21
Energia Andoainen Energia behar badugu, zergatik alferrik galdu?

Energia Andoainen

  • Upload
    zan

  • View
    53

  • Download
    0

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Energia Andoainen. Energia behar badugu, zergatik alferrik galdu?. Zertarako behar dugu energia?. Energia nonahi aurki dezakegu gure eguneroko bizitzan: - Eguzkiak berotzen gaituenean - Gure besoak mugitzen ditugunean - Autoz mugitzen garenean - Telebista ikusten dugunean - PowerPoint PPT Presentation

Citation preview

Page 1: Energia Andoainen

Energia Andoainen

Energia behar badugu, zergatik alferrik galdu?

Page 2: Energia Andoainen

Zertarako behar dugu energia?

Energia nonahi aurki dezakegu gure eguneroko bizitzan:

- Eguzkiak berotzen gaituenean

- Gure besoak mugitzen ditugunean

- Autoz mugitzen garenean

- Telebista ikusten dugunean

- Argiak pizten ditugunean

- Berogailuz etxea berotzen dugunean

- ...

Page 3: Energia Andoainen

Zertan erabiltzen dugu?Gizartearen garapena dela medio, energia beharra asko areagotu da,

batez ere, azken urteetan. Gaur egun, pentsaezina litzateke gure egunerokotasunean hain txertaturik dauden zenbait tresnarik gabe bizitzea. Honen adibide batzuk hurrengoak dira:

- Garbigailua

- Ordenagailua

- Telebista

- Berogailuak

- Autoak

Page 4: Energia Andoainen

Energia-eskaria EuskadinTresna horiek erabiltzeko energia zuzenean gas naturaletik, petroliotik

eta elektrizitatetik lortzen dugu nagusiki. Azken horren jatorria, hots, elektrizitatearena, hurrengoa da: ikatza, gas naturala, petrolioa, energia berriztagarriak eta energia nuklearra besteak beste.

EVEren arabera Euskadiko etxeen eta industrien energia eskaria 2008an, ondoko grafikan azaltzen da.

Urte horretan Euskadik ekoiztu zuena, soilik, % 5 izan zen.

3%

39%

44%

5% 8% 1%

Erregai solidoak(ikatza)

Petrolioa etaeratorriak

Gas naturala

Energiaberriztagarriak

Elektrizitateinportazioa

Beste batzuk

Page 5: Energia Andoainen

Energia berriztagarriakIkatza, gas naturala, petrolioa eta energia nuklearra

ekoizteko mineralen erreserbak mugatuak eta kutsakorrak direnez, energia berriztagarriak erabili behar ditugu. Jarraian, energia berriztagarriak lotura interesgarriarekin:

Eguzki-energia Energia eolikoa (haizea)Energia minihidroelektrikoa (ur jauziak)Biomasa energia (hondakin organikoak)Itsas energia Energia geotermikoa

Page 6: Energia Andoainen

Energia ekoizpena Andoainen- Minizentral hidroelektrikoak

- Eguzki-energia

- Biodiesela

- Energia eolikoa

- Kogenerazioa

Page 7: Energia Andoainen

MinizentralakLeitzarango ibaiaren malda eta emaria aproposak izan dira uraren indarra erroten eta burdinolen bidez ustiatzeko. Mendeetan zehar ur-energiaren erabilera horrek garrantzi handia izan badu ere, gaur egun, minizentral hidroelektrikoek elektrizitatea ekoizteko erabiltzen dute.

Page 8: Energia Andoainen

Minizentralak IIMinizentralak dira herriko energia berriztagarrien ekoizle nagusiak.

Andoainen hiru minizentral daude, bi Leitzaranen eta beste bat Calonge auzunean. Baina Andoaingo Udalak ere badu minizentral bat Villabonako lurretan Iberdrolakoarekin parez pare. Andoaingo zentralak hurrengoak dira:

Leitzaranen - Olaberri- Iberdrola - Bertxin (Villabona)

Orian - Bazkardo

Page 9: Energia Andoainen

Eguzki-energia

Eguzki-energia panel berezien bidez xurgatzen da erabilera desberdinetarako. Batzutan, hodietan doan ura berotzeko erabiltzen da (energia termikoa) eta, bestetan, argindarra ekoizteko (fotoboltaikoa).

Page 10: Energia Andoainen

Eguzki-energia Andoainen

Energia termikorako instalakuntzak Zaharren Egoitzan jarri dira eta futbolzelaiko aldagela berrietan ere jarriko dira.

