gordailua: VI 465-2010