Fotoboltaikoa, aldiz, Eguneko Zentroan, Leitzaran eta La Salle-Berrozpe ikastetxeetan eta Elektroteknia del Urumea eta Plastigaur enpresetan.

Page 11: Energia Andoainen

Biodiesela AndoainenAzokan egoten den kamioian edo edukiontzi berrietan uzten diren

sukaldeko olioak biodiesela lortzeko lehengai bezala erabiltzen dira, nahiz eta, herrian bertan ez ekoitzi. Biodiesela gasoil arruntarekin nahasten da eta zenbait gasolindegitan saltzen da, Andoaingoa kasu.

Page 12: Energia Andoainen

Biodiesela Munduan

Koltza, ekilorea eta palma bezalako landareetatik ere lortzen da Biodiesela baina arazoak sortzen ari dira garapen bidean dauden zenbait herrialdetan. Landare hauek elikagaietara bideratutako landalurretan landatzen ari dira eta, kasu batzutan, oihan tropikala deusezten.

Page 13: Energia Andoainen

Energia eolikoaMomentuz, energia eolikoaren azpiegiturarik izan ez arren,

laster, Onddo-Mandoegi parke eolikoa eraikiko dute. Azpiegitura hau ez da Andoaingo mugen barnean egongo baina oso gertu izango dugu.

Parke hauek energia berriztagarria ekoizten dute baina, era berean, inpaktu garrantzitsua sortzen dute kokatzen diren gune eta inguruetan.

Page 14: Energia Andoainen

Kogenerazioa AndoainenAndoainen kokatuta dagoen Inquitex enpresak elektrizitatea

lortzen du kogenerazio bidez. Horretarako, bere ekoizpen prozesuan lortzen diren gas beroak erabiltzen ditu, turbina batzutatik pasata energia hori elektrizitate bihurtzeko. Energia berriztagarria izan ez arren interesgarria da energia dependentzia murrizten delako.

Page 15: Energia Andoainen

Desoreka energetikoaAndoainen ekoizten den energia 18.051,67 megabatio

ordukoa edo 1.552,44 petrolioaren tona baliokide (tep) da; Andoainen ematen den kontsumoa, aldiz, 28.555,80 tepkoa.

Beraz, erabilitako energiaren zatirik handiena kanpotik ekartzen dugu, % 95 hain zuzen ere.

5%

95%

Ekoiztutakoa

Ekarritakoa

Page 16: Energia Andoainen

Faktura baten

adibidea

Page 17: Energia Andoainen

Nola banatzen da erabilera?

Industriaren sektorea da Andoainen energia gehien erabiltzen duena, jarraian, zerbitzuen sektorea eta, azkenik, etxeetan erabiltzen dena.

59%25%

16%

Industria

Zerbitzuak

Etxebizitzak

Esan beharra dago, Andoaingo etxeetan kontsumitzen dena (1209 kWh/egun) Euskadiko bataz bestekoaren azpitik dagoela (1209 kWh/egun)

Page 18: Energia Andoainen

Udalaren konpromisoak

Energia-aurrezpenaren eta energia-efizientziaren sustapena lortzeko hurrengo helburuak ditu:

- Udal-instalazioetan eta eraikin pribatuetan energiaren aurrezpena eta efizientzia eta berriztagarrien erabilera sustatzea.

- Argiteria publikoaren energia-efizientzia hobetzea eta argi-kutsadura murriztea.

Page 19: Energia Andoainen

Zer egin du Udalak- Eguneko Zentroan eta Zaharren Etxean eguzki-panelak ipini.- Argiteria publikoaren inbentarioa egin.- Kontsumo txikiko lanparak dituzten linea eta argiak jarri (Bazkardon).- Argiteriari buruzko ordenantza argitaratu.- Semaforotan kontsumo txikiko LED lanparak jarri.- Basteron, Zaharren Etxean eta Eguneko Zentroan energia-efizientziari buruzko ikerketa egiten hasi.

Page 20: Energia Andoainen

Zein erronka ditu?

- Udalak bultzatzen dituen etxebizitza-sustapenetan energia-efizientziako sistemak ezartzea.- Lehendik dauden eraikinetan energia aurrezteko neurriak ezartzeko diru-laguntzen programa ezartzea.- Eraikuntza berriko etxebizitzetan energia-ziurtagiria lortzea. - Energia berriztagarriaren ezarpena sustatzea.- Udal egoitzatan energiaren zentzuzko erabilerarako planak martxan jartzea.

Page 21: Energia Andoainen

Gure esku dago!!!!!

Energia behar badugu, zergatik alferrik galdu?